Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

24
123 www.argia.com/larrun Joseba Ibarra Maria Jesus Imaz Victoria Mendoza Mario Zapata MAHAI-INGURUA IRITZIAK l Elisabeth Altolagirre l Begoæa Zestao l Maria Julia l Xinemi Garca l Lismey Kultur artekotasuna hezkuntzan Kultur artekotasuna hezkuntzan DANI BLANCO

description

Joera garbia da: datuek diote geroz eta etorkin gehiago datorrela Euskal Herrira eta jaiotze tasa handiena ere eurek dute. Ondorioz, fenomeno berri bati aurre egiteko neurriak hartu beharrean aurkitu dira ikastetxeak: nola jorratu kultur aniztasuna eta kultur artekotasuna eskolan? Arlo honetan curriculumak oraindik hainbat gabezia dituela azaldu dute gure mahai-kideek, eta hizkuntza arazoak gainditzeko programa garatuagoa behar dela. Teoriak teoria, ordea, argi dute denek: hezkuntza pertsonek egiten dute eta eguneroko praktikan, elkarbizitzan dago gakoa. Iritzietan, euren esperientzia kontatu digute hainbat ikasle etorkinek, Sakanako Mankomunitateak eta Urretxu-Zumarraga Ikastolak.

Transcript of Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

Page 1: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

123

www.argia.com/larrun

Joseba Ibarra Maria Jesus Imaz Victoria Mendoza Mario Zapata

M A H A I - I N G U R U A

I R I T Z I A Kl Elisabeth Altolagirre l Begoña Zestaol Maria Julia l Xinemi García l Lismey

Kultur artekotasunahezkuntzanKultur artekotasunahezkuntzan

DA

NI

BLA

NC

O

Page 2: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

Zein da egun etorkinak eskolatzekodagoen filosofia, ikastetxeetan bana-tzea?

JOSEBA IBARRA. Eusko Jaurlaritzak baditu publi-katuta ikasle etorkinak herri bereko zentroetan bana-tzeko irizpideak, baina ez dakit hori den hitzik ego-kiena, batzuetan “banatzen” dugulako inork nahi ezduena. Irizpide horietan azaltzen da nola banatu epe-tik kanpo iristen diren ikasle sartu berriak. Oinarrian,gurasoek eskubidea dute seme-alabak edozein ikas-tetxetan matrikulatzeko (lekua eta baldintzak daudenbitartean), baina ohiko epetik kanpo (hots, ikasturteahasita) iristen direnean, arazoari aurre egiteko Eskola-tze Batzordeak erabakitzen du haurra zein ikastetxe-tan sartu, nahiz eta saiatzen diren gurasoek aukeratu-tako ikastetxean matrikulatzen.

MARIO ZAPATA. Dena den, nahastuta ez bana-go behintzat, edozein gurasok ere ezin du seme-

alabak nahi dituen ikastetxe publikoan matrikula-tu, baldintza eta muga batzuk daude (norberarenauzotik kanpo matrikulatu nahi badira eta abar).

MARIA JESUS IMAZ. Bai, baina irizpide horiek ezdiete soilik etorkinei eragiten, edozein pertsonaribaizik.

J. IBARRA. Dena dela, badirudi arazoa konpon-tzen dela pixka bat urrun geratzen zaigun hezkun-tza-administrazioaren politikak haurrak ikastetxetanbanatzen dituenean, baina orduantxe hasten dabenetan heziketa lana. Batzuetan badirudi horretazahaztu egiten garela.

Eta gurasoen aukera lehenesten bada,ghettoak sortzeko arriskua eman daiteke?

VICTORIA MENDOZA. Nik bai ikusi dut arazohau. Hasteko, etorkinek iristen direnean ez dau-

2 M A H A I - I N G U R U A

Joera garbia da: datuek

diote geroz eta etorkin

gehiago datorrela Euskal

Herrira eta jaiotze tasa

handiena ere eurek dute.

Ondorioz, fenomeno berri bati

aurre egiteko neurriak hartu

beharrean aurkitu dira

ikastetxeak: nola jorratu kultur

aniztasuna eta kultur artekotasuna

eskolan? Arlo honetan

curriculumak oraindik hainbat

gabezia dituela azaldu dute gure mahai-kideek, eta hizkuntza arazoak

gainditzeko programa garatuagoa behar dela. Teoriak teoria, ordea, argi dute

denek: hezkuntza pertsonek egiten dute eta eguneroko praktikan, elkarbizitzan

dago gakoa. Iritzietan, euren esperientzia kontatu digute hainbat ikasle

etorkinek, Sakanako Mankomunitateak eta Urretxu-Zumarraga Ikastolak.

Elkarbizitza da giltza

Mikel GarciaMahai-inguruko argazkiak: Dani Blanco

Page 3: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

Ezker-eskuin: Victoria Mendoza, Maria Jesus Imaz, Mario Zapata eta Joseba Ibarra.

3K U L T U R A R T E K O T A S U N A H E Z K U N T Z A N

kate hemengo hezkuntza ereduen berri, ez dakitegarrantzitsua dela seme-alabek euskaraz ikastea...Guraso etorkinen aldetik desinformazio handiadago, ezjakintasun handia, eta eskola antolakun-tza, hezkuntza ereduak, hizkuntza ereduak... ezdituzte ezagutzen, oraindik ere. Etorkinak lehe-nengo laguntzak eskatzera joaten dira Administra-ziora, honek esaten dien lekura bidaltzen dituzteseme-alabak eta egia da hainbat herritan etorki-nen eta ijitoen seme-alabak ikastetxe zehatzetankontzentratzen direla. Beste batzuetan, etorkinenkulturaren arabera gurasoek askotan seme-alabakikastetxe subentzionatu edo pribatutan matrikula-tu nahi dituzte, publikoak baino hobeak direlapentsatzen dutelako. Gure herrialdeetatik ekarrita-ko aurreiritzia da.

M. J. IMAZ. Bat nator zurekin. Gure ikastetxeraetorri zaizkigun familia gehien-gehienen seme-alabak ikastetxe erlijioso eta pribatutan matriku-latuta egon dira. Aurreiritzi edo ikuspegi horidute, pribatuak euren beharrak hobeto asekodituelakoan.

J. IBARRA. Beno, aurreiritzi hori bertakoen edoautoktonoen artean ere badago. Agian beste herrial-de batzuetan hezkuntza publikoak ez du beharlukeen maila eta desberdintasuna nabariagoa da,baina bertako askok ere pentsatzen dute ordaintzendena hobea dela. Eta ghettoen gaiari helduz, irizpi-de bezala esan daiteke ghettoa badagoela ikaste-txearen errealitate sozio-kultural edo sozio-ekono-mikoa ez datorrenean bat eskola dagoenzonaldearekin. Eta hori bi arrazoirengatik eman dai-teke: filtroren bat dagoelako (ekonomia, erlijioa edohizkuntza) etorkinak ikastetxe horretara bideratzendituena, edo autoktonoek ihes egiten dutelako, pen-tsatuz ikastetxea ezaugarriak galtzen ari dela.

M. ZAPATA. Kontzeptuaren perbertsio bat dago-ela uste dut. Herri bateko ikastetxean ikasleen%30 etorkinen seme-alabak direnean ghettoa deladiogu, baina Bilboko English School ikastetxean%30 Europako etorkinen seme-alabak badira, ezda ghettotzat hartzen. Kultur aniztasunaz mintzogara, baina faktore sozio-ekonomikoa ere hordago.

Page 4: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

Orduan, ikastetxea auzoaren edoherriaren isla da ala asko desitxura-tzen da?

J. IBARRA. Zonaldearen arabera. Nik adibidezDurangaldeko errealitatea ezagutzen dut eta zen-tzu horretan ez du zerikusirik Bilboko errealitatea-rekin.

M. ZAPATA. Bilboko alde zaharrean etorkinenseme-alabak ia gehiengoa diren ikastetxeak badi-ra eta hori ez dator bat auzoko errealitatearekin.Bestetik fenomeno berria detektatzen hasia da,etorkinen seme-alaben kopuru nabarmena dau-den ikastetxeetan, guraso batzuk euren seme-ala-bak beste tokietara eramaten hasiak dira, erreali-tate horretatik ihesi.

J. IBARRA. Hori dena orekatzen hasi dela irudi-tzen zait, halere. Ghettorako filtro handiena hiz-kuntza eredua da eta lehen, etorkinen seme-ala-bek (batez ere 7-8 urtetatik aurrera) ez zuten D

ereduan izena ematen, ondoan beste ikastetxerenbat izango zutelako gazteleraz ikasteko aukerare-kin. Azken hiru urteotan, ordea, D eredua dutenikastetxeetan geroz eta etorkinen seme-alabagehiago matrikulatzen ari dira eta D eredurik ezzegoen ikastetxeetan ere D ereduko lerroak sar-tzen hasi dira eskolaurretik.

M. J. IMAZ. Zentzu horretan uste dut Administra-zioaren papera oso garrantzitsua dela, bera delakoildo nagusiak markatzen dituena eta familiei infor-mazioa helarazten diena. Zein informazio ematenden, zein modutan informatzen den indartu behar-ko litzateke; informazio sare zabal bat sortu beharda, ondo egituratua eta azkarra. Izan ere, soilikikastetxeetatik ez da lortzen, iristen zaizkizunerakoegon daitezkeen aurreiritzi horien inguruan familie-kin (etorkinak nahiz autoktonoak) lantzea zailadelako.

V. MENDOZA. Administrazioaz ari garela, honekeskaintzen duen laguntzak baldintzatu egiten du.

4 M A H A I - I N G U R U A

Durangoko Berritzeguneko aholkulariaBasauriko (Bizkaia) San Migelen jaio zen 1959an eta bertanbizi da. Euskal Filologian lizentziatua da eta 1983tik BigarrenHezkuntzako irakaslea. 2001etik Durangoko Berritzegunekoaholkularia da Gizarte eta Hizkuntzen eremuan.Berritzegunean, besteak beste, Kultura-arteko Hezkuntzarenarduraduna da eta zenbait artikulu ere idatzi du gai horreninguruan.

Usurbilgo Udarregi ikastolakozuzendaria Donostian jaio zen, 1958an. Lehen Hezkuntzako irakaslediplomatura lortu zuen Donostiako Irakasle Eskolan etaUsurbilgo Udarregi Ikastolako irakasle hasi zen 1978an.2005etik ikastola horretako zuzendaria da. IkastolenElkarteko Etorkinen Eskolatzea mintegiaren koordinatzaileaizan zen 2002tik 2005era eta etorkinen integrazioari buruzkohitzaldi eta artikulu ugaritan parte hartu du.

JOSEBA IBARRA MARIA JESUS IMAZM a h a i k i d e a k

Page 5: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

AEBetara bizitzera joan diren ilobak ditut, 11-12urterekin iritsi ziren, eskolan ez zuten ezer uler-tzen, dena ingelesez zelako, baina arratsalderobizpahiru ordu eman behar izan zituzten ingelesaikasten eta antolakuntza horri esker, sei hilabete-tan hizkuntza mailan gainontzeko ikasleekinparekatu ziren. Guraso etorkinekin beti zailtasunhori daukat: “Nire seme-alabek zergatik ikasibehar dute euskara?”, esaten didate, eta norbaitekazaldu behar die hemengo hizkuntza dela, berres-kuratzen eta kontserbatzen saiatzen ari direla.Kontua da Alemaniara baldin bazoaz ez dizutelajarriko espainolezko eskola bat haurrentzat,hango hizkuntza ikasi beharko duzu, bainahemen erraztasun handiak ematen dizkiete: ezzaie derrigortzen azterketak euskaraz aurkezteraeta hori jada akatsa da. Lortu behar duguna danola egin gure seme-alabek euskara ikas dezaten,geroz eta ordu gehiago, maila bera lortu arte, bes-terik ez bada ateak irekiko dizkielako etorkizu-nean, lan mundurako. Ez dugu nahi gure seme-alabek soilik etxeak garbi ditzaten, mediku edo

abokatu izatea ere nahi dugu eta euskara hemen-go hizkuntza dela errespetatu behar dugu. Katalu-nian, esaterako, ia etorkin denek dakite katalanezeta hor nire ustez zerikusi handia dauka Adminis-trazioak, etorkinen seme-alabei zer nolako erre-fortzu linguistikoa eman behar zaion zehaztekoorduan.

Nola ulertzen duzue zehazki �integra-zioa� hitza? Kulturen arteko elkartrukea da ala asimilazioa? Hau da,zeintzuk dira integrazioaren helbu-ruak eta zer da hezkuntzaren bitartezbilatzen duguna?

M. ZAPATA. Arazoa da maila teorikoan intelek-tualak ez direla ados jartzen. Eta berdin gertatzenda kultur aniztasuna, kultur artekotasuna bezala-ko kontzeptuekin. Praktikan, baina, ikastetxebatean inor ez da jartzen pentsatzen hartutakoneurriaren atzean zein eredu teoriko dagoen: kul-tur aniztasuna, kultur artekotasuna... Maila teori-

5K U L T U R A R T E K O T A S U N A H E Z K U N T Z A N

Irakaslea eta psikoterapeutaTtapehualan, Mexikon, jaio zen (1960) eta Irunen (Gipuzkoa)bizi da. Irakasletza ikasi zuen eta Psikologia Sozialean doktoreda –psikoterapia humanista eta Gestalt teknika eta diziplinetanespezialista da–. Besteak beste, irakasle, aholkulari etapsikoterapeuta lanetan aritu da, Garaipen emakume etorkinenelkarteko sortzaile eta lehendakari izan da eta duela gutxilegez kanpo utzi arte ANVko zinegotzi zen Irungo Udalean.Terapia Asesina liburua eta artikulu asko idatzi ditu.

VICTORIA MENDOZA

Euskararen Gizarte ErakundeenKontseiluko langileaIruñean jaio zen, 1966an. Soziologian lizentziatua, HizkuntzaPlangintza eta Migrazio gaietan espezializazio ikasketak eginditu. Egun Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan egitendu lan eta aipatutako bi arloak uztartuz hainbat ekarpen eginditu. Hala nola, immigrazioa eta euskararen arteko harremanaaztergai harturik, Etorkinak eta hizkuntza-ereduak liburuaargitaratu du.

MARIO ZAPATA

Page 6: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

ko horretan integrazio kontzeptuaz gureannagusitzen ari den joerak integrazioa asimila-zioarekin kontrajartzen du: asimilazioan etor-kinek gure ohiturak eta kultura ikas dezatelasoilik bilatzen da, eta integrazioaren ereduhonetan, horiek bereganatzeaz gain, jatorrikokultura ez galtzea bilatzen da. Kontuak kontu,lehen esan bezala faktore sozio-ekonomikoakezin dira albo batera utzi. Pertsona bat kultu-ralki integratzen bada, baina ekonomikokibaztertuta baldin badago, integrazio horrek ezdu kohesiorik ekarriko.

V. MENDOZA. Nik uste “integrazio” terminoaindargabetu eta gaizki ulertu dela. Etorkinoihitz bezala ez zaigu gustatzen, kendu egingogenuke, “Tolerantzia Departamentua”, “harrerapisuak” eta halako terminoen antzera. Eta ezzaigu gustatzen hain zuzen asimilazioarekinasko nahasten delako. Etorkinen elkarteetandaramatzadan hamar urteotan hitza aldatzen saia-tu naiz, guk “elkarbizitza kultur anitza” erabiltzendugulako. Nola bila ditzakegu moduak kulturaniztasunean modu osasuntsu, inteligente etaegokiagoan elkar bizitzeko? Hori da bidea. Honairisten garenean gure herrialdeaz galdetzen digu-te, gure kulturaz mintzatzeko eskatzen digute,baina oso gutxi hitz egiten digute iristen garenlekuaz. Heltzerakoan ez dakigu ezer EuskalHerriaz, bere geografiaz, historiaz, kirolez, kultu-raz... Sentsibilizazioa ez da bi norabidetakoa etahorrek esan nahi du ez dugula lortuko elkarbizi-tza orekatua. Nik nire kulturaz hitz egiten dizut,baina Euskal Herriaz ez dakit ezer eta ez zait inte-resatzen, Caritas-era noa lehenengo laguntzakjasotzera eta hor esaten didate hau Espainia delaeta espainola ikastera joateko. Niri adibidez ilu-sioa egin dit hezkuntzari buruz hitz egitera gonbi-datu nauzuelako, psikoterapia eta hezkuntza dela-ko nire arloa, baina ia beti immigrazioaz hitzegiteko baino ez didate deitzen. Eta nik beti esandut: etorkinek immigrazioaz gain beste mila gau-zez ere hitz egin dezakegu, baina gure herrialde-ko folkloreaz hitz egiteko baino ez digute deitzen.Finean, elkarbizitza kultur anitza egitea da gakoa,“kultur artekotasuna” kontzeptuarekin ere ez bai-nator bat.

J. IBARRA. Azkenean eztabaida terminologikoa-rekin galdu egin gaitezke, gainera terminoak den-borarekin gastatzen joaten direlako. Baina integra-zioaz ari bagara, pentsatu beharko genukeetorkizunean kohesionatuagoa egongo den gizar-te batean, eta etorkizunean integratzeaz ari baga-ra, hor denak integratu behar gara, hemen jaiota-koak ere ez baikara etorkizunean oraindikintegratu. Eta Victoria, zuk diozu etorkinen elkar-teetatik ez dagoela Euskal Herriarekiko sentsibili-zazio garbirik, baina bertakoen artean ere askotansentsibilizazioa falta da. Sarri exijitzen ari gara iri-tsi berria den norbaitek bi eta hiru hizkuntza ikasditzala edota gure curriculuma ikas dezala (mun-duaren gure ikuspegiarekin). Lehen komentatu daeuskara ikastera ez dela derrigortzen: egia esan,curriculumak dio lehenengo bi urteetan euskaraz-ko azterketa ez egiteko aukera dute, baina ikasiikasi behar dute. Gu, ordea, sarritan ez gara gaiurrats bat emateko euren kultura ezagutzeko edonondik datozen jakiteko. Irakasleak berak askotanez daki, adibidez, marokoarrak ez direla arabia-rrak (Arabia Asian baitago!). Marokoar batzuk ara-bieraz –edo arabieraren dialekto batez– mintza-tzen dira, baina erdiek edo gehiagok amazigherazegiten dute eta amazigh hizkuntza ez da arabiera,bertako jatorrizko hizkuntza baizik, Ipar Afrikako

6 M A H A I - I N G U R U A

�Herri bateko ikastetxeanikasleen %30

etorkinen seme-alabak direnean getthoa dela diogu, bainaBilboko English School ikastetxean %30Europako etorkinen seme-alabak badira,

ez da getthotzat hartzen. Kulturaniztasunaz mintzo gara, baina faktore

sozio-ekonomikoa ere hor dago�M. ZAPATA

Page 7: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

20 milioi pertsona baino gehiagoren ama-hizkun-tza. Irakasleok ere argi eduki beharko genituzkehorrelako gauzak. Jakin egin beharko genukezein den gure ikasleen hizkuntza eta, batez ere,argi eduki gauza bat dela hizkuntza eta beste baterlijioa. Bereizketa hori funtsezkoa da.

M. J. IMAZ. Bai, orokorrean asimilazioaren kon-tzeptua gaizki ikusia dago teorikoki, baina geroegunerokoan entzuten dena bestelakoa da: “Aizu,hona etorri badira ikas dezatela, integratu daitezelaeta nik uste dudanez hau ona dela guretzat, eurekere bide bera jarrai dezatela”. Batzuetan irakasleenartean ez dago integraziorako asmorik, ezta intere-sik ere; teoria eta praktika ez datoz bat. Kulturarenelkar trukea? Horretarako ere kultur ikuspegia erro-tua izan behar duzu besteekin elkarbanatzeko, gurebeharrak zeintzuk diren ezagutzetik hasi behardugu. Azkenean, nik garrantzia ematen diot besteaezagutzeari eta desberdina, anitza edo berdinaduguna ikusteari, elkar banatuz, irakatsiz eta ikasiz.

Ikastetxean nola lortzen da integra-zio edo elkar truke hori?

M. J. IMAZ. Usurbilgo ikastolaren kasuan, herritxikia da gurea eta duela gutxi arte beste herrialde

batzuetatik etorritako jendearen immigrazioa osourria zen edo ez zegoen. 2000. urtean lehenengoaldiz iritsi zirenean ez genekien oso ondo zeregin. Ikastola da herrian dagoen ikastetxe baka-rra, D eredua da, eta orduan hasi behar zara pen-tsatzen nola egin harrera ahalik eta atseginena etadenentzat onena izan dadin. Azkenean arazoaksortu ahala zoaz konponbideak bilatzen eta bideaegiten. Hasieran familia errumaniar bat izangenuen eta lehen oztopoa hizkuntza izan zen,komunikazioa. Lortu genuen itzultzaile bat etor-tzea eta urratsak ematen joan ginen. Praktikahorrek balio izan zigun harrera programa bat egi-teko, curriculum egokitua prestatzeko... Egunero-koa da nola lan egin erakutsi diguna, nahiz etapertsona eta familia bakoitza mundu bat den; ezdago denentzat balio duen errezetarik. Antolakun-tza aldetik, Ikastolen Federazioa ohartarazigenuen halakoetarako prestatzen joan behar gine-naz, seminario bat egin zen non zazpi irakaslekbaino ez genuen parte hartu, eta beharra zabal-tzen joan den heinean, ikastola eta irakasleberriak animatu dira parte hartzera. Seminariohorietan joan gara ikusten beste ikastetxeetakoesperientziak, bakoitzaren zailtasunak, konpon-tzeko neurriak... eta pixkana teoria, praktika etabeharrak uztartzen saiatu zara. Ikastolan bertanhainbat irakaslez osatutako lantaldea sortu genuengai honen inguruan sentsibilizatzeaz eta sozializa-tzeaz arduratzen dena. Asko gara, oso desberdi-nak, bakoitza bere aurreiritziekin, eta horregatikasko dago oraindik egiteko sentsibilizazio mailan.Beti iruditzen zaizu geldo zoazela, beharren atze-tik, ez zarela zailtasun guztietara iristen, gai kon-plexua baita.

V. MENDOZA. Nik iritzia eman dezaket Irun etaDonostialdeari buruz, mugitzen naizen zonaldeahori delako. Oraindik ghetto eta zailtasun askodago, zuzenean etorkinei zuzenduriko lokutorioeta aisialdi guneak (diskotekak eta tabernak) dau-delako. Hasteko, etorkina definitu behar bagenu,psikoterapiatik edo psikologia sozialetik niretzakomigratzen duen edonor etorkina da, Afrikatik eto-rri, Madrildik edo Paristik. Kultur talka dago, fami-lia uzten da, ohitura berrietara egokitu behar du...Aldaketak daude eta horrek eragin egiten du. Adi-

7K U L T U R A R T E K O T A S U N A H E Z K U N T Z A N

�Orokorrean asimilazioarenkontzeptua gaizki ikusia

dago teorikoki, baina geroegunerokoan entzuten denabestelakoa da: �Aizu, hona etorribadira ikas dezatela, integratudaitezela eta nik uste dudanez hauona dela guretzat, eurek ere bidebera jarrai dezatela��M. J. IMAZ

Page 8: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

bidez, irakasle bat kexu zen neskak ez ziolakokasurik egiten hitz egiten zionean, baina neskahorren kulturak ez du uzten emakumeek gizonez-koei begietara begiratzen; beste hainbat ikaslekuste zuten irakasleak mania ziela, baina ez zenhala, kontua da gure kulturan mi vida, cariño...tratua oso ohikoa dela, eta hemen serioagoa da.Horregatik guztiagatik biziki gomendatuko nukehemengo irakasleek esperientzia hauek guztiakelkar truka ditzatela beste herrialde batzuetakoirakasleekin, hezkuntza eredu eta antolakuntzadesberdinak ezagutzeko. Irakasteko era bera des-berdina da, hona iristean adibidez asko harritugintuen eskolak batik bat azalpenezkoak izateak,han askoz dinamikoagoak direlako, parte-hartzehandiarekin; edota haurrentzako liburutegirik ezizatea; eta han jaio eta 40 egunera heziketa pro-gramak ditugu haurrentzat, baina hemen haur-tzaindegiak baino ez zeuden. Kirolari eta arteari,kantuari, dantzari eskainitako denbora ere osourria iruditu zitzaigun; han irakasleari errespetugehiago diote haurrek, eta guraso eta irakasleenarteko harremana gure herrian askoz estuagoa da,hemen hotza da eta noizbehinkakoa. Iruditzenzaigu Lehenengo Mundura gatozela, Europa gara-tuenera, eta gauza askok harritu egiten gaituzte.Hala ere, egia da hemen esaterako irakasleak for-

malagoak eta serioagoak direla, han irakaskuntzaoso ludikoa da, eta nik beti esaten dut hango etahemengo onena elkartuko bagenu mirariak egin-go genituzkeela. Gainera, kontu hauez guztiezhitz eginez gero, errazago ulertuko genuke gureseme-alabek eskolan nola erreakzionatzen duten.

J. IBARRA. Hain zuzen, askotan uste dugu etor-tzen direnak direla ikasi behar dutenak, baina gukere asko daukagu eurengandik ikasteko. Denaden, Latinoamerikako kolektiboaz mintzatu zara,baina beste kolektibo batzuekin justu kontrakoagertatzen da. Irakasleak kexu dira gurasoei deitueta hauek ez direlako etortzen, hainbat herrialde-tan pentsaezina delako gurasoak irakaslearekinhitz egitera joan behar dutenik. Gauza horiekjakin beharko genituzke irakasleok, beraiekin tra-tua errazteko. Halere, azken zazpi-zortzi urteetan,oraindik gabezia asko dagoela egia den arren,asko aurreratu dugula uste dut. Duela zortzi urteurduritasun handia zegoen ikastetxeetan, fenome-no berri honen aurrean, baina jada, etorkin kopu-ruaren areagotzea dela-eta, ikastetxe guztietarairitsi dira eta hasierako sustoa igaro da. Gutxiasko, denek dute harrera programa bat garatutaeta protokoloak argi dituzte. Arazoak gero datoz:ea nola lortu epe jakin batean etorkinak ikasleautoktonoen mailarekin parekatzea, ikas eta ira-kats ereduak hain desberdinak izaki (Administra-zioak bi urteko epea jartzen du, baina niri ametsairuditzen zait). Horretarako, material berria dagoeta kontzientzia handiagoa, nahiz eta gabeziaugari dagoen oraindik: ez da azterketarik egin,edo egin badira ez dira publikatu eta ez dakigugeletan zer gertatzen den benetan, 16 urteetarairistean gazteak graduatzen diren edo ez, eta jakinbeharra daukagu. Azkenean, senari jarraituz egi-ten dugu lan. Halaber, ama hizkuntzaren gaiaguztiz alboratua dago. Hau da, etorkinaren amahizkuntza ez denean ez euskara eta ez gaztelera,irakasleak ikaslearekin komunikatzeko arazoakdituenean, ez dago soluziorik oraindik.

V. MENDOZA. Hizkuntzaren arloan, ikastekozailtasun gehiago sumatu dut Latinoamerikakokomunitatean, Afrikakoen edo Ekialdekoen arteanbaino. Eurek hizkuntza berri bat ikasteko errazta-

�Frantziak berdintasunahartzen du oinarri:

denak berdinak gara etaeskubide berak ditugu, eta zukbeste jatorri bat duzula esateadesberdina zarela esatea denez,ez zarela ni bezalakoa, zurejatorria, zure dibertsitatea ukatuegiten dut�M. ZAPATA

8 M A H A I - I N G U R U A

Page 9: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

sun eta sentsibilitate handiagoa dute, askotaneleanitzak direlako euren jatorriko herrietan ber-tan. Normaltasunez ikasten dute. Eta berriz azpi-marratu nahiko nuke funtsezkoa iruditzen zaidalaherrialde desberdinetako irakasleen hartu-emana,eskola bat antolatzeko modu desberdinak ikuste-ko, hezkuntza eredu diferenteak... Esperientziakelkar trukatzeko espazio gehiago sortu beharkolirateke eta hortik zerbait propioa sortu daiteke,desberdina delako kultur artekotasuna EuskalHerrian edo Madrilen.

M. ZAPATA. Batez ere kontuan izanda kulturaminorizatu bat dagoen gizartean bizi garela.Madrilen gauza hauetaz mintzatzea oso desberdi-na da, ez dutelako arriskuan ikusten edo eztabai-dan jartzen espainiar kultura, baina hemen kezkahori badago. Lehen aipatu duzun elkarbizitza kul-tur anitz horren baitan, elkarrenganako onarpenagarrantzitsua da. Batetik bidezkoa baita hona eto-rri den pertsonari berea onartzea eta aintzat har-tzea. Eta bestetik, etorritakoa onartua sentitzen

den heinean errazago izanen baita bera ere geure-ra hurbiltzea. Elkartasun hori bereziki kontuanizan beharko genuke Euskal Herrian.

Aditzera eman duzuenez, teorianbaino, azkenean praktikan konpontzendira gai honi loturik datozen arazo-ak. Praktika horretan, zenbaterainokopisua du irakasleak?

M. J. IMAZ. Irakasleak pisu handia du, zalantzarikgabe, azkenean bere gelan daude ikasleak eta egu-nerokoan kudeatu behar ditu harremanak, curricu-luma eta dena. Irakasle horren abiapuntuak, dituenaurreiritziak eta fenomeno horrekiko duen sentsibi-litateak eragin zuzen-zuzena izango du. Hor duzuzendaritza taldeak egitekoa: dauden jarrerak etasinesmenak antzematea lana bideratzeko, eta hasie-ratik egitea inportantea da.

J. IBARRA. Orokorrean irakaslea kontziente daorain bere gelan dagoena etorkizuneko gizartea

9K U L T U R A R T E K O T A S U N A H E Z K U N T Z A N

Page 10: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

10 M A H A I - I N G U R U A

�Haurren artean egoeranaturaltasunez bizi

dutela esango nuke. Nicu ezda Errumaniako ordezkaria,Nicu baizik, futbolean ondo

jokatzen duena etamatematikan ona dena�

J. IBARRA

dela, baina irakasleak ere mundu honetako pertso-nak dira eta denetik dago: batzuek nahiko argi dutegizarteko etorkizunerako lanean ari direla, hainba-tek ez du uste prestakuntza gehiago behar dueniketa beste batzuek borondatea jartzen dute bainaazalean geratzen dira, folklore hutsean (kontalarierrusiar bat eramatea, beste herrialdetako dantzakikustea...) baina elkarbizitza kultur anitza benetanjorratu gabe. Eta beste hainbat irakasle agobiatutadaude, lehen baino material gehiago egon arrenoraindik ez dagoelako curriculum kultur anitzajorratzeko adina material eta egunerokoan garatzenjoan behar dira.

V. MENDOZA. Iritsi nintzenean asko harritu nin-duen Bigarren Hezkuntzako irakasle gazteak ikus-teak, edota zuzendari hain gazteak; Mexikon LehenHezkuntzan hasten zara eta pixkanaka, prestakun-tza zabaldu ahala, postuz igotzen zoaz. Gustatuzitzaidan gazteak ikustea, gizartea hila ez dagoelaesan nahi badu, baina harritu ninduen. Baina gaia-ri helduz, nire ustez dena da garrantzitsua: irakas-leak, gurasoak, Administrazioa, ikasleak; gizarteaalegia. Denen arteko lana da eta urratsak ematenari direla egia da, baina asko dago oraindik egitekoeta kontu askotan huts egiten ari gara, gauza askogaizki egiten ditugu. Batez ere, gauza asko banan-duta egiten jarraitzen dugu, elkarrekin egin beha-

rrean. Proiektu kultur anitzak, esaterako, edo etor-kinen elkarteren batek antolatzen ditu, edo Admi-nistrazioak bere aldetik eta gero elkartea gonbida-tzen du ekitaldian parte har dezan. Eztabaidak,azterketak... elkarrekin egin behar ditugu, zerbaitgurea sortzeko.

M. ZAPATA. Nik programa estrategikoen gabeziaikusten dut, ekintza puntual eta folklorizatuetaramugatzen dira ekimenak. Ikas komunitatea existi-tzen da, Katalunian ere antzeko esperientziakdaude, eta hor ez da irakasleen gauza soilik,gizartearen parte-hartzea hartzen da kontuan,baina kontua da gurasoak zein puntutaraino inpli-katzeko prest dauden. Esperientzia hauek mar-txan daude, baina ez dut ikusten halakoenganakoilusio handiegirik dagoenik ez ikastetxeen ezgurasoen aldetik. Administrazioaren aldetik ere ezdut apustu garbirik ikusten.

J. IBARRA. Administrazioaren aldetik esango nukebadagoela apustua, baina halako proposamenakaurrera ateratzea asko kostatzen da, lan asko eska-tzen dielako irakasleei eta komunitateari oro har.Zaila da gurasoak erakartzea, batez ere haurrak hel-duxeagoak direnean (oraindik txikiak direneanbadirudi gurasoak gehiago inplikatzeko prest dau-dela). Batzuetan Kataluniako Inguru Planak (komu-

Page 11: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

11K U L T U R A R T E K O T A S U N A H E Z K U N T Z A N

nitate bateko eragile sozial guztiak inplikatzendituena) idealizatu egiten ditugu, baina horiek ereez dute leku guztietan funtzionatzen. Katalunianetorkin kopuru handia dago eta hainbatetan harabegiratzen dugu.

V. MENDOZA. Gauza batzuetan katalanak aurretikdoazela egia da, baina beste batzuetan hemengehiago ari da mugitzen.

J. IBARRA. Adibidez, ama hizkuntzen inguruanesperientzia interesgarriak daude Katalunian etalehen aipatu dudan moduan Euskal Herrian orain-dik ez da horren gainean ezer jorratu. Irakasleeigaldetzen badiezu zein den geletan dagoen arazo-rik handiena, hizkuntza esango dizute, eta ezelkarbizitza edo elkar trukea. Bigarren Hezkuntza-ko Gizarte Zientzietako testu batek bere konple-xutasunak ditu hizkuntza aldetik eta egokitu eginbeharko litzateke Euskal Herrian lauzpabost urtedaramatzaten haurrek ulertzeko moduan, bertakobatzuek ere ulertzeko zailtasunak dituzte-eta! Sen-tsazioa dago arazo linguistikoa dela nagusi etaAdministrazioaren aldetik ez dut apustu garbiegi-rik ikusten alde horretatik; irakasleak jartzen dira,bai, baina zein curriculum erabili behar da euska-ra eta gaztelania jakin gabe 10 urterekin iritsi zire-nekin? Irakasleak batzuetan galduta ikusten du

bere burua, ez dagoelako horrelako erreferentziagarbirik, ez dago bigarren hizkuntzen curriculu-mik, ez dago tresna linguistiko nahikorik ere, eztabigarren hizkuntzen irakaskuntzan espezialistaden irakaslerik.

Hizkuntzaz ari gara, baina edukienaldetik programa nahiko maila folklo-rikoan geratzen dela ere aipatu duzue.Edukiak ez al daude ondo garatuak?

M. J. IMAZ. Saiakera batzuk egon diren arren,nahiko folklorikoa dela iruditzen zait. Beste nora-bide bat eman beharko litzaieke eskolari eta ikas-tetxeak barrutik eta kanpotik antolatzeko erari,kultur truke hori sakon bizitzeko eta ez dadin aza-lean geratu.

J. IBARRA. Izan ere, haur berri bat datorkioneanaskotan irakasleak uste du zerotik abiatu behardela, baina ez da egia, haur horrek badu atzetikbere historia, bere mundu ikuspegia, bere kultura...eta gaur egun Internet bidez erraza da mundukoedozein lekurekin harremanetan jartzea, proiektubateratuak bideratzeko.

V. MENDOZA. Hain juxtu, berriz ere diot arazoe-tako bat dela gauzak bananduta eta isolatuta egi-

Page 12: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

12 M A H A I - I N G U R U A

ten ditugula. Ikastetxeetan gurasoen arteko elka-rretaratzeak egiten dira, baina ez da nahikoa egi-ten gurasoek denek batera eztabaidatu dezatenmotibazio faltari, ikasketa teknikei eta abarreiburuz. Izan ere, ikasleez gain gurasoak hartubehar dira kontuan: askok ez dakite euskaraz edogazteleraz, nola komunikatu eurekin? Ni bileratanegon naiz Ipar Euskal Herrian, baina ez dakidanezez euskaraz eta ez frantsesez, ulertu gabe geratunaiz. Gurasoek komunikatu ahal izan behar duguikastetxearekin, haurren sentimenduen berri izate-ko, besteak beste. Guraso etorkinekin lan egiteaere garrantzitsua da: ama batzuek hemen lan egi-ten dute haurrei dirua bidaltzeko jatorriko herrial-dera eta seme-alabak hona datozenean, hangobizi maila bera nahi dute, baina ez da posible.Amak errudun sentitzen dira haurrari hango bizi-modua ezin diotelako eman, frustratuta daude,hasteko urruti izandako haurrarekin berriz elkar-tzea ez delako erraza (batzuetan ez dute kasikelkar ezagutzen) eta gatazka hori landu beharradago. Administraziotik edo elkarteetatik ekartzenditugun ekimen asko oso arrazionalak, intelektua-lak dira eta tailerrak izan behar du baita ere bene-tan sentitzen dutenari buruz: ikasle etorkinek,etorkinak dituzten irakasleek, bertako ikasleakdituzten irakasleek... Interpretazio arrazionalare-kin ez da aski, emozioak lantzea garrantzitsua daelkarbizitza ulertzeko.

J. IBARRA. Abiapuntua jarrera da. Hizkuntza horiikasi nahi izan behar da, interakzioan, parte hartunahian ikasten delako hizkuntza bat, baina horrezgain bultzada bat behar du ikasleak. Horregatik,motibazio hori piztea oso garrantzitsua da. Hobeizango litzateke euskara ikasteko gogoz ateratzeaeskolatik, gehiegi presionatzeagatik hizkuntzazagobiatuta bukatzea baino.

M. J. IMAZ. Zentzu horretan ikastetxean osoesperientzia ona izan dugu. Motibazioa, gusturaegon daitezela asko zaindu dugu, modu ludikobatean ikastea, hasieran behintzat asko exijitugabe. Horri esker, oso baikorra izan da esperien-tzia, emaitza onak lortu ditugu. Noski, DBH 3 edo4. mailara iristen direnek ez dute euskara guztizikasiko, bi urtez baino ez baikara eurekin egongo,baina behintzat interesa pizten diegu, motibazioa.

J. IBARRA. Azken finean, kasu oso desberdinakdaude. Adibidez, geroz eta gazte gehiago daudeMarokotik bakarrik etorri direnak; 14 urterekin iri-tsi eta lana eskuratu nahi dute, baina Administra-zioak eskolatu egiten ditu. Euskara, gaztelera etacurriculum osoa irakatsi behar diegu? Agian hobe-rena da lan mundura bideratutako ikasketakeskaintzea, baina gustura senti daitezela, etorkizu-nerako aukerak ikus ditzatela eta euskarazkomundu bat dagoela ezagutu dezatela, interesa piz-

�Biziki gomendatuko nukehemengo irakasleek esperientzia

hauek guztiak elkar truka ditzatela besteherrialde batzuetako irakasleekin,hezkuntza eredu eta antolakuntzadesberdinak ezagutzeko. Nik beti esandut hango eta hemengo onena elkartukobagenu mirariak egingo genituzkeela�V. MENDOZA

�Irakasleak pisu handia du, beregelan daude ikasleak eta

egunerokoan kudeatu behar dituharremanak, curriculuma eta dena.Irakasle horren abiapuntuak, dituenaurreiritziak eta fenomeno horrekikoduen sentsibilitateak eragin zuzen-zuzena izango du�M. J. IMAZ

Page 13: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

Hizlarien esanetan,integrazioaren alorreanprograma estrategikoen

beharra dago, ekimen askoekintza puntual eta

folklorizatuak direlako.

tuz; etorkizunean denbora izangodute euskarazko mundu horretansakontzeko. Inguruak ere asko bal-dintzatzen ditu, ez da berdina Onda-rroara edo Ermura iristea.

M. ZAPATA. Dena den Eusko Jaurla-ritzaz gain Nafarroako Gobernua dugueta baita Iparraldeko administrazioaere. Nafarroako Gobernuak etorkinenintegraziorako egindako planean eus-kararen aipamenik ez dago eta eskole-tako harrera planetan euskararen erre-ferentzia bakarra hizkuntza-ereduenaipamena da. Kultur artekotasunazmintzo da, baina Nafarroako berezkokultura aipatu gabe. Sakanan eta Bor-tzirietan, esaterako, ahalegina egitendute aniztasun kultural horren baitaneuskara sartzeko, baina iniziatiba ikas-tetxeena eta tokiko administrazioenada, ez Gobernuarena. Ipar EuskalHerrian, Estatuko politikaren araberaezin da sortze datuen informazioaeskuratu eta ez daukagu datu estatisti-korik diagnosia egiteko. Alabaina, usteden baino immigrazio gehiago dagoe-lakoan gaude, bereziki Frantziatik datorrena.

J. IBARRA. Baina Frantziako Estatuko Adminis-trazioaren jarrera ez da eredugarriena. Eurak erekonturatu dira aldaketa beharrezkoa dutela, orainarteko sistemak ez dielako funtzionatu. FrantziakoEstatua guztiz asimilazionista da eta nik uste guere bagarela, baina diskurtsoan behintzat ez etahan oso garbi izan dute orain arte asimilazioa delabidea.

M. ZAPATA. Aniztasunaren ukazio bat dago Fran-tzian. Hemen gehienen eztabaida da nola lortuelkarbizitza beste kulturak errespetatuz eta onartuz,

nola kudeatu hori, baina ez ukazioaren bidez. Fran-tziak berdintasuna hartzen du oinarri: denak berdi-nak gara eta eskubide berak ditugu, eta zuk bestejatorri bat duzula esatea desberdina zarela esateadenez, ez zarela ni bezalakoa, zure jatorria, zuredibertsitatea ukatu egiten dut. Ukazio horri gehitzenbadiogu gutxiengo soziokultural batzuek jasanduten gizarte bazterkeria, emaitza horixe da: elkar-bizitza arazoak eta gatazka sozialak.

Frantziako Estatua eredu txarra daorduan. Zein herrialdetan jartzenduzue arreta gai hau jorratzekoorduan?

13K U L T U R A R T E K O T A S U N A H E Z K U N T Z A N

DA

NI

BLA

NC

O

Page 14: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

J. IBARRA. Ez dago eredurik, geroz eta konben-tzituago nago horretaz, gai honen gainean dagoenjendearekin hitz egin ostean. Kanadara asko begi-ratzen dugu, hori egia da. Han Quebec, Torontoedo Vancouverreko egoerak ditugu adibide, mun-duko immigrazio kopuru handienetakoarekin.Esperientzia, datu eta azterketa pila bat dituzte etahemen publikatu izan dira: txikitatik nola gai direnhizkuntza batetik besterako transferentzia egiteko,horrek nola ateak irekitzen dizkien errealitateberrietara... Pentsatzen dugu zazpi urteko haurbatek bere ama hizkuntza garatua duela dagoene-ko, baina ez da hala eta bere hizkuntza propioalantzen jarraitu behar du, funtsezkoa da.

V. MENDOZA. Neuronalki, 0tik 8 urtera gai garabost hizkuntza ikasteko. Gurasoak beldurtu egitengara pentsatuz seme-alaba erotu egingo dela hain-

beste hizkuntza ikasiz, baina horretarako prestatutagaude; adinarekin behera egiten du gaitasunak.Bestalde, hainbeste lekutako jendea eta esperien-tziak izatea aprobetxatu beharreko abantaila da,denetik ikas daitekeelako. Duela urte asko hezkun-tza ereduen azterketarako nazioarteko bilera bateanizan nintzen eta eredurik baloratuenak Kuba,Holanda eta Japonia izan ziren. Duela gutxi hemenegindako beste jardunaldi batzuetan ikusi genuenalorraren arabera batzuk besteak baino aurreratua-goak daudela: Alemania aurreratua dago prestakun-tza profesional teknikoan, Amerika berriz gai huma-nistiko-sozialetan… Hots, hezkuntza eredudesberdinek ate desberdinak ireki ditzakete etabatzuetatik eta besteetatik jan dezakegu.

Frantziako Estatuan beloa bezalakoikur erlijiosoak eramatea debekatua

Ikasgelan haurren artean sortzen den harremanean, talka handiena kanpotikdatorrenak bizi du. Gutxietsita senti daiteke, konplexuekin, bakartua... eta ezdaki besteek guztiz onartzen duten ala ez.

14 M A H A I - I N G U R U A

DA

NI

BLA

NC

O

Page 15: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

15K U L T U R A R T E K O T A S U N A H E Z K U N T Z A N

�Irakasleei galdetzen badiezu zeinden geletan dagoen arazorik

handiena, hizkuntza esango dizute, etaez elkarbizitza edo elkar trukea.

Irakasleak batzuetan galduta ikusten dubere burua, ez dagoelako tresna

linguistiko nahikorik�J. IBARRA

�Guraso etorkinekin lan egitea eregarrantzitsua da. Amak

errudun sentitzen dira haurrari hangobizimodua ezin diotelako eman etagatazka hori landu beharra dago.Ekimenak oso arrazionalak dira etaemozioak lantzea funtsezkoa da�V. MENDOZA

dago ikastetxe publikoetan. Ohituraeta erlijio desberdinek sortutakoarazorik izan al da hemen?

V. MENDOZA. Beloaren kasuan nik beti esan dutemakumeak berak egindako hautua izan beharduela. Hemen bada arabiar emakumeen elkarte bateta eurek diote ez diela beloa inork inposatzen etaez dutela ulertzen zergatik harritzen den jendea,mojek ere badaramatelako. Beste emakume batezagutu nuen belorik ez zeramana eta iritsi zenean,mundu honekiko hain urrun ikusi zuen bere burua,erlijioan babestu eta beloa eramaten hasi zela. Hala-ko jendea badago, bere ghetto propioa sortzenduena, bere kulturako jendearekin bakarrik erlazio-natuz. Lan asko dago egiteko.

J. IBARRA. Batzuetan, gurasoek estuasunez bizidute seme-alaben nerabezaroa, jaioterritik urrunegonda, ikusten dutelako agian beraientzat ohitu-ra ia sakratuak izan direnetatik aldentzen ari dire-la haurrak eta orduan erlijioan babesten dira, hanzirena baino modu sutsuagoan. Dena den, oro harikastetxeetan ez da gatazkarik egon ohitura edoerlijio kontuengatik.

Eta ikasleek beraiek nola bizi dutehau guztia gela barruan? Etorkinakdesberdin sentitzen al dira? Autokto-noek ezberdin ikusten al dituzte? Ezal dago arrazakeriarik?

J. IBARRA. Gela gizartea da, eskala txikian.

M. J. IMAZ. Adinen arabera. Txikitan esaten duteetxean entzuten dutena, baina egunerokoan gukbehintzat ez ditugu bizi izan bertakoen artean ger-tatzen ez diren arazoak; arrazismoarekin edo xeno-fobiarekin lotutako arazoak, alegia.

V. MENDOZA. Arrazismoa baino gehiago, klasis-mo arazoak daudela esango nuke, eta badaudekultura batzuk baztertu egiten direnak, mesfidan-tza sortzen dutenak, eta beste batzuk onartuagoakdaudenak. Nik Espainiako beste erkidego batzue-tan niganako mesfidantza gehiago sumatu dut,hemen goitik behera begiratzen zaituzte eta arris-kutsua ez zarela ikusten dutenean, ateak irekitzendizkizute.

J. IBARRA. Haurren artean egoera naturaltasunezbizi dutela esango nuke. Nicu ez da Errumaniakoordezkaria, Nicu baizik, futbolean ondo jokatzenduena eta matematikan ona dena. “Mairuei” buruzorokorrean hitz egiten hasten badira, bada orduangizartean eta etxean jasotzen dituzten aurreiritziekinhitz egin dezakete, “mairuak halako eta halakodira”, baina Ahmed ez, Ahmed eskolako laguna da,ezaugarri zehatzak dituen pertsona.

V. MENDOZA. Talka handiena kanpotik datorre-nak bizi du. Gutxietsita senti daiteke, konplexue-kin, ez daki guztiz onartzen duten ala ez...

Page 16: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

J. IBARRA. Bai, funtsezkoa da iritsi den ikasleakhau dena nola bizi duen ezagutzea. Bera aniztasunkulturalaren oso kontziente da, baina ez dakidanada besteak hain kontziente diren. Elkar ezagutzahori da bidea, elkarbizitza.

M. ZAPATA. Horregatik inportantea da kultur aniz-tasunean heztea ez bakarrik etorkinak dauden ikas-tetxeetan, baizik eta baita etorkinik ez dagoenetanere. Izan ere, bestela ia etorkinik ez dagoen ikaste-txeetan estereotipoen bidez mugituko dira bertakohaurrak, kalean entzuten dutenaren arabera, ezdutelako ez Nicurik eta ez Ahmedik ezagutzen.

V. MENDOZA. Hain zuzen, kultura desberdinekoherritarren elkarbizitza hori gehiago sustatu

beharko litzateke, nik askotan esan diodalakoUdalari gazte guztiek batera lantzeko moduko gaiasko dagoela (drogak, sexua, kirola, artea...),baina ez da ekitaldi bateraturik antolatzen, banan-duta egiten dira gauzak. Donostiako GurutzeGorrian futbol taldeak egiten dituzte, baina baka-rrik perutarrenak, edo bakarrik ekuatoriarrenak,edo marokoarrenak... Horrela ez gara elkarbizitzabultzatzen ari.

M. ZAPATA. Horrela bada, horrek erakusten duDonostiako Gurutze Gorriak gai honi buruz duenikuspegia eta berau nola lantzen duen.

V. MENDOZA. Arrazoi duzu, baina etorkinak nor-malean Gurutze Gorrira eta Caritasera jotzen dutelehenengo.

J. IBARRA. Elkarbizitzaren harira, iaz oso espe-rientzia polita egin zuten Zornotzako Aterpetxekogazteek Berrizko Gaztetxean. Gazte horiek Berrizkogazteei euren esperientziak kontatu zizkieten.Baten bat pateran nola etorri zen kontatzera ausartuzen eta bere jaioterrian utzi zuen guztia transmiti-tzea oso aberasgarria izan zen. Baina oro har elkar-bizitza sustatzeko ahalegin gutxi egiten da.

M. J. IMAZ. Gainera hezkuntza arloa gainditzenduten ekintza hauek guztiak antolatzea gehiagokostatzen da, eta beste leku eta orduetan prestatubehar dira. Guk Usurbilgo Udalean planteatu izandugu etorkinen familiekin batera ekintzak antola-tzea, baina nola bideratu oso ongi ez dakigunez,aurrerago egiteko geratzen da beti.

M. ZAPATA. Oinarrian eta denean egon beharduen gaia da, ezin da ikasturte baterako unitatedidaktikoa egin eta kito. Horrekin ez da gaia bete-tzen, ikuspegi integralagoa, zeharkakoa behar da.

J. IBARRA. Batez ere XXI. mendea kultur anitzaeta hizkuntza anitza izango delako. Gutxiago edogehiago gustatu, mundua gertu dago, Hong Kon-gen gertatzen dena zuzenean ikus dezakegu etaetorkizunak egokitzea eskatuko digu. Curriculumagai honetan ez da konpletoa eta gauzak daudeegiteko. n

Goiko irudian, Mexikoko eskola bat.Victoria Mendozaren hitzetan, han EuskalHerrian baino ludikoagoa da hezkuntza.

16 M A H A I - I N G U R U A

Page 17: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

17I R I T Z I A K

Gaur egun hezkuntzak duen erronka nagusie-netakoa da etorkinen eskolatzea. Gizarteanematen ari den immigrazio fenomenoa

eskoletan islatzen da eta urtez urte goraka doa. Gai-nera ikasle berriak ikasturtearen edozein memento-tan datozkigu eta irakasleriak etengabeko egokitza-penean murgildu beharra dauka. Desoreka handiasorrarazten du, baina hezkuntzako profesionalekesfortzu ikaragarria egiten dugu ikasle hauen bene-tako integrazioa eman dadin, hizkuntzak jaso ditza-ten, curriculumean aurrera egin dezaten eta, garran-tzitsuena, ongi senti daitezen eta ondo tratatuakizan daitezen.

Gurean duela bederatzi urte hasi zen ibilbidea.Urte hartan hiru anai-arreba marokoar eskolatuziren. Egoera erabat ezezaguna, arrotza zen, ez bai-tzuten ez gaztelania ezta euskara ezagutzen, beraz,ikasle hauei nola erantzun kezkagarria zen.

Ikastolak arabiera eta euskara zekizkien irakaslebat kontratatu zuen eta ikasle hauei hiru hilabeteluzez eta modu etengabean euskara irakasteaz gain,programaketa jarraitzen eta egoerari aurre egitenlagundu zien. Neba-arreba hauek -DerrigorrezkoBigarren Hezkuntzan dago gazteena, Batxilergoanerdikoa eta Batxilergoa amaituta zaharrena- eskola-tze normalizatua eraman dute eta integrazioa ereerabatekoa izan da. Beraz, gaur egun, ikasle hauekeredu bihurtu ditugu.

Geroztik ikasle berri gehiago joan da eskolatzen,kubatarrak, argentinarrak, sahararrak, espainolak,

marokoarrak, Dominikar Errepublikakoak, brasilda-rrak, nikaraguarrak, errumaniarrak, portugalda-rrak... Baina benetako gorakada azken hiruzpalauikasturteetan eman da. Egoera masibo honek ikas-tetxe mailako plangintza egitera bultzatu gintuen,non denok inplikatuta egon behar genuen. Horreta-rako klaustro osoak Amelia Barquín MondragonUnibertsitateko irakaslearekin kultur artekotasuna-ren inguruko prestakuntza jaso genuen, eta bertanbesteak beste sentsibilizazioa, identitatea, integra-zioa eta enpatia landu genituen. Irakasleen balora-zioa positiboa izan zen, hausnarketarako beta etaaukera eman baitzizkigun.

Ondoren Harrera Plana sortu genuen. Proiektuahiru fase nagusitan bereizten da (orientabideakwww.hezkuntza.ejgv.euskadi.net helbidean aurkidaitezke, Hezkuntza berriztatzea, etorkinak ata-lean):

1.- Familien Harrera2.- Ikasle berriaren egoeraren azterketa3.- Gela arruntean kokapena eta integratzea

1.- Familien harreraFamiliarekin zuzendaritzak eta orientatzaileak egitendute lehenengo hurbilketa. Hasierako hartu-emanakoso garrantzitsuak dira, gurasoak eta ikasleak egoerazail baten aurrean aurkitzen direlako, beldurrakdituzte, hezkuntza sistema ezberdinetatik datoz, bestehizkuntza bat (edo gehiago) egiten dute, seme-ala-

Urretxu-ZumarragaIkastolaren esperientzia

etorkinekin“Ikastolak arabiera eta euskara zekizkienirakasle bat kontratatu zuen. Ikasle hauei

hiru hilabete luzez eta modu etengabeaneuskara irakasteaz gain, programaketajarraitzen eta egoerari aurre egiten

lagundu zien”

ElisabethAltolagirre *

Page 18: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

18 I R I T Z I A K

bengan itxaropen batzuk dituzte eta eurentzat garran-tzitsuena seme-alaben ongizatea da. Gure lehenbizi-ko helburua hau bermatzea izango da.

Zuzendaritzak eskolako funtzionamenduaren (zer-bitzuak, egutegia, ordutegia), hezkuntza sistemarenoinarrien eta eraikuntzaren berri ematen dien bitar-tean (euskal hezkuntza sistemari buruzko gida dagohizkuntza desberdinetan), orientatzaileak aurretikaipatutako bizi egoera, beldurrak eta itxaropenaklanduko ditu. Administrazioak, bestalde, zenbaitdiru-laguntza lortzeko informazioa helaraziko die.

2.- Ikasle berriaren egoeraren azterketaBigarren fase honetan ikasle berriaren egoera per-tsonala, emozionala eta akademikoa aztertuko dira.Esparru honetan orientatzaileak oinarrizko kontzep-tuak baloratzeko (hizkuntza eta matematika) probabatzuk pasako dizkio.

Bestalde, egunez egun umea behatzen eta balo-ratzen joango da, non txertatuko den erabaki arte.Bitartean, bai orientatzailea eta baita HIPI-a (Hiz-kuntza Indartzeko Programa Irakaslea) ere elkarla-nean arituko dira ikasle berria ondo sentitu dadineta beldurrak pixkana uxa ditzan, identifikazioa etasegurtasuna lortzeko.

Gela arruntean kokatzeko adin kronologikoaerrespetatzen saiatzen gara, baina ikaslearen egoe-raren baitan hartzen da erabakia.

3. Gela arruntean integrazioaBehin zein mailatan integratuko den adostu eta gero,maila horretako irakasleekin bildu behar da zein gela-tan txertatuko den erabakitzeko. Ondoren, gelakotutorearekin harrera prestatzen da. Pauso honigarrantzi handia ematen diogu, benetako integrazioatalde bateko partaide sentitzean lortzen baita.

Elkarlan honetan oinarrizkotzat jotzen ditugu gizaharremanak (baloreak: errespetua, enpatia, ondotratatzea). Hauek oso garrantzitsuak dira haurreneskolatze-egokitzapenean; ikasketetan motibatze-ko, kognizioa bezain garrantzitsua baita afektua.

Baina integrazioa ez da lehenbiziko uneetanbakarrik landu behar, egunero-egunero pertsonaberriarekin elkarbizitzen eta elkar errespetatzenjakin behar dugu. Hasieran ikasle berriarenganakojakin-minak, nobedadea pizten du besteengan,baina jarrera honek behin-betikoa izan behar du eta

ez behin-behinekoa. Horregatik da garrantzitsuaintegrazioa egunerokotasunean gauzatzea.

Jarraian ikasketa plana finkatzen joango gara(curriculum edukiak eta hizkuntza). Plana egunezegun joango gara moldatzen, egokitzen, ikaslearenbehar eta erantzunen arabera, hau da, beharrak etagaitasunak identifikatuz, aurrera egiten al duenbaloratuz eta gabeziak antzemanez.

Lan honetan tutore eta HIPI-aren arteko elkarlanaezinbestekoa, funtsezkoa da.

Hizkuntzaren ikaskuntza kezkatzen gaituen fak-tore nagusiena da. Kasu batzuetan ikasle berriek ezdute ez euskara eta ez gaztelaniaren ezagutzarik etahorrek komunikazioa erabat mugatzen du. Egoerahonek irakasleengan ezinegon handia sorraraztendu, hizkuntza ezinbesteko tresna delako pertsonenarteko harremanetarako, gizartean integratzeko etaikaskuntzarako.

Ondorioz, irakasleak amildu egiten gara. Ikasleakeuskara lehenbailehen jaso dezan nahi izaten duguikasketak ere hizkuntza honetan ahal den azkarrenburutzeko. Baina hizkuntzalari eta zientzialari askok,Jim Cummins-ek esaterako, frogatu dute “lagunartekohizkuntza lortzeko 3 eta 5 urte artean behar izatendirela, eta hizkuntza formala edo akademikoa 7 urte-ren buruan lortzen dela”. Hortaz, ikasleari denboraeman behar zaio bere garapenean.

KonklusioaEtorkinen eskolatzea oso aberatsa izaten ari da ira-kaskuntzan inplikatuak gauden eragile guztientzat.

Gainontzeko ikaskideak eta irakasleak beste kul-tura batzuk ezagutzeko aukera izaten ari gara etahorrekin batera kultura ezberdinengana genituenhainbat topiko edo estereotipo gainditzen.

Bestalde, aniztasunean elkarbizitzeak sentsibiliza-zioa, besteen lekuan jartzea eta laguntasuna bezala-ko baloreak bermatzen ditu.

Gaur egun onartuta daukagun fenomenoa daikasle berrien eskolatzea, eta ikaslea ikastetxeraetorri bezain laster martxan jartzen da harreraplana. Uneko erronka nagusia etorkina bere gelanintegratzeko plana edo protokoloa sakontzea litza-teke, mikro gizarte honetako taldekide senti dadin.

* Urretxu-Zumarraga Ikastolako Heziketa Berezikoeta Hizkuntza Indartzeko Programa Irakaslea

Page 19: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

A zken urteotan immigrazioak gora egin duelaesatea ez da berri handiegia. Baina bai agianhorren aurrean gizarte-abegiak egin dezake-

gunaren inguruan hausnartzea. Asko dira fenomenohau dela-eta entzuten diren/ditugun hitz “potoloak”:asimilazioa, kultur aniztasuna, integrazioa, akultura-zioa, kultur artekotasuna… Baina zer dago horienguztien atzean? Beste modu batera esanda: zerenadierazle dira batzuk eta besteak?

Giza Eskubideen Nazioarteko Aitorpenak dioena-ren arabera, “pertsona orok daukagu libreki mugitze-ko eskubidea”, eta horixe da hain zuzen pertsonaetorkinek praktikan jartzen duten eskubidea, gizarte-abegian aurkitzen duten egoera askotan ikaragarribortitza bada ere, espero zutenetik urrun, oso urrun,baina hori beste kontu bat da.

Zentzu horretan, gizarte-abegiok zeregin handiadaukagu gurera bizitzera –epe laburrerako, luzera-ko edota betirako– munduko hainbat lekutatikdatozen pertsona berrien bizi kalitateari begira, etabaita denon artean eta bizikide berriekin bateraosatu nahi dugun gizarte berriaren eraikuntzan ere.Hain zuzen, horren arabera lortuko dugu pertsonaetorkinak gurean integratzea, edo asimilazioan, kul-tur aniztasunean, akulturazioan edota kultur arteko-tasunean geureratzea.

Horrek adieraziko du nolako gizartea nahi dugun:integratzailea edo asimilatzailea; akulturazioa bultza-tzen duena, edo kultur aniztasunerantz doana; edokultur artekotasunean sinesten duena… Gizarteberriaren eredua denon artean eraikiko dugu.DENON ARTEAN –bai pertsona etorkinek nola gizar-

te-abegiak, bertakoak diren pertsonez osaturikogizarte-abegiak, azken finean–.

Sakanako bailara ez dago immigrazioaren fenome-notik at, ezta gutxiago ere. Gurean dagoen pertsonaetorkinen kopurua oso altua ez bada ere, gizarte-abe-giak, bertako erakunde publikoetatik hasita, kulturartekotasunaren aldeko apustu itzela egin du, horibaita gaur egun pertsona etorkinei gurean integratze-ko bidea erraztuko dien aukera egokiena.

Ez da lehendabiziko aldia pertsona etorkinen inte-grazioa soilik hezkuntza sistema edo erakundeenesku uzten dena, baina Sakanan etorkinentzakoharrera plana aurrera daramagun lau erakundeenustetan –oinarrizko hiru gizarte zerbitzuen mankomu-nitateak eta zerbitzu orokorren mankomunitateabera–, denon egitekoa da etorkinei bertan integratudaitezen bideak erraztea.

Zentzu horretan, guk bideratzen ditugun jardueraguztiak bai bertako pertsonei nola pertsona etorkineibideratuak daude, hori baita kultur artekotasuneraeramanen gaituen bidetik lehenengo pausoak ema-ten hastea, non elkarren arteko ezberdintasunakonartuko ditugun (pentsaeran, janzkeran, erlijioan,ospakizunetan, sukaldatzeko garaian, hizkuntzan,familiaren egituraketan, eskolaratze moduan, osasunazaintzeko moduan…) eta ezberdintasun horiek elka-rren arteko ikasketa iturri bihurtuko ditugun; bainanon aldi berean komunean ditugun ikurrak indartukoditugun –emakumezkoak, gizonezkoak, bizi duinbaten bila gabiltzan pertsonak, eskubide berdineko-ak, askotan antzeko arazo edota kezkak ditugunak:seme-alaben zaintza, lana edota etxebizitza duin bat

Begoña Zestau *

Kultur artekotasunarenbidetik

“Ez da lehendabiziko aldia pertsonaetorkinen integrazioa soilik hezkuntzasistema edo erakundeen esku uzten dena,baina Sakanan uste dugu denon egitekoa

dela etorkinei bideak erraztea”

19I R I T Z I A K

Page 20: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

20 I R I T Z I A K

aurkitzea, beste pertsona batzuk ezagutzekogrina….edota elkarren arteko topaketa horietan eza-gutuko dugun berdintasun oro–.

Aipatu dugu gizarte-abegi osoak duela zeregingarrantzitsua pertsona etorkinen integrazioa erraztekogaraian. Baina zer da edo nor da gizarte osoa? Ba ber-tako estamentu oro: administrazio publikotik hasi(udala, osasun etxeak, ikastetxeak, gizarte zerbi-tzuak…) eta gainontzekoak barne: erakunde priba-tuak, herri taldeak, parrokiak, aisiarako zentroak, sin-dikatuak, etorkinen elkarteak, banakakoak, eta abar.

Egia da gizarte-abegia osatzen dugun pertsonaorok ez daukagula gurera bizitzera etorri diren per-tsona etorkinekin harreman maila bera, noski, bainaosotasun hori kontuan hartuta eta gure lanaren abia-puntu izanik, gurean antolatzen diren ekintzak gizar-te osoari daude zuzenduak: irakasleak, erizainak,sendagileak, gizarte zerbitzuetako profesional oro,udaletxeetako langileria, sindikatuetakoak, aisiakobegiraleak, politikoak, enpresa mundukoak… Ezin-bestekoa suertatzen baita pertsona etorkinekin arigarenok zentzu berean edo bertsuan aritzea, profe-sional ezberdinen arteko elkarlana bultzatu behardugu, ahalik eta zerbitzu egokienak eta osoenakeskaintzearren, gurerako egokitzapena erraztearren,eta benetako kultur artekotasuna biziko duen gizarteberria eraikitzearren; hori baita gaur egun Sakanandaukagun asmoa eta nahia.

Ez da asko Sakanan etorkinentzako harrera planagaratzen hasi ginela. Etorkinentzako harrera planabada ere, horrek ez du esan nahi bertatik eskaintzendiren jarduerak etorkinei soilik eskaintzen zaizkienik;alderantziz, bai gizarte-abegiari nola pertsona etorki-nei berdin eskaintzen zaizkie. Bertan jorratzen direnegitasmoek pertsonaren arlo guztiak ukitzen dituztebatera edo bestera: lana, osasuna, gizarte zerbitzuak,prestakuntza, aisia, parte-hartzea, emakumea, kultu-ren arteko topaketak…

Plana osotasun batean oinarritzen da, eta egia esanbehar bada, elkarren arteko topaketa horiek –etorre-ra-gizarteen eta gizarte-abegien arteko topaketak–hautsi dituzte ordura arte elkarren arteko ezjakintasu-na zela-eta zeuden beldurrak, aurreiritziak eta este-reotipoak, elkarbizitza baikorragorako bideak irekiz.

Askotan ez da halako jarduera ikusgarririk antolatubehar. Nahikoa da hasteko etorkinek zer egin nahiluketen galdetzea, beraien iritzia eta nahiak kontuan

hartzea, eta beraiekin batera jardueraren bat antola-tzea. Horrek, gizarte-abegiaren eta etorkinen artekoharremana ikaragarri leuntzen du eta beste topaketabaterako aukerak irekitzen ditu, pixkanaka-pixkana-ka kultur artekotasunean murgilduz.

Familiarekin batera ikastetxeek gure etorkizunadiren neska-mutilen hezkuntzan ikaragarrizko pisuabadute ere, gizarteak berak ere badu zeresanik. Zen-tzu horretan, ezinbesteko bihurtzen da gizartearenparte garen giza eragile oro elkarren arteko hartu-emanean aritzea, elkarlanean jokatzea.

Immigrazio gaietan eskaintzen ditugun presta-kuntza ikastaroak adibidez, ez dira gizartearenalderdi bakar batera eskaintzen, baizik eta bertanprofesional gisa ari diren guztiei eta gaiarekiko inte-resa duen edonori.

Gurera bizitzera etorri diren sakandar berrieigurean integra daitezen bideak erraztea da helburua.Baina integrazioaz ari bagara, ezin ahaztu dezakeguprozesu honen bi norabideko zentzua. Hau da, ezlitzateke oso egoki izanen pertsona etorkinak gureanintegratu nahi izate hutsa; integrazioaz ari bagara,gizarte-abegiak ere, Sakanak kasu honetan, egokitu,integratu egin behar du pertsona berri horien izatea,bizimodua eta kultura bere egunerokoan.

Hau da, ezin uka dezakegu elkarren artean dauka-gun eragina: etorkinak gurean eta guk etorkinengan.Gakoa, urruntzen edo ezberdin egiten gaitueneanindarra jarri beharrean, komunean, berdin egiten gai-tuen horretan jartzea da. Gurera bizitzera etorri denauzo berri horri gure ateak irekitzea da giltza, geroberak irekiko baitizkigu bereak.

Badakigu ez dela erraza, eta ez gaudela horretanjantziak, baina ikasteko aukera ezin hobea daukagu,eta immigrazioaren fenomenoa gero eta gehiagoradoanez, elkarbizitza osasuntsua eskainiko duen gizar-te berri bat sortzeko aukera gure esku dago: pertsonaetorkin eta bertakoen esku.

Hortaz, ibil gaitezen kultur artekotasunaren bidetik,elkarri eskuak luzatuz, gure gizartearen ate ugariakirekiz, elkarrekiko ikaskuntzarako prest azalduz,aurreiritzi eta estereotipoak apurtuz, beraienganakojakin-mina adieraziz eta lehenengo begiratu bateanezberdina iruditzen zaigun auzo berri hori eskubidebereko pertsonatzat hartuz.

* Immigrazio Saila, Sakanako Mankomunitatea

Page 21: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

21I R I T Z I A K

14 urte nituela etorri nintzen Argentinatik.Bederatzigarren maila bukatua nuen; hanEscuela General Básica (Oinarrizko Hez-

kuntza Orokorra) esaten zitzaion, eta hiru ziklozituen. Handik modulu anitzeko eskolara igaro-tzeko aukera genuen, eta hiru edo lau urtekoikasketak ziren, aukeratzen zen moduluaren ara-bera. Eta gero, handik zuzenean unibertsitaterapasatzeko aukera zegoen.

Zumaiara iritsi nintzenean, eskolan izan nuenesperientziari dagokionez, ikusi nuen lehenengoaldea irakats zikloa izan zen: hemen urtarrileanhasi nituen ikasketak, han bukatu nituenean.Bederatzigarren maila abenduan bukatu nuen, etaurtarrilaren 8an berriro eskolan nintzen. Hiru hila-bete geratzen zitzaizkidan 15 urte betetzeko, etaDBHko hirugarren mailan jarri ninduten.

Arreta eman zidan lehenengo gauza liburuakmahai azpian utz nitzakeela izan zen, bai eta ikas-turte osoan neure mahaia izan nezakeela; inorknire gauzak kentzen edo lapurtzen ez zizkidala;eskola txanda bakarra zegoela, baita gela geure-tzat bakarrik zela ere.

Hori alde handia izan zen. Argentinan eraikinberean hiru eskola izan daitezke lanean, hainbattxandatan: goizez, arratsaldez eta gauez. Adibi-dez, ni goizez joaten nintzen, eta eskola hartanbosgarren eta bederatzigarren maila arteko ikas-leak izaten ziren; arratsaldez lehenengo maila etalaugarren maila arteko txikitxoak; eta gauez, hel-

duentzako eskola. Beste eraikin batzuetan biga-rren mailako hezkuntza edo modulu anitzekoaematen zuten goizez; lehen hezkuntza arratsaldez;eta eskola teknikoko ikasketak, gauez. Han esko-la ordu askoz gutxiago genituen: 08:00etatik12:00etara izaten zen gure ordutegia; edo, gehie-nez ere, 07:30etik 13:00etara, helduenek. Arratsal-detan, eskolak 13:00etan edo 13:30ean hastenziren, eta 17:00etan edo 17:30ean bukatzen. Atse-denaldia hemen ordu erdikoa da; han, bost minu-tuko bi atsedenaldi genituen, eta hamabost minu-tuko bat, goiz erdian. Eta liburuak maileguanhartzeko sistema genuenez, ez genuen liburuasko erosi beharrik.

Eskolatze prozesuan, bi gauza konta ditzaket.Alde batetik, neska-mutilen, irakasleen eta eskola-ko bizitzaren inguruko gauzak; eta, bestetik, eus-kararen gaia. Izan ere, niri –Zumaiara datozenneska-mutil guztiei bezala– Herri Eskolara joateaegokitu zitzaidan. D ereduko eskola txikia da, etazentzuzkoa zen hara joatea, izan ere, kontua lagu-nak egitea zen, eta ez nintzen beste herri baterajoango A edo B eredua egitera Zumaian bizi beharbanuen, eta hemen lagunak egin eta bizi, besteedonork bezala.

Eskolan, atsedenaldian ikusten zen elkartzenzirela alde batetik gaztelaniaz hitz egiten zutenneska-mutilak, eta euskaraz egiten zutenak bestealdetik. Baziren salbuespenak, baina hori markatu-ta zegoen. Ikaskideek gaztelania eta matematika

Aldaketa handi baten bizipena

“16 urte nituela neure kabuz bilatu behar izan nueneuskara ikasten jarraitzeko modua, eta herri eskolan

izan nintzen urte eta erdian, aurretik egindakolorpenak ez galtzeko”

Maria Julia, 21 urteko ikaslea

Page 22: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

ikasgaietan prestakuntza ona zutela ikusi nuen,baina maila baxuagoa zuten biologian eta geogra-fian. Eta, izaerari dagokionez, adin bera izanik, lati-noamerikarrak baino haurragoak zirela irudituzitzaidan; Argentinako nire adiskideekin alderatuz,behintzat.

Deigarria iruditu zitzaidan beste gauza bat ikas-leen eta irakasleen arteko harremana izan zen.Hemengo neska-mutilek irakaslearengana zuzen-tzeko modua han baino informalagoa da, bai etairakasleek ikasleengana zuzentzeko duten era ere.Gainera, ikasle taldeak bereizten zituzten: batetikikasi nahi zutenak, eta bestetik ikasi nahi ez zute-nak, neska edo mutil bati “ez duzu ikasteko balio”esango baliote bezala.

Niretzat guztiz berria izan zen beste gauza bat:eskolak buru-atzerapenak zituztenekin partekatzea.Haiek bestelako ariketak egiten zituzten gelan,baina beren adineko neska-mutilen artean integra-tuta zeuden eta dena naturaltasunez gauzatzen zen.Hori Argentinan pentsaezina da: buru-atzerapenaedo bestelako ezgaitasunak dituzten gazteak besteeskola batzuetara joaten dira; ez dira eskola arrun-tetan izaten, eta ez dute bestelako haurrekin bateraezer egiten.

Euskara gai zaila izan zen. Esan dudan bezala,herri eskolan egin nituen ikasketak, eta egin nituenDBHko bi ikasturteak gogorrak izan ziren, gaztela-nia, matematika edo bestelako ikasgaietatik ateraeta banakako eskolak (edo talde txikietan) ematen

baitzizkidaten, euskara ikasteko. Astean 12 ordukoeuskara eskolak izatera iritsi nintzen; gogoan dut,astelehenetan horixe zela nuen bakarra; irakaslezaldatu baino ez nuen egiten. Eta eskolak D eredu-koak ziren eta nik ikaskideek zuten liburu berabaina gaztelaniazkoa nuen. Horrela ikasi nuen eus-kara ulertzen, belarria eginez.

Irakasle batek euskara ikasteko mailakako pro-grama hasi zuen nirekin. Programa hari esker oina-rri sendoa lortu nuen. Baina DBHtik batxilergoraigaro nintzenean ez zuten programa harekin jarraitunahi izan, eta salbuespena eskatu behar izan nuen.16 urte nituela neure kabuz bilatu behar izan nueneuskara ikasten jarraitzeko modua, eta herri eskolanizan nintzen urte eta erdian, aurretik egindako lor-penak ez galtzeko. Orain unibertsitateko ikasketakgauzatzen ari naiz eta euskaltegira joaten jarraitzendut.

* Gazteleratik itzulitako testua

22 I R I T Z I A K

“Arreta eman zidanlehenengo gauza liburuakmahai azpian utznitzakeela izan zen, baieta ikasturte osoan neuremahaia izan nezakeela;inork nire gauzak kentzenedo lapurtzen ezzizkidala; eta eskolatxanda bakarra zegoela”

ALB

ER

TO

ELO

SEG

I

Page 23: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

23I R I T Z I A K

Mexikar hezkuntza vs. euskal hezkuntza

Xinemi García dut izena eta mexikarra naiz.Duela urtebete Euskadira prestaketa batera joa-teko aukera izan nuen. Esperientzia hark auke-

ra eman zidan jabetzeko alde handiak daudela eskolakemateko moduan Mexiko eta Euskadiren artean.

Gehien harritu ninduen alderdietako bat, beharba-da, eskolak emateko modu tradizionala izan zen. Hauda, katedradunak eskola ematen du edo liburuan jar-tzen duena azaltzen du, eta ikasleek berriz, ilarataneserita, irakasleak esandako guztiaren oharrak hartzendituzte, galderarik egin gabe.

Mexikon eskolak didaktikoagoak dira. Zenbaiteskolatan, nik batxilergoa ikasi nuenean esaterako,eskolak ez ditu ematen katedradunak soilik; hau da,ikasleak parte hartzeko aukera du, azalpenaren aurre-tik (gaia aztertu dezake), bitartean (bere ikerketarenemaitzak azaldu eta galderak egin ditzake) eta eskolaondoren (errefortzu ariketekin).

Eskola horietan erabiltzen diren dinamikei esker,ikasleari ikasgaien inguruko jakin-mina pizten zaio, etabere kontura ikasten hasten da. Eskolak ez dira baka-rrizketak: irakaslea aktorea da, eta ikasleak, ikusleak.Eztabaidek eta ideiak elkar trukatzeak taldea integra-tzen eta ikasketa prozesua erabatekoa izaten laguntzendute. Nahiz eta Espainiako hezkuntza maila Mexiko-koa baino altuagoa izan, nire ustez gazteei sormenafalta zaie, erabakitakotik harago bizitzea; sormena,arazo errealei aurre egin eta irtenbidea emateko.

Mexikoko hezkuntzari, ostera, diziplina, jarraikorta-suna falta zaio. Eta hori gure hezkuntza sisteman etaeguneroko bizitzan erabili beharko genukeela ustedut. Mexikon, eskolak bi modutan sailka ditzakegu:pribatuak eta publikoak. Eskola horietako bakoitzean

eskaintzen duten hezkuntza oso desberdina da. Eskolapribatuetan edo ordaindutakoetan, “lehen mailako”hezkuntza eskaintzen dute; hau da, “konstruktibis-moa” erabiltzen dute. Eskola publikoetan (gobernua-renak) berriz, irakasteko metodoa tradizionalagoa iza-ten da, nahiz eta azkenaldian eredu didaktikoagoaezartzen hasi diren lehen eta bigarren hezkuntzan etabatxilergoan. Gainerakoan, oro har, haur hezkuntzakhainbat alor lantzen ditu; izan ere, umearen abileziakahalik eta gehien garatzea bilatzen da.

Mexikoko eskoletako sailkapen hori Euskadikoeskolekin konparatuz gero, bietan antzeko zerbait ger-tatzen da: ikastetxe pribatuek instalazio hobeak dituz-te, ikasgai zorrotzagoak, eta horren adibide dira inge-les eskolak. Ni egon nintzen eskolan ingeles maila osobaxua zen, eta ez zaio behar adina garrantzi ematen.Baina eskola pribatuetan ikasitako jendea ere ezagutunuen, eta haien ingeles maila Cambridge Unibertsitate-ko Proficiency zen.

Bi hezkuntza sistemek (mexikarrak eta euskaldu-nak) dituzte abantailak eta desabantailak, eta benetanuste dut sistema eredugarria lortuko litzatekeela biakbatuko bagenitu: diziplina eta jarraikortasuna dinami-karekin eta sormenarekin batuz gero, hezkuntzarenmaila integrala izango litzateke.

Onartu behar da hezkuntza eredu perfekturik ezdagoela, are gutxiago gureak. Guztiok behar ditugu iri-tzi berriak, aldaketek aberastu egiten dute eta haztenlaguntzen digute. Nire aburuz, hezkuntza alorreanhobetzeko, baita beste alor askotan ere, mexikarrekzein euskaldunek elkarren beharra dugu.

* 19 urteko ikaslea. Gazteleratik itzulitako testua

“Bi hezkuntza sistemek (mexikarrak etaeuskaldunak) dituzte abantailak etadesabantailak, eta benetan uste dut

sistema eredugarria lortukolitzatekeela biak batuko bagenitu” Xinemi García *

Page 24: Larrun (123): Kultur artekotasuna hezkuntzan. Elkarbizitza da giltza

Hasierako beldurrak

2006ko azaroaren 12an iritsi nintzen Zumaia-ra; bi urte beteko dira etorri nintzenetik.Kuban, eskola eskolaurrean hasten da, bost

urterekin; gero, lehen hezkuntza dago, lehenengomailatik seigarrenera; ondoren bigarren hezkuntza,zazpigarren mailatik bederatzigarrenera, eta besteikastetxe batean egiten da, hemengo DBHko 1., 2.eta 3. mailen antzera. Han, hemen bezala, iraila etaekaina bitartean joaten nintzen eskolara, baina ordugehiagoz: 08:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:20ra.

Hona etorri nintzenean, han seigarren maila egitenari nintzen, eta azterketa txiki bat egin zidaten, azter-keta erraza, zein maila nuen jakiteko, eta ea hemengoneska-mutilek zekizkiten gauzak nekizkien ala ez ikus-teko. Emaitza ona lortu nuenez, eta ikasturtea hasibe-rria zenez, seigarren mailan utzi ninduten. Beraz, honairitsi eta han nengoen maila berean jarraitu nuen.

Adiskideak arraro ikusten nituen, ez dakit hangoe-kin konfiantza handiagoa nuelako-edo izango otezen. Hasieran dena bestelakoa zen. Irakasleak zorro-tzagoak dira hemen, harremanean eta gainontzeko-an. Han ikasleok ere ez dugu adiskidetasunezkoharremanik irakasleekin, baina halere bestelakoa da,ez dakit hitzen bidez nola azaldu.

Hemengo ikastetxeetan gogoko dudan gauza batmusika eskolak dira, dantza egin eta txirula jotzendugulako. Kuban, musikako eskoletan abestu bainoez genuen egiten, eta gauza guztiak zaharrak ziren,ez genuen ezer modernorik egiten.

Eskolara iritsi nintzenean, hasieran nire gelan eznuen inor ezagutzen. Gainera, ikasleetako batek ezninduen gustuko, eta nitaz gaizki esaka aritzen zirenegun osoan. Batzuk hurbiltzen zitzaizkidan, baina

nik euskararik ulertzen ez nuenez, jakina, nitaz gaiz-ki esaka aritzen ziren euskaraz. Entzuten nuen baka-rra “berria, berria, berria” zen, eta aita hemengoadudanez berari galdetu nion ea zer esan nahi zuen,eta “iritsi berria” esan nahi zuela esan zidan. Horre-gatik nekien nitaz ari zirela hizketan.

Bi hilabete itsusi igaro nituen. Gero adiskideak eginnituen, eta orain ez dut arazorik. Nire gelako neska-mutilek ondo hartzen naute, ez dugu arazorik. Atsede-naldian baten batek esaten dit zerbait, baina neska-mutil gehiago dagoenez, ez diet kasurik ere egiten.

Etorri nintzenean banekien hemen beste hizkun-tza bat hitz egiten zutela, baina nik ez nuen hizkun-tza ezagutzen, eta ikasten hasi nintzenean ulertzekooso zaila iruditu zitzaidan. Seigarren mailan nengoe-nean aparteko eskolak eman zizkidaten euskaraikasteko, eta gauza batzuk gaztelaniaz egin nitza-keen. Baina orain dena euskaraz egiten dut, denaulertzen dut eta oso ondo nabil; ikasturtea errazgainditu dut.

* Gazteleratik itzulitako testua

“Adiskideak arraro ikusten nituen, ez dakit Kubakoekinkonfiantza handiagoa nuelako-edo izango ote zen.

Hasieran dena bestelakoa zen. Irakasleak zorrotzagoakdira hemen, harremanean eta gainontzekoan”

Lismey, 12 urteko ikaslea

24 I R I T Z I A K

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daKoordinatzailea: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.148. zenbakiarekin banatua, 2008ko abuztuaren 3an)