La educación y la ecología - WordPress.com · Web view2009/02/03  · Haur Hezkuntzako 5-6...

10
Sekuentzia Didaktikoa. 2008-2009 ikasturtea Egilea: Marta Dominguez. HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Transcript of La educación y la ecología - WordPress.com · Web view2009/02/03  · Haur Hezkuntzako 5-6...

La educación y la ecología

Sekuentzia Didaktikoa.

Sekuentzia Didaktikoa.

2008-2009 ikasturtea

Egilea: Marta Dominguez.

INAUTERIAK

Sekuentzia didaktikoa, irakaste/ikaste prozesu oso eta artikulatu bati zuzendutako lan unitatea da. Haur Hezkuntzako 5-6 urtekoen gelan inauteriak gertu daudela aprobetxatuz irakasleak gai hau sakonki lantzea pentsatu du. Horretarako, irakasleak Urtxintxa Proiektutik ateratako hainbat ariketa fitxa eta ekintza antolatu ditu.

Berak prestatutako hainbat ekintza ere aurrera eraman ditu, ikasle denak banpiroz mozorrotzearena adibidez. Aste bat lehenago gela apaintzen hasi ziren eta hurrengo egunetan Inauteri gaia gehiago sakontzeko ekintzak egin zituzten.

Sekuentzia Didaktikoaren Osagaiak:

Helburuak:

Sekuentzi didaktiko honekin, inauteria gaiari buruz gehiago ikastea nahi da, Euskal Herriko inauteriko pertsonaiak, kantak, ohiturak.... Honetaz gehiago jakiteko irakasleak jarduera mota desberdinak antolatu ditu non matematika, musika, plastika eta hizkuntza ere landuko diren. Beraz, inauteriei buruz gehiago ikasteaz gain, batuketak, kenketak, idazkera eta irakurketa ere landuko da. Ikasleen arteko komunikazioa ere ahalbideratu nahi izan da inauteriei buruzko elkarrizketak egin direnean. Bakoitzaren sormena indartu nahi izan da ere, marrazki libreak eginez adibidez.

Edukiak: Edozein sekuentzia didaktiko egitean hiru motatako edukiak landu daitezke, kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak.

· Kontzeptuzkoak:

· Hizkuntza: Inauteriei buruz gehiago jakiteko hainbat kontzeptu landu dira jarduera desberdinei esker. Inauteri pertsonaien izenak ikasi dute, Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko, Zakuzaharrak, Atorrak, Joaldunak… Horretarako ipuin desberdinen irakurketa, eta idazkera eta irakurketa fitxak egin dituzte. Horrez gain, kantak eta olerkiak entzun dituzte.

· Matematika:

→ Neurketa: Kontzeptu berri bat ikasi dute, zm-a. Neurketa fitxa bat egin zuten. Fitxa horretan Inauteriko euskal pertsonai bat agertzen zen, Miel Otxin. Fitxa horretan bere altuera neurtu behar zuten eta alboan bere neurria adierazi. Adib: 20 zm. Ariketa honi esker zm kontzeptu berria ikasi zuten.

· Prozedurazkoak:

· Matematika:

→ Batuketak/Kenketak:Matematika lantzen egon dira urte honetan zehar ,batuketak eta kenketak egiten ikasiz. Edozein gaiarekin matematika landu izan dute eta oraingo honetan inauteria gaiarekin zerikusia duten matematika fitxak egin dituzte.

→ Neurketa: Lehen aipatu dudan moduan neurketa ere landu izan dute. Zm kontzeptua ikasi zuten baina neurtzeko prozesua ere ikasi zuten. Paperean egindako erregela baten laguntzaz inauteriko pertsonaiaren altuera neurtu zuten, erregela gainean bere irudia jarriz.

· Hizkuntza: Lehen esan dudan moduan Inauteri pertsonaien izenak ikasi dute, hau da, kontzeptu berriak. Horretarako hizkuntza fitxa desberdinak egin dituzte, non idazkera eta irakurketa landu duten.

· Plastika: Plastika ere landu izan dute. Marrazki libreari esker haurrek euren sormena garatzen joan dira. Horrez gain, espazioa, forma eta kolorearen adierazpena indartzen joan dira.

Bestalde, irakasleak banpiroen maskara batzuk inprimatu zituen honetaz mozorrotu behar zirelako. Bakoitzak bere kareta margotu eta moztu zuen. Ikasle bakoitzak nahi zuen kolorea erabili zuen bere maskara margotzeko.

· Jarrerazkoak: Edozein sekuentzia didaktikoan jarrerazko edukiak ere garrantzia handia dute. Gai honekin euskal herriko kultura gehiago ezagutu dute, lehen esan dudan moduan, kantak, ohiturak, pertsonaiak… eta honekiko errespetua sustatu eta interesa piztu nahi izan da.

· Gela apaintzea: Ikasleak, etxetik ekarritako inauterien argazkiak ekartzeaz arduratu dira. Euren gurasoen laguntzarekin aldizkari, egunkari zein interneten argazkiak bilatu zituzten. Gelan ere irakaslearen laguntzaz, inauteri pertsonaien argazki eta izenak bilatu zituzten gela apaintzeko. Jarduera honekin, baliabide desberdinetako baliagarritasunaz ohartu dira. Lan kooperatiboa sustatu nahi izan da ere, bakoitzak etxetik ekarritako materialei esker denontzako den gune bat apaindu zutelako.

· Elkarrizketak: Elkarrizketaren bidez ikasleen arteko komunikazioa indartu nahi izan du irakasleak. Horrez gain, beste ikasleekiko errespetua sustatzen da, batek hitz egiten duenean besteek isilik eta entzuten egotea, besteen txanda errespetatuz. Norbaitek hitz egin nahi badu eskua altxatuko du, honela gelako arauak ere errespetatuko dira.

Ardatz eta estrategia metodologikoak:

Umezaintza ikastola ikuspegi eraikitzaile batean irakasten duela esan daiteke. Ikaslea ardatza izanik, ikaslea era aktiboan parte hartu du sekuentzia didaktiko honetan. Irakaslea elkarrizketaren bidez jakin al izan du zeintzuk diren ikasleen aurrezagutzak inauteriei buruz. Aurrezagutza hauetan oinarrituz, ariketak eta ekintzak planteatu eta planifikatu dira, beraz, ikasle bakoitzaren esperientzian oinarritu da ariketa mota desberdinak egitean.

Bestalde, taldeko ekintzak zein banakakoak egin dira lortu nahi izan diren helburuen arabera.

Jarduerak:

· Gela apaintzea: Gaia lantzen hasi baino lehen, gela apaindu zuten ikasle guztien artean. Irakasleak maskarak ekarri zituen eta hauek horman eta leihoan itsatsi zuten. Ikasle batzuk egindako marrazkiekin ere apaindu zuten gela. Denon artean egindako ekintza izanda kooperazioa eta elkarlana bultzatu nahi izan da.

· Elkarrizketak: Hainbat egunetan ipuin txokoan esertzean elkarrizketa egiterako orduan inauteriei buruz hitz egin da, honela irakaslea ikasleen aurrezagutzak zeintzuk diren jakin dezake. Ikasleek gelara argazkiak ekartzean gai honi buruz hitz egiten da ere. Ikasle guztiak parte hartu dute elkarrizketa hauetan, bakoitzak bere mozorroari buruz hitz egin du, egun horretan egin behar zutena kontatu dute… etab.

· Inauteriko irudi baten errepresentazioa: Inauteriko irudi baten errepresentazioa egin zuten. Irakaslea irudia hau horman itsatsi zuen ikasle guztiek ikus zezaten. Ondoren, hainbat galdera egin zuen: Zer ikusten duzue bertan?, Nor agertzen da bertan?, Zer uste duzue ospatzen ari direla?... Haur bakoitzak bere txanda errespetatuz, argazkiari buruz hitz egiten eta bere iritzia eman zuen. Irudian, Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko eta inauteriko beste pertsonai batzuk agertzen ziren.

· Matematika fitxak: Lehen aipatu dudan moduan gaia inauteria dela aprobetxatuz beste hainbat arlo landu zituzten, matematika adibidez. Batuketa eta kenketa fitxak egin zituzten, bertan inauteriko pertsonaiak agertzen zirelarik. Mota honetako ariketak bakarkako lanean egin zuten.

· Hizkuntza fitxak: Hizkuntza lantzeko fitxak ere egin zituzten. Fitxa hauei esker inauteriko pertsonaien izenak ikasi dituzte, hau da, kontzeptu berriak ikasi dute. Honekin batera idazkera landu zuten, pertsonai hauen izenak idatziz adibidez. Hizkuntza lantzeko ariketaren adibidea dugu gurutzegrama. Bertan letrak zenbatu eta pertsonaiaren izena gurutzegraman jarri behar zuten.

· Musika: Musika arloa ere landu zuten. Inauteri kantak eta olerkiak entzun eta ikasi zituzten ikasleek. Olerkiak idatzi zituzten idazkera landuz gehiago landuz. Inauteri musikarekin dantzan ibili dira.

· Plastika:

Marrazkiak egitea: Inauterien marrazkiak egin dituzte. Gaia inauteria zela marrazki libreak egin dituzte. Honi esker haurrak berezkoa duten sormen eta imajinazioaren garapena sustatzen da. Horrez gain, inauterietan ikusitako mozorroen marrazkiak egin zituzten ere.

Banpiroen maskara egitea: Ikastolan banpiroz mozorrotzeko trajea egin zuten. Irakaslea, nire laguntzaz, banpiroen kapak egin genituen kolorezko paperekin. Haurrak irakaslea banatutako maskarak margotu eta moztu zituzten. Banpiroz mozorrotu eta gero maskara guztiak gelako atean itsatsi genituen gela gehiago apaintzeko.

Diziplinartekotasuna:

Haur Hezkuntzan arloak ez dira banaka lantzen, arlo desberdinen arteko erlazioa ematen da, ondorioz, diziplinartekotasun bat ematen dela esan daiteke. Inauteria gaia lantzean, arlo desberdinak landu dituzte gai hau sakonki osatzeko, matematika, hizkuntza, plastika eta musika adibidez. Edozein fitxa edo ariketa egitean inauteria gaia lantzen dute baina honekin eduki desberdinak ikasi dituzte.

Ingelesa arloan ez da diziplinartekotasun hau bete. Ikasgai honetan beste motatako edukiak landu dira, inauteri gaiarekin zerikusia ez dutenak. Bertan elikadura, koloreak eta animaliak landu dute.

Ikasleen antolaketa:

Ikasleek taldeka zein banakako lanean aritu dira. Elkarrizketak egitean, talde handian egin dituzte eta ikasle guztiak hartu dute parte. Mota honetako ekintzak egitean, ikasleak eta irakaslea borobilean eseri dira.

Urtxintxa proiektuko fitxen lanketa egitean, banakako lanean aritu dira ikasleek. Banakako lana izan arren, mahaietan taldeka antolatuta daude. Mahaien taldekatzea irakaslea antolatu du. Hasieran ikasleen artean gatazkak sortzen ziren mahaien antolaketaren ondorioz, euren artean ez zirelako ados jartzen taldeak sortzean. Irakasleak gatazka hauek ekiditeko berak antolatuko zituela taldeak erabaki zuen, talde mistoak sortuz.

Denboralizazioa:

Inauteri eguna baino aste bat lehenago hasi ziren gai hau lantzen. Gela apaintzen hasi ziren, maskara eta ikasleak egindako marrazkiekin. Egun horretatik aurrera gai hau lantzen zuten fitxa desberdinak egiten jarraitu zuten.

Astean zehar, egunero, gai honi buruz hitz egiten zuten eta fitxa bat osatzen zuten eduki desberdinak landuz, matematika, hizkuntza…baina denboraren antolaketa malgua izan da, ez baitute beti ordu berdinean inauteriarekin lotutako ekintzak egin. Matematika eta hizkuntza fitxak egiteaz gain, ikasleek planteatutako beste ekintza suertatu direnean irakaslea aprobetxatu eta aurrera eraman ditu.

Baliabideak / Material kurrikularrak:

Urtxintxa proiektua erabili izan da material kurrikular moduan. Proiektu hau haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da, ikuspegi eraikitzailean oinarritutako materiala baita. Horretarako ikaskuntza esanguratsua bultzatzen du eta ikasle aktiboaren bila dabil, autonomoa izango dena, beti ere aniztasuna errespetatzen duena. Euskal Herri osorako egina dago, jatorrizko euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz hezteko proposamena duena.

Urtxintxa proiektua erabiltzen da gai honen lanketa egiteko ere. Material honetatik, matematika eta hizkuntza fitxak, kantak eta olerkiak landu dituzte. Hala ere, irakasleak ez da material hauetan zentratzen bakarrik. Irakasleak, ikasleei gai honi buruz argazkiak eta informazioa ekartzea eskatu zien. Informazio honekin muralak egin zituzten. Irakasleak internetetik inauteri pertsonaien marrazkiak ere atera zituen ikasleen laguntzaz. Marrazki hauek gelan zehar itsatsi zituzten ikasle guztiek ikus eta izenak ikas zezaten.

IKT: Baliabide teknologikoak ere erabili dituzte lan gai hau egiteko. Irakaslearen laguntzarekin Internet erabili zuten inauteriei buruzko informazio eta argazkiak jasotzeko. Argazki hauek inprimatzean, gelatik zehar jarri zituzten.

Bestalde, irakasleak mozorroen argazkiak ekarri zituen gelara denak ikusteko. Horretarako ordenagailua eta proiektorea erabili zuen ikasle guztiok hobeto ikus zezaten. Argazkia hauek denon artean komentatu zituzten, bakoitzak bere iritzia emanez.

Ebaluazioa:

Ebaluzioa jarraia da eta behaketan oinarritzen da. Lau irizpide baloratzen dira, elkarbizitzarako prestaketa, sormena, autonomia eta euskalduntasuna.

1. Elkarbizitzarako prestaketa: Besteekin baikortasunez bizitzen eta erlazionatzen jakitea, besteak ulertuz eta errespetatuz. Edozein

aldaketaren aurrean, malgutasunez irtenbideak topatzeko gai izatea.

2. Sormena: Eguneroko egoeratan, irudimena erabiliz konpontzeko bideak bilatzen jakitea.

3. Autonomia: Norbere burua ezagutzea eta edozein egoeraren aurrean erantzun propioa emateko gai izatea, joera kritikoa eta arduratsua izanez.

4. Euskalduntasuna: Euskal Herriko hizkuntza eta kultura ezagutzea, erabiltzea eta estimulatzea. Honetan oinarrituta beste kultura batzuk ere ulertzen jakitea.

Irakaslea bazina zer aldatuko zenuke?

Irakaslea banintz ez nuke ezer aldatuko. Irakaslea ondo planteatu eta planifikatu ditu ekintzak. Ikasleek sekuentzia didaktikoaren helburuak bete izan dituzte eta inauteriei buruz gehiago ikasi dute. Irakaslea, ikasleek sortutako ekintzak aurrera eraman ditu eta beraien iritzia kontutan hartu du ariketak egiterako orduan.

Denboraren aldetik ere ez nuke ezer aldatuko, denboraren antolaketa malgua izan delako. Ikasleek oso gustura egon dira inauteria gaia lantzen eta gauza berriak ikasten.

Gai honekin beste arlo mota desberdinak lantzea egokia iruditu zait, honela, batuketak eta kenketak, eta idazkera eta irakurketa lantzen jarraitu dute, ikasleak motibatuta zeudelarik.

HUMANITATE ETA

HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

5