Lan Modularra2

of 35 /35
GOMIM Oihane Criado, Goizane Imaz, Irati Irizar, Maialen Leoz eta Maialen Luzarraga. LEHEN HEZKUNTZA 32.1 TUTOREA: Lurdes Sagarzazu 1 Etxe Magikoa

Embed Size (px)

Transcript of Lan Modularra2

Etxe Magikoa

GOMIM

Oihane Criado, Goizane Imaz, Irati Irizar, Maialen Leoz eta Maialen Luzarraga. LEHEN HEZKUNTZA 32.1 TUTOREA: Lurdes Sagarzazu1

AURKIBIDEA

1.-SARRERA................................................................................................................................ 3

2.- EGUNEROKOA ...................................................................................................................... 4

3.- ETXE MAGIKOA.................................................................................................................. 18 3.1. - HAUSNARKETA ........................................................................................................... 18 3.2.- DESKRIBAPENA ............................................................................................................ 18 3.3.- EZAUGARRIAK ............................................................................................................. 19 3.4.- BALORE ATXIKIAK ........................................................................................................ 20 3.5.- ZENEI ZUZENDUTA ...................................................................................................... 21

4.- BIDEOA ............................................................................................................................... 21 4.1.- BIDEOAREN TESTUINGURUA....................................................................................... 21 4.2.- PROZESUA ................................................................................................................... 22 4.3.- EMAITZA ...................................................................................................................... 25 4.4.- BESTEEN EMAITZAK .................................................................................................... 26

2

1.-SARRERAModuluko lan honetarako, lehenengo egunetik lanaren planteamendua azaldu ziguten eta honekin batera hurrengo hau; joko bat planteatu behar genuela, joko hezitzaile bat. Hau, buru hauste handien ondorioz sortu dugu. Hain zuzen ere ez genuen planteamenduaren oinarri edo azalpen askorik, joko honek, haurrak hezi behar zituen hau da, zerbait erakutsi, bai balore, balio etiko, arau Hasi bezain laster ideia ugari etorri zitzaizkigun burura baina bakoitza burutzea eta lanerako egokitzea izan zen zailena. Ondorioz, hurrengo ideiarekin gelditu ginen: etxe magiko bat sortzea. Etxe honetan jolastuko duen umeak, egunerokotasunean

etxean bete behar dituen ekintzak (ohea egin, sukaldean jarraitu, erratza pasa, txakurra zaindu) zeintzuk diren jakingo ditu eta hau bere etorkizunerako nahiz bere heldutasunerako oso garrantzitsua izango da. Etxe honekin etxe barnean jolastu dezakezu. Bestalde busti ezkero ez litzateke arazorik egongo, piezak trapu edo paper batekin garbitu daitezkeelako. Honekin aipatu beharra dago pieza asko dituen jolasa dela, eta kontu handiz ibiltzea gomendatzen da, haur txikien debekua azpimarratuz, pieza txiki asko baitaude ere (sardexkak, edalontziak). Joko honekin neskatilak bai mutilak ibili daitezke, ez baitu sexu bereizketarik azaltzen. Lana egiteko, gidoi bat jarraitu dugu honako puntu hauek jarraituz: Egunekoa Jolasa Bideoa

Hasteko, egunerokoan egunero sortutako ideia berriak (erabili behar genuen materiala, prozesua, denboraren sailkapena) idatzi behar izan genituen. Jarraian, jolasaren deskribapena, funtzionamendua, arautegia azaldu ditugu. Bukatzeko, jolas hezitzaile hau denek eskura izan dezazuen eta ezagutu dezazuen, bideo batez baliatuko gara. Bideo honekin ordu asko eman ditugu, azalpen eta presentazio bikain bat izan dezazuen.

3

2.- EGUNEROKOAGOMIM TALDEA: Taldekideak Idazkaria (X)X

Oihane Criado Goizane Imaz Irati Irizar Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Saioa: urriak 3 Noiz hasi: 10:45 Noiz bukatu: 12:00

Lan modularrerako proposamenak eta ideiak

2.- ADOSTUTAKOAK

Jostailuzko etxe bat erabiliko dugu, errealitate bat irudikatuz. Errealitate hori jolas batekin lotu eta jolas horretatik zerbait ikasi.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Behar dugun materiala pentsatu eta bilatu behar dugu.

4

TALDEA: Taldekideak Idazkaria (X)

GOMIM Oihane Criado Goizane Imaz Irati IrizarX

Saioa: Urriak 10 Noiz hasi: 11:10 Noiz bukatu: 12:50

Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Umearen papera jolas interaktiboan, jolasten hari denean egin behar duena

2.- ADOSTUTAKOAK

Umeak adimena erabiliz, panpinak mugitzen ikusiko ditu. Honek etxeko lanak egingo ditu eta umeak errealitatera eramango ditu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

5

GOMIM TALDEA:X

Saioa: Urriak 17 Noiz hasi: 11:00 Noiz bukatu: 13:00

Oihane Criado Goizane Imaz

Taldekideak Idazkaria (X) Irati Irizar Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Panpinak nola mugiaraziko ditugun pentsatzen aritu gara.

2.- ADOSTUTAKOAK

Etxeak botoi bat izango du panpinak mugi daitezen.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Mando bat sartu edo lakasitoak erabili botoi moduan erabiltzeko.

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

6

GOMIM TALDEA: Oihane Criado Taldekideak Goizane Imaz Idazkaria (X) Irati Irizar Maialen Leozx

Saioa: Azaroak 26 Noiz hasi: 10:00 Noiz bukatu: 11:30

Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Materiala zein izango den erabaki dugu eta zein eszena agertu behar diren pentsatu dugu.

2.- ADOSTUTAKOAK

Materiala: erratza, platerak, ohea, ontziak, kartulinak, harriak, goroldioa, plastilina Eszenak: erratza pasatzen, mahaia prestatu, ohea egin, ontziak garbitu, txakurra paseatu, leihoak garbitu, 3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Materiala lortu eta sortu.

4.- JAZOERAK

Eszenak aukeratzeko denbora dezente behar izan dugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

7

GOMIM TALDEA: Oihane Criado Taldekideak Goizane Imaz Idazkaria (X)X

Saioa: Azaroak 27 Noiz hasi: 11:00 Noiz bukatu: 13:00

Irati Irizar Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Musika eta Arte ikasgaiak lantzeko egingo duguna pentsatu dugu.

2.- ADOSTUTAKOAK

Musikan abestiak guk egingo ditugu (ontzien soinua, eszena bakoitzeko abestiak,); Arten, berriz, egunaren errepresentazioa kartulina batean. Etxe aurrean parkea ( loreak, zuhaitzak, zakarrontzia).

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Materiala lortu behar dugu eta adostutakoak sortu.

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Epeak kontutan izan behar ditugu, denbora ondo aprobetxatu behar dugu.

8

GOMIM TALDEA: Oihane Criado TaldekideakX

Saioa: Azaroak 29 Noiz hasi: 8:30 Noiz bukatu: 11:30

Goizane Imaz Irati Irizar Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Idazkaria (X)

Etxearen fondoa eta parkea nola egin.

2.- ADOSTUTAKOAK

Parkea goroldioz estaliko dugu eta harri txikiak jarriko dizkiogu marraztutako errekari inguruan.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

4.- JAZOERAK

Etxearen fondoa kartulina urdin handi batez egin dugu eta bertako lainoak kotoiez. Beste elementuak kartoia erabiliz egin ditugu. Parkea egiteko, elementu gehienak plastilinaz egin ditugu eta kola zuriz estali ditugu gogor gera daitezen.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

9

GOMIM TALDEA: Oihane Criado Taldekideak Goizane Imaz Idazkaria (X) Irati Irizar Maialen LeozX

Saioa: Azaroak 29 Noiz hasi: 11:30 Noiz bukatu: 13:00

Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Ze musika erabiliko dugu bideoan sartzeko.

2.- ADOSTUTAKOAK

Panpinak agertzen diren guztietan abesti bera jarriko dugu fondoko musika bezala. Kanta nagusia umeen ahotsez grabatua izango da.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

4.- JAZOERAK

Eszenen ordena idatzi da eta bakoitzari bere musika egokitu diogu. Abestien aukeraketan zailtasun batzuk izan ditugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Ohartu gara eszenak ez direla oso luzeak izango eta ondorioz, abestien zati txiki bat soilik erabiltzeko aukera izango dugu.

10

GOMIM TALDEA: Goizane Imaz Taldekideak Oihane Criado Idazkaria (X)X

Saioa: Abenduak 3 Noiz hasi: 10:00 Noiz bukatu: 13:00

Irati Irizar Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideorako musika prestatu eta grabaketak egiten hasi. Bideoaren eszenak plantatu eta planoak zeintzuk izango diren erabaki.

2.- ADOSTUTAKOAK

Grabatutako abestiak nola egin erabaki dugu. Eszena eta planoen ordena hautatu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar grabaketa eta asteazkenean haurrak abesten grabatu.

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Hurrengo egunena bideoaren grabaketa eta soinuena.

11

GOMIM TALDEA: Oihane Criado Taldekideak Idazkaria (X) X Goizane Imaz Irati Irizar Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Saioa: Abenduak 4 Noiz hasi: 9:30 Noiz bukatu: 14:00

Gaur, taldekide baten etxera joan gara, bideoa grabatu ahal izatera. Kasu honetan bideoa argazki askoren bidez egingo dugu, panpinak guk mugitu behar ditugulako eskuz.

2.- ADOSTUTAKOAK

Grabaketa egiten ari ginela, gauzak zein ordenetan grabatu erabaki dugu. Erraz hautsi zitezkeen gauzekin egin beharrekoa, lehenengo grabatu dugulako.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bideoa grabatzea, geratzen zaigun azkeneko gauzetako bat da, baina, ondoren argazki guztiekin muntaia egin behar dugunez, ahalik eta azkarren grabatzea erabaki dugu, honela denbora soberan izango dugu, arazoren bat izanez gero.

4.- JAZOERAK

Grabaketa egiten hasi garenean, panpinak ontziak garbitzen grabatzeko asmoa genuen, baina kamerarekin ia ez zela batere nabaritzen ohartu gara. Ondorioz, ontziak garbitzeko ekintza, erratza pasatzekoarekin ordezkatu dugu. 5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Grabatzen hasi arte ez gara ohartu zein zaila den grabatu behar dugun etxea bezalako batean argiaren efektuak aldatzea. Hau da, leku txikia denez, argiarekin kontu handia izan behar dugu eta guk, ez dugu oso egun argitsua aukeratu. Hala eta guztiz ere, etxetxoa leihotik gertu jarrita konpondu ahal izan dugu gure arazoa.

12

GOMIM TALDEA: X Taldekideak Idazkaria (X) Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK Oihane Criado Goizane Imaz Irati Irizar

Saioa: Abenduak 5 Noiz hasi: 9:30 Noiz bukatu: 14:00

Gaur, musika gelara joan gara bideoan sartu nahi ditugun abesti guztiak grabatzeko. Abesti guztiak pianoarekin egin ditugu baina beste instrumentu batzuk ere jo ditugu denak parte hartzeko eta abestia apaintzeko.

2.- ADOSTUTAKOAK Abesti bat aldatu dugu iruditu zaigulako oso motela zela ohearen eszenan ipintzeko, beraz, abesti azkarrago bat sartu dugu bestearen ordez.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Musika grabatu eta gero, bideoarekin jarraituko dugu. Horrela, musika ipiniko dugu bideoaren eszena bakoitzean.

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

13

GOMIM TALDEA: Oihane Criado Taldekideak Goizane Imaz Idazkaria (X)XIrati Irizar Maialen Leoz

Saioa: Abenduak 12 Noiz hasi: 9:00 Noiz bukatu: 13:30

Maialen Luzarraga

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoa antolatzen jarraitu dugu eta lan modularraren aurkezpena prestatu dugu.

2.- ADOSTUTAKOAK

Aurkezpena nola egin behar genuen pentsatu dugunean, denbora gutxi dugunez aurkezpena egiteko elkarrizketa moduko bat egitea adostu dugu eta hori prestatu dugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bideoa ia ia amaituta utzi dugu baina txukuntzea falta zaigu ( animazioak jartzea ).

4.- JAZOERAK

Bideoarekin arazo pila izan ditugu gaur, animazioak jartzeko orduan blokeatu egiten zen eta ezin izan dugu hori bukatu. Hori gutxi izan balitz, beste ordenagailuekin probatzean bideoaren atalen bat izorratu zaigu eta ezin izan dugu beste ordenagailuetan ireki. Danik etxera eraman du konpontzen zaiatzeko.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

14

GOMIM TALDEA: Oihane Criado TaldekideakX

Saioa: Abenduak 11 Noiz hasi: 9.00 Noiz bukatu: 13.30

Goizane Imaz Irati Irizar Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Idazkaria (X)

Hasteko, etxean bideoa muntatzen hasi ginenez, unibertsitateko ordenagailuetan irekitzen saiatu gara, baina ez da posible izan, berriro hasi behar izan dugu hasieratik. Jarraian Movie Maker programarekin bideoa egiten jarraitu dugu, eta egia esan nahiko ondo joan da. Ondoren musikako gelan falta zitzaizkigun abestiak grabatu ditugu.

2.- ADOSTUTAKOAK

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Abestiak bideoan sartzea falta da, eta bihar egingo dugu.

4.- JAZOERAK

Etxean bideoa muntatzen hasi ginenez, unibertsitateko ordenagailuetan irekitzen saiatu gara, baina ez da posible izan, berriro hasi behar izan dugu hasieratik

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

15

GOMIM TALDEA: Oihane Criado Taldekideak Goizane Imaz Idazkaria (X)X

Saioa: Abenduak 13 Noiz hasi: 9:00 Noiz bukatu: 13:30

Irati Irizar Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoa hasi eta bukatu. Aurreko egunerako ia bukatua genuen lana, ordenagailuaren arazo batengatik, galdu egin genuen, hortaz, berriz hasi beharra genuen. Horretarako beste programa aurreratuago bat erabili dugu, Pinnacle.

2.- ADOSTUTAKOAK

Erabakia hartu behar izan genuen, Movie maker edo Pinnacle ezezagunarekin lan egitea.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bideoa osatu. Youtube-ra igo, irakasleei bidali.

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Ordenagailuek arazo ugari ematen dituzte, gainera, borratu zitzaigun lan guztia ezin izan genuen berreskuratu, berriro goiztik behera egin behar izan genuen. Bideoak sortzeko programa berri baten erabiltzen ikasi dugu, eta ez digu lan egiteko orduan arazorik eman. Hau da, hasiera batetik programa hau erabili izango bagenu ez genukeen arazorik izango.

16

GOMIM TALDEA: Oihane Criado Taldekideak Goizane Imaz Idazkaria (X)X

Saioa: Abenduak 17 Noiz hasi: 9:00 Noiz bukatu: 13:30

Irati Irizar Maialen Leoz Maialen Luzarraga 1.- JORRATUTAKO GAIAK

Aurkezpena prestatu. Bideoaren eszenen laukia osatu (segundoak, enkuadrea)

2.- ADOSTUTAKOAK

Ahozkoan bakoitzaren partea.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Biharko aurkezpena prestatu.

4.- JAZOERAK

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Bost minutuan esan beharrekoa, hau da, bideoaren aurkezpena, 3 minutuetan esango dugu.

17

3.- ETXE MAGIKOA3.1. - HAUSNARKETA

Gure lan modularra haurrei zuzendutako jostailu hezitzailea izango da. Jolas honekin landuko diren baloreak honako hauek izango dira; elkarlana bultzatzea, erantzukizunak hartzen ikasi, autonomoa izatea, arduratsua izatea bere gauzekin, besteekiko enpatia lantzea (besteak lanean ikustean laguntza eskaintzea).

Jostailu honen bitartez, haurrak etxeko lanak egiten ikastea da gure helburua. Gurasoek ezer esan gabe, haurrak ekintzak bere kabuz egiten ikastea nahi dugu. Haurrek ikusitakoa errepikatzeko joera dutenez, jostailuko panpinek egiten dituzten ekintzak, beraiek errealitatean islatuko dituzte. Jostailu hau aukeratzeko arrazoiak bat baino gehiago izan dira. Hasteko, gure esperientzia pertsonala kontutan izanik, ohartu gara, txikitan ez genuela gurasoei laguntzeko ohiturarik eta txikitatik ikasi eta barneratu beharreko zerbait dela deritzogu. Honez gain, praktiketako garaian, haurrekin hitz eginez, haurrek etxean oso gutxi laguntzen dutela ohartu gara eta ez dutela gauzak egiterakoan inongo autonomiarik eta guk hau aldatu nahiko genuke.

3.2.- DESKRIBAPENA

Jostailu honen osagaiak honako hauek dira: o Hiru solairuz osaturiko etxea, hau, plastiko gogorrarekin eginikoa da eta atzealdea irekia du, modu honetan, etxearen barneko departamentuak ikusten direlarik. Departamentu bakoitzean, etxe batean ditugun gelak irudikaturik daude, eta hauek gela bakoitzari dagozkion altzari eta osagarriez osatuta daude. o Etxearekin batera, panpina batzuk datoz, zeinak jostailuari bizia ematen dioten. Hauei mugimendua jartzeko, urrutiko aginte bat dago.

18

Koloreari dagokionez, bi bereizketa egin daitezke; kanpokoa eta barrukoa. Kanpokoak, kolore leun eta sinpleak ditu (horia, grisa, urdina). Barrukoak, berriz, kolore argi eta indartsuekin egindako konbinaketarekin jolasten du. Honela, erraz bereizten dira etxeko osagai guztiak. Etxea nahiko konplexua da, pieza eta xehetasun asko aurkitzen direlako. Erabiltzeko jarraibidea:

Lehenik, esan behar da, jostailuak bi aukera dituela; ON eta OFF. OFF kasuan, haurrak mugitu behar ditu panpinak berak nahi duen moduan eta honela, berak nahi duen istorioa eraiki dezake. ON kasuan, urrutiko agintea erabiliz, panpinei bizia ematen zaie eta etxe batean ematen diren egoerak irudikatuko dira. Urrutiko aginteak, 3 botoi izango ditu; PLAY, PAUSE, STOP. Bestalde, egoera ezberdinetarako botoi gehiago egongo dira (1,2,3) honela haurrak nahi duen ekintza ikusi ahal izango du. Arauak: o Panpinak mugimenduan daudenean, ezin dira ukitu. o Kontuz ibili behar dira haur txikiekin, pieza txikiak baitaude eta hauek irensteko arriskua dute. o OFF moduan daudenean ez dago araurik. o Pilak kargatzerakoan, entxufearekin kontuz ibili.

3.3.- EZAUGARRIAK

Jostailua didaktikoa da, baina, aldi berean umeentzako denbora pasatzeko jostailu egokia iruditzen zaigu. Jostailu honekin bakarka, taldeka edota familian jolastu daiteke, lantzen dituen balorean oso baliagarriak baitira adin guztietako pertsonentzat. Pilak erabili behar dira martxan jartzeko, baina, itzalita badago, panpinak mugitu daitezke nahi dugun moduan. Kontsumoa ez da oso handia eta pila bat erabiliz nahikoa da.

19

Materiak ekologiako erabili da etxea eta barruko osagaiak egiteko eta nahi izanez gero, birziklatzeko aukera dago. Kanpoko osagaiak egiterako orduan, material ez kutsakorra eta ez toxikoa erabili da haurren segurtasuna bermatzeko. Kolore ezberdinen konbinaketaren ondorioz eta duen errealismoagatik oso erakargarria bihurtzen da haurrentzat, bai estetikoki eta baita jolasteko orduan ere. Panpinen mugimenduen ondorioz, jostailua oso dibertigarria da eta honek haurra jolastera bultzatuko du.

3.4.- BALORE ATXIKIAK

Kasu honetan, jostailuak eskaintzen dituen panpinak bi sexuetakoak dira, beraz, ez dago ekintza sexistarik eta etxean aurkitzen diren osagaiak bi sexuentzat erakargarriak dira; izan ere, hauek egokituta daude.

Jostailua edozein maila sozialetako familientzat izan daiteke, izan ere, honek duen prezioa ekonomikoa da eta iraupen luzeko jostailua izango da, honela generazio batetik bestera erabili izango da.

Jostailua, elkarbizitza egoki baterako laguntza izan liteke, izan ere, etxeko gauzak egiten irakasten dizu eta hau ezinbestekoa da etxe berdinean bizi diren pertsonen arteko bizikidetzarako.

Ingurumenari dagokionez, urrutiko aginteak pila bat daraman arren, hau berriro ere kargatu daiteke eta modu honetan ingurunea gutxiago kontsumituko litzateke. Horrez gain, haurrak bere eskuarekin mugitu ditzake panpinak berak nahi duen bezala.

Balore etikoetan zentratuz, umeak ama edo aita lanean ikusten duenean, laguntza eskaintzen die eta ez diete erantzukizun guztia ama edo aitari uzten. Honela, bera autonomoa izatera helduko da, eta bere gauzaz arduratzen hasiko da. Esaterako, txakurraren zaintza bere kabuz egitea, erantzukizun osoa berea izanik.

Jolasak esanahi berezi bat du, izan ere, jostailuarekin ikasitakoa ondoren errealitatean gauzatzeko aukera dago. Kasu honetan, jostailuak etxeko lanak egiten irakatsiko dionez, hau etxekoentzat onuragarria litzateke. Jostailuarekin

20

bakarrik jolastu beharrean, gurasoekin egin dezake eta honela elkarlanean jolastuko lukete, eta errazago ikasiko lukete. Aipatu behar da, baita ere, jostailua Europako etxe eta bizitzaren errepresentazioa da, baina, edozein kulturatako haurrek jolastu dezakete inongo arazorik gabe.

3.5.- ZENEI ZUZENDUTA

Erabiltzaileei dagokionez, 7 urtetik gorako haurrentzat dago zuzendua, izan ere, osagarri txikiak daudenez, haur oso txikientzat arriskutsua gerta liteke. Jolasa ez da zertan bakarkakoa izan, gurasoekin, anai-arrebekin edota lagunekin ere elkarlanean jolastu daiteke eta.

4.- BIDEOA4.1.- BIDEOAREN TESTUINGURUA

Bideo honen bitartez, gure helburua haurrak etxeko lanetan parte-hartzea izango litzateke. Haur batek, beste haur bat jolasten eta etxeko lanak egiten ikusten duenean, berak ere, hori egiteko joera hartuko du edo eguneroko gauza bat balitz bezala ikusiko du. Bideo hau edozein haur nahiz helduei zuzendua dago, eta horrez gain haur txikiek ikusten badute ere, ez da bideo kaltegarria beraientzat. Kontuan hartu behar da, haur batek etxeko lan jakin batzuk egin ahal izateko, adin muga bat gaindituta izan behar duela. Arrazoi honegatik, eta lehen esan bezala, 7 urtetik gorako haurrentzat pentsatua dago jostailua. Honekin batera, bideoan agertzen diren etxeko lanak, 10 urteko haur batek egiten ditu. Bideoari hainbat balore erantsi dizkiogu, hala nola, jostailua ez doa sexu jakin bateko haurrei zuzendua. Izan ere, etxeko lanak neskek zein mutilek egin ditzakete. Bestalde, norberaren autonomia garatzen laguntzen du eta etorkizunari begira, haurrarentzat onuragarria izango da. Amaitzeko, elkarbizitzari ere aipamena egin behar diogu, jostailuaren bitartez, haurrak besteei laguntzen eta jokaera enpatikoa garatuko du.

21

Izan ere, bideoan ikusten den bezala, haurrak hartzen du etxeko eginbehar batzuen erantzukizuna eta gurasoei ez die guztien kargua uzten.

4.2.- PROZESUA

22

SEKUENTZIA

PLANOA DENBORA

ENKUADREA Osoa

EZAUGARRI TEKNIKOAK ANGULAZIOA MUGIMENDUA Normala Mugimendu optikoa. Zoom.

IRUDIA Etxearen irudia aurretik ikusia Etxearen irudia atzetik ikusia Urrutiko agintea erabiltzen Panpina sukaldean erratza pasatzen Haurra sukaldean erratza pasatzen Urrutiko agintea erabiltzen Panpina, gelan ohea egiten

SOINUA THOUSAND MILES

1. sekuentzia

Osoa

5seg.

2. sekuentzia

Osoa

5seg.

Osoa

Normala

Mugimendu optikoa. Zoom.

THOUSAND MILES

3. sekuentzia

Osoa

1seg.

Osoa

Normala

4. sekuentzia

Osoa

11seg.

Osoa

Normala

Mugimendu optikoa. Zoom. Mugimendu fisikoa. Panoramikoa (horizontal)

TXINBATXIN

5. sekuentzia

Osoa

23seg.

Osoa

Aldamenekoa

PIRATAS DEL CARIBE

6. sekuentzia

Osoa

1seg.

Osoa

Normala Mugimendu optikoa. Zoom.

7. sekuentzia

Osoa

5seg.

Osoa

Normala

TXINBATXIN

23

8. sekuentzia

Osoa

30seg.

Osoa

Aldamenekoa/normala

Mugimendu fisikoa. Panoramikoa (horizontal)

Haurra gelan ohea egiten Urrutiko agintea erabiltzen Panpina txakurra paseatzen Haurra txakurra paseatzen Bukaerako gehigarriak (egileak)

PAYPHONE

9. sekuentzia

Osoa

1seg.

Osoa

Normala Mugimendu Aldamenekoa/goitik(picado) fisikoa. Traveling (avance/retroceso) Mugimendu fisikoa. Traveling Normala (avance/retroceso, lateral) Normala

10. sekuentzia

Osoa

37seg.

Osoa

TXINBATXIN MAIALEN ETA GOIZANE PIANO THOUSAND MILES

11. sekuentzia

Osoa

28seg.

Osoa

12. sekuentzia

Osoa

12seg.

Osoa

24

Prozesu hau aurrera eramateko tresna eta material hauek izan dira: bideoak grabatzeko bideo kamera bat erabili dugu, argazkiak ateratzeko ordea argazki kamera. Soinu eta musika grabatzeko grabagailu batez baliatu gara, grabaketa egin eta dena ordenagailura pasa ondoren, dena lotu dugu, hortaz ordenagailua ezinbestekoa izan zaigu. Musika sortzeko pianoaz gain, beste instrumentu batzuetaz baliatu gara, adibidez, marakak, triangelua... Azkenean bideoa egiteko Movie Maker programa erabili dugu.4.3.- EMAITZA

Bideoa grabatzerakoan, bideoaren atzealdean eskuz egindako gauzak jarri ditugu errealitatea islatzeko. Esaterako, etxearen atzean kartulina urdina jarrita zerua islatu dugu eta bertan kotoiarekin lainoak eta eguzkia egin ditugu. Bestalde, etxearen alboan parketxo bat egin genuen haurrak txakurra paseatu zezan. Honetarako, kartoi zati handi bat jarri dugu oinarri bezala eta honen gainean osagai ezberdinak. Kasu honetan, laku txiki bat jarri genuen eta hau plastiko gardenarekin egiten saiatu gara. Baita ere, plastilinarekin objektu ezberdinak egin ditugu; ahatea, zakarrontzia, eserlekuak Amaitzeko, goroldioa eta harriak jarri genituen errealitatearekin gertutasuna izateko. Musika aldetik, ideia asko jaso genituen, baina, bideoa aurrera zihoan hala, zailtasunak sortu zitzaizkigun. Eszena bakoitzarekin ondo zihoan erritmoa zuen musika jartzea zaila egin zaigu, gehien bat oso mantsoak ziren doinuak saihestu nahi izan dugulako. Pianoaz baliatu gara gehien bat, lehendik ikasiak zituen abestiak hartu eta egokituz joan gara, musikan instrumentu berriak sartuz eta denok parte hartu ahal izateko. Abesti hauetako bati laguntzeko (Txinbatxin), praktikak egindako ikastola batera gerturatu gara eta haurrekin ahots grabaketak egin ditugu. Horrez gain, bideoaren hasieran eta amaieran jostailuaren izena zein helburuak garrasika esaten dituzte eta hau ere haurrek egin dute. Bideoa egiteko, argazki sekuentziez baliatu gara; hau da, panpinari mugimendu txikiak egin eta mugimendu bakoitzean argazkiak atera dizkiogu panpinari Ondoren, Windows Movie Maker-en bitartez, hauen aldaketa egin dugu. Honez gain, haurrak errealitatean egiten dituen ekintzak bideoaren bitartez grabatu denez, hau zuzenean itsatsi dugu gure pelikulan.

25

Ahuleziei dagokienez, panpinen irudiak ateratzerakoan, arazoak izan genituen argitasunarekin. Honetarako, leihora gerturatu behar izan genuen eta eguzkiko argi zuzenarekin, irudiak argi ikustea lortu genuen. Ondoren, panpinen mugimenduak argazkien bidez egiterakoan, nahiko lan konplexua dela iruditu zaigu. Erabili ditugun panpinak oso txikiak dira eta mugikortasunerako nahiko deserosoak. Ondorioz, pazientzia handia eta abileziarekin egin ditugu mugimenduaren argazkiak. Gainera, argazki batetik bestera oso desberdintasun txikia egon behar zen arren, kameraren angelu, gertutasun, argitasun eta posizioa bera izan behar zen, argazkiak elkartzerakoan desberdintasunik ikus ez zedin. Bukatzeko aipagarria da, bideoa egiteko garaian, hau da, muntatze osoa, ez dela bat ere erraza izan. Denbora asko jardun dugu bideoa egoki gelditu dadin. Lehen aipatutako ordenagailuko programa hau ezezaguna zen gutako batzuentzat, eta ezagutzen genuenok ez genuen kontrolpean. Horregatik denbora gehiago eskaini behar izan diogu emaitza egokia lortzeko, batzuetan ere irakasleen laguntza eskatuz. Musikan grabatutako abestiak eraldatu ahal izateko, Audacity programa erabili dugu, baina, honek ez zituen abestiak geneuzkan formatuan irakurtzen eta ondorioz, programa erabili behar izan dugu abestien formatua aldatzeko. Hobekuntza bezala aipatu nahiko genuke, ez garela prestatuta ikusten bideoa egiteko erabilitako programak ondo erabiltzeko. Horregatik hurrengo baterako lehenagotik tresneria hau ezagutu beharko genukeela uste dugu eta honetarako IKTko orduak aprobetxatzea egokia ikusten dugu. Zamzar

4.4.- BESTEEN EMAITZAK

Talde guztien bideoak ikusi ondoren, taldekideen artean gure iritziak azaldu ditugu. Hori egiten hasi garenean, baloratu beharreko puntu batzuk aipatu ditugu; originalak, entretenigarriak, jostailuak dituen baloreak Berehala konturatu gara guztiok ideia orokor batekin geratu garela; joko gehienak oso antzekoak ikusi ditugula. Honez gain, errepikatuak izatearekin batera, joko askok dadoarekin erlazionaturiko ekintzak zituztela iruditu zaigu.

26

Aipatzeko beste puntu bat, bideoak ikusi ondoren, batzuei zentzu handirik ez diogula hartu da. Nahiz eta taldekideek bideoa jarri aurretik azaldu duten, ondoren ez dugu jokoaren arrazoia edo jokoa bera ulertu. Gustatu zaizkigunen artetik, hiru bideo aukeratu ditugu hoberenak bezala; eta hauek arrazoi ezberdinengatik aukeratu ditugu. Lehenengoa, Bideoa oso ongi eginda zegoelako, efektu egokiak zituelako eta originaltasuna ageri zuelako. Bigarrengoa, ideia originala zuelako, barregarria zelako eta grabaketako lekuetan zailtasun maila handia ageri zelako. Eta azkenik, hirugarrena, ideia originala, dibertigarria eta bideoa ongi eraikia zegoela aukeratu dugu. Ikusitako bideoak gurearekin alderatuta, gure bideoa originala izan dela iruditu zaigu; izan ere, stock-motion eta bideoen konbinaketa egin dugu. Horrez gain, beste taldeei gertatu bezala, guk ere, arazo ugari izan ditugu Movie Maker programarekin eta lana entregatu beharreko egun berean, bideo osoa berriro ere eraiki behar izan genuen ezagutzen ez genuen programa berri batekin, hau da, pinnacle-rekin.

27