Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan...

39
Maddi

Transcript of Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan...

Page 1: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

Maddi

Page 2: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

Madditailer interaktiboa

DESIRA HEZKUNTZAREN METODOLOGIAREN BIDEZ, EGUNEROKO EMOZIO ETA BIZIPENETAN BILATUTA, MADDI, IKASLEEK, IRAKASLEEK, FAMILIEK ETA TOKIAN

TOKIKO KOMUNITATEAK GEROALDI JUSTU ETA SOLIDARIO BATEN –EUREN GEROALDIAREN– PROTAGONISTAK IZATEKO GAROAK AURKITUKO DITUZTE.

Page 3: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

AurkibideaPROPOSAMEN PEDAGOGIKOA ................................................................................................................................ 6

hezkuntza-gaitasunak ............................................................................................................................ 9

JARDUEREN ZERRENDA .......................................................................................................................................... 13

1. ETA 2. ESKUHARTZEA: ELIKAGAI-HONDAKINAK MURRIZTEN DITUGU ................... 18

3. ESKUHARTZEA: ZERGATIK DESAGERTZEN DIRA HERRIAK ETA BASERRIAK.... 22

lorez betetako etorkizuna ................................................................................................................. 22 zergatik desagertu dira herriak 2033 urtean? ............................................................. 27 1. ardatza: gure lurra, gure nekazaritza-ekoipena .................................................. 32 2. ardatza: elikagaien ekoizpena eta banaketa ................................................................ 36 3. ardatza: arrain-ekoizpena .............................................................................................................. 39

4. ardatza: elikagaien lanketa...... ..................................................................................................... 43 5. ardatza: tokiko azoka eta supermerkatua aurrez aurre ............................... 46

6. ardatza: ondasun naturalen banaketa .............................................................................. 48 7. ardatza: artea eta nekazariak ..................................................................................................... 50

4. ESKUHARTZEA: NOLA EKIDITU HERRIAK DESAGERTZEA ................................................... 53

1. ardatza: bioaniztasuna ........................................................................................................................ 57 2. ardatza: emakumeak ............................................................................................................................... 61 3. ardatza: hazien bitartez bizitza babestu.......................................................................... 65 4. ardatza: bioaniztasuna musika bihurtuta.......................................................................... 67 5. ardatza: komunikabideen analisi kritikoa ....................................................................... 68

5. ESKUHARTZEA: ELIKADURA SUBIRANOTASUNAREN ALDEKO DANTZAK.............. 69

hitz sekretuaren bila .............................................................................................................................. 70 elikadura-burujabetzaren aldeko kantuak ..................................................................... 71 let´s dance .......................................................................................................................................................... 72

GIZA TALDEA ....................................................................................................................................................................... 73

Page 4: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

6

Proposamen pedagogikoa1. TESTUINGURUA ETA HELBURUAK

MADDI artista da eta bere alderik sortzaileena, abestea, bertutezko beste alde batekin bateratzen du: bizitoki duen baserria zaintzearekin eta planeta osoarentzako bidezko bizitza lortzeko kezka eta konpromisoarekin.

MADDIren eta gizarte eta hezkuntzako esku-hartze honen helburua da lehen hezkuntzako eskoletako ikasleengan egungo elikadura kateak (ekoizpena, banaketa eta kontsumoa) osasun, ingurumen eta tokian tokiko garapenean dituen ondorio eta eraginekiko kontzientzia kritikoa sustatzea. Elikadura katea bi bizitza iturri nagusienen, natura eta emakumearen, esplotazioan oinarrituta dago. FAOren, Nazio Batuen Nekazaritzarako Erakundearen, arabera, emakumeek, mundu mailan, elikagaien %50 ekoizten dute -%60 eta %80 artean Hegoalde Globalean-, baina ikusezin bihurtu dira eta ez dute hitzik Merkataritzarako Munduko Erakundearen negoziazioetan, hortaz, ez dute parte hartzen ekoizpen ereduan eta nekazaritza politikan eragiten duten erabakietan.

Mundu mailan, lurren %2 baino ez daude emakumeen esku. Egoera desorekatu hau arrazoi politikoengatik eta kulturalengatik mantentzen jarraitzen da. SOCLA - Latinoamerikako Agroekologia Elkarte Zientifikoaren arabera, nekazaritza industriala berotegi efektuko gasen emisioen %25-30en erantzulea da, klimaren joera aldatuta eta etorkizunean elikagaiak ekoizteko munduaren gaitasuna arriskuan jarrita. Gizarte eta hezkuntzako proposamen honen lan esparrua Elikadura Burujabetzaren genero ikuspegitik jorratuko da. “Elikadura Burujabetza herri, komunitate eta herrialdeek euren egoera bereziei ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokitutako nekazaritza, abeltzaintza, lan, arrantza, elikadura eta laborantza politikak erabakitzeko daukaten eskubidea da”.

Elikadura Burujabetzarako GKE/GZE Foroaren adierazpen politikoa. Erroman, 2002ko ekainean.Informazio gehiago MGA, Herrien Bidezko Elikaduraren web-gunean http://vsf.org.es/

2. PROTAGONISTA

MADDI, euskal mitologian, sorkuntza, bizitza eta emankortasunaren jainkoa da, eta bizien munduaren, edo egunekoen, erregina. Amalurrekin erlazionatzen da, eta Ekhi (eguzkia) eta Ilazki (ilargia) semeak.

MADDI, energiaz beteriko bere abestiengatik da ezaguna; abestiotako hitzek giza eta ingurumen bidegabekeriak salatzen dituzte entzunak diren lekuetan. MADDIren herriak, Elikadura Burujabetzaren kulturari eusten saiatuta, bitartekari izendatu du mundua aldatzeko borrokan. Bere misioa: orainaldiko urteko umeak landa-eremua babestu eta zaintzeko beharraz kontzientziatzea, inguruko behar eta baliabideetara egokitutako elikadura eredua bermatuta egon dadin eta emakume eta gizonen arteko erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko.

Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu eta herri batean bizi da; herri honetan, natura, elikadura eta Lurraren alde eta Lurrarengatik lan egiten duten pertsonen duintasunaren inguruko bizilagunen kezka gero eta handiagoa da. 2033an planetaren egoera hain larria da, non bere herriak eskatu dion iraganarekin bitartekari izateko

7

eta herriaren zoria aldatzeko. Hauek dira bere erronketariko batzuk: planetaren etorkizuneko egoera erakustea; aldaketarako erremintak ematea; planeta gaizki tratatzen duten zenbait jardunbide salatzea (azalera handiak edota elikagai batzuk kontsumitzea -opilak, freskagarriak, ontziratutakoak-); dagoeneko aurrera eramaten ari diren ekintzak (Elikadura edo Eskolako Agenda 21 bezalako kanpainen bidez, esaterako) bezalako ekintza kolektiboen boterea ikustarazi eta indartzea; elikadura kateak eragiten dituen arazoen arrazoia aztertzea eta konponbideak bilatzea.

3. DENBORAZKOTASUNA

MADDI ikasturtean zeharreko esku-hartze jarraitu gisa planteatzen da.MADDI 2033 urtean bizi da (beraiek 40 urte inguru izango dute, euren gurasoek orain dituztenak, gutxi gorabehera) eta dena da oso ezberdina. Dena dago asmatuta. Asmakuntza horietako bat denboran bidaiatzeko makina da. Oraingo honetan, iraganera bidaiatuko du, 2113 baino harago ere etorkizuna nola dagoen ikus badezake ere. Eta horrek MADDIren kezka larria justifikatzen du, gero eta handiagoa eta ia itzulezina den desastrea ikusi ahal izan baitu.

Lehen esku-hartzea* ikasturtearen amaieran (maiatza inguruan) burutuko da.Esku-hartze hau Teleberri baten iriste misteriotsua izango da, ohartarazi egingo diena 2033ko planetaren egoerari buruz, eta egoera (larri) horrek kate osoko elikadura ohiturekin (ekoizpena, transformazioa, banaketa eta kontsumoa) duen lotura zuzenaz. Era berean, MADDI iraganaren eta geroaldiaren bitartekari moduan aurkeztuko da, elikadura burujabetzaren printzipioetan oinarrituta planetaren zoria hobetzeko. Bideoak jakinaraziko die laster MADDIren bisita jasoko dutela.

Bigarren esku-hartzea MADDIren lehen agerpena izango da, ekainean gertatuko dena, Ingurumenaren Nazioarteko astean (ekainak 5), hain zuzen, eskolek ospatu ohi dutena. Egun horretan, MADDIk udari begirako lehen misioa planteatuko die. Lehen misio hori kontsumo ohiturak aldatzera: Elikagai-hondakinak murrizten ditugu zuzenduta egongo da. Horretarako, opari bat ekarriko die misio horren protagonistak izan ahal izateko eta betiko izango dutena ondoan, umeei, familiei zein eskolari.

Hirugarren esku-hartzea hurrengo ikasturtearen hasieran gertatuko da. Oraingoan, irakasleen konplizitatea eta partaidetza beharko da, MADDIri (e-posta bidez) opariak izandako eraginaren gaineko feedback erreala eman beharko baitiote. Horren arabera, bere erabilera indartzeko eta opariaren erabilera eta ahaleginaren ondoriozko ekintza kolektiboari esker 2033 urtean egondako aldaketak ikusteko bideokonferentzia jasoko dute. Bideokonferentzia horretan, MADDIk eskatuko die herrien eta baserrien desagerpenaren arrazoiaren inguruan hausnartzeko; eta azaroak zerrendatu MADDI eskolara bueltatzen denerako. 1. mailaren ikasleen inkorporazioa ‘lorez betetako etorkizuna’-ren ekimenaren bidez.

Laugarren esku-hartzea. Otsailaren inguruan MADDIren bigarren agerpena jasoko dute, baina, lehenik, berriz ere irakasleen laguntzarekin eta landuta izango duten material osagarriarekin, egin duten hausnarketaren eta aldi honen garapenaren inguruko pistak izango ditugu. Hirugarren eta azken misio honetarako, Buruan Jardunbide Egokien dekalogo bat egingo dute; edo marrazki batzuk txikienentzat, herrien desagerpena ekiditeko euren ekintzak islatuko dituztenak. Lortu nahi den ondorioa da haziak oinarrizkoak direla bizitzaren sostengurako, eta haien kontserbazioa eta zaintza iraunkortasunerako berme. Halaber, paralelismo bat ezarri nahi da emakumeen lanarekin.

*Esku-hartze guztiak, curriculumezko material osagarriaz lagunduta egongo dira (ERANSKINETAN, esku-hartze bakoitzaren karpetaren arabera); material hori, kasu batzuetan, derrigorrez landuko da, horrela esku-hartzearen arrakasta bermatu egingo baita, eta, ondorioz, helburuak lortu egingo dira.

Horretarako, jarduera gidatu baten bidez, une horretan elikadura burujabetzaren printzipioak landuko dira. Bizitza erdian jarriko dugu, ardatz egituratzailetzat hazien zaintza eta emakumeen lana hartuta.

Page 5: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

8

MADDIk klabeak emango dizkie, azken eskuhartzea burutzeko zubia izango dena: Elikadura subiranotasunaren aldeko abestiak eta dantzak tokiko hazi bat identifikatu eta berreskuratzeko. Agerpen hau, baratza duten eskoletan ere egin ahal izango da. MADDIren bosgarren eta azken esku-hartze eta agerpen hau ekainean izango da, berriz ere Ingurumenaren Nazioarteko Egunean.

MADDIk, abesti eta dinamika sorta baten bidez, euren jardueren lorpenak eta euren ekintzen ondorioak erakutsi eta indartuko ditu. Ekintza hauek arduratsuak dira, eta mundu justuago batekin konprometituta daude, eta orain badute esatea mundu horren protagonistak eta ekintzarako ahalmena duten eragile aktiboak direla.

‘LOREZ BETETAKO ETORKIZUNA’1.go MAILAREN INKORPORAZIORAKO JARDUERAK

TeleberriaJarduerak

maiatza ekaina 1. eskuhartzea 1. eskuhartzea‘Elikagai-hondakinak murrizten ditugu’

Maddiren 1.go agerpena.Jardueren multzoa

irail. - urtar.3. eskuhartzea

‘Zergatik desagertzen diren

herriak?’. Bideo konferentzia.

Jardueren multzoa

otsai. - maiat.4. eskuhartzea‘Nola ekiditu he-

rriak desagertzea’. Maddiren 2. ager-pena. Jardueren

multzoa

ekaina5. eskuhartzea‘Elikadura subi-ranotasunaren

aldeko dantzak eta kantak’.

Maddiren 3. ager-

pena. BUKAERA

LEHEN HEZKUNTZAKO 1.go 6 . MAILAK

Jatorrizko proposamena ekainetik ekainera lan egiten dela eta, 6. kurtsoko ikasleak ateratzen dira urte batean; hurrengoan 5 urteko gelakoak sartzen dira. Hori dela eta, talde horren sarrerako ekintzen bateria eskaintzen da.

9

4. EBALUAZIOA

Esku-hartzean zehar eta gertaera garrantzitsu bakoitzerako, irakasleentzako edota ikasleentzako galdetegi txiki bat egongo da; galdetegia, misioen artean gu gidatzeaz gain, azken ebaluazioa egiten lagunduko digute.Horrez gain, eskola hauek Alimentacción, landa-eremu bizi baten aldeko eskolen sarea kanpainaren barruan lan egiten ari dira; kanpainak kanpoko ebaluazio sistema dauka, eta tresna hau bertan txertatuko dugu. Balio, gai eta eduki berak dituzten bi proiektu direnez, ebaluazio lana oso sistematikoa izango da, izan ere, balorazioa bera, parametroak partekatuta, egiten diren jarduera guztiekin elikatuko baita, lortzen ari garen eragin orokorraren gaineko informazioa lortzea ahalbidetuko diguna. Halaber, burutu beharko dituzten misioek hainbat material behagarri eta neurgarri sortuko dituzte, proposamen honi buruzko zuzeneko informazio esklusiboa eskuratzea ahalbidetuko dutenak.

Hezkuntza-GaitasunakHezkuntza-proposamen honen bitartez, curriculumak ezartzen dituen oinarrizko gaitasun guztiak landuko ditugu. Horretarako, abiapuntu izan dugu 175/2007 Dekretua, Euskal Autonomi Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa , gaitasunka eta 2/2006 Lege Organikoaren arabera, Hezkuntzari buruzkoa (LOE). Aipatu bezala, Maddik hezkuntza-komunitatearen hausnarketa sustatuko du: gure elikadura-ohiturek planeta osoko biztanle eta elementuengan duten eraginaren ingurukoa, alegia. Hausnarketak, era berean, honako ondorioa ekarriko du: beste elikadura-eredu bat posible da, jendartearekiko bidezkoa eta jasangarria non emakume eta gizonen arteko erlazioak justuagoak diren. Hori lortze aldera, elikadura-burujabetzaren aldeko ekintzak, jokoak eta kantuak erabiliko ditu. Horretarako, honako gaitasun hauek lortzeko egingo dugu lan:

1. Komunikazio linguistikoaDESKRIBAPENA:Mito batzuk hautsiz (hala nola, munduko gosea baldintza klimatologiko zehatz batzuen ondorioa dela), kontzeptu berriak ezarriko ditugu, eta horiei esker landu eta hobetuko dugu: alde batetik, ingurune bakoitzaren ulermena eta bere ezaugarrien ezagutza, eta elikagaien etiketak irakurtzeak edota sasoiko elikagaien izenak ezagutzeak dakartzan onurak; bestetik, emozio batzuen inguruan iritzia emateko gaitasuna, hain zuzen ere, elikagai batzuk dastatzean eta gozatzean sortzen diren emozioak. Dastamen-papilek memoria dute!; horrezaz gain, irakurketa eta ulermena testu kritikoak erabiliz, zeintzuetan elikagaien kontsumoari lotuta planetaren egoera salatzen den; eta azkenik, planetaren etorkizunaz ohartarazten gaituzten bideoen ulermena (bideo horiekin batera, ahozko eta idatzizko ariketak ere landuko dira, hondamendiaren eta irtenbideen ingurukoak). Maddiren bisitek aukera emango die, berari helarazteko haien ardura (sentimenduak, eskarmentua eta iritziak) planetaren etorkizunarekiko (eta zelakoa izatea gustatuko litzaiekeen), era ordenatu, argi eta zehatzean (hiztegia eta esaerak modu egokian erabiliz). Gainera, etorkizun hori ahalik eta osasuntsuen izan dadin, jarri beharreko baliabideez ere arituko dira, estereotipo linguistikoak eta hizkuntzaren azaleko erabilera komertziala saihestuz.

ZATIAK/ EKINTZAK:1.ZATIA: 1.-2. Oinarrizko Hezkuntza- Ariketa 1.1.1/ 3.-4. OH A.1.1.2 / 5.-6.OH A.1.1.3 / 2.ZATIA: 1.-6. A.0/2.-6. A.1.1/3.-6. A.1.3/3.-4. A.3.2/5.-6. A.3.3/4.-6. A.4.1/ 3-.6. A.4.3/ 3.-6. A.6.1/ 2. A.6.2/ Azken ariketa edo ekintza (1).3.ZATIA (zikloka): 1. Zikloa: A1/A.2.1/A.3/A.4/ 2. Zikloa: A.1/A.2/A.3/ 3. Zikloa:.1/A.2/A.3 4.ZATIA: Guztiek ariketa guztiak.

2. MatematikaDESKRIBAPENA:Testuinguru hurbilena erreferentziatzat hartuz, eguneroko bizitzako buruketa matematikoak planteatuko ditugu. Matematikak landuko ditugu bizitza errealitatetik eta elikadura-sistemaren ezagutzatik. Adibidez: ezbaian jarriz bizia beraren merkantilizazioa, elikagaien prezioaren eta balioaren arteko erlazioa (osasuntsu jatea ez da garestiagoa) edota familia baten elikagaien gastua, balioa emanez era bidezkoan eta sozialean ekoiztu direnei. Elikagaien bizitza-zikloa aztertuko dugu, ikuspegi matematikotik, jaten ematen digun lurra ezagutuz, landuz eta zainduz. Mapak interpretatuko dituzte; elikagai batzuek ortutik platerera egindako batezbesteko distantziak ibiliko dituzte; landu beharreko espazioaren neurriak hartuko dituzte (lurra, paleak, loreontziak, lorategi bertikalak eta abar); eskola-ortuko diseinuan eta zaintzan, neurri horiek, orientazioak, kokalekuak… duten garrantziaz jabetuko dira; errezetak ere egingo dituzte,

Page 6: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

10

3. Kulturala, zientifikoa, teknologikoa eta osasun-arlokoaDESKRIBAPENA:Baserritarren bizimodua ezagutuko dute, zeharkako eran, teorikoak eta praktikoak diren bizipen-ekintzen bidez. Era berean, eskoletan bertan “Hegoalde Globala” deritzon horretatik etorritako pertsonak bisitatuko gaituzte ( bestelako ekintza-formatu ezberdinetan, eskola-komunitate osoari zuzenduta). Irteerak egingo dira baserrietara eta arrantza kaietara. Bertan lan tradizionalak (ekoizpen-moduak: intentsiboak vs. agroekologikoak) ezagutuko dituzte. Bisita horietan, gainera, sektoreko profesionalek lagunduko gaituzte, eta beraiekin hitz eginez, galdetuz, aztertuz, sektorearen egoeraz jabetu eta berau berpizteko, elikadura-burujabetzatik abiatuta izan daitezkeen irtenbideak ezagutuko ditugu. Maddik planetaren egoera makalez hitz egingo die; alegia, gure elikadura-ohituren ondorioa diren arazoez hitz egingo die. Horretarako, bideo-konferentziaz, asmatu beharreko misterioez, dantzaz eta musikaz baliatuko da, Etzazu mundua jan, zure etorkizuna da ildoa izanik. Musika eta dantzaren bitartez, erritmoa eta ondare musikala zaintzeko beharra sentiaraziko die eta instrumentu musikalak egin beharko dituzte, umeek eurek aldez aurretik bildutako haziekin.

Bi helburu betetzea espero da: alde batetik, baliabide naturalen erabilera arduratsua aztertzeko eta berataz ohartzeko gaitasunak hobetzea. Eta bestetik, baliabide horien kontserbazioak eta zaintzak duen garrantziaz jabetzea; baliabide horiek zainduz eta kontserbatuz, bizitzaren mantenua eta osasuna hobetzea lortuko baitugu.

ZATIAK/ EKINTZAK:1.ZATIA: 1.-2. OH 1.1.1/ 3.-4. OH 1.1.2 2.ZATIA: 3.-6. A.1.2 eta 1.3/2. A.3.1/ 3.-4. A.3.2/4.-6. A.4.1/3.-6. A.4.2/ 3.-6. A.4.3/ Maila guztiek 5.2/3.-6. A.6.1/ 2. A.7.1/ Azken ekintza edo ariketa (2) 3.ZATIA (zikloka): 1. Zikloa A1/A.2/A.2.1/A.3/A.4/ 2. Zikloa A.1/A.3 / 3. Zikloa A.1/A.34.ZATIA: Guztiek ariketa guztiak.

11

neurriak, portzentajeak eta proportzioak lantzeko. Modu kritikoan aztertuko dituzte elikagaien etiketak. Hutsegite eta saiakerak ukituz eta esperimentatuz, matematika aplikatua ezagutzeak duen benetako balioaz eta garrantziaz jabetuko dira.

ZATIAK/ EKINTZAK:2.ZATIA: 2.-6. A.1.1/ 2.-4. A.2.1/4.-6. A.4.1/ 3.-6. A.4.3/Maila guztiek 5.2 3.ZATIA (zikloka): 1. Zikloa A2/A.2.1/

4. Informazioaren erabilera eta gaitasun digitalakDESKRIBAPENA:Ikasiko dute ohikoak zein alternatiboak diren informazio-iturrien hizkuntza testuala, zenbakizkoa, ikonikoa, bisuala, grafikoa eta soinu-hizkuntzaren erabilera. Ideia nagusi eta bigarren mailakoen artean eta ikuskizuna eta egiatasunaren artean bereizten ikasiko dute. Arduraz analizatuko dituzte proposamen honetarako sortutako testu, grafiko eta berriak. Horiez gain, Maddik etorkizunetik mezu elektroniko bidez helarazitako albistegiak eta bideo-konferentziak ere aztertuko dituzte. Horren helburua da jabetzea elikadura-ohitura batzuek kulturak, jendarte osoak baita planeta ere suntsitzen dutelaz. Sentitu ahal izango dute, orain ezer eginez gero, hondamendia 2033an helduko zaiela, 30 urte dituztela, eta irtenbideak bilatzea alferrikako lana izango denean.

ZATIAK/ EKINTZAK:1.ZATIA: 1.-2. OH 1.1.1/ 3.-4. OH 1.1.2 / 5.-6.OH 1.1.3 2.ZATIA: 2.-4. A.2.1/2. A.3.1/3.-4. A.3.2/5.-6. A.3.3/3.-6. A.4.2/ 3.-6. A.4.3/ Maila guztiek 5.2 3.ZATIA (zikloka): 1. Zikloa A.2.1/A.3/2. Zikloa A.1/A.3 / 3. Zikloa A.1/A.3

5, Jendarte- eta herri-mailakoaDESKRIBAPENA:Honako hau ere zeharkako ikasketa. Taldearen kohesioa sustatu eta inguruarekiko harremana hobetuko duten ekintzak burutuko dira. Horretarako, egoera eta jokaleku zehatzak aurkeztuko dizkiegu, eta, horien bitartez, elikadura-eredu globalak dakartzan bidegabekeria sozialez pentsaraziko diegu. Bidegabekeria horien zerrenda luzea da, hala nola: pobrezia, gosea, genero ezberdinkeria, feminizidioak, ingurugiroaren hondatzea, kutsadura, lan-eskasia… Guztien artean landa inguru biziaren iraunkortasuna eta duintasuna bermatzen duten alternatibak bilatu beharko dituzte. Hori lortze aldera, aldaketa batzuk egingo dituzte: supermerkatu handiak bisitatu ordez, herriko merkatura joango dira; lantegi handi globalizatuetara joan ordez, herriko jendez osatutako kooperatibetara; flora eta faunaren inguruko azterketen ordez, desagertzeko zorian dauden animalia eta landareen gaineko ikerketa kritikoak egingo dituzte. Elkarrekin enpatizatuz, pertsona-sare eta ekintza arduratsu eta kritikoak habian jartzeko beharraz jabetuko dira. Pertsona-sare eta ekintza horiek jendartearekiko eta ingurumenarekiko harremanak hobetuko dituzte. Zalantzatan jarriko dituzte elikagaien eskuratze eta erreserben inguruko estereotipo eta sineskera batzuk. Ondorioz, hausnarketa egingo dute: Zergatik ez dira jendartearen ongizatea bermatzen duten giza eskubideak betetzen?

ZATIAK/ EKINTZAK:1.ZATIA: 3.-4. OH 1.1.2 / 5.-6.OH 1.1.3 2.ZATIA: 3.-6. A.1.2/2. A.3.1/3.-4. A.3.2/5.-6. A.3.3/ Maila guztiek 5.1/3.-6. A.6.1/2. A.6.2/ Azken ariketa (2) 3.ZATIA (zikloka): 1. Zikloa A.4/A.2/ 4.ZATIA: Guztiek ariketa guztiak.

6. Kultura Humanistikoa eta artistikoaDESKRIBAPENA:Artea Unitate Didaktiko osoan zehar dago, irudimena, desioa eta sormena baitira indartu nahi izan diren arloak. Artelan klasikoak eta modernoak aztertuko dira, grafitiak, horma-irudiak eta marrazkiak sortuko dira, Land-art formatua landuko da (naturaren elementuak oinarri dituzten artelanak); bai eskolan, bai irteeretan, naturari eta animalien eta landareen bizitza-zikloari erreparatuko zaio ikuspuntu estetikotik eta kritikotik; horregatik, prozesuaren edertasuna bera goretsiko da eta ez emaitza. Elikagaiek euren baitan gordetzen dutenagatik baloratzen ikasiko dute (zaintza eta konposaketa), ez estetikagatik soilik. Gune naturaletara, baserrietara eta parkeetara egindako bisitak aprobetxatuko dituzte, balio naturalez jositako errealitate zabalean oinarritutako ekintza plastikoko konposizioak egiteko. Era horretan ulertuko dute bioaniztasunean datzala bizia beraren eta kulturen jatorria eta, aitzitik, pentsamendu bakarrean datzala pobrezia eta gainbehera. Munduko leku ezberdinetako errezetak ezagutu eta esperimentatuko dituzte; eta horiei esker, elikagaiek sukaldean eta sendatzeko duten balioa lotuko dute kulturen eta planetaren izatearekin eta kontserbazioarekin.

ZATIAK/ EKINTZAK:1.ZATIA: 1-2º EP 1.1.12.ZATIA: 3-6º A.1.2 y 1.3/2º A.3.1/5-6º A.3.3/3-6º A.6.1/2º A.6.2/2º A.7.1/3-6º A.7.2 3.ZATIA: 1. Zikloa A1/A2.1/A.3/A.4/ Azken ariketa / 2. Zikloa A.1/A.3/A.4 / 3. Zikloa A.1/A.3/A.4 4.ZATIA: Guztiek ariketa guztiak.

Page 7: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

12

7. Ikasten ikasiDESKRIBAPENA:Gaitasun hau aurretik ikusitako guztiak indartzen du; izan ere, prozesu osoan zehar piztutako jakin-nahiek eta ikaskuntzek aurrera egin ahala, gaitasun hau bereganatzen dute. Neska-mutilen errealitaterik hurbilena aldatzeko nahia eta desioa eragitea espero da. Aldaketa horiek, hasteko eta behin, euren etxeetan eta eskoletan bertan emango lirateke, planetaren eta euren osasuna kaltetzen duten elikadura-ohitura batzuk aldatuz. Elikagai mota guztiak (lokalak zein globalizatuak) prestatuz, gozatuz eta esperimentatuz, bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte haien arteko ezberdintasunak. Jarrera hartu eta ikasitakoa euren bizitzako arlo guztietan erabiliko dute. Horren ondorioz, beste ikaskuntza batzuetara garamatzaten ikaskuntza berriak sortuko dira… eta horrela izango da etengabe eta hurrenez hurren, ikasten ikasteko ekintza barneratu arte. Elikagai batzuen jatorria, zaintzak eta onurak eta beste batzuen kalteak ezagutuz, ondo elikatzeak duen garrantziaz jabetuko dira; eta, horretarako, banakako zein jendartearen ongizatea bilatuko dute. Familiei elikagaien inguruan ikasitakoa azaltzeko estrategiak garatuko dituzte, baita elikagai horiek dituzten eragin sozialak azaltzeko ere. Era berean, heltzen ari direla ere adieraziko diete, sozialki bidezkoak diren produktuak aukeratzen dituztenean. Familiek diotenez, euren umeak etxera heltzean, arrautza ekologikoak jartzen dituzten oilo zoriontsuez hitz egiten diete.Ikasketa esponentziala eta biderkatzailea da, eta bizitza osoan zehar emango da.

ZATIAK/ EKINTZAK:1.ZATIA: 3.-4. OH 1.1.2/5.-6. OH1.1.3 2.ZATIA: 2.-6. A.1.1/2.-4. A.2.1/3.-4. A.3.2/5.-6. A.3.3/4.-6. A.4.1/3.-6. A.4.2/ 3.-6.A.4.3/ Maila guztiek 5.2/ Azken ekintza edo ariketa(1)3.ZATIA (zikloka): 1. Zikloa A.2/A.2.1/A.3/ Azken ariketa / 2. Zikloa A.1/A.2/A.3/A.4 / 3. Zikloa A.1/A.2/A.3/A.4 4.ZATIA: Guztiek ariketa guztiak.

13

8. Autonomia eta ekimen pertsonalaDESKRIBAPENA:Maddiren bitartez egiten den talde-lanak aukera ematen dio umeari, Pestalozziren esanetan, “Norberaz obra egiteko”. Maddik aurkeztutako misterioaren (Zergatik desagertu ote dira herriak?) erantzunaren bila ari direla, erabakiak hartu beharko dituzte. Erabaki horiek hartzean, emozioen kontrola landuko dute, arriskuak euren gain hartuko dituzte, bat-etortzea landuko dute, guztion onura bilatuko dute… jarrerak lotu eta besteen iritziak errespetatuko dituzte. Etorkizuneko pertsona helduaren garapena darabilgun gaiarekin arduratsua eta koherentea izan dadin, behar dugun osagai nagusia hauxe da: umeek berek jakitea proposatu dizkiegun gatazkak euren kabuz konpon ditzaketela eta gatazka horiek konpontzeko gaitasuna –gaur eta orain– badutela. Osagai horiek abiapuntutzat hartuta, beharrezkoa den irizpidea garatuko dute, egunero zer jango duten erabakitzeko eskubidea burutzeko; hots: egunero politika egiteko tresna eta jendartea eredu bidezkoa eta jasangarria bilakatzeko tresna erabiltzeko. Errealitatearen ezagutza metodologia ezberdinen bidez indartuko denez, euren baitan aurkituko dituzte aldaketarako tresnak; ondoren, horiek jendartean elkarbanatu eta zabalduko dituzte, eta, era horretan, talde-(des)ikaskuntzarekin jarraituko dute.

ZATIAK/ EKINTZAK:1.ZATIA: 3.-4. OH 1.1.2/5.-6. OH1.1.32.ZATIA: 2.-6. A.1.1/2.-4. A.2.1/3.-4. A.3.2/5.-6. A.3.3/4.-6. A.4.1/3.-6. A.4.2/ 3.-6.A.4.3/ Maila guztiek 5.2/ Azken ekintza edo ariketa(1)3.ZATIA (zikloka): 1. Zikloa A.2/A.2.1/A.3/ Azken ariketa / 2. Zikloa A.1/A.2/A.3/A.4 / 3. Zikloa A.1/A.2/A.3/A.4 4.ZATIA: Guztiek ariketa guztiak.

JARDUERAK

TELEBERRIA AZTERTZEN DUGU Lan-proposamena :

(1. ZIKLOA) Egin bi marrazki ondokoen inguruan: Zer ikusi dugu bideoan etorkizunean gertatuko denari dagokionez? Nolakoa gustatuko litzaiguke izatea etorkizun hori?

(2. ZIKLOA) Egin idazlan bat ondokoei buruz: Zer ikusi dugu bideoan etorkizunean gertatuko denari dagokionez? Nolakoa gustatuko litzaiguke izatea etorkizun hori?

(3. ZIKLOA) Taldeka, erantsitako artikulua aztertuko da (irakasleak azalduko die ikasleei kasualitatez asteburu horretan artikulu bat irakurri duela egunkarian gai horren inguruan, eta ikasgelan landu nahi duela).

En la 1ª visita de Maddi, las actrices interactuarán con los productos creados por el alumnado (dibujos, redacciones y reflexiones sobre el artículo).

HEZKUNTZA GAITASUNAK

- Komunikazio linguistikoa- Informazioaren erabilera eta gaitasun digitalak- Kultura Humanistikoa eta artistikoa- Ikasten ikasi

ERLAZIONATUTAKO ARLOAK

- Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera - Hizkuntzak - Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza

1. Eskuhartzea 2. EskuhartzeaMaddiren 1.go agerpena{

Jardueren zerrendaJarraian, jarduera batzuen bitartez, zeinak mailen, arloen edota zeharkako gaien arabera egituratuta dauden, eskuhartze pedagogikoaren garapena eskaintzen dizuegu.

Page 8: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

14

JARDUERAK

ZERGATIK DESAGERTU DIRA HERRIAK.LH. 1. MAILAko INKORPORAZIOA: LOREZ BETETAKO ETORKIZUNA

-Teleberria ikustea (irailean). Egin bi marrazki ondokoen inguruan: Zer ikusi dugu bideoan etorkizunean gertatuko denari dagokionez? Nolakoa gustatuko litzaiguke izatea etorkizun hori?

- LOREZ BETETAKO ETORKIZUNA. Lau jarduera nagusi errazen bidez, petalo bakoitzeko bana, saiatuko gara, modu kolektiboan, eguneroko bizimoduan ekimen txikien bidez euren aldaketa boterea hauteman eta kontuan har dezaten. Jarraiki, zenbait jarduera osagarri ere proposatzen ditugu.

-Bideokonferentzia ikustea (abenduan). *0. jarduera: zer ikusi dugu bideokonferentzian1?

LH. 2.-6. MAILA (irailetik-otsailera)

- Bideokonferentzia ikustea.*0. jarduera: zer ikusi dugu bideokonferentzian?*1.1. Jatorria ezagutzen. Non ekoizten dira elikagaiak? Zergatik? 1.2. Kontrola dezakegu natura? (3. mailatik-6. mailetara)1.3. Cold Play bideoa ikusi (3. mailatik-6. mailetara)1.4. “Eta honek... zertarako balio du?”: Landa-eremuko lanabesak (2.3.4. maila)

*2.1. Detektibe bihurtuko gara! (2.3.4. maila)*2.2. ‘Bi tomate eta bi helmuga’ (5.6. maila)

4.1 Hizki-zopa (3.4.5.6. maila)4.2 Eta ez bagenu hozkailurik? Kontserbazio moduak (3.4.5.6. maila)*4.3 Etiketak alderatzen (3.4.5.6. maila)

*5.1 Ezagutu zure auzo edo hiriko kontsumo alternatiboa (maila guztiak)5.2 Zein zenbaki dute nire etxeko arrautzek? (maila guztiak)

*6.1 Ekin lanari. Antzerki-elkarrizketa kolonizazio garaian kokatua (3.4.5.6. maila)* 6.2 Umeak eta artoa ipuina (2. maila)

7.1 Iragana marrazten (2.)*7.2 Landa-eremuaren inguruko zertzeladak (3.4.5.6.)

3. EskuhartzeaLH. 1. MAILA

LH. 2.-6 MAILA{15

JARDUERA OSAGARRIAK: matematikak eta elikadura subiranotasuna; Musika eta nekazaritza.

*IZARTXODUN JARDUERAK EGITEA DERRIGORREZ DA HURRENGO MADDIREN AGERPENA JARRAITU AHAL IZATEKO.

HEZKUNTZA GAITASUNAK

- Kulturala, zientifikoa, teknologikoa eta osasun-arlokoa-Komunikazio linguistikoa-Matematika-Informazioaren erabilera eta gaitasun digitalak-Jendarte- eta herri-mailakoa-Kultura Humanistikoa eta artistikoa-Ikasten ikasi-Autonomia eta ekimen pertsonala

ERLAZIONATUTAKO ARLOAK

- Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera - Arte Hezkuntza - Hizkuntzak - Matematika - Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza

3. Eskuhartzea{

Page 9: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

16

4. EskuhartzeaMaddiren 2.agerpena

JARDUERAK

HERRIEN DESAGERPENA EKIDIN, BASERRIAK ETA LANDA-INGURUAK SUSPERTUZ, BIZI BERRITUZ / ZIKLO GUZTIAK ERRITMO BERDINEAN

(1. ZIKLOA) 1. Hazi lokartuaren ipuina2. Esperimentua: hazi bat ernetu eta hazien bankua 3. Zein koloretsua zen nire bailara!4. Nork egiten ditu lan hauek?

(2º ZIKLOA)1. Bioaniztasuna baserrian.2. Emakumeen baserriko lana.3. Hazien kutxa egin.

(3º ZIKLOA) 2. mailako jarduerak gehi: 5. Berrien lapikoa (soilik 6. kurtsokoek)

MAILA GUZTIAK: Zeure marakak egin!

HEZKUNTZA GAITASUNAK

- Komunikazio linguistikoa- Informazioaren erabilera eta gaitasun digitalak- Kultura Humanistikoa eta artistikoa- Ikasten ikasi-Autonomia eta ekimen pertsonala

ERLAZIONATUTAKO ARLOAK

- Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera - Arte Hezkuntza - Gorputz Hezkuntza - Hizkuntzak - Matematika - Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza

{17

5. EskuhartzeaMaddi 3.go agerpena

JARDUERAK

ELIKADURA SUBIRANOTASUNAREN ALDEKO DANTZAK ETA KANTUAK

ZIKLOKA, JOKO, MUSIKA ETA DANTZA ASKE ZEIN BIDERATUAK ERABILIZ, UMEEK ERAIKIKO DUTE ELIKADURAREN PROBLEMATIKAREN EUREN IKUSPUNTUA.

1. JOKOA: HITZ GALDUAREN BILA2. ELIKADURA -BURUJABETZAREN ALDEKO KANTUAK 3. LET´S DANCE

HEZKUNTZA GAITASUNAK

- Komunikazio linguistikoa- Kultura Humanistikoa eta artistikoa- Ikasten ikasi- Jendarte- eta herri-mailakoa

ERLAZIONATUTAKO ARLOAK

- Arte Hezkuntza - Gorputz Hezkuntza - Hizkuntzak

{

Page 10: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

18

ELikagai-hondakinakmurrizten ditugu

TESTUINGURUA ETA IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA

Egungo nekazaritzako elikadura eredua jasangaitza da ingurumenaren ikuspuntutik, eta kaltegarria gure osasunerako eta gizon emakumeen arteko harreman bidegabeak mantentzean. Kontuan izan behar dugu elikagaiak ekoizteko, lantzeko eta merkaturatzeko jarraitzen dugun moduak ondorio kaltegarriak dituela ingurumenean eta gure osasunean.

Bazenekien...?

… monolaborantza handiek, gehienbat abereen elikadurara eta nekazaritzako erregaien fabrikaziora zuzenduek, arrantzaren gehiegizko ustiapenak edo abere-ekoizpen industrialak:- Deforestazioa, zoruen higadura eta basamortutzea sustatzen dutela?- Ibai, itsaso eta ozeanoak kutsatzen dituztela?- Bioaniztasuna suntsitzen dutela, abereak eta haziak agortuta?- Nekazaritzako kimikoen erabilerarekin loturiko eritasun ugari eragiten dituztela?

… elikagaien ekoizpen industrialak:- Osasun arazoekin gero eta gehiago lotzen diren gehigarri kimikoak erabiltzen dituela?- Hondakin kopuru izugarriak sortzen dituela, bereziki plastikoak, suntsitzen milaka urte ematen dutenak?

… azalera handi eta supermerkatuek, edo janari azkarreko kateek:- Apaletara iritsi aurretik milaka kilometro egin dituzten elikagaiez hornitzen dutela bere burua?- Elikagai oso errentagarrien baina osasunerako oso kaltegarrien salmenta sustatzen dutela?Nekazaritzako elikadura kate hau, osorik, berotegi-efektuko gas isurien arrazoi nagusietako bat da, hau da, planetaren berotzearen arrazoia, eta, era berean, ondorioak izango ditu munduaren etorkizuneko elikagai eskuragarritasunean.Halere, badago beste eredu bat. Azterketa ugaritan frogatu izan da elikagaien nekazaritzako ekoizpen ekologikoa, artisau-erako ekoizpena eta toki salmenta osasungarriak direla, eta, ingurumenaren suntsiketa bultzatu gabe, planeta hozten dutela.

… eta guzti hau ere lan baldintza kaskarren areagotzen dituztela, lana eta enpleguaren ikuspegi murritza , zaintza lanen ikustezintasuna....

HELBURU OROKORRA

Ikasleen artean kontzientzia kritikoa eta jarrera proaktiboa eragitea gure elikadura ereduak ingurumenean, osasunean, landa-bizitzan eta nekazal gizon eta emakumeengan dituen ondorio negatiboen inguruan.

1.go ETA 2. ESKUHARTZEA

19

JARDUERAK:1. ‘TELEBERRIA’ IKUSTEA (‘Bideoak karpeta’ ikusi) Ikasleek etorkizun suntsitzaile bat ikusiko dute albistegi batean, Alimentacción Sareko lehen hezkuntzako eskoletara iritsiko dena. Bideoan, hondakin-mendiak, ur eskasia eta elikadura osasungaitzetik edo gosetik eratorritako arazoak ikusi ahal izango dituzte. Gobernuek jada ez dakite zer egin, baina “herriek” plan bat dute: ordezkari bat (Maddi) bidaltzea iraganera bertako errealitatea aldatzea lor dezan.

1.1 Ikasgelako jarduera

Jardueraren xede zehatza:Bideoan agertzen diren ideietan sakontzea, gure burua elikatzeko eta kontsumitzeko gure modu horrek ingurumenean eta osasunean dituen ondorioekin lotuz. Horrela, aurretiko lana egingo dugu Maddiren lehen agerpenean ikasleek gaiaren inguruko ideia garatuagoa izan dezaten, hala nola denbora luzeagoa eskaintzeko etorkizun hori nola saihestu modu parte-hartzailean planteatzeko.

Horretarako, jakinarazi aktoreei zer landu den ikasgelan, antzezpen bakoitza talde bakoitzak aurretik egindako lanean oinarrituta prestatu ahal izatea ezinbestekoa izango da.

> Lan-proposamena LHko 1. eta 2. mailetarako

Egin bi marrazki ondokoen inguruan: Zer ikusi dugu bideoan etorkizunean gertatuko denari dagokionez? (espazio-ontzia, Maddi, paisaia, koloreak)Nolakoa gustatuko litzaiguke izatea etorkizun hori?

GARRANTSITZUA! Marrazkiak ikasgelan ikusgai egoteko Maddiren lehen bisitaren egunean, haiekin elkarreraginean aritu ahal izateko.

Irakasleek garatzeko ideiak. Nola bidera ditzakegu idazlanak?

> Lan-proposamena LHko 3. eta 4. mailetarako

Egin idazlan bat ondokoei buruz: Zer ikusi dugu bideoan etorkizunean gertatuko denari dagokionez?Nolakoa gustatuko litzaiguke izatea etorkizun hori?

GARRANTSITZUA! Irakasleak idazlan bat edo bi aukeratuko du, eskura izango duena, “kasualitatez”, MADDIren lehen agerpenean irakurtzeko.

Irakasleek garatzeko ideiak. Nola bidera ditzakegu idazlanak?

Page 11: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

20

{‘Maddik iraganera bidaiatuko du orainaldia aldatzeko’

Artista batek 2013 urterako lehen bidaia egingo du bizi garen mundua aldatzeko helburuarekin.M. Etxebarria.Ekainak 12, 2033

Planeta jasaten ari den hondatzea da eta, eta hori arintzeko gobernuen paralisia ikusita, jendarte zibilak esku hartzea erabaki eta zientzia haren zerbitzura jarri du. Gainera, biztanleri eta munduko erakunde eta mugimendu sozial garrantzitsuenetako askok erabaki dute aukerarik bideragarriena dela orain gauden egoerara eraman gaituzten aztura kaltegarriei eustea.

Misio horretarako, hautaketa zorrotza egin ostean, Maddi artista ezaguna jo dute egokientzat. Berak izango du iraganeko neska-mutilei informazioa emateko ardura,euren azturak eta elikatzeko moduak aldatu ahal izateko. Hala, hogei urte beranduago egun bizi ditugun hondamendiak ekidin ahal izango dira.

Gobernuen aldetik ugariak izan dira, azken urte honetan, planetaren berotzea ekiditeko saiakerak, hala nola urak leheneratzeko, basoak sortzeko edo landare eta animalia espezieak berreskuratzeko. Halere, azken urtean gauzaturiko estrategia guztietatik batek ere ez du arrakastarik izan. Bestetik, ingurumen arazoei elikadura eskasia gero eta handiagoa batzen zaio planetaren zati handi batean; baita helduengan agertzen ari diren gaixotasun larriak ere, haurtzarotik elikadura desegokia izatearen ondorioz.

Babes zabal eta jakin-min handienarekin, Maddi artista orainaldi hoberanzko abentura hau hastear dago.

Eztabaida:

Zer uste dute gertatzen ari dela?, zein izan litezke sortu diren arazoen arrazoiak?, euren ustez badago iraganetik konpontzerik?, nola?

Egindako lana gainerako taldeekin partekatuko da eta GARRANTZITSUA! ondorioak idatziko dira, aktoreei helaraziko zaizkienak euren antzezpenean erants ditzaten (ikasleek jakin gabe, emanaldia sorpresa da eta). Kartulina batean idatzita eta hormatik zintzilikatuta egon daitezke.

Irakasleek garatzeko ideiak. Nola bidera ditzakegu idazlanak?

21

2. MADDIREN LEHEN AGERPENA (1. misioa): Bere lehen agerpenean, Maddi ustekabean iritsiko da ikastetxera iraganerako bere lehen bidaian, nahi gabe garraiatu den denbora-makinaren zientzialari sortzailea lagun.Aktoreek elkar aurkeztuko dute eta beraien abenturaren arrazoia azalduko diete ikasleei, bideoan ikusitakoa gogora ekarrita. Ondoren, ikasleekin hitz egingo dute bideoan agertzen diren arazoak sortu dituzten arrazoien inguruan, eta, azkenik, etorkizun hori elkarrekin gauza dezaketen misio baten bidez aldatzeko modu bat erakutsiko diete: udan Bock&Roll erabiliz.Maddiren agerpenean, ikasleei proposatuko zaien ekintza txikia udan Bock&Roll erabiltzea izango da*. Hori euren hamaiketakoetarako behin eta berriz erabil daitekeen bilgarri bat da. Hainbat arrazoigatik proposatzen da horren erabilera:

Batetik, bilgarri horrek:- Ura eta lurra kutsatzen duten eta ezin birzikla daitezkeen hondakinak sortzea ekiditen du.- Petroliotik eratorritakoen erabilera murritzagoa sustatzen du, eta, ondorioz, planetaren berotze txikiagoa.Bestetik, kontsumo azturetan aldaketak egitearekin lotuta dago. Bock&Roll bera erabiltzea ez ezik, barruan sartzen duguna ere garrantzitsua da:- Elikadura osasungarriagoa sustatzen du, opil industrialak edo sandwichak, gehigarri kimiko ugariko elikagaiekin prestatuak, osagai naturalagoko ogitartekoekin ordezkatuta.- Ogitarteko edo fruta ale batek, osasungarriagoak izateaz gain, nekazaritza ekologikoko elikagaien, artisautzakoekin edo tokikoekin eginak badaude, gure ingurunean ere eragina izaten dute, eta natura errespetatzen dute.

Eta bukatzeko, ardurak eta lanak erantzukizunez partekatu behar direla sustatzen du.

‘Jaten duguna aukeratzen dugunean, ondorio bat edo beste izango duen nekazaritzako elikagaien eredu bat sustatzen ari gara. Jatean, gure etorkizuna nolakoa izango den erabakitzen ari gara’.

> Lan-proposamena LHko 5. eta 6. mailetarako

Taldeka, erantsitako artikulua aztertuko da (irakasleak azalduko die ikasleei kasualitatez asteburu horretan artikulu bat irakurri duela egunkarian gai horren inguruan, eta ikasgelan landu nahi duela).

* Udan Bock&Roll erabiltzen duten bakoitzean, markatuko dute egutegian. Uda bukatzean, egutegia klasera ekarri beharko dute. Denon artean zenbat hondakin murriztu duten kalkulatu ahal izango dute.

Page 12: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

22

1. LOREZ BETETAKO ETORKIZUNA(1.go MAILAREN INKORPORAZIORAKO JARDUERAK)

TESTUINGURUA ETA IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA

Maddik, 2033. urteko gure mezulariak, proposatuko die lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleei gela bakoitzak LORE bat egitea. Iraunkortasunaren lorea izango da, garrantzia nekazarien ekoizpenari, planetaren eta baliabide naturalen zaintzari, kontsumo arduratsuari eta aldaketarekiko konpromisoari ematen diena.

4 jarduera nagusi errazen bidez, petalo bakoitzeko lana, saiatuko gara, modu kolektiboan, eguneroko bizimoduan ekimen txikien bidez euren aldaketa boterea hauteman eta kontuan har dezaten. Jarraiki, zenbait jarduera osagarri ere proposatzen ditugu.

Saiatu gara diseinaturiko materialek hezkuntza-tresnak eman diezazkizueten elikagaien egungo kontsumoaren inguruan, eta gure kontsumoa jardunbide iraunkorrago, osasungarriago eta adeitsuagoetarantz bideratuko dituzten alternatiben inguruan, Landa-eremu bizi, beharrezko eta duina defendatuko dutenak. Jarduera guztietan, zeharka, funtsezkotzat jotzen ditugun eta herrien Elikadura Burujabetzarantz doazen zenbait ideia txertatu beharko lirateke.

1. OHARRA: Ondorengo jarduerak iraila eta abendua bitartean egingo dira, 2. hiruhilabetetatik aurrera maila guztiak prozezu bera jarraitzeko asmoarekin. 2. OHARRA: Gure loreak 1. Mailako geletan egongo dira Maddik berarekin eta ikasleekin elkarri eragitu ahal izateko.

HELBURU OROKORRAK

Helburua: Petalo gorria lor dezagun: birzikla dezagun!Helburua: Petalo urdina lor dezagun: ura aurreztu dezagun!Helburua: Petalo laranja lor dezagun: era osasuntsuan jan dezagun !Helburua: Petalo berdea lor dezagun: gure herriak berpiztu!

Zergatik desagertzen diraherriak eta baserriak

3. ESKUHARTZEA

23

O. JARDUERA

ZER IKUSI DUGU TELEBERRIAN?

IRAUPENA: 30 minutuTALDEAK: Bakarka egitekoBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): TELEBERRI (‘bídeoak’ karpeta ikusi)EREMUA: gelan

Egin ezazu bi marrazki ondorengoaren inguruan:- Zer ikusi dugu bideoan etorkizunean gertatuko denari dagokionez? (espazio-ontzia, Maddi, paisaia, koloreak)- Nolakoa gustatuko litzaiguke izatea etorkizun hori? {

1. JARDUERApetalo gorria

geure birziklatzeko edukiontzia eraikiz!

IRAUPENA: 45 minutuTALDEAK: Talde txikiakBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Kartoizko kutxak eta pinturaEREMUA: gelan

Edukiontzi bakoitzaren erabilera komentatuko dugu, alegia, bakoitzera zer botatzen den.

Ondoren, haurrei eskatuko diegu etxean gauza bera egiteko, familiaren laguntzaz. Jarduera osatzeko, eskolatik hurbileneko edukiontzietara hurbiltzea gomendatzen da, ikasleek uler dezaten birziklatzea benetako praktika bat dela eta jada biztanleriaren gehiengoak parte hartzen duela.{

Page 13: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

24

2. JARDUERApetalo urdina

URA GUZTIONAZAT: GURE ESKOLAK URA AURREZTEN DU!

IRAUPENA: 30 minutuTALDEAK: Orokorra /talde txikiakBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): KartulinakEREMUA: gelan

Jarduera bi zatitan dago banatuta.

Lehenbizikoan, ideia-jasa egingo da karteletan eta horiek ezarriko diren tokietan jarri beharreko mezuak pentsatzeko. Behin erabakita uraren kontsumoak non duen garrantzia, hau da, zein gunetan, behar adina talde egingo dira gune bakoitza “estaltzeko”.

Talde bakoitzari orri baten neurriko kartoi txiki bana emango zaio. Bertan, ura aurrezteko jardunbide egokiak jasoko dituzten kartelak egingo dira. Mezu horien adibideak: “Ez bota zaborra komunera, ez da paperontzi bat”, “Itxi txorrota eskuak garbitu bitartean”, “Garbitu frutak eta barazkiak beharrezko urarekin -denboraldikoak eta nekazaritza ekologikoak badira, ez dira hainbeste zaindu behar...”, etab.

Bigarren zatian, kartel horiek ezarriko dira, gainerako ikasleek kontuan har ditzaten.

Egin litekeen beste ekintza bat da, eskolak zisternetan ura dosifikatzeko sakagailurik izan ezean, barruan ur botila beteak jartzea; horrela, komuneko ponpari tiratzen diogun bakoitzean, botilaren bolumenak okupaturiko bi litro horiek aurrezten egongo gara. Ekintza hori eginez gero, garrantzitsua da gure etxean ura horrela aurrez dezakegula azalduko duen kartel bat ere jartzea.

{25

3. JARDUERApetalolaranja

ONDO ELIKATZEN GARA!

IRAUPENA: 10-20 minutuTALDEAK: Bakarka / taldeka egitekoBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): ‘Animales que comen comida basura’ bideoa. EREMUA: gelan

Nola elikatzen garen planteatuko da gelan. Aukeratuko dugu, esaterako, askaria. Zer jaten dugu askarian? Altxa dezatela eskua etxean egindako ogitartekoak jaten dituztenek, fruta jaten dutenek, opilak jaten dituztenek (galdetu zein markatakoak, edo etxean eginak diren).Antolatu “Etxean egindako ogitartekoen dastaketa”. Irakasleek dastaketa egiteko unea aukeratu beharko dute; horretarako, aldez aurretik jakinarazi beharko zaie gurasoei. Gainera, eskatuko diegu ez erabiltzeko aluminio-paperik edo erabilera bakarreko gauzarik.Jarduera osatzeko, zabor-janaz elikatzen diren animalien inguruko bideoa ikus daiteke. http://www.youtube.com/watch?v=m0MVh5t-AIA

{4. JARDUERApetaloberdea

ZEIN KOLORETAKOA DA OILASKOEK JARTZEN DITUZTEN ARRAUTZENGORRINGOA?

IRAUPENA: 40 minutuTALDEAK: Talde txikiakBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): powerpoint / Marrazteko materialaEREMUA: gelan

Ikasgelan, oiloak nola bizi diren komentatuko da: aske, gatibu, kaioletan, baita arrautza guztiak saltzen direla ere. Zein arrautza erosiko ditugu? Zergatik?Ondoren, hainbat kodetako arrautzak irekitzeko eta elkarren arteko aldeak ikusteko ESPERIMENTUA egitera gonbidatuko ditugu (2. mailakoek 1. mailakoak gonbida ditzakete, eta denok batera egin dezakegu gelan). Aurretik, margotu egin ditzakegu, ondoren in situ gorringoaren tonu desberdinak (horia, laranja, urre kolorekoa) ikusteko; baita zuringoari erreparatzeko ere, edaten duten ur kopuruari edo haren forma edo neurriari dagokienez, bitxia baita. Material lagungarria argazkiekin eta gelan kartoi txikiekin ikusi zein arrautza mota dauden. Marrazki bat: Nola gustatuko litzaizuke bizitzea zure oiloak?Bukatzeko bideokonferentzia ikusiko dute.

{

Page 14: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

26

1. JARDUERAOSAGARRIAK

IRAGANA MARRAZTUZ

IRAUPENA: 30 minutuTALDEAK: Bakarka egitekoBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Marrazteko materialaEREMUA: gelan

Ideia da, funtsean, lehengo nekazarien lana nolakoa irudikatzen duten marraztea. Eska dakieke islatzeko nolakoak irudikatzen dituzten lehengo baratzeak, laborantzak eta zer eta nola landatzen zuten.

Gero azal dezakete zer margotu duten eta gelan jarri ikusgai Maddik 2033. urteko jendeari erakutsi ahal izateko. {

2. JARDUERAOSAGARRIAK

‘KARMELO ETA ITSASOA’ IPUINA

IRAUPENA: 30 minutuTALDEAK: Bakarka egitekoBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): ipuinaEREMUA: gelan

Ipuin honekin lan egiteko, lehenik eta behin gelan irakurriko da.

Ondoren, itsasoa eta ozeanoa nolakoak diren komentatu eta ezagutzen ditugun arrainen inguruan hitz egingo dugu. Zerrenda bat egin daiteke. Zein da gure gustukoena?

Euskal arrantza tradizionalaren eta Kantauri Itsasoan zeuden eta dauden arrainen inguruan hitz egin daiteke; nola irudikatzen duten arrantzatzen zela lehen eta nola orain.

Ondoren, Itsas pertsonaia bat ager daiteke: esaterako, BAKAILAOA aukera dezakegu, BERE ISTORIOA elkarrizketa baten bidez kontatzeko (irakasleei elkarrizketa hori idatziz eman dakieke, argazki bat erakusten duten bitartean).

{

INFORMAZIOA GEHITU NAHI BADUZU...

27

3. JARDUERAOSAGARRIAK

‘Baa Baa Black Sheep’ ABESTIA

IRAUPENA: 15 minutuTALDEAK: TaldekaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): soinu ekipoaEREMUA: gelan

Baa, baa, black sheep,Have you any wool?

Yes sir, yes sir,Three bags full.

One for my master,One for my dame,

And one for the little boyWho lives down the lane.

Baa, baa, black sheep,Have you any wool?

Yes sir, yes sir,Three bags full.

One for my master,One for my dame,

And one for the little boyWho lives down the lane.

Ingelesezko abesti honetan, ardi-artilearen antzinako erabilera nabarmentzen da, egun galduta dagoena.

Bideo abestia 6.ean:

http://www.bebesymas.com/infancia/6-videos-y-letras-de-canciones-en-ingles-para-ninos

{2. ZERGATIK DESAGERTU DIRA HERRIAK 2033 URTEAN?(Lehen hezkuntzako 2.-6. mailentzako jarduerak)

TESTUINGURUA ETA IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA

Bigarren misio honetan, Maddi web-kamera batekin grabaturiko bideo baten bidez aurkeztuko zaie haurrei, 2033 urtetik; horretarako, irakasleek “giroa sortu” beharko dute antzerkia eginez.Bideo horretan, Maddik misterio bat (bigarren misioa) ebaztea proposatuko die: “Zergatik desagertzen dira herriak?”. Ikasleen eginbeharra izango da misterio hori ebaztea, eta, horretarako, dokumentu honetan agertzen diren jarduerak proposatzen dizkizuegu.

Page 15: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

28

Jardueren bidez ikasleek atera beharreko ONDORIOA da herriak desagertu direla baserriak eta horietan bizi diren pertsonak desagertu direlako, hala nola biztanleria-orekaren jagoleak, toki kulturaren sustatzaileak, ondasun naturalen babesleak eta gure elikaduraren, osasungarria eta orekatua, zaindariak.

Maddik proposaturiko misterioa ebazteko, Herriak zergatik desagertu diren argudioak zerrendatu beharko dute, 7 gai-ardatz sortu ditugu. Ardatz bakoitzak hainbat jarduera biltzen ditu. Asterisko (*) batekin markaturiko jarduerak burutzea beharrezkotzat jotzen da proposaturiko helburuen lorpenerako, baita ezinbestekotzat ere prozesua jarraitu ahal izateko (3. Esku-hartzean gaude eta 5 dira).

Era berean, jarduera hauek, bat salbuetsita, ordena zehatzik jarraitu behar ez izateko daude pentsatuta, irakasleek edukien, denboren, adinen edo ikastetxean egiten ari diren beste jarduera batzuen arabera txerta ditzaten. Bukaera gisa eta Maddik ikastetxea bisitatuko duen eguna baino apur bat lehenago, bigarren misio honetako azken jarduera daukagu, hiruhilekoaren bukaerarako utzitako jarduera bakarra, aurretiko jardueren sentitze eta ikaskuntza jasotzen dituelako eta Maddiren galderari erantzuten diolako: Zergatik desagertu dira herriak 2033. urtean?

HELBURUAK

- Kontzientzia kritikoa piztea nagusi den nekazaritzako elikadura sistemaren eta horren ondorioen inguruan (pobrezia, desberdintasunak emakume eta gizonen artean, ingurumenaren suntsiketa). - Ezagutzak ematea landa-eremuaren eta nekazaritza-ekoizpenaren inguruan. - Nekazariek gure jendartean duten paperaren aitorpena sustatzea.Haurrengan paper proaktiboa sortzea kontsumitzen dituzten elikagaiei eta horien ondorioei dagokienez.

1. ARDATZA

Gure lurra, gure nekazaritza-ekoizpena

Nekazaritza ekoizpena beti egon da klimaren zein orografiaren menpe. Euskal Herrian faktore natural horiek nolakoak diren ikasi ahala, umeak gai izango dira bereizteko nolako jaki-mota ekoizten den eskualde bakoitzean; aldi berean, nekazaritza-ekoizpena eta ekoizpen industriala ezberdinduko dituzte, eta jakingo dute azken horrek ez duela zertan inguruko ezaugarrietara egokitu, ingurumena bera eraldatzen baitu baliabideak gehiegi ustiatzeagatik.

ARLOAK: INGURU / MUSIKA

*1.1. Jatorria ezagutzen. Non ekoizten dira elikagaiak? Zergatik? (Bertsioaren arabera maila guztiak)1.2. Kontrola dezakegu natura? (3. mailatik-6. mailetara)1.3. Cold Play bideoa ikusi (3. mailatik-6. mailetara)1.4. “Eta honek... zertarako balio du?”: Landa-eremuko lanabesak (2.3.4. maila)

{GAIKAKO ARDATZAK:

29

2. ARDATZA

Elikagaien ekoizpena eta banaketa: Petroelikagaiak eta toki elikagaiak aurrez aurre

Munduko geografia errepasatzean, ikasleek ikasiko dute non eta nola ekoizten diren jakiak, bai eta ekoizpen zein banaketa eredu horrek zer nolako ondorioak dakartzan pertsonentzat eta ingurumenerako.

ARLOAK: INGURU / MATEMATIKAK

*2.1. Detektibe bihurtuko gara! (2.3.4. maila)*2.2. ‘Bi tomate eta bi helmuga’ (5.6. maila) {

3. ARDATZA

Arrain-ekoizpena

“Karmelo eta itsasoa” ipuina irakurrita, ikasleek, arrantza-ustiapenaren errealitatera hurbildu ez ezik, era erraz zein dibertigarrian ezagutuko dute Afrikako baliabide naturalen inguruko arazoak (arrantza-arazoak, hain zuzen) zeintzuk diren eta baliabide horiek nola erabiltzen diren. Halaber, ikasiko dute nola ekidin baliabide naturalen zein Afrikako nekazari-komunitateen ekoizpen-ahalmenaren suntsiketa.

ARLOAK: INGURU / ARTE HEZKUNTZA

*3.1 Itsasoaren murala (2. maila)*3.2 Geldi dezagun itsasoaren suntsipena (3.4. maila)*3.3 Itsasoak eramaten gaituen tokira (5.6. maila)

{

Page 16: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

30

4. ARDATZA

Kontserbazio naturala eta industria aurrez aurre

Mendeetan, nekazariek hainbat teknika asmatu dituzte artisautzan zein naturan oinarrituta, eta teknika horixek ikasiko ditugu, bai eta belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ezagutzak ere. Azken horiek sustatu ere egingo ditugu aktibitate honetan, guztion ondare kulturalaren osagai dira eta.

ARLOAK: INGURU / HIZKUNTZA

4.1 Hizki-zopa (3.4.5.6. maila)4.2 Eta ez bagenu hozkailurik? Kontserbazio moduak (3.4.5.6. maila)*4.3 Etiketak alderatzen (3.4.5.6. maila){

5. ARDATZA

Tokiko Azoka eta supermerkatua aurrez aurre

Zenbait aktibitate egingo ditugu ikasleek ikertzeko eta esperimentatzeko gai baten inguruan. Ea zer nolako aldea dagoen bi hauen artean: tokian tokiko dendak, tokian tokiko ekoizleen merkatuak edo kooperatibak, batetik, eta, bestetik, azalera handiak (supermerkatuak, esaterako).

ARLOAK: INGURU / MATEMATIKAK

*5.1 Ezagutu zure auzo edo hiriko kontsumo alternatiboa (maila guztiak)5.2 Zein zenbaki dute nire etxeko arrautzek? (maila guztiak){

31

6. ARDATZA

Ondasun naturalen banaketa: nekazariak historian

Antzerki-elkarrizketa labur baten bidez, ikasleek apur bat hobeto ezagutuko dute nekazarien bizimodua; kasu honetan, bidaia egingo dugu historian Latinoamerikako kolonizazio-garairaino, ondasun komun bat eskuratzeko borrokak analizatzearren: lurraz ari gara.

ARLOAK: HISTORIA / HIZKUNTZA / ARTE HEZKUNTZA

*6.1 Ekin lanari. Antzerki-elkarrizketa kolonizazio garaian kokatua (3.4.5.6. maila)* 6.2 Umeak eta artoa ipuina (2. maila){

Artea eta nekazariak

Artearen bitartez uler dezakegu zeintzuk ikuspegi izan dituen nekazalgoak mendeetan. Aktibitate honetan, umeek ikuspegi horietako adibide nabarmenak ezagutu eta analizatuko dituzte zenbait adierazpen artistikoren bidez.

ARLOAK: HISTORIA / ARTE HEZKUNTZA

7.1 Iragana marrazten (2.)*7.2 Landa-eremuaren inguruko zertzeladak (3.4.5.6.) {

EZ AHAZTU IZARTXODUN JARDUERAK EGITEA:0 / 1.1 / 2.1, 2.2 / 3.1, 3.2, 3.3 / 4.3 / 5.1 / 6.1 / 7.2 / AZKENEKO JARDUERAK

7. ARDATZA

Page 17: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

32

BIDEO KONFERENTZIA

0. JARDUERA: ZER IKUSI DUGU BIDEOKONFERENTZIAN?

IRAUPENA: 30 minutuANTOLAKUNTZA:taldeakBALIABIDEAK (eranskinak): Bideo konferentziak ‘bideoak’ karpetan.LEKUA: gelan

Debatea eramateko gida, kontuan hartuta ekainean egindako aktibitateak zein udan Bock&Roll erabili duten ala ez.

Ikasgela taldeka antola daiteke, ikasleek komenta ditzaten bideoan jorratzen diren gai nagusiak. Horretarako, MADDIren galderetatik abiatuta (“erabili duzue Bock&Roll?”; “apunterik egin duzue egutegian?”), talde txikietako debateak puntu hauetara bideratu: ardura, baliabide naturalak erabiltzeko orduan; elikadura osasuntsua sustatzea; nekazari-mundu bizia balioestea; eta norbanakoen zein era kolektiboan antolaturiko ekintzen indarra.

Komentarioak denon aurrean azaldu, eta jaso ideia nagusiak (geroago ekingo diegu berriro konklusioei).

1. Ardatza. Gure lurra, gure nekazaritza- ekoizpenaJakien nekazari-ekoizpena beti egon da lotuta inguruari, klimari, orografiari, lurzoru-motari edo eskura dagoen ur-kantitateari. Ekoizpen-eredu horrek natura errespetatzen du, bera zaintzea ezinbestekoa delako berarengandik jakiak atera ahal izateko eta beste alde batetik, historikoki emakumeek bultzatu ohi dute ekoizpen eredu hau.Aitzitik, ekoizpen industriala ahalegintzen da inguruan topatzen dituen kanpoko faktore horiek guztiak kontrolatzen eta homogeneizatzen. Arazoa da eredu horrek ondorio larriak sortu ohi dituela ingurumenean zein gizartean, nahiz eta guretzat oharkabean pasatzen diren.Aktibitate hauen bidez, ikasleek herrialdearen geografia ikasiko dute eta, horrekin batera, ulertuko dute zeintzuk ezberdintasun dauden nekazaritza-ereduaren (lurrari lotua) eta ekoizpen industrialaren artean (lehenengoa, lurrari lotua izaki; eta bigarrena, baliabideen suntsitzailea).

IRAUPENA: 50 minutuANTOLAKUNTZA: Banakako lana/ TaldekaBALIABIDEAK (eranskinak): Jatorria argitzen / Ereite-egutegiak / Aldizkariak, egunkariak, etab. Ekarri jakien argazkiak mozteko.LEKUA: gelan

1.1. : Jarduera: Jatorria ezagutzen. Non ekoizten dira elikagaiak? Zergatik? (Bertsioaren arabera maila guztiak)

33

Non ekoizten dira jakiak Euskal Herrian?

Jarduera honen helburua da tokian tokiko nekazari-ekoizpenari buruzko ezagutza funtsezko batzuk gehitzea ikasturte osoan ikasleek klimaz eta orografiaz ikasitako gaiei, beti ere ikasmaila bakoitzari egokituta.Horretarako, irakasleek oinarritzat izango dituzte, batetik, JAKIAK ZAINTZEKO ERAK eranskinaren taulako informazioa eta, bestetik, ikasgelako mapa orografiko klasikoa. Informazio hori erantsi ahal da mapa edota klimatologia errepasatzeko asmoz, edo eurekin lotuta eman daiteke beste ikasgaiak irakatsi bitartean.

A bertsioa (2. mailak): ikasleek marraztu edota moztu behar dituzte jakien irudiak, eta gero mapan itsatsi, ekoizten diren tokietan.Gure gomendioa da ondoko galderen bidez amaitzea*:

NOLA USTE DUZU ERAGITEN DIOLA HONEK ETORKIZUNARI? ZURE USTEZ, ZER PENTSATUKO LUKE MADDIK? HERRIAK HONEN ERRUZ DESAGER DAITEZKE?

B bertsioa (3. eta 4. mailak): eskolako koadernoan, eta familien laguntzaz, ‘jatorria argitzen’ izeneko fitxa beteko dute. Jaki gehiago erants daitezke, edo baten bat kendu eta besteren bat jarri.

- Esan eskualde edo herri bat, uste duzulako bertan landatzen dela- Esan hazteko/landatzeko ezaugarriren bat (ura, beroa, orografia...)

C bertsioa (5. eta 6. mailak): banatu Euskal Herriko zenbait udalerri ikasleen artean (bana). Etxean, udalerri horietan era naturalean ekoizten diren hiru jaki (gutxienez) pentsatu beharko dituzte. Hurrengo eskolan, mapa marraztua duen paperezko arbel batean, jakiak jarriko dituzte, paper banatan idatzita, dagokien tokian; ondoren, klimaren, orografiaren eta ekoizpenen arteko erlazioa errepasatu.

*Hausnarketa egin A bertsioaren galderen inguruan.

Ereite-egutegiak. Autonomia Erkidego bakoitzak bere egutegia bila dezala. Bizkaiaren kasuan:http://www.bizkaia.net/nekazaritza/agricultura/ereintza/ereintza.asp?Tem_Codigo=6442&idioma=CA&dpto_biz=2&codpath_biz=2%7C201%7C518%7C6442

IRAUPENA: 30-50 minutuANTOLAKUNTZA: Talde osoa / Talde txikiakBALIABIDEAK (eranskinak): Power point Kontrola dezakegu natura?LEKUA: gelan

1.2. JARDUERA: Kontrola dezakegu natura? (Bertsioaren arabera: 3. 4. 5. 6. mailak)

Gure gomendioa da jarduera hau 1.1 jardueraren ostean egitea

Behin umeek dakitenean nekazaritza-ekoizpena lotua dagoela naturari, irakasleek galdetu behar diete ea uste duten posible dela natura kontrolatzea jakiak ekoizteko, eta ea nola egin daitekeen hori.

Oinarri gisa, hartu maila bakoitzeko ppt eta informazio osagarria.

Page 18: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

34

A bertsioa: 3. eta 4. mailak: ikasleen parte-hartzea sustatuko dugu, ‘Natura kontrola dezakegu?’ power point-aren irudien ondorioak antzeman ditzaten.

Hausnarketa egin 1.1. zein 1.2. jardueretan ikusitakoaren inguruan.

- Zerk bihurtzen ditu herriak politago eta atseginago?- Jakien ekoizpen-era aldatzean, lanpostu gehiago ala gutxiago sortzen dira? Lan guztien banaketa duin sustatzen du?Bizitzaren garapena eta zaintza era sostegarri batean ematea bultzatzen du?- Natura hobeto dago, ala okerrago?

Gure gomendioa da ondoko galderen bidez amaitzea*:

NOLA USTE DUZU ERAGITEN DIOLA HONEK ETORKIZUNARI? ZURE USTEZ, ZER PENTSATUKO LUKE MADDIK? HERRIAK HONEN ERRUZ DESAGER DAITEZKE?

B bertsioa: 5. eta 6. mailak: etxerako lan gisa, eskatuko diegu power point-eko metodo baten abantailak eta desabantailak ikertzeko.Onena da lan hori hiruko edo lauko taldeek egitea aurretik, eta gero ikasgelan azaltzea.

Bigarren atalean, taldeka, erabaki behar da zein den onena ekoizteko-modu bien artean. Gero, eskuratutako ezagutzak arbelean edo paperezko arbel batean aurkeztuko dira. Haien ustez, zein da modurik onena jendea herrietan gera dadin?

*Hausnarketa egin A bertsioaren galderen inguruan.

IRAUPENA: 10-20 minutuANTOLAKUNTZA: Banakako lana/ Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Abestiaren fitxaLEKUA: gelan

1.3. JARDUERA: Coldplay bideoa ikusi (3.-6. mailak)

Jarduera 3. eta 6. maila bitarteko ikasleei dago zuzenduta; halere, irakasleek maila bakoitzean dakiten ingelesari egokitu beharko diote. Metodologia: Eman abestiaren hitzak jasotzen dituen fitxa haur bakoitzari, gorriz markaturiko hitzak izan ezik. Bideoa gutxienez 2 aldiz ikusiko da; bitartean, falta diren hutsuneak hitzekin bete beharko dituzte eta hitzen esanahia ebatzi.

Zuzendu ostean, ikusi dituzten irudien hiztegia ere lan liteke. Behin osatuta, landu denon artean hitzen esanahia bideoari dagokionez. (“The scientist” kantaren pasartea, Coldplay)

Hausnartzeko:

- Zergatik uste duzue erabaki duela abeltzainen familiak etxaldea handitzea? (erlazionatu “numbers and figures”-ekin, diru gehiago irabazteko beharrizana)

35

- Zer gertatzen da orduan? (pentsua eta botikak eman behar zaizkie; makineria erabili behar da, etab.)- Zer dakarkizu gogora horrek guztiak? (lantegi bat, adibidez)- Zuen ustez, nola dira abereak zoriontsuago?- Zure ustez, naturari begira, zein da jakiak ekoizteko erarik onena? Eta abeltzainen familiei begira? Arduren banaketa gizon-emakumeen artean zein sustatzen ditu?- Zein eredu mota uste duzu gizon-emakumeen erlazio bidezkoagoak eta ekitatiboak bultzatzen dituena?- Zer erabaki du egitea abeltzainen familiak hasierako egoerara itzultzeko? Zer deritzozu?

Gure gomendioa da ondoko galderen bidez amaitzea:

NOLA USTE DUZU ERAGITEN DIOLA HONEK ETORKIZUNARI? ZURE USTEZ, ZER PENTSATUKO LUKE MADDIK? HERRIAK HONEN ERRUZ DESAGER DAITEZKE?

ABESTIA: https://www.youtube.com/watch?v=aMfSGt6rHos

IRAUPENA: 40 minutuANTOLAKUNTZA: Talde txikiakBALIABIDEAK (eranskinak): Ikasleentzako fitxak, ‘nekazaritzako lanabesei’ buruzkoak.LEKUA: gela internetekin

1.4. JARDUERA: “Eta honek... zertarako balio du?”: Landa-eremuko lanabesak (2. 3. 4. mailak)

Eskatu umeei nekazaritza-arloko zenbait lanabes/tresnaren jatorria ikertzeko (goldea, esaterako). Aurkitzen duten lanabes bakoitzeko, fitxa bat bete behar dute; horrela, dosier dokumental bat edo horma-irudi bat egin ahal izango dugu, berau ikasgelan edukitzeko azken emaitza gisa.Irakasleek erabakiko dute, ikasgelan zenbat ume dagoen kontuan hartuta, nola egin jarduera: banaka edo taldeka. Hauxe izan daiteke lanabesen zerrenda: goldea, aitzurra, igitaia, sega, narra, traktorea, laia.

Irakasleentzat, gomendagarria da NEKAZARITZAKO LANABESAK eranskina irakurtzea

Page 19: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

36

2. Ardatza. Elikagaien ekoizpena eta banaketa: Petroelikagaiak eta toki elikagaiak aurrez aurre

IRAUPENA: 2 saiotan 45´ banandutaANTOLAKUNTZA: Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Munduko mapa / Tokian tokiko/ inportatutako jakien taula / Kolorezko puntuak: gorria eta berdea (kartoi mehea) / Detektibe-orria / Ez dezagun mundua jan (6.or)LEKUA: gela / Herriko komertzioak

Helburua da sasoiko eta tokian tokiko jakiak ezagutzea.

Lehen atala: hasteko, tokian tokiko fruta/barazkien eta beste jaki batzuen taulak landuko dira ikasgelan, ereite zein uztako garaiak ezagutzeko, eta tokian tokiko jakiak zein inportatutakoak bereizteko. Materialak eranskin lagungarrian daude.

Irakaslearen laguntzaz, taula bat beteko da ikasle guztien artean; ondoren, ikusi dituzten jakien jatorria markatuko dute munduko mapan (kontinenteka edo herrialdeka, ikasgelako umeen adinaren arabera). Ekoizpena tokian tokikoa denean, puntu berdea ipiniko dugu; aldiz, ekoizpena kanpokoa denean (beraz, inportatua), puntu gorria ipiniko dugu.

Saioa ondoko galderen inguruan era liteke:

ZAINZURIA aukeratuta (Irakasleentzat: Ez dezagun mundua jan (6.or), argazki bat ikusiko dugu (onena, dena den, zainzuri bat erakustea litzateke) eta haren ereintza/uztaz hitz egingo dugu. Ondoren, zainzurien jatorria ikusiko dugu (gehienak Euskal Herrian edo hemendik gertu ekoizten dira; hala ere, joera dago produktu berdinak inportatzeko), eta kolorezko puntuak ipiniko ditugu, tokian tokikoak edo inportaziokoak izan.

Galderak aukeran:

-Noiz landatzen dira zainzuriak? Noiz jaten ditugu? -Non dago Peru? (lehenengo, kokatu kontinentea; gero, herrialdea). -Kilometro asko egin behar dute zainzuriek hemen jan ditzagun? Kalkula itzazu!-Zein garraio-motatan ekartzen dituzte? Eta Nafarroako zainzuri hau? -Kilometro asko egin behar izan du hemen jan dezagun? Kalkula itzazu!-Zein garraio-motatan ekarri dute?-Zein garraio-motak kutsatzen du gehien? Zein zainzurik egin du kilometro gehien?-Zein zainzuri erosiko dituzte etorkizunean? Aldea kalkula ezazu!

Gure gomendioa da ondoko galderen bidez amaitzea:

NOLA USTE DUZU ERAGITEN DIOLA HONEK ETORKIZUNARI? ZURE USTEZ, ZER PENTSATUKO LUKE MADDIK? HERRIAK HONEN ERRUZ DESAGER DAITEZKE?

2. 1 JARDUERA: Detektibe bihurtuko gara! (2. 3. 4. mailak)

37

Jardueraren bigarren atalaren funtsa da herriko fruta-denda edo supermerkaturen batean “infiltratuak” bilatzea barazki edo ortuarien artean, ikasgelan ikasi duten eskemaren arabera. Eskatuko diegu, gutxienez, hiru jaki infiltraturi buruzko informazioa jasotzeko idatziz: jatorria, prezioa eta sasoikoak diren ala ez. Ikus “detektibe-orria”: bertan agertzen da nolako informazioa jaso behar duten.

Ondoren, detektibe bakoitzak bere orria eraman beharko du “Detektibeen Batzarrera”, eta bertan erakutsi zer aurkitu duten. Amaitzeko, guztien artean, galdera-sorta bati erantzungo diote ikasgelan:

- Jaki horiek Euskal Herrian ere ekoizten dira?- Zure ustez, zergatik ekartzen dira kanpotik? Komentatu merkeagoa dela kanpotik ekartzea, bertan pertsonak, bereziki emakumeak, eta natura esplotatzen direlako (herrialde bakoitzeko legeak, lanaren edo ingurumenaren inguruan). Era berean, merkeagoa da eskala handian ekoizten direlako.- Zer gertatzen da horrelako kasuetan? Jende gutxiago behar da ekoizpen-lanetan.- Kanpoan ekoizten badira, ez da beharrezkoa izango hemengo jendeak lurra lantzea eta lurraren inguruan bizitzea. Hala da, ezta?- Honek guztiak zerikusia ote du 2033. urtean gertatutakoarekin? Zergatik? Zer gertatuko da herrietan? (jende gutxiago biziko da haietan)- Ondo deritzozu?

IRAUPENA: saio batANTOLAKUNTZA: Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Tomateen irudiak / Irakasleentzako erantzunen orria eta informazio osagarria. / Etxerako lanakLEKUA: gelan

2.2. JARDUERA: ‘Bi tomate eta bi helmuga’ (5. 6. mailak)

Lehenengo atala (10 min.)Gaur tomateei buruz hitz egingo dugu. Motor galderak: - Nori gustatzen zaio tomatea? Zeintzuk dira propietateak? Zuetako nork jan du tomatea azken egun hauetan? Tomateen garaian gaude? (otsailean hazitegian / apirilean, maiatzean lurrera)- Nondik dator tomatea? (Mexiko) Kokatu mapan. Tomatearen jatorrizko izena? Jitomate. Zer harremana du Aguacate, Chocolate, Kakaguete eta Chayote elikagaiekin? JATORRIA!! DENAK ERDIAMERIKAKOAK DIRA!Mexikoko jakiak: artoa, garia, kalabaza, lekak (frijoles), piperrak (Chile), patatak (papa)- Nola gustatzen zaizkizue: gorriak, berdeak, handiak, txikiak?? Zer da garrantzitsuena, kanpokoa ala barrukoa? Tomate itsusia, pikatuta, ikusten dugunean, erosten dugu?

Ikasleek zirkuluan eserita (5min), entsalada (sinbolikoa) batetik argazki ezberdinak aterako dituzte (tomateen irudiak). 4 argazki 4 boluntario beharko ditugu bakoitzari suertatu zaion irudia lehenengo deskribapena egiteko. Nabarmentzeko ideia: alde batetik, tomate mota batek naturarekin eta bioaniztasunarekin lotutako baloreak adierazi nahi duena: koloreak, formak, tamaina, usaina, e.a. (Mauricio). Beste aldetik, industriak ekoizten duenarekin lotutakoa: K44. Itxura oso polita, handia eta perfektua, baina naturarekiko ‘terminator’.

Ze tomate bazkalduko luketela galdetuko diegu. Irakasleriak, lehenengo ideien euri hau osatzeko elementu hauek kontuan hartu: 1) Tomatearen itxurari begiratu: begi-bistan ez dauden ‘elementuei’ buruz, hau da ikusten ez denaz ere hausnartu: elikagaiak, zaporeak, propietateak. Zeri ematen diogu lehentasuna eta garrantzia? 2) Tomatearen sasoia: landarea nola erreproduzitzen da? Ezagutzen duzu tomateen barietateak? (tomateen irudiak, 2. orria).

Page 20: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

38

Tomateak landatu dituen norbaiti, edo ikasleren bat baserriarekin loturarik balu, hitza eman.3) Tomateak ekoizteko moduak: 1) naturala, zikloa errespetatzen duena, baserritarrek erabiltzen dutena (emakumeen garrantzia ekoizteko prozesuan azpimarratu), tokikoak, e.a. (Mauricio); 2) industriala, kimikoak daramatenak, kanpotik ekarritakoak (km asko egiten dituztenak -jogurraren adibidea jarri*), makinek vs pertsonek ekoiztutakoak direnak: K44.

Bideoa proiektatzea (10 min.)DOS TOMATES Y DOS DESTINOS http://www.youtube.com/watch?v=OLWE3aiJ2FI

Nor da nor? Ikasleek, hartu duten tomatearen arabera, Maurizio eta K44 identifikatzea eta bi taldetan banan daitezela eskatuko diegu: Maurizioak eta K44ak. Ondo identifikatuta daude? Ondo kokatzeko eskatuko zaie: Mauriziok alde batera eta K44k beste aldera.

Bigarren atala (25 min.)Bideoan ikusi dugunaz hausnartu. Zer ikusi dugu bideoan?Dinamizatzaileak, oraingoan sakondu ahal izateko, tomate bakoitzaren nolakotasunetan erreparatu (Irakasleentzako erantzunen orria kontsultatu) eta ondorioak ateratzen amaitzeko etxerako lanak aurkeztu. Galdetu berriro: Zein tomate bazkalduko luketela galdetuko diegu.

Mauricio K 44

Baserritarra39

Irakurri edo kontatu ipuina. Ondoren, komentatu sentsazioak, atxikipen edo gaitzespen sentimenduak, irudikaturiko eszenak, etab.

Kokatu geografikoki gertaerak jazotzen diren lekua. Zerrendatu pertsonaiak eta haien ezaugarriak (adinak, izenak, rolak komunitatean, etab.).Topatu istorioan gatazkaren gaia: gehiegizko arrantza eta legez kanpoko arrantza (baliteke berriz irakurri behar izatea).

- Hasieran, Lawali aitak dio: “Baina orain arrain gutxi dago eta gero eta zailagoa da arrantzatzea”.- Karmeloren lana deskribatzen duenean: “Mutiko ausart hauen lanaren emaitza arrantza-enpresa handiek baliatuko dute, haien negozioa gero eta gehiago hazten ikusiko dute”. - Lawali aita berriz ere hizketan:-“Itsasgizon madarikatuak, itsasoa, bertako aberastasuna eta gure elikagaia espoliatzen dutenak!”

Denon artean, margotu mural handi bat bi eszenekin: batean itsas giro zaindua agertuko da eta bestean zaindu gabea (itsaso kutsatuak, kontrolik gabeko arrantza-ontziak, hidrokarburoak deskargatzen dituzten ontziak, axolagabekeria hondartzan sortzen den zaborrarekin, etab.).

3. Ardatza. Arrain ekoizpena

IRAUPENA: 50 minutuANTOLAKUNTZA: TaldekaBALIABIDEAK (eranskinak): “Karmelo eta itsasoa” ipuina / Paperezko arbela, margotzeko / MargoakLEKUA: gelan

3.1 JARDUERA: Itsasoaren murala (2. maila)

Page 21: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

40

3.2 JARDUERA: Geldi dezagun itsasoaren suntsipena (3. 4. mailak)

Jarduera: ipuina irakurri edo kontatzea. Bertan, itsasoaren istorio handiaren barruan, kontatzen diren istorioak aurkitzea (Lawali aitarena, Kala neskato eta Samba mutikoarena, Karmelorena...).

Komentatu ipuina guztien artean, eta esan zer dakiten ipuinaren gai nagusiaz: hau da, arrantza-esplotazioaz (inoiz, espoliazioa da).

Jarraian, ondoko testua irakurri ahal da:

IRAUPENA: saio batANTOLAKUNTZA: TaldekaBALIABIDEAK (eranskinak): “Karmelo eta itsasoa” ipuina; unitate didaktikoa sakondu nahi duenarentzat/ 2.1 Jardueratik: Ez dezagun mundua jan (11-12. or) / Atunaren bidaiaLEKUA: gelan

Gure inguru naturalean bizi diren itsasoko espezie asko arriskuan daude: zenbait arrain, itsas hegazti, zetazeo eta marrazo, bai eta itsas dortokak eurak ere. Arazo hori, neurri handi batean, gehiegizko arrantzak eta arrantza ilegalak sortu dute. Horrela jarraituz gero, ekosistema hankaz gora jar liteke eta, horren ondorioz, gu barnean hartzen gaituzten elikasareak ere aldrebestu litezke.

Petrolio-ontzi eta arrantza-ontzi batzuek kutsatu egiten dute itsas ekosistema. Gainera, beti dago arriskua petrolioa istripuz isurtzeko (behin baino gehiagotan gertatu den moduan); horrelakorik geratzen den bakoitzean, hegazti asko hiltzen dira, petrolioz blaituta. Badago dena den, beste arrisku bat: itsasontziek itsasora hidrokarburoak botatzen dituztenean ere, itsas hegazti ugari hiltzen dira.

Beste kutsadura-iturri bat efluenteak dira. Hondakin-urak dira horiek: kostaldeko hirietatik itsasora botatzen dira. Efluenteek eragin negatiboa sor dezakete itsasoko landaredia zein faunarentzat, eta haien erruz posible da algak nabarmen ugaritzea. Kutsadura-mota horri gehitu behar zaio hirietako biztanleek nahiz turistek hondartzetan botatzen duten zaborra.

{Hausnartzeko:

- Haien ustez, zergatik erabiltzen dituzte arrantza-konpainia handiek arrantza-modu “intentsiboak”? (Galdera hau baliagarria izango da, “eraginkorragoak eta produktiboagoak” izan nahian, egiten diren ekoizpen/esplotazio “intentsibo” edo espoliazioaz hausnarketa egiteko. Kontuan hartzekoa da horien helburu bakarra izaten dela gehiago saltzea kostu txikiagoz, begiratu gabe ez kalitateari, ez ingurumenari, ez artisau-arrantza egiten duten pertsonen mantenuari.

- Badakite nondik datozen eurek jaten dituzten arrainak, eta nola ekoiztu dituzten?(Galdera hau baliagarria izango da kontsumitzaile gisa dugun ardurari buruz hausnarketa egiteko. Kontua ez da, soilik, zer egin dezakegun ingurumenaren alde; horrez gain, argi eduki behar dugu zein ohitura aldatu behar ditugun kontsumoan, gurea kontsumo arduratsua izan dadin).

41

Hausnartzeko, erabili arrainei buruzko informazioa (Ez dezagun mundua jan (11-12. or)) eta Atunaren bidaia.Ipuinera itzulita, komentatu Karmeloren hausnarketa eta beraren azken erabakia.

- Hausnarketa egin pertsonaia guztien gurari komunaz (ipuinaren amaieran agertzen da): itsas hondoaren suntsiketa gelditzeaz.

Umeei eskatuko diegu ekintzak esateko: alde batetik, Carmelo, Samba, Kala eta herrixkako biztanleei euren guraria betetzen laguntzeko ekintzak (ingurumenarekin bat datozenak, alegia); bestetik, kontsumitzaile arduratsuen ohiturak hartzen lagunduko duten ekintzak (beraz, jakiak ekoizteko edo eskuratzeko moduak aldaraztearen aldekoak). Dekalogo batean bilduko dira ekintza horiek* (uraren kutsadura edo gabezia ekiditekoak, ura ez baita baliabide berriztagarria; arrantzaren kontrola, gehiegikeriarik edo legearen kontrako aktibitaterik ez gertatzeko ekintzak, etab.); ondoren, ikusgai jarriko da dekalogoa ikastetxean.

Gure gomendioa da galdera hauen bidez amaitzea:

NOLA USTE DUZU ERAGITEN DIOLA HONEK ETORKIZUNARI? ZURE USTEZ, ZER PENTSATUKO LUKE MADDIK? HERRIAK HONEN ERRUZ DESAGER DAITEZKE?

* Dekalogo hori azken eskuhartzarekin lotu.

Page 22: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

42

Ikasgelan, eztabaida egingo dugu ipuinak transmititu nahi digun istorioaren gainean. Horretarako, galdera-sorta honetaz baliatuko gara:

- Zein da istorioaren mezu nagusia?- Zergatik da gaur egungo arrantza gehiena “intentsiboa”? Zer esan nahi du horrek?- Zergatik dago arrantza ilegala?- Arrantza-mota horrek zerikusirik izango du 2033. urterako gertatu denarekin (Maddiren esanetan)?

Ikasgelan eztabaida laburra egin ostean, 3-4 talde sortu (gehienez, 5 ikasle taldeko). Talde bakoitzari arrain-espezie bat esleituko zaio, eta taldearen betebeharra izango da informazioa topatzea Interneten, ondoko 4 gaien inguruan: (espezie guztiak daude mehatxupean, edo kalteberak dira)

Deskripzio laburra alderdi hauen inguruan (2 lerro, gehienez): nolakoa den arraina, zein den beraren habitat naturala eta nola harrapatzen den.

Hausnarketa egin ea espeziea mehatxupean dagoen ala ez.Talde bakoitzak, ikasgelan, bere ikerketaren emaitzak azalduko ditu; azken puntuan, espezie horien “desagerpen-prozesua moteltzeko” zer egin daitekeen azaldu eta horretaz pentsarazi beharko dute. Azalpen guztiak bukatuta, dekalogo bat egin, itsasoa zaintzeko proposamenei buruz. Ezinbestekoa izango da dekalogoaren puntuen artean honako hau agertzea: arraina era arduratsuan kontsumitzea.

Gure gomendioa da ondoko galderen bidez amaitzea:

NOLA USTE DUZU ERAGITEN DIOLA HONEK ETORKIZUNARI? ZURE USTEZ, ZER PENTSATUKO LUKE MADDIK? HERRIAK HONEN ERRUZ DESAGER DAITEZKE?

1. TALDEA: izokina (arriskuan dagoen espezietzat hartzen da)2. TALDEA: halibuta (arriskuan dagoen espezietzat hartzen da)3. TALDEA: mihi-arraina (arriskuan dagoen espezietzat hartzen da)4. TALDEA: hegaluzea (kalteberatzat hartzen da)5. TALDEA: bakailaoa (kalteberatzat hartzen da)

Ikusi WWFren Kontsumo Arduratsuaren Gidaren orrialdeak :http://www.wwf.es/que_hacemos/mares_y_costas/nuestrs_soluciones/pesca_sostenible/consumo_responsable/guia_de_consumo_responsable_de_pescado/

3.3 JARDUERA: Itsasoak eramaten gaituen tokira (5. 6. mailak)IRAUPENA: saio batANTOLAKUNTZA: Talde txikiak / Talde osoa BALIABIDEAK (eranskinak): “Karmelo eta itsasoa” ipuina / Interneterako sarbidea / Kartoi meheak edo paperezko arbelaLEKUA: Gelan / Liburutegia / Etxea

43

4. Ardatza. Elikagaien lanketa: kontserbazio naturala eta industria aurrez aurre

IRAUPENA: 15 minutuANTOLAKUNTZA: Bakarkako lana / Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Ikasleentzako Hizki-zopa fitxa / Irakasleentzako fitxaLEKUA: gelan

Zenbait kontzeptu eta hizkuntza ikasiko dituzte kontserbazioaren inguruan Hizki-zopa erraz eta dibertigarri baten bidez. Gomendatzen da aurretik hitzei buruz hitz egitea labur, ezagut ditzaten.

7 hitz aurkitu behar dira:ESKABETXEA, ONTZUTUA, GAZITU, IRASAGAR, ALMIBAR, ONTZIRATU, KETUA.

4.1 JARDUERA: Hizki-zopa (3. 4. 5. 6. mailak)

IRAUPENA: 30 minutuANTOLAKUNTZA: Bakarkako lana / Talde txikiakBALIABIDEAK (eranskinak): Eranskina irakasleentzako informazioarekin: ‘Izozkailurik ez bagenu’.LEKUA: gela / etxea

Gomendagarria da jarduera hau 4.1 egin ostean egitea.

A bertsioa 3. eta 4. mailetarako: Etxean, egun edo lehen erabiltzen zen jakiak kontserbatzeko metodoren baten inguruan galdetu behar dute, eta jarraibideak idatzi hurrengo eskolan zuzentzeko. Hori egindakoan, errezeten artean zenbait aukeratuko dira bateratzeko.

Azkenik, ondoko galdera hauek jorra daitezke: - Jaten duzue kontserba mota hau? - Zertarako kontserbatzen dira jakiak? - Norengandik ikasi dute kontserbazio metodo hori? - Etxean, erosten dira baserrietan kontserbaturiko elikagaiak?

Gure gomendioa da ondoko galderen bidez amaitzea*:

NOLA USTE DUZU ERAGITEN DIOLA HONEK ETORKIZUNARI? ZURE USTEZ, ZER PENTSATUKO LUKE MADDIK? HERRIAK HONEN ERRUZ DESAGER DAITEZKE?

4.2 JARDUERA: Eta ez bagenu hozkailurik? Kontserbazio moduak (3. 4. 5. 6. mailak)

Page 23: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

44

B bertsioa 5. eta 6. mailetarako:

- 2 edo 3 laguneko taldeak egin eta talde bakoitzari jaki bat esleitzen zaio, eta, kasu batzuetan, pista bat bilatu behar dute kontserbazio metodoaren inguruan.- Proposaturiko jakiak

Tomatea (Maria bainuan ontziratua), piperrak (erreak eta izoztuak), pipermina/ozpin pepinoak/olibak (ozpinetakoa), okaranak (lehortuak), solomoa (ontzutua), antxoak/ urdaiazpikoa (gatzetan), izokina/ gazta (ondua), melokotoia/abrikota/udarea (beratuta edo almibarrean), atuna/ oilaskoa (eskabetxean), haragia (hestebeteak), odola (odolkia), irasagarra, fruta (marmelada), esnea (gazta ondua)

Azkenik, ondoko galderak jorra daitezke: - Jaten duzue kontserba mota hau?- Zergatik kontserbatzen dira jakiak? - Zuen etxean erabili edo erabiltzen da metodo hauetakoren bat? - Nork egiten zuen? - Etxean, erosten dira baserrietan kontserbaturiko elikagaiak?

Euren etxeko lana izango da jaki hori nola kontserba daitekeen jakin eta ikasgelan aurkeztea.*Hausnarketa egin A bertsioaren galderen inguruan

Proposamena: Jarduera bukatutakoan, proposatu ikasleei euren etxeetan, familiarekin, ikasi dituzten errezetako bat prestatzea.

JARDUENA OSAGARRIA:

Esteka honetan, jaki hoztuak hozkailu gabe kontserbatzeko metodo tradizional bat aurki dezakezu. Gelan erakuts daiteke bitxikeria gisa, eta eskolako baratzean praktikan jarri ere

http://ecoosfera.com/2014/09/3-formas-efectivas-de-conservar-alimentos-sin-necesidad-de-un-refrigerador/#/0

IRAUPENA: 50 minutuANTOLAKUNTZA: Bakarkako lana / Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Etiketak alderatzen fitxak / PPT Osagaiekin / Irakasleentzako informazioaLEKUA: gela / etxea

A bertsioa ( 3. eta 4. mailak): Ondokoak dira jardueraren pausoak:

- Eskatu haurrei etxean eranskineko fitxa, ETIKETAK ALDERATZEN, betetzeko, sarrien jaten dutenaren arabera. Ahal bada, produktuen etiketak fitxan itsatsi beharko dituzte.

Oharra: adierazi sarri jaten dituzten jakiak idazteko (ad: natillak edo donutsak jaten badituzte, horri buruz idatzi behar dute, ez jogurt natural edo magdalenen inguruan).

4.3. JARDUERA: Etiketak alderatzen (3. 4. 5. 6. mailak)

45

Ondoren, 4-5 laguneko taldetan, daukaten informazioa partekatu eta erantzun ditzatela ondoko galdera hauek:

- Badakite zer esan nahi duten osagai guztiek? - Badakite non transformatzen diren jaki horiek? Eta non ekoizten diren? - Uste dute euren herritik hurbil ekoizten edo lantzen direla? - Talde handian, ikusi artisautza eran lantzen diren jaki berdinen osagaiak (Horretarako, ikus power pointa) - Batera, nabarmendu jaki batzuen eta besteen aldeak eta ezaugarriak.

Gure gomendioa da ondoko galderen bidez amaitzea*:

NOLA USTE DUZU ERAGITEN DIOLA HONEK ETORKIZUNARI? ZURE USTEZ, ZER PENTSATUKO LUKE MADDIK? HERRIAK HONEN ERRUZ DESAGER DAITEZKE?

B Bertsioa (5. 6. mailak): Aurreko pausuak gehi:

1) Eskatu haurrei etxean eranskineko fitxa, ETIKETAK ALDERATZEN, betetzeko, sarrien jaten dutenaren ara-bera. Ahal bada, produktuen etiketak fitxan itsatsi beharko dituzte. Jaki bakoitzean, jakiak dakarren gehiga-rrien artekoren baten esanahia bilatu beharko dute, zertarako balio duen eta ondorioak dituen osasunean.

2) Gelan, partekatu informazioa eta erantzun ondoko galderak:

- Badakite zer esan nahi duten osagai guztiek? - Badakite non transformatzen diren jaki horiek? - Eta non ekoizten diren? - Uste dute euren herritik hurbil ekoizten edo lantzen direla?- Arreta deitu die zenbat osagai dituzten? - Uste dute osasungarriak direla?

3) Batera, nabarmendu jaki batzuen eta besteen aldeak.

*Hausnarketa egin A bertsioaren galderen inguruan

Gomendatzen da jarduera egin aurretik eranskinak irakurtzea eta proposaturiko esteketako bat bisitatzea gaiaren gaineko informazio gehiago izateko.

Page 24: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

46

5. ardatza. Merkaturatzea: tokiko Azoka eta supermerkatua aurrez aurre

IRAUPENA: Saio bat bi zatitan banandutaANTOLAKUNTZA:Taldeka / Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Herriaren mapa edo kale-izendegiaLEKUA: Gela / Tokiko komertzioak / Kooperatibak

A bertsioa (2., 3. eta 4. maila), ondoren deskribatzen dena.

Jarduera 2 zatitan dago banatuta, hortaz, bata ikasgelatik kanpo eta bestea barruan egiteko.

Lehen zatia: Taldeko lana da (2.-3.). Jardueraren zati bat ikasgelatik kanpo egingo da, familiako kideren batekin. Informazioa bilatu behar dute bizi diren tokitik hurbil dauden ekoizle eta kontsumitzaileen kooperatiben inguruan, edo produktu ekologikoen denda bat, eta gero horietako bat bisitatu eta inkesta txiki bat egin artatzen dituen pertsonari.

Hauexek izan litezke galderak (baita ikasleei bururatzen zaizkienak ere...)

- Nondik datoz produktuak?- Bertoko produktuak dira?- Zer hornitzaile-mota dute? (familia, enpresa, kooperatiba...)- Supermerkatuan, zer alde dago produktu berdinekin?- Prezioan, zer alde dago?- Badute zailtasunik bezero nahiko edukitzeko?

Jardueraren 2. atala izango litzateke gaiaren alderdiak denon artean jorratzea ikasgelan.Zerrenda bat egingo da ikasle bakoitzak zenbat bilaketa egin duen jasotzeko, eta gero nork bere inkestako datuak azalduko ditu. Posible bada, lortu herriko plano/mapa bat, bertan dendak/kooperatibak markatzeko; gero, umeek ale bana eramango dute etxera.

Gure gomendioa da ondoko galderen bidez amaitzea*:

NOLA USTE DUZU ERAGITEN DIOLA HONEK ETORKIZUNARI? ZURE USTEZ, ZER PENTSATUKO LUKE MADDIK? HERRIAK HONEN ERRUZ DESAGER DAITEZKE?

B bertsioa (5. eta 6. maila) A bertsioaren berbera, baina ALDERAKETA bat ezarrita supermerkatu batekin (beraz, 2 inkesta egin beharko lituzkete, esaterako, 2 laguneko taldetan). Inkoherentziak ekiditeko eta jarduerari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, on-line erosketa bat simulatuz egin liteke, zerbitzu hori eskaintzen duten supermerkatuetariko batean.

- Irakasleentzako oharra: kontuz ibili, ikasle askok beren gustuko 3 jaki aukeratuko dituzte (edo bestela, jaki deigarriak).

Aurreko jardueran jorratu genuen jakien jatorria; hala ere, berriro ere landuko dugu, gogora ekartzeko.

5.1 JARDUERA: Ezagutu zure auzo edo hiriko kontsumo alternatiboa (maila guztiak)

47

IRAUPENA: 45 minutuANTOLAKUNTZA: Banakako lana / Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): PPT Material grafikoa./ Fitxa bana ikasleentzat, etxean betetzekoa. / “Arrautzak” laguntza-eranskina.LEKUA: Gelan / Etxean

Ideia da umeek etxean bertan ikertzea, batetik, ikas dezaten nola ekoizten diren jaten ditugun oilo-arrautzak; bestetik, gaur egungo arrautzak lehengoekin erka ditzaten.

A bertsioa (2. eta 3. mailak): Zein zenbaki dute nire etxeko arrautzek?

Ikerketa-jarduera da, etxeko arrautza-kontsumoaren inguruan. Aurretik, ikasgelan hitz egingo dugu arrautza-ekoizpenaz, material grafikoa erabiliz eta arrautza bat ikusita (zenbakiduna), kodetzea zer den ezagut eta ikas dezaten.

Hurrena, familiaren laguntzaz, emango zaien fitxa bat bete beharko dute. Bertan jarri beharko dute zenbat arrautza duten etxean une horretan.Azkenik, ume bakoitzak bere fitxa azalduko du ikasgelan, guztien aurrean.

B bertsioa (4. maila). Proposamenak:

- A bertsioa - Dagokion fitxa bete- Matematika arazoa (Jarduera osagarria / matematikak eta elikadura burujabetza)..

Bi bertsioetarako (A zein B), egin hausnarketa ondokoen* inguruan:- Oiloak hazteko moduen artean, zein duzue gogokoen? Zergatik?- Zein hazkuntza-motak laguntzen du herriak suspertzen?- Zein aholku emango zenioke Maddiri?

C bertsioa (5. eta 6. mailak): neure inguruan ikertzen: Zein arrautzak kontsumitzen dira gehien?

Inkesta-fitxa bat egingo dugu, bertan jasotzeko arrautza-ekoizpenaz lantzen ari diren datuak. Ikasgelan arrautzen etiketatzeari buruzko informazioa partekatu ondoren (material grafikoz lagunduta), inkesta bat eratuko da, ikasleen euren inguruko 5 familia edo pertsona ezagunen artean zabal dezaten (amama, izeko-osabak, auzokideak...). Ondoren, informazioa denen artean jarri, eta grafikoren bat ere sortuko dute; bertan, kontsumoa irudikatuko dute, eta etxeen portzentajeak agertuko dira, kontsumitzen duten hazkuntza motaren arabera.

Ostean, guztion arteko hausnarketa puntu hauen gainean (gehi A eta B bertsioen gainean*):

- Zure ustez, zein arrautza-mota da osasungarriena? Alderik dago zaporean?- Zure ustez, zergatik kontsumitzen dituzte familia batzuek 2 eta 3 motetako arrautzak?- Zure ustez, zergatik kontsumitzen dituzte familia batzuek 0 eta 1 motetako arrautzak?

5.2 JARDUERA: Zein zenbaki dute nire etxeko arrautzek? (maila guztiak)

Page 25: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

48

6. Ardatza. Ondasun naturalen banaketa: nekazaritza historian

IRAUPENA: saio batANTOLAKUNTZA: Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Loreontzi lurrarekin / Antzerkirako gidoiaLEKUA: Gelan

Ikasgelan erabiltzeko antzerki gidoia/dinamika: bertan jorratzen da ea lurra noren esku egon den, historian, gaur egun arte (jabetza). Taldeka egingo dute lan; taldeei informazio-fitxa bana emango zaie (nortzuk diren eta zein garai historikotakoak). Tresna Lurra izango da; kasu honetan, lurrez betetako loreontzi batez irudikatuko dugu.

Istorioko pertsonaiek eta uneek oso gidoi sinplea izango dute, labur-labur azaltzeko nortzuk ziren eta zein funtzio zeukaten.

Ikusiko dugu lurra gatazkarako zioa izan dela; krisi garaietan, nekazaritzaren arloa izan dela funtsezkoa; emakumezkoak sekula ez direla izan lurraren jabe, orain dela gutxira arte (2011ra arte, hain zuzen).

Batez ere, honako galdera hauei erantzun behar zaie:

- Zer paper jokatzen zuen nekazalgoak historiaren une horretan?- Nola eskuratzen zituzten ondasun naturalak?- Zer egiten zuten emakume nekazariek?- Herriak lotuta zeuden nekazaritzari?- 2033. urtean herriak desagertzear badaude, zer egin dezakegu guk, geure etxeetatik zein ikastetxetik, hondamendi hori (antza, atzeraezina) gerta ez dadin?

6.1 JARDUERA: Ekin lanari. Antzerki-elkarrizketa kolonizazio garaian kokatua (3. 4. 5. 6. mailak)

IRAUPENA: 30 minutuANTOLAKUNTZA: Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): IpuinaLEKUA: Gelan

Ipuina irakurri. Jardueraren bigarren atala hausnarketa izango da, ikasgelan, galdera sorta baten bidez.Yuriren ipuin-gutuna irakurtzea.

6.2 JARDUERA: Umeak eta artoa ipuina (2. maila)

49

Artoaren umeak.

Yuri dut izena. Maddi ezagutu dut, hura etorkizunetik denbora-makinan iritsi baitzen guregana. Bera 2033. urtean bizi da; ni, ostera, 1492ko neskato bat naiz. 7 urte ditut.Maddik zera eskatu dit: gutun bat idazteko zuei, Garai honetako umeoi. Denbora-makinaren bitartez, iragana, orainaldia eta etorkizuna batu ditugu. Bai ondo!

Gaur, goiz esnatu naiz. Gaua zen oraindik, baina amatxo jada ari zen sukaldean, sua atontzen, gero kafea eta taloak prestatzeko. Normalean, arto-taloak jaten ditugu, ilargi betea bezain biribilak. Nik 5 urterekin ikasi nuen taloak egiten, eta orain ezin hobeto ateratzen zaizkit! Lurra lantzeko, “milpa”ra joaten gara. Bertan daukagu landatuta geure janaria: artoa, indabak (guk “frijolak” esaten diegu), kuia gozo-gozoak eta tomateak. Dena batera egoten da, landare guztiak elkarren ondoan, horrela egin izan da-eta betidanik. Horrela egiten zuten aitona-amonek, aitona-amonen aitona-amonek eta lehenagoko arbasoek. Bada istorio bat horren inguruan; maiz kontatzen da herrian, eta haren bidez ikasten dugu, suaren inguruan, nola ereiten den artoa. Den-denok dakigu hori: umeok, gurasoek... Hain zuzen, izen horixe dugu: arto-izakiak. Etxetik milparako bidean, Guayrak, gure ahizpa nagusiak, basa-landare batzuk jasotzen ditu: hala nola, momoa eta ziapea (ziapeak, adibidez, ukitu mina ematen die frijolei).

Gaur denok joango gara, egun berezia da eta. Artoa jasotzeko puntuan dago; beraz, aste honetan uzta biltzera joango gara, etxe guztietako familia guztiak, herri osoa, artaburuen bila. Gainera, mota askotakoak ditugu artoak: horia, gorria, urdina...! Baina niri gehien gustatzen zaidana huitlacoche hartzea da, artoari ateratzen zaion zer hori, euria parra-parra botatzen duenean. Zelako betekadak egiten ditugun orduan!

Dena den, oso kezkatuta nagoelako idazten dizuet. Egun batzuk lehenago, suaren inguruan, gauez, adinekoek gari-izakiez hitz egin zuten: urrutitik datoz pertsona horiek, eta oso-oso bestelakoak dira gure aldean! Mendiaren bestaldean, sua ikusten da.

Aitona-amonen esanetan, izaki haiek beste hizkuntza bat daukate, bai eta bestelako arropak ere; itsasontzi erraldoietan iristen dira: hain erraldoiak, ezen hodeiak ere ukitzen omen dituzten oihalekin. Sua milpak erretzetik ei dator, artoa, indabak, kuiak eta tomateak erretzetik. Diotenez, indioilar edo guajaloteek ihes egin zuten eskortatik, eta gizaki haiek lapurtu egin zutela gordeta zegoen txokolatea...

Yuriren bizitzari buruzko gutun-ipuin pasarte hau irakurri ondoren, hausnarketa egingo da gelan:

1. Ikasleei eskatuko zaie Yuriren istorioaren bukaeraz hitz egiteko. 2. Hitz egin daiteke zer gertatu zen jatorrizko bertoko biztanleek eta garai hartan heldu ziren kolonizatzaileek topo egin zutenean. 3. Komentatuko da lehen lur guztiak, eta partekatuak (herri-lurrak), zituen jatorrizko bertoko biztanleria haiek gabe geratzen hasi zela, mendialdeetara eta lantzeko zailetara ihes egin behar izanda.

{

Page 26: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

50

IRAUPENA: 5-10 minutu irudi bakoitzeko ANTOLAKUNTZA: Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Landa-eremuaren inguruko zertzeladak / ObrakLEKUA: Gelan

7.2 JARDUERA: Landa-eremuaren inguruko zertzeladak (3. 4. 5. 6. mailak)

Obra bakoitzarentzat hainbat galdera proposatzen dira gaia bideratzeko; halere, koadroak lotura daukaten jarduerekin batera lan daitezke, edo galderak ardatz bakoitzeko jarduerei dagokienez une bakoitzean interesgarrientzat jotzen denera berbideratu. Hauek dira aurkezten diren obrak:

1.El ángelus2. Las espigadoras (Millet)3. Cerdos tatuados4. Layadores5. Las estaciones del año 6. Familia de pescadores7. Pescadores de Bermeo (Arteta)8. La llegada de la pesca (Sorolla)9. Las latas de sopa Campbells y Botellas de cocacola10. Ca´o del mercado (Aurelio Arteta)11. Pintura africana de autor/a desconocido12. Mercado de Atitlán

7. Ardatza. Artea eta nekazariak

IRAUPENA: 30 minutuANTOLAKUNTZA: Banakako lana BALIABIDEAK (eranskinak): Marrazteko materialaLEKUA: Gelan

7.1 JARDUERA: Iragana marrazten (2. maila)

Jarduera hau 2. mailan ikusten ari diren Historia edukiekin batera landuko da.Marrazki bat egin beharko dute gelan barneraturiko ezagutzak oinarri, baina betiere garai hartako nekazariekin lotuta. Erdi Aroa. Pertsonaiek denbora-makina bat eraiki eta Erdi Arora joango dira orduan nola bizi ziren ezagutzeko. Garai hartan ez zegoenez argazki-makinarik, eskatuko diegu nekazari bat -emakumezkoa edo gizonezkoa- margotzeko bere lurretan. Marrazkian ondoko osagaiak agertu beharko dira:1. Baratze bat eta elikagaiak landatuta2. Nekazariak lanean 3. Nekazaritzako lanabesak (horretarako, 1.4 jarduerari helduko zaio berriro, lanabesak jasotzen dituenari).

Ondoren, azter liteke zein elikagai ezagutzen dituzten, bertokoak diren ote dakiten, emakumeek eta gizonek landan zer egiten zuten eta lana nola banatzen zuten ote dakiten. Gainera, nekazaritzako lanabesak eta zertarako balio zuten berrikusiko da.

51

AZKENEKO JARDUERAK

Azkeneko jarduera 1: Herriak bizirik mantentzeko bidea

IRAUPENA: 45 minutu ANTOLAKUNTZA: Talde osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Laburpen taula / PapelografoaLEKUA: Gelan

Jarraiki, misio hau bukatzeko, egokitzat jotzen dugu azken jarduera bat egitea gauzaturiko jardueren bidez kolektiboki landutako ikaskuntzak eta ezagutzak jasotzeko. Jarduera teoriko-erreflexibo bat eta ludiko-praktiko beste bat proposatzen dira, maila guztietarako. Osagarriak dira, baina independenteak

Lehenengo, gelan, taula laburpen bat landuko da, nekazaritzako eredua eta industriala aurrez aurre jarriko dituena. Ondoren, gela bakoitzak zerrenda bat egin beharko du herrien bizitza salbatzeko eta mantentzeko jarraibideak jasota, herriak desager daitezen ekiditeko. Gero, erakusketa bat antola liteke guztiekin.

Ekoizpen eredu bakoitzaren ASPEKTU POSITIBOAK ETA NEGATIBOAK nabarmenduz has liteke. Eredu bakoitzak (nekazaritzakoa eta industriala, seihilekoan ikusitakoak) zer bultzatzen duen adierazi behar dute, eta herrien biziraupenerako zein den hobea erabaki.

Ondorio gisa espero da barnera dezatela nekazaritzako ekoizpena dela hobea, susta dezagun! Nekazaritzako ekoizpenak herriak biziberritzen ditu!

GARRANTSITZUA! Hausnarketak ikasgelan ikusgai egoteko, Maddiren bisitaren egunerako haiekin elkarreraginean aritu ahal izateko.

Azkeneko jarduera 2: Merkatu gardena (Hezkuntza komunitate osoa)

IRAUPENA: saio batANTOLAKUNTZA: Eskola osoaBALIABIDEAK (eranskinak): Sasoiaren araberaLEKUA: Gela eta partekatzeko eremua

Hauxe da proposamena: ikastetxean merkatu gardenaren egun bat antolatzea, patioan edo antzeko areto batean; bertan, maila guztiek hartuko dute parte.Jarduera horretarako, komeniko litzateke familian inplikazioa lortzea, ondokoei begira:

1. atala: merkatua prestatzea:

Maila bakoitzak saltoki bat prestatzeko ardura izango du. Adibidez: 1. saltokian, arrautzak; 2.ean, arrainak; 3.ean, barazkiak; 4.ean, ogia, pasta eta opilak; 5.ean, esneki eta hestebeteak; 6.ean, kontserbak...

Saltokirako, jaki-sorta bat prestatuko dute: bertokoak eta inportatuak; agroekologikoak eta era intentsiboan ekoiztutakoak; artisautzakoak eta eraldatuak... guztiek ondoan izango dutelarik hilabeteotan umeek ikasitako informazioa, txarteletan idatzirik. Hala nola:Nola ekoiztu da? Nongoa da? Nola elaboratu da? Zein osagai ditu?

Page 27: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

52

2. atala: merkatuaren eguna:

Saltokietako jakiek prezioak izango dituzte agerian, mahaian bertan. Maila bakoitza beste saltokietatik pasatuko da eta erosketa arduratsua egingo du: hau da, jakien ezaugarriez ondo jabetu, eta aurreko hilabeteetan ikasitakoaren arabera egingo du aukera.

Jarduera amaitzeko, gogorarazi herriek bizirik dirautela baserriei esker, eta, baserriei eusteko, beharrezkoa dela jendeak tokian tokiko jaki agroekologikoak kontsumitzea eta gure baserritarrez kezkatzea.

Proposamenak: Merkatu-egunean ikusgai jartzea jardueretan landutako guztia: marrazkiak, fitxak edo paperezko arbelak.Halaber, merkatu-eguna aprobetxa daiteke jakien dastaketa-saioa egiteko, zentzumenen tailer gisa. Zer esanik ez, familiei eskatuko genieke bertan parte hartzeko.

JARDUERA OSAGARRIAK

Matematikak eta elikadura burujabetza (4. 5. 6. mailak)IRAUPENA: individualANTOLAKUNTZA: Banakako lana BALIABIDEAK (eranskinak): Matematikak eta elikadura burujabetza eranskinak ESPACIOS: gela

Hona hemen zenbait proposamen, ardatzetako batzuekin erlazionaturik. Edonola ere, bertan agertzen diren datuak errealak dira; beraz, hortik atera eta nahi dugun maila edo irakasgaira egokitu daiteke.

Musika eta nekazaritza (maila guztiak)

IRAUPENA: 10 minutuANTOLAKUNTZA: Talde osoa BALIABIDEAK (eranskinak): Abestien letrak ESPACIOS: gela

Hona hemen nekazaritza-munduaz diharduten zenbait kanta.Ez dira ume-kantak, ezpada euskal egileen abestiak, eta nekazarien lurra eta bizitza aipatzen dituzte.Kontua da musikaren munduan miatzea, baloratu ahal izateko kulturatik ere balioetsi egin dela nekazaritza-mundua, Euskal Herriko muinaren atala izanik.Abestiok ikasgelan entzun daitezke, irakasleek egoki deritzotenean. Halaber, gure aholkua da ikasleak lanean ari direnean ere entzutea, proiektu honekin erlazionatutako jardueraren bat egitean.

Horrez gain, asmoa da ikasleen kultura musikala zein euskal herri-kultura indartzea.Besteak beste, kanta hauek proposatzen dira: - Oi lur, oi lur (Benito Lertxundi)- Nekazaria (Letra de Joxe Azurmendi. Abeslaria: Maite IDIRIN)- Hondarribi Hills (Dut)

53

4. ESKUHARTZEA

Nola ekidituherriak desagertzea

TESTUINGURUA ETA IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA

Egiten dizuegun hezkuntza-proposamena Lehen-Hezkuntzako ikasleekin ari diren irakasleei zuzendua dago. Gure asmoa material egokia diseinatzea izan da: gaur egungo elikagai-kontsumoaren inguruko hezkuntza-tresnak ematen dituena eta gure kontsumo-ohituren aldaketarako alternatibak eskaintzen dituena. Gainera, alternatiba horiek iraunkorragoak, osasuntsuagoak eta begirunetsuagoak dira eta landa-inguru bizia, beharrezkoa eta duina defendatzen dute. Ekintza horiek guztiek, zeharka, gure ustez gako diren ideia batzuk barneratzeko balio beharko lukete. Ideia horiek herrien Elikadura- Burujabetzarantz garamatzate.

2. agerpren honetan, Maddik, umeekin batera, aurreko unitate didaktikoan egindako lan guztia errepasatuko du. Unitate horretan, herrien desagerpenaren arrazoia argitu beharra zuten. Oraingo honetan berriz, 3. misioa burutzea proposatuko die: herrien desagerpena ekidin, baserriak eta landa-inguruak suspertuz, bizi berrituz. Hori lortuko dute haziak zainduz, bioaniztasuna indartuz eta iraupenean emakumeak duen funtsezko garrantziaz jabetuz.

Eskola-Alimentacción-Maddi dinamikan ohikoa denez, ekintzen arteko erlazioa egitea beharrezkoa da; horrela, alde batetik, arazoan murgildu ahalko da; eta, bestetik, koherentzia eta kohesioa emango diegu Maddik eta Maritxurik eskoletan egiten dituzten bisitei.

Aurreko eskuhartzea konplexuagoa izan zen eta konpromiso handiagoa eskatu genizuen. Oraingoan, berriz, proposatuko dizkizuegun hezkuntza- ekintzak ludikoagoak izango dira. Orokorrean, taldeka egitekoak dira eta hausnarketa kolektiborako aukera ematen dute. Hori guztia egin ahal izateko, esperientzia praktikoetatik abiatuko gara, batzuetan errealak, eta horietan enpatia eta problematika ezagutza nagusi diren.

Era berean, funtsezkoa da hiru urte hauetan zehar, Alimentacción programaz jasotako ikasketen errepasoa egitea. Ume hauek, gehiago edo gutxiago, Alimentacción esperientzia bizi izan dute ikuspuntu ezberdin guztietatik (osasuna, generoa, Hegoaldeko ikuspegia, eskola-ortua eta abar). Horregatik, ikasketa horiek sistematizatzeko ahaleginak hezkuntza-komunitate osoaren laguntza beharko du izan.

HELBURUAK

- Bioaniztasunak duen garrantziaz jabetu, ingurumenaren eta jendartearen ikuspuntutik.- Kontzientzia kritikoa sortu gaur egun ematen den gizon eta emakumeen arteko desberdinkeriaren inguruan.- Umetatik baliabideak eman emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko. - Nekazalgoak bioaniztasunaren sustapenean izan duen garrantziaz jabetu.- Ulertu hazien zaintzaren eta tokian tokiko kultura eta balore solidarioen artean dagoen erlazioa.

Page 28: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

54

1. ARDATZA

Bioaniztasuna

Historian zehar baserriaren lorpen handietako bat espezien bioaniztasunaren garapena eta kontserbazioa izan da. Espezie horiek gu elikatzeaz gain, beste gauza askotarako balio izan dute: pertsonak eta azienda sendatzeko (badaude albaitaritza-teknika homeopatikoak!); elikagaiak kontserbatzeko; jakiei zaporea emateko; herbizida naturalak egiteko eta abar.

Animalia eta landara mota guzti horiek hamaika erabilera dituzte; baina horrezaz gain, gure kultura eta ohituren parte dira eta ingurumenarekiko dugun erlazioaren eta gaur egun garen jendartearen oinarria dira. Desagertzen den espezie bakoitzeko, gure historiaren zati bat galtzen dugu, baita gure etorkizunerako aukera infinituak ere.

Horregatik, ekintza hauen bitartez, bertoko espeziek ezkutatzen duten aberastasuna aintzat hartzea nahi dugu.

ARLOAK: INGURU / HIZKUNTZA

1.- 2. MAILENTZAKO JARDUERAK1. Ariketa: ‘Hazi lokartuaren’ ipuina 1. Ariketa: ‘Hazia zelan ernetu’3. Ariketa: ‘Zen koloretsua zen nire bailara!’

3.- 4.- 5.-6. MAILENTZAKO JARDUERAK4. Ariketa: ‘Baserriko lana’

{GAIKAKO ARDATZAK:

Horregatik guztiagatik, ondorengo lau ekintza tematikoak proposatzen dizkizuegu:

55

2. ARDATZA

Emakumeak

Ikusten ari garenez, emakumeek mendeetan zehar funtsezko papera bete izan dute baserrian: zaintza-lanaz eta familiaren autohornikuntzaz arduratu dira; eta, belaunaldiz belaundi, baserriko jakituriaren sustatzaile eta transmisoreak izan dira, batez ere, hazi autoktonoen garapenean eta kontserbazioan.Ekintza honen bitartez, ikasleei lan horiek ikusarazi eta balorarazi nahi dizkiegu. Aldi berean, emakumeek jasandako desberdinkeriaz jabetuko dira, ukatu izan baitzaizkie ekoizpen-lana, lan- eta jendarte-eskubideak eta erabakietan parte hartzea.

ARLOAK: HIRITARTASUNERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZA

1.- 2. MAILENTZAKO JARDUERAK‘Nork egiten ditu lan hauek?’

3.- 4.- 5.-6. MAILENTZAKO JARDUERAK‘Emakumeen baserriko lana’

{3. ARDATZA

Hazien bitartez bizitza babestu

Hazien zaintza eta babesa, hastapenetatik egin izan den ekintza da. Haziak nekazaritzaren eta elikaduraren oinarria dira. Are gehiago, jakituriaz eta talde-lanez, bizitza, natura eta gure jendartea babesteko eta zaintzeko modu bat da. Ekintza honetan , haziak bilduz, praktikara eramango dute jakituriaren eta ohituren babes hori, talde-lanean arituz.

ARLOAK: INGURU / HIZKUNTZA

MAILA GUZTIETAN‘Hazien Kutxa’ {

Page 29: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

56

4. ARDATZA

Bioaniztasuna musika bihurtuta

Aurreko ekintzarekin lotuta, bertoko haziekin lanean jarraituko dugu; oraingo ekintza hau ludikoagoa izango da. Halere, ekintzaren balio pedagogikoa hauxe da: alde batetik, musika eta bioaniztasuna erlazionatu; eta, bestetik, bioaniztasuna aberastasun iturri dela ondorioztatu.

ARLOAK: INGURU / ARTE HEZKUNTZA

MAILA GUZTIETAN‘Zeure marakak egin itzazu!’ {Komunikabideen analisi kritikoa

Teleberri bat antzeztuz, ikasleek nekazalgoaren eta hazien gaur eguneko egoera ezagutuko dute.

ARLOAK: HIRITARTASUNERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZA / HIZKUNTZA

6. MAILENTZAKO JARDUERA‘Berrien lapikoa’ {

57

5. ARDATZA

1. ARIKETA : ‘Hazi lokartuaren’ ipuina (1.go 2. mailak)

IRAUPENA: Ordu beteMULTZOAK: Bakarka / TaldekaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Ikusi FITXA ERANSKINA margozteko (ingeleseko bertsioa atxikituta)TOKIA: Ikasgela

Ipuin erraz baten bitartez, landareen inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk eta munduan duten garrantzia landuko dugu. Ipuin hau lantzeko proposamen ezberdinak daude; horietako batzuek gorputz-adierazpena lantzen dute ikasketa prozesuan.

‘HAZI LOKARTUAREN’ IPUINA

Bazen behin, bere etxe barruan guztiz lokartuta zegoen hazitxu bat. Etxea lurpean zegoen. Egun batean, eguzkia heldu eta bere izpi beroez sabeltxuan kili-kiliak egiten hasi zitzaion. “Esna zaitez, loti hori!” -esaten zion eguzkiak haziari-. Baina hazia, hain zen nagia, ez zuen bere etxetxutik irten nahi. Eguzkiak gero eta gehiago hasi zen berotzen, eta gehiago, eta gehiago, bat-batean hazia apur bat luzatu zen arte. Lehenengo eta behin, hankatxu bat atera zuen; hanka horrek sustraia du izena. Ondoren, euria etorri zen, aurpegia busti zion bere tanta leunez eta oihukatu zion: “Gora, gora, altxatu egin behar zara-eta!”.

-UUUUUUAAAAHHHHH, UUUUUJJJJJ – egiten zuen aharrausi hazitxuak; eta poliki-poliki bere besoak luzatu eta gero eta beroago zegoen bere etxetxua apurtzen hasi zen.

Eguzkiak eta euriak adoretu egiten zuten lurretik atera ziten, eta bere besotxuak are gehiago luza zitzan. Handik pasatzen ari zen dordoka bat bertan eseri zen, hazitxua noiz agertuko zain. Dordokak ez zuen inolako presarik eta itxarotea erabaki zuen. Tximeleta batzuk ere etorri ziren.

Bat-batean, lur umela zeharkatuz, kimu nimiño batzuk hasi ziren agertzen. Kimu horien izena kotiledoia zen. Dordokak eta tximeletek aho batez esan zuten: “Ongi etorria!”. Eta haziak, pozarren, erantzun zien: “Orain bai, orain benetan ondo eta gustura luza naiteke!”. Eta luzatzen, luzatzen eta luzatzen hasi zen, pertsonek siesta ederra egin ostean egiten duten bezala. Jada zurtoina hazita zuen.

Hazitxuari hostotxu berdeak ateratzen hasi zitzaizkion... Egunetik egunera, gero eta hosto gehiago zituen. Dordokak eta tximeletek pozaren pozez txalotzen zuten, eguzkiak eta euriak irribarre egiten zuten bitartean, asebeteta, haziari pozik hazten lagundu baitzioten

{

1. ARDATZA: Bioaniztasuna

Page 30: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

58

Ipuin hau lantzeko aukerak (irakasleek hobeto datorkien era aukera dezakete)

1. Ipuina dramatizatu.2. Teknikaren bat erabiliz, ipuineko pertsonaiak marraztu.3. Egin kartulinaz eguzkia, euria, animaliatxuak, zuhaitzak eta abar. 4. Gorputz-adierazpenaz jolastu. Izarak erabili. Ezkutatu egingo gara, hazia bezala luzatzen hasiko gara, musikarekin batera dantzatuz, besoak eta hankak luzatu. 5. Ezohiko instrumentuez baliatuz, soinuak asmatuko ditugu (euriaren soinua, dordokaren ibilkera, haziak bere etxetxua apurtzean ateratako soinua...).

Ondoren, fitxa bat landuko da. Bertan landare ezberdinen zati jangarriak aipatzen dira.

Ikasitakoa: Erneketa zer den: Erneketa hazia lanadara izateko ematen den garapen-prozesua da. Erneketa posible izan dadin, garapenerako oinarrizko faktoreak eman behar dira: tenperatura, ura, oxigenoa eta gatz mineralak, besteak beste. Hazi askoren erneketa-tenperatura ohiko tenperatura baino apurtxu bat altuagoa da; beste batzuek, aldiz, hobeto erantzuten dute tenperatura epelegoetan; beste batzuei tenperatura baxuak gustatzen zaizkie; eta, beste batzuk tenperatura aldaketetara sano ondo egokitzen dira. Argia hazien erneketa abiarazten duen faktore garrantzitsua da; halere, hazi batzuek iluntasun osoa behar dute ernetzeko. Erneketak fase ezberdinak ditu: hazia hidratatu; hazia zabaldu eta sustraia bota; eta, azkenik, landarea hazi.

Landareen zatiak eta horien balioa: hiru zati nagusi dira, sustraiak, zurtoina eta hostoak.

Irakasleek informazio gehiago bil dezakete honako helbidean: http://www.salonhogar.net/Salones/Ciencias/1-3/Las_plantas/Indice2.htm

2 ARIKETA : Esperimentua: Hazia zelan ernetu (1.go 2. mailak)

IRAUPENA: 45na minutuko 2 zatiMULTZOAK: Taldeka / Globala BALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Indabak / SagarrakTOKIA: Ikasgela / Auzoko, herriko dendak

Bilaketa eta esperimentazio prozesu honen bitartez, ikasleak bertoko hazien iraupenaren eta zaintzaren garrantziaz jabetzea nahi dugu; haziak kulturaren eta bioaniztasunaren aberastasuna dira.

Zelan erein sagar bat eta indaba bat.Haurrekin haziak ereiten saiatzean, normalean, indabak erabiltzen dira. Alde batetik, aurre ikusten errazak direlako; eta, bestetik, ia beti ondo ateratzen delako (beste hazi mota batzuekin arrakasta izatea zailagoa izaten da). Ekintza hau burutzeko, ikasgela bitan banatuko dugu: indaben taldea eta sagarren taldea. Hazi bi horiek aukeratu ditugu barietate asko dituztelako eta Euskal Herrian oso barneratuta ditugulako aspaldi. Horrezaz gain, bi prozesuen artean dagoen alde handia ikusteko aukera izango dute. Prozesu bakoitza ondo ezagutzea oso gauza baliotsua dela ere ikusiko dute: hazi-zaintzaileen lanak bizitzaren mantenuan duen garrantziaz jabetuko dira.

Talde batek sagarrekin egingo du lan eta besteak indabekin. Talde bakoitzeko ume banak bere herrian haziak bilatu beharko ditu. Bi hazi lortzea gomendatzen dizuegu: bata, esperimentua dagoenetan burutzeko erabiliko dugu; bestea, hazien bankua delakoan gordeko da (2.1 ariketan azalduko da).

59

3 ARIKETA : Zein koloretsua zen nire bailara! (1.go 2. mailak)

IRAUPENA: 30 minMULTZOAK: Bakarka / TaldekaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): 3.ardatzako eranskina: geziez lotuTOKIA: Ikasgela

Fitxa erraz batzuen bitartez, ikasleak zaindu behar dugun bioaniztasunaren aberastasunaz jabetuko dira. Baso autoktonoen eta beraiek ordezkatu dituzten zuhaitz landatuen, monokultiboen, arteko aldea ezagutu ahal izango dute.

Ikasle bakoitzak fitxa bana izango du, gezien bitartez lotzekoa. Bertan zuhaitzak eta euren fruituak daude. Behin zuhaitz bakoitza bere fruituarekin lotutakoan, zuhaitz bakoitzaren azpian bere izena idatziko dute.Arbelean zerrenda bat osatuko da. Ondoren, bertoko basoaz, autoktonoaz, hitz egingo da eta horrek izan duen garapenaz, monokultibokoa bihurtu arte (Bizkaiaren kasuan, landaketak pinu beltzagaz eta eukalip-toagaz egin dira). Galdetu ia zer iruditzen zaien hobeto; zein den gehien gustatzen zaien arbola (lehengoak ala oraingoak); Euskal Herriko zuhaitz eta basoez istoriorik dakiten ere galdetuko zaie. Ondoren, bakar la-nean, dela marrazki bitartez, dela idazlanez, dela poesiaz, arraza autoktonoen deforestazioak pizten dizkio-ten sentimendu edo nostalgia adieraziko dituzte, harik eta modurik libreenean.

IRAUPENA: Behar besteMULTZOAK: Bakarka / TaldekaTOKIA: Ikasgela / Herria

4 ARIKETA : Baserriko lana (3. 4. 5. 6. mailak)

Bioaniztasunaren horma-irudi/grafiti bat egin. Bikoteka edo hirukoteka, inguruko baserrietan eman izan edo ematen diren bertoko espezieak bilatu beharko dituzte; gutxienez, bi barietate. Barietetak ondoko kategorietakoak izan daitezala (beharrezkoa balitz, laguntza-baliabideetara jo):

- Landara jangarriak (barazkiak, lekak, zerealak, fruta), - Bertoko arrazak (ardiak, ahuntzak, behiak, txerriak, oiloak…).- Sendabelarrak (pertsonentzako, animalientzako edota beste landareentzako).- Landare usaintsuak, gozagarriak…

Bikote bakoitzak ikerketa bat burutuko du, etxean eta baserritarrei galdetuz. Honako puntu hauek izan beharko dituzte kontuan:

1. Argazkia edo marrazkia.2. Ezaugarri nagusiak. Zertarako balio du?3. Zeintzuk abantaila ditu? (ikus irakasleentzako informazioa)4. Non aurki dezakegu?

Irakasleentzako informazioa: oso garrantzitsua da ikasleek ulertzea espezie batzuk ez direla garatu edo erabili oso emankorrak edo salgarriak direlako, baizik eta beste funtzio garrantzitsu batzuk dituztelako. Adibidez: ingurunera moldatuta egotea; baldintza geografikoei aurre egitea; izurriteak ekiditeko espezie

Page 31: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

60

osagarriak izatea; bestela bota beharko lirateken elikagaiak kontserbatzeko balio izatea; sendagarriak izatea; bertoko arrazak izatea eta jangarriak ez diren elikagaiez elikatu eta lurra ongarritzea; elikadura osatzeko edo garraiobide bezala erabiltzeko arrazak izatea…

Ondoren, fitxa horiek horma-irudi batean jarri, ikasgelan, eta guztiek batera ikusteko moduan.

Iradokitako galderak:

Espezie horiek ezagutzen zenituzten horma-irudia egin baino lehen? Ba al zeniketen gehienak desagertzeko zorian daudela?Garrantzitsua iruditzen zaizue existitzen jarraitzea?Uste al duzue beraiek babestuz herriak ez desagertzen laguntzen ari garela?Zelan lagun dezakegu desagertu ez daitezen?

Azken galdera bideratzeko laguntza:

1. Espezie horiek aztertu eta ikasi. Ulertu zergatik diren garrantzitsuak.2. Bertoko elikagaiak kontsumitu (landarak, animaliak, gozagarriak…)3. Gure bertoko espezieak babesten saiatzen diren pertsonen balioaz jabetu.

Amaitzeko, irakasleak ikasleei kontatuko die emakumeek bertoko espezien babesean beti izan duten funtsezko papera eta zein gutxitan aitortu izan zaien lan horren balioa. Horretarako, Chipko (India) emakumeen adibidea erabil daiteke, kontakizun honen bitartez:EL MOVIMIENTO CHIPKO: ABRAZANDO ÁRBOLES EN EL HIMALAYA. http://www.educarueca.org/spip.php?article173

Gomendagarria: beste ikasgeletako horma-irudiak ikustera joan eta agertzen ez diren espeziei erreparatu.

Laguntza-baliabideak:

Elikagai eta hazi barietateak. Hazien artxiboa (bioaniztasunaren inguruko ikerketak eta gidak).http://www.cristinaenea.org/haziera/pagina.php?queidioma=1&pg=114http://www.cristinaenea.org/haziera/pagina.php?queidioma=1&pg=115

Hazien sarea (Orduñako 35 fruta-arbola barietateren inguruko artikulua). http://www.redsemillas.info/?p=1846#more-1846

Sendabelarrak http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/jgl/36001064.pdf

61

1. ARIKETA: Nork egiten ditu lan hauek? (1.go 2. mailak)

IRAUPENA: 50 minMULTZOAK: Bakarka / GlobalaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Eranskineko argazkiak / ArbelaTOKIA: Ikasgela

Ariketa honen bitartez, ikasleak jabetuko dira emakumeek landa-eremuan orohar eta nekazaritzan zehazki izan duten eta duten funtsezko paperez. Horrezaz gain, agerian utzi nahi da zaintza-lanetan emakumeak nagusi izaten jarraitzen dutela; aitzitik, askotan, lan horiek “ikusezinak” dira eta jendarteak ez ditu aintzat hartzen.

Ikasleei kartulinaz egindako baserritarrak aurkeztuko zaizkie. Horien bitartez, baserri munduan ematen den emakume eta gizonen arteko lan-banaketa landuko da. Horrela, emakumeak duen funtsezko papera, eraginkorra edo aktiboa, azalduko zaie. Horretrako, irakasleak baserrian egiten diren ekoizpen-lanen eta zaintza-lanen marrazki batzuk erakutsiko zaizkie. Gure umeek lan hori zeinek egiten duen esango dute. Ho-rretarako, kartulinazko bi pertsonaia izango dituzte: Aitziber eta Fermin.

Ekintzaren sekuentzia honako hau izango da: 1. Kartulinazko pertsonaiak erakutsi eta aurkeztu: Aitziber eta Fermin. Arbelean itsatsita utzi, guztiek ikus ditzaten. Azpian lekua utziko da, bakoitzak egiten dituen betebeharrak idatzi ahal izateko.

2. Marrazki ezberdinak erakutsi eta irakasleak zera galdetuko du: Zer ikusten dugu marrazkian? Nork egiten du? (honako honetan pertsonaiak seinalatu eta erantzunaren arabera, marrazkia dagokion baserritarraren azpian itsatsi ala idatzi).Egunero egiten ote da? Zelakoa da betebeharra: erraza, gogorra, polita, atsegina, desatsegina, nahitaezkoa, baloratua...? Nori gustazten zaio eta nori ez? Zergatik betebehar batzuk emakumeek bakarrik egiten dituzte? Zergatik betebehar batzuk gizo-nek bakarrik egiten dituzte?

3. Irakasleak mahai-ingurua bideratu behar du.Zergatik betebehar batzuk emakumeek bakarrik egiten dituzte? Zergatik betebehar batzuk gizonek bakarrik egiten dituzte? Betebehar guztiak ez ote dira garrantzitsuak? Zein iruditzen zaizue oso garrantzitsua? Zein iruditzen zaizue ez hain garrantzitsua?

Eranskinean materiala aurkituko duzue. Marrazkien bitartez azalduko diren betebeharrek ekoizpen-lanak eta zaintza-lanak nahasten dituzte eta tartekatuz joango dira. Irudiotan pertsonarik ez erakusten saiatu gara, umeak ez baldintzatzeko asmoz. Umeek adierazteko askatasuna izango dute eta betebehar bat Aitzi-berrek zein Ferminek burutu dezakeela ere onartuko da.

Izango ditugun zaintza-lanak:1- janaria prestatu2- platerak garbitu3- garbigailua jarri eta arropa zabaldu4- umeei ipuinak kontatu; 5- arropa lisatu.

2. ARDATZA: Emakumeak

Page 32: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

62

Ekintza honen bitartez, ikasleek baserriko lan horien balioaz jabetuko dira eta ezagutu ere egingo dituzte. Era berean, emakumeek jasandako desberdinkeriaz jabetuko dira, ekoizpen-ekonomian baztertuak izan baitira; besteak beste, lan- eta jendarte-eskubideak ukatu izan zaizkie eta erabakietan parte hartzeko eskumen eza izan dute.

Izango ditugun ekoizpen-lanak:1- traktorea pasatu2- etxeko kontserbak egin3- haziak gorde eta hazitegiak egin4- lurra landu5- uzta bildu6- merkatura joan produktua saltzera 7- lurra ongarriztatu8- animaliei jaten eman9- belar txarrak kendu.

ARIKETA HAU LANTZEKO BESTE AUKERA BAT:

Bakarkako lana izango litzateke. Ikasgelako ume bakoitzari pertsonaiak banatu eta marrazten dituzten bi-tartean, pertsonaiak aurkeztuko dizkiegu: nortzuk diren; non bizi diren; zenbat urte dituzten; baserritarrak direla esan... Laburbilduz, Aitziberren eta Ferminen inguruko istorio txikia kontatu. Ondoren, betebeharrak erakutsi eta horietaz berba apur bat egin. Ume bakoitzak bere fitxan idatziko du pertsonaia bakoitzak egi-ten dituen lanak. Amaitzeko, bateratze lana eta baserriko betebeharren banaketari buruzko mahai-ingurua.

Osatzeko, landu Marraztu eta Koloreztatu koadernoa.

2 ARIKETA : Emakumeen baserriko lana (3. 4. 5. 6. mailak)

IRAUPENA: 3 zati / 25 min, 25 min, 50 minMULTZOAK: Taldeka / GlobalaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): FitxakTOKIA: Ikasgela

1. zatia

Arbelean, eranskinean ditugun lanak (betebeharrak) zein antzeko beste batzuk aurkeztuko dira. Zaintza-lanak eta ekoizpen-lanak nahastu eta tartekatu. Taldeka garrantzitsuentzat jotzen dituzten bost betebeharrak aukeratuko dituzte. Talde banak bosna izango ditu. Horiek aukeratutako betebeharretan itsatsi eta aukeraketaren arrazoiak emango dituzte.

Irakasleak mahai-ingurua bideratu beharko du, normalean “ikusezinak” diren lanen garrantzia indartzeko asmoz:Zer gertatuko litzateke inork ez balitu umeak zainduko? Zer gertatuko litzateke inork ez balu garbituko edo bazkaria prestatuko? Eta gaixoak? Zer gertatuko litzateke inork zainduko ez balitu?

Ondorioa, 1.zatia: zaintza-lana ekoizpen-lana bezain garrantzitsua edo gehiago da. Pertsonen zaintzarik gabe, ez dago etorkizunik, ez baserrietarako ezta herrietarako ere.

63

2. zatia

Erakutsitako betebeharretatik, taldeek tradizionalki gizonek egiten dituzten lanak zeintzuk diren markatuko dute; ondoren, gauza bera egingo dute emakumeen lanekin. Horretarako bi kolore ezberdinetako pegatinak dituzte. More koloreko pegatinak ere erabil daitezke sexu biek egin ditzaketenak markatzeko. Amaitzeko, guztien lana erakutsi.

Ikusiko dugunez, emakumeek lanaldi bikoitza dute; zeren eta, ustez gizonenak ziren ekoizpen-lan asko, beraiek ere egiten dituztelaz jabetuko gara. Hala eta guztiz ere, beste lan garrantzitsu batzuetatik baztertuak izan dira; hala nola, kredituak eskatu eta dirua kontrolatu; baserriak eta nekazaritzako eta abelzaintzako elkartea zelan kudeatu erabaki.

Gainera, galtzeko zorian dauden betebeharretako asko emakumeek burutu izan dituzte. Betebehar horiek herriak eta baserriak bizirik irauteko premiazkoak dira, aurreko ekintza batzuetan ikusi dugun bezala. Horregatik, oso garrantzitsua da lan horiek aintzat hartzea, eta mantenduz eta hobetuz, ez ahaztea.

- Zuen ustez, nork ematen du denbora gehiago bere betebeharretan, gizonek ala emakumeek?- Zergatik ematen da egoera hori? Bidezkoa iruditzen zaizue?- Emakumeek pertsonak zaintzen edo etxeko lanetan denbora gehiago emateak eragina izan dezake gero lanpostu hobeak ez izateko?- Uste duzue emakumerik gabe baserririk egon zitekeela?

ONDORIOAK: Azkenik, azpimarratu betebehar guztiak gizon zein emakumeek egin ditzaketela. Lanak elkarbanatuz, gauza ezberdinak lortuko ditugu: ezberdinkeria ekiditea; gizonek beren familiaz gozatu ahal izatea; emakumeek lan ordaindua izatea; emakumeek erabaki ahal izatea haien baserriaren etorkizuna eta diru-sarreren kudeaketa.

3. zatia (5. eta 6. mailetan bakarrik)

Ikasgelan eranskineko fitxak banatuko dira (bana, hiru motak banatuz, ikasle kopurua kontuan izanda). Irakasleak, irakasleentzako informazioaz baliatuz, mahai-ingurua hasiko du. Horrela, ikasleak baieztapen horiek ezkutatzen dituzten desberdinkeriez jabetuko dira. Ikasle bakoitzak etxean idazlan bat idatziko du, mahai-ingurua egin eta gero. Gurasoei eskolan egindakoa azaltzeko eskatuko zaie, gurasoek idazlana egiten lagun diezaieten.

1.FITXA.

Lehen, emakumeeek ez zuten gizonek bestetan HEREDATZEN baserrieta lurrak; ez zituzten emakumeak horien jabe KONSIDERAtzen. Jabeak ez izatean, ez ziren bankura joan; are gehiago, ezin zuten baserrirako krediturik eskatu edota horren etorkizunaren inguruko erabakirik hartu.

Zure ustez, honek zelako eragina izan dezake emakumeen bizitzan? Zer iruditzen zaizu emakumeentzat zailagoa izan izana, emakumeak izateagatik

Zure ustez, orain ezberdina al da? Garrantzitsua deritzozu baserria gizonena zein emakumeena izan ahal izatea?

Irakasleentzako informazioa: Emakumeek lurra oinordetzan jasotzeko eskubidea zuten, Bizkaiko Foruen arabera, bai amak, bai aitak testamentua egiteko askatasuna zuen; hau da, seme bat zein alaba bat aukeratu ahal zuten. Bizkaiari dagokionez, berton baserria heredatzen zutenen emakumeen eta gizonezkoen portzentajea antzekoa zen; hala eta guztiz ere, beste probintzia batzuetan, gizonak ziren

Page 33: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

64

gehienetan oinordatzen zutenak. Gaur egun, oso zaila da lurraren jabetzaren inguruko datuak lortzea.Horretarako, udalerriz udalerri, katastroa aztertu beharko litzateke. Gaur egun darabiltzagun datuak, ustiapenaren titulartasunez ari dira (eta hori ez da gauza bera; azken hau jardueraz ari da). 2009an, EAEko ustiapenen %70 gizonek zuzenduak ziren (iturria: Eustat).

Horrek, adibidez, eragin zuzena du emakumeek izan ahal izango lituzketen eskubide ekonomikoengan; baserriaren kudeaketan erabakiak hartzeko duten benetako ahalmenean; eta, muturreko kasuetan, hala nola, genero indarkeria kasuetan. Egoera horietan, neurrigabeko ahulezia dute emakume horiek, zeren eta beraien bikotekidea uzteak etxea eta diru-iturria uztea baitakar.

2.FITXA.

Lehen, emakumeek ez zuten lan-kontraturik. Nahiz eta, kasu askotan, gizonek baino lan gehiago egin. Horregatik, gaixotu edo zahartzen zirenean, ez zuten dirurik kobratzeko eskubiderik, bajan edo jubilatuta dauden beste pertsona batzuek jasotzen duten bezala.

- Zure ustez, egoera honek zelan eragin dezake emakumeen bizitzatan? Zer iruditzen zaizu emakumea izateagatik zailagoa izatea lan-kontratu bat lortzea? Horrek bizitza zail diezaiekeela uste duzu? Zergatik?

- Zure ustez orain gauzak ezberdinak dira? Garrantzitsua deritzozu emakumeek aukera berdinak izateari soldata bat jasotzeko, langabezi-saria edo jubilazioa izateko? Irakasleentzako informazioa: gaur egun, titulartasun partekatuaren legea delakoari esker, emakumeek titularrek dituzten eskubide berdinak izan ditzakete (Europako Funtsaren laguntzak, pentsioa, kooperatibetan ordezkaritza eta abar). Hala ere, titular gehienak gizonak dira. Baina praktikan, egoera bestelakoa da: alde batetik, gizarte segurantzari bi kotizazio ordaindu beharko lizkiokete; bestetik, uztiapenak txikiak dira eta, ondorioz, diru-sarrerak eskasak. Hori dela eta, gizonak (titularrak) dira gizarte segurantzan alta emanda daudenak eta, ondorioz, emakumeen lana ezkutuan jarraitzen du. Euskadin, baserrian lan egiten duten emakumeen %17k baino ez du kotizatzen, haien jendarte-eta lan-eskubideen kalterako.

3. FITXA.

Lehen, emakumeeek ez zuten apenas parte hartzen nekazaritza eta abelzaintza erakundeen bileratan, ezta kooperatibatan ere. Haien herrietako alkatesak zein zinegotziak izatea ere oso zaila egiten zitzaien.

- Zure ustez, zelako eragina izan dezake horrek emakumeen bizitzan? Zer iruditzen zaizu emakumea izateagatik zailagoa izatea inguruko erabaki politikoetan parte hartzea? Eta politikagintzan lan-postu garrantzitsuak edukitzeko arazoak izatea?

- Gaur egun ezberdina dela uste al duzu? Zure ustez garrantzitsua da haien udaletan edo erakundeetan beste pertsona batzuk ordezkatu ahal izatea? Irakasleentzako informazioa: Nahiz eta emakumearen ordezkaritzak eta presentziak gora egin duen bizitza publikoan eta politikan, oraindik ere oso mugatua da gizonezkoarekin alderatuz gero; are gehiago landa-inguruaz ari garenean. Zaintza-lanak haiek egiteak parte hartzeko denbora murrizten die. Gainera, ez dituzte hazi eta hezi erabaki eta parte hartu dezaketela uste izateko; horiek horrela, oraindik, behera bota behar diren harresi asko daude.

65

3. ARDATZA: Hazien bidez bizitza zaindu

IRAUPENA: Behar beste saioMULTZOAK: BanakaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Haziak / Materialak: plastikozko botilak, kutxak, gazak, uraTOKIA: Ikasgela

3. ARIKETA : Hazien kutxa (maila guztietan)

Gomendagarria da kutxa bakarra egitea talde guztien artean, eta ez bana ikasgelako. Horrela, askoz barietate handiagoa izango du eta, urterik urte, hazi gehiago gehitu ahal izango dira. Are gehiago, erakusteaz gain, baratzean ere erabil daitezke eta baserritarrekin eta hazien sare batzuekin trukeak egin daitezke.

Haziak aukeratu eta kutxa egin ahal izateko, behean ditugun instrukzioak jarraituko ditugu. Behin kurtso ezberdin guztietako haziak sartutakoan, kutxa bisitatu eta, ondoren, ikasgelan, hausnarketa bateratua egingo da.

Iradokitako gaiak:

- Ehundaka urteetan zehar, hazien bankuak existitu dira; zergatik uste duzue izan direla garrantzitsuak?

- Hazien desagerpenaren grafikoa erakutsi (Landa Garapenerako Erakunde Internazionala)http://www.nationalgeographic.com.es/medio/2016/02/25/semillasgrafico_400x400_b3980ece.gif

- Zergatik uste duzue gertatzen dela? Egoera hori ekidin daiteke haziak kontserbatuz, hazien kutxa (edo hazien bankua) eginez?

Hausnarketa: Hazien kutxa honen bitartez, eta beste askorekin batera, baserrien desagerpena ekidin daitekela uste dute? Eta beste herri batzuen desagerpena?

Zelan egin hazien kutxa:

1. Bertoko barietate bat aukeratu.2. Jatorriz nekazaritza ekologikokoa bada, ziurtatu pestizidarik eta kimikorik ez daukala. 3. Osasuntsu dagoen lanadara batetik etortzea.

Baserrietan, baserritarrek haziak aukeratzen dituzte landareek nahi dituzten ezaugarriak dituztenean (hezetasunari aurre egiteko gaitasuna dutenean edo kontrakoa; eguzki asko edo gutxi behar dutelako; inguruko izurriteei aurre egin ahal dietelako; jaki gozo eta osasungarriak ematen dituztenean…). Gainera, baserritarren artean, maiz ematen da hazien arteko trukea, esperimentatzeko eta dauden landareak hobetzeko.

Non lortu ditzakegu haziak?

a) Inguruko baserriren batean bila ditzakegu. Kasu horretan, aprobetxatu hazien ezaugarri interesgarriei buruz galdetzeko: zerenak diren; organikoak (ekologikoak) diren ala ez; erein aurretik zenbat denbora gorde daitezken; landarearen ezaugarriak… b) Hazitegi edo negutegiren baten eros ditzakezu, baina, beti ere, bere ezaugarriak zeintzuk diren argitu eta bertokoak direla ziurtatu.

Page 34: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

66

c) Hazia fruitu bat jan ostean lor dezakezu. Horretarako, ireki eta eskuz edo sardeskaz lagunduta atera; ondoren, garbitu eta paper zurgatzaile baten gainean lehortzen utzi, haziak barnean duen hezetasun guztia gal dezan. Kontu hori biziki garrantzitsua da, zeren eta haziak heze daudela gordez gero, usteldu edo ernetu daitezke. Egokiena da haziak paperaren gainean uztea, haizea dabilen eta eguzkiak jotzen ez duen tokian.

Haziak lehortu diren, gordetzeko prest dauden jakiteko, bat hartu eta tolestuz apurtzen saiatu. Apurtzen bada, gordetzeko prest dago. Haginka egitean ere soinua ataratzen badute, lehor daudelako seinale.

Haziak nola gorde:

Behin haziak lehor daudenean, toki lehorrean, fresko edo hotzean, tenperatura egonkorrean eta argirik gabe gorde behar dira. Paperezko edo ohialezko poltsatan gorde ditzakegu edo gutunazal itxietan (papera eta ohiala porotsuak dira eta ez dute hezetasuna gordetzen). Beste aukera bat beirazko pote hermetikoe-tan sartzea da, hutsean). Horretarako, hala ere, toki handia beharko da gordetzeko eta ondo ixteko metodo ziurren bat erabili beharko da.

Haziak lehor mantentzeko, arbeletan erabilitako klarionak edota errautsak erabil daitezke. Behin edukiontzia aukeratuta, ondo etiketatzea komeni da. Adibidez:

(1) Elikagaia(2) Espeziea(3) Nekazaritza ekologikoa ala ez(4) Ontziratze data(5) Hazi kopurua, gutxi(6) Oharrak: nahi dugun guztia idatz dezakegu. Adibidez: landarearen kalitatea, jatorria eta abar.

Haziaren ernetze-gaitasunaren batez besteko iraupena, hazia baldintza egokietan gorde izan denean:Hazia luzaroan gordeta eduki ondoren, erabili nahiko bagenu, ernetze-froga bat egin dezakegu, bere bide-ragarritasuna ziurtatzeko. Hazi batzuk paper hezeen artean jartzean datza (20-25ºtan etxe barruan) eta aste betera edo bira, eman den erneketa ikusi. Haziak egoera onean manten daitezke oso denbora tarte aldakorrez (urte betetik hamar urtera edo gehiago). Hazi-sorta batek ez du bere bizigarritasuna bat-batean galduko. Ernetzeko gaitasuna duten hazien proportzioa progresiboki jaisten da urteetan zehar. Bideragarri-tasunaren jaitsiera biltzeko baldintzei oso lotuta dago eta, beraz, oso zaila da.

Gorde itzazue hazi batzuk 4.ekintzarako.

67

4. ARDATZA: Bioaniztasuna musika bihurtu

IRAUPENA: Behar beste saioMULTZOAK: BanakaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Haziak / Maraketarako materialakTOKIA: Ikasgela

4. ARIKETA : Zeure marakak egin itzazu! (maila guztietan)Aurreko ekintzarekin lotuta, bertoko haziekin lanean jarraituko dugu; oraingo ekintza hau ludikoagoa izango da. Halere, ekintzaren balio pedagokioa hauxe da: alde batetik, musika eta bioaniztasuna erlazionatu; eta, bestetik, bioaniztasuna aberastasun iturri dela ondorioztatu.

Haziez egindako maraka hauek Maddiren ekaineko azken boloan erabiliko dira. Helarazi behar zaie zenbat eta hazi mota ezberdinagorekin egin, orduan eta musika ederragoa egiten lortuko dutela. Ikasi duten guzti hori ospatu beharra dago. Are gehiago, etorkizun oparoa eraikiko dutela ere ospatu beharra dago, zeren eta, jada, gauzak zelan aldatu baitakite eta aldaketa horiek burutzeko gai izango dira. Arazoaren parte gara, baina baita irtenbidearena ere. Era berean, marakek zenbat eta forma ezberdinagoak izan, soinua orduan eta anitzagoa. Metalezkoak, egurrezkoak, kristalezkoak, kartoizkoak, txikiak, handiak, karratuak, borobilak… izan daitezke.

Eta garrantzitsuena: umeek eskolan zein etxean lor ditzaketen materialez eginda egon daitezela!!Helbide hauetan ideia batzuk iradokitzen dira:

http://manualidades.cuidadoinfantil.net/como-hacer-maracas-con-envases-reciclados.htmlhttp://charhadas.com/ideas/26190-divertidas-maracas-para-hacer-con-ninoshttp://www.doslourdes.net/maracascaseras.htmhttp://lasmanualidades.imujer.com/5616/divertidas-maracas-para-los-ninoshttp://manualidadescon.com/6594/como-hacer-unas-maracas-paso-a-paso

Osagarritzat, Maialen Lujanbioren hausnarketa entzun, gaur egun naturari eta ohitura zehatz batzuei eskainitako zaintzari buruzkoa. Ondoren, Maialenek horiei eskainitako bertsoei maraken musika jarri:

Gaur egun egiten ditugun hainbat ekintza ekologiko gure kontzientziak edo ideologiak bultzatutakoak dira. Gure aurrekoek, aldiz, bere senak bultzatuta egin ohi zituzten ekologiarekin lotutako jarduera asko eta asko; hain zuzen ere, desagertzear dugun baliabidea: sena.

Sen ekologikotik kontzientzia ekologikorako itzulia

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1518685

Page 35: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

68

5. ARDATZA: Komunikabideen analisi kritikoa. Berrien lapikoa

IRAUPENA: Behar beste saioMULTZOAK: TaldeanBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Bideo-kamara / Pertsonaien atrezzoa / GidoiakTOKIA: Ikasgela

5. ARIKETA : Berrien lapikoa (6. maila)

Ekintza hau burutzeko, lan-saio batzuk egin beharko dira ikasgelan, irratian edo eskolako aldizkarian. Teleberri baten antzezlana egitean datza (aukeran, segun zentroak dituen baliabide eta aukerak). Teleberri horretako berrien helburua hazien gaur egungo egoera azaltzea da. Ez da beharrezkoa izango gidoia buruz ikastea, irakurri egin ahalko dute. Hala ere, berriak aldez aurretik prestatu beharko dituzte; horrez gain, zalantzak argitu, pertsonaiak prestatu eta pertsonaien atrezzoa ere prestatu beharko dute (motibazioa pizteko asmoz).

Hona hemen teleberri hau prestatzeko hiru aukera:A aukera. Ikasgelan soilik lantzeko ekintza izango balitz bezala prestatu. B aukera. Teleberria beste kurtsoei aurkezteko moduko ekintzalez aurkeztu. Irratsaioa egin edo bideoz graba daiteke. C aukera. Teleberria beste eskola batzuetan aurkezteko moduko ekintzalez aurkeztu. Aukera honetarako, ondo egongo litzateke eskolak euren artean ados jartzea, grabaketa egin ostean, eskolen arteko trukea egin zezaten. Egokiena, kasu honetan, berriak ezberdinak izatea izango litzateke.

Pertsonaia ezberdinak ager daitezke: bi aurkezle (bata emakumea, bestea gizona), zenbait kazetari eta elkarrizketatuak. 1.berria: Termineitor hazia (laborategiko haziez ari da, transgenikoez eta horien atzean dauden multinazionalez).2.berria: Indian, nekazariek ezezko borobila eman diote hazi transgenikoen industriari eta lurren desjabetzeei. 3.berria: XX eskolan hazien kutxa ari dira lantzen, helburuak: bertoko haziak berreskuratu, bioaniztasuna babestu eta beraien historiaz eta balioaz jabetu. Ikus eranskina.4.berria: Kasu honetan, ikasgelak ikasle baten elkarrizketa landu beharko du (gorriz markatu da).

Irakasleentzako informazioa berrien edukia osatzeko eta egoera testuinguruan jartzeko:

1. berria: Economía solidaria erakundearen material didaktikoahttp://www.economiasolidaria.org/files/guia_didactica.pdf (Páginas 21-26)

2. berria: VSF Herrien Bidezko Elikadura. Janet Mary Akitengi eta Peter Baleke Kayiirari elkarrizketa (Diagonal egunkaria) http://vsf.org.es/las-empresas-roban-nuestras-tierrasLa Vía Campesina http://viacampesina.org/es/index.php/temas-principales-mainmenu-27/reforma-agraria-mainmenu-36/1254-idetengamos-el-acaparamiento-de-tierras-ya

3. berria:Periódico Público. Semillas del conflictohttp://www.publico.es/44047/semillas-de-conflicto

69

Elikadura subiranotasunarenaldeko dantzak

SarreraAzken zati eta bisita honetan, ikasturtearen errepasoa egingo dugu; hala ere, ikuspuntu zabalagotik egingo dugu lan eta Alimentacción programaren hasierara ere jo ahal izango dugu, 2011 aldera. Horretarako, pedagogia berbera erabiliz -desioarena-, gure umeen baitan bilatuko dugu denbora guzti honetan gehien arduratu dituena; era berean, aldatzea gehien gustatuko litzaiekeena zer den bilatuko dugu. Aldatu nahi duten hori ahalik eta koherenteen izan dadin, haien eta Maddiren eta Maritxuriren artean ikasitakoan oinarrituko dira.

Helburuak- Gurean nagusi den elikadura-ereduaren inguruko mitoak apurtzen jarraitu.

- Naturarekiko harreman sozialak hobetzeko asmoa duten eskolen arteko sarea indartu. Horretarako, elikadura-burujabetza ardatz hartuko dugu, genero ikuspuntutik.

MetodologiaZikloka, joko, musika eta dantza aske zein bideratuak erabiliz, umeek eraikiko dute elikaduraren problematikaren euren ikuspuntua. Era horretan, errealitateaz jabetuko dira eta beroi aldatzeko euren esku dagoenaz. Hots, elikatzeko moduari dagokionez, ardura hartuko dute, planeta eta kulturak suntsitu barik. Pestalozziren esanetan “Norberaz obra egin”, horixe izango da saltsa honen perrexila. Elikadura-burujabetzaren osagai guztiak dauzkan saltsa, alegia.

Saio osoak (45-60 minutukoa, zikloa zein den arabera) ETZAZU PLANETA MOKADUKA JAN, ZURE ETORKIZUNA DA jokoa izango du ardatz. Saioak girotzeko, apurka-apurka ezagutu eta sortuko duten abestia izango dute. Azken saioan, abestia dantzatuz amaituko dute, eta aurreko eskuhartzean bertoko haziez egindako maraken erritmora.

3 zatitan banatu dugu:

1.JOKUA: HITZ SEKRETUAREN BILA (20 min).2.ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO KANTUAK: Carlie Rae, Call me Maybe (bertsio instrumentala).3. LETS DANCE: Abestiaren mamia adierazten duen koreografia kritikoa.

5. ESKUHARTZEA

Page 36: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

70

1. JOKOA: ‘Hitz galduaren bila’

1. ZATIAAurkezpena: 5-10 min

Maddi eta Maritxuri (M&M) agertuko dira eta ikasgela/gela antolatu eta egun horretako saioaren nondik norakoa azalduko dute: elikadura-burujabetzaren alde jolastu, kantatu eta dantzatuko dira.

2. ZATIA (begiratu zikloa zein den)ETZAZU PLANETA MOKADUKA JAN, ZURE ETORKIZUNA DA joko erraza da eta denbora guzti honetan zehar agertu diren kontzeptu eta ideia esanguratsuenak errepasatzeko balio izango digu. Horretarako, ariketa azalduko da eta papelografo batean kantaren testua aurkeztuko da. Testuan, baina, hitz batzuk ezingo dira ikusi, paper edo folio batez ezkutatuko baititugu; ezkutuko hitz horiek asmatzen lagunduko diegu, asmakizunen bitartez, eta igarri ahala, erakutsiko dizkiegu. 1. Zikloa (Hitzak asmatu, abestia aurrean dutela/ 20 min): Eskola: Gauza asko ikasten ditugun lekua. Astelehenetik ostiralera zabalik dago, eta ikaskuntzaz betea, baina larunbatean eta igandean itxita egoten da eta atsedena hartzen du. Umeek ederto pasatzen dute hemen!

Zaindu: Barre egitea edo jolas egitea bezalako ekintza da. Maite edo behar ditugun gauzak maitatu eta babestean datza.

Elikagaiak: Nire betebeharra egunero energia ematea da. Hamaika kolore, zapore eta forma ezberdin ditut; batzuetan ez naiz oso osasungarria, baina bai gozoa, benetan! Egunean hirutan egiten dut… edo gehiagotan!

Haziak: Oso txikiak gara eta planeta osoan zehar gaude… Batzuetan lotan gaude, baina beroak eta urak esnatzen gaituzte eta landare bihurtu. Musika ere egin dezakegu (marakak entzun daitezela!).Emakumeak: Gu planetako pertsonen erdia gara, bizia eman eta haziak gordetzen ditugu. Gu geu eta zuon andereñoak gara horietako batzuk! 2. eta 3. Zikloak (Hitzak asmatu, aurrean abestia ez dutela/ 10 min):

Eskola: Astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, baina larunbatean eta igandean itxita egoten da eta atseden hartzen du. Berton ikasi eta ondo pasatzen dugu.

Zaindu: Maite ditugun gauzak mimatu eta babestea. Emakume baserritarrek horixe egin izan dute haziekin bizitza osoan zehar

IRAUPENA: Ordubeteko antzerki-saioaMULTZOAK: Bakarka / TaldekaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Abestiaren letra. MATERIALAK: Txartelak kontzeptuekin eta definizioekin; abestiaren testuarekin papelografoaTOKIA: Liburutegia, gimnasioa

71

Elikagaiak: Forma, kolore eta zapore askotarikoa naiz. Ez naiz beti osasuntsua izaten, baina behar-beharrezkoa naiz. Irakur itzazu beti nire etiketak!

Haziak (2.zikloa): Oso txikiak gara eta mundu osoan zehar gaude. Batzuetan lotan egoten gara, baina urak eta beroak esnatzen gaituzte.

Transgenikoak (3.zikloa): Laborategi batean jaiotako mutantea naiz. Orain mundu osoan zehar bidaiatzen dut, animalien pentsuan zein kontserbatan ezkutatuta, adibidez. Batzuek Terminator esaten didate lurrak eta kulturak suntsitzen ditudalako.

Emakumeak: Gu planetaren erdia gara, eta haziak gordetzen ditugu (3.zikloa). Gu planetaren erdia gara, bizia eman eta haziak gordetzen ditugu (2.zikloa).

BEHAKETAK: Ariketa honetan M&Mk erantzunak sarituko dituzte haziak emanez eta marakak joz. Umeek elkarri lagunduko diete. Gainera, irakasleek parte hartu eta lagunduko diete.

2o : ELIKADURA -BURUJABETZAREN ALDEKO KANTUAK

1.ZIKLOA. Abestia eta koreografia entseguak egin (20 min)

Faltan ziren hitzak behin asmatuta, abesti osoa izango dute. Berau entseatu eta dantzatuko dugu.

2. ETA 3. ZIKLOAK (20 min.)

Taldekako lana. Abestia hutsuneak dituela banatuko da(DIN4); 10eko taldetan abestia osatzeko esaldiak egin beharko dituzte, 1.ariketako jokoaren kontzeptuez baliatuz: talde guztiek hutsune guztiak beteko dituzte.

Kontuan izan oso esaldi ezberdinak egin ditzaketela, batez datozenak edota astakeriak direnak eta abar. M&Mk *lagunduko diete horiek laburtzen, egokitzen, dagokien estrofa moldatzen. Ez da perfektua izan behar, ezta jatorrizko esaldiak modukoa izan behar. Eskatzen dena da abesteko modukoa eta koherentea izatea.

Talde bakoitzak egindako lana kontuan izanda, M&Mk estrofak banatuko dituzte, eta*haiekin batera egokitu eta entseatuko dute. Horrela, talde banak estrofa bana landu, entseatu eta abestuko du, eta zein ordenetan egingo duten jakingo dute. Adibidez: lehenengo taldeak 3.estrofa izango du. Horrezaz gain, talde guztiek leloa kantatuko dute (ikus eranskina 1).

IRAUPENA: Jarraipena. Ordubeteko antzerki-saioaMULTZOAK: Bakarka / TaldekaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Abestiaren letra. MATERIALAK: DIN 4an idatzitako abestia, landu beharreko esaldietan hutsuneduna; papelografoan idatzitako kanta, esaldien hutsuneak estalita dituena, gainean idatzi ahal izateko eta berrerabiltzeko. Baita abestia irakurtzeko ere. TOKIA: Liburutegia, gimnasioa

Page 37: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

72

GARRANTZITSUA: M&Mk erabakiko dute banaketa haien irizpideen arabera; gainera, kontuan izango dute ezin dela estrofa ezberdinetan hitz berbera errepikatu eta abestian jokoko lau hitz (1.ariketa) agertu behar direla.

2 minutu emango dizkiegu talde bakoitzak argi izan dezan zein den egokitu zaien estrofa, ordena eta taularatzea. M&Mk abesti osoa abestuko dute eta umeek dagokien esaldia, talde osoak, berriz, leloa. Entzun daitezela marakak!!

BEHAKETAK:Ariketaren zati honetan, beharrezkoa da irakasleen laguntza aktiboa.

3o : LET´S DANCE

2. ETA 3. ZIKLOA (15 min)

Markak jotzeko eta dantzatzeko unea heldu da; horretarako, landutako letra eta abestia erabiliko ditugu, baita horretarako aukeratutako musika ere. Gure koreografia dibertigarria bezain kritikoa da. Hori lortzeko, landa inguruko mugimendu, keinu eta ezagutzak berreskuratuko ditugu. Koreografia honi esker, natura eta gure elikadura-ereduaren arteko beste bizikidetza-eredu ezberdin bat erreibindikatuko dugu.

Bukatzeko, haziak bananduko dira, (eguzki-loreak, adibidez), ekainean ereiteko, udan zehar zaintzeko, eta hurrengo kurtsoa hasteko landarearen hazkuntza nola doan.

OHAR TEKNIKOAK

Partaide- kopurua: Talde guztien artean ezingo dira 50 pertsona baino gehiago izan.3 irakaslek aktiboki lagunduko dute.

Antzeztokia: Letra eta koreografia lantzeko, leku handi eta erosoa beharko da (10eko taldeak), adibidez, gimnasioa edo jantokia. Ez da ez aulkirik, ez mahairik behar. Lekuak hargune elektriko bat beharko du izan, musika-ekipoa entxufatu eta kantaren zati instrumentala jo ahal izateko.

BEHAKETAK:Abesti jatorrizkoa: https://www.youtube.com/watch?v=fWNaR-rxAicInstrumentala (ariketarako): : https://www.youtube.com/watch?v=JCJVNaSU3ik

IRAUPENA: Jarraipena. Ordubeteko antzerki-saioaMULTZOAK: Bakarka / TaldekaBALIABIDEAK (eranskinak ikusi): Abestiaren letra. MATERIALAK: Inprimatutako kanta eta papelografoa.TOKIA: Liburutegia, gimnasioa

73

Giza taldea

Patricia Gómez (Pedagogoa) 2011. urtetik MGA erakundean dabil, VSF-Euskadiko Garapenerako Hezkuntza arloaren arduradun. Jarduerak eta dinamikak diseinatu eta planifikatzen ditu“Alimentacción, landa ingurua sustatzeko eskolen sarea” kanpainarako zein ordezkaritzak egiten dituen beste gizarte eta hezkuntza jarduera batzuetarako. Bere ibilbide profesionala eta pertsonala iraunkortasunaren esparruan garatzen du: azken urteotan hezkuntza formalaren esparruan elikadura subiranotasuna sustatzea duardatz, genero ikuspegia bereziki aintzat hartuta. Funtzioak MADDIn:“Maddi, ez ezazu planeta mokaduka jan, zure etorkizuna da-eta!” proposamenaren garapena eta sormena; ikastetxeekin egiten den lanaren eta bertan parte hartzen duten alde eta eragile guztien dinamizazioa.

Teresa Sancho (Albaitaria)MGA erakundeko boluntarioa eta aktibista da 2010 urtetik. Gainera, Esnetik (gazta, mami eta jogurtaren zuzeneko salmentara zuzendutako Bizkaiko kontsumitzaile eta ekoizleen elkartea) kooperatiba eta proiektuan lan egiten du, elikadura eredua aldatu nahi duten giza mugimenduak eta pertsonak indartuta. Funtzioak MADDIn: esku-hartzeko gertaera garrantzitsu ezberdinen, curriculumezko material osagarria eta ebaluazioaren atal baten edukien garapena.

Nadia López (Erizaina eta gizarte eta kultur antropologoa)Azken urteotan murgilduta egon da nekazaritza-garapena eta elikadura subiranotasunaren alde jarduten duten gizarte mugimendu eta erakundeetan. Egun, nekazari/abeltzain izateko bidean da, Basortu izeneko proiektu kolektiboan. Basortuk lurraren eta elikagaienzaintza eta familia-zaintza uztartzen ditu, ikuspegi feministaz.Eginkizunak MADDIn: garatze-lana (bai esku-hartzeko gertaera garrantzitsu ezberdinena, bai curriculumaren material osagarrien edukiena).

Eneko Viñuela (Politologoa) 2004 urtetik MGA erakundean lan egiten du eta egun euskal ordezkaritzaren koordinatzailea da. Beste mugimendu sozialekin batera, elikadura burujabetzaren aldeko lan ildoak identifikatu, burutu eta koordinatzen ditu. Elikadura eredu justuagoa eraikitzearen inguruko publiko guztiei zuzendutako hezkuntza jarduerak burutzen ditu. Era berean, hainbat hedabideren kolaboratzaile da, Euskadi Irratian, Bizkaia Irratian eta Soberanía Alimentaria Biodiversidad y Culturas aldizkarian, kasu. Funtzioak MADDIn: Proposamenaren garapena eta esku-hartzeko gertaera garrantzitsu ezberdinetan prozesu osoan zehar laguntzea.

Pilotatze batzordea eta batzorde pedagogikoa.

Deskribatutako giza taldeaz gain, tresna honen diseinuaren prozesu osoan beste hezkuntza-eragileek parte hartu dute: irakasleek, familiek, hezkuntza-aholkulariek (Ingurugelak), baserritarrek eta eskola eta hezkuntza eta tokiko komunitate bakoitzaren eragile adierazgarriak. Horrexegatik beragatik, lan hau esku-hartze pedagogiko parte-hartzailearen eredu izan dadin nahi dugu, diziplina anitzeko talde batean eta ikuspuntu desberdinetan oinarrituta eraikia. Gainera, eraikitze hori jarraitua, hau da, tresna lan egiten den bakoitzean, eskolaren errealitatearen arabera eraikiko da. Motorra VSF giza taldea izanik, proposamenak protagonismoa eta ahotsa eman nahi die bere eragile guztiei, jardueren diseinuan zein burutzean, esku-hartzea sektore eta esparru guztietara hel dadin bermatuta.

Hori dela eta, Maddi eskola-batzorde pedagogikoan sartzea, edo gaia hauek lantzeko daukan egituran, gomendatzen dizuegu. VSF-k batzorde hau lagunduko du.

Page 38: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu

INFORMAZIO GEHIAGO:

[email protected]@vsf.org.es

Page 39: Maddi - Alimentacción · erlazio desorekatuak eta diskriminazioa ekiditzeko. Izena antzinakoa izan arren, MADDI etorkizunetik dator, 2033 urtetik, hain zuzen. MADDIk 11 urte ditu