Lanbide Heziketa - Elhuyar Aldizkaria...oro non zapaltzen duen eta saguarekin nondik nora mugitzen...

23
Lanbide Heziketa SAREka kalitate-eredua. D:02 GUNEka kudeaketa-sistema berritzailea. D:04 Ikasleen eta irakasleen birtualtasuna. D:06 Esneki berriak ekoitzi nahian. D:10 Denbora aurrezteko balio duen makina. D:12 Energia berriztagarriak Lanbide Heziketan. D:15 Arte grafikoa eta Mac ordenagailuak. D:18 Ikasberri: ikasteko beste modu bat. D:20 Altzairu herdoilgaitzarekin lanean. D:22 Lanbide Heziketa gure artean indar handia duen hezkuntza-sistema da, dudarik gabe. Baina, ohiko ikuspegitik haratago, Lanbide Hezi- keta berritzen doan sistema da. Dosier honen bidez hezkuntza-sistema horretan eskaintzen diren ikasketa berrienei ateak ireki nahi dizkiegu, eta baita Lanbide Hezi- ketan martxan jarri diren proiektu orokorrei ere. Izan ere, aldaketa ugari gertatzen ari dira mende berriari begira; guztiak biltzea ezinezkoa bada ere, hona hemen argazkitxo bat.

Transcript of Lanbide Heziketa - Elhuyar Aldizkaria...oro non zapaltzen duen eta saguarekin nondik nora mugitzen...

Lanbide HeziketaSAREka kalitate-eredua. D:02

GUNEka kudeaketa-sistema berritzailea. D:04

Ikasleen eta irakasleen birtualtasuna. D:06

Esneki berriak ekoitzi nahian. D:10

Denbora aurrezteko balio duen makina. D:12

Energia berriztagarriak Lanbide Heziketan. D:15

Arte grafikoa eta Mac ordenagailuak. D:18

Ikasberri: ikasteko beste modu bat. D:20

Altzairu herdoilgaitzarekin lanean. D:22

Lanbide Heziketa gure artean indar handia duenhezkuntza-sistema da, dudarik gabe. Baina,ohiko ikuspegitik haratago, Lanbide Hezi-keta berritzen doan sistema da. Dosierhonen bidez hezkuntza-sistema horretaneskaintzen diren ikasketa berrienei ateakireki nahi dizkiegu, eta baita Lanbide Hezi-ketan martxan jarri diren proiektu orokorreiere. Izan ere, aldaketa ugari gertatzen aridira mende berriari begira; guztiak biltzeaezinezkoa bada ere, hona hemen argazkitxobat.

Lanbide HeziketaLanbide Heziketa

D: 02 EL H U YA R. 2003 AP I R I L A

D:Dosierra

Hezkuntza Sailak abian jarri duenegitasmoa da SAREka kalitate--eredua. Eredu hori erabatekokalitatean oinarritzen da eta,horren bidez, Lanbide Heziketakoikastetxeak kalitate-sistemakezartzera bultzatu nahi dira.Sistema horien artean,kalitatea erakundeen etapertsonen etengabeko hobekuntzabezala ulertzen da.

Baina kalitatearen kontzeptu hori berria da. Hasie-ran kalitatea produktuen kontrolarekin lotzen zen.

Garazi Andonegi Beristain. Elhuyar

SAREka kalitate-eredua

Produktuak zehaztapenak betetzen zituen edo ez begi-ratzen zen eta produktu akastunak bezeroengana eziristea zen garrantzitsuena. Kalitatearen lehenengoideia hura aldatu egin zen denbora gutxian: kalitateaziurtatzea zen. Produktu akastunak ez egiteko eta pro-dukzioa segurtatzeko egin beharreko urratsak defini-tzen ziren kalitatean. Azkenik, hirugarren pausoa emaneta erabateko kalitatearen kontzeptura iritsi gara.

Eta kontzeptu berri horrek kalitatearen filosofia era-kunde edo ikastetxeen jarduera guztietara hedatzeaproposatzen du. Izan ere, prozesu eta jarduera guz-tietan etengabeko hobekuntza aplikatu behar da.

Kalitatearen ezarpen hori egiteko, ordea, hiru pausonagusi aurreikusten ditu ereduak: irakaskuntza--ikaskuntza prozesuaren diseinua, ziurtapen-sistema-ren oinarrizko prozesuen ezarpena eta, hirugarrenik,

G.

AN

DO

NEG

I

erabateko kalitatea eskuratzeko falta diren prozesuenezarpena. Hain zuzen ere, hirugarren fase hori amai-tuta eta ziurtapen-sistema sendotuta, EFQM ereduazautoebaluazioa egin daiteke. Autoebaluazioaren emai-tza 400 punturen gainetik badago, kanpo-ikuskaritzabaten bidez Zilarrezko Qa lortzeko bidea egina dago.

Baina, dakigunez, Zilarrezko Qa ez da kalitateari lotu-tako ziurtagiri bakarra, ezta kalitatearen eredu baka-rra ere. Horren adibide dira kalitatearen ezarpeneanikastetxeek lortu dituzten ziurtagiriak: ISO 9000 duten32 ikastetxe daude, EFQM sistemako Zilarrezko Qaduten 6 eta ISO 14001 duen ikastetxe bat. Bikaintasu-naren EFQM eredua erabateko kalitatearen Europakoerreferentzia da, eta bere barne hartzen ditu ISO 9000bezalako kudeaketa-mailako estandarizazioak.

SAREkakalitate-ereduaerabateko kalitateanoinarritzen da.

Bada Lanbide Heziketako zikloen artean goi-mailako heziketa-ziklo

berri bat: ingurumen-kudeaketa. 1997-1998 ikasturtean Txindoki-

-Alkartasuna BHI institutuan jarri zen abian ziklo hori eta, horrela,

aurrea hartu zioten handik gutxira enpresen beharra izango zenari.

Izan ere,egun enpresa asko buru-belarri ari dira kalitate-sistemak eza-

rri eta dagozkien ziurtagiriak lortzeko ahaleginetan. Ondorioz, siste-

ma horiek ezartzeko pertsona espezializatuen beharra sortu da eta,

noski, ikasketak ere egokitu egin behar izan dira.

Hori egin zuen, hain

zuzen ere, Txindoki-Al-

kartasuna Institutuak.

Geroz eta garrantzi han-

diagoa duen ingurumen-

-kudeaketako eskaintza

plazaratu zuen, eta ez

hori bakarrik: ikasleek in-

gurumenaren kudeake-

ta zer zen gertu-gertutik

ezagut zezaten, sistema

bera institutuan ezarri zen.Horrela,Euskal Autonomia Erkidegoan ISO

14001 ziurtagiria lortu zuen lehenengo ikastetxea izatea lortu zuen,

2002an hain zuzen ere.

Ordutik hona, Ihoberekin batera, ingurumena kudeatzeko sistema

ezartzeko gidaliburu bat garatu dute eta, orain, gainontzeko ikaste-

txeen eredu bezala parte hartzen dute ISO taldeetan.

Ingurumenaren kudeaketaeta ISO 14001

TXIN

DO

KI-A

LKA

RTA

SUN

A B

HI

D: 04 EL H U YA R. 2003 AP I R I L A

Eta hori, dagoeneko gertatzen ari da, Lanbide Hezi-ketako ikastetxeetan bederen. Ezagupen jakin batzukdituen irakaslea ez da jada nahikoa, bere jakintza etaahalmenak erronka berrien aurrean erabiltzeko gaiden irakaslea behar da, etengabe ikasten duena, dakie-na besteei helarazten diena, erabakiak hartzen ditue-na, talde-lanean aritzen dena, eta abar. Hau da, fun-tsean, jakintzaren langilea behar dugu, jakintza horisormenez erabiltzeko gai dena.

Ikuspegi horren ondorioz,gauza asko aldatzen dira?Kontzeptu asko aldatzen dira. Esaterako, enpresanorena da? Makineriaren eta teknologiaren jabeena?Aldiz, orain esaten badugu jakintza dela garrantzi-tsuena, enpresa jakintzaren langileena izango ote da?

Bestalde, pertsona baten borondatearen kontra ezin dajakintza zabaldu. Beraz, pertsona batek bere ezagutzabesteren eskura jartzea nahi baldin bada, egitura ego-kiak sortu behar dira eta irakasleari nahiz langileari era-bakitzeko boterea eman behar zaio.

Eta ikastetxeei eta Lanbide Heziketari dagokie-nean, zer?Esperientzia honetan guneka antolatu nahi da ikas-tetxea. Gune bakoitzak zein arlo landu behar duen

GUNEka proiektuak enpresaaurreratuenen kudeaketa-sistemaizan du eredutzat. Hura baliatuz,Lanbide Heziketako ikastetxeenkudeaketa aldatu nahi du. Egitasmoa,oraingoz, bost ikastetxetan jarri duteabian, baina, ongi ateratzen bada,guztietara zabaltzeko asmoa dute.Kike Intxaustirekin hitz egin dugukudeaketa-sistema berriaz.

Zein da GUNEka proiektuaren helburua?GUNEka proiektuaren helburua, batik bat, langileari ar-dura eta kudeaketa-aukera gehiago ematean datza, Lan-bide Heziketako zentroetan dauden irakasleei bereziki.

Nolatan sortu da egitasmo hau?Gizarteak beti behar izan du jakintza aurrerapen tek-nikoak garatzeko, baina, orain arte, teknologia bera izanda elementurik garrantzitsuena. Hemendik aurrera,berriz, ezagutza izango da baliabiderik erabakigarrie-na. Horregatik, gure kudeaketa-ereduak kontzeptu berrihorien aurrean egokitu egin behar direla uste dugu, baienpresetan eta baita eskoletan ere, eta hortxe ikusigenuen erronka.

Izan ere, gaur egun, lan-munduan, gizartean eta ira-kaskuntzan gauzak etengabe aldatzen ari dira, eta etor-kizunean ere aldatuko dira. Aurrerantzean, irakasleoi ezzaigu eskatuko gure ezagupenak aldez aurretik finka-turiko sistemetan aplikatzea bakarrik, baizik eta egoeraberrietara gure ezagutza sormen handiz moldatzeko gai-tasuna izatea.

GUNEkakudeaketa--sistemaberritzailea

Kike Intxausti kalitatearen arduraduna da Lanbide Heziketa-ko Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzian.

Lanbide HeziketaD:Dosierra Lanbide Heziketa

Garazi Andonegi Beristain. Elhuyar

G.

AN

DO

NEG

I

erabaki behar dugu, gune horiei beren kudeaketa--modua erabakitzeko ahalmena eman behar diegu etahortik aurrera autogestioa bultzatu nahi dugu. Har-tara, beren helburuak finkatu beharko lituzkete, zeinemaitza lortu nahi diren garbi izan, beren lanak kude-atzeko sistemak eskaini eta abar; baina prozesuarenjabe gune horretako langileak izan daitezela.

Horretarako egitura berriak sortu behar dira?Bai, egitura horizontalagoak sortu eta egitura horie-tan baliabideak txertatu behar dira, informazioaren etajakintzaren trukea eraginkorra izan dadin. Adibidez,guk hiru egitura nagusi sortu ditugu: ikasguneak,alorguneak eta gidaguneak. Bakoitzak bezero-motabati zuzentzen dizkio bere zerbitzuak eta norberaarduratzen da ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen.Bestalde, hobekuntza gauzatzeko beste egitura batzuksortu nahi ditugu, baita eskolaren norabideaz haus-nartu eta erabakiak hartzeko ere. Azkenik, guztionezagutza guztiongana iristeko beste saregune batantolatu nahi dugu.

Gainera, nire ustez, egitura horren azpian dagoen teo-rizazioa da garrantzitsua: zer-nolako irakaslea behardugu etorkizunean? Ezagutzarena. Ondorioz, zer--nolako kudeaketa-sistema sortu behar dugu irakaslehorrek bere ezagutza hori sormenez erabil eta beste-rengana dezan?

Ez dakit nolako emaitzak lortuko ditugun, dakidanada ez dela egun gutxiko kontua izango, luze joko due-la; baina bide horretan ikastetxeak hobetuko ditugu-la ere ziur nago.

GUNEka proiektuarenhelburua langileari arduraeta kudeaketa-aukeragehiago ematean datza.

LANBIDE-HASTAPENERAKO IKASTAROA (LHI)ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAKNekazaritzako ustiategi estentsiboetako teknikaria (2urte)Lorazaintzako teknikaria (2 urte)

GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOA

ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAKNekazaritzako ustiategi estentsiboetako teknikaria (2urte)Lorazaintzako teknikaria (2 urte)

GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOA

ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAKAbeltzaintzako ustiategietako teknikaria (2 urte)Lorazaintzako teknikaria (2 urte)

GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOANekazaritza eta abeltzaintzako enpresak kudeatu eta anto-

Lanbide HeziketaLanbide Heziketa

D: 06 EL H U YA R. 2003 AP I R I L A

nik, proiektu horrek gune eta campus birtualak konek-tatzeko balio du eta unibertsitate, eskola eta heziketa--zentroen artean sareak sortzeko ere bai.

Orain arte ikasle denekikastetxera bertara joanbehar izaten zuteneskolak jasotzera. Bertan,ikaskideekin elkartu etahainbat gairi buruzkoazalpen denak aurrezaurre ematen zizkietenirakasleek. Orain,teknologia berriengarapenari esker, ohiturahoriek aldatzen hasi diraeta ikasleei gero etaaukera gehiagoeskaintzen zaizkie.

Ikasleen eta irakasleenbirtualtasuna

G. ANDONEG

D:Dosierra

Izan ere, gaur egun, etxean ordenagailu bat izanezgero, ikasleak ez du derrigor eskolara joan beharko,bertatik jaso ahal izango baititu eskolak.

e-learning Eusko Jaurlaritzak 2000ko maiatzaren 5ean aurkeztuzuen Europatik datorren e-learning ekimena. Proiek-tuak lau ardatz nagusi ditu. Alde batetik, multimedia--ordenagailuak hezkuntza-munduan banatuko dituztesare digitalean konektatzeko eta sarbidea hobetzeko.Bestalde, teknologia berriei esker, heziketa-programenantolakuntza, metodoak, egiturak eta edukiak aldatuegingo dira, eta ikasle eta irakasleen arteko harremanaere. Horrez gain, e-learning-ak lanerako orientazio--zerbitzuak bultzatzeko eta prestakuntza iraunkorrekoaukerei eta lan-merkatuan eskatzen diren gaitasuneiburuzko informazioa banatzeko ere balio du. Eta, azke-

Teknologia berrieiesker, heziketa--programenantolakuntza,metodoak, egituraketa edukiak aldatuegingo dira.

Uhaina Atxotegi Alegria. Elhuyar / Garazi Andonegi Beristain

Metodo berritzailearenabantailakNori zuzendurik dago irakaskuntza birtual hori? Ikas-taroen ordutegira egokitzeko zailtasunak dituztenikasleei, batez ere, edo ikastetxea urruti dutenei.Azken finean, eskoletara joateko zailtasunak dituenedozein ikasleri zuzenduta dago, batik bat, ikastekometodo berri hori.

e-learning sistemaren abantailetariko bat ikasleak gaiakhobeto lantzeko aukera da. Izan ere, erabiltzaileak nahibeste aldiz egin ditzake beharrezkoak iruditzen zaizkionariketak; ez du ordutegi mugaturik ezta ekipamendujakin baten beharrik ere.

Irakaslea plataforma baten bitartez komunikatzen daikaslearekin. Tutoretza-lanak sistema horren bidezegiten dira. Ikasleak, hain zuzen, LMS plataformansartzen ditu bere lanak eta irakasleak zuzenean ira-kurtzeko aukera du. Besteak beste, zenbat lan egitenduen eta zein maiztasunekin ikusi ahal izango du, ari-keten emaitzak baloratuko ditu, eta ariketak egiteko

ikasleak behar duen denbora aztertzeko aukera ereizango du.

Ikasleak ere plataforma horren bitartez jasoko dituirakaslearen erantzunak eta eskaerak. Inoiz zalantza-rik balu, irakasleak ez ezik, bere ikaskideek ere eran-tzun diezaiokete posta elektronikoaren, txataren edoeztabaida-foroaren bidez.

G.

AN

DO

NEG

I

Betiko arbelbeltz edoberdexkak arbelinteraktiboekordezkatukodituzte.

erabil dezake ikasleak. Oraingoz, besteak beste, Fagor8050 tornurako eta fresatzeko makinarako CNC pro-gramazioak ikas daitezke Elgoibarko IMH ikastetxe-an e-learning bidez, eta baita Pneumatika eta Elek-tropneumatika ere.

e-gelaIldo horretatik, aipatzekoa da Eusko Jarlaritzako Hez-kuntza Sailak martxan jarritako e-gela proiektua. Gelahoriek hainbat ordenagailuz eta arbel interaktibobatez hornituta daude. Hain zuzen ere, arbel horiek,software berri baten bidez, bertan idatzitakoa gorde-tzeko aukera ematen dute. Hau da, irakasleak arbele-an idatzitakoa egokia dela ikusten badu, agindu batenbidez, arbelekoa ordenagailuetan gordetzen da. Beraz,ikasleari lana erraztu besterik ez zaio egiten. Irakas-leak arbelean idatzirikoa bere ordenagailuan graba-tzen ahalko du eta ez du apunterik hartu beharko.

Bestalde, e-gelek eskaintzen duten beste abantailetakobat arbelaren softwarea da. Zaila izaten da ordenagai-luan ikasgai bati jarraitzea, irakasleak pantailan eta sa-guarekin zer egiten duen ez delako ikusten. Eta gauzabera gertatzen da informatikako programa berri batikastean. Kasu horretan, arbel interaktiboetan, erakuslebaten bidez, klik egin daiteke eta horrela irakasleak uneoro non zapaltzen duen eta saguarekin nondik noramugitzen den jakiteko aukera du ikasleak.

Hain zuzen ere, 2002ko urrian, Elgoibarko MakinaErremintaren Institutuak (IMH) Interneteko e--learning ikastaro tekniko horiek jarri zituen martxan.Urtebete baino gehiago darama, beraz, ikastetxehorrek orain arte bere egoitzetan eman dituen zenbaiteskola era birtualean eskaintzen. Gainera, sistemaberritzaile horretan gai horiek eskaintzen hasi denlehen ikastetxea da.

Ikasleak, batez beste, bi hilabete ditu ikastaroa buru-tzeko. Gutxi gorabehera 40-80 ordu egin behar ditu40 orduko Prestakuntza Kreditua betetzeko. Epe horibete ondoren, IMHko web orriaren bitartez eta kodepertsonala erabiliz, nahi duen multimedia-materiala

D: 08 EL H U YA R. 2003 AP I R I L A

e-gela guztiakhainbatordenagailuz etaarbel interaktibozhornituta daude.

Ikasle bakoitzakbere ordenagailua

du irakasleareneskaerak eta

azalpenakjarraitzeko.

D:Dosierra Lanbide HeziketaLanbide Heziketa

Gure gizartean ohiko bilakatu diren aplikazio informatiko guz-

tiek beharrezkoa egiten dute segurtasun digitalaren kon-

tzeptua lantzea, informazioaren konfidentzialtasuna eta esku-

ragarritasuna ziurtatu nahi badira behintzat.

Zoritxarrez, ordea, atal hori oso gutxi landu da aurrerapen

teknologikoen erabilerarekin alderatuz. Horregatik, segurta-

sunaren bidea jorratzen hasi nahian, Tolosaldea Goi-mailako

L. H. Institutua, segurtasun digitalaren munduan aitzindaria

den S21Sec enpresarekin eta e-learning motako ikasketetan

esperientzia handia duen VICOMtech enpresarekin batera,

segurtasun digitaleko proiektu bat garatzen ari da.

Hasieran, proiektua irakaskuntza-munduari zuzenduta

egongo da,baina,gerora begira,enpresa txiki guztietara heda-

tzeko asmoa dago. Hain zuzen ere, helburuetako bat ikaste-

txeen segurtasun digitalaren egoerari buruzko diagnostikoa

egitea da eta,ondoren, lortutako informazio horretan oinarri-

tutako ekintza-planak diseinatuko dira.

Ez da ahaztu behar segurtasun digitaleko kurtsoa e-learning

sisteman garatuko dela eta, ondorioz, hemendik gutxira sor-

tuko diren e-geletan eskuragarri egongo dela. Horrela, Lanbi-

de Heziketako ikastetxe guztiek e-learning sistema ezagutu eta

erabiltzeko aukera izango dute eta pixkanaka-pixkanaka

segurtasunaren kultura indartzen joango da.

Segurtasun digitalae-learning sisteman

G.

AN

DO

NEG

I

Baliabide horiez gain, gelen artean komunikatzekosoftwarea dute e-gelek. Horrela, gela-mota horiek,Interneten bidez, ikastetxe-sare batekin komunika-tzeko gai dira. Momentuan, EAEko hamar ikastetxe-tan jarri da martxan proiektu pilotu hori: BidasoaGLHBI, Usurbil GLHBI, Tolosaldea GLHBI,Miguel Altuna GLHBI, Makina Erreminta BHI,

IEFPS Escuela de Armeria, Nicolas Larburu GLHBI,Elorrieta Erreka Mari GLHBI, Mendizabala GLHBIeta Don Bosco GLHBI.

Horrez gain, e-geletan, bideokonferentzia-sistemariesker, ikastetxeek irudia, soinua eta edukiak banatze-ko aukera dute. Ikastetxeak beren artean sare bidezkonektatzen dira. Gauza bera Internetetik egin badai-teke ere, aukera hori alde batera utzi dute mantsoegiadelako. Sarearekin, aldiz, irudia eta soinua ia momen-tuan bertan jasotzen dira. Bideokonferentzia-gelak,gainera, ikastetxe bat baino gehiagoren irudiak kude-atzen ditu. Horretarako, pantaila berean leiho txikiakirekitzen dira edo, bestela, hitza hartzen duena pan-tailaren erdian bistaratzen da.

Dudarik ez dago e-learning eta e-gela proiektuekondo funtzionatuz gero, zabalpen erraza izango dute-la. Hori bai, ikasleek ez dezatela pentsa aurrerapen etaerraztasun horiekin alpertzeko aukerarik dutenik.

Arbelinteraktiboetan,erakusle baten bidez,irakaslea une orozertan ari den jakindezake ikasleak.

EL H U YA R. 2003 AP I R I L A

Lanbide HeziketaLanbide Heziketa

D: 10

Gainerakoetatikbereiztuko diren esnekiakEnpresa pribatu batek Lea-Artibaiko ikastetxera jozuen ekoizten duen esnearekin produktu berriak egi-teko asmoz. Izan ere, ikastetxe horretan esnekiakekoizteko eta aztertzeko instalazio bat dute.

Orain arte enpresa horrek esnea besterik ez du ekoi-tzi eta hemendik aurrera esne horri balio erantsiaeman nahiko lioke eta gainerako esnekietatik bereiz-tuko den produktua egin.

Produktua oraindik definitzeko dago baina, esnekienarloan (beste gehienetan bezala) lehiakortasun handiadagoenez, berezitasun bat lukeen produktua kaleratunahiko lukete.

Euskal Herrian esne anitz ekoiztenda. Biltzen diren litro horietatikguztietatik kopuru handi bat esnegisa saltzeko baliatzen da,eta gainerakoa gaztak, jogurtak,gurinak edo beste hainbat esnekiegiteko.

Supermerkatuetako esnekien gunean sartzean, etabereziki jogurtenean, produktuak erraz bereizten dira.Alde batetik, etxe ezagun eta handiek eskaintzendituztenak izan ohi ditugu, eta, bestalde, EuskalHerrian kantitate askoz ere txikiagoan ekoizten dituz-ten etxeenak. Normalean, izen euskalduna izateazgain, artisau-kutsu bat ere izaten dute gehienek. Bai-na maiz zail da produktu batzuk besteetatik bereiztea.

Markinako Lea-Artibai Lanbide Heziketako ikaste-txea, hain zuzen ere, esneki ezberdinak sortu nahiandabil. Aste batzuk besterik ez dira proiektu berrihorrekin hasi direla.

Esneki berriakekoitzi nahian

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Gaztafrantsesenantzekoak

ekoiztea daLea-

-Artibaikoirakasleenhelburua.

D:Dosierra

Uhaina Atxotegi Alegria. Elhuyar

Proiektu horren buru Nahia Andonegi irakasleak etabere taldekideek, oraingoz behintzat, bi esneki hau-tatu dituzte: jogurta eta gazta. Jogurta aukera anitzeskaintzen duen produktua da. Izan ere, hamaika eradaude jogurta jateko: marmeladarekin, frutekin, zere-alekin… eta abar. Gainera, jogurta asko saltzen da.

Beraz, produktu hori aztertzea erabaki dute. NahiaAndonegiren iritziz, “jogurtaren trinkotasunarekinasko joka daiteke”. Esne kondentsatua edo esne des-hidratatua gehitzen ahal zaizkio lodiera ezberdina izandezan. Horrela, beste jogurtetatik bereiz daiteke,betiere gustua aldatu gabe. Horrez gain, artisau--kutsua lukeen produktu bat sortu nahiko lukete.

Ekoizteko fase ezberdinakProduktu hori sortzeko, hainbat fase pasa behar dituz-te. Lehenik, esnearen kalitate-kontrolak nola egitendiren ikasi behar dute. Momentu honetan, hain zuzenere, pertsona batek gai hori aztertzen dihardu. Bes-talde, edozein produktu ekoitzi aurretik eskaera egindien enpresak zein motatako esneak dituen aztertubehar dute. Hau da, besteak beste, esne bakoitzak zen-bat olio edo proteina duen jakin behar dute, garran-tzi handia baitu produktu bat edo beste bat ekoizte-rako orduan. Zein produktu-mota ekoitzi nahi dutenerabaki ostean, tresneria egokia hautatu eta erostekogaraia helduko da. Eta, azkenik, produktu bakoitzakdastaketa-probak pasatu behar ditu (trinkotasuna,usaina, kolorea... aztertu beharra dago).

Jogurtaz gain, Euskal Herrian oraindik ere ekoiztenez diren gaztak egiten hasi nahiko lukete. NahiaAndonegiren aburuz, Idiazabal gazta ospetsuarekinlehiatzea ia ezinezkoa da, eta, beraz, frantziarren gaz-tak eredutzat hartuta antzekoak egiten saiatu nahikolukete. Izan ere, Frantziak gazta-arloan kultura handiadu eta bertan saltzen dituzten gazta anitz gustukoak izan

arren, Euskal Herrian ez da inor animatu horiekekoizten. Camembert, Brie, Roquefort edo bestehainbat gazta egiten saiatzea da Lea Artibai ikaste-txeko irakasle batzuen asmoa.

Proiektu honek, helburu komertziala izateaz gain,Lea-Artibaiko ikasleak arlo honetan formatzekobalioko du. Urte-bukaerarako produktu berria defi-nitu eta lehen laginak aurkezteko asmoa dute.

1. Gazta-tanga; 2. Esne-pasteurizagailua;3. Jogurta ekoizteko tresna; 4. Jogurt-inkubadora.

Beste jogurtetatikbereiztuko denartisau-kutsukoproduktu berri batekoiztu nahi dute.

1 2

3 4

IES LEIZARAN BHI - ANDOAIN

GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK

INGURUNE KIMIKOA GIZA INTEGRAZIOA

Iraupena: kurtso 1 Iraupena: kurtso 1 eta hiruhileko 1

Hiruhileko 1 lantegian 2 hiruhileko lantegian

KALITATEZKO HEZKUNTZA HEMEN DAGO ETORKIZUNA

Plazaola kalea, 23 – 20140 Andoain tel: 943300078 [email protected]

U.

ATXO

TEG

I

EL H U YA R. 2003 AP I R I L AD: 12

Lehen mekanizazio konbentzionala ikasten zen, hau da,ikasleak makinak eskuz maneiatzen hasten ziren. Eskuak,aldiz, motz gelditu ziren tresna askoren baliabideak iku-sirik, eta zenbakizko kontrolaren teknologiak gizakieneskuak ordezkatu ditu. Izan ere, zenbakizko kontrola-rekin langileak programa bat egiten du eta makinak agin-duei jarraitzen die. Teknologia-mota horretan, moldeaketa trokelak altzairu bigunean egiten dira eta ondorenaltzairu hori tratatu egin behar izaten da gogortu arte.Materiala, beraz, mekanizatu egin behar izaten da, go-gortzeko hainbat fase pasatu behar du eta, azkenik, leun-du egin behar da. Baina fase horien ondorioz, kostuakanitz igotzen dira eta denbora asko galtzen da.

Geroago, CAM (ordenagailuz lagundutako mekani-zazioa) teknologia sortu zen langileari lana erraztunahian. Sistema horren bidez, ikasleak edo langileakmekanizatu nahi duena ordenagailuz marrazten du eta

Lanbide Heziketako ikastetxeetan,Mekanizazioaren gaiaklasikoenetakoa da. Baina klasikoaeta beti landu izan den gaiaizan arren, arlo horretan ere hainbatgauza aldatu da. Izan ere,ekoizleen helburu nagusia berenproduktua ahalik eta azkarrenegitea da. Hain zuzen ere, teknologiaberriak horretarako sortzen dira,eta, bide batez, gastuak murrizteko.Goazen, beraz, mekanizazio-arloakizan dituen aldaketak ezagutzera.

Denbora aurrezteko balio duen makina

U.

ATXO

TEG

I

Lanbide HeziketaD:Dosierra Lanbide Heziketa

Uhaina Atxotegi Alegria. Elhuyar

ordenagailuak programa bat eskaintzen dio zuzenean.CAM teknologiaren baitan estrategia bat bainogehiago dago, besteak beste, lehengo erremintetarakoeta makinetarako pentsaturiko sistema edo makina etamaterial berrietarako prestaturikoa.

Abiadura handiko makinaAipatu hiru teknologia horiei jarraipen bat emannahian, eta betiere denbora aurrezteko, abiadura han-diko makinak sortu dituzte. Sistema berriari esker,zenbakizko kontrolean aipaturiko tratamendu- etaleuntze-faseak desagertu egiten dira. Moldeak eta tro-kelak, adibidez, altzairu gogorrean egiten dira zuze-nean eta ez dute inolako tratamenturik behar izaten.Noski, makina berritzaile horrek baldintza batzukbete behar ditu: ezin du abiada aldatu eta, bestalde,abiadak ez du produktuaren zehaztasunean inolaz ereeragin behar azkarrago ekoiztu arren. Emaitzak gai-nerako teknologien bidez lortzen dena bezalakoa izanbehar du.

EAEko hainbat ikastetxetan lantzen ari dira teknologia--mota hori, besteak beste, Gasteizen, Arrasaten eta Za-rauzko Antoniano Ikastetxe Politeknikoan. Azken ikas-tetxe horretako irakasle-talde bat teknologia hori erabil-

tzen ikasten ari da, ondoren beren ikasleek erabil de-zaten. Proiektu horretako partaide Iñaki Beobide ira-kasleak esan digunez, abiada handiko makinen teknolo-gia ikasteko hiru urteko epea ezarri diete beren buruari.

Trebakuntza eta aplikazioakEibarko Tekniker zentro teknologikoa mekanizazio--arloan berritzailea den teknologia hori garatzen arida azken hiru urteetan. Antoniano ikastetxeko irakas-leak bertara hurbildu ziren teknologia horretan tre-batzeko eta geroztik elkarrekin dihardute lanean.

Dagoeneko amaitu dituzte ikastaroak. Hemendikaurrera, erosi berri dituzten makina eta softwarea ongierabiltzen ikasi nahi dute; material didaktikoa presta-tzeko asmoa ere badute beren ikasleek sistema berriaahalik eta era egokienean barnera dezaten. Aurtengokurtsoan ez bada hurrengoan, ikasleekin proba bategin nahiko lukete. Abiada handiko makinen tekno-logia mekanika-taldeko ikasleen produkzio-ataleanirakasteko asmoa dute.

Antoniano ikastetxeko irakasleak sistema berriaerabiltzen ikasten ari dira.

Zenbakizko kontrolaeta CAM teknologiazaharkitzen ari dira.

VIRTOOL proiektua pil-pilean dugu mekanizazio-alo-

rrean. Proiektu hori IST (Information Society Technolo-

gies) europar ekimenaren barruan kokatuta dago, eta

bere helburu nagusia mekanizazio-prozesuetarako

ikaskuntza-mota berri bat diseinatzea eta garatzea da.

Elgoibarko IMH ikastetxeak 2001eko apirilean eman

zion hasiera proiektu honi, partzuergo batekin elkarla-

nean, eta 2003ko urrian amaituko da. Partzuergo hori

Europako zenbait herrialdetako (Frantzia, Italia, Alema-

nia eta Espainia) hainbat enpresak, ikerketa-zentrok eta

ikastetxek osatzen dute.

Ikaskuntza-mota berri hori diseinatzeko eta garatze-

ko, hiru dimentsioko sisteman egindako grafikoak eta

errealitate birtualeko teknikak erabili dira.Emaitza modu-

ra mekanizazio-prozesuetarako beharrezkoak diren tres-

nak eskaintzen dituzte lau aplikazio lortu dira. Virtool

Master aplikazioa (geometriaren edo zinematikaren bitar-

tez makina-erreminta konbentzionala edo CNCdunak

definitzen ditu),Virtool Generic aplikazioa (makinak per-

tsonalizatzeko aplikazioa), Virtool Case Generator apli-

kazioa (ikasleari hainbat ariketa-mota eskaintzeaz gain

ariketa horiek egin ahal izateko informazio osagarria

eskaintzen du) eta, azkenik, Virtool Machine aplikazioa

(ariketen erantzunak lortzeko ikasleak erabiliko duen

aplikazioa).

VIRTOOL proiektua

U.

ATXO

TEG

I

D: 13EL H U YA R. 186. Z K .

eta burdinoletan ere baliatzen dute. Bestalde, proze-sua bera garestiagoa da, baina Beobide irakasleareniritziz, “aztertu egin behar da zein kasutan erabili etazeinetan ez”.

Teknologia hori berritzailea denik ezin ukatu. Izenakdioen bezala, denbora aurrezteko balio du eta enpre-sa anitzi gastuak murrizteko ere balioko die.

Iñaki Beobideren aburuz, “teknologia-mota hori mol-deak eta trokelak mekanizatzen dituzten enpresetanerabiltzen da batik bat”. Horrez gain, estanpazioetan

Aurtengo kurtsoanez bada hurrengoan,ikasleekin proba bategin nahiko lukete.

Antonianoikastetxeakduela gutxi

jaso du makinaberritzaile hau.

U.

ATXO

TEG

I

Lanbide HeziketaD:Dosierra Lanbide Heziketa

HEZIKETA-ZIKLOAKGOI-MAILA (A eta D ereduak)

• Proiektu Mekanikoen Garapena• Mekanizazio Bidezko Produkzioa• Industria Ekipoen Mantenimendua

ERDI-MAILA (A eta D ereduak)• Mekanizazioa

Fabrikazioko espezialitateetan, enpresek jendeabehar dute, lanpostuak bete ezinik dabiltza

INFORMAZIOA:

Makina ErremintarenInstitutuaAzkue (San Roke) Auzoa, 120870 Elgoibar Gipuzkoatel.: 943 74 82 65 - 74 41 32Faxa: 943 74 41 53h.el.: [email protected]

Energia berriztagarriakLanbide Heziketan

Punta-puntako teknologia duen eraikin berrian,eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltai-koa, energia geotermikoa eta haize-energia instala-tzen eta ustiatzen ikasteko aukera dago. Gainera, erai-kin berriak energia horiekin guztiekin lortzen ditu urberoa eta berogailu-sistema.

Eguzkiaren-energia,hamaika erabilera!Eguzki-energia termikoan Eguzkiaren energia beroalortzeko erabiltzen da. Horretarako, eguzki-panel ilunbatzuk jartzen dira. Panel horiek ez dira fotovoltai-koak, hau da, ez dute elektrizitatea ekoizten. Hainzuzen ere, panelen egiteko bakarra ahalik eta berogehien jasotzea da, horregatik dira ilunak. Gainera,panel horiek hegoalde geografikoari begira ezartzendira, eta, urte-sasoiaren arabera, inklinazioa aldatze-ko sistema bat dute.

Panelek bildutako energia hori ura berotzeko erabil-tzen da; Usurbilgo eskolaren kasuan, 500 litro ur be-rotzeko, hain zuzen ere.

Ur beroa galdara-gelan dagoen gordailu batean meta-tzen da eta, ondoren, behar denean, handik zabaltzenda. Esaterako, ikasgela bat hoztu bada, bertara urberoa daraman berotze-zirkuitua ireki eta berotu egi-ten da.

Eguzki-energia fotovoltaikoa, berriz, ezagunagoa da.Sistema horretan, Eguzkiaren energia elektrizitatea

Panelen egiteko bakarra ahalik eta bero gehienjasotzea da.

Energia berriztagarriek geroz eta oihartzun handiagoa dute gure gizartean,eta oihartzun hori Lanbide Heziketara ere heldu da. Usurbilgo LanbideEskolak, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin,energia berriztagarrien eraikin berri bat ireki du.

D: 15EL H U YA R. 186. Z K .

USU

RBIL

GO

LAN

BID

EES

KOLA

USU

RBIL

GO

LA

NBI

DE

ESKO

LA

Garazi Andonegi Beristain. Elhuyar

EL H U YA R. 2003 AP I R I L AD: 16

Eguzkiaren energia hamaika eratara baliatzeaz gain,haize-energia ustiatzeko aerosorgailu bat ere badagoUsurbilen. Aerosorgailuak haizearen indarra energiaelektriko bihurtzen du, baina kasu honetan ez da sare-ra injektatzen energia hori. Ekoitz daitezkeen 6kW--ak eraikinaren beharretarako erabiltzen dira.

Eguzkiak lurra ereberotzen duEnergia geotermikoa lantzeko aukera ere badagoeskola horretan. Gure artean gehiegi erabiltzen ez denarren, oso interesgarria da.

Energia geotermikoa, funtsean, lurrak duen beroa ba-liatzea da. Kasu honetan ere, ura berotzeko erabiltzenda lurraren beroa. Eta nola egiten da hori?

Eguzkiak lurra berotzen du, eta hori, adibidez, hon-dartzan hondarra ezin zapalduz saltoka joaten gare-nean atzematen dugu. Lurrak duen berotasun horiez da aprobetxatzen normalean, baina ura berotzekobaliagarria da. Horretarako, adibidez, nahikoa da lurazpian tutu-sare bat jartzea.

Tutu horiek lurretik 40 bat cm-ra jartzen dira; lurra-ren berotasuna jasotzen dute eta izotzaldietan ez diragehiegi hozten. Izan ere, hotz egiten duenean, lurraere hoztu egiten da eta, beraz, tutuek daramaten liki-doa izoztu eta tutuak puskatzeko arriskua dago. Baina,

sortzeko erabiltzen da eta, horretarako, panel foto-voltaikoak erabiltzen dira. Panel fotovoltaikoek ekoi-tzitako elektrizitate hori sare elektrikora injektatzenda eta, trukean, dirua jasotzen da sareari emandakoenergiagatik.

Kasu honetan ere Usurbilen instalatutako panel foto-voltaikoek Eguzkiaren izpiei jarraitzeko sistema batdute, beti gauza bera lortu nahian: eguzki-energiarenustiapen maximoa. Eskolak dituen panelekin gehie-nez 4kW-eko potentzia lortzen da, urtean 2.100 ? -kodiru-sarrera, alegia.

Energia geotermikoaren bero hori eraikin berriko gelak

girotzeko erabiltzen da, baina ez berogailu-sistema

arrunta erabilita,zoru erradiatzailea erabilita baizik.Hain

zuzen ere, eraikin berriaren gela guztietako zoruaren

azpian,hodi-sare luze bat dago.Hodi horiek ez dute ete-

nik eta hainbat buelta ematen dituzte kiribilean gela

guztiaren azalera osatu arte. Horrek ikasgelen azalera

guztian tenperatura homogeneoa mantentzen lagun-

tzen du, hodia bera izanik luzera guztian tenperatura

bera izaten baitu likidoak.

Instalazioa ere ez da zaila.Lehenik tutuen azpian iso-

latzaile bat jartzen da, beroa beherantz joan ez dadin,

gero tutu-sarea jartzen da eta,azkenik,porlana,zemen-

tua... botatzen da gainetik. Behin lurra prest dugula,

zeramikazko baldosak erabiltzea gomendatzen da.Izan

ere,egurra eta beste zenbait material beroaren garraia-

tzaile eskasak dira eta zeramika, aldiz, oso ona da.

Lur azpiko beroa

Eguzki-energiatermikoan panelilunak jartzen diraintsolazioahandiagoa izateko.

Lanbide HeziketaD:Dosierra Lanbide Heziketa

USU

RBIL

GO

LA

NBI

DE

ESKO

LA

G.

AN

DO

NEG

I

Eguzki-energiatermikoa,

eguzki-energiafotovoltaikoa,

energiageotermikoa eta

haize-energia.

lurrean zenbait zentimetro barnerago jartzen badira,ez dira gehiegi berotzen, ezta gehiegi hozten ere. Hainzuzen ere, tutu horien tenperatura altuena 20 ºC ingu-rukoa izaten da udaran eta neguan, berriz, baxuena4 ºC ingurukoa. Baina, orduan, nola da posible ura be-rotzea?

Tutuak likido batez beterik egoten dira, ura ez denlikido batez. Likido horrek, glikor izenekoak, hainzuzen ere, beroa xurgatzeko gaitasun handia du. Gli-korrak, gainera, presioaren arabera bere tenperaturaaldatu egiten du eta ezaugarri horixe erabiltzen daenergia lortzeko. Izan ere, presio baxuan glikorrarentenperatura 7 ºC-koa bada, presioa handitzen denean20-21 ºC-ra irits daiteke tenperatura hori.

Presio-aldaketa hori eragiteko, makina termikoa era-biltzen da eta, ondoren, energia hori ura berotzekoerabiltzen da. Hala ere, glikorra berriz presio baxura

itzultzean bere tenperatura ez da 7 ºC-koa izango,baxuagoa izango da. Beraz, sistema honekin 2kWbero izanda 7kW bero lor daitezke.

Instalazio horietaz gain, dagoeneko hasi dira ideiaberriak lantzen Usurbilen. Horrela, energia berriz-tagarrietan dauden beste aukera batzuk eskaini nahidira, hala nola: biomasaren energia eta minihidrauli-koa. Gainera, eraikinean sistema domotiko bat ezar-tzeko asmoa dago eta, noski, guztia, ikasleen, gainon-tzeko zentroen eta enpresen eskura egongo da.

Zoru erradianteaeraikin berrikogelak berotzekoerabiltzen densistemetako bat da.

Zelula fotovoltaikoek Eguzkiaren energia elektrizi-tate bihurtzen dute.

USU

RBIL

GO

LA

NBI

DE

ESKO

LA

EL H U YA R. 2003 AP I R I L AEL H U YA R. 2003 AP I R I L A

Arte grafikoaren munduan prozesu ugari daude eta,esan bezala, ordenagailuak nagusi dira bertan. Leheneskuz egiten ziren prozesuak –testuak eta irudiak lor-tu, bateratu…– orain ordenagailuz egiten dira. Orde-nagailuen lana irudiak eta testuak definitzea da eta,hori eginda, inprimatu, frogak egin eta, azkenik, foto-litoa ateratzen da. Fotolitoa testuak eta irudiak dituenorri gardena da. Beraz, orain gutxi arte gela ilunetanegin beharreko lana zuzenean egiten dute orain orde-nagailuek.

Aluminioa, euskarri bikainaBehin fotolitoa esku artean izanda, ‘argazki’ hori alu-miniozko plantxa batera pasatzen da eta plantxa horiinprentan jarri eta nahi hainbat ale ateratzen dira.Aluminioa aukeratzen da plantxa horietarako, gero

Arte grafikoaren munduparegabeak berezitasun bat du:Mac ordenagailuakPC ordenagailuak baino gehiagoerabiltzen diren gutxienetakoa da.Izan ere, arte grafikoanbeharrezkoak diren diseinu- etamaketazio-programetan orain arteaskoz aurreratuagoak egon diraMac ordenagailuak. Araban ikasketahoriek eskaintzen dituen bakarraMendizabala institutua da eta,gainera, aspalditik ari da horretan.

Arte grafikoa etaMac ordenagailuak

D: 18

G.

AN

DO

NEG

I

Lanbide HeziketaD:Dosierra Lanbide Heziketa

Garazi Andonegi Beristain. Elhuyar

inprentaren zilindroan bildu eta tirada luzeak eginahal izateko. Horrek esan nahi du materialak erresis-tentea izateaz gain malgua izan behar duela tolestueta zilindroari ondo egokitzeko. Aluminioak propie-tate horiek ditu, baina ez da bakarra, badira pape-rezko eta plastikozko plantxak ere. Horiek, ordea,ezin dira tirada luzeetarako erabili eta, aldiz, alumi-niozkoak 50.000 ale baino gehiago egiteko ere era-bil daitezke.

Aluminiozko plantxa horiek pelikula edo geruza sen-tikor bat izaten dute, hau da, koloreekiko sentikorraden emultsio bat. Horrela, fotolitoan dauden irudi etatestuak aluminiozko plantxara pasatzen dira, positi-botik positibora. Izan ere, ez dago negatiborik tarte-an: fotolitoa positiboa da eta aluminiozko plantxa erebai. Eta nola pasatzen dira irudiak eta testuak fotoli-totik aluminiozko plantxara?

Aluminiora irudia eta testua pasatzeko prozesua sin-plea da: plantxaren gainean fotolitoa jartzen da etaargia ematen zaio. Emultsio sentikorrari esker, foto-litoan dagoena aluminiozko plantxara pasatzen da.Azkenik, plantxa inprentaren zilindroan jartzen da etalehenik urarekin eta gero tintarekin bustitzen da. Ura-rekin bustitzean, aluminiozko plantxan dauden gunezuriek, hau da, testu eta irudi gabeek, ura xurgatzendute eta, aldiz, irudi edo testuren bat dutenek ez. Gerotintaz bustitzean, tinta oliotsuak erabiltzen direnez,ura xurgatu duten guneek ez dute tinta xurgatuko etainprimatuta zeudenek bai. Tinta testua eta irudia dau-den guneetan bakarrik itsasten da eta horixe da pape-rean atera nahi dena.

D: 19EL H U YA R. 186. Z K .

Azken emaitzalortzeko laukolore erabilibehar dira: cian,horia, magentaeta beltza.Hain zuzen ere,beltzak ematendio emaitzariikusgarritasuna.

Kolore guztiak lortzeko lau plantxa behar dira; bai, lau.

Izan ere, lehenik, kolore urdineko (cyan) plantxa pasa-

tzen da, ondoren, horia, gero, gorria (magenta) eta,

azkenik, beltza.

Eta zergatik behar da beltza? Bada, erabiltzen diren

koloreak puruak ez direnez, guztien baturak ez duela-

ko beltza ematen.Beraz,marroi iluna beltza izan dadin

laugarren kolorea behar da.

Orain arte, gainera, makinetan kolore guztien elkar-

keta lortzeko plantxak banaka-banaka pasa behar iza-

ten ziren inprentan,baina,egun,laurak batera pasatzen

dituzten makinak ere badituzte zenbait enpresak.

Koloreen sekretua

Aluminioa askoerabiltzen dainprentako plantxetan,erresistentea izazteazgain, zilindroetanegokitzeko malguadelako.

G.

AN

DO

NEG

I

EL H U YA R. 2003 AP I R I L A

Ikasberri eredua, beraz, Lanbide Heziketatik sortuden hezkuntza-eredu iraultzaile bat da eta iraultzahori Diocesanas ikastetxean bertan ikusten da, batezere, irakasteko eran. “Ikasberri proiektuaren funtsaikaslea bere kabuz ikasteko gai izatea da” dio PacoMartinez de Contrasta ikastetxeko zuzendariak.Horretaz gain, Ikasberri ereduak beste bi gauza bul-tzatu nahi ditu: ikasleak ahalik eta baliabide informa-tiko eta teknologiko berrienak izatea eskura eta, gai-nera, sistema eleanitza izatea.

Helburuak erraza dirudien arren, lan handia eskatzendu –irakasleen zeregina berrantolatzen, metodologiakfinkatzen–. Azkenean, ikaslea bere ikasketen prota-gonista bihurtu nahi da eta, ekarpen hori eginez gero,norberaren trebetasunak eta gaitasunak garatzeko sis-tema bat izango dute ikasleek.

Ikasberri proiektua hezkuntzareniraultza da, batez ere kontzeptuenaldetik. Mende berriko hezkuntza--eredu hau gutxiago irakatsi etagehiago ikastean oinarritzen da.Hau da, ikaslea aktiboagoabihurtzen da.

Aldaketa hori bideratzeko eta eredua bera definitze-ko, gizartearen, ikasleen, irakasleen eta hezkuntzanparte hartzen duten guztien iritziak hartu dira kon-tuan. Bide horretan, sistema berriak izan beharrekoezaugarriak definitu eta, ondoren, eragile horiek betebeharreko funtzioak, irakasleek eta gurasoek barne,zehaztu dira. Lan horretan, gehienbat, irakasleek izanbeharreko jokamolde berriak finkatu dira, metododidaktiko berriak aukeratuz eta baliabide teknologi-koak eskuratuz. Eta hori guztia Gasteizko Diocesanasinstitutuan egin da.

Ikasberri:ikasteko beste modu bat

D: 20

Interneterako sarbidea duten guneak dira ikasleentzatgustukoenak.

Gasteizko Mendizorrotzako frontoiak ‘gozoe-nak’ dira. Zergatik? Bertako Ostalaritza Eskolan,orain, gozogintza eta okintza ikasteko aukeradagoelako. Horrela da: Ogeta pilotaleku fama-tuan pilota-partidak jokatzen diren bitartean,sukaldean pastel gozoak egiten dituzte bertakoikasleek. Gainera, ez da gozogintza han lantzenden gauza bakarra: jatetxean, eguneko menua etakarta daude guztien eskura.

Gozogintzafrontoian

G.

AN

DO

NEG

I

Lanbide HeziketaD:Dosierra Lanbide Heziketa

Garazi Andonegi Beristain. Elhuyar

Hala ere, egokitzapenen artean, ikasleak ere bereakbehar dituela ikusi da eta, hasteko, protagonista bila-katzeko gune egokituak behar ditu. Izan ere, Ikasberrinez da klase-orduetan egindako lana soilik kontuan har-tzen, baizik eta ikasleak berak informazioa eskuratu,antolatu, irakasleari azaldu eta beste hainbat gauza eginbehar ditu. Horretarako, prentsa idatzia, Internet, ba-liabide grafikoak, aldizkariak, liburuak eta CD-ROMakbehar ditu eta, horiek guztiak eskura izan ditzan, gelaeta espazio berriak sortu behar dira: mediatekak.

Mediatekak, ikasleen gunekutunakMediatekak ikasleak egin behar dituen lan-mota ez-berdinetara egokitutako tokiak dira: bakarka ikastekobeharrezkoak diren mahaiak, talde-lanak egiteko gelak,bideoak ikusteko txokoa, liburutegia, Internetera sar-tzeko guneak eta abar ditu. Azken horiek dira, antza,erabilienak; horietan informatikako programak erabil-tzen ikasten dute, Interneten informazioa bilatzen duteeta, ondoren, antolatu egiten dute. Mediatekan, halaere, ez da harritzekoa irakasleak ikustea, ikasleei behardituzten aholkuak ematen edo talde-lanak gidatzen.Izan ere, irakasleek beraiek diseinatutako guneak diramediatekak, baina ikasleei begira, noski.

Beraz, Ikasberri proiektuarekin ikasleak ikasketetanparte-hartze handiagoa izatea bilatzen da, eta Gas-teizen, behintzat, ari dira helburu hori lantzen.

Mediateketan ikasleek gune banatuak dituzte.Behean, bakarka ikasteko mahaiak eta goiantalde-lanak egiteko gelak.

Nori gustatzen zaio ikasle izanda liburu potoloetan infor-

mazioa bilatzea? Bada,oso jende gutxiri,garbi dago,eta

hori frogatzen du CD-ROMen erabilera horretarako ere

zabaldu izanak.Izan ere,ez dago dudarik: ikasleak egun

liburu batean duen informazioa CD batean aurkitzen

badu,berehala egingo du aldaketa.Ordenagailua piztu

eta CDa irakurri, dena bat izaten da, eta ez informazioa

bilatzea erosoagoa eta azkarragoa delako soilik, baita

erakargarriagoa delako ere.CDetan dauden irudiak,tes-

tuak,eta nabigatzea bera erakargarriagoak dira ikaslea-

rentzat. Beraz, laster liburutegi hitza baztertu eta ‘CDte-

gia’sortu beharko ote da?

LiburuetatikCD-ROMetara

Ikasberriproiektuaren funtsaikaslea bere kabuzikasteko gai izateada.

G.

AN

DO

NEG

I

G. L. H. B. I.EAS OBatxilergoak:

• Natur eta Osasun Zientziak• Teknologia

Goi-mailako Heziketa Zikloak:

• Eraikuntza Proiektuen Garapena eta Aplikazioa (egunez)• Mekanizazio Bidezko Produkzioa (egunez)• Erregulazio eta Kontrol Sistema Automatikoak (egunez)• Proiektu Mekanikoen Garapena (gauez)• Ingurumen Kimika (egunez)• Arotzeriako eta Altzairugintzako Produktuen Garapena (egunez)• Arrisku Profesionalen Prebentzioa (egunez) Gipuzkoan bakarra!

Erdi-mailako Heziketa Zikloak:

• Arotz-lanak eta Altzariak neurrira egineta instalatzea (gauez/egunez)

• Mekanizazioa (gauez)• Ekipo eta Instalazio Elektronikoak (egunez)

Felipe IV Etorbidea 1B. 20011 DONOSTIA tel.: 943 455422 fax-a: 943 470022 e-mail: [email protected] www.ieaso.net

Berria

Hezkuntza SailaEusko Jaurlaritza

Lanbide HeziketaLanbide Heziketa

Baina bailarako galdaragintza horrek badu berezita-sun bat: altzairu herdoilgaitza erabiltzen da. Izan ere,paperaren industrian, elikagaigintzan, industria kimi-koan, siderurgian, klimatizazioan etab. material horiasko erabiltzen da, eta baita aluminioa eta aleazio bere-ziak ere. Hala ere, soldadura- eta galdaragintza-ikaske-tarik ez zegoen eskualdean, eta bertako enpresek altzai-ru herdoilgaitzeko ikasketen beharra zegoela adierazizioten Tolosaldea Goi-mailako L.H. Institutuari.

Sektoreko enpresekin elkarlanean ikasketa horiek mar-txan jartzeko proiektua garatu zen, eta, gainera, inber-tsio handiak egin behar izan ziren. Izan ere, altzairuherdoilgaitzean egindako galdaragintza oso garestia daekipamendu teknikoen, instalazioen, mantenuaren etamaterialen aldetik. Horregatik, 1999an, Eusko Jaurla-ritzako Lan Sailak eta Hezkuntza Saileko L. H. Zuzen-daritzak proiektua bultzatzeko akordio bat lortu zutenTolosako eta Tolosaldeko udalekin eta galdaragintzakoenpresekin.

Tolosaldea galdaragintza--industriaren kokalekuhistorikoa da. Eskualde horretan,hainbat enpresak soldadurari eta galdaragintzari heldu zietenduela 50 urte , papergintza--sektorearen eskariei erantzuteko.

Egun, nahiz eta papergintzak gainbehera egin duen,galdaragintzak eta soldadurak indartsu jarraitzen dute;izan ere, bailaran dauden 35 enpresetan mila langile-tik gora ari dira soldadura eta galdaragintzan lanean.

Altzairu herdoilgaitzarekinlanean

EL H U YA R. 2003 AP I R I L AD: 22

D:Dosierra

G.

AN

DO

NEG

I

Garazi Andonegi Beristain. Elhuyar

Gaur egun, Tolosaldea Goi-mailako L.H. Institutuakikasleentzako erdi- eta goi-mailako prestakuntza--zikloak eskaintzen ditu galdaragintza- eta soldadura--mota horretan, eta baita langileentzako etengabekoprestakuntza eta langabezian daudenentzako lanera-ko prestakuntza ere. Gainera, iaz, erdi-mailako presta-kuntza-zikloko lehen promozioa atera zen eta denekhilabete baino lehen aurkitu zuten lana.

Tolosaldean dauden35 enpresetan,mila langiletik goraari dira soldaduraeta galdaragintzanlanean.

Ikastetxeetan etengabe erabiltzen da papera, apunteak hartze-

ko, irakasleek notak jartzeko, administrazio-lanak egiteko, txos-

tenetarako... Paper hori guztia egunetik gauera desagertzea ezi-

nezkoa da, baina asko murriztea posible da.

Horretarako, Lanbide Heziketako hainbat ikastetxek intranet

bat instalatzeko prozesuari ekin diote. Intraneta erreminta dina-

miko bat bezala ulertu behar da eta aplikazio egokiak garatuta

emaitza paregabeak ematen ditu. Adibidez, Tolosaldea Goi-

-mailako L. H. Institutuan, ikastetxearen beharren arabera sortu-

tako intranetak asko gutxitu du paperaren erabilera. Izan ere,

hainbat ataletan banatzen den aplikazioak posta-zerbitzua,agen-

da, ikastaroen eta mantentze-lanen informazioa, gelen gestioa

eramaten duen atala, argazki-albuma eta beste hainbat baliabi-

de eskaintzen ditu.

Horrela,ikastetxeko langileek (ikasleek ere bai hemendik gutxi-

ra) barne-funtzionamenduan beharrezkoak dituzten gestio guz-

tiak intranetaren bidez egiteko aukera dute. Gainera, lan horiek

konfidentzialak diren kasuetan, irakasleak notak idazten ari dire-

nean adibidez, intranetean sartzeko baimenen eta pasa-hitzen

bidez, konfidentzialtasuna ziurtatzen da.

Informatika gehiagoeta paper gutxiago