Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

16

description

afael Poch-de-Feliu

Transcript of Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

Page 1: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu
Page 2: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

Nazioarteko informazioak bi gaitz nagusi ditu.Betikoak esatea eta ea nork botatzen duen astake-riarik handiena. Urte askotan Rafael Poch-de-Feliu (Bartzelona, 1956), La Vanguardia egunkari-ko nazioarteko berriemailea, bi bizio horienaurkako norabidean lan egiteagatik nabarmenduda. Haren kroniketan behintzat, beti topatu dugubeste ikuspuntu bat. Ez propagandaren aurkakoa,

besterik gabe ikusmolde berezia, desberdina.Pochek uste du kazetariek ez dituztela egunkariaksoilik irakurri behar, argitalpen akademikoagoaketa liburuak ere jarraitu behar dituztela. Kexu dairakurtzen ez duten geroz eta kazetari gazte gehia-go ezagutzen dituelako. Informazioa kalitatezkoiturri alternatiboekin osatzearen alde egiten du,esaterako, unibertsitateko irakasleekin edo sozio-

2

176. zenb. 2013ko maiatza

“Txina munduan hoberengobernatutakoherrialdetakoa da, esateagogorra iruditu arren”

Munduan barrena ikusten duena kontatzen digu Rafael Poch-de-Feliuk, sakonta-sunez eta ukitu bereziz. Jot Down aldizkarian irakurri diogu ondorengo elkarriz-

keta eta LARRUNera ekartzea merezi duela iruditu zaigu. Biziki eskertzen diegu argita-ratzeko baimena eman izana. Alemania, Txina eta Errusian ibili da batez ere etahangoak aletzen ditu ondorengo lerroetan*, komunikazioaren bozgorailu nagusiene-tan azaltzen direnetatik desberdin.

� Elkarrizketa: Álvaro Corazón Rural / Jot Down • Itzulpena: Nagore IrazustabarrenaRafael Poch-de-Feliuren argazkiak: Alberto Gamazo

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.370. zenbakiarekin banatua, 2013ko maiatzaren 26an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Azaleko argazkia: Alberto Gamazo · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

(*) Espazio arazoak tarteko, zatiren batzuk kendu egin ditugu. Ondorengo loturan duzu elkarrizketa osoa:http://www.jotdown.es/2013/04/rafael-poch-china-aunque-suene-fuerte-es-de-los-mejores-paises-gobernados-del-mundo

Page 3: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

3

Rafael Poch-de-Feliu / Elkarrizketa

logoekin, iturri instituzionalek gezurra esateko etaengainatzeko duten joera kontuan hartuta. Lanegiteko modu horren emaitza hemeroteketandago, baina baita SESBi buruz idatzi zituen libu-ruetan (Tres días de agosto, Tres preguntas sobre Rusiaeta La gran transición, errusierara eta txinerara itzu-lia izan dena), Txinari buruzkoetan (La actualidadde China, un mundo en crisis, una sociedad en gestación)eta Alemaniaz idatzitakoetan (La quinta Alemania,Icaria argitaletxeak maiatzean kaleratuko duena).Lan didaktikoak, ñabarduraz beteak. Herrialdehorietako gertaera historikoen, gizartearen ber-tsioak, askotariko iturriez elikatuak, politikarieta-tik hasi eta nekazarietara, kazetarietatik ekintzaile-etara. Ekialdeko Europan, Moskun, Pekinen etaBerlinen berriemaile izan da. Toki horietan guztie-tan mundu garaikidearen aldaketa nagusien leku-

ko izan zen eta da. Bere ibilbidea berrikusiko duguirakurleentzat ikertutako eta kontatutako guztiaazal diezagun.

Pekinen berriemaile zinela Ipar Koreara joan zinen.Zer iritzi duzu egungo krisiaz komunikabideak ema-ten ari diren informazioaz?

Gatazka nuklearra Ipar Koreak duen, edo omenduen, bonba atomikora mugatuta aurkezten dute.Gaia askoz konplexuagoa da gutxieneko informa-zioa duen orok dakienez. 1950eko hamarkadatik,gerra piztu zenetik, Ipar Korea arma nuklearrenmehatxupean egon da, 1990eko hamarkada arte,SESB desegin arte, aterki sobietarrak indargabetuzuen mehatxu hori. Desagertu zenean, korearrekbonba lortzea pentsatu zuten, mehatxuak baldin-

Page 4: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

tza berdinekin jarraitu baitzuen: Hego Koreanarma nuklearrak daude, Guamen baliabide nukle-arrak daude, bonbaketari estrategikoak eta erabil-tzeko prest dauden misilak, hain zuzen. Beraz,horrek guztiak, azken urteetan gertatutakoa gehi-tuta, hau da, zenbait herrialde, esaterako Jugosla-via eta Irak, erasotu izana arma nuklearrik ez zute-lako, Ipar Koreako agintariak zentzuzkoondoriora eraman ditu: bonba lortu behar zuten.Eta, ustez, hori egin dute.

Orain, krisi horretan betikoa gertatzen da. IparKorearen erantzun histerikoa, ezin onartuzkoerregimena, nabarmentzen da, baina ahaztu egitenda Hego Korearen misil ahalmena eta eskualdeanAEBek duten ahalmen militarra areagotzeariemandako erantzuna dela. Horregatik erantzutendute horrela.

Hego Koreak eta AEBek areagotu duten tenka mili-tar hori al da erregimena desizoztea saihestenduena?

Ipar Koreako aginteak, Kim Il-sungen garaitik,aitonaren garaitik, oso argi izan dute sistema eko-nomikoa aldatu behar zutela, erreformak eginbehar zituztela eta ireki behar zutela. Baina, halaber,oso garbi dute aldaketa hori ezinezkoa izango zelaegoera geopolitikoa aldatu ezean. Haien aurkakomehatxu nuklear estrategikoa eten ezean, ezinzuten erreforma ekonomikorik egin. Eta nola lortualdatzeko aukera? Bada, bonba atomikoa negozia-zio karta moduan erabilita Ipar Koreako agintariak,oro Asiako agintariak, buruargiak izan ohi dira. Ezdira errepublika bananeroak, tirania izugarriak izandaitezke, baina gauzak ederki pentsatzen dituzte.Ekialdeko Asian gertatutako guztia, Txinan gerta-tutakoa, ikusi dute. Txinatarrek Hong Kongen edoSingapurren gertatzen zena ikusi zuten antzera;munduko ekonomia nola aldatzen zen ikusi zuteneta Maoren ondoren egin zutena egin zuten. Iparkorearrak ez dira bestelakoak zentzu horretan.Badakite aldatu behar dutela, eta saiakerak egindituzte gainera, baina aldaketak ezin dituzte burutuegoera geopolitikoa aldatu ezean.

Gerra aurretik Txinan bizi diren biztanle txinatar-korearrek nahiz txinatarrek beraiek harreman estuadute Ipar Korearekin.

Elkartasun sare oso zabala eta garbia dago bi biz-tanlerien artean. Muga ez dago oso zaindua, ira-gazkorra da, uste dena baino askoz gehiago, etaIpar Koreakoek ez zutela espero Txinako muganezustekorik antzeman nuen: ez dago hedatze mili-tarrik, dena Hego Koreako mugara bideratzendute. Txinako eskualde horretako biztanleaketniaz korearrak direnez, harreman estua dute, etaemakumeak falta direnez, Ipar Koreatik hartzendituzte ezkontza maneatuak hitzartzeko. Ez dakitIpar Koreako emakumeen artean prostituziorikote dagoen, denetik egongo dela esango nuke.Gizarte pobre eta tradizional horietan mintzenedo harritzen zaituzten gauzak ikusten dituzu,baina, hobeto pentsatuta, zure herrialdean duelaurte gutxi ohikoak ziren kontuak dira. Mugahorretan niri atentzioa eman zidana bi aldeenarteko konplizitate estua izan zen.

Txinatarrentzat “ipar korearrekin larderiatsu joka-tzea beren biografiarekin hala jokatzea bezala” litza-tekeela esan zenuen.

Txinan 50 urtetik gorako belaunaldiak Maorengaraia gogoratzen du, bizi izan zuten garaia. EtaIpar Koreari begiratzen diotenean beren maois-moa bailitzan hartzen dute. Senide etniko eta poli-tikoak direnez, etorkortasunerako nolabaiteko

4

176. zenb. 2013ko maiatza

“Zenbait herrialde, esaterako Jugoslaviaeta Irak, arma nuklearrik ez zutelakoerasotu izanak, Ipar Koreako agintariakzentzuzko ondoriora eraman ditu:bonba lortu behar zuten. Eta, ustez, horiegin dute”

Page 5: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

joera dute. Gorriak ikusten ari direla ikusten dute-nean, “gaztetan bezala” dela pentsatzen dute,nahitaezko kolektibizazio huraxe bezala, lazeriaegoera hura bezala. Mugaz bestaldean islatutaikusten dute orain hori guztia.

Begira, Dandong ibai ertzean dago, Koreakogerran amerikarrek bonbardatutako zubi batenhondakin eta guzti. Txinako mugako beste zen-bait hiri bezala, Dandong erakusleihoa da, eraikingarai eta modernoz osatutako silueta distiratsuaduena, argiz betetako skylinea, ibaiaz bestaldetikbegiratu dezaten. Ibai ertzeko pasealekuan dan-tzaldiak antolatzen dituzte, eta musika gailu bateninguruan adindunak dantzan aritzen dira. Bestealdetik ikus ditzaten egiten dutela dirudi. Viet-namgo mugan ere berdin gertatzen da, Txinarenoparotasunaren nolabaiteko erakuskeria dago.Beste ertzean, Sinuiju, Ipar Koreako hiria pobreaeta grisa da, abaildua dago, estualdi betean, bainahiri abantailatua da, dirua dakarten zenbait jardue-ra ekonomikoren sarrera eta irteera atea delako.Mugan dagoenez eta lehengaien esportazioa heinhandi batean handik igarotzen denez, abantailahandiak ditu askoz pobreagoak diren Ipar Korea-ko beste eskualde batzuen aldean.

Aukera bakana izan nuen zenbait eskualdebisitatzeko, atzerritarrei ez baitzieten sartzenuzten. Han oraindik etxeak eta etxebizitzak eraiki-tzen dituen estatu sozialista txiroa ikusi nuen,baina oso gaizki daude. Etxeak hutsik daude, era-bat soilak dira, ez dute apaindurarik, telebista bes-terik ez. Elikadura urritasuna ere nabarmena da.Egurrez zebilen kamioi bat ikusi izana dut gogo-an; enborrez betetako atoia zuen, tipo batzuekgaldarara botatzen zuten egurra, eta horrekmugiarazten zuen ibilgailua. Jende asko ikusi nuenibaietan arrantzan, edo trenbideetan oinez; trenbi-de horietan ez zegoen tren zirkulaziorik, eta jen-dea naturaltasun osoz zebilen han. Biztanleak osoargal zeuden, oso mehar, giharrak, gantzik gabeak.Ihes egiten dutenek beherakoa izan ohi dute Txi-nara iristean, ahia izaten baita haien oinarrizko eli-kagaia.

Baina, era berean, ez dakit nola adierazi, nola-baiteko duintasuna zuten pertsonak topatunituen. Oso kezkatuta zeuden saio nuklearragatik,lurrikara bailitzan sentitu baitzuten. Ipar korea-rrak ez dira albistegietako artxibo irudietan ageridiren desfile militarretako automata horiek, buru-zagi maiteen kontsignak itsuki oihuka. Gainontze-koak bezalakoak dira, normalak, hobeto bizi nahi-ko luketenak. Zapalkuntza, askatasunik ezajasaten dutenak. Mugitzeko askatasuna irabazidute, baina oraindik espetxeratu kopurua oso han-dia da, ez AEBetakoa adina (barreak), baina han-dia. Eta bihozberak dira, jende normala. Familiadute, egunerokotasuna dute, eta zapalkuntza tes-tuinguruan bizi dira, Estatuarekiko etengabekozerbitzuan eta betebeharrean mobilizazioak, jar-duera kolektiboak, komunitate lanak... mirabeke-riazko jarduera gogaikarri horiek guztiak. Soilta-sun eta pobrezia aszetiko horretan ere badaduintasuna. Etxeak, landan ere bai, oso zainduakdaude, mendialdean mazela malkartsuenak erelantzen dituzte, dena aprobetxatzen dute. Horrekguztiak borondate asiatikoa islatzen du, eta horrenkontra egitea oso zaila da, horren kontra mende-baldekoak militarki txikitu ohi dira, Vietnamen,Laosen edo Japonian, Pazifikoko Gerran amerika-rren aurkako erresistentzia heroikoa lekuko. Zen-bait nekazari bizilagunentzat etxea eraikitzen ikusi

5

Rafael Poch-de-Feliu / Elkarrizketa

Page 6: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

nituen, erori egin zitzaielako aurrez zeukatela;nekazal kultura oso ohikoa da, baina gainera,haien erregimenean derrigorrezkoa da. Pyong-yang hiriak 1980ko hamarkadako Minsk ekarrizidan gogora: abenida zabalak, autorik gabeak,baina oro har ondo zainduak, horrelako erregime-netako hirietan gertatu ohi den bezala.

Semearen, Kim Jong Ilen xelebrekeriei buruzkokarikatura asko irakurri genituen, baina boterebanaketa aurrera eraman zuen liderra ere izan zen.Madeleine Allbrightek, esaterako, “zentzuzkoa, era-bakigarria” zela esan zuen.

Ezagutu zutenen artean iritzi zabaldua da hori.Ondoren kondaira sortu zen, takoiak zeramatzala,filmak gustatzen zitzaizkiola, orrazkera bitxiakzeramatzala zioena. Karikatura sustatu da, bainaerrealitatea bestelakoa zen. Egin zituen erreformeidagokienez, stablishmentaren –aitaren gerrillakokide ohien– sinbolo, Ekialdearen gainbeheratikbabesteko, guztiz ezohikoa zen konfigurazioasortu zuen. Horretarako, komunismoaren ohikoegitura aldatu eta ejertzitoa alderdiaren aurretikjarri zuen. Horretan zetzan botere banaketa.

Txinan zinela, kronika batean esan zenuen herrialdehorrentzat demokraziarik ez izatea abantaila zela,lau edo bost urteko legegintzaldiek eragindako epelaburreko politiketatik libratzen zelako.

Diktaduraren abantailez hitz egin genezake, gor-din esanda. Diktadura kontzeptuak errealitate osoanitzak eta ñabardura asko ditu bere baitan. Dik-tadura batzuk kaltegarriak dira %100ean, bestebatzuk ekonomikoki eraginkorrak dira, eta, gutxibatzuk, politikoki ez dira hain onartezinak.Ñabardura asko daude, eta Mendebaldean horiekalboratzeko joera daukagu. Erdialdeko EkialdeanIrango sistema Qatarrekoaren edo Saudi Arabia-ren sistemen gainetik dago. Askatasun gehiagodago, pluralismoa, emakumeek eskubide gehiagodituzte, gutxiengoak gehiago errespetatzen dira,juduak barne. Baina hori ez daki egunkarietakoirakurleak.

Horregatik diktaduraz ari garenean zertaz arigaren, zer herrialdez ari garen zehaztu behardugu. Txinako diktadurak, bere alde txar guztiekin–pluralismo falta, ustelkeria, gizarte zibilaren oxi-genorik eza, dakigun guztia–, programatzeko etaplanifikatzeko nolabaiteko ahalmena dauka. Men-debaldeko krisialdian ekonomia politika kontrola-tzen ari da, zehazki finantza ekonomia, eta bitarte-an, Txinan, politikak ekonomia gobernatzenjarraitzen du, eta hori da haien nagusitasun nabar-menena. Horrek aurreikuspenerako eta jarraikor-tasunerako ahalmena ematen die, 5 urtez behingohauteskundeen esklabotzarik ez dutelako. Belau-naldika pentsatzen dute. Gobernuek aurrekogobernuaren lanarekin jarraitzen dute, aurrekogobernuak iradokitako zuzenketak eginda. Horihorrela da.

Hau ere zuk esana da: Txina militarki setiatutakoherrialdea da eta I-11 onuragarria izan zen haien-tzat, arreta apur bat aldentzea eragin baitzuen,besteak beste, Jugoslaviako bonbaketan Belgra-don duten enbaxadan misil baten erasoa jasoondoren.

AEBek Txinarekin duten harremana anbiguoa da,anbibalentea. Batetik, kide ekonomikoak dira,gero eta kideagoak nazioarteko esparruan, ezindirelako erabaki asko hartu Txina kontuan izangabe. Bestetik, inperio gailen eta hegemonikoarenisla hor dago, eta haren eginbehar nagusietakoalehiakideak edo potentzia alternatiboak saihestea

6

176. zenb. 2013ko maiatza

“Txina da garapen bidean dauden besteherrialdeetako hirietan ohikoak direnmiseria gerrikoak ez dituen herrialdebakarra. Urbanizatze prozesuarenerregulazio autoritarioari esker lortu dahori, nekazariak landa eremuanatxikita”

Page 7: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

da. Bi polo horien artean mugitzen da politikaamerikarra; batetik alderdi ekonomikoak koordi-natzen ditu, bestetik setio militarra sortzen ari daTxinaren inguruan. Bushekin hasi zen, bainaObamarekin argi eta garbi areagotu da. Txinagehiegi hazten ari dela dio, merkataritza bideakmugatu behar zaizkiola eta energia hornikuntza-ren bideak ere ahalik eta kate motzenean lotubehar direla.

Afrikan interbentzioa areagotzen ari da. Siria-ko krisia, Txinaren gas eta petrolio hornitzailenagusia den Irango krisia... Hori guztia jokaldiberaren parte da. Ez dut esan nahi Txinak mun-duko politika guztia justifikatzen duenik, bainaAfrikan gertatzen ari den guztiak Txinarekin zeri-kusia daukala ukaezina da. Txina Afrikan sartuizana arrakastatsua da politikoki. Beste eremubatzuetan murriztailea da, eta ingurumenarentzatkaltegarria. Baina onbera da, Afrikako diktadureibaldintzarik ez dielako eskatzen, eta lan positiboaere egiten du. Batez ere herrialde afrikarrei mine-ralak batzuei nahiz besteei saltzeko aukera ematendie. Lehen erosle bakarra zegoen.

Setio militar hori oso esanguratsua da. IparKoreako gatazka ere testuinguru horren barruandago. Eta Japoniarekin dituen gatazkak, Txinakoitsasoaren ekialdean dauden lurralde tirabirak,Vietnamekin, Filipinekin... Hori guztia larritu egi-ten da aliantza militarren gerruntze amerikarrarenbarruan estututa.

Hala ere, Txinaren mehatxu nagusia klima aldaketadela diozu.

Hori mehatxua da haientzat eta denontzat. Txinakkrisia modu nabarmenagoan nortzen du biztanle-riaren eta baliabideen arteko erlazioagatik. Txina-ren garapena baliabide fosilen kontsumo neurri-gabean oinarritzen da, baliabide horiek agortuegingo dira, eta garapen modu iraunkorra eta ore-katua bilatu behar da. Baina hori da gizateriarenarazoa XXI. mendean.

Baina bai, nire liburuan erabili nituen klimaaldaketari buruzko datuak oso ilunak ziren Asiara-ko eta Indiarako, Asiako ibaiak elikatzen dituztenHimalaiako glaziarrak murrizten ari direlako,aurreikusi bezala. Zenbat eta ur gutxiago orduaneta nekazal errendimendu txikiagoa. Nekazalerrendimendua %30 jaitsi dela diote eta horrekmilioika asiarrengan du eragina. Mundu osokofenomenoa da, baina Asian, biztanleriaren kon-tzentrazio altua dela eta, larriagoa izan daiteke.Esaterako, Pakistanek edo Bangladeshek arazooso larriak izan ditzakete. Eta elkarrekin erlazio-natutako mundu honetan, herrialde horien arazo-ek planeta osoaren aldarteari eragingo diote.

Zein da biztanleriaren eta baliabideen arteko erla-zioa Txinan?

Haien esanetan, jende asko eta lur gutxiren artekoproportzioa da. Txina herrialde gainjendeztatuada eta jende asko elikatu behar du; baliabidemugatuak ditu eta bete betean asmatu du urbani-zatzea erregulatzen. Ez dute utzi landa eremukosoberakin guztiak hirietan zentzurik gabe bilduzitezen. Ez da gertatu Nigerian, Indian edo Brasi-len bezala, ez da megahirien arazoa sortu. Txinada garapen bidean dauden beste herrialdeetakohirietan ohikoak diren miseria gerrikoak ez dituenherrialde bakarra. Urbanizatze prozesuaren erre-gulazio autoritarioari esker lortu da hori, nekaza-riak landa eremuan atxikita. Kupoen bidez.Horren emaitza antolakuntza orokor askoz orde-natuagoa izan da, etxebizitzak eraikitzeko progra-

7

Rafael Poch-de-Feliu / Elkarrizketa

Page 8: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

marekin bateragarria dena, eta landa eremuan ereegoera askoz lasaiagoa da, Indiarekin alderatuta,adibidez.

Eta hor gakoa Mao da. Bere lurjabetza sistemakolektiboa, pribatua edo bien arteko nahasketaizan daiteke, baina argi dagoena da bakoitzak bizi-rauteko behar duen lursaila duela. Horrek atzera-guardia sortzen du hirietara joan den proletargoberriarentzat, krisialdietan gehienek herrira itzul-tzeko eta goseak ez hiltzeko aukera baitute. Nireustez, gogorra iruditu arren, Txina munduanhoberen gobernatutako herrialdeen artean dago.Txinako gobernuak dituen zailtasun larriak kon-tuan hartuta, baliabide zailtasun objektiboak etabiztanleria arazoak kontuan hartuta, ondo gober-natutako herrialdea da, baina horrek ez du esannahi okerrik egiten ez dutenik.

Maok izan zuen garrantzian sakon dezakezu?

Maok Txinaren errestaurazioa defendatu zuen.Munduko herrialde boteretsuena zen, eta bereestatusa galdu zuen orain azalduko ez ditugunarrazoiak medio. Itsasoz bestaldetik etorritakopotentzia atzerritarrak askoz indartsuagoak ziren,Txinaren atzerapena agerian utzi zuten, etanazioa zapaldu, oinazetu, bortxatu zuten. AzkenTxina inperiala, tsarren Errusia bezala, errefor-mak egiten saiatu zen, egokitzeko, historiatik era-bat baztertua ez izateko eta besteren harrapakeria-ren jomuga ez izateko. Baina erreformak porrotegin zuten Errusian eta Txina inperialean, etaazkenean gerra zibila eta atzerritarren interben-tzioa jasan behar izan zuten.

Azkenean, Mao izan zen hori guztia konponduzuena. Herrialdea batu zuen, azken 150 urtetanfuntzionatu ez zuen guztiaren ordezko garapenabateratu zuen eta Txina jaso zuen. Gainera, Maokeragina izan zuen mundu osoko askapen mugi-menduetan. Mao iraultzailea izan zen, Stalin etaLeninekin batera, gainera, ekialdeko despota ereizan zen, eta azkenean, enperadore modukoa ereizan zen.

Harekin munduko gosete handiena ere jasanzuten Aurrerakako Jauzi Handian. Hondamennaturalek edo politikak zenbaterainoko eraginaizan zuten eztabaida daiteke, baina gertatu eginzen. Dozenaka milioika hildako izan ziren etakontuz ibili behar da. Baina, oro har, Txina besteherrialde batekin alderatu nahi izanez gero, horre-tarako egokiena India da. Aurrerakako Jauzi Han-dian hildako 40 edo 50 milioiak, pobreziak etagoseak jota hil ziren Indian. Bietako zeinek izandu arrakastarik handiena? Eztabaida irekia da.Txina aurretik dago hainbat kontutan. Indiak plu-raltasun politikoa du, oso herrialde konplexua daeta demokrazia du, baina landa eremuan orotarikobasakeriak gertatzen dira; bide batez Indiakobasakeria horien berri ez da zabaltzen, eta Txinan,aldiz, bai. Txinako azalpen ofizialaren araberaMaoren eragina %70ean positiboa izan zen, eta%30ean negatiboa. Nik ez dakit, oso korapilatsuada. Baina eztabaidaezina da: Mao dago egungoTxinaren jatorrian, arrakastatsutzat jotzen denTxinaren jatorrian.

8

176. zenb. 2013ko maiatza

Mao Zedongen erretratua. (Zhang Zhenghi)

Page 9: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

Diozu Maok ekonomia planifikatua aukeratu zuela,boterea eskuratu zuenean hazkunde eredu arrakas-tatsuena zelako.

“Zer da Txinako komunismoa?” galdera da hori.Mendebaldean ideologikoki egin ohi dugu galde-ra, eta horrek kapitalismo gorriaren konbinazioxelebreetara garamatza. Galdera garabidean dau-den gizarteen ikuspuntutik egiten badugu, argu-diatzea askoz argiagoa izango da ziurrenik. Hainatzeratuak zeuden herrialde horietan komunismoagarapenaren arazoaren konponbidea izan zen,zulotik ateratzeko modua.

Txina garapenaren merkatuak eskaintzen zue-nean inspiratu zen. 1930eko hamarkadan stalinis-moak ondo funtzionatzen zuela zirudien. Gara-

pen tempo bat zeukan eta orain badakigu eredudesorekatua eta kontraesanez betea zela, errepre-sio izugarria ekarri zuela, baina besteak baino biz-korrago hazten zen. Orduan, txinatarrek huraxeerosi zuten. Ez dut esaten alderdi ideologikoa baz-tertu zutenik, baina txinatar komunismoarenkezka nagusia zulotik ateratzea zen. Eta zuloahauxe zen: pobrezia, atzerritarren interbentzioa,zapalkuntza. Finean, kontu oso garbiak ziren.Horrek azaltzen du irrika hori, garapenari, nazioaberats eta joria sortzeari lehentasuna eman izana.Horixe zen Txinako komunismoaren benetakoedukia. Horrek azaltzen du 30 edo 40 urte geroa-go itxuraz alderantzizkoa zen eragiketa justifikatuizana, merkatu ekonomia erostea. Baina bulkadaberdina zen 1970eko hamarkadan eta 1990ekohamarkadan: garatzea.

9

Rafael Poch-de-Feliu / Elkarrizketa

Page 10: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

Garapena esplotazioarekin. Zure liburuan diozu lanlegeak letra hila direla eskualdeek inbertsioa era-kartzeko duten lehia medio.

Txinako arazo askotako bat da. Herrialde haumundu bat baita. Gobernu zentralak gobernatzendu gutxi gorabehera, baina gobernuaren ekime-nak askotan herrialdearen eskergatasunean, toki-ko gobernu anitzetan galtzen da. Probintziabakoitza Estatu bat da. Sichuanek Alemaniakbaino biztanle gehiago ditu, 80 milioitik gora.Berezko logikak eta botere interesak dituzte. Pro-bintzia bakoitzak bere estrategia du.

Urteko 600.000 hildako fabriketan, estresak edoakitzeak jota.

Zifra horretan galdu egiten naiz orain. BainaTxina munduko fabrika da eta esplotazio handiadago. Begien bistakoa da. Hala ekoizten dira iPadeta horrelakoak. Berdin gertatzen da, pixka batokerrago, Bangladeshen, Indian edo garabideandauden gainerako herrialdeetan. Kontua da tokihorietan ez dela horren berri ematen. Txinan bai,esplotazioari egiten diogun kritika oso selektiboaeta ideologikoa delako. Txina areriotzat jotzen da,ideologikoki komunismoarekin atxikitzen delako,eta Mendebaldean herrialde horietan guztietanedo, geroz eta gehiago, etxean bertan kapitalismo-an ohikoa dena salatzeko joera dago.

Haiek diote atzerriko bezeroek behetik ezarritakoprezioak direla langile txinatarrak zapaltzen, estu-tzen dituena.

Kapitalismoa esplotatzailea da definizioz, txinatarkapitalismoa ere bai, ez dago hori edertzerik.Baina txinatar manufaktura bigarren mailakoa da,hau da, Txinan ekoizten denaren zati handi bathan ezarritako Mendebaldeko enpresek egitendute. Txinak AEBetara esportatzen duenaren%50 Txinan fabrikatzen duten AEBetako enpre-sen ekoizpena dela uste dut. Dena oso erlaziona-tuta dago. Nor dabil esplotazio horren harietatiktiraka? Nire ustez, lehenik kapitalismo zentralak,

eta bigarrenik, kapitalismo periferikoak, eta Txinabigarren horren egituraren barruan dago.

Liburuan ondo amaitu diren grebak, langileen bal-dintzak hobetu dituzten grebak aipatzen dituzu.Baina, zein da protesta arrakastatsuen eta hildako-ak eta presoak eragiten dituzten porroten artekoproportzioa?

Zaila da ebaluatzen. Errebolta asko injustiziekineta komunitaterako porrotekin amaitzen dira.Baina probintzietako edo barrutietako buruzagieiliskarra komeni ez zaienez, erreboltak saihesteneta piztu baino lehen eteten saiatzen dira. Klaseborroka dago lapurtzen duten goikoen eta lapu-rreta jasaten duten behekoen artean. Baina badirahori guztia arintzen duten grebak.

Esan dezagun Txinako gobernua despotismoonbera dela. Pluraltasunik ez dago, lilura errealita-te oso gordinak daude eta, era berean, bere buruaakastuntzat jotzen duen sistema irekia da. Txina-ko erregimenari buruz izendatu ditzakegun makurguztiak, hala nola tortura, pluraltasunik eza, ustel-keria, osatu dezakegun zerrenda osoa Txinakogobernuak onartzen du eta hobetu beharrekopuntutzat dituzte. Mentalitate hori, irekitze hori ezda arazoen konponbidea, baina gobernuak bereburua perfektutzat ez daukanean, gutxienez kon-pontzeko aukera irekita dago. Nahiz eta horrek ezduen esan nahi konponduko dituztela. Pluraltasu-naren arazoa oso larria da eta ustelkeria handiaeragiten du. Politikariak epaitzeko gai izango denbotere judizial independentearen premia dago.Azkenean, dena bortxaz konpontzen da han.Horrek konponduko dituztela esan nahi ez duenarren. Ondo gobernatzeko borondatea badago,garapen bidean dauden beste diktadura batzuetanez bezala. Ondo gobernatzeko ahalegina, heinhandi batean, tradizio konfuzionistatik dator:boterera onenak iristen dira, hautatze zorrotzarenondoren.

Txinako gobernu kultura meritokraziatzat jotzenduzu, gatazkak saihesteko gobernatzea, zuhurtasu-

10

176. zenb. 2013ko maiatza

Page 11: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

narekin, esperimentazioarekin eta aurrejuzku erlijio-sorik ez duenaren berezko arrazionaltasunarekinbatera.

Hoiek dira ezaugarri nagusiak. Ez da arrakastara-ko errezeta, baina porrot asko saihesten ditu.1998tik, asiar krisialditik, zera esaten dute Peki-nen: “Kontuz, esportazioekiko menpekotasunhandiegia daukagu, garapen dibertsifikatuago-rantz jo behar dugu, gure barne merkatuaz balia-tu; mundu osoko gatazka bat piztuz gero, ipurdibistan geratuko gara”. Ordutik hona, kohesiosozialaren bila ari dira, hau da, barne merkatuagaratu nahi dute: kontsumitzeko gai den biztanle-ria izan. Biztanleria pobrea ez da kontsumitzekogai, ezta? Aberaste orokorragoa behar da. Jakina,prosperitate orokorra gobernu guztien helburuada teorian, baina Txinako gobernuarena bereziki.Praktikan, bistakoa da orain arte gutxi batzuenaberastea gertatu dela, eta maiz besteen bizkar.

Buruzagi batek, Wen Jiabao lehen ministroak, zeraesan zuen: “Garapen ekonomikoaren eta sozialarenarteko desoreka hanka bat bestea baino laburragoaduen ibiltaria bezalakoa da”. Liburuan diozu WallStreetek ohartarazi zuela Txinak arazoak izangozituela “kreditu txarrengatik” eta “estatu enpresenzamarengatik” eta txinatarrek, aldiz, ikusi zutelaarazoa “sozialismorik eza” zela, “biztanleriaren oina-rrizko laguntzarako gastu publikorik eza”.

SARS pneumonia atipikoaren agerraldi batenondoren esan zuten hori. Epidemiak erakutsizuen Txinako osasun zerbitzu soziala lur jotazegoela. Maoren garaian osasun sistema prekarioazen, baina hedatua zegoen. Nolabaiteko pribatiza-zioaren ondoren, merkatua garatzean, hori guztiagaldu egin zen eta ez ziren ordezko egiturak eraiki.Ondorioz, biztanle gehienek ez dute osasun estal-durarik. SARSek agerian utzi zuen osasun sistemaeraikitzeko beharra. Eta horrek bat egiten du mer-katu sendoa, kontsumitzeko eta garapen iraunko-rragoa eragiteko gai izango dena, izateko beharra-rekin. Dena erlazionatuta dagoela, alegia. Orain,Europako eta AEBetako merkatu esportatzaile

nagusiak kolokan daudela ikusten dutenean, inoizbaino garbiago ikusten dute beren apustua, diber-tsifikatzeko beharra, ahalegin guztiak esportazioraez mugatzeko beharra.

Gaur egun, 2020rako gizarte segurantza oro-korreko sistema eratzeko asmoa dute. Han izannintzen garaian, osasun zerbitzua langileen kotiza-zioetan eta Estatuaren, eskualdeen eta probintzienekarpenetan oinarritutako sistema misto batenbidez ematen zen. Ez dakit egungo egoera zeinden, baina badakit sektorea dinamizatzeko kon-tzientzia oso zabaldua dagoela. Manufaktura sek-torean soldatak handitzeko asmoak hori adieraz-ten du.

Jorratu dezagun Moskun berriemaile izan zinengaraia. Gorbatxovez ongi mintzatu izan zara beti.

Hari buruz nahitaez mintzatu behar behar duzuongi. Lehenik, Gerra Hotza ezereztu zuelako.Gerra Hotza gaitza zen, harreman kaltegarria.

11

Rafael Poch-de-Feliu / Elkarrizketa

Mikhail Gorbatxov. (Arg Yuryi Abramuchkin)

Page 12: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

Gatazka nuklearraren arriskua zekarren. Ez dutesan nahi arrisku hori gaur egun ez dagoenik,hainbat zentzutan gainera orduan baino deskon-trolatuagoa dagoelako, baina hura mehatxu larriazen. Gogoan izan Kubako misilen krisia; gerrasuizida pizteko zorian egon ginen.

Gorbatxovek sozialismo demokratikoa nahizuen. 1960ko edo 1970eko hamarkadetako pro-duktua zen hura, baina argi ikusi zen herrialdehorietan, 1980ko eta 1990eko hamarkadatan,bideraezina zela. Erreformak egiten saiatu zeneandena gainbehera etorri zen. Gainbeheraren eran-tzule izan al zen? Bai, estatu gizon on batek aurrei-kusi beharko lukeelako, baina hori esatea oso erra-za da orain. Iraganeko profeziak. Orduan, egoerakaotiko hartan, oso zaila zen.

Errusiar historiaren ikuspuntutik Gorbatxovekfuntsezko alde bat dauka. Botere absolutua jasozuen Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren(SBAK) idazkari nagusia zen, eta Moskuko tradi-zioaren logikari jarraiki botere handiagoa bilduordez, alderantziz egin zuen lehen tsarra izan zen.Bere boterea ordezkatze-ganberei transferitu zien.Errusiako botere logikan aldaketa historikoa eka-rri zuen horrek. Baita nazioarentzat paradigmaaldaketa ere. Aldaketa hori ez da oraindik erabatulertu, eta botereak autokraziaren bidean jarrai-tzen du. Egia da Errusiako egungo sistema ezdela autokrazia komunista, ez dela lehengoa beza-lako autokrazia ahalguztiduna, pixka bat hobeadela. Horrekin batera, ekonomian kontraesan etaarazo berriak sortu dira, irabazitakoa baliogabe-tzen dutenak. Horrelakoa da historia, ez du lineal-ki aurrera egiten.

Mundu mailako esklusiba zuk eman zenuen,1991ko estatu kolpearen ondoren, Gorbatxovenbila Krimeara joan zen hegazkinean sartu zinenean.

Hainbat kazetari sartu ginen hegazkin hartan.Abuztuaren 2an edo 12an izan zen, Moskunnahasmendua erabatekoa zen, trafikoa kaotikoa,tankeak kaleetatik erretiratzen... Orduan hegazkin

bat Krimeara abiatu zen Gorbatxoven bila. Aire-portura joateko eta hegazkin hura hartzeko “intui-zio bikaina” izan nuen. Eskailera militarrez etakazetariz inguratuta zegoen, eta hainbat aldagaibitxi eta magiko medio, barrura sartzea lortunuen. Oraindik ez dakit nola. Baina horrek Gor-batxoven gatibualdiaren eta askapenaren berrizuzenean emateko aukera eman zidan, Gorbatxo-vek hiru egun baitzeramatzan Moskun botereahartu zuen sasi-batzordearen gatibu. Mundu mai-lako esklusiba izan zen hegazkinean sartu ginenhiru kazetarien artean ni izan nintzelako goizalde-ko hiruetan edo lautan aireportutik telefonoz dei-tzeko aukera izan zuen bakarra. Telefonoa nazio-artekoa zen, oso arraroa SESBen, bainaagintaritzaren aireportuan horrelakoak bazeuden.La Vanguardiara deitzeko eta egundoko berrianeukala esateko aukera izan nuen. Gainera, zorteona izan nuen goardiako erredaktorea oso konpe-tentea zelako eta La Vanguardiak guztia goitikbehera aldatu eta azal berria egiteko aukera ema-ten zuelako. Beste biek, bata France Pressekoak,bestea The Guardianekoak, ez zuten deia egiterikizan. Han zeuden kazetari errusiarek ez zutenkontatzen prentsa biharamunean argitaratzenzutelako, haien erritmoa bestelakoa zen. Guztiazorte kolpe bat izan zen, apalkeria faltsurik gabediot, txiripaz gertatu zen. Oihartzun handia izanzuen gero, Rafael Pochen kazetaritza arrakastabiribila, baina niri hori bigarren mailakoa irudi-tzen zait. Funtsean, zorte kontua izan zen.

12

176. zenb. 2013ko maiatza

“Mendebaldeak arrazoi onak zituenIeltsin beren gizona zela ulertzeko,eta politika ekonomikoa zuzentzeko,pribatizazioa kontrolatzeko, errusiarestatismora itzultzeko, ekonomiahobeto planifikatzeko...”

Page 13: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

Ieltsinen erreforma penagarria iruditu zitzaizun.

Ieltsinen erreforma Mendebaldeko eliteen oniri-tzia eta gorespena jaso zuen aldrebeskeria nabar-mena izan zen. The Economist eta Financial Timesegunkariak egunero ari ziren Errusia primeran etaTxina oso gaizki ari zirela esaten (barreak). Etaemaitzak ez zetozen bat inolaz ere esaten zutena-rekin. Zentzugabekeria andana izan zen hasiera-tik, prezioak liberalizatu zituzten Errusiak BankuZentralaren kontrola ere ez zuenean... SESBdesegin zenean errubloak jaulkitzen zituzten 16zentro zeuden. Errusiar errepublika bakoitzakerrubloak jaulkitzen zituen. Ezin duzu Errusianliberalizatu, Kazakhstanen, esaterako, tasak ditu-zunean edo beste errepubliketan billeteak inpri-matzen ari direnean. Hasiberrien akatsa izan zen.Baina Jeffrey Sachs, Richard Layard eta ErresumaBatuko eta AEBetako guru guztiek zioten denaon demonio zihoala. Pribatizazioa lehengaieiesker oso gozoa zen pastel ekonomikoa jendailajakin bati eskaintzea izan zen, eta haiek pastelarengainera jauzi egin zuten. Horietako asko funtzio-nario ohiak edo nomenklaturari lotutakoak ziren,besterik gabe sozialki birziklatutakoak. Jabe izangabe ondasunak administratzen zituzten klasepolitiko administratiboko kide zirenak klase jabeahalguztidunaren kide bihurtu ziren, terminoa-ren zentzu kapitalista betean. 1936an Trotskikesaldi profetikoa bota zuen: Pribilegioak soilikerdia balio du ondorengoei ezin bazaie oinorde-kotza utzi; ez da nahikoa partzuergo baten zuzen-dari izatea akzioduna ez bazara”.

1993an prentsa guztian errealitatea desitxuratzenzela salatu zenuen. Ieltsinek Parlamentua bonbar-datu zuenean, ganbera “sobietarra”, komunista,erregimen zaharrekoa zela eman zuten aditzera,baina benetan demokratikoki hautatua izan zen.

1993an, SESB deseginda, Errusiak herrialdearenhistoriako lehen parlamentu guztiz hautetsia jasozuen Gorbatxovengandik. Guztiz hautetsia zelanabarmendu nahi dut, Gorbatxovek sortutakosobietar parlamentua diputatu hautetsien eta kor-

poratiboki izendatutakoen –sindikatuek, emaku-me elkarteak.... alderdiak diputatu kupo jakinazeukan– nahasketa izan zen, eta, aldiz, Errusiakohauteskundeetan, ez sobietarretan, 1990ean herri-tarrek bozkatu zituzten eserleku guztiak lehenen-goz. Baina gobernuaren, Ieltsin presidentearen etaparlamentu horren arteko borroka presidentedemokratikoaren eta prozedura homologagarrienbidez aukeratu ez zuten parlamentu komunistoi-dearen arteko borroka bailitzan saldu zuten.Komunikabide guztietan modu eskandalagarrianbehin eta berriro errepikatutako gezur objektiboaizan zen. Ieltsin zergatik zen demokratikoagoa?SBAKeko batzorde zentraleko kide ohia zen.Errusiako parlamentuko presidente Ruslan Jazbu-latov baino demokratagoa al zen? Geopolitikakontua izan zen, Errusian dugun gizonari lagun-tzea. Mendebaldeak arrazoi onak zituen Ieltsinberen gizona zela ulertzeko, eta politika ekonomi-koa zuzentzeko, pribatizazioa kontrolatzeko, erru-siar estatismora itzultzeko, ekonomia hobeto pla-nifikatzeko... asmo tinkoa zuen parlamentu hurademonizatzeko. Manipulazio oso garbi eta osologikoa izan zen. Eta ez naiz kexu soilik Errusia-ren kasuarengatik; oro har, gure munduan infor-mazioak oso gaizki funtzionatzen du orain jorra-tuko ez ditudan arrazoiak medio.

13

Rafael Poch-de-Feliu / Elkarrizketa

Ieltsin, ezkerreko bigarrena, tanke gainean 1991n.(‘First Russian President, in Memory

of Boris Yeltsin’ liburutik).

Page 14: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

Gero, 1996ko hauteskundeetan, iruzur egin zutenkomunistek irabazi ez zezaten.

Bai, ziurrenik hauteskunde horiek komunistek ira-bazi zituzten. Iruzur egin zuten, beti bezala,komunista haiek 1993an bezala erregimen zaha-rreko ordezkariak bailiran aurkezten zituztenMendebaldeko komunikabideen oniritziarekin.Egiaz alderdi komunistak estadismo handiagoa,aldaketen dimentsio soziala gehiago zaintzea eta,kanpo politikan, AEBen lekaio izateari uzteadefendatzen zuen, Ieltsinek ordurako iradokitzenzuenaren aurka. Era berean Gorbatxoven errefor-matik bizirik atera ziren komunista errusiarrak%80an nazionalista eta %20 sozial gisa definitukonituzke. Boterearen alternatiba gisa ahulak ziren.Aldiz, txorimalo bikainak ziren (barreak). Izan ere,hauxe zen Ieltsinen jokaldia: “Ni gaitzesgarrianaiz, erretirodunak erabat pobretu dituen errefor-ma egin berri dut, txarra naiz, baina modatik joan-dako SESBen nostalgiko horien alternatiba naiz”.Orduan, errusiarrek, hauteskunde kanpainarenmonopolio lotsagabea zuten eta aukera bakarra-ren esku zeuden komunikabideen bonbardaketa-ren laguntzaz, pentsatu zuten Ieltsin aldrebesazela, eragozpenak besterik eragiten ez zituela,baina ez zeudela SESBera itzultzeko prest. Baina,iritzi publikoa modelatzeko teknika horiek erabili-ta ere, ezin hauteskundeak irabazi (barreak), etairuzurra egin behar zen.

Urte batzuk geroago, zer ekarri zuen Putinek?

Ieltsinek izendatu zuen. KGBko agentea zen,baina ez inteligentzia zerbitzukoa edo espioitza-koa, funtzionario arrunta zen Dresden. Bainanolabaiteko zuzentasuna zuen, eta garai berrietaraegokituta zegoen. Muturreko neoliberala zen SanPetersburgoko alkatearentzat lan egiten zuen, etaIeltsinek begiz jo zuen testuinguru horretan. Bate-tik guardia zibila zen, bestetik, neoliberal batenastolangilea. Ieltsinek bazekien egin behar zuenaegin zuela, sistema zaharra deuseztatzea, bainadezenteko hondamena eragin zuela ere bazekien,eta nolabaiteko ordena behar zen. Hausnarketa

horretan, Putinek bi baldintzak betetzen zituen.Ez zuen ezer egingo, bermatuta zegoen ez zelaerregimen komunista zaharra berregiten ahalegin-duko. Baina zenbait polizia ezaugarri zituen, ustel-keria saihesten eta egoera berbideratzen lagunzezaketenak.

Horixe izan da emaitza. Putin, berriro ere, fil-meko gaiztoa da, orain Dmitry Medvedevenaurrean, besterik gabe estatistagoa eta nazioartekoesparruan independenteagoa delako. Nolabaitekoordena jartzen saiatu zen edo, behintzat, klasekapitalista oligarkikoarekin hitzarmen bat eginzuen, milionario horiek Estatuaren borondatearenaurka jrdun ez zezaten: “Milionarioak izatenjarraitu dezakezue, baina zenbait muga eta zenbaiterabaki estrategiko ezin dituzue gainditu. Adibi-dez, ezin duzue Errusiako presidentearen boterealortzeko lehiatu eta zuen milioiekin ordezko presi-dentzia sortu, Mikhaíl Jodorkovski egiten ahale-gindu zen bezala”. Horregatik espetxeratu dutemagnatea. Horregatik eta amerikarrei petrolioasaldu edo haiekin Errusiako Estatuaren eskemaestrategiko guztia desmuntatzen zuten tratuak egi-teagatik. Putin ordena jartzen saiatu da, kapitalis-mo oligarkikoaren ordena ieltsinista egonkortuzeta Estatu errusiarraren hein bateko biziraupena-rekin bateragarri bihurtuz.

Erregimen berri horrek biztanleria zahartzea etadesoreka sozial sakonak eragin ditu. Etenik izangoal du?

Bigarrena aukeratzen dut. Biztanleria zahartuakgizarte politikarekin du zerikusia. Frantziarrek

14

176. zenb. 2013ko maiatza

“Egunen batean gizarte mugimenduakagertuko dira Errusian, eta orduan hitzegin beharko dugu serio, hemendikbost, sei edo zazpi urtera gainbeherapolitikoa gerta baitaiteke”

Page 15: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu

bezalako familia politika baduzu, horri dagokiondemografia izango duzu. Baina Errusian ez dagoitxaropenik. Aberatsek ere presaka ibiltzeko men-talitatea dute, egoerak iraungo ez duela uste dute.Horregatik erosten dituzte ondasunak atzerrian,denek dute atzeragoardia ziurtatua. Iraultza izan-go dela eta denek korrika ihes egin beharko dutelapentsatzen dute nolabait. Desoreka maila HegoAmerikakotik gertu dago. Baina Errusian osokontraesankorra da, Guatemalan funtzionatudezakeenak ezin duelako funtzionatu Europamendebaldeko hezkuntza maila duen herrialdebatean. Orain arte errusiarrek pasibotasunez era-man dituzte desoreka eta laidoa, pentsatzen dute-lako, ez dezagun iraultza egin, 1917an bezala, oke-rrago izango da eta. Baina epe luzean, belaunaldiberriak hazi ahala, pentsamolde hori aldatuz joan-go da. Aldatzen ari da dagoeneko. Berlingo azkenzinema jaialdian atentzio eman zidan Errusiatikiritsitako filmek kutsu sozial nabarmena dutela.Batak, Za Marksa (Marxengatik) Svetlana Básko-vak zuzendua, sindikatu bat sortu nahi duen eta

enpresaburuen txikizioa jasan behar duen langiletalde baten gorabeherez ari da hizpide. Eta beste-ak, Dólgaya Schastlívaya Zhizn (Biziza luze etazoriontsua) Boris Jlébnikovena, kontatzen du zerarazo dituen landetxe kolektibo zahar baten presi-denteak lursailak eskuratu nahi dituzten magnate-en kontra aritzeagatik; bera ere zapaldu eta bazter-tuko dute. Hori guztia berria da Errusian.

Azken aldian, duela bi urtetik hona, protestakegiten ari dira, baina oraindik ez dira adierazga-rriak Moskura mugatzen direlako, hiri protestakdirelako. “Putinen Estatuak” jartzen dizkien ozto-porik gabeko kapitalismoa nahi dute; Ieltsinengaraiko askatasun erabatekora itzuli nahi dute.Hala ere, iruditzen zait egunen batean gizartemugimenduak agertuko direla, eta orduan Erru-siari buruz serio hitz egin beharko dugu, hemen-dik bost, sei edo zazpi urtera gainbehe-ra politikoa gertatu baitaiteke,erregimena aldatu ezean. Eta erregime-na aldatzea oso zaila da. �

15

Rafael Poch-de-Feliu / Elkarrizketa

Page 16: Larrun - Rafael Poch-de-Feliu