Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak...

12
2016ko azaroaren 21a L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria AURKIBIDEA IPUIN MOTZAK—ERREPORTAIAK ALBISTE BITXIAK—DESKRIBAPENAK OLERKIAK — BERTSOAK ALBISTE ONAK—AMETSAK ESAERA ZAHARRAK—ERREZETAK ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK BIOGRAFIA AHOLKUAK ELKARRIZKETAK L. I.A. hitza aurkitu aldizkari barruan. Por- tadakoak ez du balio. 33. zenbakia Olentzero badator Gure opariekin Irikita barruan Sorpresa earrakin baina batzuei berriz ikatza pilakin ondo pasa gabonak zure familiakin Malen G.

Transcript of Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak...

Page 1: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

2016ko azaroaren 21a

L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria

AURKIBIDEA

IPUIN MOTZAK—ERREPORTAIAK

ALBISTE BITXIAK—DESKRIBAPENAK

OLERKIAK — BERTSOAK

ALBISTE ONAK—AMETSAK

ESAERA ZAHARRAK—ERREZETAK

ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK

BIOGRAFIA

AHOLKUAK

ELKARRIZKETAK

L. I.A. hitza aurkitu

aldizkari barruan. Por-

tadakoak ez du balio.

33. zenbakia

Olentzero badator

Gure opariekin

Irikita barruan

Sorpresa earrakin

baina batzuei berriz

ikatza pilakin

ondo pasa gabonak

zure familiakin

Malen G.

Page 2: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

HIRU LAGUNAK ETA EXTRALURTARRA

Baziren behin, hiru ume kaletik oinez zihoaztenak. Gaua zen

eta gora begira zeudela izar bat erortzen ikusi zuten eta

beldurraren beldurrez korrika atera ziren.

Hurrengo goizean, toki berdinera joan ziren izar hori zer zen

jakin nahian eta orduan hor ikusi zuten espaziontzi handi bat

eta haren barruan estralurtar bat. Hitzegiten hasi ziren:

Kaixo estralurtar. Zer pasatzen zaizu?- esan zioten umeek.

Espaziontzia hautsi zait eta horrela ezin naiz bueltatu

etxera.-esan zuen estralurtarrak

Lasai, lasai lagunduko dizugu.-esan zuten umeek.

Hurrengo egunean, txatartegira joan ziren lauak eta behar zi-

tuen trastuak hartu eta espaziontzia konpontzera joan ziren.

Bost egun eman zituzten espaziontzia konpontzen. Izerdi

patsetan eta nekatuta bukatu zuten. Azkenean estralurtarra

agurtu eta poz-pozik etxera bueltatu ziren.

JOSEBA I.

ALBISTE BITXIA

Kubako hiriburuan, la Habanan almandendares izeneko ibai baten

ertzeean bi buruko dordoka aurkitu dute eta adituek uste dute ez

duela asko biziko ur gezako dordoka bakarra da. Ez dakite igual erre-

kako ur kutsatuak eragin diola bigarren burua ateratzeko.

XUHAR

Page 3: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

MAITANEREN OPOR ZORAGARRIAK

Bazen behin, Maitane izeneko neskato bat. 10 urte bete berri zituen, eta opari bezala, bere

gurasoek oporretara joatea erabaki zuten. Kotxera sartu ziren goiz batean baina, Maitanek

oraindik ez zekien nora zihoazen! eta galdetu zien bere gurasoei:

- Aita, ama, nora goaz? Esango al didazue behingoz? – galdetu zuen Maitanek jakin minez.

- Iritsi arte itxaron beharko duzu, maitea – Amak.

- Bueno, agian esateko ordua iritsi da ezta? - esan zion aitak amari.

- Hori da ama! Egin kasu aitari, berak ondo daki zer esaten duen!

- Beno ondo da baina geroxeago, bidaia luzea dugu eta.

- Ongi da…

Handik 5 minututara:

- Ama, iritsi al da esateko momentua?

- Ez Maitane pazientzia pixka bat eskatzen dizut.

-Ongi da.

Beste 10 minutu barru:

- Ama, eta orain?

- Ezetz esan dizut Maitane, esango dizut baina geroxeago.

- Joe ama… jakiteko irrikitan nago!

Handik 20 minutura:

- Ama, orain?

- Puff… - esan zuen amak.

- Ondo da esango dizut.

- Yuuppiii!! Behingoz jakingo dut zein den nire oparia!

- Bueno, esan baino hobeto, zergatik ez duzu zeuk ikusten? Iritsi gara!

- Ea ba!

Maitane kotxetik atera zen eta…

- Aiba! Hau al zen sorpresa? Aitona eta amonaren etxera etortzea? Joe… nik hondartza poli-

tak zeuden leku batera joatea espero nuen!

- Hau hondartza baino hobea da alaba! Familia era lagun guztiak etorri dira! Aste osoa pasa-

ko dugu hemen!

– esan zuen aitak.

- Baita zera ere, brometan ariko zara ezta? Hau Hawaiera joatea baino hobeagoa da! Mundu-

ko gutasorik onenak zarete!!!

THE END

EGILEA: Laia Gallartzagoitia

Page 4: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

ALBISTE BITXIAK

David Bisbal abeslaria, San

Martin Merkatuan

Almeriako pertsonaia ezagunak barazkiak erosi

zituen Tomas Imazen postuan, eta bideoa parteka-

tu du facebooken.

David Bisbal abeslariak Donostian eman zuen aza-

roaren 5 eta 6eko asteburua.Larunbat euritsuan,

San Martin Merkatura hurbildu zen baserriko pro-

duktuak erostera.

Bisbal Tomas Imaz barazki postura hurbildu eta

"paella bat egiteko barazki goxoak erostera" azal-

du zela esan zuen.

Jaio zen egun eta ordu berean

hil da, Erresuma Batuan L. I.A.

Jimmy Newell britainiarra 2016ko urriaren 11n hil

zen, 103 urte zituela. Baina, kasualitateak zer

diren, Newell jaio zen egun eta ordu berean hil

zen: 1913ko urriaren 11n, 12:00etan.

“Selfie”bat Marten

Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-

muak erakutsi ditu, argazki batean.

NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du

Marten, esploratzen hasi den leku berrian,

planeta gorriko Sharp mendietan.

EGILEA: Irune Galparsoro

Page 5: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

AMETS GAIZTOA

Gaur esnatu naizenean amets

gaizto bat izan dudala pentsatu

dut.

Pistinan nengoen jolasten nire

lagunekin Mireia eta Amirarekin

aguadillak egiten bata besteari.

Halako batean konturatu naiz

regjla bat zegoela puskatua baina

jolasten jarraitu dugu eta bat ba-

tean hasi zait behatz potoloa zu-

loan sartzen.

Azkenean tontoa egiteagatik traba-

tua gelditu naiz eta nire lagunek ez

zidaten kasurik egiten, aguadile-

tara jolasten ari ginelako baina Mi-

reiak ikusi nauenean, sorosle bati

abisatzera joan da korrika. Soros-

leak ezin izan du ezer egin eta ospi-

talera deitu dute eta hor esnatu

naiz.

Leslie Jamiley

Etxetik atera eta nire Aita arraro zegoen eta

jendea lotan zegoen. Ikastolara joan nintze-

nean denok lo zeuden eta irakasleak ere lo

zeuden. Zonbiak ziren ,ez nekien zer egin, az-

kenean zerbait bururatu zitzaidan nire Agente

sekretua . Nabearekin denda batera joan ginen

eta spray bat hartu nuen. Ondoren, nabeko

toki batean utzi nuen eta jendeari spraya bota

jendea esnatzen hasi zen.

Jokin

AMETSAK

Ametsak lo gauden bitartean pasatzen

dira.

Batzutan, amets onak edukiko ditugu,

beste batzuetan ordez, txarrak baina be-

ti amestuko dugu lo gauden bitartean.

Nik behin hegan egiten nuela amestu

nuen eta esnatu nintzenean esan nuen :

Ze pena!! ez dut benetan egin hegan.

Batzuetan pentsatzen duzu benetan pa-

satzen ari dela baino esnatzean kontu-

ratzen zara ez dela benetan pasa.

Noizbait pasa zaizu zure amak, aitak edo

beste norbaitek galdetzen dizula:

Ze amets egin duzu?

Eta zuk esaten diozu ez duzula ametsik

egin. Baino benetan egunero amesten

duzu.

EGILEA: Nahia Elosegi

Page 6: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

INTXAURREN BIZKOTXOA

OSAGAIAK:

- Irina: 350g - Azukrea: 200g - Legamia - 2 arrautza - Esnea: 250ml - Intxaurrak: 100g - Kanela: k - Limoi baten birrindura koilarakada bat - Kafe disolbagarria: koilarakada baten erdia - Gurina: 100g - Gatza

NOLA EGIN?

- Nahastu arrautzak azukrearekin katilu pixka bat atera arte. Hau lortutakoan

esnea gehitu.

- Beste ontzia batean irina eta legamia nahastu eta ondoren aurreko katilura

bota. Hamar minutuz utzi bertan.

- Katilu berean bota limoiaren birrindura,gatza,kafea eta gurina likidoa. Ondo

nahastu dena.

-Aurretik gurinarekin bustita eta irinarekin hautseztatuta egongo den beste on-

tzi batera bota nahasketa hori.

-Gehitu intxaurrak nahasketa oni eta hautseztatu kanelarekin.

- Sartu ontzia labean 170ºra 45 minutuz. Tarteka sartu labana bizkotxoan

eginda dagoela ikusteko (labana lehorra ateratzen denean eginda dagoela adie-

razten du.)

- Ontzi honetatik atera eta frigorifikoan hozten 2-3 orduz.

ON EGIN!

Manex Iraola

Page 7: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

IGEL HANKAK

Kg bat igel hanka garbi, eskeletotik bereiziak 4 baratxuri ale, pikatuak Eskukada bat perrexil, pikatua 8 koilarakada oliba olio Limoi bat, lautan zatitua *Lau pertsonentzat

Egiteko era:

Guraize batzuen bitartez bereiziko ditugu hanka mamitsu sendoak anima-liaren gorputzetik (bota egingo dugu hau). Garbi-tu, gatza eman eta piper beltza erantsiko diegu, errotatxo batez. Padera batean oliba olioa isuri eta su bizian frijituko ditugu, erre gabe, baratxuri pikatuak. Gorritzen hasi orduko gainera-tuko ditugu igel hankak eta, su bizian betiere, alde guztietatik gorritzen utziko ditugu, haragi txigortuaren kolorea hartu arte. Gure suaren bizitasuna horren handia ez bada, edo etxeko padera txikia bada, bi edo hiru txandatan gorrituko ditugu hankak, erregos ez daitezen, egoki friji daitezen. Perrexil fresko pikatua hautseztatuko dugu haien gainetik sutatik ate-ra baino lehen. Baratxuritan txigortu eta gero, xukaturik aurkeztuko ditugu erretilu batean, lautan zatitutako limoi batekin. Limoi zukua garaztatuko dugu haien gainetik, garratz xamar gustatuz ge-ro.

Peru Burugain

Osagaiak:

Page 8: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

UNTXIA Dakizuen bezala untxi bat agertu zen udaran. 5-A gelakoak aurkitu

zuten baratzaren ondoko arbustuetan.

Oraindik ikastolan dago untxia eta ezin da libre utzi baratzeko ba-

razkiak jaten dituelako.

Oraingoz 2 tranpa egin dituzte eta ez dute lortu harrapatzea.

AZKARRA UNTXIA!

Untxia tamainaz ertaina da, gizena eta beltza.

POLITT POLITTA!

NATALE ESNAOLA

Page 9: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

LANGILE KO IKASTOLAKO ALBISTEAK

Datorren egunetan, abendu bitartean Laubiedietako ikasleek egingo ditugun ir-

teera eta jardueren berri emango dizuet:

LH bigarren mailakoak IRTEERA EKOGUNERA AZAROAREN 7 AN

LH bigarren mailakoak IRTEERA 3 EGUNEKOA AROTZ ENEARA,

AZAROAREN 16 AN.

LH laugarren mailakoak, ZINEMA BITERIN 9:30etan ABENDUA-

REN16 AN

LH seigarren mailakoak ZINEMA BITERIN 9.30etan martxoaren

30ean

LH bosgarren mailakoak ipuin kontalaria izan dute azaroaren 7an.

LH bosgarren mailakoak ARTELATZEKIN, LANDARETZA LANTZEN

ARI GARA.

LH seigarren mailakoak ANTZERKI EMANALDIA BAT PRESTATU

ZUTEN ETA AZAROAREN BIGARREN ASTEAN ANTZEZTU ZU-

TEN

AZAROAREN 16,17,18 ETA 19 AN seigarren mailakoak AKROS-

PORT SAIOAK IZANGO DITUZTE

Egilea ibai velez.

Page 10: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

Helen Thayer esploratzailea 1937. urtean jaio zen azaroaren 12an, Zeelanda

Berrian.

Helen bere txakurra charlirekin batera Ipar Polora oinez bakarrik bidaiatu

zuen lehenengo emakumea iizan zen. Orain Estatu Batuetan bizi da bere sena-

rra Billrekin.

Bidaian 345 mila, hau da, 552km, ibili behar izan zituen -50ªC tenperaturare-

kin.Charli bere txakurrak 7 hartz zurien eraso batetik babestu zuen Helen.

Idatzi dituen liburuak “Desert Of Dreams” eta “Despair” dir a.

Jaso dituen sariak, The Northwest Explorer`s Clubs`s Vancouver Award , eta

Robert Henning Award from The Alaskan Geographie Alliance dira, beste ba-

tzuen artean.

Nire ustez emakume ausarta eta bere ametsak egia bihurtu dituen emakume

bat da.

Ainhoa L

Page 11: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

BRAD PITTEN BIOGRAFIA

Bere benetako izena William Bradley Pitt da.1963 ko abendua-

ren 18 an jaioa

Estatu Batuetan.Bera lanbidez,aktorea da eta gainera oso os-

petsua.Bere ama

enpresa batean idazkaria zen, eta bere aita kamioi konpainia

baten jabea.

Gaztetan, kazetaritza ikasten hasi zen, baina ez zuen bukatu

aktore lanetan

arrakasta izan zuelako.Bera pelikula askotan protagonista izan

da eta sari asko

jaso ditu. 2005, ean “infiltrados” pelikularekin film onenaren

oskarra eman

zioten, eta geroztik ere beste pelikula ezagun batzuk egin

ditu.

Berak 6 seme ditu. Horietatik 3 adoptatuak dira.

Hodei

Page 12: Langile Ikastolako Aldizkaria · 2016-11-23 · Curiosity robotak esploratzeko dituen ere-muak erakutsi ditu, argazki batean. NASAren Curiosity robotak 'selfie' bat egin du Marten,

Gomendatzen dut …

“Peter y el dragon” pelikula ikustea. Nik Biterin ikusi

nuen orain dela bi aste. Nire lehengusuarekin

joan nintzen.

Pelikula honetan drama dago, baita akzioa ere eta zen-

bait momentutan grazia ematen du.

Dragoi bat eta Peter dira pertsonai nagusiak. Peter ba-

soan dragoiarekin topatu zen eta lagunak egin ziren.

Basoan zuhaitzak mozten lanean aritzen diren batzuk hartzen dute bere etxean familian

bizitzeko. Ondo bizitzen da beraiekin baina halako batean ihes egiten du eta dragoiarekin

elkartzen da.

Niri asko gustatu zitzaidan naturarekin lotura handia agertzen delako eta dragoia eta Pe-

ter jatorrak direlako.

Xabat E.

GOMENDIOAK

Baratza non egin?

Baratza non egin aukeratzean, gogoan hiru gauza eduki behar ditugu: lurra, ura eta argia.

Ahal den eta lur onena duen tokia aukeratu.

Argia behar-beharrezkoa dute landareek bizi ahal izateko. Etxe barruan bizi diren landareek ederki era-

kusten digute: begira nola okertzen diren, argi bila beti. Zenbat eta eguzki gehiago, orduan eta barazki

hobeak. Gutxienez sei ordu eguzki behar direla esaten da. Eguzkizale amorratuak: baratxuria, tomatea,

piperra, maloia, alberginia eta abar dira.

Landareak zimel-zimel eginda ikusi nahi ez baditugu, ez ditugu egarriak eduki behar. Hazitegiak eta lan-

dare aldatu berriak maiz ureztatu beharko ditugu. Bero handia egiten duenean ere baratza osoa ureztatu

beharko dugu askotan. Eta ura noski, erabiliko ditugun lanabesak garbitzeko beharko dugu.

Eta kontuz haizearekin! Haize handien aldetik babesen bat eraikitzea gomendatzen dizuet.

Egilea:Xuban.zubillaga