Larrun (152): Brian Currinen konferentzia

20
www.argia.com/larrun 152 HITZALDIA Brian Currin Hegoafrikako, Ipar Irlandako eta Euskal Herriko bake prozesuetan ikasitakoak IRITZIAK l Paul Rios l Imanol Murua Uria LANDER ARBELAITZ

description

Ondoren irakurgai den konferentzia Brian Currinek Europar Batasunean emana da, Bruselan, 2008an. Irakurlearentzat interesgarri dela iritzitz berreskuratu eta itzuli dugu, garai berriak ate-joka, Hegoafrika eta Ipar Irlandan hemen zail diruditen zenbait gai nola konpondu zituzten oso argi azaltzen baitu abokatu hegoafrikarrak bertan.

Transcript of Larrun (152): Brian Currinen konferentzia

www.argia.com/larrun

152

H I T Z A L D I A

Brian CurrinHegoafrikako, Ipar Irlandako eta Euskal Herriko bake prozesuetan ikasitakoak

IRITZIAKl Paul Rios l Imanol Murua Uria

LAN

DE

RA

RB

EL

AIT

Z

2 H I T Z A L D I A

Ondorengo orrietan irakurgai den konferentzia Brian CurrinekEuropar Batasunean emana da, Bruselan, 2008an. Irakurlearentzatinteresgarria dela iritzita berreskuratu eta itzuli dugu, garai berriak

ate-joka, Hegoafrikan eta Ipar Irlandan hemen zail diruditen zenbait gainola konpondu zituzten oso argi azaltzen baitu abokatu hegoafrikarrakbertan.Bake prozesuak arrakasta izateko, guztiz beharrezkoa ez bada ere,azpimarratzen du oso positiboa dela izaera formala edukitzea, baitakonpondu beharrekoa konpontzeko, bi aldeetan benetako gogoa eta nahiaizatea ere. Ezker abertzalearen legalizazioaz gain, bake prozesu formalbaten aldarrikapena egiten du bertan.Brian Currinek 20 urte baino gehiago daramatza bateko eta bestekogatazketan esku hartzen. Bere herrialdean lehenbizi, apartheidaren aurkakoposizio argia hartu zuten zuri bakanetakoa izaki, bertako bake prozesuanjarrera aktiboa izan zuen, erregimenaren aurka ari ziren ekintzaile ugarilegalki defendatuz, eta gero, Egiaren eta Berradiskidetzearen Komisioan goimailako ardurak bere gain hartuz. Behin Hegoafrikan egitekoak amaituta,Sri Lankan, Rwandan, Ekialde Hurbilean eta Ipar Irlandan ibili da aldeezberdinak elkarrengana hurbildu nahian, eta askotan, Irlandan adibidez,emaitza arrakastatsuak lortuz. Orain, urteetan bildutako esperientzia EuskalHerriko gatazka bideratzeko aplikatzen ari da.Hitzaldiaz gain, bi iritzi artikulutan, klabe garbi batzuk ematen dituzte PaulRios eta Imanol Murua Uriak. Lehenak balizko bake prozesuak nolakoegitura izan behar duen aztertzen du, eta bigarrenak berriz, analisizabalagoa egiten du. Muruaren ustez, aurreko prozesua eta hurrena, osoezberdinak izango da, eta ETAk bake prozesua baino lehen armak utziizanak eskema guztiak aldatzen ditu.

Lander Arbelaitz

Bake prozesuformalaren

aldarrikapena

MAILA POLITIKOAN, PROTAGONISTEKKONPONBIDE BAKETSUA ETA NEGOZIA-TUA AURKITZEKO BEHARREZKOA DALEHENTASUNEZKO BEHAR PARTEKA-TUA IZATEA

Lehentasunezko beharrak esan nahi du bialdeek irtenbide negoziatua baino aukerahoberik ez dutela pentsatzea. Izan ere, aldeeta-ko batek beste aukera bat hobea dela ustebadu, bake prozesua abiatzeko oso aukeragutxi daude. Bereziki, estatuak ordezkatzenduen aldeak konponbidea lortzeko segurtasu-naren aukera negoziazioarena baino hobeadela sinesten badu. Segurtasun lege bereziakzorrotz ezartzeak eta betearazteak egoera oker-tu du eta oposizio indar militanteak errekluta-tzea elikatzen du.

Nire esperientziaren arabera, estatua kontu-ratzen denean segurtasun aukerak ez duelakonponbidea ekarriko eta konponbide nego-ziatua aukeratzen duenean, estatuaren aurkakooposizioak, beti ez bada ere, gehienetan, auke-ra horrekin bat egiten du. Bat egite hori bestealdagai batzuek ere eragiten dute, aurreragoaipatuko ditudanek.

1980ko hamarkadaren amaieran, aparthei-daren gobernuak nazioarteko presio izugarriazuen eta barruan herritarren mugimendueiaurre egin behar zien. Afrikanerren (oro har,zurien) biziraupena bera mehatxupean zego-en. Halaber, aintzat hartu behar da nazioartekogiroa asko aldatu zela (Sobietar Batasuna dese-gin eta Gerra Hotza amaitu zen) eta, ondorioz,apartheidaren gobernuarentzat “oldar komu-nistaren” arriskua lausotu zela. Hegoafrikarzuri gehienentzat African National Congress

(ANC) alderdiak oinarri komunistak zituen etakomunistek sustatzen zuten.

Beste aldean, ANCk eta beste askapen indarbatzuek ez zuten herrialdea suntsituta berres-kuratu nahi. Gainera, borroka armatuak berebidea egina zuen. Militanteek garaipen milita-rra sekula ez zutela lortuko eta beste estrategiabat abiatzeko garaia zela onartu zuten. Ezus-tean, beraz, bi aldeak aldi berean iritsi zirenkonponbide negoziatuaren beharra leheneste-ra.

Britainia Handian eta Ipar Irlandan, 1980kohamarkadaren hasieratik aurrera, Westminste-rren eta irlandar errepublikarren arteko elka-rrizketa behin eta berriro eten eta berrabiatuzen. Ipar Irlandako gatazka oso garestia izatenari zen Britainia Handiarentzat, bai diru aldetik,bai giza baliabideei zegokienez baita ospearizegokionez ere. Britainia Handiak konponbi-dea behar eta nahi zuen. Urte batzuk lehenagoANCk bezalaxe, irlandar errepublikarrek ereborroka armatuaren bidea agortua zela etakonpromiso nahiz negoziazio estrategien bidezgehiago lor zitekeela uste zuten.

Espainian, ez dirudi Madrilek euskal nazio-nalistekin dagoen gatazka negoziazioen bidezkonpontzeko arrazoi konbentzigarririk duenik.Segurtasun estrategia ezartzeari lehentasunaematen diote eta, dirudienez, munduak (nagu-siki, Europak) ez du uste euskal kausak horimerezi ez duenik. Itxuraz, nazioarteko ikuspe-giaren arabera, euskal herritar gehienak gustu-ra daude egungo egoera konstituzionalarekin,gatazkak Euskadi Ta Askatasunako (ETA)muturreko militante terroristek eragiten dituzteeta ETAren eskakizunak zentzugabeak eta

3B R I A N C U R R I N E N G O G O E T A K

Hegoafrikako, Ipar Irlandako eta Euskal Herriko bake prozesuetan ikasitakoakItzulpena: Nagore Irazustabarrena

konstituzioaren aurkakoak dira. Ikuspegi horriesker, Espainiak nazioarteko laguntzaz izuarenaurkako bere gerrarekin jarrai dezake.

BURUZAGITZA POLITIKOAK INDARARMATUEN BABESA BEHAR DU: ARMA-DA ETA POLIZIA ESTATUAREN ALDEAN;MILITANTEAK ZAPALDUEN ALDEAN

Ziurrenik faktore hau oso agerikoa da. Halaere, bake prozesuak burutzeko saiakera askokhuts egin izan dute alde bateko nahiz bi aldee-tako negoziatzaileek indar armatuen babesikizan ez dutelako. Orain gutxi gertatutako adibi-dea datorkit gogora: Zimbabwekoa. 2007kohauteskundeetan MDC alderdiak parlamentu-ko eserleku gehienak eskuratu zituen eta Mor-gan Tsvangiraik Robert Mugabe garaitu zuenpresidente izateko lehian. Iturri fidagarrien ara-bera, Mugabe botereari uko egiteko prestzegoen. Baina bere armadako jeneralak beldurziren urte askotan egindako basakeriengatikzigortuko ote zituzten. Botereari eusteko pre-sioa egin zioten hauek Mugaberi.

Egoera honetan, batasun nazionalarengobernua osatu eta oposizioko buruzagi Tsvan-girai lehen ministro izendatu ondoren ere,segurtasun indarrek lehengo bideari eustendiote. MDCko ministro hautetsi bat atxilotu etaespetxeratu dute. Horrelako ekintzek protago-nisten arteko konfiantza deusezten dute eta,beraz, bake prozesua bera oztopatu.

Espainian ere antzera gertatu zen; Madrilerbesteratutako independentziaren aldeko

ezkertiarrekin (ETArekin) negoziatzen ari zenbitartean, segurtasun indarrek, epaile kontser-badoreen laguntzaz, segurtasun neurri zorro-tzak ezartzen jarraitu zuten eta, bake prozesuabertan behera geratu zenerako, ezker abertza-leko barne buruzagi guztiak espetxean zeuden.2007. urtearen erdialdetik 2009ko hasierarabitartean izandako 300 espetxeratzeetatik, iagehienak indarkeriarekin zerikusirik ez dutendelituak leporatuta izan ziren.

Hegoafrikako bake prozesuan, poliziakonahiz armadako zenbait kide –gutxiengoa izanarren– gehiengo beltza izango lukeen gober-nua ezartzeko akordio politikoen aurka zeu-den. Ezkutuko ekintzak burutzen hasi ziren,indarkeria, kaosa eta anarkia eragin asmoz.Herritar zuriek “etsaiekin” akordioa negozia-tzearen aldeko jarrera bazter zezaten eta segur-tasun aukeraren alde egin zezaten nahi zuten,horrek militarren estatu kolpea esan nahibazuen ere. Hasiera batean inork ez zekiennork eragin zituen ANCko buruzagien hilketak,ez ANCko jarraitzaileen aurkako sarraskiak,baina ANCk susmatzen zuen segurtasun inda-rretatik zetozela. Horrek asko tenkatu zuennegoziaketa eta Nelson Mandelak une bateanANC zortzi hilabetez bake prozesutik bazter-tzea erabaki zuen. Oposizioko indarren etaherritarren presiopean, De Klerk presidentezuriak epaile bat buru zuen batzordea izendatuzuen indarkeria ekintza horiek ikertzeko.Batzordeak indarkeria polizia erakundeetakokideek eragin zutela ondorioztatu zuen, hauda, “hirugarren indar” bezala ezagutzen zire-nek. Hori onartuta, arazoari heldu zioten: erru-dunak jazarri eta atxilotu zituzten.

Ipar Irlandan, 1998ko apirilean, alderdinagusi guztiek sinatu zuten Ostiral SantukoAkordioa. Itunaren xedea akordio iraunkorralortzeko oinarriak ezartzea zen. Gogoan izanbehar da Ostiral Santuko Akordioak arma para-militarrak konfiskatzeko eta Ipar Irlandan etor-kizuneko polizia antolatzeko proposamenakegin zituela. Katoliko errepublikarrentzat RoyalUlster Constabulary (RUC) polizia Ipar Irlanda

4 H I T Z A L D I A

“Ipar Irlandan, 1998koapirilean, alderdi nagusiguztiek sinatu zuten Ostiral

Santuko Akordioa. Itunaren xedeaakordio iraunkorra lortzekooinarriak ezartzea zen”

herritar protestanteentzako lurralde protestan-tea izaten jarraitzeko trebatutako segurtasunindarra zen. RUCeko kideen %95 protestanteakziren eta ukaezina zen erakundea oso politiza-tua zegoela. Kide askoren ustez, katoliko erre-publikarrak, IRAren aldeko jarraitzaile aktiboakez zirenak ere, Ipar Irlandaren etsaiak ziren, ezziren besteak bezalako herritarrak. RUCekozenbait kide estatuaren aldeko indar paramili-tar loialistekin harremanetan zeuden eta,beraz, bake prozesuaren aurkako indar arma-tua antolatzeko benetako arriskua zegoen.

Ostiral Santuko Akordioan oinarrituta, poli-ziari buruzko batzorde berezi bat eratu zen,Ipar Irlandan poliziaren aldaketari buruz iker-tzeko eta gomendioak egiteko. Horrela, esta-tuak publikoki onartu zuen poliziarena kon-pondu beharreko arazoa zela. Batzordeakpoliziaren afera agertoki nagusian ipini zuen,publikoaren etengabeko azterketaren begira-dapean eta eragile politiko guztien akordioakbaldintzatuta. Ondorioz, Ipar Irlandan polizia-ren gaia mantso baina etengabe aldatu zen,bake prozesuaren beste elementu batzuenerritmo berean. Ostiral Santuko Akordioa sina-tu eta bederatzi urtera, errepublikarrek ofizialkiegin zuten bat poliziaren aferarekin eta ordura-ko RUC erakunde gisa desagertua zela, jarrai-tzaileak Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuan sarzitezen animatu zituzten. Poliziaren bilakaeraaldaketa politikoarekin batera egin izanak, goimailan, barruti mailan nahiz komisaria mailan,buruzagitza politikoaren eta poliziaren artekobalizko desadostasun ideologikoak egotekoarriskua neutralizatu zuen.

Garrantzi handia du askapen mugimendue-tan / erakunde terroristetan, buruzagitza politi-koaren eta militarraren arteko botere harrema-nak. Negoziazio aurreko fasean, militanteenparte-hartzea funtsezkoa da, su-etenak, kalte-ordainak, erbesteratuen itzulera, jazarpenenamaiera, presoen askatasuna, desarmea etahalako gaiak eztabaidatzeko. Negoziazio pro-zesuan konpondu behar diren funtsezko afe-rak, ezinbestean, afera politikoak / konstituzio-

nalak dira. Negoziazio horiek buruzagitza poli-tikoak zuzentzen ditu. Buruzagitza politikoareneta militanteen artean etenik gabeko komuni-kazio bideek irekita egon behar dute eta behin

5B R I A N C U R R I N E N G O G O E T A K

“Ostiral Santuko Akordioanoinarrituta, poliziariburuzko batzorde berezi

bat eratu zen, Ipar Irlandan poliziarenaldaketari buruz ikertzeko etagomendioak egiteko. Horrela, estatuakpublikoki onartu zuen poliziarenakonpondu beharreko arazoa zela”

WIK

IPE

DIA

IRAko militanteei 1978an egindakoargazkia.

joera politikoak negoziatzeko eseri direnean,militanteek beren jarduna negoziazio politikoprozesuaren mendean jarri behar dute. Aldebakarretik su-etenak hausteak guztiz kaltega-rriak diren ondorioak dakartza. Maila politiko-an horrenbesteko ahaleginez eraikitako kon-fiantza suntsitu egiten da.

Hegoafrikan eta Ipar Irlandan, buruzagitzapolitikoaren eta buruzagitza militarraren artekobatasuna argia zen. ANCko goi buruzagitza etaadar armatua, Mkonto we Sizwe (MK), gauzaaskotan batuta zeuden. Zorionez, bien artekoharremana aspalditik zetorren eta, ondorioz,ANCk erabaki politikoak hartzen zituenean,MKrekin kontsultatuta egiten zuen. Ondoren,erabakiok negoziazioetan eztabaidatzen zire-nean, MKren barruan diziplinari eutsi zitzaioneta MKk erabakiok errespetatu zituen. SinnFeinen eta Irish Republican Armyren (IRA)arteko harremana ere antzekoa izan zen.

Ez da halakorik gertatu Euskal Herrian. Pre-soen askatasuna, erbesteratuen itzulera etahalako gaiak jorratzeko aurre-negoziaziorikegin ez zenez, ETAko buruzagitza erbestera-tuaren, espetxeratuen eta barne buruzagitzapolitikoaren arteko komunikazioa oso zailazen. Ondorioz, zenbaitetan, bien asmo etaestrategiak ez zetozen bat. Negoziazio politiko-ak ez atzera ez aurrera blokeatu zireneannegoziatzaileen arteko desadostasunak leun-tzen saiatu beharrean, ETAk lehergailuei etahilketei heldu zien berriro. Horrek zorigaiztokoondorioak izan zituen bake prozesuan: Espai-niako Gobernua salduta eta lotsatuta sentitu

zen. Zapatero presidenteak negoziazioak bideonean zeudela esan zien Espainiako herritarrei,Madrilgo aireportuan 500 kiloko lehergailuakeztanda egin baino egun gutxi batzuk lehena-go. Madrilgo Gobernuaren iritziz, adar milita-rreko kide gogorren mendean zegoen adarpolitikoarekin negoziatzen ari ziren eta horrekezinezko egiten zuen negoziazioei eustea, betiere hauen arabera; beren buruetan pistolakjarrita negoziatzea bezala zen.

PROTAGONISTEK KONPONBIDE BAKE-TSUA ETA NEGOZIATUA LORTZEKOETENGABEKO KONPROMISOA PARTE-KATU BEHAR DUTE

Hau ezberdina da konponbide negoziatua lor-tzeko lehentasunezko beharra izatearekin.Beharra izatea gauza bat da, konpromisoa iza-tearekin zerikusirik ez duena.

Etengabeko konpromiso partekatuak eska-tzen du bi aldeek elkarrenganako konfiantzamaila jakin bat izatea eta biek onartuko dutenkonponbidea lor daitekeela sinestea. Etorkizu-naren ikusmolde bera izan behar dute; ezxehetasun guztietan, baina bai gutxienez puntunagusietan. Horrek esan nahi du fede oneznegoziatzeko eta zenbait puntutan amore ema-teko prest egon behar dutela.

Fede onez negoziatzea, biak asebetekodituen emaitzak lortu asmoz, beharrak etanahiak aztertzea da, eta ez, parekoaren ahule-ziak baliatuz, eskakizun bat onar dezan behar-tzeko boterea erabiltzea.

Hegoafrikan negoziazio politikoan abiatuzirenean, adostasun zabala zegoen konponbi-deak zer ekarriko zuen: Apartheidaren amaie-ra; arraza bazterkeria legeztatuaren amaiera;kudeaketa demokratiko berria, hiritar guztiek,arraza kontuan izan gabe, bozka eskubide beraizan zezaten eta guztien eskubide zibil nahizpolitikoak babesteko mekanismoak ezartzea.Oro har, etorkizuneko Hegoafrikari buruzkoikusmoldea bi aldeek partekatzen zuten, bana-

6 H I T Z A L D I A

“Fede onez negoziatzea, biakasebeteko dituen emaitzaklortu asmoz, beharrak eta

nahiak aztertzea da, eta ez, parekoarenahuleziak baliatuz, eskakizun bat onardezan behartzeko boterea erabiltzea”

koen nahiz talde anitzen eskubideak, beha-rrak, itxaropenak, aukerak eta beldurrak jorra-tuko ziren herrialdea nahi zuten. Hori egitekomoduak, xehetasunak, negoziatu behar ziren:Estatuaren izaera, batasun estatua ala federa-zioa? Herritarren funtsezko giza eskubideaknola babestuko ziren, gutxiengo taldeen esku-bideen bidez ala banakoen giza eskubideenbidez? Konstituzioa zer printzipiotan oinarritu-ko zen? Zer prozesu baliatuko zen Konstituzioaosatzeko eta nork hartuko zuen parte prozesuhorretan? Trantsizio garaiko justizia mekanis-moak zer izaera eta forma izango zuen?

Ipar Irlandan ere ikuspegi partekatu berriadago. Bake prozesuaren emaitza positiboa lauprintzipio nagusitan oinarrituta dago eta gataz-karen alde nagusiek puntu horietan amoreeman behar izan zuten. Hauek dira lau printzi-pioak:

• Unionista protestanteek Ipar Irlanda ez delaprotestanteentzako estatu protestantea onartubehar izan zuten, tradizio katoliko nazionalis-ta / errepublikarrak beren tradizioaren baliobera duela eta herritar guztiek eskubide etaaukera berdinak izan behar dituztela, tradi-zioa eta erlijioa kontuan izan gabe.

• Nazionalista / errepublikar katolikoek IparIrlanda legalki eta konstituzionalki ErresumaBatuaren parte dela onartu behar izan zuten,testuinguru horretan jokatzeko prest daudelaeta aldaketa politikoa soilik bitarteko baketsudemokratikoen bidez gauza daitekeela one-tsi.

• Irlandar Errepublikako gobernuak Konstitu-zioa aldatu behar izan zuen, Ipar IrlandaIrlanda batuaren parte zela aldarrikatzenzuten klausulak ezabatuz.

• Gobernu britainiarrak Ipar Irlandaren subira-notasunari uko egiteko akordioa onartubehar izan zuen, baldin eta erreferendumnazional batean gehiengoak Irlanda batuarenalde bozkatuko balu.

Kontzesio konstituzional hauek israeldarreneta palestinarren arteko gatazkara eramaten

baditugu, erraza da ulertzea zergatik ez dagoenhan aurrerapenik. Oinarrizko printzipioetanpartekatutako ikusmoldearen edo elkar onar-tzearen arrastorik ez dago, esaterako, israelda-rrek legez kanpo okupatutako lurraldeakuztea, alde batetik, eta israeldarren naziotasuneskubidea, bestetik.

Madrilen eta euskal nazionalisten artean ereez dut ikusmolde partekatuaren zantzurik ikus-ten. Espainiako Gobernua ez dago prest euskalherritarrek etorkizunari buruz duten ikuskerapublikoki adieraz dezaten uzteko ere. Lehen-dakariak bere herritarrak kontsultatu nahi izanzituen loteslea ez zen erreferendum bidez,autodeterminazio eskubideari buruz galdetze-ko, baina Espainiako Gobernuak auzitegiakerabili zituen ahalegina debekatzeko.

KONPONBIDE NEGOZIATUA LORTZEKOINGURU EGOKIA BEHAR DA ETA BEREZI-KI JOKO EREMUAK MAILA BEREANJARRI BEHAR DIRA

Indarkeriazko gatazka politikoen kasuetandesorekatua izan ohi da Estatuaren eta oposi-zio militantearen arteko botere balantza. Kon-ponbide negoziatuaren beharra lehenetsizordurarteko ikuspuntua aldatu aurretik, aurre-ko pausoan, segurtasun zapaltzailearen legisla-zioa gogortu ohi da, boterearen eta indarrarenbidez konponbidea lortzeko azken ahalegi-nean. Negoziazioek arrakasta izan dezatenaldeen arteko botere erlazio horretan orekabehar da.

Joko eremua parekatzeak esan nahi duEstatuak segurtasun konponbidea bultzatuzuenean egindako ia guztia desegitea. Horrekhau guztia eskatu ohi du:

• Legez kanpokotzat edo terroristatzat jotzenziren erakundeen gaineko debekua kentzea.

• Preso politikoak, bereziki buruzagitzan dau-denak eta negoziazioetan funtsezko parte-hartzea izan dezaketenak, espetxetik aska-tzea edo haien gaineko debekuak kentzea.

• Erbesteratutako buruzagiak ez jazartzea ahal-

7B R I A N C U R R I N E N G O G O E T A K

bidetuko duten legeak onartzea, etxera itzuldaitezen eta bake prozesuan parte har deza-ten.

• Segurtasun lege zorrotzenak indargabetzea.• Aldaketaren aurka dauden segurtasun inda-

rretako kideek ziurtatzea ez dutela egingooposizio indarren aurka.

• Epaitzeke dauden auzi politikoak atzeratzea.• Oposizio indarren esku oinarrizko bitartekoak

jartzea, negoziazioei beharrezko sustapen egi-turekin ekiteko –bulegoak, administrazioarenlaguntza, ikerketarako baliabideak eta abar–.

• Apartheidaren Gobernuak ia elementu horiekguztiak jarri zituen aktiboki indarrean. Erron-ka nagusia segurtasun indarretako hirugarrenindarreko kideak kontrolatzea izan zuen.Arazo horrek, aipatu bezala, ANCk negozia-zioak uztea eragin zuen zenbait hilabetez.

Ipar Irlandan gai horiek Ostiral SantukoAkordioan landu ziren. Akordioak arma para-militarrak konfiskatzea, Ipar Irlandako polizia-ren etorkizuna, erakunde paramilitarren (terro-risten) debekua kentzea eta presoparamilitarrak epe laburrean askatzea jasozuen.

Ostiral Santuko Akordioa hitz hauekin hasizen: “Negoziatu dugun akordioak berriro has-teko benetako aukera historikoa eskaintzenduela uste dugu, negoziazio multilateralekoparte-hartzaileok”. “Sufrimenduzko oinordetzasakon eta deitoragarria” utzi duten “iraganekotragediak” aipatzen zituen.

Ondoren, hasierako adierazpen horrekparte-hartzaileek auzi politikoetan desadosta-sunak konpontzeko soilik bitarteko demokrati-

8 H I T Z A L D I A

AR

GA

ZK

IPR

ESS

/ JO

NU

RB

E

PSE-EEko eta Batasunako ordezkarien arteko bilera publikoa, azken hauek legezkanpoko zirela. Behin bake prozesua hautsita, bai Ibarretxek eta baita RodolfoAres eta Patxi Lopezek ere epaitegietara joan behar izan zuten alderdi ilegalekinbilerak egiteagatik.

ko eta baketsuak erabiltzeko erabateko kon-promisoa zutela zioen, baita mehatxua nahizindarkeria erabiltzearen aurka zeudela ere.

Aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE)Espainiako Gobernuak ez zuen joko eremuakmaila berean jartzeko inolako ahaleginik egin.Horren ordez, ahal zuten guztia egin zutenezker abertzalea ahultzeko. Batasuna legezkanpo dago oraindik eta independentziarenaldeko buruzagiek alderdi berriak sortzekoegin dituzten saiakera guztiak geldiarazi dituz-te. Ezker abertzaleko ordezkariekin biltzealegez kanpokoa da eta, ondorioz, ezker aber-tzalearekin harremana zuten gainerako euskalalderdietako buruzagiak, demokratikoki hauta-tutako lehendakaria barne, auzipetu egin zituz-ten.

Azken urteetan independentziaren aldekoia buruzagi guztiak espetxeratu egin dituzte.

BAKE PROZESU EGITURATU ETA GAR-DENA BEHAR DA

Bake prozesuak egituratuta, planifikatuta,ondo antolatuta, profesionalki erraztuta behar-ko lukete eta oinarrizko arauak adostu behar-ko lirateke.

Bilera aretoak ondo hornitua eta erosoaizan behar du. Horrek esan nahi du atsedene-rako gelak, hitzaldietarako baliabide egokiaketa alde guztiekin berdin lan egingo duen idaz-karitza zerbitzua behar direla. Negoziazioakzailak, nekagarriak eta aspergarriak izan dai-tezke. Ahal den guztia egin behar litzatekenegoziazioak hautsiko ez direla ziurtatzeko,funtsezko auzi batengatik ez bada.

Gardentasuna garrantzitsua da, baina kontuhandiz kudeatu behar da. Gardentasunak ezdu esan nahi hitz guztiak, eztabaida guztiak,iritzi desberdin guztiak, proposamen guztiaketa kontraproposamen guztiak publikoari jaki-narazi behar zaizkionik. Oinarrizko arauek zer,noiz eta nork argitaratu behar dituen jaso

beharko lukete. Negoziazioak soilik negoziazioforoan egin behar lirateke eta ez aldi bereankomunikabideetan.

Bitartekariek profesionalak izan behar dute,erabat inpartzialak izan behar dute, eta alderdiguztiek horiekiko konfiantza izan behar dute.Bitartekariei prozesua zehazteko eta kudeatze-ko eskubidea eman behar zaie, beti ere aldeguztien oniritziz.

Hegoafrikakoa nahiz Ipar Irlandakoa bakeprozesu egituratuen adibide garbiak dira.

Hegoafrikako bake prozesua bi alde nagu-sien arteko bilera sortarekin abiatu zen,1990eko maiatzean, Apartheidaren Gobernua-ren eta ANC alderdiaren artean. Hasierako bile-ra horien asmoa negoziazio prozesua itxuratze-ko eta konfiantza eraikitzeko oinarrizkoprintzipioak aztertzea zen. Oinarri horiekin,Groote Schuur Agiria izeneko adierazpen bate-ratua egin zuten: “Gobernuak eta ANCk bategin dute egungo indarkeria eta larderia giroakonpontzeko konpromisoan eta egonkortasu-na lortzeko nahiz negoziazio prozesu baketsuaabiatzeko konpromisoan”.

Adierazpenak ondoren, delitu politikoak,preso politikoak askatzea, inmunitatearen ber-mea eta erbesteratuak itzultzeari buruzkogomendioak egiteko lantaldea osatzea aipatzenzuen. Gobernuak eta ANCk indarkeria eta lar-deria gainditzeko komunikazio bideak ezartzeaadostu zuten.

Hurrengo bilera garrantzitsua Pretorian eginzuten, 1990eko abuztuan. Pretoriako Agiria

9B R I A N C U R R I N E N G O G O E T A K

“Bake prozesuak egituratuta,planifikatuta, ondoantolatuta, profesionalki

erraztuta beharko lukete eta oinarrizkoarauak adostu beharko lirateke”

delakoak jasotakoaren arabera, ANCk borrokaarmatua bertan behera utzi zuen eta Hegoafri-kako Gobernuak larrialdi egoera ahal bezainlaster eteteko konpromisoa hartu zuen.

ANCren eta gobernuaren arteko hirugarrenbilera formala Cape Townen egin zen, 1991kootsailean, eta De Klerkek eta Mandelak sinatu-tako DF Malan Akordioa lortu zen. Pretoriakobileran aipatutako gaiak lantzeko, arazo ere-muak identifikatzeko eta, oro har, negoziazioprozesua aurrera eramaten laguntzeko eratuzen lantaldearen txostena jaso zuten bileran.

Ipar Irlandan ere, funtsezko negoziazioakabiatu baino lehen konfiantza eraikitzen lagun-du zuten akordioak adostu ziren. Baina Hego-afrikan ez bezala, Ipar Irlandan akordioak lortuahal izateko bidaia diplomatikoak baliatubehar izan zituzten. Zenbait alderdi unionistekuko egin zioten zuzenean Sinn Feineko erre-publikarrekin biltzeari eta jarrera horri eutsizioten ia negoziazio prozesu guztian. Azke-nean, gela berean biltzeko prest egon ziren,baina soilik bitartekari bat tartean egonda.

Ipar Irlandako negoziazioak hasi bainolehen, bitartekarien buru George Mitchell sena-tariak Mitchell Principles of Democracy andNon Violence (Mitchellen Printzipioak Demo-kraziaren Aldeko eta Indarkeriaren Aurka)delakoa onartzeko eskatu zien alde guztiei:

• Auzi politikoak ebazteko soilik bitartekodemokratikoak eta baketsuak erabiltzea.

• Erakunde paramilitarrak erabat armagabe-tzea.

• Armagabetzea batzorde independente batekegiaztatzea.

• Norberak indarkeria erabiltzeari edo indarke-ria erabiltzeko mehatxuari uko egitea, etabesteek indarkeria erabiltzearen aurka egitea,negoziazio multilateralen bidean edo emai-tzan eragin nahian.

• Negoziazio multilateralean lortutako akordio-ak betetzeko eta soilik metodo demokratikoeta baketsuak erabiltzeko adostasuna lortzea,desadostasunak dauden emaitzak aldatzekoahaleginak egiterakoan.

• “Zigor” hilketak eta erasoak lehenbailehenamaitzea eta halako ekintzak saihesteko neu-rri eraginkorrak hartzea.

Itzul gaitezen Hegoafrikara: Negoziazio pro-zesu konstituzionalaren lehen bilera formalaWorld Trade Centre eraikinean egin zen,Johannesburgetik gertu, 1991ko azaroan. Bile-raren helburu nagusia negoziazio egiturarenlehen osoko bilkura prestatzea izan zen. Lehenosoko bilkura horri Codesa esaten zaio (Con-vention for a Democratic South Africa edoHegoafrika Demokratikorako Biltzarra). Aferanagusia erabakiak hartzeko Codesa zertanoinarrituko zen erabakitzea zen. Gomendioa“nahikoa adostasun” egon beharko lukeelaizan zen. Ekitaldi publiko horren zeregina pro-

10 H I T Z A L D I A

George Mitchell senataria izan zen IparIrlandako bitartekarien buru etaondoren, bere izenarekin ezagun egindiren printzipioak onar zitzaten eskatuzien gatazkako alde guztiei.

“Pretoriako Agiria delakoakjasotakoaren arabera,

1990eko abuztuan,ANCk borroka armatua bertan beherautzi zuen eta Hegoafrikako Gobernuak

larrialdi egoera ahal bezain laster etetekokonpromisoa hartu zuen.

zesuaren arauak eta oinarrizko arauak ezartzeaizan zen.

Handik hilabetera, Codesaren lehen osokobilkura historikoa izan zen. Parte-hartzaileak,ikuskatzaileak, Hego Afrikako herritarrak etamundu osoak une garrantzitsua zela konturazitezen planifikatu, egituratu eta aurkeztuzuten. Alderdi eta erakunde guztietako buruza-giak eta ordezkaritzak, egokiro apaindutakoareto zabalean eseri ziren. Oholtzan MichaelCorbett epaile gorena, biltzarreko bi presiden-teak eta ekitaldia otoitzekin abiatu zuten hain-bat erlijioetako ordezkariak zeuden. Gonbida-tuen eremuan, aldiz, enbaxadoreak,dignatarioak eta Hegoafrikako gizarte zibilarenburuzagiak.

Bilerak aurrera egin ahala, Codesaren egituraadostu zuten: kudeaketarako ordezkari batzor-dea, eguneko kudeaketa batzorde txikiagoa etaalderdi bakoitzeko bina kidek eta bina aholku-larik osatutako bost lantalde. Lantalde bakoitzaknegoziazioaren alderdi espezifikoak landukozituen eta idazkaritza bat ere izango zuen.

Lehen lantaldearen helburua politikanparte-hartzeko askatasun giroa sortzea etanazioarteko komunitatearen zeregina aztertzeazen. Bigarrenak printzipio konstituzionalak etakonstituzioa osatzeko edukia jorratuko zituen.Hirugarrenak barne gobernuaren afera landu-ko zuen. Laugarrenak, lurraldeen etorkizuna.Eta bosgarrenaren zeregina negoziazioen etatrantsizioaren esparruak jorratzea zen.

11B R I A N C U R R I N E N G O G O E T A K

Nelson Mandelaren inteligentzia politikoa eta negoziazio dohaiak nabarmentzendituzte ezagutzen dutenek.

Negoziazioak indarkeria eta hilketa meha-txupean egin ziren etengabe. Zuten egitura for-malengatik, oinarrizko arauengatik eta Hegoa-frikako herritarrekiko nahiz nazioartekokomunitatearekiko zuten erantzukizun irekia-gatik izan ez balitz, ziurrenik negoziazioek ezzuten emaitza positiborik izango.

Ipar Irlandan ere bake prozesua nabarmen-tzeko ahalegina egin zen. 1996an, IRAk 1994kosu-etena berretsi eta handik gutxira, Sinn Fei-nen ordezkariak Britainiar Gobernuko ordez-kariekin bildu ziren Castle Buildingsen (Stor-mont, Belfast), zegozkien bulegoak betetzekoeta elkarrizketetan sartzeko prozesua abiatze-ko, ordura arte Sinn Fein elkarrizketetatik baz-tertua izan baitzen. Beheko solairuan alderdiunionisten ordezkariak zeuden, protestanteak.Irlandako Gobernua, nazionalisten eta errepu-blikarren (katolikoen) ordezkariak eta bertakoAlderdi Laborista, aldiz, bigarren solairukogeletan zeuden.

Hirugarren solairuan Britainiar Gobernua-ren bulegoak zeuden, Estatu Idazkaritza etakide independenteen (bitartekarien) bulegoakbarne. Halaber, solairu horretan negoziaziora-ko areto zabal bat zegoen. Horrez gain, bileraareto txikiagoak zeuden solairu bakoitzean.

Negoziazio talde guztiek administratzaileak,lege aholkulariak, ikerlariak, idazkariak etaharreman publikoetarako baliabideak zituzten.

Mitchellen Printzipioak onartu ondoren,alderdi unionista gehienak elkarrizketetanparte hartzen hasi ziren, orduan indar handie-na zuen alderdi unionistak (UUP) Sinn Feine-kin biltzeari uko egin arren. Lehen lorpennabarmena bi Gobernuek Armak Konfiskatze-ko Nazioarteko Batzorde Independentea for-malki ezartzeko prozedura mozioa onartzeaizan zen; bi azpibatzorde sortzea, bata armaga-betzeaz eta, bestea, konfiantza eraikitzekoneurriez arduratuko zena; funtsezko elkarriz-ketak abiatzeko lehentasunak adostea; nego-ziazioen aurrerabideak eta prozedurak beharbezala koordinatzeko negoziazio batzorde batosatu behar zela onartzea.

Espainiako eta Euskal Herriko bake proze-suak, aldiz, ez zuen egitura formalik izan. Izanere, Madrilek nekez onartu zuen bake prozesu-rik bazenik ere. Oro har, Espainiako Gober-nuaren eta ETAren arteko bilerak sekretuakziren eta Espainiatik kanpo egin ziren. Ezzegoen inolako gardentasunik. Batasuna ETA-ren adar politikoaren eta Euskal Herriko gaine-rako alderdien arteko negoziazioak ere korapi-latsuak izan ziren. Batasuna legez kanpo etaburuzagiak politikoki zikinduak, gainerakoalderdiak ez zeuden haiekin publikoki biltzekoprest. Aurrez aurreko bilerak izan ziren, bainaisilpean. Espero zen moduan, bake prozesuabertan behera geratu zenean, Batasunakoburuzagiekin bildu izan ziren alderdietakoburuzagiak, Euskal Herriko lehendakari erres-petatua barne, auzipetu egin zituzten.

GIZARTE ZIBILAREN ERAKUNDEENBIDEZ, HERRITARREK AHALIK ETAMAILA GEHIENETAN BAKE EKIMENETANPARTE HARTU BEHARKO LUKETE

Lehen aipatu dudan bezala, Hegoafrikakonegoziazio politikoak etengabe mehatxupeanizan ziren, nagusiki Hegoafrikako demokratiza-

12 H I T Z A L D I A

“Espainiako eta EuskalHerriko bake

prozesuak, aldiz, ezzuen egitura formalik izan. Izan ere,

Madrilek nekez onartu zuen bakeprozesurik bazenik ere (...) Batasuna

legez kanpo eta buruzagiak politikokizikinduak, gainerako alderdiak ez zeuden

haiekin publikoki biltzeko prest.”

zioaren aurka zeuden segurtasun inda-rretako ildo gogorreko kideek abiatuta-ko indarkeriaren erruz. Negoziazio for-mal eta egituratuek bake prozesuangarrantzi handia izan zuten arren, lite-keena da Hegoafrikan erabateko gerrapiztea, National Peace Accord (BakeAkordio Nazionala) garaiz ezarri izan ezbalitz.

Itxuraz herrialdea gobernaezin bihur-tzeko zorian zegoenean, Hegoafrikakohainbat buruzagik (ez soilik politikoek)bat egin eta Bake Akordio Nazionala(NPA) izeneko ituna sinatu zuten. Etahorretan oinarrituta, herrialde osoanbake batzorde sare zabala eratu zen.NPArekin hogeita sei sinatzailek eginzuten bat: gobernuko, segurtasun inda-rretako, alderdi politiko nagusietako etaestatu independente eta burujabeetako(Bantustanak) ordezkariak, komunitate-ko eta tradiziozko buruzagiak, unibertsi-tateetako, negozioen esparruko, sindi-katuetako eta elizetako buruzagiak.Guztiek akordioak ezarritako mekanis-moak betetzea adostu zuten eta, horrenondorioz, komunitate gatazkak etagatazka politikoak konpontzeko foroakeratu ziren indarkeriak aldaketa politi-koarekiko konpromisoaren oinarriaksuntsitzeko arriskua zegoen gizartearenmaila guztietan.

Bakea lortzeko herritarren oinarrizabaleko behetik gorako mekanismohau Hegoafrikako bake prozesuaren funtsezkoosagaia izan zen. Herrialde, eskualde eta herrimailan lan egiten zuten bake batzordeek osa-tutako herrialde osoko egitura sortzea eraginzuen. Apartheidaren poliziako kideek, solda-duek, ekintzaile politikoek, giza eskubideenaldeko abokatuek, enpresarioek, akademikoaketa apaizek –horietako asko ordura arte elka-rren arerio izanak– elkarrekin lan egin zutenbake batzordeetan. Eguneko edo gaueko edo-zein ordutan biltzen ziren eta, bidean topatzen

zituzten erronkei aurre egiteko, gatazka kon-pontzeko tresnak hartu, egokitu eta eraikizituzten. Aurrez ezezagunak ziren bakegilemordoa iritsi zen komunitate guztietatik etagatazkaren alde guztietatik, gobernua, segurta-sun indarrak eta ekintzaile politikoak barne.

Gauza asko ikasi ziren orduan. Hauxe izanzen irakaspen nagusietakoa: Etsai amorratuakizandakoak elkarrekin lanean hasi zirenean etabesteak ere gizatasuna zuela ikusi zutenean,

13B R I A N C U R R I N E N G O G O E T A K

LAN

DE

RA

RB

EL

AIT

Z

oso zaila zen etsaiak izaten jarraitzea. Herrialdeosoan, bake batzordeetan zeuden arerioak bar-kamenak nolako indarra zuen ikasten hasiziren. Barkatzeak ez du esan nahi onestea edoahaztea, baina gatazka konpontzeko elementugarrantzitsua izan zen, bake batzordeetan partehartu zutenak gorrotoa eta erresumina albora-tzeko gai izan zirelako. Gainera, lehenengozegia norberaren ikuspegitik ikusten dela eta,beraz, egia bat baino gehiago egon daitekeelaulertu zuten.

Bake prozesuei dagokienez, NPA mekanis-mo bakana izan zen eta ekarpen handia eginzuen negoziazio nazionalak aurrera egin zezaneta, azkenean, emaitza ona izan zedin. “Nego-ziazioen” buruzagitzaren eta etsaiekin biltzekoaukera ez duten herritarren arteko distantziagero eta handiagoak, maiz, gatazka politikoakkonpontzeko prozesuen azpiak jaten ditu.

Hortaz, komunikazio eraginkorra gakoetakobat da. Hainbat mailatan eta herrialde osoanlan egiten zuenez, NPAk erakunde politikoanitzen arteko komunikazio horizontal nahizbertikala erraztu zuen. Ondorioz, NPAk Hego-afrikaren bilakaeran oinarri zabaleko heziketapolitikoa ahalbidetu zuen eta, hala, Hegoafri-kako komunitate guztietako herritar gehienekberen buruzagien alde egin zuten.

NAZIOARTEKO SOSTENGU ERAIKITZAI-LE ETA INPARTZIALA BEHAR DA

Beste zenbait herrialdetako barne gatazkeknazioartetik jaso duten ekarpena askotarikoa

izan da: Aipagarria batzuetan –Hegoafrikan etaIpar Irlandan adibidez– eta oso txarra bestee-tan –Ruandan, Palestinan (Gaza) eta Iraken,besteak beste–.

Zein dira Hegoafrikako eta Ipar Irlandakobake prozesuen irakaspen nagusiak?

• Nazioarteko politikaren eragina adierazgarriada. Zalantzarik gabe, Sobietar Batasunareneta Gerra Hotzaren amaiera Hegoafrikakobake prozesua bultzatu zuen elementuetakobat izan zen. Doktrinatutako hegoafrikarzurientzat ANCk mehatxu komunista izateariutzi zion eta horrek lehentasuna segurtasunestrategia militarra izan beharrean negoziazioestrategia izatea ekarri zuen. Irlandan mugi-mendu errepublikarrak AEBen sostengu han-dia zuen, irlandar jatorriko komunitate zaba-lari esker. 2001eko irailaren 11ko erasoakgertatu zirenean, hainbat urte lehenago IRAksu-etena aldarrikatu arren, armagabetzeaoraindik ez zen gauzatu eta unionistek bakeprozesuaren mehatxutzat jo zuten hori. Iraila-ren 11n, estatubatuarrek zuzenean erasoterrorista izugarria jasan zutenean, aurrezegon zitezkeen IRAren aldeko jarrerak desa-gertu egin ziren. Nire ustez, horrek armaga-betze prozesua bizkortu zuen.

• Munduko potentzia nagusientzat Hegoafrikaketa Ipar Irlandak ez dute garrantzi estrategikoberezirik. Ondorioz, gatazka horietan, nazio-arteko parte-hartzea arrazoi egokiak eraginzuen, gatazkan zegoen herrialdearen intere-sek, alegia, eta ez gatazkaz kanpoko nazioeninteres egoistek. Arrazoi ezkuturik ez zelaesan ez daitekeen arren, izatekotan, ez zutenemaitzan eraginik izan.

• Bi bake prozesuotan nazioarteko parte-har-tzea sotila, estrategikoa eta prozesuaren aldeguztiekin adostua izan zen.

• Parte-hartzea hasieratik amaierara zehaztu etasustatu zen.

Brian Currin Bruselan, 2008ko irailean

14 H I T Z A L D I A

“Bi bake prozesuotannazioarteko parte-hartzeasotila, estrategikoa eta

prozesuaren alde guztiekin adostua izanzen. Parte-hartzea hasieratik amaierarazehaztu eta sustatu zen.”

15P A U L R I O S

Konponbiderakoelkarrizketarako

baldintzak

Lokarriko koordinatzaileak azken bake negoziazioaaztertu ostean, saiakerak zergatik huts egin zuen

azaltzen du puntu orokor garbi batzuen bidez. Honela,etorkizuneko balizko bake prozesuak nolako egitura izan

behar lukeen ondorioztatzen du.

2006ko prozesuak itxaropen handia sortu zueneuskal gizarte osoan. Uste orokorra zegoenzabaldutako prozesuak atzera egiterik ez zuela.Gertakariek kontrakoa erakutsi zuten. Elkarrizke-ta politikoa eten egin zen, ETAk atentatua burutuzuen Madrilgo T4an eta prozesuak, aurrekoaldietan bezala, porrot egin zuen.

Porrotak lagungarri dira hobetzeko. Zorigai-tzez, bakeranzko prozesuen porrotek sufrimenduhandiagoa eragiten dute. Orain, bakea lortzekoaukera berri bat zabaldu da eta, gutxienez, ezlirateke errepikatu behar aurreko akatsak. Ziurre-nik, berriak egingo dira. Baina bake-prozesuberri baten euskarriak eta baldintzak ongi lantzenbadira, erlatiboki errazagoa izango da azal daitez-keen arazoak gainditzea.

2006AN EGINDAKO AKATSAK

Indarkeriara itzultzeko mehatxua egotea izanzen lehendabiziko akatsa. Su-etena iragarri zuenETAk, baina atzera itzultzeko aukerak prozesuatentsio egoera batera eraman zuen bere garapenaoztopatuz. ETAk tutoretza hartu zuen bere gain,

prozesuaren bilakaera ebaluatzeko gaitasunabere eginez. Horren ondorio nagusia izan zensektore politiko guztiek ezin izan zutela partehartu aukera berdintasunean.

Batasunak ere ezin izan zuen berdintasunhorretaz gozatu, legez kanporatua baitzegoen.Hori muga bat izan zen publikoki bere proposa-menak azaldu ahal izateko eta, gainera, baldin-tzatu egin zituen bere harremanak gainerakoalderdi politikoekin, ezin izan baitzuten finkatuelkarrizketa publiko bat haiekin. Areago, elka-rrizketan jarduteko ahalegina gauzatu zutenean,salaketa penaletan nahasita ikusi zituzten berenburuak. Horren adibide izan zen Batasunakoordezkariekin publikoki bildu izanagatik Ibarre-txe Lehendakariaren eta PSEko buruen aurkakoepaiketa.

Batasuna legez kanpo egotearen ondorioz,elkarrizketa irekiak Loiolan sekretupean gauzatuziren. Alderdien mahaia ez zen ofizialki etapublikoki osatu eta ez zituen partaide izan Lege-biltzarrean ordezkaritza zuten alderdi politikoguztiak. Horrela, nahikoa erraza izan zen elka-

Paul Rios*

DA

NI

BL

AN

CO

16 I R I T Z I A

rrizketa horiek haustea. Dena den, sekretismoaakats metodologiko larria izan bazen, are eraba-kigarriagoa izan zen elkarrizketak gidatzeko prin-tzipioen eta prozeduren gabezia. Horiek gabe, iaezinezkoa da blokeoak gainditzea, azkenean ger-tatu zen bezala. Loiolako elkarrizketetan partehartu zuten alderdiek ez zuten baliabiderik edukidesadostasunak azaldu ziren uneari era parteka-tuan heltzeko.

Are gehiago, finkatuta zirudien oinarrizko ados-tasunetako bat elkarrizketa-mahaien arteko bereiz-keta zen. Planteamendu horren arabera, ETA etaGobernua arduratuko ziren afera teknikoei(armak, indarkeriaren etetea, presoak) buruzkoakordioak ixteaz. Bitartean, eduki politikoariburuzko elkarrizketa alderdien esparrura xedatu-ko zen. Elkarrizketa politikoa blokeatu zelariksortu zen arazoa. Indarkeriaren itzulera ekiditekopremiaren aurrean, ETA eta Gobernua gai politi-koak hasi ziren lantzen beren elkarrizketetan.

Azkenik, gardentasunaren eta herri-partaide-tzaren gabezia izan zen beste akats azpimarraga-rrietako bat. Gizarteak ez zuen izan elkarrizketapolitikoaren garapenaren berri eta zitalkeria area-gotu baino ez zuen egin horrek. Sostengua ema-ten zioten sektoreei dagokienez, ez zuten izanherritarren euskarri bat materializatzerik etazehazterik zaila delako babesa ematea ezagutzenez denari.

BAKE-PROZESU ATZERAEZIN BATERA-KO BALDINTZAK

Bake-prozesu batek ez du inoiz diseinu perfek-turik. Beti azaltzen dira arazoak. Prozesu batenarrakasta bermatu ahal izateko, euskarriak sendo-ak izatea eta eragozpenak era partekatu eta erai-kitzailean kudeatzea da garrantzitsua. Hainzuzen, 2006ko esperientziak erakusten du zeingarrantzitsua den prozesu baten bideragarritasu-na bermatzeko baldintzak sortzea. Laburbilduz,ezinbestekoak dira parte hartu ahal izateko aska-tasuna eta aukera berdintasuna. Gurera ekarrita,indarkeriaren amaiera eta legalizazioa dira ezin-besteko baldintzak.

Alde batetik, elkarrizketaren gaineko presioadeuseztatuko luke indarkeriaren amaierak etasektore politiko guztien partaidetza ahalbidetu-ko luke indarkeriak dakarren mehatxurik gabe,gainera konfidantza eraginez inplikaturiko sek-tore guztien artean. Bestetik, indarkeriarenamaiera itzulerarik ez duen bide batean sartuta,ekiditen da ETAk bereganatzen saiatzea gai poli-tikoei buruzko protagonismoa, ez baitagokioberari.

Legalizazioari dagokionez, honako premisatikabiatu behar da: gaur legez kanpo dagoen EzkerAbertzalea euskal gizartearen partaide da eta,beraz, badu bake-prozesuan gainerako alderdipolitikoek dituzten aukera berberekin parte har-tzeko eskubidea. Bada garrantzia duen zerbait:Ezker Abertzalearen legalizazioak etorkizuneanalderdien arteko elkarrizketa ofiziala izatea ahal-bidetuko luke. Elkarrizketa mahai bat publikokiosatzen delarik, zailago da alderdietako batekelkarrizketak zokoratzea. Eta hala egiten badu,iritzi publikoak hari leporatuko dio elkarrizketa-ren haustura. Horrela, denek beren burua behar-tuta ikusten dute ahalegin bat gauzatzera elka-rrizketa abian mantentzearren. Stormontekoelkarrizketak adibide paradigmatikoa izan ziren.Krisi eta blokeoak izan zituzten aurrez aurre uneezberdinetan, baina inork ez zituen elkarrizketakutzi nahi izan. “Nola azal dezakegu ateratzerako-an?” egiten zuten galdera.

PRINTZIPIOAK, PROZEDURAK, EGUTE-GIA ETA EGITURA

Prozesu bati berme gehiagorekin heltzea ahal-bidetzen du guztien partaidetzak aukera berdin-tasunean. Baina elkarrizketa prozesu batek arra-kasta izan dezan akordio metodologikoakbeharrezkoak direla ere erakusten du 2006koesperientziak. 2006an zuzenean ekin zitzaionakordio politiko baterako edukiei buruzko ezta-baidari. Hitz egitea beti da onuragarria, bainaakordio bat lortzeko elkarrizketan jarduteakbeharrezkoa du metodo bat. Ezinbestekoak diraelkarrizketa prozesua gidatuko duten oinarrimetodologikoei buruzko lehendabiziko akordio

17P A U L R I O S

batera iristea ahalbidetzen duten “elkarrizketeiburuzko elkarrizketak”.

Partaideen metodologia betekizunak dira kon-promisoak, elkarrenganako berme gisakoak.Horiek dira negoziazio mahaira bildu aurretikdenek onartu beharreko arau nagusiak. Mitchellprintzipioak adibide ona dira. Elkarrizketarengarapenean eragiteko indarkeriarekiko eta indar-keria erabiltzeko mehatxuarekiko errefusa etaaurkaritzak, aniztasunari errespetuak edo betoengabeziak gida bezala funzionatzen duten lehen-dabiziko printzipioak dira.

Elkarrizketa prozesu osoa –zehatz-mehatz etaurratsez urrats– arautzeari dagozkio prozedurairizpideak. Funtzionatzeko araudia, alegia. Proze-dura gaien baitan biltzen dira: alderdi bakoitza-ren ordezkaritza, bileren garapena arautzea, lan-epe bat eta desadostasunen aurrean jardutekoera finkatzea.

Egutegia estuki lotuta dago elkarrizketaren hel-buruekin, bilatzen den akordio multzoarekin.Egutegia aurretik zehazteak akordio bat lortzekoerabiliko diren prozedurak behar bezala zehaz-ten laguntzen du.

Bukatzeko, elkarrizketa finkaturiko helburuenarabera ordenatzea ahalbidetzen du egiturak.Komeni da egitura honek elkarrizketarako abia-puntu batzuk seinalatzea, desadostasun eremuakidentifikatuz. Elkarrizketa politiko baten helburuaez da aurkari politikoa konbentzitzea, parteka-tuak izan daitezkeen akordioak lortzea baizikkontuan hartuz dauden desadostasun legitimoak,zeinak euskal gizartearen aniztasunaren oinarribaitira.

ONDORIO BAT

2006ko alderdien mahai bat ezinezkoa dela entzundakioke gaur hainbat buruzagi politikori. Loiolakoelkarrizketak elkarrizketa-mahai baten suzedaneobat izan zirela da artikulu honen tesia. Isil-gordeangertatzen den zerbait, alderdi politiko guztien par-taidetzarik gabe eta horietako bat legez kanporatua

egonik, ezin da elkarrizketa-mahai izendatu. Elka-rrizketa beharrezkoa da eta beharrezkoa izango da,izan Legebiltzarraren barruan edo kanpoan. Behinindarkeriaren amaiera eta legalizazioa lortuta, ezdira bukatuko arazo guztiak. Euskal gizarteak erapartekatuan aurre egin beharko die giza eskubideguztien bermeari, proiektu politiko demokratikoguztientzako aukera berdintasunari, elkarbizitzekooinarrizko adostasunei, memoriari eta gizartearenadiskidetzeari. Elkarbizitza barneratzaile batekbeharrezko ditu elkarrizketa eta akordioa. Bakealortu beharra dago, baina euskarriak ere finkatubehar dira etorkizunean errepika ez dadin azken40 urte hauetan gertaturikoa.

* Paul Rios Lokarriko koordinatzailea da

LAN

DE

RA

RB

EL

AIT

Z

'Bakerantz, legalizazioa' lemapeanBilbon manifestazio ixila egin zutenmilaka herritarrek joan den otsailaren 19an.

18 I R I T Z I A

Bakearen ondoren, politika

‘Loiolako Hegiak’ liburuaren egileak, balizko bakeprozesu batean jorratu beharreko gaiak aztertu ditu.

Aurrekoaren prismatik begiratuta, bere ustez, eskemakzeharo aldatu ditu ETAk negoziazioa hasi aurretik armak

uztean, hori izaten baita askoren amaierako helburua.

Gehienok ados gaude: ETAren indarkeriabukatu da. Honetan ere bat gatoz asko: ETArenindarkeriaren amaiera ez da gatazka politikoarenamaiera. Baina hortik aurrera, baieztapenakbeharrean galderak datoz: behin ETAren indarke-ria amaituta, nola jarri gatazka politikoa konpon-bidean? Zer dator, edo zerk etorri beharko luke,Batasunaren eta ETAren alde bakarreko eraba-kien ondoren?

2005-2007ko prozesuan ezer baldin bazegoengarbi, metodologia zen:

• Prozesuan engaiatzeko aldebiko konpromi-soa su-etenaren aurretik.

• Su-etena, konpromiso horien ondorioz.• Bi mahaiko edo bi erraileko bake prozesua,

su-eten iragarpenaren ondoren.• Auzi teknikoen negoziazioa ETAren eta

Espainiako Gobernuaren artean.• Auzi politikoei buruzko negoziazioa alderdi

politikoen artean.• Eta, behin alderdien artean joko arau berriei

buruzko adostasuna lortuz gero, akordioainstituzioetan eta legerian gauzatzeko bidea.

Ezer ez da berdin izango. Orain arteko proze-suetan, ETAk armak utz ditzan lortzea izan danegoziazio politikoetan engaiatzeko motibazionagusia, ezker abertzalea ez beste eragile esan-guratsu gehienentzat. Orain, ETAk bere kabuzhartu badu alde bakarreko erabakia, ez da zailaPSOEko buruzagien eta EAJko batzuen galderaimajinatzea: zertarako negoziatu?

Brian Currinek Nazioarteko Harreman Taldea-ren izen-abizenak aurkeztu aurretik egin zuenagerraldian, iazko azaroaren 12an, talde honenlehentasuna euskal alderdien arteko negoziazioakbultzatzea izango zela adierazi zuen, ez bat-bate-ko adierazpenetan, Harreman Taldearen “manda-tuari” buruz propio prestatutako agirian baizik:

«[Nazioarteko Harreman Taldearen egitekoa da]Alde askotako elkarrizketa eta negoziazioa bul-tzatu, erraztu eta ahalbidetzea, inongo baldintza-rik gabe eta emaitza aurretik zehaztu gabe, Mit-chellen Printzipioen menpe. Gatazka politikoagainditzeko akordio barneratzaile bat lortzealitzateke alderdi askotako elkarrizketa eta nego-ziazioaren helburua».

Imanol Murua Uria*

DA

NI

BL

AN

CO

Handik hiru hilabetera taldea bera aurkeztuzuenean, nazioarteko eragile hauen lehentasunaSortu-ren legeztatzean eragitea izango dela adie-razi zuen, alderdien arteko elkarrizketarena biga-rren maila batean utzita. Zer gertatu zen tartehorretan? Alderdien mahaietan ezer negoziatzenhasteko oraindik baldintzarik ez dagoela kontu-ratu dira nonbait: PP kontra dago, PSE-EEk kon-tra dagoela dio eta EAJko buruzagitzak ez duorain horren premiarik ikusten.

Gernikako akordioaren sinatzaileen bideorrian, baina, alderdien arteko negoziazioak gel-toki garrantzitsua dira. Baina horretan hasi aurre-tik baldintza batzuk bete behar dira, hitzartutakoidatziaren arabera: aurrena indarkeriarik gabekojokalekua eta alderdi guztien legeztatzea, etaondoren “ezinbestekoa” izango da “elkarrizketa-rako eta negoziazio politikorako guneak zabal-tzea, gatazkaren zioak eta ondorioak osotasu-nean aztertzeko”. Gernikako adierazpenakaurrerago zehazten du zeri buruzko akordioabilatu beharko litzatekeen mahai horretan edohorietan: “Elkarrizketa politikoaren edukiek Eus-kal Herriko kultura politiko guztiak barne hartu-

ko dituen akordioa izango dute helburu: euskalerrealitate nazionalaren eta erabakitze ahalmena-ren onarpenari buruz; barne eredu juridiko-insti-tuzionalari eta, estatuekiko lotura motari dago-kionez, independentzia barne; eta herriak duenborondate demokratikoa errespetatzeari buruz”.

Zutik Euskal Herria agirian ezker abertzaleakazaldutako eskema zehatzagoa, jakina, bat datorGernikakoarekin: aurrena “gutxieneko oinarridemokratikoak” (legalizazioa), gero “akordiodemokratikoa” (joko arauei buruzko negozia-zioa), eta ondoren “marko demokratikoa” (hitzar-tutako joko arau berriekin esparru politikoaberritzea eta herritarren berrestea).

Beraz, Gernikako akordioaren sinatzaileen bideorriaren arabera, EAJk, PSE-EEk eta BatasunakLoiolako mahaiko eduki politikoei buruzko nego-ziazioak lekua du prozesu berri honetan ere.Loiolako mahaian negoziazio gaiak gehiago izanziren, baina, funtsean, erabakitzeko eskubidea etalurraldea egituratzea izan ziren gako nagusiak.Lehen puntuan formulazioa hitzartzera iritsi ziren:proiektu politiko guztiak defendagarriak ez ezik

19I M A N O L M U R U A U R I A

AR

GA

ZK

IPR

ESS

/ JA

GO

BA

MA

NT

ER

OL

A

Ezker abertzaleak Iruñean egindako agerraldia "Ondorioetatik, bidea eta urratsak,Ezker Abertzale, Abian" dokumentuaren berri emateko. Alderdiko ordezkaritzazabalak hartu zuen parte aurkezpenean.

gauzagarriak ere izan behar dutela eta Madrilekeuskal gizarteak erabakitakoa errespetatu behar-ko lukeela idatzi zuten, hiru aldeek onartutakohitzekin. Baina beste korapilo nagusian, azke-nean, ezinezkoa izan zen adostasuna: lau herrial-deko autonomia bateratua osatzeko egitasmoabultzatzeari uko egin zion PSE-EEk, eta alderdisozialistari hori exijitzearen aurka egin zuen EAJk.

Hurrengo negoziazio mahaian, ezker abertza-leak “akordioa demokratikoa” esaten dion fasean,ez da auzi bera modu berean egongo. Edo ezluke egon beharko, behintzat. Zutik EuskalHerria agiriak berak ondo bereizten ditu auziaketa eremuak: “akordio demokratikoa”, hitzez hitzdioenez, “azken negoziazio prozesuan landutakoeduki politikoen baitako akordio garatua litzate-ke”, hau da, “Euskal Herriaren nazio izaera aitor-tuz, proiektu politiko guztiak gauzagarri bilaka-tzea bermatuz eta euskal lurraldeek –eurenartean eta Estatuarekin– harremanak finkatzekobide juridiko-politikoak egituratuz”. Alegia, nego-ziazioaren bidez joko arauak hitzartzen dira, ezproiektu politiko konkretuak. Hori ondorendator, “marko demokratikoa” esaten dion fasean:“Herri borondateari esker osatuko litzateke. (…)Hortxe kokatuko luke Ezker Abertzaleak erabaki-tzeko eskubidea jasoko lukeen lau herrialdeeta-ko autonomia lortzeko ahalegina”. Ondo ulertubadut, joko arauei buruzko negoziazio mahaitikatera du ezker abertzaleak Hegoaldean autono-mia bateratua osatzearen gaia, eta hurrengo fase-ra eraman du, erabakiak gehiengoen jokoarenarabera hartzen diren borroka eremura, alegia.

Baina negoziazio politikoa, bultzatu nahi dute-nen ikuspegian ere, gero dator. Aurrena bakea,eta gero politika. Gogoratzen? Josu Jon Imazeketa Jose Luis Rodriguez Zapaterok hainbeste aldizerrepikatu zuten esaldiak erroak orain bota ditubeste alderdietan. Gernikako akordioaren sina-tzaileek ere aurrena bake jokalekua bermatubehar dela diote, eta ondoren etorri behar duelajoko arauei buruzko negoziazioak.

Ezker abertzalea ere eskema horrekin ari da.Aurreko prozesu guztietan, auzi politikoa konpon-

bidean jarri arte ez zen bidezkoa “auzi teknikoei”buruzko negoziazioari heltzea, presoen auziabarne. Orain, ordea, presoen auziak lehentasunahartu du ezker abertzalearen ibilbide orrian. Etanegoziazio gaien banaketari dagokionez, Anoeta-ko Adierazpeneko irizpideek indarrean jarraitzendute: ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteanhitz egin beharrekoa litzateke presoen auzia, gai-nerako “auzi teknikoekin” batera.

Abiapuntuko arazora itzuli gara. EspainiakoGobernuak dio ez duela ETArekin zer negoziatu,eta Eusko Jaurlaritzak eta PSE-EEk diote ez dago-ela euskal alderdien artean elkarrizketa mahai batzertan osatu. ETA gelditu dela egia bada, horrenbeharrik ez dutela pentsa dezakete. Eta, adieraz-pen publikoetan diotena egia baldin bada, halapentsatzen dute.

Atentatu kanpainen bidez etsaia negoziaziomahaian eserarazteko garaiak zorionez joanakdirenez, indar metaketaren garaiak dira hauek,indar korrelazioak joko politikoaren bidez alda-tzen saiatzeko garaiak: irtenbide negoziatuarenaldekoen artean indarrak bildu, esparru politikoaaldatzearen aldekoen eremua indartu eta, gehien-goak aldatzearen eta irabaztearen poderioz,negoziazioa eragin; negoziazio mahaira iritsi,baina indartsu iristekotan. Prozesu hau bultza-tzen ari direnen estrategiak eta jokamoldeakaztertuta, halako bidea egin nahi dutela susma-tzen da. Sinple esanda: aurrena Lizarra-Garazi,ondoren Loiolara iristeko.

*Imanol Murua Uria kazetaria da

20 I R I T Z I A

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-OriaPosta Elektronikoa: [email protected]: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: Iametza Interaktiboa.

ARGIAko 2.270. zenbakiarekin banatua, 2011ko martxoaren 27an