Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian...

28
Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar Xabier Kintana Urtiaga Euskal idazleek kultura eta zientzi mailako hitzak euskaraz emate- ko izan duten kezka ez da gaurkoa. Gure literaturari behako bat egi- tea aski da, XVI. mendean sortu zenetik terminologia kultural eta zientifikoaren auzia, praktikan zein teorian, beti presente egon dela egiaztatzeko. Bistan da lexiko berezi honen kontua ez dela beti tes- tuinguru eta era berean planteatu, eta emandako irtenbideak ere bat baino gehiago izan direla, baina, azken buruan eta funtsean beti gau- za bera zetzan: ea zilegi eta bidezko ote zen euskaldunok kanpoko hi- tzak hartzea geure hizkuntzarako. Leizarraga Gure datuen arabera, arazo honetaz bereziki arduratu zen lehenbi- zikoa, Joanes Leizarraga izan zen, Testamentu Berria itzultzerakoan euskarak, ordura arteko erabilera idatzi urriagatik, lexiko arloan zeuz- 479

Transcript of Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian...

Page 1: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

Lexiko zientifikoaren arazoaeuskara idatziaren historian

zehar

Xabier Kintana Urtiaga

Euskal idazleek kultura eta zientzi mailako hitzak euskaraz emate-ko izan duten kezka ez da gaurkoa. Gure literaturari behako bat egi-tea aski da, XVI. mendean sortu zenetik terminologia kultural etazientifikoaren auzia, praktikan zein teorian, beti presente egon delaegiaztatzeko. Bistan da lexiko berezi honen kontua ez dela beti tes-tuinguru eta era berean planteatu, eta emandako irtenbideak ere batbaino gehiago izan direla, baina, azken buruan eta funtsean beti gau-za bera zetzan: ea zilegi eta bidezko ote zen euskaldunok kanpoko hi-tzak hartzea geure hizkuntzarako.

Leizarraga

Gure datuen arabera, arazo honetaz bereziki arduratu zen lehenbi-zikoa, Joanes Leizarraga izan zen, Testamentu Berria itzultzerakoaneuskarak, ordura arteko erabilera idatzi urriagatik, lexiko arloan zeuz-

479

Page 2: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

kan hutsune larriak salatuz1. Hori konpontzeko asmoz, berak, garaihartako beste erdal idazle gehienek egin ohi zutenari jarraikiz2, barra-barra eta inolako ahalkerik gabe hartu zituen latinetik itzuli beharzituen kontzeptuak adierazteko berbak. Inoiz, Villasantek eta Mitxe-lenak azpimarratu zutenez, kontzeptu hori esateko euskal hitz jatoreta jakina zegoenean ere, hots, premiarik gabe, erdal hitza eskuratuz(cena, fluvioa, anzianoak euskarazko ‘afari’, ‘ibai’, zaharrak etab.ordez), nahiz eta, geroago maiz gertatuko zen bezala, batzuetan auke-ra horietan ñabardurak egiteko kezka etzan, herri mailako euskal hitzapalak erlijio-mailako goi kontzeptu bereziak adierazteko aski ego-kiak ez zirelakoan.

Hori gertatu zitzaion, adibidez, pescadore hitzarekin, “Zuberoakoherrian usantzatan eztiraden hitz bakoitz batzu hango antzora itzu-liak” atalean berberak azaltzen digunez: peskadore: arrantzale.Gehienzi lekhuetan arrantzale erraitenagatik, heuskaldun anhitzi Ma4,19 eta Mark 1,17. “nik eginen zaituztet giza peskadore” hobekiitzeukiz, ezen ez “nik egonen zaituztet gizarrantzale”; hala usatuukhan dugu”, arrantzale hitzak arrain-ekin daukan lotura gardenaga-tik itzulpen hori euskaraz trakets xamarra geldi zitekeelakoan.

Irtenbide harrigarria benetan. Hortik erraz atera liteke grezierazalieys αλιευς ‘arrantzale’ hitzak ikhthys ιχθυς ‘arrain’ekin zerikusirik

480

Xabier Kintana Urtiaga

1 “Halakoetan, gauza zeren den dakitenetarik batbedera, orhoituren da, othoi,ezen honelako gauzak, guziz lengoaje oraino usatu gabe batetan, ezin behingoazhalako perfekzionetan jar daitezkela, nola behar bailizateke”. Heuskaldunei eginda-ko oharrean; “...eta guti falta zedin non ezpainendin xoil gibelera, nakusanean han-batez ene entrepresa handiago, zenbatez nik eskribatu dudan lengoaje mota baita,esterilenetarik eta dibersenetarik: eta oraino, translazionetan behintzat, usatugabea.” Joana Albrete Nafarroako erreginari idatziriko aurkezpenean. Jesu Krist gurejaunaren Testamentu berria, 1571.

2 Hortxe dugu, adibidez, urte batzuk lehentxeago, 1567 inguruan, ArabakoJoan Lazarraga bera, eskrupulu handiegirik gabe claramente, enterradu, flordelis,poniente, queridu, rede ‘sarea’ bezalako erdarakada gordinak jasotzen zituena.

Page 3: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

ez daukalako, erabaki hori hartu eta euskaraz halako erdarakada sar-tzera grezierazko testuak bultzatu zuela, baina jakin, badakigu latineta frantses testuak izan zirela Leizarragak, euskal itzulpena egitekoorduan, aurrean izan zituenak, eta latinezkoak “venite post me etfaciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’ berbak, piscis ‘arrain’-ekiko lotura garbia erakusten du, frantsesezpoisson-ek eta pêcheur-ek lotura hori ezkutuxeagoa eduki arren3.

Antzeko ñabardura aurkitu uste izan zuen G. Arestik, Barrutiarenteatro-lanean oinarriturik, esposo/esposa ‘erlijio-zeremoniapeko hitzemanak’ eta senar/emazte ‘beste ezkontidearekin haragizko harrema-nak izandakoak’ arteko ezberdintasuna justifikatzeko, baina, egiaesan, Leizarragaren kasuan behintzat, iritzi hori ez dago batere argi.Izan ere, San Josef, Mariarekin fedatu baina “elkargana gabe” zegoenarren, senhar deitzen baitu (Mat, 1.19) eta birjina ergelen parabola-koari (Mat. 25,5) eta Kanako ezteietakoari (Joan, 3,9), aldiz, esposo,hauek, itxuraz bederen, ezkontza oraindik kontsumatua izan ez arren.

Axular

Urdazubiko semeak, ordea, segur aski Leizarragaren itzulpenarenzabarkeria bidenabar salatzeko asmoz, euskararako bestelako bideaproposatu zuen, oraintsura arte arrakasta eta segizio handia izan due-na: jatorrismoarena: Horren arabera, ezin utzizko terminologia baz-tertu gabe ere (doktor, filosofia, kapitulu, teologia...), beste hizkuntze-tatik jasoriko mezuak gurera aldatzean euskal sen berezira birmolda-tu beharra zegoen eta hor, autorearen nortasun eta estetika

481

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

3 Ustezko desegokitasun horiek gora behera, usteak alderdi ustel ohi duela fro-gatzeko, gogora dezagun Duvoisinek pasarte hori gizon arrantzari itzuli zuela etageure egunotako Elizen arteko Biblian giza arrantzale irakur daitekeela, inolakoeskandalu eta nahaste-borraste dogmatikorik sortu gabe.

Page 4: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

pertsonalaren arabera, proportzio ezberdinetan, literatur ukitua etadibulgazio edo maila-apaltzea tartekatzen ziren4.

Herri-bide honek luzaro arrakasta handia izan du, hurrengo men-deetan bera onartu, landu eta segitu duten autore ugariak kontuanizanda: Mendiburu, Mogel, Duvoisin, Orixe, Olabide, Mokoroa,Lekuona, Karaberaz taldea... Halere, ez litzateke txarra izango gure hiz-kuntzaren kasuan auzi hori planteatu zen testuinguruaz gogoeta egitea,ez baita inola ere gertatu inguruko hizkuntzek zuten giro berean.

Kultismoak Europako beste hizkuntzetan

Alde batetik, ez genuke ahantzi behar euskararen inguruko hiz-kuntza guztiak (gaztelania, gaskoia, frantsesa, katalana, italiera...)latinkumeak direla eta, alde horretatik, berezko herentziatzat jo izandute hizkuntza ama zahar prestigiotsuagandik jasoriko lexiko ondareosoa, hor bikote moduan jasoriko kultismoak (derecho / directo, espal-da / espátula, caudal / capital, cabildo / capítulo...) zein liburu bidezharturiko kultur hitz dotoreak (bélico, tauromaquia, logogrifo, cuali-dad5, sensibilidad, ...) sarturik, horien artean latinak berak grezierariharturikoak gaitzetsi gabe: filosofía, astrología, metafísica, aritmetica,geografía, geometria...

Beste herriek ere, ingeles-alemanak adibidez, neurri batez mende-baldeko hizkuntza klasiko horien ondare lexikala berenganatzen jakinzuten, Axularrek berak, esan dugunez, terminologia nagusian behin-tzat egin zuen bezalatsu.

482

Xabier Kintana Urtiaga

4 “Ez eta, eztitut bethiere, eskritura saindua eta doktoren erranak ere, hitzez hitzeuskarara bihurtzen. Zeren euskara eta bertze hizkuntzak diferent baitira”. Irakur-tzaileari. P. Axular. 19. or.

5 Gauza jakina da Ciceronek latinez hitz batzuk asmatu zituela, grezierazko ere-dua kontuan izanda. Horietako bat qualitas izan zen, berez ‘zeintasuna’, qualis ‘zein’hitzetik eratorria, grezierazko poiotes ποιοτης (<poios ποιος ‘zein’)-tik kalkaturik.

Page 5: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

Euskararen jatorri ezezaguna

Euskaldunak, ordea, laster konturatu ziren beren hizkuntzak ezzuela halako latin-jatorririk, baina inguruko erdaldunentzat Italiakoama hura oso noblea bazen ere, bertokoek ez zutela horregatik apala-go izateko konplexurik ukan behar; aitzitik era askotako erdaldunerromaniko haien hizkuntzak nolabaiteko latin degeneratu gisazekuskiten, eta euskara, aldiz, Axularrek berak harroki azpimarratzenzuenez6, aparteko hizkuntza zaharra zela, segur aski Babelgo dorrea-ren denboratik hona aldatu gabea, beste ama-hizkuntzarik edota seni-derik jakiten ez zitzaionez gero7.

Ideologi testuinguru honetan, euskaldun apologista batzuek bere-hala ikusi zuten euskarak, inguruko mintzairen artean umezurtz izan-da ere, aldi berean bakartasun horri fama-etekinak atera ziezazkioke-ela, bere ezberdintasun eta bitxitasun paregabe hura bera prestigio--iturri bihurturik.

Hortaz, pentsaera horrekin logikoa zen euskal idazleengan latine-tiko hitzak mailegatzeko higuina sortzea, haren oinordeko naturalakez zirenez gero. Agian, euskaldunek harreman gehiago izan balutegarai hartako ingelesekin, lotsa txikiagoa izan zezaketen horretarako,baina, aleman edo hungariarrei gertatu zitzaien bezala, kontzeptuberriak beren kasatik asmatzeari ekin zioten. Hori egitean, Larra-mendik bere hiztegiaren hitzaurrean ezin argiago dioskunez, grezia-

483

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

6 “Ordea ezta handik segitzen gaixtoago dela euskara. Aitzitik badirudi ezenbertze hizkuntza eta lengoaia komun guztiak bata bertzearekin nahasiak direla. Bai-na euskara bere lehenbiziko hastean eta garbitasunean dagoela”. Irakurtzailleari, 20.or. Axular, Gero, 1643.

7 Gogoan izan Larramendiren Hiztegiaren hitzaurreko XI. kapituluaren izen-burua bera: El Vascuence es lengua matriz, hau da, ez da beste batengandik eratorria,gaztelania edo frantsesa latinetik bezala.

Page 6: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

rrek egin zutena bera imitatu nahi zuten, eta latindarren asmatzekoalferkeria salatzen.

Erdaldunen gutxiespenak

Latinetiko hitzak arbuiatzeko joera honetan, noski, agian ez daahantzi behar garai berean gaztelauen kritika eta maiseaketek izanzuten eragina, gehientsuetan euskara itsusteko xedearekin. Izan ere,euskarak zeuzkan erdal edo latin jatorriko hitzek aitzakia ona ematenzieten horiei guztioi gurea berbeta kaxkar eta urria, gaztelaniaren era-ginpeko dialekto pobre bat besterik ez zela aldarrikatzeko, berezkoaberastasunik gabea. Euskaldunei gelditzen zitzaien irtenbidea, beraz,bakarra zen: norbere harrobia aztertu, eratortze eta elkartze legeakatera eta horien bidez hitz berriak asmatzea.

Horrek baina, bere betiereko garbitasunaz harrotu nahi duenarenantzera, beti birjina izatera behartzen zuen euskara, hots, bere baitanitxia eta bereizia, inoren ukitu eta mailegurik jaso gabea.

Zalantzarik gabe, erdaldunen presioak, erdarakadak euskararenendakatze eta maila eskasaren seinaletzat salatzean, euskaldun kon-tzientziadunen artean defentsa-jarrera sorrarazi zuen. Horren ondorioz,gure hizkuntza berezko, bere baitako eta etxekoen begietarako zerbaitizateaz gainera, bere agerpen nabarmenetan, hots, idatzietan, kanpoko-en uste gaizto, gaztelau-frantsesen begi kritikatien eta arrotz guztieniseketatik babestu beharreko altxor gisa kontsideratzen hasi ziren, etaeuskarari buruzko iritziak haien aurreiritzien aurka moldatu ere bai.

Horretara, pixkanaka, arlo batzuetan, euskararen existentziarakooinarria “antierdara” izateraino heldu zen. Praktikan euskal hitzenjatortasunaren epailetzat inguruko erdarak jarri ziren, gaztelania hur-bil eta guztiahalduna batik bat, hiztunen egiazko erabilera edo pre-miak alde batera utzirik, gainerako mintzairetan gertatzen ohi dena-ren kontra.

484

Xabier Kintana Urtiaga

Page 7: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

Larramendi

Beraz, irizpide honen arabera, gure hitzak euskarazkoak zirenerdarazkoen antzik ez zuten neurrian, eta ez bestela. Absurdo honenihesbidetzat, ezin utzizko hitz kutsatuen jatortasuna salbatzeko, auto-re batzuek, Larramendi buru, erdal itxurako berba horiek ingurukohizkuntzek lehenago euskaratik hartuak zituztelako aitzakiak asmatubehar izan zituzten, biluztasuna estaltzen zigun soinekoa geure-geu-rea genuela argudiatzeko, hitz mailegatu haiek azken buruan, gukhaiei barik, haiek guri kopiatuak zirelako.

Hitzak mailegatzeko giro politiko-kulturalaz

Norbaitek bestela pentsa dezakeen arren, erdal eraginpeko joerahorrek ezin saihestuzko garrantzia soziologikoa izaten du hizkuntzaguztietan. Izan ere, zapalkuntza politikorik gabeko garaietan, besteherriekiko harremanak tratu normalean edota mirespen kultural etapolitiko soilez gertatzen direnean, ohikoa izaten du herri apalagoakedota miresleak herri garatuago eta miretsiagandik berbak jasotzea.Hortxe ditugu latin jatorriko hitz zaharrak euskaraz, edota Erdi Aro-an gaztelaniak arabieratik eta Berpizkunde Aroan italieratik inolakolotsarik gabe jasoriko berba ugariak.

Baina eragin hori zapalkuntza politikoaren eskutik datorrenean,edo herri batek bere kontzientzia nazionala berreskuratzeko bideandiharduenean, hitz arotzak gaitzesteko joera sortzen da eskuarki.Gogoratu besterik ez dago, adibidez, Errusian, Napoleonen erasoenondoren, errusieratik frantseskadak saihesteko kanpaina, frantsesarmada Moskutik paseatu baino lehen errusiar nobleek dotorezizurrean erabili ohi zuten mintzairatik sartuak.

Inoiz Ibon Sarasolak aipatu duenez, txekiarrek ere, luzaz Alema-niapean zapaldurik, germaniar hitzak baztertzeko joera izan dute, eta

485

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

Page 8: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

horri finlandiarren etsenplua ere erants lekioke, suediar eraginaberengandik astintzeko kanpaina ezagunarekin. Mussolini, bestalde,italieratik hotel moduko galizismoak baztertzen ahalegindu zen8 etaez dezagun ahantz Francoren Espainia nazionalista chofer, fútbol, bas-ketball, clip edo coñac moduko hitzen aurkako borroka latza bultzatuzuela, horien ordez, arrakasta ezberdinarekin conductor, balompié,baloncesto, labiado edo jeriñac moduko ordainak proposatuz.

Gaur ere, nazionalismo sentimendurik bat ere ez omen duenprentsa espainola –gauza jakina denez nazionalismoa euskaldun,katalan eta galego burzoroon gaixotasun atzerakoia besterik ez baita–etengabeko arauak ematen ari da hedabideen bidez anglo-saxoniarmundutik helduriko lexikoa eta esapideak uxatzeko. Beraz, puntuhonetan ere, munduko gainerakoek bezala jokatzeko, ez ginatekehain itsuak izan behar, eta bai saiatu geure hizkuntzaren duintasunabere neurrian mantentzen..

Hori da, azken buruan, XVI. mendetik aurrera alemanek egindutena. Bide berean abiatu zen, bestalde, hungariera bera ere. Larra-mendik proposatzen zuen asmatze eta sortze bidea, hortaz, zentzuz-koa zen, eta ideia haiek soro egokian erein balira, bestelako giroare-kin, berak proposaturiko zientzi hitz batzuk, adibidez, inolako arazo-rik gabe helduko ziratekeen gureganaino9.

486

Xabier Kintana Urtiaga

8 Inoiz zalditik zalditik astora joanez, derragun bidenabar, hotel-en ordez alber-go italiar hitz ustez jatorragoa bultzatzean egin zuen bezala. Izan ere, frantsesetikmailegaturiko hôtel hori lehenago Italiatik hartua zen, latinezko hospitale-tik alegia,eta beraz, azken buruan, etxekoa. Albergo hitza, ordea, duce-ak ez bazekien ere, ger-maniar jatorri garbikoa da: Cf. alemanez Herberge, aleman zaharrean heriberga, goti-koz haribaírgo ‘armadaren gordelekua, babesetxea’.

9 Ikus bukaerako eranskinean Larramendiren 1745.eko Hiztegi hirueledunarenhitzaurretik hautatu den 2. pasartea “De las voces facultativas y de la licencia quetomo en la formación de algunos vocablos” . Edonola ere, nazioarteko hitzen pre-mia ez du ukatzen. Ikus addendako 1. pasartea.

Page 9: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

Baina guztiok dakigunez, ordukoa ez zen gure hizkuntzarentzatsasoi ona. Alemanak, hungarierak eta garai hartako beste mintzairabatzuek, Estatu-hizkuntzak ziren aldetik, aukera egokia zuten berenidazleen hitz sormena lantzeaz gainera emaitzak ere gizarteratzeko.Euskara, aldiz, ez zen ofiziala eta horrek erabat behaztopatzen zionadministrazio eta irakaskuntzako erabilera arautua, eta horrako fin-katu eta sortu beharreko lexikoaren premia praktikan ezereztu ere bai.

Beraz, alfer-alferrik ari zen gure Larramendi, borondaterik onena-rekin teologia, astrologia, uranologia edota kronologia euskara gar-bian nola esan zitezkeen asmatzen, hitz horiek azaltzeko eta bultza-tzeko eskola eta irakaskuntza-eremurik ez zegoen artean.

Norbaitek erran lezake, ofizialtasunik izan ez arren ere, liburuetanbehintzat horrelako hitzak erabil zitezkeela, eta nolabait arrazoia luke.Eta erabili ere, horietako batzuk erabili izan dira, bai eta gure men-deraino heldu ere: gudari edo garrantzia, esaterako. Baina ez gaitezenengaina, gure jendea euskaraz osotoro alfabeta zezakeen egiazko esko-larik gabe –katekesiaren ahalegintxoa urriegia eta mugatuegia bai-tzen– maila horretako liburuak eskura litzaketen irakurleengan pen-tsatzea amets hutsa zen.

Euskaltzale erdaldunen eragina

Bitartean, balizko olak burdinarik egin ez daroala ahantzirik, eus-kara ofizialki saihestuaren inguruan, euskaltzaleek haren birjintasu-nezko mito ederra eho zuten. Irakaskuntzaren eta zientziaren prakti-kan erabiltzen ez den mintzairari buruz nahi adina fantasia asma dai-tezke, eta horiek, pittinka, azkenean, ekinaren ekinaz dena bustitzenduen zirimiriaren antzera, gure herriko seme erdaldundu baina eus-kaltzaleengan ere txertatu ziren. Halere, halakoek, euskaraz hizketanjakin ez arren, XIX, mendetik aurrera oso ongi zekiten, -kanpokofilologo ospetsuei esker- euskara Espainiako, Europako eta agian

487

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

Page 10: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

mundu osoko hizkuntza zaharrena zela. Horren aparteko aberastasu-naren froga gisa, gainera, lehen Larramendik eta geroagoko beste eus-kalari batzuek asmaturiko hitz zerrendatxoak ere ikasten zituzten,horiekin erdaldunak txunditzeko. Horietako batzuek, akeita, txola,txokorra eta urrutizkina ezagunek, esaterako, oraintsura arte iraundute.

Giro anomalo horretan, beren artean ia beti erdaraz zihardutenenartean, posible zen berek egiaz erabili gabeko euskara birjina huragarbi eta txukun mantentzea Platonen gogoko munduan. Bainamundu horrek ez zeukan zer ikusirik egiazko euskaldunek egunerobizi behar zutenarekin.

Andres Urrutiak argitara eman dituen testuetan garbi ageridenez10, XIX. mendean garaiko foruzaleen abertzaletasunari eskereuskarak Bizkaiko Batzar Nagusietan izandako onespenaz baliatuz,saio batzuk, oso luzeak, egin ziren bileren aktak, hitzaldiak eta akor-dioak gure hizkuntzara itzultzeko, inoiz pentsa litekeen baino emai-tza hobeekin, herriko jende euskaldunak gauzak erraz ulertzeko hel-buruaz, baina hura guztia, funtsean, galeriara begira egiten zen, sin-bolismo hutsez, eta ez jende erabat euskaldunak –orduan zoritxarrezkultura maila eskasean– haren premia eta egarria sentitzen zuelako.Horregatik, itzulpenen aldi hori bat-batean amaitu zenean, ez dirudiherri-protesta handirik izan zenik.

Hitz sorkuntzaren oinarri gramatikalen bila

Bazen, gainera, beste oztopo bat. Hitz berriak sortzeko arloa ezzuen ordura arte inork behar den bezala jorratu, eta hortaz, ez zego-

488

Xabier Kintana Urtiaga

10 Ikus Andres URRUTIA etab. Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara (183-1877) Euskarazko testuen bilduma eta azterketa, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Bilbao,2003.

Page 11: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

en hartarako gramatika oinarri sendorik. Baziren, hori bai, idazle tre-be batzuk (Oihenarte, Larramendi bera) herri-senaz euskaraz hitzberri aski egoki eta politak asmatzeko ahalmenarekin, baina, oro har,fantasiazko arauetan finkatzen zen guztia, arbitrarietaterik handienaz.Egiazki, hitzak elkartzeko eta eratortzeko arauak ez ziren sakonkiaztertzen hasiko Azkuek bere Morfología Vasca landu arte, XX. men-dearen hasieran. Hortik abiaturik, oinarri teoriko aski ongi errotua-rekin, hasiko ziren zuzenki asmatzen gaur egunean erabat normalakiruditzen zaizkigun hitz berri gehienak.

Ez zen hura, zoritxarrez bakarra. Zutik zirauen, fundatzailearenprestigio politikoagatik, Arana-Goiriren eskolako neoastarloismoak,fonemetan ustezko erroak ikusi nahi zituenak. Edonola ere, aitortubeharra dago Azkueren bideak askoz ere zentzuzkoagoa zirudiela etaarrakasta handiagoa lortuz zihoala.

Aukera galaraziak

Horrela, Azkueren lanari esker, Francoren altxamendu faxista ger-tatu ez balitz, segur aski terminologia zientifikoaren arazoa jadanikEspainiako bigarren Errepublikaren garaian planteatuko zatekeen,lehen euskal autonomi estatutua normaltasun giroan garatu izanezgero behintzat. Ordurako, lehenbiziko ikastolak sortuak ziren etahorri erantzuteko Xabiertxo moduko testu-liburutxoak agertzen hasiziren, eta Historiako lehen euskal eskola publikoak martxan hasteko-ak ziren. Baina hura jaio bezain laster ito egin zuten oraingo demo-krata batzuen aitona-amonek.

Hala eta guztiz ere, euskarak izan zuen ofizialkidetasun aldi labu-rrean, Eusko Jaurlaritzaren inguruko testu ofizial gehienak –Euzkadi-ko Agintaritzaren Egunerokoa adibidez- goitik behera Sabino Aranakbultzaturiko garbizalekeriaz kutsaturik zeuden. Hori baina, ez zenharritzekoa, Bizkaiko, eta, batez ere, Bilbao-Abandoko PNV-EAJk,hizkuntzaz gehienbat erdaldunak, eta sabindiarrek garai hartan hor

489

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

Page 12: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

izan zuten nagusigo linguistikoa kontuan izanda, gorago aipaturikofenomenoak, euskaltzale erdaldunen garbizalekeria eta erdaldunenaurrean sinbolismo hutsez ezberdindu nahia, ezin hobeki islatuz.Seber Altube bezalako buru argiek, ordea, alderdi berekoak izanagatik,bere protestak agertu zituzten Justo Garatek, umorez, dialecto experi-mental aberriano de la calle de Bidebarrieta deitzen zuenaren aurka.

Halere, aski da garai hartan euskara eguneroko giza harremanetanegiazki erabiltzen zen tokietako kartel, abisu, iragarki eta argibideentestuak ikustea, Gipuzkoan adibidez, horko euskara askoz ere erreala-goa eta ulerterrazagoa zela konturatzeko. Ene ustez, orduko autono-miak segida izan balu, praxiak berak baztertuko zukeen purismoa,geroago gertatuko zenez. Ez dezagun ahantz, adibidez, 1936an JustoMari Mokoroa aurreikusleak argitaraturiko Genio y Lengua liburukritikoa, garbizalekeriaren funtsezko errakuntzak salatzen zituena.

Gerrak, dena den, eten handia ekarri zuen. Euskara eta euskal kul-tura katakunbetan ezkutatu ziren eta euskaltzale asko erbestera abia-tu. Handik aldizkari batzuk argitaratzen ziren; sonatuena EuskoGogoa. Hor Xabier Lizardik gerra baino lehen aldarrikaturiko helbu-ruari atxikiz –euskara: orotarako hizkuntza– kultur gaiak euskarazlandu ziren, eta haren zuzendariak, Jokin Zaitegik, lan luze eta neke-tsua egin zuen, batez ere grezierazko obra klasikoak euskarara ematen.Lan horiek baina, neurri handiz, diletante batzuek beren lagunartekobeste diletante batzuentzat eginak izaten ziren. Guztiek ideologia ber-bera edo oso antzekoa zeukaten, hizkuntzari zegokionean behintzat,eta berriz ere, eguneroko praktikatik urrunduta, ahalegin haien eus-kara, zoritxarrez, garbizaletasunaren aurreiritziek jota agertzen zen.

Ez da ahanzteko, ordea, ikuspegi ezberdinetatik Sebero Altunek etaFederiko Krutwigek ordura arteko garbibideari egindako kritika zuhu-rra, nazioarteko kultur terminologia euskararako ere onar zedin eska-tzeko. Baina hura guztia, berriz ere, maila teoriko hutsean gelditzenzen, airean, egiazko beharrizanak planteaturiko praktikara jaitsi gabe.

490

Xabier Kintana Urtiaga

Page 13: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

Baldintza objektiboak gertatzen direnean

Euskararen une erabakigarria, benetan zirt edo zart egitekoa, 60enhamarkadan gauzatu zen, euskara batuaren auziarekin. Orduanmahairatu eta eztabaidatu ziren arazo gehienak ez ziren berriak: aspal-dian, behin eta berriro, errepikatuak ziren. Haien aldeko eta aurkakoargudioak ere, lehendik emanak eta xeheki azalduak zituzten Leiza-rragak, Larramendik, Aizkibelek, Hendaiako kongresuak, Luis Elizal-dek, Broussain-Kanpionen txostenak, Altubek, Mokoroak, Krutwi-gek, Villasantek... ia guztia esana zen.

Aurreko garaietatik agian zegoen alde bakarra, proiektuarenbaliatze-eremu zabalagoa zen: herrialde bakarraren mailako, Frantziaaldeko edo Espainia aldeko euskaldunentzako proposamena barik,oraingoan, euskaldunon garapen politiko eta nazionalaren ondorioz,Euskal Herri osorako zerbait zen, proiektu orokorragoa. Baina hiz-kuntzaren batasunaren auziak bazuen aldean, ordura arte lehenagosekula ukan ez bezala, beste elementu bat, eta, ene ustez, horrexekbultzatu zuen aurrera, eta erabateko arrakasta eman ere bai.

Lehenago, kasurik hoberenetan, hizkuntzaren aldeko proiektuakongi diseinatuak, helburu onez proposatuak eta, neurri bateraino,adostasunez onartuak izan zitezkeen, baina, euskararen benetako ego-era soziala kontuan izanda, borondate hutsezkoak ziren. Errealitateanez zuten inolako gizarte premiarik betetzen, hizkuntza bera ez baitzenofizialki onartua.

Hala baina, batasunaren auzia azkenean planteatu zenean, bazenpremia objektibo bat, jendeak kontzienteki hura ez bazekusan ere:euskara irakaskuntzan abiatua zen jada eta ikastolak urtez urte ariziren sortzen eta hazten, eta hor behintzat bai, hor euskara batua,beharrezkoa zen, hor testu-liburuetan, matematikan, fisikan, geogra-fian eta beste irakasgaietan zientzia irakasteko zer nolako hitzak era-bili behar ziren erabaki beharra zegoen. Gainera horri alfabetatze-eus-

491

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

Page 14: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

kalduntze kanpainen sorrera erantsi behar zitzaion. Beharrizanaobjektiboa zen eta, horrexegatik, gizartearen premia egiazko batbetetzera zetorrelako, euskara batuak arrakasta izan zuen.

Eta azkenean, ofizialtasuna

Handik laster, Gernikako estatutuarekin, euskaldunok geure hiz-kuntzaren ofizialtasuna era iraunkorrez ikusi genuen, Euskal HerrikoAutonomi Erkidegoaren eremuan behintzat. Euskara irakaskuntzansartu zen erabat, lehen mailako eskoletatik Unibertsitatera heldu arte.Halere, aitortu beharrekoa da, ikastolen eta alfabetatze-euskalduntzemugimendua hamarkada bat lehenago sortzeak euskara batuarenproiektua zenbait urtez aurrerarazi zigula.

Horrela, ofizialtasunaren egun desiratua heldu zitzaigunerako,parte teorikoaren atal nagusia jadanik aztertua, erabakia, zatiz garatueta aski onarturik aurkitzen zen gure gizartean. Hori guztiori ofizial-tasuna lortzean egiten hasi behar izan bagenu, egia esan, euskal ira-kaskuntzak izugarrizko atzerakada izango zukeen. Hasiak egina diru-di baina dena ez zegoen eginik. Bide luzea gelditzen zitzaigun orain-dik ongi amaituaren urregorri-distira ikusteko.

Bidea ibiliz eginez

Lehen mailetan terminologia arazoa oso larria ez bazen ere11, Uni-bertsitatera heltzean problemak berehala azaltzen hasi ziren. Egia da,ofizialtasuna baino lehen ere, irakasle batzuk –eta zilegi izan bekit ene

492

Xabier Kintana Urtiaga

11 Halere, beheko mailak goikoekin behar bezala ez koordinatzetik terminolo-gia hausturak gerta daitezke, eta horregatik kontzeptu bat adierazteko eskoletan ira-kasten den terminologia, batzuetan, behin unibertsitatera helduz gero, ez da horre-la gehiago erabiltzen. Adibiderik argiena erdarazko números quebrados famatuenada, goiko mailetan, inolako azalpenik gabe, números fracionarios bilakatuak.

Page 15: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

adiskide Jose Ramon Etxebarria hemen goraipatzea- ari zirela, berenkontutik, zientzia euskaraz ematen. Azpimarratzekoa da, halaber, -beharrak zaharra merkatura- orduko anitz irakasle, letretakoak izanez arren, beren konturik euskal gramatika eta euskal hitz berriak sor-tzeko baliabideak ikasten saiatzen zirela. Bestalde, Arantzazuko fran-tziskotarrek bultzatua zuten Jakin izeneko humanistika eta zientziaaldizkari interesgarri bat, eta hor entseiukarrean bederen gai zientifi-ko asko euskaraz jorratzen ziren, idazle gazteei, bide batez, trabatze-ko aukera emanez. Bestetik Lur editorialak eta Jesuiten El Mensajero-ko Etor sailak goi dibulgazioko euskal lanak argitaratzen zituzten, etapixkanaka euskara bera arlo eta gai horietarako egokitzen ari zen.Alde horretatik oso mesedegarriak izan ziren, L. Villasanteren Pala-bras compuestas y derivadas liburutxoan gomendaturiko bide-iradoki-zunak.

Halere, begien bistan dago, borondate ona eta bere asignaturaemateko trebetasuna gora behera, berez irakasleak ez duela zertan ter-minologia-sortzaile trebe izan behar. Inguruko herrietan behintzatirakasleak bere hizkuntzaz ikasirikoa transmititu besterik ez du egi-ten, baina eskuarki ez ditu jakintza-hitzak asmatu behar, ematenduen irakasgaia ingelesez edota beste erdaraz jaso ez badu bederen, etahor, gainera, maiz lexiko-kidetasun handia egon ohi da.

Terminologiaren problema hau aurrenik ikusi zuena, zalantzarikgabe, UZEI izan zen, eta unibertsitate giroko euskal irakaskuntzarilaguntzeko asmoz bere zientzi hiztegi bereziak argitaratzen hasi zen,garai hartako zientzi eta hizkuntza-espezialisten arteko lankidetza sor-tu eta bultzatuz.

Lan isilaren argi-itzalak

Lan eskerga bezain eskergaitza izan zen hura guztia, bai eta, ba-tzuen aldetik, gaizki ikusi eta ulertua ere. Kontuan izan behar da

493

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

Page 16: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

jakintza arlo askotan euskaldunok ez genuela inolako tradiziorik eta,egileen formazio, gustu eta trebetasuna nolakoa, lanak ere halakoakizaten zirela, giza ekintza guztietan bezala, gorabehera nabarmenene-kin.

Luis Mitxelenak, askoren ustez, injustuki jo zuen UZEIren aurka.Alde batetik, Leizarragak duela lau mende esana zuenez, aurrekaririkgabeko lanei, hasiera-hasierakoei ezin eska dakiekeelako behingoanerabateko perfekziorik. Are gehiago, artean Euskaltzaindia isilik zego-ela kontuan harturik, hitz berriei eta nazioarteko terminologiariburuz inolako irizpiderik eman gabe.

Euskaltzaindia ere kezkaz, baina geldiroegi

Egia da, askoz ere lehenago 1959an, Euskaltzaindiak adierazpenfamatu bat emana zuela, ”Euskal hitzak zein diren jakiteko bidea”,politika, teknika, literatura, metro edo telefono moduko berbak onar-tuz, baina horien forma eta grafiaz gehiago zehaztu beharra zegoen,azken urteetan ageri zen anarkia amaitzeko.

Ondoren, “Batasunerako hiztegia” (1968) eta “Zortzi urte artekoIkastola Hiztegia” argitaratu zituen, biak maila apalekoak. Geroago,Ramon Labaien Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuaren eskariarierantzunez, 1981an, Hondarribian, hiztegigintzari buruzko adieraz-pen bat egin zuen, hor lexiko orokorra, hiritartua eta espezializatuakbereiztu eta horiek banan-banan aztertzeko batzordeak sortzekokomenientzia aipatu. Hirugarren hiztegiez, hots, gaur tekniko zienti-fiko deituko genituzkeenez, Euskaltzaindiak horiek ez zirela bere egi-tekoak adierazi zuen, horiek prestatzeko irizpide orokorrak finkatzeabaizik.

Garai hartako euskaltzainburuak, Luis Villasantek, argi zekusanterminologia modernoaren problema, bai eta inbidiaz deitoratu, RealAcademia Españolak ez bezala, Euskaltzaindiak diru-laguntza eta

494

Xabier Kintana Urtiaga

Page 17: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

bitartekorik nahiko ez izatea, zenbait pertsona, besterik gabe, harta-rako lanean jartzeko. Baina berak errepikatu ohi zuenez: “Hobehobeak eta sendoagoak bagenitu, baina, besterik lortu artean, ditu-gun idi argal hauekin segitu beharko dugu goldatzen euskal soroa”.

Azkenean, 1983an, euskaltzain eta idazle batzuen ekimen etaeskariaz, Akademiak nazioarteko hitzen grafiaz arau batzuk emanzituen, era horretako hitzen transkripzioa euskaraz modu koherenteanegin zedin. Idazleek, oro har, gogo onez hartu zituzten arau haiek.Azkenik, 1991an, beste adierazpen labur bat plazaratu zuen euskalhitzen jatortasuna zertan oinarritzen zen argitzeko, batez ere, azkenaldiko erdarakadak gaitzesteko.

Arlo zientifikoan lan berezirik egin ez arren, Euskaltzaindiak,aldiz, Orotariko Hiztegia bultzatu eta eragitean, lehenik Mitxelena-ren zuzendaritzapean eta beronen heriotzaz gero I. Sarasolarenean,gure literaturaren autore nagusien obretan oinarrituriko hitz bilketa-ri ekiten zion, ordura arte inoiz egin gabea. Aurten, bere azken libu-rukia bukatzean, 16.a, zinez esan dezakegu hor kontsulta-altxor fun-tsezkoa dugula, inbentario zabal bat, hortik abiatuta bestelako lexi-kografi lan berezituak moldatzeko.

Bestalde, epe honetan Euskara Batuko hiztegia, hogei mila hitzingurukoa, prestatu eta plazaratu du Euskaltzaindiak, UZEIren oine-gitura eta laguntzari esker, eta hori ere hemendik aurrera laguntzaestimagarria dateke.

Irakaskuntza aitzindari

Irakaskuntzan, oro har, UZEIk eta EHUko irakasleek markaturi-ko bidea onartzen ari zen. Eusko Jaurlaritzan, berriz, gobernuarenargitalpen ofizialen itzulpenak Josu Oregiren esku utzi ziren. Jakitehandiko gizona zen Oregi, baina, aldi berean, bakartia eta gerraaurreko purismo girokoa, Zaitegi eta Eusko Gogoa tankerakoa, eta

495

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

Page 18: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

hori bere testuetan nabarmentzen zen. Gramatika aldetik erabat zuze-na zen, baina irakurle arruntak, Mitxelenak barne, neke gaitza izatenzuen hain hitz lokal, bitxi eta adiera xelebreetan erabili haiekin esannahi zuena aditzeko. Praktikak berak erakusten zuenez, bidea ezinzitekeen hori izan, eta bera zendu zenean, Jaurlaritzaren itzulpengin-tzak erabat bestelako bidea hartu zuen, gainerako idazleen sintonian,joerak pixkanaka hurbildu arte.

Euskal Herriko Unibertsitateetan azken hogeita bost urteotan eus-karazko irakaskuntza, neurri handiz, UZEIren lanean oinarritu izanda, bai eta harrezkero atera izan diren bestelako hiztegi eta liburuzientifikoetan ere. Administrazioak, bestalde, lan bikaina egin du, etaZuzenbide munduarekin daukan zerikusiagatik, koordinatuki ari diraZuzenbide Fakultateetako lan-taldeekin, Deustuko Unibertsitatearenaitzindaritzarekin.

Editorialen ahaleginak

Ez dira ahanztekoak, bestalde, argitalpen-etxeek testugintzan (Ikas-tolen Federazioak, Santillana-Zubia editorialak eta bestek), Entziklope-diagileek (LUR eta Elhuyar) dibulgazio eta zientzi arloan(Gaiak, Elhu-yar) eskaini dizkiguten obra ugari eta aberasgarriak. Horien guztienatzean, noski, prestatzaile eta itzultzaile talde ongi trebatuak ezkutatzendira. Azkenik, hedabideek, prentsa idatziak batik bat, egunero edotaastero emaitza estimagarria kaleratzen jardun dute, hor ere egunerokoberriak eta gaiak ukitzeko hizkuntza ereduak eskainiz.

Egindakoa berrikusi beharra

Oraingo honetan, beraz, orain arte eginiko lana berrikusi, aztertu,kritikatu, puntu batzuetan agian zuzendu, eta hemendik aurrerakoaplanifikatzeko garaia heldu zaigu.

496

Xabier Kintana Urtiaga

Page 19: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

Lan egiteko prozedura

Lexiko zientifiko-teknikoaren prestaketa arrazionalak, ene aburuz,hiru oinarri beharko lituzke:

a) zientzia horren egiazko erabiltzaileek eta transmisiogileen iritzia.

b) hizkuntzaren aldetik irizpidea, kontzeptu zehatz bakoitzerakohitz egoki bana jartzeko.

c) Akordioz jokatzea, ahal den guztian kontsentsu bila, arazoakeztabaidatu ondoren onarturiko erabakiak zintzotasunez etaerantzukizunez betetzeko diziplinarekin12.

Lehen taldea, bistan denez, gure irakaskuntza, administrazio, edi-torial, itzultzaile eta komunikabideetako pertsona interesatuez osatuabeharko genuke, horiexek baitira, jakin, euskaraz zer esan beharduten benetan dakitenak.

Euskaltzaindiaren zeregina

Hizkuntzaren aholkularitzari dagokionez, lehenengo eta behin,Euskaltzaindia legoke, bera baita, izan, legez Euskal Herriko hizkuntz

497

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

12 Eta diziplina diogunean, zentzua ere esan behar genuke, zientzi eta teknikamailako lexikoaz ari garenean, hemen eta mundu zibilizatu guztian hizkuntza estan-darra aipatzen baita, eta ez dialektoak. Alde horretatik, erabat zilegi dirudi, erroberbera dagoenean, batasuna baino lehen, era dialektalez asmaturiko hitzak (biz-kaierazko urigintza adibidez, J.L. Lizundiak sorturiko bat aipatzearren) gero euska-ra baturako birmoldatzea: hirigintza, alegia, autore berberak egin zuen bezala. Ez dazilegi, ordea, euskara batuan eta euskara batuaren maila orokorrerako eraturiko hi-tzak, gero era dialektalez atzeraitzultzen jardutea, beste hizkuntza batera bihurtukobagenitu bezala, Iparraldeko garagardo fabrika batek, bere produktua Euskal Herriosorako saltzen duenak, egin berri duen bezala, etiketan garagarnoa jarriz. Arrazoiberberagatik nazinoarteko, diametru, historiku, darbinismu, urigintzea, klonazinoedo homologazino moduko aberrazioek ez lukete inolako justifikaziorik eduki behar,hizkuntza maila jasoan arautu nahi dugula diogunon artean behintzat. Ikus, hone-taz azken eranskineko 5. pasartea.

Page 20: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

gidaritza daukan erakunde bakarra, nahiz eta, berberak maiz errepi-katu duenez, bere egitekoa ez den hitz berriak sortzea, sortzeko arauorokorrak ematea baizik.

Egokiena, hortaz, eta honetara geroago itzuliko naiz, lankidetzafinkatzea litzateke, bitzuen arteko harreman-prozedurak ezarriz.

Lexiko tekniko eta zientifikoaren auzi hau behin eta berriro plan-teatu da Euskaltzaindiak aspaldiko urteotan lantzen diharduen hizte-gia moldatzean, hor zeintzuk hitz bai eta zeintzuk ez sartu behar zireneztabaidatzerakoan.

Hiztegi hori, dakizuenez, testuen erabileran oinarritua izan da,aurretik bilduriko corpusetan, eta, hortaz, garbi dago azken urteotaneta bereziki unibertsitate mailako liburuetan agertu izan diren hitzaskok, prozeduragatik beragatik, ez zuketela sarrerarik. Hori ez zeto-rren bat, jakina, hitz horiek adierazten duten kontzeptuek gaurkobizitzan daukaten garrantziarekin, eta, beraz, Euskaltzaindiak, cospu-setatik at, bestelako laginketak eta aukerak egin behar izan ditu.

Duela urte batzuk, gainera, arlo zientifiko bakoitzetik hitz erabi-lienak eta premiazkoenak hautatzeko pertsonak izendatu ziren, hizte-gi batuaren bigarren pasaldian emaitza horiek sartzeko. Administra-zio eta Zuzenbide arlokoa, gainera, jadanik aurkeztua izan da.

Orain arte baina, zinez esan daiteke Euskaltzaindiak, oro har, lexi-ko tekniko-zientifikoan egin duen lana, metodologiko eta sistemati-koa barik, gehiago lekukotasunezkoa izan dela, hots, zientzi arlo guz-tietatik halako berba andana bat aukeratu duela, jendeari hitz horiek,nazioarteko itxurakoak gehienak, euskaraz ere erabil daitezkeela era-kusteko. Hau da, euskal hiztegian ageri diren hitz tekniko-zientifikoguztiak euskarazkoak badirela, baina ez, diren guztiak hiztegian ageridirela. Eta orain arte izan dugun purismo giroa kontuan izanda, eneustez, hau beharrezkoa izan da.

498

Xabier Kintana Urtiaga

Page 21: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

Irizpide eta sorbide ezberdinez

Hitz tekniko-zientifikoen arloan, Euskaltzaindiak, bestalde, irizpi-de jakinak erabili izan ditu. Alde batetik, nazioarteko hitzak, gutxie-nez frantses, ingeles eta espainolez erabiliak, eta are gehiago, horiezgainera alemanez, errusieraz eta bestelako hizkuntzetan ere halaxedirenean, grafiaren egokitzapenaz, eskuarki euskararako ere ontzatematen ditu.

Horrek ez du esan nahi, ordea, euskaraz ondare lexiko propioanaspaldian errotua dagoen hitza dugunean, hori kendu eta horrenordainez nazioartekoa nahitaez jarri behar dela. Asko dira nazioarte-ko hitzaren lekuan propioa daukaten hizkuntzak. Nekez konbentzi-tuko genituzke alemanak edo errusiarrak beren Winkel-en edo y opugol-en ordez *Angle gisakorik onartzera, ingelesek, frantsesek, espai-nolek, katalanek, portugesek, italiarrek, galesek eta euskaldunok adi-bidez angle, ángulo, angolo, ongl eta angelu esaten dugula argudiatuz.Horrexegatik, eta gurera etorriz, adibide xumea ipintzearren, Europa-ko hizkuntza gehienetan director, direttore, directeur, Direktor, diccio-nario, dizionario, dictionaire, dictionary edo dialogo, dialogue, diàleg,diálogo, Dialog gisakoak erabiltzeak ez gaitu euskaldunok direktore,dizionario edo dialogo erabiltzera behartzen, geure ohiko zuzendari,hiztegi edo elkarrizketa bazterturik.

Zientzi eta teknika hitzek, bestalde, aldean kulturazko edo goimailako lexikoaren kutsua ohi daramate. Hori dela eta, kulturak, has-teko, norbere nazio esparrua lantzea eskatzen duenez gero, kontuanhartu behar da euskaldun arrunten belarrietarako, kultur kutsunabarmenagoa dutela euskal errotik ongi sorturiko hitzek, erdarazko-ak bezalakoek baino, batez ere, hauek, behialako sorrera jasoa gorabehera, gaur egun beheko hizkera arruntekoak bihurtu direnean.

Hori da, adibidez, etsenplu sonatu bat aipatzearren, karniboro hitzfamatuaren kasua. Ongisko dakigu hitz hau aski zabaldua eta nazioar-

499

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

Page 22: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

tekoa dela carnivora ordenako animaliak izendatzeko, baina latinetikoadenez gero13, eta gaurko ohiko erdaran perro eta gato bezain arruntaizanik, euskaldun normalek erabat gaitzesten dute, euskaraz benetakokultur terminoa haragi-jalea delakoan, berau erabiltzeko, karniboro esa-teko ez bezala, pertsona batek euskaraz ongi ikasia izan behar baitu14.

Horrek ez du esan nahi, maila hertsiki zientifikoan, karniboro – ene ustez, karnivoro hobe, aleman ereduari jarraikiz15– ezin erabil

500

Xabier Kintana Urtiaga

13 Sarkofagoa edo zoofagoa esatea erabat ezberdina litzateke, euskaldunok gre-ziera inoiz hizkuntza zapaltzailetzat sentitu ez dugulako, hitz horiek guregan gai-tzespenik sortzen ez dutelako, erdaldunengan, adibidez, italierak sortzen ez duenbezalaxe. Horregatik ez ditugu eskuarki arbuiatzen etorki horretatik helduriko hi-tzak (tetrapodo, entomofago...), eta bai, aldiz, latinetikoak, batez ere gaztelaniazgardenak eta ulerterrazak direnean (kuadrupedo, insektiboro...). Ikus, beste hiz-kuntza baten kasuan, addendako 4. pasartea.

14 Pertsonalki, eta euskal esentzialista batzuek bestela baderitzote ere, ez dutaskorik sinesten gaur egungo Peru Abarkatarren berezko euskal senean, hots, guretxikitandiko euskaldun arrunt eta analfabetoek, aurretik euskara eskolan ikasi etalandu gabeek esan nahi dut, hitz berri distiratsu eta miresgarriak sortzeko omendaukaten ahalmenean, kirolari eta herriko pilota-komentarista askotxok oraindik‘jokatu’ esateko ‘jolastu’ dioskutela entzuten aspertuta. Esperientziak erakutsi dida-nez, horien kultismo gehienak, guztiak ez esatearren, erdarazkoak izaten dira, eta,egia esan, baserriko zein kaleko euskaldun analfabeto horiek miresten dituztenek,sarri, sarriegi, hauxe ahanzten dute: eskuarki sekula santan euskaraz deus irakurri ezarren, pertsona horiek erdaraz behintzat irakurtzen dutela, eta ondorioz horren ara-berako hizkuntza landua lortzen. Hau, gainera, ez da berria, Larramendik berak eresalatzen zuen eta. Ikus addendako 3. pasartea.

15 Ene ustez, eta Mitxelenaren beraren iritziaren kontra, lasterregi eta arinegiibili gara gure hitz arrunten grafiatik v letra kentzean, hor gaztelaniaren kontrakogurutzada bat balego bezala (Euskaraz ez dago v-rik!). Inguruko hizkuntzekikokidetasuna eta homologazioa bilatu nahirik immunologia idaztea proposatzendugun garai honetan, ez da erraza azaltzeko mundu guztian vitamina, video, vekto-re, vodka, adjektivo edo levogiro gisa idazten diren azken orduko mailegu horietanguk, vodka salbuetsiz, gainerako guztiak b-rekin zergatik idatzi behar ditugun,horrek gure ikasleei eskaintzen dien ustezko erraztasunak, beste hizkuntzen lexikotekniko-zientifiko amankomuna ikasteko orduan, zailtasun nabarmenak dakarzkie-la ahantzirik. Orobat esan daiteke kontsonante aurreko x-ak s bihurtzeko obsesioazere (dextrogiro, extasi, textu...), aldamenean ixten, pixka, gorrixka edo xixpa bezalako

Page 23: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

daitekeenik, baina beti esparru bereziki mugatuan. Alemanak, adibi-dez, maila horretarako, eta beti pluralean, Karnivoren onartzen du,baina baita Fleischfresser ere, hots, gure haragi-jalearen kidea. Izan ere,era horretako hitzak kontrolik gabe erabiltzeak izugarrizko nahasketasor lezake gure gizartean, jendeak pentsa dezakeelako, mundu guztia,Jainkoari eskerrak, filologo eta taxonomista ez baita, euskaraz karni-boro esatea zilegi bada, erdal hiztegiko gainerako erdal hitz guztiak ereberdin eta eskubide berberaz esan daitezkeela euskaraz ere, eta gaine-ra horiekin kultura jasoagoa erakusten dela.

Begien bistan da jadanik beste mintzaira askotan asmatua, homo-logatua eta ongi errotua dagoen lexiko osoa, hitzez hitz berriro asma-tzen ibiltzea alferlan nekagarri bezain ezinezkoa gertatuko litzaiokee-la gurea bezalako hizkuntza txiki bati, baina horrek ez du esan nahi,oinarriz, ahal denean eta emaitza egokiak erraz lor daitezkeenean ere,gure asmamena antzutzen utzi beharko genukeenik.

Alemanez, adibidez, bikote ugari eratu dituzte, erabateko sinoni-mo gisa, nazioarteko hitzen ondoan, germaniar erroekin sorturikoakere onartuz: Historie – Geschichte, Misantropie – Menschenhaß , Telep-hon – Fernsprecher, Odontolog – Zehnarzt, Prophet –Wahrsager, horie-tako batzuek, Fernsehen ‘telebista’ esaterako, jendearen erabilerannazioarteko berba erabat baztertu arte. Gogora dezagun, guk ere,maila apalagoan bada ere, antzeko arrakasta lortu izan dugula argaz-ki edo hegazkin moduko zenbait hitz asmaturekin ere.

Dena den, asmatzen hasi baino lehenago, on da geure inbentario-an jadanik dauzkagun hitzen berri jakitea, berreskurapen edo berre-zarpen lexikalak inoiz zerbitzu ona eskain diezaguke eta. Eta honetan

501

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

kontsonante taldeak izanik edota garaje, engranaje gisako grafia onartuen ondoan,inolako justifikazio logikorik gabe eta inguruko hizkuntza guztien usadioen kontra,projektu barik, proiektu idazkera irrigarriaz ere.

Page 24: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

ere Euskaltzaindiak laguntza ona eman lezake. Hortxe dira, adibidez,espainierazko azafata, Erdi Aroan ‘andre nagusien neska edo damazerbitzaria’ eta gaur ‘hegazkin eta kongresuetako neska zerbitzaria’,kitxuazko chaski ‘inken garaiko mezulari-zerbitzua’, gaur ‘posta’, edoeuskara zaharreko erkidego eguneratua, eremu urriko guraskide berres-kuratuarekin batera, guztiak egungo premietarako ondo egokituak.

Asmatzeko orduan, elkartze eta eratortzeko arauak ere gogoan har-tu behar dira, berriki asmatzen den hitzari, gutxienez formazkozuzentasuna eskatu behar zaiolako, ene ustez. Horrez gainera, labur-tasuna, esateko erraztasuna, eufonia eta politasuna ere kontuan har-tzekoak lirateke, nahiz eta estetika kontuan buru bezainbat aburugerta daitezkeen.

Edonola ere, gorago esan denez, ez doakio Euskaltzaindiari asma-tzea, ezin bestean besterik, eta hortaz, mundu guztian ohi den beza-la, idazleak, itzultzaileek eta irakasleek sortzen eta proposatzen dituz-te eskuarki hitz berriak, hots, egiazko erabiltzaile-sortzaileek. Hortaz,Euskaltzaindiak horiek berrikusi eta onespena eman beharko lieke,eta gaitzestekotan, ahal bada, ordain hobea eskaini.

Euskaltzaindia, langile ona izanagatik, behar du lankide

Jadanik 1991.eko adierazpenean Euskaltzaindia prest agertu zenzientzialariekin elkarlanean aritzeko, eta orain ere uste horretan diraufermuki. Lan egiteko, ordea, harreman horiek ordenatuki eta franko-tiratzailerik gabe antolatzeko formula egokiak bilatu beharko lirateke,Akademiagana erabiltzaileen eguneroko premiak, erabakietan aurki-turiko puntu ilun eta kontraesanak, oraindik askatu gabeko zalan-tzak, kezkak eta proposamenak era jariotsuan hel daitezen.

Lan horretarako baina, arbitrarioki izendaturiko talde oro-jakilebat barik, segurenetik zientzia arlo horretako espezialista ez dena,

502

Xabier Kintana Urtiaga

Page 25: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

askoz zentzuzkoagoa dirudi ofiziokoek berek beren baitatik ordezka-ri aproposenak izendatu eta Euskaltzaindiari proposatzea, elkarlaneanjarduteko. Horiexek jakingo baitute, zehazki, hitz bakoitzak nolakokontzeptu zehatza adierazi behar duen.

Ez da ahantzi behar, bestalde, hitz espezializatuegiak ez direla aka-demia baten hiztegi orokorrean zertan sartu behar, eta horiek gaibakoitzaren liburu eta lexiko berezietarako, edota entziklopedietara-ko utzi ohi direla. Halere, egia da zientzien eta tekniken aurrerapenetengabeei esker, atzora arte esparru bereziko kontzeptuak zirenak,gaur egun barra-barra hedabideetara eta orotariko jendeen ezpaineta-ra iragan direla. Beraz, arlo bakoitzeko nahitaezko gaurko terminolo-gia minimoa finkatu beharko litzateke, eta Euskaltzaindiari proposa-tu, bere hiztegian sar lezan. Zerrenda hori, noski, aldizka eguneratubeharko litzateke, behar diren heinean hitz gehiago sartzeko.

Xabier Kintana Urtiaga

ADDENDA

Manuel de LARRAMENDI: Diccionario Trilingüe del Castellano,vascuence y latín, Lehen liburukia. Hitzaurrea. 1745. (grafia egunera-tuan)

1.- Hay otras [palabras] que se han introducido por necesidad,como en otras lenguas, y son de objetos que nuevamente se han des-cubierto, y no ha habido vascongado que fabrique voces propias yacomodadas al carácter de su lengua; y estas necesariamente se habíande poner en el diccionario.

Op. cit. XLVIII. orr.

503

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

Page 26: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

2.- “De las voces facultativas y de la licencia que tomo en la for-mación de algunos vocablos

Además del lenguaje vulgar, y de sus voces, pongo en este diccio-nario las voces que pertenecen a las Facultades, Artes y Ciencias. Encuanto a estas, en un sentido puede decirse que el vascuence es pobrey que no tiene voces ningunas suyas. Y en otro sentido puede y debedecirse que tiene todas las necesarias propias de sus raíces y origen. Enel primer sentido el vascuence no ha necesitado de voces propias niajenas, porque ninguno ha hablado ni escrito en vascuence en lasFacultades y ciencias ni ha pensado que sea lengua oportuna parahablar en ellas, Ahora está en otra disposición el vascuence y en pun-to para hablarse en cualquiera ciencia y facultad; y es la ocasión debuscar las voces oportunas que hasta ahora no ha tenido, o tomán-dolas de otras lenguas, o inventándolas o formándolas de sus fecun-das raíces, según lo que dice Cicerón. En tiempo de este príncipe dela elocuencia se puso el latín en el mismo estado: no tenía voces facul-tativas y era pobre. Tenía entonces el derecho y necesidad de buscar-las, fuesen ajenas fuesen propias. Inventó algunas Cicerón y otros,pero aterrados del trabajo se valieron de las voces griegas y dejaron allatín en su pobreza nativa

No quiero que al vascuence suceda esta desgracia. Y pues en lodemás es una lengua de tanta armonía y belleza, y se presenta ocasiónoportuna, quiero hacerla rica, no de voces ajenas, sino de las suyaspropias sin dejarme vencer del trabajo ímprobo que me espera. Nece-sita el vascuence de voces facultativas y no las tiene formadas pero tie-nen propio caudal para adquirirlas y ganarlas sin negociarlas en otraslenguas. Y este es el otro sentido en que he dicho que tiene todas lasvoces necesarias. Aun para explicarse en las Facultades....

Dirán que estas voces no se entienden. Lo primero no son vocesdel vulgo, sino facultativas, basta que las entiendan los profesores delas Ciencias, y es también lo que sucede a las voces griegas y latinas

504

Xabier Kintana Urtiaga

Page 27: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

correspondientes. Lo segundo, importa poco que no se entiendan alprincipio, porque con el tiempo y la repetición se entenderán fácil-mente. Lo tercero, aun para el vulgo son mas perceptibles estas vocesvascongadas Jainkokindea, izarkindea, zerukindea, erakindea que nolas correspondientes teología, astrología, Uranologia cronología, por-que en estas nada les suena a vascuence, y en aquellas sí. Lo cuarto,ninguna hay que explicada una vez la voz vascongada, no se quedecon ella, y con su significación v.gr. Jainko(ja)kindea deritza Jainkoazta Jainkoaren gauzaz hitz egiten duen jakindeari, Izarkindea deitzendiogu izarren egokiak irakasten dituen jakindeari. Y después de estopuede repetirse Jainkokindea, izarkindea, con la seguridad de que seentenderán mejor que no las correspondientes teología, astrología”.

Op. cit. XLVIII-L. orr.

3.- Los que en Gipuzkoa, v.gr. y en Bizkaia saben el castellano, yvascuence, solo saben una pequeña parte del castellano, reducida a lasvoces necesarias, para explicarse en las materias obvias y manuales decada día, y no más. Y si han de hablar de otros objetos no tan útilesy ordinarios, se hallan atajados y sin voces. Y es un defecto muycomún entre los mismos castellanos. Preguntarles a estos los nombresy verbos de aquellos objetos y ejercicios que caen fuera del lenguaje ysu esfera acostumbrada, era lo mismo que preguntarles griego, y estono me causaba novedad. Lo que me causaba mucho disgusto y penaera el ver que no acertaban a darme las voces vascongadas correspon-dientes al castellano usual que sabían y hablaban, ni tampoco al con-trario. Pongo ejemplo como se dice en vascuence ‘acordarse’? Y merespondían akordatu. Pues no dicen también oroitu, komutatu? Y paradecir ‘aguarda’, ‘tu te me acordarás’, no dicen itxozu, gogoango didazu?respondían pasmados; es verdad, tiene razón. Y lo mismo me sucedíaen otros innumerables vocablos, que saben, pero sin reflexión ni com-paración de una y otra lengua.

Op. cit. LIII orr.

505

Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian zehar

Page 28: Lexiko zientifikoaren arazoa euskara idatziaren historian ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2005/Lexiko... · faciam vos fieri piscatores hominum” dio, eta latinez piscator ‘arrantza-le’

Juan VERNET. Literatura árabe. Ed. El Acantilado, Barcelona,2002.

4.- “En la época ‘abba¯sí, las traducciones –excepción hecha deapólogos y cuentos populares–fueron esencialmente científicas(matemáticas, astronomía, medicina, mecánica, etc) y recabaron laatención de los eruditos, quienes despreciaron casi todo aquello quepodía tener valor literario. En cambio, la nahd?a [= XIX. mendekoarabiar pizkundea] centra sus esfuerzos en la versión de las novelas,comedia y dramas occidentales ( y en este término incluimos tambiéna Rusia) al árabe y deja que los estudiantes de disciplinas científicasutilicen, directamente, los libros de texto occidentales; es más, duran-te muchos años las clases de estas materias se han profesado en lasaulas orientales en francés o inglés, según fuera la lengua nativa delprofesor contratado. La inversión de valores es clara: la terminologíacientífica creada por los árabes de los siglos medievales invadió laslenguas occidentales y aún hoy ocupa un puesto de honor en nues-tros diccionarios; a cambio les devolvemos la nueva terminologíacientífica de origen occidental, que sufre los avatares más insospecha-dos al arabizarse, lo mismo que ocurrió en la Edad Media, pero alrevés. Y, encima, y a diferencia de lo que ocurrió entonces, les llena-mos la cabeza con nuestras corrientes literarias”.

Juan VERNET . Op. Cit. 2002, 219-220 or.

5.- “T. aha Husayn no vaciló en opinar que “Proteger a los dialec-tos es exponerse a tener que traducirlos un día del uno al otro, talcomo hoy se traduce al italiano o al español o al francés. Si se quiereevitar la parcelación dialectal del mundo árabe no hay más que unasolución: el árabe moderno que se extiende desde Marruecos hasta elIraq”. Juan VERNET. Op. cit.222. or.

506

Xabier Kintana Urtiaga