Lehenengo pausuak genero-ikuspegia tokiko Agenda 21 prozesuetan txertatzeko

of 66/66
lehenengo pausuak genero-ikuspegia tokiko agenda 21 prozesuetan txertatzeko Jarraibide metodologikoak 9 9. zkia. 2009ko otsaila
  • date post

    09-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    233
  • download

    3

Embed Size (px)

description

lehenengo pausuak genero-ikuspegia tokiko agenda 21 prozesuetan txertatzeko Jarraibide metodologikoak 9. zkia. 2009ko otsaila

Transcript of Lehenengo pausuak genero-ikuspegia tokiko Agenda 21 prozesuetan txertatzeko

  • lehenengo pausuak genero-ikuspegia

    tokiko agenda 21 prozesuetan txertatzeko

    Jarraibide metodologikoak

    9

    9. zkia. 2009ko otsaila

  • Udalsarea 21eko lan-koadernoen bildUmaren aUrkibidea:

    1. zenbakia. 2006ko urria EAE-ko Tokiko Agenda 21 prozesuak aztertzea. Oztopoak eta estrategia arrakastatsuak identifikatzea aurrerapauso gehien eman dituzten udalerrietan kudea ditzaten.

    2. zenbakia. 2006ko urria Oztopo eta estrategiak ekintza-planak abiarazteko. 21 Bulegoak: ereduak formulatzea.

    3. zenbakia. 2007ko iraila Natur inguruneko udal-eskumenei buruzko gida.

    4. zenbakia. 2008ko urtarrila Iraunkortasunaren eta Tokiko Agenda 21en dimentsio soziala. Tokiko Agenda 21etan alderdi sozialak sartzeko irizpideak.

    5. zenbakia. 2008ko urtarrila Klima-aldaketa. Udaleko CO2e-emisio baliokideen kalkulua. Tresnari buruzko erabiltzaile-eskuliburua.

    6. zenbakia. 2008ko urtarrila Sailkatutako jardueren erregularizazioa. Laguntza tresnak. (1. zatia)

    7. zenbakia. 2008ko urtarrila Sailkatutako jardueren erregularizazioa. Laguntza tresnak. (2. zatia)

    8. zenbakia. 2009ko otsaila Klima-aldaketaren aurkako tokiko estrategiak martxan jartzeko gida.

    9. zenbakia. 2009ko otsaila Lehenengo pausuak genero-ikuspegia Tokiko Agenda 21 prozesuetan txertatzeko. Jarraibide metodologikoak.

    arGiTaraldia:1.a, 2009ko otsaila iHobe, ingurumen Jarduketarako sozietate PublikoaUrkixo Zumarkalea, 36-6.a. 48011 BilbaoTel.: 94 423 07 43 Faxa: 94 423 59 00www.ihobe.net

    arGiTaraTzailea:IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

    diseinUa eTa diaGramazioa:Canaldirecto

    iTzUlPena: Elhuyar

    leGe GordailUa:XXXXXXXX

    idazle Taldea: EKITALdE 9: GENErO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENdA 21EAN

    Zornotzako UdalaAreatzako UdalaBediako UdalaBilboko Udaladonostiako Udaladurangoko UdalaElorrioko UdalaIgorreko UdalaLemoizko UdalaMaruri-Jatabeko UdalaTxorierriko MankomunitateaZallako UdalaZarauzko UdalaErandioko BehargintzaUribe Kostako MankomunitateaEUdEL, Berdinsarea IHOBE, Udalsarea 21eko Idazkaritza TeknikoaMinuartia EneaFarapi

    ESKUBIdE GUZTIAK ErrESErBATUTA. debekatuta dago publikazio hau erreproduzitzea, informazioa berreskuratzeko sistemetan gordetzea eta publikazio honen zati bat transmititzea, erabilitako bitartekoa edozein dela ere (elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabazioa, etab.), jabetza intelektualaren eskubideen titularraren eta editorearen idatzizko baimenik gabe.

    Udalsarea 21eko idazkaritza Teknikoa

    www.udalsarea21.net

  • 9. zkia. 2009ko otsaila

    lehenengo pausuak genero-ikuspegia

    tokiko agenda 21 prozesuetan txertatzeko

    Jarraibide metodologikoak

    9 www.udalsarea21.net

  • aurKIBIDEA

    01. SARRERA1.1. Dokumentuaren aurkezpena1.2. Metodologia

    02. GENERO IKUSPEGIAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN TESTUINGURUA2.1. Termino-glosarioa2.2. Iraunkortasuna genero-ikuspegitik aztertzearen ondorioak2.3. Testuinguru arauemailea

    03. TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO METODOLOGIAREN ZEHAZTEA ETA EZAUGARRIEN FINKATZEA

    3.1. Metodologia garatu aurreko ondorioak3.2. Tokiko Agenda 21 prozesuan genero-ikuspegia faseka sartzeko hasierako oharrak3.3. Tokiko Agenda 21eko ekintza-planetan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak3.4. Tokiko iraunkortasunaren adierazleak genero-ikuspegitik interpretatzeko

    irizpideak

    04. EKINTZA ZEHATZETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO AUKERA DUTEN TOKIKO AGENDA 21EKO GAI-EREMUAK

    4.1. Gai-eremuak4.2. Lan-lerroak, lehentasunezko gai-eremuen arabera4.3. Tokiko Agenda 21en ekintza-lanetan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak,

    gai-alorka

    i. eranskina. SAIAKUNTZEN EMAITZAK ETA ONDORIOAK1.1. Tokiko Agenda 21en genero-ikuspegia txertatzeko egindako saiakuntzen

    aurkezpena1.2. Tokiko agenda 21 prozesuetan genero-ikuspegia txertatzeko metodologia-

    saiakuntzaren emaitzak eta ondorioak1.3. Ekitalde-ko saiakuntza-fitxa deskribatzaileak

    ii. eranskina. GAIEN ARAbERAKO ESPERIENTZIA PRAKTIKOAK

    05. orrialdea04

    04

    06. orrialdea 06 0912

    15. orrialdea

    15 171820

    18. orrialdea

    28 2829

    47. orrialdea47

    47

    52

    61. orrialdea

  • 1.1. DOKUMENTUAREN AURKEZPENA

    Ekitalde 9: Genero-ikuspegia Tokiko Agenda 21ean lan-taldean 2007ko maiatzetik 2008ko maiatzera egindako lanaren emaitzak dituzue dokumentu honetan.

    EAE-ko udalerrietako Tokiko Agenda 21 prozesuetan genero-ikuspegia txertatzea da helburu orokorra, Agen-da 21eko 24. kapituluaren, Aalborgeko Konpromisoen eta EAEko berdintasun-politiken arabera.

    Helburu zehatz hauekin egituratu eta planteatu da lana:

    Iraunkortasun kontzeptua genero ikuspegitik azter- tzea: generoaren eta iraunkortasunaren arteko lotura nabarmentzea ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-alorretan.

    Tokiko Agenda 21en diseinu- eta gauzatze-faseetan (diagnostikoa egitetik tokiko Ekintza-Planak idaztera, Tokiko Iraunkortasun Adierazleak definitzera, Ekintza- Planak kudeatzera, gauzatzera, ebaluatzera eta berrikustera bitarte) genero-ikuspegia txertatzeko metodologia bat lantzea eta prozesu osoan herrita-rrek parte hartzeko behar diren mekanismoak azpi-marratzea.

    Udaletako berdintasun-planekiko koordinazioa ber-matzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 legean eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana. VIII Legealdirako Jarraibi-deak dokumentuan ezarritakoarekin bat.

    Tokiko Ekintza-Planetako ekintza zehatzetan mugikortasunari eta hiri-diseinuari, zerbitzuei

    eta segurtasunari eta abarri dagozkienetan, genero-ikuspegia txertatzeko irizpideak zehaztea.

    Horren guztiaren esperientziak identifikatzea, ebaluatzea eta partekatzea.

    1.2. METODOLOGIA

    Taldearen jarduerak eginkizun hauen bidez antola- tu dira:

    1. Ekitaldeko kideen hasierako hausnarketa. Oinarrizko dokumentazioa biltzea eta lantzea. Iraunkortasunaren kontzeptua genero-ikuspegitik

    lantzeko hausnarketa-tailerra.

    2. Tokiko Agenda 21ean genero-ikuspegia txertatzeko hastapenezko egokitze eta garatze metodologikoa. Lan-materialen eraketa. Taldearen lan-saioa egokitze eta garatze metodolo-

    gikorako. Tokiko Agenda 21ean genero ikuspegia txertatze-

    ko hasierako jarraibideak laneko dokumentuaren prestakuntza.

    3. Ekitaldeko kide diren udalerrietan hasierako metodologiaren saiakuntza. Lan-materialen lanketa. Ekitaldeko kide diren udalerrietan hasierako

    metodologia abian jartzeko laguntza ematea eta jarraipena egitea (gidaritza).

    4 :::::::

    SARRERA01.

  • 4. Emaitzak eztabaidatzea eta metodologia optimizatzea. Emaitzak eztabaidatzeko eta hasierako meto-

    dologian egin beharreko hobekuntzak identifi- katzeko lan-saioa

    Tokiko Agenda 21ean genero-ikuspegia txerta-tzeko jarraibide metodologikoak dokumentu-proposamena lantzea.

    EAEko, estatu espainiarreko eta nazioarteko esperientzia praktikoen bilketa.

    Azken dokumentuaren eztabaida eta materialen prestaketa.

    5. Emaitzen lanketa eta aurkezpena. Dokumentua prestatzea. Emaitzak aurkezteko euskarriak prestatzea. Emaitzen aurkezpena Udalsarea 21en.

    Hona eginkizunak gauzatzeko egutegia (alde batera utzi dira helburuen eta taldearen zereginen zehazte-fasea eta 12 hilabeteetan egin beharreko talde-bilerak).

    Bestalde, koaderno honetako lehen Eranskinean, abian jartzeak eta emaitza esanguratsuenak jaso ditugu.

    1.1. irudia. Ekitaldearen lan-egutegia

    EGINKIZUNAK

    1. Ekitaldeko kideen hasierako hausnarketa1.1. Oinarrizko dokumentazioa biltzea eta lantzea1.2. Iraunkortasunaren kontzeptua genero-ikuspegitik

    lantzeko hausnarketa-tailerra

    2. Tokiko Agenda 21ean genero-ikuspegia txertatzeko hastapenezko egokitze eta garatze metodologikoa

    2.1. Lan-materialen lanketa2.2. Taldearen lan-saioa egokitze eta garatze metodologikorako

    2.3. Tokiko Agenda 21ean genero ikuspegia txertatzeko hasierako jarraibideak laneko dokumentuaren prestakuntza

    3. Ekitaldeko kide diren udalerrietan hasierako metodologiaren saiakuntza

    3.1. Lan-materialen lanketa3.2. Ekitaldeko kide diren udalerrietan hasierako metodologia

    abian jartzeko laguntza ematea eta jarraipena egitea (gidaritza)

    4. Emaitzak eztabaidatzea eta metodologia optimizatzea

    4.1. Emaitzak eztabaidatzeko eta hasierako metodologian egin beharreko hobekuntzak identifikatzeko lan-saioa

    4.2. Tokiko Agenda 21ean genero-ikuspegia txertatzeko jarraibide metodologikoak dokumentu-proposamena lantzea

    4.3. EAEko, estatu espainiarreko eta nazioarteko esperientzia praktikoen bilketa

    4.4. Azken dokumentuaren eztabaida eta materialen prestaketa

    5. Emaitzen lanketa eta aurkezpena

    5.1. Dokumentua prestatzea5.2. Emaitzak aurkezteko euskarriak prestatzea

    5.3. Emaitzen aurkezpena Udalsarea 21en

    EGUTEGIAM

    aiat

    za

    Ekai

    na

    Uzt

    aila

    Abuz

    tua

    Iraila

    Urr

    ia

    Azar

    oa

    Aben

    dua

    Urt

    arril

    a

    Ots

    aila

    Mar

    txoa

    Apiri

    la

    Mai

    atza

    ::::::: 5

  • :::::::

    GENERO IKUSPEGIAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN TESTUINGURUA

    02.

    2.1. TERMINO-GLOSARIOA

    Erabilitako terminologiak zaildu egiten ditu hemen lan-dutako gaiak; izan ere, gaia ondo ezagutzen ez dutenen-tzat teknikoegiak diren hitzak erabiltzen dira batzuetan. Hala, material hau erabiltzean lanaren zati hau kontuan hartzera animatzen ditugu irakurleak, bai materiala ulertzen laguntzeko, bai materialari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

    AhalduntzeaGenero-ikuspegiaren kontzeptu nagusia. Emakumeen posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzea barne hartzen du. Sexuen arteko botere-harremanak gutxitzea edo deuseztatzea du helburu. Nabarmendu behar da boterea terminoa ez dela erabiltzen manu- edo ezarpen-zentzuarekin, zerbaitetarako ahaltasun-zentzuarekin baizik, hau da, harreman sozial batzuetan edo guztietan eragina, boterea eta lidergoa izateko, norberaren gaitasunak eta trebeziak aintzatestea eta aintzatespen horren arabera jokatzea.

    Norbere bizitzaren kontrola eskuratzeko emakumezkoek zein gizonezkoek daramaten prozesua da: beren agenda ezartzen dute, gaitasunak eskuratzen dituzte (edo dituz-ten gaitasunengatik eta ezaguerengatik aintzat hartzen dituzte), autoestimua areagotzen dute, arazoei irtenbi-deak ematen dizkiete, eta autogestioa garatzen dute. Prozesua eta emaitza da, aldi berean.

    Bizitzan hautaketa estrategikoak egiteko gaitasun gehiago izatea da, gaitasun hori mugatua egon ohi zen eta egon ohi den testuinguruetan.

    AndrozentrismoaGizonezkoei dagozkien berezkotasunak eta ezauga-rriak unibertsoaren ardatz, munduaren azterketa- eta analisi-parametro eta giza espeziearen esperientzia unibertsaltzat hartzen dituen ustea. Gizateria eta giza-semea nahasten ditu. Sexismo-era espezifiko bat da. Emakumeak ezkutatzea eta definiziorik eza ditu ezauga-rri nagusiak.

    Aukera-berdintasunaEsku-hartze batean edo ematen diren zerbitzuetan parte hartzeko aukera-berdintasuna. Bizitza sozialean, eko-nomikoan eta politikoan aurrera egiteko emakumeek eta gizonek aukera berdintsuak izan ditzaten jokaleku orekatua sortzea da helburua.

    baliabideakBaliabideak bitartekoak eta ondasunak dira, eta hor sartzen dira bitarteko eta ondasun ekonomikoak (fami-liaren diru-sarrerak), produktiboak (lurra, ekipoak, tresnak, lana, kreditua), politikoak (lidergo-gaitasunak, informazioa eta antolakuntza) eta denborazkoak.

    Ekintza positiboa Talde sozial, etniko edo minoritario bati, edo bidegabe-keria sozialengatik baztertua izan den talde bati zenbait baliabide, zerbitzu edo ondasun eman edo banatzeko lehentasunezko tratua ematen dioten politikak ezartzea xede duen ekintzari deitzen zaio ekintza positibo, eta gizarteko sektore ahulenen bizi-kalitatea hobetzeko eta iraganean jasandako bazterkeria edo kalteak ordaintze-ko aplikatzen da.

  • ::::::: 7

    Lehentasunezko tratuaren eta xede horiek erdiestera espresuki eta positiboki zuzendutako hautapen-meka-nismoen bidez, baztertutako talde horien ordezkaritza areagotzea da, hortaz, asmoa. Hala, hautapen partzia-la egiten da, bereizkeria eragiten duten ezaugarrietan oinarritua, preseski. Konpentsazio-mekanismo gisa erabiltzen da, hain zuzen ere, oztopo gehiago gainditu behar dituztelako talde horiek, ez baitaude beste batzuen abiapuntu berean. Aukera gehiagoko beste talde batzuen kondizio beretan baliabideak eskura- tzeko aukera eman nahi zaie, beraz, ekintza positiboa- ren bidez.

    EkofeminismoaMugimendu feministak eta mugimendu ekologistak helburu erkideak (eskubide berdinak, hierarkiak deuseztatzea...) izatea eta beste aukera teoriko eta praktiko batzuk elkarrekin jorratzea lehenago egin izan den bezala proposatzen duen korronte feminista.

    Emakumea GarapeneanEmakumeen ekarpena ikusezin bilakatu zela eta horregatik garapeneko ekimen askok porrot egin zuela jabetzearen ondorioz sortu ziren Emakumea Garape-nean (EG) ikuspuntutik gauzatutako proiektuak. Garape-nerako lankidetzan eta garapen-ekimenetan emakumea parte hartzaile eta onuradun gisa sartzeko garatu ziren Emakumea Garapenean proiektuak.

    Eremu publikoa/eremu pribatuaProdukzioaren eremua (saripeko lanarekin lotutakoa) eta ugalketarena (ugalketarekin eta familia-unitatearen mantentzearekin lotutakoa), politikoa eta pertsonala, soziala eta barru-barrukoa, publikoa (kalea, hiria, herria, erakundeak) eta pribatua (etxea) bereizteko erabiltzen da dikotomia hori. Dikotomia hori, batzuetan, ez da mugatzen erraza, bi eremuak elkarri lotuta baitaude beti. Kontzeptua interesgarria da errealitatea aztertzen laguntzen digun neurrian; dena den, horrek ez du esan nahi gure bizitzan banaketa hori erabatekoa denik, hala dirudien arren.

    Etxeko lanakEtxeko ekoizpena eta mendekotasunen bat duten per- tsonen zaintza eta/edo laguntza barne hartzen ditu.

    Etxeko produkzioaren kontu sateliteakEtxean egindako lanei eta etxeko kideen kontsumorako ekoizten diren ondasunei eta zerbitzuei buruzko infor-mazioa biltzea eta jarduera hori zenbatestea ahalbide- tzen duen mekanismoa.

    FeminismoaHarreman sozial historikoak, lehengoak eta oraingoak, bete-betean gaitzesten dituzten eta esperientzia femeni-notik sortuak diren teoria sozialen eta praktika politikoen multzoa. Feminismoek emakumearen eta gizonaren arteko desberdintasun soziala kritikatzen dute, oro har, eta emakumeen eskubideak sustatzea eta sexu-genero sistema gaitzestea aldarrikatzen dute. Teoria feministek zalantzan jartzen dute sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, politiko eta ekonomikoaren arteko erla-zioa. Hainbat korronte dago eta, hortaz, feminismoez aritu behar dugu, hau da, pluralean, eta ez singularrean.

    Genero Premia PraktikoakGenero Premia Praktikoak (GPP-ak) emakumezkoek identifikatzen dituzte, sozialki definitutako beren role-tatik abiatuta eta hurbileko baldintza materialei eran-tzuteko. GPPak bizimoduaren gabeziekin lotu ohi dira; esaterako, hezkuntza, osasun edo lanerako sarbidea. Arreta premia mota horietan jartzeak ez du zalantzan jartzen ez sexuaren araberako lan-banaketa, ez mende-kotasunezko posizio soziala.

    GeneroaSozialki eraikiak diren eta gizarteak sexu bati eta bes-teari modu berezituan esleitzen dizkien rol-, harreman-, pertsonalitatearen ezaugarri, jarrera, jokabide, balio-, botere erlatibo eta eraginen sorta da generoa. Sexu bio-logikoa ezaugarri genetikoek eta anatomikoek zehazten dute; generoa, ostera, nortasun eskuratua eta ikasia da, eta asko aldatzen da kultura baten barruan eta kultura batetik bestera. Generoa erlazionala da, ez baitagokie soilik emakumezkoei edo gizonezkoei, bien arteko harremanei baizik.

    Generoa eta garapenaEmakumea Garapenean (EG) proiektuak emakumeen estatus sozialean aldaketa iraunkorrak eragiteko gai ez zirela eta, horri erantzuteko, Generoa Garapenean (GG) ikusmoldea sortu zen. Emakumeek eta gizonek proiek-tuetan eta jardueretan parte hartzeko eta bitartekoak baliatzeko eta kontrolatzeko duten modu berezitua zehazten duten alderdi sozialetan, ekonomikoetan, politikoetan eta kulturaletan oinarritzen da EG ikuspe-gia. Emakumezkoak talde gisara hartu eta arreta hor jarri ordez, gizonezkoen eta emakumezkoen artean sozialki ezarritako harremanetan jartzen du arreta ikuspegi horrek.

    Generoa kontuan hartzen duen aurrekontuaAurrekontuak gizonengan eta emakumeengan duen eragin berezitua aztertzen da generoa kontuan hartzen

  • 8 :::::::

    02. GENERO IKUSPEGIAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN TESTUINGURUA

    02 duen aurrekontuaren bidez. Generoa kontuan hartzen duen aurrekontua ez da gizonezkoak eta emakumez- koak elkarrengandik bereizita jasotzen dituen aurrekon-tu bat. Politika, plan eta programa nazional guztietan genero kontuak zeharka txertatzea du helburu nagusia.

    Generoaren araberako azterketaProgramek, proiektuek, politikek eta legeek gizonengan eta emakumeengan duten eragin berezitua ikusteko modu sistematiko bat da generoaren araberako azter-keta. Sexuen arabera banandutako datuen eta barne hartutako biztanleriari dagokion generoarekin lotutako informazioaren bilketarekin hasten da prozesu hori.

    Banakako eta taldeko interesen eraginez gizartean eza-rrita dauden rolak, harremanak eta prozesuak aldatzeko gizonezkoek eta emakumezkoek, eragile sozial gisara, dituzten esku-hartze anizkunak ere barne har ditzake generoaren araberako azterketak.

    Generoaren Premia Estrategikoak edo Interes EstrategikoakGenero Interes Estrategikoak (GIEak) emakumezkoek identifikatzen dituzte, mendekotasunezko posizio sozialetik abiatuta. Interes horiek desafioa planteatzen diete sexuen araberako lan-banaketari, botereari eta kontrolari, hala nola ohiko parametroen arabera defini-tutako rolei eta arauei. GIEak testuinguruaren arabera aldatzen dira, eta zenbait gai uki ditzakete; esate bate-rako, legezko eskubideak, familia barruko indarkeria, soldata-berdintasuna eta emakumeak bere gorputzaren kontrola izatea.

    Genero-berdintasunaEstereotipoen, genero-rol hertsien, eredu hegemo-nikoen edo aurreiritzien mugetatik at, gizaki orok, emakume zein gizon, bere gaitasun pertsonalak gara- tzeko eta hautatzeko askatasuna duela da genero- berdintasunaren abiapuntua. Gizonezkoen eta emaku-mezkoen jokamolde, jomuga eta behar espezifikoak aintzat hartu direla eta modu berean baloratu eta susta-tu direla esan nahi du genero-berdintasunak. Ez du esan nahi gizona eta emakumea gauza bera izatera iritsi behar dutenik, baizik eta haien eskubideek, erantzuki-zunek eta aukerek ez dutela gizon edo emakume jaio izanaren mende egon behar.

    Genero-ekitateaBakoitzak dituen beharren arabera, emakumezkoei eta gizonezkoei tratu zuzena ematea da genero-ekitatea. Kontzeptu hori abiapuntu hartuta, tratuak berdinak izan daitezke edo ezberdinak, baina betiere parekoak eskubideei, onurei, betebeharrei eta aukerei dagokie-nez. Garapen-lanaren testuinguruan, adibidez, genero-

    ekitatearen jomuga batek emakumezkoek jasan izan dituzten desabantailak konpentsatzeko neurriak barne hartzen ditu.

    Genero-zeharkakotasunaGenero-zeharkakotasuna deritzon politikan berdinta-suna sustatzeko ahaleginak ez dira mugatzen emaku-meen aldeko neurri espezifikoak hartzera, eta ekintza eta politika orokor guztiak esplizituki mobilizatzen dira berdintasuna erdieste aldera.

    Edozein alor edo mailatan bultzatzen den edozein ekimenek legeak, programak eta politikak barne hartuta gizonen eta emakumeen bizitzetan izango duen eragin berezituaren diagnostikoa egiten du gene-ro-ikuspegia txertatzeko prozesuak/zeharkakotasunak. Eremu politiko, ekonomiko eta sozial guztietan, poli-tikak eta programak diseinatzeko, gauzatzeko, haien segimendua egiteko eta ebaluatzeko prozesuan emaku-meen eta gizonen interesak, kezkak eta esperientziak aintzat hartzeko estrategia bat da, gizonen eta emaku-meen arteko desberdintasunak errepikatu eta betikotu ez daitezen.

    Giza garapenaPertsonen aukerak areagotzeko prozesua da giza gara-pena. Aukera horietatik, garrantzitsuenak hauek dira: bizitza luze eta osasuntsua, hezkuntza eta bizimodu egokia izateko behar diren baliabideak eskura izatea. Askatasun politikoa, giza eskubideen bermea eta nor-berekiko errespetua dira beste aukera batzuk (Nazio Batuen Garapen Programa, 1990).

    Mainstreaming-aEmakumeak garapenaren korronte nagusian txer-tatzea helburu duen ikuspegi politikoa (metodologia, azterketa, politika eta plangintza guztietan genero-ikuspegitik eragin beharra aintzat hartzea). Emakumeen posizio soziala eta ekonomikoa hobetzea da berehalako helburua. Ikus Zeharkakotasuna.

    ParekotasunaSexuen arteko desberdintasunak direla medio emaku-meei eta gizonei tratu berdina edo parekoa ematea desegokia dela irizten dion planteamendua. Trataera ezberdinaren beharra azpimarratzen du, baina baldintza berekin.

    Parte hartzeko garapenaEragile esanguratsuen arteko elkarrizketan oinarritutako aliantzak eraikitzea lehenesten duen garapena da. Agenda guztien artean, eta bilatzen diren, onartzen diren eta begirunea zaien askotariko ikuspegi lokalak

  • ::::::: 9

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    eta ezaguerak aintzat hartuta, ezartzea da prozesua- ren helburua. Parte hartzeko garapena negoziazio- prozesuan oinarritzen da, eta kanpo-eragileek definitu-tako agenda programatikoak ezartzea saihesten du.

    SexuaGizakia gizon edo emakume gisara definitzen duten ezaugarri biologikoak. Ezaugarri biologikoen multzoak ez dira elkarren baztertzaile, horietako asko parteka-tuak baitira. Zenbait pertsonarengan ez dira argi bereiz-ten, baina ezaugarri horiek gizakiak bi taldetan banatu ohi dituzte: emakumeak eta gizonak.

    Sexuaren arabera banandutako datuakSexua oinarritzat hartuta bereizitako informazioaren bilketa. Adibidez: zenbait emakume- eta gizon-talderen rol sozio-ekonomikoei buruzko datuak.

    Sexuen arabera berezitutako inpaktuaEmakumeen eta gizonen bizitzan eragin berezitua duten jardueren emaitzak.

    Sexu-genero sistemaGizarte bakoitzak sexu biologikoaren (gizakiak eme edo ar jaiotzen dira) jazoeraz egiten duen interpretazioa da sexu-genero sistema, eta sexu bakoitzarentzat bereizi-tako uste, balio, ohitura, arau, praktika, aukera eta por-taera sozialen multzoa justifikatzeko eta legitimatzeko balio du. Antolaketa sozialeko printzipio bat delako du horrelako garrantzia sistemak.

    Ugaltze-ekonomiaOrdaintzen ez diren eta finantzarioak ez diren jardueren multzoa, nagusiki emakumeek egin ohi dituztenak, etxean eta komunitatean.

    Ugaltze-lanakFamilia-unitatearen (unitate horrek edozein forma duela ere) ugaltzearekin, ongizatearekin eta mantenuarekin loturiko eginkizun guztiak sartzen dira ugaltze-lanetan. Giza ugalketarekin eta hazkuntzarekin hertsiki lotu-takoez gain, familia-unitateko kide guztien ongizaterako beharrezkoak diren mantenuarekin eta intendentziare-kin loturikoak ere ugaltze-lanak dira, etxean ala etxetik kanpo egin.

    Zeharkako bereizkeriaItxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo jarduera batek pertsona bati sexuagatik, arraza edo jatorri etnikoagatik, erlijio edo sinesmenengatik, minusbalio- tasunagatik, adinagatik edo orientazio sexualagatik eragozpen bat sortuz gero gertatzen da, non eta

    xedapen, irizpide edo praktika hori bidezko xede batek ez duen objektiboki justifikatzen.

    Zuzeneko bereizkeriaSexuagatik, arraza edo jatorri etnikoagatik, erlijio edo sinesmenengatik, minusbaliotasunagatik, adinagatik edo orientazio sexualagatik pertsona bati antzeko egoeran dagoen beste pertsona bati baino tratu okerra-goa emanez gero, zuzeneko bereizkeria dago.

    2.2. IRAUNKORTASUNA GENERO-IKUSPEGITIK AZTERTZEAREN ONDORIOAK

    Iraunkortasunerantz egiteko genero-ikuspegia txerta-tu beharraz arduratutako zenbait pertsonaren eskutik jaio zen Ekitalde hau. Hona behar horren arrazoiak: emakumeen ikuspegia eta bizipenak txertatzea gure gizarteetako populazioaren erdiaren errealitatea gehi-tzea delako, eta, ondorioz, diagnostikoak eta diseina daitezkeen ekintzak hobetzea dakarrelako. Ez da ahantzi behar, bestalde, emakumeei esleitu ohi zaien rolak haiek ohitura iraunkorragoak izatea dakarrela, oro har, eta emakumeen rolari esleitutako jokabideak edo ohiturak positibo bilakatzen, balioztatzen eta hedatzen lagun dezakeela horrek. Bestalde, Generoa-Iraunkortasuna erlazioa uztartzearen, bat eginaraztearen edo, gutxie-nez, erlazio horretaz hausnarketa egitearen beharra sumatzen da, berdintasunik gabe, iraunkortasunik ez dagoelako eta udal-eremuko bi lan-arlo oso antzekoak direlako.

    Generoaren ikuspegitik iraunkortasun kontzeptu bat adostea izan da Ekitalde honen helburuetako bat, ondorengo hedatze metodologikoan oinarri teoriko eta praktiko gisa baliagarri izan zedin. Horrelako eginkizun integratzaileari ekiteak bi politiken inguruko hausnarke-ta egitera behartzen gaitu, hots, iraunkortasunaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ingu-ruan hausnarketa egitera.

    Bi politikek dakarte gizartearen ikuspegi kritikoa eta eraldatzailea, eta ibilbide teoriko eta praktiko luzea egin duten gizarte-mugimendu banatatik, ekologismotik eta feminismotik, sortu dira biak. Haien arteko interakzioa urria, puntuala eta aldizkakoa izan bada ere, interko-nexio sendoa erdiesteko urratsak eman nahi ditu Ekital-de honek. Izan ere, partaideek beharrezko ikusi dute hori garapen iraunkorraren alorrean egiten den edozein esku-hartzek genero-ikuspegia izatea, eta alderantziz.

    Teoria ekologikoak eta feministak agerian jarritako ele- mentu komunen eta dibergenteen azterketa integratzai-

  • 10 :::::::

    02. GENERO IKUSPEGIAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN TESTUINGURUA

    02 leari ekiteko, Brundtland Txostenean (1987) jasotako garapen iraunkorraren kontzeptuari lotuko gatzaizkio, alegia, datozen belaunaldiek beren beharren asetzea arriskuan jarri gabe gaur egungo beharrak asetzen dituen garapena.

    Kontzeptu horren arabera, giza jarduerak iraunkorra izan behar du, bai ekonomia- eta gizarte-alorretan bai ingurunearen alorrean; hortaz, datozen belaunaldiez, bizitza-kalitateaz, gizaki guztiek ongizatea (hezkuntza, enplegua, errenta, osasuna eta abar) erdiesteko aukera-berdintasunaz kezkatu behar duen jardueraz ari gara. Eredu horrek aurreko hazkunde-erak albora utziko lituzke, hots, helburu ia bakartzat ekonomikoak eta materialak zituzten eta gizakiak baliabide naturalak erabateko doakotasunez eta ondoriorik gabe mende- ratzerik eta ustiatzerik izango zuen ustea oinarritzat zuten ereduak. Azken finean, iraunkortasunak natu- raren eta gizateriaren arteko harreman harmonikoa proposatzen du.

    Zenbait autore feminista haratago doaz eta, hausnarke-ta kritikoa eginez, diote orain arte gailendu den eredu ekonomikoak naturaren esplotazioaz gain emakumeen lanaren esplotazioa ere onartu duela. Duela urte gutxi arte emakumeen funtsezko eginkizuntzat jo izan den hori (ekoizpena eta ugalketa) doakotzat eta agorrezin-tzat ere hartu izan da. Orduan, lehen esandakoarekin bat, iraunkortasunak gizakien arteko harreman harmo-nikoa, eta, beraz, emakumezkoen eta gizonezkoen arte-koa, izan behar duela proposatzen du, eta, ondorioz, ezinezkoa da iraunkortasunaz hitz egitea ekitateaz ere hitz egiten ez bada.

    Ekonomiaren muga faltsuakEkonomia konbentzionalaz ekologismoak egiten duen kritikarekin bat etorri arren, feminismotik funtsezko ekarpena egiten zaio. Bizitza-eremuaren (pribatua) eta saripeko lanaren (publikoa) arteko banaketa hertsia zalantzan jartzean datza ekarpena.

    Alde horretatik, analisi feminista ekologismoa baino askoz haratago doa, ekoizpena/ugaltzea dikotomia eta beste dikotomia batzuk (besteak beste, publikoa/pribatua, ekonomikoa/ez-ekonomikoa eta merkatua/familia dikotomiak) zalantzan jartzen ditu eta. Ohiko ekonomiaz feminismoak egiten duen kritikaren ardatz nagusia batez ere emakumezkoek egiten duten lan ez-ordaindua da, eta nabarmentzen du lan-merkatuaren azterketa ekonomikoak ez duela kontuan hartu lan-indar sozialaren, pertsonen ekoizte-prozesuaren eta ugaltze-prozesuaren arteko lotura. Haien proposamenek lanari buruzko industriaurreko ideia berreskuratzen dute, nolabait, alegia, lana giza bizitza sortzeko eta birsor- tzeko praktika jarraitua dela, non bi eremuak, ekoizpe- narena eta ugalketarena, elkarloturik baitaude erabat eta, hortaz, biak batera hartu behar baitira aintzat.

    bizitza-kalitatea eta giza premiakEkologismoak eta feminismoak bat egiten duten beste gune bat da bizitza-kalitateari, giza garapenari eta giza-kiaren funtsezko premiei buruzko eztabaida. Bizitza-kalitateaz hitz egiteko, ongizatearen eta funtsezko giza premia batzuk asebetetzearen arteko lotura aztertu behar da. Teoria ekologistak zein feministak bat datoz ikuspegi neoliberala gainditu beharraz; izan ere, ikuspe-gi horretan bizitza-estandarrek irizpide ekonomiko edo monetarioari jarraitzen diote eta ondasun-saskia baino ez dira. Gizakiok funtsezkoak diren premia biolo-giko eta sozial batzuk ditugu, eta haien asebetetzearen oinarrian ingurune-baldintzak daude.

    Baina premia biologiko eta sozial horiez gain, premia emozionalak eta afektiboak asebetetzeko beharra planteatzen du pentsamolde feministak. Eta nagusiki emakumeek etxean egiten duten eta funtsezko giza premiak asetzearen oinarrian dagoen lan ez-ordain-du horretara garamatzate premia horiek berriro ere. Kuantifikatu ezin denez, Giza Garapenaren adierazleak finkatzeko orduan erakundeek esate baterako, Nazio Batuen Garapen Programak aintzat hartzen ez duten egoera dugu.

    Bizitza-kalitatearen eta giza premien definizio horren ondorioz ekologismoak kapitalismoaz egiten duen kritika zalantzan jartzen du feminismoak, hark ez duelako giza bizitzaren muina galdu izana planteatu ere egiten eta salatzen. Autore feminista batzuen arabera, gizateria prozesu naturalak simulatu edo kontrolatu behar dituen gestore ekologiko bilakatzeko arriskua du horrek. Hortaz, iraunkortasun ekologikoaren izenean, emakumeen gorputza erabiltzea onartzera iris gaitezke, populazioa kontrolatzeari buruzko eztabaidan agerian geratu den bezala.

    Jarduera ez-monetarioakDirutan zer ondasun zenbatetsi behar liratekeen, horra guztien artean izan beharreko beste eztabaida bat. Ekonomia ekologikoaren jarduera zein zaintza-ekonomia ez dira merkatu-ekonomiak. Biak ekonomia ez-mone-tarioak dira, haien jardueretako batzuk ez direlako ordaintzen edo merkatu-preziorik ez dutelako. Baina, gainera eta batez ere dirutan adierazi ezineko ekonomiak dira, haien esparru ekonomikoen barruan aintzat hartzen diren jarduera edo baliabide guztiei ezin zaielako merkatu-prezio bat ipini (Bosh, Carrasco eta Grau, 2005:353).

    Horrek ez du esan nahi, noski, kanpora uzten diren kostu batzuei (adibidez, poluzio-kostuei) merkatu-prezioak ezartzeko ahaleginik egiten ari ez denik, baina nahikoa lanarekin. Irizpide horiek eztabaidaga-rriak dira eta eztabaidapean daude eta emaitzak mugatuak dira oraindik, ingurumen-tasek, kutsatze- baimenek eta abarrek izan duten eraginak erakusten

  • ::::::: 11

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    duenez. Lan ez-ordainduari ere prezio bat jartzen ari zaio, hala nola etxekoandrearen soldatari dagokio-nez. Alabaina, batzuek diotenez, emakumeen lana diru-tan adierazteko ahalegina, zenbait kasutan, gehiago da baliabide publikoak aurrezteko bidea egindako lan soziala aintzatesteko saioa baino, eta, gainera, ez da iristen eginkizun horretan emandako denbora dirutan berdintzera.

    Denbora: erlojutik harantzFeminismoaren eta ekologismoaren beste elkargu-neetako batek denboraren ideiarekin du zerikusia. Ekonomiaren ikuspegi nagusietatik, baliabide urri eta homogeneotzat hartu izan da denbora, kantitatea baka-rrik aintzat hartu beharreko baliabidea. Eskasia horren konponbidea da hautaketa pertsonala egitea saripeko lanari eta aisialdiari eskainitako denbora-kantitateen artean (lan-merkatua aztertzeko eredu sinpleek egiten duten bezala) edo saripeko lana eta merkataritzakoa, aisialdikoa eta etxekoa bereiztea. Hala, gizakiaren premiekin zerikusi gutxi duen erloju-denboraren gai-nean eraiki da denbora publikoa (denbora industriala), lineala eta homogeneoa. Eta autore feministaren batek gogorarazten digunez, eraikuntza kontzeptual kulturala da natural bilakatu dena (denboraren ideia), haren dimentsio fisiko eta kronometragarriarekin parekatu delako Mendebaldeko kulturan, eta egutegia eta erlojua gizakiaren konbentzioak direla ahaztu delako (Bosh, Carrasco eta Grau, 2005. 31. or.).

    Denbora ekonomikoaren (epe motzera, baliabideen erabileran, lan-indarraren epe motzeko ustiaketa) eta denbora ekologiko (epe luzera, baliabideen berritzean) eta biologikoaren (lan-indarra, pertsonak, ugaltzeko erritmoa) arteko bateratasunik eza argia da eta ezin zaio irtenbiderik eman gaur egungo kultura kapita- lista eta industrialetik. Giza bizitzaren ugaltze-denboraren kostua ekoizpen-egituretatik kanpoko emakumeen erantzukizuntzat jo izan delako iraun du bereizketa horrek.

    Zantzu ekologikoa eta zibilizazio-zantzuaParalelismo oso interesgarriak aurkitzen ditugu propo-samen ekologisten eta feministen artean zantzu ekolo-gikoa edo defizit ekologikoa eta zibilizazio-zantzua iraunkortasun ezaren adierazletzat hartuz gero. Natu-ratik at, hau da, sistema ekonomikoaz autonomia-ideia faltsua oinarri harturik, jardun, bizi edo bizimodua man-tentzearen ezinezkotasuna adierazten du lehenengoak, eta, ondorioz, naturarekiko mendekotasun iraunkorreko harremana izan beharra. Egingarri eta beharrezkotzat iragartzen du hori ekologismoak.

    Egun, zibilizazio-zantzuaren kontzeptua sortu da, iraunkortasun-ezaren adierazle gisara hori ere. Kontzep-

    tu horrek agerian uzten du sexuaren araberako lan-banaketak iraunkortasunean eta giza bizitzaren kalitatean dituen eragin desberdinak (Novo, 2007:7). Eztabaidagai bihurtzen da gizon hornitzailearen autono-miaren ideia faltsua, zeinak ezin izango bailuke egungo sisteman jardun eremu pribatua deitzen zaionetik ari diren emakume askoren jarduera ez-ordainduaren sos-tengu etengaberik gabe. Emakumeen (giza bizitzaren jarraipenaren bermatzaileak) jarduera ez-ordainduak oinarrizko eta benetako giza premiak banakoak eta sozialak, zaintze-beharrak, segurtasun emozionala, otordu-prestaketa eta abar asetzen dituelako soilik funtziona dezakete lan egiten duten pertsonek eta egun-go sistema ekonomikoak. Gizonentzat emakumeentzat baino negatiboagoa da balantzea, bere bizimoduari eusteko zaintze-energia eta afektu gehiago kontsumi- tzen dituelako, oro har, ekartzen dituenak baino.

    Zeharkakotasuna eta parte-hartzeaAmaitzeko, aipa dezagun Tokiko Agenda 21ek zein Tokiko Berdintasun Planek zeharkakotasuna eta parte-hartzea beren gain hartzen dituztela beren prozesuen edo ekintzen ardatz egituratzaile edo estrategia sustatzaile gisa. Lan egiteko modu segmentatuagoak, hierarkizatuagoak eta espezializatuagoak gainditu eta modu berriak dakartzaten desafioak dira iraunkortasuna eta berdintasuna, batez ere, aipatutakoak bezalako gai konplexuei ekiteko eraginkor direnik erakutsi ez dutelako modu haiek. Aurreko inertziarekin hausteko kudeaketa-kultura konplexuagoa, elkarrizketara irekia, eskatzen du horrek, dudarik gabe.

    2.3. TESTUINGURU ARAUEMAILEA

    TESTUINGURU ARAUEMAILEA TOKIKO AGENDA 21I DAGOKIONEZ

    Euskal Autonomia Erkidegoan, Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiak (2002-2020) eta II. Ingu-rumeneko Esparru Programak (2007-2010) EAEko uda-lerrietan Tokiko Agenda 21ak ezartzearen aldeko esku hartzea finkatzen eta sendotzen dute. Apustu argia da 2002an Udalsarea 21 sortu izana EAEn, Tokiko Agenda 21en ezarpen eraginkorra sustatzeko helburuarekin. Sareak berak eskura jartzen dituen mekanismoen bidez (batzorde teknikoa, Ekitaldeak eta abar) baliabideak, ezaguerak eta esperientziak partekatzen dituzten udale-rriak 180 baino gehiago dira jada 2008an.

    Nazioartean, berriz, tokiko iraunkortasunaren aldeko konpromisoaren azken adibideetako bat Aalborgeko Konpromisoen dokumentua da, hots, Tokiko Agenda 21 prozesuak hedatzeko nazioarteko erreferentzia-

  • 12 :::::::

    02. GENERO IKUSPEGIAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN TESTUINGURUA

    02 esparrua. Udalsarea 21ek eta EAEko udalerri ugarik izenpetu dituzte konpromiso horiek.Esparru horrek, azken hiru urteetan EAEn eman zaion bultzadarekin batera, testuingurua sortu du 2008an Euskadiko 70 udalerri iraunkortasunaren aldeko Ekintza-Planak ezartzen aritzeaz gain, iraunkortasune-ko politiken ebaluaketa eta segimendua egin dezaten. Hala, Ekintza-Planen betetze-maila, urteka eta gaika, eta, Tokiko Iraunkortasunaren Adierazleak kalkulatuz, politika horiekin lortzen ari diren emaitzak ezagutzeko aukera dute.

    bERDINTASUNARI bURUZKO ARAU-TESTUINGURUA

    Europan, Emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizi-moduan izan behar duten berdintasunerako Europako Gutuna (Plangintza eta Garapen Iraunkorra epigrafea, 24., 25., 2., 27. eta 28. artikuluak), iraunkortasun- eta berdintasun-gaietan esku hartzea arautzeko tresna da.

    24. artikulua. Garapen iraunkorra1. Sinatzaileak onetsi egiten du garapen iraunkorra-

    ren printzipioak bete-betean errespetatu behar direla lurraldearen etorkizunerako plangintza eta estrategiak garatzeko. Era berean, onartu egiten du plangintza eta estrategia horiek ekonomia, gizarte, ingurumen eta kultura arloko dimentsio orekatua kontuan hartu behar dutela, baita emakumeen zein gizonen arteko berdintasunaren premia ere.

    2. Beraz, sinatzaileak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa hartu behar du kontuan, lurraldearen garapen iraunkorrari begira plangintzaren edo estrategien garapenaren oinarrizko faktorea da eta.

    25. artikulua. Hiriko eta tokian tokiko plangintza 1. Sinatzaileak onartu egiten du oso garrantzitsua dela

    bere espazioa, garraioak, ekonomia eta lurzoruak erabiltzeko planak eta politikak garatzea, emaku-meen eta gizonen arteko berdintasun-eskubidea egia bihurtzeko baldintzak sortze aldera.

    2. Sinatzaileak bermatu egiten du politika eta plan horiek sortu, egin, onartu eta ezartzeko: Benetako berdintasuna tokian tokiko bizitzako

    alderdi guztietan sustatuko duela. Emakumeen eta gizonen premia bereziak kon-

    tuan hartuko dituela; esate baterako, lana, zerbitzuak eta bizitza kulturala eskuratzeko aukera, hezkuntza eta familiako erantzukizunen betearazpena. Horretarako, tokian tokiko datu interesgarriak edo beste batzuk eta erakunde sinatzaileak egindako genero-balioespenak hartuko dira kontuan.

    Emakumeen eta gizonen premiak aintzat hartzen dituzten egokitzapen handiak egingo dituela.

    26. artikulua. Mugikortasuna eta garraioa 1. Sinatzaileak onetsi egiten du mugikortasuna eta

    garraiobideak oinarrizko baldintzak direla emaku-meek eta gizonek euren eskubide asko, lanak, jarduerak, enplegua, hezkuntza, kultura eta fun- tsezko zerbitzuak betearazteko aukera izan deza-ten. Era berean, onartu egiten du udalerri edo eskualde baten garapen iraunkorra eta arrakasta kalitate handiko garraio-zerbitzu publiko eraginko-rraren eta azpiegituren garapenaren eraginpean daudela.

    2. Sinatzaileak onetsi egiten du batzuetan emaku-meek eta gizonek premia eta ohitura desberdinak dituztela, praktikan, joan-etorrien eta garraioen arloan, zenbait faktore direla medio (diru- sarrerak, seme-alabekiko eta euren ardurapeko beste pertsona batzuekiko erantzukizunak edo lan-ordutegiak). Hori dela eta, emakumeek gizo-nek baino gehiagotan erabiltzen dituzte garraio publikoak.

    3. Beraz, sinatzaileak honako konpromiso hauek hartzen ditu:a) Oso kontuan hartuko ditu emakumeek eta

    gizonek joan-etorrietan eta garraioen erabileran (hiriko eta landa-inguruneko garraio publikoak) dituzten premia desberdinak.

    b) Bere lurraldeko herritarrei eskainitako garraio-zerbitzuek lagungarri izan behar dute, emaku-meen eta gizonen premia bereziei zein premia erkideei erantzuteko eta tokian tokiko bizimo-duan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko.

    4. Bere lurraldeko garraio publikoen eta lotune inter-modalen hobekuntza sustatuko du sinatzaileak, emakumeek eta gizonek garraioaren arloan dauzkaten premia bereziei eta premia erkideei erantzuteko. Bestetik, erregularrak, ekonomiari begira bideragarriak, seguruak edo irisgarriak izan behar dute, eta garapen iraunkorra sustatu.

  • ::::::: 13

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    27. artikulua. Garapen ekonomikoa 1. Sinatzaileak onartu egiten du garapen ekonomiko

    orekatua bezain iraunkorra lortzea ezinbestekoa dela Udalaren edo eskualdearen arrakastari begira, eta arlo horretan garatutako jarduerek eta zerbi-tzuek ikaragarri susta dezaketela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuneranzko aurrerapena.

    2. Sinatzaileak onetsi egiten du emakumeen lanaren maila eta kalitatea areagotu beharra dagoela eta iraupen luzeko langabeziarekin zein ordainsaririk gabeko lanarekin lotutako txirotasun-arriskua oso handia dela emakumeen artean.

    3. Garapen ekonomikoarekin zerikusia daukaten jarduerei eta zerbitzuei dagokienez, sinatzaileak oso kontuan hartuko ditu emakumeen eta gizonen premiak eta interesak, bai eta berdintasunera iris-teko eta neurri egokiak hartzeko moduko aukerak ere. Ekintza horien bidez: Emakume enpresariei lagunduko die. Enpresei finantza-laguntza eta beste era

    bateko laguntza ematean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen dela ziurtatuko du.

    Prestatzen ari diren emakumeei eskatuko die gizonentzakoak izan ohi diren lanpostuak eskuratzeko trebetasunak eta gaitasunak gara- tzeko eta eskuratzeko, eta alderantziz.

    Enplegu-emaileei eskatuko die prestatzen ari diren edo bekadunak diren emakumeak kon-tratatzeko, gizonenak izan ohi diren trebe-tasunak eta gaitasunak baldin badituzte, eta horren araberako lanpostuak eskaintzeko, eta alderantziz.

    28. artikulua - Ingurunea 1. Sinatzaileak onetsi egiten du bere lurraldeko ingu-

    rumenaren kalitatea hobetu behar duela, bai eta hondakinei, zaratari, airearen kalitateari, biodiber- tsitateari eta eguraldi-aldaketaren eraginari buruzko toki-politikak ere. Horrez gain, onartu egiten du emakumeek eta gizonek ingurumenaren arloko zerbitzuez eta politikez gozatzeko legezko eskubidea daukatela.

    2. Sinatzaileak onetsi egiten du hainbat eta hainbat lekutan emakumeen eta gizonen bizimoduak desberdinak direla, emakumeek eta gizonek toki-zerbitzuak eta atari zabaleko eremuak desberdin erabiltzen dituztela edo ingurumen-arloko arazo desberdinak dituztela.

    3. Hori dela eta, ingurumen-arloko politiken eta zer-bitzuen garapenari dagokionez, sinatzaileak modu berean eta bete-betean kontuan hartuko ditu emakumeen eta gizonen bizimoduekin lotutako premia bereziak eta belaunaldien arteko elkarta-sun-printzipioa.

    EAEn aukera berdintasuneko politikaren arau-testuin-gurua Berdintasunaren Legea eta IV. Plana dira.

    4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen arteko Berdin-tasuna Sustatzekoa, iraunkortasun-politiketan genero-ikuspegia kontuan hartzea sustatzen du (4. artikulua):

    1. Euskal herri-aginteek beharrezkoak diren neu-rriak hartuko dituzte beren ingurumen, etxebizi-tza, hirigintza eta garraioko politiketan zein pro-grametan genero-ikuspegia txertatuta dagoela bermatzeko, eta, besteak beste, hauek hartuko dituzte kontuan: pertsonen segurtasuna; etxe-ko lanak egitea eta pertsonen zaintza erraztea; bizitza pertsonala, familiakoa eta lana uztartzen laguntzea, baita politika eta programa horiek diseinatu eta betetzeko emakumeen partaidetza handiagoa bultzatzea ere.

    Bestalde, legeak ezarritakoarekin bat, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna Sustatzeko IV. Planak (VIII. legealdiko jarraibideak) plan horientzako egitura edo hezurdura sustatuko du. Egituraren lehenengo maila ardatz estrategikoak eta arloak dira. Ardatz estrategikoak EAEn emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko xedea erdiesteko lau bide nagusiak dira. Lau ardatz hauek finkatu dira, zehazki:

    1. Mainstreaminga2. Jabekuntza3. Bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea4. Emakumeen aurkako indarkeria

    IV. Planaren egitura-elementu nagusiak lau dira: ardatzak, arloa, programak eta helburuak. Lau elementu horiek izango dira aukera-berdintasunerako tokiko planen muina, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal herri-aginteen jarduera gidatu behar duen 4/2005 legeko 15. artikuluak, 1. puntua, dioenarekin bat datoz. Hala, jarraibide horiek abiapuntu hartuta, Udal bakoitzak bere berdintasun-plana landuko eta onartuko du, eta, plan horretan, EAEko emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako IV. planean jasotako helburuak betetzeko prozesuak, epeak eta baliabideak finkatu eta zehaztuko ditu.

  • Hirigintza, garraio publikoa eta ingurunea dira herri-administrazioei dagozkien arloak eta horiei aplikatuko zaie 4. artikuluak dioena. Udalerriaren tamainaren eta beste faktore batzuen arabera hala nola lurralde-

    antolakuntza eta hirigintzaren, garraioko sozietate publikoen eta Tokiko Agenda 21 garapenaren gestore diren ala ez aldatzen dira arlo horietan Udal bakoitzak dituen eskumenak.

    14 :::::::

    02. GENERO IKUSPEGIAREN ETA IRAUNKORTASUNAREN TESTUINGURUA

    02

  • TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO METODOLOGIAREN ZEHAZTEA ETA EZAUGARRIEN FINKATZEA

    03.

    3.1. METODOLOGIA GARATU AURREKO ONDORIOAK

    Lan-saioetako adierazpen esanguratsuenak laburbiltze-ko eta lehenesteko taldeak egin duen saiakeraren emai-tza grafikoa aurkezten dizuegu, iraunkortasunaren hiru dimentsioetako bakoitzaren eta berdintasunaren arteko loturaren alderdi nagusiekin.

    Ikus daitekeen moduan, jasangarritasunaren ingurumen-alderdiari buruzko hiru adierazpen nabarmendu ditu hausnarketa-taldeak, eta gai hauen garrantzia indartzen dute baieztapen horiek:

    a) iraunkortasunaren eta berdintasunaren erronkak bateratzeko, herritik hasita lan egitea; b) bizi-kalitatea lortzeko bidean orain arte kontuan izan ez diren alderdiak nabarmentzea (esate baterako, ondasun ukiezinak); eta c) bizi-kalitatearen bilaketa erkidegoa eta taldea aintzat hartuta egitea (ikus 3.1. irudia). Eremu publiko edo profesionalaren eta eremu pertsonal eta etxeko eremuaren arteko lotura estua sendo- tzeko eta garapen profesionalaren aurrean ugaltze- zereginek galdutako garrantzia berreskuratzeko eta hierarkizazioa ezabatzeko herri administraziotik lan egiteak duen garrantzia azpimarratzen du iraunkorta-sunaren alderdi sozialak (ikus 3.2. irudia).

    ::::::: 15

    3.1. irudia. Berdintasunaren eta Tokiko Agenda 21en ingurune-dimentsioaren arteko loturari buruzko adierazpenen lehenespena

    4,0

    3,5

    3,0

    2,5

    2,0

    1,5

    1,0

    0,5

    0,0Pertsonen

    egunerokotasuna berreskuratzea dakar

    iraunkortasunak

    Ondasun materialak bezain garrantzitsuak edo

    garrantzitsuagoak diren ondasun ukiezinen, esaterako estimuaren edo zainketaren,

    asebetetze-maila egokia behar du gizakiak

    Bizimodu iraunkorra erdiesteko talde-ikuspegitik

    abiatu behar da, emakumeen eskubide

    batzuei banakoaren ikuspegitik ekin behar

    bazaie ere

    Gertutasuna eta herritarren ezaguera dela medio, iraunkortasunaren eta

    berdintasunaren desafioak batera daitezke tokiko

    erakundeetatik

    1,8

    3,7

    3,23,4

  • 1 :::::::

    03. TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO METODOLOGIAREN ZEHAZTEA ETA EZAUGARRIEN FINKATZEA

    03 3.2. irudia. Berdintasunaren eta Tokiko Agenda 21en alderdi sozialaren arteko loturari buruzko adierazpenen lehenespena4,0

    3,5

    3,0

    2,5

    2,0

    1,5

    1,0

    0,5

    0,0Bizitza profesional

    edo publikoaren eta bizitza pribatuaren arteko bereizketa ez da benetakoa,

    iraunkortasunerantz joateak, beraz, haren

    desgerpena dakar

    Bizitza profesional edo publikoaren eta etxeko

    bizitza eta bizitza pribatuaren arteko

    bereizketak pribatua eta etxekoa baztertzea eta mende jartzea dakarren hierarkizazioa eragin du

    Bereizketa faltsu horrek eginkizunen banaketa ekarri

    du; banaketa horretan, gizonek jarduera publikoa beregain hartu dute, eta

    emakumeek, ugaltze-jarduera, eta, hala, bizitza sostengaezin

    bilakatu da

    Eremu profesional edo laneko-eremuaren eta eremu pertsonal edo

    etxeko eremuaren arteko lotura estua agerian jartzeko lan egin dezakete tokiko

    erakundeek

    1,4

    3,

    3,0

    3,8

    3.3. irudia. Berdintasunaren eta Tokiko Agenda 21en dimentsio ekonomikoaren arteko loturari buruzko adierazpenen lehenespena

    4,0

    3,5

    3,0

    2,5

    2,0

    1,5

    1,0

    0,5

    0,0Etxeko lanak eta zaintze-

    lanak zenbatespen ekonomikoetatik at gelditu dira, hortaz

    ez dute ez balio monetario zuzenik ez

    prestigio sozialik

    Etxeko jarduera ez- ordaindua aktibitate

    publiko eta ordainduaren ostengua da, onartzen ez bada ere, eta antolaketa

    ekonomiko sostengaezina da hori

    Gehienetan emakumeek egin ohi dituzten zaintze-lanak eta

    zenbait baliabide natural agorrezin, eskaintza

    amaigabeko baliabide bailira baliatzen ditu sistema ekonomiko ofizialak

    Pertsonak zaintzeari eta etxeko lanak egiteari balio

    soziala eta ekonomikoa emateko eta erantzuki-

    detasuna sustatzeko ahal den guztia egiten saiatu behar dute toki-administrazioek

    2,

    3,22,9

    3,4

    3.4. irudia. Berdintasunaren eta Tokiko Iraunkortasunaren Alorretan herri-administrazioek duten eginkizunari buruzko adierazpenen lehenespena

    Tokiko Agenda 21en parte hartzen duten eragileak sentsibilizatzeko/trebatzeko eta

    berdintasunaren eta baterako hezkuntzaren printzipioak txertatzeko lan-bitarteko

    iraunkorrak erabiltzea

    0,0 0,5 1,0 1,5 2,0 2,5 3,0 3,5 4,0 4,5 5,0

    Udalerrian kontzientziazioa eta konpromisoa sustatzeko jarduera zehatzak, adierazgarriak

    eta nabariak bideratzea

    Herritarren parte hartze prozesuetan emakumeen oro har hartuta, eta

    emakume-taldeen ordezkaritza sendotzea haien ikuspegia jasotzea bermatzeko

    Iraunkortasuna zein berdintasuna herrian lantzea tokian tokiko errealitatera eta premia

    zehatzetara egokitzeko

    3,3

    2,4

    2,4

    3,7

  • ::::::: 17

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    Azkenik, eta iraunkortasunaren alderdi ekonomikoari dagokionez, pertsonak zaintzeari (haurrak barne hartuta) eta etxeko lanak egiteari balio soziala eta ekonomikoa emateak duen garrantzia azpimarratzen da. Era berean, gizarteak ohartu behar du etxeko jarduera ez-ordaindua aktibitate publiko eta ordainduaren sostengua dela onartzen ez badugu ere eta horrek antolakuntza ekonomiko sostengaezina sortzen duela (ikus 3.3. irudia).

    Laburbiltzeko, eta elkarren beharra duten eta antzekotasunak dituzten bi arlo horietan ahaleginak bateratzeko herri administrazioek duten eginkizunari dagokionez, herri- mailatik esku hartzeko mekanismoak aztertzen eta lehenesten dira Genero Ikuspegia Tokiko Agenda 21ean txertatze aldera.

    Irudi horretatik ondorioztatzen denez, garrantzi berezia ematen zaio Udalen eta herri-erakundeen Tokiko Agenda 21 lantzeko prozesuan parte hartzen duten eta/edo agenda horiek koordinatzen dituzten pertsonak sentsibilizatzeari eta trebatzeari. Halaber, oso garrantzitsutzat jotzen da bi lan-arlo horiek (Generoa eta Iraunkortasuna) herri-mailan lantzea Udalaren benetako premietara egokitzearren. Izan ere, premia horiek nabarmen alda daitezke Udal batetik bestera, Udalaren tipologiaren arabera.

    3.2. TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAN GENERO-IKUSPEGIA FASEKA SARTZEKO HASIERAKO OHARRAK

    Tokiko Agenda 21 prozesuak hiru fase hauetan egitura- tzen dira, hasieratik, Euskadin:

    I. Abian jartzeaII. DiseinuaIII. Inplementazioa eta segimendua

    Gaur egun, ia prozesu guztiak III. fasean daude, hau da, inplementazio- eta segimendu-fasean. Prozesuari 2001 eta 2003 bitartean ekin zioten udalerriei dagokienez, berriz, lehenengo Ekintza-Planaren indarraldia gainditu da, eta, beraz, berrikuste-prozesuan daude, bigarren Ekintza-Plana zehazteko bidean, alegia.

    Testuinguru horretan, Ekitaldeak lehenetsi duen ikus-pegi metodologikoa jarraibide batzuk ezartzearena da, genero-ikuspegia indarrean dauden planetan eta inple-mentazio-fasean dauden planetan txertatzeko. Baina jarraibide horiek berdin har daitezke kontuan diseinu- eta/edo berrikuste-faseetan ikuspegi hori txertatzeko planak zehaztean.

    3.1. ilustrazioa. Tokiko Agenda 21 prozesuan genero-ikuspegia faseka sartzeko irizpideak eta jarraibideak

    i. aBian Jartzea

    ii. diseinua*

    iii. inpleMentazioa eta segiMendua

    PROZESUAREN DEFINIZIOA

    ERAKUNDEEN EGITURAKETA

    SENTSIBILIZAZIOA ETA KONPROMISOAK

    EGUNGO EGOERAREN AZTERKETA

    IRAUNKORTASUNAREN DIAGNOSTIKOA**

    EKINTZA PLANA/ADIERAZLE

    PLANAREN INPLEMENTAZIOA*

    SEGIMENDU PLANA

    Iraunkortasun adierazleak**

    Planaren ebaluazioa

    DEFINIZIO TEKNIKA

    UDAL KOMUNIKAZIOA

    HERRITARREN PARTE HARTZEA b

    erri

    kusp

    ena*

    * Prozesu horietarako Tokiko Agenda 21 ekintza-planetan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak diseinatu dira.** Prozesu horietarako interpretazio-jarraibideak diseinatu dira.

  • 18 :::::::

    03. TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO METODOLOGIAREN ZEHAZTEA ETA EZAUGARRIEN FINKATZEA

    03 Tokiko Ekintza Plana abian jartzerakoan, segimendua egiteko Tokiko Iraunkortasunaren Adierazleak erabiltzea lehenetsi da; datuak sexuaren arabera bereizteko auke-ra ematen dute askotan adierazle horiek.

    Laburbiltzeko, Ekitalde honetan, Ekintza-Planetan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak landu dira, erreferentziatzat hartuta inplementazio-fasean dauden Ekintza-Planak, baina, egungo eta/edo etorkizuneko diseinu- eta berrikuste-prozesuak ere aintzat hartu dira, Ekintza-Planak zehazteko jarraibide horiek kontuan har-tzeko aukera izan dezaten.

    Bestalde, Tokiko Iraunkortasunaren Adierazleak genero-ikuspegitik interpretatzeko irizpideak diseinatu dira erre-ferentziatzat Udalsarea 21eko Udalerriek erkide duten Adierazle Sistema hartuta, baina, egungo eta/edo etor-kizuneko diseinu- eta berrikuste-prozesuak ere aintzat hartu dira, Ekintza-Planak zehazteko irizpide horiek kontuan hartzeko aukera izan dezaten.

    3.3. TOKIKO AGENDA 21EKO EKINTZA-PLANETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZE-KO JARRAIbIDEAK

    Inplementazio-fasean dauden Udaletan, Tokiko Agenda 21en kudeatze-ereduak plana eguneratzeko aukera ematen du, urteko ebaluaketa- eta programazio-pro-zesuaren ondorioz. Plana eguneratzeko metodologia Euskadiko Udaletan Tokiko Agenda 21en Ekintza-Planen urteko programazio eta ebaluazioko gida metodolo-gikoa (IEA saila 60. zk. 2006ko urria) dokumentuan jasota dago.

    MUGI 21 aplikazioan ere oinarritzen da eguneratze- prozesua. Gida horretan, plana eguneratzeko hainbat aukera ageri dira. Hauek, laburbilduta:

    Berriz formulatzeko ekintzak identifikatzea. Bikoiztuak dauden ekintzak identifikatzea. Planean kontuan hartzen ez ziren baina martxan

    dauden ekintzak identifikatzea.

    Dagokigun kasu honetarako, modeloaren funtzional-tasun hori MUGI 211 aplikazioarena, zehazki plana eguneratzeko prozesuan euskarri gisara erabiltzeko aukera baliatzea adostu zen Ekitaldean. Hona prozesua, zereginetan zehaztuta:

    1. zeregina. Tokiko Agenda 21en Ekintza-Planeko ekintzen azterketa, gaika Ekintza-Planean jasotako ekintzak banan-banan aztertzean datza, baliabide hauek erabiliz:

    Tokiko Agenda 21eko Ekintza-Planeko ekintzetan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak (koaderno honetako 4. kapituluan ageri dira).

    MUGI 21 aplikazio informatikoa. Plana eguneratzeko metodologia, dagokigun kasura

    egokituta eta bi aukera hauek erabiltzera mugatuta: berriz formulatu beharreko ekintzak eta planean sartu beharrekoak (onartutako Ekintza-Planean jasota ez dagoen ekintza).

    2. zeregina. Ekintza-Plana eguneratzea

    Ekintza hauek identifikatzean datza eginkizuna:

    Berriz formulatu beharreko ekintzak: azterketa baten ondoren, beste eduki bat duten ekintzak eta/edo,

    3.2. ilustrazioa. Tokiko Agenda 21en Ekintza Planen egitura orokorra Udalsarea 21eko udalerrietan eta osoko bilkuran onartzeko aukerak

    ildo estrategikoakekintza-plana egituratzen duten helburu nagusiak

    JARDUKETA-PROGRAMAKIldo-estrategiko bakoitzaren helburu zehatzak

    EKINTZAKProgramaren helburua erdiesteko jarduketa edo proiektu zehatzak

    Izenburua

    Deskribapena Gauzatzeko epea Lehentasuna Gauzatzeko ardura

    Gai-alorra Lotutako adierazleak

    EKINTZA-PLANA ONARTZEKO MAILAK

    1 MUGI 21 aplikazio informatiko bat da, Udalsarea 21 osatzen duten udalerriei Tokiko Agenda 21eko prozesuak kudeatzen eta horien jarraipena egiten laguntzen diena.

  • ::::::: 19

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    izenburuz aldatu gabe, Deskripzioaren eremua baino aldatzen ez duten ekintzak.

    Ekintza-Planean jasota ez dauden ekintzak: azterketa baten ondoren planean sartzen diren ekintzak dira, Udalaren Berdintasun Plana aldi berean aztertzetik sortuak gehienak.

    Eta, ondoren, izaera horrekin markatu behar dira MUGI 21 aplikazioan, 1. moduluaren (Ekintza-Planaren kudeaketa) bidez (ikus 3.3. eta 3.4. ilustrazioak).

    3. zeregina. Ekintza-Planaren eguneraketaren berri ematea Udaleko eragile teknikoei eta politikoei

    Aldatutako ekintzetako batzuk inplementatzean aurretik prozesuan parte hartu ez duten pertsonak inplikatuta egon daitezkeenez, formalki baliozkotu aurretik eguneratzearen berri eta inplementaziorako behar diren baliabide metodologikoak (jarraibideak) eman behar zaizkie.

    3.3. ilustrazioa. Mugi 21 aplikazioko 1. Modulua- Ekintza Planaren Kudeaketa pantaila. Hortik, berriz formulatu behar diren eta/edo onartutako Ekintza-Planean oraindik jaso ez diren ekintzak marka daitezke

    3.4. ilustrazioa.Mugi 21 aplikazioko 2. Modulua- Ekintza-Planaren inplementazio mailaren ebaluaketa-pantaila. Hortik, berriz formulatu diren eta/edo onartutako Ekintza-Planean oraindik jaso ez diren ekintzei buruzko txostenak atera daitezke

  • 20 :::::::

    03. TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO METODOLOGIAREN ZEHAZTEA ETA EZAUGARRIEN FINKATZEA

    03 4. zeregina. Eguneratutako plana formalki balioestea UdaleanEmaitzak balioesteko bide formalari buruzko eraba-kia Udaleko pertsonalaren esku uzten da. Dena den, prozesu honek udalbatzak onartutako plan bat aldatu behar duenez, udalbatzak onestea gomendatzen da.

    3.4. TOKIKO IRAUNKORTASUNAREN ADIERAZLEAK GENERO-IKUSPEGITIK INTERPRETATZEKO IRIZPIDEAK

    HASIERAKO OHARRAKEAEko udalerrietarako diseinatu den tokiko iraunkor-tasunaren adierazle-sistemak 10 azpiadierazle baino gehiago ditu, oinarrizko 12 adierazle erkidetan sailka- tuta, eta 30 azpiadierazle espezifiko baino gehiago udalerriek aukeratzeko.

    Azpiadierazle horiek MUGI 21 aplikazio informatikoaren laguntzarekin kalkulatzen dira. Aplikazio informatiko horretako 3. moduluan, adierazle-sistema kudeatzekoan, genero-irizpideak adieraz daitezke azpiadierazle bakoitzerako emaitzak interpretatzeko, eta, gainera, dagokion azpiadierazleak ematen duen informazioa osatzeko datu kualitatibo eta kuantitatibo osagarriak dituzten beste artxibo batzuekin lotzeko aukera ematen du (ikus 3.5. ilustrazioa).

    Hona sexuaren arabera banandurik azter daitezkeen sistema erkideko azpiadierazleen emaitzak interpretatzeko irizpideak2.

    Datuak banandurik izateko aukera ematen duen adierazle+azpiadierazle bakoitza interpretatzeko kontuan izan beharreko alderdi batzuk aipatuko ditugu.

    1, 3 eta 12 adierazleei dagozkien azpiadierazleen kasuan, datuak ekobarometroaren eta/edo antzeko inkesten bidez eskuratu badira, garrantzitsua da galdera nola egin den kontuan izatea.

    2 Bestela kalkulatzeko baliabiderik ez duten udalerriei ekobarometroak eskaintzen dizkie 1, 3 eta 12 adierazleak. 2007ra arte, ekobarometroak ez zituen datuak sexuaren arabera banandurik ematen txostenetan, informazio hori oinarri-datuetan eskura daitekeen arren. 2008tik aurrera, ordea, ekobarome-troaren txostenek sexuaren arabera banandurik ematen dituzte datuak.

    3.5. ilustrazioa. Mugi 21 aplikazioko 3. Modulua- Adierazle sistemaren kudeaketa pantaila. Hortik, sexuaren arabera banandutako azpiadierazlearen datuari iruzkinak egin dakizkioke

  • ::::::: 21

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    EMAITZAK INTERPRETATZEKO AZPIADIERAZLE bAKOITZEKO AINTZAT HARTU bEHARREKO ALDERDIAK

    EREMU PUbLIKO IREKIEN ETA ZERbITZUEN ERAbILGARRITASUNA UDALERRIAN

    1 (01) azpiadierazlea: 5.000 m2 baino gehiagoko eremu publiko irekiak erabilgarri

    Kalitatezko eremu publiko irekiak hurbil eta erabilgarri izateak hobetu egiten du pertsonen bizitza- kalitatea, batez ere ugaltze- eta zaintze-lanetan aritzen direnena. Horrelako baliabide bat hurbil iza-teak lana eta familia uztartzen laguntzen du (joan-etorrietan denbora gutxiago ematen da) eta lan horiek egiteko baldintzak hobetzen. Kontuan izan behar da, bestalde, eremu ireki horiek emakumeen-tzako toki seguruak izan behar dutela. Eremu hori zer jarduera-motatarako erabiltzen den, desberdin eragin diezaieke emakumeei eta gizonei; hortaz, komeni da talde batentzat edo bestearentzat mese-degarriagoa den aztertzea.

    Adierazlearen emaitza interpretatzeko, alderdi hauen azterketak ematen duen informazio osagarria aintzat hartu behar da, eta udalerri bakoitzaren testuinguruan kokatu:

    Eremuaren irisgarritasuna: ibilbidean eta eremu horretan gainditu beharreko oztopo arkitektonikoak; eremura iristen laguntzen duten garraiobideak (maiztasuna, ordutegiak, ibilgailu egokituak...).

    Ugaltze- eta zaintze-lanak zein mendekotasunen bat duten pertsonen jarduerak errazteko eremuak dituen ekipamenduak.

    Ibilbidearen eta eremuaren segurtasun-maila. Eremu horretan egiten den jardueraz onura (erreala eta/edo daitekeena) ateratzen duten pertsonen

    portzentajea (sexuaren eta adinaren arabera bananduta).

    1 (02) azpiadierazlea: beste edozein azalerako eremu publiko irekiak erabilgarri

    Kalitatezko eremu publiko irekiak hurbil eta erabilgarri izateak hobetu egiten du pertsonen bizitza-kalitatea, batez ere ugaltze- eta zaintze-lanetan aritzen direnena. Horrelako baliabide bat hurbil izateak lana eta familia uztartzen laguntzen du (joan-etorrietan denbora gutxiago ematen da) eta lan horiek egiteko baldintzak hobetzen. Kontuan izan behar da, bestalde, eremu ireki horiek emakumeentzako toki seguruak izan behar dutela, ahal den neurrian. Eremu irekiek ez dute zertan erabilera eta irisgarritasun bera izanik gizonentzat eta emakumeentzat, eremu ireki zer motatakoa den (ez da gauza bera futbol-zelai bat edo haur-parke bat).

    Adierazlearen emaitza interpretatzeko, alderdi hauen azterketak ematen duen informazio osagarria aintzat hartu behar da eta udalerri bakoitzaren testuinguruan kokatu:

    Eremuaren irisgarritasuna: ibilbidean eta eremu horretan gainditu beharreko oztopo arkitek- tonikoak; eremura iristen laguntzen duten garraiobideak (maiztasuna, ordutegiak, ibilgailu egokituak...).

    Ugaltze- eta zaintze-lanak zein mendekotasunen bat duten pertsonen jarduerak errazteko eremuak dituen ekipamenduak.

    Ibilbidearen eta eremuaren segurtasun maila. Eremu horretan egiten den jardueraz onura (erreala eta/edo daitekeena) ateratzen duten pertsonen

    portzentajea (sexuaren eta adinaren arabera bananduta).

    1. ADIERAZLEA

    GAI-ALORRA: LURRALDEA ETA PLANEAMENDUA

    (.../...)

    IRAUNKORTASUN ADIERAZLEAK INTERPRETATZEKO IRIZPIDEAK

  • 22 :::::::

    03. TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO METODOLOGIAREN ZEHAZTEA ETA EZAUGARRIEN FINKATZEA

    031 (03) azpiadierazlea: Oinarrizko zerbitzuak erabilgarri: osasuna

    Azpiadierazle horren emaitza aztertzeko, komeni da kontuan hartzea gaixoen zaintze-lanak arintzeko zenbat baliabide dauden erabilgarri. Horretarako, populazioaren ezaugarriak (esaterako, adineko jende asko dagoen) zein osasun-zentroen ezaugarriak ezagutzea komeni da.

    Adierazlearen emaitza interpretatzeko, alderdi hauen azterketak ematen duen informazio osagarria hartu behar da kontuan, eta udalerri bakoitzaren testuinguruan kokatu:

    Populazio-mota (sexua, adina, maila ekonomikoa...), eskualdeka. Osasun-zentro motak (osasun-zentroa, ospitalea, anbulatorioa...) eta haien kokapena. Eskaintzen dituzten zerbitzuak eta eman gabe gelditzen direnak. Ematen diren zerbitzuen kalitatea.

    1 (04) azpiadierazlea: Oinarrizko zerbitzuak erabilgarri: janaria

    Azpiadierazle horren emaitza aztertzeko, udalerri horretan dauden janari-denden ezaugarriak eza-gutu behar dira, eta, distantziaz gain, irisgarritasuna eta ordutegiak ere aintzat hartu, hori guztia garrantzitsua baita lana eta familia uztartzeko aukerak ebaluatzeko.

    Adierazlea interpretatzen denean, beraz, alderdi hauek hartu behar dira kontuan:

    Irisgarritasuna: oztopo arkitektonikoen kopurua; zer garraiobide behar den; garraiobideen maiztasuna eta kalitatea; ordutegien egokitasuna.

    Saltokiek inguruko populazioaren premia guztiak betetzen dituzten ala ez.

    1 (05) azpiadierazlea: Oinarrizko zerbitzuak erabilgarri: garraio publikoa

    Azpiadierazle horren emaitza aztertzeko, distantziaz gain, geltokien irisgarritasuna eta zerbitzuaren kalitatea ere (maiztasuna, fidagarritasuna, ibilbideak, ibilgailuen ezaugarriak eta egoera, prezioa, geltokien egoera, bezeroari ematen zaion zerbitzua eta abar) izena behar dira kontuan.

    Adierazlea interpretatzeko, alderdi hauek hartu behar dira kontuan:

    Geltokien kokapenaren egokitasuna. Geltokietara iristeko oztopo arkitektonikoak. Ibilgailuen irisgarritasuna. Zerbitzuen fidagarritasuna eta maiztasuna. Ibilbideen egokitasuna. Geltokietara iristeko ibilbidean, eta geltokian bertan, dauden segurtasun gabeko guneen

    kopurua (eta ibilgailuen segurtasuna ere bai). Ordutegien egokitasuna, bizitza pertsonala, lana eta familia uztartzeko erraztasunei

    dagokienez.

    1 (06) azpiadierazlea: Oinarrizko zerbitzuak erabilgarri: birziklapena

    Hori interpretatzeko, alderdi hauek hartu behar dira kontuan:

    Ekipamenduak dauden tokira iristeko oztopo arkitektonikoak. Ekipamenduen irisgarritasuna eta haiek erabiltzeko erraztasunak. Eremura iristeko ibilbidearen eta eremuaren beraren segurtasun maila.

    (.../...)

  • ::::::: 23

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    1 (07) azpiadierazlea: Oinarrizko zerbitzuak erabilgarri: hezkuntza

    Azpiadierazlea interpretatzeko, alderdi hauek hartu behar dira aintzat:

    Irisgarritasuna: ekipamenduak dauden tokira iristeko oztopo arkitektonikoak; eremura iristen laguntzeko garraiobideak (maiztasuna, ordutegiak, ibilgailu egokituak...).

    Eremura iristeko ibilbidean eta eremuan bertan dauden segurtasun gabeko guneen kopurua.

    1 (08) azpiadierazlea: Oinarrizko zerbitzuak erabilgarri: finantza-etxeak

    Azpiadierazlea interpretatzeko, alderdi hauek hartu behar dira aintzat:

    Irisgarritasuna: ekipamenduak dauden tokira iristeko oztopo arkitektonikoak; eremura iristen laguntzeko garraiobideak (maiztasuna, ordutegiak, ibilgailu egokituak...).

    Eremura iristeko ibilbidean eta eremuan bertan dauden segurtasun gabeko guneen kopurua.

    1 (09) azpiadierazlea: Oinarrizko zerbitzuak erabilgarri: kirol-eremuak

    Distantziaz gain, irisgarritasuna ere kontuan hartu behar da. Emakumeen eta gizonen beharrak eta nahiak asetzeko kirol-eremuak izan behar dute. Izan ere, gizonek eta emakumeek ez dituzte kirol berak praktikatzen (futbol-zelai bat, esate baterako, gizonek emakumeek baino gehiago erabiliko dute).

    Azpiadierazlea interpretatzeko, alderdi hauek hartu behar dira aintzat:

    Irisgarritasuna: ekipamenduak dauden tokira iristeko oztopo arkitektonikoak; eremura iristen laguntzeko garraiobideak (maiztasuna, ordutegiak, ibilgailu egokituak...); ordutegien egokitasuna, bizitza pertsonala, lana eta familia uztartzeko erraztasunei dagokienez.

    Eremura iristeko ibilbidean eta eremuan bertan dauden segurtasun gabeko guneen kopurua. Kirol-eremuak erabiltzen dituzten emakumeen eta gizonen portzentajea.

    1 (10) azpiadierazlea: Oinarrizko zerbitzuak erabilgarri: kultura-eremuak

    Azpiadierazle hori ebaluatzeko, alderdi hauek hartu behar dira kontuan, udalerrian dauden kultura-eremuei dagokienez:

    Irisgarritasuna: eremura iristeko oztopo arkitektonikoak; eremura iristen laguntzeko garraiobideak (maiztasuna, ordutegiak, ibilgailu egokituak...); ordutegien egokitasuna, bizitza pertsonala, lana eta familia uztartzeko erraztasunei dagokienez.

    Eremura iristeko ibilbidean eta eremuan bertan dauden segurtasun gabeko guneen kopurua. Kultura-eremuak erabiltzen dituzten emakumeen eta gizonen portzentajea.

  • 24 :::::::

    03. TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO METODOLOGIAREN ZEHAZTEA ETA EZAUGARRIEN FINKATZEA

    03

    EMAITZAK INTERPRETATZEKO AZPIADIERAZLE bAKOITZEKO AINTZAT HARTU bEHARREKO ALDERDIAK

    TOKIKO MUGIKORTASUNA ETA bIDAIARI-GARRAIOA

    3 (01) azpiadierazlea: biztanle bakoitzak egunean egiten dituen joan-etorrien batez bestekoa

    3 (02) azpiadierazlea: biztanle bakoitzak egunean egiten duen distantziaren batez bestekoa

    3 (03) azpiadierazlea: biztanle bakoitzak eguneko joan-etorrietan ematen duen denboraren batez bestekoa

    3 (04) azpiadierazlea: Joan-etorrien arrazoia eta asteko maiztasuna

    Emakumeek eta gizonek ez dituzte joan-etorri mota berak egiten. Oro har, gizonek egiten duten batez besteko ibilbidea emakumeek egiten dutena baino luzeagoa da, joan-etorri gehienak lanarengatik egin ohi dituztelako. Emakumeek, oro har, joan-etorri gutxiago eskatzen dituzten lanak aukeratzen dituzte, lana eta familia errazago uztartze aldera. Ugaltze-lanak direla eta, emakumeek joan-etorri gehiago egiten dituzte; gizonek, ordea, joan-etorri gutxiago egiten dituzte, baina luzeagoak. Hori guztia hartu behar da kontuan azpiadierazle horren emaitzak interpretatzeko.

    3 (05) azpiadierazlea: Garraiobidea eta egindako distantziak: oinez

    3 (06) azpiadierazlea: Garraiobidea eta egindako distantziak: bizikletaz

    3 (07) azpiadierazlea: Garraiobidea eta egindako distantziak: motozikletaz

    3 (08) azpiadierazlea: Garraiobidea eta egindako distantziak: autoz

    3 (09) azpiadierazlea: Garraiobidea eta egindako distantziak: taxiz

    3 (10) azpiadierazlea: Garraiobidea eta egindako distantziak: autobusez

    3 (11) azpiadierazlea: Garraiobidea eta egindako distantziak: metroz

    3 (12) azpiadierazlea: Garraiobidea eta egindako distantziak: tranbiaz

    3 (13) azpiadierazlea: Garraiobidea eta egindako distantziak: zenbait garraiobide konbinatuz

    3 (14) azpiadierazlea: Ibilgailu bakoitzeko bidaiari-kopuruaren batez bestekoa

    Emakumeek eta gizonek ez dituzte joan-etorri mota berak egiten. Oro har, gizonek egiten duten batez besteko ibilbidea emakumeek egiten dutena baino luzeagoa da, joan-etorri gehienak lanarengatik egin ohi dituztelako. Emakumeek, oro har, joan-etorri gutxiago eskatzen dituzten lanak aukeratzen dituzte, lana eta familia errazago uztartze aldera. Ugaltze-lanak direla eta, emakumeek joan-etorri gehiago egiten dituzte; gizonek, ordea, joan-etorri gutxiago egiten dituzte, baina luzeagoak. Hori guztia hartu behar da kontuan azpiadierazle horren emaitzak interpretatzeko.

    3. ADIERAZLEA

    GAI-ALORRA: MUGIKORTASUNA ETA GARRAIOA

  • ::::::: 25

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    EMAITZAK INTERPRETATZEKO AZPIADIERAZLE bAKOITZEKO AINTZAT HARTU bEHARREKO ALDERDIAK

    PObREZIA ETA GIZARTE-bAZTERKETA

    10 (01) azpiadierazlea: Pobrezia eta gizarte-bazterketa

    10 (02) azpiadierazlea: Pobrezia-maila: Gizarte-larrialdietarako laguntzen jasotzaileak

    Adierazleak ematen digun informazioa esplizituagoa izango da GLL jasotzen duten familien ezaugarriak aztertuz gero batezbestekoez baino ez badugu hitz egiten, pobrezia eragiten duten faktoreak zein kolektibo kaltetuenak ezkutuan geldituko baitira bestela. Datuak argitzeko, zehazki, irizpide hauek hartu behar dira kontuan:

    Sexua: Emakumeen eta gizonen artean pobrezia-mailari dagokionez alderik badagoen jakitea garrantzitsua da; izan ere, gizartean duten tokiagatik beste modu batera eragiten dieten faktore estrukturalak izan daitezke egoera horretara iristeko kausen sorburua.

    Adina: Era berean, pertsonaren adina (bizitza-zikloaren zein unetan dagoen) kontuan izan beharreko beste alderdi bat da. Estutasun-egoera hori adin-tarte batzuetan beste batzuetan baino ohikoagoa den, eta zergatik, atzematea garrantzitsua da.

    Jatorria: Gure udalerrietako biztanleetako asko ez dira EAEkoak, kanpotik etorriak baizik. Era berean, egoera horren kausak ulertzeko, funtsezkoa da immigratuak izateak estutasun-egoera horretara iristeko eraginik baduen jakitea.

    Laguntza jasotzeko arrazoia: Laguntzak eskatzeko arrazoien bidez, estutasun-egoeraren jatorria jakin eta taldeak eta faktoreak identifika ditzakegu.

    Ikasketa-maila: Gehien erasandako taldeak zein diren hobeto identifikatzeko garrantzitsua da ikasketa-mailak estutasun horretan eraginik baduen ala ez jakitea.

    Antzinatasuna (laguntza jasotzen daramaten denbora): Gizarte-larrialdiko laguntzen eskatzaile gisa zerbitzuarekin harremanetan zenbat denbora daramaten jakinez gero, pobrezia-egoeran luze daramaten taldeak diren edo laguntza estutasun-une zehatz bat gainditzeko eskatu duten jakin ahal dugu.

    Datuak goian aipaturiko irizpideen arabera aztertzeko, garrantzitsua da kasu guztietan sexu-aldaera sartzea (adibidez, talde ahulenetako bat adineko jendea dela detektatuz gero, emakumeei eta gizonei berdin eragiten dien ala ez bereiztea), esku-hartze eraginkorrak eta, behar izanez gero, generoaren arabera berezituak, diseinatu ahal izateko.

    10. ADIERAZLEA

    GAI-ALORRA: ONGIZATEA ETA GIZARTERATZEA

  • 2 :::::::

    03. TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO METODOLOGIAREN ZEHAZTEA ETA EZAUGARRIEN FINKATZEA

    03

    EMAITZAK INTERPRETATZEKO AZPIADIERAZLE bAKOITZEKO AINTZAT HARTU bEHARREKO ALDERDIAK

    LANGAbEZIA-TASA

    11 (01) azpiadierazlea: Langabezia-tasa

    Populazio aktiboari buruzko datuak sexuaren arabera banandurik badaude dira benetan adierazgarriak, gizonen eta emakumeen arteko aldea handia baita oraindik.

    Adierazlea interpretatzean, beraz, alderdi hauen arabera banandurik hartu behar dira kontuan datuak:

    Sexua: Gaur egun ere, emakumeei gehiago eragiten die langabezia-tasak; gizonen eta emakumeen artean saihestu ezin den diferentzial bat dago, beraz. Garrantzitsua da kasu bakoitzean diferentzial hori zenbatekoa den jakitea.

    Adina: Langabeziak ez dio berdin eragiten adin-talde bati edo besteari. Talderik kaltetuena zein den jakin behar dugu.

    Jatorria: Betiere talderik kaltetuenak identifikatzeko asmoz, aintzat hartu behar dugu pertsonen jatorriak eraginik baduen ala ez langabezian.

    Ikasketa-maila: Gehien erasandako taldeak zein diren hobeto identifikatzeko garrantzitsua da ikasketa-mailak egoera horretan eraginik baduen ala ez jakitea.

    Datuak goian aipaturiko irizpideen arabera aztertzeko, garrantzitsua da kasu guztietan sexu-aldaera sartzea (adibidez, gazteek langabezia gehiago jasaten dutela detektatuz gero, emakumeei eta gizonei berdin eragiten dien ala ez bereiztea), esku-hartze eraginkorrak eta, behar izanez gero, generoaren arabera berezituak diseinatu ahal izateko.

    11. ADIERAZLEA

    GAI-ALORRA: LAN-MERKATUA

  • ::::::: 27

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    EMAITZAK INTERPRETATZEKO AZPIADIERAZLE bAKOITZEKO AINTZAT HARTU bEHARREKO ALDERDIAK

    HERRITARREN GOGObETETZE-MAILA UDALERRIAREKIN12. ADIERAZLEA

    GAI ZEHATZIK GAbEKO ADIERAZLEAK

    12 (01) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila orokorra udalerriarekin

    12 (02) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila udalerriarekin, bizitzeko eta lan egiteko tokiei dagokienez

    12 (03) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila etxebizitzaren kalitateari, erabilgarritasunari eta eskuragarritasunari dagokienez

    12 (04) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila lan egiteko aukerei dagokienez

    12 (05) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila eremu naturalen kalitateari eta kantitateari dagokienez

    12 (06) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila eraikitako eremuen kalitateari eta kantitateari dagokienez

    12 (07) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila gizarte- eta osasun-zerbitzuen mailari dagokionez

    12 (08) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila kultura-, jolas- eta aisialdiko zerbitzuen mailari dagokionez

    12 (09) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila ikastetxeen kalitateari dagokionez

    12 (10) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila garraio publikoaren mailari dagokionez

    12 (11) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila Udalaren plangintza- eta erabaki-prozesuetan parte hartzeko aukerei dagokienez

    12 (12) azpiadierazlea: Herritarren gogobetetze-maila herritarren segurtasun-mailari dagokionez

    Herritarren gogobetetze-maila eta horren zergatiak desberdinak izan daitezke gizonentzat eta emakumeentzat; hortaz, alderdi hauek kontuan hartzea komeni da:

    Inkestan parte hartu dutenen sexua: Gogobetetze-maila ebaluatzea ahalbidetzen diguten alderdien inguru- ko pertzepzioa desberdina izan daiteke emakumeentzat eta gizonentzat, alderdi horietako bakoitzari buruz batzuek eta besteek dituzten iguripenak eta erabiltzeko moduak desberdinak izango baitira, segur aski.

    Adina: Gogobetetze-maila ebaluatzea ahalbidetzen diguten alderdien inguruko pertzepzioa desberdina izan daiteke adin bateko edo besteko pertsonentzat, alderdi horietako bakoitzari buruz batzuek eta besteek dituzten iguripenak eta erabiltzeko moduak desberdinak izango baitira segur aski.

    Jatorria: Gogobetetze-maila ebaluatzea ahalbidetzen diguten alderdien pertzepzioari dagokionez, EAEkoak ez diren pertsonen artean berezitasunen bat dagoen jakitea interesgarria litzateke, horrek aukera emango bailiguke baliabide horiek eskuratzean edo horren inguruan dituzten iguripenei dagokienez alderik dagoen hautemateko.

    Ikasketa-maila: Ikasketa-mailak ere eragina izan dezake iguripenetan eta gogobetetze-mailan.

    Datuak goian aipaturiko irizpideen arabera aztertzeko, garrantzitsua da kasu guztietan sexu-aldaera sartzea (adibidez, gazteen gogobetetze-maila zaharrena baino handiagoa dela detektatuz gero, emakumeak eta gizonak horren aurrean berdin agertzen diren ala ez bereiztea), esku-hartze eraginkorrak eta, behar izanez gero, generoaren arabera berezituak diseinatze aldera.

  • EKINTZA ZEHATZETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO AUKERA DUTEN TOKIKO AGENDA 21-EKO GAI-EREMUAK

    04.

    28 :::::::

    4.1. GAI-EREMUAK

    Udalsarea 21en duela gutxi (2008n) garatu den eta Tokiko Agenda 21en prozesuekin lotuta dagoen gai- eremukako eraketa da azterketa honen abiapuntua. Hona, lau talde nagusitan egituratuta, EAEko udalerrie-tako Tokiko Iraunkortasun Planetan jasotako ekintzei loturiko gai-alorrak (ikus 1. laukia).

    4.2. LAN-LERROAK, LEHENTASUNEZKO GAI-EREMUEN ARAbERA

    Tokiko Iraunkortasun Planetan genero-ikuspegia txer-tatzeko jarraibideak aztertu ziren Ekitaldean. Jarraibide horiek Tokiko Agenda 21ekin lotutako zer gai-alorretarako gara zitezkeen aztertu zen (ikus 2. laukia).

    1. laukia. EAEko udalerrietako Tokiko Iraunkortasun Planetako ekintzei loturiko gai-alorren zerrenda

    LURRALDEA

    Lurraldea eta planeamendua

    Biodibertsitatea eta ingurunea

    Mugikortasuna eta garraioa

    HEZKUNTZA, KOMUNIKAZIOA ETA PARTE HARTZEA

    GIZARTEA ETA EKONOMIA

    Ura

    Hondakinak

    Energia

    Atmosfera

    Klimaren aldaketa eta eragin globala

    Akustika

    Lurrak

    Ingurune-arriskua

    Jarduera ekonomikoen ingurune-kudeaketa

    Udal administrazioaren ingurune-kudeaketa

    Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria

    Komunikazioa eta herritarren parte hartzea

    Garapen ekonomikoa

    Lan-merkatua

    Ongizatea eta gizarteratzea

    Kultura

    Osasuna

    Euskara

    Berdintasuna

    Etxebizitza

    Bizikidetza

    INGURUNEA

  • ::::::: 29

    4.3. TOKIKO AGENDA 21EN EKINTZA-LANETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO JARRAIbIDEAK, GAI-ALORKA

    Hona hemen Tokiko Agenda 21en Tokiko Iraunkortasun Planen ekintzetan genero-ikuspegia sartzeko kontuan hartu behar diren irizpideak. Esku-hartze bakoitzean genero-ikuspegia kontuan hartzeko jarraibide batzuk ematea da irizpide horien helburua, baina koaderno honen ezaugarriak direla medio, ez dago sakontze-lanik egiterik.

    Gai-alor bakoitzerako, honako eremu hauek daude:

    Gai-alorra. Gai-alor honekin lotutako Tokiko Agenda 21eko

    ekintzen tipologia. Dagokion gai-alorraren eta genero-ikuspegiaren

    arteko lotura (esparru teorikoa). Tokiko Agenda 21 Planeko ekintzak zehazteko

    kontuan hartu behar diren irizpideak. Adibideak.

    Hona aurrez hautatutako gai-alor bakoitzerako irizpi-deak, fitxetan jasota.

    Koaderno honen 2. Eranskinean, argibide interesgarriak agertzen dira, gai eremu ezberdinetan sailkatuta.

    2. laukia. Tokiko Agenda 21eko gai-alorren zerrenda. Alor horiekin loturiko ekintzetan genero-ikuspegia txertatzeko irizpideak eman dira

    LURRALDEA

    Lurraldea eta planeamendua

    Biodibertsitatea eta ingurunea

    Mugikortasuna eta garraioa

    HEZKUNTZA, KOMUNIKAZIOA ETA PARTE HARTZEA

    GIZARTEA ETA EKONOMIA

    Ura

    Hondakinak

    Energia

    Atmosfera

    Klimaren aldaketa eta eragin globala

    Akustika

    Lurrak

    Ingurune-arriskua

    Jarduera ekonomikoen ingurune-kudeaketa

    Udal administrazioaren ingurune-kudeaketa

    Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria

    Komunikazioa eta herritarren parte hartzea

    Garapen ekonomikoa

    Lan-merkatua

    Ongizatea eta gizarteratzea

    Kultura

    Osasuna

    Euskara

    Berdintsauna

    Etxebizitza

    Bizikidetza

    INGURUNEA

  • 30 :::::::

    04. EKINTZA ZEHATZETAN GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEKO AUKERA DUTEN TOKIKO AGENDA 21EKO GAI-EREMUAK

    04 gai-alorralurraldea eta planeaMendua

    GAI-ALOR HONEKIN LOTUTAKO TOKIKO AGENDA 21EKO EKINTZEN TIPOLOGIA

    Berdintasunerako Legeko V. Kapituluko 4. artikuluak egiten du zilegi, alderdi juridikotik, atal hori. Honela dio:

    Euskal herri-aginteek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte beren ingurumen, etxebizitza, hirigintza eta garraioko politiketan zein programetan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzeko, eta, besteak beste, hauek hartuko dituzte kontuan: pertsonen segurtasuna; etxeko lanak egiten eta pertsonak zaintzen laguntzea; bizitza pertsonala familia eta lanarekin uztartzen laguntzea, eta politika eta programa horiek diseinatu eta betetzeko emakumeek partaidetza handiagoa izan dezatela bultzatzea.

    Pertsonen ongizaterako ezinbestekoak diren eguneroko eginkizun guztiak aintzat hartzen dituena da genero-ikuspegidun hirigintza. Hirigintza-planeamenduak garrantzi handia hartzen du bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egin behar dituzten pertsonen (batez ere emakumeek egin behar diote aurre arazo horri gaur egun) bizimodua eta erritmoa baldintzatzen dituelako. Horrexegatik azpimarratzen dira bereziki zerbitzuak eta ekipamenduak, irisgarritasuna eta mugikortasuna. Hori dela eta, genero-ikuspegitik sortzen den hirigintzak ezaugarri hauek ditu:

    Zonifikazioa eta monofuntzionaltasuna baztertzea (esaterako, bizitegi-, lan-, merkataritza-, edo aisia-eremuak), herriak edo auzoak pertsonen beharrizanak osorik asetzea galarazten dutelako. Zonifikazioak eta monofuntzionaltasunak joan-etorrien ugaritzea (eta horrek denbora gehiago behar izatea) eta zerbitzu eta ekipamendu batzuetara ezin iristea dakartza; izan ere, eguneroko bizimoduan oinarrizko direnez, hurbil egon behar lukete.

    Oztopo arkitektonikoak kentzea, ezen mendekotasunen bat duten pertsonen zein haien kargu daudenen mugikortasunari trabak jartzen baitizkiote, batzuen autonomia murrizteaz eta besteen karga areagotzeaz gain.

    Genero-ikuspegidun hirigintza bereizten duen beste alderdi bat segurtasuna da. Auzo edo herri asko-tako segurtasun-ezak edo segurtasun-ezaren sentsazioak murriztu egiten ditu, askotan, emakumeen mugikortasuna nahiz eremu publikoez gozatzeko gaitasuna. Eremu publikoak emakumeak seguru sen-titzeko moduko tokiak izateko helburua bere egiten du genero-ikuspegia duen hirigintzak. Hori lortze aldera, beraz, segurtasun-eza eragiten duten faktoreak eremuetatik ezabatzeko neurriak hartu beharko dira, eta, eremu berriak diseinatzean, hainbat irizpide kontuan hartu beharko dira segurtasunik gabeko gunerik sor ez dadin.

    Emakumeek gizarteari egindako ekarpenak ere hartu behar dira kontuan, balio sinbolikoa duten hiriko elementuen bidez (kale-izenak, monumentuak, eraikin esanguratsuak eta abar), sarri askotan gizonenak baino ez direlako aintzat hartzen, eta desoreka handia dakarrelako gizonei eta emakumeei egiten zaien aintzatespenari dagokionez.

    Azkenik, emakumeek plangintzan, diseinuan eta hobekuntzetan parte hartzea, eta, are gehiago, pare-kotasunez parte hartzea bermatu behar da, udalerri bakoitzean lana eta familia uztartzeko zer zailtasun

    Hirigintzako planeamendu orokorrean eta hortik eratorritakoan iraunkortasun-irizpideak txertatzea. Hirigune andeatuak berreskuratzea eta eraikinak birgaitzea. Ondarea eta arkitektura tradizionala zaintzea. Eraikuntzan ingurune-irizpideak txertatzea. Hiriko berdegunea.

    GAI-ALORRAREN ETA GENERO-IKUSPEGIAREN ARTEKO LOTURA

  • ::::::: 31

    LEHENENGO PAUSUAK GENERO-IKUSPEGIA TOKIKO AGENDA 21 PROZESUETAN TXERTATZEKO

    dauden, mendekotasunen bat duten pertsonen autonomia zerk murrizten duen eta segurtasun-eza zerk eragiten duen esateko egokienak emakumeak eurak baitira. Horregatik, parte-hartze zein erabaki-esparruetan, gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna sustatu behar da aipatutako prozesuetan (Berdintasun Legeko atariko tituluko 3. artikuluaren arabera, pertsona anitzeko administrazio- organoetan ordezkaritza orekatua dela irizten zaio sexu bietako bakoitzak gutxienez % 40ko ordez- karitza badute).

    Generoaren gaineko trebakuntza ezinbestekoa da genero-ikuspegia txertatzerik izateko, eta, hortaz, neurriak hartu behar dira esparru horietan dagoen aditu-falta konpontzeko (teknikariak eta politikariak prestatzea, kanpo-adituen aholkularitza...).

    Administrazioaren araudiari eta jarduerari dagokienez, generoaren araberako eraginari buruzko azter-keten eta neurri zuzentzaileen derrigortasuna ezartzen du Berdintasunerako Legeak (IV. kapituluko 18., 19. eta 20. artikuluak). Hori guztia hiri-planeamenduarekin loturiko edozein alderdiri ere aplika dakioke. Genero-eraginari buruzko azterketen helburua da araudiak edo administrazioaren jarduerak emaku-meengan eta gizonengan izan dezaketen eragin diferentziala ebaluatzea.

    Emakumeen aintzatespen sozialari eta sinbolikoari dagokienez: Etorkizunean emakumeen aintzatespena kontuan hartzea kale, parke, plaza, monumentu eta

    elementu sinbolikoei izena jartzean eta hirigintzako lan berrietan eta/edo eraikin, monumentu eta abarretan.

    Lurralde-antolamenduaren eta hirigintza-planeamenduaren bidez erantzukidetasuna eta bateragarrita-suna sustatzeari dagokionez:

    Gehiegizko zonifikazioa saihestea eta erabilera anitzeko eremuak sustatzea (monofuntzionalta-sunak joan-etorri gehiegi dakartza eta bateragarritasuna zailtzen du).

    Sustatzea irisgarritasuna eta oztopo arkitektonikoak kentzea. Bateragarritasuna errazte aldera, udalerriko zerbitzuak eta ekipamenduak estrategikoki

    kokatzea. Uztartze-beharrei erantzuteko, ekipamendu eta zerbitzuen ordutegiak egokitzea.

    Emakumearen aurkako indarkeria dela-eta ezarritako irizpideekin bat: Toki ez-segururik sortzen ez uztea, edo seguruak ez direnak neutralizatzea. Gehiegizko zonifikazioa saihestea eta erabilera anitzeko eremuak sustatzea, monofuntzionalta-

    sunaren ondorioz eremu horietako asko jenderik gabe geratzen direlako eguneko ordu batzue-tan, egun batzuetan eta/edo urte-garai batzuetan, eta horrek segurtasun-eza sortzen duelako.

    Emakumeen ordezkaritza sinbolikoari dagokionez: : Ordezkaritza horretan dagoen desoreka neurtzea eta zuzentze-neurriak proposatzea.

    Herritarren parte-hartzearekin egiten diren hirigintzako planeamenduaren berrikuste-prozesuei dagokienez:

    Parte-hartze prozesuetan aritzeko aukera izatea emakumeek ere. Prozesua aurrera eraman behar duten udal langileak berdintasunaren gaineko g