Lan guztien zuzenketa

29
EGOKITZAPENA SARRERA: Haurraren garapen prozesua egokia izan dadin oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure Txiki Eskolan egokitzapen egokia egitea. Horretarako behar beharrezkoa iruditzen zaigu familiaren laguntza eta are gehiago gurasoen laguntza. Azken hauek izaten direlako haurra hoberen ezagutzen dutenak eta hauekin edukitzen dutelako atxikimendu lotura sendo bat txiki txikitatik. Horregatik, haurraren testuingurua hobeto ulertzeko familiaren laguntza beharrezkoa iruditzen zaigu egokitzapenean. Ondoren, gure eskolan egokitzapen fasea egotearen zergatia, helburua, justifikazioa, eta beste hainbat aspektu azalduko ditugu. EGOKITZAPEN FASEAREN HELBURUA: Haurra lehen aldiz eskolara ekartzean, egoera berri baten aurrean aurkitzen da. Gela ezezaguna da berarentzat eta bertan dauden pertsonak ere bai. Beraz, berak ezagutzen duen inguru finko eta seguru horretatik ateratzeak, haurrarengan eragina du eta inseguru senti daiteke. Egokitzapen fasearen helburua, haurrari barnean sortarazten zaizkion konflikto, beldurrak, gatazka … berri horiek gainditzen laguntzea litzateke, umearen ongizatea bermatzeko. Bestetik, irakasleak banaketa horrek alderdi positiboak ekar diezazkiola ikustaraztea da, hau da, beste haurrekin jolastea, ekintza ezberdinak burutzea, material berria eskaintzea eta umearentzat atxikimendu

description

Lan guztien zuzenketa

Transcript of Lan guztien zuzenketa

Page 1: Lan guztien zuzenketa

EGOKITZAPENA

SARRERA:

Haurraren garapen prozesua egokia izan dadin oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure Txiki Eskolan egokitzapen egokia egitea. Horretarako behar beharrezkoa iruditzen zaigu familiaren laguntza eta are gehiago gurasoen laguntza. Azken hauek izaten direlako haurra hoberen ezagutzen dutenak eta hauekin edukitzen dutelako atxikimendu lotura sendo bat txiki txikitatik. Horregatik, haurraren testuingurua hobeto ulertzeko familiaren laguntza beharrezkoa iruditzen zaigu egokitzapenean. Ondoren, gure eskolan egokitzapen fasea egotearen zergatia, helburua, justifikazioa, eta beste hainbat aspektu azalduko ditugu.

EGOKITZAPEN FASEAREN HELBURUA:

Haurra lehen aldiz eskolara ekartzean, egoera berri baten aurrean aurkitzen da. Gela ezezaguna da berarentzat eta bertan dauden pertsonak ere bai. Beraz, berak ezagutzen duen inguru finko eta seguru horretatik ateratzeak, haurrarengan eragina du eta inseguru senti daiteke.

Egokitzapen fasearen helburua, haurrari barnean sortarazten zaizkion konflikto, beldurrak, gatazka … berri horiek gainditzen laguntzea litzateke, umearen ongizatea bermatzeko. Bestetik, irakasleak banaketa horrek alderdi positiboak ekar diezazkiola ikustaraztea da, hau da, beste haurrekin jolastea, ekintza ezberdinak burutzea, material berria eskaintzea … eta umearentzat atxikimendu erreferentziazko pertsona segurua bihurtzea da, eta hau, errazagoa da familiaren bitartez, beraiei gu ere seguru bezala erakustean.

Haurrak familiarengandik banatzean, antsietatea eta abandonua sentitzen du, eta horregatik, goxo eta lasai ulertarazi behar diogu gurasoak etorriko direla. Fase hau oso garrantzitsua da bere eskolaratze prozesurako eta sozializaziorako. Kontuan izan

Page 2: Lan guztien zuzenketa

behar da haur guztiak ezberdinak direla, eta beraz, bakoitzak bere egokitzapen fasea izango du, ez baita prozesu lineal bat. Batzuek lehenago gaindituko dute duten ongi-eza, eta beste batzuek aldiz, beranduago. Bakoitzari behar duen denbora eman behar zaio, eta horrela egingo dugu geuk ere Txiki Eskolan.

Irakaslea sentikor eta hurbila agertuko da gelan, haurrei inseguritatea kentzeko helburuarekin alderdi positibo ezberdinak adieraziz, hala nola, haur berriekin jolastea, ekintza ezberdinak burutuko dituela esanaz, material berria eskainiz ...

Egokitzapena egitea gurasoen laguntzarekin errazagoa da, beraz beraiekin egiteko aukera eskainiko dugu, eta gainera hori aholkatuko diegu familia gutziei. Horrela erreferentziazko pertsonarekiko duen atxikimendua eta segurtasuna irakasleari traspasatzeko.

Bestalde, kontuan dugu momentu oro haur bakoitza ezberdina dela, eta beraz, denbora ezberdina behar izango dutela atxikimenduaren transferentzia egiteko, eta ondorioz, Txiki Eskolan hau errespetatuko dugu. Eskolan hasi aurretik, haur guztien gurasoek irakaslearekin bilera bat izango dute, non Haur Hezkuntzan erabiltzen den planifikazioa, helburuak, metodologia eta abar azalduko diren, gurasoekin eskolaren instalazioak ikusteko bisita bat egingo dute, eta edozein duda, kuriositate edota izan ditzaketen arazoak azalduko zaizkie. Behin hau eginda, etxera joatean umeei eskolari buruz hitz egitea aholkatuko diegu, hitz positiboak esanez, kuriositatea piztuz haurrari, eta izan ditzakeen beldurrak kentzen laguntzeko. Eskolan hasi baino lehenago ere, gurasoak haurrarekin eskolara etortzea esango diegu, eskola eta irakaslea ezagutzeko. Goxo hitz egitea, sentikorra izatea, hurbila … oso garrantzitsuak dira haurra hain inseguru senti ez dadin. Eskolan hasten direnean haurrak, lehenengo hilabetean haurra

Page 3: Lan guztien zuzenketa

erreferentziazko pertsona batekin egongo da gelan. Horrela xamurragoa izango da haurraren egokitzapena, izan ere, seguru sentituko da, eta horrek asko lagunduko dio esploratzeko eta geroz eta hobeto sentitzeko gelan.

Hala ere, lehen esan dudan bezala, haur guztiak ezberdinak direnez, posible da haur batek denbora gehiago behar izatea egokitzapen fase honetan, eta beraz, bakoitzari behar duen denbora emango diogu inguru berri horretara, hots, eskolara egokitzeko.

ATXIKIMENDUAREN TEORIA ETA EGOKITZAPENAREN JUSTIFIKAZIOA

Atxikimendua geneetan (innatoa) oinarritzen da. Berezko jokaera bat da. Haurrak beste pertsona batekin eratzen duen lotura afektiborik esanguratsuena, alegia. Hala ere garapen irekia bezala ulertzen dugu, berau garatzeko aukera baitaukagu. Erreferentziako pertsonak aipatzean, aita, ama, anai-arrebak etab. hartu behar dira kontuan, baina, zenbat pertsonekin eraiki daiteke atxikimendua? Egia esateko ez dago kopuru bat. Hori bai, jaio eta urte bete egin arte, pertsona bakarrarekin eraikitzen du, eta normalena ama da. Hortik aurrera, eta handitzen doan heinean, pertsona kopurua gehitzen eta aldatzen joan daiteke.

Maitasuna eta berotasuna garrantzitsuak dira, baina ume batentzat atxikimenduaren funtzio garrantzitsuena erreferentziazko pertsonak ematen dion segurtasuna da. Bi atxikimendu mota bereizten dira, segurua alde batetik, eta ez-segurua bestetik. Bigarren honen barruan, 3 mota ezberdintzen dira ere: anbibalentea, sahieskorra eta desorientatua. Guri interesatzen zaiguna lehenengoa da, hots, segurua. Haur batek atxikimendu segurua duenean amarekiko adibidez, bera dagoenean lasai eta seguru jolasean ibiltzeko gai da. Erreferentziazko pertsona joaten denean ordea, negarrez hasi ohi dira. Umeak eskolara egokitzeko prozesuaren gure helburua beraz, atxikimendu transferentzia da. Izan ere, transferentzia hau egoki emanez gero, haurra seguru sentituko da

Page 4: Lan guztien zuzenketa

lehen arrotza zen gela horretan, eta honi esker, atxikimendu eta beldur jokabideak desaktibatu egingo dira, benetan interesatzen zaigun kalitatezko esplorazioa eta harreman jokabidea aktibatuz. Hau lortzea oso garrantzitsua baita haurraren garapen osasuntsua sustatzeko.

Lagungarria izan ohi da trantsizio horretarako hau leuna izatea, etxeko erritmoak eskolakoetara egokitzea ahal den neurrian eta alderantziz, gurasoen edota erreferentziazko pertsonaren presentzia, eskola erakargarria izatea haurrarentzat… baina batez ere, gurasoek, bere erreferentziazko pertsonak esaten dutena da. Umeak pertsona hauetan konfiantza eta segurtasuna du, beraz garrantzitsua da umeak ikustea pertsona horrek hezitzailearekin konfiantza duela. Haurrak pertsona hori seguru ez dagoela ikusten badu, bera ere ez da seguru egongo, hori dela eta, gurasoak lasaitzea, segurtasuna ematea komeni da.

Guzti hau gurasoei azalduko diegu lehen aipaturiko lehenengo bilera horretan. Beraien laguntza ezinbestekoa dela transmitituko diegu, beraien semea seguru eta pozik senti dadin. Hau egoki burutzeko, irizpide batzuk emango dizkiegu, adibidez eskolari buruz hitz positiboak esatea, toki ederra dela adibidez, lagun berriekin jolastu ahalko dutela, jostailu ezberdin askorekin, eta abar. Irakasleari buruz haurrarekin hitz egitea ere oso garrantzitsua dela adieraziko diegu, oso jatorra dela, oso ondo zainduko duela eta horrelako hitz positiboak esanez. Hala ere, gelan daudenean ere, haurrekin dauden pertsonei ahalik eta gehien laguntzen saiatuko da bertako irakaslea.

ESKOLAKO ORDUTEGIA ETA HORREN ZERGATIA

Page 5: Lan guztien zuzenketa

Txiki eskolan haurrez gain, guraso eta familian ere pentsatzen dugu. Hori dela eta, derrigorrezko ordutegiaz gain, ordutegia gurasoen beharretara moldatu dugu. Nahiz eta haur guztien ordutegi finkoa 9:00etatik 13:30etara izan, goizean lehentxeago irekiko dugu Txiki Eskola. 7:30etatik 9:00etara irekitzearen zergatia, familia askotan gurasoen lan ordutegia dela eta, haurrak eskolara lehenago eramateko beharra izaten dute. Dohaineko zerbitzu honekin familiei lan bizitza, familia bizitza erraztu nahi diegu, toki epel, eroso eta ezagun bat eskainiz, langile kualifikatuekin. Gosaria emateko aukera ere badute.

Lehen esan bezala, 9:00etatik 13:30etara haur guztientzako ordutegi zehaztua izango da, non hainbat jarduera, jolas, eta abar egiteko aukera izango duten. Berriro ere familia kontuan hartuz, beraien lana dela eta, jangela zerbitzua eskainiko diegu. Hau 13:30etatik 16:00etara izango da. Bertan haurrak bazkaltzeaz gain, siesta botatzeko aukera izango du, horretarako egokitutako espazioan.

Hau gutxi balitz, haurrei beste hainbat aktibitate eskaintzen dizkiegu, beraien familiak izan ditzaketen lan arazoak direla eta, arratsaldean. 16:00etatik 18:00etara, hainbat jarduera ezberdin egoteko aukera izango dute, hala nola, ingelesa lantzeko jokoak egingo dira, musika lantzeko aktibitateak, eskulanak eta marrazketa, ipuin kontaketak, filmak ikusi eta aztertzeko tailerrak, saskibaloi, futbola … eta horrelako jokoak, etxerako lanak izanez gero hauek egiteko aukera, informatika tailerrak, eta abar.

GURASOEK EGOKITZAPEN FASEAREN INGURUAN IZATEN DUTEN BELDURRA ETA NOLA EGIN AURRE

Normala den bezala, gurasoek beldurra izaten dute beraien haurren egokitzapen fasean. Beldur dira nola egokituko diren irakasleari, gelako beste haurrei etab. Baina aurre egitea erraza da. Familiaren eta irakaslearen laguntza behar da bakarrik eta dena modu ahalik eta naturalean egitea.

Page 6: Lan guztien zuzenketa

Horretarako, egokitzapen fasean garrantzitsua da gurasoen presentzia. Atxikimendu lotura batez ere gurasoekin dute, beraz, haurrak sentitzen badu gurasoak eroso eta gustura daudela irakaslearekin, bera ere seguru sentituko da eta egokitzapena erraza izan daiteke. Horregatik, gurasoek izan ditzaketen beldurrak kendu eta eurei segurtasuna emateko, lehenengo hilabetean gelan egongo dira, ikusi dezaten nolakoa den metodologia, harremanak … Modu honetan gainera, gurasoak seguru daudenez, lehenengo hilabetean haurrari hau transmitituko diote, eta atxikimenduaren transferentzia errazagoa izango da. Kontuan izanda noski, haur bakoitzak bere erritmoa duela eta ezin dela erritmo hau azkartu.

FAMILIAREKIN PRESENTZIA GELAN

Gure eskolan oso garrantzitsua iruditzen zaigu familia hezkuntza proiektuaren parte sentitzea. Azken finean, bere haurrak hezten ari gara eta era koordinatu batean egitea izango litzateke egokiena. Hau da, haurrari ezin zaio “mareatu”. Honekin zera esan nahi dugu: eskolak ezin du gauza bat esan eta gurasoak beste bat. Biak koordinaturik egon beharko lukete. Horregatik iruditzen zaigu garrantzitsua dela familiaren presentzia eskolan. Hau horrela izan dadin, haurra eskolara joan aurretik guraso bakoitzarekin bilera bat egingo dugu, non gure hezkuntza metodologia, edukia, helburuak, etab. azalduko diegu. Gainera, lehen esan dugun moduan, lehenengo hilabetean seme edo alabarekin gelan egoteko aukera dute.

Presentzia hau gelan ematea ere egokia iruditzen zaigu. Adibidez: jolasak egiteko garaian, mozorroak egin behar dituztenean haurrei laguntzeko, noizean behin ipuinen bat kontatzea joatea, edo beraien lanbideari buruz hitz egitea etab. Modu honetan haurrak ikasi egiten dute eta gertutasuna sentitzen dute familiarengandik. Honek, era beran, aukera ematen dio irakasleari haur bakoitzaren testuingurua ulertzeko. Hau oso garrantzitsua izaten da haur batzuen jokamoldeak ulertzeko. Txiki Eskolan horrelako aukerak emango dizkiegu guraso guztiei noizbehinka, gai ezberdinen

Page 7: Lan guztien zuzenketa

inguruan ekintza ezberdinak antolatuz, hala nola, lanbideak lantzerakoan.

Garrantzitsua izango litzateke ere, noizean behin guraso guztiak elkartzea bilerak egiteko eta zenbait aktibitate prestatzeko. Hau ere irasleekin egitea egokia izango litzateke, lehen esan bezala, koordinaturik egoteko. Urte amaieran egiten diren ekitaldietan, eguberrietako antzerkian, eta beste hainbat aktibitateetan, gurasoen laguntza eskatuko dugu, oso aberasgarria izan daitekeelako.

Honetaz aparte, haur bakoitzaren guraso eta irakasleen arteko bilerak egingo dira hilabetean behin. Bertan, haurraren garapenaren inguruko gaiak jorratuko dira, alderdi motorea, kognitiboa, ahozko hizkuntzaren garapena eta abar. Bestalde, gurasoak ezagutzeko aukera izango dugu eta baita haurraren testuingurua ulertzeko aukera ere.

ESKOLAKO EGOKITZAPENAREN FASEAK:

Lehenik, haurra Txiki Eskolan hasi aurretik, guraso bakoitzarekin bilera bat egingo da, non eskolako instalazioak erakutsiko zaizkion, eskolako ordutegia, zerbitzu ezberdinak, hezkuntza planifikazioa, metodologia, helburuak, ebaluaketa era eta beste hainbat aspektu. Gurasoek ere, izan dezaketen dudak argitzeko momentu bikaina izango da, eta euren haurrek izan dezaketen edozer esateko momentua, alergiaren bat, edota beste zerbait. Honetaz gain, “ate irekiak” burutuko dira. Hemen, eskolan hasi aurretik, haurrek eta gurasoak batera joateko aukera izango dute, eskolako instalazio eta langileak ezagutzeaz gain, irakasleekin harremana izaten has daitezen.

Gurasoen bilera eta “ate irekiak” helburu jakin batekin egingo dira, hau da, haurraren egokitzapena errazteko helburuarekin eta

Page 8: Lan guztien zuzenketa

bai haur, guraso eta irakasleen arteko erlazioa sendotzeko eta haurraren egokitzapena errazteko.

Gainera, haurra eskolan hastean, klasean gurasoekin egoteko aukera izango dute lehenengo hilabetean, izan ere, horrela gurasoak beldurrak kenduko dituzte, konfiantza hartuko dute eskolarekiko, eta horrela ere, haurrak seguruago eta erosoago sentituko direlako eta pixkanaka egokitzen joango direlako, dituzten beldurrak kenduz, eta geroz eta seguruago sentituz.

Azkenik, behin haurra eskolan hasita, egunerokotasun bati jarraitu beharko dio, baina horrek ez du esan nahi egun guztiak berdinak izango direnik. Horregatik, eskola honetan egunero emango zaie aukera gurasoei behar adina denbora egoteko eskolan, haurrak egokitu arte. Egokitzapen fasea, lehen esan bezala, ezberdina da haur guztietan eta honen bitartez, gure Txiki Eskola ahalik eta erosoena bihurtzea da gure helburua.

HAURRAK EGOKITZAPENEAN IGAROTZEN DITUEN FASEAK EGOKITU ARTE:

Eskolaren helburua haurraren ongizatea izanik, beharrezkoa iruditzen zaigu haurra seguru sentitzea bere garapena egokia izan dadin. Segurtasun hori lortzeko, beharrezkoa da familiaren presentzia.

Horretarako garrantzitsua iruditzen zaigu haurren geletan gurasoentzako espazioren bat sortzea. Adibidez: harrera gunea. Gela honen helburua zera da, haurrak trantsizio leun bat izatea. Hau lortzeko, egokia iruditzen zaigu eskolako lehen egunetan gurasoen presentzia izatea haurrek. Honekin batera, klaseen orduak murritzagoak izatea ere egokia iruditzen zaigu. Hau da, lehengo egunean trantsizioa arinagoa izateko, ordubeterekin nahikoa izango litzatekeela iruditzen zaigu. Modu honetan, irakasleek lehen kontatua izaten dute haurrarekin eta familiarekin ere. Aproposa iruditzen zaigu hein berean, lehen asteetan familiakoren bat joatea

Page 9: Lan guztien zuzenketa

klasera eta ahal bada, ama edo aita izatea. Hauek izaten direlako haurra gehien ezagutzen dutena eta irakasleari aukera ematen dio haurraren testuingurua ezagutzeko.

Denbora aurrera doan heinean, klase orduak gehitzen joango dira, haurraren beharraren arabera. Horretarako, lehen esan bezala haurra seguru sentitu behar da eta hori lortzeko haurrak sentitu behar du irakaslea fidagarria dela. Fidagarritasun hori lortzeko, familia eta irakasleen arteko erlazioa egokia izan beharko luke, modu horretan haurrak hori sentitzen duelako, eta eroso sentituko da.

Beraz, harrera gela honetan, lehen egunetan familia eta gurasoen erlazioetan oinarrituko litzateke haurra seguru sentitu arte, hau da, egokitzapena lortu arte eskolan. Hala ere, kontuan hartu behar da haur bakoitzak bere erritmo biologikoa duela eta haur guztiei ez zaiela berdin kostatzen egokitzapen hori lortzea, baina argi dago noizbait lortuko dutela. Beraz, ezin da haurrari behartu horrek ondorio latzak ekarri ditzakeelako eta guk ere ez dugu ezer behartuko, naturalki egingo dugu, haurrak eskatzen duenaren arabera.

KONTUAN HARTU BEHARREKO EGOERAK:

Badakigu haurrekin lan egitea oso konplexua dela irakasle izango garen heinetik eta horregatik badakigu kontuan hartu beharreko egoera batzuk gerta daitezkeela oso maiz gure eskoletan.

Kontuan hartu beharreko egoera hauetako bat haurra denbora batez eskolaz kanpo egon denean gertatzen da gaixorik egon delako … kasu hauetan haurrak eskolan duen bere egunerokotasuna … galtzen du eta horregatik eskolara itzultzen den momentuan, jakinik 0-6 urte bitarteko haurrez hitz egiten gaudela, posible da bere klase kideen erritmo berdina jarraitu ezin izatea klasean eta horregatik uste dugu normalena egokitzapen bat egotea dela. Hori dela eta, egokitzapen arazoren bat badu haur batek, bere gurasoekin hitz egin eta berarekin gelara etortzea proposatuko diegu, hau xamurragoa

Page 10: Lan guztien zuzenketa

izateko. Egokitzapenari buruz hitz egitean haurra gutxika klasean berriro integratzeaz ari gara, bere klase-kideekin. Uste dugu metodo hau erabilita haurrak egokitzapen positibo bat izango duela.

Irakaslearen jarraikortasunaren inguruan, gure Txiki Eskolan irakasleek ahalik eta txanda gutxien egin behar dituztela ikasleak gustura sentitzeko denbora guztian hori baita garrantzitsuena ikasleak gustura egotea. Guk uste dugu irakasle bat nahiz eta nekatuta egon indarrak barrutik atera behar dituela ahalik eta txanda gutxien egoteko eta haurrekin ahalik eta denbora gehien egoteko. Gainera gure eskola honetan txandak ez dira orduka egiten asteka baizik, horrela ikasleak denbora dute irakasle berriarekin konfiantza izateko eta irakasle hori berria ez bada eta lehendik ezagutzen badute hobeago dela uste dugu horrela ikasle-irakasle harremanetan arinago emango delako konfiantzazko harreman hori. Horretarako uste dugu gure eskolan txanda horiek asteka ematea egokiagoa dela orduka edota egunka baino, lehen esan bezala haurrek segituan hartzen dutelako konfiantza irakasleekin eta irakasle aldaketa hauek haurrari eragin baino lehenago uste dugu astebeteko epea nahikoa dela bai irakasleak deskantsaturik etortzeko klasera eta baita ikasleek irakasleekin konfiantza hartzeko.

Gainera uste dugu ikasleek tutore edota irakasle berdinak izan behar dituztela gutxienean 3 urteetan. Honen zergatia irakasle batek haur talde bat hartzen duen momentutik uzten dituen arte ikasle horietan egon den eboluzioaz ohartzea ahalbidetzen diola da. Guk jarritako 3 urtetako epe hori nahikoa dela uste dugu eboluzio horretaz ohartzeko, uste dugu irakaslea urtero edota 2 urtean behin aldatuz gero guk ikusi nahi dugun eboluzio hori ez dela emango, denbora gutxiegi baita guk ikusi nahi dugun eboluzioa ikusteko.

Gainera uste dugu haurrak egunerokotasunean hainbat geletan egongo direla eta ez direla egongo beti beraien erreferentziazko

Page 11: Lan guztien zuzenketa

klaseetan. Horregatik uste dugu beraien erreferentziazko klaseaz aparte egunerokotasunean beste gela hauek ere izan behar dituztela: gurasoen txokoa, psikomotrizitate gela, patioa, teknologia gela … hauek guztiak beharrezkoak direla uste dugu. Klasera sartu aurretik gurasoekin egoteko, gurasoez agurtzeko, irakasleak beraien ikasleak bertan hartzeko … Gurasoen txoko bat izatea oso garrantzitsua da ere gurasoak eskolara etortzen direnean gustura sentiarazteko eta beste gurasoekin harremana edukitzeko aukera izateko … Haurrek ere psikomotrizitate gela bat izatea ezinbestekoa dela uste dugu beraien gorputza txikitatik hasteko mugimenduan gauza berriak esperimentatuz gorputza martxan jarriz … Patioa izatea ere garrantzitsua dela uste dugu horrela haurra pixka bat lau ormetatik kanpora irteten baita haizea hartzera, jolastera, naturarekin harremanetan jartzera … Teknologia gela bat ere edukiko dugu, gela honek haurrari txikitatik lagunduko dio teknologiarekin harremanetan egoten.

FAMILIA ETA ESKOLA

Haur Hezkuntzako ibilbidean normaltzat hartzen da familia eta irakasleak elkar komunikaturik egotea, baina askotan ahaztu egiten da komunitate honen benetako arrazoiak zeintzuk diren eta kasu honetan arrazoi handiena, haurraren ongizatea izango litzateke. Gaur egun, geroz eta ume gehiago daude banandutako gurasoak dituztenak, adoptatuak izaten direnak … Honek askotan umearen garapenean eragin negatiboa izaten du, txikitatik bizi izan behar duten egoera honi aurre egiteko oso gazte izaten direlako, eta ulertzen ez dutelako.

Haurraren ongizatea lortzeko, irakasle eta gurasoen laguntza behar da. Modu honetan, haurrak heziketa osasuntsu bat izan dezan. Guraso eta irakasleak elkar kolaboratuz gero, konfiantza izan ezkero eta ezagutza batzuk izan ezkero hau lortu daiteke, kontuan hartu behar dugu Haur Hezkuntzako etapa hau haurraren bizitza etapa

Page 12: Lan guztien zuzenketa

dela eta horregatik hezkuntza hau ahalik eta hoberen ematea komeni dela.

Beharrezkoa da harreman eraikitzaile eta eraginkorra mantentzea guraso eta eskolaren artean (elkarbizitza, ezagutza …). Argi gelditu behar da bi testuinguru ezberdin direla familia eta eskola. Umeak bakoitzetik beharrezkoa izango zaiena bilatu behar dute (harremanak, pertsonak …). Familia eta irakasleen artean erlazio bat egotean, helburu berdin bat finkatzen da haurraren heziketan. Modu horretan, haurra osasuntsuago heztea lortu daiteke bi lekuetan helburu berdina finkatua duelako, beraz, ez dira egongo gaizki ulerturik. Kontuan hartu behar diren zenbait pauso hauek izango lirateke: haurraren ezagutza, irizpide hezitzaileak komunak jartzea interbentzio eta erlazio ereduak eskaintzea ikaslearekin, eta eskolako funtzio hezitzailea ezagutzen laguntzea.

Haurra eskolan sartzen den momentutik eskolaz kanpo denbora izan du bizipen batzuk izateko. Horregatik garrantzitsua da irakasleak jakitea, zer gustatzen zaion haurrari eta zer ez … gainera, oso garrantzitsua da haur horren gurasoek eskolan sartu den momentutik bere haurrarengan zein aldaketa ikusi duen esatea.

Haurraren garapenari buruz hitz egiteko, batzar ezberdinak edukitzen ditu eskolak: eskolara sartzen deneko batzarra, guraso edo irakasle batek eskaturik eginiko batzarrak ikuspuntuak elkartrukatzeko eta ikasleen ebaluaziorako egiten diren batzarrak. Eskolan sartzen deneko batzarra haurra matrikulatzen denean egiten da. Horrela hasieratik jakin dezakegu eskola horrek zer eskaintzen duen, nola jokatzen duten haurrekin … Ezinbesteko zerbait da lehenengo batzar hauetan gurasoak gustura sentiaraztea.

Ezberdintasun handia dago lehengo eta bigarren zikloen artean. Lehengo zikloan detaileetan finkatzen da gehiago ( ea txupete edo txupete gabe egiten duten lo, papilak hartzen dituen …)

Page 13: Lan guztien zuzenketa

Guraso edo irakasle batek eskatutako batzarrak ikuspuntuak elkartrukatzeko dira edota irakasleek umearengan zerbait arraroa ikusi dutela komentatzeko, beste haurrekin erlazionatzeko daukaten era, klasean nola portatzen diren, eta abar. Gainera, kontutan hartu behar dugu batzar hauek noiz diren beharrezkoak eta noiz ez diren beharrezkoak, beharrezkoak ez badira dramatizatzen ari garelako eta gurasoak ere urduritu ditzakegulako.

Beraz, gurasoen parte hartzea eskolan erabatekoa izan beharko luke. Horretarako kontseilu eskolarra dago. Bertan, gurasoek ordezkari bat aukeratzen dute kontseilu hauetarako. Kontseilu honetan, eskola barruko arauak zehazten dituzte, zein helburutara iritsi nahi duten …

Gurasoek eskolan parte hartze zehatz bat izatea komenigarria eta positiboa izango litzateke horrela haurraren bi munduak hurbiltzen direlako, pertsona bakoitzak esperientzia ezberdinak esan ditzakeelako. Gai ezberdinak lantzean gurasoak gelara joateko aukera, jaialdiak daudenean beraien laguntza izatea, eta bestalde, irakasle-guraso arteko bilerak ezinbestekoak iruditzen zaizkigu gure Txiki Eskolan.

ERRITMO BIOLOGIKOAK HAUR ESKOLAN: HAURREN LOA

Erritmo biologikoak, epe zehatz batean erregularki ematen diren prozesu fisiologiko ezberdinek izaten dituzten aldaketa ziklikoak dira. Haurren erritmo biologikoen barne, lo beharrak berebiziko garrantzia du, elikadurak, kaka eta pixa egiteak … bezala. Jokabide hauek, berezkoak dira, beraz, ez dira ikasten diren ekintzak, baizik eta berez gizaki guztiok bizi iraupenerako dauzkagun beharrak dira.

Haurrak lo egiten dutenean, hazkuntza hormonaren (hormona de crecimiento) jariaketa maila igo egiten da. Honek beraz, haurren garapenerako izugarrizko garrantzia duela esan dezakegu. Hori dela

Page 14: Lan guztien zuzenketa

eta, Txiki Eskola honetan espazio eta denbora zehatz bat eskaintzen diegu horretarako.

Eskola honetan lo egiteko toki bat dute haurrek, kolore argiekin, ohe alai eta erakargarriekin eta beraien ohituretara egokituta neurri handi batean. Ohearen orientazioa, panpinen bat izan ohi badute beraiekin lo egiteko hori errespetatzea, eta izan ditzaketen beste hainbat ohitura ere aintzat hartzen ditugu.

Gainera, denborari dagokionez, haur bakoitzari bere denbora emango diogu, mugarik ezarri gabe. Printzipioz ordutegi bat egongo da zehaztuta horretarako, baina haur bakoitza ezberdina denez, bakoitzak denbora gehiago edota gutxiago eskatuko digu lotarako, beharren arabera, eta guk hau errespetatu egingo dugu.

ERRITMO BIOLOGIKOAK HAUR ESKOALAN: ELIKADURA

Elikadura erritmoaren antolaketa

Elikadura, loa bezala, berezko jokabidea da beraz, ez da ikasten. Nerbio sistema zentralean dagoen organo batek kontrolatzen du; dienzefaloan kokatzen den hipotalamoagatik.

Elikadura erritmoaren antolaketa

Hipotalamoan nukleo suprakiasmatikoa aurkitzen da. Nukleo honek, erritmo biologikoak erregulatzeon ditu. Begiko erretinari esker, nukleo suprakiasmatikoak testuinguruko argitasuna jasotzen du. Horrela, glandula pineala deritzan organoari informazio honen berri ematen dio eta azken honek melatonina askatzen du(egunez oso gutxi eta gauez gehiago).

Hipotalamoa glandula endokrino bat da eta 9 hormona baino gehiago askatzen ditu. Hormona hauen funtzioa hipofisis deritzan organoaren hormonen estimulazioa da. Bi organo hauek, batera egiten dute lan.

Page 15: Lan guztien zuzenketa

Elikadura momentuak loaren eta esna aldien erritmoen arabera antolatzen dira. Honek zera esan nahi du: loak eragina daukala elikatzeko momentuetan.

Elikadurarekin lotutako patologiak

Regurgitazioa, rumiazioa edo merizismoa ingestioaren bitartean edo ingestio ostean gertatzen den elikagai kantitate txikien kanporaketa izango litzateke. Hau ez da botaka egitearekin nahastu behar.

Pika jangarriak ez diren eta, batzuetan, arriskutsuak izan daitezkeen substantzien absortziora bultzatzen duen janguraren galbideratzea da. Atzeratu sakonengan eta autistengan agertu ohi da, elikatze oldartsura eta desegokira bideratuz. Trastorno hau agertzen denean kontutan hartu behar dugu jokabide honek daukan gizakiak bitamina edo mineral zehatz baten gabezia izan dezakeela.

Elikaduraren inguruko orientabideak

Gurasoei adierazi behar zaie zeintzuk diren haur eskolak dauzkan irizpide pedagogikoak elikatzeko momentuetan eta hein berean, irakasleek kontuan hartuko dugu gurasoengandik jasotako informazioa.

Interesgarria izango litzateke, gurasoek umeek hartzen duten menuaren erabakietan parte hartzea. Gainera kontuan izanda gero eta etorkin gehiago ditugula gure inguruan komenigarria izango litzateke menuek kultu-aniztasun bat izatea. Sukaldarien eta gurasoen laguntza jasotzea elikatzeko momentuetan oso aberatsa da, baina ez haur baten guraso bezala bazik eta ume guztien laguntzaile bat bezala. Horregatik, gure eskolan hau barietate hau emango da.

Hezitzaile taldeko kideek funtzioak banatu behar dituzte. Batzuk, umeekin egotea hauek egin beharko luketena zera da: komenigarria da hezitzaile bakoitza erreferente izatea ume talde txiki batentzako eta bazkaria irauten duen bitartean komenigarria da

Page 16: Lan guztien zuzenketa

hezitzailea umeen parean eserita egotea eta ez ibiltzea leku batetik bestera. Horregatik, hau egiteko esango diegu jangelako profesionalei.

Beste hezitzaile taldea aldiz, behaketaz eta momentua dokumentatzeaz arduratu daitezkeela esango diegu ere, hau oso interesgarria izan daitekeelako arazoez ohartzeko eta hauek konpontzeko.

Elikatzeko momentuak ikuspegi globalizatzaile batetik irudikatu behar dira. Hau da, zentzumenak lantzeko aukera ematen du, hizkuntza garatu egin dezakete horrelako momentuetan, hein berean, hizkuntza hori garatzen ari diren momentuan sozializatzen ari dira beste haur, irakasle, begirale eta abarrekin, eta gainera, matematika lantzeko aukera ere ematen du kantitateak kontrolatzen hasten direlako. Aspektu hauek guztiak landuko dituzte beraz, gure eskolako jangelako langileek haurrekin.

Sozializazio hori gertatzen den bitartean, ezinbesteko garrantzia dauka giro lasaia sortzea, gatazkak saihestea … Hori dela eta, kontuan hartu behar da: haurrak gose direla, haurrek siestara itxaroten daudela, asko edo gutxi jaten duten haurrak daudela, hainbat egoerek elikadura baldintza dezaketela, haur bakoitzak bere erritmoen arabera jokatuko duela … eta hau guztia kontuan izango dugu gure eskolan, ahalik eta momentu aberasgarrien bilakatzeko.

Harremana zaintzeko, kontuan hartu behar da haurrari ezin zaiola jatera behartu baina bai, hezitzaileekin komentatzea jakiteko gaixorik dagoen, eta baita gurasoekin komentatzea, horren jarraipena egiteko eta afarian gose gehiago izatekotan janaria emateko.

Haurraren autonomia lantzeko, kontuan hartu behar da: jateko orduan, eskuak erabiltzeko aukera badagoela hasiera batean. Ondoren, koilararekin hasten direnean, komenigarria da bi koilara izatea: bat hezitzaileak erabiltzeko eta bestea haurra erabiltzeko.

Page 17: Lan guztien zuzenketa

Gainera, haurren autonomia gehiago garatzeko, eskolak menu ezberdinak edukiko ditu, modu honetan haurrak aukeratu egiten duelako zer jan nahi duen.

Hezitzaile batek bere taldean adin ezberdineko umeak baditu, aukera eskaintzen dio ume txikiekin denbora gehiago egotera, beste haurrek euren autonomia garatzen doazen bitartean.

Elikatzeko espazio egokiak

Gelan bertan jatea edo gelatik kanpo jatea ezberdina da. Gelatik kanpo bazkaltzen badute komunak eta siesta guneak gertu egon behar dute. Garrantzitsua da ere, masifikazioak saihestea umeek lasai bazkaltzeko. Lasaitasun hau lortzeko, aulkien arteko espazioa komenigarria da, beraz jateko espazioa nahiko handia izango da. Hesi batzuekin mugatuko ditugu jangelako espazioak eta honek zarata gutxitzeko ere balioko digu. Beste alde, haur gehiegi baldin badaude dutxara joateko, egokia izango litzateke pentsatzen dugu txandak egitea hórrela dutxak eskaintzen duen lasaitasunaz disfrutatzeko. Hein berean, umeentzako lekua egonkorra izatea komeni da, honek segurtasuna ematen baitie. Ordutegiari dagokionez, garrantzitsua da malgutasun bat egotea nahiz eta ordutegi finko bat egon. Kontuan hartu behar da haur bakoitzaren erritmo biologikoa, beraz, malgutasun hori eskaintzea ere egokia iruditzen zaigu.

ERRITMO BIOLOGIKOAK HAUR HEZKUNTZAN: GARBIKETA

Garbiketa egunerokotasunean sartzen dugun errutina modu bat izan behar da eta haurrek ikasi egin behar dute garbitasuna gorputzak berak behar duen zerbait dela. Garbiketa ezin da erritmo biologiko zehatz bat bezala kontsideratu ez delako biziraupenerako beharrezkoa, baina honekin zerikusia duten ekintzak zeharo lotuta daude erritmo biologikoekin (Noiz garbitzen ditugu eskuak? Eta aurpegia?...).

Page 18: Lan guztien zuzenketa

Garbiketarekin lotuta, esan dezakegu bi garbiketa mota bereizten direla: garbitasun pertsonala eta testuinguruaren garbitasuna. Lehenengo hau, kultura bakoitzeko azturekin lotuta dago, hau da, garbitasun pertsonala gorputzaren garbiketa eta apaintzearekin lotuta dago, hots, dotore jartzearekin. Testuinguruaren garbitasuna, ordea, umea jolasten ari den espazioa garbia mantentzean datza, hau da, haurrak ikasi behar du zikindu duena garbitu behar dela edota erabilitako materiala jaso egin behar dela.

Garbiketa azturak barneratzeko ibilbideari dagokionez, esan beharra dago hiru fase ezberdin bereizten direla. Lehenik, fase pasiboa. Fase honetan heldua arduratzen da jaioberriaren garbitasunaz. Bigarrengo fasean, hau da, lankidetza fasean, umea bere garbiketan parte hartzen hasen da, helduak gidaturiko ibilbidean. Azkenik, rolak aldatu egiten dira eta fase aktiboa gertatzen da. Hemen, umeak hasieran norbaiten behaketa behar duen arren, bere garbiketaren arduradun bihurtzen da.

Bestalde, umeak garbitzeko garaian badaude hainbat estrategia ezberdin. Alde batetik, sentikortasunez jokatu ahal izateko garrantzitsua da gurasoei esatea zeintzuk diren eskolak dituen irizpide pedagogikoak momentu honetarako. Ezinbestekoa da ere gurasoengandik informazioa jasotzea. Hezitzaileei dagokienez, adierazi behar zaie garbiketa momentuak ikuspegi globalizatzaile batetik irudikatu behar direla, hemen autonomia, zentzumenak eta hizkuntza ere garatu daitezkeelako.

Estrategiekin jarraituz, fardela aldatzeko momentua heltzen denean ere sentikortasunez jokatu ahal izateko, kontuan izan behar da hezitzaile eta haurraren arteko harremanak sekulako garrantzia duela. Hau da, haurraren seinaleei adi egon behar da (negarra …) hauen aurrean erreakzionatu ahal izateko eta ahoskera eta ukimenaren bitartez, fardela aldatzeko momentua, momentu goxo eta lasai bat izan dadin haurrarentzat. Hau horrela izateko, gure

Page 19: Lan guztien zuzenketa

eskolako langileei oso sentikorrak, hurbilak eta goxoak izateko eskatuko zaie.

Esfinterraren kontrolari dagokionez, esan beharra dago normalean haurrek 4 eta 5 urte bitartean hartzen dutela kontrola, baina hau ez dela beti horrela izaten, izan ere, haur guztiek ez dute erritmo bera. Haur bati ezin zaio behartu fardela kentzera berak segurtasun hori lortzen duen arte, eta gure eskolan hori egiten dugu. Gainera, gurasoei ere hori transmititzen diegu, hoberena baita haurrarentzat. Segurtasuna duela antzeman dezakegu, adibidez, haurrak fardela erabili ordez, komunera joateko baimena eskatzen duenean edota fardela aldatzerakoan zikindu ez duela ikusten dugunean. Baina argi izan behar da, denek ez dutela erritmo bera eta fardela kentzera ezin ditugula behartu.

Garbitasunarekin jarraituz, haurrei eskuak eta aurpegia garbi mantentzea zein atsegina den erakutsi behar diegu. Horrez gain, erakutsi behar diegu eskuak jan baino lehen eta jan ostean, txiza edo kaka egin ostean, kalean jolasean egon ostean… garbitu behar direla, eta aurpegia, berriz, siestatik altxatzean. Lehen esan bezala, garbi egotea oso atsegina dela erakutsi beharko zaie eta horrekin batera ondo usaintzea eta dotore egotea ere oso atsegina dela adierazi beharko zaie. Horrez gain, beharrezkoa da garbiketa momentua lasaitasunezko momentu bat izatea. Hau da, hezitzaileak lasaitasunez hartu beharko du momentu hau haurrek esplora dezaten eta gauza berriak deskubritu ditzaten (orrazkera berriak, espuma …). Umeek ohiturak ere berengana ditzaten, panpinak erabiltzea beste estrategia mota bat da, horien bitartez asko ikasi baitezakete.

Hortzen garbiketak ere sekulako garrantzia izango du eta erakutsi beharko diegu gosaldu, bazkaldu eta afaldu ostean garbitu beharko direla. Hortzekin ere erakutsi behar diegu zikin egotetik garbi egotera pasatzea zein atsegina den, irribarre distiratsua dutela

Page 20: Lan guztien zuzenketa

esanez irakasleek. Gainera, hezitzaileak haginak garbitzeko momentua jostagarria egiten saia daiteke abestien eta jolasen bidez.

Garbitasunarekin bukatuz, esan beharra dago oso garrantzitsua dela garbiketarako espazio eta denbora egokia izatea. Alde batetik, espazio egokiaz hitz egiten dugunean, haur batek beste haurrak behatzeko aukera ere izango duen espazioaz ari gara, euren tamainako komun ontzi eta konketekin, esku oihalekin, komuneko paperarekin…eta horrez gain, haur bakoitzak bere materiala gordetzeko lekua izan beharko du, horrela ere bere autonomia bultzatzeko. Denborari dagokionez, garbiketa momentua ezin da neurturiko momentu bat izan, haurren beharraren araberakoa izan beharko baita. Gainera, espazio hau, espazio irekia izan beharko da, haurra bere kasa ibili ahal izateko eta zikin-garbi sentsazioarekin ere esploratu dezaten.

IRAKASLE HARREMANAK

Gure Txiki Eskola honetan, izugarrizko garrantzia ematen diogu irakasleen arteko harremanei. Gure eskolak duen helburu hezitzailea aurrera eramateko, lehentasuna ematen diogu irakasleen arteko talde lanari, eta beraz hau zaindu eta indartzea oso garrantzitsua deritzogu.

Talde lanak izugarrizko garrantzia du heziketa koherentea eskaintzeko eta garapen eta ikaste prozesua ahalbidetzeko, baina noski ikasle guztien ibilbide berdina eta hurrenkera zainduz, izan ere, hezkuntza ez da irakasleen bakarkako zeregina. Gure ekintzak inkoherenteak, edota kontrajarriak izan ez daitezen.

Talde lanak beraz, hezkuntza proposamenak koherentziaz eta kalitatez eskaintzea ahalbidetzen digu, eta irakasle guztiak estimulatzea eta indartzea da beste funtzioetako bat, eta baita batak besteaz ikastea, izan ere, beste irakasleekin interakzioan egoteak ikastea dakar. Elkarrekin planifikazioa egiterakoan norberak bere

Page 21: Lan guztien zuzenketa

ikuspuntuaren arabera proposamen ezberdinak egiten ditu eta alderdi ezberdin guztiak ikusteko aukera oso garrantzitsua da, erabakiak adostasunean hartzeko, bai dituzten helburu orokorraz edota espezifikoez. Hau burutzean ere, egindakoaren inguruko iritziak, kritikak egiteko eta hauen inguruko hobekuntzak proposatzeko garaian ere, talde lana ezinbestekoa da.

Talde lanak ordea, zailtasun eta arazoak ekar ditzake. Hau praktikan jartzean, emozioak, afektibitateak … oso garrantzitsuak izaten dira. Talde moduan duten helburua lortzeko zailtasunak daudenean, kexak oso normalak izaten dira, baina egin behar dena ez da hori, hobetzeko proposamenak ematea baizik. Horretarako, ezinbestekoa da taldean giro positiboa egotea, errespetuz hitz egitea … izan ere, ikuspuntu ezberdinak edukitzea oso aberasgarriak baita helburua egoki burutzeko.

Irakasle izango garen heinetik, gure Txiki Eskolan eta edozein eskoletan oso garrantzitsua iruditzen zaigu irakasleen arteko harremana ona izatea honek eragin zuzena izan dezakeelako eta uste dugu harreman zuzena duelako haurrengan.

Irakasleon artean komunikazio eraginkorra izatea nahi dugu gure eskolan horrela uste dugulako lan egiterako orduan oso positiboa dela eta egindako lanak ere emaitza hobeagoa izan dezakeela. Gainera ikasleak irakasleengatik asko ikasten dute egindako gauza guztiez ohartzen direlako eta beraien bizitzan irakasleak ikur bezala hartzen dutelako jarraitzeko eredu bezala, horregatik irakasleen artean ondo eramanez gero ikasleak ere horretaz ohartzen dira eta beraiek ere ondo eramango dira beraien eguneroko pertsonekin badakitelako ikusitakoaren ondorioz jendearekin ondo eraman behar direla irakasleek egiten duten bezala.

Hau horrela izanda, gure eskolan harreman hauek potentziatzeari garrantzia handia ematen diogu. Horregatik, urtean

Page 22: Lan guztien zuzenketa

zehar egunero egingo dituzte bilera txikiak maila bereko irakasleen artean, egunean zehar pasa diren aldaerak, jokabideak, kexak, arazoak ... aztertzeko eta irtenbideak proposatzeko.

Gainera, astean behin ere bilera sakonagoak egingo dituzte, haur bakoitza aztertuz eta baita bere garapena ere, alderdi guztiak (kognitiboa, motorea...) kontuan hartuta. Honetaz gain, Haur Hezkuntzako irakasle guztiak elkartuko dira (edota maila bakoitzeko koordinatzailea), etapa honetan zehaztuta dauden helburuen urrenkera, egokitzapen posibleak jardueretan, materialetan, edukietan ... aztertzeko.

Bikote pedagogikoaren alde gaude eskola honetan, horregatik gela bakoitzean bi irakasle egongo dira, errazagoa baita horrela gertatzen den guztiaz ohartzea eta arazoei irtenbidea aurkitzeko ikuspuntu ezberdinak izatea. Era honetan, haur baten inguruko bi ikuspuntu edukitzea ahalbidetzen digularik, edota bakoitza haur baten edo bestean gehiago zentratzeko aukera. Ume bakoitzari buruz irakasle bakoitzak pentsatzen duena elkaltrukatuko dute, informazio osatuagoa izateko asmoz.

Bi irakasleak oso koordinatuta egongo dira beraien artean, hau oso garrantzitsua baita kontraesanak ... ez emateko. Helburu komunak izango dituzte eta hauek lortzeko dinamikak, planifikazioa... batera adostuko dute, helmuga berera iristeko asmoz.