Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua....

16

Transcript of Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua....

Page 1: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari
Page 2: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

2

178. zenb. 2013ko uztaila

Literaturaren balioa bakea eszenaratzeko saioan

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.379. zenbakiarekin banatua, 2013ko uztailaren 28an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Literatura eta memoria gaia hartu dugu hizpide. Alegia, gatazka politikoarenmemoria, fikzioaren bidez islatua. Hainbat premisetatik abiatu dugu mahai-ingurua.

Gatazkaren gainean jardutean zertaz ari gara, baina? Horra premisa bat. Eta halaxe jalgidira ere hitzak, gaia poliedrikoa baita, euskal gatazka islatzen duten nobelak antzo. Gaiakertz dezente dauka. Zorrotzak batzuk eta kamutsak bestetzuk. “Literaturak lagundudezake gatazka gainditzen?” galdera izan da solasaldiaren ardatza. Galderak, baina,Tzvetan Tódorov-en aipu hau dauka berarekin: “Gatazkak edo gerra zibilak bizi izandiren gizarteetan literaturak lagundu dezake egoera gainditzen, eskubide unibertsalakaldarrikatuz. Dikotomiak agertuz (manikeismoaren bitartez, esaterako) gorrotoakirautea lortzen da. Horregatik, kultura heldu batek egoera horretan gertatutakoa azaldezake, baina betiere ikuspuntu gizatiar batetik”. “Gizatiar”, “gatazka” eta honeksorrarazitako “trauma” hitzen bueltan aritu gara.

� Egilea: Mikel AsurmendiArgazkiak: Dani Blanco

Literaturak lagundu dezake gatazka gainditzen?

JUANJO OLASAGARRE: Literatura konprometituadeituak balio badu gizartea aldatzeko, “literatu-rak laguntzen ahal du gatazka gainditzen?” galdedezakegu. Neurri batean, bai. Alegia, errealitateaislatzeko edo sinbolizatzeko balio duen neurrian,literaturak gatazka islatu edo sinbolizatu dezake.Hala ere, politikak [politikariak] gainditu behardu gatazka. Eta nire susmoa da –krisi garaiangaudelako edo ETAren bukaera gertatu zenbezala gertu delako–, ez ote zaien hori eskatzenari beste izate edo entitate batzuei. Bakea edota

“trauma” delakoa antzezteko, politikari eskatubeharko litzaiokeen hainbat gauza literaturarieskatzen ari ote zaion zalantza daukat. Traumaantzeztea aipatu dut. Hori da gakoa, niretzat. NikHego Afrikan ikasi nuen gatazkaren gainditzea,traumaren gainditzea, hein batean antzeztubehar dela. Antzezpen horretan literaturak baduzeresana, baina konponbidea ez da literaturare-na, arazoaren konponbidea politikarena da.

IRATXE RETOLAZA: Literatura errealitateariaurre egiteko espazio aproposa izan daiteke, neu-rri batean. Hau da, besteen esperientzien berri

Page 3: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

3

Literatura eta memoria / Mahai-ingurua

izateko, eta besteen lekuan jartzeko. Literaturagogoeta egiteko lekua da. Baina horretarako ezda nahikoa literatura, oso garrantzitsua da testuanola sozializatzen den, eta uneon euskal literatu-raren testuak sozializatzean egiten diren gogoe-tak eta irakurketak –testu literarioen interpreta-zio asko– instituzioen eta alderdi politikoenlogikatik egiten da. Hori oso arriskutsua da. Hauda, egon daitezkeen dikotomiak –esparru politi-koaren hizkuntza kodeak eta abar– haustekoaukerak erabiltzen ditugu testu literarioan. Lite-raturak gaia sozializatzeko ematen dituen auke-rak hausten dira modu horretara. Nobela bateanETAko kidea agertu, eta ondorioz ETAren aldeedo kontra izan behar duzu. Nobela horretanbeste gai asko daude. Hau da, esparru politikoa-ren diskurtsoak jaten ditu neurri batean literatu-rak –eta kulturak oro har– sor ditzakeen besteharremanak, beste kode eta dinamika batzuk.

MIKEL AYERBE. Duela hamar urte, beharbada,ez zen “Literaturak lagundu dezake gatazka gain-ditzen?” galdera planteatzen. Orduan, “lagundulezake ulertzen” galdetzen zen agian. Beraz, lite-raturak politikak edo kazetaritzak ekartzen ezduen beste zerbait ekar dekaze? Bai. Literaturakahalbidetzen du gai batzuk jorratzea, ideologiko-

ki bat ez datozen pertsonaiak sartuz jokoan, etahartara, imajinatzen ez dituzun pertsonaiak edogaiak topatzea. Kontua galderak eragitea etaondorioak ateratzea da. Nik egun baikorretanIban Zalduak Ese idioma raro y poderoso saiakeranesaten duenarekin bat egiten dut. Hau da, lagun-du egiten du, dosi homeopatikoetan bada ere.Gero, komeni da hau gogoratzea: gatazkariburuzko 70eko gizartearen ikuspegia eta egun-goa ez dira berdinak, eta gatazkaren isla 80ko,90eko eta 2000ko literaturan ere ez.

Tódorovek “kultura heldu batek gatazka garaiangertatutakoa azal dezake, baina betiere ikuspuntugizatiar batetik” dio.I. RETOLAZA: Ayerbek esandakoaren harian, arobaten amaieran gaude, baina bakoitzak gatazkamodu ezberdinean bizi du, eta amaiera ere bakoi-tzak modu ezberdinez bizi du. Tódorov-en aipuahizpide: ez zait iruditu “hitzarmena” lortzekozorian gaudenik. Literaturak lagundu dezake,baina euskal literaturaren barruan dauden komu-nitateak, gatazkan inplikatuak daudenak, gutxibatzuk baino ez dira. Literaturaren eragina urriada, eta gainera, norabide bakarrean gertatzen da.Itzultzen den neurrian eragin leku bat du, bainaitzultzen ez bada? Adibidez, 1936ko gerrari

Hurrenez hurren, Juanjo Olasagarre, Iratxe Retolaza eta Mikel Ayerbe, ARGIAko egoitzan.

Page 4: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

4

178. zenb. 2013ko uztaila

(Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturarengenero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia,kronika. Euskal gatazkari erreferentzia egiten diotenbi nobela idatzi ditu: Ezinezko maletak (Susa, 2004)eta T (Alberdania, 2008). Hego Afrikan egon zen aldibatez, eta Mandelaren Afrika kronika liburua (Susa,1998) da haren lekuko. Idazlea. Volgako Batelariakblog literarioaren partaidea da. Euskal prentsan zuta-begile da. Besteak beste, ARGIAn iraganean, Deiangaur egun. Hizkuntza Eskolako Euskara irakaslea.

� JUANJO OLASAGARRE MENDINUETAHizkuntza Eskolako Euskara irakaslea eta idazlea

(Donostia, 1977). Euskal Filologian lizentziaduna. EHUneta USCn Doktorego ikasketak egiten dihardu literatu-raren alorrean. EHUko Euskal Hizkuntza eta Komuni-kazioa saileko irakaslea da. 90eko hamarkadakonarratiba: literatur kritika (Labayru, 2000), Malkoenmintzoa. Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza(Utriusque Vasconiae, 2002) dira bere liburuak. Egungoeuskal nobelaren historia (EHU, 2007) koordinatu du.Egunkari eta aldizkarietako kolaboratzaile, batik bat li-teratur kritikaren esparruan.

� IRATXE RETOLAZA GUTIERREZEHUko irakaslea eta literatur kritikaria

M a h a i k i d e a k

buruzko nobelak: frankistak eta komunistakelkar ulertzen zuten kode batean aritzen ziren,eta elkarri eragiten zioten literatur sistemabatean. Gaur egun, euskal literaturan sortzenditugun testuek soilik eragiten dute gatazkandauden komunitateetako alde batean.

J. OLASAGARRE: Alegia, esaterako, Madrilgobiktima bati ez dio eragiten. Gerra zibilarenondoren, oroimenari buruz ari naiz orain, sub-jektu berri bat sortu zen. Frankismoak berejatorria legitimatu zuen bere literaturaren

bidez. Orduan, nolabait, gauzak egiteko modualegitimatu zen Francok irabazi zuelako. Hemenez da hori gertatu, eta ez da gertatuko aldebatek ez duelako bestea gainditu. Badirudiimpasse egoeran gaudela. Ez dakigu nola gaindi-tuko den egoera politikoa. Integratuko al dagatazkaren alde bat dagoen status quoan? Nireustez, ez da subjektu politiko berri bat sortuko,irentsia geratuko da. Ez dago adostasunik. Nikulertzen dut zuk diozuna [Retolazari], bainaalde batena soilik kontatzen bada, beste batzueiez zaie hori interesatzen. Beharbada gure litera-

Page 5: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

turan gutxitan agertzen da ETAren biktima,bizkartzainak daramatzatenenak.

I. RETOLAZA: Ez naiz horren ados horrekin.

M. AYERBE: Garaiak aldatzen doaz. Egun ETAzhitz egitea askoz errazagoa da duela hamabosturte baino. Hori aldatzen ari den seinalea litera-turan ageri da. 70eko nobeletan, gehienbat, per-tsona bat borroka armatuan inplikatu izanarenjustifikazio etiko eta morala agertzen zen. Aldiz,literatura garatuz joan den heinean, biktimen

esparrua aldatzen joan da. 90etik aurrera, gaieta-ko bat ez da biktimarena, borreroaren rola ager-tzen da gehiago. Ezin dugu ahaztu espainolezidatzi den literatura ere, horiek gehiago arduratudira –gurean hutsune izan den neurrian– ETAki-deaz. ETAkidearen irudia gehiago karikarizatuda liburu espainoletan euskaldunetan baino.

I. RETOLAZA: Nola gerta. Jokin Muñozen Bizialon, ETAkidearen karikaturizazioa badago.

J. OLASAGARRE: Ez dut uste karikaturizazioadenik. Gatazkak subjektu traumatikoa sortu du,eta neurri batean subjektu hori narratzen da. Car-los (Atxagaren Gizona bere bakardadean) tipo hautsibat da. Muñozen Bizia loko azken ipuinean, nola-bait, badirudi errealismoa ez dela nahikoa narra-tzeko, beraz, badago desegokitze bat, deslokaliza-tze bat trauma kontatzeko. Barrutia, T nobelakoprotagonista (nire nobelaz ari naiz eta barka) hala-koxea da. Beste gauza bat da nobela onak direnedo ez. Muñozen pertsonaia exageratua dela? Zen-tzu horretan, gatazkak sortu du pertsonaia ero bat.Ohar bat: Barrutia ez da ETAko militantea.

M. AYERBE: Salbuespena da. Euskal literaturangehien landu dena trasuntoa da. ETAko militan-tearen nondik norakoa kontatzeko modua, Exki-xutik hasita [Txillardegiren nobela]. Nik espainolliteratura aipatzean, adibidez, El Lobo pertsonaia-ren bidez, espainola kontsumoko artera hurbil-tzen dela esan nahi dut. Horiek nituen gogoankarikaturizazioa aipatzean. Batetik euskaldun ez-jakina dago, eta bestetik konbikzio oso argiakdituena. Euskal idazleek horren motibazioak bila-tzen dituzte. ETAkidea erabakiak hartzerakoanzalantzan dago. Soinujolearen semeako protagonista[Atxagaren nobelako Joseba] ETAn sartzeko era-bakian eromen puntu bat dago, inork ez daki zer-gatik erabakitzen duen. Hori nobela askotan dago.

I. RETOLAZA: Horregatik, euskal gatazkaz hitzegitean, ETAkideak bakarrik aipatzen ote dirennago. ETAren biktimaren ahots hori eta ETAki-deak askotan agertzen dira mamu bat dagoelako.

5

Literatura eta memoria / Mahai-ingurua

(Azpeitia, 1980). Literatur Teorian eta Literatura Kon-paratuan (UB) eta Euskal Filologian (EHU) lizentziatuada eta egun, Gasteizko Letren Fakultatean dihardueuskal literaturako eskolak ematen. Gerra Zibilareneta egungo gatazka sozio-politikoen inguruko ipuinakbiltzen dituen Our Wars: Short Fiction on BasqueConflicts (CBS, 2012) apailatu du eta Euskal NarratibaGaraikidea: Katalogo bat (Etxepare Euskal Institutua,2012) egilea ere bada. Berria egunkarian literatur kri-tikari lanak eginikoa da.

� MIKEL AYERBE SUDUPE EHUko irakaslea eta literatur kritikaria

Page 6: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

6

178. zenb. 2013ko uztaila

Pertsonaia kolektiboa da, komunitate baten isla,eromen puntua duena. Gaur bilakaera batenkontaketa ageri da (A. Lertxundiren Etxeko hau-tsan) eta (I. Bordaren Boga bogan) pertsonaiakgizatiarragoak dira, baina oso estigmatizatuakdaude, komunitatea homogeneoa balitz bezala,komunitate hori ezker abertzalea balitz bezala.Martutenen [Saizarbitoriaren nobela] askotanagertzen da. Familia baten posizioa balitz bezala,batzuetan iruditzen zait pertsonaia kolektiboasortu dela hau adierazteko: ezker abertzalea ber-din ETA. Euskal nobelak esparru politikoarendiskurtsotik eginak ote diren nago. Eroarena bat-batean agertzen da, testuinguru batetik aterakobalitz bezala, baina, badirudi subjektu hori ezdela erabakia hartzen duena.

M. AYERBE: Justifikazio bat bilatzen da. ETAnsartzeko aitaren parte-hartzea kontatu behar danolabait. Soinujolearen semean ez da kontatzenETAkideak noiz hartu duen erabakia. Baina Soi-nujolearen semearen aldean, Muñozen Antzararenbidean nobelan badago subjektuaren bilakaera;Martutenen ere bai. Juliaren bilakaera ageri da, etagero urruntzen da, badago garapen bat.

I. RETOLAZA: Baina bi posibilitate daude hor:gaitzesten dut edo miresten dut. Dikotomiahorretan, orokorrean, pertsonaiena da jarrera.Ero hitza erruz agertzen da. Gauza bat da imaji-nario kolektiboan nola irudikatzen diren etabeste bat bizipen pertsonala. Gauza bat da eroa-ren irudia eta miresmena, eta beste bat gaitzespe-na, eta tartean, gizarteko oposizio guztia.

J. OLASAGARRE: 90era arte abertzaletasunareninguruko pertsonaiak ageri dira batez ere euskalliteraturan, borroka armatua eta atentatuak. Gerobeste bilakaera bat dago. Hau da, euskaraz idaztehutsagatik abertzaleak izatea dagokigula dioenikuspuntua. Euskal literaturan horren aldeko justi-fikazioa –edo kontrakoa– ageri da, mundu aber-tzalearen ikuspuntu hori erabat arbuiatu gabe.Zerbait gaizki dagoela esateko ez ohiko bideetatikjotzen da. Gero, alde batekoei bere aldeko pertso-naia karikatura iruditzen zaie eta alderantziz.

M. AYERBE: Askotan jotzen da gertaera handie-tara: “ETAn sartu nintzen motibazio honenga-tik”. Etxeko hautsan ez dut aurkitu hori. Zergatikeman zion laguntza hori. [Protagonistak] Mires-mena dauka neskarengatik, baina ez da maitemi-na. Aitaren kontra egiten du, baina ez dago hase-rrealdirik. Orduan, zergatik? Garai hartan horiegitea espero zitekeelako? Uxue ApaolazarenMea culpan alde hori askoz sintzeroagoa egin zait.Gatazkaren lekukotasunak gehiago ageri diraparte-hartzaileak baino. Horrek erru sentsazio

“Subjektu traumatikoa aspaldi agertu da euskal lite-raturan. Traumak zer adierazten du? Zuk egoera bizizenuela, egoera hori bat-batean hautsi dela eta zuksubjektu izateari utzi diozula”, dio Olasagarrek.

“ Iratxe Retolaza

Ez zait iruditzen gatazka gainditzehorretan trauma dagoenik. Duelahamar edo hogei urte, jende asko –ari naiz subjektu pertsonalentraumaz– orain eta orduan utzi ez zuen komunitate bateraitzultzen da gaur egun”

Page 7: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

7

Literatura eta memoria / Mahai-ingurua

bat sortzen dio protagonistari, hori gaitzesteraeramaten duena. Gogoeta pila egiten du. Nobelaez zait borobila iruditzen, gakoren bat falta zaio,baina gogoetak sintzeroak dira. Hau da, zeinneurritan da posible hori egitea, saiakera, kronikaedo autobiografia izan gabe? Nobela batean ele-mentu horiek zail baitira uztartzen.

I. RETOLAZA: Nobela horretan pertsonaiak zer-gatik sentitzen duen erredun sentimendua agerida. Gure literaturan egin den gauza asko, 80kohamarkadaren ikuspegitik egin da, gure belaunal-dian ez da pentsamendu hegemonikorik izan,gurean pentsamendua ilegalizatua egon da.

J. OLASAGARRE: Ez, Retolaza. Ni ez naiz pentsa-mendu ilegalizatuaz edo hegemonikoaz ari.Nobela idazten baduzu euskaraz, berez, abertza-lea zareneko marka azpimarratu nahi izan dut.Hortik ateratzeko “ni ez naiz hori, ni hau naiz”esan behar duzu. 80ko edo 90ekoa? Horrek ezdu esan nahi kalean pentsamendu hegemonikoahori denik, baina euskaraz egiten zen –ez naizausartzen egiten dela esaten, ordukoa baita–ekoizpen kultural nagusian horrek neurri bateanmugatu du zer eta nola kontatu nahi izan duzun.

I. RETOLAZA: Nik 80ko hamarkadako memoriaez dut zuk [Olasagarreri] bezala bizi, beste modubatez jaso dut. Nik Atxaga kanpora ateratzendenetik bizi izan dut, legitimitatea hartzen due-netik. Ur Apalategiri galdetu zioten Galizian:“Beraz, zure hitzaldiaren arabera euskal idazleaeta kanonikoa izateko ez-abertzalea izan beharduzu?”. Erantzuna: “Bada, bai, hala da”. Galego-ek arraro ikusten zuten hori 80ko hamarkadan.

Jarrai dezagun trauma delakoa hizpide. Literaturakgoxatu ahal du trauma, bederen?

J. OLASAGARRE: Subjektu traumatikoa aspaldiagertu da euskal literaturan. Traumak zer adieraz-ten du? Zuk egoera bizi zenuela, egoera hori bat-batean hautsi dela eta zuk subjektu izateari utzidiozula. Zuk zenituen baldintzak hautsi dira, pasa-

tu behar duzu halako pasaia bat, eta beharbada,sortuko zara beste subjektu bat bezala. Subjektuindartsua baldin bazara aurreko guztia gainditukoduzu, baina bestela hor segituko duzu, makal.Hori da biktimei gertatzen zaiena. Hainbat per-tsonaiari ere literaturan geratzen zaie, pasaia batda, ateratzen dira beste modu batez. Niri trauma-ren kontu honetan interesatzen zait, bai irakurketapolitikoa bai literarioa. Politikoaren kasuan, badi-rudi trauma bukatu dela oso modu traumatikoan,sozialki ez dagoela sendabiderik. Hego Afrikantrauma irudikatzen zen astero, telesaio bat zego-en, eta berauetan epaiketa berezi bat egiten zen,han norberak kontatzen zuen zer egina zuen. Hauda, hori hemen ez da lantzen ari. Interes partikula-rrengatik, krisia dela eta, dirurik ez dagoelako.

M. AYERBE: Zentzu horretan, Twist nobelarekingertatua esanguratsua iruditzen zait. HarkaitzCanok erabaki du herri honetan bizi zen gertakarilazgarri batetik literatura egitea. Transuntoak[Soto eta Zeberio] erabili ditu nobela egiteko. Ezda, adibidez, Truman Capoteren Odol hotzeannobelaren kasua. Canok fikzioa egin du. Dioenez,bera ez zen Lasa eta Zabalaren familiarekin egon,ez zuen euren lekukotasuna jaso. Nobela eginondoren senide batekin egon zen [Berriako igan-deko gehigarrian erreportajean agertua] eta hordinamika bat sortu da politikaren ildoan. Bainanobelan ez dago gai hori bakarrik. Bestalde, Mar-tutene nobela hizpide, El Pais digitaleko elkarrizke-tan irakurle erdaldunek Ramon Saizarbitoriari egi-ten zizkioten galderak gai horren ingurukoak

“ Juanjo Olasagarre

Ezker abertzaleari traumaren bukaerairitsi zaio, traumaren ondorengogaraian gaude, baina ez daki nondagoen zehazki, aurrera nola egin ezdaki. Komunitate horrek beste modubat aurkitu beharko du egoerakontatzeko”

Page 8: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

8

178. zenb. 2013ko uztaila

ziren. Alegia, premisa bat dago horretaz hitz egite-ko. Dinamika batzuk sortu dira, hainbat biktimabildu dira eta horien inguruan egoera berria sortuda. Lasa-Zabalaren kasuan biktima horiez hitz egi-tea eragin du, adibidez.

J. OLASAGARRE: Twist nobelak dolua egitenlaguntzen du, zauri hori sendatuz eta azaleratuz.Niri baina interesatzen zait galdetzea zer galdudugun, eta galdu dugun horri nola atxikigatzaizkion.

Erantzun, beraz.

J. OLASAGARRE: Gu oso atxikita gaude melan-kolikoki nazio izaerari. Objektu bat galtzendenean berreskuratu ohi du literaturak. Freudekdioenez bi modu daude horiek berreskuratzeko:bat, ez duzu galdu nahi eta objektua barruansartzen duzu betiko zuretzat gordez. Besteadolua lantzea da, negar egin. Objektua galdutzateman duzu eta desioa beste zerbaiten bila jar-tzen duzu. Politikoki ezker abertzaleari trauma-ren bukaera iritsi zaio, traumaren ondorengogaraian gaude, baina ez daki non dagoen zehaz-ki, aurrera nola egin ez daki. Zentzu horretan,komunitate horrek beste modu bat aurkitubeharko du nobela egiteko, egoera kontatzekobeste modu bat.

I. RETOLAZA: Horregatik, hori dela eta, niri “lite-raturaren autonomia” delakoaz hitz egitean zalan-tzak sortzen zaizkit. Gu literatura esparruan gabil-tza, eta nahiz eta jakin, autonomia etaheteronomia horretan betiere tentsioa sortzendela, denok sinesten dugu literaturak berezkoesparrua duela, bere pentsamendua eta irakurtze-ko modu propioekin. Twist nobelak laguntzen dubide hori egiten, baina bide egin duenean, publi-koki atera denean, niri zalantzak sortu dizkit lite-raturaren ikuspegitik. Hau da, ez dakit liburuarenirakurketari edo mezuari on egiten dion, eta kapi-tal sinbolikoaren truke batean ari ote zirenetz.Beste garai batean biktimen alde agertzen zenmanifestazioen bidez. Literaturaren esparrutikegite horrek zalantzak sortzen dizkit, izan ere,liburu horretan gertakari sozial batzuen beste ertzbatzuk agertzen dira, bada, ez dakit ez ote direndifuminatuta geratu. Askotan ez dakit zein neu-rrian egokia den komunitatearen agerbidea urra-tzea aurrera egiteko.

Literatura politikaren zerbitzura jartzen ote da?

M. AYERBE: Zerbitzura jartzea baino erabileradago. Jendeari galdetzen badiozu Twist zertaz den,Lasa-Zabalari buruzkoa dela esango dizu. Hori era-kutsi zaiolako. Hamaika pauso nobela [Saizarbitoria-rena] inori ez zaio bururatzen Angel Otegiren fusi-

“Mikel Antzak gatazkaren inguruan esaten du ‘nik idatzi dudana autofikzioa da, banaiz ni baina ez naiz ni’. Bada, niri duda-muda asko sortzen zait. Atzerrin Euskal Herriko askapenaren aldeko borrokarekin zerikusia duen garrantzitsuena kontakizunetik at uzten du”, dio Mikel Ayerbek.

Page 9: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

9

Literatura eta memoria / Mahai-ingurua

lamenduaz denik. Eta horretaz ere bada, baina ezda horren ikurra. Twisten badago hori, baina ez horibakarrik. Orain, beharbada, horretaz hitz egitekogaraia iritsi da. Hitz egin behar da tabuak haustenjoateko. Literatura hartzen da kasu horretan abia-puntutzat, edo hartzen dira bizipen batzuk. Nirigaldera hau sortu zitzaidan hala ere: zer behar dagoliburu horren inguruan horrela jarduteko?

I. RETOLAZA: Horretara iritsi nahi nuen, lehenOlasagarrek esandakoaren harian, literaturapolitikaren esparruko ekimen batzuekin nahas-tea zalantzan jartzen dut. Dagoen tentsioaageri da hor.

J. OLASAGARRE: Azkenean literaturak arriskuhori dauka, gauza lazgarri bat estetikoegia bihur-tzea, eta, neurri batean, hutsean uztea.

M. AYERBE: Hor badago mugarri bat. Mikel Her-nandez Abaituaren Etorriko haiz nirekin? nobela.Hautu bat egin zuen: “Nik biolentzia gaitzestendut, alde batekoa nahiz bestekoa. Eta biekinzorrotza izango naiz” zioen. Yoyesen hilketarekinbukatzen da nobela. Nobela nire eskuetatik apar-te egon zen, liburua oso geroago jaso nuen. Ezzitzaidan beste liburu batzuk bezain azkar iritsi,hor arestian aipatu “erabilera” dago. Nago berebalio sinbolikoa orduan galdu ote zuen. Kontura-tu nintzenean liburu hori bazegoela, “non egonnaiz?”, galdetu nion nire buruari. Hori gertatuzait askotan, gaztea nintzelako edo. Bestalde, gauregunera etorrita, Mikel Antzak Atzerri kaleratuondoren [Xabier Montoyak ARGIAn egindakoelkarrizketan] gatazkaren inguruan esaten due-nean “nik idatzi dudana autofikzioa da, banaiz nibaina ez naiz ni”. Bada, niri duda-muda asko sor-tzen zait. Atzerrin Euskal Herriko askapenarenaldeko borrokarekin zerikusia duen garrantzi-tsuena kontakizunetik at uzten du. Literaturarenbidez hori kontatzea akatsa dela dio. Hori bainolehen geltoki batzuk landu behar direla. Berak dioliteraturak ez duela balio gertatua kontatzeko.Kontraesanean ari da. Nik ezin dut liburua idaz-lea protagonista ez balitz bezala irakurri. Eta

berak hori egiten du, literatura egiten du. Kon-traesan handia dago, elkarrizketa eta liburua ira-kurri nituenean “kontraesana da liburu hori has-ten delako orainaldian” pentsatu nuen. Hasten dapresoa denean, orainean, flashback egiten du [ana-lepsisa], leku eta garai batera doa, atzera. Orainal-dian ez balitz hasi, ez nioke arazorik aurkituko.Baina 90era bitartekoak kontatzen ditu, ETAnsartu zen arte, protagonista ETAn sartu ez balitzbezala. Dioenez, ezin du kontatu gero zer etorri-ko den. Baina atzera egiten du, “hau kontatzendut baina hemendik aurrera ez dut kontatzen”.Ez da zuzena.

I. RETOLAZA: Gai hori garrantzitsua da. Halakogaiez hitz egiten dugunean, errealitatearekikodugun harremanaz hitz egitean, idaztearen posi-zioaz hitz egiten dugu, egin duenaz, baina ezindugu baztertu nor den protagonista eta egilea.

M. AYERBE: Mikel Antza, ETAkidea, gatazkanesku-hartzea izan duena, Yoyes bezala, ez dagatazkan edonor. Orduan, Antzaren kasuan,autofikzioa egiten baduzu, Antza protagonistabada, nik ezin dut Antzaren gauza asko gogoratueta beste batzuk ez. Gero esanguratsua da, idaz-leek gatazkaz idazten dutenean, nobela gehiene-tan protagonista idazlea da: Soinujolearen semea,Hamaika pauso, Lagun izoztua, Twist, Martutene,Hodei berdeak, Bizia lo, Mea culpa, Koaderno gorria…

Zergatik ote?

M. AYERBE: Idazleek erantzukizun bat hartudutelako gizartean, ezin dute errealitatea saihes-

“ Mikel Ayerbe

Joseba Gabilondok dioenez, orain ezdago heriotza mehatxurik, eta horrekirekitzen du beste fase bat, askozbeldur gutxiago dago hitz egiteko etaidazteko, tabuei heltzeko”

Page 10: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

10

178. zenb. 2013ko uztaila

tu. Horretarako Goenkale telesaila, ihesaren litera-tura edo fantasia daude. Idazleak une batez dis-tantzia hartzeko beharra dauka. Olasagarrekesan bezala, nobela ederretsi egiten du. Gertae-rak eta gogoetak kontatzen ditu, planoak desdo-blatu egiten ditu literaturaren bitartez. JosebaGabilondok dioenez, ezin da errealitatea berehorretan islatu. Diskurtso bikoitza sortzen du,nolabait. Twisten errealitatearen errepresentaziobalizko bat egiten du Canok, eta horrek sorditzakeen kezka guztiak datoz ondoren.

I. RETOLAZA: Azken finean, memoriaren narra-zioa auzitan dago beti. Aitortzen da memoriaetengabe berridazten dela. Nobela memoria erai-kitzeko tramankulua bihurtzen da.

“Iraganaren oroitzapenak ez du ezertarako balio gureeta gaiztoaren arteko horma zeharkaezina eraikitze-ko baliatzen bada, soilik heroi akatsgabe eta biktimaerrugabeekin identifikatuz eta gaizkileak gizatasuna-ren mugatik kanpo ezarriz” dio ere Tódorovek.

J. OLASAGARRE: Heroi horiek ez dira “jende”jada. Alde egin zuten. Iheslarien itzulera kontatu-ko lukeen nobela batean, protagonistak derrigo-rrez dolu egin beharko lioke bere baitan atxikitaizan duen Euskal Herriaren ideia barruratu horri.Melankolikoki biziarazi duen egoera horri begirajarri behar luke, egora soziopolitikoa aldatu baita.

I. RETOLAZA: Hori nondik begiratzen den, ezbaita beraien esku itzultzea.

J. OLASAGARRE: Ni ari naiz nobela bat idatzikolitzatekeen kasuan. Pertsonaiak arazo hori edukibeharko luke. Beste gauza bat da nola aurre egi-ten zaion horri. Alegia, zu joan zinen, trauma batpasa duzu, eta nolabait ere barruratu zenuentrauma sortu zizuna: Euskal Herria eta ametsakbarruratuta bizi izan zara urtetan. Hona itzul-tzean, ingurua aldatu da neurri batean, zu erealdatu zarelako neurri batean, orduan pertso-naiak horri egin behar dio aurre.

I. RETOLAZA: Herri hori ez dago horretan, ez dainoiz egon. Iheslari horien artean denetarik dago.Zuk diozuen trauma hori nik ez dut sentitzenpertsonalki nire inguruan.

M. AYERBE: Badaude ihes eginda dauden asko,eta motibo ezberdinengatik. Iheslariari konnota-zio bat edo beste eman diezaiokegu. Kontua dakomunitate horretako parte sentitzen direla, sen-titzen ditugula. Orduan?

J. OLASAGARRE: Ni beti ari naiz nobela hipoteti-ko batez. Gatazka trauma da ez dizulako zureizatea normalizatua izaten uzten.

I. RETOLAZA: Izate normalizatua izaten uzten ezdiguten mila gauza daude.

J. OLASAGARRE: Trauma da –zure bilakaeran–izaten uzten ez dizuna, traumak zure bizi baldin-tzak –ez ekonomikoak– puskatzen dizkizu, bizi-tzeko baldintza mentalak puskatu ere. ETAkomilitantearen kasuan, demagun Mikel Antzaren

“Twist nobelak laguntzen du dolua egiten, baina bideegin duenean, publikoki atera denean, niri zalantzaksortu dizkit literaturaren ikuspegitik. Ez dakit liburuaren irakurketari edo mezuari on egiten dion,eta kapital sinbolikoaren truke batean ari ote zirenetz”, dio Retolazak.

Page 11: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

11

Literatura eta memoria / Mahai-ingurua

kasuan, ihes egin beharra trauma da. Pertsonahori, pertsonaia gisa ekartzen badugu nobelara,demagun hamabost urte pasatzen duela kanpoan–edo kartzelan–, bada gero pertsonaia horrekderrigorrez azaldu –kontrastatu– beharko lukebarruan gorde duen orduko izatea eta orain aurki-tuko duena. Nobela talka horretan gauzatuko da.

I. RETOLAZA: Ez zait iruditzen gatazka gainditzehorretan trauma dagoenik. Duela hamar edohogei urte, jende asko –ari naiz subjektu pertso-nalen traumaz– orain eta orduan utzi ez zuenkomunitate batera itzultzen da gaur egun.

M. AYERBE: Joseba Gabilondok dioenez, orainez dago heriotza mehatxurik, eta horrek ireki-tzen du beste fase bat, askoz beldur gutxiagodago hitz egiteko eta idazteko, tabuei heltzeko.

I. RETOLAZA: Hala ere, hein batean, beste dis-kurtsoak lantzeko ez duzu askatasunik. Olasaga-rrek pentsamendu hegemonikoa aipatu du:uneon gauza bat da zuk nahi duzuna adierazteaeta beste bat presio soziala dela medio, zer auke-ra daukazun hori egiteko. Ez dakit gauza batzuezhain erraz ote den idaztea.

Fikzioren bidez badago nahi dena esatea. Edo ez?

I. RETOLAZA: Terra sigillatan [Joxe Austin Arrieta-ren nobela] agertzen da hori. Idazlearen autozen-tsuratze beharra adierazten du. “Esan nahi nukezer sentitzen dudan, baina ezin dut. Hitz egin nahidut, baina ezin dut, autozentsurarengatik”.Hemen, politikoki, lehenengo puntuan gaitzespe-na ezarri da, biolentzia mota baten gaitzespena.Hori da errealitatea. Orduan diskurtsoaren lehe-nengo premisa da, biolentzia konkretu bat hartubehar dela hitz egin ahal izateko edozer gauzareninguruan. Pentsamendu hegemonikoan hori dago.

M. AYERBE: Baina hori idazlearen hautu pertso-nala da, zuk autozentsurari men egiten diozu edoez. Gero pertsonak bizi ditzakeen ondorio sozia-lak daude. Adibidez, garai batean ezin zen broma

bat egin herriaren inguruan, ezin zenituen fikzio-aren mekanismo batzuk erabili ere, ez zelakomoralki ondo ikusia, iseka egiten zenuelakoan.Gizartearen egoerak badu pisu handia. Denaden, aldi bat pasa da ETAk biolentzia utzi ondo-renean. Noski, zauria oraindik ere itxi gabe dago.

I. RETOLAZA: Zauri batzuk itxi gabe baldinbadaude... Demagun zuk pasa duzula hogei urtepreso bati bisita egiten espetxera. Zer da trauma?Trauma bizi omen dutenek ez dakit horrela biziduten. Badago distantzia bat minaren eta hitz egi-tearen artean, beharbada ez da nahikoa hitz egi-ten. Pertsona horiek ez dira idazle. Idazleek nor-malean ez dute hori bizi, ez dituzte kezka berak.Hori bezain sinple izan daiteke. Trauma askodago, eta ni jarriko banintz idaztera, adibidez, ile-galizazioaren inguruan, bada pertsona batzukepaitzeko daude oraindik ere. Terra sigillata garaikonkretu batean dago idatzia. Euskaldunon Egun-karia itxi zutenetik aurrera girotuta dago, adieraz-pen askatasunaren inguruan. Gogoeta asko dagoberean, ez dago autozentsura erabatekoa ere.Beste modu batez kontatua dela esan nahi dut.

M. AYERBE: Horregatik, Antzaren kasura itzuliz:zergatik ezin da erabili fikzioa? Ezin duzu idatziprozesatuta dauden pertsonen izenez, baina fik-zioaren bidez mekanismo batzuk erabili ditzakezu,asmatzearen bidez, bide antzekoak jorratzeko.Ekimen literarioa estrategia da, idazleak autozen-tsuratzen du bere burua edo ez. Bestera adieraztenez den gauza asko dio. Haur eta gazte literatura hordago. Haur askori bestera adierazi ezin zaionaadierazten zaio literatura horren bidez, ez dagobeste modurik. Patxi Zubizarretaren Pikolo lekuko.Txikitan bizi genuen egoera kontatzen du. Traumaesaten dugu eta egoera traumatiko da, beharbada.

J. OLASAGARRE: Nik trauma esaten dut, herrianhildakoak egon direlako. Artean konpondu ezden egoera.

M. AYERBE: Bai. Gu jaio ginenerako hemenzegoen egoera. �

Page 12: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

178. zenb. 2013ko uztaila

12

Irlandako literatura eta gatazka: aldepertsonala eta politikoa

Stefanie Lehner *

Queen's Unibertsitateko irakaslea (Belfast, Irlanda).

XVIII. mendean loratu zenetik, nobelairlandarrak Irlanda eta Britainia Han-diaren arteko erlazio historiko, sozio-politiko, ekonomiko eta kulturalensare korapilatsua jorratu du.

Zehazki erlijio, klase, arraza eta genero kon-tuak eta horiek naziotasunarekin eta nazio izae-rarekin duten erlazioa izan ditu hizpide. MariaEdgeworth eta Sydney Owenson (Lady Mor-gan) hasierako nobelagileen lanak “elezaharnazional” modukoak bihurtu ziren; 1801ekoBritainia Handiarekin bat egiteko legearenondorengo Irlanda irudikatzea helburu nagusiduten nobela erromantikoak deskribatzeko era-biltzen da termino hori.

Nobela horiek irlandarren eta ingelesenarteko gatazka konponbidean jartzen ahalegin-du ohi dira, sarri ezkontza bidez, eta hori elka-rren aurka ari diren klaseen eta kulturen artekoadiskidetze nazional desiratuaren alegoria da.Harreman politikoak eremu pertsonalera era-manda, nazio gatazkak konpontzen errazagoakdira eta horrek irlandar literaturaren ezaugarrinagusietakoa izaten jarraitzen du gaur egun.

Eta alderantziz, Irlandako gatazka konpone-zin gisa ere irudikatu izan da maiz; ikusmoldehorren oinarrian Irlandako historia Joep Leersse-nek “paradigma traumatikoa” deritzonean harra-patuta dagoela dioen ideia dago. “Historia ...esnatzen ahalegintzen ari naizen amesgaiztoada”; James Joyceren Ulyssesen Stephen Dedalu-sek dioena gogoan, Leerssenek horrela deskriba-tzen du historiaren zentzu hori: “Harrigarriroezagun egiten den amesgaiztozko zama, eredumonotono bera errepikatzea... behin eta berri-ro”. Konponezinezko krisiaren ikusmoldehorren erakusgarri garbienak Irlanda Iparraldeko“istiluen” deskribapenak dira, nagusiki 1969anIrlanda Iparraldean indarkeriak gora egin zuene-tik gaiari buruz egin diren 400 bat suspentsenobela eta filmetan. Adibidez, Brian Moore-renLies of Silence suspentse nobelak Irlanda Iparral-deko gatazka “hilketa kate amaigabe eta zentzu-gabe” gisa deskribatzen du (64. or.). Suspentsenobela horiek lehen aipatutako nobela zaharra-goen antza izan arren, intrintsekoki ezkorragoakdira. Irlanda Iparraldeko gatazkaren testuinguruabaztertzeko eta, horren ordez, “atabismoarenmitoari” heltzeko joera dute. Modu horretan soi-lik “madarikazio historiko berezi batek, zorigaiz-

Page 13: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

13

Iritziak

toko patu predeterminatu batek justifikatu deza-ke gerra”.

Irlanda Iparraldeko oraintsuko gatazkak(1968-1998) elezahar nazionala zaharberritu dunolabait, “barrikada arteko maitasunezko” argu-mentuen bidez. Lan horietan, aurkako jarrerapolitikoak dituzten maitaleen arteko –komunitateunionista eta nazionalistako kideen arteko– harre-man pribatu eta erromantikoa arriskuan jartzendute edo erabat galerazten dute indar politikohandiagoek. Zehazki, Joan Lingard-en haurren-tzako nobeletan, eta beste lan batzuetan, hala nolaBernard McLavertyren Cal (1983) nobelan, badi-rudi alegorikoki bilatzen den adiskidetze naziona-la soilik eremu pribatuan imajinatu daitekeela,gorabehera politikoen menpe dagoela eta patua-ren nondik norakoek zapuzten dutela.

1990eko hamarkadan, idazle belaunaldiberri bat agertu zen. Irlanda Iparraldeko isti-luen garaian hazi ziren eta literaturako paradig-ma zaharrak berridaztea eta ikuspuntu berriakjorratzea zuten xede. Bereziki bi idazle, GlennPatterson eta Robert McLiam Wilson, ahale-gindu ziren Irlanda Iparraldeko identitateari etaBelfasteko hiri kulturei buruzko ikuspuntuberriak lantzen, eta horretarako intrintsekokipostmodenotzat jo ohi diren estrategia eta kon-tzeptu literarioak erabili zituzten. PattersonenFat Lad (1992) nobelan, adibidez, Drew Lindenprotagonista sorterrira gogoz kontra itzulikoda, eta asko aldatu dela ikusiko du.

Nahiz eta liburuan Irlanda Iparraldeko gizar-tearen irudi berriak topatzeko ahalegina egin,protagonista zein nobela iraganarekin obsesiona-tuta daude, liburuaren leitmotiv zirkularrak age-rian uzten duenez –nagusiki familiak daukankoloretako arrainak nortzen duena, askatu ondo-ren ere bueltaka eta bueltaka jarraitzen baitu,oraindik arrainontzian balego bezala–.

1994ko su-etenaren testuinguruan idatzia,Robert McLiam Wilsonen Eureka Street (1996)

bake prozesuko nobela eredugarria da hainbatzentzutan, eta garaiko baikortasun bolada isla-tzen du. Kontakizunak Jake katolikoaren eraChuckie protestantearen arteko laguntasunareninguruan txirikordatuz, Eureka Streeten Belfast“kontakizunen biltegi” bihurtzen da, “orainaldia,iragana eta etorkizuna. Hiria nobela bat da” (215.or.). Nobelak Belfast osotasunean jaso nahi du,eta hibridotasun postkolonialaren eta luxu post-modernoaren gune gisa irudikatzen du, gurutza-tzen diren istorioez eta identitate plural berriezbaliatuta. Pattersonen eta McLiam Wilsonen nobe-lak nolabaiteko maite harreman nazionalekinamaitzen dira. Fat Laden, Drewk, neskalaguningelesa neska protestanteaz ordezkatu ondoren,Dublinen bizi den Annarekin bukatuko du. Mai-tasuna egiten dutenean Drewk azken mugazeharkatzen duela deskribatzen da liburuan:“Mugak zeharkatu zituzten eta identitateak lau-sotu ziren. Lur eremu eskergek gora eta beheraegin zuten haien gorputzekin batera” (249. or.).Antzera, Eureka Streeten amaieran, Jakek errepu-blikanismoa nortzen duen Aoirgheren besoetanaurkituko du zoriona. Belfasten jaiotako bi gizo-nek emakume irlandarrekin maite harremanakizanez garbitzen dituzte okerrak eta, beraz, kon-ponbide pertsonalera jo eta alde politikoa bazter-tzeko joeraren beste adibide bat dira.

1998ko Ostiral Santuko Akordioaren ondo-ren, Irlanda Iparraldearen iragana lantzekoekimen instituzional orokorrik ezean, zenbaitidazlek Irlanda Iparralderako fikziozko egia etaadiskidetze batzordeak imajinatu dituzte.David Park-en The Truth Commissioner (2008)nobelak eta zenbait antzezlanek, esaterako,David Ireland-en Everything Between Us (2010)eta Owen McCafferty-ren Quietly (2012) lanberriak Hegofrikako eredua aipatzen dute, etsaiohiak aurrez aurre biltzearen ondorioak jorra-tzeko. Hala ere, konponbidea eta adiskidetzeaeremu pribatuari lotuta daude oraindik eta,hala, bake prozesua eremu politikotik baztertueta alor pribatura eta etxe barrura mugatzendute.

Page 14: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

178. zenb. 2013ko uztaila

14

Berunezko Urteen oroimena Italian

Leonardo Cecchini *

Aarhus Unibertsitateko irakaslea (Danimarka).

Hogeita hamar urte baino gehiagoigaro d i ren arren, “BerunezkoUrteak”, hau da, 1970eko hamarka-dan Italia astindu zuen eskuinekonahiz ezkerreko indakeria politikouholdeak oraindik zauri irekia diragure herrialdearen historian.

Epaiketa asko egin diren arren, sistema judi-zialak funtsean huts egin du urte haietan bene-tan gertatu zena jakiteko ahaleginean. Saminhandia eragiten du oraindik inork zigorrik jasoez izanak 1969an Milango Piazza Fontananneofaxistek egindako triskantzagatik (17 hilda-ko eta 88 zauritu banketxe batean lehertutakobonba baten eraginez), Italian terrorismoarenaroa abiarazi zuena, eta 1974an Bresciako Piaz-za della Loggian jazotakoagatik (8 hildako eta102 zauritu sindikatuen manifestazio bateanleherrarazitako bonba baten eraginez). Hala-ber, itzalguneak daude Brigate Rosse (BrigadaGorriak) taldeak 1978an DC alderdiko presi-dente Aldo Moro bahitu eta hil zueneko auzianeta, oro har, zerbitzu sekretuetako zenbaitkidek talde subertsibo neofaxistekin zeukatenharremanean (laguntza aktiboa? Babesa?).Beste gertaera batzuk ere ez dituzte sekula era-

bat argitu. Sistema politikoari dagokionez,nahiz eta ikerketa batzorde parlamentario batsortu (1988tik 2001era lanean aritu zena), ez dagai izan aldeen arteko baketzean lagundukoluketen elementuak eskaintzeko.

1992-93an ustelkeriaren aurka epaileek abia-razitako ikerketek (“Mani Pulite” edo “EskuGarbiak” delako operazioak) sistema zaharra-ren gainbehera eragin zuten, eta horren ondo-ren agertutako alderdien jokabidea berezikizaila da onartzen gaur egun ere. Orduan sarras-kien biktimen egia eta justizia eskakizunei eran-tzuteko aukera zabaldu zen eta, horrekin bate-ra, italiar politikan benetako aldi berri batabiatzeko aukera. Zentzu horretan, batzordeparlamentarioak erakutsi zuen politikariak era-bat ezgauza izan direla iraganeko zatiketak etahausturak gainditzeko.

Ondorioz, Berunezko Urteei buruzko dis-kurtso publikoak gorabehera eskizofrenikoakdauzka oraindik ere: batetik, gertatutakoa eza-batzeko eta ahazteko tentazioa etengabea daeta, bestetik, aldizka, iragana politikoki erabil-tzen da egungo alderdi politikoen balizko inte-resen arabera. Estatuaren prozesu eta ekimen

Page 15: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari

15

Iritziak

politikoek ez dute zirrikiturik zabaldu urtehaietako “oroimenaren aurkako” jarrera politi-koetan. Jarrera horiei eusten zaie oraindikeskuinean nahiz ezkerrean, eta behin eta berri-ro azken mendeko lerratze ideologiko berberakproposatzen dira (Berlusconik antikomunismo-ren erretorikaren baliabidea etengabe erabil-tzea horren adibide garbia da). Beraz, Berunez-ko Urteak “divisività” edo “zatiketa” ideologikoeta antropologiko horren azken atal gisa ereinterpretatu litezke (terminoa Enrico Rusconipolitologoak erabili zuen lehenengoz). Hau da,besteren diskurtsoari zilegitasuna kentzekoohitura horrek Italiako historia osoa hartzendu, Batasunetik hasi eta gaur egun arte.

Estatuak erantzun instituzionalik eman ezduenez, gizar te zibi la izan da BerunezkoUrteak memoria kolektiboan irudikatzeko etaberregiteko ahalegina eskatu duena. Batetik,biktimen eta senitartekoen elkarteek gertatuta-koaren oroimena atxikitzeko egin duten lanaoso garrantzitsua izan da eta, hala, hein batenbehintzat, Estatuaren borondaterik eza kon-pentsatu du. Bestetik, kultura eta arte ekoizpe-na ere funtsezkoa izan da. Oroitidazki, testi-gantza, f i lm, nobela, telesai l . . . ugari egindituzte, italiar gizartea hausnarketarako tresnezhornitzeko ahaleginean eragin handia izan

dutenak. Lan horietako batzuek oraindik itxi ezdiren zaurien arazoa hutsaltasunik gabe lantzealortu dute eta, horrenbestez, justizia ekintzapubliko bihurtu dira.

Demokrazia pluralistetan ez da posible etaez da komeni iraganaren memoria partekatubat izatea, baina Italian benetako arazoa daoroimenaren aurkakoak etengabe konspirazioteoriez elikatzen direla testuinguru opakubatean (dokumentu asko Estatu sekretu izen-datu dituzte) eta, beraz, teoria horiek ezin diragezurtatu ala egiaztatu. Iraganeko gertaereiburuzko egia jakiten bada eta Estatuak nahizgaraiko agintariek terrorismoan izan zutenparte-hartzea argitzen bada soilik izango daposible oroimenaren aurkako jarrera politikoeneragina mugatzea eta urte haiei buruzko haus-narketa prozesu berria abiaraztea. Prozesuhorren bidez ez da nahitaez memoria parteka-tua sortuko, baina gehiengoak onartutako pre-misetan oinarritu behar du eta besteen arra-zoiak kontuan hartzen jakin behar du.

Iritzi egileak

* Leonardo CecchiniAarhus Unibertsitateko irakaslea (Danimarka).Bere ikerketa esparrua bi eremutan kokatzen da:literatur teoria, eta historia eta azterketa kultura-laren artean. Italiar literaturan aditua da, eta me-moriaren eta narrazioaren inguruan ikertzeazgain, indarkeria politikoaren irudikapenei bu-ruzko lanak ere argitaratu ditu.

* Stefanie LehnerBere ikerketak hiru alderdi hartzen ditu, politika-ren, etikaren eta estetikaren arteko erlazioetan oi-narritzen baita. Harreman horiek IrlandaIparraldeko, Hegoafrika eta Rwandako gatazka-ondoko literaturan eta kulturan nola gauzatzendiren aztertzen du.

“Demokrazia pluralistetan ez da posibleeta ez da komeni iraganaren memoriapartekatu bat izatea, baina Italianbenetako arazoa da oroimenarenaurkakoak etengabe konspirazioteoriez elikatzen direla testuinguruopaku batean eta, beraz, teoria horiekezin dira gezurtatu ala egiaztatu”

Page 16: Literaturaren balioa4 178. zenb. 2013ko uztaila (Arbizu, 1963). Psikologian lizenziatua. Literaturaren genero ugari landu ditu: nobela, poesia, antzerkia, kronika. Euskal gatazkari