Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur...

16

Transcript of Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur...

Page 1: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi
Page 2: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

2

227. zenb. 2018ko urtarrila

Gorputzetik ikastenEz gara bakarrik buru, gorputza ere bagara, baina burmuina lantzeari

eskaintzen zaio ahalegin gehien eskolan. Zein presentzia eta zein lekudu gorputzak hezkuntzan? Nola landu berau? Nola eragiten du ikasleengorputzetan ikastetxeetako espazioen antolaketak? Zein modutan bizidituzte ikasleek gorputzeko aldaketak? Irakasleek aintzat hartzen al duteeurak ere gorputz direla, gorputz batetik ari direla?... Garatzen ari direngorputz anitzez eta biziez betetako ikasgelak ditugula sinetsita, galderaugari planteatu dizkiegu gure lau mahaikideei: Eider Salegi HaurHezkuntzan diplomatua da eta irakasle izango direnen prestatzaileaMondragon Unibertsitatean, Luis Larrañaga Gorputz Hezkuntzakoirakaslea da, eta Amaia Navascues eta Maider Urrutia berriz,Gorputzaldiak egitasmoko kideak dira. Adibide praktiko bat ere jaso dugubukaeran: nola hartu kontuan gorputza ikasgai batean, Musikan adibidez.

� Egilea: Mikel Garcia IdiakezArgazkiak: Dani Blanco

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.584. zenbakiarekin banatua, 2018ko urtarrilaren 28an)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

Edukiei eta adimenari asko begiratzen die eskolak,gutxiago gorputzari. Kontziente al gara, ikasgelanburuez gain gorputzak ere badaudela?

EIDER SALEGI: Orokorrean, toki gutxi hartzendu gorputzak eskolan. Haur Hezkuntzako lehe-nengo zikloan badu presentzia, besteak bestegarapen motorra zutabeetako bat delako, bainaHaur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batezere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzihandiagoa ematen hasten gara eta Lehen Hez-kuntzatik datorkigun presioagatik, alderdi kog-nitiboa landu behar horrekin haurrak bideratzen

ditugu eserita eta mahaietan idatzizko jarduerakedo fitxak egitera. Kezkagarria da, iruditzen zai-gulako haurrak ohitu egin behar ditugula eseritaegotera, eta gorputza alde batera uzten dugu.Baina pertsonak izate globalak gara eta ezinditugu burua eta gorputza banandu; globaltasunhori ulertzen hasten garen unean ziurrenik gureegiteko moduetan ere aldaketak antzemangoditugu.

Irakasleon artean ere norbere gorputzaren kon-tzientzia oso urria da oro har, ez dakit zenbate-raino ekartzen dugun kontzientziara gorputza

3

Eskola eta gorputza / Mahai-ingurua

Ezker-eskuin, Eider Salegi, Maider Urrutia, Amaia Navascues eta Luis Larrañaga. “Ni disoziatuak” hezten arigarela dio Salegik, “agian gu geu ere disoziatuak gaudelako eta gu garen osotasuna ukatzen dugulako”.

Page 4: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

ere bagarela eta gorputza harremanak egitekobaliatzen dugula: azken finean, gure gorputzalanerako erreminta bat da eta horrek esan nahidu gorputzaren lanketa egin beharko genukeela.Badakigu identifikatzen gorputzak bidaltzen diz-kidan seinaleak? Gorputz bidezko harremanaikasleekin eta gainerakoekin nolakoa da?

LUIS LARRAÑAGA: Gorputz Hezkuntza ikasgaia-ren ikuspegitik, guk ez ditugu gorputzak heztenedo mugimenduan soilik trebatzen, ez garaentrenatzaile hutsak, ikaslea osotasunean hartzeneta hezten dugu. Ikaslea ez baitzaigu etortzen

gorputz batekin bakarrik, etortzen zaigu aurre-esperientzia batzuekin, motibazio eta emoziobatzuekin… eta hori guztia hartzen dugu aintzat:alderdi kognitiboa, emozionala, erlazionala… etanoski, alderdi fisikoa ere bai. Gorputz Hezkun-tzatik kanpo, eskolan gorputzari denbora gehia-go dedikatu beharko litzaiokeela? Bai, jakina,inongo zalantzarik gabe.

AMAIA NAVASCUES: Eskolan, gorputza dagoburuaren azpian, ez bakarrik literalki; bigarrenedo hirugarren plano batean dago, eta gainerabertikalitatea da nagusi: etxean edota beste espa-

4

227. zenb. 2018ko urtarrila

Orion jaioa, 1981ean. Psikologian lizentziatua etaHaur Hezkuntzan diplomatua, Berrikuntza DidaktikoMetodologikoko Proiektuen Garapena eta KudeaketaHezkuntza Erakundeetan masterra ere badu. Hezkun-tzan eta Terapian psikomotrizista da eta urte batzukHaur Hezkuntzan lanean aritu ostean, gaur egun Mon-dragon Unibertsitateko Humanitate eta HezkuntzaZientzien Fakultateko irakaslea eta Haur HezkuntzaGraduaren koordinatzailea da. Irakaslearen begiradasentikorrari buruz doktorego tesia ari da egiten etaHazitegi ikerketa taldeko kidea da.

� EIDER SALEGIHUHEZIko irakaslea

Azkoitian sortua, 1965ean. Gorputz Hezkuntzako es-pezialitatean Magisteritzan diplomatua eta Ekologiaemozionalean masterduna. Hogei urte daramatza hez-kuntzan: Tuterako Argia ikastolan hamar urte egin zi-tuen irakasle, eta duela sei urtetik Donostiako Jakintzaikastolan dabil. SOHAT Soin Hezkuntzaren Aldeko Tal-dean hartzen du parte (Gorputz Hezkuntzak ikaslearengarapenean duen garrantzia gizarteratzea eta derrigo-rrezko hezkuntzan baldintza egokiak lortzea dute hel-buru) eta Gorputz Hezkuntzan euskaraz egindako lehenprogramazio bateratuaren proiektuko kidea ere bada.

� LUIS LARRAÑAGA “PIZTI”Gorputz Hezkuntzako irakaslea

M a h a i k i d e a k

Page 5: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

zio batzuetan lurrean egon daitezke, baina hez-kuntza formalean halakoek ez dute lekurik, izate-kotan Haur Hezkuntzan. Gorputzak gaur egunhezkuntzan duen presentzia ez da kasualitatea,garai batean oso ongi pentsatutakoaren ondorioabaizik, gorputzak paralizatzeko eta instrumenta-lizatzeko ahaleginaren ondorioa, geldi eta isilikerrazagoa delako adiestratzea. Irakasleok kulturahori guztia jaso dugu, irakurketa kritiko sakonaegitea beharrezkoa da, eta nahiz eta modu kons-ziente batean askok ez dugun konpartitzen,transmititu egiten dugu. Egia da irakasleenartean paradigma edo begirada aldaketa badago-

ela, ikusten dugu emozioak eta gorputzaren pre-sentzia garrantzitsuak direla, baina inertzia alda-tzeko lan asko egin behar da oraindik.

Ados, gorputza landu behar du eskolak. Zer esannahi du gorputza lantzeak?

MAIDER URRUTIA: Gorputzak leku gutxi dauka,baina badauka bere lekua, gorputzak egonbadaudelako. Kontua da zein modutan ari garenaktibatzen edo desaktibatzen gorputz horiek.Lantzen ari garenaz jabetzen gara, ala ez dugufokua gorputzetan jartzen? Nire ustez, bidea damodu integralean lantzea, osotasunean, aipatuden gisan alde kognitiboa, emozioak eta bestela-koak kontuan hartuz.

E. SALEGI: Hain zuzen, globaltasunaren ideia horinatural biziko bagenu, espresuki gorputza landubeharrik ere ez genuke izango. Dena bat garelabaldin badiogu, eskolan egiten ditugun plantea-menduek premisa horretatik abiatu beharkolukete. Haur Hezkuntzaren kasuan, umeak bereosotasuna mugimenduaren bidez adierazten du;mugimenduaren bitartez eta gorputzarekin espe-rimentatuz doa bere gorputzaz jabetzen eta bereidentitatea eraikitzen. Eta bide horretan lagun-tzeko, berriz diot, ezinbestekoa da irakaslea erepresente egotea bere gorputzarekin. Urduridagoen umea besotan hartu eta lasaitzea lortzenez dugunean, kontziente gara agian gure gorpu-tza ere urduri dagoela eta ez diogula lasaitasunatransmititzen?

L. LARRAÑAGA: Gorputz Hezkuntzaren ikuspegi-tik, ikasleari bere gorputza ezagutzen laguntzeada gakoa. Ikaslea bere gorputzaren nortasunaeta kontzientzia hartzen joaten da, eta beregana-tzen doan heinean, besteena ere ezagutzen doa;ezagutzen doa ingurune bat, eta hor bizitzenikasten du. Ezagutza horiek sailkatu egiten ditu-gu: jarduera batzuk bakarka landuko ditu ikas-leak, beste batzuk buruz buru aritzekoak dira,beste hainbat gainerakoekin lankidetzan aritze-koak… Ziurgabetasun eremuetan ere trebatzen

5

Eskola eta gorputza / Mahai-ingurua

Gorputzaldiak ekimeneko partaide dira: hezkuntza etadantza uztartzen dituen proiektu pedagogikoa da, ira-kasleei tresna berriak eskaintzea helburu. NavascuesDonostian jaio zen (1983). Dantza Garaikideko ikas-ketak egiten ari da Miguel Hernández Unibertsitatean(Alacant), baita Dantza Mugimendu Terapia ere, Bar-tzelonako Unibertsitate Autonomoan. Norabidea Ko-lektiboan dabil. Urrutia Bilbon sortua da (1980) etaArtaziak Arte Hezkuntza Ekimenak guneko bazkideada. Gorputz transbertsalak lan ildoaren baitan, gor-putza ikaskuntza tresna gisa lantzen du.

� MAIDER URRUTIA ETA AMAIA NAVASCUESGorputzaldiak proiektuko kideak

Page 6: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

ditugu, eta jarduerak antolatzen ditugu gorpu-tzaren bidez sormena lantzeko, gorputz-adieraz-pena sustatzeko eta zentzu estetikoa garatzeko(mugimenduari ematen diogun zentzu estetikoa,alegia).

Buru eta gorputz, dena bat garen neurrian, edukiintelektualak barneratzeko garaian nola eragitendu gorputzak?

A. NAVASCUES: Gorputzaren jarrera funtsezkoada: nola dagoen emozionalki, arreta non duenkokatua, eta barne nahiz kanpo faktoreak (sabe-leko mina daukadan edo eguraldi txarra egitenduen). Eduki intelektualak jaso eta eraikitzekoorduan, faktore ugari hartu behar dira kontuan,baina adimena bera ulertzen badugu adimen

anitz moduan (adimen espaziala, gorputz-adime-na, musikala…), elkarrekin erlazionatuta daudenadimen interdependenteak izateaz gain, gorputzaez da tresna hutsa eduki intelektualak jaso edoislatzeko, baizik eta gorputzaren bitartez erebeste adimen mota batzuk garatzen eta eraiki-tzen dira. Inportantea da nola gorpuzten ditugunedukiak, baina baita ere nola azaleratzen ditugungorputzetik.

E. SALEGI: “Ni globala” aldagai ezberdinen inte-rakzioan joaten da osatzen eta aldagai guztiekelkarreragina dute. Gure identitatea eraikitzenduen oro, gorputz esperientziatik pasatzen da;marka uzten diguna da gorputz edo azal espe-rientziatik jasotzen duguna. Edukiekin gauzabera gertatzen da, eta hortik egitearen berarengarrantzia: edukiak modu isolatuan eta kontzep-tualean barneratzea ez da hain esanguratsua izan-go, baina egite horrek ekintzara bultzatzen gaitu,gorputza martxan jartzera, eta horrek ahalbide-tzen digu eduki kognitiboak errazago eta hobetobarneratzea. Jean Piagetek esaten zuen pentsa-mendua ekintzatik jaiotzen dela eta ekintzahorren konpasean garatzen doala, etengabekodialektika batean. Edukiak barneratzeko, norberaden horretatik abiatu beharra dago, norberarenegoerak eta historia pertsonalak eragina duelako,eta barrutik ez bazaude lasai eta bare, zaila izan-go da kanpokoa barneratzea.

L. LARRAÑAGA: Neurozientziaren arloko azkene-ko ikerketek ere gero eta gehiago azpimarratzendute mugitzeari denbora eskaintzeak garrantzihandia duela eduki intelektualak hobeto barnera-tzeko orduan.

M. URRUTIA: Dantza garaikidean adibidez nabar-mendu ohi da burmuina muskulu bat dela, etapentsamendua dela gorputzean mugimenduandabilen zerbait. Ikuspegi horrek pentsamendua-ren eta gorputzaren arteko binomioa gainditzendu, eta alde intelektuala gorputzetik at ikusibeharrean, mugimenduaren parte bezala ikus-ten du.

6

227. zenb. 2018ko urtarrila

“ L. Larrañaga

Gorputz Hezkuntzaren ikuspegitik,ikasleari bere gorputza ezagutzenlaguntzea da gakoa. Ikaslea beregorputzaren nortasuna etakontzientzia hartzen joaten da, etabereganatzen doan heinean,besteena ere ezagutzen doa; horbizitzen ikasten du”

“ E. Salegi

Pertsonak izate globalak gara eta ezinditugu burua eta gorputza banandu;globaltasun hori ulertzen hastengaren unean ziurrenik gure egitekomoduetan ere aldaketak antzemangoditugu”

Page 7: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

Mugimenduaz ari garenez, ikasle mugituak alamugimenduan gabeziak dituzten ikasleak iristenzaizkizu Gorputz Hezkuntzako ikasgaira, Luis?

L. LARRAÑAGA: Eskolan bakarrik ez, gizarteanoro har umeek gero eta aukera gutxiago dutejolasteko, libreki eta euren kabuz, gainera denaantolatuta ematen zaielako, eta horren erruzoinarrizko bizipen eta ezagutzak galtzen dituzte.Ikasleek mugimendu behar hori ez dute aseta.Batzuek eskolaz kanpoko ekintzak egingo dituz-te, baina egunero ikastetxean ordu ugari pasatzeaeta ordu horietako gehienak eserita egotea ez daegokia, batez ere adin horietan. Etxean gaineratelebista aurrean, bideo-kontsolan edo antzekojolas sedentarioetan emango badituzte orduak,horrek ere ez du laguntzen. Gorputza berezprestatuta dago mugimendurako, ez orduak etaorduak eserita egoteko, eta horrek ondorioakekartzen ditu.

E. SALEGI: Daukagun hezkuntza ikuspegiarekindago lotuta: pentsatzen badugu gazteak ikasibehar duela isilik, geldi eta formal egoten, txiki-tatik entrenatuko ditugu mugimendu oso bareaizan dezaten eta saiatuko gara beraiek diren horigalarazten. Horrek esan nahi du norberaren oso-tasuna garatu gabe geratuko dela eta nahi izanezgero ikasleak bere kontura lortu beharko duela,hezkuntza formalaren esparrutik kanpo.

A. NAVASCUES: Bai, mugimendurako prestatutadago gorputza, eta mugimendutik eraikitzen da,baina begira ikasgeletan aulki eta mahaien zeinantolakuntza dagoen, eta jolastokia bera ere zemugimendu mota egiteko prestatuta dagoen,nahiz eta jolaslekuak berrikusten ari diren hain-bat ikastetxetan.

M. URRUTIA: Eta zein espazio ezberdinduakdiren ikasgela eta jolastokia.

Hain zuzen, ikastetxeetako espazioen antolaketaketa egiturek zerikusi handia dute. Nolako gorpu-tzak/pertsonak ari gara hezten?

E. SALEGI: “Ni disoziatuak” hezten ari garelaesango nuke, agian gu geu ere disoziatuak gaude-lako eta gu garen osotasuna ukatzen dugulako;horregatik ditugu ditugun gelak eta espazioak,eta egiten ditugu egiten ditugun planteamendumetodologikoak. Sistemak berak nahiago du per-tsona anputatu bat, pertsona osoa baino, pertso-na osoa arriskutsua izan daitekeelako sistemaren-tzat. Orain arte hezkuntzak entrenatu izan ditupertsonak gure gizartera molda daitezen, guregizartea eredugarria bailitzan, eta hori nahikoperbertsoa da. Kanpokoari erantzuteko adiestra-tzen ari gara gorputzak, helduak esaten duenhorri erantzuteko. Besteen eskaerak asetzenaditu bilakatzen gaitu sistema homogeneizatzailehonek, eta menpekotasun toxikoak eta botereharremanak elikatzera garamatza.

L. LARRAÑAGA: Nik esan ohi dut hezkuntzanaldaketak egitea dela elefante bati bultzaka ari-tzea bezala; zerbait aurreratzen da, baina poliki-poliki. Konfiantzaren Pedagogia delakoaren bai-tan adibidez hasi dira ikastetxeetan paretakbotatzen, haurrak desplazamendu librea beharduela ulertuta; batzuk beraz iritsi dira hausnarke-ta hauetara. Espero dut planteamendua HaurHezkuntzatik Lehen Hezkuntzara ere eramatea,eta zaharragoen artean ziurrenik betiko talkakaurkituko ditugu. Batxilergoko bigarren mailan

7

Eskola eta gorputza / Mahai-ingurua

Page 8: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

esaterako, Gorputz Hezkuntza ikasgaia zuze-nean kendu egin dute, eta ez dago horretarakoinongo justifikaziorik gainera. Gobernuek hez-kuntzan dituzten interesak badakigu zeintzukdiren, ebaluaketa ospetsuetako rankingetangoian azaltzea dute helburu, eta ikastetxetan lanegiten dugunok ez gaude ranking horietara begi-ra, ikasleen garapenean zentratuta baizik.

Gorputz indibidualetatik harago, elkarreraginazhitz egiten du Mari Luz Esteban antropologoak,“gorputzartekotasunaz”. Ikastaldeak eta nik bes-teekin eta besteek nirekin duten harreman sareakduen garrantziaz, ikas prozesuan.

A. NAVASCUES: Ikas prozesuan bakoitzak bereerritmoak dituela ohiko kontzeptua da hezkun-tzan, baina egia da beste dimentsio hori ere ain-tzat hartu behar dugula: talde-gorputza. Irakas-

leok begirada hori ere garatu beharra daukagu,ikaslearekin bakarrik ez, talde-gorputz horrekinere harremana nola gauzatu asmatzeko.

L. LARRAÑAGA: Gorputz Hezkuntzan egiten direnjarduerek asko dute elkarrenganako harremane-tik, eta gero eta gehiago zaintzen dugu harremanhoriek egoki garatu daitezen. Eskola inklusiboaizan nahi badugu, diskurtsotik harago egunero-koan aplikatu egin behar dugu, nahiz eta batzue-tan ez den batere erraza. Zailtasun motorrakdituzten ikasleak ditugu eta kasu horietan aban-tailak ematen dizkiegu, objektuen edo espazioa-ren erabileran; edo alderantziz, trebezia handiakdituztenei zailtasunak gehitzen dizkiegu, bakoitzabere mailan gara dadin, baina lehia tartean baldinbadago, ikasle batzuek ez dute hori ulertzen. Bal-dintza berdinak nahi dituzte, klub batean arikobalira bezala, eta gure lana da transmititzea ezgarela klub bat, denok daukagula eskubidea gara-tzeko eta ikasteko, eta horretara iristen garenean,gero saioak askoz hobeto joaten dira.

E. SALEGI: Bat nator Mari Luzekin. Azken finean,norbera bestearekin harremanetan eraikitzen da.Gorputz fisiko instrumentala dugu batetik, nola-bait lege biologikoei lotuta, baina gure gorputzakharremanen historia bat ere badu, izaki sozialakgara eta bestearekin batera, bestearekiko, eraiki-tzen goaz. Ispilua ere bada bestea.

Ikasleek bakarrik ez, irakasleek ere euren gorputzalantzea funtsezkoa dela aipatu duzu, Eider. Irakasleizango direnak formatzen dituzu, gainera. Klaserairisten zaizkizun irakaslegaiak kontziente al dira,haiek ere gorputz direla eta gorputz batetik hitzegingo dietela ikasleei?

E. SALEGI: Hori da zailena, kontzientzia hartzea.Harremanetan oinarritutako lanbidea da gurea,eta sarri gure irakaslegaiei gertatzen zaiena dahain juxtu harremanak kudeatzeko dituztelaoztopoak. Blokeoak ikusten ditugu, eta horrega-tik da hain inportantea gorputzetik abiatzea. Ira-kasle izateko norbere buruaz jabe izatea (gorpu-

8

227. zenb. 2018ko urtarrila

“ A. Navascues

Gorputza ez da tresna hutsa edukiintelektualak jaso edo islatzeko, baiziketa gorputzaren bitartez ere besteadimen mota batzuk garatzen etaeraikitzen dira. Inportantea da nolagorpuzten ditugun edukiak, bainabaita ere nola azaleratzen ditugungorputzetik”

“ M. Urrutia

Gorputzak leku gutxi dauka, bainabadauka bere lekua, gorputzak egonbadaudelako. Kontua da zeinmodutan ari garen aktibatzen edodesaktibatzen gorputz horiek”

Page 9: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

tza barne) eta horretan ardura hartzea ezinbeste-koa da, norbera onartzeko eta ondorioz gero bes-tea onartzeko. Ezagutza teorikoez gain, ezagutzaprozedimental horiek ere landu behar ditugu, ira-kasle izango direnek sentikortasuna eta pertzep-zioa lantzea, komunikazioa hobetzeko, enpatiza-tzeko eta daukagun entzute-gaitasuna garatzeko.Gorputzaren komunikazioan %75 ez-hitzezkoada, eta bestearen inkontzienteak jasotzen duenaere gorputzarekin adierazten duguna da, nahiz etahitzekin manipulatzen saiatzen garen. Ikusi duguirakaslearen gorputz adierazpenekin lan egiteaeraginkorra dela, irakasleek eurek benetako begi-rada aldaketa egiteko. Jarrera hauek pixkanakajoaten dira barneratzen, bizipen-praktiken bidez.Etorkizuneko irakaslearentzat, oso inportanteada harremanen benekotasuna, sakontasunezentzuten jakitea, pazientzia izatea eta ikasleakbere beharrak asetzeko behar duen testuinguruaeskaintzea, eta horretarako, irakasle horiek autoe-zagutza, autorregulazioa eta enpatia bezalakokonpetentzia sozio-pertsonalak garatzeko ezin-bestekoa iruditzen zaigu gorputzetik abiatzea.

L. LARRAÑAGA: Gaur egun oraindik GorputzHezkuntzako irakasle titulua ez duten tutoreakaritzen dira ikasgaia ematen hainbat ikastetxetan,legez irakasle espezialista batek eman behar duenarren. Horri eta Eiderrek esan duenari lotutaazpimarratu nahi dudana da zuk zerbait transmi-titzeko zuk hori maitatu egin behar duzula. Ezduzu transmitituko ez duzun zerbait, ezin duzueskatu zuk ematen ez baduzu. Eta tutore horriiruditzen bazaio Gorputz Hezkuntza dela bestearlo “garrantzitsuagoetatik” liberatzeko jolas-orduaren luzapena, gaizki gabiltza. Irakasle espe-zialista jarri ordez, beste arloekin gertatzen ezdena gertatzen da Gorputz Hezkuntzan, eta horihala da Gorputz Hezkuntza neurri batean gutxia-go baloratzen dugulako. Baina ikaslearen garape-naren kalterako da.

M. URRUTIA: Irakasleei baliabideak eskaini beharzaizkie esperientzietatik igaroz. Guk hala egitendugu Gorputzaldiak egitasmoan: irakasleekin lan

egiten dugu esperientzietatik, azalpenak emanordez dinamika ezberdinak planteatuz, geroeurek begirada hori euren gorputzetatik pasatutaeskainiko dutelako eta egingo dutelako ikasleekin.

Gorputz Hezkuntza gutxi baloratzen dela diozu,Luis. Nahikoa denbora eskaintzen al zaio?

L. LARRAÑAGA: Ordutegi aldetik, garbi dago ezdela nahikoa, eta proposamenak ere egin ditugu,ordutegi orekatu baten alde, baina zeinek disei-natzen du curriculuma? Guk aurten lortu duguHeziberrin [Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza pla-nean] konpetentzia motorra onartzea oinarrizkokonpetentzia bezala, baina gero hori ez badabehar bezala elikatzen ikastetxeetan eta tutoreekjarraitzen badute hala moduz ematen, ibilbidemotza egin dugu. Gainera, Hezkuntza sailarengainetik, gaur egun ELGEk berak [EkonomiaLankidetza eta Garapenerako Antolakundeak]gomendioak ematen ditu ikasleak zertan trebatubehar ditugun eta zer den garrantzitsua esanez;ez da hezkuntza erakunde bat hezkuntzariburuzko gidalerroak ematen dituena. OsasunMundu Erakundeak dio ikasle batek egunero 60minutuz egin beharko lukeela ariketa fisikoaeskolan, baina Lehen Hezkuntzan adibidez ordueta erdi edo bi ordu ematen dira astean eta 55minutuko bi saiorekin ez zoaz inora, desplaza-

9

Eskola eta gorputza / Mahai-ingurua

Page 10: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

mendua, materiala prestatu, higiene kontuak…tarteko. Paper gainean ateratzen dira kontuak,baina egunerokoan dabilenak badaki ez delaerreala eta denbora gutxiegi dela konpetentziamotorra behar bezala bereganatzeko.

Ikaslearen garapen osoa bilatzeko bidean, ezin-besteko tresna da konpetentzia motorra gara-tzea, ez etorkizunean eliteko kirolaria izateko,ikasle gehienek ez baitute bide hori hautatuko,bizi kalitate hobea izateko baizik, eta inportantea

da hori aitortzea, aitortzen zaion bezala matema-tika ikasgaiari bere helburua dela pertsonarengarapenerako lagungarri izatea, ez gero matema-tikari bihurtzea, edo berdin hizkuntzak ikasteari,helburua ez baita gero filologo izatea.

Eta garai batean bezala, kirolari lotuta jarraitzen duGorputz Hezkuntzak ala gorputzaren beste dimen-tsioek leku handiagoa hartu dute ikasgai honenbarruan?

L. LARRAÑAGA: Lanketa hori ere Hezkuntza Saile-tik kanpo egin behar izan dugu, Sohat (SoinHeziketaren Aldeko Taldea) eta ikasgaiko minte-gien bidez. Hainbat irakasle elkartu eta LehenHezkuntzako programazio osoa berregiten arigara, unitate didaktiko guztiak diseinatzen, lehenaipatu ditudan helburu eta ekintzetan oinarrituta.Irakasleak eskuragai ditu webean eskegita unitatedidaktikoak. Horrez gain, metodologikoki erealdaketa handia egin dugu: lehen irakaslea zenorojakilea, berak transmititzen zuen ezagutzaguztia, eta gaur egun beste ikuspegi batetik egi-ten dugu lan, ikasleak ere baduelako bere ezagu-tza eta hori ateratzen lagundu behar diogu, adibi-dez egiten ari garen jolasa edo ariketa gelditu etahausnarketarako tarte bat eskainiz. Eta emaitzaautomatikoa da: erronka bat jarri eta agian ezdira helburua lortzen ari, ba ariketa gelditu, haieigaldera pare bat egin eta proposamenak egitenhasten dira; gero hori praktikara eraman eta hel-burua lortzen dute.

Eta bai, kiroletik harago doan Gorputz Hezkun-tza nahi dugu. Saioak esaterako beti berdin has-ten ditut: borobila eginez esertzen gara denak etahogei bat emozio idatzita dituzten fitxak eskuradituzte ikasleek. Saioa hasterako bakoitzak batjartzen du aurrean (edo emozio bat baino gehia-go, batzuetan) eta begirada batekin badakizu zeinden taldeko giroa. Ikasle batek “antsietatea”hartu badu, bazter hartu eta berarekin hitz egindezakezu. Bestalde, gorputz-adierazpenari izuga-rrizko garrantzia ematen diogu. Lehen irakaslebakoitzaren borondatearen arabera eskaintzen

10

227. zenb. 2018ko urtarrila

“ E. Salegi

Norbera bestearekin harremanetaneraikitzen da. Gorputz fisikoinstrumentala dugu batetik, nolabaitlege biologikoei lotuta, baina guregorputzak harremanen historia batere badu, izaki sozialak gara etabestearekin batera, bestearekiko,eraikitzen goaz. Ispilua ere badabestea”

“ L. Larrañaga

Umeek gero eta aukera gutxiagodute jolasteko, libreki eta eurenkabuz, gainera dena antolatutaematen zaielako, eta horren erruzoinarrizko bizipen eta ezagutzakgaltzen dituzte. Ikasleek mugimendubehar hori ez dute aseta; gorputzaberez prestatuta dagomugimendurako, ez orduak etaorduak eserita egoteko, eta horrekondorioak ditu”

Page 11: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

zen, baina gaur egun ikastetxe gehienetan lan-tzen da eta gero jendaurrera eraman ohi da emai-tza. Nik seigarren mailakoekin (11-12 urte)antzerki proiektu bat lantzen dut, eta eskolan egi-teaz gain, beste ikastetxe batean ere errepikatzendute emanaldia. Edo dantza jorratzen dutenekkoreografia bat sortzen dute taldean…

Ikasle askok eskertu egiten dute programazioahain anitza izatea, taldeko kiroletan gaitasungutxiago dutenak deseroso sentitu daitezkeelako,baina badakite gero beste proiektu bat etorrikodela atzetik. Eta gainera hori da gure egitekoa:abaniko anitza eskaintzea, etorkizunean heldua-roan aukeratu ditzaten bizpahiru jarduera etahoriek txertatu ditzaten euren bizi-ohituretan,bizi kalitate hobea lortzeko.

Eskolan gorputzaren lanketak transbertsala beharlukeela esan dugu, baina ba al da harremanik Gor-putz Hezkuntzaren eta beste ikasgaien artean?

L. LARRAÑAGA: Gorputz Hezkuntzaren altxorhandienetakoa da zuzenean teoria aplikatu etapraktikara eramaten dugula: orientazioa edo ego-era fisikoa lantzen baditugu, angeluak, denbora,distantzia neurtuko ditugu, eta polita litzatekeadibidez matematikako ikasgaiarekin elkarlaneanproiektua egitea, ikasle bakoitzaren denborak etagarapenak hartu eta grafikoak eta abar egitea,baina jendea oso lotuta dago testu-liburura, etahortik oso gutxi ateratzeko prest daude.

Nerabezaroa bezalako garaietan, aldaketa han-diak bizi ditu gorputzak eta ohikoagoak diralotsak, beldurrak, ziurgabetasunak… Lantzen alda hori guztia?

E. SALEGI: Ni ez naiz zuzenean nerabeekin ari-tzen, baina iruditzen zait ez dela planteamenduglobal edo integratzailerik ematen, eta gorputzaalde batera uzten badugu, nola hitz egingo dugugorputz anitzez? Aldi ebolutibo horretan dau-den ezaugarriak kontuan izan beharko genituz-ke eskaintzen diegun hezkuntza proposame-

nean, ez bakarrik arlo kognitiboan, baita bizipe-nak azaleratuz ere, haiei entzunez eta haiekinnegoziatuz. Horregatik behar da hezkuntzaulertzeko eta eskola barruko harremanak uler-tzeko beste modu bat. Eta egia da irakasleokispilu lana egin behar dugula ume eta nerabee-kin, baina gizartean gorputz eredu hegemonikobat nagusitzen da eta merkatuak pisu handia duhorretan. Kontzientzia badaukagu, baina gauzagutxi egin dezakegu merkatu hori aldatzen ezbada: kontsumismoa, “ni”-aren gorespena,arrakasta zerk ematen digun… Dena den, hel-duon esku dago beste mota bateko ereduak era-kustea eta arduraz jokatzea, nerabezaroan kan-porantz bizi ohi garelako: adin horietangorputzak izugarrizko pisua hartzen du, badiru-di gu osotasunean garela gure gorputzak adie-razten duen hori, eta estereotipoetan eta konpa-raketetan sartzen garenean kalte handia egindiezaiokegu gure buruari, gorputz errealareneta idealaren arteko distantzia handia bada nera-be horrek oso gaizki biziko duelako, eta helduoidagokigu jabetzea, ulertzea eta laguntzea, ispilulana egoki egitea.

A. NAVASCUES: Izan ere, irudi idealak ekar dezakegure gorputza ukatzea eta ez onartzea, etahorregatik da hain inportantea txikitatik guregorputzaren kontzientzia lantzea, gure gorputza

11

Eskola eta gorputza / Mahai-ingurua

Page 12: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

eta gure fisikalitatea esploratzea, aukera ezberdi-nak irekiz eta biziz: nire gorputzaren mugak,mugimenduak, jarrerak, erosoago sentitzen alnaizen espazioaren erdian kokatuz edo izkinabatean…

L. LARRAÑAGA: Konplexuen aurrean, batzukezkutatzen ahalegintzen dira, beste batzuekaukera ematen dute gaia jorratzeko eta hainbate-kin zailagoa zaigu. Egia da aldaketa garaia izanohi dela eta nahiz eta guk esku hartu, loditasunkasuetan adibidez nahiko gaizki pasatzen dutelabatzuek, sarri ingurukoek ere hitz itsusiak esaten

dizkietelako. Bonbardatzen gaituzten estereoti-poetatik kanpo dagoen ikasleari kosta egiten zaiobere gorputzean ongi sentitzea.

Estereotipo horiek ezberdinak dira mutil eta nes-kentzat; ezberdina da gorputz batzuei eta besteeieskatzen zaiena.

L. LARRAÑAGA: Guk adibidez seigarren maila-koekin antzezlan berezia egiten dugu GorputzHezkuntzan, ikasgaian bertan (partidetan, ari-ketetan…) ematen diren komentarioak eta ego-erak biltzen dituena, eta neskek mutilen rolaantzezten dute eta alderantziz. Helburua daenpatia bidez bestearen lekuan kokatzea etaikustea zer bizi duten batzuek eta besteek.Estereotipo, bazterkeria, loditasun… kasuakbiltzen ditu antzezlanak. Baina lehen esanda-koa, gu iristen gara iristen garen lekura, etaagian gazte hori Anoetara joango da partidubat ikustera eta bertan behera geratuko da egin-dako guztia.

E. SALEGI: Genero kontuak gero eta garrantzi han-diagoa hartzen ari badira ere, sentsazioa da orain-dik ez dugula asmatu oso ondo nola egin. Hastekogure praktikaren gogoeta sakona egin beharkogenuke, ea gure ekintzak bat datozen pentsatzendugunarekin, eta abiapuntua hori izatea. Txiki-txi-kitatik heldu beharreko gaia da, ez bat-bateannerabezaroan edo adin jakin batean, ea zein eredueskaintzen ditugun oinarri hartuta, haurrek geroeredu horiek modu naturalean jaso ditzaten.

M. URRUTIA: Aukera ezberdinetara irekitzea ereinteresgarria da, bestela berdina egingo dugubehin eta berriz: gaur aulkietan eseri ordez, zutikemango dugu klasea… Eta ikastetxean erabiltzendugun materiala ere begirada horretatik sortuaizan beharko luke.

E. SALEGI: Bai, baina curriculum ezkutua ere hordago. Gauza bat delako materialean eta edukie-tan lantzen duguna, eta beste bat inkontzientekizer transmititzen dugun (eta transmisio horretan

12

227. zenb. 2018ko urtarrila

“ A. Navascues

Irudi idealak ekar dezake guregorputza ukatzea eta ez onartzea, etahorregatik da hain inportanteatxikitatik gure gorputzarenkontzientzia lantzea, gure gorputzaeta gure fisikalitatea esploratzea,aukera ezberdinak irekiz eta biziz:nire gorputzaren mugak,mugimenduak, jarrerak…”

Page 13: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

garrantzitsua da gorputza berriz ere), modu jakinbatean hezi gaituztelako eta oharkabean generobereizketa erreproduzitzen aritu gaitezkeelako.Horretaz jabetzea da lehenengo pausoa.

L. LARRAÑAGA: Antzezlanaren gidoian, ikasleekeurek aipatzen duten esaldietako bat da gurasoekmutilei exijitzen dietela kiroletan ona izatea, etaneskei nota onak ateratzea. Horrelako sinesme-nak dituzte…

E. SALEGI: Eta hala uste badute da guk horitransmititzen diegulako.

A. NAVASCUES: Ahaztu gabe generoari lotutakoagindu inplizituak askoz bortitzagoak direla

emakumeongan, eta hori guztiz lotuta dagoautoestimuarekin eta zure gorputzaz duzun iru-diarekin. Zer nolako mugimenduak egiten ditu-zun, egiten duzunak bestearen onespena bila-tzen al duen, taldean zeinek hartzen duenhitza… Guk adibidez dantza erabiltzen duguGorputzaldiak ekimenean, eta jende bat larrituegiten da, dantzaren inguruan estereotipo jakinbat dutelako buruan, baina guretzat dantza edo-zer gauza izan daiteke, norberak jartzen ditumugak. Urte askoan dantzan egon da gorputza-ren objektualizazioa: kanpotik ikusiak gara etaederrak izan nahi dugu, emakumearen historianoso presente dagoen ideia, baina dantzan para-digma hori aldatuz doa, anbiguetatea, aukeraberriak… sartu dira jokoan. �

13

Eskola eta gorputza / Mahai-ingurua

“Harremanetan oinarritutako lanbidea da gurea, eta sarri irakasle izan nahi dutenei gertatzen zaiena da hainjuxtu harremanak kudeatzeko dituztela oztopoak”, dio Salegik.

Page 14: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

Musika irakasteko dauden aukera interesgarrienisla da Dalcroze erritmika. Beñat Rallak Genevanikasi zuen metodologia hau, eta Euskal Herrikoikastetxeetan ematen duen bakarretakoa da,nahiz eta beste herrialde ugaritan hamarkadakdaramatzaten berau aplikatzen. Musika eta mugi-mendua uztartzean datza, gorputza elementuzentral bihurtzen da eta musikaren eraginaren

arabera gorputzak ekintzak burutu behar ditu,espazioa kudeatuz, elementu osagarriak kudea-tuz (izan daitezke pilotak, uztaiak, fularrak, pan-deroak…) eta besteekin elkarlanean. Mahai etaaulkiak baztertu, espazio zabala hartu, eta gorpu-tzaren bidez musika biziaraztea, gure gorputzakmusika barneratu eta nolabait gorpuztea daxedea, modu dinamiko eta ludikoan.

14

227. zenb. 2018ko urtarrila

Abstrakzioa egin aurretik haur eta gazteek musika sentitu eta bizi dezatela; gero horri zentzua emango diote,baina aurretik gorputzak ulertu du musika, barneratu du.

Ikasgai batean nola hartugorputza kontuan. Adibidez, Musikan

Page 15: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi

Eta nola egiten da hori? Irakasleak zuzenekomusika sortuko du, pianoa joaz adibidez, etalandu nahi duen musika elementuaren (zelulaerritmikoak, tonalitateak, tempoak, piano etaforteak…) eta ikasleen parte-hartzearen araberainprobisatuko du. Oinez hasi eta irakasleakjotzen duen musikara pausoa egokituko du hau-rrak, mantsotuz, azkartuz, isiluneetan geldituz…edo erritmoa lantzeko hiru balore hartu (beltza,zuria, kortxea) eta bakoitzari funtzio bat emangodiote: aurreraka ibiltzea, atzeraka, alboz; edokonbinazio ezberdinak egingo dituzte, esku etaoinekin, ezker eta eskuin… edota konpasen zen-tzua barneratzeko ariketa asko egin daitezkepilota bat elkarri pasaz. Proportzioak lantzeko,eskuekin beltzak egin bitartean hankekin zuriakedo kortxeak irudikatuko dituzte, aldi berean.Erritmoan bakarrik ez, gorputzaren jarreran ereeragiten du musikak, eta entzuten dutenaren ara-bera uzkurtu edo ireki egingo dute gorputza, ani-malia bat edo bestea imitatuko dute, “galderak”planteatu eta gorputzaren bidez erantzungodituzte, askatasunez, edota espazioarekin jokatu-ko: musika aldaketekin batera, taldean erreakzio-natu behar dute, gelako mutur batera joanez, edoespazioan zabalduz eta dispertsatuz, edo bat-batean elkartuz eta batuz.

Azken finean, azaldu digu Rallak, solfeo tradi-zionalak musika deskodifikatu egiten du (haukortxea bat da, hau fusa bat…), hasieratik dakontzeptuala eta kognitiboa; eta Dalcroze errit-mikan, alderantzizkoa da prozesua: abstrakzioaegin aurretik musika sentitu eta bizi dezatelahaur eta gazteek, gero horri zentzua emangodiote, baina aurretik gorputzak ulertu du musi-ka, barneratu du, eta prest dago hori guztiaintelektualizatzeko, lengoaia musikalera eramaneta teorikoki finkatzeko. “Horrez gain, norbe-raren gorputza, mugak eta aukerak ezagutzekomodua ere bada, lateralitatea lantzekoa, guregorputza armonian jartzekoa; desplazamenduaeta espazioa kudeatzeko gaitasuna hartzendute, eta psikomotrizitate globala, partziala(besoak) eta fina (hatzak) jorratzen dute, baita

koordinazioa ere, memoria, sormena, inprobi-satzeko ahalmena…”.

Ume txikiek bata bestearen atzetik ibiltzeko edoborobilak osatzeko joera dutela azaldu digu, etaaurreko ikasturtean, hiru hilabete inguruko lan-ketaren ostean, 4-5 urteko umeak bakoitzak bereibilbidea asumitzea lortu zuela, “eta hori gauzahandia da ikasleen autonomiarako. Lehenengoegunean denak erdi-lotsatuta borobilean egote-tik, ikasleak bere burua inoren menpe eta liderra-ri jarraitu gabe ikustea, musikaren bidez garapenintegralerako egindako lorpena da”. Ongi ibiltze-ko, gorputza armonian jartzea eta gainetik hain-bat beldur kentzea omen da bidea. “Norberakbere gorpuzkera eta ibiltzeko modua onartubehar ditu, eta konturatzen zara 10 urterekinbatzuek, izan lotsagatik izan autonomia faltaga-tik, ez dakitela ibiltzen. Oinarrizko erritmo batjarri eta ez dira gai musika jarraituz oinez ibiltze-ko; horiei nola hasiko natzaie ez-dakit-zein errit-mo berezi azaltzen, oinarrizkoena ere ez dauka-te-eta? 4 urtekoekin eta 12koekin, batzuetangauza berdinak landu behar ditut biekin, aurretikez delako halakoetan indarra jarri. Horregatik duhain ikuspegi aberatsa Dalcrozek”. �

(ARGIAREN 2.492 ZENBAKIAN ARGITARATUA)

15

Eskola eta gorputza / Artikulua

“ Beñat Ralla

Norberak bere gorpuzkera etaibiltzeko modua onartu behar ditu,eta konturatzen zara 10 urterekinbatzuek, izan lotsagatik izanautonomia faltagatik, ez dakitelaibiltzen. Oinarrizko erritmo bat jarrieta ez dira gai musika jarraituz oinezibiltzeko; horiei nola hasiko natzaieez-dakit-zein erritmo bereziazaltzen?”

Page 16: Larrun 227.ps, page 8 @ Preflight ( Larrun ) · garapen motorra zutabeetako bat delako, baina Haur Hezkuntzako bigarren zikloan jada, batez ere azken urteetan, alde kognitiboari garrantzi