Kabi gabeko zikoina

21
Kabi gabeko zikoina

Transcript of Kabi gabeko zikoina

Page 1: Kabi gabeko zikoina

Kabi gabeko

zikoina

Page 2: Kabi gabeko zikoina

Urtero bezala, garai berean

zikoinak herriko kanpandorrera

itzultzen dira.

Page 3: Kabi gabeko zikoina

Orduan jakiten dugu gure

artean egongo direla

beren kumeak hegan

egiten ikasi arte.

Page 4: Kabi gabeko zikoina

Aurten berriz, ez dira hemen geldituko kanpandorreko

konponketak direla eta, habia kendu baitiote.

Egun batean zikoina bat iritsi zen

eta bere betiko kabia ez zegoela

konturatu zen.

Page 5: Kabi gabeko zikoina

Zikoinak, erabat harrituta, ingurua miatu zuen bere kabia

kokatzeko leku berri baten bila.

Page 6: Kabi gabeko zikoina

Hegan hasi eta herriko bigarren teilatu gorenera,

burdindegiko Benitorenera, abiatu zen.

Teilatuan pausatu

bezain laster, Benito

etxetik irten eta

harrika hasi zitzaion

hau zioen bitartean:Alde hemendik !!!

ez dut nahi zuk

nire teilatua zikintzea!

Page 7: Kabi gabeko zikoina

Zikoina gizajoa beldurturik hegan alde egin zuen.

Handik hurbil egokia izan zitekeen tximinia zuen teilatua

ikusi zuen eta harantz abiatu zen kabia egiteko behar zituen

makilak hartuta.

Janari dendako jabea zen Lumi andrea irten, ikusi

eta garrasika hasi zen:

Page 8: Kabi gabeko zikoina

- Joan hadi hemendik zikoina zikin !!!

Ez zaitut nire teilatuan ikusi nahi,

bila ezazu beste kanpandorre bat

han hobeto egongo zara eta !!!

Zikoina, inork etxeko teilatua utzi

nahi ez eta, herrian gelditzeko

toki bila nola zebilen ikusteak

errukitu ninduen.

Page 9: Kabi gabeko zikoina

Berriro leku guztietatik toki lasai baten bila hasi zen,

dorre garai bat ikusi eta harantz abiatu zen.

zen Tomasek eta Casimirok hor ikusi zutenean.

Alde etorritako bidetik !!!

Joan zaitez zikoina, ura zikinduko

diguzu eta !!!

Hor herriko urtegia zegoela, eta a ze iskanbila sortu

Harriak eta makilak bota zizkioten.

Page 10: Kabi gabeko zikoina

Inork ez dit nire habia egiten uzten,

inork ez nau ondoan ikusi nahi,

Zikoina zelaian negarrez ikusi nuen, eta hau zioela

entzun nion:

Zer egingo ote dut orain ?

eta nik ez dut inongo kalterik egiten...

Page 11: Kabi gabeko zikoina

Leku honetan jaio nintzelako ezagutu eta maitatzen dut,

baina jendeak bere inguruan ez nauela ikusi nahi.

Ez dut ulertzen jendeak zergatik ez

nauen ondoan izan nahi.

Orain konturatu naiz ez zitzaiela axola

ni kanpandorrean izatea, urruti bainengoen.

Page 12: Kabi gabeko zikoina

Negarrez jarraitzen zuen. Zikoina honela ikusteak bihotzmina

ematen zidan eta zer egin ez jakin arren,

berarengana hurbildu nintzen.

- Zatoz nirekin, zikoina!

zure habia egiteko eta lasai egoteko

leku aproposa topatu dut.

Page 13: Kabi gabeko zikoina

Bergentino errementariaren etxera joan nintzen. Oso pertsona

maitagarria zen eta bere aletegian nire lagunekin

jolasten uzten zidan.

- A zer garrasiak ! zer diozu zikoina bati buruz ?

– erantzun zidan leihotik.

-Bergentino! – oihukatu nuen-

zure laguntza behar dut zikoina bat

dakart eta.

Page 14: Kabi gabeko zikoina

Bere etxetik irten bezain laster, honela esan nion:

- Bergentino, hau da urtero elizako kanpandorrera

etortzen den zikoina.

Aurten teilatua konpontzen ari direnez, kabia

kendu egin diote eta ezin izan du han gelditu.

Page 15: Kabi gabeko zikoina

Benitoren teilatura joan da baina harrika bota du;

eta urtegi gainean kabia eraikitzen ari zela,

Kasimirok eta Tomasek ere harriak jaurti dizkiote.

ondoren Lumi andrearen teilatura abiatu

eta honek ere bidali egin du,

Page 16: Kabi gabeko zikoina

- Eta orain, zer nahi duzu ? – galdetu zuen Bergentinok.

- Pentsatu dut, agian... axola ez bazaizu,

kabia zure aletegiko teilatuan egin dezakeela,

honela han ale guztiak zanpa-zanpa jaten

ibiltzen diren sagutxoak jango lituzke eta.

Page 17: Kabi gabeko zikoina

- Ondo deritzot, bai jauna! - erantzun zuen Bergentinok.

Eta beldurturik zegoen zikoinarengana hurbildu eta esan zion:

- Ez izan beldurrik, ez dizut minik egingo.

Nire aletegiko teilatuan gera zaitezke...

baina horren truke, hemen aurkituko dituzun sagutxoak

jatea eskatuko dizut. Zer deritzozu ?

Page 18: Kabi gabeko zikoina

Zikoinak goruntz begiratu eta teilatu eder bat

ikusi zuen.

Azkenean bere habia egin zezakeela

ikusita oso pozik jarri zen eta bere

mokoaz: “ke, ke, ke” hotsak

egin zituen, eskerrak eman nahian.

Page 19: Kabi gabeko zikoina

Bergentino ere poztu egin zen,

handik aurrera ez zen bakarrik biziko eta.

Guk makiltxoak eramaten genizkion, kabia

eraikitzeko guztia ondo zetorkion eta.

Bergentinorekin joaten nintzen egunero

zikoina ikustera eta batzuetan aletegi

inguruan saguak harrapatzen zebiltzan.

Page 20: Kabi gabeko zikoina

Zikoikumeak jaio zirenean, Bergentinok prismatikoak utzi

zizkidan hauek gertutik ikusteko. Zoragarriak ziren !!!

Eta harrezkero, urtero, Bergentinoren

aletegiko teilatura etortzen da, elizako

teilatua konponduta egon arren.

Zikoinak bazekien nik lagundu niola

eta horregatik “ke, ke, ke, ...” eginez

agurtzen ninduen.

Page 21: Kabi gabeko zikoina

Amaiera

Amaiera

Amaiera