Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus ·...

11
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015

Transcript of Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus ·...

Page 1: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015      

 

Page 2: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015      

 

ONDARE  GEOLOGIKOA  ETA  GEOPARKEAK  

 

LEHENBIZIKO  ZIRKULARRA  

 

Espainiako  Geologia   Elkarteko   (SGE)  Ondare  Geologikoaren  Batzordea  1994an   sortu   zen,   eta  ordutik,   estatu-­‐mailako   biltzar   bat   egiten   du   aldian-­‐aldian,   ondare   geologikoaren   kudeaketa  integralaren   arloan   izan   diren   azken   lanak   eta   ekarpenak   aurkezteko:   legeak,   naturaguneak,  kudeaketarako   baliabideak,   geokontserbazioa,   inbentarioak   osatzea   eta   balorizazioa,  geoturismoa,  didaktika,  dibulgazioa,  sentsibilizazioa  eta  ondasun  higigarria.  

Batzordearen  batzar  nagusiak  2013ko  ekainean  Segovian  aho  batez  hala  erabakita,  XI.  biltzarra  Euskal  Kostaldeko  Geoparkean  izango  da,  2015eko  ekainaren  9tik  13ra.  Ondare  Geologikoaren  Batzordeak   biltzarra   geoparke   batean   egiten   duen   aurreneko   aldia   izango   da,   eta   izan   ere,  susperraldi   betean   daude   gaur   egun   geoparkeak,   ondare   geologikoa   lurralde   baten  garapenerako   baliabide   gisa   sustatzeko   eta   lantzeko   aukera   bikainak   eskaintzen   dituztelako,  besteak  beste.    

 

Batzorde  antolatzailea  

Koordinazioa  eta  idazkaritza  teknikoa:  Asier  Hilario1  eta  Leire  Barriuso1  

Manu  Monge2,  Miren  Mendia3,  Gorka  Arana4,  Luis  Carcavilla5,  Ánchel  Belmonte6,  Esperanza  Fernandez7  

1.  Geoparkea    2.  Urdaibaiko  Biosfera  Erreserba    3.  Euskal  Herriko  Unibertsitatea.  UPV/EHU    4.  Eusko  Jaurlaritza.  GV-­‐EJ        5.  Espainiako  Geologia  eta  Meatzaritza  Institutua.  IGME        6.  Sobrarbeko  geoparkea        7.  Leóngo  unibertsitatea  

 

Batzorde  zientifikoa  

José  Brilha  (Minho  unib.);  Luis  Alcalá  (Dinópolis);  Antonio  Cendrero  (Cantabriako  unib.);  Ángel  García  Cortes   (IGME),   Enrique   Díaz   (IGME);   Isabel   Rábano   (IGME);   Luis   Carcavilla   (IGME);   Esperanza  Fernández  (Leóngo  unib.);  Juan  Carlos  Gutiérrez  (CSIC-­‐UCM);  Guillermo  Meléndez  (Zaragozako  unib.);  Josep   María   Mata   (Erdialdeko   Kataluniako   geoparkea),   Manu   Monge   (Urdaibai);   Miren   Mendia  (UPV/EHU);   Juan   Carlos   Utiel   (ondarearen   interpretazioan   aditua);     Nadia   Herrero   (Kataluniako  

Generalitatea),   Juana   Vegas   (IGME),   Andrés   Diez   (IGME),   Ángel   Salazar   (IGME);   Ánchel   Belmonte  (Sobrarbeko  geoparkea);  Pablo  Rivas  (Cabo  de  Gatako  geoparkea);  Francisco  Guillen  (Murtziako  unib.)  eta  Asier  Hilario  (Geoparkea).  

 

 

Azaleko  argazkia:  L.  LLavori.  

Page 3: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015        

Non  izango  den  biltzarra  

Zergatik  Euskal  Kostaldeko  Geoparkean?  

Euskal   Kostaldeko   Geoparkeko   baliabide   nagusienetakoa   dugu   flyscharen   azaleratzea,   13  kilometroko   kostaldea,   Mutrikutik   Zumaiaraino,   itsaslabar   ikusgarriek   osatua.   150  urtean  ikerketa   zientifiko   ugari   egin   dira   leku   honetan   eta   azaleratze   honek   nazioarte   mailako  argitalpen  mordoa  ekarri  du.  Gainera,  azken  urteotan  natura  turismoko  helmuga  garrantzitsu  bilakatu   da,   geokontserbazioan   eta   dibulgazioan   oinarrituta,   eta   turismo   eta   hezkuntzako  eskaintza  zabala  batekin.  

Duela   4  urtetik,   Euskal   Kostaldeko   Geoparkea   osatzen   duten   hiru   udalerriak   Europako   eta    Munduko  Geoparkeen  Sarearen  barruan  ari   dira   aurrera  egiten,  bertako  garapen   jasangarria  lortzeko  helburuarekin.  

 

Zergatik  geoparke  batean?  

Espainian   hamar   geoparke   daude   gaur   egun.   Lurralde   bakoitza   arrazoi   jakin   batzuek  hartaratuta   iritsiko  zen  Munduko  Geoparkeen  Sarean  sartzera,  eta  bidea  ere  ez  zuten   izango  denek   berbera,   baina   badute   geoparke   guztiek   ezaugarri   komun   bat:   UNESCOk   babestutako  nazioarteko   sare   baten   parte   izatea,   eta   sare   hark   bezalaxe,   helburu   nagusitzat   zera   izatea,  tokiko   garapenerako   proiektuak   egin   behar   direnean   bertako   ondare   geologikoaren  kontserbazioan  eta  balorizazioan  oinarritutakoak  izan  daitezela  sustatzea.  Hori  estu-­‐estu  lotuta  dago   Ondare   Geologikoaren   Batzordearen   berezko   jardunarekin,   eta   horregatik,   Espainiako  Geologia   Elkartearen   ustez   geoparkeak   plataforma   bikainak   dira   zientzia,   geokontserbazio,  didaktika   eta   geoturismoari   buruzko   gaiak   lantzeko   eta   elkarri   arlo   horietan   izandako  esperientzien  berri  emateko.  

   

 

 

 

 

Non,  zehatz-­‐mehatz?  

Bilgune   nagusia   Zumaiako   kultura-­‐etxea   izango   da,   Alondegia.   Herrigunean   bertan   dago,  itsasadarretik  ere  metro  gutxira,  eta  alde   zaharreko   tabernak  ere  bertatik  bertara  daudenez,  ezin   eskurago   izango   dugu   bertako   gastronomiaz   gozatzeko   aukera.   Oinez   5  minutuko  ibilbidetxoa   eginda,   Zumaiako   tartea   ikus   daiteke,   Itzurun   hondartzan,   eta   han,   San   Telmo  ermita   eta   mundu-­‐mailan   garrantzitsuak   diren   muga   geokronologikoen   kontzentrazio  handienetako  bat.    

 

 

Page 4: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015        

Non  hartu  ostatu  eta  nola  etorri  

Ostatuak  

Geoparkeko   hiru   udalerriak   daude   turismoa   hartzera   ohituta   eta,   beraz,   ostatuen   nahiz  jatetxeen   aldetik   azpiegitura   egokiak   dituzte.   Nekazaritza-­‐turismoko   establezimendu,  aterpetxe   eta     camping   aukera   zabala   dago   baita   ere,   baina   zenbait   tokitara   iristeko  beharrezkoa  da  ibilgailu  pribatua,  garraio  publikoa  ez  baita  bertaraino  heltzen.    

Orain  bertan,  honako  web  orri  honetan  ostatuei  buruzko  informazio  ugari  aurkituko  duzue:  www.geoparkea.com/ostatuak  

Aurrerago,   bigarren   zirkularrean,   berariaz   jakinaraziko   dizuegu   zer   ostatuk   eskaintzen   duten  tarifa  murrizturen  bat  edo  hobari  logistikoren  bat  biltzarreko  parte-­‐hartzaileentzat.  

 

Garraioa  

Geoparketik  hurbilen  dagoen  hiriburua  da  Donostia  eta  garraio  publikoen  sare  ona  du.    

• Trenez  (40  min),  Euskotrenen  Donostia  –  Bilbo  linea  hartuta.  www.euskotren.es/eu/bidaia/ordutegiak/trena  

• Autobusez  (40  min),  Donostia  –  Zumaia  linea  hartuta.  www.euskotren.es/eu/autobus/Lurraldebus    

Bilboko  aireportura  hegazkinez  zatoztenok  hauxe  duzue  errazena:    aurrena,  Aireportua  –  Zarautz  lineako  autobusa  hartzea  (60  min,  orduero);  eta  Zarautzen,  gero,  trena,  Zumaiaraino  (15  min).    www.directoalaeropuerto.com/zarautz.htm    Oharra:  Adif,  Pesa  eta  Euskotren-­‐ekin  hitzarmen  bat  egiten  ahaleginduko  gara,  biltzarrera  trenez  zatoztenoi  tarifa  merkeagoak  eskaintzeko.  Bigarren  zirkularrean  emango  dizuegu  horren  berri.  

Page 5: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015      Data  garrantzitsuak  

• Urriak  15:  lehenbiziko  zirkularra  argitaratu  da.  

• Urtarrilak  7:  bigarren  zirkularra  argitaratuko  da.  

• Urtarrilak  31:  

o Tasa  murriztuarekin  izena  emateko  muga-­‐eguna.  

o Lanak  bidaltzeko  muga-­‐eguna.  

• Apirilak  15:  onartu  diren  lanen  zerrenda  esekiko  da  webgunean  (poster  moduan  nahiz  ahoz  aurkeztekoak).  

• Maiatzak   15:   hirugarren   zirkularra   argitaratuko   da;   han   jakinaraziko   da,   zehatz-­‐mehatz,  programa  osoa.  

o Ekainak   1:   ondare   geologikoari   eta   geoparkeei   buruzko   ikastaroan   izena   emateko  muga-­‐eguna.  

• Ekainak  9  –  13:  biltzarra.  

 

Izena  emateko  tasak  

  2014/01/31  baino  lehen  

2014/01/31  ondoren  

Elkarte  hauetako  bazkideak:    SGE,  ProGEO,  IUCN,  AEPECT  eta  SEDPGYM  

60   100  

Elkarte  horietako  bazkide  ez  direnak   80   120  

Ikasleak,  langabeak  eta  erretirodunak   50   90  Biltzarra  

Geoparkeetako  langileak     60   100  

Ondare  geologikoari  buruzko  ikastaroa   50   70  

Biltzar  osteko  irtenaldia  (autobusa  eta  bazkaria  barne)   50   60  

Amaierako  afaria   30   40  

 

Biltzarrean   parte   hartzeko   tasaren   barnean   sartuta   daude   antolatutako   jarduera   zientifiko  guztiak,   akta-­‐liburua,   atsedenaldietako   kafeak,   ongietorriko   txakolina   eta   biltzar   barneko  irtenaldia.  

Page 6: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015      BEHIN-­‐BEHINEKO  PROGRAMA    Ekainak  9,  asteartea  

09:00  –  18:00   Ondare  geologikoa,  geoturismoa  eta  geoparkeak  ikastaroa  19:00  –  19:30   Biltzarraren  hasiera-­‐ekitaldia  19:30  –  20:30   Hasierako  hitzaldia  

20:30  –  22:00   Txakolina  +  ekitaldi  kulturala   OHARRA:  Bazkaria  eta  afaria  norberaren  kontura  dira.  

 

Ekainak  10,  asteazkena  

09:00  –  11:00   Saio  zientifikoak  (6)  11:00  –  11:20   Kafea  11:30  –  13:30   Posterrak    13:45  –  15:30   Bazkaria  15:30  –  16:50   Saio  zientifikoak  (4)  17:00  –  18:20   Saio  zientifikoak  (4)  18:30  –  20:00   Itsasontziz  irtenaldia  flyscha  ikustera   OHARRA:  Bazkaria  eta  afaria  norberaren  kontura  dira.  

 

Ekainak  11,  osteguna  

09:00  –  09:30   Irtenaldiari  buruzko  azalpenak  09:30  –  19:00   Irtenaldia:  GEOPARKEA     OHARRA:  Bazkaria  izen-­‐ematean  sartuta  dago.  Afaria  norberaren  kontura  da.  

 

Ekainak  12,  ostirala  

09:00  –  11:00   Saio  zientifikoak  (6)  11:00  –  11:20   Kafea  11:30  –  13:30   Posterrak    13:45  –  15:30   Bazkaria  15:30  –  17:30   Saio  zientifikoak  (6)  17:30  –  18:20   Amaierako  hitzaldia    18:30  –  20:00   Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  batzar  nagusia  20:30  –  23:00   Amaierako  afaria  +  ekitaldi  kulturala  

OHARRA:  Bazkaria  norberaren  kontura  da.  Amaierako  afarirako,  aurrez  tasa  ordaindu  behar  da.    

Ekainak  13,  larunbata  

09:00  –  17:00   Biltzar  osteko  irtenaldia:  URDAIBAI     OHARRA:  Bazkaria  izen-­‐ematean  sartuta  dago.  

Saio  zientifikoak  

Page 7: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015      Honako  saio  zientifiko  hauek  proposatzen  dizkizuegu:    

1. Ondare  geologikoaren  balorizazioa,  katalogazioa  eta  inbentarioak.  

2. Geokontserbazioa.  

3. Ondarearen  interpretazioa,  dibulgazioa,  geoturismoa  eta  erabilera  publikoa.  

4. Ondare  geologiko  higigarria.  

5. Ondare  geologikoa  hezkuntzan.  

6. Geoparkeak  eta  tokiko  garapena.  

 

 

Lanak  nora  eta  nola  bidali  

• Baldintza  orokorrak  

o Biltzarrerako  izena  emana  dutenek  ondare  geologikoarekin  lotutako  gaiei  buruzko  lan   zientifikoak   aurkezteko   aukera   izango   dute.   Lanaren   egileetako   batek,  gutxienez,   izena   emanda   egon   beharko   du,   eta   izena   emateko   tasa   ordainduta  eduki,  urtarrilaren  31rako.  Bestela,  lana  baztertu  egingo  da,  eta  ez  da  biltzarraren  akta-­‐liburuan  argitaratuko.  

o Egile  bakoitzak  nahi  beste  lan  aurkeztu  ditzake;  baina  zein  aurkeztuko  diren  poster  moduan  eta  zein  ahoz  erabakitzean,  oso  kontuan  hartuko  da  errepikapena.    

o Lanak   posta   elektroniko   bidez   bidali   behar   dira,   honako   helbide   honetara:  [email protected].   Egileak   argi   adierazi   behar   du,   mezu  elektronikoan   bertan,   bidaltzen   ari   den   lana   zer   saio   zientifikotarako   den   egokia  bere  ustez  eta  nola  nahi  duen  aurkeztu:  ahoz  edo  poster  moduan.    

o Irudiak   (ilustrazioak   nahiz   argazkiak)   bereiz   bidali   behar   dira,   beste   fitxategi  batean.  Fitxategia  18  MB  baino  gehiagokoa  bada,  WeTransfer  edo  antzeko  sistema  baten  bidez  bidali  behar  da.    

o Lanak  bidaltzeko  azken  eguna  2015eko  urtarrilaren  31  da.    

o Lanek  originalak  eta  argitaragabeak   izan  behar  dute;  beraz,  ez  da  onartuko  beste  foro  edo  argitalpen  zientifikoren  batean  argitaratua  izan  den  lanik.    

 

 

• Formatua  

o Biltzarraren   akta-­‐liburua   estatu-­‐mailan   ezagunak   diren   argitalpenen   bidez  argitaratuko  da.  Argazkiak  eta  ilustrazioak  gris-­‐eskalan  ageriko  dira.  

o Lanak   zer   formatu   izan   behar   duen   jakiteko,   eredua   deskargatu   dezakezue:  http://www.geoparkea.com/geologia/ogb-­‐sge-­‐geoparkea-­‐2015/lanak-­‐nora-­‐bidali    

Page 8: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015      

 

• Aurkezpena:  ahoz  edo  poster  moduan  

o Egileek   lana   aurkezteko   modu   bat   proposatu   behar   dute   (ahoz   edo   poster  moduan,  alegia),  posta  elektroniko  bidez  lana  bidaltzeko  mezuan  bertan.  

o Jasotako   lan   guztiak   batzorde   zientifikoko   ikuskatzaileei   helaraziko   zaizkie,   eta  haiek   erabakiko   dute,   argitalpen-­‐batzordekoekin   batera,   zein   lan   diren   onartuak,  batetik,   eta   bestetik,   onartutako   lanetatik   zein   aurkeztuko   diren   ahoz   eta   zein  poster  moduan.    

o Gehienez   ere   ahoz   aurkezteko   26   lan   aukeratuko   dira.   Gainerako   lan   guztiak  (gehienak,  ziur  asko)  poster  moduan  aurkeztuko  dira.    

Ahoz   zer   lan   aurkeztuko   diren   erabakitzean,   aurkezpenaren   ondoren  eztabaidarako   bidea   dakarten   lanik   kontzeptualenak   eta   proposamen  berrienekoak  balioetsiko  dira.    

Gehienbat   ekimen   zehatzei   buruzkoak   diren   artikulu   deskriptiboak   (hala  nola   inbentarioak,   ibilbideak,   gidak,   argibide-­‐taulak,   programak   eta  halakoei  buruzkoak)  poster  formatuan  onartuko  dira  nagusiki.  

o Hartutako   erabakia   posta   elektroniko   bidez   jakinaraziko   zaie   egileei,   apirilaren  15etik   aurrera   http://www.geoparkea.com/geologia/ogb-­‐sge-­‐geoparkea-­‐2015            web  orrian  egongo  da  esekita,  eta  hirugarren   zirkularrean  argitaratuko  da,  behin  betiko  programarekin  batera.  

o Ahozko   aurkezpenak   editore   batek  moderatuko   ditu,   eta   hamar  minutu   iraungo  dute;  ondoren,  beste  hamar  minutu  izango  dituzte  eztabaidarako.    

o Poster   moduko   lanak   ere   aurkeztuko   dira   formalki   parte-­‐hartzaileen   aurrean.  Berritasun  bat  ere   izango  da  sail  honetan:  pantaila  baten  bidez  aplikazioak   (App-­‐ak)   zuzenean   formatu   digitalean   aurkezteko   aukera,   hain   zuzen.   Horrelakoek  formatuaren  aldetik-­‐eta  bete  beharreko  baldintzak  biltzarrari  buruzko  web  orrian  argitaratuko  dira,  apirilaren  15a  baino   lehen.  Horretarako,   izan  ere,   jakin  beharra  daukagu  zenbat  lan  aurkeztuko  diren,  saioak  antolatzeko.  

 

 

Ondare  geologikoari  eta  geoparkeei  buruzko  ikastaroa  

Ekainak  9an,  asteartez,  ondare  geologikoari  eta  geoparkeei  buruzko  ikastaro  trinko  bat  izango  da,  8  ordukoa.  Kudeaketarekin  lotutako  oinarrizko  kontzeptuak  landuko  dira  ikastaro  horretan:  ondare   geologikoaren   kudeaketarekin   lotutakoak,   oro   har,   eta   zehazki,   geoparkeen  jardunarekin   lotutakoak.   Ikastaroaren   edukia   bigarren   zirkularrean   zehaztuko   dugu,  biltzarraren  web  orrian,  betiere.   Ikastaro  hau  egokia  da,  batik  bat,  naturagune  babestuetako  teknikarientzat,   landa-­‐garapeneko   teknikarientzat,   unibertsitatean   bigarren   edo   hirugarren  zikloan   dabiltzan   ikasleentzat,   irakasleentzat,   turismo-­‐agenteentzat   eta   lana   geoparke   baten  barruan  egiten  duten  agenteentzat.      

Page 9: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015        

Irtenaldiak  

• Biltzar  barneko  irtenaldia.  Ekainaren  11n.    

Euskal   Kostaldeko   Geoparkea:   ondare   geologikoaren   kudeaketa   integralean  oinarritutako  tokiko  garapenerako  proiektua.  

Antolatzaileak:  Asier  Hilario,  Leire  Barriuso,  Arantza  Aranburu  eta  Miren  Mendia.  

Barne  daude  autobusa,  bazkaria  eta  ekitaldi  kulturala.  

 

• Biltzar  osteko  irtenaldia.  Ekainaren  13an.    

Urdaibaiko   Biosfera   Erreserbako   geodibertsitatea   kudeatzeko   estrategia.   Inbentarioa,  kudeaketa  eta  balorizazioa.  

Antolatzaileak:  Manu  Monge  eta  Miren  Mendia.  

Barne  daude  autobusa,  ongietorriko  ekitaldia  eta  bazkaria.  

 

OHARRA:  Bigarren  zirkularrean  bi  irtenaldiei  buruzko  informazio  zehatzagoa  argitaratuko  da.  

 

 

Izen-­‐emateak  

• Izena   emateko,   jo   biltzarraren   web   orrira   http://www.geoparkea.com/geologia/ogb-­‐sge-­‐geoparkea-­‐2015   eta   bete   Inskripzioa   atalean   ageriko   den   orria.   Ondoren,   sakatu   Bidali  botoia.  

• Izena  emateko  tasa  La  Caixa  erakundeko  kontu-­‐zenbaki  honetan  ordaindu  behar  da:    2100  4402  71  0200086341.  Kontu-­‐zenbakiaren  onuraduna  Geogarapen  da.  

• Izen-­‐ematea  egintzat  emateko,  nahitaezkoa   izango  da  tasa  ordaindu   izanaren  egiaztagiria  [email protected]   helbide   elektronikora   bidaltzea,   eta   egiaztagirian   datu  hauek  ageri  beharko  dute,  gainera:  biltzarrean  edo  dena  delakoan  parte  hartuko  duenaren  izena  +  zein  kontzeptu  ordaindu  diren.  Adibidez,  kontzeptu  guztietan   izena  emanez  gero,  datu   hauek   jarri   behar   dira:   Joxe  Moxe   +   ikastaroa   +   biltzarra   +   afaria   +   biltzar   osteko  irtenaldia.    

• Tasa   murriztuarekin   izena   emateko   muga-­‐eguna   2015eko   urtarrilaren   31   da.  Antolatzaileontzat   garrantzi   handikoa   da   izen-­‐emate   gehienak   egun   hori   baino   lehen  egitea,  biltzarra   zenbaterainokoa   izango  den   jakinda  errazago  antolatuko  baitugu  alderdi  logistikoa.    

• Ezingo  da  biltzarra  hasia  dela  izenik  eman  eskudirutan  ordainduta.  

• Ezinbesteko   arrazoiren   batengatik   (gaixotu   egin   delako   edo   horrelako   zerbaitengatik)  norbaitek  ezingo  balu  biltzarrera  etorri,  parte-­‐hartzaileari   itzuli  egingo  zaizkio  ordainduta  dituen  tasak,  baina  horretarako,  aurrez  antolatzaileei  egiaztatu  egin  beharko  dizkio  idatziz  arrazoiak.  Norberaren  lan-­‐jardunean  biltzarrera  etortzeko  agenda-­‐eragozpenak  sortzea  ez  da  tasak  itzultzeko  arrazoi  izango.  

Page 10: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015        

Erakusketak  

Biltzarrak  dirauen  astean,   erakusketa  piktoriko  miresgarri   eta   zoragarri   bat   izango  da   ikusgai  Alondegiko  areto  nagusian:  L´ART  DE  LA  GEOLOGIA,  Josep  Estela  argazkilari  eta  geologoak  eta  Maria  Oms  Jané  artistak  egina.  

 

 

Ekitaldi  sozial  eta  kulturalak  

Biltzarreko   ekintzekin   batera   jarduera   sozial   eta   kulturalak   ere   izango   dira   tartean,   betiere  geoparkearen   izatearekin   lotuak,   Euskal   Kostaldearen   Geoparkeari   buruzko   ikuspegi   osoago  bat  izateko.  

 

Amaierako  afaria  

Biltzarrean   parte   hartuko   duzuen   guztiok   amaierako   afarira   ere   etortzera   animatu   nahi  zaituztegu.  Biltzarreko  saioetan  lana  franko  egin  ondoren,  ondo  merezia  izango  dugu  horrelako  amaiera  informal  bat,  ezta?    

Afarian  izateko,  beste  kontzeptuetan  izena  ematearekin  batera  ordaindu  behar  da  tasa.  Muga-­‐eguna  2015eko  ekainaren  8a  da.  

 

 

Informazio  gehiago  lortzeko  eta  harremanetarako  

 

www.geoparkea.com/geoparkea2015    

 

Lanak  bidaltzeko:  [email protected]  

Ordainagiriak  bidaltzeko  edo  informazio  orokorra  lortzeko:  [email protected]  

 

 

 

 

 

Page 11: Lehen zirkularra Geoparkea 2015.eus · Ondare’Geologikoaren’Batzordearen’XI.’biltzarra.’SGE.’Geoparkea,’2015! Nonhartuostatuetanolaetorri! Ostatuak! Geoparkeko’ hiru’

Ondare  Geologikoaren  Batzordearen  XI.  biltzarra.  SGE.  Geoparkea,  2015        

Antolatzaileak  

 

 

 

 

 

 

Babesleak  

 

 

 

 

 

 

 

 

Zientzia  erakundeak  eta  kolaboratzaileak