Mailegu zerbitzua - DVD

6
IZENBURUA IRAUPENA PUBLIKOA SINOPSIA ICE AGE (IZOTZ AROA) 78´ Publiko guztientzat Orain hogeita mila urte, Izotz Aroaren hasieran, hiru izaki guztiz desberdinek batera ibili behar dute halabeharrez. Sid, nagia eta berbatsu barregarria da; Manfred mamut iletsua eta umore txarrekoa; eta Diego, tigre sable-hortz makurra. Hirurek talde xelebrea osatzen dute. Euren asmo bakarra da gizakume bat bere familiarengana itzultzea. Abentura harrigarri hau amaitu baino lehen, hirukote bitxiak aurre egin beharko die laba goriko kraterrei eta ihes egin beharko du izotzezko tunel bihurrietatik. Gainera, Scrat izeneko historiaurreko arratoi-katagorri bat ezagutuko dute asmo bakarra duena: bere ezkur maitea nola edo hala lurperatu. Egin bat historiako talde bitxienarekin izoztuta utziko zaituen abentura batean... HARTZ TXIKI 80´ Publiko guztientzat Marrazki hauetan hartz ameslari baten eta haren lagunen abenturak topatuko dituzu. Jakinmin eta irudimen handiz, leku berriak ezagutzera joango dira, eta gauza liluragarriak gertatuko zaizkie. Ama ez da inoiz urrun ibiliko. Ez galdu Hartz Txikiren mundu liluragarri eta dibertigarria!

description

Mailegu zerbitzua - DVD

Transcript of Mailegu zerbitzua - DVD

Page 1: Mailegu zerbitzua - DVD

IZENBURUA IRAUPENA PUBLIKOA SINOPSIA

ICE AGE (IZOTZ AROA) 78´ Publiko guztientzat

Orain hogeita mila urte, Izotz Aroaren hasieran, hiru izaki guztiz desberdinek batera ibili behar dute halabeharrez. Sid, nagia eta berbatsu barregarria da; Manfred mamut iletsua eta umore txarrekoa; eta Diego, tigre sable-hortz makurra. Hirurek talde xelebrea osatzen dute. Euren asmo bakarra da gizakume bat bere familiarengana itzultzea.

Abentura harrigarri hau amaitu baino lehen, hirukote bitxiak aurre egin beharko die laba goriko kraterrei eta ihes egin beharko du izotzezko tunel bihurrietatik. Gainera, Scrat izeneko historiaurreko arratoi-katagorri bat ezagutuko dute asmo bakarra duena: bere ezkur maitea nola edo hala lurperatu. Egin bat historiako talde bitxienarekin izoztuta utziko zaituen abentura batean...

HARTZ TXIKI 80´ Publiko guztientzat

Marrazki hauetan hartz ameslari baten eta haren lagunen abenturak topatuko dituzu. Jakinmin eta irudimen handiz, leku berriak ezagutzera joango dira, eta gauza liluragarriak gertatuko zaizkie. Ama ez da inoiz urrun ibiliko. Ez galdu Hartz Txikiren mundu liluragarri eta dibertigarria!

Page 2: Mailegu zerbitzua - DVD

HARTZ MAITEKORRAK 77´ Publiko guztientzat

Grazioso behar baino urrunago heldu da bere txantxetako batekin. Hori dela eta, alde egin du herritik, bere umorea merezi bezala hartuko duten leku baten bila. Bideak Txantxategiraino eraman du. Han umorea da nagusi, eta Grazioso errege aukeratzen dute. Errege egiten dutenean, errege-zetroa ematen diote, kutxa bat ireki dezakeen zetroa. Kutxa horren barruan Txantxategiko jolas-giroaren sekretua dago gordeta. Alde egindako lagunagatik kezkatuta, Bihozbera, Gogotsu eta gainerako Hartz Maitekorrak Graziosoren bila irten dira. Aurkitu eta etxera itzultzeko eskatzen diote. Zer aukeratuko du Graziosok: erregezko algarak ala lagunarte goxoa? "Benetan" esatea debekatuta dagoen lurraldean geratuko da, ala bere herriko ortzadarrera itzuliko da? Barre, maitasun eta samurtasunez betetako ipuin honetan jakingo duzu.

GEORGE KUXKUXEROA

84´ Publiko guztientzat

Hemen da zure gogoko tximinoa, George Kuxkuxeroa, animazio film berri batean!

Tximinorik abenturazaleenak, George Kuxkuxeroak, Txapela Horidun Gizona aurkitu du, eta hiriraino jarraitu dio. Jakin-minak bultzatuta, George eta bere giza-lagun berria nahaste eta josteta piloan sartuko dira.

Tximinorik bihurriena hirian da, abentura bila etorrita! Dibertsioz eta abentura kitzigarriz beteta, George Kuxkuxeroa filmean behin eta berriro egingo duzu barre!

DONKEY XOTE 85´ Publiko guztientzat

Eta On Kixoteren abentura ez balitz izango beti kontatu diguten bezala?

Mantxan daraman bizitzaz nekatuta, Kixotek sekulako abentura bati heldu dio: Ilgorako Zaldunari aurka egitea. Kixotek, dueluan galtzen badu, Dultzinearen maitasunari uko egin beharko dio, baina, irabazten badu, Ilgorako Zaldunak bere ondasun guztiak emango dizkio, eta Kixoteren ametsetako damaren egiazko izena esan beharko dio. Abiatu baino lehen, Kixotek bere lagun eta ezkutari Santxo konbentzitu behar du, berarekin joan dadin. Santxoren lana Rozinante tiraka eramatea izango da, aspaldi batean zaldi gartsu eta ausarta izan zena egun erretiroa hartuta baitago.

Mantxako toki batean...abentura berri bat hastear da.

Page 3: Mailegu zerbitzua - DVD

EL CIDEN KONDAIRA 91´ Publiko guztientzat

Gaztelako erregea hil eta gero, Rodrigo azpikeria ilunen erdian harrapatuta geratu da, eta, horren ondorioz, erbesteratu egin dute, bere ohorea galduta. Film honetan, Rodrigo gaztearen istorioa ikusiko dugu: nola borrokatzen den adorez eta grinaz kendu diotena berreskuratzeko abentura handi batean.

TXORITXOAK 68´ Publiko guztientzat

Txoritxoak filma, txolarre batek hazi zuen Oliver izeneko txoritxo gazte bati buruzko marrazki bizidun zirraragarria da; txolarreak katu baten atzamarretatik salbatu zuen Oliviarena, Walter hontza marmartiarena eta txolarrea bera, hiria maite duenaren istorioa. Lumadun hauek Frederik eta Ingolf xaguen laguntza izango dute Fagin hegazti harrapariari aurre egiteko.

Abestien CD batekin dator.

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOX

PIRATAK

DVD 1 - Ikuskizuna / abestiak

DVD 2 - Bideoak / karaokea / partiturak

Page 4: Mailegu zerbitzua - DVD

PIRRITX ETA PORROTX ESKERRIK ASKO!

DVD 1 - Ikuskizuna / abestiak

DVD 2 - Bideoak / karaokea / partiturak

TRIKI TRAKA TRON 16 70´ Publiko guztientzat1,Pinotxo-Mirrinotxo 2,Sudur gorria 3,Hiru txerritxoak 4,Aitonamona txapeldun 5,Erpurutxo 6,Kattalin 7,Aladino 8,Zoro gaitezen 9,Lodi-loti ederra 10,Zeinen ederki

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

DVD 1 - Final-laurdenak eta finalaurrekoak

DVD 2 - Finala

Page 5: Mailegu zerbitzua - DVD

EUSKAL HERRIKO MITOLOGIA JENTILEN

AZTARNAREN ATZETIK

Nortzuk ziren Euskal Herriko izaki mitologikoak? Zein zen haien itxura fisikoa, izaera, jarduteko modua? Zer kontakizun geratu da guztion gogoetan, belaunaldiz belaunaldi igaro ondoren?

EUTSI! 97´ Publiko guztientzat

Kepa eta Martin haurtzaroko lagun minak dira, txirrindularitza zaleak. Berrogeina urte inguru dituzte eta lan egiten duten enpresa, Saldix Corp., bi urtez dabil gatazkan langileekin. Enpresa beste nonbaitera eramango duten zurrumurrua zabaldu denean, Martin aita izateko puntuan dago, eta krisialdi batean murgilduko da. Bi lagunak ika-mika hasiko dira, Kepa langabeziak sorturiko egoerara egokitu baita.

Beren adiskidantza apurtzear dagoenean helburu bat sortuko da: beren protestak Frantziako Torurrera eramatea. Horretarako, enpresako auto bat lapurtu beharko dute, sindikatuaren egoitzan dagoen materiala hartu, eta Pirinioetara joan azkar batean. Eta hori guztia, Zuriñe izeneko kazetari gazte baten laguntzarekin. Neskaren presentziak mota guztietako sentimendu kontrajarriak eragingo dizkie biei.

KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL

Publiko guztientzat

Filma eta Telesaila

Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, "benetako" euskara ikastera. Herria "Harialde" bataiatu dute, eta baserriaren izena "Aranguren" da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara era joango da egunero ikastaro trinkoa egitera.

Page 6: Mailegu zerbitzua - DVD

AUPA ETXEBESTE! 97´ Publiko guztientzat

Etxebestetarrak, oporretan irten behar diren egun berean, diru gabe geratzen dira. Herrikoen aurrean itxurak mantentzearren etxean gordeta pasako dituzte oporrak. Itxurakeriak alde batera utzi eta, euren arteko gezurrak eta miseriak elkarri aurpegiratu ondoren, bizitzako oporrik onenak pasako dituzte.