KROKODRILOA

23
Krokodriloa

description

Elkarbzizitza lantzeko ipuin bat

Transcript of KROKODRILOA

Page 1: KROKODRILOA

Krokodriloa

Page 2: KROKODRILOA

Baziren behin Amaia eta Antton izeneko

ikasle bi.

Biak gela berean zeuden eta biei jostailu

berberak gustatzen zitzaizkien.

Orain eskolan daude, eta txokoetako

garaia heltzen denean Amaia alfonbrako

kutxara doa zuzenean, berak hainbeste

maite duen krokodriloa hartzera,

Anttonek kendu baino lehen.

Anttonek beti kentzen dio berak eskatzen

edo aukeratzen duen jostailua. Ez daki

zergatik, baina beti gertatzen zaio

berdina!

Page 3: KROKODRILOA
Page 4: KROKODRILOA

Oraingoan ere, buztanatik ebatu bezain

laster, krokodriloaren buztan dotoretik,

norbaitek beste aldetik tiraka dabilela

kontutratzen da, krokodriloaren hortz txiki

eta zuridun aho aldetik. Antton da, nola

ez!

-Neu izan naiz lehena krokodriloa

hartzen!- ohiukatzen du Anttonek,

krokodriloariu ebatuz.

-Nirea da!- ohikatzen du Amaiak,

krokodriloa astinduz.

Eta biok tiraka dabiltza, baina ez Amaiak

ez Anttonek ez dute amore ematen!

Page 5: KROKODRILOA
Page 6: KROKODRILOA

Andereñok gertatutakoa ikusitakoan,

haurrak banatzera hurbiltzen da:

-Zer gertatzen ari da hemen? Zer dela eta

ari zarete borrokan?

- Neu izan naiz lehena krokodriloa

hartzen!- dio negarrez Amaiak.

- Ez, neu izan naiz lehena!- dio negar

zotinka Anttonek.

Andereñoak krokodriloa kentzen die:

- Ba, beste gauza batean jolastu beharko

duzue, krokodriloa neuk gordeko dut eta!

Page 7: KROKODRILOA
Page 8: KROKODRILOA

Amaiak amorruz begiratzen dio Anttoni.

“Ikusten duzu zer egin duzun?”-

galdetzen dio Anttoni bere buruan.

Eta Anttonek Amaiari amorru berdinaz

begiratzen dio, hauxe pentsatzen ari da

eta: “Zure erruz krokodrilorik gabe

geratu gara!”

Eta biak gelako beste jostailu baten bila

doaz.

Page 9: KROKODRILOA
Page 10: KROKODRILOA

Baina Amaia ez da dibertitzen ari.

Krokodriloaz pentsatzen ari da denbora

osoan, eta ez du disfrutatzen egiten ari

denaz.

Eta Anttoni gauza bera gertatzen zaio,

ezin du kendu burutik hainbeste

gustatzen zaion krokodriloa!

Page 11: KROKODRILOA
Page 12: KROKODRILOA

Hurrengo egunean, txokoetako garaia

heltzen denean, Amaia ariniketan doa

jostailuen kutxara krokodriloaren bila,

Antton krokodriloa ahaztu dela

pentsatuz.

Baina ez! Krokodriloari buztanetik

ebatu bezain laster, bere buztan berde

dotoretik, beste norbait beste aldetik

tiraka dabilela ikusten du. Antton da

berriro ere.

Page 13: KROKODRILOA
Page 14: KROKODRILOA

Baina oraingo honetan, andereñok

ikusten ditu eta beraiengana doa:

- Txandaka egin beharko duzue! -esaten

die -Batek hamar minutu eta besteak

beste hamar.

Page 15: KROKODRILOA
Page 16: KROKODRILOA

Lehenengo, Amaiaren txanda da.

Krokodriloa hartu eta berari dagozkion

hamar minutuak krokodriloari

besarkatuta ematen dio.

Ez da jolasten ari, denbora osoa Anttoni

begira ematen du, hauxe pentsatzen ari

den bitartean:

-Izorra zaitez, orain neuk daukat

krokodriloa eta!

Page 17: KROKODRILOA
Page 18: KROKODRILOA

Gero, Attonen txanda da, eta Anttonek

ere gauza bera egiten du. Amaiari

begira ari zaio hauxe pentsatuz :

-Orain izaorra zaitez zu!

Baina benetan ez Anttonek ez Amaiak

ez dute ondo pasatu, guztiz aspertuta

egon dira.

Page 19: KROKODRILOA
Page 20: KROKODRILOA

Hurrengo egunean, korroa amaitutakoan,

txokoetako sasoi heltzen denean, Amaiak

zera esaten dio Anttoni:

-Jolastuko dugu oihanean bageunde bezala

eta krokodrilo bat ikusten dugula?

-Ados! Eta oso azkar egin behar dugu

igerian krokodriloak gu ez jateko! -dio

Anttonek.

Eta makil batzuk hartuko ditugu

krokodriloaren aurka borrokatzeko! –dio

Amaiak.

Eta krokodriloa negarrez hasiko da, guk ez

hiltzeko! –dio Anttonek.

Eta orduan gurekin etorri da, guri oihana

erakustera! –dio Amaiak.

Page 21: KROKODRILOA
Page 22: KROKODRILOA

Eta elkarrekin

hainbeste jolastu

zutenez, denbora

berehala joan

zitzaien!

Page 23: KROKODRILOA