Klima aldaketak

download Klima aldaketak

If you can't read please download the document

Transcript of Klima aldaketak

KLIMA ALDAKETA

EGILEA: Oihane Fernandez

INGURUMENA

Klima-aldaketa hitzetik hortzera darabilkigu eztabaidagai maiz, bai lagunen artean, baita komunikabideetan ere. Askoren iritziz dagoeneko Euskal Herria tropikalizatu egin zaigu, eta neguak ez dira negu, gaztaroan gure kaleetan elurra maizago ikusten genuen eta horrelakoak entzuten dira. Antzera esaten da munduko toki gehienetan, baina hala eta guztiz ere, zenbait zientzilarik zalantzan jartzen du dagoeneko klima-aldaketa baten aurrean gaudenik. Hori bai, ikerketa askoren arabera atmosferako zein ozeanoetako tenperaturak igo egin dira azken urteotan.

INGURUMENA

Baina klimek berez fluktuazioak betidanik izan dituztenez tenperatura-igoera hauek normalak izan zitezkeen. Gure planetako klimak benetan aldatzen ari ote diren jakiteko oraindik datu eta ikerketa gehiago behar dira. Hala ere, zientzilari askoren ustetan gizakion eragina atmosferan oso nabarmena da eta horrek ekar ditzakeen aldaketen artean berotegi-efektua dago. Berotegi-efektuaren ondorioz bestalde, klimak epeldu egingo lirateke.

INGURUMENA

Dena den, kausa asko direla medio, klimek etengabe aldaketak jasan dituzte. Esaterako, azken bi milioi urteotan, Holozenoan zehar, hainbat glaziazio gertatu da munduan, azkena duela hamar mila urte inguru amaitu zelarik. Orduan Aralarren, Aizkorrin, Anboton eta Euskal Herriko beste zenbait menditan glaziarrak zeuden, Euskal Herriko batezbesteko tenperatura gradu bakan batzuk hotzago zelarik.

INGURUMENA

Garai hartan itsas maila beherago zegoen eta, beraz, kostaldea urrunxeago zegoen. Azken glaziazioaren ondoren klima epeldu egin zen, eta duela 5.000 urte egungoa baino epelagoa izatera ere iritsi zen. Dena den, eta azken glaziaziotik hona klima epeldu egin bada ere, mendetik mendera berezko fluktuazio nabarmenak eman dira. Horregatik, klima aldatzen ari ote den jakiteko urte askotako datuak behar dira.

KLIMA BEROTZEAREN ONDORIOAK

Ikerketa sakonago eta luzeagoak egin behar badira ere, hainbat eredu matematikok gizakion eraginez klima berotu, eta berotze-prozesua bizkortu egin dela, ondorioztatzen du. Berotze honek, klima-aldaketa sakonak sor ditzake, gizakiontzat oso ondorio kaltegarriak ekar ditzakeelarik. Zientzilarien artean oso maiz erabiltzen den eredu matematiko batetik hurrengo urteetan udako batezbesteko tenperaturak 2 eta 4 C artean igo daitezkeela ondorioztatzen da.

KLIMA BEROTZEAREN ONDORIOAK

Klima beroagoek, beste aldaketa askoren artean, goi-latitude eta mendietako izotzen urtzea ekarriko lukete eta honekin batera itsas mailaren igoera, itsasoek hainbat hiri eta populatutako kostalde urperatuko lituzketelarik. Honek populazio-migrazio handiak eragingo lituzke, arazo politiko eta ekonomiko neurtezinez gain. Izotz kapeluak eta glaziarrak urtzeak lurrazalaren albedoa jaitsiaraziko luke, eta ondorioz lurrazala berotuko litzateke.

KLIMA BEROTZEAREN ONDORIOAK

Klima berotzeak ere eritasun tropikal askoren barreiaketa ekar lezake, eritasun hauek kutsatzen dituzten intsektuak beroarekin asko hedatuko bailirateke. Hori horrela malaria, eskistosomiasia, filariasia, sukar horia eta beste hainbat gaixotasunek bortizki joko lukete herri tropikaletan eta egun gaixotasun horietatik libre dauden munduko leku askotara ere zabalduko lirateke.

KLIMA BEROTZEAREN ONDORIOAK

Halaber, gizakion aktibitateek klima-aldaketa azkarra eragingo balute eredu matematikoek jende asko hilko lituzketen bero-uhinak eta hotz-uhinak, tifoi eta urakan izugarriak, lehorte zein eurite bortitzak eta beste hainbat fenomeno meteorologiko aurrikusten dituzte. Hau guztia gerta liteke, eta agian jada hasi da gertatzen.

KLIMA ALDAKETA

Klima-aldaketa ludian edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.

KLIMA ALDAKETA

Gaur egun, ingurumenari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote.

KLIMA ALDAKETAREN ZIKLOA

Klima-aldaketak Lurreko atmosferaren aldaketak erakusten ditu, baita Lurreko beste lekutako prozesuak ere, adibidez izotz-geruzatan, eta gizakiaren eragina. Klima-aldaketan beste kanpoko eragile, lurraren orbita, eguzki-izpien noranzko aldaketak eta berotegi-efektua.

LURRAREN BARRUKO KLIMA ERALDAKETAK

Eguraldia, atmosferaren eguneroko egoera da eta sistema kaotiko ez-lineala. Beste aldetik, klima batez besteko lurraren egoera egonkor samarra da eta iragarri daiteke. Klimaren barruan sartzen dira: batez besteko tenperatura, euri kopurua, egun oskarbiak eta edonon neur daiteken beste aldagai. Hala ere, Lurreko ingurumenean badaude klima eralda dezakeen aldaketak ere.

GLAZIAZIOA

Glaziarrak, klima-aldaketaren adierazlerik nabariena dira. Klima hoztean handitzen dira (ad: Izotz Aro Txikia) eta klima berotzean, berriz, laburtzen dira. Azkenengo milioi urteetan, klima prozesu garrantzitsuena, gaurko Izotz Aroko glaziar eta glaziararteko zikloak izan dira. Orbita-desbideratzeek edo Milankovitx zikloek eraginda izanagatik ere, beste eragile ere zerikusia izan dute. Adibidez, lurraren barneko indarrak kontinenteetako izotz-plaketan, itsasoaren 130 metroko igoera, Heinrich eta Dansgaard-Oeschger gertaerak eta Younger Dryas Aroa.

OZEANOETAKO ERALDAKETAK

Epe laburretan, hamarkada batzuk jota, klima-aldaketak atmosfera eta ozeanoen arteko harremanengatik gerta litezke. Klima-aldaketa asko, El nio, Ozeano Bareko Hamar urteko Oszilazioa, Ipar Atlantiko oszilazioa eta Artiko oszilazioaa ozeanoetan beroa era ezberdinetan mantentzearen ondorioa dira. Epe luzeagoetan ozeanoetako prozesuak, esate baterako zirkulazio termohalinoak, beroa hedatzen garrantzi handia daukate, eta klima alda dezakete.

KLIMAREN MEMORIA

Klimaren aldakortasun ezberdinak histeresi eratzat har daitezke. Honek esan nahi du, klimaren ohiko egoera inputak ez ezik outputak ere kontuan hartzen dituela. Adibidez, hamarkada lehor batek urtegiak txiki ditzake, lautadak idortu, eta basamortuak zabaldu. Hauek direla eta, eurite gutxiago izango da hurrengo urteetan. Beraz, klima-aldaketa prozesu auto iraunkorra da, zeren eta ingurugiroko alderdien arabera, erantzun ezberdinak izango baitira.

KLIMAREN MEMORIA

Klimaren aldakortasun ezberdinak histeresi eratzat har daitezke. Honek esan nahi du, klimaren ohiko egoera inputak ez ezik outputak ere kontuan hartzen dituela. Adibidez, hamarkada lehor batek urtegiak txiki ditzake, lautadak idortu, eta basamortuak zabaldu. Hauek direla eta, eurite gutxiago izango da hurrengo urteetan. Beraz, klima-aldaketa prozesu auto iraunkorra da, zeren eta ingurugiroko alderdien arabera, erantzun ezberdinak izango baitira.

BEROTEGI GASAK

Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.

IPCC

Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldea erakundea (Intergovernmental Panel on Climate Change ingelesez, IPCC) 1988an sortu zuten gizakiak klima-aldaketan egindako eraginak aztertzeko.

2007an Bakearen Nobel Saria irabazi zuten Al Gore Estatu Batuetako presidenteorde ohiarekin batera.

BIDEOAK

Bideo bat:http://www.youtube.com/watch?v=3wUzs-WDZus

Beste bideo bat:http://www.youtube.com/watch?v=TxIJViU7_9k

Hurrengo bideoa:

Muokkaa otsikon tekstimuotoa napsauttamalla

Muokkaa jsennyksen tekstimuotoa napsauttamallaToinen jsennystasoKolmas jsennystasoNeljs jsennystasoViides jsennystasoKuudes jsennystasoSeitsems jsennystasoKahdeksas jsennystasoYhdekss jsennystaso