Lezo Arindua

48

description

Lezo LH ikastetxekoek prestatutako materiala, oarsoaldea ezagutzeko

Transcript of Lezo Arindua

Page 1: Lezo Arindua
Page 2: Lezo Arindua
Page 3: Lezo Arindua

Lezo Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Donostiatik 7 km-ra.

Lezok Oiartzualdea osatzen du, Errenteria, Pasaia eta Oiartzun herriekin batera.

Oiartzualdea

Page 4: Lezo Arindua

Bere udal barrutiak 12,94 km²-ko hedadura du eta perimetroak 14.000 metro inguruko luzera du. Lezok 6.022 biztanle ditu (2008).

LEZO

IRUN

HONDARRIBIA

Iparraldean Jaizkibel mendia eta Pasaia.

Ekialdean

Gaintxurizketako gaina,

Hondarribia eta Irun.

Mendebaldean

Pasaiako portua.

Hegoaldean

Errenteria eta Oiartzun.

Page 5: Lezo Arindua

BEHEKO ALDEAN, ZILARREZKO HONDOAN

ITSASOA. HONEN GAINEAN,

HIRU ZUHAITZZELAI BATEAN.

ZUHAITZEN GAINEAN BIHOTZ ITXURAKO

HOSTO BERDE BANA.

Page 6: Lezo Arindua

Lezoko udalerrian finkaturiko populazio-gune baten lehen aztarnak X. mendetik datozkigu, Oiartzun ibaiaren bailara Nafarroako Erresumako zati zeneko garaietatik alegia.

Interesgarria da zenbait toponimo, esaterako, "port de Lazon" XIII. mendean eta "portua" XVII. mendean, Zubitxoren inguruetan aurkitzea, gaur egun badiako uretatik lehor alderantz urrundurik aurkitzen diren puntuetan.

Page 7: Lezo Arindua

Lehen aipamen idatzia 1203koa da, Hondarribia hiribildua sortu eta Lezo honen menpe gelditu zenekoa. Lehenago Donostiaren menpe egon zen, 1180-1203 bitartean. Hondarribiaren gobernupean egonagatik, bazuen autonomia ekonomiko eta administratiboa. Unibertsitate titulua zuen herrixka zen eta bere mugak zehaztuak zeuden.

Page 8: Lezo Arindua

Oiartzun ibaia Aiako Harritik eta Bianditz mendiko magaletik datozen erreka batzuek bat egitean sortzen da eta Pasaiako portuan itsasoratzen da.

Oiartzun, Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaia herriak zeharkatzen ditu.

Gipuzkoako ibairik motzena da, 16,6 km luze baita.

Page 9: Lezo Arindua

Oiartzun ibaia kutsatu samarra dago.

Arrazoiak hauek dira: meategiak, lantegiak eta geure etxeetako zikinkeria.

URAREN KALITATEA

2002ko UDA

Kutsatu gabea

Kutsatu samarra

Kutsatua

Oso kutsatua

Izugarri kutsatua

Page 10: Lezo Arindua

AÑARBE

Errenteria-Oreretako lurretan Añarbeko urtegia dago, erdigunetik urruti, inguru zoragarri batean, baso eder batean, hain zuzen.

Urtegi honetan biltzen den ura Oiartzualdeko eta Donostialdeko etxeetara iristen da.

IPARRAGIRREKOUR-BILTEGIA

Jaizkibeldik eta Altamiratik erreka batzuk jaisten dira, Zubitxo erreka, besteak beste. Lezok kontsumitzen duen uraren % 88 Añarbetik hartzen du eta beste % 12 Jaizkibeldik hartzen du.

ZUBITXO ERREKA

Page 11: Lezo Arindua

Lezo Jaizkibel mendiaren eta Altamira muinoaren artean dago eta Pasaiako portutik Gaintxurizketako gaineraino hedatzen da.

ALTAMIRA 75 m

JAIZKIBEL 545 m

Page 12: Lezo Arindua

Jaizkibel mendian hiru dorre daude.

Azken gerra karlistan eraiki ziren (1872-76).

I. dorrea

II. dorreaIII. dorrea

JAIZKIBEL

Page 13: Lezo Arindua

JAIZKIBEL

Page 14: Lezo Arindua
Page 15: Lezo Arindua

PYSBE enpresaren babesean eraikitako auzoa da.

Soroz eta belardiz inguratutako eta etxe txikiez osatutako auzo polita.

Page 16: Lezo Arindua

Altamira izeneko muinoan dago. Bertan Altzate igerilekua dago.

Etxe-orratzez eta etxe-bloke handiez osaturiko auzoa da. Saldise plaza bertan dago.

Auzo berria da. Lezoko azken auzoa da eta Gaintxurizketako bidean dago. Plaza handi bat du eta bertan anbulatorioa dago.

Page 17: Lezo Arindua
Page 18: Lezo Arindua

Hiru kalek osatzen dute: Donibane kaleak, Zubitxo kaleak eta Kale nagusiak. Hiru kale hauek Gurutze Santuaren plazan elkartzen dira. Plaza honetan udaletxea eta Lezoko Santu Kristoren basilika daude.

Goiko plazan San Joan Bataiatzailearen eliza handia dago.

Page 19: Lezo Arindua

Jaizkibel mendiaren magalean dago. Baserria da nagusi.

Page 20: Lezo Arindua

GAINTXURIZKETA ITURRIN BAILARA

GAINTXURIZKETA GOIKOA BAILARA

OLAIZOLA ABENDAÑO APAIZIARTZA

ZAPATAZAR-BURU LARRAKA ALARGUNTZA-GOIKOA

Page 21: Lezo Arindua

GAINTXURIZKETA ERREKALDE BAILARA

GAINTXURIZKETA SAGASTI BAILARA

JUANTENEA GAINTZA JUAN-MARTINDEGI

GAINTXURIZKETASAIZAR

Page 22: Lezo Arindua

HERRIONDO BAILARA

DONIBANEALDE BAILARA

LOPENE MARTIZKONE URRULEKU

MIHURA BORDATXO MIKURA

Page 23: Lezo Arindua

LEZOKO ZERBITZUAK

• Udala• Udaltzaingoa• Anbulatorioa• Bake-epaitegia• Autobusa• Trena• EuskoTren• Taxia

• Haur-eskola• Eskola• Musika

kontserbatorioa• Gezala auditorioa• Liburutegia

• Pilotalekuak• Igerilekua• Futbol zelaia• Kiroldegia• Ludoteka

Page 24: Lezo Arindua

- Hiru garraio publiko ditugu herrian:

Trena: Irundik Donostiara doana. Autobusa: Donibanetik Donostiara doana. EuskoTren: Hendaiatik Donostiara doana.

LEZOKO GARRAIOAK

TREN GELTOKIA

EUSKOTREN GELTOKIA

Page 25: Lezo Arindua
Page 26: Lezo Arindua

GURE ARBASOEN ETXEA!

Duela milaka urte Aitzbitarte haitzuloetan eta Landarbaso erreka ondoan bizi ziren inguruko lehenengo biztanleak.Lur guztia elurrez estalita zegoenez, leku lehorra eta beroa aurkitu zuten. Ehiztariak ziren eta ura ez zuten falta.

AITZBITARTE HAITZULOA

LANDARBASO ERREKA

Page 27: Lezo Arindua

Lezo erdi aroan muino batean zegoen herri txikia zen. Inguruko biztanleriak bere artzain erako ekonomia mantentzen zuen, aldaketa handirik gabe, urtaroen arabera Jaizkibelgo larreetatik barne aldeko mendietara lekuz aldatuz.

Halere, XIII. mendean, Done Jakue Bidearen itsasaldeko ibilbideko herrixka bat zen eta populazioa gero eta gehiago saiatzen zen itsas lanetan. Lezoren lurralde-esparrua orduan geratu zen markaturik.

Page 28: Lezo Arindua

XVI. eta XVII. mendeetan oparotasun garaia izan zen, itsasoari lotutako jarduerengatik.

XVIII. mendean Lezoko ekonomian garrantzirik zeukan itsas lanbide bakarra baxurako arrantza zen. Krisi ekonomikoa zela eta, nekazaritza berpiztu zen, batez ere, kanpotik ekarritako laboreak sartu zirelako, esate baterako artoa eta patata.

Lezon zenbait ontziola sortu zen eta kaian hainbat ontziraleku zeuden.

Page 29: Lezo Arindua

Lezok 1812an Hondarribitik bereiztea lortu zuen eta bere udala osatu zuen.

XVIII. mende amaieratik 1876 arte Lezok, herrialde osoak bezalaxe, gerrate eta eskasia aro luze bat bizitu zuen.

XIX. mendea bukatu baino lehenago, ordea, industrializazioa eta ondorioz modernizazioa hasi ziren.

XX. mendean zehar industria garapenak hazkunde demografiko handia eragin du.

Page 30: Lezo Arindua
Page 31: Lezo Arindua

DONIBANE KALEA

GURUTZE SANTUAREN PLAZA

KALE NAGUSIA

Erdi aroko hirigunea bi kalek osatzen dute: Donibane kaleak eta Kale nagusiak.

Page 32: Lezo Arindua

Herriko udaletxea Lezoko erdigunean dago, elizaren alboan, Gurutze Santuaren plazan.

XVII. mendearen hasieran eraiki zuten eta errenazentista estilokoa da.

Page 33: Lezo Arindua

SUSANA-ENEA

JAMOT-ENEAREN ATARIKO ARMARRIA

ZABALA ETXEKO ARMARRIA

MAISU KRISTOBAL-ENEA

Page 34: Lezo Arindua

XVIII. mendekoa da. Harlandua dauka koruko arkuan eta gangetan. Kristo gurutziltzatu bizargabe baten X. mendeko taila gotiko-bizantziar bat dago bertan.

Alde zaharrean dago, Gurutze Santuaren plazan.

Page 35: Lezo Arindua

Eliza gotikoa zen jatorriz baina, egungo itxura XVI. mendean egindako berritze-lanetan eman zioten. Aipatzekoak dira, kanpoko kontrahorma sendoak, xurrutarriak, leihateak, mendebaldeko portada eta 1818an ezarritako eguzki-orena. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da.

Page 36: Lezo Arindua
Page 37: Lezo Arindua
Page 38: Lezo Arindua

Margolaria (1883-1952). Donostiako Arte eta Lanbide eskolan sartu zen; gerora Madrilgo San Fernando Arte Ederren Eskolan ikasi izan zuen; eta azkenik Luis Menendez Pidalen lantokian aritu zen. 1903an Madrilgo "Circulo de Bellas Artes"eko erakusketan irabazle gertatu zen.

1909an Parisera joan zen garaiko joera artistikoak ezagutzera eta bere estiloa finkatzera. 1912an Madrilgo Erakusketa Nazionaleko lehen domina irabazi zuen, eta 1913an Munich-eko Nazioarteko erakusketako urrezko domina.

1944an "Real Academia de Bellas Artes de San Fernando" delakoan sartu zen. Bat-batean hil zen Madrilgo San Francisco El Grande elizako Concepción Kaperaren sabaiko pinturak berritzen ari zelarik.

Page 39: Lezo Arindua

Musikagilea (1901-1989). Haurtzaroan Lezoko parrokiako koruko partaide izan zen eta Jose Gezala organo jolearen solfeo-eskolak jaso zituen.

Musika ikasketak Arantzazuko Ikastetxe Frantziskotarrean eta Donostiako kontserbatorioan jarraitu zituen. Organo ikasketak Madril eta Parisen zabaldu zituen. Madrilgo Frantziar enbaxadan organo jole ofiziala izan zen eta kontzertu ugari eskaini zituen.

1954an Donostiako kontserbatorioko organo-katedra irabazi zuen eta hemezortzi urtez aritu zen lan horretan. "Real Academia de Bellas Artes"eko kide urgazlea izan zen.

Page 40: Lezo Arindua
Page 41: Lezo Arindua

Idazlea (1946). Salamancako Unibertsitatean Filologia erromanikoan lizentziaduna (1970) eta EHU-an Euskal Filologian doktore 1986an. Francoren diktaduraren ondoren Lezoko lehenengo alkatea izan zen 1979-1983 legealdian.

Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria 1989-1993 artean; hainbat literatura lehiaketatan irabazle gertatu da, ipuin, saio eta olerki sailetan; halaber, euskal testuen editore oparoa, batez ere Ipar Euskal Herriko testuen editore.

Zenbait urtez irakasle lanetan aritu da euskal hizkuntza eta literatura arloa jorratuz Bordele eta Deustuko Unibertsitateetan. 1991z geroztik UNED-eko euskal hizkuntza eta literaturako irakasle titularra da. Euskaltzain urgazlea da.

Page 42: Lezo Arindua

• Lezoarren jai handienak santakruzak dira, irailaren 14an.

Page 43: Lezo Arindua

• Gure herriko inauteriak TRAPU-JALEREN jaitsierarekin hasten dira eta bost egunez ospatzen dira

• Ostegunzuri, Ostiralori, Larunbatgorri, Igandeubel, Astelehenarre eta Asteartebeltz.

• Asteartebeltz egunean TRAPUJALE epaitu eta hil egiten dute.

Page 44: Lezo Arindua

• Maiatzean edo ekainean ospatzen dira.

• Lehen Lezon jai eguna zen.

• Zabarre pirataren etorreraz hasten dira jaiak.

Page 45: Lezo Arindua

• Irailaren 14an izaten da Santa Kruz eguna eta bezperan udaletxeko balkoitik jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.

• Txupinazoa bota ondoren, festa ez da gelditzen hainbat egunez.

• Musika, txarangak, erraldoiak eta buruhandiak… denetik dago santakruzetan.

Page 46: Lezo Arindua

• Izenak esaten duen bezala, musikarekin zer ikusirik duen ospakizuna da. Aste batez izaten dira euskal musikari eskainitako emanaldiak.

• Parte hartzaileak toki desberdinetatik etortzen dira eta arrakasta handia izaten du.

• Martxoan izaten da.

Page 47: Lezo Arindua

• Maiatzean egiten diren topaketak dira.

• Lezoko Orratx Antzerki Taldeak parte hartzen du.

Page 48: Lezo Arindua