KZ ALDAKETA KLIMATIKOA Maider eta Uxue

download KZ ALDAKETA KLIMATIKOA Maider eta Uxue

If you can't read please download the document

description

 

Transcript of KZ ALDAKETA KLIMATIKOA Maider eta Uxue

ALDAKETA KLIMATIKOA

Klima-aldaketa lurrean edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Gaur egun aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuez gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.

Aldaketa klimatikoan edo klima-aldaketan bi kausa multzo aurki ditzakegu: Kausa naturalak: naturak berez sortutakoak. Adibidez: aktibitate bolkanikoa, Eguzkitik jasotako energia aldaketak...

Kausa antropikoak: gizakiok sortutakoak. Adibidez: basoen mozketa, erregai fosilen errekuntza

Aldaketa klimatikoan eragiten dituzten eragileak, honako hauek izan daitezke:

BEROTEGI EFEKTUA

Berotegi efektua, atmosferaren beroketa naturala, lurrazalak eguzkiaren izpiak jaso ondoren, islatzen duen beroaren xurgapenaren ondorioz ematen denari deritzogu. Atmosferan modu naturalean gertatzen da berotegi-efektua, eta ezinbestekoa da Lurrean bizitza garatzeko. Atmosferan dauden ur-lurruna, karbono dioxidoa (CO2) eta metanoa (CH4) dira, besteak beste, efektu hori gauzatzen duten gas ugarienak. Gas horiek igarotzen uzten diote Eguzkitik datorren argi-erradiazioari eta, argiak Lurrean jo ondoren, aipatutako gasek xurgatu egiten dituzte islatzen diren izpi infragorriak eta atmosfera barruan mantendu. Horri esker, lurrazalaren batez besteko tenperatura 15 C-koa da; berotegi-efekturik gabe, berriz, 18 C-koa izango litzateke.Lehen apaitu dugun moduan, berotegi-efektua atmosferan dauden berotegi-efektuko gasek (BEG) sortzen dute.

Berotegi-gasak:

Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka. Ur-lurruna (H2O), karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), nitrogeno oxidoak (NOx), ozonoa (O3) eta klorofluorokarbonoa (ClFC) dira berotegi efektuan inplikaturik dauden gasik aipagarrienak.

Klima ez da beti berdin mantendu, hau da, denbora pasa ahala aldaketa batzuk izan ditu. Aldaketa horiek, pixkanaka gertatzen joan dira urteetan zehar, baina azken urte hauetan aldaketak azkarrago ematen hasi dira.

Aldaketa klimatiko horretan gizakien aktibitateak eragin handia izan du. Berotegi-gas gehiago sortu dira aktibitate horien bidez eta horrek aldaketa klimatikoa azkartzea eragin du.

KLIMA ALDAKETAREN ONDORIOAK

Aldaketa klimatiko horrek ondorio batzuk ekarri ditu, adibidez:

Glaziarrak-Urtzea: XIX. mendearen erdialdetik munduko glaziarretako (poloak sartu gabe) erabateko azalerak, % 50an murriztu da, hau mundu guztiaren ibai emariari eragin dion zerbait izan da.

Honek itsasmaila hastea eragin du

Itsas maila:

Poloak urtuko direnez, itsas maila igoko da

Prezipitazioak: Urteko prezipitazioak gutxituko dira, udan batez ere. XXI. mendearen amaierarako, % 15-20 jaistea aurreikusia dago.Proiekzioen arabera:Prezipitazio gehiago, (% 5-20 bitarte, kalkuluen arabera) izango da neguko hilabeteetan.

Prezipitazio gutxiago, (% 30-50 bitarte, kalkuluen arabera) izango da udako hilabeteetan.

Ozeanoen azidotzea: Dirudienez, munduko ozeanoek giza aktibitateengatik sortutako CO2-aren erdia xurgatu dute 1800etik, horrek PH-an alterakuntzak sortu ditu eta horrela jarraituz gero, planeta guztiaren itsas bizitza eraginda ikus liteke uretako ph-a ezinbestekoa delako bere bizi-ziklorako.

Termohalina Korrontearen etena: Korronte hau, ozeano Baretik eta Indikotik Atlantikoraino bidaiatuz berotzen den uretako gainazaleko fluxua bezala defini daikete.

Batez besteko tenperaturen igoera eragin: Azken 50 urteetan gertatu den tenperatura aldaketa, azken 100 urteetan eman den tenperatura aldaketaren bikoitza izan da. Azken 100 urteetan Lurreko azaleraren tenperatura 0,74C-ean handitu zen.

Atmosferako berotegi-efektuko gasen kontzentrazioa handitzea:

Haizeen norabideak aldatu.

Gas isurpenaren igoera: Gas isurpena asko igo da azken urteetan.

Ekosistema askotako fauna eta flora desagertzea.

Malaria eta beste gaixotasun tropikal batzuk zabalduko dira, oraindik botika fidagarririk ez duten gaixotasunak hain zuzen.

Euskal Autonomia Erkidegoan gerta daitezkeen ondorioak

Ekosistema naturalek jasan ditzaketen eragin nabarmenenak kostaldeko hezeguneetan gertatuko lirateke. Aurreikusi daiteke ekosistemek mediterraneoko ekosistemen gero eta antz gehiago izango dutela, bai eta baso ustiapenen ekoizpena txikitu egingo dela eta atlantikora doazen arroetako aldakortasun hidrologikoa handituko dela ere.Hondartzen zati batzuk desagertu egin daitezke, hondar kopurua handitzen ez bada (era naturalean edo artifizialean), eta behe kostaldeetako zenbait alderdi urpean geldi daitezke.Aldaketak espero dira prezipitazioen egituran, haize erregimenetan eta lainoa bezalako fenomenoen maiztasunean.Aldaketa horiek guztiek ondorio nabarmenak ekarri ahal dituzte zenbait sektoretan, esaterako, garraioan, turismoan, edo energiaren eta uraren horniduran.

KLIMA ALDAKETA NOLA EKIDIN?

Klima aldaketa ekiditezko hainbat gauza egin ahal ditugu:1. Energia berriztagarriak sustatzea 2. Autoen erabilera murriztu3. Zuhaitzak landatzea4. Birziklatzea5. Aurrezten duten tresnak aukeratzea6. Berotzeko elektrizitatearen erabilera saihestea7. Erabileran ez dauden tresna elektrikoak deskonektatzea.8. Ur beroa murriztu, hau da, erabili bakarrik erabilgarria denean.

NONDIK ATERA DUGU INFORMAZIOA:http://www.coamisestao.org/AGENDA21/2009-2010/03_cambio_euskera.pdfhttp://twenergy.com/a/como-prevenir-el-calentamiento-global-396http://www.un.org/es/climatechange/changes.shtmlhttps://es.wikipedia.org/wiki/Cambio_clim%C3%A1ticohttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berotegi-efektuko_gas

ZERTAN ARI GARA GU

Aldaketa klimatikoa zientzialariek aurresan dutena baino askoz azkarrago gertatzen ari da, eta horretan gizakiak du zerikusi handia.Berotegi efektuaren gaiarekin laguntzeko hainbat gauza egin ahal ditugu. Gauza txikiak badirudite ere, guztiok egiten baditugu, asko lagunduko lukete. Adibidez, autoz garraiatu beharrean, bizikleta edo garraio publikoa erabili beharko genuke. Beste alde batetik, birziklatzea ere asko lagunduko luke. Zaborra lurrera edo edozein zakarrontzira bota beharrean, dagokion edukiontzira bota beharko genuke. Horrez gain, argiak itzali beharko genituzke gela batetik ateratzen garenean (eta hauek bakarrik piztu gauean edo beharrezkoa denean) eta dutxak hartu bainatu beharrean. Gainera, hortzak garbitzerako orduan, hortzetako pasta botatzen dugunean, ura itzali aurrezteko.

ALDAKETA KLIMATIKOAREN INGURUKO KONFERENTZIA (PARIS 2015)

2015eko NBEren Klima Aldaketari buruzko Konferentzia zen Parisen duela gutxi. 2015eko abenduaren 12an 195 estatu parte-hartzaileek gas-isurketak gutxitzeko oinarrizko adostasuna lortu zuten eta, akordio horri, Parisko Hitzarmena deitu zioten.

Lurraren tenperatura bi gradu ez igotzea da helburua. Horretarako, karbonoaren isurketa gutxitzeko konpromisoa hartu dute.

Esan beharra dago, ez dutela epe bat jarri baina lehen-bailen egin behar dela argi dute. Beste alde batetik, ez dituzte neurri zehatzak jarri eta horrek ekologisten kritika gogorrak jasotzea eragin izan du.

Akordioa 2020. urtetik aurrera ezarriko da.