Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso...

15
etxe barruan eta etxetik kanpo Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa Adinekoentzako prebentzio eta segurtasun neurrien gida Gizarte Gaien, Adinekoen eta Enpleguaren Saila / Udaltzaingoa

Transcript of Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso...

Page 1: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

etxe barruan eta etxetik kanpo

Lapurreta, iruzur eta maulen

prebentzioa

Adinekoentzako prebentzio eta segurtasun

neurrien gida

Gizarte Gaien, Adinekoen eta Enpleguaren Saila / Udaltzaingoa

Page 2: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

aurkibideaNola eragotzi lapurretak eta ebasketak

Kalean 4

Etxean 4

Bidaietan 8

Banku eta saltokietan 8

Segurtasunari buruzko testa 9

Nola eragotzi iruzurrak eta maulak

Kalean 11

Interneten 12

Postaz, posta elektronikoz edo telefonoz 13

Zer egin delitu baten biktima izanez gero 14

Helbide eta telefono interesgarriak 15

Edizioa eta diseinua: (2013) Gasteizko Udala. Komunikazio eta Informazio Zerbitzua Egileak: Gizarte Gaien, Adinekoen eta Enpleguaren Saila / Udaltzaingoa Inprimatzailea: Impresión Artes Gráficas

Page 3: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

aurkibidea

SEGURTASUN HANDIAGOA, HOBETO BIZITZEKO

Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-

ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-

zen egiten diren lekuak IDENTIFIKATZEN IKAS DEZAKEZU, eta delitu

baten biktima ez izateko PREBENTZIO NEURRIAK HARTZEN, etxe ba-

rruan zein etxetik kanpo.

Seguru sentituz gero, hobeto biziko zara.

Page 4: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

4

Adi

neko

entz

ako

preb

entz

io e

ta s

egur

tasu

n ne

urrie

n gi

da

KALEAN> Ahal dela, ez ibili leku bakarti edo argitasun gutxikoetan.

> Ez eraman dirua, giltzak, agiriak eta mugikorra leku berean; bana

itzazu jantzietako leku ezberdinetan, eta barruko sakeletan, ahal

dela.

> Ez eraman behar duzun baino diru gehiago aldean.

> Poltsa aurrealdean gurutzatuta eraman ezazu. Poltsa ondo itxita

eraman beti.

> Ez begirik kendu zure gauzei eta kontuz ibili bultzada eta gertura-

tze susmagarriekin, bai eta jendetza biltzen den lekuetan ere (ikuski-

zun, azoka edo autobus zein tranbia geltokietan)

ETXEAN

BEHAR EZ DENIK SAR EZ DADIN

> Kontu berezia eman ate eta leihoei eta patio, garaje zein lorategie-

tako sarbideei.

> Jar ezazu ate blindatu bat sarreran, sarraila moderno eta sendoa eta

barrutik segurtasun katea dituena.

> Etxe barruan zaudenean itxi ezazu ateko segurtasun katea beti.

> Behatxulo digital elektronikoa ere jar dezakezu.

> Etxetik irteten zaren guztietan itxi ezazu atea giltzaz.

> Etxe familiabakarretan eta beheko solairuetan alarma sistema jar-

tzea gomendatzen da.

Nola eragotzi lapurretak eta ebasketak

Page 5: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

5

Nol

a er

agot

zi la

purr

etak

eta

eba

sket

ak

> Etxebizitza berria erosi baduzu, edo giltzak galdu edo lapurtuz

gero, alda ezazu sarraila.

> Ez da komeni etxean diru asko gordetzea, ez eta bitxiak edo balio

handiko objektuak ere.

> Ezkuta ezazu dokumentazio garrantzizkoa, batez ere zure sinadura

duena (aurrezki-libretak, ordain-txartelak...).

> Egin ezazu etxean dituzun objektu baliotsuen inbentarioa, objek-

tua, marka, modeloa eta fabrikazio-zenbakia zehaztuta. Gauza ho-

riek zure NAN zenbakiaz markatu ahal dituzu, identifikatu ahal izate-

ko. Argazkiak ere egin ditzakezu.

ENGAINUEN BIDEZ ETXEAN INOR SAR EZ DADIN

> Ez zaitez igogailuan igo ezezagunekin.

> Ez iezaiezu ez ataria ez etxeko atea ireki ezezagunei

!! Ez zaitez fidatu inork zure atea jotzen badu produkturen bat sal-

du nahian, edo erakunde publiko baten zein ongintzazko elkarte

baten ordezkaria dela esan eta zure etxean sartu nahi badu.

!! Ez zaitez fidatu inork zure atea jo eta zerbitzu enpresa bateko tek-

nikaria (telefonoa, ura, elektrizitatea, gasa...) dela esaten badu, aurretik

zeuk edo zure familiak deitu ezean. Identifikatzeko eskatu beti.

Page 6: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

6

Adi

neko

entz

ako

preb

entz

io e

ta s

egur

tasu

n ne

urrie

n gi

da

!! Egiazta ezazu teknikari horien bisita dena delako enpresara dei-

tuz. Zalantzarik baduzu, behar diren egiaztapenak egiten dituzun bi-

tartean pertsona horrek kanpoan egon beharko du, atea itxita edo

segurtasun katea jarrita duzularik.

KANPORA ZOAZENEAN ETXEAN INOR SAR EZ DADIN

> Aste Santuko eta udako oporretan izaten da lapurreta gehien etxe-

bizitzetan.

!! Ez aipatu kanpora joatekoa zarela jendaurrean.

!! Egiazta ezazu leiho, ate eta balkoi guztiak ongi itxita dau-

dela, baina ez jaitsi pertsianak beheraino.

!! Ez utzi giltzarik inoren eskura (esate baterako, lanpasaren

azpian).

!! Ez ezazu ateko txirrina deskonektatu.

!! Bizilagunei edo senideei harremanetarako telefono zenbaki bat

utzi, etxean ez zaudenean ezer gertatzen bada ere ohartarazteko..

> Etxean ez gaudela adieraz dezaketen zantzuak ahalik eta gutxienak

izan daitezen saiatu behar duzu.

!! Konfiantzazko pertsona bati gutun-ontzia aldian behin huts dezan

eskatu.

!! Konfiantzazko pertsona bati pertsianak noizean behin igo eta jaits

ditzan eskatu.

!! Kanpoan luzaro egon behar baduzu, tenporizadore automatiko

bat jar dezakezu, argiak, irratia eta abar ordu ezberdinetan konekta-

tu eta deskonekta ditzan.

Page 7: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

7

Nol

a er

agot

zi la

purr

etak

eta

eba

sket

ak

TRASTELEKU ETA GANBARETAN INOR SARTZEA ERAGOZTEKO

> Eremu horretara sartzeko ateak zein trasteleku eta ganbaren ateak

sendoak eta seguruak izan behar dute, eta ondo itxita eduki behar

dira.

> Trastelekuetara garajetik sartzen bada, garajeko atea guztiz itxi

arte itxaron behar da trastelekuaren atea ireki aurretik.

> Eremu horietako giltza galdu edo lapurtuz gero, etxejabeen elkar-

teko lehendakariari jakinarazi behar diozu.

> Ez utzi garajeko atea irekitzeko agintea ibilgailuaren barruan, eta

utzi behar baduzu, ikusten ez den leku batean gorde.

> Ez ezazu balio handiko objekturik gorde ganbaran, trastelekuan

edo autoan.

> Bizikletarik baduzu, matrikula ezazu Bizikleten Udal Erregistroan.

Orobat, horiei eusteko baliabideren bat jartzea komeni da. Egin itza-

zu bizikleten argazkiak, eta bastidore-zenbakia apuntatu.

Page 8: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

8

Adi

neko

entz

ako

preb

entz

io e

ta s

egur

tasu

n ne

urrie

n gi

da

BIDAIETAN

> Behar beharrezkoena baino ez eraman, eta ez ahaztu agiri pertso-

nalak.

> Zain itzazu zeure ekipajea eta gauzak, bereziki jende ugari elkar-

tzen den lekuetan: azokak, aireportuak, geltokiak, ikuskizunak...

> Ez utzi maletak ezezagunei edo behar den kreditazio ez dutenei.

> Ezezagunen batek maletak edo poltsak eramateko eskatzen badizu,

ez ezazu inoiz onartu.

BANKUAN ETA SALTOKIETAN

> Banku bulegotik dirua ateratzen duzunean arreta eman inguruan

duzunari, bereziki pentsioa jaso berritan.

> Kutxazain automatikoa erabili nahi izanez gero, ahal dela, bulegoa

irekita dagoen orduetan atera dirua, bulego barruko kutxazainetan.

Bulegoa itxita badago, itxi ezazu kutxazaina dagoen aretoko atea.

> Ez eraman txartelen gakoak idatzita. Saia zaitez txartel eragikete-

tarako sarbide kodea (PIN) buruz ikasten. Begira ezazu beti ingurue-

tara, eta ez atera diru kopuru handirik. Bestek ez ikusteko moduan

tekleatu gakoa.

> Kanpoan dagoen pertsonaren baten jokabidea susmagarria irudit-

zen bazaizu, erabil itzazu kutxazaineko asistentzia sistemak (barruko

telefonoak) laguntza eskatzeko.

> Ahal dela, helbideratu itzazu hileroko ordainketak, kalera diru as-

korekin atera beharrik ez izateko. Agiriak sinatu behar dituzunean

edo kopuru handi samarrak ordaindu edo kobratu behar dituzue-

nean, saia zaitez beste norbaitekin joaten.

Page 9: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

9

Nol

a er

agot

zi la

purr

etak

eta

eba

sket

ak

SEGURTASUNARI BURUZKO TESTA

Galdeketaren bidez, delituen biktima ez izateko segurtasun neurriak

hartzen ari zaren egiaztatu ahalko duzu.

BEHARREZKO SEGURTASUN NEURRIAK HARTZEN ARI NAIZ?

BAI GUTXI-TAN EZ

1 Ate blindatua daukat -

2 Sarrerako ateak marko indartuak ditu

-

3 Etxean inor ez dagoenean ateak eta leihoak ondo itxita daudela egiaztatzen dut

4 Etxetik irteten naizen guztietan atea giltzaz ix-ten dut

5 Txirrina jotzen dutenean behatxulotik begirat-zen dut nork deitzen duen jakiteko

6 Aldez aurretik hitzordua emandako zerbitzu teknikoei baino ez diet atea irekitzen

7 Zenbaki sekretuak leku seguruan dauzkat gor-deta, eta kreditu-txarteletatik edo ordaintzeko beste bitarteko batzuetatik urrun

8 Kontuz zaintzen ditut poltsa edo diru-zorroa, bereziki leku jendetsuetan edo garraiobide pu-blikoetan nagoela

9 Behar dudan dirua baino ez dut eramaten

10 Espaloiaren barrualdetik joaten naiz, eta poltsa edo diru-zorroa hormatik hurbilen dagoen al-dean eramaten dut

11 Garaje, atari edo igogailuetan sartzen naize-nean, adi egoten naiz

12 Bankutik irteten naizenean, edo kutxazaina erabiltzen dudanean, kontuz begiratzen dut ingurura

13 Neure datu pertsonalak babesten ditut, eta ez dizkiet ezezagunei ematen

Page 10: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

10

Adi

neko

entz

ako

preb

entz

io e

ta s

egur

tasu

n ne

urrie

n gi

da

SEGURTASUNARI BURUZKO TESTAREN EMAITZAK

Galderak Erantzunak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

BAI 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3GUTXI-TAN - - 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1 1

EZ 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0

+ 30 puntu > 30 puntutik gora lortu baduzu, benetan zaintzen

duzu zeure segurtasuna. Jarraitu horrela jokatzen.

20 eta 30 puntu bitartean > Zure puntuazioa 20 eta 30 pun-

tu bitartekoa bada, garbi dago segurtasuna kontuan hartzen duzula,

baina nahi izanez gero baduzu zer hobetu. Begiratu zein ataletan du-

zun puntuazio baxuena eta pentsa ezazu zer egin dezakezun.

0 eta 19 puntu bitartean > 19 puntu baino gutxiago izateak

eguneroko ohituretan nolabaiteko utzikeria adierazten du. Arreta

pixka bat jarriz gero zeure segurtasuna hobetuko duzu. Segurtasuna

hobetuz gero gehiago gozatuko duzu bizitzaren alderdi guztiez.

Page 11: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

Nol

a er

agot

zi ir

uzur

rak

eta

mau

lak

11

KALEAN

> Ez onartu kalean egiten dizuten inolako proposamenik, oso onura-

garria badirudi ere. Ez zaitez fidatu dirua erraz lortzeko eskaintzez,

iruzurra izan liteke eta.

> Ez ezazu kaleko salmenta onartu, ez eta eskaintzen dizkizuten lo-

reak edo bestelako objektuak ere.

> Ez egin kasurik kalean egiten diren ausazko jokoei, esku irakurleei,

eskaleei eta antzekoei.

> Hona hemen iruzur batzuen deskribapena, identifika ditzazun

!! “Tocomocho”: Pertsona bat biktimarengana gerturatzen da, saritu-

tako loteria billete bat erakutsiz, eta denbora faltagatik ezin duela ko-

bratu esaten dio biktimari. Iruzurgilea billetea saltzeko prest agertzen

da, sariaren zenbatekoan baino askoz gutxiagoan. Sinesgarritasuna

emateko konplizea agertzen da eta saria benetakoa dela egiaztatzen

du, kazeta zahar bateko billete sarituen zerrenda bat erakutsiz. Bikti-

mak saritutako billetearen truke eskatzen diotena ordaintzen du eta

billetea kobratzera joaten denean faltsua dela esaten diote.

!! “Estampita” delakoaren iruzurra: Ezindu psikikoaren itxura egiten

duen pertsona bat gerturatzen da biktimarengana, “billetez” beteriko

poltsa erakusten dio eta estanpatxoak direla esan. Momentu horretan

konplizea hurbildu eta biktima konbentzitzen du poltsa iruzurgileari

eros diezaion; are gehiago, bankuraino laguntzeko prest agertuko da,

ezer gerta ez dadin. Poltsa irekitzean barruan ez dagoela billeterik

paper-zatiak baizik ohartzen da iruzurra egin diotena

Nola eragotzi iruzurrak eta maulak

Page 12: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

12

Adi

neko

entz

ako

preb

entz

io e

ta s

egur

tasu

n ne

urrie

n gi

da

INTERNETEN

> Kreditu txartela konfiantza osoko orrietan baino ez erabili, hau da,

datuen segurtasuna bermatzen duten entitate ezagunen orrietan.

> Ez egin kasurik bankuaren ustezko mezurik jasotzen baduzu ezku-

tuko gakoak edo banku txartelen zenbakiak eskatzeko. Bankuak ez

du inoiz horrelako mezurik bidaltzen.

> Ez eman datu pertsonalik guztiz ziur ez badakizu nork jasoko di-

tuen.

> Eskatu beti “konexio seguruak”. Datu pertsonalak eskatzen dituz-

ten guneetan, segurtasun ziurtagiriak eskatu.

> Transakzioak egiteko, egiazta ezazu leku seguru* batean zaudela.

*Nabigatzailearen goiko edo beheko aldean giltzarrapo hori bat (edo

giltzarrapo itxi bat) agertzen da horrelakoetan. Oro har, orriaren ize-

naren hasieran “https://www.” agertu behar du, ohiko “http://www.”

hasieraren ordez, hots, “http” letren atzetik ”seguruari” dagokion

”s” letra eransten da.

> Orriak segurtasun neurri egokiak dituela esaten badu ere, ez zaitez

fidatu.

> Egiazta ezazu jasotako karguak eta egindakoak bat datozen.

> Erabil ezazu birusen kontrako produktu on bat, eta maiz eguneratu.

> Sare sozialetan ari zarenean, zuhurtziaz jokatu profila eta datu

pertsonalak ematean.

Page 13: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

Nol

a er

agot

zi ir

uzur

rak

eta

mau

lak

13

POSTAZ, POSTA ELEKTRONIKOZ EDO TELEFONOZ

> Promozio zozketa batean sari handia irabazi duzula dioen gutunik,

posta elektronikorik edo deirik jasotzen baduzu, ez sinetsi.

> Kontrola itzazu telefonoaren ordainagiriak, fakturatutako gastua

benetakoa den egiaztatzeko, eta zerbait oker badago garaiz kontu-

ratzeko.

> “Ustezko zerbitzu tekniko” batek zure telefonotik zenbakiren bat

markatzeko eskatzen badizu, ez egin inoiz horrelakorik, teknologia-

ren bidez iruzurgileek zure linea igorgailu txiki baten antzera erabil

baitezakete beren deiak egiteko.

> Ez eman zure telefono zenbakiak (finkoarena zein mugikorrarena)

ezezagunei.

> Ez eman datu pertsonalik telefonoz ezezagunei, bankutik, aseguru

konpainiatik edo antzeko lekuetatik deitzen dutela esan arren.

> Interesatzen ez zaizkizun produktuak edo zerbitzuak eskaintzeko

deiak jasotzeari utzi nahi badiozu, web honetan eman dezakezu ize-

na: www.listarobinson.com

Page 14: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

14

Adi

neko

entz

ako

preb

entz

io e

ta s

egur

tasu

n ne

urrie

n gi

da

Zer egin lapurtu badizute

> Ohartarazi berehala Udaltzaingoa, 092 telefonora deituz, eta helbi-

de zehatza eta telefono bat adierazi.

> Premiazkoa bada, eska ezazu laguntza medikoa 112 larrialdietarako

telefonoan.

> Etxera heltzean sarraila bortxatua dagoela ikusiz gero, ez sartu:

uEz sartu etxean, aztarnak ezabatu ditzakezu eta, edo lapurrak ba-

rruan aurkitu.

uEz ezazu ezer ukitu, Udaltzaingoaren ikerketa zailduko baitzenuke.

uEz iezaiozu inori sartzen utzi lapurreta izan den lekuan.

> Ez hartu jarrera heroikorik, pertsonen segurtasuna da garrantzit-

suena.

> Errepara iezaiezu erasotzailearen ezaugarriei: adina, garaiera, ilea-

ren kolorea, azentua, janzkera, norantz egin duen ihes eta abar. Infor-

mazioa zenbat eta zehatzagoa izan, handiagoak izango dira gaizkilea

harrapatzeko aukerak.

> Mugikorra lapurtu badizute, ahalik eta azkarren tramitatu telefo-

noaren baja, eta ondoko egunetan konpainiak bidaltzen dizun faktu-

razioari erreparatu.

> Kreditu edo zor txartelak kendu badizkizute, jakinaraz iezaiozu

bankuari.

Zer egin iruzurrik edo maularik jasan baduzu

> Iruzur edo maularik jasan baduzu, edo horren berri izan baduzu,

Udaltzaingoari jakinarazi, eta dagokion salaketa tramitatu.

Zer egin delitu baten biktima izanez gero

Page 15: Lapurreta, iruzur eta maulen prebentzioa€¦ · Delitu baten biktima izatea ERAGOZTEKO oso garrantzitsua da ingu-ruan ditugun arriskuak ezagutzea. Adinekoen kontrako delituak mai-zen

Hel

bide

eta

tel

efon

o in

tere

sgar

riak

15

Udaltzaingoa:

Larrialdietarako arreta >> 092

Jendearentzako arreta >> 945 15 80 00 www.vitoria-gasteiz.org/policialocal

Larrialdiak >> 112

>> Telefono konpainien telefonoak

Zure konpainiaren bezeroentzako arretako zerbitzuaren tele-fonoa idatzita gorde.

>> Kreditu txartelak eman zituzten banku entitateen telefo-noak. Entitate horien telefonoak idatzita gorde.

>> Kreditu edo zor txartelen jabe diren enpresen telefonoak. Enpresa horien telefonoak idatzita gorde.

Helbide eta telefono interesgarriak