Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

24
118 www.argia.com/larrun KRISIA ETA ERRONKA BERRIAK EUSKAL ETXEETAN ERREPORTAJEA IRITZIAK l Argitxu Camus l Josu Legarreta l Miel A. Elustondo l Joseba Etxarri l Mariana Fernandez l Gloria Totoricaguena Euskal etxeak erreleborik gabeko etorkizuna? Euskal etxeak erreleborik gabeko etorkizuna?

description

Euskal etxeen egungo egoera ez da oso pozgarria, bai zaharkitua. Gazteak erakartzeko arazo ugari dago eta azaleko folklorean erortzeko arrisku itzela. Krisia begi-bistakoa da, euskal nortasunaren mugak gero eta lausoagoak baitira globalizazioaren inperioan. Jakina, moduak eta moduak daude euskaldun sentitzeko, eta atzerrian identitateak memorian barrena bidaiatzen du libre. Baina Euskal Herriko erakundeek elikatzen duten diasporak aldaketak behar ditu, freskotasuna eta egitura arinak. Euskal etxeek antzinako inertziak baztertu eta belaunaldi berrien beharrak asetu behar dituzte, iraungo badute.

Transcript of Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

Page 1: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

118

www.argia.com/larrun

KRISIA ETA ERRONKA BERRIAK EUSKAL ETXEETAN

E R R E P O R T A J E A

I R I T Z I A Kl Argitxu Camus l Josu Legarreta l Miel A. Elustondol Joseba Etxarri l Mariana Fernandez l Gloria Totoricaguena

Euskal etxeakerreleborik gabeko etorkizuna?Euskal etxeakerreleborik gabeko etorkizuna?

Page 2: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

NABUCODONOSOR agintari babiloniarrak K.a 586urtean Juda erreinua konskitatu zuenean, Jerusalen-go tenplua txikitu eta judutarrak indarrez kanporatuzituen herrialde hartatik. Bibliak dio jainkoarenzigorra izan zela; judutarrak Mesias noiz mundura-tuko zain geratu ziren “lurralde prometatura” berrizitzultzeko –XIX. mendean sionismoa azaldu zenarte–. Judako seme-alabak munduan zehar barreia-tu ziren eta historiako lehenengo diaspora izanomen zen hura, hitzaren esanahi grekoari kasu egi-nez, lehenengo “dispertsioa” ( ).

Horregatik, diasporaz hitz egitean, askotanjudutarren diasporaz hitz egiten da, jatorriko esa-nahia eraldatu egiten zaio eta gertakizun konkretubatekin lotzen da, hasierako zentzua galduz. Ezda harritzekoa Euskal Herritik kanpora joandakoeuskaldunen artean “diaspora” hitzak erreparohandia sortu izana eta oraindik ere “kolektibita-tea” edo “komunitatea” bezalako kontzeptuak

onarpen handiago izatea, aurrekoak konnotazioezkorrak –zigorra, derrigorrezko erbesteratzea...–dakartzalako berarekin. Beste batzuek aldiz“mito” hutsa deritzote euskal diaspora berari,nazionalismoaren asmakizun bat.

Baina Gloria Totoricaguena adituak ondo argu-diatu bezala, ez da beldurrik izan behar mundukoeuskal kolektibitateei diaspora deitzearekin.Robin Cohen iraskasleak ezarritako printzipioenarabera, euskaldunena diaspora bat da: dispertsiotraumatikoa, memoria kolektiboa, mitoa, elkarta-suna, itzulera... Horiek guztiak identifikatu dituTotoricaguenak emigratu zuten euskaldunengan.Jon Andoni Irazustaren Bizia garratza da nobelaerrealistan (Ekin, 1950. Armiarma.com-ek Klasiko-en Gordailuan eskegia) bi anaiek gerraren ondo-rioz sorterria derrigorrean utzi behar dute, Cubaitsasontzian berriketan hasten dira ilunabarra iris-tean eta honela esaten dio batak besteari:

2 E R R E P O R T A J E A

Euskal etxeak:Krisia eta erronka berriak

Urko Apaolaza

Euskal etxeen egungo egoera ez da oso pozgarria, bai zaharkitua. Gazteak

erakartzeko arazo ugari dago eta azaleko folklorean erortzeko arrisku itzela.

Krisia begi-bistakoa da, euskal nortasunaren mugak gero eta lausoagoak baitira

globalizazioaren inperioan. Jakina, moduak eta moduak daude euskaldun sentitzeko,

eta atzerrian identitateak memorian barrena bidaiatzen du libre. Baina Euskal Herriko

erakundeek elikatzen duten diasporak aldaketak behar ditu, freskotasuna eta egitura

arinak. Euskal etxeek antzinako inertziak baztertu eta belaunaldi berrien beharrak

asetu behar dituzte, iraungo badute.

Page 3: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

3

Lehenengo belaunaldiko emigranteak badoaz eta bigarren edo hirugarrenekoak ari dirakolektibitatearen sarea osatzen. Irudian, Tandil-eko (Argentina) Gure Etxea.

AIN

AR

AA

GIR

RE

—Utzi ditugun toki, mirabe ta gauzak aztutzerakoaldi bat joango da. Badakigu goizeroko ta gaberokopentsamentuk nolakotsuk izango diran. Lanak eta jen-dearekin itz egin bearrak atzenduko al dizkigu zerbait.

Irazustaren pertsonaiek benetako sentimenduaadierazten dute. Pedro Mari Otañok ere bere txiki-tako Errekaldeko atariko intxaurpea zuen gogoanPampako bakardadean idatzi zituen bertso ezagunhaietan. Herrimina baita diasporaren barruko arra.Herriminari eta etorkizun ezezagunari aurre egite-ko euskal nortasun etnikoari eutsi izan diote atze-rrira joandako euskaldunek. Jakina, Aranismosutsuaren garaian nortasun horren “primordialis-moa” aldarrikatu bazen ere –eta primordialismohitza dagoen lekuan jarri “mugiezintasuna”, nahibada–, garbi dago nortasun-etniko hori aldatu dai-tekeela atzerriratutakoek asimilazio prozesua jasa-ten duten heinean. Intxaur arbola gogoan duenarren, Otaño bertsolariari Argentinako txabola

ondoko onbuaren aldamenetik joatean “bihotzaerdibitzen” zaion bezala.

Bada, hala ere, gaur egun gertatzen den besteegoera bat. Ezin dugu ahaztu oraingo diasporarenbizimoldea ezberdina dela. Apenas dago emigrazio-rik, lehenengo belaunaldiko emigranteak badoazeta bigarren edo hirugarren belaunaldikoak ari dirakolektibitatearen sarea osatzen. Nortasuna eta etni-zitatea erabili egiten da modu sinbolikoan, horrela,instrumentu bilakatzen da. “Instrumentalismoa”deitu diote horri adituek, Benan Oregi Eusko Jaurla-ritzako diaspora gaietako teknikoak, euskal kultura-ren transmisioaz egiten ari den ikerlanean honeladeskribatu du:

“Diasporan gerta daitezkeen asimilazio erabatekoa-ren eta nortasun etnikoa mantentzearen artean, badiraegoera batzuk instrumentalizazioa ere gertatzen delaondorioztatzera garamatzatenak. Esan nahi dugu nor-banakoen eta taldeen ahaleginak ikusten ditugula eus-

Page 4: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

kal diasporan ere sinbolo etnikoen inguruan mobiliza-tuz. Baliabide material, politiko eta sozialetara (etaekonomikoetara) iristea da azken helburua”.

Interes jakin batzuen –izan ekonomikoak, politiko-ak...– mesederako aldarrikatutako nortasuna, denaden, ez omen da ezaugarri nagusia euskaldunenkasuan. Baina Oregik datu interesgarria eman du:azken mende erdian emigraziorik jaso ez den herrial-deetan, 5-7 euskal etxe ireki dira bataz beste urteko(ikusi 2. infograma). Zein da horren arrazoia? Zalan-tzarik gabe, horixe da gaur egungo euskal diaspora-ren kontraesan handietako bat. Baliteke paradoxahorrek instrumentalizazioa eta interesa ezkutatzeabere baitan, baina Euskal Etxeen egitura teoria horibaino konplexuagoa da, bere erroak ehundaka urteta-ko kolonizazio eta emigrazioan kiribildurik baitaude.

“California! HHau dda hherria!”Duela gutxi William Douglass antropologoak aldizka-ri batean esan zuen Amerikanuak (Reno, 1975) idatzizuenetik liburu horrek markatu duela bere irudi aka-demikoa. Ez da gutxiagorako, Jon Bilbaorekin idatzi-tako ikerlana azken hogei urtetako joera historiografi-koaren aitzindaria izan baitzen. Oscar AlvarezHistorian doktorea da EHUn eta euskal emigraziorenbilakaeran aditua; bere ustez Douglass eta Bilbaorenobrak emigrazioa diziplina ekonomiko huts bainohistoria sozialaren parte ere bazela erakutsi zuen, etaordutik euskal-amerikarren historia, diasporarena,ikuspegi arras ezberdinez landu izan da. Dena den,egia da Amerikanuak-etik hona aurrerapen itzelaegon dela emigrazioa ulertzeko ikerketetan eta berta-ko zenbait ideia guztiz gainditurik daudela, esaterako,euskal emigrazioaren kausak arrazoitzean.

Zergatik emigratu zuten euskaldunek? Teoria etatesi asko planteatu izan da emigrazioa sortu zuten arra-zoiak esplikatzeko: Uzta txarrak, gerrak, zerbitzu mili-tarrari ihes egin nahia, euskaldunen berezko abenturazaletasuna, osabaren deia... Alvarezek “euskal emigra-zioetaz” pluralean hitz egiten du, fenomeno zabalbezain anitza dela adierazteko. Hasiera hasieratik Kon-tinente “berriak” lilura eta eztabaida sortu zuen. TomásMororen mundu utopikoa ikusten zuten batzueklurralde horretan, beste batzuen ustez, ordea, hara joa-ten ziren europarrak kodiziak jota gaiztotzen ziren,horra zer esan zuen Pedro Martir de Angleria kronistak1530ean: ...arrastrados de la ciega codicia del oro, los

que de aquí se van mansos como corderos, llegadosallá se convierten en rapaces lobos (urrearen zaletasunitsuak eramanda, hemendik arkumeak bezain otzanjoaten direnak, otso harrapakari bihurtzen dira han).

XIX. mendean baporezko ontziak agertu ziren,Ameriketarako bidaiak merketu, eta nekazarien emi-grazio masiboak hasi. Euskal Herriko sektore zabalajoera horren kontra jarri zen, batez ere Eliza. Adieraz-garria da 1853ko Urruñako Euskal Jaietan gertatuta-koa. Abbadiek sustaturiko bertso sariketan gai baka-rra zegoen: Ameriketarako emigrazioa. Etxahunbertsolariak salatu zuenez sariketaren kontrola apai-zek bereganatu zuten, emigrazioaren kontrako ber-tsoak gailen zitezen: “Aphezen kontseiluak bethi kon-trario” esan zuen barkoxtarrak arranguraz. Eta zerinteres zuen Elizak emigrazioaren kontra jarduteko?Antza, Ameriketara joaten zirenak fedea galtzenomen zuten. R. M. Azkuek garbiro agertu zuen ideiahori Ardi galdua izeneko liburuan (1918); eleberrian,Kaliforniara joan den emigrante batek gutunak truka-tzen ditu bere herriko bikarioarekin:

– California! Hau da erria! Ez neguan otzegi, ezberoegi udan!– idazten dio Medel izeneko nekazariakSakramentoko Leaburu Hotel-etik.

4 E R R E P O R T A J E A

URAZANDI.MARDELPLATA

,AD

RIA

NA

ALV

AR

EZ

Mar del Platako esne saltzaileeuskalduna. Argentina eta Uruguain lanneketsuak egin behar izan zituzten hara

joandako emigranteek.

Page 5: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

– Izan zaitez urrutietan emen izan bezalako kristauona – erantzuten dio arduratsu bikarioak.

Sakonean, bistakoa da exodo horrek Elizaren bote-re demografikoa murrizten zuela. Dena den, kontra-propaganda-liburuen –aita Pierre Lhande eta JoséCola y Goityrenak bereziki– eta prentsako iritzi kriti-koaren gainetik milaka izan ziren atzerrira joandakoeuskaldunak. Ezin da datu zehatzik isuri hemen, ofi-zialki joandakoei “paperik gabe” eta modu ilegaleanemigratzen zutenak gehitu behar baitzaizkie. Denaden, 200.000 lagun izan zitezkeela diote iturri klasiko-ek. Egin kontu, Buenos Airesko eliza bakarreko artxi-boan 1828-1860 urte artean 700 euskaldunen izen abi-zenak bildu ditu Nora Siegrist de Gentilehistorialariak, izeberg baten punta besterik ez.

Euskal eetxea: oostatu hhutsetik eeragile ppolitikora Amerikako euskaldunek talde kontzientzia izan zutenlehenengo unetik. Hizkuntza propioa? Estatus bere-zia? Zaila da jakitea zergatik sortu zen izaera kolekti-bo hori, baina datu objektiboek diote euskaldunakbat eginik ibili zirela enpresa ekonomiko eta ekintzasozialetan. Horrela, elkarteetan biltzeko joera goiztia-rra Peru, Txilen eta Mexikon Aro Modernoan sortu

ziren kofradietan ikus daiteke. Dena den, euskaletxeak, gaur egungo esanahiari kasu egiten badiogu,ez ziren XIX. mendera arte sortu. Euskaldunek gober-natzen zituzten ostatuak izan ziren horien hazia.1876an Laurak Bat izeneko elkartea sortu zen Monte-videon, eta ondoren Habanan eta Buenos Airesen.Elkartzeko lekuak ziren, herrikideekin harremanetanjarri eta gustuko ohiturak praktikatzeko.

Hala ere, ez da ahaztu behar eragile politikoakere bazirela elkarte haiek. Laurak Bat-en sorkun-tzan, esaterako, nabarmen eragin zuen urte horre-tantxe euskal foruak behin betikoz abolitu izanak.Bestalde, XX. mende hasieran abertzaletasunalurreratu zen Amerikan, eta laster zabaldu diaspo-ran, ez ordea zaratarik sortu gabe. José María Tápizikerlariak ideologia sabindarrak euskal diasporanizan zuen eragina aztertu du; bere ustez Hegoalde-tik joandako emigranteek errazago onartu zutendoktrina berria eta pertsonaia politiko batzuen mili-tantzia funtsezkoa izan zen horretan –SebastianAmorrortu editorea, horien artean–. 1910ekohamarkadan norgehiagoka latza lehertu zen euskaletxeen barnean, Aranaren abertzaletasun berria ver-sus karlismo edo fuerismo zaharra, nork zein era-kunde kontrolatuko. Horrela, 1912an Euskal Erriaizeneko zentro abertzalea sortu zen Montevideoneta Zazpirak Bat izenekoa Rosarion (Argentina),biak eszisio baten ondorio izan ziren. BuenosAiresko Laurak Bat izan zen norgehiagokaren esze-natoki nagusia, eta Felix Ortiz San Pelayo musikariezaguna protagonista printzipala. Azpeitiar atzerri-ratua, karlista eta euskaltzale amorratua zen, agianhorregatik kapitalizatu zituen abertzaleen kontrakokritikak, harik eta euskal etxe dekanoaren zuzenda-ritza eskuratu zuen arte.

Hurrengo urteetan nazionalismoa erabat gailen-du zen euskal etxe gehienetan eta 1936ko Gerrakoerbesteratuen iritsierarekin hegemonikoa bihurtuzen –150.000 pertsona erbesteratu zirela kalkula-tzen da, horietako asko Venezuelara, ordura arteeuskaldunen kolonia txiki bat besterik ez zuenherrialdea–. Atzerriratuek dinamika berria ernalduzuten atzerriko erakundeen baitan, euskal etxegehiago sortzeaz gain, gerraren traumak eraginda-ko euskal kulturaren ekarpena egin baitzuten, arteaeta literaturaren bidez batez ere, Jokin ZaitegirenEuzko Gogoa aldizkaria tarteko. Duela gutxi erbes-

5E R R E P O R T A J E A

Azken mende erdianemigraziorik jaso ez den

herrialdeetan 5-7 euskal etxeireki dira bataz beste urteko.Zein da horren arrazoia?Zalantzarik gabe, horixe dagaur egungo euskaldiasporaren kontraesanhandietako bat.

Page 6: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

teari buruzko kongresua egin zuen Hamaika Bideelkarteak (www.hamaikabide.org/congresos.php)eta bertan “barne erbestea”, deserria edo “transe-rria”bezalako kontzeptuen inguruan eztabaidatuzuten. Transerria (transtierro, gaztelaniaz) JoseGaos-ek asmatutako neologismoa da, Mexikorajoandako espainiar exiliatuei aplikatua; baina eus-kaldunen kasura ere estrapolatu daiteke. Orduan,36ko erbesteratuek deserritik transerrira –integra-ziora, alegia– igaro behar izan bazuten, zertanlagundu zien kultur sorkuntzak trantsizio horretan?Nestor Basterretxea eskultoreak bere memorien ata-rikoan biluzten du sentimendu hori:

“Hamazazpi urte erbestean eta bidaia gogor bat izanziren nire orduko egunak. Eta oraindik harritzen naunola eta zenbat bizitza ustekabeko halabeharrezgobernaturik dagoen, eta norberak jasaten duenbabesgabetasuna haren gogorkeri eta zartadak jotzendionean. Baina temati, zoriontasunak bere lekua aurki-tu du nire bizitzako ordu askotan: existentzia suharra-rekin, sormen artistikoaren abenturarekin, familia adis-kidantza jatorrarekin, eta behar besteko umorearekin”.

Erbesteratu askok euskal etxeetan bilatu zutenbabesgabetasun horren aurkako antidotoa, Mexiko-tik Mar del Plataraino; horietan asetu zuten herrimi-na eta ernamuindu zuten gaur egungo diaspora.Izan ere, orduz geroztik ez da tsunami gehiagoegon, basogizon, artzain edo pilotariz osatutakoolatu txikiak baizik. Amerikako Estatu Batuetakomendebaldea busti zuten batez ere eta hasieran iku-sezinak ziren, “bigarren mailakoak” Robert Laxaltekesango lukeen bezala. Gero, arrotasunez erakutsizituzten euren sustraiak, 1959an Sparks-eko jaial-dian, eta ordutik jaiotako basque club-etan.

Nortasunaren ttransmisioaGaur egun hamarnaka euskal etxe daude munduosoan barreiaturik, gehienak Argentinan, edohobe esanda, Argentinako Panpa Hezean. Herrial-de hartako euskal etxe ugari FEVAn (Federaciónde Entidades Vasco Argentinas) daude antolatuta,1955ean sortua Mar del Platako Euskal Astearenondoren. Lurralde zabala da oso Argentinakoa,euskal etxe batetik bestera milaka kilometro egondaitezke (3.000km Jujuytik Comodoro-Rivadavia-ra), eta Federazioaren bidez hartu emanak izanditzakete. Horretaz gain, Amerikako Estatu Batue-

tan ere bada euskal elkarte edo klub ugari –NABO,North American Basque Organization elkarteanbaturik–, eta Venezuelan, Espainian, Australian,Uruguain, Txilen... (ikusi mapa ondorengo orrian).Euskal etxe bakoitzaren bilakaera eta bizimoduaezberdina da, testuingurua ezberdina delako;baina orohar, duela 50 urteko identitate zeinuantzekoekin hornitzen dira oraindik ere, nahikoada haiek bisitatu edo batzuen web gunera jotzeanagusitzen diren jardueren berri jakiteko: dantzak,pilota, euskal jaialdiak, karta jokoa, gastronomia,ikastaroak... Arazoa al da hori?

Euskal Herriko biztanleek ezagutu beharko luke-te diasporaren benetako egoera zein den. Horreta-rako aurrerapausoak egin dira jadanik, eta adibidez,diasporak badu lekurik euskal curriculumean; gauregun lehen hezkuntza edo DBHko ikasleek euskaldiasporaren berri dute eskoletan. Beste aldean,sarritan egozten zaio diasporari Euskal Herriarenikuspegi mitikoa duela, baina komunikazioarenmendean gauden honetan, euskal-amerikarrekinoiz baino hobeto ezagutzen dute Euskal Herrikoerrealitatea. Hala ere, noizbait aitonen sorterrirabidaiatzen dutenean, arbasoen sustraiak eta tradi-zioa ezagutzeko gogo biziz etortzen dira, eta ezhainbeste saldu nahi izaten zaien kultura postmo-dernoa. Adibidez, duela urte batzuk Eusko Jaurlari-tzako Gaztemundu programarekin argentinar gazte

6 E R R E P O R T A J E A

Erbesteratu askok euskaletxeetan bilatu zuten

babesgabetasunaren aurkakoantidotoa; horietan asetu zuten

herrimina eta ernamuinduzuten gaur egungo diaspora.

Orduz geroztik ez da tsunamigehiago izan, basogizon,

artzain edo pilotariz osatutakoolatu txikiak baizik.

Page 7: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

batzuk Euskal Herrira etorri ziren, bertako errealita-tea gertutik ezagutzera. Gazte horiek Donostiakoleku ugari bisitatu zituzten: Parke teknologikoa,Euskal Telebista, Unibertsitatea... Baina hara noneta denbora librea izan orduko Alde Zaharreko sou-venir dendetara joan ziren ikurrinadun txapelakerostera, denon harridurarako. Jokabide horimigrazioa etetearen ondorio antropologiko bat bes-terik ez da Douglassen arabera. Bestela pentsatzendute askok, euskal etxeetan nortasun eredu atzera-tu bakarretik edaten dela, alegia. 2007an egin zenEuskal Kolektibitateen IV. Kongresuan honela azal-du zuen Gloria Totoricaguenak: “Diasporak ezin dunortasun homogeneo bakarra asmatu, are gutxiagosorterria bera aniztasunean aberatsa denean”.

Ideologia politikoen gainetik eta ikuspuntu fol-kloriko hutsetik harantzago lan egin behar duteEuskal Etxeek. Gaur egun 20.000 lagunek duteelkarteetan izena emanda, baina seguruena kopuruhori ez da euskal jatorriko herritarren %10era ereiritsiko. Bazkideen adinaren bataz bestekoa 45 urte-tik gorakoa da (2006ko galdeketatik ateratakodatua) eta euskal etxe gehienetan zailtasunak dituz-te gazteak erakartzeko. Esan nahi da belaunaldialdaketarik ez dagoela, eta hori bai da arazoa.AEBetako Mendebaldean pilota jokoa hiltzen aridela esan dute gordin bertako arduradunek etabeste bide batzuk irekitzeko asmoa plazaratu dute.

Kuban eta Mexikon, adibidez, pilota ez dago euskaletxeari zuzenean loturik, herrialde osoan zabalduta-ko kirola da. Azken finean euskal etxeak “irekitzea”da erronka, gazteak erakarriko badituzte: “Euskaletxeetan belaunaldi berriek hartu behar dute aitzin-daritza: modernizatu eta egoera berrira egokitubeharrean daude, iraungo badute. Gazteei heldule-kua eskaini behar zaie, euren neurrikoa, euskalkomunitateko kide senti daitezen”. Benan Oregirenhitzek zentzuzkoak eta bideragarriak dirudite, bainaez da egiteko erraza. Leku batzuetan hasiak diragazteentzako proiektuak sortzen, aitzitik, besteaskotan dantzari taldeak dira oraindik ere gazteen-tzako euskarri bakarretakoak.

Dirulaguntzak bberdin aautonomia eeza?Beste galdera bat egin liteke hemen: euskal etxee-tako zuzendaritzek zer ardura dute transmisio etairekitze prozesuan? Hara: Hego Amerikako euskaletxe bateko zuzendaritzaren organigrama OgasunMinisteritza batekoa bezain luzea izan daiteke–Presidentea, ohorezko presidentea, idazkaria,idazkariordea, diruzaina, diruzainordea, laubokal, beste lau bokal ordezko, kontu hartzai-lea...–, kasu askotan burokrazia geldoa dago, pro-tokoloa eta hierarkia zorrotza. Zuzendaritza kideaskok errezelo handia dute zentroak egitura arina-goetara irekitzeko, euren etxea bezala sentitzen

7E R R E P O R T A J E A

Prentsa izan da euskal diasporaren zutabeetako bat. Goian, ezker-eskuin:Laurak Bat, Denak Bat eta Aitor aldizkariak.

Page 8: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

duten erakundean arrotzak baitituzte iniziatibaberritzaileak. Portaera hori areagotu egiten dadirulaguntzen babesean eta ekitaldi ofizialen opa-rotasunean bizi diren kideengan.

Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzakeuskal etxeen ugaltzearen arrazoietako bat izandaiteke. Gaur egun Euskal Gizataldeekiko Harre-manetarako Zuzendaritzak hainbat proiektu dituabian eta horien artean egoera larrian daudeneuskal-amerikarrei emandako dirulaguntzakdaude. Laguntza horiek helburu jakina dute, kri-sian dauden Hego Amerikako herrialdeetako eus-kaldunen egoera hobetzea. Iaz 200.000 eurobaino gehiago banatu zituzten situazio horretanzeuden herritarren artean. Bestalde, dirulaguntzaorokorrak ere ematen dizkie Jaurlaritzak euskaletxeei, beren jarduera aurrera ateratzeko. “Zorhistoriko” baten ordainetan –herrialde haietaneuskal emigranteek iraganean jasotako babesa etaaberastasuna–, diru kopuru handia banatzen da,eta horrek ardura sortu du. Nork dio laguntzahorrek euskal etxeen dinamismoa sustatuko

duela? Ez ote ditu desaktibatuko? Ez ote dio eus-kal zentroari autonomia eta erabakiak hartzekoahalmena kenduko? Rosarioko Zapirak Bat elkar-teko arduradunek ezinbesteko jotzen dituztesubentzioak eta beren ustez euskal etxe askokezingo lituzke ateak zabalik izan laguntza horiekgabe. Felipe Eiheragibel idazkariak autofinantzia-zioaren beharra aipatu du:

“Gure kasu partikularrean, 95 urteko ibilbidea iza-nik, eraikin propioa eta bizitza sozial kontsolidatua,autofinantziazioa izan behar genuke eguneroko hel-buru”.

Errealitatea burugogorra da baina, eta HegoAmerikako euskal etxe gehienak oso urrun daudeautofinantziazio idealetik. Dependentzia horrekesparru politikoan ere eragina izan dezake, EuskalHerriko agintari politikoek parternalismo etaalderdikeriaz jokatzen badute behintzat. Bidehorretan, Eusko Jaurlaritzak diaspora “kaptatu etainstituzionalizatzeko” politika jarraitzen duelaesan du Joseba Gabilondok art ikulu batean

8 E R R E P O R T A J E A

2007ko uztailean antolatutako Euskal Gizataldeen IV. Kongresuko familia-argazkia.

LU

ISJA

UR

EG

IALT

ZO/A

RG

AZ

KIP

RE

SS

Page 9: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

(www.joseba.net/kulturaniztasuna.html) eta horieuskal globalizazioaren adibide dela.

Dena den, bereizi behar dira Hegoaldeko etaIparraldeko ereduak. Nevada, Idaho edo Kalifor-nian euskal etxeek askatasun handiagoz funtziona-tzen dute; seguruenik gizarte estatubatuarraren bizi-moduaren lorratzari segika. Horrela, erreserbagehiagorekin onartzen dituzte euskal erakundeenbaldintzak eta datuen pribatutasuna mantentzensaiatzen dira. Bestalde, ukaezina da Mendebaldekohainbat euskal etxe enpresa lehiakor bihurtu direla,jatetxe eta abarren bidez; baina tentuz ibili beharradute, errelebo falta eta nortasuna azaleko multikul-turaltasunean desegitea zer den ongi ezagutzen bai-tute AEBetan ere.

Euskara: eerakarpen ttresna pparegabea Azkeneko Euskal Gizataldeen Kongresuan 56neurri zehatz jasotzen dituen dokumentua adostuzuten bertaratutako euskal etxeetako 150 ordez-kariek. Oinarrian, batzarraren ondorio nagusiaizan zen euskal etxeek ikasi behar dutela globali-

zazioak ekarri duen aldaketa kulturalera egoki-tzen. Horretarako euskal komunitate osora irekibehar dira eta “gazte eta emakumeen inplikazioa”bilatu. Hain zuzen, euskara izango da zentroenirekieraren ardatzetako bat eta gazteak erakartze-ko tresna bihurtu nahi dute.

Oraintsu arte hizkuntzaren transmisioa AEBetakozenbait familietara mugatu da. Hego Amerikanberriz, euskararik ez zaie erakutsi belaunaldiberriei; horrek badu esplikazio historiko-linguistikobat: Argentina edo Uruguaira joandako emigrantegehienak Hego Euskal Herrikoak ziren, hortaz, gaz-telaniarekin moldatzen ziren nola edo hala. AEBeta-ra egindakoak, ordea, ingelesa ikasi behar, etahorrek euskararen iraupena ekarri zuen. Hala ere,ezin ahaztu emigranteen seme-alabek amerikargizartean jasan zuten bazterketa –euskal azentualotsagarri zitzaien askori–; bilobak izan ziren euska-raren balioa aldarrikatzen hasi zirenak eta Third-generation phenomenon (hirugarren belaunaldia-ren fenomenoa) deitu diote. Gaur egun,Mendebaldeko euskal pikiniki-etan euskara entzundaiteke, duela 20 urteko euskara, baina euskara.

Harrigarria da euskarak azken urteetan diasporansortu duen interesa. Lehenago euskara ikastekoprogramak izan badira ere, azkenaldian ehundakalagun ari dira mundu osoko euskal etxe eta uniber-tsitateetan klaseak jasotzen –2.000 pertsona HABE-ren Euskara munduan proiektuarekin–. Duela gutxiArgentina eta Uruguaitik etorritako 23 ikasle Laz-kaoko (Gipuzkoa) Maizpide barnetegian hasi zirenzeregin horretan. Helburua da euskarako 3. mailagainditu eta jatorriko herrialdean irakasten jardutea.Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailbu-ruaren esanetan “miragarria” da euskara zabaltzekoeuskal etxeek duten “gogoa eta borondatea”.

Euskara, sinbolo huts izatetik nortasunaren igorleizatera pasa liteke, eta bide batez, euskal etxeetanhaize freskoa zabaltzeko tresna paregabea bihurtu.Horretarako noski, barne kohesioa eta pentsaera ire-kia uztartzeko formula asmatu behar da, atzerrikoeuskal komunitate osoa gustura egongo den euskaletxea sortuz. Eta jakina, duela gutxi Henrike Knörrhizkuntzalariak prentsan adierazi bezala (El Correo,2007-11-10) hori guztia “dogmatismo eta politikakeri-rik gabe, ikuspegi zabalez, giza errealitatea bezala,oso konplexua den kontu batekin”.

9E R R E P O R T A J E A

Errealitatea burugogorrada eta euskal etxe

gehienak oso urrun daudeautofinantziazio idealetik.

Dependentzia horrek esparrupolitikoan ere eragina izan

dezake, Euskal Herrikoagintari politikoek

paternalismo eta alderdikeriazjokatzen badute behintzat.

Page 10: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

10 D A T U A K

Page 11: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

11D A T U A K

Page 12: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

Estatu Batuetan, gaur egun, euskal kulturarenmantentzean lanean ari diren berrogei batelkarte zenbatu ditzakegu. Gehienek (38)

AEBetako euskal elkarteen federazioa osatzen dute,the North American Basque Organizations, Inc. edoNABO.

XIX. mende erditsuan euskaldunak Estatu Batueta-ra masiboki immigratzen hasi baziren ere (hogeiga-rren mende erditsura arte iraungo zuen fenomenoa),elkarte gehienak 1950. urtetik goiti sortu ziren. Hogei-garren mende hasieran sortutako elkarteak, Idahoestatuko Boise (Socorros Mutuos eta American Bas-que Fraternity) edo New Yorkekoa (Centro VascoAmericano, Sociedad de Beneficio y Recreo) adibi-dez, etorkin euskaldunen laguntzeko xedearekinantolatu ziren, aseguru sozial gisako bat kideei pro-posatuz. 1950. urtetik goiti agertutako euskal elkar-teen xedea ezberdina da: Euskaldunen arteko soziali-zazioa segurtatzea (jaiak) eta kulturaren hurrengobelaunaldiari pasa araztea da (dantzan, musean, etapilotan irakatsiz).

Faktore ezberdinek euskal elkarteen sorrera beran-ta ekarri dute. Hasteko, euskaldunen okupazioak(artzaingoak) euskaldunakbata bestetik urrun atxiki dituluzaz. Horrez gain, euskaldu-nak ziren herri gehienetaneuskal hotelak baziren, etahaietan jendea biltzen zenelkarren berri hartzeko edotajolasteko. Bigarren Gerla Mun-diala eta gero hotel gehienak

desagertzen dira; euskaldunek bilera leku garrantzitsubat galtzen dute. Azkenik, 1960. hamarkadan hasita,mugimendu berri bat sortzen da Estatu Batuetan, rootsphenomenon edo “sustraiak fenomenoa”. Mugimen-du horrekin, kultura minoritarioek hats berri bat eza-gutzen dute, harrotasuna irabaziz. Ondorioz, EstatuBatuetako leku ezberdinetan (Kalifornia, Nevada,Idaho, Oregon, Colorado, Washington, eta abar), eus-kaldunak biltzen dira eta elkarte formalak muntatzendituzte, munduari haien kultura erakutsi nahian (bes-tak antolatuz), eta euskal tradizioak mantendu nahian.

Elkarte horiek dinamika ezberdinekoak dira. Bede-ratzik haien euskal etxea eraiki dute: New York, SanFrantzisko, Boise, Elko, Ontario, Chino, Bakersfield,Gooding eta Homedale. Bostek pilota plaza bat dute:San Frantzisko, Chino, Bakersfield, Elko eta Boise.Kide kopurua ere desorekatua da elkarteen artean:800 eta 50 kide arteko elkarteak dira. Elkarte batzuekhilabetean bizpahiru aktibitate proposatzen dizkietehaien kideei, beste batzuek bakarra antolatzen dute-larik urtean (udako jaia).

Euskal elkarteak bidegurutze batean dira etorki-zunari begira eta erronka zenbaiteri aurre egin

12 I R I T Z I A K

Argitxu Camus*

Estatu Batuetako euskal elkarteak:

Geroari behako bat

“Elkarte anitz krisi gogor batean dira.Kide kopurua behera doa. Haien

aktibitateetan parte hartzea behera doa.Haien geroa ez dut argi ikusten ez

badira errealitate berriei egokitzen”

Page 13: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

13I R I T Z I A K

behar diete. Euskal Herritik etorritako immigrazioaagortua den kontestu honetan, euskal elkarteakbelaunaldi aldaketa prozesu batean dira. Aldaketahori elkarte batzuek xarmanki pasa dute, bestebatzuek zailtasun batzuk ezagutzen dituztelarik.Kasu batzuetan, belaunaldi gazteek ez dute intere-sik elkartearen segitzeko, beste kasu batzuetanaldiz belaunaldi zaharreko kideek ez diete errazkigazteei edo ideia berriei lekua uzten.

Elkarte guzien kide kopurua batuz, 6.000 lagundira. 2000. urteko Estatu Batuetako erroldaren ara-bera, 60.000 pertsonek haien burua euskalduntzatdefinitzen dute. Elkarteen inguruan biltzen den jen-dea, hots, zenbaki horren %10a baizik ez da. Euskalelkarteetako zuzendariek errealitate hau kontutanhartu behar dute, eta jende horien erakartzekomanera pentsatu. Gaur egun, Estatu Batuetan,modan da Amerikanoa izateaz gain, norberakbere erroak beste nonbait dituela esa-tea. 60.000 pertsona horien artean,askok haien burua euskalduntzatdeskribatu dute horrek haien biziansignifikazio handirik ukan gabe.Baina ber denboran, uste dut, zen-baki honen beste parte bat gogoonez euskal elkarteetara hurbildu-ko litzatekeela proposatutako akti-bitateak berpentsatzen balituzte.

Euskal elkarte gehienek dantza taldebat badute eta hauxe da, anitzetan, gazteeiproposaturiko jarduera bakarra. Baina euskaldunenhaur guziak ez dira baitezpada dantzariak edo dantzamaitaleak. Horrez gain, eskoletako kirol aktibitateekbai eta ere lagunek euskal aktibitateei konpetentziahandia egiten diote. Euskaltasuna ez da errazki etor-tzen den sentimendua Estatu Batuetan sortu den haurbatentzat. Nortasun hori eraiki behar da. Ondorioz,azken urte horietan euskal elkarteak aktibitate berrienintegratzen hasi dira, tradizionalak ez direnak, euskalgazteria euskal elkarteetara erakartzeko. Euskaldunenartean football amerikano partida baten ikustera joa-tea, golf zeingehiagoka batean parte hartzea, euskal-dunentzako irekia den udaleku batean parte hartzea;hainbat ideia dira gazte horien lagun bilakatzeko etakomunitate baten eraikitzeko. Hori eginez, gazteakohartzen dira euskal elkartea ez dela haien gurasoedo aitatxi eta amatxirekin lotua den elkarte bat, bai-

zik eta gogo onez parte hartzen duten leku bat, haienlagunekin, izan dadin aktibitate tradizionalen ingu-ruan edo aktibitate “modernoago” batzuen inguruan.

Teknologia berriek ate berriak irekitzen dituzte.Elkarte gehienek web gunea dute Interneten, etahorri esker euskaldunek horien berri jakitean, kidebilakatzeko erabakia har dezakete. Horrez gain,Euskal Herriko berriak errazki eskura daitezkeorain, bai eta ere Euskal Herriko familiarekin komu-nikatu. Komunikabide horiek erabiltzen dituzteneuskaldunak ohartzen dira haien arbasoek utzitakoEuskal Herria eta gaur egungo Euskal Herria ezber-dinak direla. Horietariko askok galdera asko dituz-te, euskal elkarteek erantzuten ahal ez dituztenak.Garrantzitsua litzateke, belaunaldi gazteentzat, eus-

kal gaietan heztea, uler dezaten haien arbasoaknondik heldu ziren, eta Euskal Herria nola

bilakatu den. Estatu Batuetan badira hain-bat talde hezkuntza arloan espezializa-tuak direnak, eta haien ezagutza inte-

resatuekin partekatzeko prestdirenak, baina orain arte, oso gutiizan dira haien laguntza edo kola-borazioa galdetu duten euskalelkarteak. Pertsonalki uste duteuskal elkarteek jarduera horiek

gehiago integratu behar lituzketela,Estatu Batuetan sortutako bigarren,

hirugarren eta laugarren belaunaldikojendeen interesa sor dezakelako.

Elkarte anitz krisi gogor batean dira. Kidekopurua behera doa, haien aktibitateetan parte har-tzea behera doa. Haien geroa ez dut hain argia ikus-ten ez badira errealitate berriei adaptatzen.

Nazioarteko euskal etxe bat sortzeko ideiarekin,New Yorkeko euskaldun batzuk bildu dira. Etxehorretan, euskal museo bat sortu nahi lukete, kon-tzertu gela batekin, bai eta ere jatetxe bat, liburutegibat, turismo eta komertzio bulego bat. Proiektuhonek euskal etxearen definizio berria garatzen du,euskal kulturaren mantentzeko leku bat, baina ezbakarrik: Euskal Herria eta euskal kultura munduraekartzeko medio bat ere bai; Estatu Batuetako besteeuskal elkarteek geroan kontsidera dezaketena.

* Historialaria

Page 14: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

14 I R I T Z I A K

Hamaikatxo euskaldun izan da, gizaldietanzehar, bere jaioterritik alde egin duena.Arrazoiak ere askotan beste hamaikatxo

izan dira. Hala eta guztiz ere, oraindik gaur feno-meno honen historia ez da sakon aztertu, ez zabal-du. Are gehiago: sarritan herri emigrante bat izangarena ere ez dugu uste izaten.

Bestalde, sarritan uste izan da euskaldunakbakarkako joerak ditugun pertsonak garela; hau da,indibidualistak garela. Historiak, ordea, erakustendu bestelakorik. Adibide gisa, munduan zehar bizi-rik dirauen Euskal Etxe sarea izan daiteke.

Gaur arte ezagutzen ditugun ikerlanen arabera,“Ilustre Hermandad de Nuestra señora de Aranza-zu” izeneko elkartea 1612an Liman sortu zen; etasortzaile, 1635 apirilaren 12ko ordenantza berrietanazaltzen denez, hauexek izan ziren: Naturales delSeñorío de Bizkaia (49) y Provincia de Gipuzcoa ydescendientes de ellos (35), naturales de la provin-cia de Alava (7), Reino de Navarra (9) y de las cua-tro villas de la Montaña (5). Elkartea sortzearen hel-burua hauxe izanik: sortzaileen eta euskaldunenarteko elkar laguntzak bultzatzea.

XVIII. mendean izen berarekin sortzen da bestebat Mexikon, eta eraiki ere egun Colegio de las Viz-caínas izeneko ikastetxea eraikitzen dute, andrazkoenheziketarako. Eta XIX.ean urtaldi beretsuan azaltzendira Habanako Asociación Vasco-Navarra de Benefi-cencia, Montevideoko Laurak Bat, Buenos AiresekoLaurak Bat eta Rio de Janeiroko Euskaldun Oro Bat.

Lehendabiziko bietan, Limakoan eta Mexikoko-an, elkar laguntza zen helburu nagusi. Osterakoen

izenek erakusten digutenez, atzerriko euskaldunekbazuten bestelakorik ere: “Laurak bat” hitzak argierakusten du bere ikuspegi politikoa eta, beraz,ezin ukatu Euskal Herriaren egoeraz ere ardura-tzen zirena. Honen erakusgarri izan daitezke,Alberto Irigoien historialariak argitara berri due-nez, aldi hartan Umaran jaunak Euskal Herriarenindependentzia eskatuz Montevideon idatzi zituenidazlanak. Baina, hasieran esan bezala, euskalemigrazio eta erbesteratuen historia aztertu gabedago, euskaldunok gizaldietan zehar izan duteneragin politiko eta ekonomikoa ikertzeke dagoenbezala.

Gaur egun, 200 bat Euskal Etxe dira; hauetatik162k Eusko Jaurlaritzaren onarpena eskatu eta lortudute. Hogeita bat naziootan kokatuta daude: Ando-rra, Argentina, Australia, Brasil, Dominikar Errepu-blika, Erresuma Batua, Espainia, El Salvador, Fran-tzia, Italia, Kanada, Kolonbia, Kuba, Mexiko,Paraguai, Peru, Puerto Rico, Txile, Uruguai, AEB etaVenezuela.

Esandakoez gain, egun ukaezina litzateke EuskalHerriaren izen ona gehienbat gizaldietan zeharerbesteratutako euskaldunei eta Euskal Etxeoi eskerdela. Eta, eskerronez, Herri honek eta ErakundePublikook badugula beraiekiko erantzukizuna.Baina ez hainbeste zertarako behar ditugun galde-raren arabera egindako gogoetei erantzunez, zerta-rako behar gaituzten entzun eta aztertuz baizik.

Egitasmorik onenak interesdun bat baino gehia-go dutenak omen badira, Euskal Etxeen alorreanere adierazpen berbera egin daiteke. Gaur egun

Josu Legarreta*

Euskal Etxeak munduan

“Euskal Herritik bultzatzen direnharremanek eta laguntzek nahitaez helburu

hau izan beharko lukete: Euskal Etxeakelkarte bezala indartzea. Hala egiten ez

den guztia litzateke kaltegarri”

LU

ISJA

UR

EG

IALT

ZO/A

RG

AZ

KIP

RE

SSS

Page 15: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

15I R I T Z I A K

bada, zoritxarrez, ikuspegi honen aurkako jokabi-derik: harremanak hain erraz sortu eta bultzatudaitezkeen mundu globalizatu honetan, benetankaltegarri bilakatzen da berton ditugun arazoakbertaratzea. Euskal Herritik bultzatzen diren harre-manek eta laguntzek nahitaez helburu hau izanbeharko lukete: Euskal Etxeak elkarte bezalaindartzea. Hala egiten ez den guztia litzateke kal-tegarri. Zer esanik ez ikuspegi honetan oinarritutaluzatzen direna Eusko Jaurlaritzaren jokabideaketa laguntzak.

Horretarako, 1994ko maiatzaren 27ko 8. Legeakagintzen duenaren arabera, lau urterik behin Eus-kal Etxeen bilkura bat antolatzen da, eta bertanerakundeok landutako egitasmoari erantzunezantolatzen dira laguntza deialdiak, oso argi izanikzenbat eta elkarte sendoagoak izan, Herri honekere ahalbide handiagoak izango dituela nazioarte-ko bere ibilbideetan.

Eta, hasieran aipatutako historia-ezagutza urriahalatsu izan ez dadin etorkizunean, aipagarri deri-

tzot urteotan garatzen ari garen Urazandi egitarauazzerbait esatea. Azken 8 urteotan 32 ikerlan liburuargitaratu ditugu eta azken 100 urteotan Ameriketanargitaratutako euskal aldizkari denen digitalizazioaegin da; une honetan, Europan, Euskal Herritikkanpo argitaratutakoena planifikatzen ari gara.Honez gainera, Euskal Etxeak kokatuta daudenlurraldeetako egunkariek azken 100 urteotan eus-kaldunez idatzi dutena digitalizatzen ere ari gara.Lan guzti horren ondorioz, ikerleek eta historiala-riek 500.000 dokumentu inguru eskuratu ahal izan-go dituzte 2011. urterako. Euskal Herriaren eta eus-kaldunen erbesteratze-historia aztertu etazabaltzeko gaur arte izan den agiri-bildumarik uga-riena izango da.

Saia gaitezen Euskal Etxeak gero eta elkarte ahal-mentsuagoak izan daitezen.

* Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizatalde Harremanetarako Zuzendaria

2007ko Kongresuaren irekiera ekitaldia. Euskal etxeetako eta erakundeetako 150ordezkarik hartu zuten parte bertan.

LUIS JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS

Page 16: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

Itsasoz bestaldera nindoan, hegaldi pisuarenzama arindu nahi eta liburua aletzen. Irakur-tzen. Dagokigun gaiaz zeharo apartekoa,

nire kautan. Gatibu sortu nintzen, Jokin Urain egile.Antxon Garcia del Molinoren bizitza kronika nahibaino gehiagotan latza, Dueñasko (Palentzia, Espai-nia) La Moraleja kartzelan biak elkarrekin zeudengaraian idatzia. Orrialdez orrialde irakurtzen ari etahurrengo atala: “Fusilamenduak”. Eta gure gairaekarri nau bertako lehenengo paragrafoak: “CentroVascora ez nintzen ia azaldu ere egiten, noizeanbehin besterik ez: Santo Tomas egunez, Urte Zaha-rrean eta horrelakoetan, baina askoz gehiagotan ez.Han ez zegoen giro abertzalerik. Beste ingurunebatean ibili ohi ginen gure taldetxokoak; BilbokoArnaizen inprimategian elkartzen ginen lanarenondoren, zahar eta gazte. Tabernetara joan, gara-gardoren bat hartu, berriketan egin…”. Caracasenari da Molino, 1975eko fusilatzeak oroimenean. Ezzela tartean baizik euskal etxera (‘e.etxe’ hemendikatzera) azaltzen, han giro abertzalerik ez eta.

Hori da, beharbada, Euskal Herrian jaiook erbes-tera joan eta dugun makurra: etxeko betaurrekoakbaliatzen ditugu nonahi eta beti. Eguzki-betaurreko-

ak janzten ditugu, nekerik gabe. Aldiz, ez duguasmatzen erbesteko euskal herria ikusten lagundu-ko liguketen antiojorik eramaten.

Turbulentziak ditugu. Hegazkinaren dardara. Ezdago begiak liburuan iltzatuko dituenik. Hertsi ditutmomentuko. Azkena hitz egin dudan australiarra eto-rri zait gogora. Miren Goikoetxea. Bermeoko euska-ran mintzo den sidneytarra. Haren e.etxea eta, Moli-narenaz bestelakoa. Ehun bat bazkide direla SidneykoGure Txokon. Euskaldun askorik ez dagoela han.Txikitan, bertan igaro ohi zituela Mirenek eguberrijaiak eta domekak. Pilotalekua ere baduela eta sasoibatean txapelketak ere egiten zituztela. Ordea, joanakdirela zaharrak eta pilotaririk ez dela harrezkero…Miren Goikoetxea euskaraz hazia da etxean, ingele-sez kanpoan, noiz australiartzat noiz euskalduntzatdauka bere burua, “egunaren arabera”, eta ez bidedio e.etxeari eskatzen eskaini diona besterik: euskal-dun jatorrikoen biltoki izatea.

Oroit naiz Renotik Boisera egin nuen azkenekobidaia. Idahoko hiriburuan eman nuen asteburua.E.etxean nintzen igande arratsaldean, Oregonenfamatu egindako Mateo Osa boxeolariaren arrebaMargaritarekin berriketan. Laster, guk nahi baino

16 I R I T Z I A K

Miel A. Elustondo*

e.etxe bat Antxonentzat

“Hori da, beharbada, Euskal Herrian jaiook erbestera joaneta dugun makurra: etxeko betaurrekoak baliatzen ditugu

nonahi eta beti. Eguzki-betaurrekoak janzten ditugu,nekerik gabe. Aldiz, ez dugu asmatzen erbesteko euskalherria ikusten lagunduko ligukeen antiojorik eramaten”

Page 17: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

17I R I T Z I A K

lehenago betiere, burrunba. Gazte koadrila, soinuhandi eta pandero, dantzan trebatzen. Igande bazka-londoa, Boise, gazte andana, soinu eta pandero, Eus-kal Herrian bertako dantza taldea iduri. Eta amalurrean jaioak garenon ohiko pentsamendua: “Dan-tzan ikasten bai, ari dira; euskaldunen seme-alabaedo loba dira, bai, nola deituraren jatorra inori ukatu;Basque Center-eko kide dira, eta etorkizun oparo…baina zer dakite, bada, Euskal Herriaz? Ez dira inoizhan izanak, euskaraz ez dakite hizkuntza zaharra delabesterik, ez dira abertzale, ez euskaltzale, ez euskalherritar… euskal-amerikar dira Boiseko e.etxe izenonekoan, National Geographic-en agertzeko modukoestanpa alaian”. Dantzan ari diren gelaz bestera,“egiazko euskaldunak”, Bizkaitik emigratu zutensemeak –andreak etxean lagata, nonbait–, tragoa egi-ten edo jokoan, bizkaiera zarratuan ari dira…

Molinotarrek, Goikoetxeak, Boiseko neska-mutilgazteek… denek ere nola-halako biltoki dutee.etxea, muga guztiak gorabehera. Izatez, deserriandiren euskaldunen bilgune nagusia da e.etxea, janeta edan eta erretolikan jarduteko leku lehena,elkarrekin harremanetan sartzeko foroa, euskaltasu-na gauzatzeko plaza, euskal izatea gatzatzen dene-ko larraina…

San Frantzisko, Boise, Mexiko Hiria, New York,Habana, Bogota, Valladolid, Bartzelona… zer duteeuskaldunek e.etxea, larrain hori baino? E.etxerikez duten herrietan, zer dituzte bateko eta bestekotaberna jakinek, zer dugu Molinoren “Bilboko

Arnaizen inprimategia” Caracasen, zer Bar GernikaBoisen, Inclan frontoia Mexiko hirian, Matxitxa’skorner Habana erdian… Atzerrian diren euskaldu-nen babes eta aterpe, ondoko belaunaldien arra-go… Horrela diote e.etxe gehien-gehienen estatu-tuek ere. Horixe nahi.

Erbesteko e.etxeak e.etxe, asmo berean direlabegitantzen zait Euskal Herrian bertan ere halako etahalako elkarte, honako kafe antzoki eta bestekoelkarte… Pirinio bazterreko gure herrietan ere, askoke.etxea dute amets, ez dute, nonbait, non gatzatu eus-kaltasuna… Gure artean bizi den hamaikak egiten dubat horretan munduan sakabanaturik bizi direne.etxeko euskaldunekin. “Diasporan bizi gara geurelurrean bertan ere”. Esanda dago lehenago ere...

Molinori ez dio balio Caracaseko e.etxeak. Aldiz,on du Arnaizen inprimategia, Bilbokoarena. Bikai-na! Izan ere, e.etxeak dituzten herriak baino hagi-tzez haboro dira gisako aterperik ez dutenak.Ordea, denetan da “Arnaizen inprimategi” bat,taberna edo jatetxe itxuran, gehienetan. Euskaldunizaten laguntzen duten babesguneak, e.etxe jato-rren egitasmorik eta ekitaldi sorta antolatzeko ahal-menik ez badute ere. Hostope bat, bederen, e.etxea.

Ez naiz momentuan bertan jabetu baina atzeanutziak izan behar ditugu turbulentziak. Gatibu sortunintzen. Berriz heldu diot. Presondegiko e.etxeannaiz. Zain ditut Antxon, Koldo, Jokin…

* Idazle eta argazkilaria

“Miren Goikoetxeaeuskaraz hazia da etxean,noiz australiartzat noiz

euskalduntzat du bereburua, ‘egunaren

arabera’, eta ez dioe.etxeari eskatzen

eskaini diona besterik:euskaldun jatorrikoen

biltoki izatea”

LANDER ARBELAITZ

Page 18: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

18 I R I T Z I A K

Euskal etxeak, historikoki, Euskal Herritik kan-pora ateratako euskaldunek atzean utzitakomundua euren artean atxiki eta biziarazteko

elkarteak izan dira, Euskal Herriaren eta euskal kultu-ra eta ohituren luzapena. Pirinio magalean jaiotakoeksortu zituzten, naturaltasunez, zeukaten zerbait(euren izaera, nortasuna, kultura eta moldeak) gordeeta iraun arazteko, eta herrialde berrian jaiotakobelaunaldiei pasatzeko. Denborarekin, emigranteakdesagertu eta bertan jaiotako bigarren, hirugarren etabelaunaldi gehiagokoek hartu dute Euskal Etxeetakogidaritza, jakitate handiago edo gutxiagorekin, bainaborondatea gidari, begiak erroekiko loturei segidaematean jarrita.

Idahoko euskaldunek, Estatu Batuetan, sarritanesandakoa da bertako hiru euskal belaunaldietakobakoitzak garaian garaiko erantzun diferentea emanizan diela azken ehun urteotan beti bera izan dutengaiari. Belaunaldi bakoitza egoera eta testuingurudesberdin batetik abiatu da eta horrek erantzun dife-rente bat eman arazi dio galdera berari: zer egin eus-kal kulturak eta nortasunak bertako gizartean iraundezan? Garai bakoitzak gizarte instituzio diferente batsortzea eskatu die.

Buruz ari naiz –lerro hauek Elko Nevadakomotel bateko gelan ari bainaiz idazten, elurrezinguratuta, Renorako bidean–, baina belaunaldiemigrantearen erantzuna, euskal nortasuna gorde-tzeko, hotelak izan ziren. Belaunaldi emigranteakhotelak –euskal ostatuak– sortu zituen, emigranteezkongabeen biltoki eta babesleku, lagunekin eus-

karaz solasteko eremu, Euskal Herriko modukogiroa, jatekoa eta moldeekin. Bigarren belaunal-diak, berriz, Euskal Etxea sortu zuen: ostatuetakoemigrante ezkongabea ezkondu egin baita eta erre-suma edo herrialde berrian jaioak dituen seme-ala-bak bere kultur erroekin harremanetan hazi nahibaititu. Emigrante ezkonduak eta bertan jaiotakolehenengo belaunaldiak sortutako instituzioa litza-teke Euskal Etxea. Gurasoak musean edo briskanari diren bitartean, haurrek euskal dantzak ikastendituzte. Ostatuetan bezala, gustatzen zaie EuskalEtxean festak Euskal Herriko erara egitea eta eus-kal janaria jatea eta giro horretan haziko dituzteseme-alabak. Hoteletan begiak Euskal Herrira itzul-tzean jarrita zeuzkana bertakotu egin da eta planakbertarako antolatzeari ekin dio, William Douglas-sek hainbatetan aipatutako euskal marratxoduneibidea emanez: euskal-argentinarrei, euskal-estatu-batuarrei, euskal-australiarrei...

Hirugarren belaunaldia, ostera, sortzez da erabatbertakoa eta eskas gelditzen zaio gurasoengandikjasotako instituzioa: Euskal Etxea ez zaio aski, dagoenhorretan. Izan ere, Euskal Herritik heldutako belau-naldia berez zen euskalduna. Bere gurasoen belau-naldiak ere, emigranteen seme edo alaba izanik,gertu-gertutik bizi izan du euskalduntasuna eta agianeuskara ere mintzatzen du edo mintzatzen zuen txiki-tan. Aurreko belaunaldiak ez bezala, Unibertsitaterajoateko aukera izan du eta ekonomikoki ere ongidabil, hein batean aurreko belaunaldietakoen sakrifi-zioen ondotik. Konturatzen da euskalduntasuna ingu-

Joseba Etxarri Lizeaga*

Aldatu, izaten segitzeko

“Buruz ari naiz –lerro hauek ElkoNevadako motel bateko gelan ari bainaizidazten, elurrez inguratuta, Renorakobidean–, baina belaunaldi emigrantearenerantzuna, euskal nortasuna gordetzeko,hotelak izan ziren”

Page 19: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

19I R I T Z I A K

ruan duen zerbait dela, baina berau galtzeko arriskuaikusten du eta ohartzen da batzuek, bere belaunaldiberean, nahiago dutela bizia soilik herrialde berrikoherritar gisa egin. Familia berean, anaia edo arrebabatzuk aktibo dira euskal komunitatean eta bestebatzuek ezertarako ez dute presente.

Euskalduna izatea, beraz, hautazkoa bihurtu da.Euskal hariari tiratzen dioten hirugarren belaunaldi-koek edukiz bete nahi dute beren erroei buruzkojakinmina eta ikasi eta sakondu egin nahi dute eus-kaldunei buruz. Konturatzen dira zaintzen ez baduteeuren alderdi hori galtzeko zorian egon daitezkeela,eta bide berriak jorratu nahi eta behar dituzte berenhurrengo belaunaldiei, eurei aurrekoek utzi zietenautzi ahal izateko, katea eten ez dadin. Batzuk euskaraikasten hasten dira, ahala badute Euskal Herrirabidaiatzen dira, eta ekimen berriak sortzen dituztesegida horri begira. Euskal Herrian ikasteko progra-mak sortzen dira. Boisen belaunaldi honek Ikastolasortzen du, haurrentzako musika eta dantza klaseak,lotura berriak hasten ditu Euskal Herriko euskaldune-kin eta euskal administrazioekin. Boise eta Gernikasenidetu egiten dira, Jaialdi euskal festa erraldoiaantolatzen dute, eta ugaldu egiten dira itsasoz bialdeetako euskaldunen arteko harremanak. Teknolo-gia berriak erruz erabiltzen ditu, inportantea baitzaioEuskal Herriarekin daukan harreman zuzen hori.

XXI. mendeko Euskal Etxe batek beharko luke orohar eragile izan eta dagoen tokiko gizartean errotutaegon, bertara eskainiz bere lehenengo euskal ekarpe-na. Ibarretxe lehendakariak hamaika aldiz esan dudiasporara egiten dituen bidaia ugarietan: “Euskaldunona izateko Argentinan, lehenik argentinar ona beharda izan”. Partaidetza, espiritu kritikoa eta ardurak har-tzea bultzatu beharko luke, batez ere gazte jendeariaukerak eta bideak eskainiz, bazkide eta lagunenhobekuntza pertsonala erraztuz, euskal kultura lan-tzeak edo euskal ekimenetan aritzeak azken fineanpertsonaren aberastea eta hazkuntza laguntzen ditue-nean hartzen baitu bere benetako dimentsioa.

Euskal administrazioen, eta gehienbat Eusko Jaur-laritzaren aldetik, bideak errazteko politika sendoaeskatzen du. Hau da, diasporara errespetuz ingura-tzea euren esanetara jarriz, eta euren eskuetan tres-nak ipintzea, euskaldun izan nahi duenak eta aman-komunean daukagun kultura eta identitatearen aldelan egin nahi duenak hala egiteko laguntza eta sos-

tengua izan ditzan. Zerbitzu espiritua eskatzen dieeuskal agintariei, Euskal Etxeak, finean, bolondresezosatutako elkarteak baitira, eta boluntarioak, edozeinelkartetan, musutruk eta entusiasmoz lan egiten segi-tzeko, motibazioa behar baitu, bere lana ezagutarazieta aintzat hartzea, eta lanean ari den orori, egitenduen lana zein inportantea den gu guztiontzako jaki-narazi eta sentitzea. Eta hori ere, biltzea, laguntzea,sustatzea eta animatzea zeregin garrantzitsuak diradiasporan. Ilusioa sortu eta atxiki araztea.

Lerro hauek idazteko LARRUNetik egindako galde-rak ‘Zein etorkizun irizten diezu Euskal Etxeei?’ zioen.Eta erantzunak ‘segun’ behar du izan: Batzuei ona etabeste batzuei txarra. Euskal Etxeen baitan eta euskaladministrazioen baitan dago. Euskal Etxeetan, Idaho-ko kasuan bezala, gakoa nor bere buruari galderakegiten hastean datza: zertarako nahi dut Euskal Etxea?Betetzen ditu gaur egun daukadan Euskal Etxeakbere bazkideen espektatibak? Komunitatea biltzekobalio du ala euskal komunitate gehiago dago EuskalEtxetik kanpo barruan baino? Zer eskaintzen die gaz-teei gure artera etorri eta gustura egon daitezen? Boi-sen, eta Boisen bezala beste toki askotan, ari dira gal-dera horiek mahaigaineratu eta erantzuteak eskatzenduen ahalegin serioa egiten. Batzuetan, zenbat etaEuskal Etxe handiago eta zaharragoa, bizio gehiagoeta pisu gehiago gauzak mugitzeko. Eta ez mugitzeakkasu askotan heriotza ekar dezake. Aldaketa etenga-bean ari den munduak aldaketak eskatzen dizkioEuskal Etxeari helburu beretsuak betetzen segitzeko,eta toki batzuetan nahi edota ahalik ez daukate bidehorri ekiteko. Beste askotan bai.

* Euskal diasporan aditua etaEuskalkultura.com-eko zuzendaria

LANDER ARBELAITZ

Page 20: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

20 I R I T Z I A K

Lan korapilatsua da Argentinako euskaletxeen egungo egoera eta etorkizuna azter-tzea, arrazoi batengatik batez ere: laurogeita

hamar euskal etxe daude. Duela hogei urte bainogutxiago sortu ziren gehienak, baina sortu zirenean,euskal zentro zaharrenen kudeaketa ereduari jarrai-tu zioten. Denborak aurrera egin ahala, beren errea-litatera eta idiosinkrasiara egokitu zen kudeaketaeredu hori.

Erakunde berri hauen berezitasunetako bat daemakume asko daudela goi karguetan, eta askotanhoriek dira erakunde hauen benetako sustatzaileak.Aitzitik, gazteak behar dira, jardueretan askok partehartzen badute ere, oso gutxi izaten baitira eraba-kiak hartzeko karguetan.

Bereziki azpimarragarria da Argentinan jaiotakoeuskaldunek beren buruaz duten iritzia. Izan ere,Euskal Herrian jaiotako pertsonen ondorengo dire-nez, “euskalduntzat” dute euren burua. Horregatik,EHNA eta beste hainbat ekimen, balio sentimenta-laz gain, Euskal Herriarekiko benetako konpromisogisa hartu dituzte han; Euskal Herriarekiko dutensentimenduari lotutako jarrera zehatza da. Ildo

horretan, belaunaldiz belaunaldi, gero eta gehiagokhartzen dute Euskal Herria jatorrizko herrialde gisa,eta gero eta gutxiagok Frantzia eta Espainia. Gure-tzat oso arrunta da hori, eta Euskal Herritik mereziduen arreta eman beharko genioke, erabakigarriagerta baitaiteke gurean.

Baina egun, euskal etxeez gain badira “euskalkontuei” buruz jakiteko bestelako bideak ere. Tek-nologia berriek antzina ezinezkoa zen informazioajartzen digute eskura. Baliabide hori indartzeko etagogoeta eremu bat sortzeko, azken urteetan oina-rrizko hainbat programa sortu dira, Euskal Herria-ren egungo egoeraren berri ematen dutenak. Horiezinbestekoa da gure herrian, espainiar multimediabitartekoek gure komunikabideak isilarazten edomanipulatzen dituzte eta. Horiek horrela, euskaletxeek bestelako papera izan beharko lukete. Izanere, euskal zentroen egiturari esker, Euskal Herria-ren errealitatea azalera daiteke.

Zenbait gai ordea ez dira eztabaidatzen, “euskaletxeetan politika sartuko den” beldur. Dantza,musika, euskara, gastronomia, euskal funtzionario-en bisitak –erakundeen ordezkari gisa, ez politikari

Mariana Fernandez*

Euskal etxeak Argentinan:

Aldaketaren erronka

“Zenbait gai ez dira eztabaidatzen ‘euskal etxeetanpolitika sartuko den’ beldur. Dantza, musika, euskara,gastronomia, euskal funtzionarioen bisitak eta historiabegi onez hartzen dituzte, eta beraz argi dago egungoegoerari diotela beldurra, ez iraganari”

GA

RIG

AR

AIA

LDE/A

RG

AZ

KIP

RE

SS

Page 21: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

21I R I T Z I A K

gisa– eta historia –ez dutelako “politikotzat” har-tzen, lantzen diren gaiak politikoak izan arren– begionez hartzen dituzte; eta beraz, argi geratzen daegungo egoerari diotela beldurra, ez iraganari.

Azken urteetan askok kritikatu dute egungo ego-eraren inguruko kezkengatik ez direla euskal etxeberriak zabaltzen. Hori dela eta, zer alda daitekeenaztertzen hasi dira zenbait erakunde, laster gauzatu-ko direlakoan.

Ildo horretan, Buenos Airesko Eusketxe azpi-marratu nahi dut, egungo gaiak aztertzen baitituz-te bertan, askotariko hizlarien eskutik. Jendeakegiazko interesa du, eta euskaldunak, euskaldun-argentinarrak nahiz euskal jatorrikoak ez direnakerakarri dituzte. Ondorioz, komunitatean barnera-tzea lortu dute.

Herri mailan oso jende gutxik landu ditzake gaihistorikoak eta gaurkotasunekoak, ondoren azter-keta eta gogoeta egiteko moduan. Baina azkenurtean euskaldun-argentinar ikasle talde bat sortuda La Platako Unibertsitate Nazionalean, PedroMauregi Larrandak koordinatuta eta César Arrondoirakasleak lagunduta, halako gaietan sakontzeko.Ikasleek eurek diotenez, “euskal kontuak unibertsi-tateetan barneratzea da helburua, euskal gatazkariburuz bestelako oinarrietatik abiatuta eztabaidatze-ko”. Ekimen hori arrakastatsua izango da, etakideak hainbat herrialdetakoak direnez, garrantzi-tsua ere izango da.

Horrez gain, barnealdeko euskal etxeek etakomunitateak gero eta harreman estuagoa dute.José C. Pazen, Toki Eder Euskal Etxea da horrenerakusgarri. Bi mundu uztartzen dira bertan: batetikEuskal Herria eta bestetik tokiko komunitatea, etahorri esker, Euskal Herria beste ikuspegi batetikezagutzeko aukera ematen du. José C. Paz eta Oñatianaitzeko, Toki Ederri eman zaio bertatik bidaltzendiren laguntzak entregatzeko eta zailtasunak dituz-ten pertsonen lan prestakuntza hobetzeko jardue-ren ardura. Oñatik egiten duen lana eta bere jarreragoragarria alde batera utzita, proiektu hori osogarrantzitsua izan da hala euskal etxearentzat nolabertako komunitatearentzat. Euskal etxeak funtziosolidario garrantzitsua du gizartean, eta euskalherriaren berezko baloreen bitartez barneratu dakomunitatean, hitzetatik ekintzetara pasatuz. Horrezgain, laguntzak jasotzen dituztenak eta komunitateaoro har, euskal herria ezagutzen hasi dira. Zereginhorrek norabide eta bizimodu berria eman dizkioeuskal etxeari, eta argi utzi du taldearen gizarte fun-tzioa aberastu egiten dela, komunitatera zabaltzean.

131 urte igaro dira lehen euskal etxeak sortu zire-netik; kezka eta behar berriak ditugu erantzuteko,eta gure esku dago horiek gauzatzea.

* Argentinako Udalbiltzako arduraduna eta Eusketxeko kidea

“Buenos Airesko Eusketxeazpimarratu nahi dut,egungo gaiak aztertzenbaitituzte askotarikohizlarien eskutik.Jendeak egiazko interesadu, eta euskaldunak,euskaldun-argentinarraknahiz euskal jatorrikoakez direnak erakarridituzte. Komunitateanbarneratzea lortu dute”

La Platako Euskal Astea. Hirihorretako unibertsitatean euskal gaiakaztertzen ari da ikasle talde bat.

LA PLATAKO EUZKO ETXEA

Page 22: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

22 I R I T Z I A K

Euskal etxeak eta euskal diasporak oro har,une erabakigarrian daude, hainbat bide baiti-tuzte aukeratzeko. Izan ere, belaunaldi alda-

keta gertatu da –adinean eta etorkinen belaunaldie-tan; herrialde berrian jaiotako lehen belaunaldia,herrialdean jaiotako bigarren belaunaldia, eta abar–,globalizazioaren eta teknologia berrien ondorioakagerikoak dira, eta banakoaren eta taldearen nortasu-nari buruzko ikuspegi berria zabaldu da. Gaur egun,163 bat euskal elkarte daude Eusko Jaurlaritzan erre-gistratuta, eta beste hainbat Nafarroako Foru Gober-nuan. Gizartea, hezkuntza eta gobernua antolatzekoberezko sistemak dituzte. Euskal etxeak enbaxadainformal gisa erabiltzen dira eta euskal historian, turis-moan, ekitaldietan, genealogian, artean eta kulturaninteresa duten kazetari, politikari, irakasle eta herrita-rren milaka galderari erantzuten diete.

Erakunde baten dinamismoa prozesu bat da, per-tsonen nortasunaren antzekoa: nortasuna, oro har,dinamikoa baita, ez estatikoa. Bizitzan faseak igaroahala etengabe eraikitzen dugu gure nortasuna, etahorri esker harremanetan jartzen gara bestelako per-tsona, kultura eta gizarteekin. Erakundeak ere dina-

mikoak dira, eta berezko erritmoa dute, beren bazki-deen eta liderren ezaugarrien arabera.

Euskal asoziazionismoa 1600. urtetik ageri da dias-poran, Perun. Mendetan zehar, leku ezezagunetarajoaten ziren lehen euskaldunek era guztietako infor-mazioa eta laguntza jaso zuten jende ezagunarengan-dik, eta ondotik, etengabea izan da familia-kide,lagun eta auzokideen joan-etorria. Hasieran beraz,euskal emigranteen belaunaldiak oinarrizko ekono-mia, lan eta etxebizitza beharrak asetzen saiatu ziren.Geroago, talde bateko kide izateko gizarte beharrarierantzun zioten, “gure” komunitate bateko kide izate-ko eta gertuko familia giroan bizitzeko beharrari, ale-gia; euskara, janaria, musika, kirola, dantzak, balioaketa abar, herrikideekin bizitzeko.

Euskaldun izatea eta diasporan etnia bateko kideizatea borondatezkoa eta hautazkoa da. Hurrengobelaunaldiek ez dituzte guraso eta aitona-amonenitxaropen berak. Askotan, pertsona horiek etniakokide izaten jarraitzen dute arbasoenganako harrota-sun eta erantzukizunagatik, eta arriskuan dagoen eus-kal etniari bizirik eutsi nahi diotelako. Nortasuna ezda estatikoa, etengabe aldatzen eta eraikitzen da,

Euskal nortasunak etaeuskal etxeak:

Nola izan behar duten, berritzearen pean

“Euskaldun izatea eta diasporan etnia bateko kide izateaborondatezkoa eta hautazkoa da. Hurrengo belaunaldiek ezdituzte guraso eta aitona-amonen itxaropen berak. Askotanetniako kide izaten jarraitzen dute arbasoenganakoharrotasun eta erantzukizunagatik”

Gloria Totoricaguena*

ZA

LDIE

RO

Page 23: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

23I R I T Z I A K

esperientziek eragiten diguten heinean. Zazpi lurral-deetatik kanpo bizi diren euskaldunek nolako euskal-dunak diren aukeratzen dute, eta euskalduntzat har-tzen dute euren burua, eta horri eusteko ekintzaestrategia bat behar dute.

Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetatik kanpobizi diren milaka pertsonak jotzen dute euren buruaeuskalduntzat. Askok gainera, euskal gizartearekinlotzen dituzten sentimendu, espiritu, hizkuntza, kul-tura eta erlijio sustrai sakonak dituzte. Seigarrenbelaunaldikoak dira batzuk; beste batzuek, aldiz,duela zenbait urte egin zuten alde Europara. Euskalkulturaren nortasunari eusteko eta Euskal Herria bul-tzatzeko, nazioz haraindiko mugimendu indartsuadago Euskal Herritik kanpo.

“Euskal nortasunaz” ari garenean, diasporanbatez ere, euskal nortasunei buruz ari gara, oro har.Diasporan ez dago nortasun homogeneorik. Halabehar du gainera, jatorrizko lurraldea aberatsa baitaberez, Eusko Ikaskuntzak euskal kulturari eta norta-sunari buruz egin eta argitaratu duen azken ikerke-tan ikus daitekeenez. Zazpi lurraldeetako herritarreiegindako elkarrizketa eta galdeketetan ikus daiteke,“euskalduntasuna” definitzerakoan ez dagoela gal-detutakoen %50ek onartzen duten faktorerik. Asko-tariko herria gara. Eta hain zuzen ere, gure ezagutzaeta esperientzia zuhurtasunez baliatzen baditugu,askotarikoa izatea abantaila handia da. Euskal nor-tasuna ez da homogeneoa diasporan, oso heteroge-neoa eta deszentralizatua da. Positiboa da hori, ezinbaita komunitate, errealitate eta historia horietanguztietan nortasun homogeneorik ezarri. Komunita-te horien euskalduntasuna beren nortasun senti-menduaren eta bizileku duten herrialdearen artekouztarketa, batasuna da. Euskal nortasunak belaunal-diz belaunaldi, genero eta geografia aldaketen hari-ra, eta denborak eta espazioak aldatu ahala alda-tzen dira, esperientziekin.

Kanpoko euskal ikerketak eta agiriak babestu etasustatzea da diasporako zenbait komunitatek, euskaletxeek eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzek atze-rrian egin duten lan garrantzitsuenetakoa. Garai bate-tik bestera, euskaldunak eta euskaldunen lagunaketenik gabe aritu dira lanean, emigrazioari, akulturali-zazioari eta bizi diren herrialdeetako etnien nortasu-nari eusteko gogotsu. Euskal Gizataldeekiko Harre-manen Zuzendaritzan ere biltze lan garrantzitsua

gauzatzen ari dira, eta aurrerantzean ere eutsiko dio-tela espero dut.

Gure euskal etxeak boluntarioen erakundeak dira,irabazi asmorik gabekoak, eta funtzionamendu dina-mika berezia dute. Erakunde guztietan egiten duteelkarte gisa duten egoerari buruzko gogoeta eta auto-kritika. Kideen beharrei eta interesei erantzuten otedieten aztertu behar dute arduradunek. Erakunde era-ginkorrak ezin dira monolitikoak edo erabat homoge-neoak izan. Ildo horretan, euskal etxeek beren kideenezberdintasunak onartzen dituzte, baita kideek jardue-ra eta proiektu ezberdinak behar dituztela ere. Berri-kuntza bultzatzeko, buru eta parte-hartzaile asko pres-tatu behar dira, adin, sexu eta inguru guztietakoak.Ezin diogu berrikuntzari beldurrik eduki, eta ezin duguzalantzarik izan gure erakundeetatik behar ez dirensailak kentzeko. Belaunaldi bakoitzak garaian garaikogaiei egokitutako konponbideak behar ditu. Gauregun, munduko egoera berriaren puzzlea osatu behardugu, eta nazioz haraindiko errealitate aldakorrakeskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzen asmatubehar dugu. Horretarako, hainbat nortasun onartubehar ditugu; diasporako nortasunak.

Euskal etxeen buruei esker “ohitura onak” erabil-tzen dira etniaren nortasuna azaleratzerakoan, halazaintzerakoan, nola sortu eta birsortzerakoan. Euskaletxeek garapenaren motor izan behar dute, berenkideei nahi duten eran “euskalduntasuna” bilatzenlaguntzeko. Euskal zentroak berak euskal emigran-teak lotzen ditu, baina baita euskal emigranteak etahaien oinordekoak bizi diren herrialdearekin eta Eus-kal Herriarekin ere.

Euskal etxeek ahal duten guztia egiten dute euskalnortasunari buruzko ideia berriak gauzatzean belau-

LUIS

JAU

RE

GIA

LTZ

O/A

RG

AZ

KI

PRE

SS

Page 24: Larrun (118): Diaspora: Euskal etxeak

24 I R I T Z I A K

naldiz belaunaldi “euskalduntasuna” transmititzendela bermatzeko, nonahi bizi direla. Zenbaitetan era-kundearen eta bere proiektuen kudeaketa sistema“profesionalizatzeko” beharra dago nolabait, bazki-deentzat brainstorming-ak prestatu eta autokritikaeskatzekoa, oro har komunitateari jakinarazteko etahelarazteko moduak hobetzeko beharra... Euskaletxeek mekanismoak lortu behar dituzte, barnean,bizi diren herrialdean, Euskal Herriarekin eta euskaldiasporako beste euskal etxeekin gauzatzen dituztenjarduerei eta komunikazioari eusteko modu sistemati-koak eraiki ditzaten. Ingurua aldatu egin da eta era-kunde arrakastatsuek ez dute zerikusirik antzinakoegitura zaharrekin, eta antolatzeko modu eraginkoreta berrituagoak sortu dira. Komunitate iraunkorraksortzeko erakunde kultura sortu behar dute, “euskal-dun izateko” modua ez dezan ezinbestean erakun-deak kontrolatu.

Euskal etxe bizienetan tradizioa eta modernitateuztartzen dituzten hainbat ekintza antolatzen dituz-te; argazki erakusketak, soinu eskolak, ikastolak,dantza taldeak, azken filmen emanaldiak, rockmusika taldeen birak, politikarien eta kirolarienhitzaldiak... Agintea eta erantzukizuna ematendiete erakundeko gazteei eta berrikuntzak bilatzerabultzatzen dituzte.

Erakundearen memoria eta buruak prestatzeaezinbesteko osagaiak dira erakundearen ezagu-tzari eusteko. Euskal etxeek gure praktika komu-

nak eta gure talde ezagutza zaintzen dituzten histo-rialariak eta irakasleak behar dituzte. Argentinan,adibide argia da Mikel Ezkerro, herrialde osoanbarrena bidaiatzen du, gazte eta helduei euskaldu-nei buruzko hainbat gairi buruzko hitzaldiak ema-ten. Oso garrantzitsua da boluntario, lider eta profe-sional baliotsuak lortzea eta zaintzea, baitaauto-finantziazio sistema bat sortzea ere.

Baina liderrek bestelako galdera hauek ere landubehar dituzte: nola ari gara zehazten eta neurtzendiasporako gure erakundeen “arrakasta”? Kopuruarenarabera? Euskal etxeetan gero eta kide gehiagok partehartzen dutelako, eta gero eta gehiagok bertakoabantailak aprobetxatzen dituztelako? Erakundeekgero eta jarduera mota eta kopuru gehiago antolatzendituztelako? Beste alde batetik, kalitate adierazleakerabiltzen ditugu? Hau da, kontuan hartzen dugu esa-terako, euskalduntasuna gero eta kide gehiagok uler-tzen duten, eta euskal nortasunarekiko inplikaziosentimental, psikologiko eta espirituala, gero eta han-diago den?

Diasporak hainbat ekintza eta lan egin dezakeelauste dut, euskaldunei buruzko informazio zehatza etaegiazkoa emateko: demokrazia, bakea eta giza esku-bideak babesten ditugula, esaterako. Euskaldunokbakearen ikur izan behar dugu. Inoiz ez dugu besteherrialde baten aurkako gerrarik hasi, gure lurraldeahanditzeko. Euskaldunok ez diogu inoiz gure hizkun-tza eta kultura beste herrialde batzuetako herritarreijazarri. Atzerriko euskaldunak Euskal Herriko egungogizarte egoerari buruzko benetako irudia bultzatzensaiatzen dira etengabe.

* Diasporen azterketa konparatiboei buruzko gaietan espezialista

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daKoordinatzailea: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

( ARGIAko 2.125. zenbakiarekin banatua, 2008ko otsailaren 24an )

“Berrikuntza bultzatzekoburu eta parte-hartzaileezberdin asko prestatubehar dira, adin, sexu etainguru guztietakoak. Ezindiogu berrikuntzaribeldurrik eduki. Eta ezindugu zalantzarik izan gureerakundeetatik behar ez diren sailak

kentzeko”