LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen ,...

8
22 zazpika 22 zazpika LEMOATXA, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA UTZI ZUEN LURRA Gerrako agertokiek, batailak gertatutako tokiek, badute bihotza uzkurtzen duen zerbait. Zapaltzen ari garen lurra odolez blaitua izan zela jakiteak zirrara berezia ematen du. Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen, jolas-parke bat egin duten edo familiak igandeetan egun-pasa joaten diren. Badakizu gizon gazte mordo batek bertan eman zuela azken hatsa, bala batek burua jota edo airetik iritsitako bonba baten metrailak gorputza txikituta. Imajina ditzakezu beldurra, eztandak, garrasiak, negarrak. Lemoatxako pinudi eta zelaietan, sentsazio horiek denak datoz lubakietan barrena dabilenaren baitara. Gotzon Aranburu Testua eta argazkiak:

Transcript of LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen ,...

Page 1: LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen , jolas -parke bat egin duten edo familiak igande et an egun-pasa joaten diren. Badakizu

2 2 zazpika2 2 zazpika

LEMOATXA, GERRAK EUSKAL ODOLEZBLAITUTA UTZI ZUEN LURRA

Gerrako agertokiek, batailak gertatutako tokiek, badute bihotza uzkurtzen duenzerbait. Zapaltzen ari garen lurra odolez blaitua izan zela jakiteak zirrara bereziaematen du. Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen, jolas-parke bat eginduten edo familiak igandeetan egun-pasa joaten diren. Badakizu gizon gaztemordo batek bertan eman zuela azken hatsa, bala batek burua jota edo airetikiritsitako bonba baten metrailak gorputza txikituta. Imajina ditzakezu beldurra,eztandak, garrasiak, negarrak. Lemoatxako pinudi eta zelaietan, sentsazio horiekdenak datoz lubakietan barrena dabilenaren baitara.

Gotzon AranburuTestua eta argazkiak:

Page 2: LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen , jolas -parke bat egin duten edo familiak igande et an egun-pasa joaten diren. Badakizu

2 3zazpika

Udaberria zen, baina bai udaberri iluna 1937kohura Euskal Herrian. Aurreko urtean faxistekAraba, Nafarroa eta Gipuzkoa mendean har-tuak zituzten, baina milizianoek eta gudariek

gerra frontea Bizkai eta Gipuzkoa arteko mugan eza-rrita geratzea lortu zuten. Izan zuen horretan zeresanaestreinatu berri den “Jainkoak ez dit barkatzen” fil-meko protagonistak, Lezo Urreiztietak, harexek lortubaitzuen Telesforo Monzonek Pragan erositako 6.000fusilak Euskal Herrira iristea, itsasoz, eta ordura artegudariek erabilitako eskopeta eskasak ordezkatzea.Elgetako mendietan kemen izugarriz egin zien aurre

Eusko Gudarosteak faxisten erasoei, baina Francok ale-manen eta italiarren laguntza zeukan: hegazkinen etaartilleria astunaren aurka ezer gutxirako balio zutenfusilek. Hala, frontea hautsita, Bizkaian barrena sartuziren faxistak, eta bonbardaketei ekin, horien arteanGernikakoari, 1937ko apirilaren 26an. Amorebietamaiatzaren erdialdera erre zuten. Ondoren, Lemoaritokatu zitzaion bonbardaketak jasatea. Gero eta ger-tuago zeuden faxistak Bizkaiko hiriburutik. Borrokanari ziren bi aldeek zekiten tartean geratzen zen oztopobakarra Lemoa inguruko mendiak zirela. Izan ere, ze-ruak erabat mendean zituzten arren, gerrak infante-riak irabazten ditu beti, eta erasotzaileen armadakmendi horiez jabetu beharra zeukan nahitaez, handikBurdinazko Gerrikoa izeneko defentsa sistemaren kon-trako behin betiko erasoa egiteko eta Euskal Herriaosoan menderatzeko falta zitzaien hirian, Bilbon, sar-tzeko.

Defentsa ahula. Lemoako mendietan jokatuko zen,beraz, atzerabiderik gabeko partida. Ez dira mendi al-tuak Ganzabal, Irabide, Lemoatxa, Ixerango edo SantaAna. Lemoatxak 365 metroko garaiera besterik ez du,baina tontorretik inguruko errepide guztiak kontro-latzen ziren, baita Donostia-Bilbo trenbidea ere. Fran-kistak Ixerango leporaino iritsita zeuden eta han go-tortuta, baina Lemoatxa nahi zuten, nola edo hala. Lemoatxak ez zuen inolako defentsa sistemarik

1937ko maiatzaren hasieran. Faxisten erasoa hasibaino astebete lehenago, ANVk sortutako “Azkata-suna” ingeniari-batailoiak gotortu zuen mendia. 842gizon aritu ziren eta 400 metro luzeko lubakia eginzuten. Sei metrailadore-zulo prestatu zituzten, etabeste hainbeste babesleku infanteriarentzat. Alanbre-hesia ere instalatu zuten. Egia esan, oso defentsa ahulaeskaintzen zuen sistemak. Adibidez, metrailadore-zu-

loak eta soldaduentzako babeslekuak pinuz estalitazeuden, eta lurra botata gainetik; bonba txikienak ereerraz apurtzeko modukoak ziren, alegia. IndalecioOjanguren argazkilari eibartarrari esker dakigu nola-koak ziren lubakiak eta nola inguru hau guztia zelaiazen, edo pinuz landatu berria, ez oraingo moduanbaso itxia.Eusko Gudarostearen hiru brigada izendatu zituzten

Lemoatxa defendatzeko: 4.a, 6.a eta 15.a, denak ere Vi-dal koronelaren aginduetara. Brigada hauetan altxa-mendu faxistaren aurka borrokatu ziren sentsibilitateguztiak zeuden ordezkatuta; hau da, anarkistak, ko-munistak, abertzaleak, errepublikanoak eta sozialistak.Beste batzuen artean, Malatesta, Martiartu, UHP, Si-mon Bolivar, Rosa Luxemburgo, Baracaldo-Martinezde Aragón, Amuategi, Rebelión de la Sal, Fulgencio Ma-teos, Pablo Iglesias, Rusia, Sukarrieta, Saseta, Irrintzieta Dragones batailoiak aritu ziren Lemoatxako batai-lan, baita Asturiasetik laguntzera etorritako BrigadasExpedicionarias Asturianas, Víctor, Taboada eta Má-ximo Gorki batailoiak ere.Francoren aginduetara altxatutakoen artean Bata-

llón de Montaña Arapiles (Espainiako Armada erregu-larrekoa), falangistak, eta hiru errekete tertzio: NuestraSeñora del Camino (nafarrez osatua), Oriamendi etaSan Ignacio, azken bi hauek gipuzkoarrez osatuak.Bi zerrenden luzerak ez gaitu nahastu behar. Eusko

Gudarosteko gizonak prestaketa militarrik gabekoakziren eta armamentu eskasa zuten oso. Buruzagi ba-kan batzuk baino ez ziren militar profesionalak. Al-txatuak, ordea, edo soldaduak ziren, prestaketa mili-tarra zutenak beraz, edo joandako hilabeteetanprestaketa paramilitarra jasotako erreketeak. Artilleriaindartsua zeukaten eta, batez ere, lehen aipatu dugunhegazkineria alemanaren eta italiarraren babesa.Maiatzaren 22an, 23an, 24an, 25ean, 26an eta 28an

bonbardaketak jasan zituen Lemoak. 26koan DomingoEtxebarria eta Francisca Bizkarnuega hil ziren, me-trailak jota, baratzean lanean ari zirela. Zortzi seme-alaba geratu ziren umezurtz. Ehunka lemoaztarrekalde egin zuten herritik egun horietan. Eusko Guda-rostean ere baja ugari eragin zituzten bonbek, Lemo-atxako defentsak hondatzeaz gain. Gainera, Zornotzanizandako borrokaldietan gizon ugari galduta iritsi zi-ren euskal batailoi asko Lemoatxara. Esate baterako,Martiartuk bost kidetik bat besterik ez zuen. FaxistakEuban, Leunganan eta Ixerangon zeuden jada. Lemo-atxako bataila hastear zegoen.

«Azkatasuna» batailoiak egin zituen Lemoatxa gotortzeko lanak. EAE-ANVk sortuta, 842 gudari arituziren ezkerrean ikusten den lubakia eta metrailadore habiak prestatzen.

Page 3: LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen , jolas -parke bat egin duten edo familiak igande et an egun-pasa joaten diren. Badakizu

2 4 zazpika

Eraso bortitza zeru urdinetik. 1937ko maiatzaren29an zerua erabat urdin zegoen; okerrago ezin Lemo-atxako defendatzaileentzat, sobera zekiten-eta horixezela hegazkinek erasorako behar zuten eguraldia. Baiasmatu ere. Goizeko zortzietan hasi zen frankistenerasoa, airetik abioekin eta lurretik kanoiekin. Altxa-tuek Gasteizen eta Burgosen zeukaten hegazkineriaguztia erabili zuten lehenengo egun honetan, horienartean, Kondor Legioa (alemana, Gernika suntsitzetikzetorrena) eta Aviazione Legionaria italiarra. Logro-ñotik eta Soriatik ere bidali zituzten hegazkinak Le-moatxa birrintzera. Italiarrek 56 hegazkin jarri zituz-ten airean, eta alemanek eskura zeuzkaten Junker Ju52 eta Junker Ju 86 bonbaketari guztiak, baita Heinkeleta Messerschmitt ehiza-hegazkinak ere. Emaitza beldurgarria izan zen. Eusko Gudarosteko

gizon asko lubakietan hilda eta gainera eroritako lu-rrak estalita geratu ziren, eta Malatesta eta Martiartubatailoiek atzera egin behar izan zuten. Lemoatxakotontorrean Simon Bolivar batailoiko gudariek eutsi

egin zioten aireko erasoari, nahiz eta zigor handiahartu. “Nafarroako 2. Brigada”-ko gizonek erasoari ekinzioten orduan lurrez, gudarien “Gora Euskadi aska-tuta!” oihuari “¡Viva España!”-rekin erantzunez, etagorputzez gorputzeko borroka latzaren ondoren ton-torreko defendatzaileek atzera egin behar izan zuten,berrehun bat metro. Arratseko zortzi eta erdiak zireneta Lemoatxa faxisten eskuetan zegoen. «Tras eficazpreparación artillera y aérea, nuestra insuperable in-fantería tomó ayer las peñas de Lemona» esango zuenbiharamuneko “Diario Vasco” egunkariak. Lemoatxaren garrantziaren jakitun, Jose Antonio

Agirre lehendakaria Galdakaora etorrita zegoen, ope-razio militarrak hurbiletik jarraitzeko. Mendia fran-kistek hartu zutela jakin zuenean larritu egin zen, etaarren eta arren eskatu zion Patxo Gorritxo koman-danteari tontorra berreskuratzen saiatu zedila, etsaiakbertan gotortu aurretik. Asturiarren laguntza aginduzion horretarako. Goizeko lauretan ekin zioten eraso-ari Simon Bolivar batailoiko gudariek, granadak jaurtiz

Lemoatxan hildako frankisten artean Francisco de Borja Arteaga zegoen, Infantadoko dukeen semea. Harenamak ordainduta jarri ziren «via crucis»-eko gurutzeak.

Page 4: LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen , jolas -parke bat egin duten edo familiak igande et an egun-pasa joaten diren. Badakizu

2 5zazpika

eta tiroka. Berehala ziren lubakietan, gorputzez gor-putzeko borrokan. Hilario Ezkiaga kapitaina nabar-mendu omen zen, lekukoek esandakoaren arabera«ukabilkadak barra-barra» eman omen zituen eta.Etsaiei alde eginarazi eta tontorra berreskuratu zuten,baina ez luzerako: faxistek ustekabeko erasotik sus-pertu eta kontraerasoari ekin zioten, baita tontorraberriro berreskuratu ere. Bigarren saiakera arratsaldeko zazpi eta erdietan

egin zuen Eusko Gudarosteak, asturiarrek ekarritakokanoiak ere erabilita, baina ehiza-hegazkinak metrai-latu zituen gudariak eta milizianoak eta saiakera hori ere porrotean bukatu zen. Maiatzaren 31n berriro jozuen erasora Eusko Gudarosteak, goizeko ordu txikie-tan, eta Simon Bolivar batailoiak lortu zuen 365 kotakonkistatzea, baina 368 kotara iritsi behar zuten as-turiarrek ez zuten helburua lortu, eta egunsentia ba-zetorrela –eta honekin hegazkineria faxista– ikusitadenek atzera egin zuten berriro.Eguna joan eta eguna etorri, erasoak eta kontraera-

soak etengabeak izan ziren Lemoatxan, egunez etagauez, baina frankistek eutsi egiten zioten tontorrean.Hildakoen kopurua gora zihoan bi aldeetan. Horie-tako bat, Simon Bolivar batailoiko Pedro Etxabe ka-pitaina, zeinak bularra irekita, bihotza agerian etaminaren muga gaindituta, jada ez zuela sufritzenesan zien kideei, baina bazekiela bazihoala beste mun-dura. Zigarreta bat eskatu zien eta hura ezpainetanzuela hil zen Etxabe.

Gudarostearen azken garaipena. Ekainaren 3an lor-tuko zuen Eusko Gudarosteak 1936ko gerrako azkengaraipena, Lemoatxa konkistatuta. Aurreko erasoakgaizki antolatuak izan zirela ohartuta, Jaime Urkijok,Andoni Pardok eta Joxe Ibarrolak ondo pentsaturikoplana diseinatu zuten ofentsiba berrirako, eta beharzituzten gizon eta arma guztiak eskatu zizkioten Vidalkoronelari. Honek eskakizun guztiei baietz erantzun zien; Ses-

taoko Navalen eraikitzen ari ziren tanketak Lemoa-

Aranzadi Zientzia Elkartearen ekarpena ezinbestekoa izan da Lemoatxako hilobiak aurkitzeko etalurperatutakoen hezurrak berreskuratzeko.

Page 5: LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen , jolas -parke bat egin duten edo familiak igande et an egun-pasa joaten diren. Badakizu

2 6 zazpika

traerasoa egiteko agindu zieten nagusiek, baina al-ferrikakoak izan ziren burututako bi saioak. Hilda-koak biltzen eman zuten eguna gudariek. Dagoenekousteltzen hasita zeuden 60 gorputz han bertan lur-peratu zituzten. Hilobi horiek izango ziren 75 urtegeroago Aranzadi Zientzia Elkarteak irekiko zituenak,Eusko Jaurlaritzaren eta Lemoako Udalaren ekime-nez.Gudariek Lemoatxa eskuratzearekin batera, fran-

kistek kontraerasoari ekin zioten amorru biziz, airezeta lurrez. Lurrez zetozenei ondo egin zieten aurre gu-dariek, baina berriro ere hegazkineria faxista eraba-kigarria izan zen, eta Heinkel, Savoia, Fiat, Aero… he-gazkinen bonbardaketa etengabeak ezin izan zituztenluzaroan jasan defendatzaileek. Horien artean heroirikere izan zen, hala nola Jose Maria Garcia Cepedal as-turiarra, zeinak bakar-bakarrik babestu zuen burki-deen atzera-egitea, tiro batek bizia kendu zion arte.“2ª Brigada de Navarra”-ren egunerokoak honako haudio egun hartaz: «El enemigo fue duramente castigado,

txara ekartzea ere onartu zuen. Ez ziren nonbait punta-puntako tankeak, idiek arrastaka igo behar izan bai-tzituzten mendiko estradetan gora…Goizeko zortzietan ekin zioten Eusko Gudarosteak

eta asturiarrek Lemoatxan gotortuta zeuden frankis-ten aurkako bonbardaketari, kanoiak eta morteroakerabiliz. Bitartean, Rebelion de la Sal batailoiko kapilauzen Victoriano Gondrak bedeinkapena eta jaunartzeaeskaintzen zien erasora jo behar zutenei; batzuk onar-tzen zuten, beste batzuek txantxak egiten zizkiotenapaizari. Bonbardaketa bukatuta, infanteriak aldapangora egin zuen, etengabe tiro eginez eta granadak jaur-tiz. Tanketek ere su egin zuten. Ordubete eskasean, 6.Brigadako gudari eta milizianoek mendean hartu zu-ten etsaia eta Lemoatxako gailurraz jabetu ziren. Poz oihuekin eta banderak astinduz ospatu zuen

irrikaz bilatutako garaipena, Eusko Gudarosteak1936ko gerran ezagutuko zuen azkena. Erreketeen “San Ignacio” tertzioa birrinduta geratu

zen lubakietan. Ihes egitea lortu zutenei berriro kon-

Mendian barrena egindako indusketetan balak, granadak, baionetak eta era guztietako gerra-materiala aurkitu dute Aranzadikoek.

Page 6: LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen , jolas -parke bat egin duten edo familiak igande et an egun-pasa joaten diren. Badakizu

2 7zazpika

dejando en la posición más de cien muertos». Hala,ekainaren 5ean frankistek berreskuratu egin zuten,behin betirako, Lemoatxa. Handik gutxira irabazleekaltxatu zuten gurutze erraldoian ezarritako plakakhonela zioen: «A los que en defensa de una civilizacióndieron su vida por Dios y por España en esta peña. 5junio 1937». Gurutzeak zutik jarraitzen du egun, bainaplaka aspaldi desagerrarazi zuten.

Liburu bat, bataila dokumentatuz. Aranzadi Zien-tzia Elkarteak Lemoatxan hildako gudari, milizianoeta frankisten zerrenda bat osatu du eta “Lemoatx1937. Eusko Gudarostearen azken garaipena” liburuanargitaratu. Bai alde batekoak eta bai bestekoak, eus-kaldunak dira zerrendako hildako ia guztiak. Antifa-xisten artean, gehienak bizkaitarrak eta Deba baila-rako gipuzkoarrak ziren, gehi asturiar zenbait.Frankisten artean, hildako asko gipuzkoarrak izan zi-ren, horietako gehienak Urola bailarakoak, San Igna-cio eta Oriamendi tertzioetan izena emandako erre-

keteak. Hegazkin pilotu bat ere badago frankistenzerrendan, eta Espainiako noble bat ere bai, Franciscode Borja Arteaga Falguera, Infantadoko dukeen se-mea. Honen ama Isabel Falguera dukesak ordaindutaipini ziren 1957an Lemoatxako errepidean barrenaoraindik ere aurkituko ditugun hormigoizko guru-tzeak, semearen oroimenezko via crucisa ezarri nahiizan zuen-eta dukesak, 25.000 pezeta ordainduta. Es-kerrak eman zizkion orduko Lemoako alkateak: «Diosguarde a usted muchos años y a España siempre» dioudaleko artxiboan gordetako gutunak. Lemoatxan hildakoen artean faxisten armadako

hainbeste gipuzkoar zergatik zeuden galderari eran-tzunez, “1936, Gerra Zibila Euskal Herrian” liburuakhau dio: «…adierazten zuen matxinatuen buruzagiekgerragintzaren antolaketarako zerabilten ikuspegia.Gipuzkoako kanpainan gudaroste faxistaren kanoisarraski-gaiak nafarrak izan ziren moduan, Bizkai-koan gazte gipuzkoarrei zegokien betekizun ber-bera». Gudariak eta milizianoak ere jabetzen ziren

Lemoako Udalaren ekimenez, dozenaka boluntariok berreraiki dituzte Lemoatxako lubakiak, gaur egungo euslherritarrek garai hura irudikatu dezaten.

Page 7: LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen , jolas -parke bat egin duten edo familiak igande et an egun-pasa joaten diren. Badakizu

2 8 zazpika

contra nosotros, mientras que con Mola se ha carbo-nizado un animal feroz, motor de las más siniestrasatrocidades».

Gerra bukatutakoan, Lemoatxan hildako frankistekomenaldi bat bestearen atzetik jaso zuten. Urtero mezaegiten zen tontorrean eta gurutze bat altxatu zen (haugerra bukatu aurretik, 1938ko ekainean). Ondoren,multzo monumentala eraikitzeko diruaeskatu –exijitu– zitzaien Bizkaiko herriei, mila gorpusartzeko adinako kripta bat izango zuena, «han borro-kan hil zirenak kristau moduan lurperatu ahal izateko,fosa komunetan baitaude». 1958an inauguratu zutenmonumentua, zeremonia handiz. Azken urteotan askohondatu da hormigoizko gurutzea eta baseliza eta gauregun oso utzita dago multzoa. Ez dago eskulturarik,ez aldarerik, eta burdinazko ateak puskatuta daude.Latinezko izkribu baten hitz solte batzuk baino ez dirageratzen sabaian. Gerraostean txatarreroak izan zirenjaun eta jabe Lemoatxan, beste hainbat gudu-zelaietanbezalaxe. Metalezko zati guztiak eraman zituzten eta

egoera horretaz, ekainaren 4ko “Diario Unión” egun-kariak argitaratutako artikulu batek adierazten duenmoduan. Bezperan hila zen Burgosen, hegazkin istripuz,Emilio Mola jeneral frankista odolzalea, 1936ko uztai-laren 19an hitzez hitz agiri batean honakoa adierazizuena: «Es necesario crear una atmósfera de terror, hayque dejar sensación de dominio, eliminando sin escrú-pulos ni vacilación a todo el que no piense como nosotros.Todo aquel que sea abierta o secretamente defensor delFrente Popular debe ser fusilado». Esan soilik ez, eginere horixe egin zuen, aurre egiten zion oro sarraskitu,alegia.

Bada, aipatu egunkarian “El Sargento Pérez” izenezsinatutako kronikak honela zioen biharamunean:«Muerte del monstruo. No creemos que esté mal decirque el regocijo se expresaba en todos los rostros. “Uncanalla menos” decían con alborozo los mismos quenos comunican otras veces con pesar el número de ba-jas hechas al adversario. Y es que las bajas hechas enlas filas de enfrente son hombres compelidos a luchar

Latinezko hitz bakan batzuk baino ez dira geratzen Lemoatxa tontorreko baselizan. «Vita mutatur, nontollitur» esaldikoak, hain zuzen: «Bizitza ez da bukatzen, eraldatu egiten da».

Page 8: LEMOATX A, GERRAK EUSKAL ODOLEZ BLAITUTA …...Berdin da gaur egun berriro baso bihurtuta dagoen , jolas -parke bat egin duten edo familiak igande et an egun-pasa joaten diren. Badakizu

2 9zazpika

poliki-poliki natura mendiko zauriak sendatzen joanzen. Lubakiak, eztandek sortutako kraterrak… lurrezeta laharrez estaltzen joan ziren urteak pasa ahala.2012an Lemoako Udalak, Saioa Elejabarrieta alkatearenekimenez, herrian memoria historikoa lantzeko eki-menak bultzatzen hasi zen, eta 2013an lehenengo na-zioarteko gazte auzolandegia egin zen Lemoatxan etahurbil dagoen Ganzabalen. Baseliza txukuntzen arituziren eta mendian barrena lubakien arrastoak bilatzen.Kaperako hilobia hutsik zegoela egiaztatu zuten.Bost urteren ondoren, gazte auzolandegien, Aran-

zadi Zientzia Elkartearen eta hainbat boluntarioenlanari esker, 344 metro lubaki berreskuratu dira, baitadozenaka objektu ere, balak, esku-granadak, fusilak,baionetak, kaskoak, arropak, oinetakoak, txapelak,botilak, bolalumak, txanponak, orraziak, bizarra egi-teko tresnak… Objektu hauek zaharberritu eta ikertudituzten adituei esker, bataila haren xehetasun askodakizkigu gaur egun. Lan topografiko itzela ere osatuda, baita artxiboetakoa ere. Ez hori bakarrik. Hainbat

hobi aurkitu eta ireki dituzte Aranzadiko adituek,Lourdes Herrastik eta Francisco Etxeberriak, esatebaterako. Pardomendin, Luminabason, Ganzabalen,San Antolinen… topatu dira hobiak. Horietako ba-tean, eskeletoarekin batera identifikazio plaka batazaldu zen, 72.865 zenbakiduna. Horri esker, eta Bil-boko Euskadiko Agiritegi Nazionalean gordeta dau-den nominak kontsultatuta, jakin ahal izan da hil-dako soldadua Barakaldoko sozialista gazte bat zela,Hilario Blanco Reguero. Hilario, Pedro, Jose Maria etabeste borrokalari antifaxista guztiak izango zituengogoan Arkaitz Estiballesek, Lemoatxan ipinitakometalezko plaka batean irakur daitekeen bertsoa ida-tzi zuenean, 2017an:

«Lemoatx, lur gorri, zeru baltz, lubaki, hobi, gorpu baratz,Lemoatx, zauri zolduan gatz,estalitako egien lorratz,zuen amets eta azken hats,askatasunaren bidean gure urrats!».

Frankismo garaian eraikitako Lemoatxako multzo monumentalak 276.000 pezetako aurrekontua izan zuen.Bizkaiko udalei eta Aldundiari «eskatu» zien dirua Gobernu Zibilak.