karenka9

download karenka9

of 12

Transcript of karenka9

  • 8/9/2019 karenka9

    1/12

    ernair

    enbo

    letina

    kourtarrila

    NAZIOARTEAEraso guztien gainetik,

    Kuba es siempre 26

    ZER BERRI?Euskal Herriak bere bidea

    egiteko EHBilduren...

    HERRI BORROKADarokara martxa,

    11 askatasunerantz...

    GOMENDIOAKPatio Maravillas,

    Shockaren doktrina...

    HAUSNARTZENOraina garelako,

    ekin borrokari

  • 8/9/2019 karenka9

    2/12

  • 8/9/2019 karenka9

    3/12

    HAUSNARTZEN

    KANALA

    BIDEOAREN HELBIDEA:

    http://youtu.be/QNBBOazdXV4

    MUGIKORREAN IKUSTEKO:

    BIDEOA IKUSTEKO:

  • 8/9/2019 karenka9

    4/12

  • 8/9/2019 karenka9

    5/12

  • 8/9/2019 karenka9

    6/12

    NAZIOARTEA

    diote. Harreman berri horiek, Miamin orain dela 16 urtebahituta zituzten bost agente kubanoetatik preso jarraitzenzuten azken hiruen askatzea eta La Habanak atxikiturik zuenAlan Gross espia yankia askatzea eragin dute. Era berean, irlakurte luzez pairatzen duen blokeo ekonomikoaren ingurukonegoziaketak abiarazi dituzte aipatutako blokeo bidegabea

    behingoz altxatu dadin.

    Politika paranoiko eta dementzial batek soilik azal dezakeKubari inposatutako enbargo ekonomiko eta isolamendupolitikoaren zergatia. Hala ere, historiaren norakoak aztertzeaezinbesteko tresna bilakatzen zaigu berriro ere politika kriminalhau nondik datorren argitzeko.

    Gerra hotza ezagutu genuen garaian barrena -oraindikeztabaidatzeke dago garai hori iraganean utzi dugunik-Ameriketako Estatu Batuek, Sobietar Batasunarekinnorgehiagoka ekonomiko eta influentzien hedapenean

    murgildurik zegoen bete-betean. Horretarako politikainperialista gringoak, ustelak ziren gobernuak eta eurekikoafinak ziren gobernu zein diktadurak egin eta desegiten zituennahieran.

    Kuba, politika horren eredu garbia bilakatu zen 40 eta 50ekohamarkadetan zehar, estatubatuarren atsedenerako luxuzkokasinoz betetako herri bikain bilakatu zenean. Egoera horrek,bertako herritarren amorrua eragin zuen nazio burujabetasunasaltzen zuten elite kriolloen aurka. Horren ondorioz, 1953kouztailaren 26ko altxamendua hasi zen eta gerora, 1959kourtarrilaren 1ean, ejertzito errebeldea garaile sartu zen LaHabanan. Fidel Castroren gobernu iraultzaile berriak herri

    programa sozialari ekin zion, Batista diktadorearen gobernuustela boteretik kendu ostean. Programa horrek enpresaanitzen nazionalizazioa, lurren kolektibizazioa eta nekazalerreforma soziala ekarri zuen. Aplikatzen hasi ziren neurriektalka zuzena egiten zuten AEBko enpresen interesekin,aurreko gobernuak emandako babes eta onura fiskaletaraohituta baitzeuden. Horren ondorioz, John Fitzgerald KennedyAEBetako presidenteak -alderdi demokratakoa- Kubakoinportazio eta esportazioak eten zituen zigor modura, blokeoekonomikoari hasiera emanez 1960an.

    Urtebete geroagoa, Miamin exiliatu ziren disidenteak, CIAren

    entrenamendu eta informazio taktikoaren bidez, playaGironetik (Bahia de Cochinos) irla inbaditzen saiatu ziren. IndarArmatu Iraultzaileek ordea, inbaditzaileak geldiarazi zituebegun gutxitan. Momentu horretan Fidel Castrok iraultzarenizaera sozialista adierazi zuen Kubako Errepublika Sozialistasortuz.

    1991ean Europako bloke sozialista desegin zenean, Kubakoekonomia SESBrekiko elkartrukera bideratuta zegoen.Lehen mailako -eta ia bakarra zen- aliatu komertzialadesagertzearekin batera, blokeoaren izaera krudelena ageriangeratu zen. Atzerriko krediturik lortu ezinean eta merkatuberriak topatu ezinik irlaren ekonomiak hondoa jo zuen. Sasoihorretan, indar inperialistek blokeoa gogortu zuten CastroKomandantearen gobernuarekin behin betiko bukatu asmoz.1992 eta 1996an Torricelli eta HelmsBurton legeen bidez,ahuldutako sistema bati azken zartakoa ematen saiatu zirenGeorge Bush (aita) eta Bill Clintonen administrazioak. AEBetako

    ekonomiarekin erlaziorik zuten enpresa eta filialei Kubarekikozuten negozioei eta inbertsioei mugak ipini zizkieten etaera berean irlako esportazioak jazarri zituzten bere orbitakoherrialdeak mehatxatuz: Kubarekin harremanak mantenduzgero AEBren babes ekonomiko eta politikoa galduko lukete.

    XXI. mendearen hasieran Latinoamerikan ematen hasi zirenaldaketa sozial eta politikoek aukera berriak ireki zituztenKubarentzat. Bolivia, Venezuela eta Ekuadorreko ezkergobernuek, aliantza ekonomikorako eta yankien monopolioagainditzeko asmoz, ALBA akordioa sinatu zuten ekonomiakubatar larriari oxigenoa eskainiz. Perspektiba eraikitzaileberriei begira eta gringoen oldarraldiak erantzuteaz nazkatuta,Raul Castroren gobernuak fase berri batean kokatu zuen irlaXXI. mendeko bigarren hamarkadan.

    Orduan hasten da lanik zailena: behin Europako sozialismoerreala eta bere abangoardiako erreferenteak zirenak

    desagertuta, sozialismo propioaren berreraikitzea etagarapenerako faseak oinarritik berregokitu behar dira.

    2010ean, PCCren (Kubako alderdi Komunista) VI. kongresuabaino urtebete lehenago, Fidel Castro komandanteak eredusozialista klasikoa ez zela orduko egoerara egokitzen etaeredu irekiagoetara pasatzeko garaia zela adierazi zuen. Behinkongresua bukatuta 2011ean ekonomia politika eta politikasozialaren lerroak onartuta, Kubatar ekonomia suspertzekoneurri berriak onartuz merkatuaren zenbait irekieraeta malgutasun eskaintzera ausartu ziren -etxebizitzensalerosketen kasua-. Ordundik hona, Kuban aldaketak ez duteetenik izan. Raul Castrok irekiera politikari ekin dio potentzia

    emergente gisa tipifikatuta dauden herriekin (Txina,Brasil, Errusia, Hegoafrika) AEB eta EBren menpekotasunekonomikoa gainditzeko asmoz.

    Ameriketako Estatu Batuen aldetik; egoeraren aldaketazjabetuta, nazioarteko presioak medio eta latinoamerikakotaula berrian presentzia eta pisua lortu asmoz -terrorismoarenaurkako gerran zentratuta Ekialde Hurbilean, iraganeko indarragaldu baitute-, Barack Obama presidenteak, xake taulanerregearengana hurbiltzeko pausuei ekin dio, blokeoak ezditu egotzitako helburuak bete moduko adierazpenak eginez.

    Epe laburrean, garaile handiena Kuba izan da. Bere printzipioeiuko egin gabe, administrazio iparamerikarrak irlarekin duenharremanen jarrerak mugiaraztea lortu duelako.

    Baina epe ertain-luzean, harreman aldaketa hauek arriskuaksor ditzakete. Hurbileko jarrerak posizio moderatuak eraginditzake, irlako jendartean klase ertainen diskurtsoa eraikiz eta,administrazio estatubatuarrak indarra erabiltzetik sedukziopolitikorako estrategiara salto eginez, demokrazia burgesarenbirusa inkubatzen saiatuz.

    Kubako eredu sozialistari dagokio orain benetako erronkahonetan fitxak ondo mugitzea eta egoeraz jabetzea. Europakoezkerren bilakaera ezagututa, 90. hamarkadako eredusozialdemokratatik ahalik eta gehien urruntzea komenikolitzaioke deriba ideologikoan ez galtzeko. Irlan merkatu irekieraeta indibidualismoa uztartzen den heinean kapitalismoak geroeta pisu handiagoa lortzen du.

  • 8/9/2019 karenka9

    7/12

  • 8/9/2019 karenka9

    8/12

    NAZIOA GARA IZAN GARELAKO, BAINA BATEZERE, IZAN NAHI DUGULAKO GARA.

    Zoritxarrez ordea, mutu eta zatitua den herria da gureaeta prozesu eratzailearen eskaintzan hiru errealitateezberdinen araberako ezaugarritzea izango duen prozesu

    eratzailea aurkeztu du EHBilduk. Hiru abiapuntu, erritmoeta izaera, baina helburua bakarra.

    Zubiak eraikitzea gakoa izango da burujabetzarako bidehonetan, eta zatitua den herrialdeen arteko bideakeraikitzeko tresna izan behar dute instituzioak. Horretarakoinstituzioak Estatuekiko subordinaziorako tresna izatetikEuskal Herri burujabea eratzeko tresna izatera igaro behardugu, egungo egoera irauliz. Euskal Herria ordea ez duguinstituzioetatik soilik eraikiko, ezinbestekoa da herritarrok

    gure eguneroko esparruan eragitea. Euskal Herriatxikitasunetik apurka-apurka erronka handiei begira jarrrizeraikitzen joan behar gara, euskal estatua eraikitzekoanbizioarekin estatugintzaz hitz egiten hasi behar dugu.

    Erronka izugarri bezain itxaropentsu eta ilusionagarri

    honetarako berme bakarra gu geu gara, herritarrok garaprozesu honen motorra. Herri mugimendua eta herritarronkonpromisoa izan da honaino ekarri gaituena eta hori beraizango da burujabetza osotasunean eskuratzera eramangogaituena.

    Estatuen esanek zama handia badute ere, ilusio etakonpromisoz beteriko herritarrok sortuko dugun haizeufada ezingo dute geldiarazi. Haizea ezin da giltzaperatu,ezin da esku artean ito eta gu horixe gara, askatasunarenhaize ufada.

    ZER BERRI?

  • 8/9/2019 karenka9

    9/12

    HERRI BORROKA

    Darokaramartxa

    11askatasunerantz11 egunez herri zein auzo desberdinetan preso etaiheslarien etxeratzearen alde 11 konpromiso hartu genituenehunka gazteek. Baraualdi, eskubaloi txapelketa, hitzaldi,mobilizazio eta abarrez bete genituen kaleak elkartasunmezuz. Zaragozako Daroca espetxera (Aragoi) egindakomartxarekin eman genion bukaera bi asteko dinamikariehunka gaztek.

    Goizean goizetik autobusetan sartu eta gure elkartasuneta maitasuna adieraztera abiatu ginen zortzi autobusetanEuskal Herriko puntu desberdinetatik. Dispertsioakastero-astero senide zein lagunei suposatzen dien zigorraezagutu genuen.

    Autobusetik jaitsi eta espetxearen aurrean egindakoekitaldian gure konpromisoa berretsi genuen; preso etaiheslari guztiak etxean izan arte borrokan jarraituko dugu.

    Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren parte etaondorio diren heinean, konponbide prozesuan ezinbestekoagente dira. Bide horretan, etxean behar ditugu ere, egunihesean dauden euskal herritarrak.

    Ekitaldiaren ostean, bertaratutako gazteok espetxerahurbildu ginen barruan bahiturik zeuden kidei gureelkartasuna adierazteko. Espetxearen aurrean,

    kartzeleroen katalejuak zelatan genituela, lerro luzebatean jarri ginen. Oihu eta suziriek barroteak pasatu etaziegako isiltasuna puskatu zuten.

    Bukatzean autobusetan sartu eta kilometro luzeak aurretikgeneuzkala etxeranzko bidea hartu genuen berriz. Laburrabaina intentsua izan zen egonaldiarekin gure aletxoa

    jarri genuen. Alez ale, konpromisoz konpromiso guztiaketxeratu arte.

    KANALA

    BIDEOAREN HELBIDEA:

    http://youtu.be/vyzWg5_2VuQ

    MUGIKORREAN IKUSTEKO:

  • 8/9/2019 karenka9

    10/12

    HERRI BORROKA

    ZARAUTZ, II. Preso etaiheslarien aldeko esku-baloi txapelketa

    Urtarrillaren 3an guztion artean golederra sartu genion dispertsioari! Zu-maia, Egia eta Zarauzko ehundakagazte bildu ginen Zarauzko KiroldegianPreso eta Iheslarien alde eskubaloitxapelketatxo bat jokatzeko. Hamaseitaldek hartu genuen parte, eskubaloiaeta aldarrikapena ardatz zituen jardu-

    naldi honetan. Aurreko urtean Egianjokatu zen lehen jardunaldiaren leku-koa hartuta, egun bikainaz gozatzekoaukera izan genuen. Txapelketarenostean, Putzuzulo gaztetxean bazka-ri ezin hobea dastatzeko aukera izangenuen, beste zenbait gazteren ikus-kizunaz gozatuz. Arratsaldean poteoaldarrikatzailea gauzatu genuen Za-rauzko kaleetan zehar, azkenik argazkieder bat ateratzeko urtarrilaren 10ekoBilborako deia egiteko.

    GASTEIZ, 11 konpromisoaskatasuneratnz

    Goizeko 8etatik arratsaldeko 8etarabaraualdia egin genuen Gaistezko 20-30 gazte inguruk. Egun osoan zeharprestatua genuen gunean iheslarienkolektiboa eta hauen afera azaltzenzuen erakusketa ikusgai egon zen.Modu berean, EPPKk Frantziako espe-txetan dauden presoen estradizioenkontra abiarazitako sinadura bilketanparte hartzeko aukera egon zen. Pre-so eta iheslarien aldizkari historikoakirakurtzeko parada ere izan genuen,urteetako bitxikeri eta borroken kon-taketekin. Sevilla IIko borrokaldianparte hartu zuen preso ohi batekinmahai-ingurua burutu genuen. Buka-

    tzeko, Gasteizko auzo ezberdineta-tik zutabeak osatuz, azken ostiralekokontzentrazioarekin bat egin genuengazteok.

    ZUMAIA, gurea da giltzaPrekarietatearen aurrean, ezinbes-tekoa da gazteok burujabe izatea.Premisa horretatik abiatuta jarri ge-nuen martxan Gu gara giltza! dinami-ka. Burujabe izateko emantzipazioakduen garrantziaz jabetuta, eta gai ho-rrek gazteongan sortzen duen kezkaikusita, lana eta etxebizitzaren gaiak

    jorratu ditugu lauhileko honetan. Aldebatetik, edozein egoera iraultzekoerrealitatea ezagutzea ezinbestekopausua dela jakinda, galdetegi batbete dugu Zumaiako gazte ugarik.Eta bestetik, egoeraren inguruko kon-tzientziazioa sustatu zein alternatibakezagutu eta horien inguruan haus-nartzeko hainbat solasalditan partehartu dugu. Orain, galdetegien bidezosatutako errealitatearen argazki horiiraultzen hasteko ordua iritsi zaigu! Gugara giltza!

    ALGORTA, feminismoarenizpiak

    Hainbat gazte aorgatarrek eraistearHerriko kuadrilekin sozioekonomiariburuzko eztabaidak eman ostean, tal-de sozioekonomikoak hauei buruzkoondorioak atera ditu, gazteen kezkanagusiak zeintzuk diren jakiteko. Ho-rietako bat feminismoa da. Honetaz

    jakitun, kuadrilen arteko topaketakantolatu eta hurbildutako gazteek es-katuta, jardunaldia feminismoan oina-rritu zen. Saioa hain izan zen arrakas-tatsua, ezen bertan parte hartutakohamar bat emakume gaztek gaiareninguruan sakonago aritzeko kafe-ke-dada bat jarri dutela. Ordutik aurreraekimenak antolatu eta formakuntza-

    rako gogotsu dira.

    LIZARRA, 11 konpromisoaskatasunerantz

    11 konpromiso askatasunerantz dina-mikaren baitan hainbat ekimen eginditugu Lizarran Euskal Preso eta Ihes-larien aldeko mezua zabaltzeko. Ikas-leek eman zioten dinamikari hasiera150 gazte bilduz eta ondoren monolo-goek girotu zuten arratsaldea, kalejirabatekin herriko kaleak aldarrikapenezbetez. Espetxe martxara joateko deial-

    dia zabaldu eta konpromisoak hartze-ko, Pinupe gaztetxean, Negu GorriakHerrera de la Mancha kartzelan egin-dako kontzertuaren bideo emanaldiaegin genuen. Ondoren Mirentxinekokide diren hainbat gazterekin eurenekinbideaz aritu eta gazteok euskalpreso politikoekin har ditzakegun kon-promisoen inguruko poteo tertulia an-tolatu genuen, aurrerantzean gazteokere bidelagun izan gaitezen.

    IRUA, 11 konpromisoaskatasunerantz

    11 konpromiso askatasunerantz elkar-tasun dinamikaren baitan, Iruerrian22tik 24rako egunetan zehar herri etaauzotan lanketa ezberdinak egin ge-nituen. Horrela, 22an baraualdia egingenuen Irueako Alde Zaharrean zen-tralizatuz, horrekin batera kalejira ba-tez lagundurik gazte presoen txokoainauguratuz plaka bat jarri genuen.Egoeraren berri emateko, duela gutxiaskatasuna berreskuratu duten presogazte ohiekin solasaldian aritu ginen.

    Azkenik, abenduaren 29an, ekimenikusgarria egin genuen Irueako Labritaldapan, hiriko errepide nagusieta-

    ko batean. Bertan, ekintza koordina-tu batean, trafikoa eten eta pankartaerraldoi ezberdinak eskegi ziren lu-rrean margoketa handi bat egiten zenbitartean. Plater hutsak eta mahaiaerrepidearen erdian jarri, eskualdekogazte presoen argazkiak eskegi etaekintzari amaiera eman zitzaion.

  • 8/9/2019 karenka9

    11/12

  • 8/9/2019 karenka9

    12/12