LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA -...

34
Lengoaia Musikala programaketa Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 1 OINARRIZKO MAILA LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA I HELBURUAK Musika-bizipenak taldekideekin konpartitzea, musikarekin duen erlazio afektiboa aberasteko moduan, kantuaren, mugimenduaren, entzunaldien eta instrumentuen bitartez. Ahots-igorpen egokia erabiltzea erreprodukzio interbaliko eta melodiko orokorrerako, norbere hizkuntza kontsideratu arte, kantua jarduera nagusitzat hartuz. Erritmoa egoki interpretatzeko beharrezkoa den mugimendu-koordinazioa erakustea, asoziazio- eta disoziazio-trebeziak egoki erabiliz. "Barne-entzumena" erabiltzea entzunaldia bere adierazpen grafikoarekin erlazionatzeko, baita tinbreak, egitura formalak eta adierazpen dinamiko, espresibo nahiz tenporalak, eta abar ezagutzeko ere. Melodia eta abestiak buruz interpretatzea, parametro musikalak hobeto ulertzeko moduan. Irakurketa eta idazketako ezagutza praktikoak instrumentuari dagokion errepertorioarekin erlazionatzea. Musika-pentsamendu kontzientearen oinarrian dauden esperientzia harmoniko, formal, tinbriko, eta abar burutzea, aho edo instrumentuzko entzumen-praktikatik hasiz. Ikasleen sormena bultzatzea berezko ekintza eta experientzi berriak sortuz. Maila honetan ikasitakoa adierazpen oso batekin bakoitzak melodía, erritmo...berriak sortuz osagai errazak erabiliz. II EDUKIAK 1. ERRITMOA ETA IRAKURKETA Sensatzioa, pertzepzioa eta pultsuaren identifikazioa, barneratzea lortu arte. Sensatzioa, pertzepzioa eta azentuaren identifikazioa, barneratzea lortu arte.

Transcript of LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA -...

Page 1: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 1

OINARRIZKO MAILA

LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA

I HELBURUAK

• Musika-bizipenak taldekideekin konpartitzea, musikarekin duen erlazio afektiboa aberasteko moduan, kantuaren, mugimenduaren, entzunaldien eta instrumentuen bitartez.

• Ahots-igorpen egokia erabiltzea erreprodukzio interbaliko eta melodiko

orokorrerako, norbere hizkuntza kontsideratu arte, kantua jarduera nagusitzat hartuz.

• Erritmoa egoki interpretatzeko beharrezkoa den mugimendu-koordinazioa

erakustea, asoziazio- eta disoziazio-trebeziak egoki erabiliz.

• "Barne-entzumena" erabiltzea entzunaldia bere adierazpen grafikoarekin erlazionatzeko, baita tinbreak, egitura formalak eta adierazpen dinamiko, espresibo nahiz tenporalak, eta abar ezagutzeko ere.

• Melodia eta abestiak buruz interpretatzea, parametro musikalak hobeto ulertzeko

moduan.

• Irakurketa eta idazketako ezagutza praktikoak instrumentuari dagokion errepertorioarekin erlazionatzea.

• Musika-pentsamendu kontzientearen oinarrian dauden esperientzia harmoniko,

formal, tinbriko, eta abar burutzea, aho edo instrumentuzko entzumen-praktikatik hasiz.

• Ikasleen sormena bultzatzea berezko ekintza eta experientzi berriak sortuz. Maila

honetan ikasitakoa adierazpen oso batekin bakoitzak melodía, erritmo...berriak sortuz osagai errazak erabiliz.

II EDUKIAK

1. ERRITMOA ETA IRAKURKETA

• Sensatzioa, pertzepzioa eta pultsuaren identifikazioa, barneratzea lortu arte.

• Sensatzioa, pertzepzioa eta azentuaren identifikazioa, barneratzea lortu arte.

Page 2: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 2

• Biko, hiruko eta lauko metrikaren praktika, identifikazioa eta ezagutza. 2/4, 3/4 eta

4/4 konpasa.

• Honako erritmo irudi eta formulen praktika, identifikazioa eta ezagutza:

• Iraupena eraldatzen duten zeinuen praktika, identifikazioa eta ezagutza: beltz eta txuri, beltz eta kortxea, eta beltz eta beltzen arteko punttu eta ligaturak... Erritmo izate bereziak sortzen dituzten konbinazioak: anakrusa, sinkopa eta aldikontrakoa.

• Erritmoen aldiberekotasuna: abestien akonpainamendua instrumentuez edo gorputz-perkusioz. Bi taldetan, edo pi pertsonek, erritmo ostinatoak egitea idatziz, irakurriz edo aurretiko proposamenaren arabera inprobisatuz1.

• Sol klabean notak irakurtzea DoM eskala osatu arte ondorengo progresio ordenean: sol-mi-la-do-do´-re-fa-si.

2. INTONAZIOA

• Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko kantak edo instrumentuaren errepertorioatik hartutakoak. , modu mayor edo minorrean diatonikoan (eskala pentafona ere sar daiteke) laguntza instrumentala erabiliz aukeran.

• Bi ahotsetako kanon bakunen intonazioa.

• Soinuaren aho-emisioari atxikitako noten irakurketa maior eta minor moduan dauden partitura bakunetan.

• Bidun, hirudun, laudun eta bostun bitarteen intonazioa DoM eskala diatonikoan.

• Pianoaren “la”ren erabileraren hastapena afinazio orokorrerako erreferentzia gisa.

3. PERTZEPZIOA ETA ENTZUNALDIA

• Musika pieza bakunen entzunaldia oinarrizko eran hauek antzemanez: elementu erritmikoak, melodikoak edo musika izate bereziak, hala nola forma musikala edo forma ordenaketak, errepikapenak, imitazioak, kontrasteak (galdera-erantzunak),...

1 Bai erritmo aldetiko jotzean bai irakurketaeta interpretazio melodikoan, eskuz konpasa markatzeko eragiketa fisikoa landuko da, besteak beste psikomotrizitatea garatzeko eta konpasaren (metrikaren) zentzuaren barneratze argia gertatzeko. Erritmo perkusioa ohituraz erabiltzeak ez du compasa eramatea ordezkatzen; hala ere, eraginkorra da erritmo zentzu orokorra barneratzeko.

Page 3: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 3

• Hauen sentsazioa, pertzepzioa eta antzematea: A-B eta A-B-A formak, kanona, edota instrumentuaren materialarekin loturiko beste forma bakunak.

• Maior eta minor moduen entzumenezko bereizketa, baita ikasturtean landutako

konpasena ere.

• Diktaketa erritmikoa idatziz, biko azpibanaketako konpasetan eta ondorengo irudi eta isiluneekin:

(Soinuak emanez musika zati baten erritmoa identifikatu eta idatzi)

• Diktaketa melodikoa idatziz, DoM tonalitatearen gainean. (Erritmoa emanez lerro melodikoa identifikatu eta idaztea)

• Idatzitako zati baten eta entzundakoaren arteko akatsak edo desberdintasunak

identifikatzea.

• Entzundako pieza txiki edo zati baten modalitatea zehaztea.

4. TEORIA

• Ondorengo ñabarduren sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa: f , p , mf , cresc. eta dim., azken hauek erregulatzaileekin ere adieraziak:

• Ondorengo artikulazioen sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa: ligatura, pikatua,

azentua, artikulazio eta espresio ligatura, arnasketa koma eta kalderoia:

• Tempo eta agogika. Hauen sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa: Andante, Allegro, Adagio eta Lento, acellerando, ritardando eta rallentado.

• Partituren irakurketan sol klabearen erabilera orokortua

• 4. lerroko Fa klabea, sarrera

• Ondorengo errepikapen zeinuen praktika, ezagutza eta identifikazioa:

III EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Page 4: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 4

Ondorengo irizpideak kontutan hartuko dira:

• Ahotsez edo perkusioz egitura melodiko eta erritmiko laburrak imitatzea.

• Entzumenaren bidez obra edo fragmentu baten pultsua zein azentu periodikoa ezagutzea

• Pultsua isilune laburretan zehar mantentzea.

• Perkusio bidez, instrumentuz edo ahotsez, obra edo fragmentu baten egitura erritmikoak jotzea.

• Bitarteko melodiko desberdinak abestu edo identifikatzea.

• Entzumenaren bidez obra edo fragmentu baten modua (maiorra edo minorra) identifikatzea.

• Entzundako fragmentu erritmikoak idatziz erreproduzitzea

• Entzundako fragmentu musikalak idatziz erreproduzitzea.

• Entzunaldi baten ondoren, entzundako edo interpretatutako obren ezaugarri nagusiak deskribatzea

• Erritmo erraz bati testu bat aplikatzea, edo alderantziz.

• Taldean sartuta, bi ahotsetako kanon baten ahotsa abestea.

• Melodia edo abesti tonal bat kantatzea, akonpainamenduarekin edo gabe.

Page 5: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 5

LENGOAIA MUSIKALA 2. MAILA

I HELBURUAK

• Musika-bizipenak taldekideekin konpartitzea, musikarekin duen erlazio afektiboa aberasteko moduan, kantuaren, mugimenduaren, entzunaldien eta instrumentuen bitartez.

• Ahots-igorpen egokia erabiltzea erreprodukzio interbaliko eta melodiko orokorrerako, norbere hizkuntza kontsideratu arte, kantua jarduera nagusitzat hartuz.

• Erritmoa egoki interpretatzeko beharrezkoa den mugimendu-koordinazioa erakustea, asoziazio- eta disoziazio-trebeziak egoki erabiliz. Maila honetan, pultsu bitarrak eta hirutarrak desberdintzea izango da helburua, pultsua zehatz mantenduaz.

• «Barne-entzumena» erabiltzea entzunaldia bere adierazpen grafikoarekin erlazionatzeko, baita tinbreak, egitura formalak eta adierazpen dinamiko, espresibo nahiz tenporalak, eta abar ezagutzeko ere. Maila honetan, musika grafiak eta terminologiak garrantzi handia izango du, espresatzeko modu bezala. Era berean, irakurritakoa edo entzundakoa ondo adieraztea.

• Melodia eta abestiak buruz interpretatzea, parametro musikalak hobeto ulertzeko moduan, eta musika oroimena pixkanaka zabalduz.

• Irakurketa eta idazketako ezagutza praktikoak instrumentuari dagokion errepertorioarekin erlazionatzea. Horretarako, lengoaiako abestiez gain obra musical motzak, mailari egokituak, bai ahozkoak, bai instrumentalak erabiliko dira.

• Musika-pentsamendu kontzientearen oinarrian dauden esperientzia harmoniko, formal, tinbriko, eta abar burutzea, aho edo instrumentuzko entzumen-praktikatik hasiz.

• Ikaslearen sortzea garatu bere musikarekinn esperimentatuz, bere barnea libreki erakusteko maila honetan ikasi dituen elementuez baliatuz. Esaldi melodikoak, akonpainamendu erritmikoak edo polirritmiak inprobisatu edo sortu, zentzu musical logikoa eta espresiboa emanez.

II EDUKIAK

1. ERRITMO ETA IRAKURKETA BITARRA:

Page 6: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 6

• Sensatzioa, pertzepzioa eta θ eta θ. pultsuaren identifikazioa, barneratzea lortu arte.

• Sensatzioa, pertzepzioa eta azentuaren identifikazioa; tetikoa eta anakrusikoa

• 2/4, 3/4, 4/4, 6/8, 9/8 eta 12/8 konpasen praktika, identifikazioa eta ezagutza. Lehenego mailan landutako metrika azpimarratu formula erritmiko konplexuagoekin.

• Honako erritmo irudi eta formulen praktika, identifikazioa eta ezagutza:

• Kortxeaerdiaren erabilpen zabala landutako formula erritmikotan.

• Beltzaren eta kortxearen punttuaren praktika, identifikazioa eta ezagutza errtimoa bitar eta hirutarretan:

• Lehenengo mailan landutako elementuen konbinazio konplexuagoak.

• Kortxearen isilunearen erabilpen zabala bi aldiko sinkoparekin batera.

HIRUTARRA: • Honako erritmo irudi eta formulen praktika, identifikazioa eta ezagutza:

• Kortxearen isilunearen erabilpen zabala posizio ezberdinetan:

• Erritmo bitarra eta hirutarra bereiztea ( θ edo θ. pultsazioak) • Bitar, hirutar eta lautar metrikaren bereizketa.

• 4. lerroko Fa klabearen aurkezpena. Irakurketa horizontala eta bertikala (akordeak)

2. INTONAZIOA

• DoM, SolM, FAM eta hauen erlatiboen (lam, mim eta rem-en) praktika, identifikazioa eta ezagutza.

• Kanta berean sortu daitezken modu aldaketak ( DoM eta Dom bakarrik). Tonalitate homonimoak.

Page 7: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 7

• Eskala maior eta minorren intonazioa.

• 2. eta 3. bitarte maior eta minorren intonazioa eta tonikaren arpegioaren lanaren

ondoren sorturiko bitarteen intonazioa.

• 2 eta 3 ahotsetarako kanonen intonazioa mailari egokituta.

• Kanta herrikoiak, solfeo ikasgaiak eta ahots bakarreko edo bi ahotsetarako pieza instrumentalak intonatzea.

• Diapasoiaren erabilpena (urkilduna)

3. PERTZEPTZIOA ETA ENTZUNALDIA • Diktaketa erritmikoa:

2/4, 3/4, 4/4 y 6/8 konpasa identifikatu eta idatzi Landutako formula erritmikoak identifikatu eta idatzi.

• Diktaketa melodikoa:

Musika pasarte bat entzun ondoren dagokion mailaren zeinuak eta elementuak idaztea. (erritmoa, metrika, alterazioak, expresio zeinuak...)

I. Graduko akordearen inbertsioaren ondoren melodian 2. eta 3. bitarte maior eta minorrak, 4., 5. eta 8. bitarte justuak eta 6. bitarte maiorrak azalduko dira.

Behe-soinuen diktaketa ( 4. lerroko Fa klabearen erabilpena) V-I ean agertzen den anakrusa.

• Lehenengo mailan egindako lanaren jarraipena entzunaldi aktiboaren esparruan.

Pixkanaka elementu erritmiko, melodiko, harmoniko edo formalen identifikazio eta ulermena areagotuko da, beti ere obren zailtasuna gehitu gabe. Obra hauek entzun, interpretatu edo irakur daitezke.

• Elementu sentsazio, pertzepzio eta identifikazioa:

Tonika eta Dominantea. Modu maiorra eta minorra. 4 eta 8 konpaseko esaldi musikalak. AB, ABA eta “Rondo” formak

4. TEORIA

• Ondorengo ñabarduren praktika, identifikazioa eta ezagutza:pp, p, mp, mf, f, ff

• Izaerari buruzko terminoen praktika, identifikazioa eta ezagutza.

• Ondorengo artikulazioen praktika, identifikazioa eta ezagutza: stacatto eta

azpimarratzea.

• Berezko eta behin-behineko alterazioen praktika, identifikazioa eta ezagutza.

Page 8: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 8

• Lehenengo eta bigarren mailan landutako elementuen ezagutza eta erabilpena. Oinarrizko kontzeptuak ondorengo gaietan:

Errtimoa Metrika Tonalitatea Bitarteak (tonuak eta tonuerdiak zenbatzea) Armonia Forma Expresioa Alterazioak (berezko eta behin-behinekoen bereizketa)

III EBALUAZIO IRIZPIDEAK Ondorengo irizpideak kontutan hartuko dira:

• Entzumenaren bidez obra edo fragmentu baten pultsua zein azentu periodikoa

ezagutzea.

• Obra edo musika zati batean konpasaren oinarri den azentu periodiko identifikatzea.

• Pultsua isilune laburretan zehar mantentzea.

• Perkusio bidez, instrumentuz edo ahotsez, obra edo fragmentu baten egitura erritmikoak jotzea.

• Melodia edo abesti tonal bat kantatzea, akonpainamenduarekin edo gabe.

• Taldean sartuta, bi edo hiru ahotsetako kanon baten ahotsa abestea (erritmo eta melodía elementuak hatos batekoak baino errezagoak izango dira).

• Bitarteko melodiko desberdinak abestu edo identifikatzea.

• Entzumenaren bidez obra edo fragmentu baten modua (maiorra edo minorra) eta tonalitatea identifikatzea.

• Eredu melodiko errazak, eskalak edo akordeak altuera desberdinetatik hasita errepikatzea.

• Maila honetan ikasitako erritmoak entzunda, idatziz erreproduzitzea.

• Entzundako fragmentu musikalak idatziz erreproduzitzea.

• Obra errazen ezaugarri nagusiak deskribatzea (partiturarekin analisia).

• Erritmo erraz bati testu bat aplikatzea, edo alderantziz.

• Entzumenaren bidez konpas-aldaketa errazak identifikatzea eta horiek interpretatzea.

Page 9: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 9

LENGOAIA MUSIKALA 3. MAILA

I HELBURUAK

• Musika-bizipenak taldekideekin konpartitzea, musikarekin duen erlazio afektiboa aberasteko moduan, kantuaren, mugimenduaren, entzunaldien eta instrumentuen bitartez.

• Ahots-igorpen egokia erabiltzea erreprodukzio interbaliko eta melodiko orokorrerako, norbere hizkuntza kontsideratu arte, kantua jarduera nagusitzat hartuz. Era berean, beste ahotsekin edo instrumentuekin lagunduko da.

• Erritmoa egoki interpretatzeko beharrezkoa den mugimendu-koordinazioa erakustea, asoziazio- eta disoziazio-trebeziak egoki erabiliz. Maila honetan, koordinazio horiek lortzea oso garrantzitsua izango da, pultsua firme mantentzeko, barruko pultsuak askatasun gehiago lortzen duen bitartean. Balorazio bereziko taldeek izango dute pisu gehien.

• «Barne-entzumena» erabiltzea entzunaldia bere adierazpen grafikoarekin erlazionatzeko, baita tinbreak, egitura formalak eta adierazpen dinamiko, espresibo nahiz tenporalak, eta abar ezagutzeko ere. Maila honetan, entzumena musika parámetro berri batekin aberastuko da: harmonia. Orain arte, sentsibilizazio eta pertzeptzioan bakarrik landuak zeuden.

• Melodia eta abestiak buruz interpretatzea, parametro musikalak hobeto ulertzeko moduan. Analisiak maila honetan, indarra hartzen joango da. Bere bitartez, memoria garatuko da; notak eta erritmoak gogoratzeaz gain, esaldiak, kadentziak, aldaerak eta kontrasteak memorizatuko dira partituraren alderdi orokorragoa izanez.

• Irakurketa eta idazketako ezagutza praktikoak instrumentuari dagokion errepertorioarekin erlazionatzea. Horretarako, lengoaiako abestiez gain obra musical motzak, mailari egokituak, bai ahozkoak, bai instrumentalak erabiliko dira.

• Musika-pentsamendu kontzientearen oinarrian dauden esperientzia harmoniko, formal, tinbriko, eta abar burutzea, aho edo instrumentuzko entzumen-praktikatik hasiz.

• Ikaslearen sortzea garatu bere musikarekinn esperimentatuz, bere barnea libreki erakusteko maila honetan ikasi dituen elementuez baliatuz. Beste helburuekin bat eginez, musika beraiek sortzean, harmonia aplikatuko da.

Page 10: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 10

II EDUKIAK

1. ERRITMO ETA IRAKURKETA

• Sensatzioa, pertzepzioa eta pultsuaren identifikazioa. • Proportzio txikiko konpasak : 2/8, 3/8 εaren pultsazioaz. • Biko eta hiruko konpasetan baliokidetasunak (eta alderantziz) θ = θ . • Orain arte ezagutu diren konpasak landuko dira eta elementu erritmiko hauek

gehituko ditugu:

Biko formulak:

Hiruko formulak:

Loturaren erabilera:

• Inprobisazio erritmikoak aurretik proposamena emanda.

• Fa 4.ikurraren irakurmena sakondu.

2. INTONAZIOA

• Kanta herrikoiak, solfeoko kantak eta/edo errepertorio bokal edo instrumentaleko

piezak hatos bat eta bi ahotsetara landuko dira. Hauek gradu tonaleetan oinarrituak egongo dira eta abestu edo instrumentuekin joko dira.

• Erabiliko diren tonalitateak: gehienez 3 aldakari armaduran eta modulazioak agertuz gero, Vra eta erlatibora joko dute.

• Eskala minor desberdinak ezagutu, identifikatu eta landu (6. nahiz 7. graduak aldatuz)

• Eskala pentafonoa eta hexafonoa sentitu, pertzibitu eta intonatu.

• Tonuerdi diatoniko eta kromatikoaren idazteko era landu eta ezberdindu. Abesteko hunean tonalitateko bi nota diatonikoen artean erabiliko dira floreo eta paso-nota moduan.

• Aldakari akzidentalaren aurkezpena aurreko pundu jarraituz.

• Kanta edo zati melodikoak abestu tónica aldatuz ( Do, Re eta Mi)

• Gradu tonalak eta modalak abestu, identifikatu eta ezagutu.

• Tonalitate homonimoen lana sakondu.

3. PERTZEPZIO ETA ENTZUNALDIA

Page 11: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 11

• Diktaketa monografikoak (entzumena, ezagupena eta idazketa) maila honetan landutako elementuekin.

• Diktaketa sinpleak landu piano baten tinbrea ez duten soinuekin. (teknologia berriak).

• Diktaketetan erabiliko diren elementu erritmikoak, melodiak eta metrikoak kurtsoaren zehar landu ditugunak izango dira.

• Diktaketen armaduran gehienez bi aldakari agertuko dira. Eskala menorraren eredu desberdinek eta bidun maior minor bihurtzeak ematen dituen aldakari akzidentalak ere ager daitezke.

• Diktaketak tesitura grabean (Fa ikurrean).

• Musika entzunda eta partitura aurrean edukita analisiak egitea (erritmoa, metrika, melodia, tonalitatea, bitartekoak eta forma)

• Idatzitako eta entzundakoaren arteko ezberdintasun eta akatsak aurkitu.

• 2. mailan landutakoa sakondu: Esaldi musikala Forma musikal errazak (kanona, rondoa, AB, ABA, ABA’) Modu maiorra eta minorra. Modu eta konpas aldaketak abesti beran Subtonika eta sensiblea ezberdindu.

• I-IV-V ezberdindu

• 2. eta 3. maiorrak, minorrak eta tonikaren akordean agertzen diren bitarteak

ezberdindu.

• Modulazio errazak entzumenaren bidez ezberdindu (Varen tonura, homonimora…)

• Tonu-erdia entzumenaren bidez ezberdindu, floreo eta paso-noten bidez.

• Landutako tonalitateak entzumenaren bidez ezberdindu.

• Landutako eskalak entzumenaren bidez ezberdindu.

4. TEORIA

• Eskalak eta beraien egitura. 6. eta7. graduen alterazioak.

• Tonalitateak. Armadura asmatzeko prozedurak.

• Eskalako graduen izenak.

• Bitartekoak eta inbertsioak.

• Formas musikal errazak.

Page 12: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 12

III EBALUAZIO IRIZPIDEAK Ondorengo irizpideak kontutan hartuko dira:

• Pultsua isilune laburretan zehar mantentzea • Perkusio bidez, instrumentuz edo ahotsez, obra edo fragmentu baten egitura

erritmikoak jotzea.

• Melodia edo abesti tonal bat kantatzea, akonpainamenduarekin edo gabe.

• Eredu melodiko errazak, eskalak edo akordeak altuera desberdinetatik hasita errepikatzea.

• Obra edo zati baten konpasa identifikatzea.

• Entzumenaren bidez konpas-aldaketa errazak identifikatzea.

• Entzumenaren bidez obra edo fragmentu baten modua (maiorra edo minorra) eta tonalitatea identifikatzea diapasoia erabiliz

• Bitarte melodiko handi, txiki edo justuak eta 4., 5., 6. eta 8. bitarte harmonikoak erregistro ertain batean identifikatzea eta intonatzea.

• Maila honetan ikasitako erritmoak entzunda, idatziz erreproduzitzea.

• Entzundako fragmentu musikalak idaztea, tonalitatea eta konpasa asmatuz.

• Obra errazen ezaugarri nagusiak deskribatzea (partiturarekin analisia).

• Erritmo erraz bati testu bat aplikatzea, edo alderantziz.

• Bakarka edo taldeka forma musikal txikiak inprobisatzea, musika-hizkuntzaren zenbait alderdirekin zerikusia duten premisetatik hasiz.

Page 13: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 13

LENGOAIA MUSIKALA 4. MAILA

I HELBURUAK

• Musika-bizipenak taldekideekin konpartitzea, musikarekin duen erlazio afektiboa aberasteko moduan, kantuaren, mugimenduaren, entzunaldien eta instrumentuen bitartez.

• Erritmoa egoki interpretatzeko beharrezkoa den mugimendu-koordinazioa erakustea, asoziazio- eta disoziazio-trebeziak egoki erabiliz. Maila honetan, koordinazio horiek lortzea oso garrantzitsua izango da, pultsua firme mantentzeko, barruko pultsuak askatasun gehiago lortzen duen bitartean. Parte desberinetako konpasek eta konpasen aldaketek izango dute pisu gehien.

• Ahots-igorpen egokia erabiltzea erreprodukzio interbaliko eta melodiko orokorrerako, norbere hizkuntza kontsideratu arte, kantua jarduera nagusitzat hartuz. Era berean, beste ahotsekin edo instrumentuekin lagunduko da.

• «Barne-entzumena» erabiltzea entzunaldia bere adierazpen grafikoarekin erlazionatzeko, baita tinbreak, egitura formalak eta adierazpen dinamiko, espresibo nahiz tenporalak, eta abar ezagutzeko ere. Maila honetan, entzumen harmonikoa landuko da.

• Melodia eta abestiak buruz interpretatzea, parametro musikalak hobeto ulertzeko moduan. Analisiak maila honetan, indarra izango du. Bere bitartez, memoria garatuko da; notak eta erritmoak gogoratzeaz gain, esaldiak, kadentziak, aldaerak eta kontrasteak memorizatuko dira partituraren alderdi orokorragoa izanez.

• Oinarrizko mailan garatu diren ezagutza teorikoak erlazionatzea, partituren analisi globala egiteko; analisi horrek, dudarik gabe, errepertorioaren ulerketa handituko du.

• Irakurketa eta idazketako ezagutza praktikoak instrumentuari dagokion errepertorioarekin erlazionatzea. Horretarako, lengoaiako abestiez gain obra musical motzak, mailari egokituak, bai ahozkoak, bai instrumentalak erabiliko dira.

• Musika-pentsamendu kontzientearen oinarrian dauden esperientzia harmoniko, formal, tinbriko, eta abar burutzea, aho edo instrumentuzko entzumen-praktikatik hasiz.

• Ikaslearen sortzea garatu bere musikarekinn esperimentatuz, bere barnea libreki erakusteko maila honetan ikasi dituen elementuez baliatuz. Beste helburuekin bat eginez, musika beraiek sortzean, harmonia aplikatuko da.

Page 14: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 14

II EDUKIAK

1. ERRITMO ETA IRAKURKETA

• Proportzio handiko konpasak 2/2, 3/2.

• Proportzio txikiko konpasak (2/8, 3/8) pultso batean.

• Parte desberdinetako konpasei sarrera (5/8 formulazio sinplea)

• Konpas erregular eta irregularrak txandakatu, pultsoa mantenduz eta formulario erraza erabiliz.

• Konpasen aldaketetan ekibalentziak pultso bitarretik hirrutarrera eta alderantziz.

θ=θ. ♪ = ♪ • Aurretik ezagutzen diren konpasekin jarraituko da, ondoko elementu erritmiko

berriak gehituz: Kortxe-erdiko taldea isiluneak edozein tokian egonda, bai biko edo hiruko

subdibisioan, adibidez:

, etabar… Fusen sarrera; adibidez:

, etc… Kortxe-erdiko hirukotxoa eta hirukotxo bikoitza:

Balorazio berezio taldeak pultsu batean. Bikotxoa subdibisio hirutarran.

• Subdibisioa mugimendu lasaietan praktikatu (fusa) • Konpas aldaketean ekibalentziak pultsu bitarretik hirutarrera, eta alderantziz:

Pultsu berdin pultsu: η = θ, θ = θ., η = η. Zati berdin zati: ε = ε

• Fa 4.aren irakurketa sakondu

2. INTONAZIOA • Kanta herrikoiak, solfeoko kantak eta/edo errepertorio bokal edo instrumentaleko

piezak hatos bat eta bi ahotsetara landuko dira. Aukeran, hirugarren ahots bat jarri daiteke, gradu tonaleetan oinarrituak egongo dira eta abestu edo instrumentuekin joko dira.

• Erabiliko diren tonalitateak: armaduran lau alterazio arte eta ondoko tonuetara

modulazio txikiak ere ager daitezke.

• Eskala minor desberdinak abestu.

Page 15: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 15

• Gradu tonalak eta modalak ezagutu, intonatu eta identifikatu.

• 2.,3., eta 6. maior eta minorrak; 4., 5. eta 8. justuak bitarteko puruak intonatu, hots,

ez-tonalak.

• Inguru tonaletan 4. handituak eta 5. gutxituak intonatu (adibidez: sensiblea-IV edo alderantziz).

• Forma musical bati lotuta (4+4, 4+4+4, 8+8…), aurretik emandako buruarekin, inprobisazio meodiako intonatu. Erritmo edo melodía burua galdera moduan eman eta beraiek erantzuna egin, edo alderantziz; edo/eta ikasleak taldeka bilduz abestuz edo idatziz forma musikal txikia egin.

3. PERTZEPZIOA ETA ENTZUNALDIA

• Diktaketa monografikoak (entzumena, ezagupena eta idazketa) maila honetan landutako elementuekin ( formula erritmikoak, jiro melodikoak, tonalitateak, bitarteak, eskalak, akordeak…).

• Diktaketa sinpleak landu piano baten tinbrea ez duten soinuekin. (teknologia

berriak).

• Diktaketetan erabiliko diren elementu erritmikoak, melodiak eta metrikoak kurtsoaren zehar landu ditugunak izango dira.

• Diktaketen armaduran gehienez hiru aldakari agertuko dira eta noizean behin aldakari akzidentalak azalduko direlarik. Eskala menorraren eredu desberdinek eta bidun maior minor bihurtzeak ematen dituen aldakari akzidentalak eta floreo moduan ere ager daitezke.

• Tesitura grabeko diktaketen jarraipena (Fa ikurrean).

• Idatzitako eta entzundakoaren arteko ezberdintasun eta akatsak aurkitu.

• I-IV-V duten lau konpaseko sekuentzia harmonikoak entzunez desberdindu.

• 2. eta 3. maioaak eta minorrak eta 4., 5. eta 8. justuak entzumenaren bidez ezberdindu.

• Akorde minorrak eta maioorak entzumenaren bidez ezberdindu

• Kadentzia autentikoa eta plagala entzumenaren bidez ezberdindu

• Modulazio errazak entzumenaren bidez ezberdindu (Varen tonura, homonimora…)

• Tonu-erdia entzumenaren bidez ezberdindu, floreo eta paso-noten bidez.

• Musika entzunda eta partitura aurrean edukita analisiak egitea (erritmoa, metrika, melodia, tonalitatea, bitartekoak eta forma)

Page 16: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 16

4. TEORIA • Forma musical txikiak.

• Akordeak: maiorrak eta minorrak desberdindu. Posizioak (inbertsioak)

• Tetrakordo y pentakordoa.

• Imitazioa eta progresioa.

III EBALUAZIO IRIZPIDEAK Ondorengo irizpideak kontutan hartuko dira:

• Pultsua isilune laburretan zehar mantentzea bai pultsua erregularra denean, bai parte desberdineko konpasetan.

• Perkusio bidez, instrumentuz edo ahotsez, obra edo fragmentu baten egitura erritmikoak jotzea (konpas aldaketak, ekibalentziak, parte desberdinak, balorazio bereziko taldeak...).

• Melodia edo abesti tonal bat kantatzea, akonpainamenduarekin edo gabe.

• Bitartekoak bakarrik dituen hariketa kantatzea diapasoia abiapuntu bésala edukiz.

• Eredu melodiko errazak, eskalak edo akordeak altuera desberdinetatik hasita errepikatzea.

• Entzumenaren bidez konpasa eta tonalitatea identifikatzea.

• Entzumenaren bidez konpas-aldaketa errazak identifikatzea eta interpretatzea.

• Entzumenaren bidez tonalitatea eta modu aldaketak identifikatzea.

• Bitarte melodiko handi, txiki edo justuak eta 4., 5., 6. eta 8. bitarte harmonikoak erregistro ertain batean identifikatzea eta intonatzea.

• Maila honetan ikasitako erritmoak entzunda, idatziz erreproduzitzea.

• Entzundako fragmentu musikalak idaztea, tonalitatea eta konpasa asmatuz.

• Obra errazen ezaugarri nagusiak deskribatzea (partiturarekin analisia).

• Melodía errazak inprobisatu I, IV eta V erabiliz. “Pausuzko notak” erabiliko dira.

Page 17: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 17

Profesionaleko 1. maila

Lengoaia Musikaleko Programazioa SARRERA

Hizkuntza batez jabetzea etengabeko prozesua da. Funtsezko helburuak, hots, entzutea, hitz egitea, irakurtzea eta idaztea lortuz gero, oinarrizko hizkuntza hori aberasten hasteko egoera egokian gaude. Maila honetan ikasleak burutzen duen praktika instrumentalak eta talde-ariketak, musika-literatura oparo, zabal eta konplexua ematen diote aditzera. Musika-hizkuntzak kontzeptu guztiak agertu beharko dizkio ikasleari, eta obrek dutek esanahia gauzatzen, aztertzen eta ulertzen lagundu. Obra-errepertorioa zenbait garai eta estilotan zehar zabaltzen da. Hizkuntzari dagokion arlo honetan ere, lanerako materialez ikuspegi zabal hori jaso beharko dute. Beraz, ez dira mugatuko estilo, forma eta edukiei buruzko ariketa hibridoak egitera. Harmonia ikastea ikaslearen curriculumean helburu hurbiltzat jotzen den honetan, kontzeptu garbiak eta oinarrizko praktikak baliatuz bakarrik lortuko du teknika harmonikoa oinarri sendo batzuen gainean garatzea. XX. mendeko 20ko hamarkadaz geroztik, konposizio musikalak oso azkar egin du aurrera. Elementu erritmikoek garrantzi handiagoa lortu dute, eta horiek barruan hartu eta ordezkatzen dituzten unitate metrikoak gainjarri, nahastu eta etengabeko aldaketan dabiltza. Bestalde, formula erritmo-metriko berriak sortu dira, ohiko dei genitzakeen ordenazio erritmikoak ohiz kanpoko bihurtu edota, besterik gabe, desagertu egin dira, beren atzetik arrakasta eramanez bañaste-lerro periodikoa, eta artikulazio edo azentuazio berri bati (pultsu-unitate erreferentzial bakarra ez duenari) bidea irekiz. Mundu oso bat, alegia, bere indar zinetikoarekin liluratu egtien gaituena, eta zikloari dagokion neurrian, zikloaren garrantzizko eduki izan beharko duena. Oinarrizko mailaren helburu nagusia tonuaren mundua (bere oinarrziko formulazioetan)izan bazen, orain bere hizkuntza era paraleloan landu behar da hizkuntza post-tonal eta atonalarekin, horretara hurbiltzeko eta ulertu ahal izateko teknika eta kodeak eskainiz. Entzumenak, musikariak beti landu beharko duen lanabesak, mezu askoren hartzaile izan beharko du; ulertzeko eta aintzat hartzeko batzuetan, eta geroago idazteko besteetan.

Page 18: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 18

Eginkizun hori ez da inoiz posible izango oroimen musikala lantzen ez baldin bada. Musika denboran zehar garatzen den artea da eta soinuek tartetxo bateko iraupen besterik ez dute. Oroimenak soilik lagun dezake ulertzen, gogoratuz, elkarrekin lotuz, konparatuz eta erreferentziak ezarriz. Idazketan forma egokia lortuta, bere ideiak nahiz besteenak modu ulergarrian plazaratuko ditu ikasleak. Jakiteak eta jasotzeak ez lukete zentzurik, ikasitako elementu guztiak adierazi ahal izateko gaitasun bihurtuko ez balira. Horrek beharrezko egiten du bat-batekotasuna edo ikaslearen pentsamendu musikalak lantzea sustatzea. Izan ere, hizkuntza batez jabetzeko prozesuan ezinbestekoa den igortze-jabetze prozesua horrela beteko bailitzateke erabat. Ekintza-sorta horrek garapen organikorako jarrera sustatu beharko du ikaslearen ahalmen sortzaile eta analitikoetan. Halaber, ikasketetan taxuz jarduten, obra artistiko eta bere sortzaileekiko errespetua eta balorazioa azaltzen, talde-ekintzetan laguntzeko eta parte hartzeko ahalmena garatzen eta giza-ingurunearekiko nahiz fisikoarekiko (baita beren buruarekiko ere) errespetua eta balorazioa egiten lagundu beharko du. HELBURUAK

Musika-hizkuntzari buruzko irakaskuntzak, maila ertainean, ikaslearengan honako ahalmenak garatzen laguntzea izando du helburu: - Taldeko gainerako kideekin esperientzia musikalak bizitzea. Horrela kantuaren eta parte-hartze instrumentalaren bitartez, ikasleak musikarekin duen harreman afektiboa aberastu ahal izateko. - Musika-hizkuntzaren elementuak eta horien bilakaera historikoa ezagutzea, garai eta ingurune bateko obra musikalekin erlazionatzearren. - Ikur grafikoak zuzen interpretatzea, eta egungo musika-hizkuntzari dagozkionak ezagutzea. - Musika-ekintzaren entzute, hots egitea, idazkera erlazionatzea entzundako-eragindako-ikusitako erreflexuen garapena landuz. - Musika-hizkuntzaren elementu erritmiko eta metrikoen entzutea, ezagutzea, grafikoki errepresentatzea, interpretatzea, idaztea.

Page 19: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 19

- Aldibereko garapen erritmikoak edo melodikoak burujabetasunez entzun edo jotzeko beharrezkoa den mugimendu-edo entzumen-disoziazioa erabiltzea. - Soinu-harmonia-erritmoko irakurketa bizkortasunez erabiltzea, entzuteko edo interpretatzeko partiturak erraz jarraitu ahal izateko. - Ikur-musikalak zehaztasunez eta bizkortasunez erabiltzea, ahots bateko zatiak edo bi ahotsetakoak idazteko (idazteko arauak kontuan harturik) -Instrumentu ezberdinez eginiko ahots bateko edo biko obrak edota musika-fragmentuak ezagutzea eta grafikoki errepresentatzea. - Entzunez eta irakurriz oinarrizko egitura harmonikoak ezagutzea. - Forma musikal bitarrak eta hirutarrak ezagutzea, musika-lanak ikasterakoan ikuspegi orokorra izateko. - Musika-hizkuntzaren oinarrizko elementuak erabiltzea, ideia musikalak inprobisatzeko edo asmatzeko, eta ideia hauek ahotsez, instrumentuez edo ikur grafikoez berregitea. - Oroimen musikala lantzea (entzunez edo irakurriz) musika ekintzak ulertzeko eta ikaslearen hezkuntza eta kultura musikala hobetzeko eta aberasteko. - Musika-hizkuntzari buruzko ezagutzak erabiltzea interpretazio kontzientea bideratuko duten kisteko ohiturak sendotu eta garatzeko.

EDUKIAK

I. ERRITMOA

- Oinarrizko formulazioaren berrikustea (pultsu bitarrekoa zein hirutarrekoa). - Formulazioaren garapena: - erritmo-formula anitzen konbinaketa - Isiluneak, loturak, sinkopak kontradenborazko notak sarritan

erabiltzea (kortxea baino ikur txikiagoak erabiliz)

Page 20: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 20

- Fusa konbinaketa erregularra erabiliz (subdibidituak zein subdibitu gabe) - Pultsazioaren eraldaketa:

- Proportzio handiko konpasak (pultsu-unitatea η = η.) - Proportzio txikiko konpasak (pultsu-unitatea ε, ξ)

- Beste konpas batzuk (5/4, 7/4…) - Konpas txandaketa (ε = ε) (θ = θ ) - Baliokidetasunak: Parte-parte Figura-figura Parte- figura - Pultsu ezberdinetako konpasak (5/8, 7/8). Egitura finkoak. - Balore bereziko multzo erregularrak eta irregularrak - Aldi bat baino gehiago irauten duten balioespen bereziko multzoak (bikotxoa hiru alditan, eta hirukotxoa bi alditan) - Poliritmiak - Inprobisazioa (bat batean egitea) - emandako proposamenaz - entzundako edo aldez aurretik landutako musiak-lan batean

oinarrituz.

II. INTONAZIOA

- Bitarteen garapena: - 2dun, 3dun, 6dun, 7dun Maior eta minorrak - 2dun gehitua eta 5dun gutxitua - Interbaliko hutsa (ez tonala). Halako interbalikoa musika-lan tonalean, modaletan aplikaturik (garaikideetako harmonizazioak erabiliz; beti ere maila zehatzari egokituz)

Page 21: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 21

- 2dun, 3dun Maior eta minorrak - 4dun, 5dun juxtuak - Tonu-eskala eta modu-eskalen kantuketa - Tonalitatearen zabalpena (teorian eta praktikan) - Tonu-egitura aberasgarriagoak (V, IV, erlatibo eta homonimorako flexio eta modulazioekin) - Obra modal errazak (modu diatonikoak) - Gidatutako inprobizazioa (emandako proposamenarekin) - Transposaketan hasiera doinu diatonikoen bidez. - Progresioa, imitazioa eta aldaketa tonalak (haien arteko parekotasuna eta ezberdintasunak) - Elementu melodiko-harmonikoak ezagutzea eta aztertzea abiapuntu gisa hartuz, interpretazio ohiturak garatzea. Ikasitako elementu melodiko-harmonikoen erabilera abiapuntu gisa hartuz…

III. ENTZUTEA eta ANALISIA

-Entzundako obren estiloa eta elementu erritmiko, melodiko modulazioko, kadentzial, formal eta tinbrikoak identifikatzeko praktikak. - Idatzitako fragmentu baten eta entzundakoaren artean egon daitezkeen ezberdintasunak edo okerrak antzematea. - Entzundako edo irakurritako fragmentu edo esaldi musikal errazak memorizatzea eta idaztea. - Gai musikal ezagunak edo ikaslearen errepertorioko doinuak memorizatzea eta idaztea. - Diktaketak idaztea: - erritmikoak - ahots bakarrekoak (sol klabean eta Fa4.eko klabean)

Page 22: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 22

- Akordeak ezagutzea. Oinarrizko funtzioen triadak (I-V-IV) - Egitura tonal zein formal errazak ezagutzea. - Ikasitako elementuak antzemateko musika lan txikiak entzutea.

IV. IRAKURKETA-IDAZKETA

- Nota-multzo horizontalak lantzea. - erritmo idatziez eta ikur metronomiko ezberdinez - tenpo zehatza aplikatzea. Baliokidetasunak. - Nota-multzo bertikalak irakurtzea (akordeak, bi pentagramaz idatzitakoak eta klabeetan) - Idazketa melodiko eta harmonikoaren arauak ezagutze eta lantzea. - Marrazki interbalikoari begira, klaberik gabeko nota-irakurketa. - Notak erregistro egokian identifikatu eta idazteko praktika (pentagrama bikoitza, lerro gehigarriak) - Klabeen soinu esparrua ezagutzea. Transposaketan aplikatuz. - Zifratu funtzionala - Dinamika eta agogikari dagozkien ikur eta terminoak ezagutzea eta aplikatzea. - Artikulazio-ikurrak ezagutzea eta aplikatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

- Ertaineko mailako 1. ziklo osoan Musika-hizkuntzaren ebaluzio-irizpideak ezarritako helburuetan oinarrituta daude. - Maila bakoitzeko edukien sekuentziazioaren arabera ikasleak lortutako maila aintzat hartuko da. Beraz, helburuak zein edukia etengabeko garapenean izango dira.

Page 23: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 23

- Ebaluazio-irizpideek ikasleak alderdi ezberdinetan lortutako maila neurtu izan nahi dute. Batez ere, obrak zein partiturak interpretatzerakoan sortuko diren arazoei irtenbide zuzena emateko gaitasunari lehentasuna emanez. - Gai-multzo bakoitzean lortutako maila neurtzeko ekintza aproposak egingo dira, ikasturtearen zehar landutako edukiak zein jarduerak kontuan harturik.

Jarraian, eduki-mota bakoitza ebaluatzeko irizpideak zehazten egingo dira:

I. ERRITMOA

- Pultsua zuzen barneratzea, ikasleak banaka nahiz taldeka interpretazio egokia lortu duen erakusteko. - Ariketa edo fragmentu erritmikoak egiterakoan zehaztasun erritmikoa lortzea. Fragmentu hauetan formula anitzak eta métrica erregularra zein irregularra agertuko dira. - Fragmentu, obra edo ariketa musikalak interpretatzeko orduan, baliokidetasunez adierazitako “TEMPO” zuzena aplikatzea, kontuan harturik. II. INTONAZIOA

- Bitarteak identifikatzeko lortutako erreflexuak, afinazio-intonazio jarduetan aplikatzeko. - Diapasoiaren erabilera ohiko ohitura izatea. - Bitarteen aplikazioaren sistematizazioa - Fragmentu musikalak abesteko afinazio-zehaztasuna lortzea; fragmentuaren tonu edo modu ezaugarriez jabeturik, baita ager daitezkeen modulazioak, flexio tonalak edo aldaketa akzidentalak egiterakoan intonazio teknikak aplikatzea.

- Tonu-eskalak eta modu-eskalak zuzen intonatzeko gaitasuna.

Page 24: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 24

- Akordeak zein egitura harmonikoak 3-4 ahotsetara abesten lortutako afinazioa eta ahotsen arteko enpasteak.

- Entzundako edo idatzitako egitura harmoniko baten barruan, akordeak eta funtzio tonalak ezagutzea eta sailkatzea (I,IV,V)

- Oinarrizko tonu-kontzeptuak eta elementu musikalak aplikatzeko trebezia. Horretarako, fragmentu errazak asmatu eta gero, idatzi egingo dira, galdera-erantzunaren erara, egitura formal arruntak sortuz.

- Egitura harmoniko batean oinarriturik, doinua musikal sentsuaz inprobisatzeko gaitasuna, bereganatutako erreflexuak praktikan jarriz.

III. ENTZUTEA-ANALISIA

- Bitarte harmonikoak entzunez ezagutzea eta idaztea bitarte bakoitzaren izaera bereiztuz.

- Eskala mota ezberdinak (tonalak, modalak eta besteak) entzunez eta partituretan identifikatzea eta izendatzea (6., 7. graduak alteraturik)

- Entzundako edota irakurritako musika-fragmentu edo obraren sintaxi eta egitura atalak bereiztea.

- Ikasle beraren edo besteen interpretazioan egindako afinazio akatsak antzemateko eta zuzentzeko behar den “entzute-sentimena”adieraztea.

- Matiz agogiko-dinamikoak zein soinu artikulazioak identifikatzea eta entzumenaz bereiztea. Halaber, haien ordezkapen grafikoak musikal terminoak ezagutzea.

- Tinbre ezberdinetako instrumentu edo ahotsak bereizteko duen gaitasuna.

- Alderdi ezberdinetan garatutako “oroimena” (musika irakurriz, entzunez edo hots eginez) erakustea.

IV. IRAKURKETA-IDAZKETA

Page 25: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 25

- Musika-lanak zuzen irterpretatzeko zein haien partiturak erraztasunez jarraitzeko eta aztertzeko beharrezkoa den irakurketa trebezia azaltzea.

- Musika ekintza bere ordezkapen grafikoarekin erlaziontazeko behar den gaitasuna. Entzundako edo jotako musikal fragmentuak idaztea.

- Analisiaren bidez landutako Musika Hizkuntzaren elementuak erraztasunez ezagutzea, izendatzea eta idaztea.

- Musikaren alderdi polifonikoak birsortzea eta grafikoki ordezkatzea (akordeak, egitura harmonikoa…) Bi ahotsetako diktaketak eginez.

- Obrak edo musika fragmentuak interpretatzeko zein idazteko orduan, adierazpen-keinuak kontuan hartzea, obrari bere estilo berezia izango delarik.

Page 26: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 26

Profesionaleko 2. maila

Lengoaia Musikaleko Programazioa SARRERA

Hizkuntza batez jabetzea etengabeko prozesua da. Funtsezko helburuak, hots, entzutea, hitz egitea, irakurtzea eta idaztea lortuz gero, oinarrizko hizkuntza hori aberasten hasteko egoera egokian gaude. Maila honetan ikasleak burutzen duen praktika instrumentalak eta talde-ariketak, musika-literatura oparo, zabal eta konplexua ematen diote aditzera. Musika-hizkuntzak kontzeptu guztiak agertu beharko dizkio ikasleari, eta obrek dutek esanahia gauzatzen, aztertzen eta ulertzen lagundu. Obra-errepertorioa zenbait garai eta estilotan zehar zabaltzen da. Hizkuntzari dagokion arlo honetan ere, lanerako materialez ikuspegi zabal hori jaso beharko dute. Beraz, ez dira mugatuko estilo, forma eta edukiei buruzko ariketa hibridoak egitera. Harmonia ikastea ikaslearen curriculumean helburu hurbiltzat jotzen den honetan, kontzeptu garbiak eta oinarrizko praktikak baliatuz bakarrik lortuko du teknika harmonikoa oinarri sendo batzuen gainean garatzea. XX. mendeko 20ko hamarkadaz geroztik, konposizio musikalak oso azkar egin du aurrera. Elementu erritmikoek garrantzi handiagoa lortu dute, eta horiek barruan hartu eta ordezkatzen dituzten unitate metrikoak gainjarri, nahastu eta etengabeko aldaketan dabiltza. Bestalde, formula erritmo-metriko berriak sortu dira, ohiko dei genitzakeen ordenazio erritmikoak ohiz kanpoko bihurtu edota, besterik gabe, desagertu egin dira, beren atzetik arrakasta eramanez bañaste-lerro periodikoa, eta artikulazio edo azentuazio berri bati (pultsu-unitate erreferentzial bakarra ez duenari) bidea irekiz. Mundu oso bat, alegia, bere indar zinetikoarekin liluratu egtien gaituena, eta zikloari dagokion neurrian, zikloaren garrantzizko eduki izan beharko duena. Oinarrizko mailaren helburu nagusia tonuaren mundua (bere oinarrziko formulazioetan)izan bazen, orain bere hizkuntza era paraleloan landu behar da hizkuntza post-tonal eta atonalarekin, horretara hurbiltzeko eta ulertu ahal izateko teknika eta kodeak eskainiz. Entzumenak, musikariak beti landu beharko duen lanabesak, mezu askoren hartzaile izan beharko du; ulertzeko eta aintzat hartzeko batzuetan, eta geroago idazteko besteetan.

Page 27: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 27

Eginkizun hori ez da inoiz posible izango oroimen musikala lantzen ez baldin bada. Musika denboran zehar garatzen den artea da eta soinuek tartetxo bateko iraupen besterik ez dute. Oroimenak soilik lagun dezake ulertzen, gogoratuz, elkarrekin lotuz, konparatuz eta erreferentziak ezarriz. Idazketan forma egokia lortuta, bere ideiak nahiz besteenak modu ulergarrian plazaratuko ditu ikasleak. Jakiteak eta jasotzeak ez lukete zentzurik, ikasitako elementu guztiak adierazi ahal izateko gaitasun bihurtuko ez balira. Horrek beharrezko egiten du bat-batekotasuna edo ikaslearen pentsamendu musikalak lantzea sustatzea. Izan ere, hizkuntza batez jabetzeko prozesuan ezinbestekoa den igortze-jabetze prozesua horrela beteko bailitzateke erabat. Ekintza-sorta horrek garapen organikorako jarrera sustatu beharko du ikaslearen ahalmen sortzaile eta analitikoetan. Halaber, ikasketetan taxuz jarduten, obra artistiko eta bere sortzaileekiko errespetua eta balorazioa azaltzen, talde-ekintzetan laguntzeko eta parte hartzeko ahalmena garatzen eta giza-ingurunearekiko nahiz fisikoarekiko (baita beren buruarekiko ere) errespetua eta balorazioa egiten lagundu beharko du. HELBURUAK

Musika-hizkuntzari buruzko irakaskuntzak, maila ertainean, ikaslearengan honako ahalmenak garatzen laguntzea izando du helburu: - Taldeko gainerako kideekin esperientzia musikalak bizitzea. Horrela kantuaren eta parte-hartze instrumentalaren bitartez, ikasleak musikarekin duen harreman afektiboa aberastu ahal izateko. - Musika-hizkuntzaren elementuak eta horien bilakaera historikoa ezagutzea, garai eta ingurune bateko obra musikalekin erlazionatzearren. - Ikur grafikoak zuzen interpretatzea, eta egungo musika-hizkuntzari dagozkionak ezagutzea. - Musika-ekintzaren entzute, hots egitea, idazkera erlazionatzea entzundako-eragindako-ikusitako erreflexuen garapena landuz. - Musika-hizkuntzaren elementu erritmiko eta metrikoen entzutea, ezagutzea, grafikoki errepresentatzea, interpretatzea, idaztea.

Page 28: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 28

- Aldibereko garapen erritmikoak edo melodikoak burujabetasunez entzun edo jotzeko beharrezkoa den mugimendu-edo entzumen-disoziazioa erabiltzea. - Soinu-harmonia-erritmoko irakurketa bizkortasunez erabiltzea, entzuteko edo interpretatzeko partiturak erraz jarraitu ahal izateko. - Ikur-musikalak zehaztasunez eta bizkortasunez erabiltzea, ahots bateko zatiak edo bi ahotsetakoak idazteko (idazteko arauak kontuan harturik) -Instrumentu ezberdinez eginiko ahots bateko edo biko obrak edota musika-fragmentuak ezagutzea eta grafikoki errepresentatzea. - Entzunez eta irakurriz oinarrizko egitura harmonikoak ezagutzea. - Forma musikal bitarrak eta hirutarrak ezagutzea, musika-lanak ikasterakoan ikuspegi orokorra izateko. - Musika-hizkuntzaren oinarrizko elementuak erabiltzea, ideia musikalak inprobisatzeko edo asmatzeko, eta ideia hauek ahotsez, instrumentuez edo ikur grafikoez berregitea. - Oroimen musikala lantzea (entzunez edo irakurriz) musika ekintzak ulertzeko eta ikaslearen hezkuntza eta kultura musikala hobetzeko eta aberasteko. - Musika-hizkuntzari buruzko ezagutzak erabiltzea interpretazio kontzientea bideratuko duten ikasteko ohiturak sendotu eta garatzeko.

EDUKIAK

V. ERRITMOA

- Erritmo eta metrika formulazio tradizionalaren berrikustea (pultsu bitarrekoa zein hirutarrekoa). - Formulazioaren garapena: - erritmo-formula anitzen konbinaketa - Isiluneak, loturak, sinkopak kontradenborazko notak sarritan

erabiltzea (kortxeaerdia baino ikur txikiagoak erabiliz)

Page 29: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 29

- Fusa konbinaketa erregularra erabiliz (subdibidituak zein subdibitu gabe). Fusezko isilune eta fuseen arteko loturen erabilpena. - Pultsazioaren eraldaketa:

- Proportzio handiko konpasak (pultsu-unitatea η = η.) - Proportzio txikiko konpasak (pultsu-unitatea ε, ξ, ξ.)

5/16, 7/16… - Beste konpas batzuk (5/4, 7/4…) egitura finkoaz amalgamakoak eta aldakorrak. - Konpas txandaketa (ε = ε) (ξ=ξ) Kortxeaerdiko konpasak. Berezko konpasak (zortziko, peteneras…) - Baliokidetasunak: Parte-parte Figura-figura Parte- figura - Pultsu ezberdinetako konpasak (5/8, 7/8, 8/8). Egitura finkoak eta aldakorrak. - Balore bereziko multzo erregularrak eta irregularrak. - Aldi bat baino gehiago irauten duten balioespen bereziko multzoak

(hirukotxoa bi eta hiru alditan eta boskotxoa 2 alditan) - Gehitutako balorez osatutako konpasak (2/4+ ¼ )

- Konpasarik gabeko egitura erritmikoak (barne pultsazio finkoa ε, ξ )

VI. INTONAZIOA

- Bitarteen garapena (tonalitatearen bornean): - 2dun, 3dun, 6dun, 7dun Maior eta minorrak - 2dun gehitua eta 5dun gutxitua - Interbaliko hutsa (ez tonala). Halako interbalikoa musika-lan tonalean, modaletan aplikaturik (garaikideetako harmonizazioak erabiliz; beti ere maila zehatzari egokituz)

Page 30: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 30

- 6dun, 7dun Maior eta minorrak - bitarte gehituak zein gutxituak - Tonu-eskala eta modu-eskalen kantuketa - Tonalitatearen zabalpena (teorian eta praktikan) - Tonu-egitura aberasgarriagoak (V, IV eta VI gradurako flexio eta modulazioekin), modua aldaturik. Hirudunen bidezko modulazioak. - Obra modalak (modu diatonikoak) - Egitura tonalen eta formalen intonazioa. - Gidatutako inprobizazioa (eskema harmoniko-formal batean oinarrituz.) - Doinu tonalen transposaketa (diatonikoak edo modulazioekin). - Proposatutako doinuan baxu harmonikoa gehitu (abestuz, idatziz). - Zifratu amerikarraren oinarrizko ezagutzea eta erabiltzea. - Elementu melodiko-harmonikoak ezagutzea eta aztertzea abiapuntu gisa hartuz, interpretazio ohiturak garatzea. Ikasitako elementu melodiko-harmonikoen erabilera abiapuntu gisa hartuz…

VII. ENTZUTEA eta ANALISIA

-Entzundako obren estiloa eta elementu erritmiko, melodiko modulazioko, kadentzial, formal eta tinbrikoak idantifikatzeko praktikak. - Idatzitako fragmentu baten eta entzundakoaren artean egon daitezkeen ezberdintasunak edo okerrak antzematea. - Gai musikal ezagunak tonu desberdinetan memorizatzea eta idaztea. - Diktaketak idaztea: - erritmikoak - ahots bakarrekoak (sol klabean eta Fa4.eko klabean)

Page 31: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 31

- 2 ahotsetakoak - Akordeak identifikatzea. Oinarrizko posizioak eta inbertsioak. - Entzundako edo irakurritako egitura tonal zein formalak antzematea. Analisia. - Progresioa, imitazioa eta aldaketa tonalak (haien arteko parekotasuna eta ezberdintasunak) - Ikasitako elementuak antzemateko musika lan txikiak entzutea.

VIII. IRAKURKETA-IDAZKETA

- Nota-multzo horizontalak lantzea. - erritmo idatziez eta ikur metronomiko ezberdinez - tenpo zehatza aplikatzea. Baliokidetasunak. - Nota-multzo bertikalak irakurtzea (akordeak, bi pentagramaz idatzitakoak eta 2 klabeetan) - Idazketa melodiko eta harmonikoaren arauak ezagutze eta lantzea. - Marrazki interbalikoari begira, klaberik gabeko nota-irakurketa. - Notak erregistro egokian identifikatu eta idazteko praktika (pentagrama bikoitza, lerro gehigarriak) - Klabeen soinu esparrua ezagutzea. Transposaketan aplikatuz. - Beste musikal-kodeak ezagutzea eta lantzea -Zifratu funtzionala eta amerikarra- - Dinamika eta agogikari dagozkien ikur eta terminoak ezagutzea eta aplikatzea. - Artikulazio-ikurrak ezagutzea eta aplikatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Page 32: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 32

- Ertaineko mailako 1. ziklo osoan Musika-hizkuntzaren ebaluzio-irizpideak ezarritako helburuetan oinarrituta daude. - Maila bakoitzeko edukien sekuentziazioaren arabera ikasleak lortutako maila aintzat hartuko da. Beraz, helburuak zein edukia etengabeko garapenean izango dira. - Ebaluazio-irizpideek ikasleak alderdi ezberdinetan lortutako maila neurtu izan nahi dute. Batez ere, obrak zein partiturak interpretatzerakoan sortuko diren arazoei irtenbide zuzena emateko gaitasunari lehentasuna emanez. - Gai-multzo bakoitzean lortutako maila neurtzeko ekintza aproposak egingo dira, ikasturtearen zehar landutako edukiak zein jarduerak kontuan harturik.

Jarraian, eduki-mota bakoitza ebaluatzeko irizpideak zehazten egingo dira:

V. ERRITMOA

- Pultsua zuzen barneratzea, ikasleak banaka nahiz taldeka interpretazio egokia lortu duen erakusteko. - Ariketa edo fragmentu erritmikoak egiterakoan zehaztasun erritmikoa lortzea. Fragmentu hauetan formula anitzak eta métrica erregularra zein irregularra agertuko dira. - Fragmentu, obra edo ariketa musikalak interpretatzeko orduan, baliokidetasunez adierazitako “TEMPO” zuzena aplikatzea, konttuan harturik. VI. INTONAZIOA

- Bitarteak identifikatzeko lortutako erreflexuak, afinazio-intonazio jarduetan aplikatzeko. - Diapasoiaren erabilera ohiko ohitura izatea. - Bitarteen aplikazioaren sistematizazioa

Page 33: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 33

- Fragmentu musikalak abesteko afinazio-zehaztasuna lortzea; fragmentuaren tonu edo modu ezaugarriez jabeturik, baita ager daitezkeen modulazioak, flexio tonalak edo aldaketa akzidentalak egiterakoan intonazio teknikak aplikatzea.

- Tonu-eskalak, modu-eskalak edo izenik gabeko eskalak zuzen intonatzeko gaitasuna. Eskalaren hasierako doinua ez da zertan beraren oinarrizko nota izan beharrik.

- Akordeak zein egitura harmonikoak 3-4 ahotsetara abesten lortutako afinazioa eta ahotsen arteko enpasteak.

- Entzundako edo idatzitako egitura harmoniko baten barruan, akordeak eta funtzio tonalak ezagutzea eta sailkatzea (I,IV,V)

- Emandako musika fragmentu erraz bati, baxu hamonikoa aplikatzea doinu eta harmonia zuzen uztartuz. - Oinarrizko tonu-kontzeptuak eta elementu musikalak aplikatzeko trebezia. Horretarako, fragmentu errazak asmatu eta gero, idatzi egingo dira, galdera-erantzunaren erara, egitura formal arruntak sortuz.

- Egitura harmoniko batean oinarriturik, doinua musikal sentsuaz inprobisatzeko gaitasuna, bereganatutako erreflexuak praktikan jarriz.

VII. ENTZUTEA-ANALISIA

- Bitarte harmonikoak entzunez ezagutzea eta idaztea bitarte bakoitzaren izaera bereiztuz.

- Eskala mota ezberdinak (tonalak, modalak eta besteak) entzunez eta partituretan identifikatzea eta izendatzea.

- Entzundako edota irakurritako musika-fragmentu edo obraren sintaxi eta egitura atalak bereiztea.

- Ikasle beraren edo besteen interpretazioan egindako afinazio akatsak antzemateko eta zuzentzeko behar den “entzute-sentimena”adieraztea.

- Matiz agogiko-dinamikoak zein soinu artikulazioak identifikatzea eta

Page 34: LENGOAIA MUSIKALA 1. MAILA - conservatorioescudero.eusconservatorioescudero.eus/wp-content/uploads/2015/02/LENGOAIA_MUSIKALA... · Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu, solfeoko

Lengoaia Musikala programaketa

Easo, 45 Tfno.: 943 466488 20006 Donostia-San Sebastián Fax: 943 451892 GIPUZKOA www.conservatorioescudero.org 34

entzumenaz bereiztea. Halaber, haien ordezkapen grafikoak eta musikal terminoak ezagutzea.

- Tinbre ezberdinetako instrumentu edo ahotsak bereizteko duen gaitasuna.

- Alderdi ezberdinetan garatutako “oroimena” (musika irakurriz, entzunez edo hots eginez) erakustea.

VIII. IRAKURKETA-IDAZKETA - Musika-lanak zuzen irterpretatzeko zein haien partiturak erraztasunez jarraitzeko eta aztertzeko beharrezkoa den irakurketa trebezia azaltzea.

- Musika ekintza bere ordezkapen grafikoarekin erlaziontazeko behar den gaitasuna. Entzundako edo jotako musikal fragmentuak idaztea.

- Analisiaren bidez landutako Musika Hizkuntzaren elementuak erraztasunez ezagutzea, izendatzea eta idaztea.

- Musikaren alderdi polifonikoak birsortzea eta grafikoki ordezkatzea (akordeak, egitura harmonikoa…) Bi ahotsetako diktaketak eginez.

- Obrak edo musika fragmentuak interpretatzeko zein idazteko orduan, adierazpen-keinuak kontuan hartzea obrari, bere estilo berezia izango delarik.