KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak...

13
2014-2015 IKASTAROAK KULTUR

Transcript of KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak...

Page 1: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 1 -

2014-2015

IKASTAROAK

KULTUR

Page 2: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 2 - - 3 -

AURKIBIDEA

GREZIAKO ARTEAREN HISTORIA

ALDABEKO Gizarte etxea5. orrialdea

GASTEIZKO ARKITEKTURA

ARIZNABARREKO Gizarte Etxea6. orrialdea

BURDINBIDEAK GASTEIZEN

ARIZNABARREKO Gizarte Etxea7. orrialdea

NAZIOARTEKO ISTILUAK ULERTZEA

IBAIONDOKO Gizarte Etxea8. orrialdea

FORMA MUSIKALA

IPARRALDE Gizarte Etxea 9. orrialdea

GENERO ZINEMATOGRAFIKOAK

JUDIMENDIKO Gizarte Etxea 10. orrialdea

ARTEA ETA GENEROA

LANDATXOKO Gizarte Etxea 11. orrialdea

MIKOLOGIA

PILARREKO Gizarte Etxea 12. orrialdea

INFORMAZIO OROKORRA4. orrialdea

ESPAINIAKO GERRA ZIBILAREN ARKEOLOGIA

ALDABEKO Gizarte etxea 13. orrialdea

BOTTICELLITIK CARAVAGGIORA

ARIZNABARREKO Gizarte Etxea 14. orrialdea

ALDAKETARAKO JOERAK GAURKO GIZARTEAN

IBAIONDOKO Gizarte Etxea15. orrialdea

MUSIKA ENTZUN, ULERTU ETA GOZATZEA

IBAIONDOKO Gizarte Etxea16. orrialdea

ARABAKO BIDE ETA ZUBI HISTORIKOAK

IPARRALDE Gizarte Etxea17. orrialdea

ZINEMA DOKUMENTALARI BEGIRA

JUDIMENDIKO Gizarte Etxea18. orrialdea

ARDO DASTAKETAREN OINARRIAK

LAKUAKO Gizarte Etxea19. orrialdea

ASTRONOMIAREN HASTAPENAK

PILARREKO Gizarte Etxea20. orrialdea

JAZZAREN HISTORIA

IPARRALDE Gizarte Etxea21. orrialdea

BETIEREKO SUA

JUDIMENDIKO Gizarte Etxea22. orrialdea

LANDARE ERABILGARRIAK ETA OSASUN NATURALA

LAKUAKO Gizarte Etxea23. orrialdea

EGUTEGIA24. orrialdea

Argitaratzailea: Vitoria-Gasteizko UdalaDiseinua: Sinbait creacionesInprimaketa: Gráficas DosbiLege-Gordailua: VI-490/2013

URRIA AZAROA ABENDUA

URTARRILA OTSAILA MARTXOA

APIRILA MAIATZA EKAINA

Page 3: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 4 - - 5 -

Antolatzaileek ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago nahiko ikasle ez da-goela ikusten badute, bertan behera uzteko erabakia hartu ahalko dute.

Izena eman duen pertsonak delako ikastaroan esku hartzerik ez badu, gu-txienez hura hasi baino egun bat lehenago jakinarazi beharko du. Hala egiten badu, ordaindutako diruaren %85a itzuliko zaio (kontu korrontean sartuta), eta %15a gordeko da kudeaketaren gastuengatik. Aipatutako epea igarota, matrikularen dirua ez da itzuliko.

INFORMAZIOAKultur Ikastaroen helburua kultur zabalkundea da, eta horretarako eduki teorikoak lantzen dira gehienbat, nahiz eta jarduera praktikoak ere anto-la daitezkeen. Kulturaren hainbat arlotako ezagupenak era didaktiko eta atseginean plazaratzen dituzte, zorroztasun zientifikoa alde batera utzi gabe. Ikastaroetan herritar guztiek eman dezakete izena, prestakuntza berezirik edo titulaziorik ez baita eskatuko.

Ikastaro batzuetan saio praktiko osagarriak, bisitak eta txangoak egongo dira. Aukerako jarduerak dira horiek, eta gastua eragingo balute, matriku-laz gain ordainduko dira.

IZENA EMATEA

MATRIKULA

Toki kopurua mugatua da, eta izen ematea errazte aldera, hau da, ilaran egon beharrik egon ez dadin, tokiak zozketatuko dira.

Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org) eta 2014-2015 denboraldiko programazioa jaso-tzen duen Jarduera Programan dago. Hona hemen oinarrien laburpena:

ZOZKETA

• Zozketarako eskabideak aurkezteko epea:

2014ko uztailaren 17tik irailaren 3ra.

• Eskabideak aurkezteko modua:

Interneten bidez (www.vitoria-gasteiz.org), 010 telefonoaren bitartez zein edozein gizarte etxe edo kirol instalaziotan.

• Zozketa:

2014ko irailaren 4an egingo da. Emaitzak zentro guztietan argitaratuko dira, eta Internetez edo telefonoz ere kontsultatu ahal izango dira.

• Esleitutako tokiak izendunak eta besterenezinak dira.

• Izen-ematea formalizatzea:

2014ko irailaren 4tik 10era, hautatu direnek izena eman eta matrikula or-daindu beharko dute. Egin ezean, tokia bete gabe geratuko da.

BETE GABE GERATUTAKO TOKIAK

Irailaren 18tik aurrera, eta ikastaro bakoitza hasi bitartean, hutsik geratu diren tokiak modu librean eskatzen dituzten pertsonei emango zaizkie, eskariak Interneten bidez edo zentroetako edozeinetan zuzenean egin ahala.

Udal instalazioetako bazkideek eta 60 urtetik gorakoek prezio murriztua izango dute. Halaber, lanik gabeko pertsonek %15eko hobaria izango dute. Horretarako, Lanbidek aurreko 7 egunetan emandako “Izena Emateko Al-diei Buruzko Txostena” aurkeztu beharko dute zentroan matrikula egiten duten unean.

Irakaslea

Susana Arechaga (artearen historialaria, ondarean espezializatua)

Egitaraua

1. Aurkezpena. Antzinako Greziako artearen aurrekoak.

2. Kultura heleniarra.

3-4. Greziako arkitektura. Ezaugarriak.

5. Atenasko Akropolia Periklesen garaian.

6-7. Greziako hirigintza eta arkitekturaren bilakaera K.a. IV. mendetik aurrera.

8. Greziako eskultura, giza edertasuna.

9. Eskultura K.a. VI. mendera arte.

10-11. Greziako eskultura klasikoa.

12-13. Greziako eskultura helenistikoa.

14. Tanagrak.

15. Greziako pintura eta beste arte batzuk.

ALDABEKO Gizarte etxea

Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara

15 saio:

Urriaren 1, 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29an

Azaroaren 3, 5, 10, 12, 17 eta 19an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 54,67 €, + 60 urte: 38,92 €

Bazkideentzat: 27,45 €, + 60 urte: 19,57 €

GREZIAKO ARTEAREN HISTORIA

Antzinako Greziako zibilizazioa Europako kulturaren zutabe sendoeneta-ko bat da. Artearen ikuspegitik, bilakaera osoa topatzen dugu, forma arkai-koetatik barrokoetara, estilizaziotik errealismo handienera. Garai askotako artearentzat eredu da Greziako artea, eta klasikotzat jotzen dugu. Formen bilakaeraz gain, orduko artea sustatu zuten sakoneko arrazoiak ere az-tertuko ditugu. Proportzioaren eta harmoniaren bidetik atzeman nahi zu-ten edertasuna zuten jomuga, herriak lortu behar zuen balio gorena beste ezerk baino hobeto edertasunak adierazten zuelakoan.

Kodea: 07015

Hizkuntza: gaztelaniaz

Page 4: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 6 - - 7 -

Irakaslea

Ibon Guillén Gerrikabeitia (arkitektoa)

Egitaraua

1. Egitaraua. Sarrera. Lehen trenbideak. Bilakaera.

2. Trenbideak Espainiara heldu zirenekoa.

3. Madril-Irun burdinbidea Gasteizen.

4. Anglo-Vasco-Navarro Gasteizen.

5. Trenbidea lurperatzea eta burdinbideen inguruko bestelako lanak.

6. Abiadura Handiko Trenak. Munduko testuingurua.

7. AHTa Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Euskal i grekoa.

8.AHTa Gasteizen. Hirian eragiten dituen aldaketak.

9. Tranbia.

10. Vasco-Navarro burdinbidea zena. Gaurko erabilerak.

ARIZNABARREKO Gizarte Etxea

Astearteetan, 19:30etik 21:00etara

10 saio:

Urriaren 14, 21 eta 28an

Azaroaren 4, 11, 18 eta 25ean

Abenduaren 2, 9 eta 16an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 36,45 €, + 60 urte: 25,95 €

Bazkideentzat: 18,30 €, + 60 urte: 13,05 €

Irakasleak

Itziar Gorosabel eta Iker Gómez Iborra (ig karratu arkitektura)

Egitaraua

1. Gasteizko hiriaren hazkundea: sarrera.

2. XVIII. mendeko azken hamarkadak.

3. Klasikoa eta Erromantikoa.

4. Hegoaldeko Zabalgunea.

5. Pintoreskismoa eta Neoestiloak.

6. Eraispenak.

7. Zabalgunea eta Florida.

8. Eraikitzea eta berreraikitzea.

9. Kristalaren eta burdinaren estiloa. Eklektizismoa.

10. Modernismoa.

11. Hiri bereiziak.

12. Arkitektura erregionalista.

13. Lorategi Hiria.

14. Errazionalismoa. Boterearen arkitektura.

15. Azken zabalguneak. Azken arkitekturak.

ARIZNABARREKO Gizarte Etxea

Astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 12:30era

15 saio:

Urriaren 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean

Azaroaren 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25 eta 27an

Abenduaren 2an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 54,67 €, + 60 urte: 38,92 €

Bazkideentzat: 27,45 €, + 60 urte: 19,57 €

GASTEIZKO ARKITEKTURA, GIZARTE PROZESUAK ETA ERALDAKETA AZKEN MENDEETAN

Hiriak leku bat antolatzen du, harremanak sortzen ditu eta, zentzu ho-rretan, izaki bizidun baten portaera du, etengabe eraldatzen ari delako. Ikastaroan Gasteizek historian zehar izan dituen hazkunde eta garapen fe-nomenoak ulertzen saiatuko gara. Horretarako, hiriaren aldiak eta aldeak aztertuko ditugu, garaiko agiriak eta arkitektura-lan adierazgarriak beha-tuz, aztertuz eta alderatuz.

Kodea: 07005

Hizkuntza: gaztelaniaz

BURDINBIDEAK GASTEIZEN TRENBIDEAREN 150 URTEKO HISTORIA GURE HIRIAN

Burdinbideak azpiegitura handiak dira eta zeharkatzen dituzten lurraldeen geroa markatu dute betiko. Pertsonen joan-etorriak errazteaz gain, mer-kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan dute. Gizartean eta ekonomian duten eraginaz bestalde, pai-saia ere eraldatu dute, eta hirien hazkundea baldintzatu dute.

Madril-Irun trenbidea 1864an inauguratu zen, orain dela 150 urte. Burdin-bideen Gasteizko historia azalduko dugu ikastaroan, garai hartako hasie-rako bidaia haietatik gaur egunera arte. Historia ikastaroa da, hirigintzaren eta paisaiaren ikuspegi batetik emana, ikasleen analisi kritikoa bultzatu nahi duena.

Kodea: 07004

Hizkuntza: gaztelaniaz

Page 5: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 8 - - 9 -

Irakaslea

Sabin Salaberri (konpositorea)

Egitaraua

•Forma musikala.

•Errenazimenduko formak: motetea, madrigala.

•Barrokoko formak: ahots-formak (oratorioa, kantata, opera) eta instru-mentu-formak (fuga, sonata, concertoa, suitea).

•Forma klasikoak: sonata, sinfonia, ganbera musika, kontzertua bakarlariarekin.

•Erromantizismoko formak: poema sinfonikoa, forma askeak, dantza aireak, lied.

•Opera: opera handia, opera komikoa eta bufoa, drama lirikoa, zarzuela.

•Balleta.

•Forma musikala musika garaikidean.

IPARRALDE Gizarte Etxea

Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara

15 saio:

Urriaren 13, 15, 20, 22, 27 eta 29an

Azaroaren 3, 5, 10, 12, 17, 19, 24 eta 26an

Abenduaren 1ean

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 54,67 €, + 60 urte: 38,92 €

Bazkideentzat: 27,45 €, + 60 urte: 19,57 €

Irakaslea

Juan Ibarrondo Portilla (kazetaria eta idazlea)

Egitaraua

1. Europaren eraikuntza krisian.

2. Sobiet Batasuneko inplosiotik Ukrainako krisira. Ekialdeko Europa, Kaukaso eta Balkanak.

3. Latinoamerika: XXI. mendeko sozialismoaren krisia Venezuelan eta Brasilen.

4. Migrazio-krisia Mediterraneoan.

IBAIONDOKO Gizarte Etxea

Astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30era

15 saio:

Urriaren 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean

Azaroaren 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25 eta 27an

Abenduaren 2an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 54,67 €, + 60 urte: 38,92 €

Bazkideentzat: 27,45 €, + 60 urte: 19,57 €

Kodea: 07017

Hizkuntza: gaztelaniaz

NAZIOARTEKO ISTILUAK ULERTZEA

Askotan, hedabideetan nazioarteko istilu armatuei buruzko berriak jaso-tzen ditugunean, ongi baloratzeko eta ulertzeko zailtasunak izaten ditugu. Informazioa zabala, zehatza eta zuzena izan arren, osoki ulertzeko ezin-bestekoa den zerbait falta zaigu: testuingurua.

Ikastaroak horretan sakontzeko xedea du, hau da, istiluen testuinguru his-torikoari buruz jardungo dugu, eta ikuspegi geoestrategikoa ere aztertuko dugu, munduko potentzien interesak eta haien eragina eskala txikiko isti-luetan ikusarazteko. Herri horietako kultura eta bizimoduetara hurbilduko gara, eta istilu horiek gertutik bizi diren pertsonekin harremanetan jarriko gara, komunikazio teknologiei esker (Skype).

Kodea: 07008

Hizkuntza: gaztelaniaz

FORMA MUSIKALA MUSIKA ERAIKINAREN ARKITEKTURA

Musika pieza bateko barneko elementuek modu ordenatuan egon behar dute jarrita. Eraikin batean eraikuntzako material guztiek bere lekuan egon behar duten bezalaxe, literatur lan batean gramatikaren arauak errespe-tatu behar diren bezalaxe, musikan ere antzeko sintaxi bat dago soinuak modu arrazional eta koherente batean atontzeko.

Musika konposizio batek izan behar duen barneko antolamendu horri “for-ma musikala” deritzo.

Page 6: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 10 - - 11 -

Irakaslea

Jorge Barrio Uribarri –Laimar Films– (zinema-zuzendaritzan irakaslea, film laburren ekoizlea eta zuzendaria)

Egitaraua

1. Generoen garapen historikoa.

2. Drama.

3. Komedia.

4. Melodrama.

5. Epopeia.

6. Abentura.

7. Zientzia-fikzioa eta fantasia.

8. Thrillerra: beldurrezkoa eta suspensea.

9. Thrillerra: akziozko filmak, gangsterrak eta zinema beltza.

10. Western.

11. Genero nahasketak.

12. Beste genero batzuk: musikala, kartzelakoa, espioiak, profesionalak, historikoak, belikoak, biopic-ak, kirol dramak, etab.

JUDIMENDIKO Gizarte Etxea

Astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era

12 saio:

Urriaren 13, 15, 20, 22, 27 eta 29an

Azaroaren 3, 5, 10, 12, 17 eta 19an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 43,74 €, + 60 urte: 31,14 €

Bazkideentzat: 21,96 €, + 60 urte: 15,66 €

Kodea: 07018

Hizkuntza: gaztelaniaz

GENERO ZINEMATOGRAFIKOAK

Zazpigarren arteak eskaintzen dituen genero eta azpigeneroak ezagutuko ditugu. Genero bakoitzeko gakoak aztertuko ditugu, gidoien egituretan, tonu ezberdinetan eta zinemaren lengoaia erabiltzeko moduetan arreta jarriz. Ikasgai horiek guztiak filmetan hartutako adibideen bitartez azaldu eta aztertuko dira, teoria errealitatearen gainean eraikitzeko. Generoak eta horien ezaugarriak ulertzeko gai izango gara horrela, erabilpen prak-tikoetatik abiatuta.

Irakaslea

Maite Garbayo (arte kritikaria eta ikerlaria, arte eta generoaren arteko harremanetan aditua)

Egitaraua

1. Emakumeen bazterketa artearen historian.

2-4. XX. mendeko lehen erdia. Emakume artistak abangoardietan. Lehen abangoardietara hurbiltzea. Emakumeen papera garaiko mugimenduetan. Emakume artistak eta haien lanak. Espainiaren kasua.

5-10. Artea eta feminismoa: Feminismoen ibilbideak eta deribak. Jarduera artistikoak eta feminismoak mundu anglosaxoian. Feminismoa Estatu espainiarrean. Jarduera artistikoak eta feminismoak Estatu espainiarrean: 70ak eta 80ak.

LANDATXOKO Gizarte Etxea

Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara

10 saio:

Urriaren 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29an

Azaroaren 3 eta 5ean

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 36,45 €, + 60 urte: 25,95 €

Bazkideentzat: 18,30 €, + 60 urte: 13,05 €

Kodea: 07016

Hizkuntza: gaztelaniaz

ARTEA ETA GENEROA ARTE GARAIKIDEA ETA FEMINISMOAK

Pasa den mendeko 70eko hamarkadan, Estatu Batuetan bereziki, femi-nismoaren teoria nagusiak hasi ziren eragina izaten artearen munduan. Zenbait ikerlari, arte-kritikari eta artistak errebindikazio politiko feminista-ren alorreko hainbat lan sustatu zituzten. Artearen kritika berria sortu zen feminismoaren inguruan, Mendebaldeko artearen historia ofiziala hankaz gora jarri nahi zuena, eta horrekin batera hainbat proposamen artistiko zabaldu ziren.

Arte feminista benetako iraultza izan da XX. mendeko bigarren erdiko ar-tean, lengoaiak berritu zituen eta formatu zein eduki berriak ekarri zituen.

Page 7: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 12 - - 13 -

Irakasleak

Sonia García Rodríguez (arkeologoa eta artearen historialaria) eta Xurxo Ayán Vila (arkeologian doktorea, EHU/UPVko Ondare Eraikia

Ikertzeko Taldeko ikerlaria)

Egitaraua

1. Azken Kantabriako gerrak: Iparraldeko Frontearen arkeologia, gaur.

2. Dokumentala: “Memorias Rotas: la balada del comandante Moreno”. Lantegia: Gerra Zibilaren ahozko historia, Euskadin.

3. Gerra Zibilaren arkeologia Euskadin.

4. Mendateen Frontea: ikerketa arkeologikoak Puebla de Lillon (Leon).

5. Belchiteren hondakinak: arkitektura, arkeologia eta nazioarteko brigadistak.

6. Abánades, gudu ahantziaren arkeologia.

7. Charlie soldaduaren bila: Ebroko azken soldadua.

8. Hilketa baten berri: Castuerako hilerria (Badajoz) 1939an.

9. Isilean gordetako kartografiak: Espainia frankistaren kontzentrazio esparruetako arkeologia (1937-1940).

10. Dokumentala: “La memoria del Grajero: muertos por la libertad”.

11. Lantegia: Gerra Zibilaren ahozko historia. Bateratze lanak.

ALDABEKO Gizarte etxea

Astearte eta ostegunetan, 19:30etik 21:00etara

11 saio:

Urtarrilaren 20, 22, 27 eta 29an

Otsailaren 3, 5, 10, 12, 17, 19 eta 24an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 40,09 €, + 60 urte: 28,54 €

Bazkideentzat: 20,13 €, + 60 urte: 14,35 €

Irakaslea

Igor Alberdi (mikologian aditua)

Egitaraua

1. Mikologiaren oinarriak.

2. Perretxikoen bizilekua.

3. Generoak eta espezieak (I).

4. Generoak eta espezieak (II).

5. Gure inguruko perretxikoak.

6. Perretxiko toxikoak.

7. Perretxiko toxikoen eragina gure gorputzean.

8. Mikroskopian oinarritutako mikologia.

9. Perretxikoen inguruko bitxikeriak.

10. Mikologia eta gastronomia.

PILARREKO Gizarte Etxea

Asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era (gaztelaniaz)

Asteazkenetan, 19:45etik 21:15era (euskaraz)

Hizkuntza:gaztelaniaz euskaraz

Kodea:gaztelaniaz 07010 euskaraz 07011

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 36,45 €, + 60 urte: 25,95 €

Bazkideentzat: 18,30 €, + 60 urte: 13,05 €

10 saio:

Urriaren 15, 22 eta 29an

Azaroaren 5, 12, 19 eta 26an

Abenduaren 3, 10 eta 17an

MIKOLOGIA

Mikologia onddoak eta perretxikoak aztertzen dituen zientzia da. Ikastaro honetan, mikologiari buruzko alderdi orokorrak, generoak, espezieak, toxi-kotasunak eta bitxikeriak jorratuko ditugu, eta perretxikoak bereizteko eta ezagutzeko aukera izango dugu.

Mikologiatik gertu dauden hainbat gai ere aztertuko ditugu, hala nola mi-kroskopia eta gastronomia. Horrela gai izango gara aurretik ikasitako guz-tia beste era batean ulertzeko.

Kodea: 07014

Hizkuntza: gaztelaniaz

ESPAINIAKO GERRA ZIBILAREN ARKEOLOGIA

Gerra Zibilaren Euskadiko eta Espainiako ondare arkeologikoa sozializa-tzea du helburu ikastaroak, EHUko ikerketa taldeek burutu duten proiek-tuetan sortu den ezagutza herritarron artean zabaltze aldera. Benetako ikerketa kasuak azalduko dira, baita arkeologia indusketak eta gorpuak lurpetik ateratzeko lanak. Parte hartzaileen inplikazioa sustatuko dugu ho-nako baliabideen bitartez: elkarlana, sormena, datuak eta iturriak egiaz-tatzea, ikertzeko galderak egitea eta hipotesiak sortzea. Elkarrizketa- eta eztabaida-uneak sortuko ditugu horrela, bakegintzarako hezkuntzaren alorrean aurrera egiteko.

Page 8: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 14 - - 15 -

Irakaslea

Susana Arechaga (artearen historialaria, ondarean espezializatua)

Egitaraua

1. Aurrekariak eta testuingurua.

2. Florentzia XV. mendean.

3. Fra Angelico.

4. Masaccio.

5. Fra Filippo Lippi.

6. Andrea del Castagno.

7. Paolo Uccello.

8. Florentziako beste margolari batzuk: Piero Della Francesca, Benozzo Gozzoli eta Ghirlandajo.

9. Sandro Botticelli.

10. Italiako pintura XVI. mendean: Erroma eta Venezia.

11-12. Hiru jenio: Leonardo da Vinci, Raffaelo Sanzio eta Michelangelo.

13. Veneziako eskola XVI. mendean.

14. Manierismoa eta aldaketaren hasiera.

15. Michelangelo Caravaggio.

ARIZNABARREKO Gizarte Etxea

Astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 12:30era

15 saio:

Urtarrilaren 20, 22, 27 eta 29an

Otsailaren 3, 5, 10, 12, 17, 19, 24 eta 26an

Martxoaren 3, 5 eta 10ean

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 54,67 €, + 60 urte: 38,92 €

Bazkideentzat: 27,45 €, + 60 urte: 19,57 €

BOTTICELLITIK CARAVAGGIORA MENDE IRAULTZAILEA EUROPAKO PINTURAN

Munduko pinturaren jenioak diren Botticelli eta Caravaggio margolari ita-liarrak mende beteko aldearekin hil ziren (1510-1610). Denbora tarte labur horretan, Europako pinturaren arteak etengabeko bilakaera izan zuen, kul-tura gotikotik barrokora igaroz, perfekzio teknikoaren eta edertasunaren gailurrera iritsi zelarik.

Kodea: 07006

Hizkuntza: gaztelaniaz

ALDAKETARAKO JOERAK GAURKO GIZARTEAN

Ezin da aurretik jakin nolakoa izango den XXI. mendea, erronkaz betea agertzen zaigulako eta horiek gainditzeko gure gaitasuna zalantzan jarri behar dugulako. Ikastaroan erronka horiek aztertuko ditugu, haien jato-rriak, haien zergatiak, haien ondorioak. Aurrean ditugun aldaketa handie-tara hurbilduko gara, behatzen ditugun joerak aztertuko ditugu, ikuspegi objektiboa eskaintzen saiatuko gara, hori guztiori gure garaia eta etorkizu-nekoa ulertzeko nahian.

Ikastaroaren helburuak hauexek dira: gizarteak aurrean dituen arazo han-diei buruzko ikuspegiak eta ezagupenak zabaltzea, eta nazioarte mailan pil-pilean dauden gaiak interpretatzeko gure analisi gaitasuna lantzea. Ho-rretarako, dokumentalak proiektatuko ditugu, testuak aztertuko ditugu lan taldeetan, eta hitzaldi magistralak ere emango ditugu ikus-entzunezkoen laguntzarekin.

Irakaslea

Pablo Vidal Vanaclocha

(Informazio Zientzietan lizentziaduna, komunikazio arloan aditua)

Egitaraua

•Globalizazioa eta ordena berria.

•Informazioaren gizartea eta demokrazia.

•Publizitatea, kontsumismoa eta kultura eredua.

•Klima aldaketa eta baliabideak agortzea.

•Emakumearen mendea: genero berdintasuna eta familia eredua.

•Aro berri baterantz: mende berriaren etorkizuneko 10 erronkak.

IBAIONDOKO Gizarte Etxea

Astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30era

15 saio:

Urtarrilaren 20, 22, 27 eta 29an

Otsailaren 3, 5, 10, 12, 17, 19, 24 eta 26an

Martxoaren 3, 5 eta 10ean

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 54,67 €, + 60 urte: 38,92 €

Bazkideentzat: 27,45 €, + 60 urte: 19,57 €

Kodea: 07021

Hizkuntza: gaztelaniaz

Page 9: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 16 - - 17 -

Irakaslea

José Rodríguez Fernández (Historian eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna,

EHU/UPVko irakaslea)

Egitaraua

1. Sarrera. Bidegintza ikertzeko iturriak.

2. Erromako garaia: Iter XXXIV Astorgatik Bordelera, bide adarrak, ingeniaritza eta eraikitzeko teknikak.

3. Erdi Aroa: Done Jakue Bidea, merkataritzarako bideak, hornikuntzaren kontrola, pertsonak eta salgaiak igarotzeko zergak.

4. Aro modernoa: Posten Errege Bidea, Jaurerriko Bidea, Errioxakoa, etab. Nork ordaindu zituen bideak? Bideetako baldintza teknikoak.

5. Aro garaikidea: Madrileko Gortetik zabaldu den sare erradiala, bide probintzialak, ingeniaritza teknikak.

6. Zubi baten arkitektura nola aztertu eta interpretatu.

7. Mitoak hautsi nahian: Arabako ustezko zubi “erromatarrak”.

8. Erdi Aro berantiarreko zubirik zaharrenak Arabako lurretan.

9. XVI. mendeko proiektu handiak.

10. XVIII. mendeko zubiak.

11. XIX. mendeko zubiak.

IPARRALDE Gizarte Etxea

Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara

11 saio:

Urtarrilaren 19, 21, 26 eta 28an

Otsailaren 2, 4, 9, 11, 16, 18 eta 23an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 40,09 €, + 60 urte: 28,54 €

Bazkideentzat: 20,13 €, + 60 urte: 14,35 €

Irakaslea

Carmen Martínez Guerra (musikaria)

Egitaraua

1. Musika nola entzun.

2. Tempo-a eta erritmoa.

3. Melodia.

4. Tinbrea.

5. Altuera.

6. Testura.

7. Harmonia.

8. Egitura eta forma musikalak.

9-10. Musika estiloak.

11. Musikaz kanpoko elementuak. Adierazkortasuna interpretazioan eta eszenaratzea.

12. Kontzertu baten prestaketa eta iruzkina.

IBAIONDOKO Gizarte Etxea

Astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30era

12 saio:

Urtarrilaren 20, 22, 27 eta 29an

Otsailaren 3, 5, 10, 12, 17, 19, 24 eta 26an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 43,74 €, + 60 urte: 31,14 €

Bazkideentzat: 21,96 €, + 60 urte: 15,66 €

MUSIKA ENTZUN, ULERTU ETA GOZATZEA

Musika entzutea esperientziaren eta ikasketen bidez lortzen den gaita-suna da. Kontzertu bat entzutean hautematen ditugun alderdiak baloratu ahal izateko gakoak emango dizkigu ikastaroak, sinetsita baikaude jaki-teak ezinbestean gozatzea dakarrela berekin.

Kodea: 07022Hizkuntza: euskaraz

ARABAKO BIDE ETA ZUBI HISTORIKOAK

Abantailazko kokapena du Arabak kantabriar portuen, Gaztelako goi lauta-daren eta ekialdetik datorren Nafarroako eraginaren artean; eta hori hiriak, pertsonak eta ondasunak elkartzen dituzten bide sareetan islatzen da.

Historian zehar Araba zeharkatu duten bide nagusiak aztertuko ditugu, horien ezaugarri teknikoak eta kudeaketa politikoaren zein mantentze ekonomikoaren nondik norakoak. Bide ertzeko elementu osagarrietan ere arreta jarriko dugu, eta zubi historikoei atal berezia eskainiko diegu: onda-re aberatsa osatzen dute gure lurraldean eta gutxi ezagutzen diren bitxiak dira ezbairik gabe.

Kodea: 07013Hizkuntza: gaztelaniaz

Page 10: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 18 - - 19 -

Irakaslea

Víctor González Rubio –Laimar Films– (zinema-zuzendaritzan irakaslea, film laburren, bideoen eta dokumenta-len errealizadore, ekoizle eta zuzendaria)

Egitaraua

•Zer da dokumental bat? Nork egin dezake dokumental bat? Irudi dokumentala. Lumière anaien bideoak, zinemaren hasiera.

•Ba al dago dokumental klasikorik? Pertsonaia, paisaia, historia. Bideoak: Flaherty, Cooper eta Schoedasck, Jennings, Moor.

•Sormenezko dokumentala. Bideoartea. Giza taldearen falta. Gidoia. Vídeos: Vertov, Ivens, Benning.

•Dokumental soziala. Telebista eta mundua ikusteko modua. Ekoizpen egoki baterako parametroak. Bideoak: Ivens, Reinfehstal, Val del Omar, Buñuel, Raymond Depardon.

•Dokumentalaren lau aldaerak. Sasi dokumentala. Bideoak: Watkins, Martín Patino.

•Dokumentalaren generoak. Historia baterako materialak, iturriak, dokumentazioa, ikerketa. Bideoak: Wiseman, Perlov, Guerin.

JUDIMENDIKO Gizarte Etxea

Astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era

12 saio:

Urtarrilaren 19, 21, 26 eta 28an

Otsailaren 2, 4, 9, 11, 16, 18, 23 eta 25ean

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 43,74 €, + 60 urte: 31,14 €

Bazkideentzat: 21,96 €, + 60 urte: 15,66 €

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 34,02 €, + 60 urte: 24,22 €

Bazkideentzat: 17,08 €, + 60 urte: 12,18 €

Kodea: 07019Hizkuntza: gaztelaniaz

ZINEMA DOKUMENTALARI BEGIRA

Zer da dokumental bat? Erantzunak askotarikoak izan daitezke: ez fikzioa ez animazioa ez den genero zinematografiko bat, fikziotik aparte deneta-rik sartzen den saski-naski bat, telebistan kontsumitzeko produktu betega-rri aspergarria, mundua ikusteko modu subjektibo eta benetakoa…

Ikastaroan zinema dokumentalari begira jarriko gara, hurbilketa historiko, estetiko zein teknikoa eskainiz. Horretarako, filmak eta film zatiak ikusiko ditugu, eta parte hartzaileen arteko interakzioa sustatuko dugu.

ARDO DASTAKETAREN OINARRIAK

Egun moda-modako gauza da ardoa, baita produktuaren inguruan dagoen guztia ere: ardoa, osasuna, ardoa eta janaria uztartzea, jatorri-deiturak, ba-rietate bakarreko ardoak, eta abar. Gainera hainbat aldizkari daude gai horretan espezializatuak, batzuetan hiztegi esoterikoa eta ulergaitza era-biltzen dutenak, ardo hori dastatzen dugunean –jainkoen gauza dela diru-diena gizakiena baino– zerbait galtzearen sentsazioa eragiten digutenak.

Dastatzerako oinarrizko printzipioak erakutsiko dira ikastaroan eta horiek ardoaren munduaren atzean dagoen erreferente kultural oparora hurbil-tzeko baliatuko dira. Teoria eta praktika uztartuko dira. Praktikaren barruan laborategian prestatutako soluzioak dastatu, usainak buruz ikasi eta hain-bat ardo mota dastatu egingo dira.

Irakasleak

Gaztelaniaz: Jorge Martínez Fernández (ingeniari agronomoa; ardogintzaren alorrean kudeaketa-, ekonomia- eta marketin-masterra; UPV/EHUko aditua ardoen analisi sentsorialean)

Euskaraz: Imanol Sarasola Ormazabal (enologoa)

Egitaraua

•Ardogintzaren historia laburra. Dastatzerako prozedura.

•Mahatsaren eta ardoaren osagai nagusiak.

•Usaimena eta kolorea ardoa dastatzean. Usainen sailkapena.

•Ardo zuri, beltz eta gorrien elaborazioa. Ardo onduak eta ontze prozesua.

•Arabako Errioxako ardo eta upategiak (gaztelaniaz) eta txakolina (euskaraz).

LAKUAKO Gizarte Etxea

Gaztelaniaz: Asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara

Euskaraz: Astearteetan, 19:00etatik 21:00etara

Kodea:

Hizkuntza:gaztelaniaz euskaraz

gaztelaniaz 07001 euskaraz 07002

7 saio

Gaztelaniaz: Urtarrilaren 14, 21 eta 28an Otsailaren 4, 11, 18 eta 25ean

Euskaraz: Otsailaren 3, 10, 17 eta 24an Martxoaren 3, 10 eta 17an

* Matrikulan ordaintzen denaz aparte, le-henengo klase egunean 20 euro ordaindu beharko dira ikastaroan zehar dastatuko diren ardoak erosteko.

Page 11: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 20 - - 21 -

Irakaslea

David Delgado (konpositorea, moldatzailea eta interprete musikala)

Egitaraua

•Jazzaren historiaurrea.

•Amerikako musika afrikartzea, Country Blues, Scott Joplin eta Ragtime.

•New Orleanseko jazza: gainbehera doan hiri baten festak.

•Buddy Bolden, New Orleanseko diaspora, King Oliver, Louis Armstrong.

•Jazzaren aroa.

•Bakarlarien aroa, Hot Fives eta Hot Sevens, Bix Beiderbecke eta Jazz Age, Chicago eta New York, Bix eta Tram.

•Harlem.

•Bi Harlem, Big Banden jaiotza, Duke Ellingtonen hasierako aldia, Cotton Club.

•Swingaren aroa.

•Swing erregea, Big Bandak, Kansas City, Duke Ellington.

•Jazz modernoa.

•Bebop, jazz modernoa pianoan jotzeko, big bandak aro modernoan.

•Jazz estiloen zatiketa.

•Trad Jazz eta Cool Jazz, jazza trantsizioan: Miles, Trane, Dolphy, Rollins, Hard Bop, Post-Bop eta Soul Jazz.

•Askatasuna eta harago.

•Free Jazz, jazz postmodernoa, Jazz-Rock Fusion, Classical Fusion, tradizionalista zaharrak eta berriak.

IPARRALDE Gizarte Etxea

Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara

12 saio:

Maiatzaren 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25 eta 27an

Ekainaren 1, 3, 8 eta 10ean

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 43,74 €, + 60 urte: 31,14 €

Bazkideentzat: 21,96 €, + 60 urte: 15,66 €

Irakasleak

Julio Corredera, Jaime Fernández, Etor Fernández, Jesús García, Mikel Martínez, Abraham Martínez eta David Sedano (astronomian adituak)

Egitaraua

1. Aurkezpena.

2. Fauna kosmikoa: objektu astronomikoen deskribapena.

3. Kokapen astronomia: koordenatuak, itxurazko mugimendua, ekliptika.

4. Astronomiarako informatika programak.

5. Eguzkia, Lurra, Ilargia: deskripzioa, faseak, eklipseak.

6. Eguzkiaren behaketa: behaketa irteera, Gasteizen.

7. Zerua, urtaroen arabera.

8. Ilargiaren eta planeten behaketa: behaketa irteera, Gasteizen.

9. Kosmologiaren hastapenak.

10. Astronomia ikerkuntzaren historia.

11-12-13. Teleskopioak (I), Teleskopioak (II), Teleskopioak (III).

14. Zeru sakonaren behaketa: behaketa irteera, Gasteiz inguruetan.

15. Astroen argazkigintzaren hastapenak.

16. Izarrak eta galaxiak.

17. Drakeren ekuazioa.

18. Birpasa eta ebaluazioa.

Behaketa saio teoriko-praktikoak ikasgelatik eta hiritik kanpo egingo dira, eta luzeagoak izango dira: eguzkiaren behaketa, ilargiaren eta planeten behaketa, eta zeru sakonaren behaketa.

PILARREKO Gizarte Etxea

Astelehen eta asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara

15 saio:

Urtarrilaren 19, 21, 26 eta 28an

Otsailaren 2, 4, 9, 11, 16, 18, 23 eta 25ean

Martxoaren 2, 4 eta 9an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 54,67 €, + 60 urte: 38,92 €

Bazkideentzat: 27,45 €, + 60 urte: 19,57 €

ASTRONOMIAREN HASTAPENAK

Gizakiok antzina-antzinatik egon gara zerura begira, eta zenbait gertaera aldian behin errepikatzen direla ohartu gara: eguna eta gaua, urtaroak, ilargiaren faseak, eklipseak eta abar. Horri esker, egutegiak zehaztu ahal izan genituen, eta hartara, gure espeziearen haurtzarotik bertatik gizarte eta kultura sustatu eta antolatu.

Ordenagailuen erabilera zabaldu eta Internet agertu zenetik, astronomia amateurra harrigarriro garatu da. Astronomiari buruzko guneak, zerua iru-dikatzeko doako informatika programak, sateliteak igarotzea aurreikustea, foroak, astroen argazkigintza...

Kodea: 07012Hizkuntza: gaztelaniaz

JAZZAREN HISTORIA

Gasteizek harreman estua du jazzarekin, eta ikastaroa musika mota ho-rren historiara hurbiltzeko saioa da. Dibulgaziozko ikastaroa da, eta jazza-ren historia ezagutu nahi duten guztiei zuzentzen zaie, musika ezagupe-nak izan ala ez izan. Halaber, entzunaldiak tartekatuko ditugu, ikasitakoa hobeto ulertze aldera, eta horien gainean jardungo dugu. Musika honetaz gozatzeko baliabideak eskainiko ditugu horrela, jazzarekiko interesa han-ditzeko eta kontzertu, jam session zein jaialdietara joateko gogoa pizteko. Esperientzia musikal bakarra bizi eta hautematea da asmoa.

Kodea: 07009

Hizkuntza: gaztelaniaz

Page 12: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 22 - - 23 -

Irakaslea

Ángela Castro Vega (biologia zientzietan lizentziaduna)

Egitaraua

•Sarrera.

•Oinarrizko botanika: landareen atalak, motak, organo begetalak, loreak, sailkapena.

•Giltza dikotomikoak.

•Baso motak Gasteizko udalerrian.

•Sendabelarrak.

•Sarrera. Printzipio aktiboak. Adibide nabarmenenak.

•Fitoterapia: giza organismoaren sistemak eta aparatuak aztertzea. Hainbat gorabehera arintzen laguntzen duten landareak.

•Arnasketa aparatua. Digestio aparatua. Zirkulazio aparatua. Nerbio sistema. Aparatu genitalak eta gernu sistema. Begiak, belarriak, larruazala, ilea, kosmetika naturala.

•Produktuak nola egin.

•IInfusioak, uretan egosiak, beratzeak. Alkoholak eta tindaketak. Azalerako olioak. Pomadak eta ukenduak. Enplastuak, konpresak, buzti-nez egindako erremedioak. Hortz-pastak, irakuzketak, aho osasuna. Errezeta kosmetikoak. Ardoak eta likoreak.

•Basalandareak sukaldaritzan: landare jangarriak, errezetak, olioak eta ozpinak.

•Landareak ezagutzeko irteerak: Olarizuko parkea eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko germoplasma bankua.

LAKUAKO Gizarte Etxea

Astearte eta ostegunetan, 19:30etik 21:00etara

15 saio:

Apirilaren 14, 16, 21 eta 23an

Maiatzaren 5, 7, 12, 14, 19, 21, 26 eta 28an

Ekainaren 2, 4 eta 9an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 54,67 €, + 60 urte: 38,92 €

Bazkideentzat: 27,45 €, + 60 urte: 19,57 €

BETIEREKO SUA INFERNUAREN IRUDIAK ARTEAREN HISTORIAN

Hil osteko zigortzat jo izan da infernua hainbat erlijio eta kulturatan. Ha-des, seol, gehena edo su-leizea deituta ere, irudimena piztu du beti aber-nuak, eta artistek irudi iradokitzaile, izugarri, tragiko, baita moralizatzaileak ere, sortu dituzte azpiko mundu hori irudikatzeko. Horietan guztietan, su-blimearen alderdi estetikoa indartzen da, agonia eta beldurra ederra eta erakargarria izaten baita.

Artearen historian zehar ibiliko gara ikastaroan, eta geldiunea hartuko dugu infernua gaitzat hartu duten hainbat manifestazio plastiko eta litera-riotan. Sinesmen erlijiosoak transmititzeko balio izan dute irudi horiek, edo kritika sozial eta politikoa egiteko, baina, edonola ere, gaur egun Europa-ko ondare ideologiko eta kulturalean txertatuta daude.

Irakaslea

Ricardo Garay –Kalearte Turismo y Cultura– (artearen historialaria)

Egitaraua

1. Sarrera.

2. Infernua Antzinaroan.

3. Infernua Erdi Aroan. Bekatu egitea Erdi Aroan.

4. Infernua Erdi Aroan. Bekatu haragizkoak.

5-6. Infernua Aro Modernoan.

7. Greziako infernuaren buelta Errenazimenduan eta Barrokoan.

8-9. Infernua Aro Garaikidean.

10. Infernua Araban. Irudiak.

JUDIMENDIKO Gizarte Etxea

Astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era

10 saio:

Maiatzaren 4, 6, 11, 13, 18, 20, 25 eta 27an

Ekainaren 1 eta 3an

Matrikula

Bazkide ez direnentzat: 36,45 €, + 60 urte: 25,95 €

Bazkideentzat: 18,30 €, + 60 urte: 13,05 €

Kodea: 07020

Hizkuntza: gaztelaniaz

LANDARE ERABILGARRIAK ETA OSASUN NATURALA

Hiri-gizartean landareek gure bizitzan duten garrantzia batzuetan ahaztu egiten dugu. Ikastaro honen bidez mundu begetalaren gaineko ezaguera hiritarrengana hurbildu nahi dugu, gure eguneroko bizitzan duten garran-tzia azpimarratuz. Sendabelarrei eta gure osasunerako dituzten aplikazioei buruz jardungo dugu gehienbat, baina besterik ere izango dugu ikasta-roan: landare jangarriak, esate baterako, edo landare usaintsuen erabilera sukaldaritzan. Eraztun Berdeko parkeetatik irteerak ere egingo ditugu.

Kodea: 07003Hizkuntza: euskaraz

Page 13: KULTUR - Vitoria-Gasteiz · Oinarrien testu osoa zentro guztietan, udalaren webgunean ... kantziak garraiatzeko eta, ondorioz, industria eta merkataritza indartzeko ere balio izan

- 24 - - 25 -

AZ

AR

OA

N

OV

IEM

BR

E

AB

EN

DU

A

DIC

IEM

BR

EU

RR

IA

OC

TU

BR

E

AL

DA

BE

UR

TA

RR

ILA

E

NE

RO

OT

SA

ILA

F

EB

RE

RO

MA

RT

XO

A

MA

RZ

OA

PIR

ILA

A

BR

ILM

AIA

TZ

A

MA

YO

EK

AIN

A

JUN

IO

AR

IZN

AB

AR

RA

LA

ND

AT

XO

E

L C

AM

PIL

LO

EL

PIL

AR

IBA

ION

DO

IPA

RR

AL

DE

JUD

IME

ND

I

LA

KU

A

HIS

TO

RIA

DE

L A

RT

E G

RIE

GO

ast

ele

he

na

-azt

ea

zke

na

lu

ne

s-m

iérc

ole

s

Ca

ste

llan

o

ÚLT

IMO

S S

IGLO

S D

E A

RQ

UIT

EC

TU

RA

ast

ea

rte

a-o

ste

gu

na

/ m

art

es-

jue

ve

s. C

ast

ella

no

CA

MIN

OS

DE

HIE

RR

O E

N V

ITO

RIA

-GA

ST

EIZ

ast

ea

rte

a /

ma

rte

s. C

ast

ella

no

CO

MP

RE

ND

ER

LO

S C

ON

FL

ICT

OS

IN

TE

RN

AC

ION

AL

ES

ast

ea

rte

a-o

ste

gu

na

/ m

art

es-

jue

ve

s . C

ast

ella

no

LA

FO

RM

A M

US

ICA

L

ast

ele

he

na

-azt

ea

zke

na

/ lu

ne

s-m

iérc

ole

s

Ca

ste

llan

o

NE

RO

S C

INE

MA

TO

GR

ÁF

ICO

S

ast

ele

he

na

-azt

ea

zke

na

lu

ne

s-m

iérc

ole

s

Ca

ste

llan

o

AR

TE

Y G

ÉN

ER

O

ast

ele

he

na

-azt

ea

zke

na

lu

ne

s-m

iérc

ole

s

Ca

ste

llan

o

AR

QU

EO

LOG

ÍA D

E L

A G

UE

RR

A

CIV

IL E

SP

OL

A

ast

ea

rte

a-o

ste

gu

na

/ m

art

es-

jue

ve

s

Ca

ste

llan

o

DE

BO

TT

ICE

LL

I A

CA

RA

VA

GG

IO

ast

ea

rte

a-o

ste

gu

na

/ m

art

es-

jue

ve

s

Ca

ste

llan

o

MU

SIK

A E

NT

ZU

N,

ULE

RT

U E

TA

GO

ZA

TZ

EA

. Eu

ska

raz

ast

ea

rte

a-o

ste

gu

na

/ m

art

es-

jue

ves

CA

MIN

OS

Y P

UE

NT

ES

H

IST

ÓR

ICO

S D

E Á

LA

VA

ast

ele

he

na

-azt

ea

zke

na

lu

ne

s-m

iérc

ole

s

Ca

ste

llan

o

VE

NT

AN

A A

L C

INE

DO

CU

ME

NT

AL

ast

ele

he

na

-azt

ea

zke

na

lu

ne

s-m

iérc

ole

s

Ca

ste

llan

o

PR

INC

IPIO

S B

ÁS

ICO

S D

E L

A

CA

TA

DE

VIN

O

azt

ea

zke

na

/ m

iérc

ole

s. C

ast

ella

no

AR

DO

DA

STA

KE

TA

RE

N O

INA

RR

IAK

azt

ea

rte

a /

ma

rte

s. E

usk

ara

z

INT

RO

DU

CC

IÓN

A L

A A

ST

RO

NO

MÍA

ast

ele

he

na

-azt

ea

zke

na

/ lu

ne

s-m

iérc

ole

s

Ca

ste

llan

o

HIS

TO

RIA

DE

L J

AZ

Z

ast

ele

he

na

-azt

ea

zke

na

lu

ne

s-m

iérc

ole

s

Ca

ste

llan

o

EL

FU

EG

O E

TE

RN

O

ast

ele

he

na

-azt

ea

zke

na

lu

ne

s-m

iérc

ole

s

Ca

ste

llan

o

LA

ND

AR

E E

RA

BIL

GA

RR

IAK

ET

A

OS

AS

UN

NA

TU

RA

LA

ast

ea

rte

a-o

ste

gu

na

/ m

art

es-

jue

ve

s

Eu

ska

raz

TE

ND

EN

CIA

S D

E C

AM

BIO

EN

LA

SO

CIE

DA

D A

CT

UA

L

MIK

OLO

GIA

azt

ea

zke

na

/ m

iérc

ole

s. E

usk

ara

z

MIC

OLO

GÍA

azt

ea

zke

na

/ m

iérc

ole

s. C

ast

ella

no

ast

ea

rte

a-o

ste

gu

na

/ m

art

es-

jue

ve

s. C

ast

ella

no