Karmenjaiak2015 - Markina-Xemein publi barik.pdfAzaleko eta kontrazaleko argazkiaren egilea: 2014-ko...
Transcript of Karmenjaiak2015 - Markina-Xemein publi barik.pdfAzaleko eta kontrazaleko argazkiaren egilea: 2014-ko...
Karmenjaiak2015m a r k i n a - x e m e i n
Azaleko eta kontrazaleko argazkiaren egilea:
2014-ko Karmenetako argazki lehiaketaren irabazlea: Aitor Gisasola Orbea
JAi batzordearen AGURRAEmoziñoz betetako egunek izeten diez karmen bueltakuek. Erromeri, dantzaldi, kantaldi, kale-jira, bazkari, afari, kontu, barre, negar, txalo, izerdi, txintxin, apustu, betekada.
Jai egarrixe.
Gitxigaz asko gozatu leike, baina ekimen da-nen atzien antolakuntza bat dauenez, elkarte eta norbanako mordue ibiltxen da anto-lakuntza biherretan. Martxuen hasi eta jaixek amaitxu arte jende morduek eingo dau biherra egunotan, jaixetan be biherrezkue dalako auzolana, herrilana. Herri bazkarixe adibide nabarmenena.
Zoragarrixe.
Ta beste hainbat ekintza eukiko doguz gustu danentzako gozagarri. Ikusi programie ta konturetuko zarie herri hau bizirik dauela.
Txalogarrixe.
Bizirik barik dauen herri bat, ezta herri bat. Pertsona biziz osatutako herri bizi bat bihe-rrezkue da, bizitziaz ta lagunartiaz gozatzeko. Udiaz gozatzeko.
Gozagarrixe.
Gozagarrixe, txalogarrixe eta zoragarrixe dalako jai egarrixe, gozatu ta gozarazi!!!
Pregoilariakguraso elkartea
Berrogeita hamar urte beteko ditu azaruen Markina-Xemeingo Guraso Alkartiek. Mende erdi lepuen euki arren, osasuntsu eta ilusinoz beteta jarraitzen dau, umien irriparrian atzetik dabilena, jostarixe eta nekaezine. Eta hor gagoz gu hainbat guraso alkarri erreleboa emonaz bizipoz hori zaintzen.
Urtien ziher makina bat ekintza anto-latzen ditugu, danak be gure umien aisialdixe beteteko asmoz. Udazken eta neguen Pirritx eta Porrotxegaz merien-datzen dogu, Olentzeroi ondo etorrixe eitxen deutsogu kalejiran, neguko epel-
tasunan bille, zinie eta ludotekie zabalt-zen doguz,eta ipuinekin eta antzerkixaz ametsetan barrena sartzen gara. Udabarri eta uda aldera ostera, kalien ibiltzen gara margotzen, uretan freskatzen eta herriko jaixetako danborradie prestetan dogu dan-bor zaparradagaz jaixei hasierie emoteko. Aurten danborrez gain, zuziri edar bat botako dogu, zeruraino bidaliko dogune.
Ondo ondo ospatu jaixek danok eta umien antzera, askatu barrenak, salto eta dant-zan ein, barre ein, kantau, olgau, zikindu, konpartidu, eta barru-barrutik eta sakon- -sakonetik aurtengo jaixek disfrutau.
50 urte bete doguz aurten, eta beste 50
betetzeko prest!
Uhagon kulturgunea10. urteurrena
Duela 15 bat urte, belarrez eta sasiz betetako etxe huts bat ikusita, herritar talde batek pentsatu zuen ideia ona izan zitekeela etxe huts hori musikaz, dantzaz, artez… betetzea.
Duela 10 urte, idea hori egi bilakatu zen eta Uhagon palazioa, kulturgune bihurtu zen. Ezinezkoa zirudiena egia da gaur egun, herritar, elkarte eta udalaren elkarlanari esker.
Uhagon kulturgunea topaleku bizi bat da, ideia berrien sorleku, hainbat joan-etorri-ren lekuko, kontzertu, bilera, antzerki, ja-
tordu ta tertuliarako lekua. Guztiei zabalik dagoena, guztiok ematen diogulako bizia Uhagon kulturguneari.
Urrian ospatuko dugu 10. urteurrena. Bitartean, disfrutatu karmen jaiak eta gogoratu…
“… herrian bizi behar duenak, herri bizi bat behar du”
(Andoni Egaña, Uhagonen 2013-02-02. Bi Arreba emanaldian)
Jaietan berdintasunaJaietan herriak kolore desberdinak hartzen baditu ere, kolore moreari inoiz baino gehiago kostatzen zaio nabarmentzea. Karmen Jaiak ez dira salbuespe-na, eta gure jaietan ere kosta egiten da gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna bermatzea. Are gehiago, jaietan nabarmenagoak dira arlo batzuetan dauden desorekak.
Horri aurre egin eta parekidetasunerako bidean, Markina-Xemeingo Udalak “Jaietan berdintasuna” programa jarri zuen martxan iaz. Herriko elkarte eta norbanakoei gonbita luzatu zitzaien, eta hiru saio egin ziren jaiak aztertu eta hobekuntzak propo-satzeko.
Lehenengo saioan beste herri batzuetako jaiak aztertu genituen, eta bigarrenean, Markina-Xeme-ingo jaietako hainbat ekintza aztertu. Irizpide batzuk markatu, eta iazko uztailean behatzaile lanak egin genituen hamar bat lagunek, ekintzaz ekintza berdin-tasuna bermatzen zen edo ez aztertzeko. Ez bakarrik protagonistetan, parte hartzean, ikuslegoan, rolen banaketan... egin genuen azterketa. Sorpresa onak eta txarrak, denetik egon zen, baina balio izan zuen indarra non egin behar den ikusteko.
Azken saioan, jaietan egon ohi den indarkeria matxista aztertu genuen. Zoritxarrez, oraindik ere jaietan indarkeria kasu asko ematen dira eta horiek behin betiko amaitzeko pausoak eman behar dira.
Aurtengo uztailean ere bide berean lanean jarrai-tuko du Markina-Xemeingo Udalak. Alde batetik, iaz eskaini zen formakuntza horretaz baliatuz, eta, bestetik, aurten aurkeztu den I. Berdintasun Plana kontuan hartuta, horretan ere jaiak txertatuta dau-de-eta. Tresnak martxan ipini eta lanean jarraituko du Udalak jai parekideak lortu arte!
Gogoan eduki!
Ezetza ezetza da!
Olagarroak itsasora!
Gauak, kaleak, jaiak, denonak dira!
ZESTA eskolaAurten ere Karmen Jaiak heltzearekin batera Markina-Xemeingo herritarront-zat zein bisitatuko gaituztenentzat Zesta Puntako hitzordua martxan daukagu. Bagabiltza!
Dagoeneko badira urte batzuk Zesta Punta Eskola sortu zela, 1990eko abenduaren 4an sortu zen. Javier Mentxaka, Sabas Garate, Felix Onaindia, Jose Luis Lejar-di eta Juan Jose Kalzakorta izan ziren hasierako zuzendaritza osatu zutenak. Sorrerako estatutuetan idatzi zen mo-duan, elkartearen helburu bakarra “irabazi asmorik gabeko elkartea izanik, kirol jar-duera sustatzea izango da”. Markina-Xe-meingo Zesta Punta Eskolaren helburua, gazteen artean kirola bultzatzeaz gain, azken mendean mundu osoan zabaldurik egon den kirolak bizirik irauten laguntzea da. Gure hondar aletxoa honela eskaintzen dugu.
“Zesta Puntak urte oparoak izan ondoren, azken urteotan ez ditu bere momenturik onenak bizi eta Euskal Herri osoari eta ba-
tez ere gure eskualde eta herriari hainbes-te onura ekarri dizkion kirola une larrian dago. Markina-Xemeingo Zesta Eskolaren partaide garen guztioi (pilotari, guraso, en-trenatzaile, …) “kirol honi ezin diezaioke-gula bere kabuz hiltzen utzi iruditzen zai-gu”. Honela dio Josu Mugartegi, “Atain”ek eskolako lehendakariak. Ahalegin horren barruan kokatzen dute eskolakoek aurten Karmen Jaietan jokatuko diren partiduei buruzko erabakia: partiduak afizionatuekin jokatzea, alegia.
Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskola diru publikoaren banatze justu baten alde dago eta oinarrizko kirol baten alde egin behar dela uste du. Munduko Pilota-ren Batzarretik antolatutako World Tour txapelketa ez dugu babesten. Uste dugu gure esfortzuak eskoletara eta pilotari afizionatuetara zuzendu behar direla. Aurtengo Karmen Jaietako txapelketa ITXAROPEN TXAPELKETA moduan bataiatu dugu eta une honetako pilotari afiziona-turik onenek jokatuko dute. Etorkizunaren aldeko beste ekintza bat izango da.
GAIA
Karmen jaiak 2015
Margoek eta argazkiek egitarauan azaltzen diren ekintzetan hartutakoak edota gaiarekin zerikusia duten jardueretakoak izan beharko dute.
EPEA
Lanak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 27an bukatuko da. Epe horren barruan, noiznahi aurkeztu daitezke lanak. Behin lanak aurkeztu ondoren, ezin izango dira lehiaketatik erretiratu.
SARIAK
Margorik onenari 75€ko diru saria eta 2016 urteko Karmen jaietako programaren azala.
Argazki onenari 75€ko diru saria eta 2016 urteko Karmen jaietako progra-maren kontrazala.
Argazki bilduma onenari sari berezia
*Argazki eta margo lehiaketako oinarriak, webgunean eta udaletxean egongo dira eskuragarri.
ARGAZKI ETA MARGO LEHIAKETAoinarriak
iazko lehiaketaren irabazleaAitor gisasola
Noiz hasi zinen argazkilaritza mun-duan?
Txikitxetik euki izendot argazkilaritzi be-giko. Lelengo gurasuen kamara txikixaz, batez be oporretan eta ekintza berezixe-tan. Urtiek pasau ahala, pixkabat aurreztu eta neure argazki kamarie erosi neban, harrezkero ordu pillobat pasau dodaz reflex kamara baten aukera ezberdiñe-kin jolasten eta burrukatzen, batzutan oso gatxa dalako noberak nahi dabena agertzie irudixen. Gaur da egune, edozein ekintzara juterakuen kamarie nirekin batera datorrena eta honek ondo gorde ezkero, betirako oroitzapenak bihurtzen die.
Teknikari edo ideiari ematen diozu garrantzia gehiago?
Hasieran, teknika aldetik enekixen asko-rik eta aproba asko biher izeten nitxun nire ideiak argazki bihurtzeko. Hortaz, teknikari bere garrantzia emon biher jako eta hau pixkat landu. Nik hori nire konture ikesi dot. Ideiari dagokixonez, be-harrezkue ikusteot argazki onak lortzeko, teknika aldetik oso argazki konplexue izen arren, argazkilarixan sormenak ez badotze esentzia pixkat eman argazkixai, honek indarra galtzen dau eta azken emaitza kaltetu.
Beraz, nire ustez bi partiek die oso beha-rrezkuek emaitza onak lortzeko.
Aproposak al dira jaiak argazkiak egite-ko?
Alde batetik, herrixen mugimendue dauenez, argazkixek ataratzeko aukera asko sortzen die eta horregaitxik gune aproposa bilakatzen da, baña herritxarra nazenetik, neuri be jai-giruen egoteko gogue sartzen jate eta bi gauzak batera eitxiek ez dakar emaitza onegirik. Gai-nera, jaixetan jende asko batzen garenez eta jatorri, errealitate eta pentsamolde ezbardinek euki geinkezanez, posible da norbaitek, bere pribatutasunien sartu garela sentitzie, nahiz eta gure helburue hau ez izen. Honek kontu handixe eskatzen dau argazkixe zeñei eta noz atatzerakuen. Edarto ospatu karmen jaixek, ka-litan ziher ibilikoga argazkixek ataten, aurtengo Karmen Jaixek be inok ez daixezan ahaztu.
KARMENJAIAK2015
ZESTA eskolaren partiduakBARIKUA 3, 19.00LIGAXKAKO PARTIDUAK (KARMENAK 2015) BARIKUA 10, 19.00 LIGAXKAKO PARTIDUAK (KARMENAK 2015) IGANDEA 12, 18.00 FINALERDIAK JUBENIL eta 22 URTE AZPIKOETAN (KARMENAK 2015)
EGUENA 16, KARMEN EGUNA ,18.00FINALERDIAK ETORKIZUN TXAPELKETA
ARBE – SALEGI | FORONDA - ZABALAAYMAR – ETXEBA | ANTXON – BAILO
BARIKUA 17, 18.00FINALAK JUBENIL eta 22 URTE AZPIKOETAN (KARMENAK 2015) IGANDEA 19, 18.00FINALA ETORKIZUN TXAPELKETA.
BARIKUA 24, 19.00FINALERDIAK NAGUSI eta ELITE MAILATAN (KARMENAK 2015) BARIKUA 17, 18.00FINALAK NAGUSI eta ELITE MAILATAN (KARMENAK
2015)
Uztailak 10, barikua18:00 ZESTA PUNTA LIGAXKAKO PARTIDUAK
18:30 HEBENTIK HARAT ekimena. Xiberoatik etorriko dira kalejira koloretsua egitera Goikoportaletik hasita
XIBEROKO-KOBRE-EZ-GARBIAK fanfarrea XIBERUKO KLUNAK XIBERUKO DANTZARIAK
22:30 XIBEROKO SUAK PIROTEKNIA konpainiaren eskutik, su ikuskizuna Zelaian
Uztailak 11, zapatuaatletismo eguna
17: 00 Prebenjaminak 60 m 17:05 Benjaminak 60 m 17:10 Alebinak 60 m 17:25 Infantilak 100 m 17:45 Benjaminak 600 m 17:55 Alebinak 600 m 18:30 Benjaminak 4´80 m 18:40 Alebinak 4´80 m 19:00 Alebin eta infantilen pisu jaurtiketa
18:30 Kross txikia (2 km)
Parte hartzaileak: Infantilak eta kadeteak
Ibilbidea: Zelaiari bira · San Agustin kalea · Xemeingo eliza · Lea Artibai ikastetxea · biribilgunea · Arretxinagako zubia · Plaza berria · biribilgunea · Xemeingo eliza · Uhagon kulturgunea · bidegurutzea · Zelaia · helmuga
19:00 Kross nagusia (7,8 km)
Ibilbidea (2 bider): Zelaiari bira · San Agustin kalea · Xemeingo eliza · Lea Artibai ikastetxea · Arretxinaga · Barroetako zubi barria · Bekobenta · Kiroldegia · Goikoportala · Zelaia · helmuga
22:30 ZERUTXU IKASTOLA OMENDUZ ekimena frontoian
Uztailak 14, martitzena22:00 EMEKI KORALA-ren KONTZERTUA Mertzedeko elizan
Zuzendaria: Yolanda Loira Mugartegi
Uztailak 12, domekajubilatuen eguna
11:00 ESKOLARTEKO TXIRRINDULARI LASTERKETA Ibilbidea: Lea Artibai ikastetxea · Itxuarteneko biribilgunea · Barrueta futbol zelaia · Arretxinaga · Lea Artibai ikastetxea
12:00 JUBILATUEN EGUNEKO MEZA
ondoren JUBILATUEN JAIA Bauskainen
BAZKARIA + ERROMERIA ETZILIMO taldearekin
18:00 ZESTA PUNTA LIGAXKAKO PARTIDUAK
Uztailak 15, eguaztenaBADATOR ALARABI
16:00 GAZTETXO MAILAKO TXIRRINDULARI LASTERKETA
Ibilbidea: Markina-Xemein · Berriatua · Ondarroa · Lekeitio · Oleta Milloigane · Markina-Xemein (43 km)
18:00 ALARABIREN JAITSIERA (Xemeindik udaletxe aurrera) TXARANGAZO ELEKTROTXARANGAK ALAITUTA
18:15 TXUPINAZOA Goikoportalean ALARABI aurkeztu ondoren, GURASO ELKARTEKOEK pregoia irakurri balkoitik eta, ondoren, TXUPINA botako dabe
ondoren KUADRILLEN KALEJIRA BIZIKLETAZ TXARANGAZO ELEKTROTXARANGAren laguntzarekin
ondoren TXISTULARI, ERRALDOI eta BURUHAUNDIEN KALEJIRA
21:30 DANBORRADA
23:00 DJ FESTA
LAS TEA PARTY
EL_TXEF_A
Uztailak 16, eguenaKARMEN EGUNA
9:30 TXISTULARIEN KALEJIRA
11:00 MEZA NAGUSIA 12:30 AURRESKUA
13:00 BIG BAND CLASSIC BANDAREN KALEJIRA + KONTZERTUA
13:30 MARKINA-XEMEINGO MUSIKA ESKOLA eta ALARABIREN KALEJIRA
17:00 HERRI KIROLAK ikuskizuna Zelaian
18:00 ZESTA PARTIDUAK Uni frontoian
ARBE-SALEGI | FORONDA-ZABALAAIMAR-ETXEBA | ANTXON-BAILO
19:30 BERTSO SAIOA UHAGONeko terrazan
Aurkezlea: Graxi Arregi Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Miren Amuriza, Maddalen Arzallus, Xabat Galletebeitia
21:30 KALEJIRA eta ERROMERIA Arkupean
ELEGANCIA MEXICANA mariatxiak
Uztailak 17, barikuakarmen txiki
09:30 TXISTULARIEN KALEJIRA
UMEEN PARKEA Zelaian: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 ABENTURA TXOKOA Plazabarripean
goizean KIROL EGOKITUAK probatzeko aukera
11:00 MARKINA-XEMEINGO TRIKITIXA ESKOLA eta ALARABIren KALEJIRA
11:30 ERRALDOIAK, BURUHAUNDIAK eta TXISTULARIAK
19:00 OIHAN VEGA DJ-a Goikoportalean
21:30 KONTZERTUA UHAGONEN
BLUEDAYS + VELLMA POWEL
22:30 KONTZERTUAK Zelaian
HERIOTZA BIZI TRUKGLAUKOMA
LOS CHIKOS DEL MAIZEZTEN GIRO erromeria
Uztailak 18, zapatuakuadrillen eguna
09:30 TXISTULARIEN KALEJIRA
10:00 ESKU PILOTA PARTIDUAK
12:30 MARKINA-XEMEINGO MUSIKA ESKOLA, TRIKITIXA ESKOLA eta ALARABIren KALEJIRA
14:30 HERRI BAZKARIA
ostean HERRITXOUE
18:00 ADISKIDEAK TXARANGAren KALEJIRA
23:00 KONTZERTUAK Zelaian
VENDETTA THE WALTRAPAX
BIDE BATEZ erromeria
Uztailak 19, domekaagur alarabi!
09:30 TXISTULARIEN KALEJIRA
12:30 HERRIA KANTUZ KALEJIRA BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIAK taldearekin Arkupean hasita 16:00 MUS eta BRISKA TXAPELKETA Plazabarripean
MUS BRISKA 1.saria: 120€ eta txapela 120€ eta txapela 2. saria: 80€ eta garaikurra 80€ eta garaikurra 3. saria: 60€ 60€ 4. saria: 40€ 40€
16:30 KANTUGIRO karaokea EITBren eskutik, Goikoportalean Euskal telebistakoak etorriko dira programa grabatzera
Parte hartzeko, deitu edo idatzi What´s App-a, 626 181 417-ra, edo idatzi [email protected] helbidera
18:00 ZESTA PARTIDUAK Uni frontoian ETORKIZUN TXAPELKETAKO FINALAK
19:00 AIKO taldearekin DANTZALDIA Arkupean
22:30 LEKITTOKO DEABRUAK piroteknia ikuskizuna
ondoren ALARABIREN ERRETZEA