L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra...

12
1 2016ko martxoaren 1a L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria AURKIBIDEA -FANTASIA ARAKATZEN -JANKIN NAHI AL DUZUE? -ELKARRIZKETAK -DENBORA-PASAK -KOMIKIAK -IRAGARKIAK -GOMENDIOA IKASTOLAKO ALBISTEAK -6. mailakook oporretan “Xia Tenzinen bidaia miresgarria” libu- rua irakurri behar genuen, gero 5. mailakoekin beraien liburuak aldatzeko beste urtetan bezala. -Urtarrilaren 18an, 6. mailakoak El Principito antzerkia ikustera joan ginen. -Urtarrilak 27an, 6. mailakoak Urbilera joan ginen dokumental bat ikustera. -6-5. mailakoak otsailak 4an, Santa Ageda bezpera ospatu genu- en.5. mailakoak ikastolan Langilen ospatu zuten, 6. mailakoak Meaben eta Bidebietan ospatu genuen jai hau. -3,4,5 eta 6. mailakoak otsailak 5an, inauteriak ospatu genituen. Herrian kalejira bat ospatuz hasi genuen jaia. Lehenik hitz batzuk esanda. -Martxoak 15ean 6. mailakoak Miramon Zientzia museora joango gara. L. I.A. hitza aurkitu aldizkari ba- rruan. Portadakoak ez du balio. ESAERA ZAHARRAK 1-Gezurra esan nuen Getarian eta ni lehenago nintzen atarian 2-Donean dontxoa, nere gizontxoa, gaur ez dago afaririk eta tori musutxoa 3-Gezurak zer duen merezi? Egia esatean, ez sinetsi 4-Txoriak ere duen hainbat odol ematen du 5-Guzen gogora egitea, da gauza nekea 6-Jan-edanaren gozoa! Kontu-emanaren gaiztoa! 7-Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsaraz 8-Sabelak egitean gur-gur, barteko afariak agur 9-Txalupan nagusi asko daudenean, arrantza gutxi 10-Urruko intxaurrak, hamalau; alderan- tzean, lau 23. zenbakia

Transcript of L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra...

Page 1: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

1

2016ko martxoaren 1a

L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria

AURKIBIDEA

-FANTASIA ARAKATZEN

-JANKIN NAHI AL DUZUE?

-ELKARRIZKETAK

-DENBORA-PASAK

-KOMIKIAK

-IRAGARKIAK

-GOMENDIOA

IKASTOLAKO ALBISTEAK

-6. mailakook oporretan “Xia Tenzinen bidaia miresgarria” libu-rua irakurri behar genuen, gero 5. mailakoekin beraien liburuak aldatzeko beste urtetan bezala.

-Urtarrilaren 18an, 6. mailakoak El Principito antzerkia ikustera joan ginen.

-Urtarrilak 27an, 6. mailakoak Urbilera joan ginen dokumental bat ikustera.

-6-5. mailakoak otsailak 4an, Santa Ageda bezpera ospatu genu-en.5. mailakoak ikastolan Langilen ospatu zuten, 6. mailakoak Meaben eta Bidebietan ospatu genuen jai hau.

-3,4,5 eta 6. mailakoak otsailak 5an, inauteriak ospatu genituen. Herrian kalejira bat ospatuz hasi genuen jaia. Lehenik hitz batzuk esanda.

-Martxoak 15ean 6. mailakoak Miramon Zientzia museora joango gara.

L. I.A. hitza aurkitu aldizkari ba-

rruan. Portadakoak ez du balio.

ESAERA ZAHARRAK

1-Gezurra esan nuen Getarian eta ni lehenago nintzen atarian

2-Donean dontxoa, nere gizontxoa, gaur

ez dago afaririk eta tori musutxoa

3-Gezurtiak zer duen merezi?

Egia esatean, ez sinetsi

4-Txoriak ere duen hainbat odol ematen du

5-Guztien gogora egitea,

da gauza nekea

6-Jan-edanaren gozoa! Kontu-emanaren gaiztoa!

7-Mihiak ez du hezurrik hausten,

baina bai hautsaraz

8-Sabelak egitean gur-gur, barteko afariak agur

9-Txalupan nagusi asko daudenean,

arrantza gutxi

10-Urrutiko intxaurrak, hamalau; alderan-

tzean, lau

23. zenbakia

Page 2: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

2

LEHOI BARAZKI JALEA

Bazen behin, lehoi bat Afrikan bizi zela. Oso bitxia zen, ez baitzuen

haragirik jaten.

Horregatik berak ekoizten zituen barazkiak eta orduan lehoien fami-

liatik bota zuten.

Berak pentsatu zuen beste leku batera joatea bere barazkiak hobeto

ekoizteko.

Hurrengo egunean, elefate talde bat etorri zen korrika hiena batzuk

zeudelako atzean eta lehoiaren baratza zapaldu zuten.Lehoia hase-

rretu egin zen eta hienei eraso egin zien. Elefanteak lehoia goibel

ikustean, berari laguntzera joan ziren.

Hortik 2 urtetara, janaria agortu zitzaion eta hazien bila joan zen.

Egipton zegoela faraon batek marihuana kultibatzen zuen eta lehoiak

pentsatzen zuen janaria zela eta 51 hazi kendu zizkion.Gero, Suda-

nera joan zen eta hor letxugak saltzen zituzten, baina lehoiak ez

zuen dirurik. Saltzaileak esan zion 11 letxuga emango zizkiola ma-

rihuana hazi baten truke eta lehoiak baiezkoa esan zion.

Hurrengo egunean, Etiopiara iritsi zen. Han zegoela zebra batek pa-

tata bat eskaini zion letxuga baten truke. Lehoia azkarra izan zen eta

patataren barrutik 12 hazi kendu zizkion. Orduan, zebrak patata ken-

du eta lehoia haserretu egin zen. Zebra patata jatera joan eta jakin

zuen lehoiak ziria sartu ziola patata hutsa zegoelako. Bera harrapa-

tzen saiatu zen baina lehoiak berriro bere bidaia jarraitu zuen.

Egun batzuk pasa ondoren, Kenyara joan zen eta han zegoela, lehoi

eme bat ezagutu zuen eta maitemindu egin zen. Berarekin ezkondu

nahi zuen, neskak baietz esan zion baina gauerdian hildakoen men-

dira igotzen bazen. Gauerdia zen eta eskalatzen hasi zen. Gero eta

azkarrago igotzen zen baina aspaldiko hienak azaldu ziren. Mendi

gainean zeuden eta harriak botatzen hasi ziren. Lehoia maitemindua

zegoen eta buruarekin harriak hausten zituen. Hienak beldurtu eta

korrika atera ziren. Emeak hori ikusita, maite zuela jakin zuen.

Hilabete bat igaro ondoren, ezkondu egin ziren eta kume bat izan zuten

Ebro izenekoa. Lehoiak ezin zuen bere familia ahaztu eta erabaki

zuen Egiptora joatera. Iritsi zirenean, bere familia ikusi zuen eta bere

istorioak kontatu zizkien. Hortik aurrera, lehoia oso ondo bizi izan

zen.

Egileak : Peru eta Oihan 6D

Page 3: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

3

Bazen behin, Ane izeneko neskatila bat inauteriak izateko aste bat

falta zenean irriketan egoten zen inauteriak iritsi arte.

Egun batean bere amak eta aitak mobil bat oparitu zioten eta mobila-

rekin egoten zen egun osoa. Bere lagunekin ez zen jolasten eta inau-

teriak iritsi zirenean ez zen mozorrotu, ez zen etxetik atera…

Eta horrela pasa zituen 2 egun eta 3.egunean bere lagunekin jolastu

nahi zuen eta bere lagunek ez zioten jaramonik egiten eta orduan ira-

txo txiki bat etorri zitzaion eta Anek gertatu zitzaion guztia kontatu

zion. Iratxoak ulertu zuen zer gertatzen zen eta mobila kendu eta

uretara bota zuen. Ane negarrez hasi zen eta minutu batera ulertu

egin zuen mobilarekin asko egoten zela eta lasaitu egin zen.

Hurrengo egunean, bere lagunengana joan eta barkamena eskatu zien

baino lagunek ez zioten barkatu eta negar batean joan zen bere

etxera.

Geroago, lami bat etorri zitzaion eta bere orrazi magikoa eman zion.

Eta orrazten ari zela, gauza bat bururatu zitzaion eta berriro lagu-

nengana joan zen. Bere plana ez zitzaion ondo atera eta udaletxe

atzera joan zen oso triste. Orduan, Tartalo etorri zitzaion eta esan

zion ez zuela etsi behar eta berriro joan zen lagunengana negarrez.

Hain triste ikusita, barkatu egin zioten eta inauteriak lagunekin pasa

zituen Anek oso pozik.

Egilea: Naia Barrenetxea L. I.A. .

Page 4: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

4

JAKIN NAHI AL DUZUE?

1)Elurrezko laberintorik handienak!Bufalo baten itxura du .Fort

Williamengatik sortua dago historical park deitzen da laberintoa eta

kanadan dago.

2)2015ko Maiatzaren 20ean Freddy Nock.,Suizarrak,

Alpetako 2 menditontor haundi, puntu batetik bestera,

zintzilikatutako soka baten gainetik, oinez, pasatu

zuen;3557ko alturan.

3)Munduko bizikletarik luzeena 35,79 metro ditu.Holandako

bi anaik asmatu dute.Bi gurpil ditu eta haien artean burniz

egindako izugarrizko eserlekua dago 35,79 metrokoa.

Xanet eta Malen

Page 5: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

5

JAKIN NAHI AL DUZUE

1- Jakin nahi al duzue zein den Euskal Herriko lurralderik txikie-

na?

Euskal Herriko lurralderik txikiena Zuberoa da. Guztietan txikie-

na, eta biztanle gutxien dituena: 814,5 km2 eta 17.018 biztanle.

2- Jakin nahi al duzue euskal dantzei buruz zertxobait gehiago?

Euskal dantzak, Euskal Herriko dantza mota batzuk dira. Euskal

dantza hitz orokorra da, hau da, euskal dantzen barruan beste

dantza mota asko daude, adibidez: arku dantza, aurreskua, ez-

pata-dantza, kaxarranka, zinta-dantza, agurra, sorgin-dantza...

Hori bai! Dantza guzti hauek ez dira Gipuzkoan bakarrik egiten.

Noski, leku guztietan edozein dantza egin daiteke, baina ba-

koitzak bere jatorria dauka

EGILEA: LAIA 5.D

Page 6: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

6

MUNDUKO UDALERRIRIK EUSKALDUNENEAN EGITEN DIREN GAUZAK.

Eneritz Albizu Lizaso-ren ustez" Azpeitia da 5.000 biztanletik gorako munduko uda-

lerririk euskaldunena". Hori esatea nahikoa da herritar guztiak, harrotasunez, elka-

rri zorionak ematen hasteko; beste behin, azpeitiarrak garela ozen adierazteko.

ETB 1 kateko Tribuaren Berbak saioan baieztatu zuten gu garela munduko euskal-

dunenak, eta pozez hartu genuen berria.

Eneritz Albizu Lizasok esaten du:

Nik, ordea, uste dut ez dela gure lorpena "munduko udalerririk euskaldunena" iza-

tea. Pentsatzen dut ez digula aparteko lanik eskatu herria euskalduntzeak. Gutako

asko jaio ginen euskaraz, euskaraz hazi gara eta euskaraz hezi gaituzte. Eskura

eman digute gure altxorra; salbuespenak salbuespen, ez diogu aparteko konpromi-

sorik eskaini, ez mimorik, ezta babesik ere. Baina, beno, bai, zorionak munduko

udalerri euskaldunena izateagatik.

Herritarrak haserraraziko ditut, badakit, baina ezin nuen hau barruan gorde. Mun-

duko udalerririk euskaldunenean gaztelaniaz irakurtzen dugu egunkaria. Munduko

udalerri euskaldunenean, gaztelaniaz ikusten dugu telebista. Munduko udalerri

euskaldunenean, gaztelaniaz hitz egiten diegu gaztelaniaz ez dakiten etorkinei.

JAKIN NAHI AL DUZUE??

EGILEA: NAIA 5.D

Page 7: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

7

JONATHASERI GALDEKETA Noiz eta non jaio zinen??

1989ko martxoaren 6ean Ribeirao das nevesen(Brasil)

Zein taldeetan jolastu duzu errealera etorri aurretik??

Brasil eta Italiako hainbat taldeetan Holandan eta Elchen.

Zenbat urterekin hasi zinen profesionalki futbolaren munduan??

17 urterekin Cruzeiro Esporte club taldean.

Jolastu al duzu noizbait Brasileko selekzioan??

Leno bai vaina orain ez.

Zenbat gol sartu dituzu zure karreran??

40 gol sartu ditut nire karrean.Horietatik 7 Errealean

Zein postutan jokatzen duzu??

Aurrelari bezala.

Zein urtetaraino fitxatu dizu errealak??

2020.urterarte.5 denboraldi.

Paul Fernandez.

Page 8: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

8

JARRI ANIMALIEN IZENAK ETA KRUZIGRAMA

Hauek dira jarri beharreko animaliak:

-EMUA -PANDA

-TIGREA -ASTOA

-ELEFANTEA DORDOKA

-DINGOA -ZALDIA

-JIRAFA -BALEA

Egileak: Xare eta Ainhoa L

Page 9: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

9

Auto bat dut salgai, baina ez edonolako kotxea:

Lanborghini Veneno bat da, berri-berria.

Hirurehun zaldi ditu, tuneatuta dago eta aluminiozko hagunak

ditu.

Inoiz ikusi duzu kotxe batean Ke urdinik? Ba honek Ke urdina

botatzen du.

2014 urtekoa , eta oso ondo zaindua dago, garajean egondako

autoa da ez du zauriririk izan inoiz.

Bere prezioa ezin hobea da:116.000 euro.

Ez galdu aukera hau eta interesa baduzu deitu zenbaki hone-

tara: 608850836

Ez zara damutuko. EGILEA: Sebas Huemer

Page 10: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

10

Araitz Elizalde

Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini

mugikorra (beltza) 80 eurotan.

Tel. 603 54 91 20

Salgai dago Iphone 6+ mugikorra

(zuria) 350eurotan.

Tel. 658 12 90 11

Salgai dago moto hau 900eurotan.

Tel. 691 34 25 18

Salgai dago etxe bat igerileku eta

guzti 1.812.926 eurotan.

Tel. 684 12 81 39

Page 11: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

11

MIREN HERRERO 6.B

1-“Ciudades de Papel”, (John Green).

Irakurtzea gustatzen zaizu, abentura eta misterio pixkarekin, baino

umeegia izan gabe? Ba hau da zure liburua!

Quentin Jacsoben, edo hobeto ezagutua Q bezala, Margo neska

misteriotsu eta ezagunaz maiteminduta dago. Bere graduazioa

dator, baina bat-batean Margo abentura bat egiteko desagertzen da,

eta Q zoratuta duenez, bere bila joaten da.

2- “Bajo La Misma Estrella” (John Green)

Parra, negarra eta sentimendu gehiago nahi baduzu sentitu

irakurtzen ari zarela. Liburu hau asko gustatuko zaizu.

Hazel izeneko 16urteko neska bat, biriketako minbizia duen neska

gazte bat, beste gaixotasun larri batzuk dituzten beste jendearekin

klase batzuetara joaten da, kontsolamendua izateko, baina mutil bat

ezagutuko du. Hazel, gazte itxu bat eta mutil laguntzaile batek oso

momentu barregarriak izango dituzte.

3- “Percy Jackson”liburu saila (Rick Riordan)

Zuri abentura eta mitologia gustatzen bazaizkizu, Percy Jacsonen

liburuak gomendatzen dizkizut.

Percy New Yorkearra, greziar mitologiako Poseidonen semea dela

jakitean, eta munstro asko bere atzetik daudela jakitean, “Camp

Half blood” Kanpamentura joan beharko du, bere burua

entrenatzeko eta babesteko. Han lagun asko egingo ditu, eta

abentura asko izango ditu.

4- “Miren Nunca Mais” (Paco Aristi)

Zuri liburu dibertigarriak gustatzen al zaizkizu? Ba “Miren Nunca

Mais” (Pako Aristi) liburua gomendatzen dizut.

Miren euskaldun bihurria dugu protagonista. Bera gurasoekin

Galiziara doa, eta berria ez den bezala, galdu egingo da. Han

abentura oso barregarriak biziko ditu, eta irakurleak ere.

Page 12: L. I.A. · EGILEA: Sebas Huemer. 10 Araitz Elizalde Salgai dago Samsung Galaxy S4 mini mugikorra (beltza) 80 euro tan . Tel . 603 54 91 20 Salg ai dago Iphone 6+ mugikorra (z uria

12

1-Nire lehen aholkua, mendi bat igotzea da, bistak ikusteko eta mendia

igotzen zauden bitartean kirola egiten duzu.

2-Bigarren aholkua, eskuetako edo hanketako azkazalak ez jatea da, ze-

ren eta ez dakizu zer ukitu duzun azkazalekin.

3-Hirugarrena, errubik kuboa ikasten egitea da, logika eta inteligentzia

lantzen duzulako.

4-Laugarrena, mugikorraren aurrean ez egotea denbora asko zeren eta

erretina erre egiten zaizu.

5- Nire bosgarren gomendioa, irakurri edo ordenagailuaren teklatuan idatzi

argi dezenterekin bestela ikusmena gutxitzen zaizu.

Egilea: Endika.