Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen Curriculum ... Laudio_eu.pdfآ  Lanbide Heziketa...

download Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen Curriculum ... Laudio_eu.pdfآ  Lanbide Heziketa Udal

of 49

  • date post

    07-Aug-2020
  • Category

    Documents

  • view

    0
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen Curriculum ... Laudio_eu.pdfآ  Lanbide Heziketa...

  • [Escriba texto]

    Laudioko Lanbide Heziketako Udal

    Ikastetxearen

    Curriculum Proiektua

  • Lanbide Heziketa Udal

    Ikastetxea

    Centro Municipal F.P.

    Laudio - Llodio

    AURKIBIDEA

    1. Sarrera ... 4. orria

    2. Ikastetxearen curriculum-proiektua: lege kontuak eta xedeak ... 6. orria

    3. Testuinguruaren analisia ... 10. orria

    3.1. Ikasleak ... 10. orria

    3.2. Irakasleak ... 10. orria

    4. Lanbide Heziketako hezkuntza-eskaintza ... 12. orria

    5. Lanbide Heziketako ikasketen helburuak ... 13. orria

    5.1. Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren xedea ... 13. orria

    5.2. Printzipio eta helburu orokorrak ... 13. orria

    6. LHUIko heziketa zikloen helburu orokorrak ... 15. orria

    7. Metodologia didaktikoaren inguruko erabaki orokorrak ... 17. orria

    8. Bertaratzeari eta ikaskuntza-emaitzak ebaluatzeari buruzko

    irizpide orokorrak ... 18. orria

    8.1. Ebaluazio saioak ... 19. orria

    8.2. Ohiko ebaluazio prozesuaren nondik norakoak ... 19. orria

    8.3. Ebaluazio saioen nondik norakoak ... 20. orria

    8.4. Ezohiko ebaluazioak ... 20. orria

    8.5. Maila igarotzeko, berreskuratzeko eta titulatzeko irizpideak ... 21. orria

    8.6 Kalifikazio orokorrerako prozedura eta tresnak ... 21. orria

    8.7. Ebaluazio prozesuaren informazioa ... 22. orria

    8.8. Ebaluazio deialdiei uko egitea, ebaluazio deialdien

    kopurua eta matrikula ezeztatzea ... 23. orria

    9. Baliozkotzeak, notak lekualdatzea eta salbuesteak ... 26. orria

    9.1. Baliozkotzeak ... 26. orria

    9.2. Notak lekualdatzea ... 26. orria

    9.3. Salbuesteak ... 27. orria

    10. Proiektuaren moduluaren printzipioak eta ebaluazioak ... 28. orria

    10.1. Printzipioak ... 28. orria

    10.2. Proiektuaren modulu profesionalaren antolakuntza ... 28. orria

    10.3. Proiektuaren modulu profesionalaren ebaluazioa ... 30. orria

    11. Lantokiko Prestakuntza (LP) moduluaren prozedurak

    eta ebaluazioa ... 32. orria

    12. Zikloen curriculum proiektuak ... 35. orria

    12.1. Erdi Mailako Zikloak ... 37. orria

    12.1.1. EMHZ AdKu: Administrazio Kudeaketa ... 37. orria

    12.1.2. EMHZ_IEA: Instalazio Elektriko eta

    Automatikoak ... 38. orria

    12.1.3. EMHZ_MaLEM: Mantentze-lan

  • Lanbide Heziketa Udal

    Ikastetxea

    Centro Municipal F.P.

    Laudio - Llodio

    elektromekanikoa ... 39. orria

    12.1.4. EMHZ_Mek: Mekanizazioa ... 40. orria

    12.1.5. EMHZ_SoGal: Soldadura eta galdaragintza ... 42. orria

    12.2. Goi Mailako Zikloak ... 42. orria

    12.2.1. GMHZ_ZuLag: Zuzendaritzari Laguntza ematea ... 42 orria

    12.2.2. GMHZ_AdF: Administrazioa eta Finantzak ... 44. orria

    12.2.3. GMHZ_SEA: Sistema Elektroteknikoak

    eta Automatizatuak ... 45. orria

    12.2.4. GMHZ_TIS: Telekomunikazio

    eta Informatika Sistemak ... 47. orria

    12.2.5. GMHZ_AuRI: Automatizazio eta

    Robotika Industriala ... 48. orria

    12.2.6. GMHZ_MeIn: Mekatronika Industriala ... 48. orria

    12.2.7. GMHZ_FaMePro: Fabrikazio Mekanikoko

    Produkzioaren Programazioa ... 49. orria

  • Lanbide Heziketa Udal

    Ikastetxea

    Centro Municipal F.P.

    Laudio - Llodio

    1. SARRERA

    Lanbide Heziketa funtsezko alderdia da Hezkuntza Lege Organikoa garatzeko

    (aurrerantzean, HLO), alde batetik, daukan garrantzi akademikoarengatik eta, bestetik,

    hezkuntzaren etapa horrek gizarte osoarengan eta bereziki ekoizpen-sistemetan duen

    eraginarengatik.

    Izan ere, enplegurako behar diren gaitasun profesionalen jabekuntzaren ikuspegitik begiratu

    behar zaie lanbide ikasketei eta horien egiturari, helburuei, ebaluazio irizpideei zein edukiei.

    Laudioko LHUIn ematen diren heziketa zikloen barruko profil profesionalak funtsezko

    erreferentzia izan dira ikasleen prestakuntza definitzeko. Ekoizpenean biziko dituzten lan

    egoeretan haiengandik espero diren ekintza eta emaitzen multzo batek osatzen dituzte

    profilak; ekintza eta emaitzen multzo horri "gauzatze profesional" deritzo.

    Lan teknikoen alorrean erdietsi beharreko gauzatzeek eta lorpenek aurpegi biko

    nolakotasun bat dute eta horixe da, hain zuzen ere, horien funtsezko balioa: antzeko

    ekoizpen helburuak dituen edozein sektoretan diharduten ekoizpen-organizazio guztietan

    aplikagarri izateaz gain, aldi berean, gaitasun esanguratsu eta garrantzitsuak eratortzen dira

    eta, halaber, gaitasun horietatik ikasleen prestakuntza programak ere eratortzen dira1.

    Gauzatze profesionalak gaitasun-unitateetan multzokatzen dira eta horietako bakoitzak

    bere balioa eta esanahia du enpleguan, hau da, euren zentzua dute organizazio gehienetan,

    funtsezko rol osatzen dute lanean. Gaitasun-unitate bakoitzean, domeinu profesional bat

    dago edo, bestela esanda, gauzatze profesionalen aplikazio esparru bat. Domeinu

    profesional horrek zehazten ditu ekoizpen sisteman identifikatu diren eta beharrezkoak

    diren ekipamenduak, materialak, informazioa, prozesuak etab.

    Heziketa zikloen irakaskuntza modulu profesionaletan antolatzen da, zeintzuen helburua

    den ikasleei ematea kasuan kasuko tituluaren ezaugarri berezigarria den gaitasun

    profesionala. Modulu gehienak gaitasun-unitate bati lotuak daude (espezifikoenak); beste

    batzuk gaitasun bati baino gehiagori lotuta egoten dira. Azken horietatik, azpimarratzekoak

    dira Lan Prestakuntza eta Orientazio modulua (LPO), hori baita heziketa zikloetan ematen

    diren gaitasun profesionaletako bakar batekin ere harremanik ez duen bakarra eta Enpresa

    eta Enpresa Ekimena (EEE), nahiz Ingelesa.

    Modulu profesionalak dira titulazioa lortzeko egiaztatu eta ziurtatu behar diren

    prestakuntza profesionaleko unitate koherenteak; bestela esanda, prestakuntza orokorreko

    ikasgaien edo ikasketa eremuen pare ipin genitzake.

  • Lanbide Heziketa Udal

    Ikastetxea

    Centro Municipal F.P.

    Laudio - Llodio

    Moduluak osatzen dituzten curriculum-elementuak dira azkeneko gaitasun gisa adierazten

    diren helburuak, ebaluazio irizpideak eta edukiak. Eskatzen den oinarrizko gaitasun

    profesionala zehazteaz gain, ikasleen eta ekoizpen-inguruneen ezaugarrietara moldagarri

    izateko formulatu dira osagai horiek guztiak.

    Prestakuntza moduluetan antolatzeko arrazoia da ikasleak ekoizpen sistemaren kualifikazio

    eskakizunetara egokitzea eta, gainera, transzendentalak diren beste bi helburu lortzeko

    aukera ematen du antolakuntza mota horrek: lehenik eta behin, lana berarekiko nahiz lan-

    trebakuntzarekiko harremanak eta baliozkotzeak ezartzea eta, bigarrenik, kualifikazio

    profesionalean aurrera egiteko aukera emango duen modulu-eskaintza osatzea.

  • Lanbide Heziketa Udal

    Ikastetxea

    Centro Municipal F.P.

    Laudio - Llodio

    2. IKASTETXEAREN CURRICULUM PROIEKTUA: LEGE KONTUAK ETA

    XEDEAK

    Ikastetxeko heziketa-proiektua (aurrerantzean IHP) eta ikastetxeko curriculum proiektua

    (aurrerantzean ICP) elkarrekin estuki lotuta dauden bi proiektu dira eta ikastetxeen

    pedagogia autonomiaren erakusgarri dira: hezkuntza-komunitateak bere egin duen

    hezkuntza aukeraren aldeko apustua (IHP) eta horrek irakaskuntzan duen isla (ICP).

    Euskal Eskola Publikoaren Legea 1

    IHPren edukien, banaketaren eta sekuentziazioaren arabera definitzen da ICP, baita

    metodologia alderdien, espazioaren eta denboraren antolaketaren, materialen eta abarren

    arabera ere. Testuinguru horretan, jarraian azalduko diren zehaztapenak jaso dira.

    ICParen oinarrizko funtzioa hezkuntza-instituzio jakin baterako esparru orokorra zehaztea

    da. IHPren zati da ICP eta zer, nola eta noiz ikasi eta ebaluatu jakiteko hartzen diren

    erabakien multzoak osatzen du.

    Euskal Eskola Publikoaren Legean arautu ziren proiektu horietan jaso beharreko alderdiak

    nahiz proiektuak prestatzeko eta onartzeko ardura eta eskumena duten organoak.

  • Lanbide Heziketa Udal

    Ikastetxea

    Centro Municipal F.P.

    Laudio - Llodio

    Euskal Eskola Publikoaren Legea 2

    Beharrezkoa da ikastetxe guztiek bi antolakuntza-tresna horiek izatea, betiere, argi izanda

    hobegarriak direla eta aldizka berrikusi behar direla. Ikastetxe bakoitzak bere baliabide,

    behar eta lehentasunen arabera zehaztu behar du ikasturte bakoitzean zer alderdi lehenetsi

    eta landuko duen eta zer nolako sakontasunaz helduko dion bakoitzari.

    Ikastetxe bakoitzari