Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran,...

36
Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere erreparatzeko!

Transcript of Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran,...

Page 1: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

Kalera begirabizi garaERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ!

A u r t e n ba i E i b a r r e n1 . 5 00 eu s k a r a z !Aurten denbora daukaguhizkuntzari ereerreparatzeko!

Page 2: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

2...eta kitto! 2020-IV-3

Ez da historiako lehen pandemia

1348an, “Izotz Aro Txikia” deitu zen sasoian, klima hotza nagusi zela (uztakaxkar eta euri askorekin), izurrite beltza Asiatik mundu guztira zabalduzen. Veneziako itsasontziek zabaldu zuten Konstantinoplan eta, Italiatikkanpo, baita Frantziara, Aragoi eta Gaztelara, beste batzuen artean. Ka-rraskarien eta eltxoen bidez gaixotutakoek elkarren artean hasi ziren ku-tsatzen. Oraingo hau baino geldoago joan zen hedatzen, bakteria bateksortutakoa zen-eta. 1349an Erresuma Batura heldu zen eta 1350ean Her-beheretara eta Suediara. Hura izan zen munduan izan den izurriterik han-diena. Europak 75 milioi biztanle zituen, eta hildakoen kopurua 25 eta 33milioi arteko tartera iritsi zen.

Izurrite epidemia horiek periodikoki joan ziren errepikatzen XV. eta XVI. men-deetan zehar, sortu eta desagertu egiten ziren. 1720an Europatik desagertuarte, ondo jakin barik zergatik. Behin XVII. mendean, nafarreriak hildakoasko laga zituen: mila biztanelko 150 hildako eragin zituen, guztiak umeak(oraingoaren guztiz aurkakoa, beraz). 1781ean izan zen epidemia bat gureinguruan ehorzketak eliza barruetan egitera behartu zuena. Frantziako Iraul-tzaren ondoren eta XIX. mendearen hasierarekin, gerra askoko sasoia izanzen, Lehenengo Karlistadara heldu arte. Soldaduek askotan zorrek transmi-titzen zuten mikroorganismoa eramaten zuten batetik bestera, “sukar us-

teldua” deitzen zuten gaixotasunarekin. Pasaiako portutik asko zabaldu zen.1830. hamarkadan Indiako gaitz endemikoa, kolera, zabaldu zen hainbat to-kitan. Errusiatik etorri zen gurera eta epidemia handiak eragingo zituen, batezere 1870. hamarkadara arte. Mende guztia hartuko duen kolerak hiriak al-datuko zituen eta higiene neurriak hartzera bultzatu zuen jendea. 1889anerrusiar gripea hedatu zen -kasu horretan ere seguruenik Txinan sortua,eta gero Errusiara zabaldua-, tren bidez Europa osora zabalduko zena. Berehilkortasun-tasa bikoa zen mila biztanleko. Sukar horia ere ordukoa da eta,Brasilen puri-purian zegoenean, hainbat euskal pilotari hil zituen. Itsasontziestatubatuar batek sartu zuen Rion eta 1907an desagertu zen.

Page 3: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

3...eta kitto! 2020-IV-3

1918an espainiar gripea izenarekin ospea hartu zuen gaitza zabaldu zen.Urte horretako martxo eta apirilaren bueltan, estatubatuarren eta europa-rren kanpalekuetan zeuden soldadu gutxi batzuetan piztu zen. Baina maia-tzean orduan 600.000 biztanle zituen Madrilen agertu zen, koarteletanhasieran, gero heritarreengana zabaltzeko. Egunero 40 lagun hiltzen bazi-ren, pare bat astetan kopuru hori 120ra igo zen, gero beste bi astetan 50 edo60ra jaisteko. Udaberri hartako epidemia hura ez zen Gipuzkoara eta Na-farroara heldu, baina izan zen kasu bat edo beste Bilbon eta Gasteizen. Or-duko arazoa izan zen mutazio bat izan zuela eta birulentoa bihurtu zela oso,eta H1N1 hori irailetik aurrera mundu osora zabaldu zen, bi hilabetetan 40milioi lagun hiltzeraino. Gainera, Asian, Amerikan eta Europan zabaldu zenaldi berean, nahiko arraroa sasoi hartarako (abioirik ez zegoen). Madrilen,bestalde, aurretik erasotua izan zenez, biztanlegoaren erdiak defentsak sor-tuak zituen eta gripe horretako bigarren etapak ez zituen hainbeste hildakoeragin: bakarrik 13,5 mila biztanleko. Iparraldeko probintzietan hildakogehiago izan ziren: 20 mila biztanleko. Eta Hego Euskal Herrian, 12 milabiztanleko. Hildakoen erdiak 15 eta 35 urteren tartekoak ziren. Munduko ba-tazbestekoa mila biztanleko 25 hildakoena izan zen; guztira, beraz, 40-50milioi hildako eragin zuen gaitz horrek.

Behin XX. mendean sartuta, 1957an gripe asiarrak milioi bat lagun inguruhil zituen, urteroko gripeak 300.000tik 500.000era hiltzen duen bitartean.Azken urteotan izan dira beste hainbat: hegaztiena 1997an izan zen lehe-nengo abisuetako bat. Gero heldu zen SARS, 2002 eta 2003an, koronabi-rusa sortzen duenaren bikia. Hura ere Txinan sortu zen eta 8.000 lagunieragin zien, 700 hildako lagatzeko. Etorri zen moduan joan zen. 2015eanMERS sortu zen Erdi Ekialdean: gutxiagoei eragin zien, baina heriotz-tasahandiagoarekin. Eta atzetik etorri ziren zika, A gripea eta ebola.

Pandemia handi gehienak Ekialdetiketorri izan dira, batez ere Asiakoerdialdetik eta, zehazki, Txinatik.Afrikatik ere zabaldu izan dira,

baina hori azken aldiko gauza da.

Page 4: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

4...eta kitto! 2020-IV-3

Koronabirusa, gripea baino

Gripeak azkeneko bospasei hilabeteetan hil dituen gaixoen doblea bainogehiago hil ditu koronabirusak hiru aste eta erdian. Bi gaitzak konparatzea ezda ariketa erraza oraindik; baina, hala ere, nabarmena da bortitzagoa izatenari dela koronabirusa. Gripearen denboraldia hasi zenetik, 2019ko urri-aza-roetatik, 1.750 bat lagun ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian gripearen-gatik, hau da, bospasei hilabetean, guztira. Martxoaren 23an, 1.344 gaixozeuden koronabirusagatik ospitalean, hau da, hilabeteko epean, koronabiru-sak ospitaleetara eraman zituen gripeak bezainbeste gaixo ia-ia.Eritetxeetan sortzen ari den kargaren erakuske da beste datu hau ere: gripe-agatik ospitaleratuak nekez izaten dira 150 baino gehiago aldi berean, Hego-aldean; ba martxoaren 23an 1.344 gaixo zeuden koronabirusagatikospitaleratuta. Horrek esan nahi du gripea goreneko puntura iristen deneanbaino bederatzi aldiz lagun gehiago zeudela orduan bertan erietxeetan. Etahori da, hain justu, agintarien eta herritarren kezka: osasun-sistema prestatutaote dagoen koronabirusak kolpetik ekar ditzakeen eri kopuruak hartzekoGripeagatik, bestalde, 62 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian azkenekobospasei hilabeteetan; koronabirusak hilabete bakarrean hil ditu doblea bainogehiago: 144 lagun Hego Euskal Herrian. Hori bai, gripeak egiaz hildakoenkalkulua aurrerago egiten da: 62 horiek halako bost izan litezke azkenekokontaketan.

LARRIAGOA

KORONABIRUSA

GRIPEA

Page 5: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

5...eta kitto! 2020-IV-3

“Eibar bezalakorik ez dago”

Martxoaren 22an hil zen MadrilgoSofia Printzesa Ospitalean.Covid-19ak harrapatu zuen, bes-telako min batzuetatik errekupe-ratu eta, altarekin, etxera bidalibehar zutenean. Mari CarmenPerez Sarasketa 1933ko azaroa-ren 18an jaio zen Eibarren eta 30urterekin joan zen Madrilera bizi-tzera, Jose Sanchez Sandin se-narrarekin eta Mari Carmen etaRocio alaba nagusienekin. Es-painiako hiriburuan jaioko zirengeroago Jose Damian, Ramoneta Jabier. Senarrak Lambrettanegiten zuen beharra eta eskaini zioten lan berriak eraman zituen Madrilera.Mari Carmen aurretik aitzindaria izan zen lokutore lanean Eibarren, or-duko Radio Juventud emisoran, 1953tik 1957ra arte, "EFJ 42 de la CadenaAzul del Frente de Juventudes" deitzen zen hartan. Ezkondutakoan laga ba-zuen ere, berriro itzuli zen lokutore lanera Bidebarrieta kaleko lokal horre-tara, 1959tik 1961era. Mireia Alonso bere alababesoetakoak gogoratzenduenez, "Madrilen sukaldaria izan zen Colegio Dulce Nombre de Jesus ikas-tetxean; argi dago gure familiakoen patua dela, amama Candelariatik hasieta gaur arte lapikoen artean mugitzea". Hiriburuko euskal etxeekin ere ha-rreman estua izan zuen Perez Sarasketak. Etxeko guztiek (zortzi biloba etasei birbiloba tartean) ondo gogoan dute Eibar zelan maitatzen zuen: "Eibarbezalakorik ez dago", "Eibarren askoz hobeto egiten ziren gauzak"… gureherria barru-barruan eraman du azken unera arte. Mireia eta bere ama ur-tero joan izan dira Mari Carmen bisitatzera; aurten ezin izan dute, baina san-blasak bidali zizkioten, dozenaka, "familiakoen eta parrokiakoen arteanbanatzeko". Familiakoak larrituta egon dira azken egunotan haren gorpuazelan berreskuratu arduratuta. Azkenean, eguaztenean, hilaren 1ean Veli-lla de San Antonion, bere errain baten herrixkan, lurperatu ahal izan dute,apaiza eta bost lagun aurrean zirela. Hala ere, "esan didatenez, ekitaldi po-lita izan da, txorien kantuek lagundutakoa", dio Mireiak.

Perez Sarasketa anai-arrebak.

zioen Mari Carmen Perez Sarasketak

Page 6: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

6...eta kitto! 2020-IV-3

– Eibartik atera zinetenean, zein egoratan ze-

goen koronabirusaren kontua?

Otsailaren 25ean hasi genuen Limarako bidaia.Data horretan koronabirus-kasu gutxi batzuk bainoez zeuden han-hemenka, eta, Perun, bakarra.Martxoaren hasieran hasi zen egoera larritzen.Guri, esaterako, ez ziguten inolako trabarik jarriinongo aeroportutan, ezta Madrilekoan ere.– Noiz konturatu zineten egoera korapilatzen

ari zela?

Atacamako basamortutik zehar lau eguneko ibilal-dia egin genuen, eta han ez geneukan ez wifirik,ezta koberturarik ere. Konektatzeko aukera izangenuenean, herrialdean alarma-egoera ezarritazegoela jakin genuen eta oso azkar ari zela denalarritzen. Orduan konturatu ginen okerrena etor-tzeko zegoela.– Zein urrats jarraitu dituzue? Zein zailtasune-

kin egin duzue topo etxera bueltatzeko?

Lehenik eta behin, kontratatuta genuen airelinearadeitu genuen, itzulera-data aurreratzeko edo, Li-matik irten ordez, Santiagotik (Txile) irtetzeko.Ezetz esan ziguten, pazientziaz itxaroteko, eta he-galdia bertan behera geratuz gero, beste hegaldibatean sartuko gintuztela. Gure helburua Euro-para iristea zen, berdin zitzaigun Parisera, Madri-lera edo Lisboara; beraz, sekulako dirutza(4.300€) ordaindutako hegaldi-txartelak erosi ge-nituen, oraindik mugak itxi gabe zeuzkaten he-rrialde batzuetara joateko, esaterako, Paraguay,Panama, Mexiko edo Kolonbia, handik Espainiarajoan ahal izateko. Pentsa, Limatik Rio Janeirorakohegaldiaren prezioa 7.500 eurokoa zen! Gainera,euren ahalmenetik gainetiko eserleku- eta hegaldi-salmenta ari ziren egiten. Aireportuko langileek,nahiz eta jakin hegaldi horiek ez zirela irtengo,txartelak erostea gomendatzen ziguten. Saldu bai,baina lau hegazkin besterik ez ziren atera, eta ho-rietako bi nazionalak, gainera. Beraz, diru mordoagastatu dugu hemendik irten nahian, baina ez duezertarako balio izan.– Zein egoeratan zaudete orain?

Egun osoa baino gehiago eman genuen airepor-tuan irtenbideren bat topatu nahian, baina ezinez-koa zela ikusi genuenean, Liman apartamentubaten bila hasi ginen. Horietako batean gaudeorain, urrea balitz ordainduta. Izan ere, Espainiako

egoera ezagututa, inork ez dio Espainiako jende-ari etxea alokatu nahi.– Lerro hauek baliatu nahiko zenituzkete Eus-

kal Herrira mezuren bat bidaltzeko, hemendik

laguntza jasotzeko?

Entzun diezagutela baino ez dugu eskatu nahi.Mila lagun baino gehiago gaude Perutik irtenezinda, ez daukagu enbaxadaren berririk, eta, gai-nera, hain egoera latza izanik ere, egunean hiruorduz bakarrik egiten dute lan. Harremanetarakohiru telefono-zenbaki jarri dituzte, baina ez duteerantzuten. Korreoak bidaltzen ditut eta erantzunautomatikoa besterik ez dut jasotzen. Eusko Jaur-laritzarekin ere harremanetan jarri nintzen, bainaoraindik ez dakigu ezer. Gure helburu bakarra dajakitea nola antolatuko garen aberriratzeko: norkizango duen lehentasuna, zenbat denbora gehiagoitxaron beharko dugun kasu egin diezaguten…Guk berrogeialdia beteko dugu; gure helburua ezda etxera lehenago bueltatzea, baizik eta etxetikhain urruti egonda, informazioa jasotzea eta ego-era latz hau gainditzen lagundu diezagutela.

MADDI IZQUIERDO, EIBARTARRA PERUN HARRAPATUTA EUSKAL HERRIRA ITZULI EZINIK:

“Mila lagun baino gehiago

gaude Perutik irten ezinda”

Page 7: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

7...eta kitto! 2020-IV-3

Izadi loradendak urte asko daramatza San Juankalean. Kolorez beteriko eskaparateak bizipozaeman ohi dio kaleari, baina koronabirusak ustelduegin du loreen distira. Martxoaren 14az geroztikitxita dago Izadi, hau da, udaberriaren ataritik, lo-reek eztanda egiten duten sasoitik.Izadi loradendako GARBIÑE AJURIA “oso ardura-tuta” dago egoera honen aurrean. “Aholkularitza-koekin harremanetan nago hasieratik etaerraztasun asko emango zigutela esan zidaten: au-tonomoen kuotak eta Gizarte Segurantzako kuotakez zirela ordainduko, autonomoen langabezia-pres-tazioa izango nuela… baina hilabete honetako au-tonomoen kuota kobratu digute dagoeneko.Aholkularitzakoek esan didate diru hori itzuli egingodigutela, baina lehenik kendu egin digute. Autono-moak beti gara gehien galtzen dugunak, inor ez dagurekin akordatzen. Hau oso gogorra da”. Gainera,loradendan beste pertsona batek egiten du lan etaERTEa egin behar izan dute.Garbiñek egun batetik bestera itxi egin behar izanzuen denda eta erakustokian zeuden lora guztiakzakarrontzira bota behar izan zituen. “Gainera, 10egun lehenago landare asko ekarri nituen eta iku-siko dugu hortik zenbat libratzen diren. Asteanbehin loren mantenua egiteko joaten uzten badi-date, zerbait lortuko nuke, baina ez da kasua”.Beraz, ezin ditu dendan dituen loreak saldu, ezta

zaindu ere. “Zalantza handiko egoera da, egone-zin sentsazioa da txarrena”.Orainaldia ez da batere erraza, baina gero eto-rriko denak arduratzen du Garbiñe. “Orain ezdugu diru-sarrerarik, fakturak ordaintzen jarraitubehar dugu… ea nola ematen diogun buelta guztihoni. Gainera, loradenda bat ez da behar-beha-rrezko denda bat”. Dena dela, Garbiñek lan egi-teko gogo handia du eta bere esku dagoenaegingo du aurrera egiteko. “Etenaldi honetanburua martxan dago egin dezakeguna pentsa-tzen, baina ez dakigu zein panorama aurkitukodugun denda zabaltzeko eguna iristen denean.Zaila da ezer aurreikustea. Mamu baten aurka bo-rrokatzea bezala da”.Egoera honen aurrean elkartasun keinuak nagu-situ dira gizartean eta, gero ere, konfinamenduaamaitu eta dendak zabaltzen dituztenean, herrikodendari txikiek elkartasuna jaso beharko dute.“Hori zoragarria izango litzateke, baina hau guz-tia pasatzen denean mundu guztia merkataritza-gune handietara, Amazonera eta horrelakotokietara joango da erostera. Ez dut uste gertaerahonek mugarria ezarriko duenik. Pertsona askokkontzientzia hartuko dute eta dendari txikien ego-eraz ohartuko dira, baina orokorrean ez dut itxa-ropen askorik”.

KEZKA ETA ZALANTZA EGOERA HERRIKO DENDETAN

Lore bariko udaberria

Page 8: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

8...eta kitto! 2020-IV-3

Helmet House zerbitzu ezberdinak eskaintzendituen denda da. Alde batetik, denda dago. “Eibareta inguruko diseinatzaileen sorkuntzak saltzenditugu eta ekintzaileei tokia eman nahi diegu”,MAITE APERRIBAYk azaldu digunez. Bestetik,osasun arloa. “Jarrera-berregokitzea lehenestendugu”. Eta azkenik, ekitaldien atala. “Guk geukekitaldiak sortzeaz gain, ekitaldi pribatuak egitendira Helmet Housen (urtebetetzeak, bestelakoospakizunak…) eta beste toki batzuetan (enpre-setan, etxebizitzetan…) ekitaldiak antolatzen di-tugu”.Helmet Housek alarma egoera ezarri baino leheneten zituen osasun arloko zerbitzuak. “Azken fi-nean, bezeroen osasuna lehenesten dugu”.Denda ere itxi egin behar izan zuten, eta ekitaldiaketen. Ekitaldien alorrean, hala ere, bezeroek ez di-tuzte programatutako ekitaldiak bertan beherautzi, atzeratu baizik. “Eta hori ona da”.Helmet House familia bat dela dio Maitek, “eta jen-dea etxean bezala sentitzen da gurean”. Aurreraegin ahal izateko Helmet House familia osatzenduten kide guztien elkartasuna berebizikoa izangodela uste du eta eskerrak eman nahi dizkie fami-lia hori osatzen duten langile, hornitzaile, sortzaileeta bezeroei. “Familia bat gara eta orain ikustenari da hori horrela dela”.

Dendako ateak itxita ditu Helmet Housek, bainahorrek ez du esan nahi geldirik daudenik. “Saresozialetan aktibo jarraitzen dugu eta, horrela, gurebezeroengandik hurbil sentitzen gara”. Gainera,etenaldi honetan webgunea eta katalogo digitalaberritzeko aprobetxatu dute, eta hainbat proiekturiabiadura emateko balio izan die. “Datorren marti-tzenean, adibidez, Sisters and the City-koekin irra-tsaio batean hartuko dugu parte. Eta bestetik,momentuz ezin dugunez ʻPasa gau bat Helmetenʼekimenarekin jarraitu, asteburu honetatik aurreraʻAfaldu Helmetekinʼ ekimena jarriko dugu martxan.Konfinamendu sasoian jendeak asko kozinatzenduenez eta bizitzak aurrera egiten jarraitzen due-nez (egun hauetan urtebetetzeak edo urteurrenakospatu dira, beti bezala), sare sozialen bitartezhainbat aholku emango ditugu afari bereziak egi-teko”.Egoera berezi honetan egun onak eta txarrak dau-dela dio Maitek. Hala ere, etorkizuna modu positi-boan ikusten saiatzen da eta urte hauetan egindakolanak asko lagunduko diela uste du. “Ez dugu pen-tsatu behar putzu batean sartuta gaudela, lasterargia ikusten utziko digun tunel batean baizik”. Ho-rrela, Helmet Housen lanean jarraitzen dute indargehiagorekin itzultzeko. “Eta gero, guzti hau amai-tzen denean, jaia egingo dugu: ʻCorona partyʼ”.

KEZKA ETA ZALANTZA EGOERA HERRIKO DENDETAN

Ateak itxita, baina lanean

Page 9: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

– Lehenik eta behin, nola zaudete osasunez eta ani

moz, eta nolako eragina izan du Covid-19ak zeuen

eguneroko funtzionamenduan?

Animoz ondo, eta osasunez, momentuz behintzat, ondo. Beraz, ezin gara kexatu. Mankomunitatetik eskain-tzen dugun zerbitzua oinarrizko zerbitzuetakobat da, eta bertako langileekin eskaintzen dugu zerbi-tzua. Beraz, taldeen berrantolaketan eragin digu gehienbat Covid-19ak. Hori izan da aldaketa nagusia. Ahal diren lan administratiboak etxetik egiten dira, baina ba-dira beste batzuk, zerbitzuarekin zuzenean lotuta dau-denak, bulegotik egiten jarraitzen ditugunak. Bulegoetako lanpostu guztietan betetzen ditugu, hala ere, segur-tasun-neurri guztiak, eta bulegoak berrantolatu di-tugu jendea lanean bakarrik egoteko.– Hondakinen bilketa eta kaleen garbiketa dira

zuen zeregin nagusiak. Nolako neurriak hartu ditu-

zue orain arte koronabirusari aurre egiteko?

Kaleen garbiketa berrantolatu dugu eta makina bidezegiten diren zerbitzuei eta desinfekzioei lehentasunaeman diegu. Kaleak baldeatzen eta desinfektatzengaude eta horretarako sodio hipokloritoa erabiltzendugu; arreta berezia jartzen ari gara gaur egun zaba-lik dauden denda inguruetan eta eskudela eta antzekohiri-altzarietan. Horiez gain, zabor- edukiontzien ingu-ruak ere desinfektatzen dihardugu. Gainera, edukion-tziak zabalik utzi ditugu, lurrean jartzen diren poltsakekiditeko alde batetik, eta segurtasun- eta osasun-neu-rri bezala bestetik. Covid-19a duten pertsonek edu-kiontzi grisa erabili behar dutenez, segurtasun-neurribezala hartu genuen erabaki hori. Errefusaren edu-kiontzietan bezala, organikoa biltzeko edukiontzietanere pedalak jartzen hasi gara. Herritarrek eskudelakikutzea saihestu nahi dugu, eta epe motzean segurta-sun-neurri moduan funtzionatuko badu ere, gerora be-gira ere balioko du.– Nola ari dira portatzen herritarrak? Birziklatzen

jarraitzen dute?

Orokorrean jarrera ona ikusten dugu, batez ere lurreanpilatzen diren poltsen inguruan, gutxiago daude oraindagokien lekutik kanpo. Herritarrek birziklatzen jarrai-tzen dute, bai, baina oraindik ez dauzkagu eskuragarridatu guztiak. Bi kasu bereizi behar ditugu: batetik,Covid-19a dutenak (ez dute birziklatu behar eta guztiaerrefusara bota behar dute bi poltsatan sartuta) eta,bestetik, gainontzeko herritarrak (birziklatu egin behardute). Herritarrei esango nieke, egun hauetan denbora

gehiago dugula-eta, kontuan izan dezatela zabor ba-koitza nora bota, hondakinak ondo sailkatzeko den-bora har dezatela. Aukera ona izan daiteke.– Konfinamendu aldian aldatu egin dira sortzen

diren hondakin-motak?

Aurreko egoerako datuekin alderatuz, nahiko berdin-tsuak dira momentuz, egia esan. Kontuan izan behardugu, askok etxean garbiketak egiteko aprobetxatu ba-dute ere, komertzioak itxita daudela, eta ez dutela hon-dakinik sortzen. Frakzioei buruz, momentuz behintzat,ez da aldaketa nabarmenik antzeman.– Lana egiteko modua berrantolatu behar izan

duzue?

Bai, zerbitzua birmoldatu egin dugu. Langileen osa-suna bermatzeko txandakatu egin ditugu lanerako sa-rrerak adibidez, euren artean ahalik eta kontaktugutxien egon dadin. Horretaz gain, zerbitzuaren zatibat erreten moduan dago etxean, zerbitzuko inor gai-xotuko balitz lanean jarraitu ahal izateko eta zerbitzuabeti bermatuta egoteko.– Etxean koronabirusa duen baten bat izanez gero,

neurri bereziak hartu behar dira gaixo horrek sor-

tzen dituen hondakinekin edo erabiltzen dituen

gauzekin?

Koronabirusa duen norbait etxean izanez gero, berehondakinak eta erabilitako eskularru, maskarilla… guz-tiak boltsa desberdin batean sartu behar dira. Ondo-ren, poltsa hori beste poltsa batean sartu behar da etaoso ondo itxi. Bukatzeko, lehen aipatu dudan bezala,ezin dituzte hondakinak birziklatu, eta guztiak bateraerrefusaren edukiontzira bota behar dituzte.

IOSU ARRAIZ, MANKOMUNITATEKO PRESIDENTEA:

“Sasoi aproposa izan daiteke

hondakinak ondo sailkatzeko”

9...eta kitto! 2020-IV-3

IOSU ARRAIZ, MANKOMUNITATEKO PRESIDENTEA:

“Sasoi aproposa izan daiteke

hondakinak ondo sailkatzeko”

Page 10: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

10...eta kitto! 2020-IV-3

Debabarreneko ESIk lau zentrotan

Osakidetzak jakinarazi duenez, COVID-19aren eraginez osasunzerbitzuetan bizitzen ari diren ezohiko egoerara moldatzeko,hainbat aldaketa egin behar izan dituzte eta, astelehenaz geroztik,Debabarreneko ESIk ematen duen lehen mailako arreta lau zentrutan(Eibar Ospitalean, Eibarko anbulatorioan, Elgoibarko osasun zentruaneta Debakoan) ematen hasi dira.

EIBAR OSPITALEA (Otaola, 6-8)

Arnas patologia duten gaixoak (Eibar, Ermua eta Mallabikoak)Ordutegia: 08:00etatik 17:00etara.

Telefonoa: 943032650

EIBARKO ANBULATORIOA (T. Etxebarria, 29)

Arnas patologiarik EZ duten gaixoak (Eibar, Ermua eta Mallabikoak)Ordutegia: 08:00etatik 17:00etara.

Telefonoa: 943032500

Elgoibarko Osasun Zentrua (B. Ezenarro, 13)

Arnas patologiarik EZ duten gaixoak eta arnas patologia dutenak(Mendaro, Soraluze eta Elgoibarkoak)Ordutegia: 08:00etatik 17:00etara.

Telefonoa: 943032610

Debako Osasun Zentrua (Bastinuixa, 1)

Arnas patologiarik EZ duten gaixoak eta arnas patologia dutenak(Deba, Mutriku eta Itziarkoak, zona espezifikoetan).Telefonoa: 943192424Ordutegia: 08:00etatik 17:00etara.

pilatu du lehen mailako arreta

Page 11: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

11...eta kitto! 2020-IV-3

Arreta ez presentzialaHorrez gain, larrialdi egoeran daudela eta, programatutako kontsultetara ezjoateko eskatu zieten ESIa osatzen duten zentruetako pazienteei aurrekoeguenean, medikuak berak kontsultara joateko agindu ezean (txanda har-tuta dutenei medikuak deituko die, kontsultara joan ala ez esateko).Egoerak hobera egin arte, ARRETA EZ PRESENTZIALA ematen jarraitukodute, herritarrak ahalik eta gutxien mugiarazteko. Horretarako “Call Centre”bat ipini dute martxan: bakoitzak bere ohiko osasun zentrura deitu beharkodu eta, Call Centre horren bitartez, berarentzat egokienak diren zerbitzu etabaliabideetara bideratuko dute. Asteko zazpi egunetan emango du arreta,08:00etatik 00:00etara.

COVID-19.EUS aplikazioa

sortu du OsakidetzakKoronabirusaren inguruko informazioa batzen duenCOVID-19.EUS aplikazioa sortu du Osakidetzak. “He-rritarren bokazioa duen aplikazioa da”, Osakidetzarenberbetan, “koronabirusa gelditzen laguntzeko”. Aplika-zioak hiru helburu ditu: prebentzioa, etxeetan egon dai-tezkeen kasuen jarraipen handiagoa etakasu-kontzentrazioen analisia. Momentuz Android sis-tema duten mugikorretan erabili daiteke, baina lasteregongo da eskuragai Apple markakoentzat.

Page 12: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

12...eta kitto! 2020-IV-3

– Hiru aste daramatzazue ikastetxean klaseak

eman barik. Nola antolatu zarete klaseekin ja-

rraitzeko?

Talde lan handia eginez: ziklo eta etapa bakoi-tzean gauzak antolatuz, eguneroko bilera tele-matikoak mantenduz. Orain koordinazioaeskolan gaudenean baino estuagoa izan beharda eskola ezberdinetako lana partekatuz, iritziakelkartrukatuz, egiteko erak aztertuz eta konparti-tuz. Ia egunero izaten ditugu bilerak bideokonfe-rentzia bitartez.– La Salleren kasuan 2 urtetik 18 urtera arteko

ikasleak dituzue. Nola jarduten duzue?

Gure helburua familia guztiei erantzuna ematea daeta kontziente gara errealitate desberdinak ditu-gula. Beharrak dituzten familien ondoan egoteagarrantzitsua da momentu honetan. Haur Hez-kuntzako (HH) etapan, adibidez, proposamen pe-dagogiko malgua egiten zaie familiei. Asteroseme-alabekin landu ditzaketen webguneak bi-daltzen dizkiegu, eta aurreidazketako eta aurrei-rakurketako lanekin jarraitzera animatzen ditugu.Hala ere, kontuan izan behar dugu baliabide tek-nologikoen mende eta gurasoen prestutasunarenesku daudela (guraso batzuek lanean jarraitzendute). Bestetik, Lehen Hezkuntzako (LH) etapanproposamen didaktikoa jasotzen dute astero etaikasleek agindutako lanak egiten dituzte. Mailarenarabera antolaketa eta harremana desberdina da.3. mailan, adibidez, eskolan erabiltzen den Snap-pet metodologiarekin dabiltza matematika eta hiz-kuntzak lantzen, eta Hangouts aplikazioaerabiltzen dute elkarrekin konektatuta egoteko. Az-kenik, DBH eta Batxilergoko etapetan online dihar-dugu lanean arazo handirik gabe. Hiru urtedaramatzagu ʻ1X1ʼ proiektuarekin.– Bat-batean gertatutako egoera izanik, zein-

tzuk dira egoera berri honetan sortu zaizkizuen

arazorik handienak?

Ez gaitu hain umezurtz harrapatu. Plataforma di-gital propio batean, Salleneten, egiten dugu lanaspaldi eta edozein tokitatik interneten bidez ikas-leak zein irakasleak konekta daitezke eta baliabi-deak sortu, igo eta ikusi. Bestalde, azkenengo bi

urteetan irakasleek Google for education ikasta-roak jaso eta ziurtagiriak atera dituzte. Maila go-renetan ezinbesteko erraminta bihurtu zaigu.Bestalde, La Sallek proiektu honetan sarean lanegiten duenez, teknologiaren funtzionamenduazarduratzen den IKT talde bat dugu. Hiru aste haue-tan jo eta su ari da lanean dauzkagun zailtasunguztiei erantzuna emanez.– Ikasle guztiek dituzte etxetik ikasten jarrai-

tzeko baliabideak?

Tutoreen bidez familiekin harreman estua izatenahalegintzen gara eta baliabide teknologikoakbehar dituzten familiei dispositiboak utzi dizkieeskolak. Internetekin arazorik badute, proposa-men didaktikoa paperean jaso dezaten ardura-tzen gara.– Nolakoa da ikasleen egunerokoa orain? Or-

dutegi berari eusten diozue?

Etapa baxuenetan dauden umeen familiei astele-hen goizean bidaltzen zaie proposamen didakti-koa. LHtik gora, ikasleen ordutegiaren araberasaioak eta lanak prestatzen zaizkie. Ikasleen au-tonomia handiagoa den mailetan tutoreek jarrai-pen zehatza egiten dute, bai zalantzak argituz baiikasleak animatuz, egoera hau oso berezia izaten

IZASKUN ORTEGA, LA SALLE IKASTETXEKO ZUZENDARIA:

“Internet bidezko hezkuntza

ondo dago, baina ikasleekin

egotearen falta igartzen dugu”

Page 13: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

13...eta kitto! 2020-IV-3

diharduelako eurentzat. Kontziente gara gurasoenegoera askotan ez dela batere erraza, batzueklana galdu dutelako, eta hori da kezkarik han-diena, batzuek ez dutelako baliabide teknologi-koak erabiltzeko formaziorik eta abar. Bestalde,umeen adina txikia denean malguak izan behargara, familiak ez dira zapalduak sentitu behar. Bi-garren hezkuntzan, ostera, orduz orduko lana pro-posatzen zaie. Zenbait klase bideokonferentziazematen dira, eta beste batzuetan lana proposatu,jaso eta ebaluatu. Ikasleek errutinarekin jarrai de-zaten ahalegintzen ari gara.– Ikastetxean zenuten ikasteko erritmoa bera

jarraitzen duzue edo ahalegin berezia egin

behar da egoera eta ikasteko ekosistema be-

rria delako?

Ekosistema ezaguna da, baina ez da berdina au-rrez aurreko edo internet bidezko hezkuntza. Ira-kasleek izugarrizko lana dihardute egitenjarduerak eta klaseak prestatzen, eta baita ikas-leek dituzten zalantzak argitzen ere. Jarduera ho-rretan ezinbestekoa da familiek egiten dihardutenahalegina. Internet bidezko hezkuntza ongi dago,baina ikasleekin egotea falten botatzen dugu.– Ikasle eta irakasleen artean zuzeneko harre-

mana eduki barik, euren arteko harremana al-

datu egin da? Eta ikasleen artekoa?

Harreman estua mantentzen ari gara, bai familie-kin bai tutoreekin. Batxilergoko 2. mailako familiaguztiekin eta ikasleekin egin dute berba tutoreek.Oso egoera berezia da eta ikasleak oso urduridaude. Ahal dugun neurrian eurekin gaudela sen-tiarazi nahi diegu. Bestalde, beste mailetako tuto-reak gelako ordezkariekin harremanetan daudeeta hauek gelako beste kideekin.– Lehenik 15 eguneko konfinamendua ezarri

zuten, luzatu egin zuten gero, eta ez dakigu

ikastetxeak noiz zabaldu ahal izango diren.

Zein da zuen aurreikuspena? Ikasturtea luza-

tzea posible da?

Nik uste dut hori ez dagoela ikastetxeen esku.Agintariek ezarriko dizkigute bueltatzeko epeaketa ikasleekin egoteko momentuak. Bestalde, Ba-txilergoko 2. mailako ikasleek badakite uztaileanizango dutela USE (Unibertsitatera Sartzeko Eba-luazioa) proba, beraz guk ere egutegia aldatu be-harko dugu beraien beharretara moldatzeko.– Ikastetxeak urte hasieran zituen helburuak

bete ahal izango dira?

Aurrez aurreko hezkuntza egon ezean oso zailada helburu guztiak lortzea. Telematikoki ezin dalandu gure ikasleen izatea, pertsona giza haztea.Estimuluak jasotzen jarrai dezaten saiatzen garabalioetan hazteko, baina ezinbestekoa da elkarre-kin bizitzea eta hezitzaileen ezinbesteko testigan-tza. Gure ikasleekin egunerokotasuna lasterpartekatu ahal izatea nahi genuke. Bien bitartean,eskaintzen dakigun onena emango diegu.– Nolabaiteko normaltasun egoerara itzuliz

gero, neurri bereziak hartu beharko dituzue?

Momentuz ez dakigu noiz eta nola bueltatukogaren. Bueltatzeko momentuan gizarteak dituenneurrietara moldatu beharko gara. Uste dut nor-malizazio prozesuan ikastetxeak azkenetarikoakizango garela. Geletan, adibidez, pertsonen arteko2m-ko distantzia lagatzea ezinezkoa da, ez dagoespaziorik.– Honek guztiak nola eragin ahal die ikasleei?

Hasieran, urduritasunak eta estresak jota zeuden.Dena dela, orain badirudi lan-jarduerarekin poliki-poliki aurrera goazela. Hasierako egunak oso es-tresagarriak izan ziren eurentzat. Ez zekiten etxekolanekin nola hasi, klaseetara online konektatu beharziren, nolakoa izan behar zen ebaluazioa… Guztihonek gizarte bezala markatu egingo gaituela ustedut, eta umeak zein gazteak are gehiago.

Page 14: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

14...eta kitto! 2020-IV-3

ELA sindikatuak martxoaren 13an jakinarazi zue-nez, Ambuiberica Gipuzkoako bi anbulantzia-gi-

dari behaketan zeuden babes neurri eraginkorgabe koronabirusa zuen gaixo bat eramateagatik,eta enpresak anbulantzia-gidarien segurtasunabermatu behar zuela salatu zuen.Anonimotasuna mantendu nahi duen anbulantzia-gidari batek esan digunez, behaketan zegoen lan-gile bat lanean hasi da dagoeneko, baina besteakpositibo eman zuen koronabirusaren proban etakoarentenan dago. Eta hau ez da positibo emanduen Ambuibericako langile bakarra. “Lau lankidegehiagok eman dute positibo, 12 daude koarente-nan eta beste hiru daude emaitzen zain”, esandigu gure iturriak.Norbere Babeserako Ekipamendu (NBE) barik

ibili izan dira lanean, “amaitu egin zirelako”. Orainjasotzen dituzte, “baina apurka-apurka eta osatu-gabe”. Beraz, babesgabe sentitzen dira. “Langileguztiok ez ditugu beharrezko babes neurriak,NBEak osatugabeak dira eta ahal den moduan in-probisatzen dugu. Behar dugun momentuan ma-teriala eskaini ahal digun logistika zerbitzu egokibaten beharra dugu”.

BI ORDUKO IKASTAROA

Anbulantzia-gidariek koronabirusaren prebentzioarieta NBEak jantzi eta eranzteari buruzko bi orduko

online ikastaroa besterik ez zuten jaso, gure itu-rriak dioenez. Beraz, eskaini dieten formakuntzare-

kin eta babes-neurriekin ahal dutena egiten dutelana modu egokian egiteko. “Gaixoekin gaudeneanbi metroko distantzia mantentzen dugu”.Koronabirusa duten pazienteak artatu behar di-tuztenean NBEak janzten dituzte, baina gutxie-neko kasuak dira. “Orokorrean sorospen zerbitzuaeskaintzen dugu, eta guk maskara kirurgikoa etaeskularruak janzten ditugun bitartean, pazienteeimaskarak eta eskularruak ematen dizkiegu. Gero,balorazioa egiten dugunean, pazienteek duten sin-tomengatik koronabirusa izan dezaketela susmatudezakegu (eztula, arnasteko arazoak, sukarra etabestelakoak)”.

KARGA PSIKOLOGIKO HANDIA

Anbulantzia-gidarien lan karga handitu egin dakoronabirusaren ondorioz. “Abisuen kopurua han-ditu egin da eta, jarraitu behar dugun protokoloa-ren ondorioz (NBEak jarri eta kentzeak,anbulantziak desinfektatzea…), atsedenerakodenbora gutxiago dugu kasu batetik bestera. Ho-rrela, karga psikologikoa handiagoa da”.Gainera, koronabirusak hankaz gora utzi du lan-

gileen egutegia. “Sasoi honetan oporrak zituztenlangile batzuek beste batzuen postuak bete be-harko dituzte”. Hala ere, enpresak ez du aurreikusizer egin langileak gaixotzen badira. “Egoerak ger-tatu ahala hartuko dituzte erabakiak”. Horrela,gure iturriak uste du asetasun kasuak eman dai-tezkeela.

ANBULANTZIA-GIDARIAK

babesgabe sentitzen diraOsasun sistemako langileek duten guztia ematen dihardute koronabirusari aurre egiteko.Lehen lerroan egiten dute lan gaixoak sendatzen eta, kasu askotan, behar bezalakobaldintzarik gabe. Osasun sistema horren barruan berebiziko piezak diraanbulantzia-gidariak eta ez dute ihes egin koronabirusaren atzaparretatik.

Page 15: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

15...eta kitto! 2020-IV-3

Horrela dihardute lanean goizeko lehen orduetanegunero, baita asteburuetan ere, euren estable-zimenduak zabaltzen dituzten prentsa-saltzaileek.ZURIÑE JUARISTI Barrena kaleko estankoko ja-beak "beldur handiz" jaso zuen alarma-egoerarenhasiera, "batez ere kutsatzeko arriskuari begira:ez nuen inor kutsatu nahi, eta ezta ni kutsatzea".Hainbat neurri hartzera eraman zuen horrek, be-zeroak zaintzeko: "Egunero desinfektatzen ibil-tzen naiz, hara eta hona: makinak beste modubatera kokatuta, kaxa hutsak barrera gisa… Etairten aurretik ere guztia garbitu behar!". Egunenjoan-etorriarekin, zertxobait lasaitu da Zuriñe:"Azken egunotan maskarila ere kendu dut, as-pertuta nengoen berarekin". Bere jarduna aldatuegin da, jakina, egoerak derrigortuta: "Orain goi-zez zabaltzen dut bakarrik, 07:00etatik 13:00akarte. Arratsaldean siesta egiteko aukera eskain-tzen dit egoera honek, abantaila txiki bat". Tabakosalmenta asko jaitsi dela dio Juaristik, "bainaegunkari gehiago saltzen dugu orain, eta baitaogia ere; azken aldian ogi barik geratzen gara12:00etarako". Bestelako aldizkari eta denbora-pasen salmentak ere gora egin duela dio, "batezere hasierako egunetan". Loteriarik ezin denezsaldu, "arratsaldez zabaltzeak ez du zentzurik".Bezeroekin berba egiteko tartea asko murriztu da,guztiak banan-banan sartu behar direlako. Baitaneurri hori ondo bete ere: "Jendeak oso ondoerantzun du eta errespetuarekin jokatzen du; ho-rregatik, eskertu nahi dugu egunero bisitatzen gai-tuen bezeroen jarrera". Dendarik apenas dagoenkale horretan ondo eutsi beharreko zerbitzua es-kaintzen du Juaristi estankoak.

Urkizuko Arriola kioskoan ere asko aldatu da mar-txa azken asteotan. Goizeko 06:30ean zabaltzendute eta eguerdiko 13:00ak arte hartzen dute jen-dea. Egun hauetan, baina, MAITE ARRIOLAkbere senarrak baino ordu gehiago egiten ditu jen-dea artatzen: "Jabik zabaltzen du kioskoa eta08:00ak arte edo egoten da. Gero nik hartzen diotlekukoa eta itxi arte". Jakina, Urkizun ere arratsal-dez ez dute zabaltzen, "loteriarik ezin saltzeak ezduelako beharrezko egiten". Maitek batez ere"alarma egoerak piztu zuen hasierako estresa" na-

barmentzen du, "jendea noraezean eta urduri ikus-ten genuelako". Eurei ere eragin zien horrek,"batez ere, guztiok zaintzeko bagenekielako neu-rriak hartu behar genituela". Ordutik geratu gabedabil egunean "ez dakit zenbat aldiz" ateko pomoaeta ingurune guztia garbitzen, establezimenduaitxi aurretiko garbiketa orokorra ahaztu barik. Pren-tsa-salmenta jaitsi egin dela dio Arriolak, "eta baitabestelako aldizkariena ere; jendeari sartzea ereerreparoa ematen dio eta, gainera, astirik ere ezdu hartzen apaletakoei begi bat botatzeko, kan-poan jendea sartzeko zai dagoelako". Argi duteaskoz ere jende gutxiagorekin dihardutela egunhauetan; horregatik, prezeski, "eskerrak emannahi dizkiegu egunero gurekin izaten ditugun guz-tiei. Bisita inoiz baino laburragoa izanda ere, ba-dute meritua. Eskerrik asko, benetan".

Estaziño kaleko kioskoa itxi egin behar izan duENRIQUE SANCHEZek, “amarekin bizi naizelako,eta berak arrisku handiagoa izan dezakeelako”.Hala ere, bezeroak buruan ditu egun hauetan ere:“Itxaropena dut Aste Santua pasatuta bueltatzeko,goiz-goizetik jendea hartzeko”.

ZURIÑE JUARISTI / MAITE ARRIOLA, PRENTSA SALTZAILEAK:

“Beldurrez lanean, baina

BEZEROEI ESKERTUTA”

Maite Arriola

Page 16: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

16...eta kitto! 2020-IV-3

Koronabirusa mundu osoan zehar zabaltzen joan da eta, horrekin batera,COVID-19aren eragina ere denera ailegatu da, baita errenta aitorpena aur-kezteko hasi berri den kanpainara ere.Gipuzkoako Ogasunak, beste guztiek bezala, neurri bereziak hartu beharizan ditu, koronabirusaren pandemia zabaltzea saihesteko asmoz eta, be-reziki 2019ko Errenta Aitorpenaren kanpainarako hartutakoak hauek dira:- Bulegoak itxi eta aurrez aurreko arretarik ez dago

Koronabirusaren krisia dela eta, Gipuzkoakoako Foru Ogasuneko bulegoguztiak aldi baterako itxita egongo dira, herritarrei aurrez-aurreko arretazerbitzurik eman gabe. Neurriak zergadunen %20 ingururi eragingo die.Hala ere, telefonoz (943113000) eta interneten, Gipuzkoako Ogasunarenweb orriko zerbitzu telematikoen bitartez (gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/tramiteak) atendituko dituzte herritarrak.- Errenta aitorpenak (proposamenak, internet bidezkoak eta ondare aitor-penak) aurkezteko epea aurreikusita zegoena baino hilabete geroago, uz-

tailaren 29an amaituko da.

- Modalitate mekanizatuan, berriz, aurkezteko epearen hasiera atzera-

tzea erabaki dute. Gaur egungo egoerak zenbat iraun dezakeen aurrei-kusterik ez dagoenez, data zehazteko moduan daudenean emango dutehorren berri, aurrerapen nahikoarekin.Gauzak horrela, errenta proposamenik egiten ez zaien zergadunei errentaaitorpena internet bidez aurkezteko gonbidapena egin die Ogasunak, aur-kezpena ez atzeratzeko.

AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENAK

Modalitate honetan ez da aldaketarik aurreikusten eta lurralde osoan200.000 zergadunei autolikidazio proposamena bidaliko zaie, normaltasunosoz.Onartzeko epea: apirilaren 6tik uztailaren 29ra.

Onartzeko moduak:

Telefonoz, 943 113 000 zenbakira deituta (apirilaren 6tik aurrera). Zure IFZeta proposamenean azaltzen den kodea eskatuko dizkizute.Internet bidez, Gipuzkoako Ogasunaren webgunean “autolikidazio propo-samenak” atalean sartuta.

ZERGA SISTEMARI

ere eragin dio COVID-19ak

Page 17: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

17...eta kitto! 2020-IV-3

KANPAINAKO ZERBITZU TELEMATIKOAK:

– Autolikidazio proposamena ikustea (2020/03/30etik aurrera)– Autolikidazio proposamena onartzea (2020/04/06tik aurrera)– Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea (zehaztu gabe)– Zerga informazioa Gipuzkoataritik eskuratzea (2020/03/13tik aurrera)– Zerga informazioa postaz bidaltzeko eskatzea (2020/03/13tik aurrera)– B@kQ eskatzea sistema telematiko aurreratuetan sartzeko (aitorpentelematikoak, zerga informazioa, kontsultak, ziurtagiriak, etab…)

OHIKO GALDERA BATZUK

Nola aurkeztu dokumentazioa paperezko euskarrian?

Idatziak: Posta ziurtatuaren bidez, posta-bulegoetatik, zerbitzu horretanegon daitezkeen aldaketa eta murrizketak kontuan hartuta (informaziogehiago Correosen webgunean).Aitorpenak: Posible den ereduen kasuetan Finantza entitate laguntzaile-etan (informazio guztia web orrian)

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ, AURTEN ERE

Errenta aitorpena egiteko aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratudira koronabirusaren aurrean ezarri den alarma egoeraren ondorioz. Bai-na, hala ere, UEMAk, udalek eta hainbat erakunde publikok errenta aitor-pena euskeraz egiteko kanpaina jarriko dute martxan aurten ere, egoeraberezia izan arren, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanakeuskeraz izan daitezen bultzatzeko asmoz. “Errenta euskeraz egiten duenherritarren kopurua gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak era-kusten dituen datuetatik urrun dago oraindik”, UEMAren berbetan. Iaz, adi-bidez, Eibarren 14.234 errenta aitorpen egin ziren guztira eta, horietatik,1.402 baino ez ziren aurkeztu euskeraz.

EEiibbaarrkkoo UUddaallaakk,, GGiippuuzzkkooaakkoo FFoorruu AAlldduunnddiiaakk eettaa EEuusskkoo JJaauurrllaarriittzzaakkoo KKuullttuurraa eettaa HHiizzkkuunnttzzaa PPoolliittiikkaa SSaaiillaakk ddiirruuzz llaagguunndduuttaakkoo aallddiizzkkaarriiaa

ARGITARATZAILEA: ...eta kitto! Euskara Elkartea.HELBIDEA: Urkizu, 11. 20600 Eibar TELEFONOAK: 943 20 67 76 / 943 20 09 18 603 598 285FAXA: 943 20 28 72. ASTEKARIAREN E-MAILAK: [email protected] [email protected] / [email protected] E-MAILAK: [email protected] [email protected]: Ana Aizpurua, Itziar Albizu,Ekhi Belar, Jose Luis Gorostegi eta Silbia HernandezADMINISTRAZIOA: Marisol UriarteKOORDINATZAILEA: Ana AizpuruaERREDAKZIO-BURUA: Silbia HernandezDISEINUA ETA MAKETAZIOA J.L. GorostegiARGAZKI ARLOA: Malen Jainaga eta Malen IllarramendiHIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitia eta Maider AranberriPUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen UlaziaTELEFONOA: 943 20 67 76AZALEKO ARGAZKIA: #nireetxekoLeihotikCOPYRIGHT-A: ...eta kitto! ("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik)

EIBARKOUDALA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KKUULTURRAA EETTAA HHIIZZKKUUNNTTZZAA PPOOLLIITTIIKKAA SSAAIILLAA

((HHIZKUUNNTTZZAA PPOOLLIITTIIKKAARRAAKKOO SSAAIILLBBUURRUUOORRDDEETTZZAA))

Page 18: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

18...eta kitto! 2020-IV-3

Konfinamendua luzatuko dela dirudi... Zer egin dezakegu egun hauek pa-satzean hainbat kilo gehiago ez edukitzeko?Hotzean pentsatzen badugu abantailak aurkitu ditzakegu konfinamendu etakiloen arteko erlazioan. Bat-batean inongo bizitza sozialik gabe geratzengara, lagunekin barixakuetan jaten dugun ogitartekoa, garagardoak, pin-txoak, amaginarrebarekin igandetako bazkaria, lagunartean hartzen dugunkafea, pintxo-potea, etab. Beste giro arriskutsu batzuk ere alde batera uztenditugu, lanekoa adibidez. Ez ditugu lankide guztien urtebetetzeak ospatukoeta ez dugu janari gozoa jasoko lanean egindako mesedeengatik, adibidez.Janariarekin edukiko dugun harreman bakarra etxera mugatuko da, eta ber-tan kontrol zorrotzagoa ezarri dezakegu. Hori bai! Honek arduratsuak iza-tera behartzen gaitu. Eta hemen daukagu gakoa, EROSKETA! Bai, horrenerraz. Etxean bakarrik jango dugu, hortaz, guk geuk erositako elikagaieta-tik bakarrik. Beraz, zer erosi behar dugu? Erantzuna erraza da: janaria.

Gaur egun hain bogan dagoen real food edo benetako janaria deritzona.Produktu jangarriak edo elikagai ultra-prozesatuak aldera batera utziz. Ba-razkiak, fruta, tuberkuluak, haragia, arraina, arrautzak, lekaleak, labore in-tegralak, azukrerik gabeko esnekiak eta koipe osasuntsuak abiapuntubikaina izan daitezke.Pisua erraztasunarekin hartzen duzun horietakoa bazara, ez legoke sobe-ran geratzen diren konfinamendu egun hauetan pisua monitorizatzea. Pi-satzea alegia. Baskulak goranzko joera hartzen badu, lehenbailehenneurriak hartu ahal izateko. Kasu honetan arroza, pasta, ogia eta koipe oro-korra murriztea izan daiteke hartzeko lehenengo neurria.Ekuazioaren bestaldean kaloria kontsumoa dugu. Argi dago hau gutxituegingo dela egun hauetan. Batez ere NEAT-aren murrizketagatik. NEAT-aegunerokotasunean kirola ez diren ekintzek eragindako kaloria erretzea da(erosketak egin, eskailerak igo, lanean ibili, etab.) Zer egin dezakegu honenaurka? Ba kirola! YouTube edo Instagram-en hamaika kontu dauzkagu egu-nero zuzeneko kirol saioak eskaintzen. Gure neurrirako bat aukeratzea daegin behar dugun bakarra. Oraingoan denbora ez da aitzakia.Zaindu!

–KOLABORAZIOA– IÑAKI ELORZA:

Konfinamendua eta

elikadura arduratsua

Page 19: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

ekonomia ez gaixotzea lehenetsi dute

19...eta kitto! 2020-IV-3

Alarma egoera ezarri zenetik, sindikatuek eta herritar askok lan jarduerakbertan behera lagatzeko dekretua ezartzea eskatu diote Espainiako Go-bernuari. Lantoki askotan COVID-19arekin ez kutsatzeko gutxieneko se-gurtasun baldintzarik betetzeko modurik ez dagoela behin eta berrizerrepikatzen ibili eta gero, beharginen osasuna arriskuan ipintzen ari zirelaeta, horrekin batera, gaixotasuna herritarren artean kutsatzeko arriskua are-agotzen ari zirela etenbarik salatzen aritu dira eta, azkenean, domekan ja-kinarazi zuen gobernuak astelehenetik aurrera “funtsezkoak ez diren” languztiak etengo zituela. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteakMoncloako bere agerraldian esan zuenez, neurria “zortzi egunez luzatukoda, apirilaren 9ra arte -Aste Santura arte-, eta langileek berreskuratu be-harko dituzte orduak”.

Albisteak askorengan sortutako pozak, baina, ez zuen asko iraun, murriz-keta indarrean sartu orduko, martxoaren 31an, Madrilgo Gobernuak enpresabatzuei “gutxieneko jarduera bat” baimendu zien eta. Horrela, enpresen jar-dueraren eteteak zenbait sektoretan eragindako haserrea baretzeko asmoz,Espainiako Gobernuak salbuespen batzuk ezarri zituen funtsezkotzat jotzenez diren jardueretan, eta bereziki inportazioan eta esportazioan aritzen di-renei eragingo diete, haien jarduera edozein dela ere. Nadia Calviño Eko-nomia ministroak, “funtsezko” izaeraren interpretazio zabala egiteaz gain,Ministro Kontseiluaren amaieran, eskua zabaltzeko gakoa iragarri zuen: jar-duerari eutsi ahal izango diote esportatzen duten eta itxieraren ondoriozmerkatua galtzeko arriskuan dauden enpresek. Eta euskal industriarentzatfuntzionatzeko igarobide moduko bat da.

Horrelako enpresei “ezinbesteko gutxieneko jarduera bat” baimendu dieMadrilek, baina lana murriztu beharko lukete, adibidez, asteburuetan dutenlan produkzio edo erritmora; asteburuko txandarik ez badute, ekoizpen txi-kieneko aldia hartu beharko lukete kontuan. Azaldutakoaren arabera, HegoEuskal Herriko enpresa handi askok zabaltzeko aukera izango lukete, eurenbezero nagusiak nazioartean dituztelako.

Pertsonen osasunaren gainetik

Page 20: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

20...eta kitto! 2020-IV-3

[email protected] www.gerritek.netTxantxa-Zelai, 4-6. Tel. 943 03 38 92

Marka guztietako

ZERBITZU TEKNIKOA

eta SALMENTA

Neurrira egindako

software-aren garapena

Hasierako neurriari egin dioten aldaketarekin haserre, sindikatuak zorrotzagertu dira Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak industria sekto-reko enpresak irekita mantentzeko egindako azken mugimenduarekin. “In-terpretazioekin” iruzurra egitea ez dutela onartuko azaldu dute eta osasunalehenetsi dute. ELAren ustez, “interpretazio-ohar batek ezin du ordeztu lege-dekretu batek zehaztutakoa”. ELAren esanetan, pandemia ahalik eta azka-rren gainditzea izango da modu eraginkorrena etorkizunean egoeraekonomiko zailari aurre egiteko. Eta une honetako osasun egoera “drama-tikoari bizkarra eman” eta ezinbestekoak ez diren jarduerak mantendu nahidituztenen kontra egingo duela jakinarazi dute sindikatuko ordezkariek.

LAB sindikatuak ere Espainiako Gobernuak azken momentuan egin duen bi-ratzea salatu du: “Domekako dekretuaren irakurketak oso modu zabalean in-terpretatzeko aukera ematen du; hau da, enpresaburuek nahi dutena egitekoaukera zabaltzen du”. Baina garbi laga nahi izan dute ohar horrek ez duela“balio juridikorik”, eta indarrean, jarduera ekonomikoa eteteko Errege Dekretuabesterik ez dagoela.

JOAN-ETORRIAK JUSTIFIKATU BEHARRA

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun eta Ekonomiaren Garapen sailek formu-lario bat prestatu dute, lanerako joan-etorriak Ertzaintzaren edo Udaltzain-goaren aurrean justifikatu ahal izateko. Formularioa internet bidezdeskargatu daiteke, Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian.

Bestalde, alarma egoeran gaudenetik, ertzainek eta udaltzainek kaletiknorbait ikusiz gero, edozein momentutan eska dezake etxean ez egotekoarrazoia zein den azaltzea edo justifikatzea. Eibarko Udaltzaingoak

emandako datuen arabera, alarma egoera ezarri zenetik 57 zigor ezarridituzte gure herrian. Horrez gain, 2.207 lagun eta 627 auto-gidari iden-

tifikatu dituzte martxoaren 17tik 30era bitartean.

Page 21: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

21...eta kitto! 2020-IV-3

Lan jarduerak murriztearen eta etxeankonfinatzeko obligazioaren ondoriozsekulako estanpak ikusten ari gara: jendebarik dauden pasealekuak, zaratarikgabeko kaleak eta ia zirkulaziorik ez dutenerrepideak. Inoiz baino gehiago, kamioiakerrepideetako errege bihurtu dira.

– Egunero ibiltzen zara errepidean. Nola ikusi

dituzu egun hauetan?

Autopistan eta errepide nazionaletik ibiltzen naiz,Gipuzkoa eta Bizkaia inguruan gehienetan, etaegun hauetakoa ikaragarria da. Oso auto gutxiikusten dira, eta momentu puntualetan bakarrik.Hortik aparte, ezer gutxi. Gehienak kamioiak gara,eta baita banaketarako furgonetak eta gremioeta-koak ere. Kaleetako eta pasealekuetako pano-rama ere antzerakoa da. Sarritan pasatzen naizGetaria-Zarautz errepidetik eta oilo-ipurdia jartzenzait pasealekua eta Zarauzko malekoia huts-hutu-sik ikustean. Bestalde, tabernak eta jatetxeak itxitadaudenez faltan botatzen da kafetxoa hartzekoedo bazkaltzeko momentu hori. Zenbait lekutan ja-tordua arazo bihurtzen da. Garraiolari gehienokzabalik dauden gasolindegietan egiten dugu baz-karia (ogitartekoak, entsaladak…– Garraiolari autonomoa zara. Zure bezeroak

lanean ari dira?

Nire bezeroak automobilgintzan eta trenak egitenjarduten duten enpresak dira batez ere, eta ta-maina ertainekoak gehienak. Konfinamenduarenlehen egunetan enpresa handi batzuk ixten joanziren, eta txikiek eta ertain gehienek, berriz, mar-txan jarraitu zuten. Logikoa denez, enpresen jar-duna eteten edo murrizten bada, garraiolariok langabe gelditzen gara, edo gutxiagorekin. Astelehenhonetan indarrean jarri zen dekretuaren ondoren,premiazko ez diren lan guztiak eten egin ziren.Beraz, 3 egun guztiz geldirik egon naiz. Hala ere,denok dakigunez, aldaketak egon dira eta enpresabatzuk berriro ere lanean hasi dira. Ondorioz, deibatzuk jasotzen hasi naiz, enkarguren bat egiteko.Orain ikusi beharko da apirilari nola egiten diogunaurre. Ziurgabetasuna da nagusi, ez dakigu zergertatuko den.

– Nola ikusten dituzu autonomoentzako iraga-

rri diren laguntzak?

Estatuko Gobernuak aparteko prestazio bat au-rreikusi du jarduera bertan behera utzi duten edojardueran jaitsiera nabarmena izan duten autono-moentzat. Prestazioa eskatu ahal izateko, faktu-razioan %75eko jaitsiera justifikatu behar da, edojardueran ezinbesteko arrazoi batengatik etendela ziurtarazi (zamalanetako lekuak itxi izanaedo horientzat normalean ematen genituen zerbi-tzuak kendu izana). Segur aski, bigarren kasu horida ohikoena, zaila baita fakturazioaren %75ekojaitsiera justifikatzea alarma-egoera baino lehe-nago jada 15 egunean lan egin dugunean. Bes-talde, autonomoen kuotak atzeratu egingo direlaesan dute baita, baina martxoko kuota pasatu di-gute dagoeneko.

OSKAR AIZPURUA “ANDIKA”, GARRAIOLARIA:

“Errepideek beste itxura bat

daukate orain”

Page 22: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

22...eta kitto! 2020-IV-3

Euskera online praktikatzeko

Koronabirusaren ondorioetako bat urruntze soziala da, isolamenduak ka-lera irten eta norbaitekin elkartzeko aukera izatea galarazi digulako. Ego-era horrek, jakina, eragina izan du berbalagunengan ere, ezin direlakoeuskera praktikatzeko inon elkartu. Hala ere, mintzapraktikarako proiektuazarduratzen den …eta kitto! Euskara Elkarteak ez du haria eten nahi eta, ho-rregatik, euskera online praktikatzeko aukera eman nahi die herritar guztiei,berbalagunei zein Berbetanen izenik eman ez dutenei. Arduradunen ber-betan, “izena emanda duten berbalagun asko hasita daude bideo-deien bi-tartez elkartzen, gaur egun teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerakbaliatu eta, etxetik irten barik, euskera lagun artean praktikatzeko”.

Bestalde, orain arte ezertarako denborarik ez zuten askori egunak oso lu-zeak ari zaizkie egiten eta, horregatik, …eta kitto! Euskara Elkarteak eus-kera online praktikatzera animatu nahi ditu: “Euskera praktikatzeko, lagunberriak egiteko, ondo pasatzeko, euskera gehiago erabiltzeko… aukera po-lita duzue orain eta, gainera, etxetik mugitu barik”.

Horrez gain, …eta kitto! Euskara Elkarteak euskaldunei dei egin nahi die,euskera praktikatu nahi dutenei laguntzera animatu daitezen: “Emateko dau-katena balio handikoa da eta, euskera praktikatzeko premia dutenek bene-tan eskertuko dute euren ahalegin eta laguntza”. Talderen batean aritzekoanimatuz gero, izen-ematea [email protected] helbidera mezua bida-lita edo, bestela, etakitto.eus webgunean, Berbetan proiektuari eskainitakoatalean egin dezakezue.

TALDEAK ANTOLATU DITU...eta kitto! Euskara Elkarteak

Page 23: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

23...eta kitto! 2020-IV-3

Euskalduna zara eta euskera praktikatzeko

premia dutenei laguntzeko prest zaude?…eta kitto! Euskara Elkarteak euskera online praktikatzeko prest dauden euskaldunak behar ditu.Oso erraza da. Bideo-deien bitartez elkartuko gara eta une goxo eta atseginean euskeraz jardungo dugu. Animatu eta eman izena, [email protected] helbidera mezua bidalita edo etakitto.eus

webgunean, Berbetan proiektuari eskainitako atalean.

Euskaldunak behar dira

TALDEAK OSATZEKO

Page 24: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

24...eta kitto! 2020-IV-3

PuntuEus fundazioak egoera larri honetan ate fisikoak itxi egin behar izan di-tuzten ostalari, merkatari, kulturgile eta bestelako negozio txikiei lagundu nahidie. Horretarako, ʻZabaldu ate berri batʼ egitasmoa jarri du martxan, webgu-nerik ez duten negozio txikiei lehen urtean .eus domeinua eta zerbitzaria doaneskaintzeko. “Zure jarduera zabaltzeko .eus domeinu-izena, zure online pre-sentzia indartzeko; hosting-a, zure webgunea bertan jartzeko; eta zure do-meinu-izena duen helbide elektronikoa, bezeroekin komunikatu ahal izateko”.PuntuEus fundazioaren webgunean dagoen formulario bat bete behar da des-kontu-kodea eskuratzeko eta, la-guntzarik behar izanez gero,[email protected] helbi-dera idatzi edo 943 08 50 51 tele-fonora deitu daiteke.PuntuEus fundazioak, bestetik,webgune bat sortzeko emanbehar diren pausoak zeintzukdiren jakiteko bideoak jarri dituYouTuben eta kaixomundua.euswebgunean daude ikusgai.

Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak martitzenean onartu du bonu teknolo-gikoen programaren deialdia. Asmoa Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei,Covid-19aren ondorioz telelana ezartzeko egiten dituzten gastuetan laguntzeada. Guztira 450.000 euro bideratuko dira horretara, eta onuradunak 50 langi-letik beherako lurraldeko enpresak izango dira. Programa foru erakundeakabian jarritako lehen neurri sortaren parte da, pandemiak Gipuzkoako ehunekonomikoan dituen ondorioak arintzeko, ETEei eta autonomoei arreta bere-zia eskainiz. Markel Olano diputatu nagusiak bileran jakitera eman duenez, programa berrihonen bidez enpresek eta profesional autonomoek telelana ahalbidetzekoegindako gastuak ordainduko dituzte, hala nola PCak eta ordenagailu era-mangarriak, web-kamerak, mikrofonoak eta bideokonferentzia-sistemak, soft-ware ofimatikoa, segurtasun informatikoko elementuak eta kasu bakoitzerakoespezifikoak izan daitezkeen beste batzuk, prestakuntza edo aholkularitza gas-tuak barne. Diruz lagunduko da egindako edo egin beharreko gastuaren %100,BEZa kanpo; gehienez ere 4.000 euro enpresa bakoitzeko.

Negozio txikiei

DIGITALIZATZEKO AUKERA

eskaintzen die

PuntuEus fundazioak

Aldundiaren 450.000 euroko bonua

telelana ezartzen laguntzeko

Page 25: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

25...eta kitto! 2020-IV-3

500 milioi euroko programa onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontsei-luak, enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek finantzatzeko izan ditzaketenbeharrei aurre egiteko. Horretarako, hitzarmenak sinatu ditu hamabost finan-tza-erakunderekin eta Elkargirekin. Sei hilabeteko likideziari eta finantzaketabeharrei erantzutea du helburu programak, “Covid-19ak euskal enpresa sareaneragingo dituen kalteak arintzeko” asmoz.

EAEko enpresa txiki eta ertainek 5.000 eta milioi bat euro arteko maileguak es-katu ahalko dituzte eta mikro-enpresek eta autonomoek berriz, 5.000 eta100.000 arteko maileguak. Laguntza honetaz baliatzeko bete behar diren ezau-garriez, abalen kostu eta baldintzez eta programaren xehetasunez informaziogehiago aurkitu dezakezu: www.irekia.euskadi.eus webgunean.

Bestalde, enpresa txikiek, ertainek eta autonomoek ordaindu beharreko kuotakzein horiek Gizarte Segurantzari zor dizkieten kotizazioen ordainketak ekaina-ren 30era atzeratu ditu Espainiako Gobernuak. Horiez gain, beste hainbat neu-rri ere onartu zituzten bertan; besteak beste, sariak onartu dituzte lana osorikedo zati bat galdu duten etxeko langileentzat eta alokairua edo hipoteka or-daintzeko arazoak dituzten herritarrek laguntza jaso ahal izango dute. Lehenetxebizitzen kasuez gain, bankuek ezingo diete kobratu lokal eta bulegoen gai-neko hipotekarik jarduera etenda edo sarrerak murriztuta dauzkaten autono-moei, alarma egoera amaitutzat ematen den hilabeteko azken egunera arte.Ordaindu gabeko alokairuak dituzten etxejabeek ere, pertsona fisikoak badira,eska dezakete atzerapen hori hipotekentzat.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak emango dituen laguntza horien inguruko informa-zioa emateko eta tramitazioarekin laguntzeko zerbitzua eskaintzen hasi dira Ei-barko Merkataritzaren Bulego Teknikoan. Interesatuek posta elektronikoa idatzidezakete [email protected] edo [email protected] helbideetara, eurekinkontaktuan ipintzeko telefonoa ahaztu barik, eta deituko diete bulegotik.

500 milioi euro EAEko

autonomoak eta enpresa

txiki eta ertainei laguntzeko

Page 26: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

26...eta kitto! 2020-IV-3

– Nola bururatu zaizue horrelako ekimena mar-

txan jartzea?

Gure iritziz, gazteak izatea ez da desabantaila,abantaila baizik; izan ere, denbora asko daukaguaurretik: akatsak egiteko, horietatik ikasteko, erre-akzionatzeko eta gauzak ondo egiteko. Enpresabat sortzea probatzea eta hanka sartzea da. Bes-talde, esan beharra dugu beti izan garela oso per-tsona ekintzaileak, eta honen aurretik besteproiekturen bat izan dugula eskuartean. Elkarre-kin zerbait egiteak, beraz, beti motibatu izan gaitu.Oraingoan, urrats handi bat eman dugu proiektuhandi bat sortze aldera, eta horren aldeko inber-tsio handia egin dugu.– Zein eragozpen aurkitu dituzue bidean?

Erraztasunak ere edukiko zenituzten, gazteak

izateagatik, ez?

Gazteak gara eta ideia asko eta sortzaileak ditugu,baina, izan dugun zailtasun handiena diruarenaizan da: 20-21 urterekin ez da ohikoa bankuan diruasko izatea, eta produktu berri bat sortzeko inber-tsio handia egin behar da. Are gehiago produktujasangarria bada. Gure kasuan, produktua zapati-lak dira, eta hasita geundenean jakin dugu manu-faktura-produkturik zailenetakoa dela. Dagoenekoprodukzioaren erdia ordainduta daukagu, bainagainontzekoari aurre egin ahal izateko, crowfun-ding-a antolatu dugu. Bestalde, beste zailtasune-tako bat material jasangarriak topatzea izan da;bai zapatilak egiteko, bai packaging-erako (pake-tatzea). Fabrika aurkitzea ere ez da erraza izan;izan ere, gure ideiekin, diseinuarekin eta kon-tzientzia jasangarriarekin bat egiten duen lantegibaten atzetik ibili gara; eta lortu dugu, gure fabrikaeguzki-energiaz hornitzen baita.Erraztasunei dagokienez, lan egiteko toki bat iza-tea aipatuko genuke: Eibarko Coworking-ean bil-tzen gara lanerako, eta guretzat ezinbestekoa dalantoki bat izatea ondo lan egiteko, kontzentra-tzeko, aurrera egiteko… Horretaz aparte, badaudegazteontzako dirulaguntzak, eta horiek lortzensaiatzen ari gara. Ezin aipatu gabe utzi gertukoen-gandik jaso dugun babesa, baita Eibarko hainbatdendariren aldetik izaten ari garen laguntza. Ez ge-nuen espero alboan hainbeste jende izatea.– Enpresa bat sortu berri duzue. Nola eragiten

dizue egungo egoerak (konfinatuta, enpresa

guztiak geldi…) abiatze fase honetan?

Enpresa bat seme-alabak bezalakoa da, hau da,egunero zaindu behar den zerbait. Guk eguneroegiten dugu lan, bakarka zein biok batera, eta mo-mentu oro dakigu zein den gure betebeharra fin-katutako helburuak bete daitezen. Oraintsu egindugu lehen eskaria fabrikara, baina, denoi bezala,guri ere, Covid-19ak eragin egin digu. Esaterako,fabrikak ateak itxi ditu apirilaren 14ra arte, eta ezdakigu behar diren materialak garaiz iritsiko otediren. Momentuz, ezjakintasuna da nagusi, halaere, etxean gaudela aprobetxatuz, gure markaren,ROYOren, inguruko nondik norakoak jakinaraztenari gara sare sozialen bitartez: zer den ROYO, zerdagoen atzetik, ematen ari garen urratsak… Gai-nera, dirua biltzen jarraitzen dugu crowfunding-aren bitartez saltzen ari garen produktuekin, hauda, boltsekin eta kamisetekin.– Egoera ikusita, aldaketaren bat egin behar

izan duzue, edo helburuak arreikusitako mar-

txan beteko dira?

Esan bezala, Covid-19ak bestela egin ezingo ge-nituzkeen gauzak egiteko aukera eman digu: weborria sortu, testuak, irudien gaineko antolaketa…Hortaz, denbora aprobetxatzen ari gara. Nolanahiere, gure etorkizuneko funtsezko planek bere ho-rretan diraute, betiere, fabrikaren mende gaudelajakinda. Guk buru-belarri lanean jarraituko dugu,eta espero dugu koronabirusaren kontuak aurrei-kusitako planei gehiegi ez eragitea. Badakigu fa-brikazio-prozesua luzea dela, baina gero etagutxiago geratzen da, hilabete batzuk besterik ez,eta gure aldetik, behintzat, dena emango dugu.

SOFIA MACHIN / NURIA ROBLEÑO, ROYO MODA PROIEKTUA:

“Covid-19ak beste modu batera

lan egiteko aukera eman digu”

Page 27: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

27...eta kitto! 2020-IV-3

Zaldibar Argituk EKIMEN BATERATUA

Eitzagako hondakindegiko ezbeha-rra gertatu zenetik bi hilabete betekodira apirilaren 6an. Hori dela eta, as-telehenean, Zaldibar Argitu platafor-mak ekimen bateratu bat egitekodeia egin du Euskal Herriko herriguztietan: 20:30ean herritar guztiakEuskal Herriko leihoetara irten eta5 minutuko burrunbada egitera eta,jarraian, kandela bi (edo bestelakoargiak) piztera deitu dituzte.

Plataformatik adierazi dutenez, “bihilabete igaro dira Alberto Sololuzeeta Joaquin Beltran zabor azpiandesagertuta daudenetik. Bi hilabete,gure osasuna arriskuan jarri zutene-tik. Bi hilabete, erantzule zuzenakegon arren, erantzukizunak inorkbere gain hartu ez dituenetik. Dago-eneko ez dakigu nola esan. Nahikoa dela. Aski dela. Honekin bukatu behardutela. Langileak aurkitu behar dituztela, horretarako bitarteko guztiak jarriz.Zabortegian zer dagoen aztertu eta jakinarazi behar digutela. Zabortegian ger-tatu zenaren inguruko argipenak eta azalpenak zor dizkigutela. Egun zaborte-gian lanean dauden langileen segurtasuna bermatu behar dutela.Erantzukizunak argitu behar dituztela eta Iñaki Arriolak dimititu behar duela.Hondakinen kudeaketa eredua aldatu behar dutela. Bi hilabetean, plataforma-ren aldarrikapen bakar bat ez dute bete. Berriz diogu, nahikoa da, aski da, ho-nekin bukatu behar dute!”.

Horrekin batera, konfinamenduak irauten duen bitartean, jendea bere aldarri-kapenak eta argazkiak sare sozialen bitartez partekatzera animatu nahi dute.

Horretarako #zaldiba-rargitu eta #joaquineta-albertogogoan traolakerabiltzeko eskatu duteeta, nahiago izanezgero, emailez ere bidal-tzeko aukera dago, [email protected].

deitu du ASTELEHENERAKO EH osoan

Page 28: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

28...eta kitto! 2020-IV-3

Page 29: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

29...eta kitto! 2020-IV-3

– Konfinamendu sasoian txakurrak hartzeko edo

adoptatzeko eskaera gehiago jaso dituzue?

Azken aldian nahiko sasoi lasaia bizi izan dugu gal-dutako edo utzitako txakurrekiko, eta konfinamendusasoian ez dugu aldaketarik somatu, lehendik ere txa-kurrak harrera-etxeetan zeudelako. Hala ere, esan di-gutenez txakurrak babesten dituen inguruko elkartebatek eskaera gehiago izan ditu konfinamenduarenondorioz. Euskal Herrian ez, baina hemendik kanpobadago txakur guztiak harreran eman dituen elkarte-ren bat, alarma egoera amaitzerakoan itzuli egingo di-tuztela jakinda ere. Gu ez gaude ados jokabidehorrekin. Txakurren erabilera egiten da eta guk horrenaurka borrokatzen dugu hain zuzen ere.– Normalean nola jarduten duzue?

Guk berez ez dugu aterpetxerik, harrera-etxeekin etaazpikontratatutako txakur-erresidentziekin egitendugu lan. Galduta edo utzita dagoen animali batenberri izaten dugunean, gure boluntario taldea (ez garagehiegi eta esker onez hartuko genuke jendea) mar-txan jartzen da eta animalia erreskatatzen du. Or-duan, animalia harrera-etxe batera bidaltzen saiatzengara beti, kaiola batean sartzea ekiditeko. Hala ere,ez bada posible, txakur-erresidentzia batera eramanbehar izaten dugu.– Harrera-etxeak aldi baterako edo behin betiko

izaten dira?

Gauza biak izan daitezke. Normalean, animali bat har-tzen duzunean, gero adopzioan ematen duzu. Halaere, aldi baterako kontua izaten dena behin betikokontua bihurtzen da batzuetan, familiaren eta anima-liaren artean harreman berezia sortzen delako.– Alarma egoerak nolako eragina izan du zuen jar-

dunean?

Txakurren adopzioak etetea erabaki dugu iruzurrakekiditeko. Ez da kasua, baina alarma egoera ezarri au-rretik, orain dela hilabete batzuk agertu zen txakur-kume baten adopzioa martxan genuen (familiara osoondo egokitu zen eta dena oso ondo zihoan), etaalarma egoeragatik adopzio-prozesua eten behar izandugu. Beraz, txakurren bat adoptatu nahi duen norbaitbadago, itxaron egin beharko du. Txakur bat adop-zioan emateko familia ezagutu behar dugu, txakurranon biziko den ikusi, adoptatu aurretik txakurrak den-boraldi bat pasatzen du etxe horretan eta, alde biakondo moldatzen badira, orduan adoptatu daiteke txa-kurra. Bestetik, alarma egoerak Marcan Huellaren

hainbat egitasmo zapuztu ditu. Bazkideen ekarpeneieta antolatzen ditugun ekimenei esker lortzen dugu fi-nantzazioa, eta, urtero bezala, maiatzaren 22an on-gintzazko gala egin behar genuen Coliseoan, bainabertan behera utzi behar izan dugu. Gero, urtean bimartxa egiten ditugu (udazkenean eta udaberrian),Marcan Huellaren produktuak saltzeko mahaiak jar-tzen ditugu… eta egoera honetan ez dakigu gauzahauek egin ahal izango ditugun edo ez.– Txakurrak erreskatatzen jarraitzen duzue?

Arriskuan dauden animaliak erreskatatzeko baimenaeman du Gobernuak. Beraz, Marcan Huella arriskuandauden animalien bila joan daiteke alarma egoeraegon arren. Joan den astean galduta zegoen setterbaten kasua izan genuen Ermuan. Boluntario bateketxera eraman zuen, baina txakurraren jabeak agertuziren eta entregatu egin genien. Bestetik, harrerandauden txakurrak behar bezala daude. Txakurrektxipa dute eta txakurren kartilla Marcan Huellaren ize-nean dago. Familiek kontratua sinatzen dute eta txa-kurrekin kalera irteteko aukera izaten dute arazo barik– Nola moldatzen zarete aterpetxerik gabe?

Orain dela hilabete batzuk geratu ginen aterpetxerikgabe eta asko ari zaigu kostatzen hemen inguruanzerbait txukuna aurkitzea. Aterpetxe barik, txakurrenhoteletara jo dugu. Txakurrak oso ondo daude hote-letan, baina aterpetxe bat aurkitu behar dugu. Mo-mentu batean txakur gutxi eduki ditzakegu, bainabat-batean bost txakurkume batera etorri daitezke,eta zer egingo dugu guk bost txakurrekin? Aterpetxeabeharrezkoa dugu.

MARCAN HUELLA, TXAKUR BABESLEAK:

“Txakurren adopzioak etetea

erabaki dugu iruzurrak ekiditeko”

Page 30: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

30...eta kitto! 2020-IV-3

Ego Ibarrako fitxak

Eibarko eraikin industrialen katalogazioa eta azterketa egiteko lanean arituda Ego Ibarra batzordea azken lau urteotan. Azterketa horretarako infor-mazioa eta materiala bildu eta, hori guztia ondo aztertu eta landu ondoren,proiektua guztiz biribiltzeko, ikerketa lan sakon horren emaitza ezagutzeraematea baino ez da falta. Asmo horrekin, Ego Ibarraren webgunearen ma-galean jarriko duten datu-base batean antolatu dute bildutako material guz-tia. Ego Ibarrak dagoeneko prest dauzka datu-basea eta plataforma, “ahaliketa azkarren eibartar guztien esku ipintzeko”.

Bi oinarri izango ditu webgune berriak. Batetik, eraikin industrialen fi-

txak (eraikinen deskribapenak, informazio historikoa, planoak, argazkiak,artxiboko dokumentuak, fitxa teknikoa, kokapena…). Izan ere, batzordetikazaldu duten moduan, “Eibarko eraikin industrialen inguruko informaziosakon eta aberatsa lortu dugu lan honetan eta laster eduki guztia herrita-rren esku jarriko da, webgune berrian”. Eta, bestetik, mapa historikoak:“Sasoi ezberdinetako lau mapa historiko eskaneatu ditugu, lau hamarkadaezberdinetakoak (1890, 1920, 1930 eta 1950), eta herritarrek mapa ho-rietan barrena nabigatzeko aukera izango dute, garai bateko kale eta erai-kinak non zeuden jakiteko, eta gaur egungo kokapena zein izangolitzatekeen ezagutzeko”.

Aipatutako guztiarekin batera, webguneari esker beste hainbat gauza era-kusteko aukera izango dute: “Besteak beste, argazki-funtsetako irudiakedota Eibartarren Ahotan proiekturako jasotako elkarrizketen lekukotasu-nak, bideo formatuan”.

Eibarko eraikin industrialak webgune bateanbatu ditu Ego Ibarrak

Page 31: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

31...eta kitto! 2020-IV-3

JAIAK OSPATZEKO

Egoerarik zailenetan ere etorkizunari beti optimis-moz begiratu behar zaiola diote adituek eta, JaixakHerrixak Herrixandakok behintzat, aholkuari jarrai-tzeko erabakia hartu du: egoerak derrigortuta, SanJuan jaiak antolatzeko barixakuero egiten zituztenbilera irekiak bertan behera geratu diren arren,“San Juan jai, feminista, euskaldun, partehartzaileeta herrikoiak antolatzen” lanean jarraitzen dutelagogorarazi nahi diete eibartarrei: “Gure jaiak herri-tik eta herriarentzat egiten ditugu eta, auzolanik etaparte hartzerik ez badago, ez da posible”. Horre-gatik, proposamenen bat egin nahi duenak, edoegitaraua osatzen laguntzeko prest egonez gero,sare sozialen bitartez, eurekin kontaktuan ipintzeraanimatu nahi dituzte eibartar guztiak.

Herrixak Herrixandako Eguna

Konfinamendu egoera honetan bere ekarpenaegin nahi dute Jaixak Herrixak Herrixandako tal-

dekoek eta, horretarako, eibartar guztientzat gon-bidapen bereziarekin datozkigu: “Erronka bat jarridiogu gure buruari: elkar zaintzan oinarrituta, ai-sialdirako proposamen bat egitea”. Eta, horrenharira, ʻHerrixak Herrixandako Egunaʼ antolatudute biharko, egun osorako egitarauarekin:13:00ean brindis musikatuarekin hasi eta, afal-tzeko ordua ailegatu arte, era guztietako ekital-diak egingo dira. Antolatzaileek “leihotik, balkoitik eta sare sozia-letatik” parte hartzera animatu nahi dituzte eibar-tar guztiak: “Leiho eta balkoietara irten eta,auzokideekin batera, abestu, dantzatu eta berbaegitera deitu nahi ditugu eibartar guztiak”. Horre-kin batera, sormenerako dauden espresio ezber-dinekin etxe barruan gozatzeko gonbidapenaegin dute. Euren berbetan, “bakoitza bere etxe-tik, baina denok elkarrekin. Egoera honi herri gisaerantzun behar diogulako”.

MODU BERRIAK ASMATZEN

Page 32: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

32...eta kitto! 2020-IV-3

marrazki erakusketa digitala

Eibarko Udalak marrazki erakusketa digitala antolatu du koronabirusaren on-dorioz etxean geratzeko derrigorrezko agindua betetzen ari diren adin txiki-koentzat. ʻCovid-19a, etxeko konfinamenduaʼ da erakusketaren gaia etakonfinamenduak irauten duten bitartean egongo da martxan. Marrazkiak .png,.jpg edo .tiff formatuetan [email protected] helbidera bidali ahal izangodira, eta Udalaren Kultura sailaren webgunean argitaratuko dira. Marrazkia-ren goiko aldean egilearen izena (soilik izena) eta adina jarri beharko da.

KONFINAMENDU SASOIKO

antolatu du Udalak

Eguen Zuri argazki lehiaketakoerakusketa Facebook-en

Arrate Kultur Elkarteak urtero antolatzenduen Eguen Zuri argazki leihaketarenohiko martxa eten behar izan dute,COVID-19ak sortu duen egoerak hala be-hartuta. Oraingoz irabazleei saria ema-teko ekitaldirik ezingo da egin, bainaaurtengo hiru saridunak aukeratu dituepaimahaiak: lehen saria Jose Luis Iri-goienek eraman du, “Eskuak” lanarekin;bigarrena, berriz, Pedro San Romanek,“Momotxorros” lanarekin; eta hirugarrenaFernando Retolaza Loidik, “Txanogorritxufestara” izenburukoaren. Aurtengo lehia-ketarako 12 egileren 33 lan jaso dituzte.

“Eskuak”

Page 33: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

33...eta kitto! 2020-IV-3

Page 34: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

34...eta kitto! 2020-IV-3

COVID-19ak eragin duen ezohiko egoera honi buelta lehenbailehen emanahal izateko ezinbestekoa da koronabirusaren hedapena saihestea eta, horilortzeko neurririk eraginkorrena herritarrak etxean geratzea da. Kalera irtenbarik geratzeko errepikatu eta errepikatu ari dira egunero. Isolamenduanegoteak, baina, ez du esan nahi isolatuta gaudenik, ez horixe! Interneteketa sare sozialek eskaintzen dituzten aukerei inoiz baino etekin handiagoaateratzen ari gara konfinamendua ezarri zenetik eta, paradoxikoki, gure ar-teko komunikazioak ere hobera egin duela uste du batek baino gehiagok.Inoren gustokoa ez den koarentena arintzeko asmoz, sare sozialetan ha-maika proposamen daude eta, egunetik egunera gero eta gehiago dira el-karte, erakunde eta herritarren eskutik sortzen doazen ekimenak eta, jakina,eibartar asko ere animatu dira gure isolamendua arindu eta alaitzeko eurenekarpena egitera.

Denen berri ematea zaila egingo zaigu, baina, hala ere, gu ahalegindukogara horrelako ekimenak biltzen eta zuekin partekatzen, etakitto.eus weborrian sortu dugun #etxeanEtaKitto azpiatalaren bitartez. Lan horretan la-gundu nahi baduzue, elkartea.etakitto@gmail helbidera idatzi dezakezuezuek ezagutzen dituzuen ekimenen berri emateko, zuenak gurekin parte-katzeko, bideo edo argazkiak bidaltzeko, animo mezuak herritarren arteanzabaltzeko…

#etxeanEtaKitto, koarentena

EGUNAK ARINTZEKO

hamaika proposamen

MMAARRTTAA GGUUEENNAAGGAA GGOOMMEEZZ2010-IV-4

“10 URTE MARTA GABE”ETXEKOAK

Page 35: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

35...eta kitto! 2020-IV-3

EEMMAAIITTZZAA EEMMAAIITTZZAA

EEMMAAIITTZZAA EEMMAAIITTZZAA

SS UU DD OO KK UU ZZ SS UU DD OO KK UU

Page 36: Kalera begira bizi gara - etakitto.eus · Kalera begira bizi gara ERRENTA AITORPENA, aukeran, EUSKARAZ! Aurten bai Eibarren 1.500 euskaraz! Aurten denbora daukagu hizkuntzari ere

#nireetxekoLeihotik