Lankidetza Ikaskuntza - Txostena
-
Upload
axota-team -
Category
Documents
-
view
231 -
download
6
description
Transcript of Lankidetza Ikaskuntza - Txostena
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
AURKIBIDEA
Sarrera …………………….………………………………..1
Web 2.0 zerbitzuak
RSS ……………………………………………………3
Tagging eta markatzaile sozialak ……………………..6
Argazkiak konpartitzea ……………………………….7
Sare sozialak …………………………………………..8
Dokumentuen partekatzea …………………………….9
Podcasting ……………………………………………..9
Blogak .…………………………………………….…..11
Mapen aplikazioak………….………………………...12
Bideoak partekatzea ……….………………………….13
Ondorioa ………………………………………….………14
1
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
SARRERA
XX. mendeko gizartea aldaketak abiada handian ari da jasaten eta honen eragile
nagusietako bat teknologia da. Gure bizitzako arlo guztietan sartu du burua eta askok eta
askok ez lukete beren burua teknologia gabe imajinatuko. Teknologiaren bitartez
informazioa bilatzen jakitea abantaila handia da, leku askotako informazioa azkartasun
handiarekin lortu baitaiteke. Erabiltzen jakin behar da, ordea. Izan ere, internet mundu
ikaragarri bat izatean bilaketa geure xehetasunetara murriztu behar da. Bilatzen,
konparatzen, analizatzen, eraldatzen… jakin behar dugu, hau da, informazioa kudeatzen
jakitea ezinbestekoa da. Baina, alde txarrik ba al dauka teknologiaren boom honek?
Geure datuak denen begi bistan uztean pribatutasuna galtzen dugu, lehen kafetxo bat
hartzen egin zitekeen bilera, orain e-mail edo txat batean hitz eginez ordezkatu
dezakegu eta era honetara aurrez aurreko komunikazioa galtzen da, isolamendu bat ere
ematen da norbaitek teknologiarekiko menpekotasuna duenean eta ondorioz etxetik
atera gabe geratzen da eta bizitza soziala albo batera lagatzen du etab.
Teknologia digitalen agerpena orain dela urte gutxi eman zen, batzuk lekuz
kanpo harrapatu zituelarik. Azken bi edo hiru hamarkadetan jaio direnak informazio
gizartearekin batera hezi dira, egunerokotasunean sartzen den gauza bat bezala hartuz.
Natibo digitalak bezala dira ezagunak. Gainontzeko biztanle gehienak, ordea,
informazioaren gizartea ezagutu gabe hazi dira eta egokitu egin behar izan dute
teknologia berri hauetara. Baina hau ez da batere erraza, jende askoren bizitza
ohituretan teknologiak ez zuen lekurik orain aldiz, garai berrietara egokitu beharra dute.
Erdarazko esamoldeak esaten duen bezala: “renovar o morir”. Azken hauek
immigrante digital bezala ezagutzen dira eta informazio digitalarekiko beldurra
erakusten dute batzuk. Teknofobia izena ematen zaio izu honi.
Berrikuntzetako bat zerbitzu teknologikoen jaiotza da, Web 2.0 delakoa
horietako bat delarik. Horrela irakurrita ez digu ezer adierazten hitz honek, zer da bada
Web 2.0 delakoa? Zerbitzu hau, nagusiki, interneteko erabiltzaileen parte-hartzean eta
informazioaren trukaketan oinarritzen da, bertan zerbitzu ezberdinak eskaintzen
direlarik. Honako hauek dira zerbitzu horietako batzuk: RSS, mapen aplikazioak, sare
sozialak, tagging eta markatzaile sozialak, bideoak, irudiak eta dokumentuak
partekatzea…
2
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Web 2.0 zerbitzuak hezkuntza ere badu bere luzapena, Eskola 2.0 bezala
ezaguna dena. Web 2.0k eskaintzen dituen zerbitzu batzuk hezkuntzaren munduan ere
aplika ditzakegu. Haurrek hasiera-hasieratik teknologiarekin kontaktuan egotea
garrantzitsua da, azken urteotan eskoletan IKT ezberdinen erabilera zabaldu eta indartu
delarik. Beraz, teknologia ere hezkuntzan sekulako inportantzia hartzen da ari da.
Etorkizun ez oso urrun batean ikasleen eguneroko tresna bilakatuz.
Bestetik, lankidetza-ikaskuntzari dagokionez, lehenik eta behin esan taldean
egiten dela lan. Taldeak helburu bat edukiko du eta denek norabide berdinean egin
behar dute lan. Horretarako, taldekideen artean komunikazioa, koordinazioa,
konpromisoa, interesa, gogoa… ezinbestekoak dira. Irakasle-eskolan talde lanak egin
ditugunean, taldekide bakoitzak etiketa bat zuen. Esate baterako, ikertzailea,
dinamizatzailea, bozeramailea eta idazkaria. Honek ez du esan nahi bakoitzak bere
esparrura soilik mugatu behar duenik. Halaber, indibidualki lan egitea ere garrantzitsua
da. Taldean lan egiteak, eztabaidatzea, ideiak kontrastatzea, eraberritzea,
errespetatzea… eskatzen du. Izan ere, taldean lan egitea ez da eginbeharrekoa zatitzea
eta bakoitzak bere zatia etxean egitea. Jokaera hau oso ohikoa da ikasleen artean.
3
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
WEB 2.0 ZERBITZUAK
RSS
Zertan datza zerbitzuak?
Zure web orria, gustukoen duzun informazioa jasotzeko
erabiltzen den modu bat da. Informazioa zuzuenean jasoko
duzu eta momentuan berrituko da. Zure ordenagailuan, orri
honek jarduera egokia gauzatu ahal izateko, RSS zerbitzua eta
RSS irakurgailua izan beharko ditu erabilgarri.
Bertan, zure izena ematen duzunean, jaso nahi duzun informaizoa hautatuko duzu.
Era honetan, momentuan bertan jakin ahal izango duzu eduki dituen eraldaketak
aukeratu duzun edo dituzun gai horiei buruz.
Zertarako balio du?
RSSak web orri eta informazioaren kudeaketa eta argitaratzea errazten du. RSSari
esker, irakurleak interesatzen zaizkien albiste eta web orriei buruz informatuak
mantendu daiteke. Denbora aurrezten duzu RSS irakurlea irekitzean azkenengo berriei
buruz informatuko bazaitu.
Plataformak
Adibidea: Mozilla Firefox-ekin posible da egitea (bestela, Google Reader-ekin).
Berria.info-n sartu eta RSSaren ikonoaren gainean klikatu eta harpidetu egin behar zara
nahi duzun arloan (Euskal Herrian, Arian etab.).
Nola aprobetxatu dezakegu RSS zerbitzua?
Hona hemen pausoz pauso adierazia:
Lehenik eta behin, webgune batera sartu. Geure kasuan, www.berria.info web orrira
sartuko gara. Helburua bertan gustuko dugun gaiara harpidetzea izango delarik. Behin
Berria egunkariaren internet orrira sartuta, egoera honekin aurkituko gara:
4
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Goiko argazkian ikuste daitekeen bezala, RSS zerbitzuaren ikonoa ageri da
goikaldean eskuinean. Topatzea errazago egin dadin, guk gorriz borobildu dugu. Sakatu
ikonoari eta bistaratze hau ikusiko da:
Argazkian ikus daitekeen bezala, Berria egunkariaren webgunea atal
ezberdinetan banatzen da. Horra hor, Iritzia, Euskal Herria, Ekonomia, Mundua, Kirola,
Plaza eta Zintak. Interesaturik gauden arloa sakatu behar da, bertara harpidetzeko eta
unean uneko albisteak jasotzeko. Geure kasuan, Iritzia aukeratuko dugu.
5
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Harpidetza amaitzeko irudian gorriz borobildua agertzen den ’Suscribirse ahora’
sakatu.
6
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Amaitzeko, gauden webgunean gaudela harpidetuta gauden orrialdea beti
edukiko dugu aurrean. Argazkian gorriz borobilduta agertzen den lekuan hain zuzen.
Era honetara, interesatuta gauden arloari buruzko informazioari buruz ez dugu ezer
galduko, RSS zerbitzuak azken berri eta aktualizazioetaz ere ohartaraziko gaituelarik.
Tagging eta markatzaile sozialak
Tagging eta Markatzaile Sozialak edukiak zabaltzeko eta sailkatzeko bi sistema dira,
antzekoak kontzeptuan baina erabilera oso ezberdinekoak.
Tagging-a etiketazioan datza, hau da, edozer gauza sailkatzea bere ezaugarrien
arabera. Adibidez, pertsonak sailkatzeko adina, sexua, ideologia… erabili daitezke.
Prozesu honek informazioa azkarrago aurkitzea posible egiten digu.
Markatzaile Sozialak tagging-ean oinarriturik daude. Era
honetako zerbitzu ohikoenak web orrialdeak dira, non
erabiltzaileak sailkatutako edukiak jasotzen dituzten,
gehienetan erabiltzailearen gustukoak direnak. Eduki hauek
etiketaturik daude, eta zenbat eta garrantzitsuagoak izan
orduan eta ageriagoak bilakatzen dira web orrialdean,
adibidez azalean agertuz.
Edukien garrantzia neurtzeko puntu eta iruzkin sistema bat erabiltzen da. Ziurrenik
espresio hauek ikusiko zenituzten nonbaiten:
+1 (Google+)
Me gusta (Facebook)
Meneame (Meneame)
Tweet (Twitter)
7
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Argazkiak konpartitzea
Web 2.0ren zerbitzuetako bat, argazkiak konpartitzea da eta hauek interneten
eskaintzen dituen plataforma batzuk dira, non hauen bitartez argazkiak igotzeko,
eraldatzeko zein konpartitzeko aukera ematen dizuten.
Plataforma hauek hezkuntzan ere garrantzia dute, hemen ere argazkiak erabiltzen
baitira eta azkenean informazio baitira, hauen bitartez azalpen bat eman daitekeelarik…
Argazkiak bakarrik ez eta bideoak ere sor daitezke. Bideoak osatzeko hainbat argazki
jartzen dira eta gero hauek lotu eta azalpenetarako ere oso aberasgarriak izaten dira.
Aurretik esan bezala, edozeinek igo ditzake argazkiak eta beraz baita haurrek
ere, eta zerbitzari hauek eskaintzen dituzten aukera ezin hobeen bidez, argazkiak
eraldatzen ikasi dezakete. Egun indarrean dauden plataforma garrantzitsuenak honakoak
dira:
1. Flickr --------> www.flickr.com
2. Favshare -----> www.favshare.com/es
3. Snapfish ------>www.snapfish.es/snapfishes/welcome
4. Mi Album de fotos -----> www.mialbumdefotos.com
5. Photoon web-->www.photoonweb.com/es
6. Images chip---> imageschip.com
7. Image shack---> imageshack.us
8
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Sare Sozialak
Sare sozialen bidez eta interneten laguntzaz harremanak ezartzen dira, harpidetu
eta datu pertsonalak sartzea besterik ez da behar. Sare sozialak sistema irekiak dira eta
etengabe berritzen ari dira. Erabiltzaileek beren lagunen zaletasunak, argazkiak,
musika… konpartitu dezakete.
Sare sozialak hezkuntza munduan oso
baliagarriak izan daitezke, aukera asko eskaintzen
baitizkigute. Sare sozialak tresna egokiak izan arren
erabiltzen jakin behar dira. Horretarako, hezitzaileen
presentzia ezinbestekoa izango da, bai gurasoena eta
baita irakasleena ere.
Sare sozialek abantaila ugari dituzte: sozializazioa, elkarlana eta IKT-etara
gerturatzeko aukera adibidez. Ikasleek beraien artean informazioa partekatu dezakete
euren etxetatik irten gabe. Hala ere, baditu bere desabantailak. Esate baterako,
pribatutasuna eskasa da zeren norbanako bakoitzaren informazio pertsonal guztia sarean
dabil.
Sare sozialek belaunaldi berrietan aldaketak eragin dituzte, komunikazioa eta
koordinazioa sustatuz.
Beraz, ondo erabiliz gero oso tresna interesagarria da sare sozialena.
Jarrain dauden sare sozial hauek, orokorrean parekotasun nabarmenak eduki arren
nork bere zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Tuenti www.tuenti.com
Twitter www.twitter.com
Facebook www.facebook.es
Myspace www.myspace.com
9
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Dokumentuen partekatzea
Zerbitzu honi dagokionez, izenburuan irakurri daitekeen bezala, dokumentuak
partekatzea ahalbidetzen du. Dokumentu ezberdinak sortu eta igotzean, gainontzeko
erabiltzaileei informazio hori
jasotzeko aukera ematen zaie.
Edonork jar dezake praktikan,
ikasleek, gurasoek, irakasleek…
Beraz, nahi bezala dokumentuak
partekatzeko abantaila eskaintzen
duen zerbitzu bat da.
Gainera, hainbat aukera eskaintzen dizkigute mota honetako zerbitzuek,
esaterako: bakarka edo taldean erabil daiteke, pribatua edo publikoa izan daiteke…
Azkenik, besteekin partekatu dezakegu, blog, sare sozial, e-mail… bitartez.
Orduan, noiz erabiliko ditugu era honetako programak? Geure dokumentuak formatu
ezberdinetan igo ditzakegu blogera. Adibidez, ofimatika programekin burututako lanak,
argazkiak etab. Zerbitzu hau eskaintzen duten programa ezagunenak eta erabilienak
Scribd, Issuu, Slideshare… dira.
Podcasting
Podcast bat RSS bitartez gailu
mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitu
daitekeen multimedia fitxategia da.
Kazetariez gain zaletu asko ere
badago podcast-a egiten, gaiez informatu edo
musika kaleratzeko asmoz. Beste batzuek,
berriz, edukiak lantzen dituzte elkarrizketak
edota grabazioak eskainiz. Irrati
tradizionalaren antzekoa da baina hau ez da
zuzenean, bertan lehendik gordeta daude
10
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
musika, elkarrizketak, albisteak, dokumentalak, debateak...
Hezkuntza munduan baliagarriak dira, hala nola:
Hezkuntzari buruzko meeting-ak entzuteko aukera ematen du, honela
irakasleak diskurtso hauek ikus ditzake bere formazioa hobetzeko.
Atzerritarren irakaskuntzarako erabilgarria da (A pie de aula, Lourdes
Domenech)
Irakurketarako liburu kolektibo moduan (IES Serrallarga, Banes)
Legendak entzun eta irakurtzeko (Bartzelona)
Frantseseko klaseetarako (Instituto Majadahonda)
Musikako klaseetarako (IES Heliche)
Ikasleek beren buruak azaltzeko, non bizi diren, zer duten gustuko eta zer
ez... (IES La Rosaleda de Malaga)
Ipuin kontalarien txapelketetarako (CEIP San Sebastian de la Puebla del
Rio)
Ingeleseko hiztegi multimediarako (Proyecto Grimm)
Aipatutako ekintzak burutzeko mota askotariko podcastak daude, adibidez:
o Dokumentalak entzuteko
o Audiolibros
o Ingelesa ikasteko
o Audientzia gehien duten programak entzuteko
o Kirol programak entzuteko
o Teknologia programak entzuteko
o Musika entzuteko
11
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Blogak
Unean uneko postak argitaratzea eskaintzen dituzten web orriak dira. Bertan
irakurleek beren iritzia eman dezakete gaiaren inguruan iruzkinen bitartez eta
egilearekin kontaktuan ere jar daitezke. Era honetara, munduko guztiko biztanleak
kontaktu bat mantendu dezakete, horrela informazioaren zabaltze bat emanaz.
Argitaratutako sarrerak edozein gaien ingurukoak izan daitezke, sistemak kronologikoki
ordenatzen dituelarik ondoren.
Honako hau dira blogak sortzeko erabiltzen diren tresna ezagunenak:
Wordpress: (www.wordpress.com)
Blogger: (www.blogger.com)
Createblog: (www.createblog.com)
Blogmaker: (www.blogmaker.com)
Zerbitzua euskaraz ere eskaintzen da:
Blogari: ( www.blogari.net)
Blogak: (www.blogak.com)
Nireblog: (www.nireblog.com)
12
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Mapen aplikazioak
Mapen aplikazioak Interneten aurki ditzakegun aplikazioek osatzen dute. Hauei
esker, munduko mapa ikus dezakegu eta momentu horretan bertan non gauden ere jakin
dezakegu. Mota ezberdinetakoak izan daitezke, hor ditugu, besteak beste, GPS-ak,
Google Earth bezalako plataformak etab. Gaur egun GPS sistema hauek gure telefono
mugikorretan ere aurki ditzakegu, hauek gure posizioaren berri ematen digute momentu
oro eta leku batetara iritsi nahi badugu, bidea markatzeko gaitasuna ere badute. GPS
hauei aplikazioak ezartzeko aukera badago, hauekin jatetxeak, dendak edota zerbitzu
desberdinak eskaintzen dituzten lekuen kokapenaren berri ematen digularik.
Hezkuntzan garrantzia handia hartu duten sistemak dira, mundua hobeto ezagutzeko
aukera ematen baitu. Gainera, ikasleekin egingo ditugun irteeren aurreikuspen bat
egiteko balio dute, Google Earth bezalako aplikazioetan irudiak ere eskaintzen
dituztelako. Toki desberdinetako hizkuntzen, biztanleriaren eta klimen berri ere ematen
digute, eta baita herri ezberdinetako kaleetatik eta auzoetatik paseatzeko aukera ere.
Google Earth StreetView programak ematen digu nahi dugun kaleez gozatzeko aukera.
13
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
Bideoen partekatzea
Lehenik, ikus entzumenezko bideo bat egin eta ondoren plataforma
ezberdinetara igotzean, zerbitzu honek bideo hau erabiltzaileei ikusteko aukera ematen
die. Erabiltzaileek sare honetara euren bideoak igotzen dituzte, gainerakoek hau
ikusteko aukera izan dezaten. Aisialdiko tresna izateaz gain, erabiltzaileen erlazioa
sustatzen eta informazioa elkarbanatzeko aukera ere luzatzen du.
Gauzak horrela, bideoak partekatzeak hezkuntzan ba al du eraginik?
» Azalpenak ematerako orduan, aurkezpenak erabiltzerakoan ikasleek hobeto
ulertzeko erabili ahal dira.
» Irteera bateko bideoa ikusi ahal izateko.
» Ariketak bideo bitartez egiteko.
» Ikasleek bideoak sortu eta partekatzeko.
Honako hauek dira bideoak partekatzeko erabiltzen diren plataformak:
Zein plataforma daude gaur egun?
Youtube (www.youtube.com)
Dalealplay (www.dalealplay.com)
Dailymotion (www.dailymotion.com)
Google Videos (www.video.google.com)
Hulu (www.hulu.com)
Vimeo (www.vimeo.com)
Vudu (www.vudu.com)
Ustream.tv (www.ustream.tv)
YahooVideo (es.video.yahoo.com)
AolVideo (www.video.aol.com)
14
Lankidetza ikaskuntza - Txostena Axota team
ONDORIOA
Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen
Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak... aipatutako
programen bitartez ohar guzti hauek familiei helaraztea posible izan da. Hezkuntzaren
munduan sekulako eragina izaten ari direla ondoriozta dezakegu.
Ikastetxean internet eskuragarri izanez gero, irakasleok, edozein gaiari buruz bilatu
dezakegu berehala edozein testu, edota ideia bat argi geratu ez bada, irudiren bat ikasleek
hobe ulertu dezaten... guzti hau aurretik azaldutako guztiak egin du erreala izatea.
Hortaz, hedabideek orokorrean eta ordenagailuek, konkretuki, informazioaren ateak
irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet
sarean. Gure arazo bakarra informazio hori bilatu eta aurkitzea izango delarik.
Gaur egun, gauzak asko aldatu direla esan dezakegu non teknologiak, hezkuntzaren
noranzkoa aldatu duen errotik, nolanahi ere, munduarekin batera mugitzen ari dela geroz
eta nabarmenagoa da. Egunen batean, nahitaez teknologia berriak eta hezkuntza nolabait
topa daitezen.
Eskolan murgilduta daude dagoeneko aipatutako aplikazio guztiak eta aipatu
nahiko genuke, irakasle askok, teknologiaz ezer jakin barik hauetan moldatu beharra
izatea, ez dela lan makala eta teknofobia sentsazioa behin baino gehiagotan sentitu dutela
ziur gaude. Gu teknologiarekin hezi baikara eta zenbait momentutan, aplikazioak ongi
ulertzea eta gauzak ongi egitea, ez zaigu batere erraza egiten.
Aipatu, aplikazioak geuk erabili ditugula eta gure lanetan aplikatu ditugula guztiak,
eta egia esateko, aplikazioak bikainak iruditu zaizkigu. Ez da lan erraza aplikazio
bakoitzaren nondik-norakoa zein den jakitea eta lana izan da honetaz jabetzea baina,
lanak nola geratu diren ikusita, aplikazio bikainak direla esan dezakegu.