Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua...

32
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA Orientabideak Gradu Bukaerako Lanetarako (GBL) Lege eta araubide esparrua Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko GBLak 1393/2007 eta 861/2010 Errege Dekretuek arautzen dituzte lehenik. Gainera, Irakasletza Graduak, 3854/2007 eta 3857/2007 ECI aginduek arautzen dituzte. NUPen indarrean den arautegia, agindu horien mendekoa, 2014ko "Ikasketen Amaierako Lanen" arautegia da, Graduetarako eta Masterretarako xedatutakoa biltzen duena. Fakultateko Batzordean onetsia izan den dokumentu honek xedapen hauek jarraitzen ditu, urteko matrikulara eta administrazio prozesuetara moldatzen ditu, protokoloa deskribatzen du eta egutegia finkatzen du. Zer da GBLa? Ikasleak ikasketak bukatzen dituenean egin behar duen lan bat da. Irakasgai moduan ere hartzen da. Graduko txosten egiaztatuan ezartzen diren gaitasunak eta gainerako helburuak aplikatu eta garatu behar ditu ikasleak. Txosten egiaztatua esteka hauetan dago eskura: Grado en Maestro en Educación Infantil - Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua Grado en Maestro en Educación Primaria - Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua Soziologia Aplikatuko Gradua-Gizarte Laneko Gradua Zeinek egin dezake matrikula GBLean? Urteko matrikula egiten duen edonork, ikasketak bukatzeko falta zaizkion irakasgai guztietan, onartzen den gehieneko kreditu kopurua (84) gainditu gabe. Nola esleitzen da GBLa? 1. Fakultateak GBLen gai eta ildoen eskaintza argitaratzen du, eta lan horien zuzendariak eta lan arloak aipatzen ditu, lanak esleitzeko prozedura hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez. 2. Zerrenda baten bidez egiten da eskaintza, eta zerrenda horretan titulazioen arabera identifikatzen da, adiera bakarrarekin GBL bakoitza. Hala, eskaintza ikusirik, ikasleek GBLen lehentasun zerrenda bat egin behar dute beren interesen arabera. 3. Fakultateak titulazioaren arabera dei egiten die ikasleei, lanak esleitu baino 7 egun lehenago, gutxienez, eta ikasgela, eguna eta ordua aipatzen ditu, prozedura presentziala bada, edo, prozedura informatikoa bada, lana egiteko modua eta epea. Deialdia Fakultateko edo web-orrialdeko iragarki- oholean argitaratzea (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/tablon-de-anuncios) GBLean matrikulatutako ikasleei egiten zaien deialdiaren jakinarazpentzat joko da ondorio guztietarako. 4. Esleipena ekitaldi publikoan egiten bada, eta ikasle batek ezin badu jendaurreko ekitaldira joan, aukeratzeko lana gradu bereko ikaskide baten esku uzteko aukera izango du. Horretarako Fakultateak xedatzen duen GBLa aukeratzeko lana beste baten esku uzteko inprimakia bete, inprimatu eta sinatu beharko du. 5. Esleipena, modu presentzialean nahiz prozedura informatiko baten bidez egiten bada, irakaskuntza merezimenduen hurrenkeraren arabera egiten da, eta ikasleen Atalak egindako zerrendaren arabera. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi III. eranskina.

Transcript of Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua...

Page 1: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA

Orientabideak Gradu Bukaerako Lanetarako (GBL)

Lege eta araubide esparrua

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko GBLak 1393/2007 eta 861/2010 Errege Dekretuek arautzen

dituzte lehenik. Gainera, Irakasletza Graduak, 3854/2007 eta 3857/2007 ECI aginduek arautzen

dituzte. NUPen indarrean den arautegia, agindu horien mendekoa, 2014ko "Ikasketen Amaierako

Lanen" arautegia da, Graduetarako eta Masterretarako xedatutakoa biltzen duena.

Fakultateko Batzordean onetsia izan den dokumentu honek xedapen hauek jarraitzen ditu, urteko

matrikulara eta administrazio prozesuetara moldatzen ditu, protokoloa deskribatzen du eta egutegia

finkatzen du.

Zer da GBLa?

Ikasleak ikasketak bukatzen dituenean egin behar duen lan bat da. Irakasgai moduan ere hartzen

da. Graduko txosten egiaztatuan ezartzen diren gaitasunak eta gainerako helburuak aplikatu eta

garatu behar ditu ikasleak. Txosten egiaztatua esteka hauetan dago eskura:

Grado en Maestro en Educación Infantil - Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua

Grado en Maestro en Educación Primaria - Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua

Soziologia Aplikatuko Gradua-Gizarte Laneko Gradua

Zeinek egin dezake matrikula GBLean?

Urteko matrikula egiten duen edonork, ikasketak bukatzeko falta zaizkion irakasgai guztietan,

onartzen den gehieneko kreditu kopurua (84) gainditu gabe.

Nola esleitzen da GBLa?

1. Fakultateak GBLen gai eta ildoen eskaintza argitaratzen du, eta lan horien zuzendariak eta lan

arloak aipatzen ditu, lanak esleitzeko prozedura hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez.

2. Zerrenda baten bidez egiten da eskaintza, eta zerrenda horretan titulazioen arabera identifikatzen

da, adiera bakarrarekin GBL bakoitza. Hala, eskaintza ikusirik, ikasleek GBLen lehentasun

zerrenda bat egin behar dute beren interesen arabera.

3. Fakultateak titulazioaren arabera dei egiten die ikasleei, lanak esleitu baino 7 egun lehenago,

gutxienez, eta ikasgela, eguna eta ordua aipatzen ditu, prozedura presentziala bada, edo, prozedura

informatikoa bada, lana egiteko modua eta epea. Deialdia Fakultateko edo web-orrialdeko iragarki-

oholean argitaratzea (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/tablon-de-anuncios) GBLean

matrikulatutako ikasleei egiten zaien deialdiaren jakinarazpentzat joko da ondorio guztietarako.

4. Esleipena ekitaldi publikoan egiten bada, eta ikasle batek ezin badu jendaurreko ekitaldira joan,

aukeratzeko lana gradu bereko ikaskide baten esku uzteko aukera izango du. Horretarako

Fakultateak xedatzen duen GBLa aukeratzeko lana beste baten esku uzteko inprimakia bete,

inprimatu eta sinatu beharko du.

5. Esleipena, modu presentzialean nahiz prozedura informatiko baten bidez egiten bada,

irakaskuntza merezimenduen hurrenkeraren arabera egiten da, eta ikasleen Atalak egindako

zerrendaren arabera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi III. eranskina.

Page 2: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

Zein berezitasun dauzka GBL irakasgaiaren ebaluazioak?

Kasu bakarra da non, matrikula egin ondoren, ikasleek espresuki eskatu behar baitute beren lana

ebaluatua izan dadin.

GBLaren ebaluazioa inskripzioa eginez eskatzen da, dagozkion dokumentuak beteta.

Inskripzioa egitean behin betiko testua aurkeztu behar da, ebaluatua izango dena eta,

beharrezkoa bada, epaimahaiaren aurrean defendituko dena. Hortaz, inskripzioa egin ondoren,

ezin dira aldaketak egin lanean.

Noiz bukatzen da GBLaren prestaketa eta haren ebaluazioa?

Lanaren inskripzioa egin ondoren, organo ebaluatzailearen kalifikazioa aktan jartzen da, eta

dekanoak sinatzen du.

Noiz egin daiteke GBLaren inskripzioa?

Otsailean, udaberriko seihilekoko 12 kreditu gehienez ere falta dituztenen kasuan, eta

Zuzendaritzak inskripzioa egiteari oniritzia eman badio. Horrela GBLa udazkeneko seihilekoan

ebaluatu ahalko da.

Ekainean, udaberriko seihilekoko 12 kreditu baino gehiago egin behar dituztenen kasuan.

Nork egiten du GBLaren inskripzioa?

Ikasleak, lanaren Zuzendaritzak baimena eman ondoren. Hala ere, azken ebaluazioa ekainean bada,

Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28.

artikuluaren babesean, zilegi da eskatzea GBLaren defentsa egitea epaimahai baten aurrean,

Zuzendaritzak inskripzioa egiteari oniritzia eman ez badio ere.

Noiz egiten da GBLaren inskripzioa?

Irakaskuntza egoeraren arabera, inskripzioa egiten duenak otsailean edo ekainean egin dezake.

Testua lanaren Zuzendaritzari aurkeztu ondoren, hark aukera hauek dauzka:

a) Inskripzioa baimentzea aldaketarik egin gabe.

b) Inskripzioa baimentzea, adierazten dituen aldaketak egin ondoren.

c) Inskripzioa ez baimentzea.

GBLaren inskripzioak berekin dakar behin betiko testua idaztea, zuzenketak egiteko aukerarik gabe.

Zer eskatzen da GBLaren ebaluazioa gainditzeko?

Lerro edo gai zehatz bati buruzkoa izan arren, GBLa tituluarekin lotutako gaitasunen ebaluazioari

begira egotea eta hori egiaztatzeko bidea eman dezala.

Ikasleak egindako lan orduak isla ditzala, dauzkan kredituekin bat etorriz:

Gradua ECTS Ordu kp.

Grado en Maestro en Educación Infantil - Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua 12 300

Grado en Maestro en Educación Primaria - Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua 12 300

Gradua Soziologia Aplikatuan 6 150

Page 3: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

Gradua Gizarte Lanean 12 300

Ikasleak frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen

Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa" izenekoaren

C1 mailako hizkuntza gaitasuna (ikusi VI. eranskina).

Zein da GBLa zuzentzen duenaren lana?

Bere jardueraren lehen unetik zehaztea GBLa egiteko bete behar diren baldintzak.

Orientabidea ematea esleipena egiten denetik, inskripzioa baimendu arte, betiere aurreikusitako

denboran beharrezko helburuak lortu direla bermatu ahal bada.

Zuzendaritzaren esku-hartzea ziurtatzeko prestaketaren faseetan, harremanean egon behar da

ikaslearekin, eta hari lagundu eta animatu, beharrezkoa bada, baina lanaren egilea eta arduraduna,

hots, ikaslea bera, ordeztu gabe. Horretarako, ematen du beharrezkoak direla gutxienez lanaren hiru

une:

1. Lanaren mandatua

Gogorarazten eta xehatzen dira lanak bete behar dituen baldintzak eta eskakizunak, ikaslearen

betebeharrak, GBLa zuzentzen duenaren denbora, aurreikus daitekeen egutegia eta ebaluazio

sistema.

Oinarri teoriko-praktikoak eta kontsultako bibliografia zehazten dira.

Lanaren orientabidea adosten da, zehaztutako lerroarekin eta gaiarekin bat, kontuan hartuz

ikaslearen esperientzia praktikoak eta bere prestakuntzaren berezitasunak.

Elkarrekin ados jarrita, irakasleak eta ikasleak beren kabuz alda dezakete, partzialki edo osorik,

hasierako mandatua, esleitutako lerrotik eta gaitik zetorrena, bilera horretan edo hurrengoetan.

Zuzendaritzak ikasleari argitu behar dio GBL egiteak hartuko dion lan pertsonaleko ordu

kopurua, eta horretarako daukan denbora.

2. Kontrola eta doikuntza. Ikasleak bere jarduerari buruzko aurrerapen bat eman ahal izateko aski

denbora igaro ondoren egiten da. Hala, Zuzendaritzak ordura arte egindakoa balioetsi ahalko du:

egitura, idazkuntza, aurreikusten duen edukien aurkibidea...

3. Testuaren aurkezpena. Zuzendaritzak lanaren inskripziorako baimena emango du, egin

beharreko zuzenketak zein diren esango du, halakorik bada, edo ez du inskripziorako baimena

emango.

Nork eta nola ebaluatzen da?

Master Amaierako Lanak ez bezala, GBLak ez dira jendaurrean defenditu behar kasu guztietan.

Horregatik, lanaren Zuzendaritzak egingo du lehenbiziko ebaluazioa, eta haren inskripziorako

baimena emango edo ukatuko du.

GBLa epaimahairen aurrean defenditu behar dute tituluaren egiaztatzeko oroitidazkian hala jartzen

duen Graduetako ikasleek.

Egiaztatzeko oroitidazkian epaimahairen aurrean ez dela defenditu behar jartzen duen graduetan,

ikasle bakoitzak aukeran du epaimahaia eskatzea arrazoi hauetako batengatik:

Bikain edo ohorezko matrikula (OM) kalifikazioa edukitzeko aukera izateko. Azken kasu

horretan, OMrako proposamen kopurua inskribatutako GBL kopuruari egokitu behar zaio.

Zuzendaritzaren kalifikazioarekin ados ez egoteagatik.

Page 4: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

Halaber, Gradu guztietan, azken ebaluazioa ekainean egin nahi duten ikasleek, ez badute

Zuzendaritzaren O.E. jaso GBLaren inskripzioa egiteko, ikasleek aukera dute lana balioetsiko dien

epaimahai bata eskatzeko.

Zein kalifikazio jartzen da azken aktan?

Azken aktan jartzen den kalifikazioa baldintzatuta dago Fakultateko Batzordeak hartzen duen

erabakiarekin, zeina hauetako bat izango baita:

1. GBLaren inskripzioa , Zuzendaritzak O.E., epaimahaiaren jarduerarik gabe: aktan jartzen den

nota Zuzendaritzak ematen duen notaren eta 8,5 notaren arteko txikiena izango da.

2. GBLaren inskripzioa, Zuzendaritzak O.E., epaimahaiaren jarduerarekin:

Non: T1, T2 eta T3 epaimahaiko kideek emandako notak baitira, eta D Zuzendaritzak emandakoa.

Hortaz, kasu honetan aktan jarriko den kalifikazioa GBLaren Zuzendaritzak emandakoa baino

handiagoa, haren berdina edo txikiagoa izango da.

3. (Defentsa ekainean egiteko soilik ) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso ez

duen ikaslea, eta epaimahaiaren aurrean defentsa egiteko eskaera egiten duena:

Non: T1, T2 eta T3 epaimahaiko kideek emandako notak baitira. GBLaren Zuzendaritza ez dago

epaimahaian.

4. (Defentsa ekainean egiteko soilik ) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso ez

duen ikaslea: ebaluazioa ekainean egingo zaio.

5. (Defentsa ekainean egiteko soilik ) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso ez

duen ikaslea, eta epaimahaiaren aurrean defentsa egiteko eskaera egiten ez duena: kalifikazio

kualitatiboaren aktan "Ez Aurkeztua" jarriko da.

Ebaluazioari buruzko informazio gehigarria edukitzeko, kontsultatu "VIII. eranskina" (33-34 or.).

Page 5: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

Kronograma

1. GBLaren esleipena

Data* Gaia Eragilea

1.

urratza Gaiak eta irakasleak eskatzea

NORK: Fakultatea

NORI: Sailak

2.

urratza Gaiak eta irakasleak ematea Sailak

3.

urratza Lerroak eta gaiak informatikoki hautatzea Ikaslea

4.

urratza Lanak ikasleei esleitzea

- Ikastegien eta sailen

Zerbitzua

- Fakultatea

5.

urratza

Esleipen informatikoaren argitalpena,

beharbada ikasle guztiei ez dagokiena Fakultatea

6.

urratza

Fakultatean aurkeztea eskaera arrazoituak

esleipen informatikoa berrikusteko Ikaslea

7.

urratza

Esleipen informatikoaren argitalpen BERRIKUSIA.

beharbada ez dagokie ikasle guztiei. Fakultatea

8.

urratza

Ikasleen esleipen presentziala:

- Prozedura informatikoan parte hartu duela eta esleipenik gabe gelditu dela.

- Prozedura informatikoan parte hartu duela, onartua izan den eskaera bat

aurkeztu duela eta esleipenik gabe gelditu dela.

- Ez duela parte hartu prozedura informatikoan.

Non: Fakultateko Batzar Gela

Eguna: 2014/10/22

Noiz:

- Educación Infantil / Haur Hezkunza: 16:00-16:45

- Educación Primaria / Lehen Hezkuntza: 16:45-17:30

- Soziologia Aplikatua 16:00-17:00 Soziologia Saila

- Gizarte Lana: 16:00-17:00 Gizarte Laneko Saila

- Ikaslea

- Fakultatea

- Sailak*

9.

urratza

Fakultatean aurkeztea

esleipenaren berrikuspena egiteko eskaera arrazoituak Ikaslea

10.

urratza Eskaeren ebazpena eta esleipenen azken doiketa Graduen arabera.

- Ikasleak

- Fakultatea

- Sailak*

* Egunak ikasturte bakoitzean zehaztuko dira

* *Eskaintza gehigarria behar izatearen kasuan.

Page 6: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

2. GBLaren ebaluazioa otsailean

Data* Gaia Eragilea

1.

urratza

- Inskripzioa, GBLaren Zuzendaritzak O.E. (I. eranskina, IALen

arautegia)

- Argitaratzeko baimena (II. eranskina, IALen arautegia)

- GBL ematea NireIkasgelategiaren bidez.

- NORK: Otsailean ebaluatua izan

daitekeen eta hala nahi duen

ikaslea.

- NORI: Saila.

2.

urratza

- Kalifikazioa ematea - NORK: GBLaren Zuzendaritza

- NORI: Saila

- Aukerakoa: epaimahairen aurrean defentsa egiteko eskaera. - NORK: Ikaslea

- NORI: Saila

3.

urratza

- Informatikaren bidez igortzea ikasleen zerrenda, GBLen tituluak,

irakasleak eta kalifikazioak eta, halakorik bada, epaimahairen aurrean

defentsa egiteko eskaera.

- Barne-postaren bidez igortzea:

a) I. eranskina (inskripzioa) eta II. eranskina (argitaratzeko baimena).

b) ikasleen banakako kalifikazioen aktak eta, halakorik bada,

epaimahairen aurrean defentsa egiteko eskaera.

- NORK: Saila

- NORI: Fakultatea

4.

urratza GBLa epaimahaietan antolatzea Fakultatea

1.

urratza Irakasleak esleitzea epaimahaietara Sailak

5.

urratza Epaimahaiak izendatzea. Fakultatea

6.

urratza GBL epaimahairen aurrean defenditzea, beharrezkoa bada.

- Defentsa egiteko eskaera onartu

zaion ikaslea.

- Epaimahaietako irakasleak.

- Fakultatea: kalifikazioen aktak

jasotzea.

3. GBLaren ebaluazioa ekainean

Data* Gaia Eragilea

1. urratza

- Inskripzioa, GBLaren Zuzendaritzak O.E. (I. eranskina, IALen

arautegia)

- Aukerakoa: - Inskripzioa, GBLaren Zuzendaritzak O.E. gabe

(Fakultatearen arautegiaren eranskina)

- Argitaratzeko baimena (II. eranskina, IALen arautegia)

- GBL ematea NireIkasgelategiaren bidez.

- NORK: Ikaslea.

- NORI: Saila.

2. urratza

- Kalifikazioa ematea - NORK: GBLaren Zuzendaritza

- NORI: Saila

- Aukerakoa: epaimahairen aurrean defentsa egiteko eskaera. - NORK: Ikaslea

- NORI: Saila

3. urratza

- Informatikaren bidez igortzea ikasleen zerrenda, GBLen tituluak,

irakasleak eta kalifikazioak eta, halakorik bada, epaimahairen

aurrean defentsa egiteko eskaera.

- Barne-postaren bidez igortzea:

a) I. eranskina (inskripzioa) eta II. eranskina (argitaratzeko

baimena).

b) ikasleen banakako kalifikazioen aktak eta, halakorik bada,

epaimahairen aurrean defentsa egiteko eskaera.

- NORK: Saila

- NORI: Fakultatea

4. urratza GBLa epaimahaietara banatzea Fakultatea

5. urratza Irakasleak esleitzea epaimahaietara Sailak

6. urratza Epaimahaiak izendatzea. Fakultatea

7. urratza GBL epaimahairen aurrean defenditzea, beharrezkoa bada.

- Defentsa egiteko eskaera onartu

zaion ikaslea.

- Epaimahaietako irakasleak.

- Fakultatea: kalifikazioen aktak

jasotzea.

* Egunak ikasturte bakoitzean zehaztuko dira

Page 7: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

ERANSKINAK

I. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketen Amaierako Lanei Buruzko Arautegia (Unibertsitatearen web-orrialdean eskuragarria).

II. Esleipena

II. eranskina-A. GBLa Fakultatean esleitzeko prozedura.

II. eranskina-B: GBLa aukeratzeko lana ikaskide batengan delegatzea

III. Esparruak

IV. eranskina-A. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa egiteko

erreferentzia esparruak.

IV. eranskina-B. Soziologia Aplikatuko Graduko GBLa egiteko erreferentzia esparruak.

IV. eranskina-C. Gizarte Laneko Graduko GBLa egiteko erreferentzia esparruak.

IV. Lerroak

III. eranskina-A1. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa

egiteko lerroak.

III. eranskina-A2. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa

egiteko lerroak.

III. eranskina-B. Soziologia Aplikatuko Graduko GBLa egiteko lerroak.

III. eranskina-C. Gizarte Laneko Graduko GBLa egiteko lerroak.

V. Orientazioa, egitura eta alderdi teknikoak

VI. Hizkuntza gaitasuna

VI. eranskina-A. Zeharkako gaitasunak.

VI. eranskina-B1. Hizkuntza-gaitasuna aztertzeko berrespena.

VI. eranskina-B2. Hizkuntz gaitasuna aztertzeko agiria.

VII. Ebaluazioa

VII. eranskina-A. Ebaluazioaren berrespena: azterlan ENPIRIKOA

VII. eranskina-A. Ebaluazioaren berrespena: azterlan TEORIKOA

VIII. Fakultatearen web-orrialdetik prozeduraren aldi bakoitzean behera kargatzeko dauden

inprimakiak

Page 8: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

II-A. eranskina. Esleipena

1. Fakultateak GBLen gai eta ildoen eskaintza argitaratzen du, eta lan horien zuzendariak eta lan arloak aipatzen ditu, lanak esleitzeko prozedura hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez. Halaber, prozedura hori azaltzen du.

2. Zerrenda baten bidez egiten da eskaintza, eta zerrenda horretan titulazioen arabera identifikatzen da, adiera bakarrarekin GBL bakoitza. Hala, eskaintza ikusirik, ikasleek GBLen lehentasun zerrenda bat egin behar dute beren interesen arabera.

3. Fakultateak titulazioaren arabera dei egiten die ikasleei, lanak esleitu baino 7 egun lehenago, gutxienez, eta ikasgela, eguna eta ordua aipatzen ditu, prozedura presentziala bada, edo, prozedura informatikoa bada, lana egiteko modua eta epea. Deialdia Fakultateko edo web-

orrialdeko iragarki-oholean argitaratzea (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/tablon-de-anuncios) GBLean matrikulatutako ikasleei egiten zaien deialdiaren jakinarazpentzat joko da ondorio guztietarako.

4. Esleipena ekitaldi publikoan egiten bada, eta ikasle batek ezin badu jendaurreko ekitaldira joan, aukeratzeko lana gradu bereko ikaskide baten esku uzteko aukera izango du. Horretarako GBLaren aukeraketa eskuordetzeko inprimakia bete, inprimatu eta sinatu beharko du. Inprimakia prozedura honi erantsi zaio.

5. Esleipena, modu presentzialean nahiz prozedura informatiko baten bidez egiten bada, irakaskuntza merezimenduen hurrenkeraren arabera egiten da, eta ikasleen Atalak egindako zerrendaren arabera. Beraz:

Esleipena modu presentzialean egiten bada, txandaka, ikasle bakoitzak GBL bat aukeratuko du bere ikaskideek oraindik aukeratu ez dituztenen artetik.

Esleipena prozedura informatiko baten bidez egiten bada, ikasleei eskatuko zaie beraiek egindako zerrenda 2. puntuan sartzeko, ikasleen merezimendu-ordena eta interes partikularrak kontuan izango dituen esleipen automatiko bat egiteko.

6. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ebaluazio-prozesuen araudia onesten duen Erabakiak ( A.61/2011. 2011ko abenduaren 15eko Gobernu Kontseilua) bere 6. artikuluan (Kalifikazioak) dioenaren arabera egingo da 5. puntuan aipatutako merezimendu hurrenkera, non honela jartzen baitu:

"1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuak arautuko ditu kalifikazioak, hark ezartzen baitu kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema.

2. Erabilitako ebaluazio sistema zein ere den, eta aurreko puntuan adierazitakorekin bat, ebaluaziora aurkezten diren ikasleentzat, irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, hamarren bakar batekin:

a) 0-4.9: Ez Gainditua (EG)

b) 5.0 -6.9 Gainditua (G)

c) 7.0 -8.9 Oso Ongi (OO)

d) 9.0-10: Bikain (BK)

e) 9,0-10: Ohorezko Matrikula (OM)"

Page 9: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

Egin kontu:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kredituen Aitorpenari eta Transferentziari buruzko Arautegiaren arabera (Errektoreak 2008ko urriaren 29an emandako 1854/2008 Ebazpena), kredituak, unitate ebaluatu eta egiaztagarri gisa, "ikaslearen espediente berrian ezarriko dira idatziz, jatorrizko espedienteari hitzez hitz jarraituz eta han ageri diren tipologia, kreditu kopuru eta kalifikazioarekin" (4. artikulua). Aitortutako irakasgaien kalifikazioak ikaslearen ikasketa-espedientearen baremaziokoak dira, hurrengo 2. puntuan aipatutakoak izan ezik.

2. Lanbide heziketaren araberako aitorpena ez dela barematuko.

Goi Mailako Hezkuntzaren arloko ikasketen aitorpenari buruzko 2011ko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuaren arabera:

"Aitorpen osoa edo partziala eman beharko zaio gainditutako antzeko prestakuntza praktikoari, eta bereziki hauei: a) Kanpoko curriculum praktikak unibertsitateko ikasketetan" (137578 or.)

Halaber, honela dio 2010eko azaroaren 11ko 1644/2010 Ebazpenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emanak. Haren bidez “Unibertsitate Publikoko kredituen balioa aitortu eta horiek transferitzeari buruzko araudia” izenekoaren aldaketa argitaratzea agintzen da. Aldaketa hori Gobernu Kontseiluak onetsi zuen 2010eko azaroan hartu zuen erabaki baten bidez.

"Unibertsitatekoak ez diren beste goi mailako ikasketa ofizialengatik, unibertsitate ikasketa ez ofizialengatik edo unibertsitate publikoko esperientzia profesionalagatik edo lan esperientziagatik kredituak aitortzen direnean, ez dira horien kalifikazioak sartuko, beraz horiek ez dira zenbatuko espedientea barematzeari dagokionez" (16060 or.).

Horretarako kalifikazio hauek bereizi behar dira espediente batean: “5,0 GAINDITUA” (unibertsitate batean eginak) edo “5,0 GAI” (aurreko paragrafoko kreditu-aitorpena).

Page 10: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

II. B Eranskina: GBLa modu presentzialean aukeratzeko lana ikaskide baten esku

uzteko inprimakia

.........................................................................jaunak/andreak 12345678-A N.A.N.a duenak

(Izena eta bi DEITURA)

_____________________________________________ Graduko ikasleak,

honako ikasle honen ESKU UTZI du:

................................................................................jauna/andrea 12345678-B N.A.N.a duenak

(Izena eta bi DEITURA)

GBLa aukeratzeko lana.

Iruñean, 20__(e)ko _____________aren __(e)(a)n

Stua. _________________________________

(Izena eta bi DEITURA)

Page 11: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

III. Eranskina. Esparruak

III-A eranskina. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa

egiteko erreferentzia esparruak.

GBLen azalean aipatzen diren esparru edo arloak honako hauek dira:

1. Pedagogía / Pedagogia

2. Psicología / Psikologia

3. Sociología / Soziologia

4. Lengua castellana / Gaztelania

5. Lengua vasca / Euskara

6. English / Inglés / Ingelesa

7. Français / Francés / Frantsesa

8. Matemáticas / Matematika

9. Geografía e Historia / Geografia eta Historia

10. Ciencias experimentales / Zientzia esperimentalak

11. Música / Musika

12. Educación plástica / Hezkuntza plastikoa

13. Educación física / Gorputz Hezkuntza

14. Informática educativa / Hezkuntza informatikoa

Testuan erabiltzen den hizkuntza bereki edo atzerritarreko terminoa erabiliko da.

III-B eranskina. Soziologia Aplikatuko Graduko GBLa egiteko erreferentzia esparruak.

GBLen azalean aipatzen diren esparru edo arloak honako hauek dira:

1. Teoria soziologikoa

2. Gizarte ikerketarako metodo eta teknikak

3. Gizarte egitura eta erakundeak

4. Politika publikoak

5. Soziologia espezializatuak

6. Gizarte aldaketa, ideologiak eta mugimenduak

Testuan erabiltzen den hizkuntza bereki edo atzerritarreko terminoa erabiliko da.

Page 12: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

III-C eranskina. Gizarte Laneko Graduko GBLa egiteko erreferentzia esparruak.

GBLen azalean aipatzen diren esparru edo arloak honako hauek dira:

1. Soziosanitarioa.

2. Psikosozioedukatiboa.

3. Soziokulturala.

4. Belaunaldi artekoa.

5. Autonomia pertsonala eta mendekotasuna.

6. Praktika deontologikoak.

7. Genero berdintasuna.

8. Gizarte politikak.

9. Kudeaketa eta antolaketa.

10. Gizarte justizia.

11. Gizarte-inklusioa

Testuan erabiltzen den hizkuntza bereki edo atzerritarreko terminoa erabiliko da.

Page 13: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

IV. Eranskina. Lerroak

IV-A1 eranskina. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa

egiteko lerroak.

GBLak testuinguru baten barruan emango dira, irakaskuntza antolatzen den jakintza-arloen arabera,

eta tutoreek proposatzen dituzten lerroetan, ondoko hauen artean:

1. Hezkuntza-gai batean sakontzen duen azterketa bat prestatzea: berrazterketa bibliografikoa

eta iturrien berrazterketa.

2. Eskolatik kanpoko jardueren antolaketari, behar pedagogiko eta psikologikoei,

errendimendu akademikoari, irakaskuntza-gaurkotzeari, ikasteko motibazioari eta abarrei dagokien

diagnostiko bat, beharren analisi bat edo zerbitzuen ebaluazio bat egitea.

3. Hezkuntza-prozesuetan parte hartzen duten profesional guztien artean izan daitezkeen

harremanen analisia: irakasleak, maila jakin bateko koordinatzaileak, laguntza-irakasleak,

logopedak, orientatzaileak, eta abar. Hobetzeko proposamenak eta esperientziak.

4. Zientzia-eremu jakin batekin zerikusia duten hezkuntza-materialak aztertu, prestatu edo

egokitzea.

5. Irakaskuntzaren plangintzarako, informazioa eta dokumentazioa erregistratzeko, eta

gaitasunak ebaluatzeko eta neurtzeko tresnak garatzea.

6. Informazio-bilketa, datuen analisia eta emaitzen gaineko eztabaida biltzen dituen esku-

hartze didaktiko baten diseinua eta exekuzioa.

7. Gaurkotasunezko aldaera, egoera edo arazo bat hobetzeko hezkuntza-jarduera baten

proposamenaren edo proiektuaren diseinua: diziplina guztietan sormena bultzatzea, irakurmena

lantzea, gaitasun zehatz batzuk garatzea, eta abar.

8. Hezkuntza proposamen baten edo ikastetxe batean eman daitekeen zerbitzu baten diseinua.

9. Egin den aipamenarekin lotutako hezkuntza-proiektu bat edo esku-hartze proposamen bat

proposatzea eta exekutatzea.

10. Hezkuntza prozesu, esperientzia eta proiektuak, zerbitzu eta politikak edo soslai

profesionalak (tutorea, irakasle berezitua, zuzendaria, irakaskuntza-taldeak eta koordinatzaileak,

etab.) ebaluatzea.

Lerro hauek GBLetako zuzendariek proposatuko dituzten GAIETAN zehaztuko dira.

Page 14: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

IV-A2 eranskina. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetako GBLa

egiteko lerroak

GBLak testuinguru baten barruan emango dira, irakaskuntza antolatzen den jakintza-arloen arabera,

eta tutoreek proposatzen dituzten lerroetan, ondoko hauen artean:

1. Hezkuntza-gai batean sakontzen duen azterketa bat prestatzea: berrazterketa bibliografikoa

eta iturrien berrazterketa.

2. Eskolatik kanpoko jardueren antolaketari, behar pedagogiko eta psikologikoei,

errendimendu akademikoari, irakaskuntza-gaurkotzeari, ikasteko motibazioari eta abarrei dagokien

diagnostiko bat, beharren analisi bat edo zerbitzuen ebaluazio bat egitea.

3. Hezkuntza-prozesuetan parte hartzen duten profesional guztien artean izan daitezkeen

harremanen analisia: irakasleak, maila jakin bateko koordinatzaileak, laguntza-irakasleak,

logopedak, orientatzaileak, eta abar. Hobetzeko proposamenak eta esperientziak.

4. Zientzia-eremu jakin batekin zerikusia duten hezkuntza-materialak aztertu, prestatu edo

egokitzea.

5. Irakaskuntzaren plangintzarako, informazioa eta dokumentazioa erregistratzeko, eta

gaitasunak ebaluatzeko eta neurtzeko tresnak garatzea.

6. Informazio-bilketa, datuen analisia eta emaitzen gaineko eztabaida biltzen dituen esku-

hartze didaktiko baten diseinua eta exekuzioa.

7. Gaurkotasunezko aldaera, egoera edo arazo bat hobetzeko hezkuntza-jarduera baten

proposamenaren edo proiektuaren diseinua: diziplina guztietan sormena bultzatzea, irakurmena

lantzea, gaitasun zehatz batzuk garatzea, eta abar.

8. Hezkuntza proposamen baten edo ikastetxe batean eman daitekeen zerbitzu baten diseinua.

9. Egin den aipamenarekin lotutako hezkuntza-proiektu bat edo esku-hartze proposamen bat

proposatzea eta exekutatzea.

10. Hezkuntza prozesu, esperientzia eta proiektuak, zerbitzu eta politikak edo soslai

profesionalak (tutorea, irakasle berezitua, zuzendaria, irakaskuntza-taldeak eta koordinatzaileak,

etab.) ebaluatzea.

Lerro hauek GBLetako zuzendariek proposatuko dituzten GAIETAN zehaztuko dira.

Page 15: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

IV-B eranskina. Soziologia Aplikatuko Graduko GBLa egiteko lerroak.

GBLak testuinguru baten barruan emango dira, irakaskuntza antolatzen den jakintza-arloen arabera,

eta tutoreek proposatzen dituzten lerroetan, ondoko hauen artean:

1. Teoria soziologikoa.

2. Gizarte ikerketarako metodo eta teknikak.

3. Gizarte egitura eta erakundeak.

4. Gizarte aldaketa, ideologiak eta mugimenduak.

5. Politika publikoak.

6. Soziologia espezializatuak.

Lerro hauek GBLetako zuzendariek proposatuko dituzten GAIETAN zehaztuko dira.

IV-C eranskina. Gizarte Laneko Graduko GBLa egiteko lerroak.

GBLak testuinguru baten barruan emango dira, graduetako jakintza-arlo berekien arabera, eta

tutoreek proposatzen dituzten LERROETAN, ondoko hauen artean:

1. Egindako praktiken analisia eta haien mugak eta ahalmenak identifikatzea.

2. GLko praktika egokiak diseinatzen eta sustatzen laguntzea, hartutako esperientzian oinarrituz.

3. Erabilitako esku-hartze metodoei buruzko hausnarketa eta proposamen metodologiko

berritzaileak.

4. Sortzen ari diren esparru profesionalak identifikatzea.

5. Lanbidean aplikatutako ikerketa eremuak identifikatzea, graduondoko ikasketetan jarraitzeko.

Lerro hauek GBLetako zuzendariek proposatuko dituzten GAIETAN zehaztuko dira.

Page 16: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

V. eranskina. Orientazioa, egitura eta alderdi teknikoak

1. Orientazioa

Bere izaerak zehazten du GBLaren orientazioa. GBLak mota hauetakoak izan daitezke:

Ikerketa enpirikoak (behaketak, lan etnografikoak, esperimentalak, kuasi-esperimentalak edo

kasuen azterketak), eta horietan metodo kualitatiboak edo kuantitatiboak erabili ahalko dira.

Azterketa teorikoak (pedagokikoak, psikologikoak, soziologikoak, Gizarte Laneko esparrukoak,

historikoak edo epistemologikoak).

Edonola ere, GBLak gaurko inguruari buruzkoak izango dira:

Hezkuntzakoa, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduetan.

Soziologikoa, Soziologia Aplikatuko Graduan.

Gizarte langileen esku-hartzekoa, Gizarte Laneko Graduan.

Era berean, GBLak tituluen esparru berekietako batean kokatuko dira (III. eranskina).

2. Egitura

Orientazioaren arabera, GBLak ondoren aipatzen diren alderdiak kontuak hartuko dituen egitura bat

edukiko du:

Azterketa enpirikoak. Azal-orria. Laburpena eta gako-hitzak. Aurkibidea. Aurrekariak,

helburuak eta gaiak. 1 Esparru teorikoa: oinarriak eta ondorioak. Materiala eta metodoak.

Emaitzak eta eztabaida. Ondorioak. Erreferentziak. Eranskinak.

Azterketa teorikoak. Azal-orria. Laburpena eta gako-hitzak. Aurkibidea. Garapena: aurrekariak,

helburuak, esparru teorikoa, praktikarekin duen lotura2. Egilearen planteamendu arrazoitua.

Ondorioak. Erreferentziak. Eranskinak.

Hala ere, Azterlana Gradu Bukaerako Lanetarako (GBL)" irakasgaien Giden ebaluazio-sistemara

egokitzeko, lan guztiek eduki behar dute alde teoriko bat eta alde praktiko bat. Hemen ulertzen da

gidetan azaltzen diren ehunekoak orientaziokoak direla eta GBLaren zuzendariak eta ebaluatu behar

duen epaimahaiak balioetsi behar dituela. Nolanahi ere, lanetan alderdi teorikoak eta praktikoak

tarteka daitezen zaindu behar da.

3. GBLaren txostenaren alderdi teknikoak

3.1. Azala

Honako hauek emango ditu: egilea, titulua, gradua, unibertsitatea.

GBL guztiak Unibertsitatearen biltegian gorde behar direnez gero, eta gehienak jendaurrekoak

izango direnez gero, komeni da azal uniformeak erabiltzea titulazio guztietarako; Fakultatearen

webgunean daude eskuragarri (http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales) “testu” formatuan

erabiliak izateko.

3.2. Titulua

1 Erreferentzia graduaren arabera, nabarmendu beharko dira irakaskuntza-ondorioak, ondorio soziologikoak edo

Gizarte Lanaren esparrukoak. 2 Erreferentzia graduaren arabera, nabarmendu beharko da zer lotura duen irakaskuntza-praktikarekin azterketa

soziologikoak edo Gizarte Lanaren esparruko esku-hartzeak.

Page 17: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

Ez du edukiko 10 edo 12 baino hitz gehiago.

Begi-bistakoak diren terminoak erabiltzea saihestuko da. Adibidez, ez litzateke egokia jartzea

"...-ri buruzko Gradu Bukaerako Lana"

Azterketa enpirikoetan, aztertzen diren aldagarriak eta erreferentziazko populazioa bildu behar

ditu. Esaterako, "Ansietate mailak Lehen Hezkuntzako matematika-jardueran dauzkan

ondorioak".

3.3. Laburpena eta gako-hitzak

Luzera: 100-150 hitz.

Hizkuntza. Kontuan hartu behar da GBL gehienetarako sarbide irekia baimentzen dela. Beraz,

zabalkundea errazteko, laburpena, nahitaez, gaztelaniaz eta ingelesez egin beharko da. Aukeran,

euskaraz eta atzerriko beste hizkuntza batean. Laburpenak honako hurrenkera honetan azalduko

dira:

a) Gaztelaniaz edo ingelesez idatzitako GBLak.

1. Gaztelaniaz (nahitaez).

2. Ingelesez (nahitaez).

3. Euskaraz (aukeran).

4. Frantsesez (aukeran).

b) Euskaraz idatzitako GBLak.

1. Euskaraz (nahitaez).

2. Ingelesez (nahitaez).

3. Gaztelaniaz (nahitaez).

4. Frantsesez (aukeran).

c) Frantsesez idatzitako GBLak.

1. Gaztelaniaz (nahitaez).

2. Frantsesez (nahitaez).

3. Ingelesez (nahitaez).

4. Euskaraz (aukeran).

Hizkuntza bakoitzaren laburpena eta gero, bost gako-hitz jarriko dira.

3.4. GBLaren edukia

Hizkuntza. Hizkuntza bereki batean (gaztelaniaz edo euskaraz) edo atzerriko hizkuntza

batean (ingelesa, frantsesa edo Europako Unibertsitate Eremuko beste edozein hizkuntza ofizial).

Defentsarako hizkuntza aukeratzeko baldintza izango da epaimahaikideek hizkuntza horretan gai

izatea.

Lana idazteko erabilitako hizkuntzan ez den beste batean ipintzen diren aipuak, laneko hizkuntzara

itzuliak emango dira orriaren oin-oharretan.

Letra mota. Lana modu elektronikoan zabalduko denez gero, sans-serif tipografia erabiliko

Page 18: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

da: esaterako, arial, calibri, helvetia edo verdana. Tamaina 12koa, lerroartea 1,5ekoa, 6 puntuko

hutsunea paragrafoen aurretik eta atzetik, koskarik gabe, justifikatua bi aldeetatik.

Luzera: 12.000 eta 25.000 hitz artean edo 80000 eta 150000 karaktere artean3.

3.5. Txostenaren estiloa

Txostena prestatzean, APA (American Psychological Association) psikologo estatubatuarren

elkartearen arauei jarraituko zaizkie, gizarte zientzietan modu orokorrean erabiltzen baitira.

Interneten tutoretza-orri asko dago, arau hauek nola aplikatu behar diren jakiteko. Horren

erakusgarri, hona hemen bi esteka:

6. edizioaren laburpena (2010):

http://www.suagm.edu/umet/biblioteca/pdf/GuiaRevMarzo2012APA6taEd.pdf

Adibideak sailkatuta:

http://tutorial.sibuc.uc.cl/citar/frame_6.html

Non aurkitzen baitira "dokumentu inprimatu, ikusentzunezko eta elektronikoen erreferentzia

bibliografikoak eta aipuak prestatzeko adibideak, esaterako liburu, aldizkariko artikulu, tesi, film,

audio-liburu, datu-base eta web-orrialdeenak, besteak beste".

Hala ere, lanaren zuzendariak egoki ikusten badu, beste arau bat erabiltzea iradokiko du. Edonola

ere, irizpide uniformea izan behar da dokumentu osoan eta, oso bereziki, aipuak egiteko eta

"Erreferentziak" aurkezteko moduan, testuan espresuki aipatu direnak bilduko baitira bertan.

3.4.6. Irakasle Graduetarako txantiloiak

Dokumentu honetako “3.1.1. Araubidea” atalean ezarri bezala, Haur Hezkuntzako eta Lehen

Hezkuntzako Irakasle Graduetan, GBLa egiteko, beharrezkoa da kontuan hartzea, hurrenez hurren,

ECI/3854/2007 eta ECI/3857/2007 Aginduak, bi tituluek jarduera profesionala burutzeko gaitzen

baitute.

Hala, GBLak kontuan hartu behar ditu oinarrizko modulua, didaktika eta diziplinan, eta practicuma.

Horregatik ematen dira txantiloi ereduak ikasleak orientatzeko GBLa egiterakoan (V-A eta V-B

eranskinak).

GBLa garatzeari buruzko eta, bereziki, txantiloi ereduen erabilerari buruzko GBLderak ikaslearen

eskumena dira, zeinak aukera edukiko baitu zuzendariari orientabidea eskatzeko.

3 Soziologia Aplikatuko Graduan 12000 hitzetik beherako GBLak aurkeztu ahalko dira, ikasketa-plan horretan 6

ECTSko luzera baitu.

Page 19: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

VI. eranskina Hizkuntza gaitasuna

VI. -A. Zeharkako gaitasunak.

Lau Graduetako ikasleek ondoko gaitasun hauek eskuratu behar dituzte

Competencias transversales

CT1 - Demostrar una competencia

lingüística en inglés, francés, alemán o

italiano equivalente a un nivel B1 del

“Marco común europeo de referencia

para las lenguas: aprendizaje, enseñanza,

evaluación” del Consejo de Europa.

CT2 - Demostrar una competencia

lingüística en castellano y, en su caso, en

euskera equivalentes a un nivel C1 del

“Marco común europeo de referencia

para las lenguas: aprendizaje, enseñanza,

evaluación” del Consejo de Europa.

Zeharkako gaitasunak

1. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea

ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz,

Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen

Erreferentziako Europako Esparru Komuna:

ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren

araberako B1 mailaren parekoa.

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea

gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,

Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen

Erreferentziako Europako Esparru Komuna:

ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren

araberako C1 mailaren parekoa.

1. Hizkuntza-gaitasuna gaztelaniaz eta, beharrezkoa bada, euskaraz

Ikasleek Graduaren bukaeran gaztelaniaz C1 maila dutela egiaztatu behar dute eta, Irakasletzako

euskarazko lerroko ikasleek, hizkuntza bereki horretan ere bai4.

Gabeziak dituzten ikasleen kasuan, adierazi beharko da eta, haiek zuzendu arte, ezin izango da

titulua erdietsi.

Kasu horietan zehaztu behar dira zuzendu beharrekoak, ageriko gabezien identifikazioan

oinarrituko direnak ezinbestez. Hala, hizkuntza maila eskasa atzematen duen irakasleak agiri honi

atxikitzen zaizkion hizkuntza-gaitasunaren berrespena edo berrespenak (VI-A eta VI-B eranskinak)

osatu beharko ditu, ikasleak eduki dezan gida bat GBLa hobetzeko eta egiteko, inskripzioa egiteko

eta geroagoko deialdietan defenditzeko. Kasu horretan, GBLaren zuzendariak ez dio baimena

emango ikasleari lana defenditzeko.

Horregatik, hau ezartzen da:

1. GBLaren zuzendariak erabakiko du C1 mailan idatzita dagoen, hartan garatzen diren edukiak

balioetsi baino lehen eta, hortaz, defentsarako baimena eman baino lehen.

2. Ikasle guztiek gaztelaniaz C1 maila egiaztatu behar dutenez gero, GBLa euskaraz edo atzerriko

hizkuntza batean egiten dutenek, txostenaren % 20 inguru gaztelaniaz idatzi behar dute.

4 Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Graduek jarduera profesionala burutzeko gaitzen dute, eta Hezkuntza

Ministerioaren ECI/3854/2007 eta ECI/3857/2007 aginduek arautzen dituzte, hurrenez hurren, eta horietan honako hau biltzen da:

"Graduaren bukaeran, ikasleek gaztelaniaz C1 maila eduki beharko lukete eta, bidezkoa denean, erkidegoko beste hizkuntza ofizialean; gainera, atzerriko hizkuntza batean B1 mailan mintzatzeko gaitasuna eduki beharko lukete, EKHE Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komunarekin bat etorriz".

Page 20: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

Iradokitzen da hizkuntza honetan ere idazten diren atalak 5 honako hauek izan daitezen:

Aurrekariak, helburuak eta gaiak.

Ondorioak

Gainera, esan bezala, laburpena ere gaztelaniaz idatzi behar da nahitaez.

3. Epaimahaiak, jarduten duen kasuetan, zehaztuko du testua C1 mailan idatzita dagoen edo ez.

Balioespen negatiboa egingo bada, arrazoitu egin behar da eta, nolanahi ere, ikasleak ezin du

jaso "Ez gainditua (4,0)” baino nota handiagoa, edozein dela ere zuzendariak esleitu dion nota.

4. Epaimahaiak, jarduten duen kasuetan, zehaztuko du aurkezpena C1 mailan egin den edo ez.

Balioespen negatiboa egingo bada, arrazoitu egin behar da eta, nolanahi ere, ikasleak ezin du

jaso "Ez gainditua (4,0)” baino nota handiagoa, edozein dela ere zuzendariak esleitu dion nota.

5. 3. eta 4. ataletan ezartzen den epaimahaiaren aurkako balioespenaren arrazoia oinarrituko dela

idatzizko eta ahozko hizkuntza gaitasunean Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru

Komunaren arabera: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa, eta kasu horretan nahitaezkoa dela

hurrengo atalean ematen den hizkuntza-gaitasunaren berrespena.

2. Hizkuntza-gaitasuna atzerriko hizkuntzan

Unibertsitateak zehaztu du ikasleek daukaten modua eskatzen den hizkuntza maila ziurtatzeko.

Informazio guztia eskuragarri dago Unibertsitatearen "Hizkuntza gaikuntza" izeneko estekaren

bidez:

http://www.unavarra.es/estudios/informacion-academica/capacitacion-linguistica

5 Ikasleak erabaki dezake gaztelania hutsean idaztea dagozkion atalak. Hau da, ikasleak erabakiko du 4.1. atalean

aipatzen den % 20 hori elebiduna (gaztelania/euskaraz edo gaztelania/atzerriko hizkuntzan) edo gaztelania hutsean emango duen.

Page 21: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

VI-B1. Hizkuntza-gaitasuna aztertzeko berrespena.

I. MAILAREN AZALPEN OROKORRA

1. Globala

Gaitasuna dauka maila altua daukaten testu luzeak eta mota askotakoak ulertzeko, bai eta haietan

zentzu inplizituak atzemateko ere.

Erraz eta berezkotasunez mintzatzen daki, adierazpen egokia aurkitzeko ahalegin handiegirik egin

gabe.

Hizkuntzaren erabilera malgua eta eraginkorra egin dezake helburu sozial, akademiko eta

profesionaletarako.

Testu argiak, ongi egituratuak eta xehetasunak dituztenak egin ditzake nolabaiteko konplexutasuna

duten gaiei buruz, testuaren antolaketa, egituraketa eta kohesio mekanismoen erabilera egokia

erakutsiz.

2. Espezifikoa

2.1. Idatzizko ulermena

Testu luzeak eta konplexuak ulertzen ditu, literarioak edo gertaeretan oinarrituak, eta estilo

desberdinak bereizten ditu. Ulertzen ditu artikulu espezializatuak eta jarraibide tekniko luzeak,

bere espezializazioarekin lotura ez eduki arren.

2.2. Idatzizko adierazpena

Testu argi eta ongi egituratuetan adierazteko gaitasuna dauka, ikuspuntuak erakutsiz, nolabaiteko

luzerarekin. Gai konplexuei buruz idazteko gaitasuna dauka gutunetan, idazlanetan edo txostenetan,

eta azpimarratzen daki bere ustez garrantzitsua dena. Idazkiak zuzenduta dauden irakurleentzat

estilo egokia hautatzen du.

2.3. Ahozko adierazpena

Deskribapen argi eta xeheak egiten ditu barnean beste gai batzuk dauzkaten gai konplexuei buruz,

eta ideia zehatzak garatzen ditu ondorio egoki batekin bukatuz.

2.4. Entzumenezko ulermena

Hitzaldi luzeak ulertzen ditu baita argi egituraturik ez daudenean eta erlazioak inplizitu daudenean

eta esplizituki adierazten ez direnean ere. Ahalegin handiegirik gabe ulertzen ditu telebistako

programak eta filmak.

2.5. Ahozko interakzioa

Erraz eta berezkotasunez mintzatzen da eta ez du ahalegin handiegirik egin behar adierazpen egokia

aurkitzeko. Malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen du hizkuntza helburu sozial eta

profesionaletarako. Ideiak eta iritziak zehaztasunez ematen ditu eta bere parte-hartzeak beste

mintzakide batzuenekin trebeziaz lotzen ditu.

Page 22: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

II. HIZKUNTZA-GAITASUNA AZTERTZEKO AGIRIA

Gaitasuna Adierazleak EZ

(0)

Ia inoiz

ere ez

(1)

Ia

beti

(2)

BAI

(3)

Osotara

(O) Gai

Idatziaren

ulermena

(Gai baldin eta O≥7)

Aipamenak eta aipuak lanaren edukira egokitzen dira

Aipamenak eta aipuak testura egokitzen dira, eta lokailu

egokien bidez sartzen dira

Lanean erabilitako jatorrizko testuen interpretazio okerrik ez

dago

Lana bat dator erabilitako iturriekin

Adierazpen

idatzia

(Gai baldin eta O≥11)

Ez dago ortografia akatsik, edo, nolanahi ere, oso gutxi daude

Ez dago gramatika akatsik, edo, nolanahi ere, oso gutxi daude

Behar bezala erabili ditu puntuazio markak

Txostenak egitura argi eta koherentea dauka

Kohesio maila handia

Hizkuntza-erregistro akademiko bat erabili du idazketan

Ahozko

adierazpena

(Gai baldin eta O≥16)

Hizkuntza-erregistro akademiko bat erabili du ahozko

azalpenean

Arrazoibide kohesionatu eta koherentea

Beharrezkoa bada, ikasleak erregistroa aldatzen du egiazko

egoerak deskribatzean eskola testuinguruan

Deskribapen argiak, eta, dagokionean, xehetasunez beteak

egiten ditu.

Ez dago esamolde anbiguo edo polisemikorik

Ez dago ohituraz errepikatzen den ahots edo esaldirik (hitz

betegarriak)

Gaiarekin lotutako ideia zehatzak garatzen ditu, eta kasu

partikularrak lanaren helburu orokorrarekin lotzen ditu

Hiztegi aberats, askotariko eta bereki bat erabiltzen du, eta

lanaren oinarrian dauden teorietako termino teknikoak agertzen

dira.

Ondorioa azaldutakotik ateratzen da

Ahozkoaren

ulermena

(Gai baldin eta O≥5)

Ikasleak ulertzen ditu egiten zaizkion GBLderak, erantzun

egokirik ez badauka ere.

Ikasleak koherentziaz erantzuten die egiten zaizkion GBLderei.

Ikaslea erantzuteko gai da azaldutako lanari buruz erregistro

akademikoa erabiliz egiten zaizkion GBLderei

Ahozko

elkarrekintza

(Gai baldin eta O≥7)

Ikasleak elkarrekikotasunez esku hartzen du saio presentzialen

zuzendariarekin

GBLderen txandan, ikasleak elkarrekikotasunez esku hartzen

du epaimahaikideekin

Ikasleak malgutasunez erabiltzen du hizkuntza, eta erdietsi nahi

duen Graduaren eskakizunetara egokitzen du

Ikasleak zehatz adierazten du bere ikuspegia eta trebetasunez

lotzen ditu bere esku-hartzeak epaimahaikideen esku-

hartzeekin.

Kalifikazio OSOA: ___GAI (ikasleak gai baldin badauka 5 ataletan) / ___ EZ GAI

Page 23: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

VI-B2. Hizkuntz gaitasuna aztertzeko agiria

I. MAILAREN DESKRIPZIO OROKORRA

1. Orokorra

Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gai

da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko.

Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahalegin handia

egiten ari denik sumatzen ez zaiola.

Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta

profesionalekin.

Testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko gai da, baita gai konplexuei buruzkoak ere,

testuaren antolaketa-, artikulazio- eta koherentzia-mekanismoak zuzen erabiliz.

2. Berezia

2.1. Idatzizko ulermena

Gai da gertakarietan oinarritutako testuak edo literatura-testu luze eta konplexuak ulertzeko eta

estiloak bereizteko. Gai da artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakurtzeko, bere

eremukoak ez badira ere.

2.2. Idatzizko adierazpena

Gai da testu argi eta ongi egituratuak osatzeko, bere ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badaki gai

konplexuak adierazten gutun, idazlan edo txostenetan, garrantzizkoen iruditzen zaizkion puntuak

azpimarratuz. Gai da hartzaileari egokitutako estiloa erabiltzeko.

2.3. Ahozko adierazpena

Gai da deskribapen argiak eta xeheak egiteko gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak

integratuz, zenbait puntu garatuz eta solasaldia egoki amaituz.

2.4. Ahozko ulermena

Gai da solasaldi luze bat ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badago ere edo erlazioak oso esplizituak

izan ez arren. Telebista-programak eta filmak neke handirik gabe ulertzen ditu.

2.5. Ahozko elkarreragina

Gai da naturaltasunez eta jarioz hitz egiteko, esapideen bila nabarmen luzatu gabe. Badaki

hizkuntza gizarte- edo lanbide-erlazioetan malgu eta eraginkor erabiltzen. Badaki bere ideia eta

iritziak zehatz adierazten eta bere adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen.

Page 24: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

II. HIZKUNTZA GAITASUNA AZTERTZEKO AGIRIA

Gaitasuna Adierazleak Ez

(0)

Ia inoiz

ere ez (1)

Ia beti

(2)

Bai

(3)

Osotara

(O) Gai

Idatzizko ulermena

(Gai baldin eta O≥7)

Erreferentziak eta aipuak lanaren edukiari egokitzen zaizkio

Erreferentziak eta aipuak testuari egokitzen zaizkio, horiek

aurkeztuz lokailu egokien bitartez

Lanean erabilitako jatorrizko testuen irakurketa okerrik ez dago

Lana eta erabilitako iturriak bat datoz

Idatzizko adierazpena

(Gai baldin eta O ≥11)

Akats ortografikorik ez dago edo, egotekotan, ez da ohikoa.

Akats gramatikalik ez dago edo, egotekotan, ez da ohikoa.

Puntuazio-markak era egokian erabiltzen ditu.

Oroitidazkiaren egitura argia eta koherentea.

Kohesio maila altua.

Hizkuntzaren erregistro akademikoa erabili du idatzizko lanean.

Ahozko adierazpena

(Gai baldin eta O ≥16)

Hizkuntzaren erregistro akademikoa erabili du ahozko

azalpenean

Mintzaldi kohesionatua eta koherentea.

Beharrezko bada, ikasleak erregistroa aldatzen du egoera

errealak deskribatzean eskolako testuinguruan.

Deskripzio argiak eta, behar denean, zehatzak egiten ditu.

Esamolde anbiguoen edo polisemikoen gabezia.

Ohiturak eraginda askotan errepikatzen diren hitz-betegarrien

gabezia (makulu-hitzak)

Gaiarekin erlazionatuta dauden ideia zehatzak garatzen ditu,

kasu partikularrak lanaren helburu orokorrarekin lotuz.

Hiztegi aberatsa, anitza eta egokia erabiltzen du, lana oinarritzen

duten teorien hitz teknikoak salbuetsi gabe.

Ondorioa azaldutakotik ondorioztatzen da.

Ahozko ulermena

(Gai baldin eta O ≥5)

Ikasleak egiten zaizkion GBLderak ulertzen ditu, nahiz eta

zenbaitetan erantzun egokirik ez izan.

Ikasleak koherentziaz erantzuten die egiten zaizkion GBLderei.

Ikaslea gai da era egokian erantzuteko azaldu duen lanarekin

erlazionatutako GBLderei, erregistro akademikoan egindakoak

beraiek.

Ahozko elkarreragina

(Gai baldin eta O ≥7)

Presentziazko saioetan ikasleak parte hartzen du

zuzendariarekin elkarri eraginez.

GBLderen unean, ikasleak parte hartzen du epaimahaiko

kideekin elkarri eraginez.

Ikasleak hizkuntza malgutasunez darabil, aukeratu duen

Graduaren eskakizunei egokituz.

Ikasleak bere ikuspuntua zehaztasunez azaldu eta trebetasunez

erlazionatzen ditu bere hitzak epaimahaiko kideen parte

hartzeekin.

OROTARIKO kalifikazioa: ___GAI (baldin eta ikaslea gai bada 5 alorretan) / ___ EZ GAI

Page 25: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

VII-A Eranskina. Hizkuntza gaitasuna: IKERKETA ENPIRIKOAK

1. Ebaluazio agiria

(0) Ez nago

batere ados

(1) Ez nago

ados

(2)

Ados

nago

(3) Erabat

ados nago

1. Egindako lanak baditu elementu jatorrizkoak, eta ikusten da idazketa ere

jatorrizkoa dela; besteren dokumentuak eranskinetara pasatu dira

(programazioak, lege xedapenak, testu liburuak, euskarri digitaleko testuak,

grafikoak eta taulak, argazkiak, elkarrizketen transkripzioak edo eztabaida

taldeenak eta abar).6

2. Garduaren bereko gaitasunetan prestatzeak justifikatzen ditu lanaren

interesa, xedea eta helburuak.

3. Aintzat hartzen den arazoa ongi mugatuta dago, eta GBLderak eta

helburuak zehatzak dira

4. Esparru teorikoa esanguratsua eta egokia da, eta ulertzeko moduan

aurkeztuta dago

5. Metodoa argia da, eta egokia ikerketa garatzeko

6. Emaitzak argi erakusten dira eta beren norainokoa eztabaidatzen da

7. Lanaren xedea eta helburuen eta ekartzen diren agirien artean egokitasuna

dago

8. Ondorioak zehatzak dira, planteatutako GBLderei erantzuten diete; irekita

geratzen diren auziak aipatzen dira, halakorik dagoenean

9. Erreferentzia bibliografikoak gaurkotuta daude, gaiari buruzko ikerketa

garrantzizkoen araberakoak dira, eta lehentasuna ematen zaie egokitasuna,

luzera baino.

10. Epaimahaiak egin dituen GBLderen erantzunak koherenteak eta zuzenak

dira, lanaren balizko akatsak ere aitortuz, hala dagokionean.

Puntuak GUZTIRA: _____

6 Plagioa atzemanez gero, lana ez gainditua dago besterik gabe.

Page 26: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

2. Ikaslearen kalifikazio kuantitatiboa eta kualitatiboa

Kalifikazio

kualitatiboa

Kalifikazio

kuantitatiboa Puntuazioa

Ez gainditua

0 0-2

1 3-5

2 6-8

3 9-11

4 12-15

Gainditua 5 16-18

6 19-21

Oso ongi 7 22-24

8 25-26

Bikain 9 27-28

10 29-30

Proposatuko duzu ikasleari "ohorezko matrikula" ematea? ___Bai; ___Ez

Bai erantzun baduzu, aipatu, modu arrazoizkoan, berrespen honetan 10 itemetako zein diren

bereziki azpimarragarriak:

3. Ikaslearentzako iradokizunak ("Ez gainditua" atera dutenentzat)

Hemen sartzen diren iruzkinek balio behar dute, batez ere eskas antzean balioetsi diren alderdiak

hobetzeko, identifikatu diren ahulguneak azalduz eta gomendioak emanez, ahal den neurrian, testua

hobetzeko edo, hala badagokio, orientazio edo izaera aldaketa bat (enpirikoa edo teorikoa) iradokiz.

Page 27: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

VII-A Eranskina. Hizkuntza gaitasuna: IKERKETA TEORIKOAK

1. Ebaluazio agiria

(0) Ez nago

batere ados

(1) Ez

nago ados

(2) Ados

nago

(3) Erabat

ados nago

1. Egindako lanak baditu elementu jatorrizkoak, eta ikusten da

idazketa ere jatorrizkoa dela; besteren dokumentuak eranskinetara

pasatu dira (programazioak, lege xedapenak, testu liburuak, euskarri

digitaleko testuak, grafikoak eta taulak, argazkiak, elkarrizketen

transkripzioak edo eztabaida taldeenak eta abar)7

2. Garduaren bereko gaitasunetan prestatzeak justifikatzen ditu lanaren

interesa, xedea eta helburuak.

3. Lanaren esparru teorikoa, baita Graduaren aplikazio eremurako

inplikazioak ere, argi eta ulertzeko moduan azaltzen daira.

4. Lanaren garrantzia, eremu bereko beste hainbat lan teorikoen

aldean, justifikatzen da.

5. Lanean ganoraz adierazten da egilearen jarrera, bere iritzi

pertsonalei edo sinesmenei buruz ezer esan gabe.

6. Lanaren xedea eta helburuen eta bere egitura eta edukien artean

egokitasuna dago.

7. Ekarpen praktikoek egindako lanaren norainokoa ulertzea errazten

dute

8. Ondorioak zehatzak dira, planteatutako helburuei erantzuten diete;

irekita geratzen diren auziak aipatzen dira, halakorik dagoenean

9. Erreferentzia bibliografikoak gaurkotuta daude, gaiari buruzko

ikerketa garrantzizkoen araberakoak dira, eta lehentasuna ematen zaie

egokitasuna, luzera baino.

10. Epaimahaiak egin dituen GBLderen erantzunak koherenteak eta

zuzenak dira, lanaren balizko akatsak ere aitortuz, hala dagokionean.

Puntuak GUZTIRA: _____

7 Plagioa atzemanez gero, lana ez gainditua dago besterik gabe.

Page 28: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

2. Ikaslearen kalifikazio kuantitatiboa eta kualitatiboa

Kalifikazio kualitatiboa Kalifikazio kuantitatiboa Puntuazioa

Ez gainditua

0 0-2

1 3-5

2 6-8

3 9-11

4 12-15

Gainditua 5 16-18

6 19-21

Oso ongi 7 22-24

8 25-26

Bikain 9 27-28

10 29-30

Proposatuko duzu ikasleari "ohorezko matrikula" ematea? ___Bai; ___Ez

Bai erantzun baduzu, aipatu, modu arrazoizkoan, berrespen honetan 10 itemetako zein diren

bereziki azpimarragarriak:

3. Ikaslearentzako iradokizunak ("Ez gainditua" atera dutenentzat)

Hemen sartzen diren iruzkinek balio behar dute, batez ere eskas antzean balioetsi diren alderdiak

hobetzeko, identifikatu diren ahulguneak azalduz eta gomendioak emanez, ahal den neurrian, testua

hobetzeko edo, hala badagokio, orientazio edo izaera aldaketa bat (enpirikoa edo teorikoa) iradokiz.

Page 29: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

VIII. eranskina. Ebaluazioa

1. Zuzendaritzaren O.E. jasota inskribatutako GBLa, epaimahaiari jarduteko eskatzen ez

zaionean

5 edo 5 baino handiagoa den kalifikazio kuantitatiboa da O.E. banakako kalifikazioan, eta

Zuzendaritzak dagokion sailean uzte du.

Zuzendaritzak emandako notaren eta 8,5 notaren artean txikiena dena izango da azken aktan

agertuko den kalifikazioa.

2. Zuzendaritzaren O.E. jasota inskribatutako GBLa, epaimahaiari jarduteko eskatzen

zaionean

5 edo 5 baino handiagoa den kalifikazio kuantitatiboa da O.E. banakako kalifikazioan, eta

Zuzendaritzak dagokion sailean uzte du.

Zilegi dute epaimahaiari jarduteko eskatzea Zuzendaritzaren O.E. jaso duten ikasleek, baldin

eta:

Ez badaude ados emandako kalifikazioarekin.

"Bikain" edo "Ohorezko matrikula" kalifikazioa erdietsi nahi badute.

Defentsa egin baino lehen jakingo du Epaimahaiak, zein den GBLaren Zuzendaritzak emandako

kalifikazioa.

Defentesa jendaurrekoa izango da.

Epaimahaiak ateak itxita egingo du deliberazioa, eta, entzunaldia emango dio, beharrezkotzat

jotzen badu, GBLaren Zuzendaritzari. Nolanahi ere GBLaren Zuzendaritza ez da epaimahaikoa

izango.

Epaimahaiak honako hau jarriko du aktan:

Non: T1, T2 eta T3 epaimahaiko kideek emandako notak dira, eta D Zuzendaritzak emandakoa.

Hortaz, kasu honetan aktan jarriko den kalifikazioa, GBLaren Zuzendaritzak emandakoa baino

handiagoa, haren berdina edo txikiagoa izan ahalko da.

3. (Defentsa ekainean egiteko soilik) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso

ez duen ikaslea, eta epaimahaiaren aurrean defentsa egiteko eskaera egiten duena

"GBLaren inskripzioa egiteko zuzendariaren oniritzirik ez duen ikasleak, Unibertsitateko

ikaslearen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 Errege Dekretuaren

28. artikuluaren babesean, ikasleak aukera dauka eskaera egiteko lana ebaluatuko duen

epaimahai baten aurrean defentsa egiteko. Epaimahai horrek idatzizko lana eta ahozko defentsa

ebaluatuko ditu".

Ikasleak defentsa egiteko eskaera aurkeztuko du Fakultateak horretarako prestatutako

dokumentuaren bidez.

Epaimahaiak defentsa egin baino lehen jakingo du ikasleak ez duela GBLaren Zuzendaritzaren

O.E. jaso inskripzioa egiteko.

Page 30: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

Defentsa jendaurrekoa izango da.

Epaimahaiak ateak itxita egingo du kalifikazioari buruzko deliberazioa, eta, entzunaldia emango

dio, beharrezkotzat jotzen badu, GBLaren Zuzendaritzari. Nolanahi ere, GBLaren Zuzendaritza

ez da epaimahaikoa izango.

Epaimahaiak honako hau jarriko du aktan:

Non: T1, T2 eta T3 epaimahaiko kideek emandako notak dira.

4. (Defentsa ekainean egiteko soilik) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso

ez duen ikaslea

Ekainean egingo da GBLaren ebaluazioa.

Ikasleak ez du inolako tramiterik egin behar, ez Fakultatean, ez Sailean; lana egiten jarraituko

du Zuzendaritzarekin elkarlanean.

5. (Defentsa ekainean egiteko soilik) GBLaren inskripzioa egiteko Zuzendaritzaren O.E. jaso

ez duen ikaslea, eta epaimahaiaren aurrean defentsa egiteko eskaera egin ez duena

Kasu honetan, "Ez aurkeztua" kalifikazio kuantitatiboa jarriko da aktan.

Ikasleak ez du ezein tramiterik egin behar, ez Fakultatean, ez Sailean.

Hurrengo ikasturtean GBL berarekin jarraitu nahi duen ikasleak ez du ezein tramite gehigarririk

egin behar, baldin eta Zuzendaritzak ez badio bere zuzendaritzari uko egiten. Unibertsitatearen

IALaren Arautegiaren arabera "IALaren eta zuzendariaren esleipenak lau seihileko

akademikotako [2 ikasturte] balioa edukiko du gehienez ere. Epe hori iraungitzen denean,

proposamen berri bat egin beharko da, edo luzapena eskatu, arrazoiaz emanez, zuzendariaren

oniritziarekin".

Ikasleak GBL berarekin jarraitu nahi badu hurrengo ikasturtean, dekanoari zuzendutako

Fakultateko eskaera-orri baten bidez nahitaez eskatu behar du berriro parte hartu nahi duela

hurrengo ikasturtean GBLa hautatzeko prozesuan. Fakultateak eskatu duten ikasle guztiei

baimenduko die hurrengo ikasturtean GBLa hautatzeko prozesuan parte hartzea, aukera

berdintasunean gainerako ikasleekin. Hau da, beren espedientearen batez besteko notaren

arabera.

Ekainean8 GBL baten Zuzendaritzak uko egiten badio tutoretzari eta uko hori oinarriduna dela

erabakitzen bada, hurrengo ikasturtean GBLa hautatzeko prozesuan parte harte hartu behar

dutela jakinaraziko zaie ikasleei. Parte-hartze hori aukera berdintasunean egingo da gainerako

ikasleekin, hau da, beren espedientearen batez besteko notaren arabera.

8 Urteko beste garai batean gertatzen bada ukoa, Unibertsitatearen IALaren arautegiaren 5. artikuluak ezarritakoari

jarraituko zaio.

Page 31: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

IX. eranskina Fakultatearen web-orrialdetik prozeduraren aldi bakoitzean

jaisteko dauden dokumentuak eta inprimakiak

GBLa modu presentzialean aukeratzeko lana ikaskide baten esku uztea

GBLaren azalak

HAUR HEZKUNTZA

HAUR HEZKUNTZAKO 3. IKASMAILA

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZAKO 2. IKASMAILA

SOZIOLOGIA APLIKATUA

GIZARTE LANA

Page 32: Lege eta araubide esparrua Zer da GBLa? · 2020. 5. 19. · Unibertsitateko Ikasleen Estatutua onesten duen 2010eko abenduaren 30eko 1791/2010 EDren 28. artikuluaren babesean, zilegi

GBLaren ereduak:

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Soziologia Aplikatua

Gizarte Lana

Inskripzio-inprimakia.

(Defentsa ekainean egiteko soilik) Epaimahai batek jarduteko eskaera, inskripzioa egiteko

zuzendariaren oniritzia jaso ez duen GBL baten defentsa egiteko ekainean.

Sarrera irekia baimentzeko inprimakia.

(Aukerakoa) Epaimahai batek jarduteko eskaera, GBLa defendatzeko bikain edo ohorezko

matrikula lortzeko aukera izateko, edo, hala badagokio, GBLaren Zuzendaritzak emandako

notarekin ados ez egoteko. Nolanahi ere, GBLak Zuzendaritzaren oniritzia jaso behar du

inskripzioa egiteko.

Zuzendariak emandako kalifikazio akta.