lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak...

17
20 Ikusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri Joanba Bergara l. SARRERA: HIZTEGIAREN ROLA ETA NOLA IRAKATSI Gaur egungo hizkuntz irakaskuntzako testuliburu askok ikuspegi funtzionala hartzen dute ardatz gisa, eta gehienek dituzte osagai funtzionalak. Honek esan nahi du bizitza errealean hizkuntzaz ba- liatuz egiten duguna kontuan harturik moldatu direla gaiak. Ez da hainbeste ahalegin egin, berriz, Swan eta Walter- ek (1984) ondo diotenez, osagai nozio- nalak ikasgaietan integratzen , hala nola mugimendua, abiadura, distantzia , su- mindura eta beste hainbat arlo. Osagai nozionalaren izenpean kontzeptu oro- kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di- tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara hein handi batean. Ikaslea eguneroko topikoek berez di- tuzten oinarrizko hainbat kontzeptu adierazteko gauza izango bada, hizkuntz alor horiek menderatu beharrean dago, ondo menderatu ere. Horrela ez bada, hizkuntz funtzio eta egituren inguruan Jan handia eginda ere, ikaslearen komu- 7UTARE 14 !/987), 20 36 orr. nikaziorako ahalbideak nahitaez izango dira murritzak. Behin batean David Wilkins-i entzun- dakoa datorkit burura: «gramatikarik gabe ezer gutxi adieraz daiteke; hiztegi- rik gabe, ezer ez». Krashen eta Terrell- ek (1983) ere gramatika eta hiztegiaren garrantzia parekatzean, 'ehentasuna az- ken honi ematen diote. Syllabus Seman- tikoa oinarri duten programetan -Hur- bilpen Naturala (Krashen eta Terrell , 1983), mota ezberdinetako murgil-pro- gramak (ikus Jose Ignacio Hualderen ar- tikulua , Zutabe 13. alea)- ulergarri gertatzen diren mezuen bidez gauzatzen da hizkuntzaren norbereganatze-proze- sua, Ez dago azpimarratu beharrik pro- gramotan izen, adjektibo . aditz eta aditz- lagune k, hau da, eduki semantikoa du- ten hizkuntz osagaiek duten garrantzia. Beraz. hiztegiaren garrantzia kontuan izanik , tentuz hautatu behar dira irakatsi beharreko hitzak eta horicntzako trata- mendurik egokiena erabaki. Hiztegi-iturriei dagokienez , ikaslc eta irakaslearen diskurtsoa dugu horietari- ko bat , eta bcste bat ikaskuntzarako au-

Transcript of lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak...

Page 1: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

20 Ikusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri

lkusizko irudiak hiztegiairakasteko lagungarri

Joanba Bergara

l. SARRERA: HIZTEGIARENROLA ETA NOLA IRAKATSI

Gaur egungo hizkuntz irakaskuntzakotestuliburu askok ikuspegi funtzionalahartzen dute ardatz gisa, eta gehienekdituzte osagai funtzionalak. Honek esannahi du bizitza errealean hizkuntzaz ba­liatuz egiten duguna kontuan harturikmoldatu direla gaiak. Ez da hainbesteahalegin egin, berriz, Swan eta Walter­ek (1984) ondo diotenez, osagai nozio­nalak ikasgaietan integratzen , hala nolamugimendua, abiadura, distantzia , su­mindura eta beste hainbat arlo. Osagainozionalaren izenpean kontzeptu oro­kor zein konkretuekin zerikusirik dutenhitzak eta esamoldeak adierazi nahi di­tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiazari gara hein handi batean.

Ikaslea eguneroko topikoek berez di­tuzten oinarrizko hainbat kontzeptuadierazteko gauza izango bada, hizkuntzalor horiek menderatu beharrean dago,ondo menderatu ere. Horrela ez bada,hizkuntz funtzio eta egituren inguruanJan handia eginda ere, ikaslearen komu-

7UTARE 14 ! /987), 20·36 orr.

nikaziorako ahalbideak nahitaez izangodira murritzak.

Behin batean David Wilkins-i entzun­dakoa datorkit burura: «gramatikarikgabe ezer gutxi adieraz daiteke; hiztegi­rik gabe, ezer ez». Krashen eta Terrell­ek ( 1983) ere gramatika eta hiztegiarengarrantzia parekatzean, 'ehentasuna az­ken honi ematen diote. Syllabus Seman­tikoa oinarri duten programetan -Hur­bilpen Naturala (Krashen eta Terrell ,1983), mota ezberdinetako murgil-pro­gramak (ikus Jose Ignacio Hualderen ar­tikulua , Zutabe 13. alea)- ulergarrigertatzen diren mezuen bidez gauzatzenda hizkuntzaren norbereganatze-proze­sua, Ez dago azpimarratu beharrik pro­gramotan izen, adjektibo . aditz eta aditz­lagunek , hau da, eduki semantikoa du­ten hizkuntz osagaiek duten garrantzia.Beraz. hiztegiaren garrantzia kontuanizanik , tentuz hautatu behar dira irakatsibeharreko hitzak eta horicntzako trata­mendurik egokiena erabaki.

Hiztegi-iturriei dagokienez , ikaslc etairakaslearen diskurtsoa dugu horietari­ko bat , eta bcste bat ikaskuntzarako au-

Page 2: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

Gai monografikoa

keratu diren ahozko eta idatzizko tes­tuak. Iturri hauetara hurbiltzen den ba­koitzean hitz ezezagunekin egingo dutopo ikasleak.

Hiztegiari nola heldu, nola irakas dai­tekeenari buruzko auzia orain arte esan­dakoa bezain garrantzitsua da zalantza­rik gabe. Aski ezaguna dugu bere bereiz­garririk handiena hitz-zerrenda luzeakburuz ikastea zuen metodoa. Gaur egunarrazoi sendoak ditugu metodo horreneraginkortasuna zalantzan jartzeko.Prozedura horri egin dakizkiokeen kriti­ken artean, testuingururik eza barne ,metodo ez zentsoriala izatea azpimarra­tuko nuke. Inork ez du zalantzarik jar­tzen errealitateaz jabetzeko gizakiarenzentzuek duten garrantzia. Hala ere,gauzak horrela izanik, metodo hark ezzuen oinarrizko egia hori kontuan har­tzen. Horrela jokatuz, tradizio pedago­giko onenen kontra zegoen. Gaur egunNeurolinguistikak herri-jakinduriak etaaipaturiko tradizio pedagogiko horiekargi ikusi zutena finkatu besterik ez duegin. Neurolinguistikak dioenez, barne­ko modalitateak deritzatenak garatubehar ditugu, hau da, zentzuak , erreali­tateaz jabetu ahal izateko. Zenbat etazentzu gehiagok parte hartu, orduan etaindartsuagoa burmuinean gauzatukoden inpresioa. Horrela bakarrik izangodute hitzek benetazko eduki sernanti­koa.

2. ARIKETAK

Goian aipaturikoa nolabait gauzatze­ko lagungarri gerta daitezkeen ideia ba­tzuk eskaini nahi ditut ondorengo orrial­deetan.

Baliabide ezin bobea dugu irakasleok ,ezbairik gabe, irudia hitz askoren bisua­lizazioa ahalbideratzeko. Modalitate ho­rretara mugatuko naiz hain zuzen orain­goan. Baina ez genuke ahaztu behar mo­dalitateen integrazioari buruz esanda­koa , zeren eta bisualizazioa hitzen eduki

21

semantikoaren osagai nagusienetarikobat bakarrik bait da.

Pedagogiaren auzia irakatsi behar denhiztegiaren hautaketa bezain garrantzi­tsua dela aipatu dut lehenago. Horri hel­du nahi diot hain zuzen sail honetan adi­bide batzuen bidez.

Aski ezaguna da harrerako hiztegiaeta ekoizpen edo produkziorakoaren ar­teko bereizketa. Nik ez dut ikutzen pro­blematika hori. Hiztegia, ondoren dato­zen adibideetan, ekoizpenaren barmanlantzen da. Horrelako kasuetan printzi­pio pedagogiko nabari bati jarraiki mol­datu beharko genituzke ariketak, ekoiz­penean aritu baino lehen, ulermena lan­du behar dugula, alegia.

2.1. Hitzak

Demagun informazio pertsonala eska­tu eta ematea lantzen duen funtzioa ikas­ten ari garela. Jadanik pauso batzukemanak ditugu, hala nola, «esanahirahurbildu», «aurkeztu»; «ulertu ote dutenegiaztatzen»; eta «praktika kontrolatuatalde osoarekin, irakaslearen gidaritza­pean». Orain kontrola askatu nahi da,ikasleei taldeka lana eraginez. Hauei,txartel bana emango zaie, bakoitzari rolbat izendatuz, non ogibidea ongi adie­razten duen irudia (argazkia / ogibideaazaltzen duen ezaugarria) agertzen baitda. Batak besteari, txandan-txandan«Zein da zure lana?» galdetu behar dio.Erantzuna egokitutako ogibide-txarte­laz baliatuz emango da. Txartel bakoitzabi aldiz errepikatuta dagoenez, ariketanzehar ikasleak behin egingo du topo bereogibide berbera duen beste ikasle bate­kin. Kasu honetan, galdera egiten due­nak , erantzuna entzun orduko, «Bene­tan? Ni ere bai» erantsi beharko du.

Bestaldetik, irakasleak ikasgaiarenbeste mementu baterako beste ariketabat dauka pentsatuta (ikus • 1). Orain­goan aurrez aurkeztutako eta zatika-praktikatutako eduki berriak beren oso­tasunean erabil erazi nahi ditu.

Page 3: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

22 Ikusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri

Lehenengo zutabean zuri dagokizun informazioa duzu. Horretaz baliatu, zuri buruzkoinformazioa eskatzen dizutenean. Bete ezazufitxa Sukia, Areso, Garmendia, Berazadieta lturralderi dagozkien datuekin. Horretarako, taldean zehar ibiliz eta galderak egi­nez, aipatutako abizen horiek dituzten pertsonak aurkitu behar dituzu.

IZENA ~ f '* f' * t'* f' *ABIZENA SUKIA ARESO GARMENDIA BERAZADI ITURRALDE

JAIOTERRIA LEGAZPI

DONOSTIAHELBIDEA SALABERRIA

KALEA

OGIBIDEA MEKANIKARIA

LANTOKIA GARAJEA

Argi dago aipatu diren bi ariketa ho­riek egin ahal izateko ikasleak ogibide­-hiztegia ekoizpen-mailan erabiltzekogauza izan behar duela. Demagun hona­ko zortzi hitz berri hauek irakatsi nahi

7.1

7.3

7.2

7.4

• 1

ditugula: tabernaria igeltseroa, sendagi­lea, harakina, okina, mekanikaria,arrain-saltzailea eta ilemoztailea. Bi au­kera ditugu geure esku.

7.5

7.7

7.6

7 .8

• 2

Page 4: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

Gai monografikoa

• ldatzizko aurkezpena

- Aipatutako ogibideak adieraztendituzten irudiak (argazki, marrazki, ogi­bidearen ezaugarria) 15'5 x 10'5 zenti­metrotako tarjetetan ipini (ikus • 2).

- Tarjeta bakoitzari kode bat ezarribehar zaio, esaterako 4.1, non lehenen­go zenbakiak ikasgaiaren zenbakia adie­razten bait du eta bigarrenak, aldiz, txar­telarena.- Gero ikasgelako horma batean

txartelak eseki egun batzuk lehenago.

- Txartel bakoitzaren azpian, bestetxartel batean, goian agertzen den ogibi­dearen izena idatziko da.

Irudiaren esanahia argia ez denean,egokiagoa litzateke agian ahozko aur­kezpena -soinu eta mugimendua la­gun-. Hala ere, zenbait kasutan jakin­mina sortu eta ikasleari Jan egin eraztekoezin hobea da idatzizko aurkezpena. Ezdago aipatu beharrik ikasleek aurrezegindako lanak denbora aurreratukoduela.

2 43

Irakasleak zera esaten dio ikaslea­ri: Emaiozu hau harakinari, emaio­zu hau... -ri. Ikaslea bere eserleku­tik altxatu eta arbelera joango da,agindua betetzera.

- lrakasleak ogibide-izena ozenki

23

• Ahozko aurkezpena

- Prestatu ogibide-irudiak goianesan den bezala.- Jarri lehenengo txartela ikasleen

aurrean.- Ondoren galdetu ea zer den bada­

kiten. Inork ez badaki, irakasleak adie­raziko du esanahia -beharrezkoa jotze­kotan, doinua, mugimendua eta guztizbaliatuz-.- Tarjetari dagokion hitza esan on­

doren, bizpahiru aldiz errepikatuko dulehenengo irakasleak, gero talde osoaketa, azkenik, banaka batzuek.

Hitzak aurkeztu ahala, noizbehinkaatzera joko da, aurrez aurkeztutako tar­jeten izenak berrikusteko. Ez dago esanbeharrik ahozko aurkezpena idatzizkoa­rekin batera erabil litekeela.

2.1.1. Hiztegia harrera-mailan lantzen

Hona hemen aukeran bide batzuk:- Ogibide-tarjetak (• 2) arbelean ipi­

nifix-toc-en bidez.

~¡~5 6 87

esan ondoren, ikasleak izen horridagokion marrazkiaren zenbakiaesan behar du. Adibidez:

Irk.: Zerbitzarialk.: 1

Page 5: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

24 Ikusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri

- Banatu ogibide-tarjetak ikasleenartean. Hauek klasearen aurreantarjetak edukiz, Zein da harakina?galdetuko du irakasleak. Eseritadagoen ikasle batek Xabier esangodu, adibidez, aipatu ogibideari da-

gokion tarjeta duenaren izena ale­gia. Orduan Xabierrek bere tarje­tari buelta emango dio, erantzunaeman duenak asmatu duen ala ezkonproba dezan.

- Ogibide-tarjetak arbelean daude.Banatu izen-tarjetak ikasleen ar­tean. Hauek arbelera joan eta ego­kitu zaien hitza zein irudirekin batdatorren asmatu behar dute. Kon­probante gisa ikasleak izen-tarjetaribuelta emango dio atzekaldean iru­dian dagoen kode berbera idatzitadagoen ikusteko. Horrela balitz,honek asmatu dela adierazten du.Ez dago esan beharrik azterketa

gisa hemen aipaturiko bideren baterabil litekeela, beti ere harrera­-rnailan. Biderik errazena sail ho­netako bigarrena litzateke.

2.1.2. Hiztegia ekoizpen-mailan lantzenAurreko sailean azaldutako bidcak

ere erraz erabil daitezke, honetarako ro-

len truke zingle bat eginez, ikasleak ira­kaslearena hartuz hain zuzen. Horrega­tik hemen bi adibide besterik ez ditut ai­patuko.

- Irakasleak ogibide-tarjeten atzeanbeste aldean dagoen irudiari dago­kion hitza idazten du. Tarjeta guz­tiak bere eskuetan di tu eta ikasleenbegien bistan jarriko ditu banan­-banan. Hauek aurrean duten tar­jetari dagokion izena esango duteeta orduan irakasleak txartelaribuelta emango dio ikasleak ondoala gaizki erantzun duen ikus de­zan.

Page 6: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

Gai monografikoa

Adibidez:

Irk.:

25

Irk.:

7.1

Ik.: Zerbitzaria

ZERBITZARIA

- Ogibide-tarjetak:

Izen-tarjetak:

Ikasleek arbelera hurbilduz, irudieidagozkien izenak esan behar dituz­te. Konprobante gisa izen-tarjeteibuelta emango diete.

Bide horiek egokiak dira hiztegia ira­katsi eta ikasi den jakiteko. Baliabidehorien artean bat baino gehiago aukeradezake irakasleak ekoizpen-mailan hiz­tegia frogatzeko. Esaterako , irudia au­rrean duelarik zera eska diezaioke ira-

kasleak ikasleari: ldatzi irudi hakoitzaridagokion izena.

* * *Hemen proposatu ditudan ariketak

talde osoarekin egiteko moldatu baditu­gu ere, erraz egoki daitezkc taldearenerdiarekin eta talde txikietan egin ahalizateko, baita hinaka edo bakarka egite­ko ere. Esaterako, irakasleak taldekajartzen du ikasta\dea. Talde bakoitzariizen-tarjeta bilduma bana cmatcn zaio.

Page 7: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

26

Arbelean esegita daude ogibide-tarjetak.Lan honen eskakizunak kontuan hartu­rik , ogibide-tarjeteei dagozkien kodeakzenbaki handiz idazten ditu arbelean ira­kasleak dagozkien lekuan, denok ondoikusteko eran. Taldekideek , txandaka,egokitu zaien izenari zein irudi dagokionesan behar dute. Esaterako, okina 4.1tarjeta da. Konprobante gisa, ikasleakorain izen-tarjetari buelta emango diohan idatzitako kodea arbelekoarekin batdatorren ikusteko.

2.2. Multzoak

Sail honetan aditzak eta izenak ditugunagusi. Hemen ere zenbait irudi zingle-

Ikusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri

ren bidez badugu esaldien esanahia adie­razterik edo , nahiago baduzue, esanahi­ra hurbiltzerik. 2.1.ean esandako guz­tiak hemen ere aplikazioa izango luke.Hala ere, badago kasu honetan azpima­rratu edo nabarmentzea merezi duenzerbait. Burmuinak bere mugak ditu in­formazioa prozesatzerakoan. Dakigu­nez , ulergarria den informazioa erraza­go gogoratzen da ulergaitza baino. Ho­rregatik dabil burmuina berdintasun etaezberdintasunen bila, informazioa sail­katu nahian. Eroso eta eraginkorragoabait da bere lana horrela.

Honako hau da gure adibidea:

r-----------Abereen etekinak-----------~

1. Landan laguntzeko.3. Etxea defendatzeko.5. Zamak eramateko.7. Oinetako eta poltsak egiteko.

2. Kirolak egiteko.4. Artzainari laguntzeko.6. Jantziak egiteko.8. Janaria emateko.

Adibidea zortzi esaldik osatzen badu­te ere, bost aditz besterik ez dugu. Be­raz, aditz berbera duten esaldiak mul­tzotan elkartuz gero, ikasleari lanagehiago erraztuko diogu esaldiak banan-

-banan aurkezten badizkiogu baino. Ho­rregatik egin ditugu zortzi esalditakomultzo horretan bost azpimultzo (ikus• 3).

!§:¡¡..--- -

•3

Page 8: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

Gai monografikoa

2.3. Testua

Oraingoan testu batetik abiatukogara. Testu idatzia, lehen esan bezala,hiztegi-iturri nabarmenetariko bat dugu.Gipuzkoa: gure lurraldea testua irakurri

ahala, esanahia adierazteko lagungarridaitezkeen baliabide guztiak -mugi­mendua, soinua, irudia ... - erabili. Iru­di bakoitzaren alboan zenbaki bana ipini(ikus • 4).

27

3

1 L1

~--~~~~~-~--.

16

12

,,,,,,,,,,,,,,,,\\

l',,CS8

i' ~1.~• ' \ \ 1 o '

----- , 1 ¡11

l~------·-1~ #¡_rvlíf?17

•4

Page 9: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

28 lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri

Gipuzkoa: gure lurraldea

• Gure lurraldea Gipuzkoa da. Espainiako iparraldean eta Frantziako hegoaldean ko­katurik dago. Bere inguruko lurraldeak Bizkaia, Lapurdi, Nafarroa eta Araba dira.Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Benafarrak osatzen duteEuskadi edo Euskalerria.

• Gure Gipuzkoa txikia eta menditsua da. lparraldetik Kantauriitsasoak mugatzen du.• Nahiko euritsua da, batez ere udazken eta neguan. Klima biguina du: ez du bero

handirik egiten, ezeta hotz handirik ere.• Mendi asko dago Gipuzkoan. Garrantzitsuenak: Arantzazu eta Ara lar mendi-kateak

dira.• Badago ibairik ere: Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba. lbai motzak

dira, baina ur asko dute

• Gipuzkoako kostaldean arrantzale-herriak dira: Hondarribia, Pasaia, Orio, Getariaeta Mutriku bezala. Honako arrain hauek harrapatzen dituzte: xardina, antxoa, bixi­gua, hegamotza, legatza eta abar.

• Gipuzkoako lurrak ezdira errazak nekazaritzarako, menditsuak bait dira. Gehienbatpatatak, artoa, babarrunak, eta barazki eta sagarra egiten dira.

• Gure lurretan belar asko dago, eta oso ona gainera aziendentzat. Batez ere ardiaketa behiak hazten dira, baita zenbait zaldi ere.

ltsasertzeko eta landetako herriak

2.3.1. Hitz-mailan

2.1.ean jorraturiko bideetatik jo dai­teke. Orain, aldiz, bakarka aritzekoonuragarria izan daitekeen ariketa azal­duko dut.

Banatu ikasleei • 5 materiala, txartel­txoak ebaki ditzaten. Txartel bakoitza­ren barman datorren zenbakia ere ebakibehar dute, eta ebakitako zenbakia txar­telaren atzean idatzi. Orain, • 4 mate­riala aurrean izanik , bi ariketa egingo di­tuzte , bata hartzaile-mailan eta ekoizpe­nekoan bestea.

a) Hartzaile-mailanIkasleak mahai gainean jarri behar

di tu txarteltxoak hitzak idatzirik daudenaldetik. Orain • 4ean hitz horiei dagoz­kien zenbakiak asmatu behar ditu.

b) Ekoizpen-mailanOraingoan alderantziz, hau da, txar­

teltxoak zenbakia duten aldetik ipinita,zenbaki horiei dagozkien hitzak asmatubehar ditu. Horretarako txarteltxoanagertzen den zenbakiari • 4ean dago­kion irudiari begiratu behar dio lehenbi­zi, gero hitza esan eta, azkenik, txartela­ri buelta eman, erantzuna egiaztatzeko.

Page 10: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

'Gai monografikoa 29

11

:.s-i1

f1

¡i'.t

M\.IGA

¡11

l~111

1• 1

A-~íl::Mf- \.\€QQ..IA:\í

111tJ ff,.-u;A; :ll>11

-,­'1! fÓ

Hemen azalduko dudana ezagunadugu zeharo, ohizko galderak besterikez bait dira. Mota honetako galderekkritika latzak jaso dituzte, batez ereikuspegi funtzionaletik abiatu direnen­gandik. Besteak beste, honako hauek di­tugu serioenak: oso lan artifiziala dela,hizkuntza ez dela horrela inoiz erabil­tzen, irakurmenaren eta honen azpitre­betasunen kaltetan gertatzen direla etaez dutela ulermena neurtzen. Aipatu di-

11

i'F

1

11

i~11

'l"j',...,,..1!

2.3.2. Esaldi-mailan

•5

tugun kritikek badute beren funtsa, neu­rri handi batean behintzat, zeren lehenJan asko horretara bakarrik mugatzenbait zen. Baina hori horrela izanik ere,zilegi deritzogu ohizko prozedura horizenbait kasutan, testuak une honetanhelburuak diren eduki kulturalak zeineduki linguistikoak dituenean alegia.Auzi honetan bat nator Poter eta Ro­herts-ekin (1981). Ikuspegi Naturalarenjarraitzaileek askotan egiten dute hori.Murgil-programa batean sarturik da­goen eskolumeari maíz egiten zaizkio

Page 11: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

30

antzeko galderak eduki kulturalak ikasidituen jakiteko. Helduen kasuan ere ba­ditugu murgil-programak, non helduakhizkuntzaz aparte eduki kultural batzukikasi behar bait ditu. Esan dut, kasuhauetaz aparte, testuak helburu direnhizkuntz edukiak dituenean ere egokiairuditzen zaidala prozedura hori. Badi­rudi ikuspegi funtzionalak errealitateaeta ikas-egoera nahasten dituela batzue­tan. Argi dago kontuan hartu behar du­gula ikuspegi honek azpimarratutakozenbait gauza. Egia da ikasgelak, hiz­kuntzaz baliatuz, errealitatean ematendiren jokaerak isladatu beharko lituz-

Ikusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri

keela ahal den neurrian, eta geru etagehiago ikasprozesua aurrera joan aha­la, erantsiko nuke. Ukaezina da irakas­kuntzak errealitatetik gertu egon beharduela. Hala ere, guzti hau horrela iza­nik, ez da ahaztu behar ikaslea hizkuntzaikasten ari dela eta zenbait mementutanhelburu diren eduki linguistikoak, bate­tik , irakatsi eta, bestetik, neurtu eginbeharko ditugula.

Ohizko galderak ez dira egokiak uler­tu dela frogatzeko diote askok. Eta ezdute arrazoirik falta. Bestela, ikus deza­gun honako adibide hau:

Lurzipeta egon arren, ondo zerpetatu zuen plankeritak keritaka. Plankeritak hori zer­petatzen zuen bitartean, keriplanta, berriz, mafortika baten azpian lotiatotu zen, tasin­da, ezer zerpetatu gabe.• Nola zegoken plankerita? (Lurzipeta)• Nola zerpetatu zuen plankeritak keritaka? (Ondo)• Zer zerpetatu zuen plankeritak? (Keritaka)

Tutik ere ulertu gabe (asmatutako tes­tu hori, euskara ez bait da) eta inolakozailtasunik gabe erantzun geniezaiekegaldera guztiei. Beste hainbeste gertadaiteke hain erabiliak diren ohizko gal­derekin.

Nola saihestu arrisku hori? Artikuluhonetan irudiaren rolari buruz ari naiz.Zailtasun hori, besteak beste, elementuez-linguistikoen bidez gaindi dezakegu,eta irudia oso lagungarri gerta dakiguke,irudia elementu ez-linguistikoa bait da.

Eta azken ohar bat: ohizko galderekhiztegia lantzeko bide ematen digute.Hala ere, prozedura hori baliabide batbesterik ez da, ez gehiago ez eta gutxiagoere, ondorengo lerrootan ikusiko dugunbezala.

Banatu ikasleei materiala (ikus • 6).Esaiezu txartelak mozteko. Gero pun­

tuzko marran tolestu idatzita dagoena bialdeetatik ikusteko moduan. Azkenik,erantsi bi zatiak barnekaldetik kolaz.Honez gero materiala prest dago. Orainikasleek, txarteltxoak zenbakia duten al­dea bistan mahai gainean ipinita, eran­tzunak emango dituzte. Erantzun batematen den bakoitzean, txartelari bueltaemango zaio. Ongi erantzun badu, txar­tela.horrela utziko du, zenbakirik ez da­goen aldetik. Alderantziz, gaizki eran­tzuten bada, berriro ere buelta emangozaio txartelari beste txartelekin jarrai­tzeko, noizbehinka asmatu ez diren txar­teletara joz, harik eta txartel guztieibuelta eman arte.

Page 12: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

Gai monografikoa

~. .ttoi.ircv d¡"'- E,.,_ ~: l<fu"'-', B•""'f''ca., :lw.eroo,l..<Qd.l .fleto ~\.Ú i<At~ - »: 1 e;.; u,'1:~a r eil; (Á.a..ú:•.J ~

l"liQ. oso..~e~ clute"'1

~ ~~ CU(...ev. f'ÍC\ ect..e.Q.U ~ 1 ~ rr o .1

1__......,L( 'o. tt-cA \Mt''lll tllh\Á~

,; . l\IO(..Al.(0A ole;¡.... /Y\1'1Xl l

&\~\l..h.4)CA'. ~ J 1

W.¡:R~ ~eY\ /$J¡ f Ko.."'I t-o..v r ~ tb<\.Soo. ¡..<. ·

1...:Frro..J:l. ~"' ? '\,./ :

~l.LoA ele..~U.C'\ÁÑC1. ~

'{. ~E.il\/"n:V cit..'n;,G,·p11..ei..<.o~c'~'f""ui..<o.Arl" a. lcU.tM.<.. '.

l111

A-1, .SÜLAKOA. ole;.

6.¡pu.'}. ti.o CA ¡..(Ot.<:~'""""()., ?

31

•6

Page 13: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

32

.l•..i•..i. Uoze-prozedura

Ariketa hau egin ahal izateko, irakas­leak zenbait ikutu eman behar dio tes­tuari. Nahi ditugun hitzak-lehen landu

Ikusizko irudiak hiztegia ·irakasteko ·1agungarri

den hiztegia , esaterako-e- kcrrdu , 10uidl1ikusten den bezala, eta haien partez iru­di-estimuluak jartzen dira. lkasleeneginbeharra testua osatzea da.

Osatu testua. Horretarako, kontuan hartu testuko hutsunetan dijoazen irudiak(ikus • 7). Erantzunak testuan bertan eman beharrean, erantzun-orrian idatzi (ikus• 7).

Gipuzkoa: gure lurraldea

• Gure lurraldea Gipuzkoa da. Espainiako ... (1) eta Frantziako ... (2) kokaturik dago.Bere inguruko lurraldeak ... (3) dira .... (4) osatzen dute Euskadi edo Euskalerria.

• Gure Gipuzkoa ... (5) eta... (6) da. lparraldetik ... (7) mugatzen du.• Nahiko ... (8) da, batez ere...(9). Klima ... (10) du: ez du bero handirik egiten, ez eta

hotz handirik ere.• Mendi asko dago Gipuzkoan. Garrantzitsuenak: Arantzazu eta Aralar ... (11) dira.• Badago ... (12) ere: Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba. lbai. .. (13)

dira, baina ur asko dute.

• Gipuzkoako kostaldean ... (14) badira: Hondarribia, Pasaia, Orio, Getaria eta Mutri­ku bezala. Honako ... (15) hauek harrapatzen dituzte: xardina, antxoa, bixigua, he­gamotza, legatza eta abar.

• Gipuzkoako /urrak ez dira errazak... (16), menditsuak bait dira. Gehienbat patatak,artoa, babarrunak, eta barazki eta sagarra egiten dira.

• Gure lurretan ... (17) asko dago, eta oso ona gainera aziendentzat. Batez ere ardiaketa behiak hazten dira, baita zenbait zaldi ere.

ltsasertzeko eta landetako herriak

2.4. Azarezko elkarketak

Ariketa hau banaka egin daitekeenarren , oso egokia da taldeka egiteko.Taldeak eratu ondoren irakasleak irudi­-multzo bana emango dio talde bakoitza­ri , hiztegia ikasteko erabili diren irudiguztiak edo batzuk bakarrik aukeratuz.

Taldeek eman zaizkien irudiak erabi­liz tcstua(k) sortu behar dute/dituzte.Lan hau guztiz librea izan daiteke. Nahiizanez gero , arauak muga daitezke , aldi­ko irudi jakin batzuk bakarrik erabiliz,

esaterako. Lana amaitu eta gero interes­garria da talde ezberdinen lanaren berriematea.

* * *Eskaini ditugun ariketak hiztegia ikasi

eta finkatzeko pausu bat dira. Zenbaite­tan hitz soilekin lan egin dugu -testuabatzuetan abiapuntuada , besteetan hel­muga; baita ere, ahiapuntua eta helmu­ga aldi berean zenbaitetan-. Hitz soile­kin ez ezik , esaldi eta 'testu-rnailan ereJan egiteko zenbait iradokizun azaldudugu.

Page 14: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

Gai monografikoa 33

Erantzun-orria-----

rír1. '~ 1 ·--------L_~ t-------------------------- -----l

I .i , é;:fj-·1~-~iv··----- ··----------------11 '· ~-, -t~-------~-:~-~:-~~~~--~=~~--=~-----__-------- 1

<:: 1 ----1i:: '.~------·-·t·-------··----------------------------------· ··- -- ,1

¡....'. 'J . ---- -1 ---\ .~;;;; ~0\-----1-----------------------------_ _j'19.

-'-"-"' 1f' ----------rl--~---fiO -- -1---------------- ----------·-·--·- 11 1 ·------¡

i 1o. • • 1¡

¡----- ----- ~ i: 11 . /0\'<\ - i ---- ...--- --------------------------------------- 1

11 ~ /-· -t-- -···············----··.····=----~-¡!i- - ~----~ 1r4.)·__,QluQ-e ·j--------- --~::~--------=-~~=-~~=--------------~i . - ~-- . -·----· -~s. ~--·-1 ·--· ·······-····-·--·-- · ¡

166 ~-i- ---·--·------------17. -~ ,f ~\;;~~~~-~~:i-.··-·--------- ---------··-----------

--- ---•7

1

Page 15: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

34

3. MATERIALEI ETEKINAATERA

Hiztegia landu ondoren , komenigarriizango da, noizbehinka bederen, bero­rren berziklatze edo birpasa ziurtatzea.Hori era askotan egin liteke. Hona he­men bi iradokizun.

3.1. Talde osoarekin

Ariketetan erabilitako izen-tarjetakegoki sailkaturik artxibategi batean ipi­ni. Alfabetoaren araberako sailkapena,hitz-kategorien araberakoa ... Hori gureesku <lago. Zapata-kaxa batek balio duartxibategi merke bat eratzeko. Kur­tsoan zehar, aldizka, ikasleek tarjeta batedo banaka batzuk hartu eta, horretazbaliatuz, zerbait egin behar dute besteikasleen aurrean; hala nola: asmatutakoistorio bat irakurri; istorio enigmatikobat sortu, non ikasleak aukeratutakoizena(k) aipatu gabe bere lana burutzenbait du, klaseko gainerakoek hitz enig-

Ikusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri

matikoak asma ditzaten; mimoa; hitzabeste ikasle batí bizkarrean diktatu,behatzez baliatuz eta bizkarra arbelabailitzan, arbelarena egiten duenak hi­tza asma dezan (asmatu eta gero zerbaitegiteko eskatu genezake: esaldi batzuk,antzeztu ... ).

3.2. Banakako lana

Txartel txikiak oso egokiak <lira lanhonetarako.

- Sartu materialak sobreetan beha­rrezko argibideekin batera eta bar­neko txartelen kodea azalean idatzi.Adibidez: ITD Hitzak QTIEsaldiak !ID Cloze-ariketak.Kodeaz aparte, aipatu kategorieikolore bana eman lekieke, hitzakkategoriari txartel urdinak, esal­diak kategoriari txartel txuriaketab.

- Materialak gordetzen diren tokiankontrol-orri bat jarri horman.

Jkasleak 4.1 4.2 4.3 5.1 5.2 6.1 6.2 6.3 6.4 7.1 7.2

Norberak nahi duenean egin dezakeariketa horien birpasa, beste egitekorikez duenean kasu. Kontrol gisa ikasleakeginiko ariketari dagokion lekuan guru­tze bat ipin lezake kontrol-orrian.

4. AZKEN OHARRAK

lkusizko irudiak hiztegia irakasteko la­gungarri izenburua darama artikulu ho­nek. Bertan esan dudanez, hitz askoren

Page 16: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

Gai monografikoa

eduki semantikoan, besteak beste, al­derdi bisualarekin egiten dugu topo. Ar­tikulu hau, hain zuzen, alderdi hori hus­tiratzera mugatu da. Izen konkretu etaadjektibo askok bide ematen dute iku­sizko modalitatea lantzeko. Adjekti­boak landu nahi dituzten ariketetan be­reizgarri bat erabil liteke: tarjetaren on­doan izartxo bat, esaterako. Horrela, ze­rua ikusten deneko tarjetak besteak bes­te «zerua palita da», «zeru ederra dugugaur» edo «zeru palita» lantzeko bideemango luke. Baina, ikusizko irudiazgain, esanahia adierazteko egokiak di­ren beste teknikak ere erabili beharkogenituzke, hitzaren zirrara haundiagoabait litzateke. Goiko adibidearekin ja­rraitzeagatik, mugimendu fisiko sinplebat -behatzak estutu eta ezpainak estu­tu eta luzatuz egiten den zeinu bat- pa­lita hitzaren esanahiaren adierazgarri li­tzateke zeharo. Beste hainbeste gerta­tzen da aditz eta adberbio askorekin.Denok dakigu zein egokia den ekintza fi­sikoa aditzaren esanahia adierazteko.Beraz, lorterrazak diren ikusizko irudiezbaliatzeak ez du esan nahi beste baliabi­deak baztertu behar ditugunik , guztiz al­derantziz baizik.

Ni ez naiz gauza marrazkiak egiteko ,esango du batek baino gehiagok. Halaere, marrazkiek ez dute oso-osoak zer­tan izan beharrik , irudi kaxkarrak nahi­ko izan bait daitezke bisualizazioen pro­zesuak ahalbideratzeko. Gainera, horditugu geure esku beste irtenbideak;hala nola, mugimendu fisikoaz balia­tzea, ikasleak berak ... Hauen laguntzaoso onuragarria dateke argazki eta ma­rrazki-bildumak osatzeko orduan. Hordugu alor honetan geure burua jaztekoaukera ere (ikus Habeko Mik-eko «rna­rrazkiari beldurrik ez» izeneko artikulu-

35

-bilduma). Ekinaren poderioz, ia ozto­porik gabe , bapateko irudiak sortzekogai izango gara eta lana ekonomikoasuertatuko zaigu.

Hiztegiaren auzian ikasleak erne etaaktibo egon behar du. Hori da hain zu­zen ariketa hauetan bultzatu nahi izanduguna, norbera bere kabuz aritzeko au­kerak eskainiz. Ikasleak ariketak eginorduko daki lortu duen emaitzaren be­rri, kontrol hau ariketaren baitan baitdago. Gustara aritu da, eta esandako ja­rrerek ikasteko posibilitateak areagotuegingo dituzte ezbairik gabe.

Beharrezkoa dugu irakasleok hiztegi­-alorrean ikasleak aurki ditzakeen zail­tasunak aurrikusten saiatu eta honi au­rre emateko moduak bilatzea. Gure egi­tekoa da irakatsi beharreko hitzen au­rrean estrategia egokiak aukeratzea.

Artikulu honetan estrategia bat beste­rik ez dugu ikutu, estrategia ez-linguisti­koa, ikusizko irudiaz baliatzen dena,alegia. Argi dago ikasleak irudi linguisti­koez, hots, hitzez, baliatzeko ikasi beharduela testu batetik csanahia ateratzekogauza izango bada. Beraz, sustraikide ,testuinguru, hitzen osagaiak (aurrizki ,atzizki ... ) eta abar hustiratzen ikasibehar du. Baina honekin batera hizkun­tzaz kanpoko irudiak ezinbestekoak di­tugu hizkuntza barneratzeko, askotari­ko erreferentziaz horniturik geure bai­tan, Frederick Seidel-ek dioen bezala,errealitate bizi bihur dadin.

«Hitzen indarra ezagutzen dut.Hutsa da!Eroritako lore-orria dantzariaren oin­pean.Baina gizakiaren ariman, haren ezpai­netan,haren hczurretan ... »

Stevick-ek (1986, 18. or.) aipatua.

Page 17: lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri · kor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi di tugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara

36 Ikusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri

AIPAMENAK

HABE: «Marrazkiari beldurrik ez» In: Habe­ko Mik . 16-24. zcnb.

HuALDE, J. l. (1987): «Kanadako murgiltzeprograrnak» In: Zutabe, 13. zenb.

KRASHEN,S. D.; TERRELL,T. D. (1983): TheNatural Approach. Language Acquisitionin the Classroom, Oxford/S. Feo., Perga­mon/ Alemany Press, 191 or.

PüRTER, D.; ROBERTS,J. (1981): «Authenticlistening activities» In: ELT Journal, 36.

bol., l. zenb.. 37-47 orr. (Euskaraz argita­ratua: Zutabe, 13. zcnb.).

SwAN,M.;WALTER,C. (1984): The Cambrid­ge English Course. Teacher'sBook 1, Cam­bridge, Cambridge University Press, 184or.

STEVICK,E. W. (1986): lmagesand Options inthe Language Classroom, Cambridge,Cambridge University Press, 177 or.

IMAGENES VISUALES: APOYO PARA LA ENSEÑANZA DEL VOCABULARIO

Si importante es la cuestión de qué términos de­ben enseñarse, no lo es menos el tema metodológi­co. Este artículo aborda esto último, precisamente,y lo hace desde una perspectiva singular: los méto­dos sensoriales. De sobra es conocida la importanciaque juegan los sentidos en nuestro conocimeinto delmundo. Sin embargo, con frecuencia se ha olvidadoesto en la enseñanza. El autor manifiesta que mu-

chas palabras se cargarán de un verdadero conteni­do semántico siempre y cuando intervengan los sen­tidos en el aprendizaje de las mismas. Aunque la im­pronta del aprendizaje será tanto mayor cuanto mássentidos se pongan en juego, el artículo se limita aproponer una serie de ideas para trabajar con imáge­nes visuales.

VISUAL AIDS AS A SUPPORT FOR VOCABULARY TEACHING

No less importantthan the issueofwhattermsought to be taught is the question of methodolo­gy. The present article deals with the latter pro­blem from the particular perspective of sensorymethods. The important role ofthe sensesin ourknowledge of the world is well known. Howeverthis has often been forgotten in teaching. The

author claims that many lexical items take onreal semantic content only when the sensesareinvolved in their acquisition. Although the im­print created during learning will be the strongerthe more senses are brought into play, the arti­cle's scope is restricted to proposing a numberof ideas for working with visual aids.

IMAGES VISUELLES: SUPPORT POUR L'ENSEIGNEMENT DE VOCABULAIRE

Si la question de quels sont les termes á enseignerest importante, celle de la méthodologie ne l'est pasmoins. Cet article aborde justement ce dernier point,et il le fait depuis une perspective singuliére: les mé­thodes sensorielles. L 'importance du ró/e des sensdans no/re connaissance du monde est largement co11-111Je.Cependant, ce fait a été [réquement oublié dans

Fenseignement, L 'uuteur affirme que beaucoup deparo/es seront chargées d'un vrai contenu sémanti­que, lorsque les sens interviendront dans !eur appren­tissage. Bien que l'empreinte de l'apprentissage seradautant plus grande qu'un plus grand nombre desens y particeperont, l'orticle se limite á proposer 1111serie didées pour travailler avec des images visuellcs.