LINUA Euskal Herrian, Linua Larraulen 2016 - DINA 7 kultur...

69

Transcript of LINUA Euskal Herrian, Linua Larraulen 2016 - DINA 7 kultur...

LINUA  Euskal  Herrian,  Linua  

Larraulen                                                  2016  

 DINA  7  kultur  elkartea  www.larraulgoekomuseoa.com  

 

3

EMAKUMEEN  OFIZIO  ZAHARRA:  LINUA   Linua edo lihoa (Linum usitatissimum vulgare, linum angustifolium) landare belarkara da, zurtoin mehe eta tentekoa, eta lore urdinak dituena. Behar bezala landuz gero, landare-zuntz bat sortzen du, ondoren mihise izena duen oihal zuri horixka bihurtu daitekeena. Liho landare bakoitzak 30-35 zuntz ditu, 7 aldiz loratzen da eta kolore urdineko lorea du. Euskal Herrian lihoa erromatarren eraginaren aurreko garaietan ereiten omen zen; ez da ezagutzen nola iritsi zen hona, baina J.M. Barandiaranek aipatzen du Neolitiko garaian izan zela, duela 4.500 urte, eta Kaukasotik iritsi zela. Denborak aurrera egin ahala, lihoak gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen Erdi Aroan, XV. mendetik XVIII. mendera bitartean balio handiko zuntz bilakatzeraino. Zergetan sartzen zen jeneroetako bat zen eta testamentuetan dohaintzan uzten zen, ondare gisa, onuradun pribatu eta publikoentzat hain zuzen. Ehungintzarako asko ustiatutako zuntza izan da lihoa. Lehenengo landare-zuntza izan zela jakina da, eta luzaroan oinarrizko zuntza, artilearekin eta kotoiarekin batera. Lihoa artilearen aurretikakoa izanda ere, artileak zeukan nagusitasuna gailentzea kosta egin zitzaion; baina gailendu zenean, lihoaren merkaturatzea Europa Iparraldeko nekazaritzako parte handiena izatera iritsi zen. Lihoa lantzeko mekanizatze zailtasunak medio, kotoiaren merkatua gailendu zen XIX. mendean. XX. mendearen hasieran, lihoaren

4

kontsumoak behera egin zuen eta iraultza industrialarekin batera, kotoiaren industriak eta zuntz sintetikoek aurrea hartu zioten, desagertzeraino. Lihoaren loraldian, baserri guztietan ereiten zen, urtero, garia eta artoa bezalaxe. Gure zaharrek lihoaren haria iruten zuten, gero harekin ehuna egiteko; baina landare honetatik haria atera eta ehuna egiteak hamaika lan ematen zituen: “ehunak ehuna lan” esan ohi zen. Antzina, lan horietako asko iluntzean egiten ziren, auzolanean, kondairak, kantuak eta abar elkarri kontatu eta, horrela, lana arinduz. Lanketa hori guztia emakumearen esku egoten zen eta horrek bere lekua eta ahalmena eman zion. XVI. mendean, adibidez, “emakume askeak” sortu ziren eta merkatuan pisu handiena burdinak eta baleak izatetik lihoak izatera pasa zen, emakumeak bere gain hartuz merkatuaren zama handiena. Merkataritzan, Euskal Herriko lihoak izan zuen garrantzia nabarmena izan zen. Neskatxei, 11 urte betetzen zituztenean, etxekoek soro mutur bat ematen zieten, lihoa erein eta ezkontzarako zuritasuna prestatzen has zitezen; baina euskal emakumearentzat ez zen soilik diru iturri bat, alargun geratuz gero bizibide bat ere bazen, ezkongabea izanda ere berdin, baita autoestimurako ere, aske eta bere buruaren jabe izateko bidea ireki baitzuen lihoak. Komentuetan ere lan hau egiten zuten moja askok, eta baita serorek ere. Hori dela eta jaso dira lihoari buruzko hainbeste testigantza. Hala ere, era berean, emakumeen esku zegoenez, ia ezezaguna izan da, hain esanguratsua izan arren. Lihoaren hariekin egiten zirenen artean aurkitzen ditugu: alkandorak, praka motzak, blusak, gonazpikoak, eskularruak, tapizak, maindireak, zapiak, galtzak, ohe estalkiak, ohazalak, buruko-azalak, mahai-zapiak, ezpain-zapiak, eskuoihalak, eskutrapuak, altzariak apaintzekoak, bataioetan umeari burutik behera ura bota eta lehortzeko erabiltzen ziren zapiak, elizako ofrenda-oihalak edo zamauak, gorpuak estaltzeko maindireak, hilzapiak edo hil-oihalak, baberoak, mantelak, buruko zapiak, buru-

5

estalkiak edo emakumeek burua estaltzeko erabiltzen   zituzten tokadoak edo tontorrak (ezkonduek eramaten zuten adar modukoa, ezkonduta zeudela zakila irudikatuz, gozamen horiek zituztela adierazteko eta neurriak adierazten zuen bere maila soziala; zenbat eta handiagoa liho gehiago behar zuelako), barruko arropa, toallak, “beatilla” izenekoak, beaten eta rekoleten buruko tokak egitekoak, liho fin, kolore argiko ehuna eta hari tarte handiekin, gasa modukoa... Kalitate gorena zuen lihoarekin egindako lanak. Behin haria lortuta, jantzi horiek guztiak sortzeko ehungailuak behar ziren, eta ehungailu horiek soilik etxe batzuetan, ermita eta komentuetan egoten ziren. Liho hitzaren jatorria gaztelerazko “lienzo” hitzean dago. Santu hauek zuten lotura lihoarekin: alde batetik, iraileko San Lino eta San Migel jaiek eta, bestetik, uztaileko Santa Marina eta Santiago jaiek, ereintza eta uzta markatzen baitzuten, hurrenez hurren.

6

     

7

 1.-­‐  HAZIAK  EREITEA:    ilbeheran       Martxoan eta irailean ereiten zen, urtean 2 alditan. Bildu, berriz, San Joanetan. Irailaren 23a Linu Santu eguna da egutegietan. Agor-liñoa, irailean ereindakoa, indartsuagoa eta altuera handiagokoa izaten zen; zuntzak luzeagoak izaten zirenez, mihise luzeagoak egiteko erabiltzen ziren. Agor-lihoaren kirtena, buru aldera, adar txiki eta ugarietan zabaltzen da eta, ilaran, hiru loraldi ematen ditu ondotik; hirugarren loraldia pasa ondoren, lihoa hazkortu egiten da. Martxoan ereiten zen linuberdea edo martxo-liñoa, paraje altuetan; kirten motzagoa zuen eta azaroan biltzen zen. Linaza, berriz, olioa sortzeko ereiten zen Nafarroa aldean; kirten motzekoa zen eta hazi ugarikoa. Normalean, lihoa eta garia txandaka egiten ziren eta urtero lekuz aldatzea komeni izaten zen. Hazia estu-estu bota behar da, landareak ondo-ondoan hazteko; hartara, finagoa eta luzeagoa ateratzen da. Erne ibili behar da txoriekin, hazia gustukoa dute eta. Landareak 7 loraldi izaten ditu; egunsentian lorea zabaldu egiten da eta iluntzean itxi. Horrela zazpi egunez. Gero, lore orritxoak erori eta kuxkuilo edo poltsa txiki batzuk sortzen dira, “hazkorra” izenekoak. Hortik dator hazkortu hitza, landarea haziz gainezka dagoenekoa. Garai bateko aholkuak: lur gizenetan ongi etortzen zen bai, baina amukoak galera ekartzen zuen. Lur mehetan ere ongi etortzen zen lihoa. Eta luberria izatea hobe, jakina.    

8

   2.-­‐  UZTA  BILTZEA:   San Juan inguruan. Landarea zuztarretik ateratzen zen, zuztarrak harigai ona ematen baitzuen. Liho azaoak edo sortak egin, hauek 10 eskukadaz osatutakoak eta soroan zutik jartzen ziren. Azaoen lotura liho landare batez egiten zen, eskuz, beste batzuetan egurrezko ziri batekin baliatzen ziren, gariaren antzera. Hamar azaok karga bat osatzen zuten.

 

                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                  Lihoa  ihartua  eta  hazkortuta,    haziz  betea      

9

 3.-­‐   ALETZEA   ,   AZGARBAKETA,   KARRAMATZEA   edo   HAZIAK  KENTZEA:   Lihoa bildu ondoren, hazia kentzen zitzaion, metalezko hortzak eta egurrezko gorputza duen orrazi batetik pasata. Karrama izeneko tresna hori banku batean itsatsita egoten zen askotan; eta mahai txiki hori, hortzak kenduta, txerria hiltzeko erabiltzen zen. Ondoren, haziak eguzkitan jartzen ziren, leher zitezen eta zakutxo batean gordetzen ziren, ganbaran, hurrengo uztarako.

       

   Karrama,  lihoari  hazia  kentzeko  tresna  

10

 4.-­‐  PUTZUETAN  BERATZEA  edo  BERATZE  LANAK:   Udazkena izaten zen lihoarekin lanean hasteko garairik onena, arbiak erein eta garoak etxera ekarritakoan. Garai batean, erreka bazterrak erabiltzen ziren lan honetarako, baina ura kutsatu eta izurriteak eta bestelako ondorio latzak sortzen zirenez, inguruan putzuak eraikitzera pasa ziren. Garai hartakoak ditugu liho-putzuak. Putzuan, “bost egun eta sei gau” egon behar izaten zuten gutxienez, bederatziurrena ere aipatzen zuten. Liho berdeak 15-20 bat egunetan jartzen ziren beratzen (beti gau bat gehiago egunak baino), zabal-zabal eginda: hondoan zarba batzuk, eta gainean harri edo zuhaitz adar batzuk jarrita; pektosa izeneko goma moduko substantzia desegin arte, honek zuntzak eta azala eransteko balio baitu. Eguraldiak ere eragina zuen, uraren gogortasunak bezala, beratzen zenbat egun behar ziren jakiteko. Lihoa “sasoindu” esaten zitzaion prestaketa honi eta liho-sasoinketa lana emakumeen ardurapean egoten zen. Lan honen amaiera jakiteko, batzuek zioten liho landare batzuk hartu eta haien artean igurtzi egin behar zela hariak aske zeuden ikusteko; beste batzuek, liho landareari azala kendu eta uretara botata hondora joanez gero sasoinketa bukatutzat eman behar zela. Putzuak desagertzen joan ziren, eta zinkezko ontziak erabiltzera pasa ziren, lan bera egiteko.

11

                Lihoa  beratzen  jartzeko  zinkezko  ontzia    

12

5.-­‐  LEHORTZE  LANAK,  LEGARKETA  edo  LAGARKETA:   Beratze lanak bukatutzat emateko, nahikoa zen zuntz batzuk hartu eta igurztea; azala erraz desegiten bazen, uretatik atera eta lehortzen uzten ziren, eguzkitan, zabal-zabal eginda. Horretarako, eguraldi beroa behar zen, edo ondo ihartzerik ez bazen, ogia egiteko labean bukatzen zuten lana.

               

13

6.-­‐LINARRIAN  JOTZEA,  LIÑO-­‐JOTZEA  edo  LINARRIKETA  :   Landareak lehortuta zeudela, mazoa edo bustarria hartu eta kolpatu egiten ziren linamazoarekin, lino-harriaren edo lino-enborraren gainean, zuntzak ateratzeko. Lehenik, zuztar aldea; ondoren, punta aldea; eta gainerako guztia, gero. Bakotxi jo behar izaten zen lihoa; kolpe batez bigundu egiten omen zen eta gogortu bigarren kolpean, zaharren ustetan: 3,5,… dik-dak, dak, dik-dak, dak,… Sei bat minutu sorta bakoitzeko. Horretarako bost eskukada liho hartzen ziren eta sorta prestatzen zen lotuta jartzeko, honi “mazokada” deitzen zitzaion; liho sortatxo horri, alegia. Honela, azala eta zuntzak bereizten ziren. Lan hau astuna eta txarra omen zen benetan, lihoak hauts eta zabor ugari botatzen zuelako, ahoa eta sudurra lehortu eta eztarria urratzeraino.

14

         Lino-­‐enborra  eta  linamazoa,  lihoari  azala  haustekoak      

15

7.-­‐  TRANGAKETA:   7, 8 eta 9. urratsak ez ziren denak beharrezkoak, zonaldeka aukerazkoak baizik. Honekin, kanpoko azal egurtsua askatu, kendu eta barruko mintza azalarazten zen, tranga izeneko tresnarekin -egurrezko guraize baten antzekoa-. Trangatu ondoren lihoaren harigaia harrotuta eta bigunduta gelditzen zen. Egurrezko tresna hau asmatu zenean iraultza handia izan zen, mazoaren ordezko lana egiten baitzuen. Holandan sortu zuten XVI. mendean eta aurrerapen handia izan zen.        

16     TraT T  

17

 8.-­‐  SUGARKETA,  SUGARASKETA,  SUBARASKETA:   Trangatu ondoren, lihoa sugastu, ezpatatu edo txarrantxan orraztu egiten zen. Sugarketa egiteko, hau da, zapalduz eta kolpeak emanez azal arrastoak garbitzeko, egurrezko 2 piezaz osatutako pintza batetik pasatzen zen, egurrezko guraizeen itxurakoa, eta bi matxardaz osatua, bata ertz finekoa, euskarri gisa erabiltzeko, eta bestea, gainekoa, mihi itxurakoa, sugatsa edo suhatsa izenekoa. Zenbait tokitan bakarrik egiten zen lan hau, zonaldearen arabera, eta lihoari beste harrotu bat ematen zitzaion, landarea bigundu eta gozatuz, trangarekin baino finago uzten zelarik. Liho sorta askatuta egin behar izaten zen, eskukada bakoitzarekin hamar bat minutuz jardunez.

Suhatsa,  lihoari  azal  arrastoak  kentzeko  tresna    

18

 9.-­‐  EZPATATZEA:   Ezpata edo garba moduko batekin linua kolpatu egiten zen. Ezpata-oina edo ezpata ondokoa oinekin helduz zuntza bertikalean jarri eta kolpatuz. Bizkaia aldean egiten zen lan hau, sugarketaren ordez. Lan hau emakumeek egiten zuten, zamarra edo brusa handi bat jantzita, eta ahoa zapi batekin estalita, hauts handia sortzen baitzen. Lan neketsu hauek amaitu ondoren (7, 8, eta 9. urratsak), hau da, lihoa hari bihurtu ondoren egiten ziren hain ospetsuak ziren lina-afariak edo sorgin-afariak. Gaztain erreak eta esne katilukada hartzen ziren, eta ondoren kantu, bertso eta dantza izaten zen; aitzakia polita elkar ezagutu eta ezkontza bidea prestatzeko.          

             

19

                 

              Ezpata,  lihoari  azal  arrastoak  kentzeko  tresna  

20

 10.-­‐TXARRANKETA  edo  TXARRANTXATZEA:   Txarrantxa lauki zuzen formako ohol bat da; alde batean, lauki forman, burdinazko txarrantxa edo iltze luze batzuk ditu, 10-12 cm ingurukoak, eta bestean, hanka sartzeko zulo bat. Zuntzak kardatu, orraztu eta azal hondarrak kentzeko egiten zen lanari kardaketa deitzen zaio. Horretarako, txarrantxa izeneko tresna erabiltzen zen; aurretik esan bezala, egurrezko ohol bat, burdinazko hortzekin. Hiru bat minutuko lana sorta bakoitzarekin. Kardaketa lanaren ondoren zuntza harilkatzeko moduan uzten zen orraztuta. Honekin zuntzak sailkatu egiten ziren: luzeak eta finenak, kalitate erdikoak eta motzak, eta zakarrenak; kirrua edo amukoa, amelua edo muiloa, eta mukarra edo karraskia, hurrenez hurren. Amukoa, orraztu eta orraztu eta eskuetan geratzen zenari deitzen zitzaion. Hauek finenak izaki, maindireak, gizonezkoen alkandorak, emakumezkoen blusen eskumuturrekoak, zauriak eta sendatzeko zapiak, eta elizan apaizak eskuak lehortzeko eta gaixoei olioa emateko zapiak egiteko erabiltzen zen; baita alboka soinugailua moldatu eta lotzeko ere. Muiloa, orraztu eta orraztu eta txarrantxan hortzetan geratzen zenari deitzen zitzaion. Motzagoa izaten zen. Hau ere soinekoak eta galtzak egiteko erabiltzen zen; baita eskopeta balatxoak egiteko ere. Eta, azkenik, mukarra, txarrantxan iltze tartean eta lurrera erorita geratzen zenari deitzen zitzaion. Hau ere motzagoa. Maindireak, gizonezkoen lanerako arropak, zamarrak, prakak, alkandorak, zakuak eta sukalderako eskuzatarrak egiteko eta gaueko brasarekin goizaldean sua pizteko erabiltzen zen.

21

Bazen sineskeria bat txarrantxa tresna honen inguruan; txarrantxa etxeko eskailera buruan jarrita, sorginak uxatu egiten omen ziren etxe horretatik.                            

 

                               Txarrantxa,  lihoa  orrazteko  tresna    

22

      Txarrantxa,  lihoa  orrazteko  tresna                  

23

11.-­‐HARIGINTZA,  ARDAZKETA,  IRUTEA,  GORUETA:   Lihoa harilkatzeko gorua eta ardatza erabiltzen ziren. Gorua edo linaia urkiladun haga bat da, eta goiko muturrean burutxo bat zeraman, bost edo sei altxumaz edo zimitzez osatua. Bertan liho-mataza jartzen zen, oihalezko txapel, goru-buru, goru-txapela edo titare bati eutsita. Gorosti, ezpel, lizar edo hurritzez egindakoak izaten ziren. Ezkerreko besoaren eta gorputzaren artean eutsi behar zitzaion, bere oinarria gerrian jarriz, eta ezkerreko eskuarekin lihoa ardatzaren goiko zulotik sartzen joaten zen. Hau eskuineko eskuarekin heltzen zen, biraraziz, hartara lihoa okertzen joan zedin. Nahiko okertuta, txulotik haria ateratzen zen, eta ardatzaren bueltan biltzen zen. Ardatzak birak azkar eman behar zituen, listuz bustitako haria okertuz hobeto kiribiltzeko eta zapaltzeko. Urarekin emanez gero, haria usteldu egiten zen, eta, beraz, txori-sagarrak eta pikuak eramaten zituzten, ahoa goxatzeko, edo sagar mikatzak edo gaztainak, ahoan erabiliz txistua sortzeko. Ondoren, hari mataza batean bilduta geratzen zen, ehungailurako prest. Atseden garaian, linaia eta ardatza zutik uzteko erabiltzen zen tresnari linai-mutila edo ardatz-mutila deitzen zitzaion. Gorua, emakumearen sinbolorik nabarmenetako bat zen, baserri giro tradizionalean ezkontza arreoetako oinarrizko osagaia: aditzera ematen zuen emaztegaiak haria egiteko zuen trebezia, eta baserriko ekonomia gai honetaz hornitzeko ahalmena. Eta ezaugarri hau hain estimatua zenez, gorua, gurdiaren ezpatari lotuta, ezinbestez eraman beharreko tresna izaten zen ezkontza egunean. Linai-buruan poltsa bat sartzen zuten perdigoi batzuekin, hotsa ateratzeko. Gorutxapelak ikusgarriak izaten ziren. Oihal polit batekin bildutako kartoizko kapelatxoak ziren, haiek ere dotore apainduak. Mojen komentuetan egiten ziren.

24

Ardatzak burdina edo egurrezkoak izaten ziren. Alde batean kiribildutako ziri bat izaten zuten, eta beste aldean bildutako hariari eusteko koxka bat. Gorueta lanak aurrez izendatutako baserrian izaten ziren. Bilera hauek azaroan hasi eta otsailera arte luzatzen ziren. Garrantzi handiko bilerak izaten ziren, batetik, haietatik ezkontza berri asko sortzen zirelako, eta, bestetik, ahozko transmisioa ematen zelako, ipuin, bertso, esaera, kantu eta abar kontatzen baitziren. Bazen uste bat honen inguruan. Lana egindako sukaldea hariz zikinduta geratuz gero, sorginak kondar horiek irutera etortzen zirela eta gaua iruten eta dantzan pasatzen zutela. Hori ez gertatzeko, irute-lanak bukatu bezain laster etxeko amonak garbitu bat ematen zion sukalde guztiari, sorginak handik uxatzeko. Lan hau iruleen ardura izaten zen, eta hasera-haserako tresnak, gerriko gorua edo eskuko gorua izenez ziren ezagunak. Baina ondoren, XVI. mendean, hankei eraginez erabiltzen zen tornua asmatu zuen Leonardo Da Vincik. Hori ere benetako iraultza izan zen. Tornu horrek gurpiltxo bat zeraman, bere hanka-leku eta guzti, eta linaiaren bidez haria egin eta prestatu ahala, hankaz eraginda, haria adartxo batzuetan biltzen zuen. Ardatzaren ordezkoa izan zen.    

25

                               Eskuko  edo  gerriko  gorua  eta  ardatza,  lihoa  harilkatzeko  tresnak  

26

                           

   Eskuko  gorua,  lihoa  harilkatzeko  tresna     Ardatza,   lihoa   harilkatzerakoan,   haria   biltzeko  tresna    

27

                   Linai-­‐mutila  edo  ardatz-­‐mutila,  atseden  hartzerakoan  gorua  eta  ardatza  uzbeko  tresna    

          Tornua,    ardatzaren  ordezkoa    

28

                                                                                                                     Tornua,  ardatzaren  ordezkoa          

29

12.-­‐MATAZATZEA    edo  MATAZAK  EGITEA:   Orain arte sortutako liho hariarekin matazak egiteko matasuzkia edo inuzkia erabiltzen ziren. Matazatzea liho matazak egitean datza. Inuzkia pago edo gaztainondoarekin egindakoa izaten zen, metro erdikoa luzeran, bi zirirekin, bata goialdean eta bestea behealdean, bi gurutze osatuz. Aulki batean eserita eta ardatzaria saskian zutela, bertako hariari tiraka inuzkira pasa behar zen haria, mataza osatzeko. Bazen beste tresna bat lan bera egiteko erabiltzen zena, baina erosoagoa: matasuzkia. Tornu bat zen, aulki baten neurrikoa, erdian gurutze batekin eta lau ertzekin. Ezkontza arreoko gurdian ageri-agerian eraman beharreko tresna hau ere. Mataza bat osatzen zutenean, inuzkitik edo matasuzkitik atera behar zen. Hariaren lehenengo eta azkeneko muturrak elkarrekin hartu, bihurreta bat eman, eta hari horrekin mataza guztiari bi edo hiru bueltatxo ematen zitzaizkion, erdi-erdian. Ondoren, lotuta geratzen zen. Izan ere, bestela, nahastuta gera baitzitekeen mataza guztia.

                 

30

                        Inuzkiak,  matazak  egiteko  tresnak  

31

                  Matasuzkia,  zurezko  tornuarekin,  matazak  egiteko  tresna            

32

13.-­‐HARIA  EGOSTEA,  HARI-­‐EGOSTEA  edo  GOBADA  egitea:   Matazen gobada edo lisiba barrutik hustutako pago-enbor batean egiten zen, garbitzeko. Zoruan zulo bat zuen pago-enbor honek zugana, tina edo konporta izena zuen eta erreten bat zuen harrizko losa baten gainean jartzen zen, botatako ura handik eror zedin eta bide batez berriro biltzeko. Zuloari lastoa edo garoa jartzen zitzaion, itxi ez zedin. Ontzi honetara irakindako ura isurtzen zen, epelarekin hasi eta gero eta beroagoa botaz. Behin baino gehiagotan egin beharreko lana izaten zen, hiruzpalau aldiz, lisiba bakoitzarekin. Zuganaren gaina zapi handi batekin estaltzen zen eta bertan pago-errauts poltsakada (haustrapua) jartzen zen zuritzeko. Erramu hostoa botatzen zen, usain ona emateko. Pago errautsa izan behar zuen, potasio asko zeukalako; tindatu gabe, zuritu egiten zuelako. Arte egurraren errautsak ere balio omen zuen, baina intxaurrak, gaztainak eta haritzak ez, tintea botatzen baitute. Matazak tina barruan uzten ziren, hurrengo egunera arte, hor hoztu zitezen. Ondoren, matazak errekako uretan jo behar izaten ziren, ur hotzetan bigundu eta gozatzeko; gauean zelaian zabaltzen ziren, gaueko ihintzak zuritzeko eta azkenean zintzilikatu egiten ziren, sikatzeko, etxe aurrean eta bista-bistan. Liho-matazarik gehiena zeukan etxea omen zen familiarik aberatsena, zaharren ustetan. Senargai on bat aurkitzeko ere ez omen zen mataza-festa hori bezalako pregoirik. Kolorea ere ematen hasi ziren. Herbehereetan, adibidez, teknika berezi bat asmatu zuten zuritzeko: gurina atera ondorengo gatzura erabiltzen zuten zuritzeko, 6 hilabete irauten zuen prozesuari jarraituz.

33

Tina,  haria  egosteko  ontzia;  erreten  bat  zuen  lisiaska  edo  lisiharriaren  gainean  jartzen  zen  

       

34

   14.-­‐  HARILKATZEA  edo  HARILAK  EGITEA:   Gaueko ihintzak eta eguzkiak zurituta matazak prest geratzen ziren biltzeko. Ondoren, matazak askatu egiten ziren, eta hari-pilotak egin, ehungailuetan erabiltzeko. Horretarako, matazak harilkarian -egurrezko tornua- sartzen ziren eta tira eginez hari-pilotak edo harilak egiten ziren. Bi mataza behar ziren hari-pilota bat osatzeko. Ziri edo lokotx batean biltzen zuten haria, hari-pilotak moldatuz. Egindako hari-pilota horiek, harilak izenarekin ezagunak, kutxan gordetzen ziren, eta nahikoa osatutakoan ehundegira eramaten ziren, zaku batean sartuta. Harilkaria, zurezko egitura batez osatutako tresna, zutikako lau oinetan banatutako bi gurutzez osaturik dago, eta birak ematen ditu, azpian dagoen kajoian finkatutako ardatz batean. Dotorezia handikoak izaten ziren. Hau ere ezkontza egunean gurdi-arreoan eraman beharrekoa zen.

   

35

                                 Harilkariak,  hari-­‐pilotak  egiteko  tresnak                  Laka,  hari-­‐pilotak  sailkatzeko  kutxatila  

 

36

       15.-­‐LIENTZOAK,  MIHISEAK  edo  EHUNAK:   Hari-pilotak edo harilak egurrezko kaxa batzuetan gordetzen ziren, laka izenekoak; eta hari horietatik tiraka jartzen zen ehungailua. Ehungailua haritik mihisera pasatzeko tresna da. Bi hari mota gurutzatzean sortzen da ehuna. Lan hau egiten zutenak ehuleak ziren. Ehungailuak osagai hauek zituen: armazoia, oihala biltzeko ardatzak, bi liza, anexa, orrazia eta jarlekua.

           

37

     16.-­‐JOSKINTZA:   Garai haietan etxe aberatsenetan bakarrik egoten ziren jostunak, eta haiei agintzen zitzaien josteko lana. Bai ehuleari, bai jostunari, eztei gonbitea bidali behar zitzaien, ohitura zaharrari jarraituz. Bezperatik hasita, neskak mutilari etxean bertan irun eta jositako atorra bidali behar izaten zion, ezkontza egunean jantzita eramango zuenarekin. Elizako lanak eginda, neskaren etxean gosari legea egiten zen, eta gizon berriaren etxera abiatuko ziren ezkon berriak, gurdi eta guzti, musika lagun zutela. Arreo-gurdian, ezkon berriak prestatutako zuritasunaz gain, lihagintzako lanabesak ere agerian eramaten ziren: linaia eta ardatza, matasuzkia eta harilkaria. Han bazkaltzen zuten, eta ondoren arreoa erakusten zen. Hori eztei eguneko jostunaren zeregina izaten zen: ezkontza arreoa jendeari erakustea, “arreoa zabaldu” izenarekin ezaguna zena. Lehenengo mahaiburukoei erakusten zitzaien: ohatzeko arroparekin hasi eta soin-arroparekin jarraituz. Ondoren, beste guztiei. Zenbatuz eta goraipatuz. Eta arreo-zabaltzea bukatutakoan, jostunaren galdera: “Hara, gauzak onak eta bera hobea; gustora al zerate gauza gutxi hoiekin?” eta etxekoen erantzuna: “Bai! Gutxiago izan balitu ere, gustora izango ginan gu berarekin”

38

Eta erakutsi ondoren berriro kutxan gordeta geratzen ziren. Ezkonberriaren egiteko bat izaten zen arreoa urtero-urtero kutxatik atera eta lixiba aldi bat ematea. Ez erabiltzearekin eta urtero garbitzearekin gozatu ederra hartzen zuen ehunak.

       LIHOA  LARRAULEN:  

Larraulen ere lihoa landu zela frogatzen duten arrastoak ditugu: • Katillutxulo izeneko iturriaren inguruko liho-putzua, adibide bat, Almitxuri eta

Murgileko urak batzen diren inguruan. KOLDO JAUREGI SARASOLA herritarrak jakin, bazekien, duela 40 bat urte gutxi-gorabehera, 1976-1978 tarte horretan, bere aita zenak esanda, toki horretan bazela garai bateko liho-putzua; geroztik harria eta putzua besterik ez zegoen, sasiak hartuta eta naturak bere egindako leku umeltsu bihurtua. Koldori gogoan geratu zitzaion aita zenak esandakoa, baina hainbeste urtetan gordean izan eta buruan zebilkion gaiari heltzea egokitu zaionean, hautsak gehiegi harrotu behar izan gabe hor jo du Larraulgo Larrunbide-Etxeberriko Antselmo Larrarterengana. Honek, baieztatu egin zion, bere aitona zenak ere izen hori ematen ziola lekuari. Lurjabearekin hitz egin, hark horrelako ondarerik zuen arrastorik izan gabe eta baimena eman zion lanak egiteko. Herriaren historia errekuperatze aldera, baimenarekin kontatuta hor ekin zion lanari, berezkoa duen sen berezi hori lagun.

39

Halaxe sortu zen Dina7 Kultur Elkartearen ekimen berri hau 2016rako: liho-putzua zegoen ingurua garbitu, harriak bilatu eta haiekin berreraiki, urez betetzen jarri, bitarte horretan lihosoroa sortu hazia ereinda, hau bildu, lehortu, hazia kendu, liho-putzuan beratzen jarri eta ondorengo guztia.

• Katillutxuloko liho-putzuaz gain, badakigu Elizegi-enekoek bazutela Urbeltza izeneko

iturriaren aldamenean beren liho-putzu propioa, Txapartegiren jabegoa zuena .

• Goieneta baserrien inguruan, Goieneta-bitarte baserriaren atzealdean Olotzagako eta Azpiazuko bidean, gaur egun aska dagoen horretan ba omen zegoen beste bat, hondakinek hala adierazten baitute.

• Arraiazuloa izeneko erreka ondoan, Alkiza eta Larraulgo mugan, beste bat.

• Larrola baserriko lursailean, Alkiza bidean, beste bat.

Oparoa da Larraulek bere garaian atzera jota, duela 150 urte arte, izandako

liho-putzuen zerrenda. Liho-putzuaz gain, bere sasoian zenbat liho landare sortzen den ikusi besterik ez dago belar artean gure zelaietan. Eta azkenik, adibide garbi bat ere badugu, Larraulen bertan ekoiztutako maindireak aurkitu baititugu:

• Larraulen Elizegi baserriko BITTORI GARMENDIA ARSUAGAK 1850-60an egindako

maindireak eta honek bere alaba Maria Txapartegi Garmendiari pasa eta gaur egun idazle eta historiagile den IGNACIO ELIZARAN TXAPARTEGI bilobaren eskuetan daudenak.

40

Ohore handiz eta herriko historia jasotzeko asmoz, ikusgai izango dira, 2016ko azaroko Kultur Astean ospatuko den erakusketan.

Katillutxulo   inguruan   aurkitutako   liho-­‐putzua   garbitzen   eta  berreraikitzen:

41

42

43

44

45

         

46

 Larraulgo  belazean,  belar  artean  sortutako  lihoa  biltzen  :  

     

47

   Larraulen  ereindako  lihoa:  

48

 Larraulen  ereindako  lihoa  biltzen:  

49

50

51

Larraulen  ereindako  lihoa  lehortzen:  

         

52

Lihoari  karramarekin  hazia  kentzen:

53

54

Lihoa  Larraulgo  liho-­‐putzuan  beratzen:  

55

56

57

58

59

60

 Liho-­‐putzuaren  inauguraketa  ospatzen:    

61

HIZTEGIA:    Linua. Lihoa Linazia, liho-hazia Agor-linua (irailean ereiten zen liho mota) Linu-berdea (martxoan ereiten zen liho mota) Linasoroa, linu-saila, lihadia Linu azaoa, linu bala (hamar eskukadaz osatutako liho sorta) Linu karga (hamar liho azaoz osatutakoa) Hazkorra, hazkortu Karrama, garrama Linuputzua, linaputzua, lihoputzua Linu-jotzea Linamazoa, mazoa edo bustarria Linarria, linu-harria, linu-enborra Linaska ( lihoa jotzeko mahaia) Mazokada (bost eskukadaz osatutako liho sorta) Tranga, garba edo sapinoa (lihoaren azal egurtsua hausteko guraize moduko tresna) Trangaketa, trangatu Sugarketa, subarasketa, sugarasketa Sugatsa, suhatsa, subaratsa (lihoa harrotu eta gozatzeko guraize antzeko tresna) Ezpata, ezpata-oina, ezpata ondokoa, ezpatondoa Txarrantxa (lihoa orrazteko iltze luzeko tresna) Txarranketa, txarrantxatu Irun

62

Irulea Gorua edo linaia, gorumakila Goru-txapela, ttutturrua, ttonttorra, goru-ttonttorra Ardatza Tornua, tornu ardatza Amukoa, kirrua (txarrantxatu ondoren matazetan bildutako liho hari fina) Muiloa, amelua (txarrantxatu ondoren liho hari kalitate erdipurdikoa) Mukarra, karraskia (txarrantxatu ondoren hortzetan eta lurrean geratutakoa, kalitate txarra) Mataza (euskarririk gabe bira handitan bildurik dagoen haria), linu-mataza Matazatu, astalkatu Inuzkia ( haria matazatan biltzeko tresna, ondoren lisiba egiteko) Matasuzkia ( haria matazatan biltzeko tresna, ondoren lisiba egiteko) Zugana, tina, konporta (matazariak egosteko egurrezko ontzia) Lisiarria Lisiaska Haustrapua Harilkoa, harila, hari-pilota Harilkaria Harilkatu Laka (hari-pilotak sartzeko, zuloz osatutako egurrezko kutxatila) Mihisea, ehuna Ehulea Ehungailua

   

63

 ESAERAK:  Ehunak ehun lan! Eta ehun bihaleku! San Migel Urriko, liñua orri biko. Ama birjina Urriko, liñua hiru orriko Aita San Frantzisko, liñua orri biko Sabela betetezak duela izardi? Larrua estaltzeak zer duen nork daki? Aitzurrez lurra landu, eskuarez irin zelaitzen du, lenbailen azia sor dedin. Euriaren laguntza ostartearekin; berrogei eguneko, lorea dizu urdin. Azkortu eta garbitu, sartu errekara, aldi bateko dago samurtzen azala. Lioak, bero-arin, sordina iduri du: kolpe batez biguindu, besteaz gogortu. Maitetasunak zenbait erabe eskatzen du indarrez neke dana kantuz samurtzen du. Lau dontzella egun guztian elkarren atzetik, eta elkar ez harrapatzen. Zer ote da ume? Harilkaria. Zenbat eta gorago, eta lihoa hobeago… Liñoa, zazpi aldiz lora eta zazpi aldiz gora. Eta gero hazkorra! Gero egosi eta errekan jo, azkarrago idazten da egiten den baino. Harilketari, nekeketari. Haril bat, haril ondo? Ez dabil ondo; hiru haril, haril ondo? A dabil ondo. Lihoak lorea urdin,Udaberri zantzua Euskadin. Lihoa miaztu ta igurtzi, azkenerako suntsi,... Itxoizu. Itxoizu, nik zapinatuko zaut zu,… Amonari eman diote suats-lana, sukaldean ari da onduz denen jana. Aita gure zeruetan, ama guria goruetan, bihar ez dan orduetan,… Gurdi erdian kutxa, aurrean ardatza, ta linai muturrean amuko-mataza.

64

Irule onak lau ardatzari gau bakoitzeko. Irunez, ohialdun da gure andrea, ez alfer egonez. Aita semiak tabernan dagoz, ama ta alaba jokuan, ostera bere egongo dira soineko zarrak kakuan. Firun, firun, ardatza; astean, astean mataza, ilean, ilean pieza. Neskea azi din legez, kirrua irun legez. Harilkitie, ez dok olgetie, zerretie dok olgetie. Harikilketari, nekeketari. Zerraittia, olgaittia, harilketia, nekaittia. Harilketa, nekeketa. Laiaketa, jostaketa.

 LINU  HAZIEN  ERABILERA:  • Katarroetarako. • Idorreriarentzat, baita ganaduarentzat ere. Gauean uretan beratzen edukita. • Olioa egiteko, linaza izenekoa. • Uretatik gatza ateratzen lagungarria. • Kolesterolaren aurkakoa. • Odolaren glukosaren aurkakoa. • Erredurarentzat, linaza olioa eta kare ura neurri berean nahastuta. • Enplastoa eginda: haziak ondo egosi, arrautza gorringoa nahastu, ogi-zahiz ongi oratu eta, gero, bi zapiren artean jarri, mindutakoaren gainean. 200 g liho hazi, 200 g ur beroarekin nahastu, orea osatu arte,  eta gasa artean jarri. Lunbago, erreuma, bronkitis, koliko eta abarrentzat. • Haziek Omega 3 fitoestrogenoak dituzte; beraz, egokiak dira bai hilekorako, bai menopausiarako.

65

BIBLIOGRAFIA:

• “La historia desconocida del lino vasco”Jose Antonio Azpiazu. Ttarttalo. • “La simbología del lino en el Pais Vasco. La casa y el lino”. Eva Maria Elorza. Sukil. • “Bordado de lino de uso doméstico. Goierri y Tolosaldea”. Eva Maria Elorza y

Mariasun de Miangolarra. 2001 (2 volúmenes). • “Linua Zegaman”. 6 emakume. 2003 • “Ehunak ehun lan”. Antton Iztueta. Obie taldea. Oiartzun. • “Lihoaren penak eta nekeak”. Julian Alustiza. Jakin. 1981. • Testuak, aipatutako liburu hauetatik atera dira. • Argazkiak, Oiartzungo Estanis Urdanpilleta eta Bixen Lartzabal senar-emazteek duten

Museotik, Foru Aldundiak Irunen duen Gordailutik eta goian aipatutako liburuetatik atera dira.

               

66

  Ekitaldi   hau   Larraulen   burutu   da,   2016an,   Dina   7   Kultur  Elkartearen   lanari   esker.   Dina   7   Kultur   Elkarteak   Larraulgo  Ekomuseoa  kudeatzen  du  2009tik.  Urteak  daramatza  ofizio  zaharren  bidea   gai   hartuta:   EGURRA   lehendabizi   eta  HARRIA   (karobia)   gero,  oraingoan  emakumezkoen  ofizio  zahar  bati  heldu  dio,  bertako  lursail  batean  linu-­‐putzua  aurkitu    ondoren.  Linu-­‐putzua   berritzen,   lursailak   prestatu   eta   hazia   ereiten:       Koldo  Jauregi  Uzta  bildu,  aletu,  beratu,  ihartu,…:  Koldo  Jauregi  eta  Pili  Otaegi  Aste   kulturaleko   erakustaldia:   Oiartzungo   Estanis   Urdanpilleta   eta  Bixen  Lartzabal  senar-­‐emazteak,    eta    Larraulgo  jendea  DVDa  sortzen:    Iñaki  Alcalde  Eskuliburuaren  egilea:    Pili  Otaegi      

Larraulgo  ekomuseoa  DINA  7  kultur  elkartea  

67

                         www.larraulgoekomuseoa.com  

LAGUNTZAILEAK:     Larraulgo  Udala                 Gipuzkoako  Foru  Aldundia     Eusko  Jaurlaritza  

68