La Arboleda

9
Berrobi Berrobi Berrobi Berrobi - - -La Arboleda La Arboleda La Arboleda La Arboleda - - -Bilbo Bilbo Bilbo Bilbo 2013 2013 2013 2013- - -04 04 04 04- - -17/19 17/19 17/19 17/19

description

Berrobi- La Arboleda- Bilbo

Transcript of La Arboleda

Page 1: La Arboleda

Berrobi Berrobi Berrobi Berrobi ----La Arboleda La Arboleda La Arboleda La Arboleda ----BilboBilboBilboBilbo

2013201320132013----04040404----17/1917/1917/1917/19

Page 2: La Arboleda

Hasiera

Apirilaren 17tik 19ra La Arboledara joan ginen LH 3. 4. eta 5. mailakoak Monika eta Mertxerekin. Astezkenean autobusa hartu baino lehenago bideoa grabatu genuen pelikula bat egiteko.

Ondoren autobusa hartu genuen La Arboledara joateko, eta kantatzen joan ginen. Autobusa hartu genuen trenak denbora asko pasatzen zuelako. Leizaran autobusa hartu genuen mer-keena zelako.

Aterpetxea

Autobusetik atera ginen eta aterpetxeko begiralea gure zain ze-goen. Norbaitek esan zuen: "Zer jenio txarra izango du neska horrek!" Aterpetxera sartu ginen eta oso neska jatorra zela kontu-ratu ginen. Neska horrek Irati izena zuen eta berak erakutsi zigun aterpetxea nolakoa zen. Gero logelak banatu genituen. Logelak banatzeko mutilak eta neskak banatu egin ginen. Iratik esan zigun motxila handia utzi, lo zakua atera, pijama ohearen gainean utzi eta behera jeisteko. Ilusio handia eman zigun aterpetxeak.

Page 3: La Arboleda

Futbolina Futbolinan jolastu ginen eta hasieran denak nahi genuen jolastu, baina azke-nean ondo moldatu ginen denak jolasteko. Monikak jolastu nahi zuen eta guk pentsatzen genuen ez zela oso ona izango, baina denei paliza eman zigun! Denon erronka zen berari irabaztea! Olaiak eta Lidek Monikari irabazi zioten eta denak asko poztu ginen! Asko ibili ginen eta asko ibiliz gero, hobegoak bihurtu ginen. Gorka jolasten ari zen eta nahi gabe futbolineko pertsona batekin jo zion pelotari eta pelota hegan atera zen! Denak aho zabalik geratu ginen! Futbolinan bi talde zeuden: Athletik eta Erreala. De-nek Errealen taldekoak izan nahi genuen Monikak eta Damianek izan ezik. Oso ondo pasa genuen!

Mendi buelta Aterpetxetik ateratakoan, mendira joan ginen eta paisai guztia erdi hautsita zegoen, han lehen meategiak zeudelako. Paisaia erdi koba-zulo erdi laberinto zen. Menditik Barakaldo , Bilbo, Trapagaran... ikusten ziren, baita itsasoa ere. Han pinu-beldarrak ikusi genituen ilara batean, ilaretan joaten dira itsuak direlako eta orduan aurrekoa-ri helduta joaten dira jakin gabe nora dijoazten. Hango monitoreak esan ziguten ez ikutzeko alergiak eta azkureak sortzen dituztelako.

Page 4: La Arboleda

Herrian bueltaka

Arratsaldean pista jokoa egin genuen. Lau taldetan ba-natu ginen, talde bakoitzak hamar galdera eta hamar froga egin genituen. Guk jendeari galdetzen genien gal-deren erantzunak jakiteko.Talde bat nahastu egin zen eta egurrezko lepoko baten bila hasi ziren, ez zuten egu-rrezko koilarerik aurkitu eta berriz Irati monitorearenga-na joan ziren. Konturatu zirenean egurrezko koilara, hau da, egurrezko kutxara zela, denak parrez lehertu ginen. Ondoren aterpetxera joan ginen.

Monumentuak

La Arboledan badago leku bat zabala eta handia, belaze bat da eta paseat-zeko leku ederra. Han hiru lakuak daude, La Arboledan meategi asko zeu-den, meategiengatik lurra arakatzen hasi zen eta urez bete ziren eta orain lakuak dira. Jende pila bat ibiltzen da paseatzen. Han behiak egoten dira. 21 monumentu daude sakabanatuta, horietako bat Jesus laku erdian da. Horko ikurriñara iritsi ginenean Iratik taldeak osatu zituen, talde bakoitzak 16 monumentu bilatu behar zituzten gutxienez. Taldeka ibili ginen leku ba-tetik bestera monumentuak bilatzen.

Page 5: La Arboleda

Izarrak eta planetak

Asteazken gauean lotara joan baino lehenago konturatu ginen ze-rua gaurdin zegoela. Orduan gogoratu ginen Monicak Sky maps zuela. Sky maps programa bat da zeruan izarrak eta planetak ikus-teko erabiltzen dena. Orduan kanpora joan ginen eta izarrak eta planetak ikusi genituen: Jupiter, Saturno eta Artizarra; konstela-zioak ere ikusi genituen: Pleiadeak, Orion eta Gurdia, eta Gurdia-rekin Ipar izarra.

Ohera

Afaldu eta gero pijama jantzi eta hortzak garbitzera joan ginen. Ondoren, gure geletara joan ginen. Hasieran argia piztuta utzi zigu-ten, kontu kontari ibiltzeko, gero andereñoek esan ziguten ordua zela argia itzaltzeko. Lehenengo egunean oso gaizki egin genuen lo, denbora guztian hitz egiten ari ginelako. Beste gelakoek eta gu, paretari golpeak ematen hasi ginen. Azkenean denok lo hartu ge-nuen kostata.

Page 6: La Arboleda

Bilbora bidaia garraioan Funikularra hartzeko La Arboledatik autobusa hartu ge-nuen. Creditrans txartelen bidez Funikularra ordaindu genuen. Gero Trapagaranetik Bilbora autobusa hartu genuen.

Alde zaharreko jokua

Bilboko alde zaharrera joan ginen eta han joku bat egin genuen. Mertxek eta Monikak taldeak egin zituzten eta talde bakoitzari froga batzuk jarri zizkiguten. Jendea oso jatorra zen eta frogak egiten la-guntzen ziguten. Froga bat zen Erriberako merkatura joatea eta jaki-tea solomo eta gerezi kilo batek zenbat balio duen eta horrela ezagu-tu genuen Erriberako merkatua eta oso haundia da; beste froga bat zen Alde Zaharreko Zazpi Kaleen plakei argazkia ateratzea.

Ondoren metroa hartu eta Alde zaharretik Indautxuko plazara joan ginen; metroa oso bizkor zijoan. Indatxuko plazan bazkaldu genuen.

Page 7: La Arboleda

Alhondiga

Bazkaldu eta gero Alhondigara joan ginen. Hasieran ez genekien zer zen baina sartu ginenean harrituta geratu ginen. Alhondiga lehenago ardo biltegi bat zen. Orain berritu egin dute eta kultur gune bat da. Alhondigan zutabe desberdin asko zeuden, adibidez: metalezkoak, koloretakoak, harrizkoak... Sapaian piszina bat ikusten zen eta jen-dea ere bai. Liburutegia ere bazegoen eta jendea oso isilik zegoen. Liburutegian telebistak, ordenagailuak eta umeentzako txoko bat ere bazegoen.

EITB

Eitbra joan ginenean ordu erdi bat eserita itxaron behar genuen eta, oso nekatuta geundenez, oso gustora geunden. Ordu erdi pasa ondoren Goizane izeneko neska bat etorri zitzaigun dena erakustera. Gora igo ginenean harrituta geratu ginen: de-na kablez eta telebistaz beteta zegoen eta bulego guztiak langilez beteta zeuden, oso bitxia zen. Gero irratiak nola funzionatzen zuen erakutsi zigun, suertea eduki genuen eta neska mikrofonotik nola hitz egiten zuen ikusi genuen, baita eguraldieta-koa nola funzionatzen zuen. Eguraldietako dekoratua oso polita zen, baina kartoiezko kajekin zegoen eginda. Gero telebistako albisteak egiten ziren lekura eraman gintuen eta hitz egiten dute-nek ez dutela dena memoriz ikasten esan zigun, pantaila batetik irakurtzen dutela baizik. Gero kableak erakutsi zizkigun eta kable guztien luzeera kontatuta 750 km zeuden, handik Valenciarainoko distantzia gutxi gora behera. Tela berde bat ere erakutsi zigun eta zertarako balio zuen ere esan zigun: hor jart-zen bazara edozein tokietara joan zaitezke, ordenagailutik atzean bideo edo argazki bat jarri dezakezu, benetan harrigarria da.

Page 8: La Arboleda

Guggenheim Eitbtik ateratakoan, Guggenheim museoa bisitatzera joan ginen eta oso polita zen. Ikusi genituen gauzak hauek dira: Gerrako margolanak, esaldiak urdinez eta gorriz, loreen eskultura batzuk, egurrezko etxe bat, igogailu bat 1000 eta piko kilo aguantatzen zuena, eskultura arraro polit batzuk, Giacometti eta Serraren eskulturak eta Pu-pi erraldoia. Serraren eskulturatan bueltaka eta bueltaka egon ginen eta Monikak bideoak grabatu zizkigun. Ateratakoan armiarma erraldoi bat ikusi genuen. Ze ikara! Eta aurrerago beldurrezko zubi bat ere ikusi genuen. Batzuk igo ginen eta beste batzuk beheran geratu ziren. Gero denak elkartu ginen eta autobusa hartzera joan ginen La Arboledara bueltatzeko.

Diskoteka Bilbotik etorri ginen denak lur jota. Dutxatu, pijama jantzi, afaldu eta disko-tekara joan ginen. Denak ipurdia mugituz, musika topekin eta irakasleak ton-tona egiten kriston parrak bota genituen. Pentsatzen genuen ezingo genuela dantzatu baino denok ederki ibili ginen dantzan. Damian nekaturik zegoenez oheratu egin zen. Azkeneko eguna zenez goiz oheratu ginen. Bost minutu eta gero ia-ia denak lo geunden.

Page 9: La Arboleda

Jolasak

Ostiral goizean joan baino lehenago jolas batzuk egin genituen aterpetxea-ren ondoan. Jolasak Paulak antolatu zituen. Paulak aterpetxean lan egiten duen monitorea da. Jolas asko egin genituen eta batzuk guretzat ezezagu-nak ziren: Zapia, brillet eta eskuko futbola. Gero aterpetxe barrura sartu ginen eta globoekin jolasak egin genituen, eta bukaeran globo guztiak le-hertu genituen. Beldurra zeukatenak beste gela batera joan ziren. Goiz osoa aritu ginen eta ederki pasatu genuen.

Buelta

Bazkaldu eta gero mahaiak jaso eta denak prest geunden motxilak hartzeko. Hartu motxilak eta autobusa zain zegoen, Berrobira bueltat-zeko. Autobusean aurrekoak lo hartu zuten eta atzekoak oso ondo pasa zuten telefonoko jokuan ibiltzen. Ordu bat eta 51 minutu pasa eta gero iritsi ginen Berrobira. Denak oso ondo pasa genuen. Oso egun onak izan dira, baina nahiko nekagarriak ere. Oso ondo portatu gara. Asko ikasi dugu bidaiei bu-ruz.