Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

369
Madame de Lafayette Clevesko Printzesa euskaratzailea: Mikel Hoyos Sein

description

1689 (euskaraz: Literatura unibertsala, 1998)euskaratzailea: Mikel Hoyos Sein

Transcript of Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Page 1: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Madame de Lafayette

Clevesko Printzesa

euskaratzailea: Mikel Hoyos Sein

Page 2: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Mikel Hoyos Sein.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1998Jatorrizkoaren data: 1689

Madame de Lafayette euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=91

Page 3: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

HITZAURREABizitzaMarie-Madeleine de la Vergne —horixe bai-

tzen Madame de La Fayetteren ezkondu aurrekoizena— 1634. urtean jaio zen nobleziako familiaon batean. Bere gazte denboran, garaiko idazleasko ezagutu zituen (Voiture, Chapelain,...),sarritan etortzen baitziren bere etxera amarenadimenaren eta edertasunaren bila. Aita, bitar-tean, ingeniari militarra lanbidez, gerran zebilenRichelieuren armadarekin. 1649. urtean hilzitzaien, eta horrek, aldaketa larriak ekarri ziz-kion familiari; René-Renaud de Sévigné izenekohandiki bat ama alargunaren etxera etortzenhasi zen, eta antza denez, Marie-Madeleine,ordurako ezkontzeko adinean zelarik, itxarope-nak egiten hasia zen zaldun haren sarritako bisi-taldiak zirela eta. Zaldun gaztearen asmoak,ordea, haren amari zuzenduak ziren, eta beraz,Marie-Madeleinek nahigabe handia hartuko zuenziurrenik, jaun hura beraren amarekin ezkonduzenean.

Page 4: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Marie-Madeleineren bi ahizpa gazteenakkomentu batera bidali zituzten, zeren, mailaoneko familia izan arren, ez baitzeukaten hirualabentzako doteak biltzeko aski baliabide.Marie-Madeleineri, hiruetatik ahizpa zaharrenari,heziketarik onena ematen saiatu zen ama, etaaita artean bizi zelarik letren aldeko isuria ager-tu zuenez, Gilles Ménage gorteko abade jakintsueta saiatuaren ardurapean utzi zuen. Horrela,bada, Marie-Madeleinek bere garaiko gainerakoemakumeek baino kultura handiagoa jaso zuen,baina hori ez zen aski bizitzan garaile irteteko,eta beraz, gizarteko harremanetan ere aurrera-penak egiten ahalegindu zen. Lehenik, erregina-ren ohorezko andere-lagun izan zen, eta gero,Chailloteko komentuan onar zezatela lortu zuen.Angelique de La Fayette zen komentuko amanagusia, eta hantxe bizi ziren, bizimodu bakar-tuan, Ingalaterrako errege Charles I.aren alargu-na eta Henriette haren alaba. Marie-Madeleinehaien guztien adiskide egin zen berehala.

Angelique de La Fayettek neba alargun batzuen. Anaia horrek gaztelu bat, izen bat eta for-tuna bat zeuzkan, eta osagai horiek nahikoak

Page 5: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

izan ziren ezkontza on bat burutzeko. Hala,bada, Marie-Madeleine de la Vergne egun bate-tik bestera Madame de La Fayette bihurtu zen,1655. urteko otsailaren 15ean. Izen berri horrenlaguntzaz eta Ingalaterrako Henriettek zion adis-kidetasunari esker, zabal-zabalik aurkitu zituengorteko harremanetan sartzeko ateak.

François de La Fayette haren senarrak nahia-go zuen bere lur-eremuetako bakartasuna etalasaitasuna, hirietako iskanbila eta atsegin mun-dutarrak baino, eta horrela, bera eta bere emaz-te gaztea Auvergneko gazteluan finkatu ziren,hiritik urrun. Madame de La Fayette Parisa joa-ten zen tarteka, senarrak zeuzkan zenbait auzikonpontzera, eta azkenik, hiriburuko bizimoduakgehiago erakartzen zuelako, edo ezkontza harta-tik jaiotako bere bi seme-alaben etorkizunasegurtatu nahi zuelako agian, kontua da Parisenbizitzen jarri zela 1657. urtean, senarrarengan-dik bereizirik. Noizean behin bakarrik etortzenzen senarra, baina halere, beti izan zituen hare-kin adiskidetasunezko hartu-emanak.

1665. urte aldera La Rochefoucald ezagutuzuen, eta elkarren lagun handiak izan ziren, hura

Page 6: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

1680. urtean hil zen arte. Badirudi La Rochefou-caldek asko lagundu ziola idazle bezala zeuzkandoaiez bere burua konbentzitzen. Min gehiagoegin zion La Rochefoucalden heriotzak, senarra-renak baino (hiru urte geroago gertatua). Halere,Madame de La Fayette ez zen erraz amore ema-ten zuten horietakoa, eta doluzko lehen uneakiragan ondoren, Ménage izeneko bere mireslee-tako bat ondora ekarri, eta literatur zaletasunariekin zion berriro. 1693. urtean hil zen, berrogei-ta hemeretzi urte zituela.

ObraClevesko Printzesa 1672. urtean idatzi zuen,

nahiz ez zen 1678. urtera arte argitaratu. Ez dabere lehen lana, ez eta bere lehen elaberria ere.Lehendik badauzka bi narrazio idatziak: Mont-pensierko Printzesa (1662) eta Zaïde (1669).Azken hori, Segrais delako batek izenpetuadator, eta dirudienez, harekin lankidetzan idatzizuen. Clevesko Printzesa gure elaberri hau ereizenik gabe eman zuen argitara. Elaberri honen1678ko argitaraldian liburugileak ohar bat egitendio irakurleari, eta bertan esaten zaigunez, ez du

Page 7: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

egilearen izenik aipatu nahi izan, hain zuzen ere,beldur zelako izen horrek liburuaren arrakastamurriz zezan, nahiz esaten duen, halaber, histo-ria horrek irakurleen onespena eta merezimen-dua jasotzen badu, emango duela ezagutzeranor den egilea.

Beraz, elaberri hori egilearen izenik gabeargitaratu zen, Madame de La Fayetteren aurre-ko narrazioekin gertatu bezala. Agian, garai har-tako goi mailako gizartearentzat elaberrigintzakzuen balio eskasean bilatu beharko litzatekehorren arrazoia, izan ere, azpigenerotzat bai-tzeukaten orduko pentsalariek, eta gainera,Madame de La Fayetterenean, elaberriak idaz-tea bateraezina zen haren gizarte mailarekin;gehienez ere, denbora-pasa gisa har zitekeen,baina argitaratzeko asmoz idaztea, hori mailabeheragoko jendeei zegokien lanbidea zen.Baina, baliteke, beharbada, egileak bere izenaisildu izanaren benetako arrazoia, haren emaku-me izatean oinarriturik egotea, oso gaizki ikusiabaitzegoen, batez ere gizonezkoen artean, ema-kume bat idazten aritzea, eta horren erakusgarridira ondoko adierazpenak:

Page 8: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

«Emakume batengan, iruditzen zait ez dago-ela gauza hain higuingarririk, nola idazle gisa ari-tzea». (Chapelainek Balzaci idatzitako gutunbatean)

«Aspaldi da mintzatua naizela beste sexua-ren sasi-jakituria horrezaz, eta aspaldi ere esandut, atseginagoa zitzaidala emakume bizardunbat jakintsu iduri egin nahian dabilena baino».(Balzacek Chapelaini eman erantzunean)

Madame de La Fayettek zenbait aholkulariizan zituen: Ménage, Segrais, Huet, La Rochefou-cauld..., baina Clevesko Printzesa idatzi zue-nean, azken hori bakarrik eduki zuen aldame-nean, eta badirudi, haren laguntza ere izan zuelaobra hori idazteko orduan.

Elaberri honek, argitara eman bezain laster,berebiziko arrakasta lortu zuen. Mercure Galantizeneko garai hartako egunkari batek, argitara-tzailearekin edo egilearekin hala adostu ondo-ren, liburuaren atalkako argitarapena iragarrizuen, eta geroago, inkesta bat zabaldu zuen

Page 9: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

bere irakurleen artean, elaberri honetan ageriden «aitortza» bati buruzko beren iritziak emanzitzaten. Aitortza horretan, emazteak beste nor-bait maite duela adierazten dio bere senarrari,eta egunkariak bere irakurleei egindako galderahonakoa izan zen: «Zer egin behar luke emaztebatek horrelako edo halako egoeran aurkituzgero?».

Horrekin batera, beste bi argitalpen agertuziren, elaberri honi nolabaiteko zabalkundeaematen eta interesa pizten lagundu zutenak:XXX Markesaren gutunak Clevesko Printzesarengaiaren inguruan (izenik gabea, baina itxuraguztien arabera, Valincourtek idatzia), eta Cle-vesko Printzesaren kritikari buruzko elkarrizke-tak (ustez Charnes abadearena, aurreko kritikahorri erantzun nahirik). Azken bi lan hauek etaegunkariko inkestak izugarri lagundu zioten ela-berriaren arrakastari, eta denbora luzean, bilera-aretoetako hizketagai nagusienetako bat izanzen.

Clevesko Printzesa maitasun historia bat da,baina halaber, maitasun historia baten inguruandabiltzan beste hainbat maitasunen historia.

Page 10: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Maitasuna, senar-emazteen arteko lotura-hitzar-men horretan lekurik ez duen sentimendu batbezala agertzen zaigu, eta ezkontza, aberasta-sun batzuk edo familiaren izen ona segurtatzekoitun bat besterik ez da. Maitasunaren alderdi oneta txar guztiak azaltzen zaizkigu, baina maita-suna, batez ere, oinaze eta atsekabeen iturri da,jelosia sortzaile eta mendeku eragile; amodioakeragiten dizkigun sentimenduak, sentimenduziurgabeak eta zalantzakorrak baitira, aurkaesa-nez beteak, batetik gure arrazoiak gauza batesaten digulako, baina bestetik, gure sentimen-duek beste zerbait egitera bultzatzen gaituztela-ko, eta pertsonaren baitan arrazoiaren eta senti-menduen artean gertatzen den barne-borrokasaihestezin horretan datza elaberri honetakopertsonaien bizitzaren garraztasuna.

Baina bestetik, nobela historikoa ere bada.Henry II.aren eta François II.aren erregealdibitarteko garaian kokatzen da historia, etaMadame de La Fayettek, orduko gertaerak etapertsonaiak ez ezik, pertsonaia horien bizimo-duak eta gorteko jaialdi eta festak, dantzak etazaldun-guduak ere, ongi baino hobeto azaltzen

Page 11: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

dizkigu. Letra handiz idatziriko historia handihorren hariari jarraituz, printze eta printzesahaien eguneroko bizitzako xehetasunetan erebarnatzen da, kontakizunari bizitasuna eta eder-tasuna emanez.

Mikel Hoyos Sein

Page 12: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

LEHEN ZATIAArrandia eta galaitasuna sekula ez dira Fran-

tzian horrenbesteko distiraz agertu nola Henrybigarrenaren erregealdiko azken urteetan. Prin-tze hura galaia, ederra eta maitabera zen. Valen-tinoisko dukesa Diane Poitierskoari zion maitasu-na hogei urte lehenagotik hasia bazen ere, ezzion hargatik hain bortitza izateari utzi, eta prin-tzea ere ez zen saiatzen horren agerpenak hainnabarmenak izan ez zitezen.

Gorputz-jardun guztietan miresgarriki gailen-tzen zenez, bere zeregin handienetako batbihurtu zituen. Egunero izaten ziren ehizaldiaketa pilota jokoak, dantzak, zinta-karrerak edoantzeko jolasak; Valentinoisko anderearen kolo-reak eta lehen-hizkiak nonahi zeuden, eta duke-sa hura ere hantxe agertu ohi zen, La Marckandereñoak —ezkontzekotan zebilen haren bilo-bak— eraman zitzakeen apaingarri guztiak bere-kin zituela.

Erreginaren presentzia aski zen Valentinoiskodukesa ere haietara azaltzeko. Printzesa hura

Page 13: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ederra zen, nahiz ordurako iragana zuen lehengaztetasuna. Biziki maite zituen handitasuna,arrandia eta plazerrak. Errege, harekin ezkonduzenean, Orleansko duke zen artean, eta errege-gaia, berriz, anaia dofina, gerora Tournonenhilko zena. Printze hark, zeukan sehaska etadohain handiengatik, duintasunez betekozukeen François lehena haren errege eta aitarenlekua.

Erreginak, goranahiak kitzikaturik, eztitasunhandia sentitzen zuen erregina izate horretan.Bazirudien saminik gabe eramaten zuela erre-gek Valentinoisko dukesari zion zaletasuna, etaez zuen inolako jelosiarik erakusten, baina hainsakonekoa zen erreginaren ezkutatu nahia, zailbaitzen haren sentimenduak zeintzuk ziren epai-tzea; eta politikak dukesa harengana hurbiltzeabehartzen bazuen ere, erregegana are gehiagohurbiltzeko baizik ez zen. Printze hark gogokozuen emakumeekin hartu-emanean aritzea, baieta berak maite ez zituenekin ere. Egun orozerreginarenean egon ohi zen zirkuluarengaraian, non hutsik gabe aurkitzen baitziren

Page 14: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

sexu bateko nahiz besteko ederrenak eta polite-nak.

Inoiz ez da gorterik izan horrenbeste emaku-me eder eta miresgarriki egindako gizon izanduenik; bazirudien naturak plazer ukan zuelaprintze-printzesa handienei ezaugarririk ederre-nak hornitzen. Frantziako Elisabeth anderea,gero Espainiako erregina izan zena, hasia zenordurako izpiritu harrigarri bat agertzen, bai etahain galgarria izan zitzaion edertasun paregabeaere. Marie Stuart, Eskoziako erregina, dofin jau-narekin ezkondu berria eta dofin erregina izenezezaguna, akatsik gabeko pertsona zen bai izpiri-tuz eta bai gorputzez ere. Frantziako gorteanhezia izan zen, han jaso zuen zeukan jendetasunguztia, eta gauza eder guztietarako hainbestedohain zeuzkala jaio zen, ezen, bere gaztetasunhandia gorabehera, oso maite baitzituen haiekguztiak, eta inork baino hobeki ezagutzen zituen.Erreginak, haren amaginarrebak, eta Madamek,erregeren arrebak, gogokoak zituzten bertsoak,komedia eta musika. Errege François lehenakpoesia eta letren alde izan zuen isuria bere gore-nean zegoen oraindik Frantzian, eta erregeren

Page 15: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

semeak gorputz-ariketak atsegin zituenez, pla-zer guztiak zeuden gortean. Baina gorte huraeder eta handi bilakarazi zuena, gain-gainekomerezimendua zuten printze eta jaun handikienkopuru amaigabea zen. Aipatuko ditudanak,modu batera edo bestera, beren gizaldiko eder-tasunaren eredu eta mirespena izan ziren.

Nafarroako erregeak mundu guztiaren begi-runea erakartzen zuen, bere giza-mailaren etabere gorputz-eitearen handitasunagatik. Gerrannabarmendu zen, eta Guiseko dukeak sortu zionitzalak, bere jeneral kargua utzi eta haren alda-menean borrokatzera eraman zuen sarritan, sol-dadu arrunt baten gisara, lekurik arriskutsuene-tan. Egia da, orobat, duke hark hain adore mires-garria erakutsi zuela eta hain garaipen bikainakzituela lortuak, ezen ez baitzegoen bekaitzezbegiratuko ez zion kapitain handirik. Harenausardiak gainerako dohain handi guztien sus-tengua zuen: nortasun zabala eta sendoa zuen,arima noble eta hezia, eta trebetasun bera halagerrarako nola negozioetarako. Lorraineko kardi-nala, haren anaia, neurriz gaineko handinahibatez, izakera bizi batez eta hizketarako jario

Page 16: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

goresgarri batez sortua zen, eta jakinduria sako-na erdietsi ondoren, hartaz baliatzen zen lehenerasoak jasaten hasia zen erlijio katolikoarendefentsan nabarmentzeko. Guiseko zalduna,geroan priore nagusi deitua izan zena, munduguztiak maite zuen printze bat zen, segaila, izpi-ritu betekoa, zuzentasunez hornitua, eta Europaguztian ezaguna zen adore batez jantzia. Conde-ko printzeak, naturak mesede gehiegirik egin ezzion gorputz txiki baten barruan arima itzel etahandinahia gorde zuen, eta are emakumerikederrenen begietan maitagarri egiten zuen iza-kera bat. Neversko dukeak, guduei nahiz izanzituen goi karguei esker bizimodu loriatsua zera-malarik, adinean aurreratu samarra egon arren,une gozoak igaroarazten zizkion gorteari. Hiruseme zeuzkan, aski lerdenak hirurak. Bigarrena,Clevesko printzea zeritzona, duin zen aitarenizena eta omena bere gain eramateko; bipila etaeskuzabala zen, eta gaztaroan inoiz gutxitanaurkitzen den zuhurtzia zeukan. Chartreskobidamoa, berriz, Vendome leinu zaharreko ondo-rengoa, zeinaren izena eramatea ez baitutegutxietsi odol garbiko printzeek ere, berdin gore-

Page 17: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tsia izan zen gerran nola galaitasunean. Ederrazen, itxura onekoa, adoretsua, ausarta, liberala.Haren dohain on horiek guztiak biziak eta distira-tsuak ziren, eta azken batean, bera zenNemoursko dukearekin konparatzeko duin zenbakarra, inor harekin konpara baldin bazitekeen.Naturaren maisu-lana zen printze hura; mundu-ko gizonik galant eta ederrena izatea, horixe zengutxien miresten ziotena. Bere adore parega-beak, eta izpirituan, aurpegian nahiz ekintzetansekula beste inori ikusi ez zaion xarma batek,besteen gainetik jartzen zuten. Gizonei nahizemakumeei berdin atsegin zitzaien arraitasunazuen, berebiziko zuzentasuna ekintza guztietan,mundu guztiak jarraikitzen zion beti haren janz-teko moduari —ezin imita zezaketen arren—, etaazken batean, halako eitea zuen bere pertsonaguztian, berari baizik ez baitzioten so egitenagertzen zen leku guztietan. Gorteko edozeinemakumek goratua ikusiko zukeen bere omenaharekin uztartzea erdietsiz gero; maite izanzituenetatik gutxi ziren hari muzin egin izanazharro egon zitezkeenak, eta are gehiago, harenpasioaren frogarik ezagutu ez zuten asko eta

Page 18: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

asko ezin zitezkeen libra haren alde horrelakorikedukitzetik. Halako goxotasuna eta halako ger-tuera zuelarik galaitasunerako, ezin ziezaiekeenzenbait ardura ukatu berarekin atsegin izatensaiatzen ziren emakumeei. Gauzak horrela, mai-tale asko zeuzkan, baina zail zen benetan normaite zuen asmatzea. Dofin erreginarenerasarritan joaten zen. Printzesa haren edertasuneta samurtasunak, mundu guztiaren aurreanatsegina izaten jartzen zuen arretak eta printzehoni aitortzen zion estimazio bereziak, Chartres-ko jaunaren begiak printzesari atxikiak zeudelauste izatea eragin zuen maiz. Guiseko jaun-andereek, zeintzuen iloba baitzen, ikaragarrihanditua zuten beren ospea eta omena printze-sa haren ezkontzari esker. Handinahiak gutizia-razi zien errege-odoleko printzeen maila erdies-tea eta Montmorencyko kondestablearen bote-rea partekatzea. Izan ere, erregek kondestablea-rengan bermatzen baitzuen gobernuaren etabere aferen zatirik handiena, eta Guiseko dukeaeta Saint-Andreko mariskala bere kuttunak beza-la zeuzkan. Baina mesede baten bila edo aferakzirela medio erregerengana hurbiltzen zirenek,

Page 19: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Valentinoisko dukesari men eginez baizik ezinzezaketen hartantxe iraun, eta, harengan jadagaztetasunik eta edertasunik ez egon arren,dukesa hark halako aginte erabatekoaz zuenmenderatua errege, esan baitzitekeen dukesazela Estatuaren eta erregeren beraren nagusieta jabe.

Erregek estimu handitan izan zuen kondesta-blea betidanik, eta erreinatzen hasi orduko, erre-ge aita François lehenak bidalitako erbestetikbere ondora deitu zuen. Gortea bitan zatituazuten Guiseko jaun-andereek eta kondestableak,zeinak odol garbiko printzeen sustengua bai-tzuen. Alderdi batekoek nahiz bestekoek betiamestu zuten Valentinoisko dukesa beren alderaerakartzea. Aumaleko dukea, Guiseko dukearenanaia, haren alabetako batekin lotu zen ezkon-tzan. Kondestableak ere lokarri bera irrikatzenzuen. Ez zitzaion aski seme zaharrena Dianeandereñoarekin ezkondu izana, zeina erregereneta, erditzearekin batera, lekaime egin zen Pie-monteko dama baten alaba baitzen. Ezkontzahark traba ugari izan zituen, Montmorencykojaunak Piennesko andereñoari —erreginaren

Page 20: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ohorezko alaba bati— eginak zizkion agintzakzirela medio, eta erregek horiek guztiak ikaraga-rrizko egonarri eta ontasunez garaitu zituenarren, kondestablea ez zen behar beste babestu-rik sentitzen, baldin eta Valentinoisko andereaberarekin adiskidetu eta Guiseko jaun-anderee-kin etsaitzen ez bazen, izan ere, Guiseko jaunenhanditasuna zela medio, dukesa hura artegaraz-ten hasia baitzen. Dukesak ahal zuen beste atze-ratu zuen dofinaren eta Eskoziako erreginarenarteko ezkontza. Erregina gazte haren edertasu-na eta adimen zentzudun eta bikaina, eta ezkon-tza hark Guiseko jaun-andereei zekarkien gora-pena jasanezinak zitzaizkion. Lorraineko kardi-nala gorrotatzen zuen bereziki; garrazki mintza-tu baitzitzaion, eta mesprezuz gainera. Erregina-rekin loturak sendotzen ari zela zekusan. Etahorrela, kondestableak prest aurkitu zuen duke-sa hura, berarekin batzeko eta beraren batasu-nean sartzeko, haren biloba La Marck andereño-aren eta beraren bigarren seme Anvilleko jauna-ren arteko ezkontzaren bitartez, zeinak bere kar-guan jarraiki baitzion Charles IX.aren erregeal-dian. Kondestableak ez zuen uste ezkontza hura

Page 21: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

gauzatzeko eragozpenik aurkituko zuenik bereseme Anvilleko jaunaren gogoan, Montmorency-ko jaunarenean aurkitu zuen bezala, baina, arra-zoiak ezkutatuak izan bazitzaizkion ere, zailtasu-nak ez ziren hargatik txikiagoak gertatu. Anville-ko jauna dofin erreginaz itsutuki maitemindurikzegoen, eta bere grina horretan apenas itxaro-penik zeukan arren, ez zen deliberatzen ahalbere arretak partekaraziko zizkion konpromisobat hartzera. Gortean, Saint-Andreko mariskalazen inolako erabakirik hartu ez zuen bakarra.Begikoetako bat zen, eta zeukan faborea beraribaizik ez zegokion. Erregek estimutan edukizuen dofin zen garaietatik, eta geroago, Fran-tziako mariskal egin zuen, duintasunik txikienakere gutiziatzea ohikoa ez zen adin batean. Bera-rekiko faboreek distira bat zemaioten, eta horieieusten zien bere merezimendu eta nortasunarenxarmari esker, bere mahai eta etxe-barneen fin-tasunari esker, eta erregetzatik kanpoko baten-gan sekula ikusi ez den eskuzabaltasun handiariesker. Erregeren liberaltasunak estaltzen zituengastu guztiak, printze hura eskuzabal jokatzenbaitzen maite zituenekin; ez zeuzkan dohain

Page 22: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

handi guztiak, baina bai asko ordea, eta batikbat, gerra gogokoa izatea eta ulertzearena.Garaipen bikainak zituen lortuak, eta Saint-Quentingo borrokaldia kenduz gero, garaipenensegida bat baizik ez zen izan haren erregealdia.Rentyko bataila irabazi zutenean, han izan zenbera: Piemontea azpiratua izan zen, ingelesakFrantziatik iraitziak, eta enperadore Carlos bos-garrenak Metz hiriaren ateetan ikusi zuen bereadur onaren amaiera, Espainiako Inperioarenindar guztiekin alferrik setiatu ondoren. Nolanahiere, Saint-Quentingo zorigaitzak gure konkistenitxaropenak urritu zituenez, eta fortuna bi erre-geen artean banatuko zela zirudienez, bi-biakbakerako prest aurkitu ziren ezarian.

Lorraineko dukesa alarguna, horren ingurukoproposamenak egiten hasia zen dofin jaunarenezkontza garaian. Harrezkero beti izan zutenezkutuko negoziazioren bat edo beste. Azkenik,Cercamp herria, Artoisko lurraldean, aukeratuzuten bilkura egiteko leku bezala. Lorrainekokardinala, Montmorencyko kondestablea etaSaint-Andre mariskala bildu ziren bertara errege-ren aldetik; Albeko dukea eta Orangeko printzea,

Page 23: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Philippe II.aren aldetik; eta Lorraineko dukea etadukesa izan ziren bitartekariak. Gai nagusienakbi izan ziren: batetik, Frantziako Elisabeth ande-reñoaren eta don Carlos Espainiako infantearenarteko ezkontza, eta bestetik, erregeren arrebamadameren eta Saboiako jaunaren artekoa.

Errege, bien bitartean, mugan geratu zen,eta bertan jaso zuen Ingalaterrako erreginaMarieren heriotzaren berri. Randango kondeabidali zuen Elisabethengana, koroara heldu iza-nagatik atsegin-erakutsiak egitera. Hark pozikegin zion harrera. Marieren eskubideak haingaizki zeuden antolaturik, mesedeko izanzitzaion erregek aintzat hartzen zuela ikustea.Kondeak, Frantziako gorteko interesez eta huraosatzen zutenen merezimenduez jakitun aurkituzuen, baina batez ere, Nemoursko dukearenospeaz hain jantzia aurkitu zuen, hainbeste aldizmintzatu zitzaion printze hari buruz, eta halakojoranaz, ezen, Randango jauna itzuli zenean, etaerregeri bere bidaiaz kontu eman zionean, esanbaitzion ez zegoela ezer Nemoursko jaunak igu-riki ez zezakeenik printzesa hari zegokionean,eta ez zuela uste harekin ezin ezkon zitekeenik.

Page 24: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Errege gau hartan bertan mintzatu zitzaion prin-tze hari gai horren inguruan. Randango jaunarenahotik Elisabethekin izandako elkarrizketa guztiajakinarazi zion, eta fortuna handi hori tentatzekoere aholkatu zion. Nemoursko jaunak uste izanzuen, lehenik, errege ez zitzaiola serioski hitzegiten ari, baina zinez ari zela ikusi zuenean:

— Gutxienez, Jauna —esan zion—, BerorrenMaiestatearen aholkuz eta zerbitzuz ametsezkolangintza batean abiatzen banaiz, eskatukonioke, arren, ezkuta dezala sekretu hori horrenarrakastak jendaurrean zilegiztatzen nauen arte,eta on iritzi diezaiola ni harroegi ez agertzeari,sekula ikusi ez nauen erregina bat nirekin maita-sunez ezkon dadin nahiko banu bezala.

Asmo horretaz kondestableari baizik ez ziolahitz egingo agindu zion erregek, eta beharrezko-tzat jo zuen sekretua, arrakasta izango bazuen.Randango jaunak Ingalaterrara joateko aholkatuzion Nemoursko jaunari, bidaiaren aitzakiahutsaz baliatuz, baina printze hari ezinezkoaizan zitzaion hartara deliberatzea. Lignerolles —gizon adoretsu, gazte eta bere begiko bat— igo-rri zuen erreginaren sentimenduak zeintzuk

Page 25: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ziren ikustera eta hartu-emanen bat abiaraztensaiatzera. Bidaia haren emaitzaren zain, Saboia-ko dukea ikustera joan zen bera, zeina une har-tan Bruselan baitzen Espainiako erregearekin.Ingalaterrako Marieren heriotzak eragozpenlarriak ekarri zizkion bakeari, bilkurak apurtuegin ziren azaroaren bukaera aldera, eta erregeParisa itzuli zen.

Edertasun bat agertu zen orduan gortean,mundu guztiaren begiak erakarriz, eta bazenarrazoirik edertasun akasgabea zela sinesteko,zeren mirespena piztu baitzuen emakume ede-rrak ikusten ohituak zeuden leku batean. Char-tresko bidamoaren etorki berekoa zen eta Fran-tzian seniparterik handienetako baten jabe. Gaz-terik hil zitzaion aita, eta haren emazte Chartres-ko anderearen gidaritzapean utzia zuten, zeina-ren ondasunak, bertutea eta merezimenduakegundokoak baitziren. Senarra galdu ondoren,urte asko egin zituen gortera itzuli gabe. Ezaldihartan, alabaren hezkuntzari eskaini zizkionbere ardurak, baina ez zen ahalegintzen harenadimena eta edertasuna bakarrik lantzen; aitzi-tik, bertutetsua eta maitagarria egitea ere ames-

Page 26: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ten zuen. Ama gehienek uste dute aski dela gaz-teei galaikeriaz inoiz hitzik ez egitea horretatikurrunarazteko. Chartresko andereak, ordea, bes-telako iritzia zuen. Askotan egiten zizkion amo-dioari buruzko adierazpenak; erakusten zion zerzuen atseginetik, arriskutik zer zuen erakusteanaiseago konbentzi zedin; azaltzen zion zer zin-tzotasun gutxi duten gizonek, nolakoak direnhaien amarruak eta leialtasun eza, eta zinegi-teek dakartzaten etxe-hondamenak; ikusaraztenzion, bestetik, emakume jator baten bizitzarinolako lasaitasunak jarraikitzen dion, eta bertu-teek nolako distira eta goresmena eman ohi dio-ten pertsona eder eta leinargiari; baina, halaber,ikusarazi zion zeinen zaila den bertute horri atxi-kitzea, nork bere buruari erabateko mesfidantzaeduki ezik, eta emakume baten zoriona ekardezakeen gauza bakarrari lotu ezik, hots, sena-rra maitatuz eta hark ere norbera maitatuz.

Senipartearen jabe hura Frantzian zegoenetekinik onenetakoa zen garai hartan, eta gazte-tasun aparta eduki arren, proposatuak zizkiotenjada ordurako zenbait ezkontza. Chartreskoandereak, arrunt emakume harroa baitzen, ez

Page 27: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuen ia inor aurkitzen alabarentzako duin. Harkhamasei urte zeuzkala ikusirik, gortera eramannahi izan zuen. Iritsi zenean, bidamoa irtenzitzaion abegi egitera. Hura harriturik geratu zenChartresko andereñoaren edertasun itzelaz, etaharritu ere, arrazoi osoz harritu zen. Bere azala-ren zuritasunak eta adats horailak, harenganbaizik ikusi ez zen distira bat zemaioten. Harenhazpegiak oro neurrizkoak ziren, eta haren aur-pegia eta gorputza, graziaz eta xarmaz beteak.

Iritsitako biharamunean, mundu guztianzehar tratuan ibili ohi zen italiar baten etxerajoan zen harribitxiez hornitzera. Gizon hura Flo-rentziatik etorri zen erreginarekin, eta halakoheinean aberastua zen salerosketen bidez, ezenharen etxeak gehiago baitzirudien jaun handibatena, tratulari batena baino. Han zegoela, Cle-vesko printzea iritsi zen. Hainbesteraino harrituzen andereñoaren edertasunaz, ezin izan bai-tzuen bere harridura hura ezkutatu, eta Char-tresko andereñoak ere ezin izan zion lotsagorri-tzeari eutsi, hari sortu zion txundidura ikusirik.Andereño hura bere onera etorri zen halere, etazirudien bezalako gizon bati zuzen onez zor

Page 28: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zitzaizkion arretak baizik ez zituen erakutsi prin-tze haren jokaeraren aurrean. Clevesko jaunakmirespenez begiratzen zion, eta ezin zezakeenulertu nor izan zitekeen inondik ere ezagutzen ezzuen pertsona eder hura. Argi zekusan, harengorputz-eiteagatik eta haren segizioaren inguru-ko guztiagatik, gizamaila handikoa behar zuelaizan. Haren gaztetasunak neskato bat zela pen-tsarazten zion, baina amarik inon ageri ez zenez,eta italiarrak, ezagutzen ez bazuen ere, «Mada-me» deitzen zionez, ez zekien zer pentsatu, etaharriduraz behatzen zion beti. Ohartu zen bera-ren behakoek artegarazi egiten zutela, pertsonagazteengan ohi denaren kontrara, haiek atsegi-nez ikusten baitute beti beren edertasunarenemaitza, eta are iruditu zitzaion bera zela harkhandik irteteko zuen ezinegonaren arrazoia, etairten ere, lasterka bezala irten zen. Begien bista-tik galdu ondoren, hura nor izango ote zen jaki-teko itxaropenean kontsolatu zen Cleveskojauna, baina harritua geratu zen oso, jakin zue-nean han ez zutela ezagutzen. Hain txundituageratu zen haren edertasunaz eta haren jokabi-dean igarri zuen izaera xaloaz, ezen esan baitai-

Page 29: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

teke harrezkero berebiziko irrika eta estimuaernatu zitzaiola andereño harekiko. Arratsean,erregeren arreba Madameren etxera joan zen.

Printzesa hura oso aintzat hartua zen anaiaerregeren gainean zuen itzalagatik, eta itzalhura hainbesterainokoa zen, ezen erregek,bakea egitean, Piemontea lehengo jabeei itzul-tzea onetsi baitzuen, Madame Saboiako dukea-rekin ezkon zedin. Bizitza guztian ezkontzeadesiratu zuen arren, inoiz ez zuen soberanobatekin ezkondu nahi izan, eta arrazoi horregatikarbuiatu zuen Nafarroako erregea, artean Ven-domeko duke zela, eta desiratu zuen Saboiakojauna betidanik. Nizan, errege François lehena-ren eta aita santu Paulo hirugarrenaren artekoelkarrizketan ikusi zuenez geroztik gorde zuenharenganako isuria. Emakume hark nortasunsendoa eta gauza ederretarako ezagupide han-dia zuenez, jende zintzo guztiak erakartzenzituen, eta tarteka, zenbait egunetan, gorte osoabiltzen zen haren etxean.

Clevesko jauna ohi bezala iritsi zen. Chartres-ko andereñoaren izaerak eta edertasunak halakoheinean zuten bere baitara bildua, ezina izan

Page 30: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zitzaion beste deusetaz mintzatzea. Ozenkieman zuen bere abenturaren berri, eta arestianikusi baina inondik ere ezagutzen ez zuen per-tsona hari gorazarre egitetik ezin zitekeen bara.Madamek esan zion ez zegoela munduan harkmargotzen zuena bezalako pertsonarik, eta inorbaldin bazen, mundu guztian izango zela eza-gun. Dampierreko andereak, zeina Madamerenohorezko dama eta Chartresko andereñoarenlaguna baitzen, elkarrizketa hura entzunik, prin-tzesarengana hurbildu eta ahapean esan zionChartresko andereñoa zela, zalantzarik gabe,Clevesko jaunak ikusi zuen pertsona hura. Mada-me jaun harengana itzuli eta esan zion, baldinbiharamunean etxera etorri nahi bazuen, hainhunkiturik utzi zuen edertasun hura emangoziola ikustera. Hala, bada, hurrengo eguneanChartresko andereñoa agertu zen. Imajina litez-keen txera samur guztiekin egin zioten harreraerreginek, eta halako mirespena eskaini zionmundu guztiak, losintxak baizik ez baitzituenaditzen bere inguruan. Halako umiltasun xaloazberetzen zituen, iduri zuen ez zituela ulertzen,edo gutxienik, ez zutela hunkitzen. Berehala

Page 31: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

joan zen erregeren arreba Madamerengana.Printzesa hark, beraren edertasuna goretsi ondo-ren, Clevesko jaunarengan piztu txundiduraazaldu zion. Une bat geroago sartu zen printzehura:

— Zatoz —esan zion andereak— eta ikus, ezal dudan agindutako hitza bete, eta Chartreskoandereñoa ikustera emanez, ez al dizudan bilazenbiltzan edertasun hori ikusteko parada eskai-ni. Eskertu iezadazu, bederen, berari diozunmirespena jakitera eman izana.

Clevesko jauna poztu egin zen, zeren ikusibaitzuen, hain maitagarria egin zitzaion pertsonaharen dohainek ez ziotela ezertxo ere zor zeukanedertasunari. Andereñoarengana hurbildu, etaarren eskatu zion oroit zedila berak agertu ziolalehenik bere mirespena, eta ezagutu gabe ere,zor zitzaizkion errespetuzko eta estimuzko senti-mendu guztiak eduki zituela beraren alde.

Guiseko zalduna eta Clevesko jauna, biaklagunak izaki, elkarrekin irten ziren Madamerenetxetik. Lehenik, Chartresko andereñoa goretsizuten mugarik gabe. Azkenik, ohartu ziren sobe-ra goretsia zutela, eta bata zein bestea, gogoan

Page 32: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zerabiltena esatetik baratu ziren, baina hurrengoegunetan, behartuak sentitu ziren hartaz min-tzatzera elkarrekin topo egin zuten leku guztie-tan. Edertasun iritsi berria elkarrizketa guztiengaia izan zen luzaroan. Laudorio handiak eginzizkion erreginak, eta ez-ohiko begiramena ager-tu zuen harekiko. Dofin erreginak bere begikoe-tako bat bihurtu zuen, eta Chartreseko anderea-ri erregutu zion, otoi, sarritan ekar zezala etxera.Madameek, erregeren alabek, norbait bidali ohizuten haren bila, beren dibertimendu guztietanparte har zezan. Azken batean, Valentinoiskoandereak ez beste gorte guztiak maitatzen etagoresten zuen. Gauza ez zen edertasun harkitzal egiten ziola andere hari. Esperientzia askiluze batek erakutsi zion ez ziola zertan beldurizanik erregearekiko kontuetan, baina alababaten ezkontzaren bitartez Chartresko bidamoaberarekin lotu zedin nahi izan zuenean, huraerreginarekin uztartu zenez gero, halako gorro-toa hartu zion bidamo hari, ezen ezin baitzeza-keen begi onez ikus haren izena zeraman edotaharen adiskidantza zuen inor.

Page 33: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko printzea itsutuki maitemindu zenChartresko andereñoaz, eta gartsuki desiratuzuen harekin ezkontzea, baina beldur zen Char-tresko anderearen urguilua mintzeaz, alabaleinu bateko lehen-semea ez zen gizon batenesku uztean. Haatik, hain zen handia leinu hura,eta Euko kondea —leinu hartako lehen-semea—erregeren etxetik hain hurbil zegoen pertsonabatekin lotua zegoen, ezen areago baitzen amo-dioak sentiarazi ohi duen herabetasuna, ezen ezbenetako arrazoi bat, Clevesko jaunaren beldu-rrak sortu zituena. Lehiakide ugari zeuzkan,ordea: Guiseko zalduna —zuen etorkiagatik,zeuzkan merezimenduengatik eta erregerenfaboreak haren leinuari eman distiragatik— iru-ditzen zitzaion beldurgarriena. Printze hura ereChartresko andereñoaz maitemindua zegoenhura ikusi zuen lehenengo egunetik, eta ohartuazegoen Clevesko jaunaren amodioaz, Cleveskojauna ere harenaz ohartua zegoen bezalaxe.Adiskideak izan arren, biek jomuga bera eduki-tzeak sortu urruntasunak ez zien utzi elkarriazalpen bat ematen, hoztu egin zen haien arte-ko adiskidetasuna, eta ez zuten indarrik eduki

Page 34: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

gauzak argitzeko. Chartresko andereñoa lehenikikusteko zoria Clevesko jaunari egokitu izanazorionaren iragarpen iruditzen zitzaion, eta nola-baiteko abantaila ere ematen zion bere lehiaki-deen aldean, baina eragozpen gaitzak iragartzenzituen bere aita Neversko dukearen aldetik:duke hark harreman hertsia zuen Valentinoiskodukesarekin, dukesa bidamoaren etsaia zen, etaarrazoi hori aski zitzaion Neversko dukeari,semeak haren iloba gogoan har zezala eragozte-ko.

Chartresko andereak, zeinak hainbestekoardura hartu baitzuen alabaren gogoan bertuteatxertatzen, ez zituen ardura horiek eten hainbeharrezkoak ziren eta hainbeste adibide arris-kutsu zeuden toki hartan. Handinahia eta galai-tasuna gorte hartako arima ziren, eta orobatjabetu ziren hala gizasemeez nola emakumeez.Hainbeste irabazi nahi eta hainbeste ezkutukoasmo zeuzkaten, eta damek ere halako parte-hartzea zuten hartan, ezen amodio kontuak betinahasturik baitzeuden aferekin, eta aferak amo-dioarekin. Inor ez zegoen lasai edo axolagabe;denek desio zuten gora egitea, maitagarri iza-

Page 35: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tea, zerbitzu edo kalte egitea. Ez zekiten zer zenasperkizuna, ez eta aisia ere, eta beti zeudenplazerretan edo azpijokoetan nahasturik. Damabakoitzak bazuen nori erakutsi bere atxikimen-dua: erreginari, dofin erreginari, Nafarroakoerreginari, erregeren arreba Madameri edoValentinoisko dukesari. Zaletasunek, komenen-tziazko arrazoiek edo izaera-kidetasunek sortzenzituzten atxikimendu horiek. Lehen gaztetasunairagana zutenak eta bertute zorrotzago bat era-kusten zutenak, erreginarekin bat eginik zeuden.Gazteagoak zirenek eta poz-atseginak eta galai-tasuna bilatzen zutenek, aldiz, dofin erreginariegiten zioten gortea. Nafarroako erreginak berekuttunak zeuzkan; gaztea zen eta bazuen bote-rerik bere senar erregearengan. Kondestableare-kin elkartu zitzaion senarra, eta ospe handiabereganatua zuen hari esker. Madame, errege-ren arreba, ederra zen oraindik, eta dama ugarierakartzen zuen ingurura. Valentinoisko duke-sak, begiz onesten zituen guztiak zeuzkanaldean, baina emakume gutxi zituen gogoko, etaharen kutuntasuna eta konfiantza zuten batzuksalbu, eta haren antzeko izakera zuten batzuk

Page 36: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

izan ezik, ez zuen inor hartzen etxean, erregina-rena bezalako gorte bat edukitzea laket zuenegunetan ez bazen.

Taldetxo horiek guztiak elkarrenganakoondamuz eta bekaizkeriaz beterik zeuden. Aretalde bereko partaide ziren damek ere jelosiazbegiratzen zioten elkarri, zela faboreagatik, zelamaitaleengatik. Handinahia eta goranahia sarri-tan aurkitzen ziren garrantzi gutxiagoko —bainaez horregatik nabarmentasun gutxiagoko—beste gurari horiei atxikiak. Beraz, bazen gortehartan durduzarik gabeko halako asaldura bat,oso atsegina bilakarazten zuena, baina halaberoso arriskutsua pertsona gazte batentzat. Char-tresko andereak bazekusan arrisku hori, eta berealaba arrisku hartatik nola begira zezakeenbeste pentsakizunik ez zuen gogoan. Erregutuzion, ez ama batek bezala, baizik lagun batekbezala, kontatzen zizkioten galai-kontu guztienisilmandatua egin ziezaiola, eta berak zin eginzion, gazte denboran sarritan deserosoak zaizki-gun gauzetan zuzentasunez jokatzen lagundukoziola.

Page 37: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Guiseko zaldunak halako neurrian zituenChartresko andereñoari buruzko sentimendu etaasmoak ezagutzera eman, ezen denek jakin bai-tzuten horren berri. Halere, eragozpenak baizikez zituen ikusten desio hartan; ongi zekien ezzela inondik ere Chartresko andereñoari komenizitzaion senargaia bere gizarte mailari eustekozeuzkan ondasun apurrengatik, eta ongi zekienere bere anaiek ez zioketela onetsiko harekinezkon zedin, bigarren-semeen ezkontzek familiahandiei ekarri ohi dieten galeren beldurrez.Lorraineko kardinalak laster ikusarazi zion ezzegoela uste okerrean. Sutsuki gaitzetsi zionChartresko andereñoaren alde agertu atxikimen-dua, baina isildu egin zizkion, halere, benetakoarrazoiak. Kardinal hark gorroto zion bidamoari,eta artean ezkutuan gorde bazuen ere, geroraeztanda egin eta dena jakin ahal izan zen. Anaia-ri beste edozein bategitetan sartua ikustea one-tsiko ziokeen, baina ez bidamo harenean, etahain ahots goran aldarrikatu zuen zenbaterainozuen ekintza hura gaitzesten, ezen arras mindubaitzuen Chartresko andereñoa. Andereño harkahalegin handiak egin zituen frogatzen Lorraine-

Page 38: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ko kardinalak ez zuela zertan beldur izanik, hainzuzen ere, berak ere ez zuelako ezkontza huradesiratzen. Jokaera hari berari heldu zion Bida-moak, baina Chartresko andereñoak baino bizi-kiago deitoratu zuen Lorraine kardinalaren auzihura guztia, zeren berak hobeto ezagutzen bai-tzituen haren benetako arrazoiak.

Clevesko printzeak bere amodio-jaidurazeman zituen agerbideak ez ziren Guiseko zaldu-narenak baino ezkutuagoak izan. Neverskodukeak atsekabe handiz jakin zuen atxikimenduharen berri. Uste izan zuen, halere, semearekinmintzatzea aski izango zela haren jokabideaaldarazteko, baina txoil harritua geratu zensemeak Chartresko andereñoarekin ezkontzekoasmo sendoa zuela ikusi zuenean. Xede huraarbuiatu zuen, sumindu ere egin zen, eta haingutxi ezkutatu zuen bere sumindura, ezen harenarrazoia supituan zabaldu baitzen gorte guztira,eta are Chartresko anderearenganaino ere iritsizen. Andere hark ez zuen sekula zalantzan jarriNeversko jaunak bere semearentzako abantailabat bezala ikusiko zuenik beraren alabarekinezkontzea, eta harritu egin zen, Clevesko eta

Page 39: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Guiseko leinuek elkartze hura desiratu beharbidean, beldur ziotela ikustean. Horrek sortuzion amorruak alabarentzat etekin on bat bila-tzera bultzatu zuen, haren gainetik zeudela ustezutenen gainetik jarriko zuena. Oro azterturik,dofin printzea, Montpensier dukearen semea, jozuen begiz. Ezkontzeko adinean zegoen, etahura zen gortean zeudenetatik aukerarik onena.Chartresko anderea adimen handiko pertsonazenez, bidamo itzaltsuaren laguntza ere bazue-nez, eta gainera, haren alaba benetan etekinbikaina zenez, halako trebetasunez eta halakoarrakastaz ahalegindu zen, ezen bai baitzirudienMontpensierko jaunak ezkontza hura irrikatzenzuela, eta ez zirudien hartarako zailtasunik aurkizitekeenik.

Bidamoak, halere, Anvilleko jaunak dofinerreginari zion begiruneaz jakitun, uste izanzuen beharrezkoa zela printzesa hark haren gai-nean zuen boterea erabiltzea Chartresko ande-reñoaren alde deliberatzera bultzatzearren, baierregeren aurrean eta bai Montpensierko prin-tzearen aurrean ere, zeina haren lagun mina bai-tzen. Bidamoak dofin erreginarekin hitz egin

Page 40: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuen, eta hark atseginez onartu zuen bizikimaite zuen pertsona hari gorapena ekar ziezaio-keen auzi batean parte hartzea. Halaxe aitortuzion bidamoari, eta ziurtatu zion, Lorrainekoosaba kardinalarentzat oso gauza ezatseginaegingo zuela ziur jakin arren, pozik garaitukozituela gogoeta horiek guztiak, zeren bai bai-tzeuzkan hartaz kexu izateko arrazoiak, egunoroz erreginaren interesak defendatzen zituela-ko beraren interesen gainetik.

Pertsona adeitsuak beti pozez egon ohi diraestakuru batek beren maiteekin hitz egitekoaukera eskaintzen dienean. Dofin andereak,bidamoak utzi bezain laster, agindu zion Chaste-larti, Anvilleko jaunaren begikoenari, zeina berenagusiak andere hari zion maitasunaren jakitunbaitzen, joan zekiola beraren partez esatera gauhartan bertan erreginaren etxean egoteko.Chastelartek amultsutasun eta begirune handizjaso zuen egiteko hura. Aitoren seme hura Daup-hineko etxe on batekoa zen, baina bere eratsu-tasun eta merezimenduek, zeukan jatorriarengainetik jartzen zuten. Gorteko jaun handi guz-tiek beren etxeetan hartu eta abegi on egiten

Page 41: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zioten, eta Montmorencyko leinuaren faboreekAnvilleko jaunarekin uztartu zuten bereziki.Gizon lerdena zen, era guztietako gorputz-jar-dueretan trebea, kantari zolia, bertsoak ere eginohi zituen, eta halako izaera xalo eta suharrazuen, eta hain gogokoa zuen Anvilleko jaunak,ezen dofin erreginari zion maitasunaren isilman-datari egin baitzuen. Isilmandatu horrek printze-sarengana hurbiltzen zuen, eta hain zuzen ere,sarritako ikustaldi horiek eginez hasi zuen, lehe-nik arrazoiaz gabetu, eta azkenik, bizia bera ereedeki zion zorigaiztoko amodio hura.

Anvilleko jaunak ez zuen hutsik egin eta erre-ginaren etxera agertu zen gauean. Pozik zegoendofin andereak desio zuen zerbaitetan lan egite-ko hautatu zuelako, eta zin egin zion zorrotzbeteko zituela haren manuak. Baina Valentinois-ko andereak, ezkontza haren xedeaz oharturik,halako arduraz ekin zion eta halako eran zuenerrege jakinaren gainean jarri, ezen, Anvillekojauna mintzatu zitzaionean, erregek aditzeraeman baitzion ez zuela halakorik onetsiko, etaorobat agindu zion huraxe esan ziezaiola Mont-pensierko printzeari ere. Aise igar zitekeen nola-

Page 42: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

koak izan ziren Chartresko anderearen senti-menduak hainbeste gutiziatu zuen gauza bateragotzi ziotenean, eta halako porrot batekharen arerioei horrenbesteko abantaila emaneta haren alabari hain kalte handia egiten zio-nean.

Dofin erreginak berebiziko samurtasunezaitortu zion Chartresko andereñoari nolako atse-kabea zeukan alferrikako gertatu izanagatik:

— Ikusten duzu —esan zion—, hala-holakoboterea dudala; erreginak eta Valentinoiskodukesak hainbesteko hegigoa didate, ezennekez geratuko baitira, beren kabuz edo berenmenpean daudenen bidez, nik desio ditudangauza guztiak eragozten saiatu gabe. Alabaina—gehitu zuen—, sekula ez dut pentsatu horienonuran baizik. Nire ama erreginaren amoreaka-tik baizik ez didate gorroto, behinola ezinegonaeta jelosia sortu zielako. Errege hartaz maite-mindu zen, are Valentinoiseko andereaz bainolehenago, eta ezkon-bizitzako lehen urteetan,seme-alabarik eduki aurretik, eta nahiz dukesamaite izan, bazirudien ezkontza hura urratzekodeliberoa hartua zuela nire ama erreginarekin

Page 43: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ezkontzaz batzeko. Valentinoiseko andereak,erregek lehendik ere maite izan zuen emakumebaten beldur baitzen, eta haren edertasunak etaadimenak bere faborea urri ziezaioketenez gero,bat egin zuen kondestablearekin, hark ere ezbaitzuen desio errege Guiseko jaun-andereenarreba batekin ezkon zedin. Bien artean erregezenduaren gogoa limurtu zuten, eta hark Valen-tinoiseko dukesa heriotzaraino gorrotatzenbazuen ere, erregina laket zuenez gero, haiekinbat saiatu zen erregek ezkontza hura deseginzezala eragozten. Azkenik, nire ama erreginare-kin ezkontzeko asmoa haren burutik erabat eza-batzearren, nire amaren ezkontza apailatu zutenEskoziako erregearekin, erregeren arreba Mag-daleineren senar alargunarekin, eta halaxe eginzuten, hura zelako halako hitzarmen bat gauza-tzeko gertuena, eta zapuztu egin zizkioten Inga-laterrako erregearekin eginak zituen konpromi-soak, zeinak sutsuki irrikatzen baitzuen. Gutxikegin zuen zapuzte horrek bi erregeen artekohaustura eragin ez zuenean. Henri VIII.a ezinzitekeen kontsola nire ama erreginarekin ezkon-du ez izanaz, eta Frantziako hainbat printzesa

Page 44: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

proposatu bazizkioten ere, berak beti zioen inorkez zuela kendua ziotena sekula ordezkatuko.Egi-egia zen nire ama erregina edertasun betegi-na zela, eta orobat gauza azpimarragarria zen,Longuevilleko duke baten alarguna izanik, hiruerregek desiratu zutela harekin ezkontzea, bainabere patu gaiztoak horien artetik ezdeusenaeman dio, eta ezbeharrak baizik aurkitu ezdituen erreinu batean jarri. Haren antza dudaladiote; beldur naiz haren patu dohakabeagatikote dudan antza, eta zorionaren atarian nagoelairudituagatik ere, ezin sinets nezake halakorikgoza nezakeenik.

Chartresko andereñoak esan zion erreginarihain zirela funsgabeak ondikozko susmo haiek,ezen ez baitzituen denbora luzez berekin eduki-ko, eta ez zuela zertan uste izanik, aieru haiekiragartzen zuten zoriona edukiko ez zuenik.

Ez zen inor gehiago menturatu Chartreskoandereñoa gogotan hartzera, horrek errege gai-tziarazi zezan beldurrez, edo odol garbiko prin-tze bat espero izan zuen pertsona batengandikhalakorik lortzea ezinezkoa zela etsita. Horrelakogogoetek ez zuten, halere, Clevesko jauna gibe-

Page 45: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

lerarazi. Haren aita Neversko dukearen herio-tzak, orduantxe gertatu berria baitzen, bereamodio-grinari jarraikitzeko askatasun osoaeman zion, eta dolu-egunak iragan bezain laster,Chartresko andereñoarekin ezkontzeko moduariburuzko pentsakizunek hartu zuten osoki. Doha-tsu sentitzen zen, gertatu berria zenak gainera-ko hautagai guztiak urrundu eta, ia segur, ezez-korik ezin esan ziezaiokeen garai batean eginzezakeelako proposamen hura. Zoriona goza-kaizten zion gauza bakarra, ordea, andereño harigustagarri ez izatea zen, eta nahiago zuen harilaket izateak emango ziokeen zoriona, maitatuaizan gabe harekin ezkontzeko ziurtasuna baino.

Jeloskor samar sentiarazi zuen Guiseko zal-dunak, baina jeloskortasun hura printze harenmerezimenduetan oinarritua zegoenez, Char-tresko andereñoaren ezein ekintzatan bainoago,Clevesko jaunak jakin nahi izan zuen, bakar-bakarrik, ea Chartresko andereñoari buruz zeuz-kan xedeak onetsiak izango zirela pentsatzekobezain zoriontsu izan al zitekeen. Erreginen egoi-tzetan edo bileretan baizik ez zuen ikusten, etazaila gertatzen zitzaion harekin buruz buruko

Page 46: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

elkarrizketarik izatea. Halere, aurkitu zuenhorretarako bidea, eta bere asmoez eta amodio-az mintzatu zitzaion, imajina daitekeen begiru-nerik handienaz. Clevesko jaunak berarekikozeuzkan sentimenduak zeintzuk ziren jakinaraz-tera presatu zuen, eta esan zion, berak harekikozeuzkanak halako gisa batekoak zirela, ezenbetiko dohakabe egingo baitzuen haren amaagurgarriaren borondatea halabeharrez baizikobeditzen ez bazuen.

Chartresko andereñoa, oso bihotz zintzoa etaona zuenez, zinez hunkitu zuen Clevesko prin-tzearen jokaerak, eta orobat gorazarrez betezuen. Esker on horrek eztitasun kutsu batzemaioten haren erantzun eta hitzei, eta horiaski izan zen printzea bezain itsutuki maitemin-dutako gizon batengan itxaropena pizteko, etahalatan, bere desioak hein batean gauzatuakikusteak gogobeterik utzi zuen Clevesko jauna.

Chartresko andereñoak elkarrizketa harenberri eman zion amari, eta Chartresko andereakesan zion Clevesko jaunak halako prestutasunaeta dohain onak zeuzkala, eta halako zuhurtziaerakusten zuela bere adinerako, ezen, harekin

Page 47: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ezkontzearen aldeko isuria sentitzen bazuen,berak pozik onetsiko zukeela. Chartresko ande-reñoak ihardetsi zuen berak ere dohain on ber-berak igarri zizkiola eta beste edonorekin bainogogotsuago ezkonduko zela harekin, baina aldiz,ez zuela amodiozko isuri berezirik sentitzenharen alde.

Biharamunean, printze hark mandatari batigorri zuen Chartresko andereari hitz egitera.Andere hark, egin zitzaion proposamena jasozuen, eta, alaba Clevesko printzearen esku utziz,ez zuen beldurrik izan ezin maita zezakeen senarbat emango zionik. Hitzartu zituzten baldintzak,hitz egin zioten erregeri, eta mundu guztiak jakinzuen ezkontza haren berri.

Clevesko jauna dohatsua zen, guztiz pozikegotera iritsi gabe. Atsekabe handiz zekusanChartresko andereñoaren sentimenduak ez ziho-azela estimuaz eta esker onaz harantzago, etaezin zezakeen espero sentimendu adikorragobatzuk ezkuta zitzakeenik, zeren beren artekoharremanak bide ematen baitzien halako senti-menduak elkarri agertzeko, Chartresko andere-ñoaren umiltasun apartekoa mindu gabe. Ia ez

Page 48: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zen egunik izaten, Clevesko jaunak kexarik adie-razi gabe.

— Ba al liteke —esaten zion—, ni zoriontsu ezizatea zurekin ezkondurik? Halere, egia da eznaizela. Nirekiko duzun ontasun horrek ezinnazake gogobete. Ez ezinegonik, ez kezkarik, eznahigaberik duzu. Nire amodiozko jaidurak ezzaitu hunkitzen, ez bederen zure fortunarenabantailen gainean —ezen ez zure izaeraren xar-man— bermatutako lotura batek baino gehiago.

— Bidegabeak dira zure kexak —erantzunzion Chartresko andereñoak—; ez dakit zer desi-ra dezakezun egiten dudanaz harantzago, etauste dut, prestutasunez, ez zaidala zilegi beste-rik egin dezadan.

— Egia da —ihardetsi zion Clevesko jaunak—, zenbait agerbide eman dizkidazula, eta hala-ber, pozik nengokeela baldin horien atzeanbeste zerbait balego. Baina ez da prestutasunaatxikita zauzkana, horrexek eginarazten baitizuegiten duzuna. Ez dut zure borondatea eta ezzure bihotza ere erdiratzen, eta nire presentziak,ez plazerrik ez kezkarik dizu sortzen.

Page 49: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Ez duzu ukatzerik —berrekin zion Chartres-ko andereñoak— zu ikusteak pozten ez nauenik,eta hain sarritan naiz zu ikusiz lotsagorritzen,ezin uka baitezakezu zure ikustaldiak artegaraz-ten ez nauenik.

— Zure gorritasunaz den bezainbatean, eznago oker —ihardetsi zuen—, umiltasunezkosentimendua baita, eta ez zure bihotzaren mugi-da, eta ez naiz horretaz prezatzen behar dudanabaino areago.

Chartresko andereñoak ez zekien zer iharde-tsi, beraren ezagutzen gainetik baitzeuden hala-ko zorroztasunak. Clevesko jaunak argi zekusanzeinen urrun zegoen Chartresko andereñoa beragogobete zezaketen sentimenduak edukitzetik,eta are iruditzen zitzaion ulertezinak zitzaizkiolahari.

Guiseko zalduna bidaia batetik itzuli zenezteiak egin baino egun batzuk lehenago. Char-tresko andereñoarekin ezkontzeko xede hartanhainbeste oztopo gaindiezin ikusi zituenez gero,ezin zezakeen iguriki halakorik lortzea, bainahalere, nabarmenki mindu zen beste batenemazte bilakatuko zela ikustean. Nahigabe

Page 50: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

horrek, alabaina, ez zuen haren amodio grinajabaldu, eta ez zuen ere hargatik gutxiago maiteizan. Chartresko andereñoak ezagutzen zituenprintze hark berari buruz izan zituen sentimen-duak. Itzuleran jakinarazi zion bera zela harenhazpegietan igar zitekeen berealdiko tristeziarenarrazoia. Guiseko zaldunak hainbeste merezi-mendu eta hainbeste xarma zeuzkan, zail bai-tzen hura dohakabe egin eta errukirik ez senti-tzea. Hala, bada, ezin izan zuen etsi errukirikagertu gabe, baina erruki horrek ez zizkion bestesentimendu batzuk ernarazi. Amari azaldu zionnolako atsekabea sortzen zion printze harensaminak.

Chartresko andereak alabaren zintzotasunamiresten zuen, eta miretsi ere, arrazoiz mirestenzuen, inork ez baitzuen inoiz hain zintzotasunhandirik eta hain berezkorik izan, baina ez zuengutxiago miresten haren bihotzak artean hunki-gabe irautea, are eta gehiago, ikusirik Cleveskoprintzeak ez zuela artean hunkitu, ez besteekbaino gehiago. Arrazoi horregatik eginahal han-diak egin zituen alabak senarrarekin bat egin etakonpreni zezan zenbat zor zion hari, ezagutu

Page 51: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

baino lehenago ere erakutsi zion lehiagatik etagainerako emaztegai guztiak baino nahiago iza-nik frogatu zion amodioagatik, bera gogotan har-tzera inor menturatzen ez zen garai batean.

Azkenik burutu zen ezkontza hura. Louvrenegin ziren ospakizunak, eta arratsean, errege-erreginak Chartresko anderearen etxera etorriziren afaltzera, gorte guztiarekin batera, etahan, arrandia goresgarri batez egin zieten harre-ra. Guiseko zalduna ez zen ausartu besteetatikbereiztera eta ospakizun haietara ez agertzera,baina hainbesteraino gailendu zitzaion tristezia,ezen erraza baitzen horretaz ohartzea.

Clevesko jaunak ez zion antzeman Chartres-ko andereñoari, hark bere izena aldatzearekinbatera, sentimenduak ere aldatu zituenik. Harensenarra izateak eskubide handiagoak ematenzizkion, baina horrek ez zion inolako lekurikeman emaztearen bihotzean. Horren medioz,haren senarra izan arren ere, haren maitale iza-ten segitu zuen, beti bazuelako zer desiratuaharen jabetzaz gaindi, eta nahiz elkarrekin ezinhobeto bizi, senarra ez zen guztiz zoriontsua.Bere zoriona aztoratzen zion bortxazko eta ego-

Page 52: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nezinezko grina bat sentitzen zuen barreneanemazteari buruz. Jeloskortasunak ez zuen lekurikaztoramen hartan; izan ere, sekula ez da sena-rrik izan jelosia sentitzetik hain urrun, ez etasekula emazterik hori sentiaraztetik ere. Nola-nahi ere, Chartresko andereñoa, gortearenerdian zegoenean, besteen begiradapean aurki-tzen zen. Egunero joaten zen erreginengana etaMadamerengana. Gizon gazte galai guztiek ikus-ten zuten haren etxean edo Neversko dukeharen ezkon-anaiarenean, zeinak mundu guztia-rentzat zabalik baitzeuzkan ateak. Baina hareneiteak hain begirune handia iradokitzen zuen etahain urrun zirudien galaikeria orotatik, ezen,Saint-Andre mariskala, erregeren faboreek urga-tzia eta izaeraz bipila izanagatik ere, haren eder-tasunaz hunkiturik geratu zenean, ez baitzenausartu horren frogak ematera arreten eta adei-erakutsien bidez baizik. Beste asko ere egoeraberean zeuden, eta Chartresko andereak, gaine-ra, halako jokabidea gehitzen zion alabarenzuhurtasunari, hain gertutik jarraikitzen zionprestutasunari, ezen pertsona eskuragaitza baili-tzan agertaraztea lortu baitzuen.

Page 53: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Lorraineko dukesa, bakea bilatzeko ahalegi-nean, beraren seme Lorraineko dukea ezkonzedin saiatu zen. Ezkontza, Frantziako Claudeanderearekin, hots, erregeren bigarren alabare-kin adostu zuten, eta ezteiak, otsaila alderakofinkatu zituzten.

Bizkitartean, Nemoursko dukea Bruselangeratu zen, Ingalaterrari buruzko xedeek osokihartua eta beretua zutelarik. Maiz jasotzen edoigortzen zuen hara posta. Itxaropenak handituzzihoazen egunetik egunera, eta azkenik, Ligne-rollesek mandatari bat igorri zuen harengana,esatera ordu zela hain ongi hasitako hura bera-ren presentziaz gauza zezan. Bere omenariesker bakarrik erregetzaraino iritsia zen gizongazte handinahi batek senti zezakeen arraitasunguztiarekin jaso zuen berri hura. Bere izpirituaoharkabean ohitu zen fortuna haren handitasu-nera, eta hasieran ezin erdiets zezakeen gauzazelakoan baztertu bazuen ere, eragozpenak eza-batuak ziren haren adimendutik eta ez zuen jadaoztoporik ikusten.

Mandatari bat bidali zuen agudo Parisa, segi-zio bikain bat prestatzeko beharrezko agindu

Page 54: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

guztiak ematera, Ingalaterrara bultzatzen zuenxedearen konformidade bereko distira batezager zedin han, eta bera ere, bide batez, gorteraitzultzera presatu zen, Lorraineko jaunarenezkontzan izateko asmotan.

Eztei bezperan iritsi zen; eta iritsitako gauhartan bertan, erregegana jo zuen bere asmoa-ren egoeraz kontu ematera, eta egiteko zuenazaginduak eta aholkuak jasotzera. Gero, erregi-nengana joan zen. Clevesko anderea ez zegoenhan, eta hortaz, printzesa hark ez zuen ikusi etaez zuen jakin iritsi zenik ere. Mundu guztiarientzuna zion, gortean zeudenen artetik printzehura zela ederrena eta atseginena, eta dofinandereak, batez ere, halako moduz marraztuazion eta hainbeste aldiz hitz egin zion hartaz,ezen jakinmina piztu baitzion, eta are hura ikus-teko halako ezinegon bat.

Clevesko andereak etxean igaro zuen eztei-egun osoa, arratsean Louvren egitekoa zen bal-serako eta oturuntzarako apailatzen. Iritsizenean, haren edertasuna eta dotorezia miretsizuten denek. Balsa hasi eta Guiseko jaunarekindantzan ari zelarik, zurrumurru handia sortu zen

Page 55: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ate aldera, norbait sartu eta lekua egin izanbaliote bezala. Clevesko andereak orduantxeamaitu zuen dantzatzen, eta dantzarako hartunahi zuen lagunen baten begiak bilatzen ari zenbitartean, erregek dei egin zion iritsi berria harzezan. Itzuli eta Nemoursko jauna baizik ezinizan zitekeela iruditu zitzaion gizon bat ikusizuen lehenik, eserleku batzuen gainetik helduzelarik dantzan ari ziren lekura. Printze hura hainongi zegoen egina, zail baitzen harritua ez gera-tzea inoiz ikusi gabea izanez gero, eta batik batarrats hartan, apaintzen jarri zuen ardurak ede-rragotu egiten baitzuen berez zuen distira, bainazail zen, hein berean, Clevesko anderea lehenbi-ziko aldiz ikustean harenganako liluramenduhandi bat ez sentitzea.

Nemoursko jauna halako moduz txundituzuen haren edertasunak, ezen, haren hurbileanizan zenean eta hark begirunezko agurra eginzionean, ezin izan baitzuen bere mirespenarenfrogak agertzea eragotzi. Dantzan hasi zirenean,laudoriozko marmar bat hedatu zen aretoan.Errege-erreginak oroitu ziren haiek ez zutelainoiz elkar ikusi, eta bitxi iritzi zioten ezagutu

Page 56: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

aurretik elkarrekin dantzan ikusteari. Amaituzutenean beren ondora deitu zituzten, bietakoinori solas egiteko astirik eman gabe, eta galde-tu zieten, ea ez al zuten nortzuk ziren jakin gogo-rik, eta ea ez al zuten susmorik.

— Nitaz den bezainbatean, Madame —esanzuen Nemoursko jaunak—, ez dut zalantza izpi-rik, baina Clevesko andereak ez dituenez nikhura ezagutzeko ditudan arrazoi berberak ni nornaizen jakiteko, plazer nuke Maiestate horreknire izena hari jakinarazteko ontasuna balu.

— Nago —esan zuen dofin andereak—, zukharena bezain ongi dakiela hark ere zurea.

— Ziurtatzen ahal diot, Madame —ihardetsizuen Clevesko andereak, zeinak doi bat aztora-tua baitzirudien—, ezin dezakedala jakin bero-rrek uste duen bezain ongi.

— Aski ongi dakizu —erantzun zuen dofinandereak—, eta losintxa kutsu bat igar dezaketinoiz ikusi gabe ezagutzen duzula aitortu nahi ezhorretan.

Erreginak solasaldi hura eten zuen balsarijarraipena emateko eta Nemoursko jaunak dofinerregina hautatu zuen. Printzesa hura edertasun

Page 57: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

betegina zen, eta halaxe agertu zen Nemourskojaunaren begietara Flandesera joan baino lehe-nago ere, baina arrats guztian, Clevesko ande-rea baizik ez zezakeen mirets.

Guiseko zalduna, zeinak egun oroz laudorio-ak egiten baitzizkion Clevesko andereari, harenoinetara makurtua zegoen, eta gertatu berriazenak oinaze mingotsa sentiarazi zion. Nemours-ko jauna Clevesko andereaz maitemintzera bul-tzatuko zuen patuaren iragarpen bat bezalazekusan, eta zela haren begitartean kezkarenbat igarri zuelako, edo zela jelosiak Guiseko zal-dunari egia zenaz harantzagoko gauzak ikusara-zi zizkiolako, uste izan zuen printze haren ikus-taldiak zinez hunkitu zuela Clevesko anderea,eta ezin izan zuen esan gabe gorde Nemourskojauna arras zoriontsua zela, galaitasunetik etaohizkanpokotik sobera zuen abentura batenbitartez egin zituelako harekiko lehen ezaupi-deak.

Clevesko anderea etxera itzuli zen, balseangertatu zenaz gogoa hain betea, ezen, arruntberandu izanagatik ere, amaren gelara joan bai-tzen horren berri ematera. Halako moldez gorai-

Page 58: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

patu zuen Nemoursko jauna, ezen Guiseko zal-dunak izan zuen pentsakizun bera etorri baitzi-tzaion Chartresko andereari ere.

Biharamunean egin ziren ezteietako ospaki-zunak. Clevesko andereak hain eite eta ibileragoresgarriak ikusi zituen Nemoursko dukearen-gan, are eta liluratuago utzi baitzuten.

Ondoko egunetan, dofin erreginarenean ikusizuen, erregerekin pilotan jolasten. Ikusi zuenzinta-karreretan eta hizketan ere entzun zuen,baina beti gainerako guztietatik hain gora gai-lentzen eta, nonahi egonik ere, hizketaren hainjabe ikusi zuen, bai haren gorputz-eiteagatik etabai haren adimenaren xarmagatik ere, ezen den-bora gutxian sekulako zirrara eragin baitzionbihotzean.

Egia da, orobat, Nemoursko jaunak ere harenaldera isuri bortitz bat sentitzen zuenez, amodio-aren lehen desirek eragiten duten eztitasun etaalaitasun hori kutsatuz, usatu ohi zena bainoaskozaz maitakorragoa agertzen zela, eta horre-la, sarritan elkar ikusiz, eta gortean zeuden per-tsonarik ederrenak zirela ere igarriz, zail zen

Page 59: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

elkarrenganako onirizpen hondogabe bat ez sen-titzea.

Valentinoisko dukesa plazer mota guztietaraazaldu ohi zen, eta erregek, bere amodio jaidu-raren hastapenetan izandako bizitasun eta ardu-ra berak eskaintzen zizkion. Clevesko andereahogeita bost urtetik aurrera emakume bat ezinmaita daitekeela uste den adin horretan zegoen,eta harridura handiz zekusan erregek dukesahari zion atxikimendua, zeina ordurako amonabaitzen eta berrikitan ezkondu baitzitzaion bilo-ba. Maiz hitz egiten zion hartaz Chartesko ande-reari:

— Ba al liteke, Madame —esaten zion—, erre-ge hain aspalditik maitemindurik egotea anderehorretaz? Nola lotu ahal izan zaio bera bainoaskozaz adintsuagoa den pertsona bati, harenaitaren maitale izandako bati, eta oraino besteaskorena ere badenari, entzun dudan gisaz?

— Egia da —erantzun zuen—, erregeri atxiki-mendu hori ez diola ez Valentinoisko anderearenmerezimenduak eta ez leialtasunak piztu, eta eziraunarazi ere, eta hain zuzen ere, ez du aitza-kiarik horretan, zeren eta emakume horrek bere

Page 60: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

leinargiari gaztetasuna eta edertasuna gehituizan balio, baldin inoiz inor maitatu ez izanarenmerezimendua ukan izan balu, baldin erregeleialtasun erabatekoaz maitatu izan balu, baldinharekiko harremanagatik soilik maitatu izanbalu, handitasun edota aberaspide asmorikgabe, eta erregerentzat onestak eta atseginakdiren gauzetarako baizik ez erabiliz bere bote-rea, aitortu beharra genuke nekeza litzatekeelaandere horrekiko duen atxikimendu handiagatikprintzea ez gorestea. Baldin ez banu beldurrik —segitu zuen Chartresko andereak— nigatik erenire adineko emakume guztiengatik esan ohidena esan dezazun, alegia, biziki maite dutelaberen garaiko historiak kontatzea, erakutsikonizuke nolakoak izan ziren erregek dukesahonen alde duen isuriaren hastapenak, eta erre-ge zenduaren gorteko hainbat gauza ere bai,egun oraindik ere gertatzen direnekin zerikusihandia dutenak.

— Iraganeko historiak errepikatzea salatzetikurrun —berrekin zion Clevesko andereak—, kexunaiz, Madame, ez didazulako egungoei buruzkoezagutzarik eman, eta ez didazulako gorteko

Page 61: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

harreman eta gurari desberdinei buruzko jakin-tzarik eskuratu. Hain zaizkit ezezagunak, ustebainuen, duela egun gutxi arte, kondestablejauna akort zela erreginarekin.

— Egiaz oso bestelako iritzia zenuen —ihar-detsi zion Chartresko andereak—. Erreginakgorroto dio kondestableari, eta inoiz horretarakoegokieran gertatzen bada, ongi baino hobetojakingo du hark horren berri. Erreginak badakisarritan esana diola erregeri haren seme-alabaguztietatik isilekoek baizik ez dutela harenantzik.

— Inoiz ez nuke horrelako hegigorik sumatu-ko —eten zuen Clevesko andereak—, ikusirikkondestablea giltzapean egon zen bitarteanerreginak hari idazten jartzen zuen arreta, itzule-ran aitortu dion poza, eta nola deitzen dion beti«ene adiskidea», erregeri bezalaxe.

— Baldin itxuren gainean eraikitzen badituzuzure epaiak —ihardetsi zuen Chartresko ande-reak—, oker zara sarritan ibiliko, dirudien hori iainoiz ez baita egia izaten. Baina Valentinoiskoanderearengana itzuliz, badakizu Diane Poitiers-ko duela hark izena. Haren etxea itzal handikoa

Page 62: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

duzu, antzinako Akitaniako dukeen etorkikoa,haren amona Louis XI.aren isileko alaba izanzen, eta haren leinuari handitasuna baizik ezdario. Saint-Vallier, haren aita, entzuna izangoduzun Bourbongo kondestablearen auziannahastua ibili zen. Lepoa moztuta hiltzera zigor-tu eta urkamendira eraman zuten. Haren alabak,edertasun miresgarrikoa eta ordurako erregezenduaren begikoa izaki, saiatuaren saiatuaz —nik ez dakit zein bidetatik—, aitaren bizia salba-tzea lortu zuen. Heriozko kolpea eman hurranzenean adierazi zioten grazia, baina halako neu-rrian jabetu zitzaion izua, jada ez zuen ezaguera-rik gehiago izango, eta egun batzuk geroago hilzen. Haren alaba erregeren maitale gisa agertuzen gortean, baina Italiako bidaiak eta printzea-ren gartzelaldiak maitasun hura eten zuten.Errege Espainiatik itzuli zenean, Madame Erregi-nordea haren bila Baionara hurbildu eta berekineraman zituen alaba guztiak, horien artean Pis-seleuko andereñoa zegoelarik, gerora Etampes-ko dukesa izan zena. Hartaz maitemindu zenerrege. Jaiotzaz, adimenez eta edertasunezValentinoisko anderearen azpitik zegoen, eta

Page 63: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

gaztetasun handi bat izan ezik, ez zion harizorrik ezertan. Askotan entzuna diot Diane Poi-tierskoa ezkondu zen egun berean jaio zela.Hegigoak esanarazten zion hori, eta ez egiak,zeren oso oker nengokeen baldin Valentinoiskodukesa ez balitz Brezeko jaun eta Normandiakoseneskal handia izan zenarekin ezkondu, erregeEtampesko andereñoaz maitemindu zen garaibertsuan. Sekula ez da izan bi emakume haienartekoa bezain hegigo handirik. Valentinoiskodukesak ezin ziezaiokeen barka Etampeskoandereak erregeren maitale titulua kendu izana,eta Etampesko andereak, berriz, jeloskortasunbortitza zion Valentinoisko andereari, erregekoraindik hartu-emanen bat gorde zuelako hare-kin. Printze hark ez zien erabateko leialtasunabere maitaleei; beti bat izaten zen titulua etaohoreak biltzen zituena, baina «lagunarte txiki-ko» damak zeritzenek elkarren artean txandaka-tzen zuten, noiz batek noiz besteak. Erregerenseme dofina Tournonen hildakoan, ustez pozoi-turik, bihozmin handi batek kolpatu zuen. Egunerreinatzen duen haren bigarren semeari ez ziontxera eta kutuntasun berbera, eta ez zion ikus-

Page 64: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ten ez adorerik eta ez kemenik aski. Egun batez,Valentinoisko andereari horretaz kexuka arizitzaiolarik, hark esan zion bereganako maitemi-na ernarazi nahi ziola, biziagoa eta atseginagoabihur zedin. Bai eta lortu ere, ikus dezakezunmoduan; badira hogei urte baino gehiago amo-diozko grina horrek dirauela, eta ez denborak ezeragozpenak aztoratzerik izan dute.

Errege zendua horren aurka agertu zen lehe-nik, eta zela artean jeloskor egoteko bezain mai-temindua zegoelako Valentinoisko andereaz,edo zela horretara bultzatu zuelako Etampeskodukesak, zeinari nahigabe handia sortu baitziondofin jauna beraren etsaiaz zaletua egoteak,egia da maitasun hark halako amorrua eta hala-ko nahigabea sortu ziola, ezen egun oroz ema-ten baitzituen horren agerbideak. Haren semeakez zion beldurrik ez haren amorruari ez harenhisiari, eta deusek ez zezakeen derrigortu atxiki-mendu hura jabaltzera edo ezkutatzera. Hurajasatera ohitzea beste aukerarik ez zeukan erre-gek. Haren xedeei aurka egite horrek are gehia-go urrunarazi zuen berarengandik, eta bere hiru-garren seme Orleansko dukearengana zuen hur-

Page 65: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

bildu. Printze hura gazte lerdena zen, ederra,adorez eta handinahiz betea, baretu beharrekogaztetasun sutsua zuen, eta gorapen handikoprintze bilakatuko zen, baldin adinak adimenaargitu izan balio.

Dofinak zeukan premu izaera horrek, etaerregek Orleansko dukearen alde zuen faboreak,nolabaiteko ondamua sortua zuten bien artean,gorrotoraino zihoana. Ondamu hori haur denbo-ratik zetorkien, eta horretan iraun zuen beti.Enperadorea Frantziatik igaro zenean, lehenta-sun erabatekoa eman zion Orleansko dukearidofin jaunaren gainetik, eta horrek hain sutsukimindu zuen, ezen, enperadorea Chantillyn zela,hura atxilotzera behartu nahi izan baitzuen kon-destablea, erregeren aginduari itxaron gabe.Kondestable jaunak ez zuen hura bete nahi izan.Erregek, horren ondorioz, semearen aholkuarijarraiki ez izana gaitzetsi zion, eta arrazoi horrekparte handia izan zuen, gortetik urrunarazi zue-nean.

Bi anaien arteko zatiketa hark, Orleanskodukearen sustengua erdiesteko asmoa ekarrizion Etampesko dukesari, modu hartan errege-

Page 66: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ren aurrean haren babesa izango baitzuenValentinoisko anderearen aurka. Eta lortu erelortu zuen. Printze hura, Etampesko dukesazmaitemindurik egon gabe ere, haren faboretanjokatu zen, dofina Valentinoisko anderearenfaboretan jokatu zen bezalaxe. Horrek, imajinaditzakezun bi alderdietan zatitu zuen gortea,baina azpijoko horiek ez ziren emakumeen arte-ko liskarretara soilik mugatu.

Enperadoreak, Orleansko dukeari betidanikadiskidetasuna gorde izan zionez gero, askotanadierazi zion Milango dukerria itzuliko ziola.Bakearen ondoren egin ziren proposamenetan,iradoki zion hamazazpi probintzia emango ziz-kiola, eta bere alabarekin ezkonaraziko zuela.Dofin jaunak, haatik, ez zuen desiratzen ezbakea eta ez ezkontza hura ere. Betidanik lagunhandia izan zuen kondestable jaunaz baliatzenzen ikusarazteko erregeri zeinen garrantzitsuazen beraren ondorengoari Orleansko dukeabezain anaia ahaltsu bat ez ematea, enperado-rearen elkartasuna izateaz gain, haren eskuhamazazpi probintziaren jabetza zeukanean.Kondestable jaunak, beraz, bat egin zuen dofin

Page 67: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

jaunaren sentimenduekin, are eta gehiago Etam-pesko anderearen kontrakoak izanik, zeina bera-ren etsai aitortua baitzen hura, eta Orleanskoduke jaunaren gorapena desiratzen baitzuensutsuki.

Dofin jauna, bien bitartean, erregeren arma-da ari zen gidatzen Champagnen, eta halako hei-nean murriztu zuen enperadorearena, ezenzeharo suntsituko baitzuen, baldin eta Etampes-ko dukesak, abantaila handiegiak izateak enpe-radorearen eta Orleansko dukearen artekobakea eta egiunea deuseztu zitzan beldurrez, ezbalitu etsaiak ezkutuan ohartarazi, Epernay etaChateau-Thierry ustekabean beren menpe harzitzatela esanez, hornigaiez mukuru zeudelarik.Halaxe egin zuten, eta horri eskerrak salbatuzuten beren armada osoa.

Dukesa hark ez zuen luzaroan gozatu beretraizioaren arrakasta. Handik gutxira, Orleanskoduke jauna hil zen Farmoutierren, gaitz kutsakorbatek jota. Gorteko emakume ederrenetako batmaite zuen, eta hark ere maite zuen bera. Ezdizut haren izena aipatuko, harrezkero halakozuhurtziaz bizi izan delako eta halako arduraz

Page 68: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ezkutatu duelako printze hari zion maitasuna,ezen ongi merezi baitu bere omena gorde die-zaiogun. Halabeharrez, Orleansko jaunarenheriotzaren berria jakin zuen egun berean jasozuen bere senarrarena ere, eta hala, beraz,aitzakia hori baliatu zuen bere benetako saminaezkutatzeko, bere burua horretara hertsatubeharrik izan gabe.

Errege ez zen denbora luzean bizi izan semeprintzearen heriotzaz gero. Bi urte geroago hilzen. Tournongo kardinalaz eta Annebauldekoalmiranteaz zerbitza zedila gomendatu zion dofi-nari, eta ez zion hitzik ere egin kondestable jau-naz, zeina garai hartan Chantillyra baztertua bai-tzegoen. Halere, erregeren semeak egindakolehen gauza, hari berriz deitzea izan zen, etabere aferen gobernua hari ematea.

Etampesko anderea egotzia izan zen, etaetsai ahalguztidun batengandik espero zitza-keen tratu txar guztiak jaso zituen. Valentinoiskodukesa konplituki mendekatu zen dukesa hartazeta gaitziarazi zuten guztiez. Erregeren gogoanzuen botereak, hura dofin zen garaian baino areerabatekoagoa zirudien. Hamabi urte dira prin-

Page 69: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzea erreinatzen ari dela, eta andere hori gauzaororen jabe bakarra duzu; bera arduratzen dakarguez eta aferez, eta berak iraitzi ditu Tour-nongo kardinala, Olivier kantzilerra eta Villeroy.Erregeri jokaera horri buruzkoan argi egin nahiizan diotenak, galdu egin dira langintza horre-tan. Taixeko kondeak, artilleriako maisu handihark, zeinak ez baitzion txerarik izan sekula, ezinizan zituen haren amodio kontuak aipatu gabeutzi, eta batik bat, Brissaceko kondeari buruz-koa, zeinari lehendik ere jelosia handia izan bai-tzion erregek. Dukesak, haatik, halako abileziaerakutsi zuen, ezen Taixeko kondea zorigaitzeanerori baitzen; kargua kendu zioten, eta, ia sines-tezina dena, Brissaceko kondeari ematea lortuzuen kondesak, eta Frantziako mariskal eginzuen segidan. Halere, halako heinean handituzen erregeren jelosia, ezen eramanezina eginzitzaion mariskal hura gortean egotea. Bainajelosia hori, gainerako guztiengan garratza etabortxazkoa bada ere, eztia eta emea da haren-gan, bere maitaleari dion begirune hondarga-beagatik. Eta horrexegatik, Piemonteko gober-nua emango ziolako estakuruaz baizik ez zen

Page 70: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ausartu bere aurkaria urruntzera. Hainbat urteegin ditu han. Joan den neguan itzuli zen, guda-rosteak eta berak gidatzen zuen armadarakozenbait gauza beharrezko eskatzera zetorrelaaitzakia harturik. Valentinoisko anderea berriroikusteko gogoak eta hark ahantziko ote zuenbeldurrak parte handia izan zuten, nonbait,bidaia hartan. Erregek hoztasun handi batezegin zion harrera. Guiseko jaun-andereak, zein-tzuk, gogoko ez izan arren, ez baitziren ausar-tzen hori aitortzera Valentinoisko anderearenamoreakatik, Bidamo jaunaz baliatu ziren, harenetsai amorratuaz, eskatzera etorria zen oro lorzezala eragozteko. Ez zen zaila hari kalte egitea:erregek gorroto zion, eta haren presentziak ezi-negonaz betetzen zuen. Beraz, itzultzera hertsa-tu zuten, hark bere bidaiari ezein etekinik ateragabe, salbu eta Valentinoisko anderearen biho-tzean ezaldi hura itzaltzen hasi zen sentimen-duak berpiztea. Erregek jeloskor egoteko bestearrazoi batzuk ere izan ditu, baina, edo ez dituezagutu, edo ez da horiei buruz kexu egiteraausartu.

Page 71: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Ez dakit, alaba maitea —gehitu zuen Char-tresko andereak—, ez ote zaizun irudituko jakinnahi zenituenak baino gauza gehiago kontatzenari naizen.

— Oso urrun nago, Madame, kexu hori egite-tik —ihardetsi zuen Clevesko andereak—, eta,gogaituko zaitudalako beldurragatik ez balitz,ezezagunak zaizkidan xehetasun gehiago ereeskatuko nizkizuke oraino.

Nemoursko jaunak Clevesko andereari zionzaletasuna hasiera berri hartan hain izan zenbortxazkoa, ezen, maite izan zituen eta, andereharen ezaldian, berarekin hartu-emanean ibiliziren emakume guztienganako estimua eta oroi-tzapena ere ezabatu baitzion. Emakume haieki-ko lotura hausteko aitzakia baten bila ez saia-tzeaz gain, ez zuen nekerik hartu haien kexuakentzuteko, ez eta haien ahakarrei erantzutekoere. Dofin andereak, zeinaren alde pasiozko sen-timendu biziak ukan baitzituen, ezin izan zuenhura bere bihotzean atxikita eduki Cleveskoanderearen kontra. Ingalaterrarako bidaiariburuz zuen urduritasuna baretzen hasia zitzaion,eta irteerarako beharrezkoak ziren gauzak jada

Page 72: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ez zituen hain sutsuki presarazten. Dofin erregi-narenera maiz joan ohi zen, Clevesko andereaere maiz joaten zelako hara, eta ez zitzaionaxola izan berak erreginaren alde zituen senti-menduez jendeak uste zuena imajinatzea. Cle-vesko anderea hain sari preziatua iruditzenzitzaion, erabaki zuen nahiago zuela hari bereamodio grinaren aztarnarik ez ematea, jendau-rrean ezagutzera ematera arriskatzea baino.Chartresko bidamoari ere ez zion hitzik esan har-taz, bere adiskide mina izan arren eta hari zerezkutaturik ez eduki arren. Hain jokaera zuhurraagertu zuen eta halako arduraz begiratu zen har-tatik, inork ez baitzuen susmatu ere egin, Guise-ko zaldunak izan ezik, Clevesko andereaz maite-mindua zegoenik. Eta Clevesko andereari berariere zail izango zitzaion horretaz ohartzea, baldineta berak ere hari zion amodio isuriak ez balioharen ekintzetan arreta berezi bat jartzera bul-tzatu, zalantza egiteko biderik ematen ez ziona.

Clevesko andereak printze hari buruzko sen-timenduez pentsatzen zuena amari esatekoorduan, ez zuen bere baitan gertuera on beraaurkitu nola izan baitzuen beste ezkongaiez min-

Page 73: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzatzean. Hura ezkutatzeko asmo sendorik ezbazuen ere, ez zion hartaz hitzik egin. BainaChartresko andereak sobera ongi ikusten zuenhori, alabak hari zion amodiozko isuria bezainongi. Ezagutza horrek min nabarmena eraginzion. Argi zekusan zein eratako arriskuan egon-go pertsona gazte hura, baldin Nemoursko jaunabezalako gizon zaildu bat hartaz maitemintzenbazen, bere alabak hari ere zaletasuna zionean.Egun batzuk geroago gertatu zen gauza batekegiaztatu zizkion maitasun hartaz zeuzkan sus-moak.

Saint-Andreko mariskalak, une oro bere han-ditasuna nabarmenarazten saiatzen zelarik,erregeri erregutu zion, etxea erakutsiko ziolakoaitzakian —orduantxe amaitu berria—, mesedezohorea egin eta etor zedila beraren etxera erre-ginekin batera afaltzera. Mariskal hura oso pozikzegoen ugaritasuneraino iristen zen diru-xahu-tze harrigarri hura Clevesko anderearen begienaurrean erakus zezakeelako.

Afari hartarako hautatu zutena baino egunbatzuk lehenago, dofin erregea, oso osasun gaiz-tokoa baitzen, gaizkitu egin zen, eta ez zuen inor

Page 74: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ikusi nahi izan. Erreginak, haren emazteak, egunosoa eman zuen haren aldamenean. Arratsean,hobeto zegoenez, gelaitzinean zeuzkan pertsonaprestu guztiei sartzeko esan zien. Dofin erreginabere gelara joan zen, eta han, Clevesko andereaeta kutuntasunez hurbilenak zituen beste damabatzuk aurkitu zituen.

Aski berandu zenez, eta apailatu gabe zego-enez artean, dofin anderea ez zen erreginaren-gana joan. Jakinarazi zien ez zuela inor ikusinahi, eta bere harribitxiak ekarrarazi zituen,Saint-Andre mariskalaren balserako aukeraketaegin eta Clevesko andereari haietako batzukemateko, lehendik agindua zion bezala. Zereginhartan zebiltzalarik, Condeko printzea iritsi zen.Bere prestutasunak sarrera-ate guztiak zabal-tzen zizkion. Dofin erreginak esan zion berarensenar erregegandik zetorrela noski, eta han zer-tan ari ziren galdegin zion.

— Eztabaidan ari dira Nemoursko jaunarekin,Madame —erantzun zion—, eta hark, hain gar-tsuki eusten dio defendatzen duen auziari, bera-ri dagokion gai bat baizik ezin baitaiteke izan.Nago baduela maitaleren bat, balsean dagoe-

Page 75: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nean ezinegona sortzen diona, gauza gogaikarri-tzat baitauka pertsona maitatua halakoetanikustea.

— Nola! —berrekin zion dofin andereak—,Nemoursko jaunak ez duela nahi beraren maite-ñoa balsean egon dadin? Uste nuen senarrekdesira zezaketela beren emazteak halakoetan ezegotea, baina maitaleek! Ez nuen sekula pentsa-tuko sentimendu hori edukitzen ahal zutenik.

— Nemoursko jaunak uste du —iharduki zuenCondeko printzeak—, maitaleentzat gauzarikgogaikarriena dela balsa, maitatuak izan nahizez izan, eta luzaroan penaturik egon ohi direlagutxiago maite dituztelako beldurrez. Ez omendago emakumerik bere apaintasunarekiko kez-kak maitalearen oroitzapena ezabatzen ez dio-nik, guztiz irentsita baitauzka horrek, eta ardurahandia hartzen dutela dio, maite dutenentzat ezezik, mundu guztiarentzat apaintzen. Balseandaudelarik, so egiten dieten guztien gogokoagertu nahi izaten omen dute. Beren edertasu-naz pozik direnean, berriz, bozkario batek bete-tzen dituela, nahiz horretan beren maitaleekzeresan handirik izan ez duten. Orobat dio, mai-

Page 76: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tatua ez izatera, are gehiago sofritzen dela mai-tea bilkura batean ikusirik; zenbatenaz miretsia-goa den hura jendaurrean, hainbatenaz dohaka-beagoa baita maitatua ez izateaz. Beti beldurrezizan ohi garela haren edertasunak ez ote duengeurea baino maitasun dohatsuago bat ernarazi-ko. Uste du, azken batean, maitalea balseanikustea bezalako sofrimendurik ez dagoela,salbu eta hura han dagoela jakin, eta norberabertan ez egotea.

Condeko printzearen hitzak adituko ez balitubezala egiten zuen Clevesko andereak, bainaarreta handiz entzuten zion, ordea. Aise igarrizuen zer parte betetzen zuen berak Nemourskojaunak azaldutako iritzian, eta batik bat, maita-learekin balsean egon ezinaren nahigabeazzioen hartan, zeren hark ez baitzuen joaterikizango Saint-Andre mariskalenera, erregekFerrarako dukearen bila igorri zuelako.

Dofin erreginak barre egiten zuen Condekoprintzearekin batera, eta ez zuen onestenNemoursko jaunaren iritzia.

— Kasu batean bakarrik, Madame —esan zionprintze hark— onartuko du Nemoursko jaunak

Page 77: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

beraren maitalea balsera joan dadin, hots, berakematen duenean. Eta dio, ezen, iragan urtean,Berorren Maiestatearen omenez horietako bateman zuenean, mesedetzat hartu zuela berarenmaitalea hara joatea, berorri atzetik jarraikitzekojoan zela zirudien arren. Maitaleari mesede bategitea izango dela beti hark antolaturiko jolasal-di batean parte hartzera joatea, eta halaber,gauza atsegina dela maitalearentzat, gorte guz-tia bildua dagoen leku batean jaun eta jabe gisaeta ohorezko eginbideetan prestuki jokatzenikustea beraren maiteñoak.

— Nemoursko jaunak arrazoi zuen —esanzuen dofin erreginak irribarrez—, beraren maite-ñoa balsera joan zedila onartzean. Artean hainzen handia maila hori zuten emakumeen kopu-rua, haiek etorri ez balira, oso jende gutxi izangobaitzen.

Condeko printzea Nemoursko jaunak balsariburuz zeuzkan iritziak kontatzen hasi orduko,Clevesko andereak gogo handia sentitu zuenSaint-Andre mariskalarenera ez joateko. Beramaite zuen gizon baten etxera zertan joanik ezzeukalako iritzia aise jabetu zitzaion, eta lasai

Page 78: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

geratu zen, egokitasunak estakuru bat eman zio-nean Nemoursko jaunak mesedetzat zeukanhura egiteko. Halere, berekin eraman zuen dofinerreginak emaniko edergarria, eta arratsean,amari erakutsi zionean, esan zion ez zuela huraerabiltzeko gogorik, zeren Saint-Andre mariska-lak hainbesteko ardura hartu baitzuen berariatxikia zegoela iduriarazten, ez baitzuen zalan-tzarik egiten erregeren omenez eman beharzuen jolas-ekitaldi hartara bera azalduko zelasinestarazi nahiko zuela, eta orobat, haren etxe-ko ohoreak egiteko aitzakian, eragozgarri izanlekizkiokeen zenbait ardura eskainiko zizkiola.

Chartresko andereak kontra egin zion denbo-ra batez alabaren iritziari, bitxi samar iritzikobalio bezala eginez, baina alabak gogor egitenziola ikusirik, amore eman eta esan zion, beha-rrezkoa zela gaixo iduri egin zezan, hara ez joa-teko aitzakia bat nahi bazuen, zeren bestela, ezbaitzituzten onetsiko hori eragozten ziotenzinezko arrazoiak, eta gainera, jendeak susmorikhar zezala eragotzi behar zuen. Clevesko ande-reak gogo onez onartu zuen zenbait egun ama-ren etxean egitea, Nemoursko jauna egongo ez

Page 79: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zen leku batera ez joatearren. Eta Nemourskojauna abiatu zen, Clevesko anderea balsera ezzela joango jakitearen plazerra dastatu gabe.

Bals-egunaren biharamunean itzuli zenNemoursko jauna. Jakin zuen Clevesko andereaez zela han izan, baina nola ez baitzekien dofinerregearenean izandako elkarrizketa hura harenaurrean berresan zutenik, aski urrun zegoen haribalsera joatea eragotzi ziola jakiteak emango lio-keen zoriona edukitzetik.

Biharamunean, erreginarenean dofin ande-rearekin hizketan ari zela, Chartresko eta Cle-vesko andereak iritsi eta printzesa harenganahurbildu ziren. Clevesko anderea narras jantzitazihoan, gaizkiturik egondako norbaiten gisara.Haren begitartea, ordea, ez zetorren bat janzke-rarekin.

— Hain ederra zaude —esan zion dofin ande-reak—, ez bainuke sinetsiko gaixo egon zarenik.Esango nuke Condeko printze jaunak, Nemours-ko jaunak balsari buruz duen iritzia azaldu dizu-nean, konbentziarazi egin zaituela mesede bategingo zeniokeela Saint-Andre mariskalari haren

Page 80: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

etxera joanez gero, eta horrexek eragotzi dizulabertara joatea.

Clevesko anderea lotsagorritu egin zen dofinandereak hain zehatz igarri zuenagatik, eta, iga-rri zuenari buruz, Nemoursko jaunaren aurreanesaten ari zenagatik.

Chartresko Andereak orduantxe ikusi zuenzergatik ez zuen beraren alabak balsera joannahi izan. Eta Nemoursko jaunak ez zezan berakbezain argi suma, hitza hartu, eta egiantzekoazirudien doinu batez:

— Ziurta diezaioket, Madame —esan ziondofin andereari—, nire alabak merezi duenabaino ohore handiagoa egiten diola BerorrenMaiestateak. Benetan gaixo zegoen, baina ustedut, baldin ez banio debekatu, ez zukeela galdu-ko berorri jarraikitzeko eta zegoen bezain beluriagertzeko aukera hori, bart arratseko jaialdianizandako gauza bikain guztiak ikusteko gozame-na edukitzearren.

Dofin andereak sinetsi egin zuen Chartreskoandereak zioena, eta Nemoursko jauna arruntnahigabetu zen egiantz kutsu bat igarri zuelakohartan. Ordea, Clevesko anderearen gorritasu-

Page 81: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nak pentsarazi zion dofin andereak esan berrizuena ez zegoela egiatik hain urrun. HasieranClevesko andereari desplazer egin zitzaionNemoursko jauna ohartzea Saint-Andre mariska-laren etxera joan ez izanaren arrazoia bera izanzela, baina nolabaiteko atsekabea sentitu zuenberehala, amak erabat ezabatu ziolako pentsaki-zun hura Nemoursko jaunari.

Cercampeko biltzarra etenda geratu bazenere, bake-negoziaketek aurrera segitu zuten, etagauzak gertatu ziren moduagatik, otsailarenhondar aldera berriz bildu ziren Cateau-Cambre-sis hirian. Diputatu berberak itzuli ziren, etaSaint-Andre mariskala kanpoan zenez, areriobeldurgarrienetik libratu zen Nemoursko jauna,bai Clevesko anderearengana hurbiltzen zireneibehatzean jartzen zuen arretagatik, bai emaku-me harengan egin zitzakeen aurrerapenengatik.

Chartresko andereak ez zion alabari ikusara-zi nahi izan printze haren alde zeuzkan senti-menduak ezagutzen zituenik, alabak esan nahi-ko lizkiokeen gauzetan susmorik har zezan bel-durrez. Egun batez printze hari buruz mintzatzenhasi zitzaion. Gauza on asko esan zizkion, baina

Page 82: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

laudorio pozoitu ugari ere tartekatu zituen huraamoragaitza zelako ziurtasunaren gainean, etaemakumeekiko hartu-emana harentzat, atxiki-mendu sakon bat baino areago, plazerra baizikez zelako ustearen gainean.

— Nolanahi ere den —gehitu zuen—, susmoazabaldu da maitasun handia diola dofin erregina-ri. Harengana oso maiz joaten dela ere ohartuanago, eta gomendatzen dizut, ahal duzun hei-nean, hari hitz egiteari uko egin diezaiozula,buruz buru batez ere, zeren, dofin andereakzurekiko izan duen jokaera ikusirik, laster esanbaitezakete horien bien isilmandataria zarela,eta badakizu zenbateraino den desatseginahalako ospea. Nire iritzia nahi baduzu, esameshorrek iraun artean gutxixeagotan joan beharkozenuke dofin anderearenera, amodiozko abentu-ratan nahastua aurki ez zaitezen.

Clevesko andereak ez zuen inoiz deus ereentzun Nemoursko jaunaren eta dofin anderea-ren artekoaz, eta hain harritua geratu zen amakesan zionaz, eta hain garbi ikusi uste izan zuenzein neurritaraino tronpatu zen printzearen iri-tziei buruzko gauza guztietan, ezen aurpegiaren

Page 83: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eitea bera ere aldatu baitzitzaion. Chartreskoanderea horretaz ohartu zen, baina une hartanjende piloa sartu zen gelara, eta Clevesko ande-rea etxera joan eta bere gelan bakartu zen gil-tzapean.

Ezin adieraz daiteke nolako oinazea sentituzuen jakin zuenean, amak esan berria zuenarenondotik, nolako atxikimendua ari zitzaionbarruan ernatzen Nemoursko jaunaren alde.Artean ez zen ausartu bere buruari halakorikaitortzera. Orduantxe ikusi zuen harenganazeuzkan sentimenduak Clevesko jaunak hain-bestetan eskatu zizkionak berberak zirela, etaikusi ere zuen zenbateraino zen ahalkegarri,horrelako sentimenduak hainbeste merezi zituensenarraren alde ez, baizik beste norbaiten aldeedukitzea. Zauritua eta aztoratua sentitu zen,beldurturik Nemoursko jaunak ez ote zuen dofinanderearen isilmandatari gisa erabiliko, eta pen-tsakizun horrek deliberarazi zuen Chartreskoandereari oraindik esan ez ziona kontatzera.

Biharamun goizean haren logelara joan zenbere erabaki hura gauzatzeko asmoz, bainasukar pixka bat zuela aurkitu zuen Chartresko

Page 84: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

anderea, eta ez zion deus ere esan nahi izan.Ondoezak hain gauza gutxia zirudienez, Cleves-ko andereak ez zion ukorik egin afalostean dofinanderearen etxera joateari. Printzesa hura beregelan zegoen beste bizpahiru damekin batera,denak ere haren kutuntasun handienekoak.

— Nemoursko jaunaz ari ginen hizketan —esan zion erreginak, hura sartzen ikusi zue-nean—, Bruselatik itzuliz geroztik zein aldatuadagoen miretsirik. Hara joan aurretik maitalekopuru amaigabea zuen, eta hori akatsa zenharengan, zeren ardura berak baitzeuzkan halamerezimenduak zituztenekin nola ez zituztene-kin. Itzuli denez geroztik, ordea, ez ditu ezagu-tzen ez batzuk ez besteak. Sekula ez du izanhain aldaketa larririk. Nago umorea bera erealdatu zaiola, eta ez dagoela ohi bezain alai.

Clevesko andereak ez zuen deus ihardetsi,eta ahalkez pentsatzen zuen ezen bereganakomaitasunaren agerbidetzat hartuko zukeela prin-tze haren mudantzaz zioten guztia, begiak irekiizan ez balizkiote. Nolabaiteko mingostasunasentitu zuen dofin anderearekiko, horren arra-zoiak aurkitu nahian bezala eta egia inork baino

Page 85: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

hobeki ezagutzen bide zuen gauza batez harri-tua zekusalako. Ezin izan zuen etsi hari gauzabat aitortu gabe, eta gainerako damak joan zire-nean, harengana hurbildu eta, ahopean, esanzion:

— Nitaz ari al zen, Madame, arestian mintza-tu denean? Ezkutatu egin nahi al dit berori izandela Nemoursko jaunaren jokabidea aldaraziduena?

— Bidegabea zara —esan zion dofin ande-reak—, ongi dakizu ez dudala zuretzat zer ezku-taturik. Egia da, hala uste dut bederen,Nemoursko jaunak, Bruselara joan aitzin, maiteninduela aditzera emateko asmoa izan zuela,baina, itzuli ondoren, ez zait inondik ere irudituorduko gauzez oroitzen denik, eta aitor dut jakin-minez nagoela zerk aldarazi duen. Aski zailaizango da —gaineratu zuen— mataza hori nik ezaskatzea; Chartresko bidamoa, haren lagunmina, nolabaiteko begirunea didan pertsonabatez maitemindurik dago, eta bitarteko horre-zaz baliaturik, aldaketa hori zerk eragin duenjakin ahal izango dut.

Page 86: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Dofin anderea, Clevesko anderea konbentzia-razi zuen hizketa-doinu batez mintzatu zitzaion,eta hura guztia gorabehera, arestian egondakoabaino egoera lasaiago eta eztiago batean aurki-tu zen.

Amaren etxera itzuli zenean, utzi zueneanbaino askozaz okerrago zegoela jakin zuen.Sukarra areagotu egin zitzaion, eta ondoko egu-netan halako neurriraino igo zitzaion, iduri zuenkontuan hartzeko gaixotasuna izango zela. Cle-vesko anderea izugarrizko saminaldi bateanerori zen, eta ez zen deusetarako irteten amarenlogelatik. Clevesko jaunak ere hantxe igarozituen egun gehienak, bai Chartresko anderearizion estimuagatik, bai emazteari tristezian erorzedila eragozteagatik, baina bai eta ere, huraikusteko plazerragatik, ez baitzen inondik ereurritu hari zion maitasuna.

Nemoursko jaunak, betidanik adiskidetasunhandia izan baitzion Clevesko jaunari, atergabeaitortu zion sentimendu hura Bruselatik itzulizenez geroztik. Chartresko anderearen gaixoal-dian, printze hark askotan aurkitu zuen Cleveskoanderea ikusteko parada, haren senarra topatu

Page 87: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nahi zuela edo txango bat egitera haren bilazetorrela iduri eginez. Han ez zegoela ongizekien orduetan ere bilatzen zuen, eta zainegongo zelako aitzakian, Chartesko anderearengelaitzinean geratzen zen, non pertsona prestuugari baitzeuden beti. Clevesko anderea sarritanetorri ohi zen hara, eta samindurik egon arren,Nemoursko jaunari ez zitzaion iruditzen, haatik,gutxiago ederra zenik. Ikusarazten zion nolakokezka sortzen zion haren saminak, eta haindoinu eztiaz eta hain otzanaz mintzatzenzitzaion, aise konbentziarazi baitzuen ez zeladofin anderea berak maite zuena.

Ezin zezakeen eragotzi haren behakoak sor-tzen zion urduritasuna, ez eta hura ikusteak sor-tzen zion plazerra ere, baina ikusten ez zueneaneta haren behakoan aurkitzen zuen xarma huramaitasun-grinen hastapena zela pentsatzen zue-nean, gutxik egiten zuen gorroto ziola uste izate-ko, pentsakizun horrek sortarazten zion oinazea-gatik.

Chartresko anderea hainbeste gaizkitu zen,ezen haren biziaz etsitzen hasi baitziren. Zetor-kion arriskuaz medikuek esan ziotena, bere ber-

Page 88: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tutearen eta bere errukiaren pareko adore batezonartu zuen. Handik irten zirenean, bakarrik utzzezatela eta Clevesko andereari dei ziezaiotelaagindu zuen.

— Bereizi beharra dugu, alaba maitea —esanzion eskua luzatuz—. Ni joandakoan aurkitukodituzun arriskuek eta nitaz duzun beharrak,areagotu egiten didate zu uzteak sortzen didanbihozmina. Nemoursko jaunari amodiozko isuriadiozu. Ez dizut eskatzen aitor diezadazunik; jadaez naiz zure zintzotasunaz baliatzeko eta zugidatzeko gauza. Denbora luzea da amodiohorretaz ohartua naizela, baina ez dizut horretazlehenago hitz egin nahi izan, zerori ohartarazte-ko beldurrez. Aski eta sobera ezagutzen duzuorain. Amildegiaren ertzean zaude. Izugarrizkoahaleginak eta indarrak egin beharko dituzuhorri eusteko. Pentsa ezazu zenbat zor diozunzure senarrari, pentsa ezazu zenbat zor diozunzeure buruari ere, eta pentsa ezazu, zeure kabuzerdietsia duzun eta hainbeste irrikatu dudan izenon hori galduko duzula. Izan indar eta adore, enealaba, aldendu zaitez gortetik, bultza ezazusenarra norabait eraman zaitzan. Ez beldurrik

Page 89: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

izan erabaki zorrotzegiak edo zailegiak hartzea-ri, diren izugarrienak irudituagatik ere hasieran,gorteiatzearen zorigaitzak baino eztiagoak izan-go baitira horien ondorioak. Zure bertuteaz etazure betekizunaz beste arrazoirik baldin badagonik desio dudana egitera behar zaitzakeenik,esango nizuke, mundu honetatik joatean esperodudan zoriona aztora dezakeen ezer baldinbadago, zu ere, gainerako emakumeak bezala,horretan erortzen ikustea litzatekeela, bainazorigaitz horrek iritsi behar baldin badu, atsegi-nez onartuko dut heriotza, horren lekuko izan eznadin.

Clevesko anderea malkotan urtu zen amarenesku gainean, zeina bereen artean estutzen bai-tzuen, eta Chartresko andereak, bera ere hunki-turik sentitzean:

— Adio, alaba maitea —esan zion— amaidezagun batari nahiz besteari hain erdiragarriazaigun elkarrizketa hau, eta oroit zaitez, ahalbaduzu, esan berri dizudan horretaz guztiaz.

Hitz horiek esandakoan beste aldera jiratuzen, eta andere-lagunei dei ziezaiela agindu zionalabari, ez baitzion gehiago entzun eta hitz egin

Page 90: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nahi. Clevesko anderea amaren logelatik irtenzen imajina litekeen egoeran, eta Chartreskoandereak, heriotzarako prest egotea baizik ezzuen beste burutapenik izan. Bi egun gehiagobizi izan zen, eta egun horietan, ez zuen alababerriz ikusi nahi izan, zeina munduan zuen loka-rri bakarra baitzen.

Clevesko andereak izugarrizko samina senti-tzen zuen. Senarrak ez zuen unetxo bat erebakarrik uzten, eta Chartresko andereak azkenhatsa eman orduko, landara eraman zuen, harenoinazea are gehiago garraztu baizik egiten ezzuen leku hartatik urrunarazteko. Inoiz ez dahalako saminik ikusi; samurtasunak eta eskeronak parterik handiena eduki arren, Nemourskojaunaren aurka defendatzeko bere amaz zeukanbeharrak ez zion uzten halakorik sobera eduki-tzen. Bere baitara abandonaturik egoteak doha-kabe sentiarazi zuen denbora hartan doi-doi zenbere sentimenduen jabe, eta irrikaz desiratzenzuen kontsolatu eta zuzpertuko zuen norbaitaldean edukitzea. Clevesko jaunak berarekikozuen jokabideak sekula baino indar gehiagozdesiarazten zion hari zor zion ezertan hutsik ez

Page 91: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

egitea. Lehenago inoiz aitortu ez zion bezalakolaguntasuna eta samurtasuna erakusten zionsenarrari, ez zuen nahi inondik ere utz zezan, etairuditzen zitzaion harekin lotuz gero, Nemourskojaunarengandik begiratuko zuela senarrak.

Printze hura, landara etorri zen Cleveskojauna ikustera. Bere ahal guztiak egin zituen Cle-vesko andereari ere bisita egiteko, baina hark ezzion harrerarik egin nahi izan, eta nola bai bai-tzekien maitagarria baizik ezin ziezaiokeela iritzi,bere buruari hura ikustea debekatzeko eta,horretarako egokiera zuen guztietan, hurasaihesteko erabaki sendoa hartu zuen.

Clevesko jauna Parisa etorri zen gortekoeginkizunak betetzera, eta emazteari hitz emanzion biharamunean bertan itzuliko zela. Halere,egun bat geroago baizik ez zen itzuli.

— Zure zain egon nintzen atzoko egun osoan—esan zion Clevesko andereak, hura iritsizenean—. Agirika egin behar dizut agindu zeni-dan ordurako ez etortzeagatik. Badakizu nagoenegoera honetan beste saminaldi bat senti bane-za, Tournongo anderearen heriotza litzatekeelahori, zeinaren berri gaur goizean jakin baitut.

Page 92: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Berdin hunkituko nindukeen, inondik ezagutu ezbanu ere. Urrikalgarria baita beti hura bezalakoemakume gazte eta eder bat bi egunetan hil-tzea, baina, gainera, munduan gogokoen nituenpertsonetako bat zen, eta hainbat zentzu nolamerezimendu zuela zirudien.

— Arrunt atsekabetzen nau atzo ez itzuli iza-nak —erantzun zuen Clevesko jaunak—, bainahain beharrezkoa nintzaion dohakabe baten kon-tsolamenduari, ezinezkoa gertatu baitzait hurauztea. Tournongo andereaz den bezainbatean,aholku egiten dizut ez zaitezen hartaz nahigabe-turik egon, emakume zentzudun eta zure esti-muaren duin den bat bezala deitoratzen baldinbaduzu bederen.

— Harritu egiten nauzu —berrekin zion Cle-vesko andereak—, sarritan entzuna baitizut gor-tean ez zela emakumerik estimatzenago zenue-nik.

— Egia da —ihardetsi zuen—, baina emaku-meak ulertezinak dira, eta ikusten ditudanean,hain zoriontsu sentitzen naiz zu zauzkadalako,ez bainuke jakingo nire zoriona behar bestegoresten.

Page 93: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Naizena baino gehiago nauzu estimatzen—iharduki zion Clevesko andereak, haspereneginez—, eta oraindik ez da ordu zure duin nai-zenik senti dezazun. Erakutsi iezadazu, arreneskatzen dizut, zerk etsiarazi zaituen Tournongoandereaz.

— Aspaldi da etsia nagoela —erantzunzuen—, eta Sancerreko kondea maite zuela daki-dala, zeinari ezkontzeko itxaropena emana bai-tzion.

— Ez dezaket sinets —eten zion Cleveskoandereak—, Tournongo andereak, alargunduzenetik ezkontzari erakutsi izan dion urruntasu-nagatik eta sekula berriro ezkonduko ez zela jen-daurrean egin izan dituen adierazpenengatik,Sancerreri itxaropenik eman dionik.

— Hari baizik eman ez balio —erantzun zuenClevesko jaunak— ez genukeen zertaz harriturik,baina harrigarriena da aldi berean Estoutevilleriere eman diola. Oraintxe kontatuko dizut historiahori guztia.

Page 94: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

BIGARREN ZATIA«Zuk badakizu nolako adiskidetasuna diogun

Sancerrek eta biok elkarri. Halere, duela bi urteinguru, Tournongo andereaz maitemindu, etaarta handiz ezkutatu zidan hori, gainerako guz-tiei bezalaxe. Aski urrun nintzen horrelako deussusmatzetik. Tournongo anderea senarrarenheriotzaz ezin kontsola zitekeela zirudien orain-dik, eta bakartasun biluzian bizi zen. Sancerre-ren arreba zen hark ikusten zuen ia pertsonabakarra, eta haren etxean maitemindu zen San-cerrez.

»Louvren komedia bat jokatu behar zutengau batez, hasteko soilik errege eta Valentinois-ko anderearen zain zeudelarik, Valentinoiskoanderea gaizkitua zela esatera etorri ziren, etaerrege ere ez zela etorriko. Jendeak berehalapentsatu zuen erregerekin izandako liskarrenbat izango zela dukesaren eritasun hura. Bage-nekien nolako jelosia izan zion erregek Brissace-ko mariskalari hura gortean izan zen bitartean,baina Piemontera itzulia zen zenbait egun lehe-

Page 95: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nago, eta ezin genezakeen imajina haserraldiharen arrazoia.

»Sancerrerekin horri buruz solasean ari nin-tzelarik, Anvilleko jauna sartu zen aretoan, etaahapetik esan zidan, saminezko eta amorruzkoegoera urrikalgarri batean zela errege; egunbatzuk lehenago, Brissaceko mariskala zela-etaizandako liskarraren ondoren, Valentinoisekoanderearen eta bien artean bakezkoak eginzituztelarik, erregek eraztun bat eman omenzion opari gisa, bai eta eramateko eskatu ere,baina Valentinoisko anderea komediara etortze-ko apaintzen ari zen bitartean, erregek igarrizion ez zeramala eraztun hura, eta horren arra-zoia galdegin zion. Ez edukitzeak harriturik utziomen zuen dukesa. Bere gelariei eskatu zien,baina haiek, zoritxarrez, edo ongi irakatsiak izanez zirelako agian, ihardetsi zuten bazirela lauz-pabost egun ez zutela eraztuna ikusi.

«Denbora hura zen, hain justu —segitu zuenAnvilleko jaunak—, Brissaceko mariskala handikirten zela, eta erregek ez zuen zalantzarik egin,Valentinoisko andereak, agur esatearekin bate-ra, eraztuna eman ziola. Pentsakizun horrek hain

Page 96: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

bortizki berpiztu zion jeloskortasuna, artean ereerabat itzali gabea, ezen ohi ez bezala sumindubaitzen, eta mila gaitzespen egin zizkion. Beregelara joana duzu berriki, atsekabetua oso,baina ez dakit ez ote den gehiago Valentinoiskoandereak eraztuna sakrifikatu duela uste duela-ko, ala den beraren amorruak dukesa nahigabe-tuko ote zuen beldur delako».

»Anvilleko jaunak berri hura kontatzez amai-tu orduko, Sancerrerengana hurbildu nintzen,hura ere jakinaren gainean jartzera. Adierazinion orduantxe fidatu berria zidatela sekretuhura, eta beraz, beste inori kontatzea debeka-tzen niola.

»Biharamunean, nire ezkon-arrebaren etxerajoan nintzen goiz-goizetik. Tournongo andereatopatu nuen ohearen burualdean. Hark ez zuengogoko Valentinoisko anderea, eta ongi zekiennire ezkon-arrebak ere ez zuela horretaz loria-tzeko motiborik. Sancerre, komediatik irtenondoren, Tournongo anderearen etxean izanazen, nonbait. Erregeren eta dukesaren artekoeskatima jakinarazi zion emakume hari, etaTournongo anderea nire ezkon-arrebari konta-

Page 97: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzera etorria zen; jakin gabe, edo pentsatu eregabe, nerau nintzela haren maitalea jakinarengainean jarri zuena.

»Nire ezkon-arrebarengana hurbildu nintzenbezain laster, Tournongo andereari esan zion niriere esan ziezadakeela berari kontatu berriaziona, eta Tournongo anderearen baimenarenzain egon gabe, nire ezkon-arrebak berak konta-tu zidan, hitzez hitz, nik Sancerreri aurreko arra-tsean esan niona. Pentsa dezakezu zein txundi-turik geratu nintzen. Tournongo andereari soegin, eta aztoratua zegoela iritzi nion. Aztora-mendu hark susmoren bat piztu zidan, izan ere,Sancerreri baizik ez bainion kontatu, eta harkkomediatik irtetean utzi ninduen, horretarakoarrazoirik eman gabe. Oroitu nintzen Tournongoanderea neurriz gain goraipatzen entzuna nuelainoiz. Gauza horiek guztiek zabaldu zizkidatenbegiak, eta ez zitzaidan nekeza gertatu asma-tzea andere hura gorteiatzen zuela, eta ni utziondoan, hura ikustera joana zela.

»Abentura hura ezkutatzen zidala jakiteakhainbeste mindu ninduen, ezen hainbat eta hain-bat gauza esan bainion Tournongo andereari,

Page 98: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

egin berria zuen arinkeria hartaz ohartarazi zute-nak. Zalgurdiraino lagundu eta adierazi nion,uztearekin batera, neuretzat nahiko nukeelaerregeren eta Valentinoisko anderearen artekoeskatima kontatu zionaren zoriona.

»Bet-betan, Sancerreren bila jo nuen. Agirakaegin, eta esan nion ezagutzen nuela Tournongoandereari zion zaletasuna, nahiz ez nion aipatunola jakin nuen. Berak aitortu behar izan zidan.Segidan, jakinarazi nion nola izan nuen horrenezagutza, eta hark, beren abenturaren xeheta-sunak azaldu zizkidan. Esan zidan, etxeko gaz-teena izan arren, eta hain etekin ona irrikatzetikaski urrun egonagatik ere, harekin ezkontzekoerabakia hartua zuela. Ezin liteke egon ni nengo-ena baino harrituago. Ezkontza hura lehenbaile-hen gauza zezala esan nion Sancerreri, zerenedozer itxaron baitzitekeen jendearen begietaraegiatik hain urrun zegoen antzezkizuna jokatze-ko abilezia izan zuen emakume batengandik.Tournongo anderea benetan doluturik egonazela ihardetsi zidan, baina berak harengana izanzuen amodiozko isuriak dolu hura gainditzenlagundu zion arren, hari ezinezkoa zitzaiola bat-

Page 99: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

batean halako aldaketa handi bat ezagutzeraematea. Beste hainbat arrazoi ere azaldu zizki-dan hura desenkusatzeko, zenbateraino maite-mindua zegoen ikusarazi zidatenak. Ziurtatuzidan baimena lortuko zuela harengandik bienarteko amodioa ezagut nezan, zeren, izan ere,Tournongo anderea izan baitzen amodio horrenjakinaren gainean jarri ninduena. Hala, bada,horretara bultzatu zuen, nahiz neke handiz, etanik, berehala aurrerapen handiak egin nituenhaien kutuntasunean.

»Ez dut sekula ikusi bere maitalearekiko hainjokabide zintzoa eta atsegina agertu duen ema-kumerik. Alabaina, oraindik doluturik agertzekofazak kezkarazi egiten ninduen une oro. Sance-rre hain zegoen maitemindua eta pozik berare-kin zuen jokaeragatik, ez baitzen ausartzenberen arteko ezkontza gauza zezaten presatze-ra, beldurrez ez ote zuen uste izango interesaga-tik desiratzen zuela, benetako maitasun batega-tik baino gehiago. Nolanahi ere, gai horretazmintzatu zitzaion, eta bazirudien ezkontzeradeliberaturik zegoela. Ordu arte bizi izan zenekobakardade hura uzten eta jendartera itzultzen

Page 100: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ere hasia zen. Nire ezkon-arrebaren etxera etorriohi zen gortearen zati bat bertan aurkitzen zenorduetan. Sancerre inoiz gutxitan baizik ez zenetortzen, baina arratsero han zirenek eta sarri-tan ikusten zutenek, zinez maitagarria iriztenzioten emakume hari.

»Bere bakardade hura uzten hasi eta denbo-ra gutxira, Sancerrek nolabaiteko hoztasuna iga-rri uste izan zuen andere hark zion maitasunean.Maiz hitz egin zidan horretaz, haren kexuei ino-lako funtsik eman ez nien arren. Baina, azkenik,nola esan baitzidan beren arteko ezkontza finka-tu behar bidean, antza urruntzen ari zela, sines-ten hasi nintzen ez zuela oker egiten hartaz kez-katzean. Ihardetsi nion ezen, Tournongo ande-rearen maitasun-grinak bi urte iraun ondorenorain urritua bazegoen ere, ez zegoela horretazzertan harriturik; ezen, urritua ez egonagatikere, amodio hura ez baldin bazen ezkontzerabehartzeko bezain indartsua, ez zuela hargatikarranguraz egon beharrik. Ezkontza hark, jen-dearen begietara, oso kalte handia egingo ziolaTournongo andereari, ez bakarrik bera nahikoaetekin ona ez zelako harentzat, baizik eta haren

Page 101: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

omenari ekarriko zion kalteagatik ere, eta beraz,berak desira zezakeen gauza bakarra, hark iru-zurrik ez egitea eta sasi-itxaropenik ez emateazela. Esan nion orduan, baldin eta hark ezbazuen ezkontzeko adina indar, edo beste nor-bait maite zuela aitortzen bazion, ez zuela zertansamurturik, ez eta kexaturik ere, baizik eta esti-mua eta onespena ukan behar ziola.

«Neronentzat hartuko nukeen aholkua eman-go dizut —esan nion—, zeren zintzotasunakhalako heinean hunkitzen bainau, uste baitutnire maitaleak eta are nire emazteak ere aitortu-ko balit beste norbait laket zaiola, mindu egingonintzatekeela, baina ez nintzatekeela ordeasuminduko. Maitalearen edo senarraren pertso-naia utzi, eta hari aholku ematen eta errukiaagertzen saiatuko nintzateke».

Hitz horiek gorritu egin zuten Clevesko ande-rea, eta aurkitzen zen egoerarekin halako antze-kotasuna igarri zion hari, ezen ustekabean harra-patu baitzuen, eta luzaz bere onera etorri ezinikeduki zuen asaldura batek astindu zuen.

«Sancerrek Tournongo anderearekin hitzegin zuen —segitu zuen Clevesko jaunak—. Nik

Page 102: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

aholkatu guztia azaldu zion, baina andere hark,halako arduraz lasaitu zuen, eta hain zirudienmindua susmo haiekin, guztiz ezabatu baitziz-kion haiek denak. Emakume hark, halere, Sance-rrek egin beharreko bidaia ustez nahikoa luzebaten ondorenera arte gibelatu zuen beren arte-ko ezkontza, baina hain ongi jokatu zen Sance-rreren irteera arte, eta hain zirudien samindua,uste izan bainuen, Sancerrek bezain ongi, zinezmaite zuela. Hiru hilabete inguru dira hura parti-turik, eta haren ezaldian, gutxitan ikusi dut Tour-nongo anderea. Izan ere, osoki zeuretzat hartuaeduki nauzu, eta Sancerre laster itzultzekoa zelabaizik ez nekien.

»Herenegun, Parisa iristean, jakin nuen Tour-nongo anderea hila zela. Sancerreren etxeramandatari bat igorri nuen haren berri ba otezekiten jakitera. Bezperan iritsia zela ziurtatuzidaten, Tournongo anderearen heriotza-egu-nean hain justu. Bet-betan joan nintzaion ikuste-ra, zein egoeratan aurkituko nuen jabeturik,baina haren samindurak mukuru gainditu zuenimajinatu nuena.

Page 103: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

»Inoiz ez dut ikusi hain oinaze sakonik, ez etahain samurrik ere. Ikusi ninduen une bereanbesarkatu ninduen, malkotan urturik: «Ez dutgehiago ikusiko —esan zidan—, ez dut gehiagoikusiko, hilik dago! Ez nintzen haren duin, bainaberehala jarraikiko diot».

»Horren ondotik, isildu egin zen, eta gero,aldian aldian, gauza bera errepikatuz beti («Hiladago, eta ez dut berriro ikusiko!»), oihuka etanegar-zotinka hasten zen ostera, eta zentzuagaldua zuen gizon baten antzera ibili zen. Esanzidan bere ezaldian ez zuela sarritan haren gutu-nik jaso, baina horrek ez zuela harritzen, zerenongi ezagutzen baitzuen andere hura, eta baze-kien zer neke ematen zion gutunak idazteramenturatzeak. Ez zuen zalantzarik egiten bera-rekin ezkonduko zela itzultzen zenean. Inoiz izanden pertsonarik maitagarriena eta leialena baili-tzan behatzen zion, eta hark samurki maitezuela eta berarekin betiko elkartuko zela ustezuen une batean galdu zuen. Pentsakizun horiekguztiek bihozmin bortitz batean hondoratuzuten. Horrek, guztiz abaildurik utzi zuen, eta,

Page 104: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

aitor dut, hunkiturik sentitu nintzen beste erre-mediorik gabe.

»Hantxe utzi behar izan nuen, halere, errege-gana joateko. Zin egin nion berehala itzuliko nin-tzela. Itzuli ere itzuli nintzen, eta sekula ez naizhain harritua geratu, utzi nuenaz hain bestelakoegoera hartan aurkitu nuenean bezala. Zutikzegoen bere gelan, aurpegiera haserrekor batez,noiz batetik bestera ibiliz, noiz geldituz, beresenetik aterea balego bezala. «Zatoz, zatoz —esan zidan— zatoz munduko gizonik etsituenaikustera. Arestian nintzena baino mila aldiz atse-kabeagoa bainaiz, eta Tournongo andereaz jakinberri dudana, haren heriotza bera baino okerra-goa baita».

»Uste nuen oinazeak osoki aztoraturik zuela,eta ez nuen imajinatzen ahal zer gauza okerra-gorik izan zitekeen maite dugun eta maite gai-tuen emakume baten heriotza baino. Esan nion,haren samindurak muga bat izan zuen bitarteanonetsi niola halakorik, eta neronek ere bat eginnuela horretan berarekin, baina ez niola errukirikizango baldin etsipenean erortzen eta zentzuagaltzen bazuen.

Page 105: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

«Zoriontsua izango nintzateke oso, baldinzentzua eta bizia bera ere galdu izan banitu —egin zuen oihu—. Tournongo anderea desleialazitzaidan, eta haren heriotzaren berri izan dudanbiharamunean ezagutu ditut haren desleialtasu-na eta traizioa, sekula inork sentitu duen oinaze-rik bizienek eta maitasunik samurrenek niregogoa menderatua eta erdiratua duten unebatean, hain justu. Inoiz izan den gauzarik bete-ginena eta niretzat akasgabeena balitz bezalaharen oroitzapena bihotzean txertaturik dauka-dan une batean ohartu naiz tronpatua izan nai-zela eta hark ez duela merezi deitore egin die-zaiodan. Dena dela, leiala izan balitzait bezalanau haren heriotzak samintzen, eta hil ez balitzbezala dut haren desleialtasuna sentitzen. Alda-keta hori haren heriotza baino lehen ezagutuizan banu bederen, jeloskortasunak, suminaketa amorruak guztiz hartuko ninduketen, etanolabait ere sorgortu, haren galerak sortu didanoinazearen aurka, baina ezin kontsola naitekeeneta ezin gorrota dezakedan egoera bateannago».

Page 106: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

»Igar dezakezu zenbateraino harritu ninduenSancerre esaten ari zitzaidanak. Galdetu nion eanola jakin zuen esan berria zidana. Azaldu zidannola, ni haren gelatik irten eta berehala, Estou-teville etorri zitzaion ikustera, zeinak ez baitze-kien deus Tournongo andereari zion maitasunaz,beraren lagun mina izan arren. Esan zidan eseriaurretik ere aieneka hasi zitzaiola, eta barkame-na eskatzen ziola jakitera emango zion huraezkutatu izanagatik. Erruki zedila eskatzen zion,bere bihotza irekitzera zetorkiolako, eta Tour-nongo anderearen heriotzagatik munduko gizo-nik nahigabetuena zekusalako bere aurrean.

«Izen horrek —esan zidan Sancerrek— hainustekabean harrapatu ninduen, nire lehen bul-tzada hura baino nahigabetuagoa nintzela esa-tea izan baitzen, baina ez nuen indarrik izan,ordea, hartaz mintzatzeko. Hizketan segitu zuen,eta esan zidan bazirela sei hilabete hartaz mai-temindurik zegoela; beti nahi izan zidala esan,baina hark berariaz eta halako aginpideaz debe-katu ziola, ez baitzen ausartu desobeditzera;laket izan zitzaion unetik bertatik maite izanzuela, mundu guztiari ezkutatu ziotela beren

Page 107: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

maitasuna, inoiz ez zela jendaurrean harenetxean izan, senarraren heriotzaz kontsolatzekoplazerra ukan zuela, eta azken batean, anderehura hil zen denbora hartan elkarrekin ezkontze-kotan zirela, baina ezkontza hark, maitasunezkogrinaren ondorio zena, obligazioaren eta mene-kotasunaren ondorio iduri zezakeela; eta orobat,haren aitaren gogoa limurtua zuela, ezkontzekoagindua eman zezan, hartara ez baitzen harenjokaeran aldaketa nabarmenegia gertatuko,berriro ezkontzetik hain urrun egon ondoren».

«Estouteville mintzatu zitzaidan bitartean —esan zidan Sancerrek— fede eman nien harenhitzei, egiantzekoak iruditu zitzaizkidalako, etaTournongo anderea maitatzen hasi omen zengarai hura, hain justu, mudatua zela irudituzitzaidan garaia zelako. Baina une bat geroago,gezurtitzat jo nuen, edo amesletzat bederen.Hari esateko puntuan egon nintzen, baina gero,gauzak argi ziezazkidala nahi izan nuen, eta gal-derak egin nizkion, nire zalantzak ikusarazi...Azken batean, hainbeste ahalegindu nintzen nirezorigaitzaz ziur egoteko, galdetu ere egin baitzi-dan ea ezagutzen al nuen Tournongo anderea-

Page 108: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ren idazkera. Ohe gainean jarri zizkidan harenlau gutun eta argazki bat. Une hartantxe, nireanaia sartu zen. Estoutevillek hain zeukan mal-koz betea bere begitartea, irten beharrean aurki-tu baitzen halakorik ez ikustera emateko. Esanzidan gauean itzuliko zela utzitakoaren bila, etanik, anaia irtenarazi nuen, gaizkiturik nengoela-ko aitzakiaz. Izan ere, utzi zizkidaten gutun haiekikusteko irrikaz nengoen, Estoutevillek arestianesandako guztia gezurtatuko zidan zerbait aurki-tuko nuelakoan. Baina, ondikotz! Zer ez nuenhan aurkitu! Nolako samurtasuna! Nolako zinegi-teak! Nolako ezkon-agintzak! Nolako gutunak!Sekula ez dit niri halakorik idatzi. Hortaz —gaine-ratu zuen—, aldi berean dastatu nituen heriotza-ren oinazea eta desleialtasunarena. Sarritanparekatuak izan diren bi gaitz dituzu horiek,baina inoiz ez ditu pertsona berak aldi bereansentitu. Aitor dut, nire ahalkerako, gehiago sen-titzen dudala haren galera ezen ez harenmudantza. Ezin dezaket errudun gisa juzka, ezharen heriotza onartzeko heinean bederen. Bizi-rik balego, plazer nuke hari gaitzespenak egineta mendeku hartzea, egin bidegabekeria ikusa-

Page 109: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

raziz. Baina ez dut gehiago ikusiko —berrekinzion—, ez dut berriro ikusiko. Zorigaitz hori,denik eta zorigaitzik handiena duzu. Bizia itzulinahiko nioke nirearen truke. Nahi ezinezkoa,ordea! Itzuliko balitz, Estoutevillerentzat bizikobailitzateke. Zeinen zoriontsua nintzen atzo! —egin zuen oihu—. Munduko gizonik atsekabetue-na nintzen, baina nire atsekabea arrazoizkoazen, eta nolabaiteko eztitasuna aurkitzen nuenpentsatuz ez nuela sekula nire burua kontsolatubeharrik izango. Gaur, aldiz, bidegabeak diranire sentimendu guztiak; benetako amodio isuribati zor niokeen oinazezko eskaintza bera egitendiot irudizko amodio bati. Ez dezaket gorrota etaez maita haren oroitzapena. Ezin naiteke kontso-la, ez eta nahigabetu ere. Bederen —esan zidan,bat-batean nigana itzuliz— mesede egizu, otoieskatzen dizut, ez dezadan sekula Estoutevilleikus. Haren izen soilak izuikara eragiten dit.Badakit, ongi jakin ere, ez dudala inolako arra-zoirik hartaz kexu izateko; errua nirea izan daTournongo anderea maite nuela ezkutatzeaga-tik. Hark jakin izan balu ez zen harekin lotukoziurrenik, eta hura ere ez zitzaidan desleiala

Page 110: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

izango. Bila etorri zitzaidan bere oinazea konta-tzera. Errukia piztu zuen nigan. Arrazoiz piztuere! —egin zuen oihu—. Tournongo andereamaite zuen, hark ere bai bera, eta ez du gehiagoikusiko. Ohartzen naiz, ordea, ezinezkoa izangozaidala harenganako gorrotorik ez sentitzea. Etaberriro eskatzen dizut, arren, ahal duzuna egindezazula nik berriro ikus ez dezadan».

»Sancerre negarrez hasi zen kolpetik, Tour-nongo anderea deitoratuz, hari hitz eginez etamunduko gauzarik samurrenak esanez. Halere,berehala itzuli zen gorrotora, kexuetara, gaitzes-penetara eta haren aurkako biraoetara. Hainbortxazko egoeran ikusirik, ohartu nintzen bestenorbaiten sorospena ere beharko nuela harengogoa baretzen laguntzeko. Mandatari bat bida-li nuen haren anaiaren bila, erregerenean utzibainuen arestian. Hura sartu aurretik, gelaitzine-ra irten nintzaion mintzatzera, eta Sancerre zeinegoeratan aurkitzen zen azaldu nion. Beharrezkoaginduak eman genituen Estouteville gehiagoikus ez zezan, eta gauaren zati bat eman genuenhura arrazoibidean sar zedin eginahalean. Gaurgoizean are atsekabetuago aurkitu dut. Anaia

Page 111: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

lagun egiten geratu zaio, eta ni zure ondora itzu-li naiz.»

— Ezin liteke egon nagoena baino harrituago—esan zuen orduan Clevesko andereak—. Eznuen uste Tournongo anderea gauza zenik inormaitatu, eta gero, hari iruzur egiteko.

— Artezia eta itxurakeria —berrekin zion Cle-vesko jaunak— ez dira sekula iritsi andere harkeraman dituen mailaraino. Ohar zaitez, Sance-rrek berarentzat aldatua zela uste izan zuenean,zinez zegoela aldatua, ordurako jada hasia bai-tzen Estouteville maitatzen. Tournongo ande-reak esan zion berak kontsolatzen zuela senarra-ren heriotzaz eta bera zela bakardade handihura uztearen arrazoia, eta Sancerreri irudituzitzaion gu biok hartu erabakia zela horren zer-gatia, alegia, hark ez zuela jadanik atsekabetuaagertu behar gehiago. Tournongo andereak,beren arteko hartu-eman hura ezkuta zezalaonartarazi zion Estoutevilleri, eta bidenabar,aitaren aginduz ezkontzera behartua zegoelakoitxurak egin zitzala, andere hark bere izen onarizion errespetuaren ondorioa balitz bezala. Etaaldiz, Sancerre abandonatzeko baizik ez zen,

Page 112: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

hark zertaz kexaturik izan ez zezan. Beharrezkoada, beraz, ni berriro hara itzul nadin —segituzuen Clevesko jaunak— dohakabe hori ikustera,eta uste dut beharrezkoa dela orobat, zu ereParisa itzul zaitezen. Ordu da jendea ikus deza-zun, eta ukorik ezin egin diezaiokezun bisitarikopuru amaigabe hori etxean har dezazun.

Clevesko andereak ontzat hartu zuen itzul-tzea, eta biharamunean bertan itzuli zen.Nemoursko jaunaz zen bezainbatean, Cleveskoanderea inoiz baino are lasaiago aurkitzen zen.Chartresko andereak hiltamuan esandako guz-tiak eta haren heriotzaren oinazeak sorgortasunbat sortua zioten bere sentimenduetan, etahorrek, guztiz ezabatuak zeudela sinestarazizion.

Iritsi zeneko arratsean bertan, dofin andereaetorri zitzaion ikustera, eta haren doluan izanzuen partea aitortu ondoren, esan zion, pentsa-kizun triste haiek urruntze aldera, ezaldi hartangortean gertatutako gauza guztiak nahi zizkiolaerakutsi. Isilpeko gauza asko kontatu zizkionberehala.

Page 113: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Baina, batez ere, irrikaz nago zuri konta-tzeko —gaineratu zuen— Nemoursko jauna itsu-tuki maitemindua dagoela, eta adiskiderik mine-nek ere, haren ezkutukoen berri jakin ez, eta gai-nera, ezin asma dezaketela nor izan daitekeenharen maiteñoa. Maitasun hori, alabaina, hain daindartsua, koroa baten itxaropena gutxiestera,edo hobeto esan, abandonatzera eraman baitu.

Dofin andereak berehala azaldu zuen Ingala-terran gertatua.

«Anvilleko jaunak esanda jakin dut —segituzuen— esan berri dizudana. Gaur goizean konta-tu dit nola Nemoursko jaunaren bila irten ziteze-la agindu zuen bart erregek, Lignerollesen gutunbatzuei buruz hari hitz egiteko asmoz, zeinak,Ingalaterratik itzultzeko eskaerarekin batera,erregeri idatzi baitio jada ezin desenkusa deza-keela Nemoursko jaunaren atzerapena Ingalate-rrako erreginaren aurrean; erregina hura gaitzi-tzen hasia dagoela, eta oraindik baiezkorik emanez badu ere, nahikoa esan duela bidaia bat egi-tera menturarazteko. Erregek Nemoursko jauna-ri irakurri dio gutun hori, eta hark, serioski hitzegin ordez, hastapenetan egin zuen moduan,

Page 114: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

barre, txantxa, eta trufa besterik ez du egin Lig-nerollesen itxaropenen bizkarretik. Hark esanada, baldin Ingalaterrara joatera menturatukobalitz erreginaren ustezko senargai bezala,horren arrakastaz ziur egon gabe, Europa guz-tiak gaitzetsiko liokeela bere ausarkeria.

»Bidenabar, iruditzen zait —gehitu zuenNemoursko jaunak— alferrik galduko nukeelanire denbora, baldin orain egingo banu bidaiahori, Espainiako erregea erregina horrekinezkontzeko eginbideetan dabilenean. Menturazez zen aurkari beldurgarria izango gorteatzekontua balitz soilik, baina uste dut, ezkontza battarteko denean, Berorren Maiestateak ez didalagomendatuko harekin lehian hasterik».

«Oraingo honetan gomendatuko nizuke —berrekin zion erregek—, baina ez zenuke harilehian zer irabazirik. Badakit beste pentsakizunbatzuk darabiltzala, eta, ibiliko ez balitu ere, hainegoera txarrean irten zen Marie erregina Espai-niako uztarritik, sinestezina baita haren ahizpakberriro hara itzuli nahi izatea, eta elkarrekinbatera dauden hainbeste koroen distirak lilura-tzea».

Page 115: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

«Baldin distira horrek ez balu liluratuko —ihardetsi zion Nemoursko jaunak—, irudi lukemaitasunean zoriontsu bizi nahiko lukeela.Milord Courtenay maitatua du lehendik; badirazenbait urte horretaz. Marie erreginak ere maiteizan zuen, eta harekin ezkonduko zen, Ingalate-rra guztiaren onespenaz, jakin ez balu Elisabethahizparen gaztetasunak eta edertasunak gehia-go hunkitzen zutela erreinatzeko itxaropenakbaino. Berorren Maiestateak badaki hark bihoriengana sentitu zuen jelosiazko oldarrak bul-tzaturik, presondegian sartu zituela bi-biak,ondoren Milord Courtenay erbesteratu zuela, etaazken buruan, Espainiako erregearekin ezkon-tzera deliberatu zela bera. Uste dut Elisabethek,egun tronuan ezarria baitugu, laster deitukoduela milord hori bere ondora, eta jada lehendikmaitatu duen gizon bat aukeratuko duela, osoatsegina bera, berarengatik hainbat eta hainbatsofrimendu pasea, eta ez inoiz ikusi ez duen bes-teren bat».

«Zure iritzikoa nintzateke —erantzun zionerregek— baldin Courtenay oraindik bizirik bale-go, baina jakin dut, eta badira zenbait egun

Page 116: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

horretaz, Paduan hil dela, non atzerriratua bai-tzeukaten. Argi dakusat —gehitu zuen,Nemoursko jaunari agur esanez— beharrezkoadela zure ezkontza dofin jaunarena balitz bezalaprestatzea, eta enbaxadoreak bidaltzea Ingala-terrako erreginaren ezteietara».

»Anvilleko jauna eta Bidamo jauna, horiekere erregeren etxean baitzeuden Nemourskojaunarekin batera, etsirik zeuden Nemourskojauna menderatua daukan maitasun hori bera ezote den hain xede handiosetik urrunaraztenduena. Bidamoak, zeinak beste inork baino hur-bilagotik jarraikitzen baitio, Martiguesko ande-reari adierazi dio hainbeste aldatu dela printzehori, jada ez baitu ezagutzen, eta gehiena txun-ditzen duena inolako hartu-emanetan ez ikusteadela, ez eta ezkutatzen den ordu jakinik ere, etahorregatik uste du, ez duela inolako hartu-ema-nik maite duen pertsonarekin, eta horrexek bila-karazi duela Nemoursko jauna hain ezezagun,berak dion maitasuna bihurtzen ez dion emaku-me bat maite duelako, hain zuzen.»

Nolako pozoia Clevesko anderearentzat dofinanderearen hizketaldia! Nola ez zuen, bada,

Page 117: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

bere burua ikusiko izen ezagunik gabeko pertso-na hartan, eta nola ez zen sentituko, bada, eskeronez eta samurtasunez hunkitua, jakinik berarenbihotza erdiratua zuen printze hark, susmagarriezin gerta zekiokeen bide batetik, berarengana-ko amodioa ezkutatzen ziola mundu guztiari, etaberarenganako maitasunagatik uko egiten ziolakoroa baten itxaropenari? Halatan, ezin adierazliteke, ez zer sentitu zuen, eta ez nolako asaldu-ra jabetu zitzaion ere. Dofin andereak arretazbehatu izan balio, aise igarriko zuen esan berriakzizkion gauzak ez zitzaizkiola axolagabe. Bainanola ez baitzuen egiaren inolako aierurik, solasa-ri lotu zitzaion berriro, horri buruz inolako gogo-etarik egin gabe.

— Anvilleko jaunak —gaineratu zuen—, zei-nak, esan berri dizudan legez, xehetasun oroeman baitit, bera baino jakitunago irizten dit.Halako iritzi ona du nire xarmez, ezen etsia bai-tago Nemoursko jaunarengan hain aldaketa han-diak eragin ditzakeen pertsona bakarra neraunaizela.

Page 118: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Dofin andereak esandako azken ele horiek,une batzuk lehenago eragin zioten ez bezalakoaztoramena sortu zioten Clevesko andereari.

— Aise aski bil ninteke nerau ere Anvillekojaunaren iritzira —ihardetsi zuen—, izan ere, bis-takoa baita, Madame, berori bezalako printzesabatek baizik ezin dezakeela Ingalaterrako erregi-na errefusatzea eragin.

— Aitortuko nizuke baneki —iharduki ziondofin andereak—, eta jakingo nuke egia balitz.Gisa horretako grinak ez zaizkio itzurtzen eragindituenari, berauek baitira lehenak konturatzen.Nemoursko jaunak sekula ez dit zenbait arraita-sun arin baizik agertu, baina halere, hain aldehandia dago oraindaino niregana izan duenjokaeraren eta orain duenaren artean, ezen argierantzun baitiezazuket ni ez naizela, inondik ere,Ingalaterrako koroari dion axolagabekeriarenarrazoia.

Zure ondoan airean joaten zait gogoa —gehi-tu zuen dofin andereak— eta ahaztu egiten zaitMadame ikustera joan beharra dudala. Badakizubakea gauzatzear dagoela, baina ez dakizuEspainiako erregeak ez duela ezein artikulu

Page 119: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

onartu nahi izan, printzesa horrekin bera ezkon-tzeko baldintzapean izan ezik, eta ez don Carlosbere seme printzea. Errege, horretara deliberatuaurretik, guztiz atsekabetu da, baina azkeneanonetsi du, eta oraintxe joana da Madamerenga-na, berri hori jakinaraztera. Bihozmindurik dago-elakoan nago, Espainiako erregearen adin etaumoreko gizon batekin ezkontzea ez baita gauzaatsegingarria, batik bat harentzat, zeinak lehengaztetasunaren xalotasun guztiari edertasunaeransten baitio, eta ikusi gabe ere, zaletasunaizan dion printze gazte batekin ezkontzeko irri-kaz baitzegoen. Ez dakit desiratzen duen mene-kotasun guztia aurkituko duen erregek haren-gan. Hura ikus dezadala agindu dit, badakielakohark maite nauela, eta uste duelako botererikizan dezakedala haren gogoan. Ondoren, bestebisitaldi bat egingo dut aski desberdina. Eleketaalaian aritzera joango naiz erregeren arrebaMadamerengana. Dena erabakita dago Saboiakojaunarekin ezkon dadin. Hura hementxe izangoda denbora gutxi barru. Printzesa honen edade-ko inor ez da sekula hain pozez beterik egonezkonduko dela eta. Inoiz ikusi ez den edertasun

Page 120: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eta handitasun batez agertuko da gortea, etaatsekabeturik bazaude ere, beharrezkoa zaiguetor zaitezen, atzerritarrei hala-holako edertasu-nik ez dugula ikusarazten laguntzera.

Hitz horien ondoren, dofin andereak aguresan zion Clevesko andereari, eta biharamu-nean, mundu guztiak jakin zuen Madamerenezkontzaren berri. Hurrengo egunetan, errege-erreginak Clevesko anderea ikustera joan ziren.Nemoursko jaunak, zeinak sekulako egonezineziguriki baitzuen haren etorrera eta sutsuki desi-ratzen baitzuen lekukorik gabe hitz egin ahal iza-tea, mundu guztia irtenik inor gehiago etorrikoez bide zen ordura arte itxaron zuen haren etxe-ra joateko. Halaxe, bere asmoak burutu, etaazken bisitariak irteten ari zirela iritsi zen bera.

Printzesa ohean zegoen etzanda, bero egitenzuen, eta Nemoursko jaunaren ikustaldiak gorri-tasun bat eragin zion, haren edertasuna inondikere urritu ez zuena. Nemoursko jauna aurrezaurre eseri zitzaion, zinezko amodioek sortu ohiduten uzkurtasun eta herabetasunaz. Denborabatez egon zen hitzik egin ezinik. Clevesko ande-rea ere hura bezain uzkur zegoen, eta halatan,

Page 121: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

denbora luzez gorde zuten isiltasuna. Azkenik,Nemoursko jaunak hizketari ekin, eta zenbaitkonplimendu egin zizkion haren atsekabeari.Clevesko anderea, gai hari buruzko elkarrizketa-rekin segitzeari eder iritzirik, luzaz mintzatuzitzaion eduki berri zuen galeraz, eta azkenikesan zion, denborak bere oinazearen bortxagutxitu liezaiokeen arren, hain bihotzondokolarria geratuko zitzaiola betiko, ez baitzen seku-la lehengo bera izango beraren umorea.

— Atsekabe handiek eta maitasun grina bor-titzek —iharduki zuen Nemoursko jaunak— alda-keta handiak eragin ohi dituzte gogoan; nitazden bezainbatean, Flandesetik itzuli naizenezgeroztik, ez dut neure burua ezagutzen. Jendeaskok igarri du aldaketa hori, eta dofin andereakberak ere horretaz hitz egin zidan atzo.

— Egia da —erantzun zuen Clevesko ande-reak— hark igarri duela, eta uste dut entzunadiodala zerbait horri buruz.

— Ez zait desplazer, Madame —segitu zuenNemoursko jaunak— hura horretaz ohartu izana,baina nahiago nuke ez baledi hura bakarra izanhorretaz ohartua. Zenbait pertsonaren aurrean

Page 122: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ez gara ausartzen geure amodioaren agerbiderikematen axolagabeak zaizkien gauzen bidez bai-zik, eta maite ditugula aditzera ematera ausar-tzen ez garenez, nahi izaten dugu ikus dezatela,bederen, ez dugula nahi beste inork maita gai-tzan. Nahi izaten dugu jakin dezatela ez dagoelaedertasunik, zeinahi mailatakoa ere, axolagabe-ziaz baizik behatuko ez diogunik, eta halaber, ezdagoela erdietsi nahi dugun koroarik, haiekberriro gehiago ez ikuste aldera. Emakumeek —segitu zuen—, berengana dugun amodiozko isu-ria juzkatzean, kontuan izan ohi dute zenbatekoarta hartzen dugun berei laket izaten edo berenlagunartea bilatzen, baina ez da gauza zailahaien bila ibiltzearen plazerrera abandonatzea.Zailena, aitzitik, horretatik ihes egitea da, haienalde ditugun sentimenduak jendeari eta arehaiei ere agertarazteko beldurrez. Eta benetakoatxikimendu bat are hobeki adierazten duenzera, izan garenaren guztiz bestelako bilakatzeada, eta inolako handinahirik edota plazerrik ezizatea, bizitza guztian bataren nahiz bestearenatzetik ibili ondoren.

Page 123: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko andereak ongi baino hobeto uler-tzen zuen hitz horietan zeukan partea. Iruditzenzitzaion erantzun egin behar ziela, eta halakorikez paira. Iruditzen zitzaion, orobat, ez zituelaentzun behar, ez eta aditzera eman behar ereberari zuzenduak bailiran hartzen zituenik. Ustezuen hitz egin behar zuela, eta uste zuen ezzuela deus esan behar. Nemoursko jaunarensolasa atsegingarria eta iraingarria zitzaion heinberean. Dofin andereak pentsarazi zion guztia-ren berrespena zekusan hitz haietan; adeitasu-netik eta begirunetik zerbait bazutela iruditzenzitzaion, baina aldi berean ausarkeriatik zerbaiteta adigarritik aski ere bai. Clevesko andereakprintze haren aldera zuen isuriak, ezin mendera-tuzko asaldura eragiten zion. Izan ere, atsegindugun gizon baten hitzik ilunenek aztoramenhandiagoa eragin ohi digute, atsegin ez dugungizon baten aitormen irekienek baino. Halabada, zer ihardetsi ez zekiela geratu zen, etaNemoursko jauna haren isiltasunaz ohartukozen, zeinak ez baitzion aieru txarrik sortukosegur, baldin eta Clevesko jaunak elkarrizketahura eta bisita bera ere bukarazi ez balitu.

Page 124: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Printze hura Sancerreren berriak kontatzerazetorkion emazteari, baina Clevesko andereakez zuen jakinahi berezirik abentura haren jarrai-penaz. Hain zegoen aztoratua gertatu berriazenaz, nekez ezkuta baitzezakeen bere gogoa-ren kezkagarria. Gogoeta egiteko aske sentituzenean, argi ikusi zuen zein erraturik zegoen,Nemoursko jauna axolagabea baizik ez zitzaiolauste izanik. Nemoursko jaunak esan berri zionak,hark iguriki zezakeen zirrara guztia eragin zion,eta halaber, haren amodioaz guztiz konbentzia-razi. Printze haren ekintzak ongiegi lotzenzitzaizkien hitzei, eta ez zioten zalantzarakobiderik uzten printzesa hari. Clevesko anderea,harrezkero, ez zen loriatuko gehiago maiteko ezzuenik, eta inoiz horren agerbiderik ez emateadesiratu zuen soilik. Langintza zaila zen ordea,dagoeneko ezagutzen baitzituen horren nekeak.Bazekien hori erdiesteko bide bakarra printzeharen presentzia saihestea zela, eta doluak ohibaino bakartiago bizitzeko modua eskaintzenzionez, estakuru horrezaz baliatu zen hark ikuszezakeen lekuetara gehiago ez joateko. Hala,beraz, tristezia sakon batek kolpatu zuen; ama-

Page 125: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ren heriotzak zirudien horren arrazoia eta ezzuten beste arrazoirik bilatu.

Nemoursko jauna etsia zegoen ez zuelaandere hura ia inoiz gehiago ikusiko, eta jakinikez zuela aurkituko gorte osoa egon ohi zen ezeinbilkura eta dibertimendutan, bera ere ezin zite-keen delibera haietan agertzera. Ehizarako zale-tasun handi baten itxurak egin zituen, eta erre-ginen etxeetan bilkurak egiten ziren egunetanehizaldiak prestatzen zituen. Erialdi arin bataitzakiatzat baliatu zuen etxean geratzeko, eta,bidenabar, Clevesko anderea agertuko ez zelaongi zekien leku guztietara ez joateko.

Clevesko jauna ere denbora bertsuan erituzen gutxi gora-behera. Emaztea ez zen harengelatik irten erialdiak iraun zuen bitartean, bainaonera egin eta jendea ikusten hasi zenean —horien artean Nemoursko jauna, zeinak, atsegi-na izateko estakuruaz, hantxe ematen baitzuenegunaren zatirik handiena—, Clevesko andereakuste izan zuen ez zuela leku hartan gehiago ego-terik. Hura etorri zen lehen egunetan, ordea, ezzuen handik irteteko indarrik izan. Denboraluzeegi zen hura ikusi gabe, ikusi nahi ez izatera

Page 126: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

deliberatzeko. Printze hark, gai orokorrei buruz-koa zirudien hizketa modu batez, nahiz Cleveskoandereak ongi konprenitzen zuen —bazuelakozerikusirik hark etxean esan zionarekin—,modua aurkitu zuen Clevesko andereari aditzeraemateko amets egitera joaten zela ehizara, etaez zela bilkuretara joaten bera ez zelako halako-etan izaten.

Clevesko andereak, azkenik, senarrarengelatik irteteko deliberoa hartu zuen, Nemours-ko jauna han aurkituz gero. Alabaina, izugarrizkobortxa batez baizik ez zuen lortu. Printze harkargi ikusi zuen, halere, ihesean zebilkiola, etahagitz hunkitu zuen horrek.

Clevesko jaunak ez zion kontu gehiegirik eginemaztearen jokabideari hasieran, baina ohartuzen azkenik hark ez zuela bere gelan egon nahiizaten jende ugari zenean. Horretaz mintzatuzitzaion, eta emazteak ihardetsi zion ez zuelauste, egokitasunez, arratsero gorteko pertsonagazteenekin elkartzea komeni zitzaionik. Orduarte ohi zuena baino bizimodu bakartiagoa era-matea ontzat eman zezala eskatzen zion, zerenbertuteak eta amaren presentziak gauza gehiegi

Page 127: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

onetsi baitzituzten, beraren edadeko emakumebatek ezin eraman zitzakeenak.

Clevesko jaunak, zeina eztitasun eta begiru-ne handiz jokatzen baitzen eskuarki bere emaz-tearekin, ez zuen jokaera hura agertu orduan,eta esan zion ez zuela inola ere nahi jokabidezalda zedin. Clevesko anderea esateko puntuanegon zen zurrumurrua zabaldu zela jendarteanNemoursko jauna beraz maitemindurik zegoela,baina ez zuen haren izenik aipatzeko indarrikizan. Ahalketu zen, halaber, sasi-arrazoi batezbaliatu nahi izan zuelako, eta berari buruz hainiritzi ona zuen gizon bati egia desitxuratu nahiizan ziolako.

Zenbait egun geroago, zirkuluaren garaian,erreginarenean zegoen errege. Horoskopoez etairagarpenez ari ziren solasean, eta iritzi kontraja-rriak zituzten halakoei zor zitzaien sinesmenarengainean. Erreginak fede handia ematen zien;haren iritziz, hainbeste gauza iragarri ondorenhainbeste ziren gertatuak, ezen ezin duda baitzi-tekeen ziurtasunik ez zegoela zientzia hartan.Beste batzuek zioten, aldiz, iragarpen kopuruamaigabea eginagatik ere, hain gutxi zirela egia

Page 128: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

bilakatu, ezen argi ikus baitzitekeen halabeha-rraren fruitu baizik ez zirela.

— Behinola, jakinmin handia izan nuen etor-kizunaz —esan zuen erregek—, baina hainbestegauza faltsu eta hain egiantza gutxiko esan diz-kidate, etsirik bainago ez dagoela deus ziurtasu-nez jakiterik. Duela zenbait urte, gizon bat etorrizen hona, astrologia gaietan entzute handikoa.Mundu guztia joan zitzaion ikustera. Ni ere joannintzen besteak bezalaxe, baina nor nintzenazaldu gabe, eta Guiseko eta Escarsko jaunakeraman nituen neurekin. Aurretik pasatzekoesan nien. Astrologoa, alabaina, nigana zenlehenik zuzendu, beste bien nagusi juzkatubanindu bezala. Menturaz ezagutzen ninduen.Nolanahi ere den, gauza bat esan zidan, nireezagutzarik ez zuela konbentzitu ninduena. Ira-garri zidan dueluan hilko nindutela. Gero, Guise-ko jaunari esan zion gibeletik hilko zutela, etaEscarsi, zaldi batek burua hautsiko ziola ostikoz.Iragarpen hark mindu egin zuen Guiseko jauna,ihes egiteaz salatu izan balute bezala. Escars ezzen batere poztu jakin zuenean hain istripu zori-gaiztoko batez amaituko zuela bizitza. Azke-

Page 129: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nean, arras muzindurik irten ginen hirurak astro-logoarenetik. Ez dakit zer gertatuko zaien Guise-ko jaunari eta Escarsi, baina ez dirudi, inondikere, ni dueluan hilko naizenik. Bakea egin duguorain berriki Espainiako erregeak eta biok, bainaegin ez bagenu ere, ez dut uste gudukatukoginatekeenik, edota desafiatuko nukeenik, nireaita errege zenak Carlos V.a desafiatu zuenbezala.

Erregek iragarri zioten zorigaitzaren berrieman zuenean, astrologiaren alde zeudenek ber-tan behera utzi zuten horren aldezpena, etaados etorri ziren ez zitzaiola inolako sinesterikeman behar.

— Nitaz den bezainbatean —esan zuen ahotsgoran Nemoursko jaunak—, mundu osoan hala-ko sinesteei gutxien zor dien gizona nauzue —eta Clevesko anderearengana jiratuz, aldame-nean baitzeukan—: iragarri didate —esan zionahapetik— zoriontsu izango nintzela maitasunikbortitzena eta adeitsuena izango diodan pertso-naren ontasunei esker. Zerorrek juzkatzen ahalduzu, Madame, iragarpenak sinetsi behar ditu-danentz.

Page 130: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Dofin andereak, zeinak uste izan baitzuen,Nemoursko jaunak ahots goran esan zuenarenkariaz, egindako iragarpen faltsuren bat-edozatekeela ahapean zioena, galdegin zion printzehari ea zer zen Clevesko andereari esan berriziona. Hain gogo biziko pertsona izan ez balitz,harri eta zur utziko zukeen galdera hark, bainasolasari deblauki berrekin, eta:

— Esaten nion, Madame —ihardetsi zuen—,iragarpenek hain fortuna handira nautela gora-tzen, ez bainintzateke ausartuko halakorik desi-ratzera ere.

— Baldin iragarpen hori besterik ez badizuteegin —iharduki zion dofin andereak irribarrez—,eta Ingalaterrako afera gogoan dudalarik,gomendatuko dizut ez dezazula arbuia astrolo-giaren izen ona, arrazoiak aurki baititzakezuhorren alde agertzeko.

Clevesko andereak ongi ulertu zuen zer esannahi zuen dofin andereak, baina ongi zekien,halaber, Nemoursko jaunak adierazi nahi izanzuen fortuna hura ez zela Ingalaterrako erregeizatea.

Page 131: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Nola denbora luzea igaro baitzen Cleveskoandereari ama hil zitzaionetik, beharrezkoa zenjendartean agertzen hastea, eta gorteko eginbi-deak ohi zituen moduan betetzea. Dofin ande-rearen etxean ikusi ohi zuen Nemoursko jauna.Clevesko jaunaren etxean ere ikusten zuen,sarritan etortzen baitzen hara, bere edadekobeste zenbait pertsona presturekin batera,gehiegi ez nabarmentzearren. Baina Cleveskoandereak aztoraturik baizik ezin zezakeen ikus,eta hark aise aski igartzen zion hori.

Haren behakoa saihesten eta beste edonoribaino gutxiago hitz egiten hainbat neke hartua-gatik ere, barne-mugida batek eraginda zenbaitgauza itzuri zitzaizkion, zeintzuek printzeari pen-tsarazi baitzioten bazuela tokitxoren bat Cleves-ko anderearen bihotzean. Hain ernea ez zenbeste edozein gizon ez zatekeen horretaz ohar-tuko menturaz, baina printze hura, hainbestealdiz izan zen ordurako maitatua, zail baitzenhark ez jakitea noiz maite zuten. Argi zekusanGuiseko zalduna beraren aurkaria zela, eta besteprintze hark ere bazekien Nemoursko jaunahalaxe zela berarentzat. Gortean egia ezagutzen

Page 132: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuen gizon bakarra zen hura. Zeuzkan interesekbesteak baino begizoliago bilakatu zuten. Horre-la, beren sentimenduez zuten elkar ezagutzak,halako garraztasun bat eragiten zien, gauza guz-tietan suma zitekeena, nahiz ez ziren iritsi liskarbatean lehertzera. Hala eta guztiz ere, elkarrenkontra zeuden gauza guztietan. Beti kontrakoalderdietan egongo ziren zinta-karreretan,borrokaldietan, oztopo-lasterketetan eta erregekparte hartzen zuen dibertimendu guztietan, etahain zen handia elkarri zioten ondamua, ezinbaitzitekeen inola ere ezkuta.

Clevesko andereari sarritan etortzen zitzaiongogora Ingalaterrako afera. Iruditzen zitzaionNemoursko jaunak ezingo ziela buru egin errege-ren aholkuei eta Lignerollesen eskariei. Cleveskoandereak kezkaz zekusan Lignerolles oraindikitzuli gabea zela, eta egonezinez igurikitzenzuen haren etorrera. Haren mugimenduak segituizan balitu, arta handiz jakingo zituen aferaharen nondik norakoak oro, baina jakinmina era-giten zion sentimendu horrek berak, hori ezkuta-tzera hertsatzen zuen, eta Elisabeth erreginarenedertasunaz, adimenduaz eta umoreaz landa, ez

Page 133: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuen besterik jakin. Haren potret bat eramanzuten behin erregerenera, desio zukeena bainoederragoa iritzi ziolarik, eta ezin izan zuen etsiederragotua zegoela esan gabe.

— Ez dut hala uste —ekin zion dofin ande-reak, hura ere hantxe baitzegoen—; printzesahorrek fama du ederra dela eta ohikoa bainoaskoz gorago dagoen adimena duela, eta ongidakit hori, eredutzat jarri izan didatelako bizitzaguztian. Maitagarria behar du izan, baldin bereama Bolenako Anaren antzik badu. Emakumebatek inoiz ez du hark adina xarma eta liluraizan, ez izaeran eta ez jokaeran ere. Entzuna dutharen begitarteak bazuela zerbait bizigarri etabereizgarri, eta ez zuela gainerako edertasuningelesen inolako antzik.

— Iruditzen zait, halaber —berrekin zion Cle-vesko andereak—, Frantzian sortua zela esanizan dutela.

— Hala uste dutenak erraturik daude —eran-tzun zuen dofin andereak—. Bi hitzetan kontatu-ko dizut haren historia:

«Ingalaterrako etxe on batean sortu zen.Henri VIII.ak haren ama-ahizpak maitatu zituen,

Page 134: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eta susmoa ere izan dute haren alaba ez oteden. Henri VII.aren arrebarekin, Louis XII.arenemazte izango zenarekin, etorri zen hona. Prin-tzesa gazte eta atsegin hark atsekabe handiahartu zuen, senarra hil ondoren Frantziako gor-tea utzi behar izan zuenean, baina Bolenako Anaezin izan zen partitzera deliberatu, bere ande-rearen gurari berak eduki arren. Errege zenduahartaz maitemindurik zegoen, eta Claude erregi-naren ohorezko andere-lagun bezala geratu zen.Erregina hura hil eta gero, erregeren arreba Mar-guerite andereak —Alençongo dukesa, eta gero-ra Nafarroako erregina izan zenak, zeinari buruz-ko ipuinak ikusiak izango baitituzu—, bere ondo-ra deitu zuen, eta printzesa haren aldamenean,erlijio berriaren hastapenak ikasi zituen. Ingala-terrara itzuli zen geroago, eta han, mundu guz-tia liluratu zuen. Herri guztiek gogoko dituztenfrantses jokamoldeak agertzen zituen: ongiabesten zuen eta miresgarriki dantzatzen zen.Aragoako Katalina erreginaren ohorezko andere-lagun izendatu zuten, eta errege Henri VIII. zora-menez maitemindu zen hartaz.

Page 135: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

»Wolseyko kardinalak, haren begikoa etalehen ministro zenak, aitasantutza lortzea irrika-tu zuen, baina nonbait, enperadorearekin pozikizaki ez —ez baitzion sustengurik eman asmohorretan—, mendeku hartzea erabaki zuen, etabidenabar, haren errege eta nagusiak Frantzia-rekin bat egin zezala lortzea. Henri VIII.ari sines-tarazi zion enperadorearen izebarekin gauzatuezkontza hura baliogabea zela, eta Alençongodukesarekin ezkontzea proposatu zion, zeinarensenarra orduantxe hil berria baitzen. BolenakoAnak, goranahi handiak zeuzkanez, erregetzaragidatuko zuen bide bat bezala zekusan dibortziohura. Lutherren erlijioaren hastapenak ematenhasi zitzaion Ingalaterrako erregeari, eta Erro-man Henriren dibortzioa faboratzera bultzatuzuen errege zendua, modu horretan Alençongoanderearekin ezkonduko zela espero baitzuen.Wolseyko kardinalak, beste estakuru batzukbaliatuz, Frantziara bidal zezatela erdietsi zuen,afera hori bideratzera, baina haren nagusiak ezzuen onartu halako proposamenik egin zedin,eta agindu bat bidali zuen Calaisera, ezkontzahorren gainean hitzik ere ez zezatela egin.

Page 136: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

»Frantziatik itzuli zenean, erregeren gisakoohoreekin egin zioten harrera Wolseyko kardina-lari. Erregeren ezein begikok ez ditu inoiz harro-keria eta handikeria hain gora eraman. Berakapailatu zuen bi erregeen arteko elkarrizketa,eta egin, Boulognen egin zen. François I.ak HenriVIII.ari eskua luzatu zion, baina hark ez zuenhartu nahi izan. Egundoko arrandiaz egin zutenelkarrekiko lehen hartu-emana, eta berentzateginarazi zituzten janzkiak bezalakoak trukatuzituzten. Oroitzen naiz entzun izana nola erregezenduak Ingalaterrako erregeari bidali zizkionakkarmin koloreko satinezkoak ziren, triangeluanapain-apain jarriak eta perla eta diamantezjosiak, bai eta belus txuriko jantzi bat ere, urrezbordatua. Boulognen zenbait egun egin ondoren,Calaisera itzuli ziren berriro. Bolenako AnakHenri VIII.arenean hartu zuen ostatu, erreginabaten pareko handitasunez, eta François I.akere, benetan hala balitz bezalako opariak egineta ohore berberak eskaini zizkion. Azkenik,bederatzi urteko amodio baten ondoren, harekinezkondu zen Henri, beraren lehen ezkontzadesegin zedin itxaron gabe, zeina aspaldidanik

Page 137: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eskatua baitzuen Erroman. Aita santuak harenkontrako eskumikuak bota zituen berehala, etaHenri, hainbesteraino sumindu zen, ezen, erlijioburu gisa agerturik, dakusazun zorigaiztokomudantza horretara bultzatu baitzuen Ingalate-rra osoa.

»Bolenako Anak ez zuen luzaroan dastatuhanditasun hura. Izan ere, Aragoako Katalina hil-dakoan handitasun hura sendotua zuela usteizan bazuen ere, halako egun batez, berarenanaia Rocheforteko bizkondeak antolatzenzituen zinta-karreretara gorte guztiarekin baterajoana zelarik, hain jelosia bortitzak kolpatu zuenerrege, ezen brastakoan alde egin baitzuen eki-taldi haietatik, eta Londresa itzuli zenean mana-tu zuen erregina, Rocheforteko bizkondea etaprintzesaren maitale nahiz isilmandataritzatzeuzkaten beste guztiak atxilotu zitzatela. Jelos-kortasun hura orduantxe jaioa zela zirudienarren, bazen zenbait denbora Rocheforteko biz-kondesak kezka hori sortua ziola, zeinak, sena-rrak erreginarekin zuen lotura hertsia jasan ezi-nik, erregeri ikusarazi baitzion adiskidetasunhorrek zuela hobena, eta horrela, printze hark,

Page 138: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zeinak Jeanne Seymour ere maite baitzuen bes-talde, Bolenako Anarekikoak egiteaz bestedesiorik ez zuen izan. Hiru aste baino lehen,erregina horren eta haren anaiaren epaiketaegin zedila manatu zuen, horiei lepoa moztu, etaJeanne Seymourrekin ezkondu zen bera. Anitzemakume izan zituen ondoren, batzuk arbuiatuedo besteak erail zituenak, eta horien artean,Catherine Howard, Rocheforteko kondesaren isil-mandataria izan zena, eta harekin batera lepoamoztuz hil zuena. Bolenako Anari egotzi zizkio-ten krimen berberengatik zigortu zuten hura ere,eta Henri VIII.a, berriz, ikaragarrizko loditasunbatek itota hil zen.»

Dofin anderearen kontakizuna aditzen egonziren dama guztiek eskerrak eman zizkiotenIngalaterrako gorteari buruz hain irakaspen onakemateagatik, bai eta, besteak beste, Cleveskoandereak ere, zeinari ezinezkoa izan zitzaion Eli-sabeth erreginari buruzko hainbat galdera egingabe etsitzea.

Dofin erreginak gorteko emakume eder guz-tien potret txikituak eginarazten zituen, bereama erreginari bidaltzeko. Clevesko andereare-

Page 139: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

na amaitu zuten egunean, Dofin anderea harenetxera joana zen arratsaldea igarotzera.Nemoursko jaunak ez zuen hutsik egin, eta han-txe zegoen bera ere. Ez zuen aukerarik galtzenClevesko anderea ikusteko, nahiz ez zuen adi-tzera ematen, haatik, horren bila zebilenik. Hainzegoen ederra egun hartan, orduantxe maite-minduko zatekeen, lehendik egon ez balitz. Ezzen ausartzen, halere, begiak harengan landatu-rik edukitzera hari orrazketan zebilzkion bitar-tean, eta beldur zen hari so egoteak sortzen zionplazerra sobera nabarmendu zekion.

Dofin andereak emaztearen potret txiki bateskatu zion Clevesko jaunari, amaitzen ari zirenbeste haren ondoan ikusteko asmoz. Mundu guz-tiak bere iritzia eman zuen batari nahiz besteariburuz, eta Clevesko andereak agindu zion mar-golariari, aurkeztu berria zuten hartan berregokizezala zertxobait beraren orrazkera. Margola-riak, esana betez, potret hura zegoen zorrotikatera eta, haren gainean lan egin ondoren,mahaian jarri zuen berriro.

Denbora luzea zen Nemoursko jaunak desira-tzen zuela Clevesko anderearen potreta eduki-

Page 140: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzea. Clevesko jaunak zeukana ikusi zuenean,ezin eutsizko gogoa sentitu zuen samurki maita-tua sentitzen zen senar baten eskuetatik huraebasteko, eta pentsatu zuen, leku hartan zeudenpertsona guztien artetik, ez ziotela beste inoribaino susmo gehiago hartuko berari.

Dofin anderea ohean zegoen eseria, eta aha-petik ari zitzaion Clevesko andereari, zeinaharen aurrean baitzegoen zutik. Clevesko ande-reak, erdi irekiak zeuden errezelen artetik,Nemoursko jauna hauteman zuen, ohearen oine-tan zegoen mahaiaren kontra zuelarik bizkarra,eta ikusi zuen, burua itzuli gabe, zerbait hartzenzuela abilki mahaiaren gainetik. Ez zitzaion zailgertatu beraren potreta zela asmatzea, eta hainasaldatu zen, ezen dofin anderea ohartu baitzenez zitzaiola entzuten ari, eta zeri behatzen ziongaldegin zion ahots goran. Hitz horiek entzutean,itzuli egin zen Nemoursko jauna. Clevesko ande-rearen begiak topatu zituen, berarengan finka-tuak artean, eta uste izan zuen bazitekeela eginberri zuena hark ikusi izana.

Clevesko anderea aztoratua zegoen oso.Arrazoiak potret hura eskatzeko agintzen zion,

Page 141: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

baina publikoki eskatzea, printze hark berareki-ko zituen sentimenduak mundu guztiari jakina-raztea zen, eta bakarka eskatzea, berriz, harkzeukan amodio grinaz mintzatzera bultzatzea ia.Azkenik pentsatu zuen hobe zela gauzak berekasa joan zitezen uztea, eta asko poztu zen harimesede bat egiten ziolako, egiten zionik erehark jakin gabe. Nemoursko jaunak, Cleveskoanderearen aztoramenaz oharturik eta horrenarrazoia ere erdi igarririk, hurbildu eta, ahapetik,esan zion:

— Ikusi baduzu zer egitera ausartu naizen,joka ezazu arren ontasunez, Andere, eta utziiezadazu sinesten ez duzula horren ezagutzarik.Ez naiz ausartzen besterik eskatzera.

Eta hitz horiek esan eta gero, urrundu eginzen, erantzun zezan itxaron gabe.

Dofin anderea etxetik irten zen osteratxo bategitera, dama guztiek atzetik jarraika zituelarik,eta Nemoursko jauna bere etxera bakartu zen,Clevesko anderearen potreta edukitzearen zorio-na jendaurrean ezin eramanik. Halako maitasunbatek sentiaraz dezakeen atseginik biziena sen-titzen zuen; izan ere, gorteko pertsonarik maita-

Page 142: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

garriena maite zuen, hark ere maita zezala lortuzuen, hark kontra egin arren, eta haren ekintzaguztietan, lehen gaztetasunaren lañotasuneanamodioak eragiten duen artegatasun eta aztora-men hori zekusan.

Gauean potret haren bila ibili ziren arta han-diz. Hark egon behar zuen kaxa aurkitua zute-nez, ez zuten susmatu ebatsia izan zela, eta non-bait halabeharrez eroria zatekeela uste izanzuten. Galera hark Clevesko jauna nahigabetuzuen, eta haren bila alferrik ibili ondoren, emaz-teari esan zion, baina halakorik pentsatzen ezzuela ikusarazteko moduan, zalantzarik gabemaitale ezkuturen bat eduki behar zuela, etahari eman ziola potret hori, edo hark ebatsi zuelabestela, maitale bat baizik ezin zitekeelakopoztu kaxarik gabeko margolan hura edukirik.

Hitz horiek, nahiz barrezka esan zituen, zirra-ra bizia eragin zuten Clevesko anderearen izpiri-tuan, eta kezkaz bete zioten gogoa. Gogoetaegin zuen Nemoursko jaunaren aldera bultza-tzen zuen amodio isuriaren bortxaz. Ohartu zenjada ez zela jabe ez bere hitzez, eta ez bere begi-tarteaz ere. Oroitu zen Lignerolles itzulia zela:

Page 143: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

harrezkero ez zion zertan beldurrik izanik Ingala-terrako aferari, dofin anderearen gaineko sus-morik ere ez zuen, baina, azken batean, haren-gandik babestuko zuen deus ere ez zeukan, etaberaz, urrunduz baizik ezin zitekeen seguruegon. Baina nola ez baitzen gauza handik urrun-tzeko, larritasun handi batean aurkitzen zen,harentzat ezbehar handiena bide zen horretanerortzeko zorian; hots, Nemoursko jaunari zionamodio isuria ikusarazteko zorian. Chartreskoandereak hiltamuan esan zizkion gauza guztiezoroitu zen, eta, halaber, galaikerien itsasoanbarreneratu baino lehen era guztietako arretak—izan zitezkeen zailenak izanik ere— har zitzanemandako aholku guztiez. Gogora etorri zitzaionClevesko jaunak, Tournongo andereaz mintzozelarik, zintzotasunari buruz azaldu ziona. Irudi-tu zitzaion Nemoursko jaunaren alde zuen amo-dio hura aitortu behar ziola. Pentsakizun horrekluzaz kezkatu zuen; ordea, segituan, halako kez-karik eduki izanaz harriturik, erokeriatzat jozuen, eta zer hauta egin ez jakitearen harrakausiki zuen berriro.

Page 144: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Bakea sinaturik zegoen. Elisabeth anderea,horren aurka gogor lehiatu arren, azkenik delibe-ratua zen bere aita erregeri obeditzera. Albakodukea izendatu zuten errege katolikoaren ize-nean harekin ezkontzera etortzeko, eta aurkibehar zuen iritsi. Saboiako dukea ere itxarotenzuten, erregeren arreba Madamerekin ezkontze-ra baitzetorren eta haren ezteiak ere aldi bereanegitekoak baitziren. Eztei horiek ospe handitanegitea —gortearen zuzentasuna eta handitasunanabarmenaraziko zuten libertimenduen bidez—besterik ez zuen desio erregek. Dantza etakomedia mailan egin zitezkeen gauzarik handie-nak proposatu zituzten, baina erregek arrunte-giak iritzi zien libertimendu horiei, eta distirahandiago batekoak nahi izan zituen. Zaldun-gudu bat egitea erabaki zuen, non atzerritarrakgonbidatu eta jende xehea ikusle izan baitzite-keen. Printze eta jaun gazte guztiak atseginezbildu ziren erregeren nahira, eta batez ere,Ferrarako dukea, Guiseko jauna eta Nemourskojauna, zeintzuk aise gailentzen baitzitzaizkienbeste guztiei era horretako jardueretan. Horie-

Page 145: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

xek hautatu zituen erregek, zaldun-guduko laulehiaburu izateko.

Erresuma guztira aldarrika iragarri zutenekainaren 15az geroztik Parisko hirian iragaitzazabalduko zutela, Berorren Maiestate Txit Kris-tauak nola Ferrarako duke Alphonse Estekoak,Guiseko duke François Lorrainekoak etaNemoursko duke Jacques Saboiakoak halamanaturik, menturazale guztien kontra defenda-tzeko, eta lehen borrokaldia zaldiz izango zelagudatokian, bi saiotan, lau lantza-kolpetara, etabeste bat gehiago damen alde; bigarren borro-kaldia, ezpata-kolpez, buruz buru nahiz binaka,gudazelaiko buruek erabakitzen zuten bezala;hirugarren borrokaldia oinez, hiru astamakil-kolpe eta sei ezpata-ukalditara. Halaber, lehia-buruek hornituko zizkietela lantzak, ezpatak etaastamakilak, erasotzaileek aukeratu bezala, eta,lasterka zihoazelarik, inork zaldi bati emanezgero, lehiatik kanporaraziko zutela. Lau gudaze-lai buru izango zirela aginduak emateko, eta lan-tza gehien hautsi eta borrokan hobekien arituta-ko erasotzaileek sari bat jasoko zutela, horrenbalioa epaileek ezkutuan gordeko zutelarik. Era-

Page 146: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

sotzaile guztiek, frantziarrek nahiz atzerritarrek,gudazelaiaren mutur batean mailaditik zintzilikegongo ziren ezkutuetako bat edo batzuk, auke-ran, ukitu beharko zituztela. Armada-buru bataurkituko zutela han, eta hark egingo ziela kasu,zeukaten mailaren eta ukitu ezkutuen araberaerroldatuz. Erasotzaileak beharturik egongo zire-la beren ezkutu eta armak eramango zituen aito-ren semeren bat bilatzera, hark mailaditik esekizitzan haien arma eta ezkutuak, zaldun-guduahasi baino hiru egun lehenago, eta hala ezbazen, ez zietela harrerarik egingo lehiaburuenbaiespenik gabe.

Gudazelai handi bat eraiki zuten Bastillatikhurbil, Tournellesko gaztelutik hasi, Saint-Antoi-ne kalea gurutzatu eta erregeren zalditegirainozihoana. Bi saihetsetan mailadiak eta jarlekuakzeuden, eta halaber, galeria gisako batzuk era-tzen zituzten zenbait gelatxo estali, begien bete-garri, eta horietan, pertsona kopuru amaigabeabil zitekeen. Harrezkero, printze eta jaun guztienardura bakarra beharrezko aginduak emateaizan zen, hala jendaurrean distiraz agertzeko,nola, bai eta ere, beren guda-ikur eta ezauga-

Page 147: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

rrietan beren maiteñoen aipamena egingo zuengauza adeitsuren bat gehitzeko.

Albako dukea iritsi baino zenbait egun lehe-nago, erregek pilota partida bat jokatu zuenNemoursko jaunarekin, Guiseko zaldunarekineta Chartresko bidamoarekin. Haiek jokatzenikustera joan ziren erreginak, atzetik dama guz-tiak jarraika zihoazkiela, eta besteak beste, Cle-vesko anderea. Partida amaitu eta gero, pilotale-kutik irteten ari zirenean, Chastelart dofin erregi-nagana hurbildu eta esan zion halabeharrak mai-tasunezko gutun bat utzi berria zuela berareneskuetan, Nemoursko jaunaren sakeletik eroria.Erregina horrek, zeina beti jakinminez egotenbaitzen printze hari zegozkion gauza orotan,gutun hura eman ziezaiola eskatu zion Chaste-larti. Dofin anderea, hura hartu, eta berehalaabiatu zen erregina bere amaginarrebaren bila,zeina erregerekin baitzihoan gudazelaiko lanakikustera. Han denboratxo bat eman ondoren,aspaldi ez zela erosaraziak zituen zenbait zaldiekartzeko agindu zuen erregek. Artean hezigabeak, zaldi gainera igo nahi izan zuen, etaatzetik joan zitzaizkion guztiei ere igotzeko

Page 148: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

manatu zien. Erregek eta Nemoursko jaunaksuharrenak hautatu zituzten. Zaldi haiek, ordea,elkarrengana oldartu ziren. Nemoursko jaunak,errege kolpatzeko beldurrez, atzerantz eginzuen bortizki, eta zaldien hezilekuko zutoinbaten aurka jotzeraino gidatu zuen zaldia, hala-ko bortxaz, ezen astinduak kordokarazi egin bai-tzuen. Lasterka joan ziren harengana, eta larrikizauritua zegoela uste izan zuten. Clevesko ande-reak, besteek uste izan zutena baino zaurituagoiritzi zion. Harenganako ardurek halako heineanerdiratu eta asaldatu zuten, ez baitzen kezkatuaztoramen hura ezkutatzeaz. Erreginekin bateraharengana hurbildu zen, eta halako aurpegierazurbil batez hurbildu ere, ezen Guiseko zaldunabezain ernea ez zen beste edozein ere ohartukobaitzatekeen horretaz. Halatan, Guiseko jaunakaise igarri zion asaldura hura, eta arta gehiagojarri zuen Clevesko anderea aurkitzen zen egoe-ran ezen ez Nemoursko jaunarenean. Printzeakhartu kolpeak hain zorabio larria eragin zion,denbora batez eduki baitzuen burua heltzen zio-ten eskuen gainean bermaturik. Burua altxatuzuenean, Clevesko anderea ikusi zuen lehenik.

Page 149: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Andere haren aurpegian antzeman zuen nolakoerrukia sentitzen zuen beraren alde, eta berakere, zein hunkitua zegoen jakitera ematekomodu batez behatu zion. Berehala, eskerrakeman zizkien erreginei, erakutsi zioten ontasu-nagatik, eta haien aurrean aurkitu zen egoeraga-tik desenkusatu zen. Erregek atseden hartzerajoan zedila agindu zion.

Clevesko anderea, hartutako izualdia pasaeta oneratu zenean, berehala gogoeta egitenhasi zen larrialdi hartan eman zituen agerpideengainean. Guiseko zaldunak ez zion denboraluzean utzi, ordea, hartaz inor konturatu ez zela-ko itxaropena edukitzen. Eskua luzatu zion guda-zelaitik kanpora eramateko.

— Nemoursko jauna baino errukarriagonauzu nerau, Madame —esan zion—. Barka ieza-dazu zugana dudan begirune hondogabea unebatez ahanzten badut, eta ikusi berri dudanhorrek sentiarazi didan oinaze sakona zurebegietara agertzen badut. Zuri mintzatzekoadina ausardia hartzen dudan lehen aldia da, etaazkena ere izango da. Heriotzak, edo betikourruntzeak bederen, jada gehiago ezin bizi naite-

Page 150: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

keen leku batetik baztertuko naute, zeren zuribehatzera ausartzen diren guztiak ni bezaindohakabeak zirela sinestearen kontsolamendutristea galdu baitut.

Clevesko andereak hitz lardaskatu batzuekinbaizik ez zuen erantzun, Guiseko zaldunarenhitzek zer esan nahi zuten ulertu ez balu bezala.Beste garai batean iraintzat hartuko zukeenberaren alde zituen sentimenduez hitz egin izanbalio. Une hartan, aldiz, berak Nemoursko jauna-ren alde zeuzkanez hura ohartarazi izanarenatsekabea baizik ez zuen sentitzen. Guiseko zal-duna hain zegoen konbentzitua eta hain oinaze-tua, egun hartatik bertatik erabaki baitzuen inoizez pentsatzea Clevesko andereak maitatukozuela. Baina hain zaila eta hain loriatsua zeritzanlangintza hura albora uzteko, besteren batbeharko zuen, haren handitasunak arduraturikedukiko zuena. Rodas menderatzeko gogoa eginzitzaion. Lehendik ere izan zuen asmo hori. Etagaztetasunaren lorean, mende hartako printzehandienetako baten sona erdietsi zuen uneanHeriok mundutik eraman zuenean, bizia galtzeaksortu zion atsekabe bakarra hain asmo ederra

Page 151: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

gauzatzerik ez izana iruditu zitzaion, segurtzatbaitzeukan horren arrakasta, hartuak zituen artaguztiei esker.

Clevesko anderea gudazelaitik irten ondorenerreginaren etxera joan zen, gertatutakoa gogo-an katigaturik. Nemoursko jauna geroxeago iritsizen, arropa bikainez jantzia, jazotako ezbeharhura sentitzen ez zuen gizon baten moduan. Ohibaino alaiago zirudien, eta ikusi uste zuenaksortu arraitasunak aire bat zemaion, bere berez-ko xarma areagotzen ziona. Mundu guztia harrieta zur geratu zen sartu zenean, eta denek gal-degin zioten bere egoeraz, Clevesko andereakizan ezik, zeina tximiniaren aldamenean egonbaitzen, hura ikusi izanaren aztarnarik emangabe. Errege, zegoen gelatxotik irten, eta, bes-teek inguratua zutela ikusirik, bere ondora deituzuen, izandako abenturaz mintza zekion.Nemoursko jaunak, Clevesko anderearen ondo-ondotik igarotzean, honela esan zion ahapetik:

— Zure errukiaren agerbideak jaso ditutgaur, Madame, baina ez dira izan inork bainogehiago merezi ditudan era horretakoak.

Page 152: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko andereak garbi sumatzen zuenprintze hura jada ohartua zela nolako samurta-sunez jokatu zen arestian, eta haren hitzek era-kutsi zioten ez zebilela oker. Jada bere sentimen-duak ezkutatzeko gauza ez zela ikustea eta Gui-seko zaldunari horiek agertu izana, mingarriazitzaion oso. Asko sofritzen zuen, halaber,Nemoursko jaunak ere ezagutzen zituelako,baina azken oinaze hori ez zen hain erabatekoa,eta, nolabait ere, eztitasun batez nahastua zego-en.

Dofin erregina, zeinak jakinmin handia bai-tzuen Chastelartek eman gutunak zer zioen ikus-teko, Clevesko anderearengana hurbildu zen:

— Zoaz gutun hau irakurtzera —esan zion—.Nemoursko jaunari zuzendua dago, eta, itxuraguztien arabera, beste maitale guztiengandikurrundu duen maiteño horrena duzu. Ezinabazaizu orain irakurtzea, gorde ezazu. Zatozarratsean nire logelara. Orduan itzuliko didazu,eta esango didazu idazkera hori ezagutzen alduzun.

Hitz horiek esan ondoren, dofin andereak Cle-vesko anderea utzi zuen, hain harriturik eta hala-

Page 153: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ko txundidura batean utzi ere, ezen luzaz egonbaitzen bere lekutik ezin mugiturik. Ezinegonaketa asaldurak hartua zuten osoki, eta, beraz, ezzitzaion zilegi erreginarenean gehiago egotea.Etxera joan zen handik, nahiz hura ez zen etxe-ra biltzen zen ohiko ordua. Esku dardarti batezeusten zion gutunari. Hain nahasian zeuzkanbere pentsakizun guztiak, ez baitzuen bakar batere garbi bereizten; inoiz sentitu ez zuen bezala-ko oinaze pairaezin eta ezezagun batek inarros-ten zion barrua. Bere gelatxoan aurkitu zenbezain laster, gutuna ireki, eta ondokoa irakurrizuen:

GUTUNASobera maite izan zaitut igar diezadakezun

mudantza nire aldakortasunaren fruitu izan dai-tekeenik sinesteko. Jakinarazi nahi dizut zurefideltasun eza dela horren arrazoia. Harriturikegongo zara, noski, zure fideltasun ezaz mintzonatzaizulako; izan ere, hain trebeki ezkutatu bai-tidazu, eta nik ere hainbesteko arta hartu baituthori nekiela zuri ezkutatzen, arrazoiz harrituko

Page 154: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zara nik hori ezaguna nuela jakitean. Nerau ereharriturik nauka zuri deus jakiteko zirriturik utziez izanak. Inoiz ez da nirea bezalako oinazerikizan. Uste nuen bortxazko amodio bat sentitzenzenuela nire alde; nik ez dizut ezkutatu zuganasentitzen nuena, baina bere zabaltasun osoanagertu dizudan une batean jakin dut iruzur egi-ten zenidala, beste norbait maite zenuela, eta,itxura guztien arabera, maiteño berri horrenmesederako sakrifikatu behar ninduzula. Zinta-karreraren egunean jakin nuen, eta horixe izanzen ni hara ez joatearen arrazoia. Gaixo iduriegin nuen nire gogoaren nahasmendua ezkuta-tzearren, baina zinez nintzen gaixotu, nire gor-putzak ez baitzuen halako zartada bortitzik jasa-ten ahal. Hobera egiten hasi nintzenean, aldiz,oso gaixo nintzelakoa egin nuen berriro, zugehiago ez ikusteko eta zuri gehiago ez idaztekoestakurua edukitzearren. Astia hartu nahi izannuen zurekin nola jokatu behar nuen delibera-tzeko. Hogei aldiz hartu eta ezabatu nituen,atzera, erabaki berberak, baina azkenik, nireoinazea ikusteko duin ez zinela iritzirik, horrela-korik ez agertzera deliberatu nintzen. Zure

Page 155: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

urguilua kolpatu nahi izan nuen, nire amodioabere kabuz jabaltzen zela ikusarazi, modu horre-tan, zuk eragindako sakrifizioaren prezioa gutxi-tuko nuelakoan. Ez nizun eman nahi izan, beraz,zenbat maite zintudan erakusteko aukerarik,besteen aurrean are maitagarriago ager ez zin-tezen. Gutun epel eta ilaunak idaztea erabakinuen, zure maitasuna eskaintzen zenionarengogotik artean ere maite zintudala ezabatzeko.Ez nuen nahi hura nire gainetik gailentzen zelanekienik jakin zezan, ez eta haren garaipena aregehiago handitu zedin ere nire etsipen eta gai-tzespenen bidez. Uste nuen ez zintudala nahikoazigortuko zurekiko loturak apurtuz gero, eta axa-leko min bat baizik ez nizula emango, baldin eta,jada maite ez ninduzun une batean, zu maita-tzeari uzten banion. Beharrezko iritzi nion, hor-taz, zuk ni maitatzeari, maitatua ez zarela jaki-tearen oinazea senti zenezan, nik hain krudelkidastatua nuen moduan. Uste nuen, noizbaitnigana izan zenituen sentimenduak berpiz zitza-keen deus izatekotan, nireak aldatuak zirela iku-saraztea baizik ezin zitekeela izan hori, bainaezkutatzen nizulakoa iduri eginez, eta zuri aitor-

Page 156: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzeko kemenik edukiko ez banu bezala. Delibera-mendu hori hartu nuen beraz, baina zein zailaizan zitzaidan hartzea! Izan ere, ezinezkoa irudi-tu zitzaidan halakorik burutzea berriro ikusi zin-tudanez geroztik. Ehun aldiz egon nintzen gai-tzespenetan eta malkotan lehertzeko zorian. Eri-tasunak eragindako egoeraz baliatu nintzen nirekezka eta etsipenak zuri ostentzeko. Zureaurrean itxurak egitearen plazerrak, zuk nireaurrean egin ohi zenuen bezala, indartu egin nin-duen gero, baina halere, nire burua arras bortxa-tu behar izan nuen noizbait maite izan zintudalaeta nire sentimenduak aldatuak zirela esan etaidazteko, nik aditzera eman nahiko nukeen bainolehenago zerorrek ikusia zenuen bezala. Minduegin zintuen horrek. Kexu agertu zinen. Zu lasai-tzen saiatu nintzen, baina hain modu behartuan,ezen are gehiago etsi baitzenuen jada ez zintu-dala maite. Azken batean, egin asmo nuen guz-tia egin nuen. Zure bihotzaren nabarmenkeriaknigana itzularazi zintuen, zuganik urruntzen arinintzela ikusi ahala. Mendekuak eman dezakeenplazer guztiaz ari nintzen gozatzen; inoiz maita-tu ez ninduzun bezala maite ninduzula iruditu

Page 157: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zait, eta nik, ordea, jada ez zintudala maite iku-sarazi dizut. Izan dut arrazoirik sinesteko, ezen,ni baztertuz hautatu zenuen hura zeharo aban-donatua zenuela jada. Izan dut arrazoirik, hala-ber, nitaz sekula hitzik esan ez zeniola uste iza-teko, baina zure itzulerak eta zurruntasunak ezdute zure arinkeria zuzentzerik izan. Ni eta bestenorbaiten artean partekatu duzu bihotza, eta iru-zur egin didazu. Hori aski izan da, maite nindu-zulako plazer hori —merezi uste nuen plazerhori— nigandik betiko ezabatzeko, eta bidebatez, harritu egin bazaitu ere, sekula gehiagozu ikus ez zaitzadan hartu dudan deliberamenduhorretara bultzatzeko.

Clevesko andereak mila aldiz irakurri etaberrirakurri zuen gutun hori, baina zer irakurrizuen jakin gabe, halere. Soilik ikusten zuenNemoursko jaunak ez zuela maite berak ustebezala, beste batzuk ere maite zituela, eta bera-ri bezala, haiei ere iruzur egiten ziela. Hura baiikuspen eta ezagutza latza harena bezalakoizaera zuen pertsona batentzat! Izan ere, maita-sun bortitz baten jabe izanik, horren agerpideak

Page 158: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eman baitzizkion duingabetzat zeukan gizonbati, eta harenganako amodioagatik beste batnahigabetzen zuen! Sekula ez da izan hainbihozmin bizi eta mingarririk. Iruditzen zitzaionbihozmin horren garraztasuna egun hartan jazo-takoak eragina zela, eta baldin Nemoursko jau-nak motiborik eduki ez balu Clevesko andereakmaite zuela sinesteko, andere hari ez zitzaionaxola izango hark besteren bat maitatuz gero.Baina modu hartan, bere burua tronparaztenzuen. Hain jasangaitza zitzaion oinaze hura jelos-korkeria baizik ezin zitekeen izan, horri atxikirikjoan litezkeen izugarrikeria guztiekin batera.Gutun hartan ikusten zuenez, ordea, Nemourskojaunak aspalditik zuen amodioren bat. Cleveskoanderearen ustez, gutun hura idatzi zuenak ado-rea eta dohaiak zeuzkan, eta maitatua izatekoduin iruditzen zitzaion. Bere buruari aitortzenzion kemena baino askoz gehiago aurkitu zuenbeste harengan, eta hark Nemoursko jaunaribere sentimenduak ezkutatzean erakutsitakokemena nahiko zukeen berarentzat. Esangozukeen, gutunaren amaieragatik, emakume harkzinez uste zuela maitatua zela. Clevesko ande-

Page 159: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

rearen ustez, printzeak agertu bide zion eta hainhunkiturik utzi zuen zurruntasun hura, gaitzitunahi ez zuen beste pertsona bati zion maitasuna-ren ondorio baizik ezin zitekeen izan. Azkenbatean, bere bihozmina eta etsipena areagotubaizik egiten ez zion oro zetorkion burura. Zen-bat gogoeta ez zuen egin bere buruaz! Zenbathausnarketa amak eman aholkuen gainean!Zenbat damu ez zuen hartu, Clevesko jaunagorabehera, munduko hartu-emanetatik bazter-tzera tematu ez izanagatik, edo Nemoursko jau-naren alde sentitzen zuen amodio isuria senarra-ri aitortzeko asmoari jarraiki ez izanagatik! Ustezuen hobe izango zukeela senarrari amodio huraezagutarazi izan balio, ezaguna zuelako harenontasuna eta hark nahiago izango zukeelakoamodio hura ezkutatzea, gizon duingabe hariikusten uztea baino, zeinak, emaztea tronparaz-teaz gain, agian sakrifikatu ere egingo baitzuen,eta soilik urguilu eta harrokeriazko sentimendubatek bultzaturik maite izan baitzuen. Irudituzitzaion, azkenik, etor zekizkiokeen gaitz guztiaketa paira zitzakeen ezbehar guztiak deus gutxizirela, Nemoursko jaunari berak maite zuela iku-

Page 160: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

sarazi eta hark beste bat maite zuela jakitearenaldean. Pentsakizun batek kontsolatzen zuen,haatik: hura ezagutu ondoren, ez zeukala zertanbere buruari beldurrik izan, eta printze hari izanzion amodio sukarretik guztiz sendatuko zela.

Ez zen oroitu, inondik ere, dofin andereakbere logelara joateko adierazi aginduaz. Oheanetzan eta gaixo iduri egin zuen, eta modu horre-tan, Clevesko jauna erregerenetik itzuli zenean,loak hartua zela esan zioten. Baina hura askiurrun zegoen loak hartzera garamatzan lasaita-sunetik. Bere burua atsekabetzen eta eskuar-tean zuen gutuna berrirakurtzen eman baitzuengau guztia.

Gutun hark atsedena eragotzi zion beste nor-bait ere izan zen, Clevesko andereaz gain. Char-tresko bidamoak —berak galdu baitzuen gutuna,eta ez Nemoursko jaunak— izugarrizko larritasu-na zuen. Gau guztia Guiseko jaunaren etxeanegin zuen, zeinak afari oparoa eskaini baitzienbere ezkon-anaia Ferrarako dukeari eta gortekojende gazteei. Halabeharrak hartara eramanik,gutun politez mintzatu ziren afaritan. Chartreskobidamoak esan zuen bazuela bat berarekin, inoiz

Page 161: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

idatzi izan den beste edozein baino are ederra-goa. Erakustera hertsatu zuten, baina hark ukoegin zion. Nemoursko jaunak adierazi zuen ezzeukala halakorik, eta harrokeriaz baizik ez zelamintzo. Bidamoak ihardetsi zion bere zuhurtziajartzen zuela lekuko, nahiz halere ez zuen gutu-na erakutsiko, baina zenbait pasarte irakurrikozituela hartatik, antzekorik zein gizon gutxikjasotzen zuen frogatuko zietenak. Orduan, gutunhura hartu nahi izan zuen, baina ez zuen aurkitu.Alferrik aritu zen haren bila, eta denek egin zio-ten agiraka, baina hain urduri zirudien, bet-betan atertu ziren horri buruz mintzatzetik. Bes-teek baino goizago utzi zion solasari, eta ezine-gonez bildu zen etxera, galdua zuen gutun hurahan utzi ote zuen ikustera. Artean ere hura aur-kitu nahian zebilelarik, erreginaren lehen ganbe-razainetako bat etorri eta esan zion, Uzesko biz-kondesari beharrezkoa iruditu zitzaiola lehiazohartaraztea, zeren erreginaren etxean albistebat zabaldu baitzen, zioena beraren sakeletikamodio gutun bat erori zela, pilota jokoan arituzen bitartean. Gutun hak zioenaren zati handibat kontatua zutela jada, gutun hura ikusteko

Page 162: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

jakinmin handia aitortu zuela erreginak, eta zer-bitzari gisa zeukan aitoren seme bat igorri zuelaharen bila, baina hark erantzun omen zuenChastelarten eskuetan utzia zuela.

Lehen ganberazainak beste hainbat gauzagehiago ere esan zizkion Chartresko bidamoari,asaldura handi batean hondoratu zutenak. Bere-hala, etxetik irten, eta Chastelarten adiskidemina zen aitoren seme baten etxera joan zen.Ezordua izan arren, ohetik jaikiarazi zuen gutunhura eskatzera joan zedin Chartelartengana,baina nork eskatzen zuen eta nork galdu zuenesan gabe. Chastelartek, zeinak buru-bihotzezuste baitzuen gutun hark Nemoursko jaunarenabehar zuela izan, eta, halaber, printze hura dofinandereaz maitemindua zegoela, ez zuen zalan-tzarik egin hura zenik eskatzera bidali zuena.Ihardetsi zion, atsegin maltzur batez, dofin erre-ginaren eskuetan utzi zuela gutuna. Aitorensemea Chartresko bidamoarengana itzuli zenerantzun hura ematera. Ordurako zeukan urduri-tasuna areagotu baizik ez zion egin horrek, etabeste bat erantsi zion, gainera, lehendik zuenari.Egin behar zuenaz deliberatu ezinik luzaz egon

Page 163: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ondoren, iruditu zitzaion Nemoursko jauna zelalarrialdi hartatik irteten lagun ziezaiokeen baka-rra.

Haren etxera joan eta logelan sartu zen,eguna argitzear zegoen une berean. Printze huralo nagi eztian zegoen. Bezperan Clevesko ande-rearengan ikusi zuenak burutapen atseginak bai-zik ez zizkion ekarri. Arras harritu zen Chartres-ko bidamoak esnatu zuela ikusi zuenean, etagaldegin zion ea afaritan esan zionagatik men-deku hartzeko asmoz etorri al zitzaion atsedenaeragoztera. Bidamoaren begitarteak argi eraku-tsi zion hara ekarri zuen gaiak ez zuela deustxantxetakorik.

— Nire bizitzako gauzarik garrantzitsuenaaitortzera natorkizu —esan zion—. Ongi dakit ezduzula zertan niri eskerrak errendaturik, zerenzure laguntzaren premia dudan une batean egi-ten baitut, baina ongi ere dakit zure estimua gal-duko nukeela, baldin eta kontatzera noakizuna,premiak horretara bortxatu gabe jakinarazikobanizu. Bart arratsean aipaturiko gutun hura, agidenez, erori egin zait. Niretzat egundoko muntadu niri zuzendua denik inork ez jakitea. Pilota

Page 164: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

jokoan zeuden askok ikusi bide zuten, han eroribaitzitzaidan. Zerori ere hantxe zinen, eta arreneskatzen dizut, otoi, zerorrek galdua dela esate-ko ontasuna izan dezazula.

— Ziur egon behar duzu nik ez dudala maita-lerik batere —ekin zion Nemoursko jaunak, irri-barrez— halako proposamen bat egiteko, etahalako gutun bat jasotzen dudala sinestarazizgaitzi dezakedan inor ez dagoela uste izateko.

— Zinez erregutzen dizut —esan zuen bida-moak—. Entzun iezadazu arretaz: maitaleren batbaldin baduzu, eta ez dut zalantzarik egitenhorretaz, nahiz ez dakidan nor den bera, errazaizango zaizu zuribideren bat bilatzea. Horretara-ko bitarteko seguruak emango dizkizut. Harenaurrean zuritzerik ez bazenu ere, une batzueta-ko gaitzialdia baizik ez duzu izango, okerreneanere. Baina nik, abentura horren ondorioz, sutsu-ki maitatu nauen eta niretzat munduko emaku-merik estimagarrienetakoa den pertsona batdesohoratuko dut, eta bestetik, nire fortuna etamenturaz zerbait gehiago ere galaraziko didanezin baretuzko gorrotoa eragingo dut.

Page 165: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Ez dezaket uler esaten didazun deus —ihardetsi zion Nemoursko jaunak—, baina horrenbidez iradokitzen ari zara printzesa handi batekomen zizun interesari buruz zabaldu diren esa-mesak ez direla guztiz faltsuak.

— Izan, ez dira faltsuak —erantzun zuenChartresko bidamoak—, baina Jainkoari nahidakiola izan balitez, hala izanez gero ni ez bai-nintzateke aurkituko orain nagoen ataka hone-tan. Baina beharrezkoa da gertatutako guztiakonta diezazudan, beldurrez eta goganbehartu-rik naukan guztia ikus dezazun.

«Gortean naizenez gero, adeitasun eta txerahandiz jokatu da nirekin erregina, eta gogokonintzaiola sinesteko motiborik ere izan dut. Ala-baina, ez zegoen deus berezirik bion artean, etabegirunezkoetatik at, ez dut beste sentimendu-rik irrikatu. Arrunt maitemindurik nengoen The-minesko andereaz. Hura ikusiz aise konpreni lite-ke nolako maitasun handia izan diezaiokegunhark maitatuz gero, eta hark, benetan maite nin-duen. Duela bi urte inguru, gortea Fontaine-bleaun zegoelarik, bizpahiru alditan izan nuenerreginarekin hitz egiteko parada, oso jende

Page 166: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

gutxi zegoen orduetan. Iruditu zitzaidan gogokozuela nire izakera, eta bat zetorrela nik esanda-ko guztiarekin. Halako egun batez, konfiantzariburuz hasi ginen solasean. Esan nion sekula eznuela inorengan nirerik guztiz jarri, egunerodamutzen zitzaigula halakorik inorengan jarriizana, eta inoiz inori esan ez nizkion gauza askonekizkiela. Erreginak esan zidan are gehiagoestimatzen ninduela horregatik, berak ere ezbaitzuen aurkitu sekretu bat gordeko liokeenikinor Frantzia osoan, eta horrexek gogaitzenzuela gehien, zeren bere konfiantza inori emate-ko atsegina ezabatu baitzion; bizitzan ezinbeste-ko gauza zela hori, alegia, norbait edukitzea hitzegin ahal izateko, eta batik bat, haren mailakopertsonentzat. Ondoko egunetan, elkarrizketa-gai berari heldu zion berriro sarritan. Gertaturikozenbait gauza, aski ezagungabeak, azaldu zizki-dan. Azkenik iruditu zitzaidan nire isiltasuna nahizuela segurtatu, eta halaber, bere sekretuak niriaitortzeko irrika zuela. Pentsakizun horrekharengana lotu ninduen, nirekiko begiramenhorrek hunkitu egin ninduen eta ohi nuena bainomaiztasun handiago batez egin nion gortea.

Page 167: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Arrats batez, errege eta dama guztiak basorazaldiz osteratxo bat egitera joanak zirelarik, norahark ez baitzuen joan nahi izan apur bat ondoe-zik zegoelako, aldamenean geratu nintzaion.Urmaelaren ondora jaitsi zenean, alde bat utzizuen bere ezkutarien babesa, askeago ibiltzeko.Zenbait itzuli egin eta gero, nigana hurbildu etajarraikitzeko agindu zidan.

»Zurekin mintzatu nahi dut —esan zidan—.Ikusiko duzu, esango dizudanagatik, zure adiski-de nauzula».

«Hitz horiek esan ondoren gelditu egin zen,eta begiak nigan iltzaturik:

»Maitemindurik zaude —jarraitu zuen—, etamenturaz uste duzu, inori halakorik fidatu ez dio-zunez, zure amodioa ez dela ezaguna; ordea,gauza ezaguna da, eta are horretan parterikduten pertsonek ere ezagutzen dute. Behadagozkizu, badakite zein lekutan elkartzen zarenzure maitearekin, eta hantxe ustekabean atze-man nahi zaituzte. Ez dakit nor den, ez dizut gal-detu ere egin nahi, baina behinik behin, gaineraeror dakizukeen zorigaitzetik begiratu nahi zin-tuzket».

Page 168: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

»Ikus ezazu, otoi, nolako segada hedatuzidan erreginak, eta zein zaila zen horretan ezerortzea. Nola ez baitzidan galdetzen nor maitenuen, eta niri mesede bat egiteko asmoa baizikagertzen ez zuenez, ezinezkoa zitzaidan jakiteajakinminez ala beste xede batez hitz egiten arizitzaidan.

»Nolanahi izanik ere, itxura orori gogor egi-nez, argitu nuen zertan zen egia. Themineskoandereaz maitemindurik nengoen, baina harkere maite ninduen arren, ez nuen, haatik, gure-tzako leku kuttunen bat edukitzeko zorionik, ezeta, beraz, ustekabean harrapatzeko beldurrikere. Horrela, bada, argi ikusi nuen leku hura ezinzitekeela izan erreginak aipatu nahi zuena. Egiazen, bestetik, Theminesko anderea bezain ede-rra eta zorrotza ez zen beste emakume batekinere banuela amodiozko hartu-emanen bat, etalitekeena zela nik hura ikusten nuen lekua aurki-tu izana, baina hari ardura gehiegi ez nionez,erraza izan nuen arrisku orotatik salbu jartzea,hura ikusteari utziz. Halatan, erreginari deus ezaitortzeko deliberoa hartu nuen, eta bestetik,segurtatu nahi nion aspaldi etsi nuela emaku-

Page 169: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

meek nigana senti lezaketen amodiorik desioizatera, zeren gizon zintzo batekin uztartzekoduingabetzat baineuzkan gehientsuenak, eta ezbaitzegoen haien gainetik beste inor ere halakokonpromisoa hartzera bultza nintzakeenik.

«Ez didazu zintzoki ihardesten —ekin zionerreginak—; ziur nago gauzak ez direla zuk esanbezala. Zuri hitz egiteko dudan moduak ezertxoere ez ezkutatzera behartu behar zintuzke.Laguna zaitudalakoan nago —jarraitu zuen—,baina ez nuke nahi, kidetasun maila hori ema-nez, zure atxikimenduak zeintzuk diren jakingabe geratu. Zerorrek ikus ezazu eskatzen dizu-dan prezio hori ordaindu nahi duzun. Bi egunemango dizkizut horretan pentsa dezazun, bainadenbora hori iraganik, kontuan izan esango dida-zuna, eta oroit zaitez, baldin tronparazi egin nau-zula jakiten badut aurrerago, ez dizudala nirebizitza guztian barkatuko».

»Hitz horiek esan ondoren utzi egin ninduenerreginak, erantzun nezan itxaron gabe. Pentsadezakezun bezala, esan berria zidan hura iltzatu-rik geratu zitzaidan gogoan. Horretan pentsatze-ko eman zizkidan bi egun haiek ez zitzaizkidan

Page 170: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

inondik ere luzeegiak iruditu erabaki bat hartze-ko. Argi nekusan maitemindurik al nengoen jakinnahi zuela berak, eta bai eta ere, nahiago zuelaegongo ez banintz. Hartzera nindoan erabakia-ren ondorioak eta segidak ezagunak nituen. Iza-keraz ere arrunt maitagarria zen erregina bate-kin halako lotura bat izateak hanpatu egin zuennire harrotasuna, eta ez gutxi gainera. Bestalde,Theminesko anderea maite nuen, eta aipatudizudan beste emakume horrekin nolabait eredesleial nintzaion arren, ezin delibera nintekeenberarekikoak haustera. Garbi ikusten nuen ere,Erreginari iruzur eginez zein arriskutan nengoen,eta zein zaila zen hari iruzur egitea. Hala etaguztiz ere, ezinezkoa gertatu zitzaidan fortunakeskainitakoari uko egitea, eta nire jokaera gaiz-toak ekar ziezadakeenaren mende geratu nin-tzen. Beraz, emakume harekiko hartu-emanakhautsi —ezagutzera irits baitzitezkeen—, etaTheminesko anderearekin nituenak ezkutuangorde ahal izatea iguriki nuen.

»Erreginak, eman zizkidan bi egun horienburuan dama guztiak zirkuluan zeuden gelara

Page 171: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

sartu nintzenean, ahots goran eta harritu eginninduen doinu astun batez zera esan zidan:

«Pentsatu al duzu fidatu nizun kontu horre-tan, zeinaren egia zertan den bai baitakizu?»

«Bai, Madame —ihardetsi nion—. BerorrenMaiestateari esana diodan bezala da».

«Zatoz berriro gaur arratsean, idazten ari-tzen naizen orduan —ekin zion berriz—, eta nireaginduak ematez amaituko dut».

»Apaltasunez gur egin nion, deus ihardetsigabe, eta hark adierazi orduan azaldu nintzenberriro, hutsik gabe. Bere idazkariarekin etaandere-lagun batekin aurkitu nuen galerian.Ikusi ninduen orduko, nigana hurbildu, eta gale-riaren beste muturreraino eraman ninduen.

«Eta? —esan zidan berak—, horretan ongi-ongi pentsatu eta gero, ez al duzu ezer niri esa-teko? Eta zurekiko izan dudan jokatzekomoduak, ez al du merezi zintzoki mintza zakizki-dan?»

«Hain zuzen ere, zintzoki mintzo natzaiolako,Madame —erantzun nion—, ez dut ezertxo ereberorri kontatzeko, eta zin dagiot BerorrenMaiestateari, zor diodan begirune guztiaz, ezen

Page 172: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ez dudala inolako atxikimendurik gorteko ezeinemakumerekin».

«Sinetsi egin nahi nuke —gaineratu zuenerreginak— zeren hala izatea desio baitut, etadesio ere, guztiz niri atxikirik egon zaitezeladesio dudalako, eta zure adiskidetasunak, baldinmaitemindurik bazina, ezingo nindukeelako boz-karioz bete. Izan ere, ezin gaitezke maitemin-duengan fida. Ezin diezaiekegu sekreturik aitor.Axolagabetuegi eta gogoa barreiaturik ibili ohidira, beren maitalea dutelarik ardura bakar, etahori ez zaio ongi lotzen, inondik ere, zu niganaatxikia egotea nahiko nukeen moduari. Oroit zai-tez ezen, zu aukeratu baldin bazaitut nire kon-fiantza osoa zugan jartzeko, inolako atxikimen-durik ez duzula zin egin didazulako dela. Oroitzaitez zurea ere oso-osorik nahi dudala, bainaaldi berean, ez dudala nahi lagunik izan deza-zun, ez gizonezkorik eta ez emakumezkorik ere,atsegin zaizkidan haiezaz landa, eta orobat nahi-ko nukeela, niri poz ematea ez den beste arduraoro abandona dezazun. Ez dizut galaraziko zurefortunarekiko ardura izan dezazunik, zerorrekbaino are arta handiagoz zainduko baitut nero-

Page 173: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nek, eta zure alde zernahi egiten dudala ere,ongi saritua ikusiko nuke neure burua, baldinigurikitzen dudan bezala jokatzen bazara nire-kin. Nire atsekabe guztiak zuri aitortu eta horiekgozatzen lagun diezadazun hautatu zaitut. Zero-rrek juzka dezakezu ez direla nolanahikoak. Itxu-raz, atsekabe handirik gabe pairatzen dut erre-gek Valentinoisko dukesari dion atxikimendua,baina jasanezina zait. Andere horrek bere men-dean dauka errege, iruzur egiten dio, mesprezuegiten dio, eta nire zerbitzari guztiak harekin bateginik daude. Erreginak, nire amaginarrebak,haren edertasunaz eta osaba-izeben omenazharro, ez du nirekiko eginbiderik betetzen. Mont-morencyko kondestablea, berriz, erregeren etaerresuma osoaren jabe da. Gorroto dit, eta beregorrotoaren agerpideak eman dizkit, ezin ahantzditzakedanak. Saint-Andre mariskal gaztea begi-koa eta ausarta da, eta ez da besteek bainohobeki jokatzen nirekikoetan. Nire zorigaitzenxehetasunek errukia sortaraziko lizukete. Orain-daino ez naiz ausartu nire fidantzia inorenganezartzera, baina orain zugan ezartzen dudalarik,

Page 174: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ez nazazula, otoi, hori egin izanaz damuarazi,eta izan zaitez nire kontsolagarri».

»Erreginaren begiak gorritu egin ziren hitzhoriek amaitzean. Haren oinetara makurtzeapentsatu nuen, hain barnetik hunkitu ninduenaitortzen zidan ontasunak. Egun hartaz geroztik,erabateko fidantzia izan zuen nigan. Ez zuendeus egin aurrez nirekin hitz egin gabe, eta egunoraindik ere badirauen lotura gorde diot harrez-kero.

Page 175: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

HIRUGARREN ZATIA»Nolanahi ere, erreginarekiko lotura berri

horrek nire gogoa asetzen eta betetzen bazuenere, berezko isuri ezin garaituzko bat sentitzennuen Theminesko anderearen aldera. Irudituzitzaidan hark ni maitatzeari utzi ziola, eta zuhu-rra izan banintz, harengan igar zitekeen mudan-tza hura baliatuko nukeen nire bihotzeko minasendatzeko, baina harenganako nire amodioabikoiztu besterik ez zen egin, eta hain gaizki nin-tzen jokatu, erreginak berak ere izan baitzuenatxikimendu hari buruzko ezagutzarik. Harenherrikideek berezkoa dute jeloskortasuna, etaprintzesa hark, agian, uste baino sentimendubiziagoak zeuzkakeen nire alde. Baina azkenik,ni maitemindurik nintzelako esamesak hain bizi-ki kezkatu eta goibeldu zuen, ezen ehun aldizbaino gehiago uste izan bainuen galdua nintzelaharen ondoan. Ordea, jokabide adeitsua eraku-tsi, begiramenezko hitzak eduki eta gezurrezkozinak eginaren poderioz, azkenik lasaitu nuen,baina ez nukeen luzaz atzipeturik edukiko, bal-

Page 176: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

din eta Theminesko anderearen mudantzak ezbanindu, nire nahien kontra, harengandik urrun-du. Ikusarazi zidan ez ninduela gehiago maite,eta hain konbentzitua nintzen horretaz, behartu-rik sentitu bainintzen hura gehiago ez oinazetze-ra eta bakean uztera. Zenbait denbora geroago,galdu dudan gutun hori idatzi zidan. Gutunhorren bidez jakin nuen hark bazuela arestianaipatu dizudan beste emakume horrekin izanda-ko hartu-emanaren berri, eta halaber, horixezela haren mudantzaren arrazoia. Harrezkero,nola ez bainuen nire arretak nori eskaini, erregi-na aski pozik agertu zen nirekin. Baina harenga-na ditudan sentimenduek ez didatenez eragoz-ten bestelako atxikimendu batzuk ere izan ditza-dan, eta inor ez denez bere borondatez maite-mintzen, Martiguesko andereaz zaletu nintzen,zeina lehendik ere sobera maitatu bainuen, dofinerreginaren alaba hori Villemontaisko andereñozen garaian, hain justu. Badut arrazoirik sineste-ko ez didala beltzuri handirik. Agertzen diodanzuhurtzia, zeinaren arrazoi guztiak ez baitituezagutzen, gogokoa du. Erreginak ez du inolakosusmorik gai horri buruzkoan, baina badu beste

Page 177: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

bat, ez hargatik gutxiago gogaikarria. Martigues-ko anderea dofin anderearen etxean egotendenez beti, ohi baino askozaz ere maizago joa-ten naiz hara. Erregina, printzesa horretaz mai-temindu naizelakoan dago. Dofin anderearenmailak —erreginaren maila bera baitu hark ere—, eta beraren aldean daukan edertasun eta gaz-tetasunak, halako jeloskortasuna diote sortu, ezbaitezake ezkuta bere errainaren aurkako amo-rru eta gorroto hori. Lorraineko kardinalak, zei-nak, ene iduriz, aspaldidanik irrikatzen baitituerreginaren graziak eta ongi ikusten baitu berakbete nahiko lukeen leku bat betetzen ari naizelani, erregina eta dofin anderea adiskidetzekoestakuruaz baliaturik, elkarren artean izan dituz-ten ika-miketan parte hartu du. Ez dut zalantza-rik egiten erreginaren saminaren benetako zioazein den ezagutu duela hark, eta uste dut eraguztietako zorigaitzak opa dizkidala, hori egitekoasmorik duenik inori agertu gabe. Eta horretan-txe daude gauzak, mintzo natzaizun garai hone-tan. Zerorrek juzka ezazu nolako ondorioa ekarlezakeen galdu dudan gutun horrek, zeina, nirezorigaitzerako, sakelean sartu baitut, Themines-

Page 178: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ko andereari itzultzeko. Erreginak gutun hauikusten baldin badu, iruzur egin diodala jakingodu, eta halaber, berari Theminesko anderearekiniruzur egiten nionarekin batera, Themineskoandereari ere iruzur egiten niola beste batekin.Zerorrek juzka ezazu zer burutapen ekar diezaio-keen horrek niri dagokidanean, eta jada ba alduen nire hitzetan inoiz fidatzerik. Ez badu gutunhau ikusten, aldiz, zer esango diot? Badaki dofinanderearen eskuetan utzia dutela. Uste izangodu Chastelartek dofin erreginaren idazkera eza-gutu duela eta gutuna harena dela; iruditukozaio jeloskortasun hori eragin duen pertsonaagian bera datekeela. Azken batean, badu zerpentsaturik aski, eta nik ere badut pentsakizunhorietatik zertaz goganbehartua. Guztiarekinere, kontuan izan Martiguesko andereak zeharohunkiturik naukala une honetan, eta dofin ande-reak, ziurrenik, orain berriki idatzia uste duengutun hori hari erakutsiko diola. Beraz, berdingaitzituko zaizkit bai munduan gehien maitedudan pertsona, eta bai munduan begirunegehien zor diodan pertsona ere. Zerorrek ikus,horren ondotik, ea ez al dudan arrazoirik gutun

Page 179: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

hori zeurea dela esan dezazun erregutzeko, etadofin anderearen eskuetatik kentzera joan zaite-zen eskatzeko, arren.»

— Argi dakusat —esan zuen Nemoursko jau-nak—, ez dagoela egoterik zu zaudena bainoestuasun handiagoan, eta aitortu beharra dagoongi ere merezi duzula. Salatu izan didate maita-le desleiala naizela eta amodio asko izan dituda-la aldi berean, baina halako abantaila hartu dida-zu, ez bainintzateke ausartuko zuk abiarazi ditu-zun gauza horiek burutan hartzera. Nola otudakizuke Theminesko anderea zuri atxikirik edu-kitzea, erreginari hitz emana zinelarik? Agianuste al zenuen, erreginari hitz eman eta iruzuregin zeniezaiokeela? Italiarra da, erregina gaine-ra, eta beraz, susmoz, jelosiaz eta urguiluzbetea. Eduki duzun asturu onak, zure jokabidezintzoak bainoago, estutzen zintuzten loturetatikaskatu zaituelarik, beste batzuk jo dituzu begiz,eta uste izan duzu ezen, gortearen erdi-erdianegonagatik ere, Martiguesko anderea maitazenezakeela, erregina horretaz ohartu gabe.Lehen urratsak egin izanaren lotsa ezabatukodion arretarik jada ezin diezaiokezu sobera era-

Page 180: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

kutsi. Amodio suharra dizu erreginak, zurezuhurtziak niri kontatzea debekatu dizu, etanireak, zuri galdetzea. Baina finean, maite zaitu,mesfidantza dizun arren, eta egia ez duzu zurealde.

— Zuri al dagokizu ni horrenbeste gaitzespe-nez nekaraztea? —eten zion bidamoak—. Etazerorrek bizi izan duzunak ez al dizu nire akatsakbarkatzeko motiborik ematen? Aitortzen dut,halere, errua nirea dela, baina saia zaitez, otoi,nagoen amildegi honetatik ni ateratzen. Irudi-tzen zait on litzatekeela baldin dofin erregina-rengana joango bazina berriro, hura esnatubezain laster, gutun hori berriro eskatzera, zero-rrek galdu izan bazenu bezala.

— Lehenago ere esana dizut —berrekin zionNemoursko jaunak— egin didazun proposamenhori ez-ohikoa dela hein batean, eta nik ditudannahiek zailtasunak sor diezazkidaketela horre-tan, baina are gehiago, baldin gutun hori zuresakeletik erortzen ikusi badute, zail iruditzen zaitniretik erori denik sinestaraztea.

Page 181: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Uste nuen esana nizula —erantzun zuenbidamoak— gutun hori zerorrenetik eroria baili-tzan azaldu diotela dofin erreginari.

— Nola! —eten zuen supituan Nemourskojaunak, orduantxe jabetu baitzen gaizkiulertuhark nolako ondorio txarrak ekar liezaizkiokeenClevesko andereari buruzkoan—. Dofin erregina-ri esan al diote ni izan naizela gutun hori erorizaiona?

— Bai —ihardetsi zion bidamoak—, halaxeesan diote, bai. Zure eta nire zerbitzariak bionjantziak zeuden pilotalekuko aretora horien bilaigorri genituenean, erreginen zerbitzuko hainbatgortegizon hantxe zeuden, eta horrek eragin du,hain zuzen, gaizkiulertu hori. Gutun hori eroriden orduko, gortegizonek lurretik jaso eta ahotsgoran irakurri dute. Batzuek uste izan dute zureazela, eta besteek nirea. Chastelartek esan dit,arestian berari eskatu diodanean —berak hartubaitzuen—, dofin erreginari eman diola zureabalitz bezala, baina bestetik, erreginarekinhorretaz mintzatu direnek, nirea dela esan dute,tamalez. Hala, bada, aise egin ahal izango duzu

Page 182: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nik desio dudana, eta nagoen larrialdi honetatikatera ahal izango nauzu.

Nemoursko jaunak betidanik biziki maite izanzuen Chartresko bidamoa, eta Clevesko ande-rearekin zuen ahaidetasunagatik, are maitaga-rriagoa zitzaion. Haatik, ezin zitekeen deliberahalako arriskurik hartzera, zeren Clevesko ande-reak, gutun hura entzutean, hartan parte leuka-keen gauza balitz bezala hartuko bailuke. Gogo-eta sakonean murgildu zen, beraz, eta bidamo-ak, gogoeta horren gaia igarriz edo:

— Argi ikusten dut —esan zion— zure maite-ñoa eta biok liskartuko zareten beldur zarela, etaare izango nuke motiborik sinesteko dofin erregi-na bera dela zure maiteño hori, baldin eta Anvi-lleko jaunari diozun bekaizgo urriak ez balit pen-tsakizun hori ezabatuko. Baina, nolanahi ereden, bidezkoa da ez dezazula zure atsedenanirearen karietara sakrifika, eta bitartekoakeskaini nahi dizkizut zure maiteñoari gutun horiniri zuzendua dela, eta ez zuri, froga diezaiozun.Hona hemen Amboiseko anderearen eskutitzhau; Theminesko anderearen adiskidea da bera,eta berari fidatzen dizkio nigana dituen senti-

Page 183: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

mendu guztiak. Eskutitz horretan, Themineskoandereak idatzi eta nik galdu dudan gutun horieskatzen dit. Nire izena ageri da eskutitzean, etahor idatzirik dagoenak inolako zalantzarik gabefrogatzen du eskatzen didan gutun hori eta aur-kitutakoa bera direla. Zeure eskuartean jartzendut eskutitz hori, eta baimena ematen dizut zuremaiteñoari ere erakusteko, zeure burua zuritudezazun. Lehiaz eskatzen dizut ez dezazula une-txo bat ere gal, eta gaur goizean bertan joan zai-tezela dofin anderearen etxera.

Nemoursko jaunak halaxe agindu zion Char-tresko bidamoari, eta Amboiseko andereareneskutitza hartu zuen. Alabaina, haren xedea ezzen dofin erregina ikustea, bazuelako zerbaitlehenago egin beharrekoa. Dudarik gabe ustezuen Clevesko anderearekin mintzatua izangozela ordurako gutun hartaz, eta eramanezinazitzaion, bihotz-bihotzetik maitatzen zuen per-tsona hark motiborik edukitzea berak besterenbat maite zuela sinesteko.

Clevesko anderearen etxera joan zen, beraz,esna egon zitekeela uste zuen ordu batean, etaesan zion ez liokeela bera ikusteko ohore hura

Page 184: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

halako ezordutan eskatuko, baldin eta muntahandiko gai batek ez balu hartara hertsatu. Cle-vesko anderea ohean zen oraindik, gauean izan-dako pentsakizun tristeek artean ere gogoa min-gosten eta aztoratzen ziotelarik. Guztiz harrituzen Nemoursko jaunak beraren galde egitenzuela esan ziotenean. Asaldura hark, ordea, ezzuen durduzarazi, eta deblauki ihardetsi zuengaixo zegoela, eta ezin zitekeela berarekin min-tza.

Ezezko horrek ez zuen printzea samindu. Cle-vesko anderea jelosturik egon zitekeen une har-tan hoztasun agerbide bat edukitzea ez zenaieru txarra. Clevesko jaunaren logelara joanzen, eta emaztearenetik zetorrela esan zion hari,eta arrunt atsekabetua zegoela harekin hitz egi-terik izan ez zuelako, zeren Chartresko bidamo-arentzat oso garrantzitsua zen gai bati buruz hitzegin nahi izan baitzion. Hitz bitan adierazi zionClevesko jaunari zeintzuk ziren gai haren ondo-rioak, eta Clevesko jaunak berehala eramanzuen emaztearen logelaraino. Ilunbean egon ezbalitz, Clevesko andereak nekez ezkutatu ahalizango zuen bere asaldura eta harridura,

Page 185: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Nemoursko jauna gelara sartzen ikusi zuenean,beraren senarrak gidaturik. Clevesko jaunakazaldu zion gutun bati buruz hitz egin nahi ziote-la, beharrezkoa zutela beraren laguntza bidamo-aren interesak defendatzearren, Nemoursko jau-nak eta biok ikusiko zutela zer egin zitekeen,baina bera, bere aldetik, erregeren etxera zihoa-la, bila etorri baitzitzaizkion.

Hortaz, Nemoursko jauna bakarrik geratu zenClevesko anderearen aldamenean, desio zuenbezala.

— Galdetzera natorkizu, Madame —esanzion—, ea dofin andereak ez al dizun deus esanChastelartek atzo haren eskuetan utzi zuengutun bati buruz.

— Zer edo zer esan dit, bai —erantzun zuenClevesko andereak—, baina ez dakit gutunhorrek zer duen ikusteko nire osabaren interese-kin, eta ziur esan diezazuket han ez dela harenaipamenik egiten.

— Egia da, Madame —ekin zion Nemourskojaunak berriro— han ez dela haren aipamenikegiten. Halere, hari zuzendua dago, eta garran-

Page 186: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzi handikoa da gutun hori dofin andereareneskuetatik ken dezazun.

— Zaila zait ulertzea —erantzun zuen Cleves-ko andereak— zergatik ardura zaion gutun horiinork ikustea, eta zergatik eskatu beharra dago-en haren izenean.

— Baldin niri entzuteko nekerik hartu nahibaduzu, Madame —esan zuen Nemoursko jau-nak—, berehala agertuko dizut egia, eta bidamojaunarentzat hain munta handiko gauzak jakingodituzu, ezen ez bainizkioke Clevesko printze jau-nari berari ere fidatuko, baldin haren laguntza-ren beharrik ez banu zu ikusteko ohorea izannezan.

— Nago, ezer esateko nekerik hartuagatikere, alferrikakoa izango zaidala oro —ihardetsizuen Clevesko andereak, mintzaera aski lehorbatez—, eta hobe zenuke dofin erreginaren bilajoango bazina, eta, itzulinguruka ibili gabe, zuze-nean azalduko bazenio gutun horrekiko duzuninteresa, zeren esan baitiote zerori zarela gutunhorren jatorria.

Clevesko anderearen gogoan zekusan sumin-dura hark inoiz sentituriko atseginik nabarmene-

Page 187: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

na eragin zion Nemoursko jaunari, eta gai hurazuritzeko zeukan larritasunaz dudarazi zion.

— Ez dakit, Madame —ekin zion— zer esanahal izan dioten dofin andereari, baina nik ez dutezein interesik gutun horretan, zeren bidamojaunari zuzendua baitago.

— Sinesten dizut —ihardetsi zion Cleveskoandereak—, baina kontrakoa esan diote dofinerreginari, eta hari ez zaio egiantzekoa iruditukobidamo jaunaren gutunak zure sakeletik eror-tzea. Horrexegatik, non eta ez duzun nik ez daki-dan arrazoiren bat dofin erreginari egia ezkuta-tzeko, gomendatzen dizut hari aitor diezaiozula.

— Hari ez diot deus aitortu beharrik —ihardu-ki zion—. Gutun hori ez da niri zuzendua, eta horisinestarazi nahi diodanik inor baldin badago,hori ez da dofin anderea. Baina, guztiarekin ere,Madame, honetan guztian bidamo jaunaren etor-kizuna jokoan dagoenez, onets ezazu, arren, arezure jakinminarentzat duinak diren zenbaitgauza ezagutzera ematen badizkizut.

Clevesko andereak, bere isiltasun hartan,argi erakutsi zuen entzuteko prest zegoela, etaNemoursko jaunak azaldu zion, ahal izan zuen

Page 188: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

laburren, bidamoaz jakin berri zuen guztia.Gauza horiek guztiak benetan harrigarriak etaarretaz entzutekoak izan arren, Clevesko ande-reak hain soraioki zituen aditu, bazirudien ezzituela egiazkotzat hartzen, edo ez zitzaizkiolaaxola. Haren gogoak halaxe iraun zuen, harik etaNemoursko jaunak, esan berri zuen guztiarenegiaztagarri, Amboiseko andereak Chartreskobidamoari idatziriko eskutitza aipatu zion arte.Clevesko andereak bazekienez andere hura The-minesko anderearen adiskide zela, egiantz izpibat igarri zuen Nemoursko jaunak esandakoan,eta horrek pentsarazi zion gutun hura agian ezzegoela hari zuzendua. Pentsakizun horrek bat-batean uxatu zion, bere borondatearen aurka,ordu arte agertu zuen soraiotasuna. Printze hark,bere buruaren zurigarri zen eskutitz hura irakurriondoren, Clevesko andereari eskaini zion irakurzezan, eta bide batez esan zion, aztertuz gero,idazkera hura norena zen ezagut zezakeela. Cle-vesko andereak ezin ziezaiokeen ukorik egin, etagutun hura harturik, burualdea aztertu zuenChartresko bidamoari zuzendua al zen ikusteko,eta oso-osorik irakurri zuen, eskatzen zioten

Page 189: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

gutuna eta eskuartean zuena berak al ziren jaki-teko. Nemoursko jaunak, gainera, horretaz kon-bentzitzeko egoki iruditu zitzaion guztia adierazizion, eta nola egia atsegin batek aise konbentzi-tzen baikaitu, Clevesko andereari sinestarazizion berak ez zuela zerikusirik gutun harekin.

Hala, bada, Nemoursko jaunarekin baterahasi zen bidamoaren arrisku eta estuasunazgogoeta egiten, haren jokabide gaiztoa gaitzes-ten, hari laguntzeko bideak bilatzen. Cleveskoanderea harriturik geratu zen erreginaren por-taerarekin. Nemoursko jaunari aitortu zion berakzeukala gutuna, eta azkenik, Nemoursko jaunaerrugabea zela uste izan zuen orduko, izpirituireki eta lasai batez besarkatu zituen hasieranaditu ere nahi izan ez zituen gauzak. Elkar hartu-rik adostu zuten gutun hura ez zegoela zertandofin erreginari itzulirik, Martiguesko anderearieman ziezaion beldurrez, izan ere, hark, Marti-guesko andereak, ezaguna baitzuen Themineskoanderearen idazkera, eta aise igarriko baitzuen,bidamoarengan zuen interesagatik, hari zuzen-dua zela. Iruditu zitzaien orobat ez zegoela zer-tan dofin erreginari fidaturik erreginarekin —

Page 190: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

haren amaginarrebarekin— zerikusia zuen oro.Clevesko anderea, gai hura osabarekin loturikzegoelako aitzakiaz, atseginez onartu zuenNemoursko jaunak fidatzen zizkion sekretu guz-tiak gordetzea.

Printze hark bidamoaren gurariez hitz egitensegituko zukeen, eta Clevesko anderearekinmintzatzean sentitzen zuen askatasun hark bul-tzaturik, ordu arte inoiz ez bezalako ausardiabatez jokatzera menturatuko zatekeen, baldineta Clevesko andereari ez balitzaizkio etorri esa-tera dofin erreginak berarengana joateko mana-tzen ziola. Nemoursko jauna, beraz, erretiratzerahertsatua izan zen. Bidamoaren bila joan eta hariadierazi zion, bera utzi eta gero, egokiagoa irudi-tu zitzaiola lehenik beraren iloba Clevesko ande-reagana zuzentzea, zuzenean dofin anderearen-gana joatea baino. Ez zitzaion arrazoirik faltaizan berak egindakoa bidamoak ones zezan, etahartatik emaitza on bat iguriki zezan.

Bien bitartean, Clevesko anderea azkar-azkarjantzi eta dofin erreginaren etxera joan zen.Haren gelan sartu orduko, printzesa hark hurbil-tzeko agindu, eta honela esan zion ahapetik:

Page 191: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Badira bi ordu zure zain naukazula. Inoizez naiz egia mozorrotzeko hain larriturik egonnola egon bainaiz gaur goizean. Atzo eman nizungutun horri buruzko zurrumurruak entzun dituerreginak. Uste du Chartresko bidamoa delaerortzen utzi duena. Zuk badakizu baduela inte-resen bat harengan jarria. Gutun hori bilatzekoagindu du, eta Chastelarti ere eskatu dio. Harkesan dio niri emana zidala. Nigana etorri diraeskatzera, erreginari jakinmina piztu dion gutunpolit bat zelako aitzakia jarriz. Ez naiz ausartuzuk zenuela esatera. Uste izan dut, baldin zureeskuartean jarri nuela esan banio, berehala ima-jinatuko zukeela zure osaba bidamoa zatekeelahorren kausa, eta haren eta nire artean kideta-sun handia zegokeela. Iruditu zait atsekabez pai-ratzen duela hark niri sarritan bisita egitea, etahorregatik esan diot atzo neramatzan jantzietanzegoela gutuna, baina arropategiko giltzariakjada irtenak zirela. Emaidazu gutun hori oraintxe—gaineratu zuen—, hari bidal diezaiodan, eta nikere irakur dezadan, hari bidali baino lehen, idaz-kera ezagutzen al dudan ikusteko.

Page 192: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko anderea, uste zuena baino are larri-tasun handiago batean aurkitu zen.

— Ez dakit, Madame, nola egingo duen bero-rrek —ihardetsi zuen—, zeren Clevesko jaunak,zeinari emana bainion irakur zezan, Nemourskojaunari itzuli baitio, goizean goiz etorri eta itzul-tzeko erregutu ondoren. Clevesko jauna laxokimintzatu da berak zeukala esan dionean, etahalaber, Nemoursko jaunak itzultzeko egin diz-kion erreguei amore emateko ahuldadea izandu.

— Inoiz aurkitu naizen estuasunik handie-nean jarri nauzu —berrekin zion dofin ande-reak—. Oker egin duzu gutun hori Nemourskojanari itzuliz, neronek eman nizulako, eta zuk ezzenuelako zertan inori errendaturik, nire baime-nik gabe. Zer nahi duzu erreginari esatea? Etazer pentsa lezake hark? Uste izango du, itxuraguztien arabera, nirea dela gutun hori, eta bada-goela zerbait bidamoaren eta bion artean. Ezdiogu sekula sinestaraziko gutun hori Nemours-ko jaunarena denik.

— Atsekabetua nago oso —erantzun zuenClevesko andereak— berorri sortu diodan estua-

Page 193: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

sunaren kariaz. Argi dakusat zeinen larria den,baina hobena Clevesko jaunarena da, eta eznirea.

— Zeurea da —iharduki zion dofin ande-reak—, zerorrek eman diozulako gutun hori.Munduan ez dago beste emazterik, dakizkiengauza guztien isilmandatua senarrari egingo dio-nik.

— Uste dut oker egin dudala, Madame —apal-du zitzaion Clevesko anderea—, baina saia bedinire hobena konpontzen, eta ez gaitzesten.

— Oroitzen al zara, gutxi gora-behera, zerdioen gutun horrek? —galdegin zion dofin erregi-nak.

— Bai, Madame —ihardetsi zuen— oroitzennaiz, behin baino gehiagotan irakurria baitut.

— Hala baldin bada —ekin zion dofin ande-reak—, esku ezagungabe batek hura berridatzdezan lortu behar duzu berehala, eta nik erregi-nari igorriko diot. Hark ez die erakutsiko lehendikikusia dutenei, baina hala egingo balu ere, nikbeti defendatuko nuke hori dela Chastelartekeman didana, eta hura ez litzateke ausartukokontrakorik esatera.

Page 194: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko anderea ados etorri zen egitekohorretan, hainbatenaz gehiago zenbatenaz pen-tsatzen baitzuen Nemoursko jaunaren bila nor-bait igorriko zuela benetako gutuna berreskura-tzera, hitzez hitz hura kopiarazi eta idazkera ereharen antzera berregin zezaten, eta hartara usteizan zuen segur limurtuko zutela erregina. Etxe-ra joan zen orduko jakinarazi zion senarrari nola-ko estuasunean zegoen dofin anderea, etaNemoursko jaunaren bila norbait bidaltzekoeskatu zion. Bila joan eta hura berehala iritsizen. Clevesko andereak bere senarrari arestianesan zion guztia hari berriro azaldu eta gutunaeskatu zion, baina Nemoursko jaunak ihardetsizion Chartresko bidamoaren esku utzia zuelaordurako, eta hainbeste poztu zuela hura berres-kuratzeak eta iragan arriskutik urrun egoteak,ezen bet-betan bidali baitzion Theminesko ande-rearen adiskideari. Clevesko anderea estuasunberri baten aurrean aurkitu zen, eta azkenik,ongi hausnartu ondoren, gutuna buruz berregi-tea erabaki zuten bien artean. Gela barruan gil-tzapetu ziren lan hori burutzeko. Inor ez zedilasar manatu eta Nemoursko jaunaren zerbitzariei

Page 195: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

joateko esan zieten. Misterio eta isilmandatugiro hark ez zuen nolanahiko lilura sortzen prin-tze harengan, ez eta Clevesko anderearenganberarengan ere. Senarraren presentziak etaChartresko bidamoaren interesek uxatu egin ziz-kioten nolabait bere barne-ausikiak. Nemourskojauna ikustearen atsegina baizik ez zuen senti-tzen, eta inoiz sentitu gabeko zorion garbi etanahasgabe bat zuen barrenean. Poz horrek seku-lako gogo-alaitasuna eta askatasuna piztu zion,Nemoursko jaunak inoiz ikusi ez zion bezalakoa,eta horrek, bikoiztu egin zion Clevesko anderea-renganako amodioa printzeari. Nemoursko jau-nak ordu arte ez zuenez hain une atseginik seku-la bizi izan, areagotu egin zitzaion bere berezkobizitasuna, eta Clevesko andereak gutuna gogo-ratzen eta hura berridazten hasi nahi izan zue-nean, printzeak, hari zinez lagundu beharbidean, beren egiteko hartan geldiuneak eginezgauza dibertigarriak esan besterik ez zuen egi-ten. Arraitasun horrek berak kutsatu zuen Cle-vesko anderea, eta hala, biak bakarturik denbo-ra luzea zeramatela, bi aldiz etorri ziren dofinerreginaren partetik Clevesko andereari esatera

Page 196: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

presa zedin, artean gutunaren erdia egin gabezeukatelarik.

Nemoursko jauna oso pozik zegoen hainatseginak zitzaizkion une haiek luzatuz zihoaze-lako eta ordurako ahantziak zeuzkalako berelagunaren interesak. Clevesko anderea ere ezzen aspertzen ari, eta berak ere ahantziak zeuz-kan osabaren interesak. Azkenik, goizaldekolauetan doi-doia amaitu zuten gutuna, bainahain zegoen gaizki antolatua, eta kopiarazi zutenidazkera hark hain antza gutxi zuen antzeratunahi izan zutenarekin, ezinbestekoa baitzenerreginak egia argitzeko inolako ahaleginik ezegitea, benetako egia zein zen jakin ez zezan.Hala bada, ez zuten hura engainatzerik lortu,nahiz eta beren ahal guztiak egin zituzten gutunhura Nemoursko jaunari zuzendua zela sinesta-razten. Konbentziturik zegoen, ez bakarrik Char-tresko bidamoarena zela, baizik eta dofin erregi-nak ere bazuela hartan parterik, eta halaber,bazegoela halako kidetasunen bat haien bienartean. Pentsakizun horrek hainbesteraino bizituzion printzesa harenganako gorrotoa, ez baitzion

Page 197: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

sekula barkatu, eta Frantziatik kanporarazi arte,atzetik jarraika ibili zitzaion beti.

Chartresko bidamoaz den bezainbatean, hon-damendira eraman zuen erreginak, eta, zelaLorraineko kardinala beraren izpirituaren jabeegin zelako, edo zela gutun haren ingurukoabenturak —zeinak ikusarazi baitzion tronpatuaizan zela— bidamoaren beste iruzurren berri erejakiteko bide eman ziolako, egia da harrezkeroChartresko bidamoak ez zuela erreginarekin zin-tzoki adiskidetzerik izan. Lotura hura hautsi eginzen beraz, eta azkenik, Amboiseko matxinadanbetiko galdu zuen erreginak, hartan nahasturikagertu baitzen bidamoa.

Gutuna dofin andereari igorri ondoren, Cle-vesko jauna eta Nemoursko jauna joan eginziren. Clevesko anderea bakarrik geratu zen, etamaiteñoaren presentziak eman ohi duen zorionhorrek abandonatu orduko, amets batetik beza-la itzuli zen lurrera. Harriduraz zekusan nolakoaldaketa miragarria gertatu zen bezperako arra-tsean eduki aldartearen eta orduan zeukanarenartean. Gogora etorri zitzaion nolako garraztasu-nez eta hoztasunez jokatu zen Nemoursko jau-

Page 198: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

narekin Theminesko anderearen gutuna harizuzendua zela uste izan zuen bitartean, eta hala-ber, garraztasun hari nolako baretasunak etaeztitasunak jarraiki zioten, gutun hura Nemours-ko jaunari ez zegokiola sinetsi bezain laster. Etapentsatzen zuenean nola gaitzetsi zion bereburuari, are krimen bat balitz bezala, bezperakoegunean errukiak berak bakarrik pitz ditzakeensentiberatasunezko agerbideak Nemoursko jau-nari eman izana, eta nola ikusarazi zizkion, ares-tiko garraztasun horrek hartaraturik, harengana-ko maitasunaren benetako froga ziren jelosiazkosentimenduak, ez zuen bere burua ezagutzen.Pentsatzen zuenean, gainera, Nemoursko jaunakbazekiela haren maitasunaz oharturik zegoelabera, eta ezagutza hori izan arren, ez zela harga-tik harekin okerrago jokatzen, ez eta bere sena-rraren aurrean ere, baizik eta, aitzitik, ez ziolalehenago inoiz halako ontasunez begiratu, etabera zela Clevesko jaunak haren bila norbaitbidali izanaren arrazoia, eta orobat, afalosteanegonaldi berezi bat igaro zutela elkarrekin, bada,horrekin guztiarekin nolabait ere uste izan zuenbazegoela kidetasunen bat Nemoursko jaunaren

Page 199: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eta beraren artean, baina halaber, munduan iru-zurrik egitea gutxien merezi zuen senarrari iru-zur egiten ziola, eta ahalketurik zegoela beremaitalearen beraren begietara hain estimugutxiko gauza bezala agertuz. Baina, gauzahorietatik guztietatik jasangaitzena, gaua zeinegoeratan igaro zuen oroitzea zen, baina baitaere, Nemoursko jaunak beste batzuk maitezituela eta bera tronpaturik zegoela pentsatzeakeragindako oinaze zorrotza.

Ordu arte ezezagunak izan zitzaizkion mesfi-dantzaren eta jelosiaren barne-ausiki hilgarriak.Nemoursko jauna maitatzetik nola libra zitekeenbesterik ez zuen ibili gogoan, eta hark besterenbat maita zezakeelako beldurrik oraindik ez zuensentitu. Gutun hark sortu zizkion susmoak eza-batuak izanagatik ere, begiak zabalarazi zizkio-ten tronpatua izan zitekeelako arriskuaz, etalehenago inoiz izan ez zituen mesfidantza etajelosiazko sentipenak sorrarazi zizkioten. Harri-turik geratu zen artean ez zuelako inoiz ere pen-tsatu zeinen egiantz gutxiko gauza zenNemoursko jauna bezalako gizon bat, zeinakbetidanik halako arintasuna agertu baitzuen

Page 200: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

emakumeekiko, atxikimendu iraunkor eta bene-tako bat edukitzeko gauza izan zitekeela. Irudituzitzaion kasik ezinezko gauza zela haren amodiogrinaz pozik egotea.

— Baina pozik egon nintekeen arren —zioenbere baitarako—, zer egin nahiko nuke? Jasannahiko nuke halakorik? Errendatu nahiko niokeberari? Lotuko al nuke neure burua halako amo-dio atxikimendu batekin? Desohoratuko nahikoal dut Clevesko jauna? Nahiko al diot neureburuari ere laido egin? Eta finean, nahiko al dutamodioak dakartzan barne-ausiki krudel etaoinaze mingarrietara menturatu? Neure gogoa-ren kontra naraman amodio batek guztiz gaindi-turik eta garaiturik nauka. Hartzen dudan delibe-ramendu oro alferrik da. Atzo pentsatzen nuenagaur ere berdin pentsatzen dut, baina ordea,atzo erabakitakoaren guztiz kontrakoa egin dutgaur. Ezinbestekoa da landara joan nadin, etabaldin Clevesko jauna hori eragozten edo horrenarrazoiak jakiten setatzen bada, menturaz minegingo diot, bai eta neure buruari ere, horiekazalduz.

Page 201: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Delibero hura hartu eta etxean geratu zenarratsalde guztian, eta ez zen dofin anderearen-gana joan bidamoaren gutun faltsu harekin zergertatu zen jakitera.

Clevesko jauna itzuli zenean, emazteak esanzion landara nahi zuela joan, ondoezik sentitzenzela eta egurasteko premia zuela. Clevesko jau-nak, zeinaren begietara hain eder agertu bai-tzen, ez baitzuen sinesten ahal haren eritasunalarriegia izan zitekeenik; lehendabizian barreegin zuen bidaia hura egiteko proposamenarengainean, eta ihardetsi zion ahantzia zukeela,noski, printzesen ezteiak eta zaldun-gudua egi-tekoak zirela, eta ez zitzaiola denbora gehiegigeratzen apaintzeko, gainerako emakumeenhanditasun berberaz agertu nahi bazuen haie-tan. Senarraren arrazoiek ez zioten asmoa alda-razi. Eskatu zion ezen, hura erregerekin bateraCompiegnen zen bitartean, onets zezala beraCoulommiersera joatea, Paristik egun betekobidean zegoen etxe eder bat baitzeukaten han,ardura handiz eraikiarazi zutena. Clevesko jau-nak ontzat eman zuen, eta Clevesko andereahara joan zen, itzulera azkarregirik ez egiteko

Page 202: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

asmoz, eta errege Compiegne aldera abiatu zen,non ez baitzen egun batzuk baizik egongo.

Nemoursko jaunak damu handia hartu zuen,zeren eta, itxaropenak berretu zizkion afalostetxoil atsegin hura igaroz geroztik ez baitzuenClevesko anderea berriro ikusterik izan. Sosegu-rik uzten ez zion ezinegon batez desiratzen zuenhura berriz ikustea, hainbesteraino ezen, erregeParisa itzuli zenean, bere arreba Mercoeurkodukesaren etxera joatea erabaki baitzuen, huraere landan baitzegoen Coulommierstik oso hur-bil. Bidamoari proposatu zion berarekin baterajoan zedila, eta hark gogo onez onartu zuen pro-posamena. Clevesko anderea ikusteko eta bida-moarekin batera haren etxera joateko itxarope-naz egin zion proposamen hura Nemoursko jau-nak.

Mercoeurko andereak amultsuki egin zienharrera, eta haren pentsamendu bakarra, haiekdibertiarazi eta landako plazer guztiak erakusteaizan zen. Oreina lasterka ehizatzera joan zirenegun batez, basoan galdu zen Nemoursko jauna.Itzultzeko hartu behar zuen bideari buruz galdez-ka ari zelarik, Coulommierstik hurbil zela jakin

Page 203: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuen. Coulommiers hitza aipatu orduko, deuse-tan pentsatu gabe eta beraren asmoa zein zenjakin ere gabe, trosta bizian joan zen adierazizioten alderantz. Basora iritsi, eta, halabeharrakgidaturik, arta handiz egindako bideetan barrenaabiatu zen, ustez eta gaztelurantz zuzentzenzirenak. Bide horien amaieran pabilioi bat aurki-tu zuen, zeinaren behealdea areto itzel bat bai-tzen, aldamenean bi gelatxo zeuzkalarik. Gela-txo batek, ohol-hesi bakar batez bereizirik zego-en lorategi batera ematen zuen, eta besteak,berriz, parkeko zumardi luze batera. Pabilioi har-tara sartu zen, eta haren edertasunari begirageratuko zatekeen, baldin parkeko zumardi har-tatik Clevesko jaun-andereak, zerbitzari kopuruhandi batekin batera, etortzen ikusi izan ez bali-tu. Clevesko jauna han aurkituko zuenik inondikere espero ez zuenez, erregeren aldameneanutzi baitzuen, bere lehen mugimenduak ezku-tuan jartzera bultzatu zuen. Lorategira ematenzuen gelatxoan sartu zen, handik baso alderairekita zegoen ate batetik irteteko asmoz. Bainaikusi zuenean Clevesko anderea eta haren sena-rra pabilioiaren aitzinean esertzen zirela, haien

Page 204: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zerbitzariak parkean geratu zirela, eta zerbitzarihaiek ezin zitezkeela berarengana iritsi, non etaClevesko jaun-andereak zeuden tokitik igarotzenez ziren, ezinezkoa izan zitzaion printzesa huraikusteko plazerrari uko egitea eta senarrarekinzuen elkarrizketa entzuteko jakinminari gogoregitea, zeren bere aurkarietarik beste edonorkbaino jelosia handiagoa sortzen baitzion hark.

Eta hala entzun zuen nola esaten zion Cle-vesko jaunak bere emazteari:

— Baina zergatik ez duzu Parisa itzuli nahi?Nork atxiki zaitzake landan? Aspaldian gogokoduzu bakardadea, halako eran, ezen harrituriketa atsekabeturik bainauka, elkarrengandikurruntzen gaituelako. Are ohi baino goibelagozaitut ikusten, eta beldur naiz nahigabeturikegoteko arrazoiren bat izan dezazun.

— Ezerk ez du nire arima asaldatzen —eran-tzun zuen doi bat aztoraturik—, baina gortekozalaparta hain da handia, hainbeste jende izanohi da zure etxean, ezinezkoa baita nire gorpu-tza eta nire arima ez gogaitzea eta atseden bilaez abiatzea.

Page 205: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Atsedena —iharduki zion— ez dagokio zureadineko pertsona bati. Deusek neka ez zaitza-keen egoera batean zara, bai etxean eta bai gor-tean ere, eta gehiago beldurtzen nau nigandikurrun ez ote zaren gustorago sentitzen.

— Bidegabe handia egingo zenidake baldinhalako pentsakizuna bazenu —ekin zion, gerozeta larriagoa zen asaldura batez—, baina otoieskatzen dizut hementxe utz nazazula. Zu erehemen gelditzeak arras poztuko ninduke, baldinnirekin bakarrik geratuko bazina eta zugandik iainoiz urruntzen ez den jende saldo amaigabehorri begitarterik ez egiteko ontasuna bazenu.

— Ene Madame! —egin zuen oihu Cleveskojaunak—, zure doinu eta hitzetan igar dezaketbaduzula ezezaguna zaidan arrazoiren bat baka-rrik egotea desiratzeko. Zein den azal diezada-zula galdatzen dizut.

Luzaz premiatu zuen arrazoi haiek azal zie-zazkion, nahiz ez zuen hartara behartzerik lortu,eta senarraren jakinmina biziagotzen zuen modubatean defendatu ondoren, isiltasun sakonbatean geratu zen, begiak behera apaldurik, eta

Page 206: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

gero, supituan, hizketan hasi eta hari beha jarri-rik:

— Ez nazazu behartu —esan zion— aitortze-ko indarrik ez dudan gauza bat aitortzera, nahizsarri izan dudan hori egiteko asmoa. Soilik pen-tsa ezazu zuhurtziak ez duela nahi nire adinekoemakume bat, bere jokabidearen jabe dena, gor-tearen erdian egon dadin.

— Zer pentsarazi nahi didazu, Madame? —egin zuen oihu Clevesko jaunak—. Ez nintzatekehalakorik esatera ausartuko zu iraintzeko beldu-rrez.

Clevesko andereak ez zuen deus ihardetsi,eta isiltasun hark bete-betean baieztatu zionsenarrari orduantxe pentsatu berri zuena:

— Ez didazu deus esaten —muzinduzitzaion—; beraz, horrek esan nahi du ez nabile-la oker.

— Ea, bada, Monsieur —erantzun zion harenbelaunetara makurtuz—, inork bere senarrarisekula egin ez dion aitortza egingo dizut, zerennire jokabidearen eta nire sentimenduen garbi-tasunak horretarako kemena ematen baitit. Egiada badudala arrazoirik gortetik urrun egoteko,

Page 207: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eta nire adineko pertsonek zenbaitetan aurkiditzaketen arriskuak nahi ditudala saihestu. Inoizez dut nire ahuleziaren frogarik erakutsi, eta eznintzateke beldurrez egongo halakorik erakuste-ko, baldin gortetik erretiratzeko askatasunaemango bazenit, edo Chartresko anderea nirealdamenean edukiko banu oraindik, portaeraegokia eramaten laguntzeko. Hartzen dudandeliberoa denik eta arriskutsuena izan arren,pozik dut hartzen, zure duin izaten jarrai dezake-dalako. Mila barkamen eskatzen dizkizut baldindesplazer zaizkizun sentimenduak baditut, bainanire ekintzek ez zaituzte gaitziaraziko bederen.Pentsa ezazu, egin dudana egiteko, beharrezkodela senarrarekiko inork inoiz izan duena bainoare adiskidetasun eta estimu gehiago edukitzea.Gida nazazu, erruki zakizkit, eta arren, maitenazazu oraindik, ahal baduzu.

Clevesko jaunak, hizketaldiak iraun zuenbitartean, burua eskuen artean bermaturik edukizuen, adimendua galdurik, eta ez zitzaion buru-ratu emaztea zuzpertzerik. Solasa amaitu zue-nean, senarrak harengan landatu zituen berebegiak, eta ikusi zuen bere belaunetara makur-

Page 208: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

turik zeukala, begitartea malkoz beterik eta hainedertasun miresgarriz, oinazez hilko zela usteizan baitzuen, eta hura besarkatuz, eta zegoenlekutik altxaraziz:

— Urrikal zaitez zerori ere nitaz, Madame —esan zion senarrak—, ni ere duin bainaiz halako-rik merezi izateko. Barka iezadazu baldin etaatsekabe bortitz batek astintzen nauen lehenune hauetan ez badiot ihardesten, egoki litzate-keen eran, zurea bezalako portaera bati. Mun-duan izan diren emakume guztien artetik zerorizaitut estimu eta miresmenez duinena, bainaaldi berean, inoiz izan den gizonik dohakabeenasentitzen naiz. Ikusi zintudan unetik bertatikzuganako maitasuna piztu zenidan. Zure zorroz-tasunek eta zure jabetza edukitzeak ez dutehura iraungitzerik lortu, eta oraindik ere lehen-goan dirau. Ezin izan dut inoiz zuregan maitasu-nik ernarazi, eta argi dakusat beste batenganaedukitzeko beldurrez zaudela. Nor da, Madame,beldur hori sorrarazi dizun gizon dohatsua? Noiz-danik duzu atsegin? Zer egin du hark, zuk gogo-ko izan dezazun? Zein bide hautatu du zure biho-tzera iristeko? Zure bihotza hunkiezina zelakoan

Page 209: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

kontsolatu nintzen, aldez, hura hunkitu ez iza-naz. Halere, nik egiterik izan ez dudana erdietsidu besteren batek. Aldi berean sentitzen duthala senarraren jelosia nola maitalearena, bainaezinezkoa da senar batenik edukitzea zureabezalako jokabide bat ezagutuz geroztik. Senti-mendu hori zintzoegia da zugan erabatekosegurtasuna izan dezadan, eta are zure maitalegisa ere kontsolagarri zait. Nire alde izan duzunfidantziak eta zintzotasunak ez dute preziorik;aitortza horretaz ez naizela baliatuko uste izate-ko adina estimatzen nauzu. Arrazoi duzu, Mada-me, ez naiz horretaz baliatuko, eta ez zaituthorregatik gutxiago maitatuko. Emazte batekbere senarrari inoiz eman dion leialtasun froga-rik handiena emanez dohakabe bilakatu nauzu,baina, Madame, buka ezazu eta azal iezadazunor den saihestu nahi duzun hori.

— Argi dakusat —esan zuen Nemoursko jau-nak—, ez dagoela egoterik zu zaudena bainoestuasun handiagoan, eta aitortu beharra dagoongi ere merezi duzula. Salatu izan didate maita-le desleiala naizela eta amodio asko izan dituda-la aldi berean, baina halako abantaila hartu dida-

Page 210: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zu, ez bainintzateke ausartuko zuk abiarazi ditu-zun gauza horiek burutan hartzera. Nola otudakizuke Theminesko anderea zuri atxikirik edu-kitzea, erreginari hitz emana zinelarik? Agianuste al zenuen, erreginari hitz eman eta iruzuregin zeniezaiokeela? Italiarra da, erregina gaine-ra, eta beraz, susmoz, jelosiaz eta urguiluzbetea. Eduki duzun asturu onak, zure jokabidezintzoak bainoago, estutzen zintuzten loturetatikaskatu zaituelarik, beste batzuk jo dituzu begiz,eta uste izan duzu ezen, gortearen erdi-erdianegonagatik ere, Martiguesko anderea maitazenezakeela, erregina horretaz ohartu gabe.Lehen urratsak egin izanaren lotsa ezabatukodion arretarik jada ezin diezaiokezu sobera era-kutsi. Amodio suharra dizu erreginak, zurezuhurtziak niri kontatzea debekatu dizu, etanireak, zuri galdetzea. Baina finean, maite zaitu,mesfidantza dizun arren, eta egia ez duzu zurealde.

— Zuri al dagokizu ni horrenbeste gaitzespe-nez nekaraztea? —eten zion bidamoak—. Etazerorrek bizi izan duzunak ez al dizu nire akatsakbarkatzeko motiborik ematen? Aitortzen dut,

Page 211: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

halere, errua nirea dela, baina saia zaitez, otoi,nagoen amildegi honetatik ni ateratzen. Irudi-tzen zait on litzatekeela baldin dofin erregina-rengana joango bazina berriro, hura esnatubezain laster, gutun hori berriro eskatzera, zero-rrek galdu izan bazenu bezala.

— Lehenago ere esana dizut —berrekin zionNemoursko jaunak— egin didazun proposamenhori ez-ohikoa dela hein batean, eta nik ditudannahiek zailtasunak sor diezazkidaketela horre-tan, baina are gehiago, baldin gutun hori zuresakeletik erortzen ikusi badute, zail iruditzen zaitniretik erori denik sinestaraztea.

— Uste nuen esana nizula —erantzun zuenbidamoak— gutun hori zerorrenetik eroria baili-tzan azaldu diotela dofin erreginari.

— Nola! —eten zuen supituan Nemourskojaunak, orduantxe jabetu baitzen gaizkiulertuhark nolako ondorio txarrak ekar liezaizkiokeenClevesko andereari buruzkoan—. Dofin erregina-ri esan al diote ni izan naizela gutun hori erorizaiona?

— Bai —ihardetsi zion bidamoak—, halaxeesan diote, bai. Zure eta nire zerbitzariak bion

Page 212: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

jantziak zeuden pilotalekuko aretora horien bilaigorri genituenean, erreginen zerbitzuko hainbatgortegizon hantxe zeuden, eta horrek eragin du,hain zuzen, gaizkiulertu hori. Gutun hori eroriden orduko, gortegizonek lurretik jaso eta ahotsgoran irakurri dute. Batzuek uste izan dute zureazela, eta besteek nirea. Chastelartek esan dit,arestian berari eskatu diodanean —berak hartubaitzuen—, dofin erreginari eman diola zureabalitz bezala, baina bestetik, erreginarekinhorretaz mintzatu direnek, nirea dela esan dute,tamalez. Hala, bada, aise egin ahal izango duzunik desio dudana, eta nagoen larrialdi honetatikatera ahal izango nauzu.

Nemoursko jaunak betidanik biziki maite izanzuen Chartresko bidamoa, eta Clevesko ande-rearekin zuen ahaidetasunagatik, are maitaga-rriagoa zitzaion. Haatik, ezin zitekeen deliberahalako arriskurik hartzera, zeren Clevesko ande-reak, gutun hura entzutean, hartan parte leuka-keen gauza balitz bezala hartuko bailuke. Gogo-eta sakonean murgildu zen, beraz, eta bidamo-ak, gogoeta horren gaia igarriz edo:

Page 213: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Argi ikusten dut —esan zion— zure maite-ñoa eta biok liskartuko zareten beldur zarela, etaare izango nuke motiborik sinesteko dofin erregi-na bera dela zure maiteño hori, baldin eta Anvi-lleko jaunari diozun bekaizgo urriak ez balit pen-tsakizun hori ezabatuko. Baina, nolanahi ereden, bidezkoa da ez dezazula zure atsedenanirearen karietara sakrifika, eta bitartekoakeskaini nahi dizkizut zure maiteñoari gutun horiniri zuzendua dela, eta ez zuri, froga diezaiozun.Hona hemen Amboiseko anderearen eskutitzhau; Theminesko anderearen adiskidea da bera,eta berari fidatzen dizkio nigana dituen senti-mendu guztiak. Eskutitz horretan, Themineskoandereak idatzi eta nik galdu dudan gutun horieskatzen dit. Nire izena ageri da eskutitzean, etahor idatzirik dagoenak inolako zalantzarik gabefrogatzen du eskatzen didan gutun hori eta aur-kitutakoa bera direla. Zeure eskuartean jartzendut eskutitz hori, eta baimena ematen dizut zuremaiteñoari ere erakusteko, zeure burua zuritudezazun. Lehiaz eskatzen dizut ez dezazula une-txo bat ere gal, eta gaur goizean bertan joan zai-tezela dofin anderearen etxera.

Page 214: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Nemoursko jaunak halaxe agindu zion Char-tresko bidamoari, eta Amboiseko andereareneskutitza hartu zuen. Alabaina, haren xedea ezzen dofin erregina ikustea, bazuelako zerbaitlehenago egin beharrekoa. Dudarik gabe ustezuen Clevesko anderearekin mintzatua izangozela ordurako gutun hartaz, eta eramanezinazitzaion, bihotz-bihotzetik maitatzen zuen per-tsona hark motiborik edukitzea berak besterenbat maite zuela sinesteko.

Clevesko anderearen etxera joan zen, beraz,esna egon zitekeela uste zuen ordu batean, etaesan zion ez liokeela bera ikusteko ohore hurahalako ezordutan eskatuko, baldin eta muntahandiko gai batek ez balu hartara hertsatu. Cle-vesko anderea ohean zen oraindik, gauean izan-dako pentsakizun tristeek artean ere gogoa min-gosten eta aztoratzen ziotelarik. Guztiz harrituzen Nemoursko jaunak beraren galde egitenzuela esan ziotenean. Asaldura hark, ordea, ezzuen durduzarazi, eta deblauki ihardetsi zuengaixo zegoela, eta ezin zitekeela berarekin min-tza.

Page 215: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Ezezko horrek ez zuen printzea samindu. Cle-vesko anderea jelosturik egon zitekeen une har-tan hoztasun agerbide bat edukitzea ez zenaieru txarra. Clevesko jaunaren logelara joanzen, eta emaztearenetik zetorrela esan zion hari,eta arrunt atsekabetua zegoela harekin hitz egi-terik izan ez zuelako, zeren Chartresko bidamo-arentzat oso garrantzitsua zen gai bati buruz hitzegin nahi izan baitzion. Hitz bitan adierazi zionClevesko jaunari zeintzuk ziren gai haren ondo-rioak, eta Clevesko jaunak berehala eramanzuen emaztearen logelaraino. Ilunbean egon ezbalitz, Clevesko andereak nekez ezkutatu ahalizango zuen bere asaldura eta harridura,Nemoursko jauna gelara sartzen ikusi zuenean,beraren senarrak gidaturik. Clevesko jaunakazaldu zion gutun bati buruz hitz egin nahi ziote-la, beharrezkoa zutela beraren laguntza bidamo-aren interesak defendatzearren, Nemoursko jau-nak eta biok ikusiko zutela zer egin zitekeen,baina bera, bere aldetik, erregeren etxera zihoa-la, bila etorri baitzitzaizkion.

Page 216: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Hortaz, Nemoursko jauna bakarrik geratu zenClevesko anderearen aldamenean, desio zuenbezala.

— Galdetzera natorkizu, Madame —esanzion—, ea dofin andereak ez al dizun deus esanChastelartek atzo haren eskuetan utzi zuengutun bati buruz.

— Zer edo zer esan dit, bai —erantzun zuenClevesko andereak—, baina ez dakit gutunhorrek zer duen ikusteko nire osabaren interese-kin, eta ziur esan diezazuket han ez dela harenaipamenik egiten.

— Egia da, Madame —ekin zion Nemourskojaunak berriro— han ez dela haren aipamenikegiten. Halere, hari zuzendua dago, eta garran-tzi handikoa da gutun hori dofin andereareneskuetatik ken dezazun.

— Zaila zait ulertzea —erantzun zuen Cleves-ko andereak— zergatik ardura zaion gutun horiinork ikustea, eta zergatik eskatu beharra dago-en haren izenean.

— Baldin niri entzuteko nekerik hartu nahibaduzu, Madame —esan zuen Nemoursko jau-nak—, berehala agertuko dizut egia, eta bidamo

Page 217: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

jaunarentzat hain munta handiko gauzak jakingodituzu, ezen ez bainizkioke Clevesko printze jau-nari berari ere fidatuko, baldin haren laguntza-ren beharrik ez banu zu ikusteko ohorea izannezan.

— Nago, ezer esateko nekerik hartuagatikere, alferrikakoa izango zaidala oro —ihardetsizuen Clevesko andereak, mintzaera aski lehorbatez—, eta hobe zenuke dofin erreginaren bilajoango bazina, eta, itzulinguruka ibili gabe, zuze-nean azalduko bazenio gutun horrekiko duzuninteresa, zeren esan baitiote zerori zarela gutunhorren jatorria.

Clevesko anderearen gogoan zekusan sumin-dura hark inoiz sentituriko atseginik nabarmene-na eragin zion Nemoursko jaunari, eta gai hurazuritzeko zeukan larritasunaz dudarazi zion.

— Ez dakit, Madame —ekin zion— zer esanahal izan dioten dofin andereari, baina nik ez dutezein interesik gutun horretan, zeren bidamojaunari zuzendua baitago.

— Sinesten dizut —ihardetsi zion Cleveskoandereak—, baina kontrakoa esan diote dofinerreginari, eta hari ez zaio egiantzekoa irudituko

Page 218: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

bidamo jaunaren gutunak zure sakeletik eror-tzea. Horrexegatik, non eta ez duzun nik ez daki-dan arrazoiren bat dofin erreginari egia ezkuta-tzeko, gomendatzen dizut hari aitor diezaiozula.

— Hari ez diot deus aitortu beharrik —ihardu-ki zion—. Gutun hori ez da niri zuzendua, eta horisinestarazi nahi diodanik inor baldin badago,hori ez da dofin anderea. Baina, guztiarekin ere,Madame, honetan guztian bidamo jaunaren etor-kizuna jokoan dagoenez, onets ezazu, arren, arezure jakinminarentzat duinak diren zenbaitgauza ezagutzera ematen badizkizut.

Clevesko andereak, bere isiltasun hartan,argi erakutsi zuen entzuteko prest zegoela, etaNemoursko jaunak azaldu zion, ahal izan zuenlaburren, bidamoaz jakin berri zuen guztia.Gauza horiek guztiak benetan harrigarriak etaarretaz entzutekoak izan arren, Clevesko ande-reak hain soraioki zituen aditu, bazirudien ezzituela egiazkotzat hartzen, edo ez zitzaizkiolaaxola. Haren gogoak halaxe iraun zuen, harik etaNemoursko jaunak, esan berri zuen guztiarenegiaztagarri, Amboiseko andereak Chartreskobidamoari idatziriko eskutitza aipatu zion arte.

Page 219: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko andereak bazekienez andere hura The-minesko anderearen adiskide zela, egiantz izpibat igarri zuen Nemoursko jaunak esandakoan,eta horrek pentsarazi zion gutun hura agian ezzegoela hari zuzendua. Pentsakizun horrek bat-batean uxatu zion, bere borondatearen aurka,ordu arte agertu zuen soraiotasuna. Printze hark,bere buruaren zurigarri zen eskutitz hura irakurriondoren, Clevesko andereari eskaini zion irakurzezan, eta bide batez esan zion, aztertuz gero,idazkera hura norena zen ezagut zezakeela. Cle-vesko andereak ezin ziezaiokeen ukorik egin, etagutun hura harturik, burualdea aztertu zuenChartresko bidamoari zuzendua al zen ikusteko,eta oso-osorik irakurri zuen, eskatzen ziotengutuna eta eskuartean zuena berak al ziren jaki-teko. Nemoursko jaunak, gainera, horretaz kon-bentzitzeko egoki iruditu zitzaion guztia adierazizion, eta nola egia atsegin batek aise konbentzi-tzen baikaitu, Clevesko andereari sinestarazizion berak ez zuela zerikusirik gutun harekin.

Hala, bada, Nemoursko jaunarekin baterahasi zen bidamoaren arrisku eta estuasunazgogoeta egiten, haren jokabide gaiztoa gaitzes-

Page 220: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ten, hari laguntzeko bideak bilatzen. Cleveskoanderea harriturik geratu zen erreginaren por-taerarekin. Nemoursko jaunari aitortu zion berakzeukala gutuna, eta azkenik, Nemoursko jaunaerrugabea zela uste izan zuen orduko, izpirituireki eta lasai batez besarkatu zituen hasieranaditu ere nahi izan ez zituen gauzak. Elkar hartu-rik adostu zuten gutun hura ez zegoela zertandofin erreginari itzulirik, Martiguesko anderearieman ziezaion beldurrez, izan ere, hark, Marti-guesko andereak, ezaguna baitzuen Themineskoanderearen idazkera, eta aise igarriko baitzuen,bidamoarengan zuen interesagatik, hari zuzen-dua zela. Iruditu zitzaien orobat ez zegoela zer-tan dofin erreginari fidaturik erreginarekin —haren amaginarrebarekin— zerikusia zuen oro.Clevesko anderea, gai hura osabarekin loturikzegoelako aitzakiaz, atseginez onartu zuenNemoursko jaunak fidatzen zizkion sekretu guz-tiak gordetzea.

Printze hark bidamoaren gurariez hitz egitensegituko zukeen, eta Clevesko anderearekinmintzatzean sentitzen zuen askatasun hark bul-tzaturik, ordu arte inoiz ez bezalako ausardia

Page 221: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

batez jokatzera menturatuko zatekeen, baldineta Clevesko andereari ez balitzaizkio etorri esa-tera dofin erreginak berarengana joateko mana-tzen ziola. Nemoursko jauna, beraz, erretiratzerahertsatua izan zen. Bidamoaren bila joan eta hariadierazi zion, bera utzi eta gero, egokiagoa irudi-tu zitzaiola lehenik beraren iloba Clevesko ande-reagana zuzentzea, zuzenean dofin anderearen-gana joatea baino. Ez zitzaion arrazoirik faltaizan berak egindakoa bidamoak ones zezan, etahartatik emaitza on bat iguriki zezan.

Bien bitartean, Clevesko anderea azkar-azkarjantzi eta dofin erreginaren etxera joan zen.Haren gelan sartu orduko, printzesa hark hurbil-tzeko agindu, eta honela esan zion ahapetik:

— Badira bi ordu zure zain naukazula. Inoizez naiz egia mozorrotzeko hain larriturik egonnola egon bainaiz gaur goizean. Atzo eman nizungutun horri buruzko zurrumurruak entzun dituerreginak. Uste du Chartresko bidamoa delaerortzen utzi duena. Zuk badakizu baduela inte-resen bat harengan jarria. Gutun hori bilatzekoagindu du, eta Chastelarti ere eskatu dio. Harkesan dio niri emana zidala. Nigana etorri dira

Page 222: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eskatzera, erreginari jakinmina piztu dion gutunpolit bat zelako aitzakia jarriz. Ez naiz ausartuzuk zenuela esatera. Uste izan dut, baldin zureeskuartean jarri nuela esan banio, berehala ima-jinatuko zukeela zure osaba bidamoa zatekeelahorren kausa, eta haren eta nire artean kideta-sun handia zegokeela. Iruditu zait atsekabez pai-ratzen duela hark niri sarritan bisita egitea, etahorregatik esan diot atzo neramatzan jantzietanzegoela gutuna, baina arropategiko giltzariakjada irtenak zirela. Emaidazu gutun hori oraintxe—gaineratu zuen—, hari bidal diezaiodan, eta nikere irakur dezadan, hari bidali baino lehen, idaz-kera ezagutzen al dudan ikusteko.

Clevesko anderea, uste zuena baino are larri-tasun handiago batean aurkitu zen.

— Ez dakit, Madame, nola egingo duen bero-rrek —ihardetsi zuen—, zeren Clevesko jaunak,zeinari emana bainion irakur zezan, Nemourskojaunari itzuli baitio, goizean goiz etorri eta itzul-tzeko erregutu ondoren. Clevesko jauna laxokimintzatu da berak zeukala esan dionean, etahalaber, Nemoursko jaunak itzultzeko egin diz-

Page 223: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

kion erreguei amore emateko ahuldadea izandu.

— Inoiz aurkitu naizen estuasunik handie-nean jarri nauzu —berrekin zion dofin ande-reak—. Oker egin duzu gutun hori Nemourskojanari itzuliz, neronek eman nizulako, eta zuk ezzenuelako zertan inori errendaturik, nire baime-nik gabe. Zer nahi duzu erreginari esatea? Etazer pentsa lezake hark? Uste izango du, itxuraguztien arabera, nirea dela gutun hori, eta bada-goela zerbait bidamoaren eta bion artean. Ezdiogu sekula sinestaraziko gutun hori Nemours-ko jaunarena denik.

— Atsekabetua nago oso —erantzun zuenClevesko andereak— berorri sortu diodan estua-sunaren kariaz. Argi dakusat zeinen larria den,baina hobena Clevesko jaunarena da, eta eznirea.

— Zeurea da —iharduki zion dofin ande-reak—, zerorrek eman diozulako gutun hori.Munduan ez dago beste emazterik, dakizkiengauza guztien isilmandatua senarrari egingo dio-nik.

Page 224: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Uste dut oker egin dudala, Madame —apal-du zitzaion Clevesko anderea—, baina saia bedinire hobena konpontzen, eta ez gaitzesten.

— Oroitzen al zara, gutxi gora-behera, zerdioen gutun horrek? —galdegin zion dofin erregi-nak.

— Bai, Madame —ihardetsi zuen— oroitzennaiz, behin baino gehiagotan irakurria baitut.

— Hala baldin bada —ekin zion dofin ande-reak—, esku ezagungabe batek hura berridatzdezan lortu behar duzu berehala, eta nik erregi-nari igorriko diot. Hark ez die erakutsiko lehendikikusia dutenei, baina hala egingo balu ere, nikbeti defendatuko nuke hori dela Chastelartekeman didana, eta hura ez litzateke ausartukokontrakorik esatera.

Clevesko anderea ados etorri zen egitekohorretan, hainbatenaz gehiago zenbatenaz pen-tsatzen baitzuen Nemoursko jaunaren bila nor-bait igorriko zuela benetako gutuna berreskura-tzera, hitzez hitz hura kopiarazi eta idazkera ereharen antzera berregin zezaten, eta hartara usteizan zuen segur limurtuko zutela erregina. Etxe-ra joan zen orduko jakinarazi zion senarrari nola-

Page 225: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ko estuasunean zegoen dofin anderea, etaNemoursko jaunaren bila norbait bidaltzekoeskatu zion. Bila joan eta hura berehala iritsizen. Clevesko andereak bere senarrari arestianesan zion guztia hari berriro azaldu eta gutunaeskatu zion, baina Nemoursko jaunak ihardetsizion Chartresko bidamoaren esku utzia zuelaordurako, eta hainbeste poztu zuela hura berres-kuratzeak eta iragan arriskutik urrun egoteak,ezen bet-betan bidali baitzion Theminesko ande-rearen adiskideari. Clevesko anderea estuasunberri baten aurrean aurkitu zen, eta azkenik,ongi hausnartu ondoren, gutuna buruz berregi-tea erabaki zuten bien artean. Gela barruan gil-tzapetu ziren lan hori burutzeko. Inor ez zedilasar manatu eta Nemoursko jaunaren zerbitzarieijoateko esan zieten. Misterio eta isilmandatugiro hark ez zuen nolanahiko lilura sortzen prin-tze harengan, ez eta Clevesko anderearenganberarengan ere. Senarraren presentziak etaChartresko bidamoaren interesek uxatu egin ziz-kioten nolabait bere barne-ausikiak. Nemourskojauna ikustearen atsegina baizik ez zuen senti-tzen, eta inoiz sentitu gabeko zorion garbi eta

Page 226: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nahasgabe bat zuen barrenean. Poz horrek seku-lako gogo-alaitasuna eta askatasuna piztu zion,Nemoursko jaunak inoiz ikusi ez zion bezalakoa,eta horrek, bikoiztu egin zion Clevesko anderea-renganako amodioa printzeari. Nemoursko jau-nak ordu arte ez zuenez hain une atseginik seku-la bizi izan, areagotu egin zitzaion bere berezkobizitasuna, eta Clevesko andereak gutuna gogo-ratzen eta hura berridazten hasi nahi izan zue-nean, printzeak, hari zinez lagundu beharbidean, beren egiteko hartan geldiuneak eginezgauza dibertigarriak esan besterik ez zuen egi-ten. Arraitasun horrek berak kutsatu zuen Cle-vesko anderea, eta hala, biak bakarturik denbo-ra luzea zeramatela, bi aldiz etorri ziren dofinerreginaren partetik Clevesko andereari esaterapresa zedin, artean gutunaren erdia egin gabezeukatelarik.

Nemoursko jauna oso pozik zegoen hainatseginak zitzaizkion une haiek luzatuz zihoaze-lako eta ordurako ahantziak zeuzkalako berelagunaren interesak. Clevesko anderea ere ezzen aspertzen ari, eta berak ere ahantziak zeuz-kan osabaren interesak. Azkenik, goizaldeko

Page 227: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

lauetan doi-doia amaitu zuten gutuna, bainahain zegoen gaizki antolatua, eta kopiarazi zutenidazkera hark hain antza gutxi zuen antzeratunahi izan zutenarekin, ezinbestekoa baitzenerreginak egia argitzeko inolako ahaleginik ezegitea, benetako egia zein zen jakin ez zezan.Hala bada, ez zuten hura engainatzerik lortu,nahiz eta beren ahal guztiak egin zituzten gutunhura Nemoursko jaunari zuzendua zela sinesta-razten. Konbentziturik zegoen, ez bakarrik Char-tresko bidamoarena zela, baizik eta dofin erregi-nak ere bazuela hartan parterik, eta halaber,bazegoela halako kidetasunen bat haien bienartean. Pentsakizun horrek hainbesteraino bizituzion printzesa harenganako gorrotoa, ez baitzionsekula barkatu, eta Frantziatik kanporarazi arte,atzetik jarraika ibili zitzaion beti.

Chartresko bidamoaz den bezainbatean, hon-damendira eraman zuen erreginak, eta, zelaLorraineko kardinala beraren izpirituaren jabeegin zelako, edo zela gutun haren ingurukoabenturak —zeinak ikusarazi baitzion tronpatuaizan zela— bidamoaren beste iruzurren berri erejakiteko bide eman ziolako, egia da harrezkero

Page 228: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Chartresko bidamoak ez zuela erreginarekin zin-tzoki adiskidetzerik izan. Lotura hura hautsi eginzen beraz, eta azkenik, Amboiseko matxinadanbetiko galdu zuen erreginak, hartan nahasturikagertu baitzen bidamoa.

Gutuna dofin andereari igorri ondoren, Cle-vesko jauna eta Nemoursko jauna joan eginziren. Clevesko anderea bakarrik geratu zen, etamaiteñoaren presentziak eman ohi duen zorionhorrek abandonatu orduko, amets batetik beza-la itzuli zen lurrera. Harriduraz zekusan nolakoaldaketa miragarria gertatu zen bezperako arra-tsean eduki aldartearen eta orduan zeukanarenartean. Gogora etorri zitzaion nolako garraztasu-nez eta hoztasunez jokatu zen Nemoursko jau-narekin Theminesko anderearen gutuna harizuzendua zela uste izan zuen bitartean, eta hala-ber, garraztasun hari nolako baretasunak etaeztitasunak jarraiki zioten, gutun hura Nemours-ko jaunari ez zegokiola sinetsi bezain laster. Etapentsatzen zuenean nola gaitzetsi zion bereburuari, are krimen bat balitz bezala, bezperakoegunean errukiak berak bakarrik pitz ditzakeensentiberatasunezko agerbideak Nemoursko jau-

Page 229: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nari eman izana, eta nola ikusarazi zizkion, ares-tiko garraztasun horrek hartaraturik, harengana-ko maitasunaren benetako froga ziren jelosiazkosentimenduak, ez zuen bere burua ezagutzen.Pentsatzen zuenean, gainera, Nemoursko jaunakbazekiela haren maitasunaz oharturik zegoelabera, eta ezagutza hori izan arren, ez zela harga-tik harekin okerrago jokatzen, ez eta bere sena-rraren aurrean ere, baizik eta, aitzitik, ez ziolalehenago inoiz halako ontasunez begiratu, etabera zela Clevesko jaunak haren bila norbaitbidali izanaren arrazoia, eta orobat, afalosteanegonaldi berezi bat igaro zutela elkarrekin, bada,horrekin guztiarekin nolabait ere uste izan zuenbazegoela kidetasunen bat Nemoursko jaunareneta beraren artean, baina halaber, munduan iru-zurrik egitea gutxien merezi zuen senarrari iru-zur egiten ziola, eta ahalketurik zegoela beremaitalearen beraren begietara hain estimugutxiko gauza bezala agertuz. Baina, gauzahorietatik guztietatik jasangaitzena, gaua zeinegoeratan igaro zuen oroitzea zen, baina baitaere, Nemoursko jaunak beste batzuk maite

Page 230: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zituela eta bera tronpaturik zegoela pentsatzeakeragindako oinaze zorrotza.

Ordu arte ezezagunak izan zitzaizkion mesfi-dantzaren eta jelosiaren barne-ausiki hilgarriak.Nemoursko jauna maitatzetik nola libra zitekeenbesterik ez zuen ibili gogoan, eta hark besterenbat maita zezakeelako beldurrik oraindik ez zuensentitu. Gutun hark sortu zizkion susmoak eza-batuak izanagatik ere, begiak zabalarazi zizkio-ten tronpatua izan zitekeelako arriskuaz, etalehenago inoiz izan ez zituen mesfidantza etajelosiazko sentipenak sorrarazi zizkioten. Harri-turik geratu zen artean ez zuelako inoiz ere pen-tsatu zeinen egiantz gutxiko gauza zenNemoursko jauna bezalako gizon bat, zeinakbetidanik halako arintasuna agertu baitzuenemakumeekiko, atxikimendu iraunkor eta bene-tako bat edukitzeko gauza izan zitekeela. Irudituzitzaion kasik ezinezko gauza zela haren amodiogrinaz pozik egotea.

— Baina pozik egon nintekeen arren —zioenbere baitarako—, zer egin nahiko nuke? Jasannahiko nuke halakorik? Errendatu nahiko niokeberari? Lotuko al nuke neure burua halako amo-

Page 231: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

dio atxikimendu batekin? Desohoratuko nahikoal dut Clevesko jauna? Nahiko al diot neureburuari ere laido egin? Eta finean, nahiko al dutamodioak dakartzan barne-ausiki krudel etaoinaze mingarrietara menturatu? Neure gogoa-ren kontra naraman amodio batek guztiz gaindi-turik eta garaiturik nauka. Hartzen dudan delibe-ramendu oro alferrik da. Atzo pentsatzen nuenagaur ere berdin pentsatzen dut, baina ordea,atzo erabakitakoaren guztiz kontrakoa egin dutgaur. Ezinbestekoa da landara joan nadin, etabaldin Clevesko jauna hori eragozten edo horrenarrazoiak jakiten setatzen bada, menturaz minegingo diot, bai eta neure buruari ere, horiekazalduz.

Delibero hura hartu eta etxean geratu zenarratsalde guztian, eta ez zen dofin anderearen-gana joan bidamoaren gutun faltsu harekin zergertatu zen jakitera.

Clevesko jauna itzuli zenean, emazteak esanzion landara nahi zuela joan, ondoezik sentitzenzela eta egurasteko premia zuela. Clevesko jau-nak, zeinaren begietara hain eder agertu bai-tzen, ez baitzuen sinesten ahal haren eritasuna

Page 232: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

larriegia izan zitekeenik; lehendabizian barreegin zuen bidaia hura egiteko proposamenarengainean, eta ihardetsi zion ahantzia zukeela,noski, printzesen ezteiak eta zaldun-gudua egi-tekoak zirela, eta ez zitzaiola denbora gehiegigeratzen apaintzeko, gainerako emakumeenhanditasun berberaz agertu nahi bazuen haie-tan. Senarraren arrazoiek ez zioten asmoa alda-razi. Eskatu zion ezen, hura erregerekin bateraCompiegnen zen bitartean, onets zezala beraCoulommiersera joatea, Paristik egun betekobidean zegoen etxe eder bat baitzeukaten han,ardura handiz eraikiarazi zutena. Clevesko jau-nak ontzat eman zuen, eta Clevesko andereahara joan zen, itzulera azkarregirik ez egitekoasmoz, eta errege Compiegne aldera abiatu zen,non ez baitzen egun batzuk baizik egongo.

Nemoursko jaunak damu handia hartu zuen,zeren eta, itxaropenak berretu zizkion afalostetxoil atsegin hura igaroz geroztik ez baitzuenClevesko anderea berriro ikusterik izan. Sosegu-rik uzten ez zion ezinegon batez desiratzen zuenhura berriz ikustea, hainbesteraino ezen, erregeParisa itzuli zenean, bere arreba Mercoeurko

Page 233: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

dukesaren etxera joatea erabaki baitzuen, huraere landan baitzegoen Coulommierstik oso hur-bil. Bidamoari proposatu zion berarekin baterajoan zedila, eta hark gogo onez onartu zuen pro-posamena. Clevesko anderea ikusteko eta bida-moarekin batera haren etxera joateko itxarope-naz egin zion proposamen hura Nemoursko jau-nak.

Mercoeurko andereak amultsuki egin zienharrera, eta haren pentsamendu bakarra, haiekdibertiarazi eta landako plazer guztiak erakusteaizan zen. Oreina lasterka ehizatzera joan zirenegun batez, basoan galdu zen Nemoursko jauna.Itzultzeko hartu behar zuen bideari buruz galdez-ka ari zelarik, Coulommierstik hurbil zela jakinzuen. Coulommiers hitza aipatu orduko, deuse-tan pentsatu gabe eta beraren asmoa zein zenjakin ere gabe, trosta bizian joan zen adierazizioten alderantz. Basora iritsi, eta, halabeharrakgidaturik, arta handiz egindako bideetan barrenaabiatu zen, ustez eta gaztelurantz zuzentzenzirenak. Bide horien amaieran pabilioi bat aurki-tu zuen, zeinaren behealdea areto itzel bat bai-tzen, aldamenean bi gelatxo zeuzkalarik. Gela-

Page 234: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

txo batek, ohol-hesi bakar batez bereizirik zego-en lorategi batera ematen zuen, eta besteak,berriz, parkeko zumardi luze batera. Pabilioi har-tara sartu zen, eta haren edertasunari begirageratuko zatekeen, baldin parkeko zumardi har-tatik Clevesko jaun-andereak, zerbitzari kopuruhandi batekin batera, etortzen ikusi izan ez bali-tu. Clevesko jauna han aurkituko zuenik inondikere espero ez zuenez, erregeren aldameneanutzi baitzuen, bere lehen mugimenduak ezku-tuan jartzera bultzatu zuen. Lorategira ematenzuen gelatxoan sartu zen, handik baso alderairekita zegoen ate batetik irteteko asmoz. Bainaikusi zuenean Clevesko anderea eta haren sena-rra pabilioiaren aitzinean esertzen zirela, haienzerbitzariak parkean geratu zirela, eta zerbitzarihaiek ezin zitezkeela berarengana iritsi, non etaClevesko jaun-andereak zeuden tokitik igarotzenez ziren, ezinezkoa izan zitzaion printzesa huraikusteko plazerrari uko egitea eta senarrarekinzuen elkarrizketa entzuteko jakinminari gogoregitea, zeren bere aurkarietarik beste edonorkbaino jelosia handiagoa sortzen baitzion hark.

Page 235: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Eta hala entzun zuen nola esaten zion Cle-vesko jaunak bere emazteari:

— Baina zergatik ez duzu Parisa itzuli nahi?Nork atxiki zaitzake landan? Aspaldian gogokoduzu bakardadea, halako eran, ezen harrituriketa atsekabeturik bainauka, elkarrengandikurruntzen gaituelako. Are ohi baino goibelagozaitut ikusten, eta beldur naiz nahigabeturikegoteko arrazoiren bat izan dezazun.

— Ezerk ez du nire arima asaldatzen —eran-tzun zuen doi bat aztoraturik—, baina gortekozalaparta hain da handia, hainbeste jende izanohi da zure etxean, ezinezkoa baita nire gorpu-tza eta nire arima ez gogaitzea eta atseden bilaez abiatzea.

— Atsedena —iharduki zion— ez dagokio zureadineko pertsona bati. Deusek neka ez zaitza-keen egoera batean zara, bai etxean eta bai gor-tean ere, eta gehiago beldurtzen nau nigandikurrun ez ote zaren gustorago sentitzen.

— Bidegabe handia egingo zenidake baldinhalako pentsakizuna bazenu —ekin zion, gerozeta larriagoa zen asaldura batez—, baina otoieskatzen dizut hementxe utz nazazula. Zu ere

Page 236: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

hemen gelditzeak arras poztuko ninduke, baldinnirekin bakarrik geratuko bazina eta zugandik iainoiz urruntzen ez den jende saldo amaigabehorri begitarterik ez egiteko ontasuna bazenu.

— Ene Madame! —egin zuen oihu Cleveskojaunak—, zure doinu eta hitzetan igar dezaketbaduzula ezezaguna zaidan arrazoiren bat baka-rrik egotea desiratzeko. Zein den azal diezada-zula galdatzen dizut.

Luzaz premiatu zuen arrazoi haiek azal zie-zazkion, nahiz ez zuen hartara behartzerik lortu,eta senarraren jakinmina biziagotzen zuen modubatean defendatu ondoren, isiltasun sakonbatean geratu zen, begiak behera apaldurik, etagero, supituan, hizketan hasi eta hari beha jarri-rik:

— Ez nazazu behartu —esan zion— aitortze-ko indarrik ez dudan gauza bat aitortzera, nahizsarri izan dudan hori egiteko asmoa. Soilik pen-tsa ezazu zuhurtziak ez duela nahi nire adinekoemakume bat, bere jokabidearen jabe dena, gor-tearen erdian egon dadin.

— Zer pentsarazi nahi didazu, Madame? —egin zuen oihu Clevesko jaunak—. Ez nintzateke

Page 237: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

halakorik esatera ausartuko zu iraintzeko beldu-rrez.

Clevesko andereak ez zuen deus ihardetsi,eta isiltasun hark bete-betean baieztatu zionsenarrari orduantxe pentsatu berri zuena:

— Ez didazu deus esaten —muzinduzitzaion—; beraz, horrek esan nahi du ez nabile-la oker.

— Ea, bada, Monsieur —erantzun zion harenbelaunetara makurtuz—, inork bere senarrarisekula egin ez dion aitortza egingo dizut, zerennire jokabidearen eta nire sentimenduen garbi-tasunak horretarako kemena ematen baitit. Egiada badudala arrazoirik gortetik urrun egoteko,eta nire adineko pertsonek zenbaitetan aurkiditzaketen arriskuak nahi ditudala saihestu. Inoizez dut nire ahuleziaren frogarik erakutsi, eta eznintzateke beldurrez egongo halakorik erakuste-ko, baldin gortetik erretiratzeko askatasunaemango bazenit, edo Chartresko anderea nirealdamenean edukiko banu oraindik, portaeraegokia eramaten laguntzeko. Hartzen dudandeliberoa denik eta arriskutsuena izan arren,pozik dut hartzen, zure duin izaten jarrai dezake-

Page 238: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

dalako. Mila barkamen eskatzen dizkizut baldindesplazer zaizkizun sentimenduak baditut, bainanire ekintzek ez zaituzte gaitziaraziko bederen.Pentsa ezazu, egin dudana egiteko, beharrezkodela senarrarekiko inork inoiz izan duena bainoare adiskidetasun eta estimu gehiago edukitzea.Gida nazazu, erruki zakizkit, eta arren, maitenazazu oraindik, ahal baduzu.

Clevesko jaunak, hizketaldiak iraun zuenbitartean, burua eskuen artean bermaturik edukizuen, adimendua galdurik, eta ez zitzaion buru-ratu emaztea zuzpertzerik. Solasa amaitu zue-nean, senarrak harengan landatu zituen berebegiak, eta ikusi zuen bere belaunetara makur-turik zeukala, begitartea malkoz beterik eta hainedertasun miresgarriz, oinazez hilko zela usteizan baitzuen, eta hura besarkatuz, eta zegoenlekutik altxaraziz:

— Urrikal zaitez zerori ere nitaz, Madame —esan zion senarrak—, ni ere duin bainaiz halako-rik merezi izateko. Barka iezadazu baldin etaatsekabe bortitz batek astintzen nauen lehenune hauetan ez badiot ihardesten, egoki litzate-keen eran, zurea bezalako portaera bati. Mun-

Page 239: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

duan izan diren emakume guztien artetik zerorizaitut estimu eta miresmenez duinena, bainaaldi berean, inoiz izan den gizonik dohakabeenasentitzen naiz. Ikusi zintudan unetik bertatikzuganako maitasuna piztu zenidan. Zure zorroz-tasunek eta zure jabetza edukitzeak ez dutehura iraungitzerik lortu, eta oraindik ere lehen-goan dirau. Ezin izan dut inoiz zuregan maitasu-nik ernarazi, eta argi dakusat beste batenganaedukitzeko beldurrez zaudela. Nor da, Madame,beldur hori sorrarazi dizun gizon dohatsua? Noiz-danik duzu atsegin? Zer egin du hark, zuk gogo-ko izan dezazun? Zein bide hautatu du zure biho-tzera iristeko? Zure bihotza hunkiezina zelakoankontsolatu nintzen, aldez, hura hunkitu ez iza-naz. Halere, nik egiterik izan ez dudana erdietsidu besteren batek. Aldi berean sentitzen duthala senarraren jelosia nola maitalearena, bainaezinezkoa da senar batenik edukitzea zureabezalako jokabide bat ezagutuz geroztik. Senti-mendu hori zintzoegia da zugan erabatekosegurtasuna izan dezadan, eta are zure maitalegisa ere kontsolagarri zait. Nire alde izan duzunfidantziak eta zintzotasunak ez dute preziorik;

Page 240: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

aitortza horretaz ez naizela baliatuko uste izate-ko adina estimatzen nauzu. Arrazoi duzu, Mada-me, ez naiz horretaz baliatuko, eta ez zaituthorregatik gutxiago maitatuko. Emazte batekbere senarrari inoiz eman dion leialtasun froga-rik handiena emanez dohakabe bilakatu nauzu,baina, Madame, buka ezazu eta azal iezadazunor den saihestu nahi duzun hori.

— Arren eskatzen dizut ez diezadazula galde-tu —ihardetsi zuen—. Deliberaturik nago ez esa-tera, eta uste dut zuhurtziak ez duela nahi zuriharen izenik aipatzea.

— Ez beldurrik izan, Madame —berrekin zionClevesko jaunak—, mundu gehiegi ezagutzendut, eta badakit, beraz, senar batenganako begi-runeak ez digula galarazten haren emazteazmaitemindurik egotea. Maitemindurik daudeneigorroto behar zaie eduki, baina ez dugu haietazarranguratu behar. Madame, berriro ere galda-tzen dizut, otoi, azal diezadazula jakin gogodudan hori.

— Alferrik premiatzen nauzu —ihardetsi zionemazteak—. Sobera indar badut esan behar ezdudana isiltzeko. Egin dizudan aitortza hori ez

Page 241: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

dizut ahuldadez egin; adore gehiago behar baitaegia hori aitortzeko, ezkutatzen ahalegintzekobaino.

Nemoursko jaunak ez zuen elkarrizketakohitzik galtzen, eta Clevesko andereak esan berrizuenak ez zion haren senarrari baino jelosiagutxiago sortzen. Hain zegoen itsutuki hartazmaitemindurik, uste baitzuen mundu guztiakzeuzkala harekiko sentimendu berberak. Egiazen, bestalde, aurkariak ugari zeuzkala, bainazirenak baino askoz gehiago ere imajinatzenzituen, eta gogoa galtzen zitzaion Cleveskoandereak aipatu nahi izan zuen haren bila. Sarriaskotan uste izan zuen Clevesko andereak gogo-ko zuela bera, baina une hartan, hain ezdeusakiruditzen zitzaizkion gauzetan funtsatzen zuenjuzku hura, ez baitzezakeen imajina halako mai-tasun bortitza sorraraz zezakeenik, Cleveskoandereak hain ohiz kanpoko erabakietara jobehar izateko. Hain zegoen bere baitatik kanpo,ez baitzekien kasik zer ari zen ikusten, eta ezinziezaiokeen Clevesko jaunari barka emazteakezkutatzen zion izen hura esatera behar hainbathertsatu ez izana.

Page 242: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko jaunak, halere, bere ahal guztiakegin zituen hura jakitearren, baina horretaraalferrik premiatu ondoren:

— Iruditzen zait —ihardetsi zuen emazteak—pozik egon behar duzula nire zintzotasunaz. Eziezadazu gehiago galda eta ez iezadazu biderikeman egin berri dudanaz damu nadin. Ziurtatzendizut —eta ziurtasun hori aski behar zenuke—nire ezein ekintzek ez diola inori nire sentimen-durik agertarazi, eta inork ez didala sekula ezeriraingarririk esan.

— Ene, Madame! —iharduki zion bat-bateanClevesko jaunak— ez dakit sinets diezazukedan.Oroitzen naiz nolako bihotz-hersturak astinduzintuen zure potreta galdutako egunean. Norbai-ti eman diozu, Madame, norbaiti eman diozuhain maitea nuen eta lege onez neuri zegokidanpotret hura. Ez duzu zure sentimenduak ezkuta-tzerik izan. Maite duzu, eta hark badaki. Zurebertuteak libratu zaitu gainerakotik oraindaino-koan.

— Ba ote liteke —egin zuen oihu printzesak—nirea bezalako aitortza batean asmo ezkutuko-ren bat dagoenik pentsatzea, inolako arrazoirik

Page 243: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

hori egitera behartzen ez ninduenean? Fida zai-tez nire hitzetan, oso prezio garestian ordaintzenbaitut eskatzen dizudan fidantzia hori. Sinetsezazu, otoi, ez diodala inori eman nire potreta.Egia da ikusi nuela nola hartzen zuen norbaitek,baina ez nuen inoren begietara agertu nahi izanhalakorik ikusten nuenik, artean sekula esateraausartu ez ziren gauzak esango zizkidaten bel-durrez.

— Zein bidetatik erakutsi dizute maite zaituz-tela —ekin zion berriro Clevesko jaunak—, etazer froga eman dizute amodio horretaz?

— Libra nazazu, arren —ihardetsi zion—,halako xehetasunak berresan beharraren neke-tik, zeren horiek antzeman izanak nerau ereahalketu eta neure ahuldadeaz etsiarazi bainau,ongi baino hobeto.

— Arrazoi duzu, Madame —gaineratu zuensenarrak— bidegabeki jokatu naiz. Antzeko gau-zak eskatzen dizkizudanean, uka iezazkidazualdi oro, baina ez zakizkit, halere, bekaiztu, hala-korik galdatzen badizut.

Une hartan, zumardian geratuak ziren hain-bat zerbitzari Clevesko jaunarengana hurbildu

Page 244: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eta jakinarazi zioten aitoren seme bat etorri zelaberaren bila, erregeren partetik, arratsean Pari-sen izan zedin agindua ematera. Clevesko jauna,beraz, hertsatua izan zen abiatzera, eta ez zionemazteari deus esan ahal izan, salbu eta bihara-munean hara joateko otoizten ziola, eta zinezerregutu zion sinets zezan, bera nahigabeturikegon arren, halako samurtasuna eta halako esti-mua ziola, ezen pozik egon behar baitzukeenhorretaz.

Printze hura partitu ondoren, bakarrik geratuzen Clevesko anderea, eta egin berri zuenahausnartzen hasi zenean, hain izuturik geldituzen, nekez imajina baitzezakeen egia zenik. Iru-ditu zitzaion bera urrundu zela senarraren biho-tzetik eta estimutik, eta bera bakarrik amilduzela sekula irtengo ez zen leize hartara. Bereburuari galdegiten zion ea zergatik egin zuenhain gauza adore handikoa, eta kontsideratuzuen bere baitatik sentitu zuela hartarako isuria,kasik horretarako asmorik izan gabe. Halakoaitortza baten berezitasunak, zeinaren adibide-rik ez baitzuen beste inon aurkitzen, arrisku guz-tiak ikusarazi zizkion.

Page 245: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Baina pentsatzen zuenean ihespide hura,litekeenik bortxazkoena izan arren, Nemourskojaunaren aurka defenda zezakeen bakarra zela,iruditzen zitzaion ez zuela zertan damuturik, etaez zuela inondik ere gehiegi arriskatu. Gau guz-tia zalantzaz, kezkaz eta beldurrez beterik emanzuen, baina azkenik, baretasuna gailenduzitzaion ariman. Leialtasunaren lekukotza hurahain ongi merezi zuen senarrari eman izana kon-tsolagarri zitzaion, zeren hark estimu eta lagun-tasun handia agertu baitzion, eta are horren fro-gak ematen baitzizkion, ikusirik nolako begiru-nea erakutsi zuen beraren aitortza entzutean.

Nemoursko jauna, bien bitartean, hain nabar-menki hunkitu zuen elkarrizketa hura entzunda-ko lekutik irten eta basoan barnatu zen. Cleves-ko andereak potretaz esandakoak bizia itzulizion, horrexek ikusarazi baitzion hark ez ziolabeltzuri handirik. Poz horren mendera abandona-tu zen lehenik, baina ez zuen denbora asko egin,noiz eta ohartu baitzen, eta etsia hartu, Cleves-ko anderearen bihotza hunkitu zuela zekienbezala, ez zuela sekula gehiago horren agerbide-rik jasoko, eta ezinezkoa zela hain ohiz kanpoko

Page 246: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ihespidea baliatzeko gauza zen pertsona baten-gandik maitasunik igurikitzea. Nolanahi ere,atsegin handia sentitu zuen halako erabaki larriahartzera behartu zuelako. Ohoretzat zeukanbeste emakume guztietatik hain desberdina zenemakume hark bera maitatzea. Finean, milaaldiz zoriontsu eta mila aldiz dohakabe sentituzen une berean. Gauak basoan harrapatu zuenezustean, eta zailtasun handiak izan zituen Mer-coeur anderearen etxerako itzulbidea aurkitzen.Eguna urratzearekin batera iritsi zen. Estuasungaitzak izan zituen etxetik kanpo atxiki zuenarrazoiari buruzko kontuak ematen, baina larrial-di hartatik ahal zuen ongien irten, eta egun har-tan bertan itzuli zen Parisa, bidamoarekin bate-ra.

Printze hura hain zegoen amodio grinaz bete-rik eta hain harriturik aditu zuenarekin, zuhurkiez jokatuz gero arruntean egin ohi den hutsaegin baitzuen, nola baita hitz orokorren bideznorberaren sentimenduez mintzatzea eta norbe-raren abenturak izen asmatuen azpian mozorro-tzea. Itzuli zenean, amodioari buruzko elkarriz-ketari heldu zion berriro, eta maitatua izateko

Page 247: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

duin den pertsona batez maitemintzeak zeka-rren plazerraz esan ahal guztiak esan zituen.Amodio grina horren ondorio bitxiez hitz eginzuen, eta finean, Clevesko anderearen jokatzekomoduak sortu harridurari bere baitan ezin eutsi-rik, bidamoari kontatu zion, pertsona hura norzen aipatu gabe, noski, eta berak hartan parterikzuenik esan ere gabe, baina hain sutsuki etahalako miresmenez zion kontatu, ezen bidamoakaise susmatu baitzuen printze hari zegokion his-toria zela hura. Lehiaz hertsatu zuen aitortzera.Esan zion aspaldidanik zekiela amodio grina ezineutsizko bat zuela, eta ez zela bidezkoa berebizitzako sekretua fidatu zion gizon bati hainbes-terainoko konfiantzarik ez agertzea. Nemourskojauna, ordea, maiteminduegia zegoen bere mai-tasuna inori aitortzeko. Betidanik ezkutatu zionbidamoari, gortean gehien maite zuen gizonaizan arren. Ihardetsi zion lagun batek kontatuziola abentura hura, eta zin eginarazi ziola har-taz ez zuela hitzik aipatuko, bidenabar sekretuhura gordetzeko eskatzen ziolarik mesedez.Bidamoak segurtatu zion ez ziola inori haren gai-nean deus esango, baina Nemoursko jauna ordu-

Page 248: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

rako damutua zen hainbeste gauza kontatu iza-naz.

Bien bitartean, Clevesko jauna erregeren bilajoan zen, bihotza heriozko oinaze batek erdira-tzen ziolarik. Senar batek sekula ez du izanemaztearenganako halako amodio bortitzik, ezeta sekula hainbeste estimurik ere. Jakin berrizuenak ez zion harenganako estimua ezabatzen,baina ordu arte izan zuenaz oso bestelako batsortu zion. Gehien kezkatzen zuena, ordea, harilaket izaten nork asmatu zuen jakiteko desioazen. Nemoursko jauna etorri zitzaion lehenikgogora, gortean zeuden gizonik maitagarriene-tako bat zelako, eta halaber, Guiseko zaldunaeta Saint-Andre mariskala, gustagarri izatensaiatu ez ezik, oraindik ere arreta ugari eskain-tzen zizkioten bi gizon zirelako, eta ondorioz,hiru horietakoren batek izan behar zuela sineste-ra etorri zen. Louvrera iritsi zenean, erregekbere aretoan sarrarazi zuen, eta esan zion berahautatu zuela Madameri Espainiarako bidaianlagun egin ziezaion, inork ez zuelako berak bainohobeto burutuko eginbide hura, eta inork ez zio-lako hainbeste ohore egingo Frantziari nola Cle-

Page 249: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

vesko andereak. Egoki zen legez jaso zuen Cle-vesko jaunak hautapen haren ohorea, eta irudituzitzaion beraren emaztea gortetik urrundukozuen gauza bat izan zitekeela, haren jokabideanaldaketarik agertarazi gabe. Alabaina, irteeraeguna oraindik oso urrun zegoen, aurkitzen zenestuasunaren irtenbidea izan zedin. Bet-betanidatzi zion Clevesko andereari, arestian erregekesandakoaren berri izan zezan, eta berriro jaki-narazi zion biziki desiratzen zuela Parisa itzulzedin. Hark agindu bezala itzuli zen emaztea, etaelkar ikusi orduko, sekulako tristezia batek hartuzituen bi-biak.

Clevesko jaunak, munduko gizonik prestu etaduinenak bezala hitz egin zion:

— Ez daukat inolako kezkarik zure jokabidea-ri buruzkoan —esan zion—. Uste duzuna bainoindar eta bertute gehiago duzu. Etorkizunarenbeldurrak ere ez nau atsekabetzen. Nik emanezin izan dizkizudan sentimenduak beste baten-gana dituzula jakiteak, horrexek bakarrik nauatsekabetzen.

— Ez dakit zer ihardetsi —esan zion Cleveskoandereak—. Ahalkez hiltzen naiz zurekin mintza-

Page 250: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzean. Ez nazazula, otoi, halako solasaldi krude-len bidez gogaitu. Zuzen ezazu nire jokabidea,eta saia zaitez inor ikus ez dezadan. Horixe daeskatzen dizudan guztia. Baina onar ezazu,arren, ez diezazudala gauza baten gainean hitzegin, zeina ez baitzait iruditzen zure duin denik,eta are niretzat ere duingabea baita.

— Arrazoi duzu, Madame —ihardetsi zion—.Gehiegi baliatu naiz zure eztitasunaz eta zurefidantziaz, baina urrikal zaitez ipini nauzun ego-eraz, eta pentsa ezazu ezen, esan didazun guz-tia gorabehera, izen bat didazula ezkutatzen,zeinak bizitzen uzten ez didan jakinmin batsorrarazi baitit. Ez dizut eskatzen, beraz, jakin-min hori ase dezazun, baina ezin naiteke geraesan gabe, bekaitza behar diedala ene idurizagertu Saint-Andreko mariskalari, Nemourskodukeari eta Guiseko zaldunari.

— Ez dizut deus ihardetsiko —esan zion Cle-vesko andereak, ahalke gorriturik— eta ez dizutinolako biderik emango, nire erantzunen bitartezzure susmoak gutxitu edo baiezta ditzazun,baina niri beha jarririk, horiek argitzen ahalegin-tzen baldin bazara, mundu guztiaren begietan

Page 251: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

agertuko den larrialdia sortuko didazu. Jainkoa-ren izenean —segitu zuen— onar ezazu ez deza-dala inor ikus, edozein eritasunen aitzakiapean.

— Ez, Madame —iharduki zion—, berehalaigarriko baitute estakururen bat litzatekeela, etagainera, zerorri baizik ez dizut fidatu nahi. Hori-xe da nire bihotzak gomendatzen didan hautabi-dea, eta arrazoiak ere halaxe aholkatzen dit.Duzun aldartea ikusirik, baldin aske uzten bazai-tut, sekula ezartzen ahal nizkizukeenak bainoare muga estuagoak ezarriko dizkizut.

Clevesko jauna ez zebilen oker: emazteariaitortu konfiantzak are gotortzenago zuenNemoursko jaunaren aurka, eta ezein hertsape-nek lor zitzakeenak baino are erabaki latzagoakhartzera bultzatzen zuen. Louvrera eta dofinerreginaren etxera joan zen beraz, ohi zuenbezala, baina hainbesteko arduraz saihestenzituen Nemoursko jaunaren presentzia etabegiak, ia osorik ezabatu baitzion maite zuelakousteak printze hari zemaion poza. Nemourskojaunak ez zuen printzesa haren ekintzetan deusikusten kontrakoa sinestaraziko zionik. Jada ezzekien hari aditutako hura amets bat besterik ez

Page 252: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ote zen, izan ere, hain egiantz gutxiko gauzazeritzon. Oker ez zebilela segurtatzen zion gauzabakarra Clevesko anderearen tristezia mugaga-bea zen, nahiz printzesa hark bere ahal guztiakegiten zituen hura ezkutatzearren. Menturaz,behako eta hitz adiguritsuek ez zuketenNemoursko jaunaren amodioa hainbeste sutukonola egin baitzuen jokabide zurrun hark.

Clevesko jaun-andereak erreginaren etxeanziren arrats batez, norbaitek esan zuen jendar-tean zurrumurrua zabaldua zela erregek bestejaun handi bat izendatuko zuela, MadameriEspainiako bidaian lagun egiteko. Clevesko jau-nak bere emaztearengan zeuzkan begiak finka-turik, noiz eta ere gehitu baitzuten jaun hura ziu-rrenik Guiseko zalduna edo Saint-Andre mariska-la izango zela. Igarri zuen beraren emazteak ezzuela zirkinik ere egin bi izen horiek entzutean,ez eta bidaia hura berarekin egin zezaketelakoproposamena aditu zuenean ere. Horrexeksinestarazi zion bi haietako inor ezin zitekeelaizan emaztea goganbeharturik zeukan pertsona,eta, bere susmoak argitu nahirik, erreginarengelan sartu zen, hantxe baitzen errege. Zenbait

Page 253: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

denbora barruan egin ondoren, emaztearenondora itzuli eta ahapetik esan zion arestianjakin zuela Nemoursko jauna izango zela berekinEspainiara joango zena.

Nemoursko jaunaren izenak, eta bidaia luzebatean egun oroz bere senarraren presentzianhura ikusteko arriskuan egon beharraren pentsa-kizunak, halako aztoramena eragin zion Cleves-ko andereari, ez baitzuen hura ezkutatzerik izan,eta horri beste era bateko arrazoiak bilatu nahi-rik:

— Printze horrena oso aukera gogaikarriadateke zuretzat —ihardetsi zuen—. Ohore guz-tiak partekatuko ditu, eta nago, besteren bataukera dezaten ahalegindu beharko zenukeela.

—Ez da loriak sortua, Madame —ekin zionClevesko jaunak— Nemoursko jauna nirekinetortzeko duzun beldurra. Horrek eragin dizunatsekabeak beste arrazoi bat du. Zure atsekabehorrek jakinarazi dit, hain zuzen, beste edozeinemakumek zure egoera horretan edukiko lukeenzorionagatik jakingo nukeena. Baina ez beldurrikizan; esan berri dizudana ez da egia, asmatu

Page 254: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

egin baitut lehendik sobera nekien gauza batezsegurta nendin.

Hitz horiek esan eta irten egin zen, emaztea-rengan zekusan aztoramen itzel hura berarenpresentziak larriagotu ez zezan.

Nemoursko jauna une horretan sartu zen, etaberehala igarri zuen zein egoeratan zegoen Cle-vesko anderea. Harengana hurbildu eta ahapekaesan zion ez zela ausartzen berarekiko begiru-nez galdetzera zerk bilakatu zuen ohi baino pen-tsakorrago. Nemoursko jaunaren ahots doinuak,ordea, bere onera ekarri zuen, eta, hari beha,hark esan ziona aditu ere gabe, bere baitakopentsakizunetara bihurturik eta senarrak harenondoan ikus ez zezan beldurrez, zera esan zion:

— Jainkoarren! Utz nazazu bakean!— Ene, Madame! —ihardetsi zuen— gehiegi-

tan zaitut bakean uzten. Nola kexa zaitezkeorain? Ez naiz ausartzen zuri hitzik esatera, eznaiz ausartzen zuri behatzera ere, eta dardaraknagoela baizik ez naiz zuregana hurbiltzen. Zeregin dut nik esan didazun hori merezi izateko,eta zergatik nahi didazu sinestarazi parterikdudala zure nahigabe horretan?

Page 255: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko andereari zinez damutu zitzaionNemoursko jaunari bide eman izana bere bizitzaosoan sekula baino argiago azal zedin. Hantxeutzi zuen erantzunik eman gabe, eta etxera itzu-li zen, gogoa inoiz baino aztoratuago. Senarraberehala ohartu zen haren gogo-asaldura handi-tua zela. Argi ikusi zuen emaztea beldur zelagertatuaz mintza zekion, eta kabineterainojarraiki zitzaion atzetik.

— Ez nazazula saihestu, Madame —esan zionClevesko jaunak—, desplazer zaizunik deus ezdizut esango eta. Barkamena eskatzen dizut bal-din arestian ustekabea eman badizut. Nahikoapenaturik bainago jakin dudanaz gero. Gizonguztietarik Nemoursko jaunari nion beldurrikhandiena. Badakit nolako arriskutan zaren, bainaizan zaitez zeure buruaren jabe niganako amo-dioaren kariaz. Ez dizut senar baten moduraeskatzen, baizik eta zugandik zorion guztia jaso-tzen duen gizon baten modura, zeinak zure biho-tzeko kuttunak baino are maitasun samurragoaeta bortitzagoa erakusten baitizu.

Clevesko jauna hunkitu egin zen azken hitzhoriek esatean, eta kosta egin zitzaion bukatzea.

Page 256: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Emazteari ere zirrara eragin zioten, eta, negar-malkotan urtuz, halako samurtasun eta oinazebatez besarkatu zuen senarra, ezen berearenegoera bertsua sorrarazi baitzion hari ere. Luzazegon ziren besarkaturik, ezer esan gabe, etabereizi zirenean ere, ez zuten elkarrekin hitz egi-teko indarrik izan.

Amaitu zituzten Madameren ezkontzarakoprestakizun lanak. Albako dukea ere etorria zenharekin ezkontzera. Gisako ekitaldi batean eginzitezkeen ospakizun eta handitasun guztiekinegin zioten harrera. Erregek harengana bidalizituen Condeko printzea, Lorraine eta Guisekokardinalak, Lorraineko dukeak, Ferrarakoak,Aumalekoak, Bouillongoak, Guisekoak etaNemourskoak. Aitoren seme ugari eta anitz han-dikien morroi, denak berdin jantzirik, ziren bil-duak. Errege Louvreko ate nagusian geratu zenAlbako dukearen zain, bere zerbitzuko berrehunaitoren semeekin, eta haien guztien buru, kon-destablea. Duke hura erregana hurbildu zelarik,oinetan muin eman nahi izan zion, baina erregekhori eragotzi, eta beraren aldamenean joanzedin agindu zion erreginaren eta Madameren

Page 257: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

egoitzetara iritsi arte, zeinari Albako dukeakopari ezinago ederra ekarri baitzion bere jauna-ren partetik. Berehala, erregeren arreba Margue-riterengana joan zen, Saboiako jaunaren konpli-menduak egitera eta egun gutxi barru hura erehan izango zela hari segurtatzera. Jaialdi handiakantolatu zituzten Louvren, Albako dukeari etaharekin batera etorria zen Orangeko printzearigortearen edertasunak erakusteko asmoz.

Clevesko andereak ez zuen ausardiarik izanhara joateari uko egiteko, hori egiteko irrikazegon arren, beldur baitzen senarrari gaitzitukoote zitzaion, hark hara joan zedila preseski gal-datu ondoren. Nemoursko jauna han izango ezzela jakiteak deliberarazi zuen, beste ezerkbaino gehiago, hara joatera. Izan ere, Nemours-ko jauna Saboiako jaunaren bila joana zen, eta,printze hura iritsiz geroztik, haren aldameneanegon behar izan zuen beti, ezteietako ospakizu-nei zegozkien gauza guztietan laguntzeko.Horregatik ez zuen Clevesko andereak ohibezain sarritan topatu printze hura, eta beraz,nolabaiteko atsedena aurkitu ahal izan zuen.

Page 258: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Chartresko bidamoak ez zuen ahantziNemoursko jaunarekin izandako elkarrizketa.Printzeak kontatu abentura hura harena baizikezin zitekeela izan gogoan iltzaturik geratuzitzaion, eta hainbesteko arduraz behatzen zion,egia jakingo baitzukeen ziurrenik, baldin etaAlbako dukearen eta Saboiako jaunaren iritsie-rak ez balu halako aldaketarik eta halako durdu-zadurarik sortu gortean, zeren horrek eragotziegin baitzion bestela argitu ahal izango zuenaikustea. Hura argitzeko gogoak eramanik, edoagian, maite dugun pertsonari zerbaitetaz daki-gun guztia azaltzeko dugun berezko isuriak bul-tzaturik, gauza da ekintza gogoangarri huraerrepikatu ziola Martigues andereari, hots,emazteak senarrari beste batenganako amodioakontatzen zioneko hura. Segurtatu zionNemoursko jauna zela, hain zuzen, amodio bor-titz hura sorrarazi zuena, eta erregutu zion prin-tze hura zelatatzen lagun ziezaiola. Martiguesanderea asko poztu zen bidamoak esan zionajakin zuenean, eta Nemoursko jaunari zegozkiongauzei buruz batez ere dofin anderearengan

Page 259: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

betidanik igarri zuen jakinminak, are gehiagoadoretu zuen abentura horretan sakontzera.

Ezkontzaren ospakizunetarako hautatu zute-na baino egun batzuk lehenago, dofin erreginakafari bat eman zuen bere aitaginarreba erregea-ren eta Valentinoisko dukesaren ohoretan. Cle-vesko anderea, apaintze-lanetan arduraturik ibilibaitzen, ohi baino beranduago joan zen Louvre-ra. Hara zihoalarik, aitoren seme bat topatuzuen, dofin anderearen manuz beraren bila zeto-rrena. Gelan sartu zenean, printzesa hark, etzan-da zegoen ohetik, oihukatu zion beraren zainegon zela sekulako larriminez.

— Uste dut, Madame —ihardetsi zion Cleves-ko andereak— ez diodala eskerrik zor egonarrihorregatik, zeren, zalantzarik gabe, beste zer-baitek sortua izango baitu, ez bederen ni ikuste-ko gogoak.

— Arrazoi duzu —iharduki zion dofin erregi-nak—, baina halere, esker ona agertu beharzenidake, zeren pozik jakingo duzula ziur daki-dan abentura baten berri emango baitizut.

Page 260: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko anderea belauniko jarri zen harenohearen aurrean, eta bere zorionerako, egun-argiak ez zuen aurpegian jotzen.

— Badakizu —esan zion erreginak—Nemoursko dukeak ageri duen mudantza horizerk sortua den jakiteko irrika biziz garela; nagobadakidala zein den horren zioa. Harri eta zurutziko zaituen gauza bat da, gorteko pertsonarikederrenetako batez baitago itsutuki maitemin-dua eta arrunt zaletua.

Hitz horiek, zeintzuk Clevesko andereak ezinbaitzitzakeen berari zuzenduak bezala har,zeren ez baitzuen uste inork zekienik berak prin-tze hura maite zuela, aise imajina litekeen oina-ze bizi bat eragin zioten.

— Nik, ordea —erantzun zuen—, Nemourskojaunaren adina eta gorpuzkera duen gizonbatengandik harridura sor dezakeen deus ez dutikusten horretan.

— Izan ere, ez da hori —berrekin zion dofinandereak— harritu behar zaituena, baizik etajakitea Nemoursko jaunak maite duen emakumehorrek ez diola inoiz maitasun horren agergarri-rik eman, eta bere amodio horren jabe ez izate-

Page 261: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ko beldurrak senarrari aitortzera bultzatu duela,hark gortetik urrun eraman dezan. Eta Nemours-ko jaunak berak kontatua da esaten ari natzaizu-na.

Clevesko andereak, lehenik, oinazea nozituzuen abentura hartan parterik ez zuela pentsa-tzean, baina dofin anderearen azken hitzek etsi-penean amilarazi zuten, nahi baino parte handia-goa zeukala jakin baitzuen. Ez zuen ihardesterikizan eta burua ohearen gainean bermaturikeduki zuen, erreginak hizketan segitu zuen bitar-tean, Clevesko andereari esaten ari zitzaion har-tan guztian hain arduratua, ez baitzen ohartuharen estuasunaz. Clevesko anderea doi batbere baitara bihurtu zenean:

— Historia horri ez deritzat inondik ere egian-tzekoa, Madame —ihardetsi zion—, eta gogoonez jakingo nuke nork kontatu dion berorri.

— Martiguesko andereak jakin du Chartreskobidamoaren ahotik —azaldu zion dofin ande-reak—. Zuk badakizu hartaz maitemindurikdagoela. Sekretu bat bailitzan fidatu dio,Nemoursko jaunak berak kontaturik jakin baituhark. Egia da Nemoursko dukeak ez diola dama

Page 262: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

horren izenik aipatu, eta ez diola aitortu ere berazenik hartaz maitemindua, baina Chartreskobidamoak ez du horri buruzko zalantzarik egin.

Dofin erreginak hitz horiek esatez amaituzuenean, norbait hurbildu zen ohe ondora. Cle-vesko anderea bizkarrez zegoen, halako jarreranezen ezinezkoa baitzitzaion hura nor zen ikus-tea. Baina ez zuen zalantzarik egin, dofin ande-reak bozkario eta harridura aire batez zeraoihuztatu zuenean:

— Hara! Hementxe dugu bera. Horixe galde-gingo diot.

Clevesko andereak, haren aldera itzuli gabeere, ongi baino hobeto zekien Nemoursko dukeazela, eta izan ere, bera zen. Clevesko andereadofin anderearengana lehiaz hurbildu, eta aha-petik esan zion ongi begiratu beharra zegoelaabentura hura hari aipatzetik, Chartresko bida-moari isilean fidatu ziolako eta haien arteanetsaigoa pitz zezakeen gauza zelako. Dofinandereak irribarrez ihardetsi zion zuhurregiazela, eta Nemoursko jaunarengana itzuli zen.Gaueko festarako jantzia zetorren, eta hain

Page 263: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

berezkoa zuen xarmaz baliaturik, hitza hartueta:

— Uste dut, Madame —esan zuen— beldurrikgabe pentsatzen ahal dudala ezen, sartu naize-larik, niri buruz ari zinetela solasean, berorrekniri zerbait galdetzeko gogoa zuela eta ezetz zio-ela Clevesko andereak.

— Egia da —erantzun zuen dofin andereak—, baina behingoagatik ez dut berarekiko izan ohidudan etorkortasun bera izango. Zugandik nahinuke jakin ea benetakoa den kontatu didatenhistoria bat, eta ea ez al zauden gorteko emaku-me batez maitemindua eta zaletua, zeinak artahandiz ezkutatzen baitizu bere maitasuna etaare bere senarrari ere aitortu baitio.

Clevesko anderearen estuasuna eta aztora-mena, imajina litekeen oro baino harantzagozihoan, eta Herio aurkeztu izan balitzaio egoerahartatik ateratzeko, atseginez onetsiko zukeen.Baina Nemoursko jauna are aztoratuago zegoen,egoterik baldin badago. Batetik, dofin andereakgorrotorik ez ziola sinesteko motiborik izan zue-nez, eta bestetik, printzesa hark, gortean zeudenpertsona guztien artetik, konfiantzarik handiena

Page 264: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko andereari zionez —baina hark ere heinberean zionez dofin andereari—, hitz haiek, Cle-vesko anderearen aurrean esanik, pentsakizunbitxien hain nahaste ikaragarria zioten sortu, ezi-nezkoa izan baitzuen bere aurpegiaren eitearieustea. Beraren erruz Clevesko anderea nolakoestuasunean zegoen ikusteak, eta hark beragorrotatzeko zeukan bidezko arrazoiaren pen-tsakizunak, halako izu-ikara eragin zioten, ihar-detsi ezinik geratu baitzen. Dofin andereak, zei-nen harriturik zegoen ikusirik:

— Begira, begira iezaiozu —esan zion Cleves-ko andereari— eta juzka ezazu abentura hori ezal den berarena.

Guztiarekin ere, Nemoursko jauna, lehenaztoramen hartatik bere baitara bihurtuz, etahalako estualdi arriskutsutik irten beharrarengarrantziaz jabeturik, bere gogoaren eta bereaurpegieraren jabe egin zen bet-betan:

— Aitor dut, Madame —esan zuen— nagoenabaino harrituago eta nahigabetuago ezin litekee-la egon Chartresko bidamoak erakutsi didan des-leialtasunagatik, zeren, nire lagun baten abentu-ra isilgordean hari fidatu diodalarik, kontatu egin

Page 265: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

baitu berak. Mendeka ninteke —segitu zuen, irri-barrez, dofin andereak eduki berriak zituen sus-moak ia guztiz ezabatu zizkion ahots-doinu barebatez—. Ez dira hala-holako gauzak fidatu dizki-datenak, baina ez dakit, Madame —gehituzuen— zergatik egin didan berorrek abenturahorretan nahasteko ohorea. Bidamoak ezin esandezake afera hori niri dagokidanik, kontrakoaesan baitiot nik. Gizon maitemindu baten entzu-tea ongi egokitzen ahal da nirekin, baina ez dutuste, Madame, berorrek gizon maitatuarenaeman diezadakeenik.

Printzea pozik azaldu zen, aspaldi bateandofin andereari agerturikoa gogoraziko zion zer-bait esan ahal izango ziolako, eta hark zeuzka-keen pentsakizunak gogotik aldarazi ahal izangozizkiolako. Dofin andereak ongi aditu uste zuenhark zioena, baina, deus ere ihardetsi gabe,haren estualdiari gogor egiten jarraitu zuen.

— Nire adiskideari diodan laguntasunak,Madame —ihardetsi zion Nemoursko jaunak—,eta hark bizia bera baino maiteagoa duen gauzabat inori azaltzeagatik egin diezazkidakeenbidezko gaitzespenek, aztoraturik naukate.

Page 266: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Hark, ordea, hitz erdika baizik ez dit kontatu, etaez dit aipatu bere maiteñoaren izena. Mundukogizonik maiteminduena eta urrikalgarriena delabaizik ez dakit.

— Maitatua delarik —ekin zion dofin ande-reak—, hain urrikalgarria deritzazu?

— Berorrek ere maite dutela uste al du,Madame? —iharduki zion—. Eta benetako amo-dio isuria duen pertsona batek bere senarrarihalakorik aitor diezaiokeela ere benetan uste aldu? Pertsona horrek, dudarik gabe, ez du maita-suna ezagutzen, eta berari dioten atxikimendua-ri nolabaiteko esker-erakutsia baizik ez dio ager-tu. Nire adiskideak ezin erna dezake inolako itxa-ropenik, baina, bere zorigaitzean, zoriontsua dabederen, bera maitatzeko beldurra sortu duela-ko harengan, eta ez lioke bere lekua aldatukomunduko maitalerik dohatsuenari.

— Zure adiskide horrek —esan zuen dofinandereak— aise konpli dezakeen amodioa senti-tzen du, eta hasia naiz sinesten ez zarela zeureburuaz ari. Gutxik egin du, gainera —jarraituzuen—, nerau ere ez bainaiz Clevesko anderea-

Page 267: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ren iritzira etorri, zeinak esaten baitu abenturahori ezin daitekeela egiazkoa izan.

— Ez dut uste, benetan diot, egia izan daite-keenik —gaineratu zuen Clevesko andereak, zei-nak ez baitzuen artean hitzik egin—, eta egiaizango balitz ere, nola jakin liteke halakorik?Itxura guztien arabera, ez dirudi emakumebatek, hain gauza harrigarria egiteko gauza iza-nik ere, hori inori kontatzeko ahuldadea edukikolukeenik, eta jakina, haren senarrak ere ez lukeinondik ere kontatuko, zeren osterantzean ezbailitzateke izango emazteak berarekiko izanda-ko jokaeraren duin.

Nemoursko jauna, Clevesko andereak sena-rrarekiko zituen susmoak ikusirik, poztu egin zenhoriek berretuz. Ongi zekien hura zela garaitze-ko zeuzkan aurkarietatik beldurgarriena.

— Jelosiak —erantzun zuen—, eta esan zaigu-na baino gehiago jakin nahi izateak, arduragabe-keriak eginarazi diezaizkioke senar bati.

Clevesko anderea bere indarraren eta bereadorearen muga-mugan zegoen, eta, nola ezbaitzuen elkarrizketa hura denbora luzeagoanjasaten ahal, ondoezik zegoela esateko puntuan

Page 268: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zen, noiz eta, beraren zorionerako, Valentinoiskodukesa sartu, eta errege iristear zegoela esanbaitzion dofin andereari. Erregina hura, beraz,bere kabinetan sartu zen janzteko asmoz. Cle-vesko anderea dofin anderearen atzetik joatekoazenean, Nemoursko jauna hurbildu zitzaion.

— Neure bizia emango nuke, Madame —esanzion— une batez zurekin mintzatzearren, bainaesan nahi dizkizudan gauza garrantzitsu guztienartetik, deus ez zait hain garrantzitsua iruditzennola baita zuri eskatzea, otoi, sinets dezazula,dofin anderearekin zerikusia izan dezakeen zer-bait esan baldin badut, berari ez dagozkion arra-zoiengatik esan dudala.

Clevesko andereak Nemoursko jaunari adi-tzen ez ziolako iduri egin zuen. Hantxe utzi zuenhari begiratu ere gabe, eta errege sartu berriarijarraiki zion. Jendetza handia zegoenez gero, soi-nekoarekin nahaspilatu eta behaztopatu eginzen. Hala, estakuru hura baliatu zuen luzaroagoegoteko indarrik ez zuen leku hartatik irteteko,eta zutik egon ezin zuelakoa eginez, etxera joanzen handik.

Page 269: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko jauna Louvrera joan zen, eta harri-turik geratu zen beraren emaztea han ez zegoe-la jakin zuenean. Hark izandako ezbeharra jakinbezain azkar etxera itzuli zen, haren berriak eza-gutzera. Ohean etzanik aurkitu zuen, eta jakinzuen haren ondoeza ez zela larriegia. Emaztea-ren ondoan une batzuk eman ondoren, ohartuzen hain tristezia latz batek kolpatu zuela, harri-turik geratu baitzen.

— Zer duzu, Madame? —esan zion—. Irudi-tzen zait, kexatzen zarenaz gainera, baduzulabeste oinazeren bat.

— Izan nezakeen nahigaberik handiena senti-tzen dut —erantzun zuen—. Nola baliatu zaraerakutsi dizudan fidantzia erabatekoaz edo,hobeki mintzatzera, eroaz? Ez al nuen merezisekretua gordetzerik? Eta ez merezi arren ere,ez al zintuen zure interesak horretara hertsa-tzen? Inola ere esan behar ez dizudan izen batjakiteko gogoak halako sekretu bat inori fidatze-ra eraman al zaitzake, izen hori zein den argitze-ko xedez? Jakinmin horrek bakarrik eragin bidedizu halako arduragabekeria krudela burutzea,zeinaren ondorenak izan zitezkeen deitoraga-

Page 270: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

rrienak izan baitira. Abentura hori gauza ezagu-na da, oraintxe kontatu baitidate, nahiz ez daki-ten ni naizenik abentura horretan lehen interesa-tua.

— Baina zer diozu, Madame? —ihardetsizion—. Zu eta bion artean gertatua kontatududala salatzen didazu, eta hori guztia gauzaezaguna dela esaten didazu? Ez dut neure buruazurituko inori halakorik kontatu izanagatik, ezbaitzenidake sinetsiko. Zalantzarik gabe, zeureabalitz bezala hartu duzu besteren bati buruzesan dizutena.

— Ene, Monsieur! —berrekin zion—. Munduanez dago nirea bezalako beste abenturarik. Ezdago gauza bera egin dezakeen emakumerik.Halabeharrak ezin dezake halakorik asma, inoriez zaio sekula halakorik bururatu, eta pentsaki-zun hori nire gogoan baizik ezin zitekeen sortu.Dofin andereak arestian kontatu dit abenturahori guztia. Chartresko bidamoak esan diolakodaki, eta hark, berriz, Nemoursko jaunak esanik.

— Nemoursko jauna! —egin zuen oihu Cle-vesko jaunak, haren suminaldia eta etsipenaislatzen zuen keinu batez—. Nola! Nemoursko

Page 271: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

jaunak ba al daki zuk maite duzula eta nik erebadakidala?

— Nemoursko jaunarengan dituzu begiak fin-katurik, beste inorengan bainoago —ihardukizion—. Lehen ere esan dizut ez dizudala zuresusmoen gainean deus erantzungo. Ezezagunazait Nemoursko jaunak ba ote dakien abenturahorretan dudan partea eta zuk hari egozten dio-zuna. Baina, zernahi gisaz ere, hark Chartreskobidamoari kontatu dio, eta lagun batek esanikzekiela ere esan dio, nahiz ez dion pertsonahorren izenik eman. Nemoursko jaunaren lagunhorrek zurea ere behar du izan, eta segur, horrifidatuko zenion, gauzak argitze aldera.

— Ba al dugu munduan halako isilmandatuaegin nahiko geniokeen lagunik? —ihardetsi zionClevesko jaunak—. Eta nahiko al genituzkesusmo horiek argitu, geure buruari ere ezkutatunahiko geniokeen hori norbaiti agertzeko prezio-an? Pentsa ezazu zerorrek, Madame, norekinzaren mintzatu, zeren egiazkoagoa baitirudisekretu hori zerorri itzuri izana, niri baino. Non-bait, ez bide duzu aski kemen izan aurkitu zarenestuasun hori zeure kabuz jasateko, eta zure

Page 272: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

kontzientziaren aringarria bilatu duzu traditu zai-tuen isilmandatariren bati azalduz.

— Ez nazazu gehiago nekarazi —egin zionoihu—, eta zerorrek egin duzun hobena niri sala-tzeko bezain bihozgabea ez zaitez izan. Zinezsusma al dezakezu halakorik nigandik? Zuri hitzegiteko adorea izan dudalako, beste edonori hitzegiteko ere gauza izan behar al dut?

Clevesko andereak bere senarrari egindakoaitortza hura hain zen haren zintzotasunarenagerbide nabarmena, eta hain sendoki ukatzenzion inori fidatu ziola, Clevesko jaunak ez baitze-kien zer pentsatu. Bestetik, segur zen berak ereez ziola inori deusik esan. Ezin zitekeen halako-rik asma, baina halere, gauza ezaguna zen.Beraz, bietako batek esana behar zuen izan,baina halere, oinaze larriena sortzen ziona,sekretu hura norbaiten esku zegoela eta, itxuraguztien arabera, berehala barreiatuko zela jaki-tea zen.

Clevesko andereak gauza berak kontsidera-tzen zituen gutxi gora-behera, eta hari ere ezi-nezkoa iruditzen zitzaion senarra hartaz mintza-tu izana, baina bai eta ez mintzatu izana ere.

Page 273: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Jelosiak senar bati arduragabekeriak eginarazdiezaizkiokeela eta horren inguruan Nemourskojaunak esan zionak hain zehatz azaltzen zuenClevesko jaunaren egoera, ez baitzuen sinestenahal halabeharrez esandako gauza zenik, etaegiantz horrek hertsatu zuen sinestera Cleveskojauna baliatu egin zela berarengan jarri fidan-tziaz. Bata zein bestea hain zeuden beren pen-tsakizunetan arduraturik, luzaz egon baitzirenelkarrekin mintzatu gabe, eta lehendik hainbate-tan esanak zituzten gauza berberak esateko bai-zik ez zuten urratu isiltasun hura, eta, hala gogoznola bihotzez, inoiz baino elkarrengandik urruna-go eta asaldatuago geratu ziren.

Aise imajina liteke zein egoeratan igaro zutengaua. Clevesko jaunari, berak miresten zuenemakume hura beste baten amodioaz hunkiturikzegoela ikusi beharraren zorigaitzak pairamenguztia ahitu zion. Ez zitzaion kemenik gehiagogeratzen, eta ez zuen uste horretarako indarrikaurki zezakeenik, beraren ohorea eta omenahain bortizki laidoztatuak zeuden afera batean.Ez zekien zer pentsatu emazteaz. Ez zekien zeinjokabide behar zion harrarazi, ez eta nola jokatu

Page 274: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

behar zuen berak ere. Alde guztietarik amilde-giak eta leize ilunak baizik ez zituen ikusten.Azkenik, asaldura eta egonezin ikaragarri batenondoren, ikusirik aurki Espainia aldera beharzuela abiatu, dohakabezko egoera hari buruzkosusmoa edo ezagutza emenda zezakeen deus ezegitera deliberatu zen. Clevesko anderearen bilajoan zen, eta esan zion kontua ez zela elkarrenartetik sekretuari nork huts egin zion argitzea,baizik eta biek behar zutela ahalegindu kontatu-riko historia hura funtsik gabeko esamesa baizikez zela sinets zezaten, zeinetan berak ez bai-tzuen inolako parterik; bere esku zuelaNemoursko jaunari eta gainerakoei horretaz kon-bentziaraztea; amodioa aitortzen zion gizon batieduki behar zaion zurruntasunaz eta hoztasunazbehar zuela harekin jokatu; jokabide hartazbaliaturik, aise ezabatuko ziola beraren aldeamodiozko isuri bat sentitzen zuelako ustea; oro-bat, ez zeukala zertan atsekabeturik pentsazezakeen guztiagatik, zeren eta, aurrerantzeanbere ahuldadearen inolako agerbiderik ematenez bazuen, aise desegingo baitzitzaizkion pen-tsakizun guztiak, eta beharrezkoa zela, batez

Page 275: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ere, Louvrera eta gainerako bilkuretara joatea,ohi zuen moduan.

Hitz horiek esan ondoren, Clevesko jaunakemaztea utzi zuen, haren ihardespenaren zainegon gabe. Emazteak oso arrazoizkoa zeritzansenarrak esan zion orori, eta Nemoursko jauna-ren aurka piztu zitzaion hegigoa zela kausa, usteizan zuen gauza erraza izango zela hura azkenburura eramatea, baina zaila iruditu zitzaion,haatik, ezkontzako ospakizun guztietan lasaita-sunezko begitarte batez eta baretasunezkoaldarte batez agertzea. Alabaina, nola dofinanderearen ezkon-soinekoaren isatsa eramanbehar baitzuen, eta nola egiteko hartarako besteanitz printzesa baino nahiago izan baitzuten, ezzeukan modurik, zarata handirik egin gabe etahorren arrazoiak bilatzera inor gogatu gabe, hariuko egiteko. Halatan, bere kabuz ahalegin bategitea erabaki zuen. Gainerako egun osoa emanzuen horretarako prestatzen eta asaldatu zutensentimendu guztiei ateak zabaltzen. Bere kabi-netan isolatu zen. Bere gaitz guztietarik,Nemoursko jaunaz kexu izateko motiboa izaneta, halere, hura desenkusatzeko inolako bitar-

Page 276: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tekorik aurkitu ezinak kolpatzen zuen bortxarikhandienaz. Dudarik ez zegoen abentura huraNemoursko jaunak kontatu ziola Chartreskobidamoari, hark halaxe aitortu baitzuen, eta ezinzezakeen zalantzan ere jarri, Nemoursko jaunamintzatu zitzaion moduagatik, hark ez zekienikabentura hura berari zegokiola. Nola desenkusa-tzen ahal zuen hain moldakaizkeria nabarmene-tik? Non zegoen printze haren zuhurtzia txoilberegainekoa, hainbeste hunkitu zuena?

— Zuhurtasunez jokatu da —zioen bere bai-tarako— dohakabea zela uste izan duen bitar-tean, baina zorion baten —zorion ziurgabebaten— pentsakizunak suntsitu egin dio zuhur-tzia hori. Ezin izan du imajinatu norbaitek beramaita zezakeenik, besteek hori jakitea nahi izangabe. Esan zezakeen guztia esan du. Nik ez diotaitortu maite nuenik; berak du igarri, eta besteeidizkie bere susmoak ikusarazi. Ziurtasuna edukiizan balu, modu berean jokatuko zen. Harenloriaren goresgarri zena ezkutatzeko gauza izan-go zela sinestea izan da nire hobena. Gainerako-etatik hain desberdina neritzon gizon horrenerruz beste emakumeak bezala aurkitzen naiz,

Page 277: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nahiz horien irudiko izatetik aski urrun nagoen.Zorionez bete behar ninduen senar baten biho-tza eta estimua galdu ditut, eta amodio ero etabortitz bat izan duen pertsona bati bezala begi-ratuko didate laster guztiek. Amodio hori sentia-razi didanak ere badaki, eta hain zuzen ere, zori-gaitz horiek saihesteagatik jarri dut arriskuannire atsedena eta nire bizitza osoa.

Gogoeta triste horien ondoren, uharka isurizitzaizkion negar-malkoak, baina gainezkaturikzeukan oinaze hura zitezkeenetatik mingarrienaizanagatik ere, ederki zekien hura jasateko adinaindar edukiko zukeela, baldin Nemoursko jaunakgogobeterik utzi izan balu.

Printze haren gogoa ez zegoen lasaiago.Chartresko bidamoari mintzatzean egin zuenarduragabekeriak eta horren ondorio krudelek,bihotz-herstura hilgarria sortu zioten. Cleveskoanderearengan ikusiriko asaldura, kezka etaatsekabeaz ezin zitekeen oroitu gainditurik sen-titu gabe. Ezin zitekeen kontsola abentura harengainean hainbat gauza esan izanaz, eta berezhitz ederrak zirenak, une hartan zantarrak etamoldakaitzak iruditzen zitzaizkion, zeren hitz

Page 278: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

horiek Clevesko andereari aditzera eman batzio-ten Nemoursko jaunak bazekiela amodio bortitzhura sentitzen zuen emakumea bera zela, etasentitu ere, beraren alde sentitzen zuela.Nemoursko jaunak desira zezakeen gauza baka-rra printzesa harekin solasaldi bat izatea zen,baina iruditu zitzaion, desiratu baino gehiago,beldurra eduki behar ziola.

— Zer esan diezaioket? —egin zuen oihuNemoursko jaunak bere baitarako—. Joango alnatzaio esatera jadanik ongi baino hobeto eza-gutzera eman diodana? Azalduko al diot badaki-dala berak maite nauela, maite dudala esaterasekula ausartu ez naizen honek? Deblauki min-tzatzen hasiko al natzaio nire amodioaz, itxaro-penek ausart bihurtu duten gizona naizela harenbegietara agertzeko? Harengana hurbiltze hutsaere pentsa al dezaket? Eta ausartuko al naiz nirebehakoa jasan beharraren estuasunean jartze-ra? Nola zuri dezaket neure burua? Ez dut aitza-kiarik, ez naiz duin Clevesko andereak beha die-zadan, eta beraz, ez dut igurikitzen hark niribehatzerik. Nire erruz ez diot bitarteko hoberikeman nire aurka defenda zedin, salbu eta berak

Page 279: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nahien zituenak eta menturaz alferrik bilatzenzituenak. Nire laxokeriak galarazi dit mundukopertsonarik maitagarrienak eta estimagarrienakni maitatzeak sortuko lidakeen zoriona eta loria,baina, baldin zorion hori, hark sofritu gabe etanik hari oinaze hilgarririk eman ere gabe, galdu-ko banu, kontsolagarri litzaidake, eta une hone-tan gehiago sentitzen dut hari egin diodan mina,ezen ez harenaren aldean neure buruari egindiodana.

Nemoursko jauna luzaz egon zen bere buruaznahigabetzen eta gauza berak pentsatzen. Cle-vesko andereari hitz egiteko gogoa etengabezetorkion burura. Horretarako baliabideak aurki-tzea irrikatzen zuen, idaztea ere pentsatu zuen,baina azkenean, egindako hobenaren ondoren,eta hark bide zeukan aldartea kontuan izanik,iruditu zitzaion egin zezakeen gauzarik onenaharen nahigabe eta isiltasunarekiko begirunesakon bat erakustea zela, ikusaraztea ez zelaausartzen haren aurrean agertzera, eta itxaroteadenborak, halabeharrak eta hark zion amodioisuriak zerbait egin zezaten beraren alde. Hala-tan, Chartresko bidamoak agertu desleialtasuna-

Page 280: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

gatik gaitzespenik ez egitea erabaki zuen, harensusmoak sendoago bilakatuko ote ziren beldu-rrez.

Madameren biharamuneko ezkon-agintzaketa hurrengo eguneko ezteiek hain zeukatenarduraturik gorte osoa, ezen Clevesko andereaketa Nemoursko jaunak aise ostendu baitzutenberen tristura eta asaldura jendearen aurrean.Dofin andereak iragaitzaz baizik ez zion aipatuClevesko andereari Nemoursko jaunarekin izanzuten elkarrizketa, eta Clevesko jaunak ontzateman zuen gertatutakoaz bere emazteari deusgehiago ez esatea, halako moldez, ez baitzenaurkitu imajinatu zuen bezain estuasun larrian.

Ezkon-agintzak Louvren egin ziren, eta otu-runtzaren eta dantzaren ondoren, erregezkoakgotzaindegira joan ziren lotara, usatu ohi zirenbezala. Goizean, Albako dukeak, zeina guztizarruntki beztitzen baitzen beti, urrez bordaturikosoineko bat jantzi zuen, suzko gorri, hori etabeltz kolorez nahastua, oro harribitxiz estalia,buru gainean koroa itxia zuelarik. Orangeko prin-tzea, arrandia handiz jantzia eta segizio guztiaatzetik jarraika zuelarik, eta orobat espainiar

Page 281: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

guztiak, haiek ere beren zerbitzariekin batera,Albako dukearen bila joan ziren Villeroi hotelera,hantxe hartu baitzuen ostatu, eta launakako ila-ratan jarririk, hantxe abiatu ziren gotzaindegiariburuz. Iritsi bezain laster, elizara joan ziren orde-nan. Errege zihoan Madamerekin, zeinak ereitxia baitzeraman koroa, soinekoari Montpensier-ko eta Longuevilleko andereñoek eusten ziotela-rik. Erregina zetorren horien atzetik, koroarikgabe, alabaina. Jarraian dofin erregina, Madameerregeren arreba, Lorraineko anderea eta Nafa-rroako erregina heldu ziren, eta printzesek zera-matzaten haien soinekoak. Erregina eta printze-sa guztiek soineko bikainez jantziak ekarri zituz-ten beren alabak, haiek zeramatzaten koloreberberez, halako moduz, ezen, beren soinekoenkoloreak ikusirik, garbi ezagut baitzitekeen nornoren alaba zen. Eliza barruan atonduriko maila-dira igo eta ezkontz ospakizunak egin zituzten.Berehala gotzaindegira itzuli ziren afaltzera, etabostak aldera, jauregiari buruz abiatu ziren, han-txe egingo baitzuten oturuntza. Bertara etorzitezela eskatu zieten Parlamentuari, GorteNagusiei eta Udalari. Errege-erreginek eta prin-

Page 282: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tze-printzesek marmolezko mahai baten ingu-ruan bazkaldu zuten jauregiko areto handian.Albako dukea Espainiako erregina berriarenaldamenean eseria zegoen. Marmolezkomahaiaren mailen oinetan, eta erregeren eskui-nera, mahai bat zegoen enbaxadore, artzapezpi-ku eta ordenako zaldunentzat, eta beste aldean,berriz, beste mahai bat Parlamentuko jaun guz-tientzat.

Guiseko dukeak, urre frisatuzko soinekobatez jantzirik, ospakizun buruaren zerbitzuabete zuen erregerentzat, Condeko printze jau-nak ogiketariarena, eta Nemoursko jaunak,berriz, edarizainarena. Mahaiak jaso ondoren,dantza hasi zen. Beregaineko ballet-saio etaikuskizunek eten zuten une batez dantzaldia,baina berehala heldu zioten atzera dantzari, etaazkenik, gauerdia iragan zelarik, errege etagorte guztia Louvrera itzuli ziren handik. Cleves-ko anderea triste egonagatik ere, edertasunparegabe baten gisa agertu zen une oroNemoursko jaunaren begietara. Printze hura ezzen ausartu harekin mintzatzera, ospakizuneta-ko anabasak horretarako bitarteko ugari eskaini

Page 283: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zizkion arren, baina halako tristezia eta harenga-na hurbiltzeko halako beldur begirunetsua era-kutsi zion, jada ez baitzitzaion Clevesko ande-reari hain hobendun iruditzen, nahiz ez zuenhark deus ere esan bere burua zuritzeko. Berdinjokatu zen hurrengo egunetan, eta egun horie-tan ere, jokabide horrek eragin berbera sortuzuen Clevesko anderearen bihotzean.

Azkenik iritsi zen zaldun-guduaren eguna.Erreginak, berentzat apailatu zituzten galeria etamailadietara hurbildu ziren, eta lau lehiaburuakgudazelaiaren mutur batean azaldu ziren, zaldieta zaldi-mutil kopuru amaigabearekin, Fran-tzian inoiz egin den ikuskizunik handiosena osa-tzeko prest.

Erregek zeramatzan kolore bakarrak zuriaeta beltza ziren, Valentinoisko andere alarguna-ren ohoretan betiere. Ferrarako dukea eta harensegizio guztia kolore hori-gorriz zihoan. Guisekojauna, aldiz, kolore zuri-gorriz agertu zen. Hasie-ran inork ez zekien zein izan zitekeen kolorehaiek eramatearen kausa, baina gero oroituziren emakume eder batenak zirela, hura ezkon-gai zela maite izan zuena, eta oraindik ere maite

Page 284: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuena, nahiz ez zen ausartzen hala agertzera.Nemoursko jaunak kolore hori-beltzak zerama-tzan. Alferrik ahalegindu ziren horren arrazoia-ren bila, baina Clevesko andereari ez zitzaiongaitz izan asmatzea: oroitu zen haren aurreankolore horia gogokoa zuela esan izanaz, etadamu zuela ilehoria izatea, ezin zezakeelakohalako kolorerik soinean eraman. Printze harkuste izan zuen nabarmendu gabe ager zitekeelakolore harekin, zeren, Clevesko andereak halakokolorerik soinean ez zeramanez, ezin igarrikobaitzuten hari zegokionik.

Sekula ez du inork halako trebetasunik era-kutsi nola agertu baitzuten lau lehiaburu haiek.Erresumako zaldunik onena errege izan arren, ezzen jakiten ahal haien artetik nori eman lehenta-suna. Nemoursko jaunak berezko xarma batagertzen zuen bere ekintza guztietan, are Cle-vesko anderea baino pertsona ezaxolatuagoakerakar zitzakeena. Hura gudazelaiaren muturbatetik agertzen ikusi orduko, Clevesko ande-reak neurriz gaineko zirrara sentitu zuen berebarrenean, eta printze haren lasterkaldi bakoi-

Page 285: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzean zail zitzaion bere poza ezkutatzea, harkbere lasterkaldia arrakastaz burutuz gero.

Ilunabar aldera, ekitaldi guztiak amaitzearzirenean eta jendea erretiratzeko prest, erregeknahi izan zuen, Estatuaren patu gaiztoak horre-tara bultzaturik, lantza bat gehiago hautsi. Agin-du zion Montgomeryko kondeari, zeina izugarritrebea baitzen, gudazelaira hurbil zedin. Kon-deak hertsatuki eskatu zion egiteko hartatikdesenkusa zezala, eta otu zitzaizkion arrazoiguztien aitzakia jarri zion, baina erregek, amo-rratzeraino haserratzeko puntuan, halaxe nahizuela jakinarazi zion fermuki. Erreginak aginduzuen esan ziezaiotela erregeri lasterketa gehia-go ez egiteko eskatzen ziola, zeren, hain ongijokatua zelarik, kontent egon beharko baitzu-keen, eta beraren ondora itzul zedila otoiztenzion. Erregek ihardetsi zuen harenganako maita-sunagatik nahi zuela lasterka egin eta guda-esparruan sartu. Erreginak, orduan, Saboiakojauna bidali zuen harengana berriro, itzul zedilabigarren aldiz erregutzera, baina alferrik izanzen den-dena. Lasterka egin zuten, lantzak apur-tu ziren, eta Montgomeryko kondearenaren izpi

Page 286: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

batek erregeri begian eman eta hantxe geratuzitzaion sartua. Printze hura lurrera erori zen kol-pearen ondorioz, eta ezkutariak eta Montgo-meryko jauna, gudazelaiko buruetako bat bai-tzen, harengana joan ziren bizkor-bizkor. Harri-turik geratu ziren hura zauriturik ikustean, bainaerrege ez zen txoil harritu. Deus gutxi zela esanzuen, eta Montgomeryko kondeari barkatzenziola. Aise imajina liteke zer nolako asaldura etazer nolako nahigabea ekarri zuen halako ezbe-har zorigaiztokoak, alaitasunerako behar zuenegun batean. Errege bere ohera eraman zuten,eta medikuek haren zauria ikusi bezain laster,oso larria zela iritzi zioten. Kondestable jaunaorduantxe oroitu zen erregeri egin iragarpeneannola esan zuten gudu berezi batean hilko zutela,eta ez zuen dudarik egin iragarpen hura betekozela.

Espainiako erregeak, Bruselan baitzen unehartan, istripu haren berri jakin orduko beremedikua bidali zuen, aipu handiko gizona bera,baina hark ere etsipena eman zion.

Gorteak, hain erdibitua eta hain interes kon-trajarriez betea, halako gertakari handi baten

Page 287: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

bezperatan bizi zuen aztoramena ez zen nola-nahikoa; halere, mugimendu oro ezkutuan gor-detzen zuten, eta itxura guztien arabera, errege-ren osasuna zuten kezka bakar. Erreginak, prin-tzeak eta printzesak ez ziren kasik haren gelai-tzinetik irteten.

Clevesko andereak, jakinik han egon beharrazuela, Nemoursko jauna ere hantxe ikusiko zuelaeta bere senarrari ezin ziezaiokeela ezkuta huraikusteak sortzen zion estuasuna, eta ezaguturik,halaber, printze haren presentzia hutsak justifi-kagarri bilakatzen zuela beraren begietara etaaldez aurreko erabaki guztiak suntsitzen zizkio-la, gaixo iduri egiteko deliberoa hartu zuen. Gor-tea arduratuegi zegoen haren jokabideaz ohar-tzeko eta haren eritasuna aizuna ala benetakoazen argitzeko. Haren senarrak bakarrik ezagutzezakeen egia, baina ez zuen nahigabetzen harkjakiteak. Horrela, beraz, etxean geratu zen, gor-tean prestatzen ari zen aldakuntza handiaz ardu-ra gehiegirik hartu gabe, eta bere pentsakizunekosoki beretua zutenez gero, askatasun osoa sen-titu zuen pentsamendu horien mendera etortze-ko. Mundu guztia zegoen erregeren etxean. Cle-

Page 288: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

vesko jauna ordu jakin batzuetan etorri ohi zenberriak ematera. Emaztearekin betidanik izanzuen portaera bera gorde zuen, eta bakarrikzirenean soil-soilik agertzen zen doi bat hotz etauzkur. Clevesko jaunak ez zion gertatutakoazberriro hitzik egin, eta Clevesko andereak ere ezzuen behar adina indarrik izan, eta ez zitzaionegoki iruditu ere, elkarrizketa hari berrekin zie-zaioten.

Nemoursko jauna, zeinak Clevesko anderea-rekin mintzatzeko unetxo bat aurkitzea iguriki-tzen baitzuen, txoil harritu zen, eta samindu,hura ikusteko atsegina izan ez zuelako. Errege-ren eritasuna hain larria izaki, zazpigarren egu-nean medikuek etsipena eman zioten. Bereheriotzaren ziurtasuna irmotasun handiz jasozuen, eta hainbatenaz miresgarriagoa zen, zen-batenaz zorigaiztoko istripu bategatik galdukobaitzuen bizia, adinaren lorean galdu ere, zorion-tsu, bere jendeek miretsia eta maitasuna zionemakume batez bera ere itsutuki maitemindua.Heriotzaren bezperan, bere arreba Madameareneta Saboiako jaunaren arteko ezkontza ospatuzuen, zeremoniarik gabe. Aise juzkatzen ahal da

Page 289: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zein egoeratan zen Valentinoisko dukesa. Erregi-nak ez zion baimenik eman errege ikus zezan,eta artean bere esku zeuzkan erregeren zigiluaketa koroaren harribitxiak eskatzera etorri zitzaiz-kion, erreginak hala manaturik. Dukesak erregehila al zegoen galdegin zien, eta haiek ezetzerantzun ziotenez:

— Oraindik ez dut jaberik —ihardetsi zuen—,eta inork ezin nazake behartu haren konfiantzaknire eskuetan utzi duena itzultzera.

Tournellesko gazteluan erregek azken hatsaeman orduko, Ferrarako dukeak, Guisekodukeak eta Nemoursko dukeak Louvrera gidatuzituzten erregina ama, errege semea eta harenemazte erregina. Nemoursko jauna zihoan erre-gina amari lagun egiten. Oinez abiatu zirenean,erregina ama urrats batzuk atzera itzuli, etaerregina bere errainari esan zion hari zegokiolalehen lekuan joatea, baina argi ikus zitekeenkonplimendu hartan garraztasuna zegoela, ongi-nahia baino gehiago.

Page 290: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

LAUGARREN ZATIALorraineko kardinala, harrezkero, erregina

amaren gogoaren guztizko jaun bilakatu zen.Chartresko bidamoak jada ez zuen inolako parte-rik erreginaren ontarteetan, eta Martigueskoandeareari eta libertateari zion maitasunak,galera hura merezi adina sentitzea eragotzi zion.Kardinalak, erregeren eritasunak iraun zuenhamar egun haietan, astia izan zuen bere egitas-moak osatzeko eta erreginari bere egitasmoenaraberako erabakiak harrarazteko, halako gisaz,ezen, errege hil bezain laster, erreginak manatubaitzion kondestableari Tournellesen gera zedi-la, errege zenduaren hilotzaren aldamenean,ohiko ospakizunak egin zitezen. Egiteko harkgauza orotarik urruntzen zuen, eta halaber,mugitzeko askatasuna ezabatzen zion. Mandata-ri bat igorri zuen Nafarroako erregearengana,lehiaz etor zedila esatera, Guiseko jaun-ande-reek ustez erdietsiko zuten gorapen handiarielkarrekin kontra egin ziezaioten. Armadarengidaritza Guiseko dukeari eman zioten, eta

Page 291: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

finantzak Lorraineko kardinalari. Valentinoiskodukesa gortetik iraitzi zuten. Tournongo kardina-lari, kondestablearen etsai aitortua zenari, etaOlivier kantzilerrari, Valentinoisko dukesarenetsai zinezkoari, itzultzeko esan zieten. Hala,bada, guztiz aurpegi aldaturik agertu zen gortea.Guiseko dukeak odoleko printzeen maila beraerdietsi zuen, eta hileta elizkizunetan erregerensoinganekoari eusten joan zen. Hura eta harenanaiak jaun eta jabe bakarrak izan ziren, ezbakarrik kardinalak erreginaren gogoan zuenitzalagatik, baizik eta printzesa hark uste izanzuelako, haiek mesfidantzarik sortuz gero, errazurrun zitzakeela bere ondotik, baina ez ordeakondestablea, zeren hark odoleko printzeen ber-mea baitzuen.

Hileta elizkizunak amaitu zirenean, kondesta-blea Louvrera etorri, eta erregek hoztasun han-diz egin zion begitartea. Bakarrean mintzatunahi izan zuen erregerekin, baina hark, Guisekojaun-andereei deituz, haien aurrean esan zionatseden hartzeko gomendatzen ziola, finantzaketa armadaren gidaritza izendatuak zirela jada,eta haren aholkuen beharra eduki zezanean, dei-

Page 292: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tuko zuela bere ondora. Erregina amak erregekberak baino are hoztasun handiagoaz egin zionharrera, eta agiraka egin zion, zeren errege zen-duari esan baitzion haren seme-alabek ez zutelaaitaren antzik. Nafarroako erregea ere iritsi zen,baina hari ez zioten harrera hoberik egin. Conde-ko printzeak, anaiak baino pairamen gutxiagoizaki, ahots goran egin zuen kexu. Alferrikakoakizan ziren, ordea, haren arrangurak. Gortetikurrunarazi zuten, Flandesera bakearen berrespe-na sinatzera bidaltzen zutelako estakuruaz.Nafarroako erregeari Espainiako erregearengutun faltsu bat erakutsi zioten, zeinean Espai-niako hirietara erasoaldiak egin izanaz salatzenbaitzuten. Bere lurrak gal zitzakeelako beldurrapiztu zioten, eta azkenik, Biarnora joan zedingogatu zuten. Erreginak hori egiteko bitartekoakhornitu zizkion, Elisabeth anderea haraino gida-tzea bere ardurapean utziz, eta printzesa harenaurretik abiatzera hertsatu zuen. Hala, bada,Guiseko leinuaren boterea dardarazi zezakeeninor ez zen geratu gortean.

Elisabeth anderea ez gidatzea Clevesko jau-nari desplazer zitzaion arren, ez zuen kexurik

Page 293: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

egiterik beraren gainetik nahiago izan zutenarenhanditasunagatik. Eginkizun hura deitoratzenzuen, ez hainbeste jasoko zukeen ohoreagatik,baizik eta modu hartan gortetik urrundu ahalizango zuelako emaztea, handik urruntzekogogorik zuenik iduri gabe.

Errege hil eta egun batzuetara, Reimsera joa-tea erabaki zuten koroatze ekitaldirako. Bidaiahartaz hitz egin zioten orduko, Clevesko ande-reak, zeina denbora hartan guztian etxean gera-tu baitzen gaixo iduri eginez, senarrari erregutuzion ontzat eman zezala, arren, berak gorteari ezjarraikitzea, eta, horren ordez, Coulommierserajoatea, egurastera eta bere osasuna zaintzera.Hark ihardetsi zion ez zuela sakon aztertu nahibidaia ez egitera bultzatu zuen arrazoia osasunazen ala ez, baina haatik, onesten ziola bidaiahura ez egitea. Ez zitzaion zail gertatu lehendikerabakia zuen gauza bati baiezkoa ematea, izanere, bere emaztearen bertuteaz iritzi ona edukia-gatik ere, argi zekusan ez zela egoki, zuhurtzia-ren kariaz, hark maite zuen gizon baten begienbistara luzaroan agertzea.

Page 294: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Nemoursko jaunak berehala jakin zuen Cle-vesko andereak ez ziola gorteari jarraikiko. Ezindelibera zitekeen hura ikusi gabe abiatzera, etairteeraren bezperan, haren etxera joan zen giza-bideak baimentzen zuen ordurik beranduenean,bakarrik aurkituko zuelakoan. Haren asturu onakfabore egin zien zeuzkan asmoei; ezkaratzerasartu zenean, Neversko anderea eta Martigues-ko anderea topatu zituen, handik irteten ari zire-la, eta bakarrik utzi zutela esan zioten. Bizikiasaldaturik eta aztoraturik igo zen haren gelara,eta sentipen hura, Clevesko andereari Nemours-ko jauna ikustera zetorkiola esandakoan izanzuen durduzarekin pareka zitekeen soilik. Harkbere amodio grinaz hitz egingo ote zion beldu-rra..., berak adeitsuegi ihardetsiko ote zion erre-zeloa..., bisitaldi hark senarrari sor ziezaiokeenbihotz-herstura..., gauza horien guztien berrieman edo ezkutatzeko zailtasuna..., kolpetiketorri zitzaizkion denak gogora, eta hain eragoz-pen larria zioten sortu, ezen munduan gehiendesiratzen zuen hartatik begiratzeko deliberoahartu baitzuen. Bere andere-lagunetako bat igo-rri zuen Nemoursko jaunarengana, zeina gelai-

Page 295: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzinean baitzegoen zain, berriki gaizkitua zelaesan ziezaion, eta arrunt atsekabetzen zuelahark egin nahi zion ohoreari harrerarik egin ahalez izateak. Zer nolako nahigabea printze haren-tzat Clevesko anderea ez ikustea, eta ez ikusteagainera, hark ikusterik nahi ez zuelako! Bihara-munean bertan alde egin zuen handik; harrezke-ro ezin zezakeen itxaropenik eduki asturu onean.Dofin anderearen etxean izandako elkarrizketazgeroztik ez zion deus ere esan, eta izan zuenmotiborik sinesteko bidamoari hitz egitean egin-dako oker harexek zizkiola itxaropen guztiaksuntsitu. Azkenik, oinaze bizi bat are garratzagoegin lezaketen gauza guztiek kolpatu zuten.

Clevesko anderea printze haren bisitaldiarenpentsakizunek sortu asalduratik doi bat bereonera bihurtu zenean, hura errefusarazi ziotenarrazoi guztiak aienatu ziren. Are oker bat eginzuela ere esango zuen, eta ausardiarik izan baluedo oraindik garaiz egon balitz, haren bila igorri-ko zukeen norbait.

Neversko eta Martiguesko andereak, harenetxetik irten zirenean, dofin erreginaren etxerajoan ziren. Clevesko jauna ere hantxe zen. Prin-

Page 296: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzesa hark nondik zetozen galdegin zien, etahaiek esan zioten Clevesko anderearen etxetikheldu zirela, bertan igaro zutela arratsaldearenzati bat, beste jende askorekin batera, etaNemoursko jauna baizik ez zutela han utzi.Hitzok, haientzat axolagabeak izanagatik ere,Clevesko jaunarentzat axola handikoak ziren.Nahiz imajinatzen zuen Nemoursko jaunak noiz-nahi aurki zezakeela beraren emazteari hitz egi-teko parada, hala eta guztiz ere, pentsatzen zue-nean Nemousko jauna emaztearen etxean zela,bakarrik zegoela, eta bere amodioaz hitz egitenahal ziola, une hartan hain gauza berria eta hainjasanezina iruditu zitzaion, ezen jelosia piztu bai-tzitzaion bihotzean, sekula ordu arte baino bor-txa handiago batez. Ezinezkoa izan zitzaion erre-ginaren etxean luzaroago geratzea, eta etxeraitzuli zen, zergatik itzultzen zen eta Nemourskojaunari etetera joateko gogorik zeukan ere jakingabe. Etxera hurbildu bezain laster, printze huraoraindik han zegoela pentsaraz ziezaiokeen deusikusten ote zuen begiratu zuen. Han ez zegoelaikusirik lasaitasuna sentitu zuen, eta eztigarriaizan zitzaion luzaroan han egoterik izan ez zuela

Page 297: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

pentsatzea. Imajinatu zuen agian ez zukeelajeloskor sentitu behar Nemoursko jaunagatik,eta, horri buruzko dudarik egiten ez bazuen ere,zalantzan nahi zuen jarri, baina hainbeste gau-zak konbentziarazten zuten hartaz, ez baitzendenbora luzean egon desiratzen zuen ziurgabe-tasun hartan. Emaztearen logelara joan zenlehenik, eta, zenbait denboraz gauza ezaxolaga-beez hitz egin ondoren, ezin izan zuen etsi zeregin zuen eta nor ikusi zuen galdetu gabe. Emaz-teak guztia azaldu zion, baina Nemoursko jaunainondik ere aipatzen ez ziola ikusirik, Cleveskojaunak galdegin zion, dardaraz, ea ez al zuenbeste inor ikusi, zeren hartara printze harenizena esateko bide bat zabaltzen baitzion, etabide batez, bere emazteak makurkeriaren bategiteak sortuko liokeen oinazea ezabatzeko erebai. Emazteak, Nemoursko jauna ikusi ez zue-nez, ez zion haren izenik aipatu, eta Cleveskojaunak, hitzari berriro lotuz, beraren atsekabeaagertzen zuen ahots doinu batez:

— Eta Nemoursko jauna —esan zion—, ez alduzu ikusi? Ala ahantzi egin al duzu?

Page 298: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Izan ere, ez dut ikusi —ihardetsi zuen—.Gaizkiturik nengoen eta nire andere-lagunetakobat igorri dut nire desenkusak hari ematera.

— Harentzat baizik ez zinen gaizkiturik ordea—iharduki zion Clevesko jaunak—, zeren munduguztia ikusi baituzu. Zer du bereiz Nemourskojaunak? Zergatik ez da zuretzat beste edonorbezalakoa? Zergatik egon behar duzu harenbegiradaren beldur? Zergatik ikusarazten diozubeldur diozula? Zergatik agertzen diozu harenmaitasun grinak eman botereaz baliatzen zare-la? Ausartuko al zinateke hura ez ikustera baldinez bazeneki hark ongi bereizten dituela zurezorrozkeriak eta zure moldekaizkeriak? Bainazergatik da beharrezko harenganako zorrozke-riak izan ditzazun? Zu bezalako pertsona baten-gan, Madame, axolagabeziaz landa, oro daontarte.

— Ez nuen uste —berrekin zion Cleveskoandereak—, Nemoursko jaunaz edozein susmoduzularik ere, gaitzespenik egin zeniezadakee-nik hura ez ikusteagatik.

— Egiten dizut halere, Madame —ihardetsizion—, eta ongi fundaturik daude. Zergatik ez

Page 299: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

hura ikusi, deus esan ez badizu? Baina, Madame,hark hitz egin dizu. Isiltasunaren bidez bakarrikagertu izan balizu bere amodioa, ez zukeenzugan halako zirrara handia sortuko. Ez duzuegia osoa esaterik izan, zatirik handiena ezkuta-tu baitidazu. Aitortu didazun apur hori ere damuduzu, eta ez duzu indarrik aski izan jarraikitzeko.Uste nuena baino dohakabeagoa naiz; mundukogizonik dohakabeena naiz. Nire emaztea zara,maitale baten gisan maite zaitut, baina zukbeste bat maite duzula dakusat. Beste hori gor-teko pertsonarik maitagarriena da, eta egunoroz zaitu ikusten. Hark badaki zuk maite duzu-la. Ai ene! Nolatan sinets nezakeen —egin zuenoihu— hari diozun txera gaindituko zenuenik?Zentzua galdua eduki behar dut, hori gerta lite-keenik sinesteko.

— Ez dakit —ekin zion berriro Clevesko ande-reak, tristeki— nirea bezalako hain ohizkanpon-ko jokaera bat ederrestean oker egin duzun alaez, baina ez dakit nerau ere ez ote naizen tron-patu, nirekin zuzentasunez jokatuko zinela usteizanik.

Page 300: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Ez dezazula zalantzarik egin, Madame —ihardetsi zion Clevesko jaunak—, tronpatu eginzara. Zugandik igurikitzen nituenak bezain ezi-nezkoak dira zuk nigandik espero zenituenak.Nola espero zenezake ni zentzuan egoterik?Ahaztu egin al duzu sutsuki maite zintudala etazure senarra nintzela? Batak nahiz besteakmuturreraino eraman gaitzakete. Zer ez otezezaketen biek batera? Izan ere, zer ez dira? —jarraitu zuen—. Ezin mendera ditzakedan senti-mendu bortitz eta zehazgabeak baizik ez ditut.Jada ez dut uste zure duin naizenik, eta zeroriere, ez zait iruditzen nire duin zarenik. Mirestenzaitut eta gorroto dizut, iraintzen zaitut eta bar-kamena dizut eskatzen, gurtzen zaitut eta ahal-ke naiz gurtzen zaitudalako. Azken batean, ezbaretasunik ez zentzurik daukat gehiago. Ezdakit nola bizi naitekeen Coulommiersko hartanhitz egin zenidanez geroztik eta Dofin andereakzure abentura hori gauza ezaguna zela jakinara-zi zizunez geroztik. Ez nuke asmatuko nola jakinduen hark, ez eta zer gertatu den ere Nemours-ko jaunaren eta zure arteko afera horretan. Zukez didazu sekula argituko eta nik ere ez dizut

Page 301: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

argitzeko galdegingo. Munduko gizonik dohaka-beena bilakarazi nauzula gogoratzea baizik ezdizut eskatuko.

Clevesko jauna, hitz horien ondotik, emaztea-renetik irten zen, eta biharamunean bertan par-titu zen, hura ikusi ere gabe. Halere, nahigabez,onestasunez eta eztitasunez beteriko gutun batidatzi zion. Emazteak hain ihardespen hunkiga-rria egin zion, eta iraganeko jarreraz nola etorki-zunean edukiko zuenaz hain segurtasunezbetea, ezen, segurtasun hura egian bermaturikzegoenez, eta izan ere, horiek zirenez harenbenetako sentimenduak, gutun hark zirrara biziaeragin baitzion Clevesko jaunari, eta nolabaitekososegua eman ere bai. Kontuan harturik, gaine-ra, bera bezala Nemoursko jauna ere erregerenbila zihoala, lasaiago geratu zen hura Cleveskoanderearekin batera ez zela egongo jakinik. Prin-tzesa hark bere senarrari hitz egiten zion guztie-tan, batetik senarrak hari aitortzen zion maitasu-nak eta haren jokabidearen zintzotasunak, etabestetik, emazteak senarrari zion laguntasunaketa hari zor zion guztiak, halako zirrara eragitenzioten bihotzean, Nemoursko jaunaren oroitza-

Page 302: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

pena ere lausotzen baitzitzaion. Baina une batezbaizik ez zen izaten, eta ideia hura sarritan etor-tzen zitzaion oroimenera, sekula lehenago bainoare biziago eta nabarmenago.

Printze haren irteeraren ondoko lehen egune-tan, apenas sumatu zuen haren ezaldia, bainagero krudela iruditu zitzaion. Hura maitatzenzuenez geroztik, ez zen egun bakar bat ere izanhura berriro ikusteko beldurrez edo irrikaz egonez zenik, eta hura berriz ikustea halabeharrarenesku ez zegoela pentsatzeak atsekabe handiasentiarazi zion.

Clevesko anderea Coulommiersera abiatuzen, eta hara zihoalarik, arta handiz ahaleginduzen, Valentinoisko andereak Anet-eko etxe ede-rrerako eginarazi zituen koadro batzuetatikkopiarazitako zenbait margolan handi hara era-man zitzaten. Errege zenduaren agintaldianjazotako gertaera esanguratsu guztiak margolanhaietan jasoak zeuden. Besteak beste, Metzekosetioa ageri zen, eta setio horretan nabarmenduziren guztiak antz handiz zeuden margoturik.Nemoursko jauna haien guztien artean ageri

Page 303: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zen, eta agian, horrexek gogatu zuen Cleveskoanderea margolan haiek edukitzera.

Martiguesko andereak, zeinak ez baitzuengortearekin batera joaterik izan, zin egin zionCoulommiersera joango zela egun batzuk iraga-tera. Bi-biek partekatzen zuten erreginarenmesedea, baina horrek ez zien sekula bekaizgo-rik edota elkarrenganako urruntasunik sortu.Lagunak ziren, nahiz ez zizkioten haatik berensentimenduak elkarri fidatzen. Clevesko ande-reak bazekien Martiguesko andereak bidamoamaite zuela, baina Martiguesko andereak, aldiz,ez zekien Clevesko andereak Nemoursko jaunamaite zuenik, ez eta Nemoursko jaunak beramaite zuenik ere. Clevesko anderea bidamoareniloba zenez, are begikoago bilakatu zen Marti-guesko anderearen begietara, eta Cleveskoandereak ere, pertsona bezala maite zuen, bera-rena bezalako maitasun bat zuelako, eta maita-sun hura, izan ere, beraren maiteñoaren adiski-de minenari ziolako.

Martiguesko anderea, Clevesko anderearihitz eman bezala, Coulommiersera joan zen.Arras bizimodu bakartian aurkitu zuen. Printzesa

Page 304: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

hark, erabateko bakardadean egoteko eta mira-been laguntzarik gabe arratsaldeak lorategiartean igarotzeko modua bilatu zuen. Nemours-ko jaunak entzun zioneko pabilioi hartara joan,eta lorategira ematen zuen kabinet hartan sartuohi zen. Andere-lagunak eta mirabeak aldame-neko kabinetean egon ohi ziren, edo pabilioiarenbehealdean bestela, eta hark hots egiten zie-nean baizik ez ziren berarengana azaltzen. Mar-tigues andereak ez zuen inoiz Coulommiersikusi. Han aurkitu zituen edertasun guztiek harri-turik utzi zuten, eta batik bat, pabilioi haren xar-mak. Clevesko anderea eta bera han egon ohiziren arrats oroz. Gauez, bakarrik eta mundukotokirik ederrenean aurkitzean sentitzen zutenaskatasunak amaigabeak bilakarazi zituen biemakume gazte haien arteko elkarrizketak, zein-tzuek maitasun hondogabe bera baitzeukatenberen bihotz-zolan errotua. Eta horri buruzko isil-mandaturik elkarri ez eginagatik ere, atseginhandia sortzen zien elkarrekin mintzatzeak. Mar-tiguesko andereari asko kostatuko zitzaion Cou-lommiers uztea, baldin eta, hura utzi ondoren,bidamoa zegoen leku batera joan beharko ez

Page 305: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

balu. Chambord aldera abiatu zen beraz, hantxebaitzegoen gortea denbora hartan.

Lorraineko kardinalak Reimsen burutu zuenkoroatze ekitaldia, eta Chambordeko gaztelueraiki berrian iragango zuten gainerako udazatia. Erreginak poz handia erakutsi zuen Marti-guesko anderea berriz ikustean, eta konplimen-du ugari egin ondoren, Clevesko andereaz etalandan egin ohi zuenaz berriak galdegin zizkion.Nemoursko jauna eta Clevesko jauna erregina-ren etxean ziren une hartan. Martiguesko ande-reak, zeinari miresgarria iruditu baitzitzaion Cou-lommiers, hango edertasun guztiak azalduzituen, eta hagitz luzatu zen, hala basoko pabi-lioi haren deskribapenean, nola gauaren zatibatean bakarrik paseatzeak Clevesko anderearisortzen zion plazerraren gainean. Nemourskojaunak, zeinak Martigues andereak esandakoaulertzeko adina ezagutzen baitzuen leku hura,uste izan zuen ez zela ezinezkoa berak Cleveskoanderea ikusi ahal izatea, hark bera ikusi gabe.Martigues andereari zenbait galdera egin ziz-kion, segurtasun gehiago edukitzearren, eta Cle-vesko jaunak, zeina Nemoursko jaunari beha

Page 306: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

egon baitzen Martigues anderea mintzatu zenbitartean, une hartan hark gogoan zerabilenaigarri uste izan zuen. Printze hark egin galderekare gehiago berretsi zioten pentsakizun hura,eta horrela, ez zuen zalantza izpirik izan berarenemaztearen egoitzara joateko xedea zuela. Ezzebilen oker susmo haietan. Izan ere, xede harkhain erro sakonak egin zituen Nemoursko jauna-ren gogoan, ezen, hura burutzeko bitartekoakhausnartzen gau osoa eman ondoren, bihara-mun goizean bertan baimena eskatu baitzionerregeri Parisa joateko, asmatutako estakururenbat baliatuz.

Clevesko jaunak ez zuen dudarik egin bidaiaharen xedeaz, eta zinez deliberatu zen bereemaztearen jokamoldea segurtatzera eta ziurga-betasun krudel hartan gehiago ez egotera.Nemoursko jaunaren denbora berean abiatu eta,ezkutuan, bidaia haren ondorenak ezagutzerabere kabuz joateko irrika bizia izan zuen, bainairteera hura ohiz kanpokoa gerta zedin beldu-rrez, eta Nemoursko jaunak, horren berri izanik,beste neurri batzuk har zitzan goganbeharturik,beraren aldamenean zegoen aitoren seme bati

Page 307: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

fidatzea erabaki zuen, zeinaren leialtasuna etaadorea ezagunak baitzituen. Nolako estuasu-nean aurkitzen zen azaldu zion. Esan zion zeinizan zen ordu arte Clevesko anderearen bertu-tea, eta manatu zion Nemoursko jaunaren urra-tsen atzetik abia zedila, xehetasun oro azterzezala, eta ikus zezala ea Coulommiersera joa-ten zen eta ea gauez lorategian sartzen zen.

Aitoren semeak, halako eginbidea burutzekooso gai baitzen, imajina litekeen zehaztasunhandienarekin burutu zuen. Nemoursko jaunariherri batera iritsi arte jarraiki zion, Coulommiers-tik ordu erdira-edo, hantxe geratu baitzen prin-tzea, eta aitoren semeak aise igarri zuen gaua-ren zain egoteko besterik ez zela. Ez zion egokiiritzi berak ere han itxaroteari, eta herria zehar-katu eta basoan barnatu zen, Nemoursko jaunairagan zitekeela iruditu zitzaion ingururaino. Ezzuen hutsik egin pentsatutako deusetan. Gauaabaildu orduko, norbait zebilela entzun zuen, etailunpean egon arren, aise hauteman zuenNemoursko jauna. Lorategiari itzulia ematenikusi zuen, han inor ote zegoen entzun nahi izan-go balu bezala eta hesia igaro ahal izateko toki-

Page 308: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

rik errazena aurkitu nahian bezala. Zuresia osogaraia zen, eta oraindik bazen beste bat atzera-go, barrura inor sar zedin galarazteko, eta hor-taz, nahiko zaila zuen iraganbiderik aurkitzea.Nemoursko jaunak, halere, erdietsi zuen. Lorate-gian aurkitu bezain laster, ez zitzaion zail gerta-tu Clevesko anderea non zegoen jakitea: argiugari ikusi zituen kabinetan, leiho guztiak irekiakzeuden, eta zuresian zehar labainduz, harainohurbildu zen, erraz imajina litekeen asaldura etabihotz-mugida batek hartua. Ate bezala egitenzuen leiho baten atzealdean kokatu zen, Cleves-ko anderea zer egiten ari zen ikusteko. Bakarrikzegoela ikusi zuen, baina halako edertasunmiresgarri batez ikusi ere, nekez oneratu baitzenikustaldi hark sortu zion liluratik. Bero egitenzuen eta nahaspilan bildurik zeuzkan ileek baizikez zioten burua eta lepo ingurua estaltzen. Atse-den-ohe baten gainean zegoen etzanik, aurreanmahai bat zuelarik, eta haren gainean, zerren-dez beteriko hainbat otartxo. Haietako batzukhautatu zituen, eta Nemoursko jauna ohartu zenberak zaldun-guduan erabilitako kolore bereko-ak zirela. Ikusi zuen haiekin korapiloak egiten

Page 309: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zituela Indietako kanabera arras bitxi batean,zeina, garai batean berak ibili ondoren, arrebarieman eta hari Clevesko andereak hartu baitzion,Nemoursko jaunarena izan zenik zekiela inoriagertu gabe. Ederlan hura amaitu zuenean, berebihotzeko sentimenduak aurpegian islarazi ziz-kioten adeitasun eta eztitasun batez, zuzi bathartu eta mahai handi baten ondora hurbilduzen, Nemoursko jaunaren irudia ageri zenekoMetzeko setioaren margolanari buruz buru. Han-txe eseri eta potret hari beha egon zen, amodiogrinak soilik pitz dezakeen arretaz eta irudime-naz.

Ezin daiteke azal Nemoursko jaunak une har-tan sentitu zuena. Gauaren erdian eta mundukotokirik ederrenean pertsona adoragarri huraikustea, eta ikusi ere, begira ari zitzaionik harkjakin gabe eta berari buruzko nola hark ezkuta-tzen zion amodioari buruzko pentsakizunetanguztiz murgildua ikustea, beste ezein maitaleksekula dastatu eta imajinatu gabeko gauza zen.

Printze hura, beraz, hain zegoen bere onetikaterea, mugiezinik geratu baitzen Cleveskoandereari so, une haiek zein preziatuak zitzaiz-

Page 310: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

kion pentsatu ere gabe. Doi bat bere baitara eto-rri zenean, pentsatu zuen hura lorategian izanarte itxaron behar zuela harekin mintzatzeko.Uste izan zuen, hartara, segurtasun handiagozhitz egin ahal izango liokeela, hura bere andere-lagunetatik urrunago egongo zelako. Baina berekabinetatik irten gabe geratzen zela ikusirik,hara sartzeko erabakia hartu zuen. Erabaki horiburutu nahi izan zuelarik, ordea, nolako asaldu-rak ez zuen kolpatu! Nolako beldurra hari des-plazer izan zekion! Nolako izua, hainbeste eztita-sun zeuzkan begitarte hura aldarazi eta zorroz-tasunez eta suminez betea bilakaraz zezan!

Iruditu zitzaion erokeria izan zela, ez hainbes-te Clevesko andereari ezkutuan behatzera etor-tzea, baizik hark ikus zezala nahi izatea. Orduarte aintzat hartu ez zituen alderdi guztiak ikusizituen orduantxe. Ausardia hartan nabarmenke-ria bat iruditu zitzaion amodioaz sekula lehena-go hitz egin ez zion pertsona haren aurreanagertzea, gauaren erdian eta ustekabean. Pen-tsatu zuen ezin zezakeela desiratu hark entzunnahi izatea, eta arrazoiz suminduko zela sortuzion arriskuagatik, horrek ekar liezaizkiokeen

Page 311: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eragozpenen kariaz. Huts egin zion adoreak, etazenbait aldiz, hark ikusi gabe atzera itzultzekoerabakia hartzeko puntuan egon zen. Ordea,harekin mintzatzeko gogoak bultzaturik, eta iku-sitako hark guztiak ematen zion itxaropenaklasaiturik, zenbait urrats egin zituen aurrera,baina hain moldakaizki egin ere, soinean zera-man xala leihoan trabatu eta zarata atera bai-tzuen. Clevesko andereak harantz itzuli zuenburua, eta zela printze hark gogoa guztiz bete-tzen ziolako, edo zela hura egondako lekuan noregon zen bereizteko nahiko argi bazegoelako,gauza da ezagutu egin zuela bere iduriz, etazalantzarik egin gabe, andere-lagunak zain zeuz-kan gelan sartu zen, Nemoursko jauna zegoenaldera itzuli gabe. Nola hain asaldaturik sartubaitzen, behartua sentitu zen, hori ezkutatzea-rren, gaizkitua zegoela esatera, baina baita ereesan zuen zerbitzari guztiak lanpeturik eduki-tzeagatik eta Nemoursko jaunari handik erretira-tzeko astia emateagatik. Clevesko andereak,une batez gogoeta egin ondoren, tronpaturikzegoela uste izan zuen, eta irudimenaren ondo-rio bat baizik ez zela izan Nemoursko jauna ikusi

Page 312: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuelako ustea. Bazekien Chamborden zela, etaez zuen motiborik sinesteko hark halako eginbi-de ausarta abiarazi zuenik. Kabinetan sartu etalorategian norbait al zegoen ikustera joateko irri-kaz egon zen zenbait aldiz. Agian desiratu adinabeldurtzen zuen Nemoursko jauna han aurki-tzeak, eta azkenik, arrazoiak eta zuhurtziak gai-nerako sentimendu guztiak aienatu zizkiote-nean, iruditu zitzaion hobe zela zalantza hartangeratzea, hura argitzeko ausardia hartzea baino.Luzaz egon zen printze hura ustez hain hurbilegondako toki hartatik irteteko erabakia ezinharturik, eta egun argia zen doi-doia gazteluraitzuli zenean.

Nemoursko jauna lorategian geratu zen argi-tasuna ikusi zuen bitartean. Ez zuen galdu Cle-vesko anderea berriz ikusteko itxaropena, nahizkonbentziturik zegoen hark ezagutu zuela, etabera saihesteagatik baizik ez zela handik urrun-du. Baina ateak ixten zituztela ikusi zuenean,argi aski jabetu zen ez zeukala jada deus iguriki-tzerik. Beraz, bere zaldiaren bila joan zen, Cle-vesko jaunak igorritako aitoren semea zain zego-en tokitik oso hurbil. Aitoren seme hark orpoz

Page 313: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

orpo segitu zion bezperako gauean abiatu herri-raino. Nemoursko jaunak egun osoa han egiteaerabaki zuen, arratsean atzera Coulommierseraitzultzeko asmoz, ikustera ea Clevesko andereaberriro ere ihes egiteko bezain krudela al zen,ala inoren bistara ez agertzeko bezain gupidaga-bea. Berari buruzko pentsakizunetan hain mur-gildua aurkitu izanak atsegin nabarmena sortuzion arren, nahigabetua zegoen oso, zeren bera-gandik ihes egiteko berezko barne-mugida batigarri baitzuen harengan.

Sekula ez da izan printze hark une hartansentitzen zuena bezain amodio samur eta borti-tzik. Sahats batzuen gerizpera abiatu zen, ezku-taturik zegoen etxearen atzealdetik zehar-zeharzihoan errekatxo baten albotik. Ahal izan zuenbeste urrundu zen, inork ikus eta entzun ezzezan, eta bere amodio grinak eragindakobihotz-mugiden mende geratu zen. Halakobihotz-herstura zuelarik, zenbait malko isurtzerabeharturik aurkitu zen, baina malko horiek,ordea, ez ziren oinaze hutsak isurarazi ditzakeenera horretakoak, eta maitasunean baizik ezin

Page 314: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

aurki daitezkeen eztitasun eta xarmaz nahastu-rik zeuden.

Clevesko andereaz maitemindurik zegoengaraitik ordudainoko haren ekintza guztiakgogoratzen hasi zen. Hura bai zurruntasun zintzoeta apala, hark bera maite izan arren betidanikerakutsi ziona! «Zeren azken batean —zioenbere baitarako— maite nau. Maite nauela ezindezaket zalantzarik egin: hitz-emate handienaketa ontarte handienak ez dira nik jaso ditudanakbaino froga ziurragoak. Nolanahi ere, gorrotoizango balidate bezain zorrozki naute tratatzen.Etorkizunean jarri dut itxaropena, baina jadanikezin dezaket deus iguriki. Egun oroz, nire kontranola bere buruaren kontra defendatzen ikustendut. Hark ez banindu maite, gustagarri izateaamestuko nuke, baina gustokoa natzaio, maitenau, ezkutatu egiten dit, ordea. Zer itxarondezaket, eta zer aldaketa iguriki dezaket nirepatuan? Baina, nola liteke? Munduko pertsonarikmaitagarrienak maite nauelarik, eta maitatuaizatearen lehen ziurtasunek eman ohi duten mai-tasun mukurua sentitzen badut, ez ote da izangoni gogor hartzearen oinazea hobeto sentitzeko,

Page 315: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ala? Utz iezadazu, printzesa eder horrek, maitenauzula ikusten —egin zuen oihu—, utz iezadazuzure sentimenduak ikusten. Baldin nire bizitzanbehin bederen horiek ezagut banitza, gogo onezonartuko nuke unaturik naukaten zorroztasunhorietara betiko itzul zaitezen. Begira iezadazu,behinik behin, gaur gauean nire potretari so zureaurpegian ikusi ditudan bi begi horiexekin. Hala-ko eztitasunez begiratu eta nola ihes egin deza-kezu nigandik hain bihozgabeki? Zeren beldurzara? Zergatik deritzazu hain beldurgarria niremaitasunari? Maite nauzu, alferrik didazu horiezkutatzen. Zerorrek eman dizkidazu horrenfroga nahigabekoak. Ezaguna dut nire zoriona,utz iezadazu dastatzen, eta ez nazazula gehiagozorigaiztoko bilakarazi. Ba al liteke —ekin zionostera— Clevesko andereak ni maitatu eta, aldiberean, zorigaiztoko izatea? Zeinen ederra zego-en gaur gauean! Nola eutsi ahal izan diot harenoinetara umiltzeko gogoari? Egin izan banu,nigandik ihes egitea eragotziko niokeen mentu-raz, nirekiko begiruneak lasaitu egingo zukeen.Baina agian ez nau ezagutu. Behar nukeena

Page 316: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

baino gehiago atsekabetzen naiz, zeren izutuegin baitu halako ezordutan gizon bat ikusteak.»

Burutapen horiek egun osoa hartu ziotenNemoursko jaunari. Gauaren zain geratu zen ezi-negonez, eta gautu zuenean, Coulommierserakobideari lotu zitzaion berriro. Clevesko jaunak igo-rritako aitoren semeak, zeina mozorrotu eginbaitzen hain nabarmen ager ez zedin, Nemours-ko jaunari bezperako arratsean segitu tokirainosegitu zion, eta lorategi berean sartzen ikusizuen. Printze hark berehala jakin zuen Cleveskoandereak ez zuela arriskatu nahi izan berriz ikus-teko ahaleginik egin zezan, itxiak baitzeuden ateguztiak. Alde guztietatik ibili zen hara eta hona,argirik ikusten al zuen jakiteko, baina alferrikizan zen.

Clevesko anderea, Nemoursko jauna itzulzitekeela susmaturik, bere gelan geratu zen.Goganbehartu zen, eta beldurtu, hari ihes egite-ko indarrik edukiko ote zuen beti, eta ez zuenhartu nahi izan harekin mintzatzeko ausardiarik,ordu arte izandako jokamoldearekin inondik erebat ez zetorrelako.

Page 317: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Nemoursko jaunak hura ikusteko itxaropenikez izanagatik ere, ezin zitekeen delibera Cleves-ko anderea hain maiz egon ohi zen leku hartatikhain bizkor irtetera. Gau osoa egin zuen lorate-gian, eta kontsolagarriren bat aurkitu zuen,bederen, hark egunero ikusten zituen gauza ber-berak ikusiz. Eguzkia jalgia zen handik alde egi-tea pentsatu baino lehenago, eta azkenik, hanaurkituko zuten beldurrak partitzera hertsatuzuen.

Ezina izan zitzaion Clevesko anderea ikusigabe handik urruntzea, eta Mercoeur anderea-ren etxera joan zen, zeina Coulommierstik hurbilzeukan landetxean baitzegoen denbora hartan.Txoil harritu zen anaiaren etorrerarekin. Harkbidaiaren arrazoi bat asmatu zuen, arreba tron-parazteko bezain egiantzekoa, eta azkenik, hainabilki bideratu zuen bere asmoa, ezen arrebakbere kabuz Clevesko anderearen etxera joateaproposa ziezaiola lortu baitzuen. Proposamenhura egun hartan bertan burutu zuten, etaNemoursko jaunak bere arrebari esan zion Cou-lommiersen bananduko zela harengandik, moduhartan haren aurretik joaten utziko ziolako espe-

Page 318: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

rantzan, eta horrela, bada, Clevesko andereare-kin mintzatzeko bitarteko ziurra aurkitu zuelauste izan zuen.

Iritsi zirenean, lore-saila inguratzen zuenpasealeku luze batean aurkitu zuten, osteratxobat egiten ari zela. Nemoursko jaunaren ikustal-diak ez zion nolanahiko asaldura sortu, eta ezzuen zalantza txikienik ere egin hura izan zelabezperako gauean ikusitako pertsona. Ziurtasunhorrek suminezko sentimendu bat eragin zion,Nemoursko jaunak jokabide haren bidez eraku-tsitako ausardia eta arduragabekeriagatik. Prin-tzeak hoztasunezko zantzu bat igarri zuen Cle-vesko anderearen begitartean, eta horrek oinazenabarmena sortu zion. Gauza axolagabeez min-tzatu ziren, baina halere, printzeak halako abile-zia eta hainbeste begirune izan zuen, hainbesteetorkortasun eta hainbeste miresmen agertuzion Clevesko andereari, ezen hasieran agertuhoztasunaren zati bat uxatu baitzion, harengogoa kontra eduki arren.

Nemoursko jauna lehen beldur hartatik lasai-turik sentitu zenean, basoko pabilioia ikusterajoateko jakinmin ezin eutsizko bat zeukala eman

Page 319: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuen aditzera. Munduko tokirik atseginena balitzbezala mintzatu zen hartaz, eta hain deskriba-pen zehatza zuen egin, ezen Mercoeurko ande-reak esan baitzion sarritan han egona beharzuela izan, edertasun haiek oro hain ongi ezagu-tzeko.

— Ez dut uste haatik —ekin zion Cleveskoandereak—, Nemoursko jauna hara sekula sartudenik. Berrikitan amaitu duten lekua baita.

— Ez da denbora luzea han egona naizela —ihardetsi zion Nemoursko jaunak hari beha—,eta ez dakit ez ote dudan arrunt pozik egonbehar, zeren zuk ni han ikusi izana ahantzi baitu-zu.

Mercoeurko andereak, lorategien edertasu-nari so zegoenez, ez zuen arretarik jartzenanaiaren hitzetan. Clevesko anderea ahalkezgorritu zen, eta, begiak beheitituz, Nemourskojaunari begiratu ere gabe:

— Ez naiz oroitzen —esan zion— zu han ikusiizanaz, eta han egon baldin bazara, nik jakingabe izan da hori.

— Egia da, Madame —ihardetsi zionNemoursko jaunak— zure onespenik gabe izan

Page 320: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

naizela bertan, eta hantxe iragan ditudala nirebizitzako unerik eztienak eta krudelenak.

Clevesko andereak garbi aski ulertzen zuenprintze hark zioena, baina ez zuen halere deusihardetsi. Mercoeurko anderea kabinet hartarasar zedila eragotzi nahi zuen batik bat, han zego-elako Nemoursko jaunaren potreta eta ez zuela-ko nahi hark ikus zezan. Hain ongi jokatu zen,ohartu ere gabe iragan baitzen denbora, etaMercoeurko anderea itzultzeaz mintzatu zen.Baina Clevesko andereak ikusi zueneanNemoursko jauna eta haren arreba ez zirelaelkarrekin abiatu, berehala zuen sumatu zerarriskuren menpe geratuko zen. Parisen zela pai-ratutako estuasun berean aurkitu zen, eta ordu-ko erabaki bera hartu zuen. Bisitaldi hura sena-rrak zeuzkan susmoen berrespen bat baizik ezzelako beldurrak ez zion, gainera, laguntza urriaeman horretara deliberarazteko. Eta Nemourskojauna berarekin bakarrik geldi zedin eragotzinahirik, Mercoeurko andereari esan zion basoertzeraino lagunduko ziola, eta bere zalgurdiarimanatu zion harenari jarraiki ziezaiola. Cleveskoanderearengan beti zorroztasun segida bera aur-

Page 321: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

kitzeak printzeari sortu zion oinazea hain izanzen bortitza, ezen une hartan bertan zurbildubaitzitzaion begitartea. Mercoeurko andereakgaizkiturik al zegoen galdegin zion, baina harkClevesko andereari behatu zion, inor horretazohartu gabe, eta begikeran erakutsi zion etsipe-na zela haren oinaze bakarra. Nolanahi ere, aldeegiten utzi behar izan zien, atzetik jarrikitzeraausartu gabe, eta, esandakoaren ondotik, ezinitzul zitekeen arrebarengana. Horrela, bada,Parisa itzuli zen, eta biharamunean bertan abia-tu zen handik.

Clevesko jaunak igorritako aitoren semeazelatan aritu zitzaion une oroz. Hura ere Parisaitzuli zen, eta, Nemoursko jauna Chambord alde-ra partitzen ikusi zuenez gero, posta-gurdiahartu zuen, Clevesko jaunaren aurrera azaldueta bere bidaiaren kontu emateko. Nagusiaharen itzuleraren zain zegoen, bere bizitza guzti-rako zorigaitza ekarriko zion gauza bat balitzbezala.

Hura ikusi orduko, berehala igarri zuen harenaurpegian eta haren isiltasunean, gauza gogai-karriak besterik ez zekartzala berari kontatzeko.

Page 322: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Denbora batez nahigabeak jota egon zen, buru-makur eta hitz egiteko indarrik gabe. Eta azke-nik, erretiratzeko keinua egin zion eskuaz.

— Zoaz —esan zion—, badakit zer dakarzunniri kontatzeko, baina ez dut indarrik entzuteko.

— Epai ziurrik eman diezazukeen deus ezdaukat zuri kontatzeko —ihardetsi zion aitorensemeak—. Egia da Nemoursko jauna bi gauetanbasoko lorategian sartu dela, eta hurrengoeguna Coulommiersen izan dela Mercoeurkoanderearekin.

— Aski da, aski da, —ihardetsi zuen Cleveskojaunak, erretiratzeko keinua ostera eginez—, ezdut argibide gehiago behar.

Aitoren semeak, beraz, utzi egin behar izanzuen bere nagusia, etsipenak hartua. Inoiz ezbide da etsipen bortitzagorik izan, eta Cleveskojauna bezain gizon adoretsu eta bihotz-maite-mindu gutxik dute aldi berean sentitu maitalea-ren desleialtasunak sortu ohi duen oinazea etanorberaren emazteak iruzur egin izanaren lotsa.

Clevesko jaunak ezin izan zuen halako maka-laldirik jasan. Sukarra arrats hartan bertan lotuzitzaion, eta hain ondorio larriekin gainera, oso

Page 323: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

eritasun arriskutsua baitzirudien une hartan.Horren guztiaren kontu eman zioten Cleveskoandereari, eta hura lehia bizian etorri zen. Iritsizenean, askozaz okerrago zegoen senarra, etaberarekiko hain hotz eta hain uzkur aurkitu zuen,biziki harritu eta nahigabetu baitzen. Are irudituzitzaion saminez baizik ez zituela onartzen berakeskaintzen zizkion zerbitzuak, baina azkenikuste izan zuen eritasunaren ondorio bat izangozela agian.

Clevesko anderea Bloisera joan aitzin, hantxebaitzegoen gortea ordu hartan, Nemoursko jau-nak ezin izan zion bere pozari eutsi, hura bera-ren egoitza berean izango zela jakin zuenean.Egun guztiez entseiatu zen hura ikustera eta Cle-vesko jaunaren gelara joatera, haren osasunarenberri jakiteko estakuruaz, baina alferrik izan zen.Clevesko anderea ez zen senarraren gelatik irte-ten, eta senarrarengan zekusan aldarte harkoinaze sakona sortzen zion. Nemoursko jaunaetsiak hartua zegoen hura halako saminez ikusi-rik. Aise igarri zuen samindura hark zenbaterai-no zion Clevesko andereari senarrarenganakoadiskidetasuna berritu, eta adiskidetasun hura

Page 324: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zenbateraino zen galgarria bihotzean gordetzenzuen maitasun nahiarentzat. Sentimendu harkgoibeldura heriogarria sortu zion denboraldibatez, baina Clevesko jaunak zuen eritasunarenlarriak itxaropen berriak ernarazi zizkion. Irudituzitzaion Clevesko anderea agian aske izangozela bere bihotz-jaidurari jarraikitzeko, etazorion eta atsegin iraunkorren segida bat aurkizezakeela geroan. Eramanezina zitzaion pentsa-kizun hura, izan ere, hainbeste aztoramen etaasaldura sortzen zion, eta hala, bada, bere gogo-tik urrunarazi zuen, itxaropenak galdurik nahiga-betuago aurkitu zedin beldurragatik.

Sendagileak, bizkitartean, Clevesko jaunarietsia ematekotan ziren. Erialdiaren azkenekoegun batez, oso gau nekagarria iragan ondoren,atseden hartu nahi zuela esan zuen goizean. Cle-vesko anderea bakarrik geratu zen haren loge-lan. Iruditu zitzaion, atseden hartzen bainoago,urduritasun handi batean zela. Harengana hur-bildu eta ohearen aurrean belaunikatu zitzaion,aurpegia malkotan blai eginik. Clevesko jaunakerabakia zuen ez ziola ikustera emango harenaurka zuen nahigabe bortitza, baina hark eskain-

Page 325: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tzen zizkion ardurek eta haren atsekabeek —zeintzuk, batzuetan egiazkoak iruditzen zitzaiz-kion arren, beste batzuetan itxurakeria eta fedegaiztoaren agerpidetzat baitzeuzkan—, hain aur-kako sentimenduak eta hain mingarriak zizkio-ten sortu, ezinezkoa izan zitzaion haiei bere bar-nean eustea.

— Ugari isuri dituzu malkoak, Madame —esan zion—, zerorrek eragin duzun heriotzahonegatik, baina ezin sor diezazuke agertzenduzuna bezalako oinazerik. Jadanik ez nago zurigaitzespenik egiteko —jarraitu zuen, eritasunaketa oinazeak ematuriko ahots batez—, sortudidazun bihozmin krudel horrexek hilko bainau.Coulommiersen mintzatu zintzaizkidanean era-kutsi zenidana bezalako jokaera bikain batek,hain jarraikitasun eskasa behar al zuen? Zerga-tik zenidan Nemoursko jaunaren alde duzunamodioa azaldu, baldin zure bertuteak ezbazuen horri gogor egiteko kemenik? Aise tron-patua izateko punturaino maite zintudan, ahal-kez dizut aitortzen. Atera nauzun atsedenezkoegoera faltsu hori deitoratzen dut. Zergatik eznauzu utzi hainbeste senar bizi diren itsutasun

Page 326: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

lasai horretan? Menturaz, ez nuke nire bizitzaguztian jakingo Nemoursko jauna maite zenuela.Hil egingo naiz —gehitu zuen—, baina jakizuatseginagoa egin didazula heriotza, eta zurega-na neuzkan estimu eta samurtasunak ezabatuzenizkidanez gero, beldurgarria zitzaidala bizi-tza. Zer litzateke niretzat bizitza —berrekinzion—, hainbeste maite izan dudan eta hainbihozgabeki tronparazi nauen pertsona batenondoan bizi beharko banu, edo bestenaz, pertso-na horrengandik bereizirik bizi, eta nire izatea-ren eta zuri dizudan amodio suharraren aurkakogaizpide eta bortxak jasan behar banitu? Ikusiduzuna baino harantzago doa, Madame. Parterikhandiena ezkutatu dizut, zu gogaitarazi edo doibat zure estimua galduko ote nuen beldurrez,senar bati ez dagokion jokamoldea agertzeaga-tik. Finean, zure bihotza merezi nuen, eta berri-ro diot, damurik gabe hilko naiz, zeren ez baitutneureganatzerik izan eta ezin baitut jada horre-lakorik desira. Adio, Madame, egiazko eta bidez-ko maitasuna zizun gizon baten hutsunea duzuegunen batean nabarituko. Pertsona arrazoidu-nek horrelako elkarbideetan aurkitzen duten

Page 327: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

nahigabea duzu sentituko, eta ezagutuko duzuzer alde dagoen nik maite zintudan bezala mai-tatu, edo, amodioa aitortu arren, zu limurtzekoohorea baizik bilatzen ez duten pertsonek maita-tu. Baina nire heriotzak aske egingo zaitu —erantsi zuen—, eta Nemoursko jauna zoriontsuegin ahal izango duzu, zuretzat krimena izangabe. Zer ardura zait ordea —ekin zion ostera—ni hemen ez naizenean zer gertatzen den, etazergatik eduki behar dut ahuldadea begiak hala-ko gauzei atxikitzeko?

Clevesko anderea hain zegoen urrun sena-rrak beraren aurkako susmorik eduki zezakeelaimajinatzetik, hitz haiek guztiak deus ulertugabe aditu zituen, eta ez zitzaion bururatzenbeste pentsakizunik, Nemoursko jaunaren aldezuen isuria gaitzesten ari zitzaiola baizik. Bainaazkenik, itsutasun hartatik kolpe batean zuzper-tu, eta:

— Nik krimena? —oihukatu zuen—. Pentsa-tzea ere ezezaguna zait. Bertuterik zurrunenakere ezin lezake nik izan dudanaz beste jokaera-rik iradoki, eta sekula ez dut ekintzarik burutu,zu horren lekuko izan zaitezela desiratu gabe.

Page 328: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Desiratuko al zenuke —ihardetsi zion Cle-vesko jaunak, destainezko begirada batez—Nemoursko jaunarekin iragan dituzun gauetan nihorren lekuko izatea? Ene, Madame! Zutaz ari alnaiz, gizon batekin bi gau iragan dituen emaku-meaz mintzatzen ari naizenean?

— Ez, Monsieur —ihardetsi zion—. Ez, ez zaranitaz mintzatzen ari. Sekula ez dut gaurik edotaunerik iragan Nemoursko jaunarekin. Ez nauinoiz bakarka ikusi, ez dut onetsi eta ez entzun,eta behar beste aldiz zin egingo nuke hori.

— Ez dezazula deus gehiago esan —eten zionClevesko jaunak—, zinegite faltsuek edo aitortzabatek nahigabe bera sortuko lidakete-eta ziurre-nik.

Clevesko andereak ezin zezakeen ihardetsi;malkoek eta oinazeak hitz egitea galarazi zioten,eta azkenik, ahalegin bat eginez:

— Begira iezadazu bederen —esan zion—,entzun iezadazu. Baldin nire interesa baizik ezbalitz, jasango nituzke gaitzespen horiek, bainabizia doakizu horretan. Entzun iezadazu zurebiziaren amoreakatik: ezinezkoa da horrelako

Page 329: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

egiekin nire errugabetasunaz zu ez konbentzi-tzea.

— Jainkoari nahi dakiola horretaz konbentzia-raz nazazun! —egin zuen oihu—, baina zer esandiezadakezu? Nemoursko jauna ez al da izanCoulommiersen bere arrebarekin? Eta ez al dituazken bi gauak zurekin iragan basoko lorate-gian?

— Hori baldin bada nire krimena —ihardetsizuen—, erraza dut zuribidea. Ez dizut eskatzensinets nazazun, baina sinets iezaiezu zure zerbi-tzariei, eta jakingo duzu Nemoursko jauna Cou-lommiersera iritsi zen bezperan basoko lorategi-ra joan nintzen ala ez, eta aurreko gauean ohinuena baino bi ordu goizago irten nintzen ala ez.

Berehala kontatu zion nola norbait ikusi usteizan zuen lorategian. Aitortu zion nola, harenustez, Nemoursko jauna izan zen. Halako ziurta-sunez mintzatu zitzaion, eta egiak hain errazsinestarazi ohi ditu bai eta egiantzekoak ez direngauzak ere, ezen Clevesko jauna doi-doia kon-bentzitu baitzen haren errugabetasunaz.

— Ez dakit —esan zion Clevesko jaunak—,zuri sinestera plegatu behar dudanentz. Ez nuke

Page 330: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ikusi nahi bizia deitorarazi diezadakeen deus,hain sentitzen naiz heriotzatik hurbil. Berandue-gi nauzu horretaz ohartarazi, Madame, bainahalere, nire estimuaren duin zarelako pentsaki-zuna nirekin eramatea aringarria gertatuko zaitbeti ere. Arren eskatzen dizut, beraz, utz dieza-dazula kontsolamendu hori nirekin gordetzen,alegia, sinestea gogoan izango duzula nire oroi-tzapena eta, zure esku balego, beste baten aldedituzun sentimenduak niretzat edukiko zenituz-keela.

Hizketan segi nahi izan zuen, baina makalal-di batek hitza galarazi zion. Clevesko andereaksendagileak etor zitezela agindu zuen. Hil hurranaurkitu zuten. Egun batzuk gehiago luzatu zenharen hiltamua, eta azkenik, irmotasun miresga-rri batez hil zen.

Clevesko anderea hain tristura hondogabeanmurgildu zen, ia arrazoimena ere galdu bai-tzuen. Erregina ohartasun handiz joan zitzaionikustera, eta komentu batera eraman zuen, noragidatzen zuten jakin gabe. Ezkon-ahizpek Parise-ra zuten atzera ekarri, artean bere oinazea argibereizteko gauza ez zela. Gogoeta egiteko inda-

Page 331: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

rrak berreskuratzen hasi eta ikusi zuenean nola-ko senarra galdu zuen, eta bide batez, pentsatuzuenean bera izan zela haren heriotzaren eragi-lea eta, izan ere, beste bati zion amodioagatikizan zela, ezin irudikatuzko bihotzondokoa senti-tu zuen, bai bere buruagatik eta bai Nemourskojaunagatik ere.

Printze hura, lehenbizi berri hartan, ez zenausartu beste ardurarik eskaintzera adeitasunakmanatzen zituenez landa. Sobera ezagutzenzuen Clevesko anderea, jarraitasun handiagoadesplazer izango zitzaiola jakiteko, baina gerojakin zuenak argi ikusarazi zion denbora luzeanagertu beharko zuela jokamolde bera.

Ezkutari batek zion kontatu nola Cleveskojaunaren aitoren seme hark, zeinaren lagunabaitzen, esan zion, nagusiaren galerak sorturikooinaze hartan, Nemoursko jaunak Coulommier-sera egin bidaia izan zela haren heriotzaren era-gilea. Nemoursko jauna hagitz harritu zen hitzhaiek entzutean, baina hartaz gogoeta eginondoren, egiaren parte bat zuen igarri, eta argijakin zuen nolakoak bide ziren Clevesko ande-rearen sentimenduak hasiera hartan, eta nolako

Page 332: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

urruntasuna gordeko zion, baldin haren ustezjelosiak sortu bazion eritasun hura senarrari.Uste izan zuen artean ez zela beharrezko harenizena oroitarazterik, eta hortaz, jokamolde horrilotu zitzaion, mingarria irudituagatik ere.

Bidaia bat egin zuen Parisa, eta ezin izanzuen etsi haren ate ondora joan gabe, harenberriak jakitera. Han esan zioten inork ez zuelaaspaldian ikusten, eta are debekatu zuela harenbila etortzen zirenen kontu eman ziezaiotela.Halako agindu zehatzak printze hari begiraemango zituen ziurrenik, eta halaber, haren adi-tzea izan ez zezan. Nemoursko jauna maitemin-duegia zegoen Clevesko anderea ikustea galara-ziko zion biziera bat eraman ahal izateko. Etahorrela, jasanezina zitzaion egoera hartatik irte-teko baliabideak —zailenak izanagatik ere— aur-kitzea erabaki zuen.

Printzesa haren oinazea arrazoimenarenmugaz harantzago zihoan. Beraren erruz etaberarekiko samurtasunez hil hurran egondakosenarraren oroitzapen hura ezin zezakeen gogo-tik urrundu. Hari zor zion guztiaz oroitzen zeneten gabe, eta krimena iruditzen zitzaion haren-

Page 333: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ganako amodio isuririk ez izana, hori berarenborondatearen esku zegoen gauza balitz bezala.Zeukan kontsolamendu bakarra, hark merezizuen beste deitoratzen zuela pentsatzea zen,eta, hura biziko balitz, hark begi onez ikusikolukeena baizik ez zuela egingo bere bizitzaosoan.

Sarritan pentsatu zuen nola jakin zuen harkNemoursko jauna Coulommiersen izan zela.Zalantzarik gabe uste zuen printze hark kontatuzuela, eta are axolagabea zitzaion, hark errepi-katu izan balu ere, hainbesteraino sentitzen zenharenganako maiteminez sendatua eta urrun-dua. Halere, oinaze bizia sortzen zion senarrarenheriotzaren eragilea hura izan zela imajinatzeak,eta tristeki oroitzen zuen Clevesko jaunak hilta-muan harekin ezkon zedin azalduriko beldurra.Baina oinaze haiek oro, senarraren galerak era-gindakoarekin nahasten ziren, eta ez zuen ustebesterik zeukakeenik.

Hilabete batzuen buruan, bizi izandako sami-naldi latz hartatik irten eta tristezia eta ahuleziaaldi batean zen erori. Martiguesko andereakbidaia bat egin zuen Parisa, eta lehiatuki ikusi

Page 334: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuen, bertan egin zuen egonaldian. Gorteaz etahan gertatzen ziren gauza guztiez kontu emanzion, eta, nahiz Clevesko andereak ez zirudienhartan arreta handiegirik jartzen zuenik, Marti-guesko andereak haren gainean mintzatzensegitu zuen, hura dibertitzearren.

Bidamoaren berriak kontatu zizkion, Guisekojaunarenak eta beren izaera edo merezimen-duengatik nabarmentzen ziren gainerako guztie-nak.

— Nemoursko jaunaz den bezainbatean —esan zion—, ez dakit aferek gorteatze-eginbi-deen lekua hartua duten haren bihotzean, bainaerakutsi izan duena baino arraitasun gutxiagoagertu ohi du, eta badirudi emakumeekikoharremanetatik arras dela baztertu. Maiz dituParisa bidaiak egiten, eta uste dut une honetanhemen dela.

Nemousko jaunaren izenak ustekabeanharrapatu zuen Clevesko anderea, eta lotsagorri-tu egin zen. Hizketa-gaia aldatu zuen, nahiz Mar-tiguesko anderea ez zen ohartu haren asalduraz.

Printzesa hura, biharamunean, aurkitzen zenegoerari egoki zitzaizkion zereginen bila zebile-

Page 335: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

larik, sedazko lanak modu bitxi batez egin ohizituen gizon bat ikustera joan zen etxetik hurbil,haien antzeko batzuk egin ziezazkion eskatzera.Lan haiek erakutsi zizkiotenean, gela batekoatea ikusi zuen, eta uste izan zuen norbait gehia-go bazela han. Ireki zezatela eskatu zuen, bainaetxeko jabeak ihardetsi zion ez zuela gela harta-ko giltzarik eta gizon batek hartua zuela, zeinazenbait egunez etortzen baitzen, hango leihoeta-tik ikusten ziren etxe eta lorategi ederrakmarraztera.

— Munduko gizonik lirainena duzu —esanzuen ondoren—. Ez du bizimodua aurrera aterabeharrean egoteko itxurarik. Hona etortzen denguztietan, etxeei eta lorategiei begira ikustendut beti, baina sekula ez lanean.

Clevesko andereak arta handiz zituen hitzhaiek aditzen. Gogora etorri zitzaion nola Marti-guesko andereak esan zion Nemoursko jaunaParisen izan ohi zela zenbaitetan, eta pentsaki-zun hura, beraren etxetik hurbil bizi zen gizonhark esandakoarekin lotu zuen. Nemoursko jau-naren irudi bat egin zuen, bera ikustera tematua,eta horrek, gaitzeko nahasmendua zion sortu,

Page 336: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

horren arrazoia zein zen jakin gabe. Lehio alderajoan zen nora ematen zuten ikustera. Handikberaren etxearen aurrealdea eta lorategi guztiaikusten zela ohartu zen. Eta etxera iritsi zenean,aise aurkitu zuen gizon hura joaten omen zenleihoa. Hura Nemoursko jauna zela pentsatzeakzeharo aldarazi zion gogoaren aldartea; jada ezzen aurkitzen dastatzen hasia zen atsedenezkoegoera goibel hartan. Urduri eta kezkaturik sen-titu zen. Azkenik, etxean bakarrik ezin egonik,handik irten eta lorategira joan zen haize pixkabat hartzera, aldirietatik urrun, han bakarrikegongo zelakoan. Iritsi zenean esango zuen ezzuela okerrik egin, zeren ez baitzuen inor ibiliizanaren aztarnarik ikusi, eta beraz, luzaz pro-menatu zen.

Baso txiki bat zeharkatu ondoren, zuhaitz-ilara baten amaieran, lorategiko ingururik baz-tertuenean eta alde guztietarik irekia, kabinetantzeko bat begiztatu zuen, eta hara zituen bereurratsak zuzendu. Hurbil samar zelarik, gizon batikusi zuen eserlekuetan, liluramendu sakonbatean abaildua iduri, eta Nemoursko jauna eza-gutu zuen. Ikustaldi hark bat-batean geldiarazi

Page 337: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuen. Baina segizioko zerbitzariek zarata hotsenbat egin eta Nemoursko jauna liluramendu har-tatik iratzarri zuten. Entzuniko zarata hura zerkeragin zuen behatu ere gabe, zegoen lekutikaltxa, berarengana zihoan lagun multzoa saihes-tearren, eta beste zuhaitz-ilara bati buruz abiatuzen, nor agurtzen zuen ikustea ere galarazi zionjautsapenezko gurtza eginez.

Jakin izan balu nor saihesten zuen, zein gogobiziz ez ote zen bere urratsen gainera itzuliko!Zuhaitz-ilaran barna aitzinatu zen ordea, eta Cle-vesko andereak, zalgurdia zain zeukan atzealde-ko atetik irteten ikusi zuen. Nolako zirrara eraginzuen une bateko ikustaldi hark Clevesko ande-rearen bihotzean! Nolako grina loakartua berpiz-tu zen haren bihotzean, eta nolako bortxaz!Nemoursko jauna irten berria zen tokira joan zenesertzera, eta hantxe egon zen erdi-liluraturik.Printze hura etorri zitzaion orduan gogora, mun-duan zeuden gauza guztietarik maitagarrienabalitz bezala, begirune eta leialtasun betekoamodio batez aspaldidanik maite izan balu beza-la, beraren amoreakatik oro bazterretsiz, areberaren oinazea ere errespetatuz, bera ikusteko

Page 338: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

irrikaz ikusia izan gabe, gortea utzirik —non guz-tiei egiten baitzien atsegin—, bera hertsirik zeu-katen murrailak ikustera etortzeko, bera aurki-tzea ezin iguriki zezakeen lekuetara amesteraetortzeko; azken batean, atxikimendu harenga-tik soil-soilik maitatua izateko duin zen gizon batbalitz bezala, zeinari hain amodio isuri bortitzabaitzion, berdin-berdin maitatuko baitzukeenhark ez maite arren; eta, are gehiago, gizatasunhandiko gizon bat balitz bezala, berari zegokionmailakoa. Clevesko andereak jada ez zeukanbere sentimenduen kontrako ez obligaziorik etaez bertuterik ere. Garaituak zeuden eragozpe-nak oro, eta iragan egoera hartatik Nemourskojaunaren amodioa eta berak harekiko zuena bai-zik ez zitzaion geratzen.

Ideia haiek guztiak berriak ziren Cleveskoprintzesarentzat. Halako heinean nozitu zuenClevesko jaunaren heriotzaren samina, ezinaizan baitzitzaion haiei buruzko artarik hartzea.Nemoursko jaunaren presentziak, ordea, arrapa-ladan berpiztu zizkion pentsakizun haiek bereizpirituan, baina guztiz beretua zutenean, oroituzen gizon hura, beraren senar izateko gai bezala

Page 339: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zekusan hura, senarra bizi artean maite izanda-ko pertsona hura bera zela, eta orobat, hura izanzela senarraren heriotzaren kausa; oroitu zennola hiltamuan bere senarrak azaldu zion hare-kin ezkontzeko zuen beldurra, eta pentsakizunhark hain gogorki zion bere bertute zorrotza kol-patu, ez baitzitzaion iruditu Nemoursko jaunare-kin ezkontzea senarra bizi artean hura maitatzeabaino krimen larriagoa zenik. Horrela, bada,beraren zorionerako hain galgarriak ziren gogoe-ta haietan barnatu zen, eta are gehiago sendotuzituen, bere atsedena eta printze harekin ezkon-tzean iragartzen zituen zorigaitzak gogoan iza-nik. Azkenik, egoera hartantxe bi orduz egonondoren, etxera itzuli zen, bere begiak haren-gandik urrundu behar zituela zeharo konbentzi-turik, beraren eginbidearen aurkako gauza bai-tzen, inondik ere.

Baina arrazonamenduaren eta bertutearenondorio ziren pentsakizun horiek ez zuten harenbihotza erakartzerik izan. Nemoursko jaunarizion atxikimendua hain zen bortxazkoa, ezenegoera urrikalgarri batean jartzen baitzuen, etaez zion atsedenerako biderik uzten. Sekula iga-

Page 340: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

rotako gaurik krudelenetako bat igaro zuen. Goi-zean, beraren etxe aldera ematen zuen leihohartan inor al zegoen ikustea izan zen lehenmugimendua. Joan eta hantxe ikusi zuenNemoursko jauna. Ikuskizun hark, alabaina,harriturik utzi zuen, eta hain azkar baztertu zen,printzeak uste izan baitzuen ezagutu egin zuela.Nemoursko jaunak, Clevesko anderea ikustekomodua aurkitu zuenez geroztik, horixe gertazedila desiratu zuen sarritan, eta halako plaze-rrik izatea espero izaten ez zuenean, printzesahark topatu zueneko lorategira joan ohi zenamets egitera.

Hain zorigaiztoko eta hain ziurtasun gabekoegoera hartaz unaturik, bere patua argitzekobideren bat tentatzea erabaki zuen. — Zer espe-ro dezaket? —zioen bere baitarako—. Denboraluzea da hark maite nauela dakidala. Hura libreda, ez du zertan niri buru eginik. Zergatik naizhura ikustera mugatzen, hark ni ikusi gabe eta niharekin mintzatu gabe? Akaso maitasunak arra-zoimena eta ausardia ezabatuko zidan eta nirebizitzako beste amodioetan izan naizenetik haindesberdina egingo ninduen? Clevesko anderea-

Page 341: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ren oinazea errespetatu behar izan dut, bainaluzeegi dut errespetatu, eta nigana duen isuriaitzaltzeko astia ere eman diot.

Gogoeta horien ondoren, hura ikusteko zeinbide baliatu behar zuen hasi zen pentsatzen.Uste izan zuen jada ez zegoela ezer bere maita-suna Chartresko bidamoari ezkutatzera hertsazezakeenik. Beraz, harekin mintzatzera etaharen ilobarentzat zeuzkan asmoak azaltzeradeliberatu zen.

Bidamoa Parisen zen orduan. Mundu guztiahara etorria zen, bakoitzak bere segizio eta berezerbitzariei aginduak ematera, Espainiako erre-gina gidatu behar zuen erregeari jarraiki ziezaio-ten. Nemoursko jauna, hortaz, bidamoaren etxe-ra joan zen, eta ordu arte ezkutatu zizkion gauzaguztien aitortza zintzoa egin zion, Cleveskoanderearen sentimenduena izan ezik, ez bai-tzuen agertu nahi izan horien jakitun zenik.

Bidamoak atsegin handiz aditu zuen harkesandako guztia, eta ziurtatu zion, haren senti-menduak zeintzuk ziren jakin ez arren, sarritanpentsatu zuela, Clevesko anderea alargunduzgeroztik, bera zela harentzako pertsona duin

Page 342: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

bakarra. Nemoursko jaunak, harekin mintzatze-ko eta, hartara, haren asmoak zeintzuk zirenjakiteko baimena eman ziezaiola erregutu zion.

Bidamoak haren etxera eramango zuela pro-posatu zion, baina Nemoursko jaunak uste izanzuen gaitzi gerta zekiokeela hori, oraindik ezzuelako inor etxean hartzen. Elkarrekin adostuzuten Bidamo jaunak bere etxera etortzerabehar zuela gonbidatu, aitzakiaren bat baliatuz,eta Nemoursko jauna ezkutuko zurubi bateangora igoko zela, inork ikus ez zezan. Den-denaerabaki bezala burutu zuten: Clevesko andereaetorri, bidamoa harrera egitera irten, eta aretohandi batera gidatu zuen, bere etxearen barru-barruraino. Zenbait denbora geroago, Nemours-ko jauna sartu zen, patuak hara eraman izanbalu bezala. Clevesko anderea txoil harritu zenhura ikustean, eta ahalkez gorri-gorri eginik,gorritasun hura ezkutatzera entseiatu zen. Bida-moa gauza axolagabeez mintzatu zen lehenik,eta gero, irten egin zen, aginduren bat emanbehar zuelako iduri eginez. Clevesko anderearierregutu zion berak egin zitzala etxeko ohoreak,eta esan zion une batean itzuliko zela berriro.

Page 343: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Ezin liteke adierazi zer sentitu zutenNemoursko jaunak eta Clevesko andereak baka-rrik eta lehenbiziko aldiz elkarrekin mintzatzekoegokiera aurkitu zutenean. Denboratxo batezegon ziren elkarri deus esan gabe. Baina azke-nik, Nemoursko jaunak, isiltasun hura urratuz:

— Barkatuko al diozu Chartresko jaunari,Madame —esan zion—, zu ikusteko eta zurekinsolastatzeko aukera eman izana, zuk beti hainkrudelki ukatu didazunean?

— Ezin diezaioket barka —erantzun zuenprintzesak— nire egoera zein den eta nireomena zein arriskutan jartzen duen ahantziizana.

Hitz horiek esanez, handik alde egin nahi izanzuen, baina Nemoursko jaunak, hari atxikiz:

— Ez dezazula deusen beldurrik izan, Mada-me —ihardetsi zion—, inork ez daki ni hemennagoenik eta ez duzu zertan izan ezein arrisku-ren beldur. Entzun iezadazu, Madame, entzuniezadazu arren: ontasunez ez bada ere, izandadila bederen zure buruarekiko maitasunez,eta jada nire mendean ez dagoen amodio batek

Page 344: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ezinbestean eginaraziko dizkidan erokerietatikzu libratzearren.

Clevesko andereak amore eman zuen, lehen-biziko aldiz, Nemoursko jaunarenganako amodioisuriaren alde, eta eztitasunez eta xarmaz bete-riko begiekin hari behatuz:

— Baina zer espero duzu —esan zion— eska-tzen didazun ontarte horretatik? Damu izangozaizu, apika, hori lortu izana, eta damu izangozait niri, ezinbestean, hori eman izana. Orainarte izan duzuna eta etorkizunean aurki dezake-zuna baino patu zoriontsuagoa merezi duzu, noneta ez duzun beste nonbait bilatzen.

— Nik, Madame! —esan zion—, zoriona bestenonbait bilatu! Ba al dago zorionik zuk ni maita-tzeaz beste? Inoiz horretaz hitz egin ez dizudanarren, ezin dezaket sinetsi, Madame, nire maita-suna ezagutzen ez duzunik, eta inoiz izan deneta izango den benetakoena eta bortitzena delaez dakizunik. Nolako frogak ez ote ditu jasanezezagunak zaizkizun arrazoiengatik! Eta nolakofrogak ez dizkiozu zuk ezarri zure zorroztasune-kin!

Page 345: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Nola nahi baituzu horretaz hitz egin dieza-zudan eta horretara delibera nadin —ihardetsizion Clevesko andereak, eseriz—, nire sexukopertsonengan urri aurkituko duzun zintzotasunbatez nauzu mintzatuko. Ez dizut esango ezdudanik ikusi nigana agertu duzun atxikimen-dua; beharbada, ez zenidake sinetsiko esangobanizu ere. Aitor dizut, beraz, ikusi ezezik, zero-rrek agertzea nahiko zenukeen bezala ikusidudala.

— Eta, baldin ikusi baduzu, Madame —etenzion—, ba al liteke horrek zu ez hunkitzea? Etaausartuko nintzateke galdetzera: ez al du horrekzure bihotzean zirrararik sortu?

— Zerorrek epai dezakezu nire jokaerarenkariaz —ihardetsi zion Clevesko andereak—;baina ongi jakin nahi nuke zer pentsatu duzunhorren inguruan.

— Nagoena baino egoera zoriontsuagobatean beharko nuke egon —erantzun zuenhark—. Nire patuak deus gutxi ikusteko du esan-go nizukeenarekin. Gauza bakarra azal diezazu-ket, Madame; zinez nahiago nukeela baldin niriezkutatzen zenidana ez bazenio Clevesko jauna-

Page 346: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ri aitortu, eta nik ikus nezan utzi duzun hori hariezkutatu izan bazenio.

— Nola jakin ahal izan duzu —iharduki zion,geroago eta gorriago— Clevesko jaunari deusaitortu diodanik?

— Zerorrengandik jakin dut, Madame —ihar-detsi zion—, baina, zuri entzutean izan dudanausardia barkatzeko, oroit zaitez entzundakoazbaliatu naizenentz, nire itxaropenak horregatikberretu direnentz, edota zuri hitz egiteko ausar-dia gehiago izan dudanentz.

Clevesko jaunarekin izaniko elkarrizketa huranola aditu zuen hasi zitzaion kontatzen, bainaClevesko andereak eten egin zion amaitu bainolehenago.

— Ez iezadazu gehiago esan —esan zion—.Orain argi dakusat nola duzun jakin hain ongihorren berri. Halaxe iruditu zitzaidan, bai ongiiruditu ere, Dofin anderearen etxean, zeinakzure isilmandatarien bidez jakin baitzuen aben-tura horren berri.

Gauzak nola gertatu ziren azaldu zionNemoursko jaunak.

Page 347: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Ez ezazu desenkusarik jar —ihardukizion—. Denbora luzea da barkatu dizudala, zukhorren azalpenik eman ez arren. Baina, neronen-gandik jakin duzunez gero nire bizitza guztianezkutatzeko asmo nuena, aitor dizut zu ikusiaurretik ezezagunak zitzaizkidan sentimenduaksorrarazi dizkidazula, eta hain gutxi nekienhorietaz eta halako harridura zidaten sortu, aregehiago emendatu baitzuten horiei jarraikitzenzaien asaldura. Aitortza hau ahalke gutxiagore-kin dizut egiten, zeren krimenik gabe egin deza-kedan denbora batean egiten baitut, eta zero-rrek ikusi baituzu nire jokaera ez dela nire senti-menduen mende egon.

— Zinez uste al duzu, Madame —esan zionNemoursko jaunak, haren belaunetara makur-tuz— ez naizela zure oinetan pozez eta hunkipe-nez hiltzen ari?

— Ez dizut adierazi —esan zion printzesak,irribarrez—, lehendik ongi baino hobeto zenekie-na besterik.

— Ai, Madame! —ihardetsi zuen Nemourskojaunak—. Zeinen desberdina den patuaren gora-

Page 348: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

behera bategatik jakin edo zerorrengandik jakin,eta gainera, nik jakitea nahi duzula ikusi!

— Egia da —esan zion Clevesko andereak—zuk jakitea nahi dudala eta zuri esateak eztitasu-na sortzen didala. Egiaz, ez dakit nire buruareki-ko maitasunez ala zureganako maitasunez esa-ten dizudan. Zeren aitortza honek ez baitu jarrai-penik izango eta nire eginbideak ezartzen dizki-dan arau zurrunei baitiet segituko.

— Ez dezazula horrelakorik pentsa, Madame—ihardetsi zuen Nemoursko jaunak—; jada ezdaukazu lotzen zaituen obligaziorik, aske zara,eta, ausartuko banintz, esango nizuke zure eskudagoela, baldin nigana dituzun sentimenduakegunen batean gorde nahi badituzu, zure eginbi-dea horretara behartzea.

— Nire eginbideak galarazten dit —ihardukizion printzesak— inoiz inor gogotan hartzea, etazu, munduan dagoen beste inor baino gutxiago,ezezagunak zaizkizun arrazoiengatik.

— Agian, ez zaizkit ezezagunak, Madame —erantzun zion—, baina ez dira inondik ere bene-tako arrazoiak. Jakin uste dudanez, nintzenabaino zoriontsuago iritzi dit Clevesko jaunak, eta

Page 349: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zure onespenik gabe amodio grinak eginarazidizkidan erokeriak baiesten zenituela du imajina-tu.

— Ez dezagun abentura horren gainean hitzegin —esan zion Clevesko andereak—, ezingobainuke horren oroitzapena jasan. Ahalkegarriaeta, bide batez, mingarriegia zait, izan dituenondoreengatik. Egia baino egiago da zerori izanzarela Clevesko jauna hil izanaren kausa. Zurejokaera arduragabeak sorrarazi dizkion susmoekdiote bizia edeki, zerorrek zeure eskuekin kenduizan bazenio bezala. Pentsa ezazu zer beharkonukeen egin halako muturreko ekintzetaraino iri-tsi bazina eta zorigaitz bera gertatu balitz. Ongidakit ez dela gauza bera munduaren begienaurrean, baina nitaz den bezainbatean, ez dagoinolako alderik, zeren bai baitakit zure erruz hildela hura, eta ni izan naizela horren zergatia.

— Ai Madame! —esan zion Nemoursko jau-nak—, zein alegiazko betekizun diozu nire zorio-nari kontrajartzen? Nola dizu eragotziko, Andere,pentsakizun hutsal eta funsgabe batek, gorroto-rik ez diozun gizon bat zoriontsu egitea? Nolatanzait piztu nire bizitza zure aldamenean igarotze-

Page 350: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ko itxaropena? Nire patuak munduko pertsonarikestimagarriena maitatzera eramango ninduke,maitale miresgarri bat izateko gauza guztiaknituzke harengan ikusiko, hark ez lidake gorroto-rik izango eta nik emakume batengan desira lite-keen oro nuke haren jokaeran aurkituko. Zeren,azken batean, Madame, zerori baitzara, agian, biezaugarri horiek zeurean bezalako maila bateanbiltzen dituen pertsona bakarra munduan. Berenmaiteñoekin ezkontzen diren pertsona guztiak,dardaraz egon ohi dira horiekin ezkontzean, etabeldurrez oroitzen dute, besteekin izaniko hartu-emanak gogoan dituztelarik, haiek agertu izandieten jokaera; baina zugan, Madame, ez dagozeren beldur izanik, eta miresmenerako arra-zoiak baizik ez dira aurkitzen. Ez ote nuen, bada,diot nik, hain leialtasun handia igurikiko, zukzeure buruaren gainean oztopoak jartzen ikuste-ko? Ene, Madame! Ahantzi egin al duzu bestegizonengandik bereizi nauzula, edo, hobeki min-tzatzera, ez nauzula sekula haiengandik bereizi?Zuk oker uste izan duzu, eta nik itxaropen uste-lak ditut egin.

Page 351: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

— Ez duzu itxaropen ustelik egin —erantzunzion Clevesko andereak—. Nire betekizunarenarrazoiak ez litzaizkidake menturaz hain sendo-ak irudituko, igarri duzun bereizketa hori gabe,eta horrexek dit ikusarazten nolako zorigaitzakneuzkakeen zurekin lotuz gero.

— Ez dut deus esateko, Madame —berrekinzion hark—, zorigaitzen beldur zarela aditzeraematen baldin badidazu, baina aitor dizut, onta-sunez esan didazunaren ondotik, ez nuela hainarrazoi krudelik aurkitzea espero.

— Hain da lausengarri zuretzat —ekin zionberriz Clevesko andereak—, nekeza egiten bai-tzait zuri adieraztea.

— Zoritxarrez, Madame —ihardetsi zion—lausengatuko nauen zeren beldur izan zaitezke,esan didazunaz gero?

— Hasi naizen zintzotasun berarekin nahinuke oraindik zurekin hitz egiten jarraitu —eran-tsi zuen—, eta lehen elkarrizketa batean edukibeharko nituen neurritasun eta sentiberatasunguztiak alde bat ditut utziko, baina arren eska-tzen dizut etenik egin gabe entzun diezadazula.Uste dut zure atxikimendu horri zor diodan

Page 352: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

gauza dela nire ezein sentimendu ez ezkutatzea,nahiz sari xumea den, eta diren bezala ikustenutzi behar dizkizudala. Zalantzarik gabe, zurihoriek ikusaraztera plegatuko naizen une baka-rra izango da nire bizitzan. Nolanahi ere, ezindiezazuket ahalke gabe aitor, ezen, baldin ziur-tasuna banu ez ninduzukeela gehiago maitatukoorain maite nauzun bezala, zinez zorigaitz bel-durgarria litzatekekeela niretzat, baina, nirebetekizunak ezin gaindituzko arrazoirik emangoez balit ere, zalantza egingo nukeela zorigaitzhorren menpe jartzera menturatuko ote nintza-tekeen. Badakit libre zarela, ni ere hala naizela,eta gauzak diren bezala izanik, jendeak ez lukee-la ez zu eta ez ni gaitzesteko motiborik agian,betiko elkarrekin uztartuz gero. Baina gordetzenal dute gizonek amodiozko surik konpromisobetierekoetan? Mirariren bat itxaron behar alnuke nire alde, eta mentura al ninteke nirezorion guztia bilduko lukeen maitasun hori ezin-bestean nola iraungitzen den ikustera? Cleveskojauna munduko gizon bakarra zen, agian, ezkon-du ondoren ere maitasuna berekin gordetzekogauza zena. Nire asturuak, ordea, ez du nahi

Page 353: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

izan zorion hori gozatzeko aukerarik izan nezan.Litekeena da, halaber, nigan halakorik aurkitu ezizanagatik baizik ez irautea haren maitasunak.Baina nik ez nuke zurea iraunarazteko baliabideberbera edukiko. Eta are esango nuke eragozpe-nei esker duzula iraupen hori, ugari aurkitu bai-tituzu horiek garaitzera adoretu zintezen, etanire oharkabeko ekintzek, edota halabeharrariesker jakin dituzun gauzek, aski itxaropen emandizute asmo horretan ez etsiarazteko.

— Ene, Madame! —berrekin zion Nemourskojaunak— ezin dezaket gorde ezartzen didazunisiltasuna. Bidegabe handia egiten didazu, etagarbi didazu erakusten zein urrun zauden nire-gana ontarte bat edukitzetik.

— Aitor dut —ihardetsi zuen— amodioek gidaditzaketela nire urratsak, baina ezingo ninduke-te itsutu. Deusek ezin diezadake eragotzi jakiteagalaitasunerako doai guztiekin eta horiek azkenburura eramateko beharrezkoak diren ahalmenguztiekin sortua zarela. Maiteño asko izan ditu-zu, eta aurrerantzean ere izango zenituzke. Nikez nizuke zorionik emango, eta beste batentzatzarela ikusiko nuke, niretzat izan zaren bezala-

Page 354: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

xe. Horrek oinaze heriogarria sortuko lidake etajelosiaren zoritxarra jasan beharretik ere ez nin-tzateke salbu egongo. Dagoeneko gauza gehiegiesan dizkizut horrelakorik ere ezagutu dudalaezkutatzeko; izan ere, erreginak Themineskoanderearen gutun hura —zuri zuzendua omenzena— eman zidan arratsean bertan hain nahi-gabe larriak nituen jasan, ezen gaitzetan okerre-nak direla sinestarazi didan halako oroitzapenbat geratu baitzait. Dela harrokeriaz, dela gus-tuz, emakume guztiek nahi dute zurekin lotu.Gutxi batzuk baizik ez dira gogoko ez zaituzte-nak. Nire esperientziak sinestera narama ezdagoela inor zuganako maitemina piztu ezin die-zaiokezunik. Bestez maitemindua eta bestekmaitatua iritziko nizuke beti, eta ez nintzatekesarritan tronpatuko. Egoera horretan, halere,sofrimenduarenaz beste aukerarik ez nuke izan-go. Ez dakit kexatzera ere ausartuko nintzate-keen. Horrelako gaitzespenak maitale bati egi-ten ahal zaizkio, baina senar bati, maitasunikgehiago ez izatea baizik ezin diezaiokeguneangaitzetsi, egiten ahal diogu halakorik? Halakozorigaitz batera ohituko banintz ere, ohitu al nin-

Page 355: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

teke Clevesko jauna bere heriotzaz beti zu sala-tzen ikustera, zu maitatu izana eta zurekinezkondu izana niri gaitzestera eta haren atxiki-menduaren eta zurearen arteko aldea sentitze-ra? Ezinezkoa da —segitu zuen— hain arrazoisendoak aintzat ez hartzea: beharrezkoa danagoen egoera honetan gera nadin, bertatiksekula ez irtete aldera hartu dudan deliberoantinko.

— Ai ene! Uste al duzu ahalko duzula, Mada-me? —egin zuen oihu Nemoursko jaunak—. Usteal duzu zure delibero horiek tinko iraungo dute-la, miresten zaituen eta zutaz maitemindurikegoteak zorionez betetzen duen gizon batenaurka? Gogoko dugun eta maitatzen gaituennorbaiti buru egitea uste duzuna baino zailagoada, Madame. Ia parekorik ez duen bertute zurrunbati esker egin ahal izan duzu orain artean,baina bertute hori, jadanik, ez dago zure senti-menduen aurka, eta espero dut horiei jarraikikodiezula, gogoz kontra bada ere.

— Ongi dakit ez dagoela deus, egin asmodudana baino zailagorik —ihardetsi zuen Cleves-ko andereak—, eta nire arrazonamendu horien

Page 356: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

guztien erdian, nire indarrez ere ez naiz fida. Cle-vesko jaunaren oroitzapenari zor uste diodanaez litzateke aski izango, atseden hartu beharra-ren laguntzarik ez balu, eta atsedenerako ditu-dan arrazoi horiek, halaber, nire betebeharrarenlaguntza eta bermea behar dute. Baina neureburuaz mesfidatu arren, uste dut ez ditudalasekula barne-ausiki horiek garaituko, zuganadudan amodio isuria gainditzea espero ez dudanlegez. Amodio horrek zorigabeko nau bilakarazi-ko, eta uko egingo diot zu ikusteari, ahaleginhorretan senperrenak egin behar baditut ere.Otoi eskatzen dizut, zure gainean dudan botereguztiaren amoreakatik, ez dezazula ni ikustekoinolako aukerarik baliatu. Beste garai bateanzilegi zitzaidan oro krimen bihurtzen duen egoe-ra batean aurkitzen naiz, eta gizabide hutsak gubion arteko harreman oro debekatzen du.

Nemoursko jauna haren oinetara jautsi, etabide eman zien asaldatzen zuten bihotz-mugidaguztiei. Bere hitzen eta bere negar-malkoenbidez, bihotz bat sekula hunkitu duen maitasunikbiziena eta samurrena ikusarazi zion. Clevesko

Page 357: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

anderearena ere ez zen hunkigaitza, eta printzehari beha, begiak doi bat malkoek lausoturik:

— Zergatik da beharrezko —egin zuen oihu—Clevesko jaunaren heriotzaz zu salatu ahal iza-tea? Zergatik ez naiz zu ezagutzen hasi libre izannaizenez geroztik, edo zergatik ez zaitut ezagu-tu ezkon-hitzez lotu aitzin? Zergatik gaitu patuakbereizi hain oztopo gaindiezin baten erruz?

— Ez dago oztoporik, Madame —ekin zionNemoursko jaunak—. Zerori bakarrik zara nirezorionaren oztopo; zerorrek bakarrik duzu legebat ezartzen, ez bertuteak eta ez arrazoiak eza-rri ezingo lizuketena.

— Egia da —ihardetsi zuen Clevesko ande-reak— asko dudala sakrifikatzen nire irudime-nean baizik ez dirauen betebeharraren alde.Itxaron ezazu ea denborak zer egiten duen. Cle-vesko jaunak berriki eman du bere azken hatsa,eta zorigaiztoko gertakari hori hurbilegi daukatgauzak argi eta bereiz ikus ditzadan. Izan ezazu,halere, zu ezagutu ez bazintu beste inor maita-tuko ez zukeen pertsona baten maitasunakdakarren atsegina. Izan ziur zugana ditudan sen-timenduak betiko izango direla, eta, zernahi ere

Page 358: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

egiten dudan, bere horretan dutela iraungo. Adio—esan zion—, elkarrizketa hau ahalkegarri zait.Emaiozu horren kontu Bidamo jaunari; baimenadizut ematen, eta halaxe dizut erregutzen.

Hitz horiek esan ondoren irten egin zen, etaNemoursko jaunak ez zuen han atxikitzerik izan.Clevesko andereak bidamoa aurkitu zuen alda-meneko gelan. Hark hain aztoratua ikusi zuen,ez baitzen ausartu ere egin hitz egitera, eta zal-gurdiraino lagundu zion deus esan gabe. Bida-moa Nemoursko jaunaren bila itzuli zen atzera.Printze hura hain zegoen pozik eta triste, harritu-rik eta miretsirik, eta azken batean, hainbeste-raino hunkitu zuten beldurrez eta itxaropenezbeteriko amodio batek sor ditzakeen sentimenduguztiek, jada ez baitzen arrazoiaren jabe. Bida-moa luzaz saiatu zen hark bere elkarrizketarenberri eman ziezaion. Azkenik lortu zuen, etaChartresko jaunak, maitemindurik ez egonagatikere, ez zuen Nemousko jaunak berak bainomiresmen gutxiago agertu Clevesko anderearenbertute, izpiritu eta merezimenduen alde. Prin-tze hark geroari buruz zer espero zezakeenaztertu zuten, eta, amodio hark zenbait beldur

Page 359: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

sortzen bazizkion ere, Bidamo jaunarekin adosetorri zen Clevesko andereari ezinezkoa izangozitzaiola deliberamendu haietan tinko irautea.Elkarrekin adostu zuten, haatik, Nemoursko jau-nak haren aginduei behar ziela jarraiki, beldurbaitzen, hari zion atxikimenduaz jendea ohartuzgero, Clevesko anderea ez ote zen beharturiksentituko zenbait adierazpen egitera eta zenbaitkonpromiso hartzera jendaurrean —ondoreneanere sustengatuko zituenak—, beldur baitzensenarra bizi izan zuen artean Nemoursko jaunamaite zuela inork sinets zezan.

Nemoursko jaunak erregeri jarraikitzea era-baki zuen. Desenkusatzerik ez zuen bidaia batzen, eta harekin batera abiatzea erabaki zuen,Clevesko anderea behinola ikusi zuen leiho har-tatik berriz ikustera tentatu gabe. Bidamo jauna-ri harekin mintza zedila eskatu zion. Zer ez zionaipatu hari esateko! Zer arrazoi segida amaiga-bea hark bere barne-ausikiak garaitu zitzan kon-bentzitzeko! Azkenik, gauaren parte bat igaroazen, Nemoursko jaunak hura atsedenean uzteapentsatu aurretik.

Page 360: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Clevesko anderea ez zen halako atsedenegoerarik aurkitzeko gauza. Berarentzat haingauza berria izan zen bere buruari ezarri hertsa-pen hartatik irtetea eta bere bizitzan lehenbizikoaldiz norbaiti berarenganako maitasuna adieraz-teko baimena ematea, eta bide batez, berak ere,hura maite zuela esatea, ez baitzuen bere buruaezagutzen. Harriturik zegoen egindakoarekin;damu zuen eta pozik zegoen. Haren sentimenduguztiak asalduraz eta irrikaz beterik zeuden.Zoriona galarazten zioten bere betekizunarenarrazoiak aztertu zituen berriro. Mina sentituzuen haiek hain sendoak zirela ikustean, etadamutu egin zitzaion Nemoursko jaunari haiekhain ongi ikustera eman izana. Lorategian ikusizuen orduko harekin ezkontzeko pentsakizunaernatu zitzaion arren, ez zion, hargatik, arestikoelkarrizketak egin berri zion zirrara bera eragin,eta une batzuetan nekeza gertatzen zitzaionharekin ezkonduz zorigabekoa izan zitekeelaulertzea. Bere buruari adierazi nahi ziokeen gaiz-ki fundaturik zeudela hala iraganeko ausikiaknola etorkizuneko beldurrak. Beste une batzue-tan, ordea, arrazoiak eta bere betekizunak guz-

Page 361: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

tiz aurkako gauzak erakusten zizkioten, berriroez ezkontzeko eta Nemoursko jauna sekulagehiago ez ikusteko deliberoa hartzera berehalabultzatzen zutenak. Baina erabaki hori hagitzbortitza zen berea bezain bihotz hunkitu eta mai-tasunaren xarmak berriki loratutako bateanfinka zedin. Azkenik, lasaitasun pixka bat har-tzearren, uste izan zuen oraindik ez zela beha-rrezko deliberoren bat hartzera presa zedin. Ego-kitasunak erabaki bat hartzeko aski denboraematen zion, baina halere, irmo jarraitzeko etaNemoursko jaunarekin hartu-emanik ez eduki-tzeko deliberoa hartu zuen. Bidamo jauna etorrizitzaion ikustera, eta imajina daitezkeen arta etatxera guztiekin mintzatu zitzaion printzearenfaboretan. Ez zuen ez Clevesko anderearenjokaera ez Nemoursko jaunari ezarri ziona erealdatzerik izan. Printzesa hark esan zion aurki-tzen zen egoera hartan irautea zela berarenpatua, bazekiela zein zaila zen patu hura azkenburura eramatea, baina espero zuela horretara-ko indarrak edukitzea. Hain garbi azaldu zionzein puntutaraino zegoen hunkiturik Nemourskojaunak beraren senarraren heriotza eragin zuela-

Page 362: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ko, eta zenbateraino zegoen etsiturik harekinezkonduz bere betekizunaren aurkako ekintzabat egingo zuela, bidamoak uste izan baitzuen,goganbeharrez, zail izango zela hari iritzi huraezabatzea. Nemoursko jaunari ez zion aipatuberak zer pentsatzen zuen, eta elkarrizketaharen berri eman zionean, gizon maitemindubati arrazoiak ahalbidetzen dizkion itxaropenguztiak ernarazi zizkion.

Biharamunean abiatu ziren erregerekin bil-tzera. Bidamo jaunak, Nemoursko jaunaren erre-guz, gutun bat idatzi zion Clevesko andereari,printze hari buruz hitz egiteko, eta lehenarenondotik berehala jarraiki zion bigarren gutunbatean, Nemoursko jaunak bere eskuz idatzitakolerro batzuk gehitu zituen. Baina Clevesko ande-reak, bere buruari ezarri arauetatik irten nahi ezzuenez, eta gutunen bidez etor zitezkeen ezbe-harren beldur zenez, bidamoari jakinarazi zionez zuela harenik gehiago jasoko baldin Nemours-ko jaunaz mintzatzen segitzen bazuen, hain her-tsatuki adierazi ere, ezen printzeak bere izenikez aipatzeko eskatu baitzion.

Page 363: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Gortea Espainiako erreginari laguntzera joanzen Poitouraino. Ezaldi hartan, Clevesko andereabere baitara bildua egon zen, eta Nemourskojaunarengandik eta hura oroitaraz zezaketengauza guztietatik urrundu ahala, Clevesko jauna-ren oroitzapena ekarri ohi zuen gogora, harenohoreari zor zion gauza baitzen oroitzapen huragordetzea. Nemoursko jaunarekin ez ezkontzekozeuzkan arrazoiak, sendoak iruditu zitzaizkionbere betekizunari buruzkoan, eta ezin gaindituz-koak, bere atsedenari buruzkoan. Printze harenmaitasunaren amaierak eta ezkontza bateklekarzkiokeen jelosiazko gaitzek —saihestezinak,beraren ustez— ikusarazi zioten nolako zorigaitzziurrera amiltzera zihoan, baina ikusi zuen ere,ezinezko gauza bilatzen zuela munduko gizonikmaitagarrienari buru egitean —hark bera maiteeta berak ere hura maite zuenean—, eta ez ber-tutearen eta ez egokitasunaren kontrakoa zengauza bati aurre egitean. Urruntzeak eta kanpo-ra joateak bakarrik eman ziezaioketen zenbaitindar, bere ustez. Iruditu zitzaion bazuela horrenbeharrik, konpromisorik ez hartzeko erabakiarieusteko ez ezik, baita Nemoursko jauna ikustetik

Page 364: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

begiratzeko ere, eta horrela, bidaia aski luze bategitea erabaki zuen, egokitasunak bakartasu-nean bizitzera hertsatzen zuen denbora guztiahantxe emateko. Pirineo aldean zeuzkan lur-eremu zabal batzuk, aukera zezakeen tokirikhurbilena iruditu zitzaizkion. Gortea itzuli bainoegun batzuk lehenago partitu zen, eta, abia-tzean, Bidamo jaunari idatzi zion, beraren berri-rik edukitzen edota idazten saia ez zedila eska-tzeko, arren.

Nemoursko jaunari halako atsekabe handiasortu zion bidaia hark, nola beste bati bere mai-talearen heriotzak. Denbora luzean Cleveskoanderea ikusi gaberik egongo zela pentsatzeakoinaze mingarria eragin zion, batik bat hura ikus-teko —eta, ikusi ere, beraren maitasunaz hunki-tua ikusteko— plazerra sentitu zuen denborahartan. Nolanahi ere, atsekabetu beste gauzarikezin zezakeen egin, eta hala, nabarmenki area-gotu zen haren nahigabea. Clevesko anderea,izpirituz hain aztoraturik egon ondoren, eritasunbenetan bortitz batek kolpatu zuen etxera itzulizen orduko. Albiste hura gorteraino iritsi zen.Nemoursko jauna ezin kontsolaturik zebilen eta

Page 365: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

haren oinazea etsipeneraino eta eromenerainozihoan. Bidamoari asko kosta izan zitzaion harkbere amodioa jendaurrean aditzera eman zezaneragoztea, eta asko kosta izan zitzaion, orobat,han atxikitzea eta Clevesko anderearen berrijakitera joateko asmoa haren burutik ezabatzea.Bidamo jaunaren ahaidetasuna eta laguntasunaaitzakia gisa baliatu zituen printzesarenganazenbait mezulari bidaltzeko, eta azkenik jakinzuten iragan arrisku larri hartatik kanpo zegoela,baina ahulaldi erigarri bat lotu zitzaion ostera,zeinak ez baitzion bizi-itxaropenerako motibohandirik ematen.

Heriotza hain luzaroan eta hain hurbil ikusiizanak, bizitza honetako gauzak beste begibatzuekin ikusarazi zizkion Clevesko andereari,osasunaldian ikusi ohi diren modu guztiz desber-din batean. Hain hurbil ikusi zuen hil behar harkgauza guztietatik urruntzera eraman zuen, etaeritasunaren luzeak ohitura bilakatu zuen jarrerahura. Egoera hartatik zuzpertu zenean, halere,ohartu zen Nemoursko jauna ez zela berarenbihotzetik ezabatu, eta harekin ez ezkontzekoeduki uste zituen arrazoi guztien bila jo zuen

Page 366: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

laguntza eske, harengandik begira zezaten. Gai-tzeko borroka burutu zen haren baitan. Azkenik,bere eritasunak sortu sentimenduen eraginezordurako ahulduak zeuden amodio haren azkenhondarrak garaitu zituen. Heriotzaren ingurukopentsakizunek Clevesko jaunaren oroitzapenaberritu zioten, eta haren betekizunarekin guztizbat zetorren oroitzapen hura, biziki errotuzitzaion bihotzean. Grina eta konpromiso mun-dutarrak, beren itxaropenak urrunago jarriakdauzkaten pertsonentzat bezalakoak zirenharentzat. Haren osasuna nabarmen ahulduageratu bazen ere, horrek lagundu egin zion zeuz-kan sentimenduak gordetzen, baina aldarteekerabaki zuhurrenen gainean duten boterea eza-gutzen zuelarik, ez zuen nahi izan bereak suntsi-tuak izatera menturatu, ez eta berak maite izanzuen pertsona hura egona zen lekuetara itzuliere. Erlijio-etxe batera bakartu zen, bizimoduzaldatzeko aitzakiaz, gorteari uko egiteko asmoirmorik zeukanik aditzera eman gabe.

Nemoursko jaunak horri buruzko lehen berriaizan zuenean, bakarraldi horren pisua sentitu etahorren garrantzia ikusi zuen. Une hartan bertan

Page 367: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

ulertu zuen ez zeukala jada zer desiraturik. Itxa-ropenak galtzeak, ordea, ez zion eragotzi Cle-vesko anderea itzularazteko eginahal guztiakegitea. Erreginak hari idaztea lortu zuen, bida-moak ere hari idaztea lortu zuen, bai eta harajoatea ere, baina dena alferrik izan zen. Bidamo-ak ikusi zuen Clevesko anderea, baina hark ezzion esan erabakirik hartu zuenik. Uste izanzuen, alabaina, hura ez zela sekula itzuliko.Azkenik, Nemoursko jauna bera joan zen hara,bainuetara joateko estakuruaz baliatuz. Cleves-ko anderea hagitz kezkatu zen, eta harritu,haren etorreraren berri izan zuenean. Aginduzuen, asko estimatzen zuen eta une hartan berealdean zeukan gizon prestu baten bidez, esanziezaiotela ez zezala gauza harrigarritzat har,baldin hura ikustera eta, ikustaldi haren bidez,gorde beharrak zeuzkan sentimenduak desegite-ra menturatzen ez bazen; orobat jakinarazi nahiziola, beraren betekizuna eta atsedena ez zire-nez ongi uztartzen haren maitea izateko asmoa-rekin, munduko gainerako gauzak hain axolaga-beak egin zitzaizkiola, uko egin baitzion mun-duari betiko; beste munduko gauzetan baizik ez

Page 368: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

zuela pentsatzen, eta ez zitzaiola beste senti-mendurik geratzen, berak zeuzkan xede haiekhark ere bazeuzkala ikusteko desioa baizik.

Nemoursko jaunak, oinazearen oinazez, min-tzatzen ari zitzaion haren aurrean hilko zela usteizan zuen. Hogei aldiz erregutu zion Cleveskoanderearengana itzul zedila, berak ikustekomodua izan zezan, baina pertsona hark esan zio-naren arabera, Clevesko andereak, haren parte-tik ezer esan ziezaiotela galarazteaz gain, elka-rrizketa haren berri eman ziezaiotela ere debe-katu zuen. Printze hark, azkenik, handik abiatubeharra izan zuen, inoiz izan den maitasunik bor-titzenaz, naturalenaz eta ongien zimendatuenazmaitatutako pertsona bat sekula berriro ikustekoitxaropen oro galdurik, eta oinaze horrek gizonbati eragin ziezaiokeen abaildurarik handienaberekin eramanik. Ez zuen adorerik galdu harga-tik, eta hari asmoa aldaraz ziezaiokeela imajina-tu zuen oro egin zuen. Azkenik, zenbait urte ira-gan ondoren, denborak eta ezaldiak oinaze huraematu eta harenganako maitasuna iraungiarazizioten. Clevesko anderea, berriz, inoiz itzulikozenik ez zirudien modu batez bizi izan zen.

Page 369: Madame de Lafayette, Clevesko Printzesa

Urtearen parte bat erlijio-etxe hartan igarotzenzuen, eta bestea, bere etxean, baina komentuzurrunenetakoa baino are bakardade eta bizierasainduagoa eramanez, eta haren bizitzak —iza-tez, nahikoa laburra—, parerik gabeko bertutez-ko ereduak utzi zituen.