Laburpen guztiak juntatuta

22
Epict (document) European Pedagogical Informatio and Communication Technologies (Europako Pedagogiarako Informazio eta Komukiazio Teknologiak). - Nahitaezko eraginak (ukaezinak) 1- IKT irakaskuntza / ikaskuntza. Ikaskuntzarako tresna Irakaskuntzarako tresna IKT laguntza moduan tresna (osagarria) Irakasleak behar dituen konpetentziak: Teknologiarekin elkarbizi Teknologia ulertu Teknologiari buruz hausnartu Irakasleak IKTko konpetentzia hauek garatu behar ditu, IKTengandik ahalik eta probetxu gehien ateratzeko. 2- Ordenagailua. Irakasleek, ordenagailuen inguruko gutxieneko gaitasunak behar dituzte, hau pertsonalki eta pedagogikoki erabiltzeko, helburua, ikasleak bere kabuz erabiltzen ikasten duelarik. Digitalki fluxu izateak, zure kabuz ordenagailua erabiltzeko eta mantentzeko gai izatea da. Programak eguneratu Birusen aurka zaindu

Transcript of Laburpen guztiak juntatuta

Page 1: Laburpen guztiak juntatuta

Epict (document)

European Pedagogical Informatio and Communication Technologies (Europako

Pedagogiarako Informazio eta Komukiazio Teknologiak).

-      Nahitaezko eraginak (ukaezinak)

1- IKT irakaskuntza / ikaskuntza.

         Ikaskuntzarako tresna

         Irakaskuntzarako tresna

         IKT laguntza moduan tresna (osagarria)

Irakasleak behar dituen konpetentziak:

         Teknologiarekin elkarbizi

         Teknologia ulertu

         Teknologiari buruz hausnartu

Irakasleak IKTko konpetentzia hauek garatu behar ditu, IKTengandik ahalik eta

probetxu gehien ateratzeko.

2- Ordenagailua.

Irakasleek, ordenagailuen inguruko gutxieneko gaitasunak behar dituzte, hau

pertsonalki eta pedagogikoki erabiltzeko, helburua, ikasleak bere kabuz

erabiltzen ikasten duelarik. Digitalki fluxu izateak, zure kabuz ordenagailua

erabiltzeko eta mantentzeko gai izatea da.

         Programak eguneratu

         Birusen aurka zaindu

         Dokumentuen kudeaketa

 

3- Bilaketa eta komunikazioa interneten bidez.

Page 2: Laburpen guztiak juntatuta

Internet, informazio iturri bat izateaz gain, publikazio plataforma bat da eta baita

komunikatzeko kanal bat.

         Ikasketa kolaboratiboa

         Bilaketak interneten hezkuntza arloan

         Hezkuntza portalak

 

4- Hitzak prozesatzea eta idatzien prozesua.

Ordenagailuei esker, testuak editatzea eta komentatzea askoz sinpleagoa da.

Baina are gehiago, hau irakasleentzat garrantzitsua da, hitz prozesatzaile bat,

testuak produzitzeko tresna bezala (pedagogikoki).

         Ikasleei idaztearen prozesuan gidatu eta laguntzeko

         Irudi eta soinuak dokumentuekin batera erabiltzeko

 

5- IKT eta eskola innobazioa

IKTak, aldaketaren gidari bezala ikusiak dira eta baita eskola zuzendaritzaren

gardentasunerako

         Kanpo eskaerak

         Eskola innobazioa

-      Aukerako eraginak  

1-Banaketa, diseinua

Irakasleak ikasketa errekurtso propioak sortzeko

2- Irudi digitalak

Irudiak dira adibidez, kazetaritza ikasgaietako objektuak.

3- Aurkezpenak

Page 3: Laburpen guztiak juntatuta

Irakasleak aurkezpenak darabiltza irakasteko eta komunikatzeko, ikasleei

laguntzeko hauen aurkezpenen prestaketan eta hauek ebaluatzeko.

4- Web orrialdeen prestakuntza

Web orrialdeen bitartez, irakasleak tresna berriak sortuko ditu irakaskuntzarako,

ikasleak lagunduko ditu (hauen produkzio eta argitaratzean) eta ebaluatuko

ditu.

5- Kalkulu-orriak

Kalkulatzeko, simulatzeko, modelo bezala, grafikoak egiteko…

6- Barneko datu-baseak

Barneko datu baseen erabilera ezberdinak irakaskuntza eta ikaskuntzan, barne

hartuz datu baseak nola erabili daitezkeen ikaskuntza eta irakaskuntzan.

7- Errekurtso digitalen bitartez ikastea

Hauen erabilera kontextu ezberdinetan eta ebaluazioa irakaslearen aldetik

garrantzia edo erabileraren inguruan

8- IKTak eta lan egiteko metodoak

Metodo eta tresna berrien erabilera (mapa kontzeptualak, web orrialdeak,

formazio aholkularitza…)

9- Tresna laguntzaile moduan

Eskaneatzeko, editatzeko, sintetizatzeko, predikzioak egiteko, beste ikuspuntu

batzuk erakusteko… 

10- Ordenagailu jokuen erabilera

Page 4: Laburpen guztiak juntatuta

Ordenagailuen jokuen naturaltasun eta populartasuna, ikasleen artean

aprobetxatu (jolas jeneroak ikasteko, hauen instalazio eta garapena…) 

Bilaketa-tresna 

Zer da?

Sistema informatiko bat da, modu automatiko batean lan egiten duena.

Momentuan, datu baseetan bilatu, klasifikatu eta abar egiten ditu interneteko

artxiboak, informazio hau erabiletaileen eskuetan utziz, hauen eskakizunen

erantzun bezala.

Nola erabiltzen da?

Ikasleak, nabigatzaile baten bilatzaile batean sartzen dira. Ondoren, bilaturen

aldamenean dagoen hutsunean behar duten hitzak jartzen dituzte eta bilatu

sakatu. Zerrenda bat azaldu ostean, nahi den web orrialdea hautatzen da.

Hala ere, bilaketa zehatzago bat egin nahi izanez gero, bilaketa aurreratua

egiteko aukera dago.

Ikasgelarako gomendioak

Ikasleek bilaketerako gaitasunak garatzen dituzte eta bilaketarako estrategia

ezberdinak erabiltzen dituzte, banaka edo taldeka. Horrela, konpetentzia

ezberdinak garatuko dituzte, hala nola, “ikasten ikastea”, “informazioa tratatzea

eta teknologia digitala” edo “hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna”.

Gomendatutako guneak

         Google

         Yahoo

Page 5: Laburpen guztiak juntatuta

         Altavista

         Bing

 

Konpetentzia digitala eta informazionala eskolan 

Eskolak, ezin die teknologia berriei bizkarra eman, hauei esker; informaziora

sarbide berriak, komunikatzeko aukera berriak eta kulturara sartzeko modu

berriak sortu direlako, honen ondorioz, argi dago, liburuak, teknologia berriekin

batera biziko direla eskoletan

XX. mendeko azken hamarkadetan jaiotakoak, izan gara lehenak teknologia

berrietan jaiotzen eta sozializatzen, eta gure bizitzako denbora askoz gehiago

eman dugu pantaila baten aurrean, liburu baten aurrean baino.

XXI. mendeko kultura, multimodala da. Hau da, adierazten, ekoizten eta

banatzen dena euskarri mota askoekin (papera, pantaila) teknologia ezberdin

ugarirekin (Liburuak, telebista, ordenagailua, internet…) eta formatu eta

lengoaia ezberdinak erabiliz (grafikoak, testu idatziak…)

Alfabetizazio berriak hezkuntzan sartzea beharrezkoa da eta hauek hiru

multzotan banatzen dira; Ikus – entzunekoa, teknologikoa eta informazionala.

Hauek batzen dituena multialfabetizazioa da.

- Ikus –entzuneko alfabetizazioan, lehenik, ikus - entzuneko testuak egin eta

analizatzeaz gain; telebistako, zineko publizitateko eta abarreko mezuekin

kritikoak izaten jakitean datza.

- Alfabetizazio teknologikoan, ordea, hardwarea(aparatu informatikoak) eta

softwarea (programa informatikoak) erabiltzen jakitean datza, baita interneten

erabilera egokia egitean.

- Alfabetizazio informazionala, azkenik, informazioa bilatu, aukeratu,

analizatu, ulertu eta birsortzean datza.

Page 6: Laburpen guztiak juntatuta

Hiru hauek multialfabetizazioan biltzen dira eta alfabetizazio guztien integrazio

bat da. Multialfabetizazio honen helburu nagusia, ikasleek ikasten ikastea da.

Hau da, bere bizitza guztirako balioko dion autoikaskuntza baliabide batzuk

lortzea.

Multialfabetizazioan lau dimentsio daude:

- Dimentsio instrumentala, hardware eta softwarearen errekurtso ezberdinak

erabiltzen jakitea.

- Dimentsio kognitiboa, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta

birsortzeko gaitasuna edukitzea. 

- Dimentsio sozioaktitudinala, teknologiekiko jarrera egoki bat hartzea, ez

hauei fobia edukitzea, ezta hauek itsu itsuan onartzea.

- Dimentsio axiologikoa, azkenik, informazioaren analisi kritiko bat egiteko,

zenbait irizpide eskuratzea eta teknologia erabiltzerako orduan, balore etikoez

gidatzea.

Ikasgelan, ikasleak ordenagailuekin badaude, irakaslearen papera guztiz

aldatzen da, irakaslea ez da egon behar klase magistral bat ematen, eta

ikasleak erritmo ezberdinean joango dira, bata bestearekiko. Honela irakasleak

bere metodologia aldatu beharko du, metodologia flexibleago eta

indibidualizatuago batera.

IKT -en erabilerarekin loturiko ikas prozesuaren barruan, hiru konpetentzia

multzo aurkitzen ditugu:

- Informazioa lortzeko eta ulertzeko konpetentzia: interneteko baliabideak

erabiliz, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza.

- Informazioa espresatzeko eta komunikatzeko konpetentzia: Espresatzen

ikastea, lengoaia, teknologia eta abar ezberdinen bitartez eta ondoren

Page 7: Laburpen guztiak juntatuta

bakoitzaren informazio hau, blogen, web orrien, wikien eta abar luze batekin

elkarbanatzea.

- Elkarrekintza sozialerako konpetentzia: Beste pertsona batzuekin

elkarrekintza edukitzea, e- mailen, foroen eta abarren bitartez.

Ikasgelan teknologien presentzia kontuan harturik, irakasleek dituzten erronkak

hurrengoak lirateke:

- Gaur egungo gazteak, informazio izugarri daukate, gehiegi; telebistatik,

irratitik, zinetik, internetetik, publizitatetik… Baina informazio guzti hau

edukitzeak ez du esan nahi jakintza gehiago dugunik, alderantziz, horregatik,

irakaslearen helburuetako bat da, informazio guzti horri forma eta zentzua

ematea. Hortaz, irakatsi behar da, informazio txar eta onaren artean

ezberdintzen, on hori analizatzen, ulertzen eta birsortzen.

- IKT -ekin irakaslearen monopolioa galtzen da, izan ere, lehen testu liburuak

eta irakasleak esaten zutena zen egia bakarra. Internetekin honi bira bat

ematen zaio, izan ere, gaur egun, ikasleek interneten bilatu dezakete

informazioa eta kontrastatu. Gainera ikasleak, irakasleak baino askoz ere

trebeagoak dira teknologia berrien erabileran.

- Teknologia berri hauen erabilerarekin batera, irakasleen rola aldatu behar da.

Bere rola, informazioaren transmisore baina gehiago, gelan egiten diren

ariketen antolatzaile eta gainbegirale izatera pasa behar da. Hortaz, bere

metodologia aldatu behar du klase magistralak ematetik, hau da, informazio

transmisore bakarra izatetik, gelan egiten diren ariketen kudeatzaile izatera,

jarraibide batzuk emanez ariketak era egokian egin ditzaten eta gainbegiratu

modu pertsonalizatuan.

- Sistema kostruktibistan oinarrituriko ikasgela bat kudeatzea zailagoa da

irakaslearentzat, sistema tradizional bateko ikasgela bat kudeatzea baino.

Ordenagailuekin, sistema konstruktibista batean lan egiteak, irakasleari lan

gehiago eskatzen dio, sistema indibidualistagoa delako lan egiteko modua

guztiz desberdina delako, klase magistralekin alderatuz.

Page 8: Laburpen guztiak juntatuta

- Azken erronka, ikasleen arteko interakzioa sortzean datza. Ez bakarrik

ikasgela barruko ikasleen artekoa, geografikoki urrun dauden beste ikasle

batzuekin interakzioa ere. Adibidez, ikasleen arteko korrespondentzia bidaltzea

izango zen egin zitekeen ariketetako bat, edota, unitate didaktiko bat beste

geografikoki urruti dagoen beste gela batekin batera aurrera ateratzea.

Honekin, ikasleen arteko kolaborazioa sustatzen da.

Teknologia berriak eskoletan sartzeak, ez du ezertarako balio, metodologia

aldatzen ez bada, egiten den bakarra papera pantaila batengatik aldatzen da,

Hortaz, teknologien erabilera egoki bat gerta dadin jarraitu beharko ze modeloa

hurrengo hau litzateke:

- Informazioarekin kritikoa izatea lortu behar da, hau da, informazio egokia

lortzen jakin eta hau tratatzeko baliabideak edukitzea.

- Metodologia berriak, testu liburuaren monopolioa kritikatu behar du, bultzatuz,

ikasleek informazio iturri berri eta ezberdinak eduki ditzaten.

- Eguneroko dinamikan, irakasleak; arazo, edo ariketa bat planteatuko du eta

ikasleak honi irtenbidea bilatu beharko diote, irakaslek hauek gainbegiratzen

dituen bitartean eta ariketa zein arazo hauek egiteko jarraibide batzuk eman

ondoren. Beti ere multialfabetizazioan.

- Teknologien erabilerarekin bultzatu behar da, ikasleen arteko kooperazia,

ikasgela bereko beste ikasleekin, zein, geografikoki urrun daudenekin.

- Multialfabetizazioa eta curriculumeko helburu zein edukiak erlazionaturik egon

behar dira

IKT –en erabilera ikasgeletan:

- Irakasleak kontuan hartu behar duena ez da teknologiak lantzea, materia

lantzea baizik teknologien bitartez.

- Teknologia berrien erabilerak funtzionatzeko, metodologia eta irakasle-ikasle

rola erabat aldatu behar da, ez da nahiko teknologia ikasgeletan sartzearekin.

Page 9: Laburpen guztiak juntatuta

- Bi irakasleko modu daude teknologiak erabilita, bata espositiboa da, bertan

ikaskuntza hartzailea ematen dela eta bestea konstruktibista, ikerketaren

bitarteko ikaskuntza ematen da.

- TIK –ak erabiliz ikasleak gauzak eginez ikasten dute. Hau bakarka zein

taldeka egin dezakete, ez ditu mugak horri dagokionez.

- Teknologia berriekin lan bat egiten denean ez da curriculumeko helburu eta

edukiekin pentsatua egin behar soilik, alfabetizazio teknologikoko

konpetentzietan pentsatu behar da ere.

- Irakasleak ariketa hauek prestatzean ez du ezer inprobisaziorako utzi behar,

dena ondo planifikatua eta prestatua eraman behar du

- Multialfabetizazioaren hezkuntza prozesua, ikasleek informazioa bilatu,

aukeratu, analizatu, birsortu eta hauen difusiora egon behar da zuzendua,

beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko.

- Informazio konpetentziek eta digitalek bat egin behar dute multialfabetizazio

dimentsio ezberdinekin; instrumentala,kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa.

Eskema 

Hezkuntzan sartu beharreko alfabetizazio mota berriak hiru dira↓

1.- Ikus–entzuneko alfabetizazioa, ikus - entzuneko testuak egin eta

analizatzeaz gain; telebistako, zineko publizitateko eta abarreko mezuekin

kritikoak izaten jakitean datza.

2.- Alfabetizazio teknologikoa, ordea, hardwarea(aparatu informatikoak) eta

softwarea (programa informatikoak) erabiltzen jakitean datza, baita interneten

erabilera egokia egitean.

3.- Alfabetizazio informazionala, azkenik, informazioa bilatu, aukeratu,

analizatu, ulertu eta birsortzean datza.↓

Hiru hauek multialfabetizazioa osatzen dute.

Page 10: Laburpen guztiak juntatuta

Multialfabetizazioak lau dimentsio ditu

1.- Dimentsio instrumentala, hardware eta softwarearen errekurtso ezberdinak

erabiltzen jakitea.

2.- Dimentsio kognitiboa, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta

birsortzeko gaitasuna edukitzea.

3.- Dimentsio sozioaktitudinala, teknologiekiko jarrera egoki bat hartzea, ez

hauei fobia edukitzea, ezta hauek itsu itsuan onartzea.

4.- Dimentsio axiologikoa, azkenik, informazioaren analisi kritiko bat egiteko,

zenbait irizpide eskuratzea eta teknologia erabiltzerako orduan, balore etikoez

gidatzea

IKT -en erabilerarekin loturiko ikas prozesuaren barruan, hiru konpetentzia

multzo aurkitzen ditugu↓

1.- Informazioa lortzeko eta ulertzeko konpetentzia: interneteko baliabideak

erabiliz, informazioa bilatu, aukeratu, analizatu, ulertu eta birsortzean datza.

2.- Informazioa espresatzeko eta komunikatzeko konpetentzia: Espresatzen

ikastea, lengoaia, teknologia eta abar ezberdinen bitartez eta ondoren

bakoitzaren informazio hau, blogen, web orrien, wikien eta abar luze batekin

elkarbanatzea.

3.- Elkarrekintza sozialerako konpetentzia: Beste pertsona batzuekin

elkarrekintza edukitzea, e- mailen, foroen eta abarren bitartez.

Natibo digitalak eta etorkin digitalak

Gaur egungo unibertsitate ikasleak, lehen generazioa da egungo teknologia

berriekin jaio dena. Korreo elektronikoak, internet, telefono mugikorrak,

ordenagailuak eta abar generazio hauen eguneroko bizitza da. Horregatik,

Page 11: Laburpen guztiak juntatuta

natibo digitalak dira hauek, eta ordenagailuen, interneten, mugikorren eta bideo

jokoen hizlari natiboak dira. Teknologia hauekin jaio ez zirenak, baina beren

bizitzan zehar, hauek ezagutu eta erabili dituztenak, etorkin digitalak dira.

Etorkin guztiak bezala, azkenean hizkuntza ikasi arren beren “azentua”

gelditzen zaie. Adibidez, korreo elektroniko bat bidali ondoren, pertsona berari

deitzea galdetuz ea korreoa iritsi zaion.

Irakasle eta ikasleen artean dagoen ezberdintasun nagusia, hortaz, pertsona

mota ezberdinak direla da. Ez dute berdin pentsatzen eta ez dituzte bizimodu

berdinak.

Bietako bat aldatu behar dela argi dago, irakasteko modu tradizionalak

dagoeneko ez duelako funtzionatzen. Eta natibo digitalak ez dira atzera joango,

hortaz, irakasleak, aldatu beharko dira, gaur egungo egoerara egokituz.

Honetarako metodologia eta rolak aldatu behar dira, baita edukiak ere.

Orain irakasten edo irakatsi beharreko gauzen artean, badaude ere beti izan

ditugun ikasgaiak: etika, soziologia, hizkuntzak,... Arazoa metodologian dago,

hain zuzen.

Adituek pentsatu dute natibo digitalek egunero erabiltzen dituzten gauzen bidez

erakustea. Egindako aurrerapena, bideojokotan izan da. Joko hauetan aldatzen

dena, frogak dira, hain zuzen, ikasgaiekin loturikoak. Beraz, etorkin digitalei

gelditzen zaien aukera bakarra hauxe da, metodologiaren aldaketa.

Ordenagailuak, emozio eragileak

Nahiz eta, egun teknologia gure gizartean oso integratuta egon ez du esan nahi

denon haiekiko jarrera berdinak izango direnik. Honela bi muturreko jarrerak

aurki ditzakegu, alde batetik, teknologia saihesten dutenak eta beste aldetik,

teknologia beharrezko ikusten dutenak. Aipatutako lehenengo egoerari

teknofobia deritzo, honek edozein teknologia baztertzen du gizarteko balore

sozialak arriskuan jartzen dutela uste baitu. Bigarrenari ordea teknofilo deitzen

zaio, aurretikoarekiko guztiz kontrako jarrera hartzen duenak, beti daude

teknologia azken aparatuak erabiltzeko prest, informatika hezkuntza arazoen

salbatzaile gisa ikusten dutelako.

Page 12: Laburpen guztiak juntatuta

Irakasleen jarrerak ere, beraz, desberdinak dira teknologiekiko. Irakasleek

horiek maneiatzeko formakuntzarik jaso ez badute intseguruak sentitzen dira

eta ondorioz, jarrera negatibo bat hartzen dute hauekiko. Behin formakuntza

hori jasota jarrerak hobetu egiten duela diote. Beste ikerketa batek dio,

irakasleei antsietatea sortzen diena ordenagailuek planteatu ditzaketen arazo

teknikoak dira ( software aukeraketa, programen aldaketa azkarrak, ... ). Arrazoi

hauek, beste zenbait arrazoi gehiagorekin batera, irakasleei ordenagailuak

klasean ez erabiltzera bultzatzen ditu, baino ez hauetaz kanpo, zeren eta,

klaseak prestatzeko edota gauzak antolatzeko ondo baino hobeto erabiltzen

dituztelako. Laburki esanda, hauek ikasleen aurrean erabiltzeak sortzen diete

antsietatea, mugatu egiten ditu ondo menperatzen ez duten eremu bat delako.

Esaten da teknologia edota informatika geroz eta errazagoa edo sinpleagoa

dela, baina hori ez da guztiz egia. Hauek erabiltzeko beharrezkoak baitira honi

buruzko ezagutzak, trebetasun tekniko minimo batzuk, hauek duten

erabilgarritasun didaktikoa ... eta badirudi irakasleei emandako formakuntzak

alderdi pedagogikoa landu beharrean alderdi teknikoa lantzearen akatsean erori

dela.

Egungo gazteak garai teknologikoan jaioak izateak, irakasleei ( beste garai

batean jaiotakoak ) arazo handi bat planteatzen die, izan ere, edozein

momentutan hauek irakaslea gainditu dezaketelako. Horretaz gain, teknologiak

berak ere badauzka bere desabantailak, izan ere, klaseko dinamika eta

planteamendua bertan behera utzi baitezake blokeatu egiten badira, arazo

zehatz edo orokorren bat planteatzen bada... honek frustrazio handia sortzen

duelarik.

Baina hezkuntza etengabe gizartearen, kulturaren eta pertsonaren arabera

aldatzen dioanez ordenagailuak honetan ere barneratzea beharrezkoa da.

Askotan entzun den esaldia da “ makinek irakasleak ordezkatuko dituzte ” eta

eztabaida ugari sor ditzakeena baina orokorrean ados gaude hori ez dela inoiz

ere gertatuko. Teknologiek ezin baitute irakaslearekin lortzen den kontaktu

pertsonala lortu. Argi dago teknologiak oso paper garrantzitsu bat izango duela

Page 13: Laburpen guztiak juntatuta

baino ez puntu horretara iristeraino. Honek abantaila ugari eskaintzen ditu, hala

nola, eskolatik kanpo lan egitea ( etxean ), informazio iturri gehiago izatea, ...

Hala ere , badaude teknologia pertsona mundutik edo gizartetik islatzen dutela

uste dutenak, baina hori beste gauza askorekin gertatzen den bezalaxe,

ematen zaion erabilerari dagokio. Horretan gurasoek oso paper garrantzitsua

dute eta askok ez dute behar bezala jokatzen, “ etorkizuna teknologia dela ”

esaldia buruan oso sartuta dutelako.

Orokorrean mutilek edo gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dituzte

teknologiak eguneroko bizitzan, izan ere, txikitatik hauek hauentzat baitaude

bideraturik. Jokoei erreparatuz gero, teknologiekin zer ikusia duten jolas

gehienak borroken, abenturen, suntsipen, ... eta abarretan zentratzen dira eta

honek azkenean egun ikusten dugun emaitza sortzen du. Horregatik

garrantzitsua da neskei bideratutako jolas gehiago sortzea, etorkizunean ere,

hauek teknologia beraien eguneroko bizitzan erabilera handiagoa emateko.

Azkenik, teknologia da gizarte bat beste batetik desberdintzen duen elementu

garrantzitsuenetariko bat, izan ere, hauek gizarte klase elitista batera baitaude

zuzendurik, baita diseinaturik ere, garai batean irakurketarekin gertatu zen

bezalaxe.

Irakasle eta ikasleentzako gaitasun mapak. Esparru teorikoa

IKT-ak gure bizitza eta kulturaren zati dira, hauek ez ditugu soilik informazioa

transmititzeko eta komunikatzeko tresna gisa erabiltzen, baita informazioa,

datuak eta ezaguera sortzeko, elkarren artean eratzeko, adierazteko,

pentsatzeko eta modelatzeko tresna gisa ere.

Eskola eremu egokia da teknologia horiek txertatzeko, haur eta gazteek

etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna bezala erabili ahal izateko. Bertan,

bi aktore aurkitzen dira: irakasleak eta ikasleak. Hauetako bakoitzak zenbait

mota desberdinetako zenbait gaitasun izan behar ditu. Horiek zehazteko

abiapuntua Red.es dokumentua da, eta hori osatzearren ISTE 1 erakundearen

Page 14: Laburpen guztiak juntatuta

NETS2 proiektuaz baliatu dira. Hau esparru sinplea baina indartsu eta barne-

hartzailea da.

Honekin argien mapa bat landu da,Espainiako testuingurura egokitua. Gaitasun

mapa honen bidez irakasle- profil bat lortu nahi da: autonomoa, IKT-en

erabileran trebatua eta konpromisoa ageri duena. Ikasleen mapak ere

autonomia du jomuga, gazte sortzailea, kritikoa, bere ingurune fisikoarekiko eta

gainerakoekiko arduratsuaz gain. Ikasleak jakiten, egiten eta izaten jakin behar

du.

Bakoitza sakontzen hasi baino lehen gaitasuna zer den azaltzea beharrezko

ikusten dut. Definizio desberdinak aurki daitezke baino orokorrean denek

berdina esaten dute: gaitasun garapena etengabeko prozesu bat da, zeinek

ezagupen, trebetasun, jarrera eta arduren norainokoak kontuan hartzen

dituenak. Hauek jakitearekin soilik ez da aski, horiek testuinguru eta egoera

desberdinetan erabiltzeko ahalmena izan behar da ere.

Jarraian gaitasun mapa desberdinak azaldu edo zehaztuko ditugu:

·         Irakasleentzako gaitasun mapa: hiru ardatzen inguruan egituratzen da:

-  Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: kudeaketari dagokionez, irakasleak

behar dituen gaitasunak biltzen ditu (inprimakiak, kalifikazioak aurkeztea,

laguntza materialak sortzea, …). Horretaz gain, IKT-ari buruzko ezagupenak

lortzeko ahaleginak, formakuntzak eta abar.

-    Didaktika, Pedagogia eta Curriculuma: Irakasleak klasean eta hemendik kanpo

egiten duen lanari dagozkion gaitasunak.

-    Herritartasun digitala: Irakasleak ikasle herritar digital arduratsu eta

konprometituak sortzeko behar dituen gaitasunak. Bere portaera, politika

diseinu, …

·         Ikasleentzako gaitasun mapa: ardatz hauen inguruan egituratzen da:

Page 15: Laburpen guztiak juntatuta

-        Trebetasun teknologikoa: teknologia ulertzea eta erabiltzen jakitea modu

eraginkor eta emankor batean.

-      Bizitza osorako ikaskuntza: ikasleek jarrera ireki eta ikertzaile bat izan behar

dute, konfiantzaz, norberaren indar eta ahuleziaz jabetuz.

-      Herritasrtasun Digitala: jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea, erabilera egoki

bat egitea gizartean adostutako jokabide-arauak errespetatuz.

Hiru hauek IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte, eta gaitasun orokor hauek

komunak dira hezkuntza- maila guztietan.

Horretaz gain badaude gaitasun espezifiko batzuk, Europar Batasunean

oinarrituta eta lau hezkuntza mailatan banatuta dagoena:

Ø  Haur- hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 4. mailara arte.

Ø  Haur- hezkuntzarako eta lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailara arte.

Ø  DBHko 1. mailatik 4. mailara arte.

Ø  Batxilergorako

Denek honako egitura dutelarik ( adin bakoitzera egokituta ):

-          Trebetasun teknologikoa:

o   Oinarrizko hardware- baliabideak maneiatzea

o   IKTak informazioa bilatzeko erabiltzea

o   IKTak testu- informazioa prozesatzeko erabiltzea

o   IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzea

o   IKTak informazio multimediala prozesatzeko erabiltzea

IKTak beste pentsona batzuekin komunikatzeko erabiltzea

-          Bizitza osorako ikaskuntza:

o   Komunikatzea eta lankidetzan aritzea

o   Ingurune birtualetan moldatzea

o   Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

o   Sortzaileak izatea eta berritzea

Page 16: Laburpen guztiak juntatuta

Mundu erreala arakatzea

-          Herritartasun digitala:

o   Informazioaren pribatasuna aintzat hartzea

o   Jabetza intelektuala balioestea

Komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea

Ekola 2.0 presentazioa

http://moodle4.ehu.es/mod/resource/view.php?id=214675