Lonja dinamika eztabaida

of 2 /2
LONJA DINAMIKAK 3 URTE eta aurrera! 3 urte dira herriko gainontzeko gazteengana hurbiltzeko eta gure mezua zabaltzeko lonjen dinamika abiatu genuena. 3 urte inurri bezala, lonjaz lonja aritu gara, etengabe xirikatzen, ideia berriak proposatzen, moldeak hausten eta harremanak egiten. Denbora iragan da, dinamika honek bere fruituak eman ditu. Bilakaera bat izan du eta honek guztiak ekarri gaitu gaurko egunean lonjetan herriko gazteen artean egiten ari garen lanari buruz balorazio bat egin, aurrera begirako bideak erabaki eta erronka berriak planteatzera. Baina hausnarketa hori egiteko derrigorra zaigu atzera so txiki bat egitea: 1-ZERGATIK LONJA DINAMIKA? Orain 3 urte gaztetxeak dinamika bizia zuen. Belaunaldi aldaketa bat gertatu berri zen eta belaunaldi berri hau bere gorenean zegoen. Bazebiltzan 20 gazte inguru gaztetxean buru belarri bere kezkak hitzaldi eta eztabaida bidez eztabaidatzen, aisialdi alternatiboaren zein kulturgintzaren inguruan hitzaldi, kontzertu, kultur eskaintza handia eginez gaztetxean. Talde dinamizatzailearen inguruko jendea etortzen zen, gaztetxea erabili eta kezkak garatzen zituen, baina herriko gainontzeko gazteak? Ezagutzen zituzten gure kezkak? Bi mundu paralelotan bizi ginen? Bazekiten gaztetxean zer egiten ari ginen? Kartelak jartzen genituen herrian, kultur eskaintza txukuna egin. Baina gaztetxeko taldetik kanpo ez zen jende berririk heltzen. Hausnarketa bat egin genuen. Ikusi zen Trapagaranen gazteak oso isolatuta zeudela, ez zegoela harremanik kuadrilen artean. Herrian bertan ez zegoela inolako eskaintzarik ez gazte ez helduentzat, horregatik gure herrian oraindik ez dago partehartzeko eta antolatzeko ohiturarik. Gutxiago gazteak elkar hartzeko ohiturarik. Komunikazioa beharrezkoa zen gazteen artean, herriko gazteen sare bat osatu beharra zegoen. Horretarako PIKOTXA sortu genuen. Trapagarango gazte aldizkaritxoa. Gaztetxeak hartu zuen idatzi eta argitaratzeko ardura. Herriko gazteek baliatu eta nahi zuten hizkuntzan idaztea libre zuten baina gu euskaldunak ginen, herriko gazte gehienek ere bazekiten euskara, beraz guk idazten genuena euskaraz izango zela erabaki genuen. 2-PIKOTXAtik LONJERO EGUNERA Hilabetero PIKOTXAren aitzakiaz lonjaz lonja pasatzen hasi ginen. Hasiera gogorra zen, elkar ezagutu arren esan behar zen telebista itzaltzeko, gure mezua azaltzea zail zen ez baikinen honda berean mugitzen, gure kezkak eta haienak ez ziren antzekoak eta ez zegoen konfiantzarik. Baina herriko gaiez hitz egiten genuen, jaiak, jai batzordea, egiten ari diren etxebizitza edo obrak… erreferentzialtasuna lortu genuen. Lehenengo urtean konfiantza irabaziz joan ginen, gure bisitak ez ziren hain gogorrak, ireki genituen zubiak sendotzen ari ziren. URTEZAHAR FESTA mozorrotua egitea finkatu zen, ekintza batzuetan hasi ziren jende desberdina

description

3 urte lonjaz lonja. Herriko gazte sarea trinkotu da. Baldintza berriak sortu. aurrera egiteko aukera berriak zabaldu. Etorkizuneko bideak nora?

Transcript of Lonja dinamika eztabaida

Page 1: Lonja dinamika eztabaida

LONJA DINAMIKAK 3 URTE …eta aurrera!

3 urte dira herriko gainontzeko gazteengana hurbiltzeko eta gure mezua zabaltzeko lonjen dinamika abiatu genuena. 3 urte inurri bezala, lonjaz lonja aritu gara, etengabe xirikatzen, ideia berriak proposatzen, moldeak hausten eta harremanak egiten. Denbora iragan da, dinamika honek bere fruituak eman ditu. Bilakaera bat izan du eta honek guztiak ekarri gaitu gaurko egunean lonjetan herriko gazteen artean egiten ari garen lanari buruz balorazio bat egin, aurrera begirako bideak erabaki eta erronka berriak planteatzera. Baina hausnarketa hori egiteko derrigorra zaigu atzera so txiki bat egitea:

1-ZERGATIK LONJA DINAMIKA? Orain 3 urte gaztetxeak dinamika bizia zuen. Belaunaldi aldaketa bat gertatu berri zen eta belaunaldi berri hau bere gorenean zegoen. Bazebiltzan 20 gazte inguru gaztetxean buru belarri bere kezkak hitzaldi eta eztabaida bidez eztabaidatzen, aisialdi alternatiboaren zein kulturgintzaren inguruan hitzaldi, kontzertu, kultur eskaintza handia eginez gaztetxean. Talde dinamizatzailearen inguruko jendea etortzen zen, gaztetxea erabili eta kezkak garatzen zituen, baina herriko gainontzeko gazteak? Ezagutzen zituzten gure kezkak? Bi mundu paralelotan bizi ginen? Bazekiten gaztetxean zer egiten ari ginen? Kartelak jartzen genituen herrian, kultur eskaintza txukuna egin. Baina gaztetxeko taldetik kanpo ez zen jende berririk heltzen. Hausnarketa bat egin genuen. Ikusi zen Trapagaranen gazteak oso isolatuta zeudela, ez zegoela harremanik kuadrilen artean. Herrian bertan ez zegoela inolako eskaintzarik ez gazte ez helduentzat, horregatik gure herrian oraindik ez dago partehartzeko eta antolatzeko ohiturarik. Gutxiago gazteak elkar hartzeko ohiturarik. Komunikazioa beharrezkoa zen gazteen artean, herriko gazteen sare bat osatu beharra zegoen. Horretarako PIKOTXA sortu genuen. Trapagarango gazte aldizkaritxoa. Gaztetxeak hartu zuen idatzi eta argitaratzeko ardura. Herriko gazteek baliatu eta nahi zuten hizkuntzan idaztea libre zuten baina gu euskaldunak ginen, herriko gazte gehienek ere bazekiten euskara, beraz guk idazten genuena euskaraz izango zela erabaki genuen.

2-PIKOTXAtik LONJERO EGUNERA Hilabetero PIKOTXAren aitzakiaz lonjaz lonja pasatzen hasi ginen. Hasiera gogorra zen, elkar ezagutu arren esan behar zen telebista itzaltzeko, gure mezua azaltzea zail zen ez baikinen honda berean mugitzen, gure kezkak eta haienak ez ziren antzekoak eta ez zegoen konfiantzarik. Baina herriko gaiez hitz egiten genuen, jaiak, jai batzordea, egiten ari diren etxebizitza edo obrak… erreferentzialtasuna lortu genuen. Lehenengo urtean konfiantza irabaziz joan ginen, gure bisitak ez ziren hain gogorrak, ireki genituen zubiak sendotzen ari ziren. URTEZAHAR FESTA mozorrotua egitea finkatu zen, ekintza batzuetan hasi ziren jende desberdina

Page 2: Lonja dinamika eztabaida

biltzen eta ikusten. Baina ez genuen lortzen aktibatzea, gaztetxerako gauzak proposatzea eta gaztetxea herriko gazteen artean normalki integratzea. Beste buelta bat eman genion ideiari. Gaztetxeko auzoan baziren SAN GABRIELgo jaiak lehen arrakastatsuak baina azken urteetan krisi larrian. Urteak generamatzan San Gabrielgo jai batzordean lanean. Ideia berri bat egon zen beste herrietako kuadrila egunetatik kopiatua. Nola bildu eta aktibatu trapagarango kuadrilak? Nola eman indar berri bat auzoko jaiei? Trapagarango kuadrila eguna bertan enmarkatuz, gazteak lonjetan zeuden beraz trapagarango kuadrila eguna = LONJERO EGUNA. Ideia berri honen aldeko apustua egin genuen eta lonjetan proposatu. Lehenbiziko urtean lan karga handiena gaztetxeak hartu zuen bere gain. Zaila zen herriko gazteak ez baitzeuden ezer antolatzera ohituta, gainera gauza berria zen eta zaila da jende ez konprometitua lanean jartzea gauzatu gabeko proiektu batean. 5 lonjek parte hartu zuten. Bigarren urtean lonjek antolatu zuten eguna. Kamisetak egin zituzten. Lonja bakoitzeko ordezkariak biltzen ziren eta bilera horietan erabakitzen zen LONJERO EGUNA nola antolatu. Gaztetxean egin ziren bilerak eta guk ere haietan parte hartzen genuen. 8lonjek parte hartu zuten, 150 gaztek, arrakastatsua izan zen, lonjero eguna herrian finkatua zegoen. Gainera lonja berriak zeuden jende gazteagoarekin eta hauek ere hurrengorako parte hartzeko asmoa azaldu zuten. Aurrerapauso handiak eman ditugu, herriko gazteen arteko sarea gero eta trinkoagoa da eta gu geure nortasunarekin bertan gero eta integratuago gaude. Bertan dinamizatzaile gara. Dena den aisialdiaz gain, oraindik ez da lortu gazteen bilgune bat egituratzea, non gazte arazoak eztabaidatuko diren eta herrian azaldu. Hori izan behar da gure helburua. Orain 3 urte baino posizio hobean gaude, herriko baldintza hobeak ditugu. Beraz gure lan ildoa berdefinitu eta berritu beharrean gaude. Nola lortu hori?

ETORKIZUNEKO BIDEA Geure etorkizuneko bideaz eztabaidatzeko ondorengo galdera sorta proposatzen da. Eztabaida 2naka egingo dugu, gero talde handiagora eraman eta amaieran asanbladan eztabaidatuko dugu. -Gaur gaztetxe barruan ze egoeran gaude orain 3 urtekoarekin alderatuz? -3 urteko lanaren ondoren gazte mailan lortu diren baldintza positiboak. -Ze hutsune ikusten da? Ze gauza lortu nahi ziren eta ez dira lortu? -Sarea trinkotzen ari gara, baina etorkizunera begira zein bide markatuko dugu? Noruntz jo nahi dugu?