Landaretza eta Paisaia

16
LANDARETZAREN MAPA Klimarekin erlazioa?

Transcript of Landaretza eta Paisaia

Page 1: Landaretza eta Paisaia

LANDARETZAREN MAPA

Klimarekin erlazioa?

Page 2: Landaretza eta Paisaia

Paisai naturalak bilakaera luze baten ondorioak dira, non klimak, erliebeak landaretzak eta zoruak elkarri eraginez, oreka moduko egoera sortu dute. Izan ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira

Gizakia ia ia lurralde guzietara egokitu da, eta bere inpaktoa oso nabaria da nonahi

PAISAIAK, naturalak eta eraldatuak

Page 3: Landaretza eta Paisaia

•Ohianak, klima ekuatorialean eta monzonikoan

•Sabana, klima tropikaletan

•Basamortuak, beroak eta hotzak

•Basoak, klima epeletan

•Tundrak eta izotza, klima polarretan

•Landaretza mailakatua, goimendiko kliman

Paisai motak, klimaren arabera:

Page 4: Landaretza eta Paisaia

Baliabideak: errekurtso ugari mineraletan, egurra, fruta edota abereak hazteko. Landare eta animali altxorra, biodibertsitatearen gordelekua

Arazoak: gaur egungo uztiaketa oso suntsitzailea da, bai ekosistemarako, baita bertan bizi diren herri tradizionalentzako. Deforestazio handia.

Baso itxia, landare espezie askotakoa, elkarren arteko lehia bizian argiarengatik. Animaliak ugariak dira, batez ere intsektuak eta egaztiak.

eta O2 - CO2

Oihana, beroa eta hezea klima ekuatorial eta monzonikoan

Page 5: Landaretza eta Paisaia

Sabana, klima tropikaletan, ohiana eta basamortuen arteanBi urtaroen arabera, belarrak eta sastrakak berdetu eta lehortzen dira, belarjalentzako opari oparoa.

Baliabideak: nekazaritza eta abelzaintza, baina zailak, lehorteak luzatzen ohi direlako. Nomadismoa eta Polikultibo tradizionala. Azken urte hauetan Turismoa garatzen ari da Parke Naturalen eta islen inguruan

Arazoak: desertizazioa, (areagotuta bertako landareak kenduz gero), merkatuaren presioa, kanpoko zorra, pobrezia, turismo suntsitzailea, sida, emigrazioa, gerrateak...

Page 6: Landaretza eta Paisaia

Basamortuak, beroak eta hotzak, bizileku zaila

Basamortuen berezitasuna da lehorra. Urtean zehar oso euri gutxi egiten du eta batzutan ez eta hori ere.

Tenperaturaren arabera: Beroak egunez 50º edo gehiago, gauez berriz, 0º azpitik izaten dira. Eta urtaro hotza dutenak, negualde luzea eta gogorrarekin >Adb Gobi –50º. Harritsuak izaten dira hauek

Oso gende gutxi bizi da, (Aborigenak Australian, Boskimanoak, Tuareg-ak eta Beduinoak...) baina Oasisen inguran herri handiak daude. Hidrokarburoak eta mineralak aurkitu dituzte azken mendean. Gaur egun erregadio bereziak eta turismoa zabaltzen ari da. Eguzki indar biltegi hadiak izan daitezke etorkizunean

Page 7: Landaretza eta Paisaia

Basoak, klima epeletanLau urtaroak nabariak dira, eta prezipitazioak ez zaizkio falta. Jende gehienaren bizilekua, paisai naturala oso aldatuta dago nekazaritza eta industriaz. Kutsadura vs bizi kalitatea?

Page 8: Landaretza eta Paisaia

Tundrak eta izotza, klima polarretanOso tenperatura bajuekin (-20,-50, -90º izan da!) eta prezipitazio gutxi (<300mm), ez da bizitzeko leku aproposa, Inuitak eta Lapoiak salbu. Lurraren %25a da, baina poblazioaren % 0’02a bizi da, bakarrik

Antartida, ONUren akordio baten bidez, ikerketarako erabiltzen da, uztiatu gabe. Ur geza izoztuaren erreserba itzela da, baina Ozonoaren zuloa bertan sortu da

Artikoan, berriz, petroleo eta mineralak aurkituta, asko ari da erabiltzen, bertako bizimodua aldatuz

Page 9: Landaretza eta Paisaia

Landaretza mailakatua, goimendiko kliman

Tenperatura gutxituz doa altueran igo ahala, 0.6º 100 metroko, horregatik landareak mailakatzen dira. Hala ere latitudearen arabera alde handiak daude.

Goimendi epelak Goimendi tropikalak Klima epeletako mendietan jende

gutxi bizi zen, nekazaritzan eta basoen uztiaketaz. Gaur egun eskia eta turismoa nagusitzen ari da. Autopistak, hotelak, urtegiak... Tropiko goikaldeetan berriz jende asko bizi da nekazaritzaz, lursoro aterrazatuak eta armailatuetan, edota basoak botata lurzelaiak sortuz.

Mendigunetan klima hezea eta hotza izaten da. Prezipitazio asko egiten du urte osoan eta negualdeak hotzak eta luzeak izaten dira. Elurteak, glaziarrak. Udarak epelagoak, oro har.

Page 10: Landaretza eta Paisaia

Ingurugiroaren arazoakArazo naturalak: zikloiak, lurrikarak, tximistak

Gizakiak sortuta: Ozono geruzaren suntsiketa, lurra, ura eta airearen kutsaketa

Page 11: Landaretza eta Paisaia

Paisaiak interpretatzeko gida

• Ikuspegi orokorra eman: tamaina, irudiaren perspektiba, erlieben formak, paisaiaren elementu nagusien deskripzioa,...

• Klima deskribatu: ikusten diren animaliak, landareak, lurra eta zerua aztertu, koloreak..., zona klimatiko batean kokatzeko eta honen karakteristikekin osatuta, paisai naturala ondorioztatzeko, urtaroetan zehar (nola izaten da...)

• Gizakiaren presentzia –baldin badago– deskribatu eta aktibitateen ondorioak baloratu (etxebizitzak, nekazaritza, industria, komertzioa, ozioa,..), gizakiak paisaiari egindako eragina neurtzeko; inguruan egokitu den ala eraldatu duen; zenbat eta zertan ikus daitekeen inpaktu hori.

• Beste elementu esanguratsuen arrazoiak, funtzioak, baldintzak, ondorioak...

Page 12: Landaretza eta Paisaia

Paisaiak komentatzeko adibideak

Page 13: Landaretza eta Paisaia

Poblazioaren banaketa

Page 14: Landaretza eta Paisaia

Hazkunde handia

Hazkunde eza

Hazkunde negatiboa

Hazkunde handia, baina

ezohiko zeozer gertatu da: heriotzak,

emigrazioak...

Poblazio piramideak

Page 15: Landaretza eta Paisaia

Emigrazioaren lerro nagusiakBa al du zerikusirik klimarekin?

Page 16: Landaretza eta Paisaia