LUDOTECA - LUDOTEKA - unavarra.es LUDOTECA_eus.pdf · 2 Haur txikienen kasuan, JARDUERA TXOKOAK...

13
1 LUDOTEKA NUPen Arrosadia Ludoteka gizarte eta hezkuntza arloko laguntza eskaintzeko zerbitzu bat da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideen erantzukizun pertsonalak, familiakoak eta lanekoak bateragarri egiteko. Zerbitzu dibertigarria da, zeinean umeak taldean baitaude eta ongi pasatzen baitute, beren autonomia, berezkotasuna, parte-hartzea, harremanak eta beren sormen gaitasuna eta trebetasun pertsonalak bultzatzen direlako, umorea, ongizatea, zoriontasuna eta alaitasuna ahaztu gabe. JOLASA LUDOTEKAN... Jolasa izango da Ludotekako jarduera nagusia, autonomia eta norbere buruarekiko konfiantza hartzeko bidea ematen baitu, eta, horrez gainera, nortasuna eratzen laguntzen du eta helduarorako ikaskuntza da. Haurrak mundua ezagutzeko jolasten dira, inguruan dituzten pertsonak eta gauzak ezagutzeko, beren buruaz jabetzeko eta besteei hor daudela ohartarazteko, beren ingurunea behatzen ikasteko, mundua ezagutu eta menderatzeko. Jolastuz irabazten eta galtzen jakitera ohitzen gara, norberaren eta taldearen ahalegina batzera, taldea egitera, pertsona solidarioagoak izatera, desinhibitzera eta jardutera. Haurren garapena jolasarekin lotuta dago, zuzenean eta osoki; izan ere, jolasaren bidez hasten gara errealitatearekin kontaktua izaten, oso modu atseginean, eta harremanen munduan sartzen gara. Horretarako, kalitatezko baliabideak izango ditugu eskura haurrak beren adinera egokitutako jostailuekin jolas daitezen, aholku ematen eta jarduerak proposatzen arituko diren langile espezializatuek gainbegiratutako gune zabal eta seguru batean. ASTEKO ORDUAK... Aste bakoitzeko jarduera zehatzak desberdinak izango badira ere, dinamika antzekoa izango da. Horrek zerbitzua hobeto antolatzen eta egituratzen lagunduko du. Egunero, harrera orduan, tarte bat utziko da jolas askerako, haurrek aukera izan dezaten materialak esploratu, sormena libre utzi eta beraien artean harremanak askatasunez izateko. Bi jolas-eremu erabiliko dira, bata 5 urtetik beherakoentzat eta bestea 6 urtetik gorakoentzat.

Transcript of LUDOTECA - LUDOTEKA - unavarra.es LUDOTECA_eus.pdf · 2 Haur txikienen kasuan, JARDUERA TXOKOAK...

1

LUDOTEKA NUPen Arrosadia Ludoteka gizarte eta hezkuntza arloko laguntza eskaintzeko zerbitzu bat da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideen erantzukizun pertsonalak, familiakoak eta lanekoak bateragarri egiteko. Zerbitzu dibertigarria da, zeinean umeak taldean baitaude eta ongi pasatzen baitute, beren autonomia, berezkotasuna, parte-hartzea, harremanak eta beren sormen gaitasuna eta trebetasun pertsonalak bultzatzen direlako, umorea, ongizatea, zoriontasuna eta alaitasuna ahaztu gabe.

JOLASA LUDOTEKAN... Jolasa izango da Ludotekako jarduera nagusia, autonomia eta norbere buruarekiko konfiantza hartzeko bidea ematen baitu, eta, horrez gainera, nortasuna eratzen laguntzen du eta helduarorako ikaskuntza da. Haurrak mundua ezagutzeko jolasten dira, inguruan dituzten pertsonak eta gauzak ezagutzeko, beren buruaz jabetzeko eta besteei hor daudela ohartarazteko, beren ingurunea behatzen ikasteko, mundua ezagutu eta menderatzeko. Jolastuz irabazten eta galtzen jakitera ohitzen gara, norberaren eta taldearen ahalegina batzera, taldea egitera, pertsona solidarioagoak izatera, desinhibitzera eta jardutera. Haurren garapena jolasarekin lotuta dago, zuzenean eta osoki; izan ere, jolasaren bidez hasten gara errealitatearekin kontaktua izaten, oso modu atseginean, eta harremanen munduan sartzen gara. Horretarako, kalitatezko baliabideak izango ditugu eskura haurrak beren adinera egokitutako jostailuekin jolas daitezen, aholku ematen eta jarduerak proposatzen arituko diren langile espezializatuek gainbegiratutako gune zabal eta seguru batean.

ASTEKO ORDUAK...

Aste bakoitzeko jarduera zehatzak desberdinak izango badira ere, dinamika antzekoa izango da. Horrek zerbitzua hobeto antolatzen eta egituratzen lagunduko du. Egunero, harrera orduan, tarte bat utziko da jolas askerako, haurrek aukera izan dezaten materialak esploratu, sormena libre utzi eta beraien artean harremanak askatasunez izateko. Bi jolas-eremu erabiliko dira, bata 5 urtetik beherakoentzat eta bestea 6 urtetik gorakoentzat.

2

Haur txikienen kasuan, JARDUERA TXOKOAK sortzea proposatzen da. Alegia, zenbait gune txiki antolatzea eta arretaz hautatutako materialez hornitzea, gune bakoitzean haurrek libreki jarduera desberdinak garatu ditzaten laguntzeko. Horretarako, gune bakoitza sortzeko behar diren baliabideak jarriko dira: jostailuak jolas sinbolikorako, koltxonetak, psikomotrizitaterako apar-gomazko piezak, haurrentzako mahai eta aulkiak grafoidazketako esperientziak izateko, puzzleak, ipuinak, eraikuntza-jostailuak, etab.

6 urtetik gorako haurrek ere beren jolas eremua izango dute, eta bertan materialak zenbait kategoriaren arabera sailkatuko dira: mahai-jokoak, sormen artistiko librerako baliabideak, liburu ipuinak eta komikiak, mozorroak eta jolas dramatikorako baliabideak, taldeko jokoak, etab.

Egunero, 09:00etatik 09:30era bitarte, denbora-tarte bat erreserbatuko da hala eskatzen duten 6 urtetik gorako haurrei eskola laguntza emateko. Ikasgela bat erabiliko da jarduera horretarako, eta bertan pertsona bat edo bi egongo dira beti, egunero joaten den haur kopuruaren arabera.

09:30ean hasiko dira talde guztiak programazio zuzenduaz gozatzen.

Egunero, goiz erdian, tarte bat utziko da hamaiketakoa jateko eta aisialdirako, eta bereziki erreparatuko zaio baterako hezkuntzako gune bat sortzeari. Ondoren, aurreikusitako programazioarekin jarraituko da, jantokiko zerbitzua hasten den ordura arte (13:00ak arte).

Haurrak jantokian ez dauden denboran eta irteteko ordua izan arte jarduerak egingo dira ludotekako lokaletan. Era berean, siesta egiteko ohitura duten haurrei bereziki horretarako prestatutako gune bat eskainiko zaie.

Ezaugarri desberdineko jarduerak egingo dira astero:

Eskulanetako lantegiak.

Sukaldaritza lantegia.

Zientzia lantegia.

Antzerki-jolasa, gorputz adierazpena, dantza eta mugimendua.

Kirol aurreko jarduerak eta kirol jarduerak.

Joko kooperatiboak.

Ginkanak eta arrasto jokoak.

Diskoteka.

Proposatutako jarduera guztiak adin talde bakoitzaren ezaugarri zehatzetara egokituko dira, eta kasu bakoitzeko garapen prozesuak sinplifikatu edo korapilatuko dira.

3

ASTEKO ORDUTEGI OROKORRA

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA OSTEGUNA

OSTIRALA

07:45 Harrera, iratzartzeko jarduerak eta jolas askea

09:00 Eskola laguntza (eskatzen duten haurrentzat)

09:30 Aurkezpenak eta

identifikazio pertsonalak

egiteko jokoak

Sukaldaritza lantegia

Lantegi zientifikoa

Eskulanetako lantegia

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30

Eskulanetako lantegia

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Kirol jokoak

Antzerki-jolasa,

gorputz adierazpena,

dantza eta mugimendua

Agur festa eta joko handia:

ginkanak, arrasto jokoak...

13:00 Agurra - Jantokia

14:00 Jolas askea, siesta eta erlaxazioa

PROGRAMAZIOA...

Uda honetan jarduera zuzenduak programatzeko proposatu den gaia edo haria hau da:

“IZAKI MIRAGARRI ETA TXUNDIGARRIAK”. Haren bidez zenbait izaki liluragarri

ezagutu nahi ditugu; batzuk benetakoak izango dira, hala nola dinosauroak, intsektuak edo animalia basatiak, eta beste batzuk, berriz, magiko eta misteriotsuak, sorginak, gnomoak edo herensugeak kasurako.

Aparteko mundu batean murgilduko gara, eta hartan ez dira faltako irudimena, dibertsioa eta fantasia.

4

1. ASTEA (EKAINAREN 24tik 28ra)

SORGINAK ETA BANPIROAK

Aste honetan, sorginak, banpiroak eta bestelako izaki misteriotsu eta dardaragarriak etorriko zaizkigu bisitan. Ausartuko zara haiek ezagutzera?

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia: Lore-

sorta osasungarriak,

frutekin

Lantegi zientifikoa:

Kimika: slimea sortzea

Eskulanetako lantegia: Katuak eta saguzarrak,

kartoizko tutuekin

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30 Eskulanetako

lantegia: Sorginak eta munstroak

material birziklatuarekin

Antzerki-jolasa, gorputz

adierazpena, dantza eta

mugimendua

Kirol aurreko jokoak

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Agur festa eta joko handia:

Araoa, edabe baten prestaketa eta misteriozko

jokoak

5

2. ASTEA (UZTAILAREN 1etik 5era)

SANFERMINAK

Sanferminetarako prestaketa egingo dugu, entzierrotxoak eginez, txupinazoa aurreratuz eta oso joko dibertigarrietan parte hartuz.

Has dadila festa!

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia: Pintxo

lehiaketa

Lantegi zientifikoa:

Dardara onak (soinua eta

mugimendua)

Eskulanetako lantegia: Kilikiak

eta erraldoiak

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30 Eskulanetako

lantegia: Sanferminetako

txapak diseinatzea

Antzerki-jolasa,

gorputz adierazpena,

dantza eta mugimendua

Kirol jokoak: Herri kirolak

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Agur festa,

txupinazoa eta entzierrotxoa

6

3. ASTEA (UZTAILAREN 15etik 19ra)

INTSEKTUAK

Intsektuak maiz izaki txikiak, arraroak eta bitxiak dira. Kolore eta mota askotakoak dira. Zomorroak protagonista dituen mundu zoragarri bat ezagutuko dugu.

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia: Hostore-

palmeratxoak

Lantegi zientifikoa: Argia eta errefrakzioa

Eskulanetako lantegia: Zomorro

sortzaileak

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30 Intsektuak behatzeko

paseoa

Eskulanetako lantegia:

Intsektuen mandalak

Antzerki-jolasa,

gorputz adierazpena,

dantza eta mugimendua

Kirol jokoak: Boleibola

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Agur festa eta diskoteka

7

4. ASTEA (UZTAILAREN 22tik 26ra)

BESTE PLANETA BATZUETAKO IZAKIAK I

Gure sormena muturreraino garatuko dugu, beste planeta batzuetan bizi diren izakiak nolakoak izan daitezkeen irudikatuz. Bi aste estralurtarren artean. Animatuko zara?

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia: Krepe estralurtarrak

Lantegi zientifikoa:

Atmosfera eta presioa

Eskulanetako lantegia: Maskara

estralurtarra

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30 Eskulanetako

lantegia: Beste mundu bateko

harriak

Antzerki-jolasa,

gorputz adierazpena,

dantza eta mugimendua

Kirol jokoak: Futbola

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Agur festa eta arrasto jokoa

8

5. ASTEA (UZTAILAREN 29tik ABUZTUAREN 2ra)

BESTE PLANETA BATZUETAKO IZAKIAK II

Beste aste batez, espazioan zehar bidaiatzen eta bere sekretuak agerian jartzen

jarraituko dugu.

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia: Panini estralurtarrak

Lantegi zientifikoa:

Eguzki sistema

Eskulanetako lantegia: OHEak sortzea (objektu

hegalari ezezagunak)

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30 Eskulanetako

lantegia: Beste planeta

batzuetako izakiak

Antzerki-jolasa,

gorputz adierazpena,

dantza eta mugimendua

Kirol jokoak: Saskibaloia

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Agur festa eta bakearen eta

berdintasunaren aldeko jokoak

9

6. ASTEA (ABUZTUAREN 5etik 9ra)

NATURAKO HEROIAK

Naturan izaki zoragarriak daude. Batzuk boteretsuak dira eta beste batzuk hutsalak dirudite. Den-denak dira apartak eta baliotsuak. Etor zaitez gurekin haiek ezagutzera.

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia: Quichea

Lantegi zientifikoa:

Uraren zikloa

Eskulanetako lantegia: Birzikla dezagun oihana

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30 Eskulanetako

lantegia: Inspiratzen

duten eskuak

Antzerki-jolasa,

gorputz adierazpena,

dantza eta mugimendua

Kirol jokoak: Tenisa eta

badmintona

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Agur festa eta

ginkana basatia

10

7. ASTEA (ABUZTUAREN 12tik 16ra)

HERENSUGEAK

Herensugeak izaki magiko eta zoragarriak dira. Hegan egin dezakete, ahotik sua botatzen dute, kolore eta tamaina orotakoak izan daitezke, eta aste honetan ludotekara etorriko zaizkigu bisitan.

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia:

Cupcakeak

Eskulanetako lantegia:

Fantasiazko herensugeak

JAIEGUNA

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30 Eskulanetako

lantegia: Herensuge klipa

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Ur jokoak

Kirol jokoak: Yoga

JAIEGUNA

Agur festa eta

herensuge mozorroa

11

8. ASTEA (ABUZTUAREN 19tik 23ra)

DINOSAUROAK Jakin nahi duzu zer kausa naturalen ondorioz desagertu ziren dinosauroak? Badakizu dinosauroekin batera bizi izan ziren espezieetako batzuek gaurdaino iraun dutela? 5 egun zoragarri pasatuko ditugu narrasti handi horiei buruz ikasten.

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia:

Magdalenak

Lantegi zientifikoa:

Kimikarekin jolasean

Eskulanetako lantegia:

Dinosauro birziklatuak

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30 Eskulanetako lantegia: Izaki

txikiak

Antzerki-jolasa,

gorputz adierazpena,

dantza eta mugimendua

Kirol jokoak: Eskubaloia

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Agur festa eta joko handia:

Arrautzak harrapatzen

12

9. ASTEA (ABUZTUAREN 26tik 30era)

GNOMOAK

Natura maitatzen eta zaintzen duten izaki txiki maitagarri horiek gurekin egongo dira aste osoan. Jarduera dibertigarrietan parte hartzera gonbidatuko gaituzte eta erronkak eta desafioak proposatuko dizkigute.

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia: Barazki

pastela

Lantegi zientifikoa:

Kapilaritatea eta koloreak nahastea

Eskulanetako

lantegia: Gnomo mozorroa

Eskulanetako lantegia:

Miniatura birziklatuak

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30

Arrasto jokoa

Antzerki-jolasa,

gorputz adierazpena,

dantza eta mugimendua

Kirol jokoak: Atletismoa

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Agur festa eta

ginkana

13

10. ASTEA (IRAILAREN 2tik 6ra)

OGROAK Ogroen eta ipuinen mundu zoragarrira hurbilduko gara Shreken eskutik, hots, xaloa eta on-puska den ogrorik ospetsuenaren eskutik. Shrekekin eta bere proposamen atsegingarriekin agur esango diogu udari.

EO ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA

09:30 Aurkezpen

jokoak.

Denen artean bizikidetza

arauak ezarriko ditugu

Asteko gaiaren

aurkezpena

Sukaldaritza lantegia: Galletak

Lantegi zientifikoa: Materiaren dentsitatea

Eskulanetako lantegia: Gure

maskara margotuko dugu

Irteera

11:00 Hamaiketakoa

11:30 Eskulanetako

lantegia: Shreken maskara

Antzerki-jolasa,

gorputz adierazpena,

dantza eta mugimendua

Kirol aurreko

jokoak: Zingiraren mugak

Taldeko eta lankidetzako

jokoak

Agur festa eta

diskoteka