LABURBIRA 2011 egitaraua

12

description

Ikus-entzunezkoen urteko uztaren zenbait ale erakustera dator LABURBIRA, berriro ere. Bederatzi lan, oraingoan. Zortzigarrenez, aurten. Ganoraz, ilusioz eta gogoz, beti legez. Euskaraz garatu eta irudi bidez kontaturiko istorio laburrak lau haizetara zabalduaz. Haien txikitasunean handiak eta ederrak direla jakin dadin. Jakin mina asetzera. Jakinduriak izan eta esateko modua eduki dezan. Gordetzen duten sekretua ez delako ez sekretu ez gordetzekoa, ikusi eta entzunez, biziz gozatzekoa baizik.

Transcript of LABURBIRA 2011 egitaraua

Page 1: LABURBIRA 2011 egitaraua
Page 2: LABURBIRA 2011 egitaraua

Ikus-entzunezkoen urteko uztaren zenbait ale erakustera dator LABURBIRA, berriro ere. Bederatzi lan, oraingoan. Zortzigarrenez, aurten. Ganoraz, ilusioz eta gogoz, beti legez. Euskaraz garatu eta irudi bidez kontaturiko istorio laburrak lau haizetara zabalduaz. Haien txikitasunean handiak eta ederrak direla jakin dadin. Jakin mina asetzera. Jakinduriak izan eta esateko modua eduki dezan. Gordetzen duten sekretua ez delako ez sekretu ez gordetzekoa, ikusi eta entzunez, biziz gozatzekoa baizik.

Page 3: LABURBIRA 2011 egitaraua

EGUNA ORDUA HERRIA TOKIA ANTOLATZAILEA

2011/03/15 19:30 Bergara Zabalotegi Aretoa Jardun2011/03/16 19:30 Andoain Bastero Kulturgunea Manuel Larramendi2011/03/17 19:00 Gasteiz Montehermoso Kulturunea GEU2011/03/17 20:00 Irun Amaia Kultur Zentroa Irun iruten2011/03/17 20:00 Murgia Murgiako Kultur Etxea Murgiako KB2011/03/24 21:30 Lasarte-Oria Jalgi Kafe Antzokia Ttakun2011/03/25 21:30 Azkoitia Kuku Herriko Aretoa Maxixatzen2011/03/25 22:00 Mutriku Zabiel Kultur Etxea Karenka2011/03/29 19:30 Hernani Biteri Kultur Etxea Dobera

EGUNA ORDUA HERRIA TOKIA ANTOLATZAILEA

2011/04/01 20:00 Areatza Areatzako Udal Aretoa Ganoraz2011/04/01 22:00 Atarrabia Atarrabiako Kultur Etxea Karrikaluze2011/04/06 19:00 Ermua Lobiano Kultur Gunea Euskal Birusa2011/04/06 19:30 Ordizia Herri Antzokia Hitzaro2011/04/07 19:00 Durango Plateruena Kafe Antzokia Berbaro2011/04/07 20:00 Laguardia Laguardiako antzokia Ttiki-ttaka2011/04/07 22:00 Soraluze Soraluzeko Zine Aretoa Pil-Pilean2011/04/08 11:00 Igorre Kultur Etxea Lasarte Aretoa Ganoraz2011/04/08 19:30 Arespalditza Udaletxeko Aretoa Hogeitalau2011/04/08 20:00 Zizurkil Atxulondo Kultur Etxea Manuel Larramendi2011/04/08 22:00 Usurbil Sutegi Kultur Etxea Noaua!2011/04/12 18:30 Bethnal Green Oxford House London Basque Society2011/04/12 19:00 Arrasate Kulturate AED2011/04/12 19:00 Barakaldo San Bizenteko Kultur Etxea Sasiburu2011/04/12 19:30 Laudio Basalarrina Kultur Elkartea Basalarrina2011/04/14 18:30 Amurrio Katekesiaren Aretoa Amurrioko KB2011/04/14 19:00 Derio Gurea Aretoa Tximintx2011/04/16 19:00 Oskotz (Imotz) Ametza Elkartea Ametza

MARTXOA

APIRILA

Page 4: LABURBIRA 2011 egitaraua

MARITXUSinopsia: Maritxu 80 urteko emakumea da. Alarguna da eta baserri batean bizi da bakarrik. Orduak luze egiten zaizkio eta bere alabari bisita egiteko zain pasatzen du egun guztia.

Biografia:Kepa Errasti Aretxabaletan jaio zen. Bilbon kazetaritzako lizentziatura bukatu ondoren Donostiara joan eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean eman zituen lau urte. Ordutik, telebistan eta beste hainbat antzerki talde profesionaletan ere jardun du aktore bezala. Azken bi urtetatik hona, “Goenkale” telesaileko gidoilaria da.

2010 (17´30´´)

Kepa Errasti Asier Altuna

Page 5: LABURBIRA 2011 egitaraua

ArtaldeSinopsia:

Artzain bat hirian galduta dabil, bere artaldearen bila. Haren deiek

hiritar batzuen arreta erakarri eta atzetik joatea erabakiko dute.

Biografia:Bergara, 1969. Zenbait film luzetan

teknikari gisa lan egin ondoren, zinema zuzendaritzari ekin zion Telmo Esnalekin batera. Zenbait

labur, pelikula luze, telebistarako serie eta dokumental bat idatzi

eta zuzendu ditu. Ez du inoiz psikologoarengana joan beharrik

izan, film laburrak egiten ditu.

Filmografia:Txotx (1997), 40 ezetz (1999),

Korrika 2001 (2001), Topeka (2002), Aupa Etxebeste! (2005), Sarean

(2006), Refugio en el arte (2009), Brinkola (2009), Artalde (2009).

2010 (17´30´´) 2009 (8´)

Kepa Errasti Asier Altuna

Page 6: LABURBIRA 2011 egitaraua

Ondar ahoakSinopsia: Atunak hilabeteak ematen ditu hibernatzen, Kantauri itsasoan elikatze etapa aktiboa amaitu ondoren. Urtaro horiek grabatuta geratzen dira atunaren gorputzean, eraztunak osatuz: marka ilunak geratzen zaizkie elikatu ez diren sasoian.

Biografia: Donostia, 1975. Das parfum (Perfumea) liburuko protagonista bezala, arrain artean etorri zen mundura; horregatik ez zuen arrainik probatu 16 urte bete arte. Ikus-entzunezkoetako gizon-orkestra, jakin gabe, Hommer Simpson imitatzen saiatu da: hainbat ofizio izan ditu inon betikotu gabe. Haren bazkide eta, hala ere, lagun Koldo Almandozek du, batik bat, Angelen lan-eskizofrenia hasi berriaren errua. 35 urterekin ohartu da hainbeste zeregin egiteak ondorio txarrak ekar diezazkiokeela, hala fisikoak nola burukoak. Hala ere, oso ongi daramala dio.

Filmografia: Amnesiak (2004), Ondar ahoak (2010).

2010 (4´30´´)

Angel Aldarondo

Page 7: LABURBIRA 2011 egitaraua

s@rtaldea 2010 (4´30´´) 2010 (11´)

Angel Aldarondo

Sinopsia: Sartalde edo mendebaldeko zibilizazioan, gizakia ez da naturaren parte sentitzen eta ingurunea “ulertu” ezinean dabil. Natura

eta errealitatean pentsatu eta hausnartuz. Sortalde edo ekialdeko zibilizazioak berriz,

meditaziora, natura norberaren parte “sentituz bizitzeko” proposamena luzatzen

digu.“s@rtalde”, zibilizazio arteko sintesi saiakera bisual xume bat da.

Biografia: Lazkaon jaio zen 1979an nahiz eta

urtebete egin orduko Beasainera joan bizitzera, eta hortaz, beasaindarra

kontsideratu. Bost urtetik hona jaioterrira bueltatu da. Azken finean Goierritarra. Mondragon Unibertsitatean Industria Diseinuko Ingeniaritza Teknikoa egin

zuen. Lana ere ikus-entzunezkoetatik urrun egin du baina 2010ean bere lehen argazki eta bideo kamara erosi zuenetik buru belarri sartu da zazpigarren artean.

Filmografia: Beasain-Lazkao (2010.urtean Huezineman saritua), Hiriko kaleak (Kutxak antolatutako Kultur Expresso-n saritua),

Nire aitaren etxea (revisited), Uzkaili.

Jon Artola

Page 8: LABURBIRA 2011 egitaraua

ESKU-TITISinopsia:Gaurko arropa ez dute lehen bezalakoa egiten.

Biografia:Gipuzkoako Orereta herrian jaio nintzen 1978an. Antzerkigintzan afizionatua, 2008ko Kameratoian (Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallya) parte hartu nuen “Armiarma gizona. Egiatik gezurrera” kortoarekin, Pendejo, kortoegile ospetsuarekin batera, 2.saria lortuz. Esperientzia aberatsa izan nuen eta zuzendari moduan “Esku-titi” kortoa egitera animatu nintzen.

Filmografia:Armiarma gizona. Egiatik gezurrera (2008), Esku-titi (2010).

2010 (4´50”)

Aitor Artola, Irune Gurtubai, Ibai Vigil-Escalera

Saioa Aizpurua“Txintxetilla”

Page 9: LABURBIRA 2011 egitaraua

BLANK POSTCARDSSinopsia:

Denok ditugu kontatzera ausartzen ez garen sekretuak.

Orain anonimoa zara.Kontatuko?

Biografia:Blank Postcards Aitor Artola, Irune

Gurtubai eta Ibai Vigil- Escalerak elkarlanean egindako lehen

lana da. Hirurak ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatuak dira, eta unibertsitatean ezagutu zuten

elkar. Lan honen ostean, beste film labur bat ere egin zuen taldeak:

“Hutsik” izenekoa. Blank Postcards laburrak Huhezinema

zinemaldian ikuslearen saria irabazi zuen.

Filmografia:Iraganeko Koloreak (2008),

Hutsik (2009), Blank Postcard (2009).

2010 (4´50”)

2009 (11´)

Aitor Artola, Irune Gurtubai, Ibai Vigil-Escalera

Page 10: LABURBIRA 2011 egitaraua

ZAPATILLA FILMS

BIAK BAT

Sinopsia: Ane eta Mikelek drogekin arazoak dituzte.Hala ere, batera dabiltza

Zapatilla Films: Andoni Mendizabal, Asier Okariz, Eriz Alberdi eta Ioritz Apaolaza.

KAMERATOIA 2010Topaguneak 2010eko urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean, Ermuan egin zuen KAMERATOIA lehiaketako hiru talderen lanak dira ondokoak.

Hiru ikus-entzunezko hauek, KAMERATOIAk ezarritako baldintzen arabera eginak daude.

· 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eginak dira.· Lau egunetan grabatu eta editatuak izan dira.· Gutxienez 5 eta gehienez 10 minutuko iraupena dute.· Antolatzaileek hasieran emandako gai edo aipu bat islatzen dute.· Lehiaketa hartu duen herriaren zenbait ezaugarri edo lokalizazio agertzen dira.

(8´47”)

Page 11: LABURBIRA 2011 egitaraua

TRASTAKA

BARRURA BEGIRA

KONTRAPLANO TALDEA

NIRE BISTA FABORITOA

Sinopsia: Beldurrak. Beldurrak mugatzen gaitu, norbanakoaren limiteak… Beldurrak eta mugak. Barruko mugak

Trastaka: Arkaitz, Ekaitz, Ione, Javi, Junaum, Lun, Mai, Nahi, Saio eta Uso.

Sinopsia: Esti urte asko Euskal Herritik kanpo ospea bizi ondoren bere herrira bueltatzen da ikusleei non jaio zen erakustera. Hala ere, bere jaioterria ez zen berak gogoratzen zuen modukoa.

Kontraplano: Iñaki Larrañaga, Liher Puente, Lorea Morlesin, Naiara Gonzalez eta Naiara Ortega.

(7´25”)

(6´40”)

Page 12: LABURBIRA 2011 egitaraua