Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua...

16

Transcript of Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua...

Page 1: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da
Page 2: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

2

231. zenb. 2018ko maiatza

Bizitza pribatuarenamaiera?“Denbora askoan, erabat zelatatutako mundu baten ideia erokeria utopiko edo pa-

ranoiko gisa hartu izan da, teoria konspiratzaileekin obsesionatutako jendea-ren irudimen aluzinatua. Hala ere, egiari zor: hemen eta orain Zelataren Inperioantzeko baten kontrolpean bizi gara. Gu konturatu gabe, geroz eta behatuago, espia-tuago, zelatatuago, kontrolatuago, fitxatuago gaude.

Gure aztarnak jarraitzeko teknologia berriak zorrozten ari dira egunero. Enpresa ko-mertzial eta publizitate agentziek gure bizitzak arakatzen dituzte. Terrorismoaren etabeste izurrite batzuen aurkako borrokaren aitzakiarekin, gobernuek, demokratikoenekbarne, Big Brother-a eraiki dute, ez dute dudarik egiten gu hobeto zelatatu ahal izatekoberen legeak apurtzeko orduan ere. Estatu orwelliar berri hauek euskarri elektronikougaritatik ateratako gure datu pertsonalekin eta gure kontaktuekin fitxategi zehatzakegiten saiatzen ari dira sekretuan, askotan Sareko erraldoien laguntzarekin”.

Ignacio Ramonet kazetariarenak dira hitz indartsuok, L'Empire sous Surveillance liburuan(2016) idatziak. Azken urteetan hainbat pertsonak –alarma jotzaileek– beren bizitzakarriskuan jarriz filtratu dituzten datuak bilduz panoramaren erretratu gordina da lanhori.

“Kezkatzen nauena ez da zelataren gizartean bizi garela, baizik eta halako gizarte ba-tean bizi garela eta horrek ez gaituela kezkatzen”, zioen Zygmunt Bauman soziologoeta filosofoak.

Estatuen, inteligentzia zerbitzu militarizatuen eta interneteko multinazionalen artiku-lazioak bizitza pribatuaren amaiera ekarriko al du?

� Testua: Lander Arbelaitz Mitxelena

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.600. zenbakiarekin banatua, 2018ko maiatzaren 27an)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

Susmatzen zuten, baina aho bete hortz geratudira guztiak.

Bulegoan dauden guztien aurrean, telefonoarenlinea goiko solairura desbideratuta dagoela aur-kitu dute Telefónicako teknikariek. Berehalagauza arraroak bilatzen jarri, eta eraikinarenkanpoaldean ere, kable batzuk ezkutatuz, lehensolairura doan bi metroko hodi bat aurkitu dute.Bat-batean, soinuak entzuten hasi dira gainekopisutik, mugimendu zakarrak, jendea urduri.Halako batean, azpiko tabernako bazeroek erai-kinetik hiru pertsona ikusi dituzte irteten korri-ka, leporaino betetako kiroletako poltsak hartu-ta. Gutxigatik ez dituzte harrapatu, nahiz etapresaren presaz dokumentu ugari utzi dituztenatzean.

El Cesid quería filmar en vídeo las reuniones de HB.Albiste honekin lehertu zuen Eginek eskandalupolitikoa 1998ko apirilaren 1ean. Espainiako zer-bitzu sekretuek Herri Batasunaren GasteizkoRamiro de Maeztu kaleko egoitza zelatatzenzutela jakin zen, bai gaineko solairutik, baitapareko etxebizitza batetik ere. Komunikazioakpintxatuta eduki zituen sei urtez, legez kanpo.Soka luzea ekarriko zuen albisteak: Egineko iker-keta taldeak, Pepe Rei buru, hainbat espiarennortasuna publiko egin zuen; Cesidek aitortuzuen Hego Euskal Herrian zuen egitura osoaaldatu behar izan zuela; hainbat goi kargu epaitueta zigortu zituzten legez kanpoko entzuketen-gatik; batzuek espetxean amaitu zuten, nahiz etagero Aznarren gobernuak denak indultatuzituen.

3

Masiboki zelatatutako gizartea / Erreportajea

Kamerak etxe barruraino sartu zaizkion gizarajoari "Gobernuaz fida zaitezke" esaten diote begiek, zelata masiboasalatzen duen komikian.

Page 4: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

4

231. zenb. 2018ko maiatza

"Herritarrok Zelataren Estatuaren aurka gaude, eta diogu: eskerrik asko, Edward Snowden", mezuarekin autobusa Washington DC hirian bueltaka ibili zuten 2015ean.

Page 5: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

Zelata politikoa eta arerioaren sekretuak ezagu-tzeko espioitza “klasikoa” gauza komuna izanda. Urteak ez dira alferrik igaro ordea, eta tek-nologia berrien esparrura eta arlo militarreraurtero milaka milioi dolar bideratzeak ondoriozuzenak dauzka. Egun, gauza bat garbi dago:pertsona edo talde baten komunikazioak zelata-tu nahi dituenak ez du halako operazio fisikolotsagarririk antolatu beharrik. Beste bidebatzuk eraginkorragoak eta zuhurragoak dira,eta populazio ia osoaren komunikazioak zelata-tzeko aukerak ematen dituzte. Legeak eta esku-bideek zer dioten, hori beste upel bateko sagar-doa da.

ESTATUEK BAINO, ENPRESEK DUTEJENDEA ZELATATZEN

“Kontuz ibili, Interneten nabigatzean, bilaketaeta klik bakoitzarekin, zuen bizitza pribatuariburuzko arrasto txikiak uzten zoazte eta enpresapribatu batzuk dena jaso eta sekretuki artxiba-tzeaz arduratzen dira, batez ere Google”.

Hartu gogoan GAFAM hitza. Interneteko bostenpresa indartsuenak izendatzeko erabiltzen da:Google, Apple, Facebook, Amazon eta Micro-soft. Estatuek baino, enpresa handiok zelata-tzen dituzte herritarrak, Julian Assangeren ara-bera. Kazetari australiar hau Internetekoekintzailea eta programatzailea da. Munduosoan nabarmendu da Wikileaks webguneanestatuen arteko kable diplomatikoak eta sekre-tuak argitaratzeagatik. AEBen jomuga garbiada, eta herrialdez herrialde ihesi, EkuadorrekLondresen duen enbaxadan bizi da 2012tikatera ezinean, atxilotuko ez badute. Suedian biemakumek bere aurka bortxaketa eta sexu abu-suen salaketa jarri ostean nazioarteko atxilotzeagindua du gainean. Assange eta bere jarraitzai-leak beldur dira Suediak AEBetara estraditatukoote duen. Herrialde honetako botereguneetanespioitza eta traizioa egotzita epaitzeko eskariakindarra du, eta mahai gainean dauka heriotzzigorra.

5

Masiboki zelatatutako gizartea / Erreportajea

Page 6: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

Edward Snowden da estatu-sekretu hauekmundu osoko herritarren ezagutzan jarri izana-ren beste arduradunetako bat. Egun Errusianbizi da, Hong Kongeko hotel batetik ihes egitealortu ostean Wikileakseko ekintzaileen laguntza-rekin 2013an. AEBetako Segurtasun AgentziaNazionalaren (NSA) milaka fitxategi GlennGreenwald eta Laura Poitras kazetariei filtratuzizkien. Ikustea merezi duen Citizenfour doku-mentalean azaltzen ditu ekintzaile honek filtra-zioarekin bere bizitza betirako aldatu izanarenarrazoi politikoak.

Ipurdi bistan geratu diren herrialdeek ez dioteerraz barkatuko, eta hauetako batzuk erridikuluaegitera ere heldu dira. AEB eta Europar Batasu-neko agintariek, adibidez, nazioarteko protokolodiplomatiko guztiak urratzea erabaki zuten,Errusiatik Boliviara bueltan zen Evo Moralesenhegazkin presidentziala Austrian lur-hartzerabehartu zutenean, Snowden barnean zeramala-koan. Usteak ustel. NSAko langile ohiak egu-rrean jarraitzen du, bideokonferentzia bidezmundu osoko ekitaldietan parte hartuz, multina-zionalen aurrean bizitza pribaturako eskubidea-ren defentsa egiten. “Facebook bijilantzia enpre-sa bat da”, bota du azken eskandaluen harira.

ZUK EZ BADUZU ORDAINTZEN, ZEUZARA SALMENTA

Sareko eta telefoniako multinazionalek gober-nuei erabiltzaileen milioika datu herrialdeka sal-tzen dizkietela argitaratu izan dute alarma jotzai-leok. Ustez “doako” zerbitzua eskaitzen dutenwebguneok nonbaitetik atera behar irabaziak.

Facebookek 2017an 12.800 milioi euro irabazizituen, 2016an baino %56 gehiago. Facebook,Google eta halako enpresek duten materia primabaliotsuena horixe da: milioika pertsonaren ohi-turekin lotutako datu xeheak.

Snowdenek filtratutako dokumentuen egiazkota-suna ez dute sekula dudan jarri. Garai hartakoNSAko zuzendari Keith Alexanderrek ondoren-goa esan zuen: “[Snowdenek] beregan jarritakokonfiantzari traizio egin dio. Sekretu gorenekodokumentuetara sarbidea zuen eta bere betebe-harra sareak administratzea zen. Konfiantza horiurratu eta gure hainbat sekretu lapurtu zituen”.Bide beretik jo zuen Barack Obamak, garai har-tako AEBetako presidenteak. Filtrazioa salatuzuen, edukiari sinesgarritasuna emanez: “Ezditut gustuko filtrazioak, programa hauek klasifi-katuak izan daitezen arrazoi bat dago”.

Horrez gain, GAFAM enpresek AEBetakoGobernuarekin harreman zuzena dutela frogatuizan dute, batzuk ia egituran ere parte izateraino.Sinergiak agerikoak dira, adibidez, Google etaDefentsa Departamentua elkarrekin ari dira Pro-ject Maven proiektua garatzen “droneen erasoakzehatzagoak izan daitezen softwarea”. Ars Techni-ca hedabide digitalean apirilean jaso zutenez,“Google-eko langileen errebolta, konpainiakdrone militarren proiektuak utzi beharko lituzkee-la diote”. Milaka langilek gutun bat idatzi zietenGoogle-eko buruei eskatuz Pentagonoarekin ezlanik egiteko. Maiatzaren 16an, ARGIAko MaddiTxintxurretak jaso du hainbat langilek dimisioaaurkeztu dutela beraiek garatutako teknologia jen-dea hiltzeko erabiltzearen aurka daudelako.

“TERRORISMOAREN” AURKAKOBORROKA

Nondik datoz baina herriatarrak kontrolatu etazelatatzeko praktika globalizatuok?

Bigarren Mundu Gudaren ostean, Sobiet Batasu-na eta bere aliatuak zelatatzeko helburuz, UKUSA

6

231. zenb. 2018ko maiatza

“ Edward Snowden

Facebook bijilantzia enpresa bat da”

Page 7: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

akordioa sinatu zuten sekretuan ondorengoherrialde anglofonoek: AEB, Erresuma Batua,Kanada, Australia eta Zeelanda Berriak; ondorenJaponia, Alemania, Suitza, Filipinak, Taiwan, Tur-kia eta Norvegia ere sartu ziren jokoan. New YorkTimes egunkariak egin zuen publiko herrialdeguzti hauek Echelon izeneko sarea jarri zutela mar-txan Guda Hotzak iraun zuen 40 urteetan. Komu-nikazio pribatu eta publikoak harrapatzekomundu mailako sarea eraiki zuten. Snowdenek fil-tratu zuenez, PRISM izeneko mundu osokokomunikazioen bijilantzia tresna garatuta daukateAEBek, herrialdez herrialde, estatuek ematen die-ten informazioa gorde eta analizatzeko.

Gaian aditu direnek erabaki larri gisa aurkeztendute 2011ko irailaren 11ko atentatuetatik seiastera, Patriot Act izeneko legea onartu izana

AEBetako Kongresuak George W. Bushek bul-tzatuta. “Edo gurekin zaude, edo gure aurka”goiburupean, herritarren eskubideak nabarmenmurriztu zituzten terrorismoaren aurkako borro-karen izenean. Ameriketako Eskubide ZibilenElkarteak (ACLU ingelesez) salatu duenez, legehorrek FBIri eman zion Interneteko hornitzai-leak behartzeko eskumena beren bezeroei buruz-ko informazioa emateko.

7

Masiboki zelatatutako gizartea / Erreportajea

Google-ko hainbat langilekdimisioa aurkeztu dute beraiekgaratutako teknologia dronemilitarrek erabiltzearen aurkadaudelako

GAFAM enpresen aurkako irudi bat, Internet Des-Google-Izatu dezagun kolektiboak egina.

Page 8: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

8

231. zenb. 2018ko maiatza

Begiko irisa da pertsona bat identifikatzeko beste metodoetako bat, eta erabilera zabaltzen ari da.

Page 9: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

Stephen Graham geografo britainiarrak CitiesUnder Siege: The New Military Urbanism liburuandioenez, “laugarren belaunaldiko guda” hauekespazio urbanoetan gertatzen dira: hirietako gel-tokiak, estadioak, antzokiak, supermerkatuak,bulegoak, apartamentuak, galeria komertzialak,metroko pasabideak, aireportuak... “Modu hone-tara, hiria arduradun militarren kezken erdigu-nean kokatzen da, eta aldi berean, Mendebaldekobotereak ahulak edo zaurgarriak dira hor. Horrenaurrean, eremu hauetan zelata eta kontrol meka-nismoak biderkatzea izan da autoritateen eran-tzuna.

Ignacio Ramonetek salatzen du atentatu terroris-ta bat gertatzen den bakoitzean herrialde bakoi-tzak bere Patriot Act propioa legeztatzen duela“terrorismoari aurre egiteko”, Naomi CleinekThe Shock Doctrine lanean azaldu gisan.

Giza Eskubideen aldeko ACLU elkarteak argu-diatzen du Patriot Act-ek AEBetako Konstitu-zioa eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-tsala urratzen dituela. Hala dio deklarazioaren12. atalak: “Ez dago arrazoirik gabe beste inorenbizitza pribatuan, familian, etxean edo postaneskusartzerik, ezta inoren ohore edo izen onarieraso egiterik ere. Nornahik du eskusartze edoeraso horien aurka legezko babesa izateko esku-bidea”.

Gainera, segurtasunaren izenean herritarreiaskatasun guztia kentzeko prest dagoenak ere,ezingo du sekula segurtasun totala bermatu.Ukaezina da terrorismoaren mundializazioa

9

Masiboki zelatatutako gizartea / Erreportajea

PRISM izeneko tresnagaratuta daukate AEBekmundu osoko estatuek ematendieten informazioa gorde etaanalizatzeko

Page 10: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

gertatzen ari dela eta adibidez, Daeshek ondo-rengo herrialdeetan egin ditu erasoak azkenurteetan: Tunisia, Turkia, Kenia, Nigeria, Belgi-ka, Kanada, Australia, Danimarka, AEB, Fran-tzia, Katalunia... “Estatuek herritarrak babestubehar dituzte, ados; baina, beharrezkoa al daherritar guztiak susmagarri bihurtzea? Gizarteosoa zelatapean jartzea?”, galdetzen du kazetaribeteranoak.

DEI, E-POSTA, SARE SOZIALAK... DENA DATU BASERA

“Europako bigarren deskodifikazio zentro han-diena da Frantziakoa, Britainia Handikoarenostean, ordenagailu erraldoiek dozenaka milioi e-posta, SMS, Skype, Whatsapp, Facebook mezufiltratzen dituzte... automatikoki bakantzendituzte hautatutako pertsonen mezuak telefonozenbaki edo IP helbideen bidez”. Honela deskri-batzen du L’Obs hedabideko Vicent Jauvertkazetariak Comment la France (Aussi) écoute le mondeartikuluan.

Le Mondek argitaratu zuen aurrena, FrantziakoEstatuan zerbitzu misteriotsu bat existitzen zela“defentsa sekretu” gisa definitua, informazio zer-bitzuen baitan disimulatua. Bere izena: Plateformenationale de criptanalyse et de décryptement. Hainbaturtez gobernuak ukatu egin zuen, 2015ean aitor-tu zuen arte. Big Brother frantziar hau Pariskoboulevard bateko lurpeko lokal baten dago. 150matematiko eta informatikok superkalkulagailuindartsuekin egiten dute lan.

“Programa batek ahotsa ezagutzen du, bestebatek itzuli. Honela herrialdez herrialde sailka-tzen dira datuak. Programa batzuek katxeatzendituzte hitz-gakoei esker, Facebook, e-postak etaSkype; beste batzuek milioika metadatu analiza-tzen dituzte”, azaltzen du funtzionamendua Jau-vert kazetariak.

Snowdenen filtrazioei esker jakin denez, datuokurteetan gordetzen dituzte estatuek, gerora, per-tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egitekomodua eskainiz. Mundu osoko komunikazioenazken bost urteetako erregistroa egitea da helbu-rua. Noizbait norbaitek arreta deitzen badu, gor-detako datuen masa horretan bilatu ahal izateada gakoa, pertsona honen harreman sareak eraikieta iraganean egindakoa ikertu ahal izateko.

Datu hauetako asko komunikazio pribatuetatikateratzen dituzte, baina beste asko herritarrak aridira inork behartu gabe ematen: telefono mugi-kor modernoa desblokeatzeko hatz marka, azter-keta biometrikoa eskatzen duten aplikazioak,sare sozialetan emandako datu pertsonalak (film,liburu, musika... gogokoenetatik hasita, atsegin dutklik bakarrarekin dokumenta daitezkeen jarrerapolitikoetara, sarera igotako norberaren argaz-kietatik pasata), Whatsapp, e-posta, telefonodei... dena geratzen da gordeta zerbitzari batzue-tan.

NOLA GORDETZEN DUTE INFORMAZIOA?

NSAk datuak eta metadatuak gordetzen ditu;lehenak komunikazioen edukiak dira, bigarrenakeduki hori deskribatzen duten xehetasunak. Tele-fono dei baten kasuan, adibidez, datua litzatekeelkarrizketaren audioa; metadatuak berriz, partehartzaileen telefono zenbakiak, deia egin zenekoordua, iraupena eta beste.

Glen Greenwald kazetariak arazo honek2014an zuen dimentsioa zehaztu zuen Snowden:

10

231. zenb. 2018ko maiatza

Datu hauetako askokomunikazio pribatuetatikateratzen dituzte, baina beste askoherritarrak ari dira inork behartu gabe ematen

Page 11: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

ezkutatzeko lekurik ez liburuan: “30 egunetan,orotara, mundu osoko 97.000 milioi e-posta eta124.000 milioi telefono dei jaso zituen NSAk.30 egunetan ondorengo informazioa jaso zuenherrialdeka: Alemaniako 500 milioi komunika-zio, Brasilgo 2.300 milioi, Indiako 13.500milioi. Herrialdeetako gobernuekin elkarlaneanjasotako metadatuei dagokienez: Frantziakoestatutik 70 milioi, Espainiakotik 60 milioi, Ita-liatik 47 milioi, Herbehereetatik 1,8 milioi,Norvegiatik 33 milioi eta Danimarkatik 23milioi, batzuk aipatzearren. Ordutik beste lauurte igaro dira.

Hodeia, Cloud, Nuage edo Nube. Ez da existitzen.Marketingaren fruitua da kontzeptu hori. Infor-mazioa enpresen zerbitzarietan gordeta geratzen

da “hodei”-ra igotzen dena. Gmail-en zerbitzuakerabiltzean, adibidez, Google-en zerbitzarietangordetzen da informazioa. Dropbox bidez fitxate-gi bat partekatzean, fitxategia Dropboxi parteka-tzen ari da. Gauza bera Interneten zerbitzuhauek eskaintzen dituzten beste enpresekin.

Eta zer gertatzen da fitxategi hauekin? Norkjakin. Erabiltzaileek fitxategiak ezabatzean ere,ez dago bermerik baieztatzeko zerbitzarietatik

11

Masiboki zelatatutako gizartea / Erreportajea

Hodeia ez da existitzen,informazioa enpresenzerbitzarietan gordeta geratzen da

"NSA legez kanpo espiatzen ari da hemen azpian" dioen baloi gidatua munduko espioitza gune handienetakoarengainean, Utah-n. GREENPEACE

Page 12: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

ere ezabatzen dituztela. 2017ko urtarrilean, adi-bidez, Dropboxen akats baten ondorioz, erabil-tzaileei aurrez ezabatutako fitxategiak agertuzitzaizkien, batzuk zazpi urte lehenago ezaba-tuak.

BIZITZA PRIBATURAKO ESKUBIDEAPIKUTARA?

Etxeko telefono finkoen desagertzeak mugiko-rraren presentzia mugagabea ekarri du. Gehituhorri azken urteetan zabaldutako mugikorrek bikamera dituztela –bata aurpegira begira, besteaherritarra ikusten ari denari irekita–. Gaur egun

kamerak daudela milioika etxetako lekurik inti-moenean ere, herritarrek bolondreski sartuta.Mahai gainean telefono mugikor bat jartzen denaldi bakoitzean, mikrofono bat jartzen da edozerentzuteko moduan –urrutitik erraz asko piztudaitekeena, edo beti piztuta dagoena–. 2011.urtean, orain zazpi urte, hauxe genioen ARGIAnIphone, Android edo Blackberryak, kontrol sozialerakotresna bikainak artikuluan, Wikileaksek argitaratu-tako informazioan oinarrituta:

“Zure mugikorra itzalita egon arren, non zaudenseinaleak bidaltzen ditu. Zenbait enpresak mugi-kor horrek entzuten duen edozer soinu deszifra-tu eta horren atzean zein pertsona dagoen iden-

12

231. zenb. 2018ko maiatza

Amazon-ek AEBetako Seattle hirian duen egoitza nagusira bidean, tranbia blokeatu zuten 2014an hainbat ekin-tzailek, enpresa honek CIArekin zuen lotura salatuz.

Page 13: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

tifikatzeko teknologia garatu dute, hala nola, SS8enpresak AEBetan, Hacking Team-ek Italian etaVupen izeneko batek Frantzian”.

Internetera konektatutako telebista inteligenteenfabrikatzaile nagusietakoa den Vizio enpresak(Kalifornian kokatua, AEB), aitortu behar izanzuen orain bi urte bere telebistek erabiltzaileakzelatatzen zituztela: erabiltzaileek zer ikustenzuten erregistratzen zuen, nolabait, ikusentzu-nezko aisialdian pertsona zehatzek zer gustudituzten zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ema-nez. Informazio hau publizitate enpresei saltzenzaie Facebook, Google eta bestek egiten dutelaikusten denez.

Noraino heltzen da elkar zelatatzea? Maiatzaren3an argitaratu zenez, Pentagonoak debekatu egindie base militarretan dauden bere soldaduei Txi-nako Huawei and ZTE telefono markak erosi etabertan sartzea, Txinako Gobernuak zelatatukodituen beldurrez.

Ignacio Ramoneten liburura etorrita, guztihonek herritarren bizitza pribatuaren erabatekoinbasioa esan nahi du bere ustez. Wired aldizka-riko kazetari ohi eta 3Drobotics enpresaren sor-tzaileak, adibidez, uste du etorkizun hurbilbatean, droneak asko zabalduko direla. “Gureburu gainean milioika kamera izango dituguhegan”, zioen El País egunkarian eman zuenelkarrizketan. Drone hauen bilaketa “pattern oflife” edo bizi ereduan oinarrituko da: norbaitek“arriskutsua” den pertsona baten antzeko pautabatzuk ageri baditu “bisualki”, seinalatua izangoda.

Guztiak gehiegizkoa dirudi 2018 urte honetan,baina oharkabean igarotzen diren albisteetanerreparatuz gero, industria militarra norabidehorretan doala jabetuko da bat. Maiatzaren16an ondorengo albistea argitaratu du Ser irra-ti kateak, bideo eta guzti: “RoboFly: Inolakobateriarik behar ez duen lehen eulirrobota aire-ratu da”.

MUNDUKO HERRITAR GUZTIENDATUAK?

Baina fisikoki nola gordetzen da milioika lagu-nek sortzen duten horrenbeste informazio?The NSA is building the country’s biggest spy center(watch what you say) erreportaje mamitsuan –NSA herrialdeko espia zentro handiena eraikitzenari da (kontuz zer diozun) euskaraz– horri eran-tzun zioten Wired gunean. 2014tik funtziona-mentuan da Utah Data Center izeneko mun-duko datu gordai lurik handiena, milakazerbitzarirekin eta komunikazioak filtratzekoeta enkriptatuta doazenak hausteko arduraduten milaka langilerekin.

2017ko abenduan, munduan bizi diren 7.500milioi pertsonatik 4.156 milioi Interneterakonektatuak zeuden Internet World Stats-en arabe-ra. “Jende guztia da helburua, komunikatzenduen edonor da helburua”, zioen Wired-ekoerreportajean NSAko langile ohio batek. Imagi-natzen al dugu munduko herritar guztien datuaketengabe dituen egitura bat? Ba al du zerikusirikhonekin orain gutxi Facebookeko sortzaile MarcZuckerberg-ek esandakoa, Internetera konexioagiza eskubidea behar lukeela eta mundu osokoherritarrei bermatu behar zaiela?

INFORMAZIO GEHIEGI

The Human Condition liburuan, Hannah Arendtfilosofoak dio bizitza pribatua desagertzea kala-mitate izugarria litzatekeela. Pertsona libreenamaiera litzateke, eta gizartea totalitarismoforma berrietara eramango luke bere ustez.Horren aurrean, zelatatze masiboaren arriskuakbenetan ulertzen direnean hartu ahal izango diraestatuen burujabetza eta pertsonen pribatutasu-na babesteko neurriak.

1948an Orwellek erabateko kontrola irudikatuzuen 1984 lanarekin. Diktaduren obsesioa da

13

Masiboki zelatatutako gizartea / Erreportajea

Page 14: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

kontrola, eta berak ez zuen bizi izan hau. IgnacioRamoneten ustez, “gaur egun Orwellek irudika-tu zuena bizi dugu, baina demokrazia deituta”.

Internet ere, hasieran askatasun iturri izandakoeremu deszentralizatua, goitik behera aldatu da.Egun, oligopolio gutxik botere kontzentrazioimajinaezina daukate eta bizitza pribatuetan sar-tzeaz gain, –euskaraz bizitzeko arrazoi gehiago-ren bila genbiltzan?– informazio jarioa kontrola-tzeko gaitasuna ere badute. Horren adibide izandaiteke, Euskal Herriko Facebook orririk arra-kastatsuenetako bat, 300.000 jarraitzaile zituen

Muy Bastas ezabatu izana apirilaren 27an, Sanfer-minetan taldean egin zuten bortxaketari buruzkoIrantzu Varelaren txio feminista batzuk zabal-tzeagatik. Urteetan pilatutako komunitatea etasarean eragiteko gaitasuna, bost minututan etaazalpenik gabe, zaborretara. Muy Bastas returnsorriarekin erantzun dute ekintzaileek.

“Gobernuak edozer gauza egingo du bere burua“etsai nagusitik” babesteko. Eta edozein gobernu-ren “etsai nagusia” bere herria da. Enpresa pribatuhandiek herritarren bizitzarekiko kontrol absolutuababesten saiatuko diren bezala”, uste du NoamChomsky hizkuntzalari, filosoko eta ekintzaileak.

ENKRIPTATU, DEFENDATU

Ez al da bizitza pribatua gure askatasunaren par-terik handiena? Ez al gara informazio gehiegiematen ari? Zer egin honen aurrean?

14

231. zenb. 2018ko maiatza

Mezuak enkriptatzeaedo kodifikatzea da autodefentsa neurri nagusiaadituek diotenez

Page 15: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da

Ignacio Ramonetek L’Empire sous Surveillanceliburuan kapitulu bat eskaintzen dio gaiari.Mezuak enkriptatzea edo kodifikatzea da auto-defentsa neurri nagusia adituek diotenez. Ondo-rengo zerbitzuak zerrendatzen ditu liburuan:Signal, Telegram, Wickr, TrueCrypt, ProtonMaileta Threema. Baita TOR sare anonimoa ere.Wired hedabide espezializatuan jaso izan duteNSAk aitortu izan duela ez dela gai mezu enkrip-tatu asko deszifratzeko, hauen konplexutasunmailaren arabera.

Gaian hasiberriei zuzendutako Smartphones: Guíabásica de privacidad, anonimato y autodefensa digitalpara novatxs liburuan ondorengo gaiak lantzendituzte –https://cottonio.no-ip.org/hacklab/–:mugikorrerako nabigatzaile seguruak, sare sozia-lak, email zifratuak, pasahitz seguruak nola sortu–batetik esaldiak erabiltzea pasahitz gisa; beste-tik, inoiz ez pasahitz bera bi lekutan–, momen-tuko mezularitza aplikazioak eta zerbitzuhauen hornitzaile etikoak.

Autodefentsaz gain, kontraerasoaantolatzen saiatzen ari diramundu osoko ekintzaileak ere:eskubide digitalak bermatzerazuzendutako Interneten Aldarri-kapena proposatzen ari dira,NBEren Giza EskubideenAldarrikapen Unibertsalarenantzeko zerbait.

“Estatuaren zelatari aurre egitea, errugabe zare-nean, borroka politiko bat da. Zeure buruababesten ikastea lehen pausoa da. Gero, gerrilladigitalera pasa behar da: espiak engainatu, itsutu,gure Interneteko konexioak disimulatu, gure e-postak zifratu, gure mezuak babestu. Helburuada algoritmoak erotzea, salatari digital sekretuakgu kontrolatzeko ez gai izatea”, dio Ramonetek.

Badakigu beraz, egunero sarean zentzurik gabe-ko bilaketak egitera. �

15

Masiboki zelatatutako gizartea / Erreportajea

Page 16: Larrun 231.ps, page 5 @ Preflight ( Larrun )tsona jakin baten atzera begirako ikerketa egiteko modua eskainiz. Mundu osoko komunikazioen azken bost urteetako erregistroa egitea da