Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue...

16
2014ko otsaila Koko jantziak prestatzen 142 TXIKITTO

Transcript of Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue...

Page 1: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

2014ko otsaila

Koko jantziakprestatzen

142TXIKITTO

Page 2: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

- Jaimito, nola joan diranotak?- Ipar Poloan bezala,ama.- Eta nola da hori?- Zero azpitik ama, zeroazpitik.Lucia, Yair, Asier etaAimar

Jaimito medikura joangoda eta amatxok esatendio:- Zure izenagaldetzerakoan Jaimitoesan. Zurea adinagaldetzerakoan zortziurte dituzula esan, etabeste gauza batesaterakoan “bai jauna”erantzun.Medikura joaterakoangaldetzen dio Jaimitori:- Zelan deitzen zara?Zortzi.- Adarra jotzen ari alzara?Bai jauna!Iker, Leire, Paula etaLeire

- Aita, termometroajaitsi egin da.- Asko?- Ba bai, hamarren batmetro, leihotik erorida-eta.Miriam, Olatz, Ane etaAnder

Bidean aurrera doaz bisagutxo paseatzen, etagainetik saguzarraigarotzen da:- Zer da hori?–galdetzen du batek–.- Nire senargaia, pilotuada-eta.

Matematikako irakasleakAneri ariketa haugaldetzen dio:- Poltsiko batean 5.000€baldin badituzu etabestean 10.000€…Zenbat diru duzuguztira?- Oi, jauna! Bestenorbaiten prakak jantziditut orduan!Asier, Paula, June etaUnai

- Gustatzen zaizkizuzezenak?- Bai horixe, asko.- Orduan behia izangozara, ez?Haizea, Nidia, Iosu etaMarkel

TXISTEAK

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri, KoldoMitxelena eta Eibarko ikastetxeetakoordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioa

Ainara Lavado, Maider Aranberrieta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboaeta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

Page 3: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

Otsailaren 1ean AAldatze ikastetxean “Aldatze denok gara” eki-taldia antolatu genuen urtero moduan, eta goiz zoragarria pa-satu genuen ekintza ezberdinak eginez.

--------------------------------------------

La Salle ikastetxekook Bakearen astea ospatu genuen urtarrilaamaieran. Hainbat ekintza egin genituen gelan astean zehar:ipuinak kontatu, eskulanak egin, abestiak ikasi… eta baitadantza ere! Arratsaldean ospakizuna izan genuen eta primeranpasatu genuen. Globoak, usoak eta guztia askatu genituen.Pentsa zelako polita geratu zen zerua!Otsailaren 3an San Blas eguna ospatu genuen eta goizean ila-rak egin genituenean Karmelitetako apaiza (Aita Julio) etorrizitzaigun ekarritako san blas opilak bedeinkatzera. Amaitzeko,otsailaren 27an, ihauteriak ospatuko ditugu eta desfilea egi-tera irtengo gara Eibarko kaleetara.

--------------------------------------------

--------------------------------------------

Gosari osasungarria JJuan Anton io Moge len . Egunekolehen otorduak duen garrantziaz jabeturik, Iturburuko 5. mai-lako ikasleek Gosari bihotz-osasungarri kanpainan hartu duteparte. Horretarako, egun batean, ikasleak gosaldu gabe etorriziren Ikastolara. Gosaldu aurretik elikagai eta ohitura onen in-guruko bideotxo bat ikusi zuten, eta ondoren, jangelan prestizan zuten gosaria: esneki, fruta aleak, ogia, indioilar xerra etaoliba olioa dastatu zituzten.Bestalde, 2. mailako ikasleak Donostiako Kutxa Espazio bisi-tatzen izan ziren urtarrileko azken egunean. Gauza ugari ikusieta ikasi zituzten. Goizean Planetariumean espazioaren gora-beherak entzun ondoren, museoko esperientziez gozatu zuten.

--------------------------------------------

ikastetxeetako BERRIAK

2014KO OTSAILA 3

Page 4: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

DENBORAPASAK

2014KO OTSAILA4

Page 5: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

DENBORAPASAK

2014KO OTSAILA 5

Page 6: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziakprest izan beharko dituzuela. Datozenegunotan jai giroan murgilduko da

Eibar eta zer ikusi eta egin ugari egongo dagure herrian.Otsailaren 22an ekingo diegu jaiei. Zapatu ho-rretan, Kezka Dantza taldeak antolatuta, koko-dantzak eta koko-eskea izango ditugu, goizeko8.30etan hasita. Lehen agerraldia merkatuplazan egingo dute, eta gero koko-dantzak etakoko-eskea egingo dute Mandiola eta Aginagaauzoetako baserrietan, koko-dantzari etakoko-marruekin. Iluntzean, koko-dantzak es-

kainiko dituzte Eibarko kaleetan.

Otsailaren 27an, Eguen Zuri eguna,15.30etatik aurrera eskolen kalejirak egingodira. 17.00etan, Urkizun hasita eta Untzaga-raino, Jainaga eta Narbaizarekin kalejiraegongo da; eta ordu berean, Untzagaz, dan-tzaldia Lisker taldearekin. 19.00ak arte taile-rrak egongo dira Untzagan: ipuinetakopertsonaien karetak, makillajea eta osaga-rriak, Astixaren eskutik.

Otsailaren 28an, Aratoste Barixakua,20.00etan Urkizutik abiatuko da Kaldereroen

Koko jantziak prest?ERREPORTAJEA

2014KO OTSAILA6

G

Page 7: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

kalejira. 20.30etan Untzagan Kaldereroenabestiak eta dantzak izango ditugu eta21.00etan Aratosteetako pregoia botako da.23.00etan herriko DJ-en emanaldia izango daUntzaga Plazan.

Martxoaren 1ean, Aratoste Zapatua, ani-mazioa izango da Untzagako karpan,12.00etan hasita. 13.30ean Aratosteetako ta-berna eta kartel lehiaketaren sari banaketaegingo da eta 17.00etan mozorro lehiaketaizango da Galizako Etxean. 18.00etatik21.00etara kalejira Ustekabe fanfarrearekin,18.30etatik 20.30etara umeentzako berbena

Untzagan Luhartz taldearekin, eta 19.00etatik21.00etara, Untzagatik, Rpckalean kalejira.

Martxoaren 2an, Aratoste Domeka,11.00etan kalejira Usartza Txistulari Bandare-kin, eta 17.00etan Untzagan umeentzako Play-back lehiaketa. Eta 18.30etatik aurrera,umeentzako diskoteka DJ Arnorekin.

Martxoaren 4an, Aratoste Martitzena,17.00etatik 18.30etara umeentzako jolasakizango dira Untzagan eta 18.30etan sardina-ren entierru txikia. 18.30etan umeentzako dis-koteka ere egongo da, DJ Arnorekin.

ERREPORTAJEA

2014KO OTSAILA 7

Page 8: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...Nagusixen eta umien artian desbardinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu.Baiña zer gertauko zan galderabardiña egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

Zelan ospatzendittuzu/zenduazen

aratostiak?

8 2014KO OTSAILA

MAITE TELLERIA,8 URTE

Oso dibertigarrixak dira, asko gustatzen jatakoko-jaztia. Aurten sorgiñez mozorrotuko naiz,baiña oindiok ez dakat prest. Jolasak, dantzak,lagunekin jolastu… ondo pasatzen doguaratostietan!

JOSE LUIS TELLERIA,73 URTE

Gure denporetan debekatuta eguan, baiña goguandakat Murgizu dentistiak eskolia emoten zebala etaezkutuan ospatzen genduala. Koko jantzi eta edartopasatzen genduan. Baiña kalian ez, ume solterenbat igual ibiltzen zan, baiña kalian ez giñanmozorrotzen.

LORE ARREGI,8 URTE

Oso ondo pasatzen dogu, koko jantzi bihargaralako, gehixen bat. Asko gustatzen jata etaaurten rockera jantziko naiz, baiña oindiok ezdakat guztiz prestatuta. Dantzan ibiltzen gara,jolasian, edarto pasatzen dogu…

MARISA CABEZON,45 URTE

Betidanik gustau izan jataz aratostiak. Famelixandanok gara oso salseruak eta aratoste zaliak. Osoondo pasatzen genduan umetan, gaztetan, eta gauregun be oso ondo pasatzen dogu. Eta espero dotetorkizunian be bardin jarraitzia.

Page 9: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

ZER EGIN OLDARKERIAREKIN?Haur Hezkuntzan ohikoa da umeen artean portaera oldarkorrak antzematea, hala nola, jo, bultza edo haginka egin

eta atximurka egitea. Gehienetan umeak 5 edo 6 urte izan arte luzatzen da eta ohiko garapen prozesuaren barruankokatu daiteke. Izan ere, Lehen Hezkuntzaren hasierako urteetan hasten dira umeak autokontrola izaten. Hala ere,normala bada ere, ez dira portaera onargarriak eta zuzentzen saiatu behar gara.

Portaera oldarkorrek ondorio txarrak izaten ditu beste umeengan (mina, zauriak… sortu ditzakeelako) baina baitaeragiten dituenarengan ere. Izan ere, portaera hau errepikatzen denean, beste umeak berarekin egotea edo jolasteaekiditzen hasi daitezkeelako.

Portaera oldarkorrekin erlazionatuko faktoreak:- Gurasoen eredua: Ez jotzeko esan eta ipurdikoa ematen badiogu, mezu kontrajarriak ematen ari gatzaio. Berazesan eta egiten duguna bat etorri behar dira.- Sentipenak adierazteko zailtasunak: Umeek zailtasunak izaten dituzte amorrua, tristura, etsipena, inseguritatea…identifikatu eta adierazteko. Oraindik heldutasuna eta hitzak falta zaizkie sentitzen duten hori adierazteko.- Irudi edo gertaera bortitzak ikustea, hala nola film edo bideojolasak, portaera oldarkor horiek errepikatzera era-man ahal ditu.- Lehiakortasun larregi bizitzea, adibidez anai-arreben arteko zeloen ondorioz, atentzioa lortzeko.- Frustrazioa edo stress egoerak: familian aldaketa sakonak ematen direnean adibidez: gaixotasun larriak, gurasoakbanantzea, senideren baten heriotza…

Zer egin dezakegu?1) Seme-alabarekin hitz egin eta halako portaerak onargarriak ez direla esan ,eta bai berarentzat zein besteumeentzat, ondorio txarrak dituela azaldu.2) Umeek ez dute errealitatea eta fikzioaren artean oso ondo desberdintzen, beraz hobe irudi bortitzik ikustenez badute.3) Gertatukoari buruz hausnartzen erakutsi. Zer gertatu den, zer sentitu duen, portaeraren onodrioz zer gertatuden…4) Saria erabiltzen saiatu. Hau da, egoerak modu egokian (jo, bultza… egin gabe) konpontzen dituenean, atentzioaeman, txalotu eta poztasuna erakutsi, besteen aurrean lorpenak goraipatuz. 5) Neurriak hartu. Errietan egin eta portaera onargarria ez dela esateaz gain, ondorioak izan behar ditu portaeraoldakor horrek. Momentuan egiten ari den hori eten; jolasean bazebilen bera jolastu gabe laga, margotzen aribazen, berak ez du margotuko… eta abar.6) Irakasleekin eta familiarekin komentatu estrategia bera erabil dezazuen denok.7) Denboran luzatzen bada, 8 urtetik aurrera eta lagunekiko harremanetan, ikasketetan edo familia giroan eraginaizaten hasten bada, profesional bati laguntza eskatu.

gurasoenTXOKOA

92014KO OTSAILA

Page 10: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

2014KO OTSAILA10

MEMORIA JOKOA

etxekoARTISTA

Zeinek ez du ezagutzen memoria-jokoa?Bikoteak bilatzeko joko hau oso dibertigarriaizateaz gain, gure memoria lantzeko ere baliodu. Adinaren arabera handiagoa edo txikiagoaegin dezakezue, eta zuek nahi duzuenirudiak erabiliz.

ZER BEHAR DUGU?- Erregaloko papera- Irudi bikoitzak- Egurra edo kartoi potoloa- Itsasgarria

NOLA EGITEN DA?Lehen urratsa

Egurrezko edo kartoi potolozkarratutxoak egin. Kontutan izanzenbat bikote nahi dituzuen atera,jokoa handiagoa edo txikiagoaegiteko.

Bigarren urratsaFitxen atzeko aldea apaintzeko,erabili erregalorako paper polit bat.Eta aurreko aldean, berriz, aurrezaukeratu ditugun irudiak pegatu.Gogoratu bikoteak izan behar dutela,hau da, irudi bera bi aldiz agertukobeharko da.

Hirugarren urratsaUmearen gustuen arabera, berepertsonaiarik gustokuenak,animaliak, frutak edo koloreakerabil ditzakegu.

Page 11: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

2014KO OTSAILA 11

PLATANO-PIRULETAK

etxekoSUKALDARIA

Gurasoek askotan esaten dute umeeifruta jatea kostatu egiten zaizuela.Askotan irudimen handia jarri beharizaten da, nola edo hala, umeek frutajateko. Ba asko pentsatu gabe, hemenduzue modu polit eta desberdin bat frutajateko, kasu honetan platanoa.

Pausoak:1.- Zuritu platanoak eta erditik moztu.Sartu makiltxoa izozkia balitz moduaneta utzi hozten hozkailuan.2.- Ontzi batean txokolate erdigozoagoilarakada eta erdi gurinarekinnahastu eta mikrouhinean sartu urtudadin. Gauza berbera egingo dugutxokolate zuriarekin ere.3.- Atera platanoak hozkailutik etaestali txokolate urtuarekin bialdeetatik. Txokolatezko fideoekinapaindu eta itxaron txokolatea gogortuarte, minutu bat inguru. Sartuizozkailuan eta utzi bertanordubete inguru.

OSAGAIAK� 3 platano ez oso

helduak� 150 gr. txokolate

erdigozo� 150 gr. txokolate zuri

� 3 goilarakada gurin� Txokolatezko

fideoaketa txirbilak

� 6 izozki-makiltxo

Page 12: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

INTERNETEN…

www.gipuzkoakomuseoak.netSarri gertatzen zaigu asteburua ailegatu eta umeekin zer egin ez dakigula. Web orrihonetan Gipuzkoako museoen berri izango duzue. Oso informazio zabala eta argiaeskaintzen du gainera: non dagoen, zer erakusten duen, harremanetan jartzeko zeregin, ordutegia, noiz dagoen itxita eta noiz zabalik, prezioa… Aukera zabala duzue.

www.geoparkea.comEuskal kostaldeko Geoparkeari buruzko web orria dugu honakoa. Bertan, geoparkeaderitzona zer den azaltzen digute eta horrez gainera, bertan egin daitezkeen bisita gi-datuen berri eman eta zer ikus daitekeen ere azaltzen du web orri honek. Ikus dai-tezkeen argazkiak ere oso politak dira. Zer egin ez dakigunean plan polit bat egitekoaukera!

ARIESAries maitea, zer duzu buru horretan? Erditontotuta zabiltza, burua beste nonbaiten duzu etaez diozu inori jaramonik egiten. Maiteminduta otezaude? Hori ematen du behintzat!TAURUSErlojuari begiratzen al diozu? Ezetz ematen du,beti berandu iristen zarelako leku guztietara. Zuriez litzaizuke itxaroten egotea gustatuko, ezta? Bapentsatu gehiago besteengan.GEMINISPoz-pozik dituzu etxekoak. Zure portaera ezinho-bea da eta horrela jarraitu beharko zenuke,bihurrikeria askorik egin gabe. Horrek sariaekarriko dizu. Adi ibili.CANCEROndo pentsatuz gero, jakingo duzu arrazoia zureadela eta lagun hori oker dagoela. Hala ere, lasai,bera ere konturatuko da denborarekin.LEODen-dena ezin duzu lortu. Ez al zaude konformedaukazun guztiarekin? Gehiago baloratu beharkozenuke daukazuna, ez da gutxi-eta.VIRGOKirolari fina eginda zaude. Kalean ere beti korrika.Jarraitu horrela, kirola egitea oso osasungarriada-eta. Kolore gorriak zortea ekarriko dizu.LIBRABatzuetan aspergarriak badira ere, nagusiekkontatzen dizkizuten istorioak baliagarriak izandaitezke etorkizunerako. Asko ikas dezakezu.Aprobetxatu.SCORPIUSDatozen asteotan 6 zenbakiak zortea ekarrikodizu eta zure kolorea horia izango da. Zaindueztarria eta garbiago jan, badakizu, fruta,barazkiak… SAGITARIUSEtxekoekin lasai egoteko dituzuen momentuakondo aprobetxatu behar dituzu; afaltzeko orduanfamilian eserita egotea garrantzitsua da, egunekokontuak kontatzeko. Telebistak itxarongo du!CAPRICORNIUSIrakasleari kasu gehiago egin beharko zenioke etagelan adi egon! Irakasleak esaten duena osogarrantzitsua da-eta. Egiten duzuna baino askozgehiago egin dezakezu, beraz… animo!ACUARIUSBeti marmarrean zabiltza azken aldian. Jesussss…Ze aspergarria horrela zaudenean!! Jarriozuirrifarrea bizitzari, eta konpondu beharrekoakkonpondu behingoz.PISCISDatozen asteotan indartsu ibiliko zara, pila berriakjarrita izango bazenitu moduan: etxeko lanakegin, etxean lagundu, eskolan fin-fin, kiroletan erebai… Hartu atseden pixkat!

Page 13: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

ZER IRAKURRITANIAREN HARTZATania eta Ana ahizpak dira. Taniak badu pelutxezko hartz bat eta asko maite du. Hartzak futboleanegiten du Taniarekin, baina oso geldiro ematen dio baloiari.

NORK BEHAR DU KAPELA MAGIKO BAT?Clara Claramuntek badu kapela bat bere nahi guztiak egia bihurtzen dizkiona, baina bakarrikibiltzen da beti. Laster ikusiko du bere kapela baino gauza magikoagorik badela, bakardadeariaurre egiten laguntzen dion zerbait. Ipuin honek erakutsiko dizunez, gauza asko edukitzeak ezzaitu zoriontsuago egiten.

TXERRIKUME PIRATAItsaso zabalean zihoazela, Jule txerrikumea marruka hasi zen, isats kiribilean marrazo batek hozkaegin balio bezala. Orduan, zalapartan, mastako sareari muturrarekin heldu eta itsasora bota zuen.Baina uretatik atera zutenean, sareak distira egin zuen, urrez eta zilarrez beteta.

HAMAR ERLE LARANJA-SAILEANHamar erle burrunban laranja-sailean; bederatzik laranja-lorea usaintzen dute, zortzikmaitasun-kantuak ziztukatzen dituzte, zazpik zuku gozoa miazkatzen dute, sei hostorik hostodabiltza…

ITSASOA MALETA BATEANGure aitak maleta serio eta ilun bat zeukan… Nik ordea, zerbait distiratsua nahi nuen… Eta sartu.Maletaren barruan sartu nahi nuen inoiz inork sartu ez zuena… eta lortu egin genuen!

ONDARROAKO PIRATEN ABENTURA BERRIAKAndonik Ondarroako lagunen gutuna jaso du: “astillerura bueltatu behar du”. Kutxi oso triste dagoBakarne mamuek preso hartu dutelako eta Bakarne askatzea dute helburu. Mamuek, ordea,ezkutuko mezu bat gordetzen dute eta Andoniren lana mezuaren esanahia asmatzea izango da.

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

2014KO OTSAILA 13

Page 14: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

ONDO LO EGIN, MAITEA

14

Elezaharrak dioenez, aspaldi hartan lurra ilun-ilun zegoen. Ez zen gaurik, ez zen egunik.Iluntasuna zen nagusi. Eta iluntasun hartanbaziren izpiritu gaiztoak, izpiritu maltzurrak,beren gordelekuetatik aterata, gizakien aurkamehatxuka eta erasoka ibiltzen zirenak. Gau-zak horrela, egun batez, gizaki haiek AmaLurrarengana jo zuten izpiritu gaizto etamaltzur haien aurka borrokatzeko laguntzaeske.Ama Lurrak, erreguak entzun ondoren, erru-kituta, laguntza ematea erabaki zuen, etaalaba bat sortu zuen: ILARGIA. Horrela jaiozen gaua.Baina ilargiaren argia ez zen nahikoa izaneta izpiritu maltzur eta gaizto haiek, berengordelekuetatik aterata, oraindik ere mehat-xuka eta erasoka jarraitzen zuten. Eta giza-kiak han joan ziren berriro Ama Lurrarengana erreguka, laguntza eske.Ama Lurrak, erreguak entzun ondoren, errukituta, berriz ere laguntza ematea erabaki zuen,eta beste alaba bat sortu zuen: EGUZKIA. Eguzkia sortu zuen eta horrela jaio zen eguna.Pozez beterik, bihotz-bihotzez eskertu zuten gizakiek argitasun hura, baina eguzkia lurrarenmagalean atsedena hartzera sartzen zenean gaua jaiotzen zen, eta, gauarekin batera, gaizkilegaizto eta maltzur haiek, beren gordelekuetatik aterata, mehatxuka eta erasoka jarraitzenzuten.Hirugarren aldiz jo zuten gizakiek Ama Lurrarengana, erreguka, laguntza eske: Ama Lurra,Ama Lurra, lagundu eiguzu, izpiritu gaiztoek erasoka jarraitzen dute eta!Ama Lurrak, erreguak entzun ondoren, errukituta, berriz ere laguntza ematea erabaki zuen,eta oraingoan oso gauza berezia sortu zuen: EGUZKI LOREA. EGUZKI LOREA sortu zuen.

Eta agindu bat eman zien gizakiei: jar zezatela EGUZKI LOREA e-txeko atariko atean izpiritu gaizto haiengandik babestuak izateko.Eta halaxe egin zuten gizakiek, eta halaxe gertatu zen: ez zutengehiago gaizkile haien mehatxurik eta erasorik izan.Harrez geroztik, gizakiak lasai eta bake ederrean bizi izan ziren.

AMA LURRA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

2014KO OTSAILA

Page 15: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

ONDO LO EGIN, MAITEA

2014KO OTSAILA 15

Antzina kukuak oso gandor dotoreazuen, halako ile mataza harro-harrobat buru gainean. Behin basoilarrajoan zitzaion bisitan. Bisitan…edo… eskean. “Hi, hau eta zeraeta bestea”, zeharka berba egiten

hasi zen eta azkenean… “Aizu, ezkontza ba-tera joan behar dut eta… utziko al didazu zuregandorra?”. Eta kuku esku zabalak utzi egin zion.Ospakizunera agertu zenean, ezkon-berriei baino arreta handiagoa eskaini zioten ba-soilarrari. “Oooh!”, eta “aaah!”, gonbidatu guztiek egiten zuten asperen. Oilar arruntbatek kukurruku luzea eginda goraipatu zuen haren edertasuna.Gonbidatu guztiak zeuden jakin minez. Azkenean batek egin zion galdera:“Nork utzi dizu gandorra?”.“Utzi? Salomon erregeak oparitu dit, eman dizkiodan aholkuen truke”.“Oooh! Salomon errege jakintsuari aholkuak eman! Aaah! Ze jakintsua bera! Eta ede-rra, ze ederra bera!”.Denak aho zabalik utzi zituen. Hark hartu zuen ospea! Eta bera pozik, jakina. Harroharro zebilen. Basoilar harroputza, basoilar gezurtia, basoilar lapurra! Lapurra, bai.Kukuak gandorra itzultzeko eskatu zionean –gaixoak burua hotzituta zeukan- ezzion ba erantzun:“Hotzak bazaude jantzi txano bat. Niri bost axola!”.Kuku gizajoari begiak puztu zitzaizkion negarrari eutsi ezinik. Oso triste bizi da ha-

rrezkero; bere kantua entzutea baino ez dago. Jendeak ustedu ku-ku, ku-ku esaten duela, baina oker dago. Badakizuezer esaten duen? Pu-pu, pu-pu… kukua oso minduta da-goelako.

KUKUAREN GANDORRA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

Page 16: Koko jantziak prestatzen - Etakitto...ain-gainean ditugu aratosteak eta, ho-rretarako, badakizue koko jantziak prest izan beharko dituzuela. Datozen egunotan jai giroan murgilduko

zu margolari!