LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza LEKEITIOKO ... - InicioIngurumen Batzordea bera bakarrik izan beharko...

17
LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza 150702 1 Lekeitioko Udala Gamarra kalea 1 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com LEKEITIOKO UDALBATZAREN 2015-07-02-KO OSOKO BILKURAKO AKTA Saila: Udalbatza Osoa Lekua: udaletxeko batzar-aretoa. Eguna: 2015eko uztailaren 2, eguena. Ordua: arratsaldeko 19:00ak. Bilkura: apartekoa. Deialdia: lehena. Alkate-udalburua Koldo Goitia Markuerkiaga, EAJkoa Zinegotziak Amaia Antxustegi Ziarda, EAJkoa Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea, EAJkoa Oier Zuberogoitia Atxurra, EAJkoa Mertxe Arrizubieta Basterretxea, EAJkoa Josu Itza Onaindia, EAJkoa Abel Iriondo Lejardi, EAJkoa Andoni Seijo Arrinda, EH Bildukoa Edriga Aranburu Agirre, EH Bildukoa Miren Tere Aboitiz Erkiaga, EH Bildukoa Xabier Arrate Burguillo, EH Bildukoa Myriam Etxebarrieta Badiola, EH Bildukoa Ainhoa Lopez Eiguren, EH Bildukoa Bilkura hasi ondoren etorritakoak Ezin etorria adierazi dutenak Besterik gabe etorri ez direnak Idazkaria Jone Goitia Goienetxea Bilkura arratsaldeko 19:00etan hasi da eta honelako gaiez hartu dira erabakiak: ERABAKIAK: 1.- LEKEITIOKO UDALAREN OSOKO BILKURAKO AKTA: 2015eko ekainaren 13koa.- Edriga Aranburuk honelako ekarpena egin du: aktak “Bildu” jartzen duen tokian “EH Bildu” jartzea. Zuzenketa dagoeneko egina da. 2.- ALKATEAREN PROPOSAMENA: Udalbatzaren Osoko Bilkurak egiteko aldizkakotasunari buruzkoa eta batzorde informatiboen sorrera eta osaketari buruzkoa.- Lekeitioko Udalbatzak honelako erabakiak hartu ditu:

Transcript of LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza LEKEITIOKO ... - InicioIngurumen Batzordea bera bakarrik izan beharko...

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 1

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

LEKEITIOKO UDALBATZAREN 2015-07-02-KO OSOKO BILKURAKO AKTA

Saila: Udalbatza Osoa Lekua: udaletxeko batzar-aretoa. Eguna: 2015eko uztailaren 2, eguena. Ordua: arratsaldeko 19:00ak. Bilkura: apartekoa. Deialdia: lehena.

Alkate-udalburua Koldo Goitia Markuerkiaga, EAJkoa

Zinegotziak Amaia Antxustegi Ziarda, EAJkoa

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea, EAJkoa Oier Zuberogoitia Atxurra, EAJkoa

Mertxe Arrizubieta Basterretxea, EAJkoa Josu Itza Onaindia, EAJkoa Abel Iriondo Lejardi, EAJkoa

Andoni Seijo Arrinda, EH Bildukoa Edriga Aranburu Agirre, EH Bildukoa

Miren Tere Aboitiz Erkiaga, EH Bildukoa Xabier Arrate Burguillo, EH Bildukoa

Myriam Etxebarrieta Badiola, EH Bildukoa Ainhoa Lopez Eiguren, EH Bildukoa

Bilkura hasi ondoren etorritakoak

Ezin etorria adierazi dutenak

Besterik gabe etorri ez direnak

Idazkaria

Jone Goitia Goienetxea Bilkura arratsaldeko 19:00etan hasi da eta honelako gaiez hartu dira erabakiak:

ERABAKIAK:

1.- LEKEITIOKO UDALAREN OSOKO BILKURAKO AKTA: 2015eko ekainaren 13koa.- Edriga Aranburuk honelako ekarpena egin du: aktak “Bildu” jartzen duen tokian “EH Bildu” jartzea. Zuzenketa dagoeneko egina da. 2.- ALKATEAREN PROPOSAMENA: Udalbatzaren Osoko Bilkurak egiteko aldizkakotasunari buruzkoa eta batzorde informatiboen sorrera eta osaketari buruzkoa.- Lekeitioko Udalbatzak honelako erabakiak hartu ditu:

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 2

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

1. Lekeitioko Udalaren ohiko Osoko Bilkurak bi hiletik behin egitea, hileko lehen eguenetan, arratsaldeko 19:00etan.

2. Lekeitioko Udaleko Batzorde informatiboak honela izendatzea: - Hirigintza Batzordea.

- Herri Lanak, Udal Azpiegituren Mantentzea, Zerbitzuak eta Ingurumen Batzordea.

- Ogasuna, Ondarea eta Kontuak Batzordea.

- Udal Barne Antolamendua eta Langileak Batzordea.

- Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Batzordea

- Emakumea/Berdintasuna Batzordea.

- Gizarte Ongizatea Batzordea. Batzorde honek bi azpibatzorde izango ditu:

Migratzaileak Azpibatzordea.

Hirugarren Adina Azpibatzordea - Kirol Batzordea. - Gazteria Batzordea. - Herritarrekin Harremanak eta Parte Hartze Batzordea. - Euskara Batzordea. - Hezkuntza, Haurtzaroa eta Gaztetxoen Aisialdirako

Batzordea. - Jai Batzordea. - Kultura Batzordea.

3. Batzorde horietako partaideak honako jaun-andreak izatea - Hirigintza Batzordea:

Burua: Koldo Goitia (EAJkoa).

Partaideak: Oier Zuberogoitia (EAJkoa). Abel Iriondo (EAJkoa) Andoni Seijo (EH Bildukoa) Miren Tere Aboitiz (EH Bildukoa) Edriga Aranburu (EH Bildukoa)

- Herri Lanak, Udal Azpiegituren Mantentzea, Zerbitzuak eta Ingurumen Batzordea:

Burua: Abel Iriondo (EAJkoa).

Partaideak: Oier Zuberogoitia (EAJkoa). Ainhoa Lopez (EH Bildukoa)

- Ogasuna, Ondarea eta Kontuak Batzordea:

Burua: Idoia Sagastizabal (EAJkoa).

Partaideak: Koldo Goitia (EAJkoa). Edriga Aranburu (EH Bildukoa).

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 3

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

- Udal Barne Antolamendua eta Langileak Batzordea:

Burua: Amaia Antxustegi (EAJkoa).

Partaideak: Idoia Sagastizabal (EAJkoa). Koldo Goitia (EAJkoa). Edriga Aranburu (EH Bildukoa).

- Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Batzordea:

Burua: Idoia Sagastizabal (EAJkoa).

Partaideak: Koldo Goitia (EAJkoa). Edriga Aranburu (EH Bildukoa).

- Emakume/Berdintasuna Batzordea:

Burua: Amaia Antxustegi (EAJkoa).

Partaideak: Miren Tere Aboitiz (EH Bildukoa).

- Gizarte Ongizatea Batzordea:

Burua: Amaia Antxustegi (EAJkoa).

Partaideak: Myriam Etxebarrieta (EH Bildukoa). Migratzaileak Azpibatzordea: Hirugarren Adina Azpibatzordea:

- Kirol Batzordea:

Burua: Josu Itza (EAJkoa).

Partaideak: Abel Iriondo (EAJkoa). Koldo Goitia (EAJkoa).

Ainhoa Lopez (EH Bildukoa).

- Gazteria Batzordea:

Burua: Oier Zuberogoitia (EAJkoa).

Partaideak: Josu Itza (EAJkoa). Edriga Aranburu (EH Bildukoa).

- Herritarrekin Harremanak eta Parte Hartze Batzordea:

Burua: Koldo Goitia (EAJkoa).

Partaideak: Oier Zuberogoitia (EAJkoa). Xabier Arrate (EH Bildukoa).

- Euskara Batzordea:

Burua: Oier Zuberogoitia (EAJkoa).

Partaideak: Amaia Antxustegi (EAJkoa). Andoni Seijo (EH Bildukoa).

- Hezkuntza, Haurtzaroa eta Gaztetxoen Aisialdirako Batzordea:

Burua: Mertxe Arrizubieta (EAJkoa).

Partaideak: Abel Iriondo (EAJkoa). Andoni Seijo (EH Bildukoa).

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 4

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

- Jai Batzordea:

Burua: Josu Itza (EAJkoa).

Partaideak: Mertxe Arrizubieta (EAJkoa). Xabier Arrate (EH Bildukoa).

- Kultura Batzordea:

Burua: Mertxe Arrizubieta (EAJkoa).

Partaideak: Josu Itza (EAJkoa). Xabier Arrate (EH Bildukoa).

Esan-eginak: Jone Goitia udal idazkariak agertu du Osoko Bilkuren aldizkatasuna, lehen bezala, hile bitik behin izango dela, eguenetan, arratsaldeko 19:00etan; eta batzordeetarako batzarraldiak hilero egingo direla.

Idazkariak irakurri ditu Koldo Goitia alkateak proposatutako batzorde guztien izenak..

Alkateak esan duenez, badira batzorderen bat edo beste berriak eta beste batzorderen baten planteamendua aldatu egin da; eta proposatu diren batzordeak aipaturikoak izan arren, lau urteren buruan baliteke bateren bat aldatzea.

EH Bilduko Andoni Seijok galdetu du ea gaiak puntuz puntu tratatuko diren edota komentarioak edo galderak azkenean egingo diren.

Idazkariak erantzun dio hobe dela puntu bakoitza eztabaidatzen denean tratatzea, azkenera itxaron barik.

Horren aurrean EH Bilduko Edriga Aranburuk agertu du aurreko agintaldian EAJren jarrera kontrakoa izan zela Osoko Bilkuren aldizkatasunaren kontura, bi hiletik behin izatearena, nahiz eta beraiek ados dauden. Eta orain eurak proposamen bera egiten dutela.

Alkateak erantzun dio hiru hilerokoa dela legeak ezartzen duen aldizkatasuna; eta aurreko agintaldiaren hasieran hilero egitea onartu zela. Eta beraiek bitarteko bat ezarri dutela.

Idazkariak, halere, hauxe gaineratu du: Lekeitio legezko herri baten biztanleriaren arabera legeak bi hiletik behin egitera derrigortzen du; eta ez, hiru hiletik behin.

Koldok agertu du aurreko legealdian bilkurak ez zirela hilero egiten; eta berak uste izan zuela, legeak hiru hiletik behin egitea ezartzen zuela. Legeak bi hiletik behin egitera derrigortzen duenez, ezarritako aginduaren barruan gaude. Aurreko legealdiko planteamendua hilero egitearena zen; baina ez zen deialdirik heltzen eta gaia desmadratzen joan zen.

Xabier Arratek ez zela horrela izan agertu du. Hasieran hartutako erabakia aldatzeko arrazoia izan zen alde batetik batzordeak hilero batzartzen zirela, eta bestetik, lantalde asko sortu zirela; eta horien bitartez gai asko tratatu eta bideratzen ziren. Ondorioz, Osoko Bilkurak batzeko maiztasuna aldatzea proposatu zen, hilero ez baitzegoen gaiak tratatzeko bolumen handirik. Edrigaren galdera, beraz, hortik dator: ea zergatik lehen ez zen onartu, orain bi hiletik behin egiten den proposamena.

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 5

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

Koldok erantzun dio bere aldetik ez dagoela inolako arazorik hilero egiteko ere.

Xabierrek, beraz, iritziz aldatu direla agertu du; eta Koldok onartu egin du.

Ondoren, EH Bilduko Ainhoa Lopezek batzordeen kontura zerbait esan nahi duela agertu du. Berak esan duenez, aurreko legealdian Ingurumena Batzordea zen; eta Herri Lanak, berriz, Hirigintza Batzordearen azpibatzordea. Orain denak batuta geratu dira: Herri Lanak, Udal Azpiegituren Mantentzea, Zerbitzuak eta Ingurumen batzordea. EH Bilduren ustez, jarraitu du esaten, Ingurumen Batzordea bera bakarrik izan beharko litzateke, kontuan hartuta datozen urteetan hondakinen gaia aztertu beharko dela eta beste gai batzuei ere kolpe egin beharko zaiela: energia subiranotasuna, esaterako. Merezi duela Ingurumen Batzordea berezkoa izatea, eta ez, Herri Lanen barruan ezkutatuta. Behar bezalako pisua eta garrantzia duenean.

Alkateak erantzun dio Ingurumen Batzordea ez dagoela ezkutatuta eta ikusi egin beharko litzatekeela nolako funtzionamendua izan duen azken lau urteetan. Batzorde berri honetan, jarraitu du esaten, batu nahi izan dira herritarrei eskaintzen edo ematen zaizkien zerbitzuak: lorezaintzak, hondartzak, hondakinak,… Beste gauza bat da, esan du, hondakinak batzeko ereduari buruzko gaia. Gai hori tratatzeko lekua batzordea den edo lantalde berezi bat sortu behar den.

Andoni Seijok batzordeen kontura hauxe esan du: proposamenean agertzen da batzordeak informatiboak direla eta legez horrela da. Baina azken lau urteetan erabakitzeko ahalmena aitortu izan zaie. Galdera, beraz, hurrengoa da: erabakikorrak izango dira edo informatibo hutsak.

Koldok erantzun dio, legeak ezartzen duenaren arabera, informatiboak izaten mantentzen direla. Halere, batzordeen batzarretan gaien inguruan adostasunik bada, Osoko Bilkurak ez du arazorik jarriko adostutako gaiak onartzeko. Beste alde batetik, jarraitu du esaten, aurreko agintaldian batzordeen izaerari buruzko txosten juridikoa eskatu zen; eta hark legeak ezarritakoa jartzen du: informatiboak direla.

Amaia Antxustegik gaineratu du, batzordeen izaera edozein izanda ere, haietan adosten denak pisu handia izango duela udalaren erabakietan.

Andonik agertu du badakitela zer ezartzen duten legeek, baina legeek ezarritakoa kontutan hartuta ere, partaidetza bultzatu nahi bada, batzordeek egunerokotasunean iritzi eta indar propioa izan behar dute; eta galdera zentzu horretan egina dela. Segidan, honelako galdera hau ere luzatu du: ea hasi berria den agintaldi honetan batzordeetan parte hartzeko deialdi zabalik egingo den.

Alkateak erantzun dio deialdia irailetik aurrera egitea pentsatu dutela. Edozelan ere zalantzak izan dituzte, zeren hain batzorde asko dauden ezen herritarrak ez ote diren nahastuko. Beste herri batzuetan parte-hartzea errazagoa da batzorde gutxiago dauden neurrian. Halere, parte-hartzeari hasiera emango zaio eta ikusiko da zertan geratzen den; eta moldatu behar badira, horrela egingo da.

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 6

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

Amaia Antxustegik agertu du, deialdia zabala izango bada ere, orain arte parte hartu dutenei gonbitea egingo zaiela, jarraitzeko asmorik duten jakiteko.

Koldok gehitu du, bere ustez, eragile konkretu batzuengana ere jo beharko zela, batzordeetan parte har zezaten.

Ondoren, Xabier Arratek agertu du parte-hartzeari buruzko ordenantza-proposamena hor dagoela eta legealdi honetan onartuko zelako konpromisoa hartu zela; eta ordenantzak orain arte esandakoa jasotzen duela. Hori ez ezik, baita zelan komunikatu parte-hartzearen inguruko informazioa, nola egin deialdiak, batzordeen funtzionamendurako metodologia, etab…

Alkateak, kontutan hartuta adostasun batera heldu zirela, idazkariari agertu dio ordenantza-proposamen hori hurrengo batzarraldian edo,onartzeko moduan ahal izateko alde juridikoa aztertu beharko litzatekeela. Dagoeneko batzordeetara bideratuta dago.

Beste puntu batzuetara pasatuta, Koldok komentatu du batzordeak aipatu direnak direla. Lehen esan duen bezala, gustatuko litzaiokeen EH Bildukoek Tokiko Gobernu Batzarrean parte-hartzea, baita batzorde pare baten ardura hartzea ere. Izendatu dira batzordeak eta baita batzordeburuak ere, baina aldaketak egon daitezke, baldin eta bestelakorik adosten bada.

Andoni Seijok honen inguruan hauxe agertu du: egindako eskaintza ohiko kontu bat izan beharko lukeela, udal ordezkari guztiek osatzen baitute udala; eta denek, udal ordezkariak diren heinean, eginkizunak eta erantzukizunak dituzte. Ohikoa izan beharko lukeela esan arren, askotan oposizioa ulertzen da agintzen dutenen kontrako lez. Benetan, esan du, EAJk egindako eskaintza interes handiz hartu dute eta esku zabalez jokatu dute. Kontua da, jarraitu du esaten, eskaintza hori ondo aztertu behar dutela, ezin dutela astebeteko epean erabaki, besteak beste, erantzukizunak eta ardurak eskatzen dituelako eta aspektu praktiko ugari neurtu behar direlako, baita dedikazioa ere. Erantzukizun mailan konbentzituta badaude ere, aspektu praktikoak elkarrekin landu beharrekoak dira. Eskaintza interesgarria izan arren, tarte dezentea behar dute hori guztia lantzeko.

Alkateak onartu du horrelako erabaki bat astebeteko epean ezin hartu ahal izatea. Hor dago udaldiko epea guztia lantzeko, eta irailean berriro azter daiteke.

EH Bilduk batzordeetan parte hartuko duten kideak izendatuko ditu eta idazkariari jakinaraziko dizkio, aktan jasota gera daitezen batzorde guztiak eta horien osaketa. Bozketa: Udalbatzaren batzarraldiak egiteko aldizkakotasunari eta Batzorde Informatiboen sorrera eta osaketari buruzko proposamena bozkatuz, honelako emaitza izan du: ……. 7 …. baietz (7 EAJ). ……. 0 …. ezetz ……. 6 …. hutsik (6 EH Bildu). 3.- UDALAREN ORDEZKARIAK IZENDATZEA: Lekeitioko Udalak ordezkaritza duen erakundeetan.- Lekeitioko Udalbatzak honelako jaun-andreak izendatu ditu, jarraian aipatuko diren erakundeetako ordezkari:

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 7

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

1. Lea Artibaiko Amankomunazgoa: - Hiru kide: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

Amaia Antxustegi Ziarda (EAJ) Ainhoa Lopez Eiguren (EH Bildu)

2. Lea Artibaiko Garapen Agentzia, S.A.: - Batzar Nagusian kide bi: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea (EAJ).

3. EUDEL: - Kide bat: Koldo Goitia Markuerkiaga, alkatea.

4. Euskal Fondoa: - Kide bat: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

5. ELKARKIDETZA: - Kide bat: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

6. Bizkaia Kosta: - Kide bat: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

Ordezkoa: Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea (EAJ)

7. Itourbask: a. Kide bat: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

Ordezkoa: Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea (EAJ)

8. Citta Slow: - Kide bat: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

9. Haurreskola Partzuergoa: - Kide bat: Mertxe Arrizubieta Basterretxea (EAJ).

10. Udalsarea 21: - Kide bat: Abel Iriondo Lejardi (EAJ).

11. Berdinsarea: - Kide bat: Amaia Antxustegi Ziarda (EAJ).

12. BHI Eskola Kontseilua: - Kide bat. Mertxe Arrizubieta Basterretxea (EAJ).

13. LH Eskola Kontseilua: - Kide bat: Mertxe Arrizubieta Basterretxea (EAJ).

14. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa: a. Kide bat: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

Ordezkoa: Amaia Antxustegi Ziarda (EAJ)

Esan-eginak: EH-Bilduren aldetik UEMA eta Udalbiltza falta direla agertu dute, eta Koldo Goitia alkateak horrela dela onartu du. Udalbiltza dela eta, esan du, berak ez duela konstantziarik udal ordezkaririk inoiz izendatu denik erakunde horretan aritzeko. Dakien bakarra da hitzarmen bat dagoela eta horren arabera 12.500 € ematen zaiela. Orain arteko harremana hitzarmen bera izan da. Hitzarmena amaitu da eta diru horiek zertan erabili diren gaineko txostenaren zain daude. UEMAri dagokionez, esan du, Oier Zuberogoitia ibili dela haiekin harremanetan eta irailean batzartzeko geratu direla.

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 8

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

Ondoren, Oier Zuberogoitiak hartu du hitza. Eta gaur, esan du, UEMAren korreo elektronikoa jaso du. Bertan irailean batzartzeko proposamena agertzen da eta batzar horren ostean erabakiko dutela zer egin.

Alkateak gaineratu du UEMAko Batzar Nagusia urriaren 3rako dagoela deituta eta aldez aurretik geratzea nahi dutela.

Xabier Arratek honen kontura argibideren bat eskatu nahi du, zeren Euskara Zerbitzuari txostena eskatu baitzaio UEMAn egoteari buruzko baliozkotasunaz. Eskaera horren zergatiaz galdetu nahi du, kontutan hartuta UEMAn sartzeari buruzko prozesu guztiaz EAJ jakitun egon dela eta UEMAn berriro sartzea aurreko agintaldian hartutako erabakia izan zela; eta sartzearen justifikazioa batzordean eman zen, eta jarraipena egin. Horrez gainera, batzordean behin baino gehiagotan nabaritu izan da Euskara Zerbitzuaren dedikazioaz ez zela nahikoa; eta lan desberdinak UEMAren bidez bota dira aurrera. Hori dena jakinda, orain berriro beharrezkoa den kuestionatzen hastea … Bere ustez, jarraitu du esaten, EAJk badu oinarrizko posizionamendu bat izateko beste informazio. Beraz, ez du argi ikusten hau guztia.

Amaia Antxustegik hartu du hitza; eta berak esan duenez, gauza desberdin bi junta direla momentu honetan: batetik, Euskara Zerbitzua ematen duen enpresarekin udalak izenpetuta duen kontratua luzatzea, eta horren kontura EMUNekoekin ere egoteko asmoa dugu; eta bestetik, UEMAk zelan konplimentatzen duen. Gauza biak bateratu dira. Udala biekin egongo da eta erabakiko da. Bozketa: Lekeitioko Udalak ordezkaritza duen erakundeetako udal ordezkarien izendapenari buruzko proposamena bozkatuz, honelako emaitza izan du: ……. 7 …. baietz (7 EAJ) ……. 0 …. ezetz. ……. 6 …. hutsik. (6 EH Bildu) 4.- UDAL ERAKUNDE AUTONOMOETAKO ETA SOZIETATE PUBLIKOETAKO ORDEZKARIAK IZENDATZEA.- Lekeitioko Udalbatzak honelako jaun-andreak izendatu ditu, jarraian aipatuko diren erakunde autonomo eta sozietate publikoetako ordezkari:

1. Udaleko Kirol Erakundea (UKE): - Burua: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ). - Kideak: Josu Itza Onaindia (EAJ), kirol batzordeburua.

Abel Iriondo Lejardi (EAJ). Ainhoa Lopez Eiguren (EH Bildu).

2. Lekeitioko Udaleko Kultur Erakundea (LUKE): - Burua: Mertxe Arrizubieta Basterretxea (EAJ). - Kideak: Josu Itza Onaindia (EAJ).

Xabier Arrate Burguillo (EH Bildu). 3. Jubilatuen Etxeko Errektoretza:

- Burua: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ). - Kideak: Amaia Antxustegi Ziarda (EAJ).

Myrian Etxebarrieta Badiola (EH Bildu).

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 9

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

4. Errazten, S.A.: - Batzar Nagusia: .

Batzar Nagusiko burua: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

Batzar Nagusiko idazkaria: Oier Zuberogoitia Atxurra (EAJ)

- Administrazio Kontseilua:

Administrazio Kontseiluko burua: Koldo Goitia Markuerkiaga (EAJ).

Administrazio Kontseiluko idazkaria: Oier Zuberogoitia Atxurra (EAJ).

Administrazio Kontseiluko kidea: Edriga Aranburu Agirre (EH Bildu).

Esan-eginak: Jone Goitia idazkariak irakurri ditu udal erakunde autonomo eta sozietate publikoetarako kideen izendapenak.

Alkateak gaineratu du hauetan ere aldaketak egon daitezkeela. Bozketa: Udal Erakunde Autonomoetako eta Sozietate Publikoetako udal ordezkarien izendapenari buruzko proposamena bozkatuz, honelako emaitza izan du: ……. 13 …. baietz (7 EAJ + 6 EH Bildu). ……. 0 …. ezetz. ……. 0 …. hutsik. 5- ALKATEAREN ERABAKIAK: Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenari, alkate-ordeen izendapenari, batzordeburuen izendapenari eta alkateak Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako aginpideei buruzkoak.- Alkateak hartutako erabakien berri eman da. Honela dio hitzez hitz:

“Toki Erakundeen antolakuntza, jarduera eta lege-jaurbideari buruzko Errege Dekretuak ezartzen duena beteaz, nik, Koldo Goitia Markuerkiaga Lekeitioko Udaleko alkate-udalburuak, honelako erabakiak hartu ditut:

1. Honako jaun-andreak izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide: 1.1. Koldo Goitia Markuerkiaga 1.2. Amaia Antxustegi Ziarda 1.3. Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea 1.4. Mertxe Arrizubieta Basterretxea 1.5. Abel Iriondo Lejardi

2. Jarraian aipatuko diren jaun-andreak izendatzea Lekeitioko Udaleko alkate-orde: 2.1. Amaia Antxustegi Ziarda (1. alkate-ordea). 2.2. Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea (2. alkate-ordea) 2.3. Mertxe Arrizubieta Basterretxea (3. alkate-ordea) 2.4. Abel Iriondo Lejardi (4. alkate-ordea)

3. Jarraian aipatuko diren jaun-andreak izendatzea batzordeburu: 3.1. Koldo Goitia Markuerkiaga

Hirigintza batzordeburua

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 10

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

3.2. Abel Iriondo Lejardi Herri Lanak, Udal Azpiegituren Mantentzea, Zerbitzua keta Ingurumen batzordeburua

3.3. Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea Ogasuna, Ondarea eta Kontuak batzordeburua

3.4. Amaia Antxustegi Ziarda Udal Barne Antolamendua eta Langileak batzordeburua.

3.5. Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna batzordeburua 3.6. Amaia Antxustegi Ziarda

Emakumea/Berdintasuna batzordeburua 3.7. Amaia Antxustegi Ziarda

Gizarte Ongizate batzordeburua Amaia Antxustegi Ziarda Migratzaileak azpibatzorde-burua Amaia Antxustegi Ziarda Hirugarren Adina azpibatzorde-burua

3.8. Josu Itza Onaindia Kirol batzordeburua

3.9. Oier Zuberogoitia Atxurra Gazteria batzordeburua

3.10. Koldo Goitia Markuerkiaga Herritarrekin Harremanak eta Parte-Hartze batzordeburua

3.11. Oier Zuberogoitia Atxurra Euskara batzordeburua

3.12. Mertxe Arrizubieta Basterretxea Hezkuntza, Haurtzaroa eta Gaztetxoen Aisialdirako batzordeburua

3.13. Josu Itza Onaindia Jai batzordeburua

3.14. Mertxe Arrizubieta Basterretxea Kultura batzordeburua.

4. Toki Erakundeen antolaketa, jarduera eta lege-jaurbideari buruzko Araudiak baimentzen dituen aginpideak (atribuzioak) ematea Tokiko Gobernu Batzarrari. Esan-eginak: Koldo Goitia alkateak agertu du, lehenago esan legez,

izendapen hauek guztiak alda daitezkeela, baldin eta EH Bildukoekin akorduren batera heltzen bada.

Horrez gainera hauxe galdetu dio idazkariari: ea ezkontzeko delegazioaren kontura erabakirik hartu behar den; eta idazkariak erantzun dio dekretu bidez egin beharko dela.

Zinegotzi jaun/andre guztiak prest agertu dira ezkontzak egiteko. 6.- ALKATE ETA LEHEN ALKATE-ORDEAREN EGUN OSOKO DEDIKAZIOARI BURUZKO ERABAKIA.- Lekeitioko Udalbatzak honelako erabakia hartu du botoen gehiengoaz:

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 11

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

1. Koldo Goitia Markuerkiaga alkatea eta Amaia Antxustegi Ziarda lehen alkate ordea egun osoz liberatzeko proposamenari baietza ematea, ondoko baldintzetan:

Koldo Goitia abuztuaren 1ean hasiko da, eta 44.387,22 €-ko soldata gordina jasoko du.

Amaia Antxustegi irailaren 1ean hsiko da, eta 48.221,48 €-ko soldata gordina jasoko du.

Esan-eginak: Koldo Goitia alkateak agertu du badakiela oposizioko zinegotziak euren gainera etorriko direla, berak aurreko legealdian liberazio batekin nahikoa zela esan zuelako. Baina zenbat pertsona liberatzearen kontura (bat, bat eta erdi, bi,…) zalantzak izan arren, azkenean pertsona bi liberatzea onartu dute, programa aurrera eramateko: Amaia eta bere burua, lanaldi osoan hurrengo lau urteetan.

Jasoko dituzten soldatak direla eta, esan du, jakina da Bizkaiko Foru Aldundiak onartu berri dituela gehiengoak; eta Lekeitio legezko herri bati alkatearen soldata 60.000 € baino gehiagokoa izan daiteke. Halere, lehenago aplikatzen zen irizpideari jarraituz, bai alkateak zein alkate ordeak beren lanetan jasotzen dituzten soldata berak izatea onartu dute. Kasu honetan, beraz, hauexek dira soldata gordinak:

Alkateak: 44.387,22 €

Lehen alkate ordeak: 48.221,48 € Jarraian, EH Bilduren izenean Edriga Aranburuk hitza hartu du; eta esan,

harriduraz hartu dutela proposamena, zeren aurreko agintaldian EAJ, Koldo Goitia bera bozeramaile zela, liberazio biren kontra baitzegoen. Arduratzekoa da, esan du, lehen batzarraldi berean lehen publikoki salatzekoak ziren bi erabaki (liberazioena eta batzarraldien aldizkakotasunarena) orain iritziz aldatzea. EAJri erantzukizunez jokatzea da eskatzen zaiona. EH Bilduren desadostasuna agertu nahi duela jarraitu du esaten. Ez da liberazio biren kontra daudelako, baizik eta EAJk aldez aurretik erabaki horren kontrako iritzia publikoki zabaldu zuelako. EH Bilduk liberazio bien aldeko postura justifikatzen zuenean, EAJ horren kontra agertu zen. Aurretik ikuspegi bat eta orain, lehen batzarraldian, ikuspegi hura aldatu. Horrela jokatzea ez dute baliokoa denik herritarren aurrean. Soldaten kontura, esan du, EAJk bi liberazioen kontra agertzeko argumentua izan zen krisi egoera batean sartuta gaudela eta udalarentzat kosto haundia zela. Beraz, aurreko agintaldian erabili zen irizpidea oraingoaren antzekoa izan arren, kasu honetan soldatak handiagoak dira. Soldata igoera bat egon da. Kritikagarria da batetik bi liberazioen alde egotea; eta bigarrenik, liberazio horien kostua lehengoa baino handiagoa izatea.

Ondoren Amaia Antxustegik hartu du hitza Edrigari erantzuteko. Eta berak esan duenez, errespontsabilitatea aipatu da, eta ikusita zenbat lan dagoen egiteko, errespontsabilitateagatik hartu dela bi pertsona liberatzeko erabakia. Horrez gainera, EAJk programan agertzen zituen gaiak aurrera eraman nahiko balira, Koldok bakarrik ezin izango zukeen egin. Printzipioz lau urterako aurreikusten dira liberazioak, baina egoerak aldatu daitezke. Soldata igoera dela eta, esan du, abiapuntua hauxe da: uzten duzun laneko soldata bera kobratzea. Irizpidea mantendu egin da, ez da soldata igoerarik egon.

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 12

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

Edrigak erantzun dio irizpidearekin ados daudela, baina salagarria hauxe dela: EAJk orain aldeko argumentu bezala erabiltzea, lehen kontrakotzat zuena. Errespontsabilitateari dagokionez, esan du, lehen ere egon zela eta hori oinarri hartuta planteatu zela bi liberazio.

Amaiak erantzun dio beraiek ez zituztela soldatak kuestionatu. Alkateak gaineratu du beraiek bi pertsona liberatzea kritikatzen zutenean

zela bi pertsona horien beharra edo lana benetan ere ez zutelako nabaritzen. Baina ez zuten kritikatzen bakoitzak zenbat kobratu behar zuen. Egia da informazioa eskatu zutela, zer kostu izango duen udalarentzat, etab… EH Bildu aurretik zeudenekin alderatzen zituelako.

Ainhoa Lopezek agertu du aipatu zela kalera begira zer egiten zen; eta zer hori edo eza kuestionatzen zela. Alderdi desberdinetakoak izanda, bakoitzak bere irizpideak ditu eta gauzak desberdin ikusten ditu, kontuan hartuta batez ere udalaren egoera eta lehentasunak ezartzeko orduan. Erantzukizuna aipatu da eta lan kargak neurtzeko orduan gauzak desberdin ikusten dira. Bi liberazio egin ziren, eta liberazio horiez gainera, beste pertsona batzuk ere lanean aritu ziren liberatu barik, lan-karga maila handia zelako.

Koldok agertu du beren kasuan ere, bi liberazioez gainera, lana beste batzuek ere egingo dutela.

Jarraian Xabier Arratek hitza hartu du; eta berak esan duenez, erantzukizunez ari direnean jarreraz ari direla. Ez dute kritikatzen zenbat kobratuko den, hauxe baizik: oposizioan egonda jarrera bat kritikatzen da; eta ondoren, gobernuan sartu eta berehala lehen kritikatzeko zenaren aldeko jarrera hartu, argumentu berdinak erabiliz. Beraiek ez daude bi pertsona lanean aritzearen kontra, zeren udalean zenbat eta jende gehiago aritu lanean (horrek ez du esan nahi kobratzen egotea), hobeto. Udalean lan asko dago egiteko eta argi dago jendea behar dela. Baina ezin da orain defendatu lehen kritikatzen zena, eta orain esatea erantzukizunez jokatzen dela.

Amaia Antxustegik esan du beraiek orain ez daudela egoera berdinean, bakoitzak bizi duen testuinguruak duela momentu bakoitzean bere pisua, gauzak modu batean edo bestean ikusteko.

Xabierrek EAJri aurpegiratu dio orain arte justifikazio edo argumentu teknikoak darabiltela. Eta beharrizanak lehen eta orain antzekoak dira: organoak berberak, batzorde kopuruak antzekoak, etab… Justifikazio teknikoek balio dute bai orain eta bai orain dela lau urte, nahiz eta egoera politikoa edo erantzukizun politikoa desberdina izan, batzuek eta besteek. Horregatik, bada, adostasunaren bidetik jokatu nahi bada, horrelako gauzak zaindu behar dira, eta hasieratik mahairatu.

Ondoren, Andoni Seijok hitza hartu du, eta auzi honetan benetan be klabea hauxe dela: zelan ikusten den testuingurua edo gauzak, oposizioan edo gobernuan egonda. Testuingurua desberdina da zelan edo nondik begiratzen den, eta norberaren subjektibotasunaren arabera. Bere ustez, testuingurua askoz okerragoa zen orain dela lau urte, egoera ekonomikoa askoz okerragoa, zorra ikaragarria. Beraz, egoera okerragoa izanda, orduan jokatu behar zen erantzukizunez, denok batera, EAJ ere barnean. Eta ez oposiziotik halako mezuak erabili. Gaur bere sasoian EH Bilduk zerabilen argumentu berak

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 13

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

darabiltzazue, zuen erabakiak hartzeko. Zer aldatu da galdetu du. Aldaketa bakarra da zuek orain gobernuan zaudetela. Objetiboki zer aldatu da, zer diferentzia dago herritarrenganako konpromisoan eta erantzukizunean. Oso jarrera negargarria darabiltela aurpegiratu die EAJkoei, ez dutelako demostratu erantzukizunez jokatzen ari direla. Ez dute demostratu orain arte ez daudelako udalean egun osoz lanean. Ez dute, beraz, ezagutzarik pertsona bi behar direla esateko, are gehiago azken lau urtetan ez direla beharrezkoak esan dutenean. Zelan aldatzen zarete iritziz bat batean.

Koldo Goitiak erantzun dio egin dituzten kalkuluen arabera uste dute beharrezkoa dela bi pertsona liberatzea beren programa, herritarrek onartua, aurrera ateratzeko.

Andonik agertu dio onartzen duela gehiengoa lortu dutela, hor ez dago zalantzarik. Hori bai dela egia objektiboki begiratuta, baina hori zelan kudeatu behar duzuen ez dizue inork esan; eta orain arte zelan kudeatu behar den esaten egon zarete; eta orain justu esaten zenuenaren kontrakoa egiten ari zarete.

Amaia Antxustegik erantzun dio berak, Andonik, esan ahal duela orain arte ez diotela dedikazio osoa eman udalari. Baina beren oporrak udaletxean ematen ari dira, zer dagoen aztertzen, zer dagoen martxan, zerk izan behar duen lehentasuna; eta hemen, udaletxean, gagoz horri guztiari erantzuten.

Andonik Amaiari galdetu dio ea orain arte udaletxean izan duen dedikazio bera izango den gerora ere.

Amaiak erantzun dio saiatzen dela egunero udaletxera etortzen; eta egun batzuetan besteetan baino ordu gehiago sartzen dituela. Arazo pertsonalak direla medio ezin izan ditu lanaldi osoko ordu presentzialak sartu. Baina badira lanean aritzeko beste modu batzuk ere: korreoz, deien bidez, etab… Egunero horretan aritu da. Horrez gainera, izan ditu batzarrak hainbat pertsonekin.

Ondoren, Xabier Arratek hartu du hitza; eta esan, batzarrak, telefono-deiak, e.a… beraiek ez dituztela ikusten, baina era berean eurak ere lehen ez zituzten ikusten eta esaten zuten Bildukoek ez zutela behar besteko atentziorik ematen. Eta horregatik ez zirela beharrezkoak bi pertsona liberatzea. Lehen kritikatzen zen ikusten ez zen hori, eta orain horren beharrizana nabaritzen duzue. Orain EH Bilduk erakutsiko balu aurreko lau urteetan EAJk agertutako jarrera bera (inolako arrazoirik gabeko kontrakotasuna, oposizioan egote hutsagatik), horrek ez luke heldutasun politikorik erakutsiko. Justifikazio berdinek balio beharko lukete galdera berdinei erantzuteko, baldin eta justifikazio teknikoak balira, edozein izanda gobernuan dagoena.

Koldok, amaitzeko, hauxe agertu du: momentu honetan norberaren oporrekin eta lizentziekin jokatzen ari direla. Beraz, bera abuztuaren 1ean hasiko dela udalean %100eko dedikazioarekin; eta Amaia, irailaren 1ean. Bozketa: Alkatearen eta lehen alkate-ordearen egun osoko dedikazioari buruzko proposamena bozkatuz, honelako emaitza izan du: ……. 7 …. baietz (7 EAJ). ……. 0 …. ezetz ……. 6 …. Hutsik (6 EH Bildu)

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 14

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

Ondoren, alkateak agertu du badela Eguneko Aztergaitik kanpo tratatzeko gai bat: 35/02 auziaren sententziari buruzko mozioa. Zinegotzi jaun-andreei ez zaienez behar besteko aurrerapenarekin jakinarazi, derrigorrezkoa da, puntu hau gaurko batzarraldian tratatzeko, zinegotzi jaun-andreen aldeko botoa. Eta onartzen bada, mozioa tratatuko da. Zinegotzi jaun-andre guztiek aldeko botoa eman dute.

7.- MOZIOA: 35/02 AUZIAREN SENTENTZIA DELA ETA.- Lekeitioko Udalbatzak honelako erabakia hartu du aho batez:

1. 35/02 auziaren sententziari buruzko mozioari baietza ematea. Esan-eginak: Jone Goitia idazkariak mozioa irakurri du. Hauxe dio hitzez

hitz: “Garai politiko berri eta itxaropentsuak irekiak diren uneotan, instituzio, erakunde,

talde eta norbanako andanak aldarrikatu du egungo testuinguru politikoan horrelako, eta ondotik datozen, makroepaiketa politikoek lekurik ez dutela. Iraganeko argazkiak direla horiek.

“Dena ETA da” teoriaren aitzakipean ireki zen 35/02 epaia orain dela hamabi urte baino gehiago. Oinarri beretik etorri ziren orduan hainbat egunkariren itxiera, indar politikoen ilegalizazioak eta ehunka pertsonen atxilotze eta espetxeratzea. Eskubide zibil eta politikoen urraketa ageriko honek orotariko erakunde, norbanako eta instituzioen arbuiatze argia ekarri du urteotan. Baita nazioarteko erakunde eta instantzia juridikoena ere.

Orain, epai honen azken sententzia jakanarazi berri den honetan, 104 herriko taberna konfiskatu eta hainbat laguni espetxe zigorra ezarria izan zaie Madrildik politika egiteagatik; guzti honek oinarri oso ezkorra ezarriz ondoren datozen epaiketei begira eta egun bizi dugun egoera politikoari begira ere.

Hau dela eta, Lekeitioko Udaleko EAJ eta EHBildu taldeek ondokoa adierazten dute:

- Eskubide zibil eta politikoen defentsan, horrelako egoerak atzerapausu nabarmenak

dira gure herrian. Are gehiago egungo testuinguru politikoan. Eskubide guztiak

pertsona guztientzat. Makroepaiketa politikoekin amaitzeko eskatzen dugu.

- Egun bizi dugun egoera politiko berrian horrelako gertaerek lekurik ez dutela adierazi

nahi dugu, eta gure salaketa irmoa mahaigaineratu. Hala nola, bake iraunkor eta justu

bat eraikitzeko uneotan, horrelako egoerak eman ez daitezen lan egingo dugula

nabarmentzen dugu Lekeitioko Udaletik.”

Ondoren, Andoni Seijo testua bera komentatzera pasatu da. Berak esan duenez, testua adostu bazen ere, ez zen adostu erabakiari zelako hedapena emango zaion: web orria, sare sozialak,…

Alkateak agertu du ohiko den eran egingo dela. Bozketa: 35/02 Auziaren sententziari buruzko mozioa bozkatuz,

honelako emaitza izan du: ……. 13 …. baietz (7 EAJ + 6 EH Bildu). ……. 0 …. ezetz. ……. 0 …. hutsik.

Alkateak galdetu du ea inork ezer gehiago esateko duen.

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 15

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

Edriga Aranburuk bi galdera dituela agertu du: bata da ea komunikazio arduradunik dagoen. Eta alkateak erantzun dio oraingoz ezetz eta beraiek ari direla komunikazio lanak egiten. Eta bestea, Oierri zuzendua, honakoa: badakitela aurreko agintaldian abokatu lez aritu zela udaletxean auziren batean eta galdetu dio ea bateraezintasunik ez duen.

Koldok erantzun dio aztertu dela gaia eta ez dagoela horrelakorik. Egia da, esan du, Lekeition zuen kasu bat utzi egin behar izan duela, baina ez dagoela orain arazorik.

Oierrek ere erantzun dio; eta egia dela esan dio udaletxean kasu baten aritu izan dela abokatu lez lanean. Baina kasu hori utzi egin du eta ez dago, beraz, bateraezintasunik.

Komunikazioa dela eta, alkateak gaineratu du Uzuri joan egin dela eta zer edo zer pentsatu beharko dela, herritarrak ohitu egin baitira komunikazio arduradun bat egotera eta eurak zuzenean betetzen ari direla haren lana, ahal duten bezala. Argi dute zer edo zer egin beharra dagoela hainbat ekitaldi antolatzen direlako: Kale Antzerkia, Zinema Bilera, Sanantolinak,…

Xabierrek gehitu du Parte-hartze Ordenantzan ere komunikazioari garrantzi handia ematen zaiola.

Ondoren, mozioaren zabalkundea dela eta Ainhoa Lopezek agertu du badagoela prentsara bidaltzeko zerrenda bat. Eta alkateak eskertu egin dio laguntza.

Ondoren, Miren Tere Aboitizek hartu du hitza, eta Santa Katalina eta San Juan bitarteko bideari buruz honelako galderak egin ditu: ea zelan dagoen Costas eta udalaren arteko harremana, zelan URAkoekin, nola doan desjabetzearen kontua, ea Itsasertz Mugarteak onartu dituen Bilduk bere sasoian egindako ekarpenak, palmera inguruko zeharbidea, Santa Katalinako losa, e.a…

Alkateak esan dio berak ezin izango dituela galdera guztiei erantzun. Bai batzuei, ordea; eta idazkariari eskatuko dio gainerakoei erantzutea. Berak esan duenez, Costasekoak herenegun etorri ziren, lehenago ezin izan baitzuten, haien burua oporretan zegoen-eta. Ibilbideari buruz, esan du, obrak hasita egon arren, proiektuari buruzko informazio gutxi egon da udalean. Aurreko agintaldiko azken batzarrean onartu zen hitzarmena oraindik ez da sinatu. Bera, alkatea, obran bertan egon da obrako arkitekto eta aparejadorearekin lanak zelan doazen ikusten. URA dela eta, esan du, tirabirak daude Costas eta URAren artean. Uztailaren 17an batzarra dugu Lekeition guztiekin. URAk orain arte ez du proiektuaren informaziorik izan eta zalantzan jarri du aktuazio guztia informazio ezagatik. Saiatuko gara, esan du, bitartekari lanak egiten, harremanak hobetzen, lanak nahiko aurreratuta daude eta. Desjabetzeari buruz, esan du, oraindik ez zaie notifikaziorik helarazi desjabetuko diren lurren jabeei harik eta proiektua udaletxean izan arte. Herritarrekin egoteko asmoa dago behar diren azalpenak emateko. Edozelan ere, hori guztia idazkariak hobeto azalduko du, eta idazkariari eman dio hitza. Halere, gaineratu du, Bilduk egindako ekarpenak direla-eta martitzeneko batzarrean ez ginen zehetasun horietara heldu.

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 16

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

Idazkariak agertu du orain arte hiru planu daudela, hiru zati bereiztu behar baitira. Horiez gainera, aktuazioak ukitzen dituen terrenoak zehazteko planoa, eta zerrenda bat. Baita sekzio batzuk, hesiak, … Hau guztia gutxi da herritarrei erakusteko. Halere, prest ditugu dagoeneko jakinarazpenak. Interesatuei bi akorduren berri emango zaie: desjabetzeari buruzkoa bata, eta bestea, proiektuaren onarpenari buruzkoa. Egun herritarrei deitzen ari gara haiekin gelditzeko, azalpenak emateko eta proiektua ikusteko. Egindako ekarpenak direla eta, idazkariak agertu du oraindik ez duela proiektua aztertu. Edozelan ere, esan du, orain aztergai dago proiektua; eta lehen esan bezala, onargarri izan litezkeen edozein aldaketa egin ahal litzaioke proiektuari. Hori puntu garrantzitsu bat zen proiektua onartzeko, baita proiektuari eranskin bat sartzea ere, non administrazio bakoitzak jarri behar duen diru-kopurua zehaztuko den. Aurrekontua, dena dela, proiektuan agertzen da. Jakinerazpenei buruz, esan behar da, iragarkiak buletin desberdinetara bidali behar direla, BOE barne. Oraindik ez dugunez bidali, beste zailtasun bat dugu. Notifikazio guztiak egin ezean baliteke beharrezkoa izatea Ministerio Fiskalekin harremanetan jarri beharra. Amaitzeko, esan du, Madrileko zuzendaria aldatu egin dute; eta hitzarmena derrigorrezkoa dugu, gure kargupeko obrak TRAGSAri enkargatzeko.

Segidan, Xabier Arratek Abaroa jauregiaren inguruan hauxe agertu du: orain dela hiru aste hasiera eman zitzaion izendapena emateko espedienteari eta horren bidez diru-laguntzak eskatzeko aukera zegoela esan ziguten Eusko Jaurlaritzan eta honelako sasoian zabaltzen dela deialdia.

Idazkariak erantzun dio ez dela oraindik argitaratu diru-laguntzetarako deialdirik. Beste alde batetik, esan du, udala bihar batzartu behar da, inbertsioetarako zenbat diru dagoen zehazten joateko.

Xabierrek agertu du, diru-laguntzak egon ala ez, eraikin horren egoera ikusita adostuta zegoela lanak egitea.

Koldok erantzun dio Ondaretik ez dela informaziorik heldu. Badakigu, esan du, teilatua txarto dagoela, termitak ere badaude. Eta lehentasuna horrek du. Udal aurrekontuetan 200 mila € daude jarrita eta proiektuak 220 mila aurreikusten du. Daukagun arazoa, baina, hauxe da: udal aurrekontuetan agertzen diren diru-sarrerak ez direla errealak, garajeak ez baitira saldu. Beraz, inbertsio batzuk ezin izango dira egin, 300 mila €-ko desfasea baitago. Beharbada, lanak bi zatitan egin beharko dira. Abaroaren kontura, jarraitu du esaten, herritar batzuk Abaroa Piztu taldeko ordezkari modura etorri ziren udaletxera guarda-etxearen eraikina topagune bezala darabiltela agertuz, batzarrak-eta egiteko. Ondare kalifikazioaren eremua Abaroa jauregiarena baino handiagoa da, jauregia ez ezik, Aita Pieleko ermita ere hartzen baitu, baita guarda-etxea ere. Beraz, guarda-etxearen eraikina kalifikazio horren eraginpean dago eta hori kontutan izan behar dugu. Ordezkari horren esanetan, eraikina beraiek baino ez darabilte, talde lez eratzen ari dira eta udalarekin hitzarmen bat izenpetzea gustatuko litzaieke, erabilera arautzeko. Alkatearen esanetan eraikinaren egoera ondo aztertu behar da. Lorategia ere eskatu dute zinea emateko, D.J. bat dator abuztuaren 2an, e.a… Hori guztia, esan du alkateak, ikusi beharko da.

LEKEITIOKO UDALA Idazkaritza

150702 17

Lekeitioko Udala – Gamarra kalea 1 – 48280 LEKEITIO (Bizkaia) IFK/CIF: P4806700CTlf.- 946034100- Fax 946034125 www.lekeitio.com

Xabier Arratek agertu du berak asanbladan parte hartzen duela eta argi dutela ekimen publikorik egiteko ezin dela erabili, eta bestelakorik egiteko proposamenak jaso dituztenean, talde antolatzaileak aldez aurretik onartuta dauden irizpideak (ziurtasun aldetik gehienbat) onartu behar dituztela batzarra edo bertan egiteko. Eta besterik ez dagoela, batzarra arratsaldeko 20:15ean amaitu da.

O. E.

Koldo Goitia Markuerkiaga Jone Goitia Goienetxea Lekeitioko Udaleko alkatea Lekeitioko Udaleko idazkaria