Las Medulas

2
ELHUYAR 11/09 MUNDU IKUSGARRIA LAS MEDULAS IZENEKO PARAJEA, Leon probintziaren hegoaldean, Erromako inperioaren urre-meategirik handiena izan zen. Horri zor dio inguruak duen itxura berezia. ‘Ruina montium’ izeneko teknika erabili zuten urrea erauzteko. Lehenik, ura biltegi handietara ekartzen zuten inguruko mendietatik, kanal-sare zabal baten bidez. Ur hura bat-batean sarrarazten zuten lurrean egindako galerietan, eta mendia, material bigunekoa izaki, lehertu egiten zen, uraren eta galerian harrapatutako airearen presioak eraginda. MGM PHOTOS

Transcript of Las Medulas

Page 1: Las Medulas

ELHUYAR 11/09

M U N D U I K U S G A R R I A

LAS MEDULAS IZENEKO PARAJEA,Leon probintziaren hegoaldean,Erromako inperioaren urre-meategirikhandiena izan zen. Horri zor dioinguruak duen itxura berezia.

‘Ruina montium’ izeneko teknika erabili zuten urrea erauzteko. Lehenik,ura biltegi handietara ekartzen zuteninguruko mendietatik, kanal-sare zabalbaten bidez. Ur hura bat-bateansarrarazten zuten lurrean egindakogalerietan, eta mendia, materialbigunekoa izaki, lehertu egiten zen,uraren eta galerian harrapatutakoairearen presioak eraginda.

MGM PHOTOS

Page 2: Las Medulas

ELHUYAR 278 17

Hala askatutako lurra urarekin garbitu,eta urrea eskuratzen zuten.

Urre-ustiaketa bortitz hark 200 urteeskas iraun zuen. Eta ondorengomendeetako artzaintza ere bukatu da,eta paisaia naturalizatu egin da.Gaur egun, badirudi ia 100 metrokogaraiera duten tontor gorriak berezkoak direla.

Tontor horiek konglomeratu gorrizosatuta daude, eta, urreaz gain, badutezilarra, burdina eta boraxa ere, besteakbeste. Konglomeratu gorri horienjatorria ezezaguna da. Teoria nagusiak

LAS MEDULAS

dio Bierzoko arro sedimentarioasortu ondoren metatutakosedimentuak direla, baina badazantzurik ere pentsatzekoarroa sortu aurretik tokihorretara ibai handi batekgarraiatutako sedimentuakdirela.

Jatorri geologiko misteriotsuak,giza historiak, eta gaur egungeratu diren forma bitxiek xarma berezia ematen diote Las Medulas parajeari. Beharbada,horregatik izendatu zuen UnescokGizateriaren Ondare.•

F.-

JAVIE

R S

ANCH

EZ-P

ALE

NCI

A R

AM

OS

(GI

EST-

AP,

CCH

S DEL

CSI

C)

urrearen indarraurrearen indarra