Konpostatze prozesua

18
KONPOSTATZE PROZESUA EZAGUTZEN 1

Transcript of Konpostatze prozesua

KONPOSTATZE PROZESUA

EZAGUTZEN

1

Bergarako udaletxean...

konpostari buruzko

power-point bat

aurkeztu ziguten.

2

Zer da konposta?

Konpostatzea gure basoetan gertatzen den

prozesu naturalaren antzekoa da.

Soberakin organikoak mikroorganismoen

ekintzari esker deskonposatzen dira eta

konposta sortzen da. Basoko lurra bezala,

landareen osasuna hobetzen duten ongarri

naturala da konposta,egitura ematen dio,

eta lurraren hezetasuna eta azidotasuna (pHa)

erregulatzen du.

3

konpostatzerakoan

jarraitu beharreko

pausoak

ADI!!!!!!!!

4

NOLA EGITEN DA KONPOSTA ?

1.-hondakin organikoak botatzen dira 2.-nahastu ondo 3.-egituratzailea gehitzen da.

janari hondakinak hostoak, arramak, zerrautsa

5

1.- HONDAKIN ORGANIKOAK-GAI HEZEA

Janari hondakinak

Hezetasun handia daukate

Nitrogenoa eta Karbonoa dute

Egitura gutxi dute

Deskonposizio azkarrekoak dira

6

3.- EGITURATZAILEA-GAI LEHORRA

Hostoak, arramak, zerrautsa

Hezetasun gutxi dute

Karbonoa dute nagusiki

Egitura ematen diote nahasketari

Deskonposizio motelekoak dira

7

Zer bota daiteke konpostagailura?

konpostagailura ia dena bota ahal da, fruituetik hasita

hezurretaraino: ● hostoak

● fruituak

● arrautz oskolak

● barazkiak

● arraina

● ogia

8

Zenbat denbora behar da konposta

egiteko?

3 edo 4 hilabete. Esperientziarik ez

badugu, baliteke 12 hilabete irautea.

9

Zer arazo ematen ditu?

Espazioa, usaina, arratoiak ager daitezke…

baina konpondu daitezkeen arazoak dira.

10

Usaina : Zergatik?

Egituratzaile gutxiegi-Hezetasun gehiegi dagoelako.

Gai lehorra bota eta nahastu

Eltxoak tapa irekitakoan: Zergatik?

Gai hezea agerian utzi dugulako

Gai hezea beti gai lehorraz estali

Arratoiak: Zergatik?

Konpostagailua zuzenean lur gainean jarri dugulako

Sare metalikoa jarri konpostagailu azpian

11

Azalpenak entzun ondoren Bergarako

konpostagune bat ezagutzera joan ginen.

12

konpostagailu desberdinak zabaldu zituzten

13

Batzuetatik lurrina irtetzen zen hasierako

fasean zeudelako eta udaletxean komentatu

zutenaren arabera fase horietan tenperatura

asko igotzen da.

14

Tenperatura neurtzeko aukera ere izan genuen

15

Egituratzailea gordetzeko ontziak ere ikusi genituen

16

GURE ZALANTZAK

1.- Konpostagailuak zerez eginak daude?

%100 birziklatutako plastikozkoak dira.

2.- Zer egiten da gero konpostarekin?

konposta egin duenak orturik ez badauka udaletxeari uzten dio eta herriko

belardietan botatzeko aprobetxatzen dute.Guri ere 500l=0,5m3 konpost eman

digute orturako.

17

3.- Zenbat jendek egiten du konposta Bergaran?

600 pertsonek egiten dute konposta Bergaran eta horregatik zaborren tasan

hobaria jasotzen dute.

4.- Zenbat talde konpostagune daude Bergaran?

Herriko 8 leku desberdinetan daude.

18