Komunikazio gaitasunaren garapena_1

26
KOMUNIKAZIO GAITASUNAREN GARAPENA. EUSKARA ETA GAZTELANIA. HAUR HEZKUNTZAN I 1. GAIA Asier Romero Andonegi [email protected]

Transcript of Komunikazio gaitasunaren garapena_1

Page 1: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

KOMUNIKAZIO GAITASUNAREN GARAPENA. EUSKARA ETA

GAZTELANIA. HAUR HEZKUNTZAN I 1. GAIA

Asier Romero Andonegi

[email protected]

Page 2: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

-- ZER DIRA OINARRIZKO GAITASUNAKZER DIRA OINARRIZKO GAITASUNAK?

-Ez dago “gaitasun giltzarri edo oinarrizko gaitasun” kontzeptuaren esanahi unibertsal bat, baina orokorrean gaitasun giltzarri edo beharrezko, funtsezko edo oinarrizkotzat hartzen dira edozein norbanakorentzat eta gizartearentzat onuragarriak direnak eta bada nolabaiteko adostasun bat “banako guztiek gizarteko kide aktibo gisa bizi on bat izateko behar dituzte oinarrizko ezagutza, trebezia eta jarrerak” definizioaren gainean.

---Ezagutza garrantzitsuak aktibatu eta erabiltzeko gai izatea eremu horrekin lotutako egoera era arazoei aurre egiteko orduan. Hezkuntzaren munduan terminoak adierazten du testuinguru batean eraginkortasunez jokatzeko gaitasuna edo potentziala.

---Gaitasunen inguruko hausnarketa prozesutik eratorritako dokumentuetako bat DeSeCo txostena da (Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa); eta gaitasuna terminoa honela definitzen du: “eskaera konplexuei aurre egiteko eta mota askotako lanak zuzentasunez egiteko gaitasuna. Ahalmen praktikoen, ezagutzen, motibazioaren, balio etikoen, jarreren, emozioen eta beste gizarte -eta jokabide- osagai batzuen konbinazioa da, eta horiek guztiak elkarrekin mugitzen dira egintza eraginkorra lortze aldera”.

Page 3: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

-Gaitasun bat giltzarri edo oinarrizkoa izateko, DeSeCo Txostenaren arabera, biztanle guztientzako baliotsua izan behar du, sexua, maila sozial eta kulturala eta familia ingurunea edozein dela ere, eta azpimarratzen du hiru baldintza bete behar dituela:

1. Derrigorrezko irakaskuntzan edo hezkuntzan zehar garatzea.

2. Transferigarria, hau da, egoera eta testuinguru askotan aplika daitekeena eta

3. Funtzio anitzekoa izatea, hainbat helburu lortzeko balio izatea, arazo mota ezberdinak konpontzeko eta lan ezberdinak egiteko.

---Gaitasuna ulertzeko beharrezkoa da ezaugarri hauek kontuan izatea:

a) Ezin dira zuzenean ebaluatu. Eskola ikasketak “gaitasunen” bidez soilik definitzea, eduki eta ezagutza mota ezberdinak identifikatu gabe, engainakorra da eta gaitasun terminoarekiko kontraesana da. Gaitasun baten ikasketa ezagutza batzuk lortzearekin lotuta dago ezinbestean (ezagutzak, gaitasunak, baloreak, jarrerak, emozioak…).

b) Ez dituzte ordezkatzen curriculumean egun aurreikusten diren elementuak. Izan ere, eskola curriculum osoaren ikuspegi integratu eta integratzaile bat planteatuz aurreikusten dituzte.

Page 4: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

c) Oinarrizko gaitsaunak ez dira gutxieneko ikasketak bailiran interpretatu behar. Izan ere, curriculumek ikasketa multzo bat barne hartzen dituzte. Gaitasun multzo hori ez da eskolan irakasten den guztia, baizik eta egungo gizartean bizi eta elkarbizitzeko eta ikasten jarraitu ahal izateko ezinbestekoa dena.

d) Ez dira independenteak, baizik eta elkarri lotuta daude. Hala nola, ikasten ikastekoak edo informazioaren tratamendurakoak, elkarrekin lotura estua dute eta gainerako gaitasunak garatu eta erabiltzeko oinarrizkoak dira.

Page 5: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

---OINARRIZKO GAITASUNAK HEZKUNTZAN?OINARRIZKO GAITASUNAK HEZKUNTZAN?

---Urriaren 16ko 175/2007 Dekretuan (Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoarentzat), gaitasunaren definizioan bi ezaugarri ikus ditzakegu:

1. Zortzi gaitsaun giltzarri daude:

-Hizkuntza-komunikazioarako gaitasuna

-Matematikarako gaitsauna

-Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

-Informazioa tratzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

-Ikasten ikasteko gaitasuna

-Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna

-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

-Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna

2. EAEko Dekretuaren definizioa eta Europako Batzordeak proposatutako gaitasunaren definizioa berdinak dira.

Page 6: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

---Nola definitzen da Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna?

Gaitasun honetan erreferentzia egiten zaio ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpenari, errealitatea adierazi, interpretatu eta ulertzeko, jakintza eraikitzeko eta komunikatzeko eta pentsamoldea, emozioak eta jarrerak antolatu eta auto-erregulatzeko egiten dena.

---Oinarrizko gaitasunaren banakatzea.

Gaitasun bakoitzaren banakatzea hiru mailatan egituratu daiteke: dimentsioak, azpigaitasunak eta adierazlea.

Hizkuntza-komunikazioaren gaitasunarekin adibide bat ikus daiteke:

1. Dimentsioak: ahozkoaren ulermena, idatzizkoren ulermena, ahozko adierazpena, idatzizko adierazpena eta ahozko elkarrekintza.

2. Azpigaitasunak: Ahozkoaren ulermenaren azpigaitasunak: zentzu orokorra, helburua antzeman, informazioa aukeratu eta ulermen estrategiak erabili.

3. Adierazleak: Zentzu orokorraren adierazleak: zentzu orokorra identifikatzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak antzematen ditu eta ideien arteko erlazioa antzematen du.

Page 7: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

ZER DA KONPETENTZIAZER DA KONPETENTZIA?

-Hiztegi batzuetan gaitasun hitzaren pareko ikusten dugu, baina hitz hau bere nortasun propioa hartzen ari da.

-Euskal Curriculumean horrela definitzen da: Baliabide multzoa, batera eta era integratuan erabiltzea, egoera bati irtenbidea eraginkortasunez emateko.

-Derrigorrezko Eskolaldiko Euskal Curriculumean:

“konpetentzia hitzak izaera integratzailea azpimarratzen du eta gizabanako batek egoera zehatz batean bere ahalmena edo potentziala kudeatzeko duen gaitasuna dela ulertzen da”.

-Europako Legebiltzarrak (2006) bizitza osoan ikasteko, pertsona osotasunez garatzeko, elkarrekin bizitzeko eta enplegurako, Erreferentziazko Europar Marko gisa zortzi Oinarrizko Konpetentzia gomendatu zituen:

1. Ama hizkuntzan komunikatzea 2. Atzerriko hizkuntzetan komunikatzea 3. Matematikarako konpetentzia eta zientzietarako eta teknologiarako

oinarrizko konpetentzia 4. Konpetentzia digitala 5. Ikasten ikastea 6. Pertsonarteko konpetentziak eta herritar konpetentzia 7. Iniziatiba eta izaera ekintzailea 8. Kontzientzia eta adierazpen kulturala

Page 8: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

-Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumak bots konpetentzia gomendatu zituen:

1. Pentsatzen eta ikasten ikastea 2. Komunikatzen ikastea 3. Elkarrekin bizitzen ikastea 4. Norbera izaten ikastea 5. Egiten eta ekiten ikastea

-Zertarako behar ditugu konpetentziak?

1. Hezkuntzaren Curriculuma egiteko

2. Ikasgai bakoitzean oinarriak finkatzeko

-Konpetentziak nola irakatsi?

Konpetentea izatea egoera eta testuinguru zehatz batean eraginkortasunez aritzeko gaitasuna da; beraz, konpetente izaten ikasteko, egoerak, proiektuak, problemak, zereginak behar dira, eta testuinguru problematiko errealetan, esanguratsuetan eta egokietan egon behar dute kokatuta.

Page 9: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

1.1. Haur Hezkuntzako curriculuma

1. ZER AGERTZEN DA E.J. DEKRETUETAN

HEZKUNTZARI BURUZ

Page 10: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

1. ZER AGERTZEN DA E.J. DEKRETUETAN HEZKUNTZARI BURUZ

1.1. Haur Hezkuntzako curriculuma (EAEaren Dekretuan, 2009-01-20)

HELBURUA NAGUSIAK:

1. Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzeko.

2. Irakurketa-idazketa ikasten hasteko, inguruan duen mundua uler eta interpreta dezan.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

1. Sarrera:

- Haur Hezkuntzako etapan hasten, zabaltzen eta dibertsifikatzen dira haurrek jaiotzen direnetik izan eta lantzen dituzten bizipenak eta komunikatzeko eta adierazteko moduak. Lehendabizi, gorputzaren eta keinuen bidezko komunikazio modua erabiltzen dute, harreman- eta orientazio-behar oinarrizkoak asetzeko, eta hortik hizkuntza guztiak garatzera pasatzen dira, ahozko hizkuntza bereziki, helduekiko harremanei esker.

Page 11: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

-Komunikazio-trebetasunak ikasteko, mezuak jasotzeari eta interpretatzeari loturiko gaitasunak indartu behar dira, bai eta mezuak igortzea edo ekoiztea helburu dutenei loturikoak sendotu ere. Horrela, mundua hobeto ulertzen eta modu originalean, irudizkoan, sortzailean eta funtzionalean adierazten laguntzen du.

-Hauek dira eremu honetan biltzen diren hizkuntzak: hitzezkoa, artistikoa, gorputz-hizkuntzarena, ikus-entzunezkoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiena. Askotariko adierazpen modu horiek garatzean, esanahiak negoziatzearen bitartez, haurrek aurrera egin, eta gizarteko arauen kodeak modu esanguratsuan eta funtzionalean eskuratuko dituzte.

IKT bideoa

Page 12: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

-Haur Eskolak komunikazio-eremua izan behar du, haurrei esanahietan aberatsa, argia eta ondo egituratua den hizkuntza-eremua eskainiko dien topalekua. Baina, batez ere, elkarrizketa egiteko aukera asko eskaini beharko dizkie; hezitzaileekin zein parekoekin elkarrizketan jarduteko aukera asko, hipotesiak probatu eta beren burua zuzendu dezaten. Haurren ekoizpenetan sor daitezkeen akatsak hizkuntza eraikitzeko prozesu aktiboaren seinaletzat hartu behar dira.

-Idazketa haurraren inguru hurbileko beste elementu bat da. Haurraren arreta erakartzen du eta, helduek egiten duten bezala, idazketarekin interakzioan jarduteko nahia pizten du haiengan. Ikasgelan irakurketa eta idazketa modu funtzionalean eta esanguratsuan erabiltzeak, hezkuntzako esku-hartze egokiarekin, aukera emango die testu idatzien zenbait bereizgarri ezagutzen hasteko, bai eta testu idatzien ohiko ezaugarriak ezagutzen hasteko ere. Ezagutza hori Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan osatu behar da.

Page 13: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

2. Helburuak:

3. Hizkuntza, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresna gisa erabiltzea.

4. Arian-arian, ahozko hizkera norberaren jokabidea eta bizikidetza arautzeko erabiltzea, eta horretarako garrantzitsua dela ohartzea.

5. Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea era askotariko hizkuntza-testuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea, komunikazio-asmoak egoki interpretatzeko.

6. Komunikazioaren aldeko jarrera erakustea, bai hizkuntza ofizialetan, bai atzerriko hizkuntzetan komunikatzean, bestelako errealitate eta kultura batzuk ere ezagutzeko.

7. Kultura-tradizio desberdineko zenbait literatura-testu ulertzea, ozen irakurtzea, kontatzea eta berregitea, haiekiko interesa izan, balioetsi eta haiez gozatzeko.

Page 14: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

9. Hizkuntza idatziaren gizarteko erabilerak ezagutzen hastea, hizkuntza idatziaren funtzionamendua aztertzeko, eta komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko tresna gisa balioesteko.

10. Komunikatzeko asmoa helburu, atzerriko hizkuntza bat ahoz erabiltzen hastea komunikatzeko asmoarekin, ikasgelako ohiko egoeretan parte hartzeko.

3. Edukiak:

3.1. Lehenengo zikloan (0-3): Hitzezko komunikazioan

- Ohiko komunikazio-egoeretan, ahozko hizkuntzaren ulermena eta adierazpena pixkanaka garatzea, bide gisa honetarako: errealitateaz jarduteko, beharrak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak gogorarazteko eta norberaren eta besteen jokabidea arautzeko.

- Norberaren eta besteen komunikazio-asmoetara gero eta gehiago egokitzea.

Page 15: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

- Hizkuntzaz kanpoko zeinuak ezagutzea eta, pixkanaka, haiek erabiltzea (intonazioa, keinuak, aurpegi-adierazpena), komunikazioaren esanahia sendotzeko.

-Ahozko adierazpenarekiko eta norberaren hizkuntza-ekoizpenak hobetzeko interesa eta ekimena (lexikoa, perpausak, komunztadura...).

-Komunikazio-trukea zuzentzen duten oinarrizko arauak erabiltzen hastea (hizketan ari denari begiratzea, txandari itxarotea, arretaz entzutea...).

-Era bateko edo besteko euskarritan idatzitako testuak erabiltzeko interesa eta ekimena (ipuinak, aldizkariak, liburuak, horma-irudiak, egunkariak...).

- Irudiak interpretatzea eta adierazpen grafikoko moduak bereizten hastea (marrazkiak, zenbakiak, idatzizko hizkuntza...).

Page 16: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

- Hainbat testu mota (ipuinak, olerkiak, abestiak, errimak, aho-korapiloak, asmakizunak, deskribapenak...) arretaz entzuteko eta gogora ekartzeko interesa izatea.

- Kultura-tradizioko testu errazak ezagutzea eta gogora ekartzea.

3.2. Bigarren zikloan (3-6): Hitzezko Hizkuntza. Entzutea, Hitz Egitea eta Berbetan aritzea

- Ahozko testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak, errimak, atsotitzak, asmakizunak...

- Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzuen komunikazio-asmoak ulertzea.

- Eguneroko testuinguruetan, informazioari, beharrei, emozioei eta nahiei dagozkien ahozko mezuak ekoiztea.

- Ahozko testuak ekoiztean, gero eta egokiago erabiltzea lexikoa eta sintaxi-egiturak, intonazioa eta ahoskera.

Page 17: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

-Eguneroko bizitzako gertakariak, kontuak eta gorabeherak, denborari dagokionez, modu ordenatuan gogoratzea eta kontatzea.

- Hizkuntzaz kanpoko zeinuak (keinuak, tonua...) erabiltzea, igortzen diren mezuen esanahia indartzeko.

- Ohiko komunikazio-egoeretan parte hartzea eta modu aktiboan entzutea.

- Hizketaldiak eta elkarrizketak hasteko eta haiei eusteko estrategia egokiak erabiltzea (apelazioak, esku-hartzeetan txandakatzea, ikusizko harremana...).

-Ikus-entzunezko bitartekoek igortzen dituzten mezuak interpretatzen hastea.

- Ahozko hizkuntza komunikaziorako tresna gisa eta norberaren eta besteen jokabidea arautzeko laguntza gisa hartzea eta balioestea.

Page 18: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

- Hizkuntzak eta dialekto-aldaerak erabiltzeko interesa izatea eta errespetatzea.

-Komunikazioko ohituretan eta ohiko egoeretan atzerriko hizkuntzan ahozko harremanetan parte hartzeko interesa izatea.

-Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea.

-Hizkuntza idatzira hurbiltzen hastea, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko bide gisa.

-Testu idatzietan izaten diren irudiak manipulatu eta interpretatzea, eta irudien eta testuen artean esanahi-harremanak ezartzea.

Page 19: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

- Idatzizko moduak eta adierazpen grafikoko bestelako modu batzuk (marrazkiak, grafikoak, zenbakiak...) bereiztea.

- Ohiko euskarrietan dauden testu idatzi esanguratsu batzuk interpretatzea.

- Hizkuntza idatziko hainbat euskarri gero eta modu autonomoagoan erabiltzea; besteak beste, liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, horma-irudiak, etiketak...

- Kode idatzia zuzentzen duten arauak aztertzen hastea. Hainbat hitz idatziren arteko aldeak eta antzekotasunak hautematea (konturatu).

Page 20: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

- Helduek edota haurrek beraiek irakurritako testuak ulertzeko interesa izatea.

- Gero eta irakurgarriagoak eta hizkuntza idatziko arauetara gero eta egokituagoak diren testuak ekoizteko interesa izatea.

- Literatura aztertzen hastea.

- Literaturako testu errazak entzutea eta ulertzea, bai tradizionalak bai eta gaur egungoak ere, plazer- eta ikaskuntza-iturri gisa.

Page 21: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

-Hizkuntza-jokoetan modu sortzailean parte hartzea, dibertitzeko eta ikasteko.

-Kultura-tradizioko zenbait literatura-testu ozen esan-irakurtzea, eta haien erritmo, errima eta hitz-jokoei erreparatzea.

-Literaturako testu errazak dramatizatzen parte hartzea.

-Kultura-tradizio bateko eta besteko literatura-testuak ezagutzeko interesa eta jakin-mina.

-Liburutegia erabiltzen hastea eta liburutegiak informazioa jasotzeko, ikasteko, entretenitzeko eta gozatzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

-Atzerriko hizkuntza bateko abestien, ipuinen, olerkien eta errimen zatiak entzutea, oro har ulertzea, buruz ikastea eta ozen esatea.

Page 22: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

4. Ebaluazio irizpideak

1.- Komunikazio-egoeretan parte hartzea elkarrizketen bitartez, txanda-sistemaren bitartez eta harreman sozialeko jolasen bitartez.

-Ea gai den komunikazio-egoeretan gero eta aldi luzeagoetan arretari eusteko.

-Ea harremanetako komunikazio-egoeretan gero eta erantzun zabalagoak eta egokiagoak ekoizten dituen.

-Ea modu bateko edo besteko komunikazio-estrategiarik erabiltzen duen bere beharrak, sentsazioak edo nahiak adierazteko.

-Jolas-egoeretan, ea ulertzen dituen helduen komunikazio-asmoak.

Page 23: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

2.– Parekoekiko eta helduekiko harremanetan, komunikazio-asmoak kontuan izanik erabiltzea ahozko hizkera, eta arretazko eta errespetuzko jarrera erakutsiz entzutea.

-Ea baliatzen den ahozko hizkuntzaz nolanahiko egoeretan eta nolanahiko solaskidearekin komunikatzeko, eta ea gizarteko zenbait konbentzio erabiltzen dituen (entzutea, hizketakideari begiratzea, hitz egiteko txandari itxarotea...).

-Ea entzun eta ulertzen dituen Hainbat motatako ahozko testuak (mezuak, kontakizunak, literatura-ekoizpenak, deskribapenak, azalpenak, informazioa...).

-Ea parte hartzen duen ahozko hizkuntzari loturiko jardueretan: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen esaten, erretolika baten zatiak errepikatzen, ipuinen bukaera aurresaten...

Page 24: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

-Ea ulermena hobetzea helburu duen galderarik egiten duen.

-Ea arretaz eta errespetuz entzuten duen beste solaskide batzuek beste hizkuntza edota dialekto-aldaera batzuetan adierazten dutena.

-Ea denboran gero eta modu ordenatuagoan kontatzen dituen eguneroko gertakizunak eta bizipenak.

-Ea egoera-aldarteen, lehentasunen eta sentimenduen berri ematen duen. Ikasgelan, ea parte hartzen duen atzerriko hizkuntza erabiltzen den egoeretan.

3.- Ikasgelan proposatzen diren irakurketa- eta idazketa-egoeretan interesa izatea eta parte hartzea, eta testu idatziak erabiltzen, haien helburuak ulertzen eta kode idatziaren zenbait ezaugarri ezagutzen hastea.

Page 25: Komunikazio gaitasunaren garapena_1

- Ea bereizten dituen idatzizko moduak eta adierazpen grafikoko beste modu batzuk (ikurrak, irudiak, zenbakiak...).

- Ea parte hartzen duen ikasgelan sortzen diren irakurketa- eta idazketa-proposamenetan

- Komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko, ea hizkuntza idatziko euskarri batzuk (liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, horma-irudiak eta abar) gero eta modu autonomoagoan erabiltzen dituen.

- Ea hizkuntza idatzia erabiltzen den egoera esanguratsuei loturiko testu errazik ekoizten duen, eta ea egokitzen dituen ohiko idazketa-sistemara