LASKORAIN IKASTOLA · Uxola Literatura Sarien banaketa Topic-en 17:30ean. Ikastolaren eguna agenda...

2
TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA 2016ko ekainak 3, 22.zenbakia LASKORAINIKASTOLA ALDIZKARIA HH 3 ABALTZISKETA- LARRAITZEN Pasa den maiatzaren 26an, 3 urteko haur guztiak eskurtsioa izan genuen. Abaltzisketara eraman gintuen autobusak eta oinez gerturatu ginen Larraitzera. Eguraldia zoragarria izan zen eta ibilaldia patxadan egin genuen naturak eskaini zizkigun soinu, usain eta paisaiak gozatuz. Larraitzera iristean hamaiketakoa egin genuen eta jolaserako aukera paregabea izan genuen. Bazkarirako ordua iritsi zenean, itzala topatu genuen, lasai eta lagunartean bazkaltzeko. Konturatu gabe ikastolara itzultzeko ordua iritsi zen. Egun paregabea pasa genuen eta ikaragarri gozatu genuen. Ikusi argazkiak hemen. HH 5 EKOGUNEAN Maiatzaren 19 eta 23an Kutxa Ekogunera joan ginen HH 5ekoak. Bertan bi tailer egin genituen: batean artoa aletu, xehetu eta oiloei jaten eman genien eta bestean, berriz, landareak landatzeko lurra prestatzen ikasi genuen. Arto landarea landatuta etxera eramateko aukera izan genuen gainera. Tartean, Ekoguneko haur parke zoragarrian jolasean ere ibili ginen. Primeran pasatu genuen! Ikusi argazkiak hemen. Batxilergoko ikasleek amaitu dituzte euren eskola egunak. Ohorezko matrikulak ere banatu dituzte. Aurtengoan, Miren Izagirre, Maialen Mujika, Karla Murgialday, Garazi Urkola eta Jone Sarasola izan dira euren emaitzengatik errekonozimendu hori jaso dutenak. Bigarren maila bukatu dutenak, ekainaren 17an agurreko bazkaria egingo dute ikastolan. Tartean, ikasle askok, selektibitateko proba egin beharko dute. Beraz, animo eta zorte on! Argazkiak hemen. BATXILERGOKOENAGURRA Asteburuan, Begueseko (Bartzelona) abesbatzaren bisita izan dugu. Ostiral arratsaldean bi abesbatzek eskainitako emanaldi ederrarekin eman genion hasiera elkartrukeari. Larunbatean, Tolosako azoka eta herriko txokoak ezagutzeko bueltatxoa eman ondoren Donostiara joan ginen. Eguerdian Kursaala, Bulebarra, Konstituzio plaza, San Telmo museoa... ikusi eta Paseo Berritik portura joan ginen. Han bazkaldu ondoren, Kontxatik barrena Ondarretaraino joan ginen. Funikularrez Igeldora igotzeko aukera ere izan genuen. Iluntzean familiekin batera Zerkausian afari-merienda izan genuen eta jarraian Plaza Berrian zegoen dantzaldiaz gozatu genuen. Igande eguerdian agurtu genituen... hurrengorarte! Lerro hauen bidez, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu elkartruke hau hain ongi ateratzeko zuen laguntza eta jarrera ona erakutsi duzuen familia guztiei. Mila esker! Ikusi argazkiak hemen. ABESBATZARENELKARTRUKEA Dagoeneko ikasturte bukaera gerturatzen ari da. Ekainaren 6tik aurrera goizez hasiko gara eta ekainaren 21a ikasturteko azken eguna izango da. Ikastolak eskaintzen dituen jangela eta Haur Txoko zerbitzuaren inguruan informazioa eskuratzeko klikatu jarraian. Zerbitzuak. JANGELAETAHAURTXOKOA Larunbatean izan ziren aurtengo Eskola Kiroleko asteburuko azken jardunaldiak. LH 3-4ko ikasleak Uzturre inguruan ibili ziren ur jauzia, ospitale zaharra eta telegrafo dorrea ikusten eta LH 5-6koek Zumardia egitasmoaren barruan eskalada, piraguismoa eta orientazioa praktikatu zuten. Gogoratu udan ere izango duela jarraipena Zumardia proiektuak. Bestalde, asteartean bukatu ziren Eskola Kirolako saioak. Ikusi argazkiak hemen. ESKOLAKIROLARENAMAIERA

Transcript of LASKORAIN IKASTOLA · Uxola Literatura Sarien banaketa Topic-en 17:30ean. Ikastolaren eguna agenda...

  • TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLA2016ko ekainak 3, 22.zenbakia

    LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA

    HH 3 ABALTZISKETA - LARRAITZENPasa den maiatzaren 26an, 3 urteko haur guztiak eskurtsioa izan genuen. Abaltzisketara eraman gintuen autobusak eta oinez gerturatu ginen Larraitzera. Eguraldia zoragarria izan zen eta

    ibilaldia patxadan egin genuen naturak eskaini zizkigun soinu, usain eta paisaiak gozatuz. Larraitzera iristean hamaiketakoa egin genuen eta jolaserako aukera paregabea izan genuen. Bazkarirako ordua iritsi zenean, itzala topatu genuen, lasai eta lagunartean bazkaltzeko. Konturatu gabe ikastolara itzultzeko ordua iritsi zen. Egun paregabea pasa genuen eta ikaragarri gozatu genuen. Ikusi argazkiak hemen.

    HH 5 EKOGUNEANMaiatzaren 19 eta 23an Kutxa Ekogunera joan ginen HH 5ekoak. Bertan bi tailer egin genituen: batean artoa aletu, xehetu eta oiloei jaten eman genien eta bestean, berriz, landareak landatzeko lurra prestatzen ikasi genuen.

    Arto landarea landatuta etxera eramateko aukera izan genuen gainera. Tartean, Ekoguneko haur parke zoragarrian jolasean ere ibil i ginen. Primeran pasatu genuen! Ikusi argazkiak hemen.

    Batxilergoko ikasleek amaitu dituzte euren eskola egunak. Ohorezko matrikulak ere banatu dituzte. Aurtengoan, Miren Izagirre, Maialen Mujika, Karla Murgialday, Garazi Urkola eta Jone Sarasola

    izan dira euren emaitzengatik errekonozimendu hori jaso dutenak. Bigarren maila bukatu dutenak, ekainaren 17an agurreko bazkaria egingo dute ikastolan. Tartean, ikasle askok, selektibitateko proba egin beharko dute. Beraz, animo eta zorte on! Argazkiak hemen.

    BATXILERGOKOEN AGURRAAsteburuan, Begueseko (Bartzelona) abesbatzaren bisita izan dugu. Ostiral arratsaldean bi abesbatzek eskainitako emanaldi ederrarekin eman genion hasiera elkartrukeari. Larunbatean, Tolosako azoka eta herriko txokoak

    ezagutzeko bueltatxoa eman ondoren Donostiara joan ginen. Eguerdian Kursaala, Bulebarra, Konstituzio plaza, San Telmo museoa... ikusi eta Paseo Berrit ik portura joan ginen. Han bazkaldu ondoren, Kontxatik barrena Ondarretaraino joan ginen. Funikularrez Igeldora igotzeko aukera ere izan genuen. Iluntzean familiekin batera Zerkausian afari-merienda izan genuen eta jarraian Plaza Berrian zegoen dantzaldiaz gozatu genuen. Igande eguerdian agurtu genituen... hurrengorarte! Lerro hauen bidez, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu elkartruke hau hain ongi ateratzeko zuen laguntza eta jarrera ona erakutsi duzuen familia guztiei. Mila esker! Ikusi argazkiak hemen.

    ABESBATZAREN ELKARTRUKEA

    Dagoeneko ikasturte bukaera gerturatzen ari da. Ekainaren 6tik aurrera goizez hasiko gara eta ekainaren 21a ikasturteko azken eguna izango da. Ikastolak eskaintzen dituen jangela eta Haur Txoko zerbitzuaren inguruan informazioa eskuratzeko klikatu jarraian. Zerbitzuak.

    JANGELA ETA HAUR TXOKOA

    Larunbatean izan ziren aurtengo Eskola Kiroleko asteburuko azken jardunaldiak. LH 3-4ko ikasleak Uzturre inguruan ibil i ziren ur jauzia, ospitale zaharra eta telegrafo dorrea ikusten eta LH

    5-6koek Zumardia egitasmoaren barruan eskalada, piraguismoa eta orientazioa praktikatu zuten. Gogoratu udan ere izango duela jarraipena Zumardia proiektuak. Bestalde, asteartean bukatu ziren Eskola Kirolako saioak. Ikusi argazkiak hemen.

    ESKOLA KIROLAREN AMAIERA

    http://laskorainikastola.eus/node/5115http://laskorainikastola.eus/node/5116http://laskorainikastola.eus/node/5117http://laskorainikastola.eus/node/5108https://docs.google.com/forms/d/1nBX0xbceIJGxGh4VB7cP2SuP5lrpju377gdROGjkRSU/viewformhttp://laskorainikastola.eus/node/5118

  • Usabal 2620.400 Tolosa

    [email protected]

    943 697127

    943697122

    LASKORAIN IKASTOLA ALDIZKARIA 2016ko ekainak 3, 22. zenbakia

    www.laskorainikastola.eus

    Ekainak 3

    Ekainak 5

    LH6. Jaialdia Usabalgo areto nagusian

    Nazioarteko Ingurumenaren Eguna. Ekitaldiak Alkizan

    Ekainak 7

    Ekainak 8

    Ekainak 12

    HH3, 4 eta 5ekoak Inmakulada ikastolara txotxongilo emanaldia ikustera

    Uxola Literatura Sarien banaketa Topic-en 17:30ean.

    Ikastolaren eguna

    agenda

    LH- KO IKASLEEN JAIALDIAKLehen Hezkuntzak ikasleak, ikasturte amaierako jaialdiak aurkezten ari dira buru-belarri azken egun hauetan, egunez egun maiatzaren 27an hasita.

    LH 1eko ikasleen txanda izan zen lehenik. Fernando

    Amezketarraren, Edabe magikoaren eta Ingelesezko antzerkiak egin zituzten, 7 jauzi dantza, Babarrunaren eta Poxpolo eta Konpainiaren abestia? LH 1 ARGAZKIAK

    LH 2koek, irratsaio bat gauzatu zuten. Tolosa Kultura 2016 aitzakiatzat hartuta, herrian barrena zeuden hainbat kultur ekitaldi aurkeztu zituzten: abestiak, dantzaldiak, olerkiak, Korokata eta ingelesezko antzerkia Parisko Orkestra, raperoak, batukada? LH 2 ARGAZKIAK

    LH 3ko ikasleek oporretako proposamenak taularatu zituzten: mendia, Benidorm, Afrika eta Austriaren inguruko esketxak eta dantzak. LH 3 ARGAZKIAK

    AGENDA 21EKO TOPAKETAK ETA INGURUMENAREN EGUNA

    Urtero bezala, Tolosaldeko ikastetxeak Trianguloan elkartu gara ingurumen topaketen baitan prestatu diren ekintzetan parte hartzeko. LH3. mailatik DBH 4. maila bitarteko ikasleak mailaka bildu dira eta kontsumoaren

    inguruan ekintza ezberdinak egin dituzte. Ondoren hamaiketako goxo batekin bukaera eman diogu. Ikusi argazkiak hemen.

    Bestalde, igandean, ekainak 5, Nazioarteko Ingurumenaren Eguna da eta Alkizan egingo diren ekitaldietara gonbidatzen zaituztegu: ibilaldi txiki bat eginez Tiritatxo eta Largabista Irrien lagunekin inguruak ezagutu, ikuskizuna plazan, Trianguloan egin zituzten lanen erakusketa, tailerrak, produktuen dastaketa? Autobus bereziak egongo dira kotxea etxean utzi nahi duenarentzat; 9:50ean eta 11:10ean Tolosatik eta itzulerarako, 13:30ean eta 14:40ean Alkizatik.

    Bazkarirako txartelak salgai daude idazkaritzetan. Ikusi EGITARAUA.

    IKASTOLAREN EGUNA

    http://laskorainikastola.eus/node/5131http://laskorainikastola.eus/node/5131http://laskorainikastola.eus/node/5131http://laskorainikastola.eus/node/5132http://laskorainikastola.eus/node/5132http://laskorainikastola.eus/node/5132http://laskorainikastola.eus/node/5132http://laskorainikastola.eus/node/5133http://laskorainikastola.eus/node/5133http://laskorainikastola.eus/node/5133http://laskorainikastola.eus/node/5133http://laskorainikastola.eus/node/5119http://laskorainikastola.eus/sites/default/files/eskuorria2016.pdf