Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta...

24
ELGOIBAR - 1091. zenb. XXV urtea - 2018-10-05 Joskintza, ahalduntzerako tresna

Transcript of Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta...

Page 1: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

ELGOIBAR- 1091. zenb. XXV

urtea - 2018-10-05

Joskintza, ahalduntzerako tresna

1091 azala:Maquetación 1 04/10/18 11:16 Página 1

Page 2: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

1091 azala:Maquetación 1 04/10/18 11:16 Página 2

Page 3: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

EUSKARALDIA 3

Ariketarekin bat egin duten ELGOIBARKO ELKARTE eta ERAKUNDEAK

Zuen elkartea edo erakundea zerrenda horretan ez badago eta EUSKARALDIA ariketaren sustatzaileak izan nahi baduzue, jarri harremanetan Elgoibarko EUSKARALDIA Taldearekin

(943 741 626 / [email protected]) edota pasa San Frantzisko kalean daukaten lokaletik.

Danobatgroup

Elgoibarko Izarra

Elgoibarko Udala

Eusko Alderdi Jeltzalea

EH Bildu

Elgoibarko Haurreskola

Elgoibar Ikastola

Elgoibarko Herri Eskola

Ikastolako Guraso Kontseilua

Kalamua Guraso Elkartea

Morkaiko Mendizale Elkartea

Musika Eskola

Udal Euskaltegia

Elgoibarko EUSKARALDIA Taldea Sustatzaileak

AEK euskaltegia

Atabal Danborrada Elkartea

CD. Elgoibar

Egur arte tailerra

Errigora

Elgoibarko Kale Kantariak

Etxepe enpresa

Gainduko langileak

Gazte Asanblada

Gure Esku Dago

Haritz Dantzari Taldea

Haizea Emakume Taldea

IMH ikastetxea

Jaiki Gazte Taldea

LAB

Maalako Jai Batzordea

Mauxitxa txaranga

Sanlo Eskubaloi Taldea

SARE Elgoibar

Taupada Antzerki Taldea

Txankakua Merkatari Elkartea

Udal Musika Banda

Udalaren Txistulari Taldea

40-15 Tenis Elkartea

60 + taldea

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 3

Page 4: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

IRITZIA4

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLI-ZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Villena,Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpi-llaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirrea-zaldegi, Jone Olaizola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Évariste Galoisek bazekien, jakin,1832ko maiatzaren 29ko gauhura, bere bizitzako azkena izango

zela. Gazte iraultzaile, sutsu hark, baze-kien 20 urterekin hilko zela hurrengo egu-nean. Guardiako kapitain batekin duelubaterako hitzordua jarria zuen eta jabe-

tzen zen onik ateratzeko ba-tere aukerarik ez zeukala.Bere bizitzako azken gauaidazten pasatu zuen. Fami-

liakoentzat, lagunentzat. Ne-rabe gogo hartan borborka

zerabiltzan ideia matematikoakere atondu eta idatzi zituen. Azken

gutuna, Chevalierd lagunari zuzendua,bere lana Jacobiri edo Gaussi, garaikomatematikari handiei, erakusteko erregu-tuz, lortutako emaitzen garrantziaren jaki-tun. Hurrengo goizaldean, guardiakokapitainaren armak Évariste Galoisen sa-belaldea zulatu zuen.

Gaur, gertaera hartatik ia 200 ur-tera, mundu osoko matematika ikasleekGaloisen Teoria ikasten dute beren lehen

urteetan. Zer aurkitu zuen zoro ukitukogazte hark, bere bizitzako azkengauean, izututa, lagunari idatzitako lerromakur soil batzuetan jaso zitekeenik?Mendeetako problema bati behinbetikosoluzioa eman zion Galoisek. Soluziodefinitiboa, liluragarria. Matematikanbide berriak, sakonagoak, zabalduz.Besteak beste, unibertsoko partikula ele-mentalen jokaera deskribatzeko baliodute gaur, Galoisen ideiek. 1832komaiatzaren 30eko goizalde hartan, Éva-ristek, hilhurren, bere anaiaren besoetanzetzalarik, honi malkoek lausotutako be-gietara begiratu eta esan omen zion:“Ez negarrik egin. Eman kemena. Mun-duko kemen guztia behar dut-eta 20 ur-terekin hiltzeko”.

Hogei urte

“Gaur, gertaera hartatik ia 200 urtera, mundu osoko matematika ikasleek Galoisen Teoria ikasten dute beren lehen urteetan”

ENETZ EZENARRO Matematika irakaslea EHUn

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 4

Page 5: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

GUTUNAK

u ERRAUSTEGIA GELDITU!Urriaren 27rako (larunbata), Errauste-

gia Gelditu lemapean manifestazioa an-tolatu dute Donostian Gipuzkoako hainbateragile sozialek (Erraustegiaren AurkakoMugimendua, GuraSOS, GEIS/OEIT,ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS,HIRU, Eguzki, ERNAI, Gipuzkoa Zutik,Greenpeace eta “No +Precariedad). Ma-nifestazioaren helburua hauxe da: Gipuz-koako (Zubietan) erraustegia gelditzekoeskatzea eta kontratua eten edo deusez-tatu behar dela aldarrikatzea, arrazoiasko baitaude: ingurumena, osasuna,ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia,etorkizuneko Europaren bideari eta ekono-mia zirkularrari eustea...

Garaiz gaude, mahai gainean aukeraguztiak jarri behar dira, eta inposaketarikonartzen ez dugunez, sinatutako kontra-tuari ez esan behar diogu. Osasuna, in-gurumena eta herritarren interesaklehenetsi behar dira. Horregatik guztiaga-tik eta agintean daudenek herritarronnahia kontuan izan behar dutelako urria-ren 27an, 17:00etan, Donostiako Men-deurren plazatik abiatuko den

manifestaziora joateko deia zabaldu di-gute herritarroi.

Azken urte honetan, 2018an, etaarrazoi ezberdinak tarteko, atzerriko he-rrialdetan, gutxienez 18 erraustegi itxi edogeratu dituzte: Italia, Mexiko, Australia,AEBak, Irlanda, Argentina,… Eta estatumailan beste lau. Gipuzkoan ere posibleda, oraindik garaiz gaude. Gure etorkizu-nak eta ongizateak merezi duelako, ka-lera atera behar dugu. Gozen denokerraustegia gelditzera!

A.I.Z.

u KANTU TOPAKETA DEBANUrriaren 28rako kantu topaketa an-

tolatu dute Deban eta kantua gustukoduten guztiei parte hartzera deitu. Baz-karia ere egongo da, baina bazkarita-rako izena eman behar da. ElgoibarkoKale Kantarien taldeko batzuk ere partehartuko dugu topaketan, baina bazka-ritarako taldean eman nahiko genukeizena. Bazkaritara etorri nahi izanezgero, deitu 687 216 766 telefonozenbakira (goizez) urriaren 11 aurretik.

Kale Kantariak

u OHARRAUrriaren 12ko jai-zubia dela-eta,

datorren asteko BARRENa osteguneanjasoko duzue, ostiralean beharrean.Horregatik BARRENen argitaratu nahiduzuen mezu, eskertza edo zorion-agu-rrik izanez gero, gogoratu astearterakoekarri/bidali behar duzuela berandue-nez. Eskerrik asko.

BARREN

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

5

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 5

Page 6: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

6 MOTZEAN

Mendaroko Gazte Asanbladak Gazte Eguna izendatudu biharkoa eta egun osoko egitaraua antolatu du, pa-rranda gogoz direnak asetzeko modukoa. Eguerdian

hasiko dute gazteek euren eguna, mantalak jantzita. Izan ere,pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatzaGazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa-gai erabili ahal izango dituzte parte hartzaileek. Ondoren, elka-rrekin bazkalduko dute aurrez izena emanda dauden gazteekGaztetxean, eta jokoak izango dituzte bazkalostean [50 lagunbaino gehiagok eman dute izena]. 19:30ean, poteoa hasikodute Gaztetxetik bertatik abiatuta. Pasaiako ElektroTxufa txarangaizango dute lagun. Gauerako, berriz, kontzertuak iragarri dituzteGaztetxean. Mendaroko gazte talde batek sortutako Jo ta Ito tal-deak zabalduko du gaua, eta Gabiriko Guri 5 erromeria taldeak

hartuko die gero lekukoa. Parranda-giroa bera ziurtatuta dutebihar mendaroarrek.

Mendaroko Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna ospatuko dute bihar Mendaron

Aiastiako San Migel jaiak giro politean ospatu zituzten asteburuan

Irailaren 29a San Migel Eguna izanik, Aiastia auzoanjaiak ospatu dituzte asteburuan. Ostiralean gazteek etadantzak hartu zuten Murkaikupe frontoia. Borja Uzuriaga-ren omenez Haritz Dantza Taldekoek dantza saioa eginzuten, eta gazteek, afaria ondoren. Dantzak Fan&Go erro-meria taldearen doinuekin jarraitu zuen.

Larunbatean, San Migel Egunez, meza, Ziarda eta Ma-ñukortaren bertso saioa, pilota partidak, Saioa eta Maia-len trikitilariek girotutako auzo bazkaria eta umeentzakoparkea izan ziren lehiaren aurretik. Bolo txapelketa izanzen arratsaldean eta Pedro Gomez izan zen irabazle 6txirlo botata. Honen ondoren, Angel Ibarluzea, Sergio Ro-driguez eta Iñaki Burunza. Gaua afari giroan hasi, Jone

Uria eta Nerea Ibarzabalen bertsoekin segi eta Obaneu-keren musikarekin jarraitu zuten.

Igandean artzain eta itzainek hartu zuten lehiarakotxanda. Baltzola eta Andonegi trikitilarien doinuak ezezikAiastiako zelaietan Euskal Herriko arraza libreko artzaintxakur txapelketaren finala jokatu zen eta Pello Segurolaizan zen irabazle Argi txakurrarekin. Arratsaldean, berriz,idi-demen txanda izan zen. Lehen bi partaideen arteanlehia nahiko estua izan zuten, baina Isidro Erretegiak ira-bazi zuen.

Jaiak, baina, ezin txahala zozketatu gabe bukatu. Zen-baki saritua 4.706 izan da aurten, eta, ordezkoa, berriz,5.099 zenbakia.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 6

Page 7: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

MOTZEAN 7

Zahartzaro duina eskatzekokalera irten dira berriz pentsiodunak

Herriko 21 merkatarik hartuko dute parte Txankakua Elkartearen Maalako Stock Azokan

Txankakua Merkatari Elkarteak StockAzoka egingo du bihar, urriak 6, Maa-lan, 10:00etatik 14:30era. Guztira, he-rriko 21 merkatarik hartuko dute parte:Arauri, Astigarraga, Ecenarro, Ene Bada,Evoka, Ikus, Ferpi, G&M, Garate,Goiara, Ipintza, Iria, Iriondo, Klitz,Moma, Muruamendiaraz, Nalai, Nu-Van, Sara, Uzuri eta Gobike. Txanka-kuako maskotak 11:30etik 14:30eraibiliko dira azoka gunean eta 14:00etan600 euroko zozketa egingo dute. Irabaz-lea Maalan egotea ezinbestekoa dasaria jaso ahal izateko.

Borrokan jarraitzen dute eta ez daude amore emateko, gainera. Astelehene-rako kalera irteteko deia egina zuten jubilatuen eta pentsiodunen elkarteetatik,eta milaka lagunek parte hartu zuten han-hemen egin ziren mobilizazioetan.

Elgoibarren, hamabostean behin astelehenetan egin ohi duten moduan, elkarreta-ratzea egin zuten Kalegoen plazan urriaren estreinako egunean ere, eta ondoren,manifestazioan abiatu ziren herriko kaleetan barrena. Aurrez, baina, Eibarren eginzuten eskualde mailako manifestazioan parte hartu zuten hainbat elgoibartar etamendaroarrek. Pentsio duinak eskatu zituzten, “zahartzaro duina”. Astelehenekomobilizaziorako zita, baina, berezia izan zen, adineko pertsonen nazioartekoeguna izendatua dagoelako urriaren 1a.

‘Zure borondatea, zure aukera’ hitzaldia

Elgoibarren, hilaren 16an

Zure borondatea, zure aukera izenburukohitzaldia antolatu dute Nagusilanek eta Elgoi-barko Udalaren Ongizate Sailak urriaren16rako. Hurkoa fundazioko Itsaso Gonzalezizango da hizlaria eta ezgaitasun egoerabaten aurrean zer egin azalduko du. Aurre-tiazko borondateaz zer ulertzen den ere azal-duko du eta norbere erabaki ahalmenakontuan hartzeko aurkeztu beharreko doku-mentuez eta abarrez mintzatuko da. HitzaldiaElgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izangoda, 19:00etan.

Izena emateko azken egunak Elgoibarko

Debabe euskaltegian

Ikasturtea hastear dagoenean, DebabeUdal Euskaltegitik jakinarazi dute oraindikere lekua dagoela euskara ikasteko. Informa-zio gehiago nahi izanez gero, pasatu UdalEuskaltegitik (Kalebarren plaza, 2) edo deitu943 742 731 telefono zenbakira.

Auzoari buruzko bideo-txatalak batzen hasi

dira ONU auzokoak

Gaur Ermuaranbide izena duen kalekoek,garai bateko ONU auzokoek, ekitaldi berezibat iragarri dute azaroaren 10erako. HerrikoAntzokian izango da ekitaldia eta auzoarenhistoriari buruzko dokumentala eskainiko dutebertan. Era berean, baina, auzotarren oroitza-penak ere batu nahi dituzte, dela bideo for-matoan edo bestela. Norbaitek zerbaitkontatu nahiko balu, jarri dadila harremanetanantolakuntza taldekoekin: Gloria Bollar, An-doni Segundo edo Gerardo Otero.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 7

Page 8: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

ERREPORTAJEA8

Duela pare bat urte sortu zuten Lo-reak taldea etnia eta jatorri ezber-dineko hainbat emakumek,

Elgoibarko Zabaltzen-Sortu erakundearenbabesean, eta orduan zerrendatutako hel-buru-sorta berari eusten diete oraindik tal-dekideek, taldeak orduko giharrik ezbadu ere. Funtsean bi helburutan batu dai-tezke sorrerako helburu guzti haiek: ema-kume migratzaileak ahaldundu etaikustaraztea eta kulturartekotasuna susta-tzea. Horretarako sareak josi nahi dituzteemakumeen artean, ahizpatasuna landu,baina zaila zaie, atzerritarra eta klase so-zial apalagokoa izateak berariaz dakar-tzan zailtasun erantsiengatik. “Taldekoerreferente ziren emakume batzuek utziegin behar izan dute, kanpoan lana to-patu dutelako edo beste herri batera mi-gratu behar izan dutelako familia hartuta”.Horregatik, taldea indartu nahi dute orain,deialdia egin jende berria inguratzeko.“Pena litzateke horren lagungarri zaiguntalde hau galtzea”, nabarmendu du Ma-rian Mousaifek, Loreak-eko presidenteor-deak. Mousaif marokoarra da sortzez etaduela zortzi urte iritsi zen Elgoibarrera.“Neure burua indartzen lagundu dit Lo-

reak-ek”, dio. “Loreak-en ahaldundu diraemakume hauek. Konfiantza hartu duteeuren buruengan, autoestimuan irabazidute, nolako bizitza-proiektua nahi dutenikusteko balio izan die proiektu honek, etabide horretan lana topatu dute eta profe-sionalki ere garatu dira. Mousaif Zu-maiako enpresa batean ibili da lanean,jostun, berak nahi zuen horretan”, gehitudu ondotik Miriam Caro gizarte hezitzai-leak.

Mousaif bera da taldeko liderretakobat, Elgoibarrera iristen diren emakumeaskorentzako erreferente bat. Hona iristendiren asko “galduta” egoten dira, besteakbeste hizkuntza ere arrotza zaielako eta“lehenengo harreran” laguntzen diete Lo-reak-en. “Erakundeotan gabiltzanok erezailtasunak izaten ditugu migratzaileekinkomunikatzeko hizkuntza dela-eta. Loreaktaldeko emakume erreferente hauek,baina, ezagutzen dute arabiera, wolo-

fera, urdua... eta hori laguntasun handiaizaten da emakume migratzaileei lehenharreran laguntzeko”, dio Carok. Gizartezerbitzuetara laguntzen diete, eskolan ma-trikulazio tramiteak egiten, paperak zuzen-tzen eta konfiantza giroa sortzen ere bai,sorterritik urrun joan behar izan duenaren-tzat herrikide bat topatzea bera beti de-lako lasaigarri. “Aurreiritzi asko daudeoraindik, baina garbi laga nahiko nukeinork ez duela bere herria gustoz laga-tzen; ez dela erraza dena laga eta bizi-modua kanpoan topatzea. Ez gatoz honabeste batzuen kontura bizitzeko asmotan.Lanera gatoz, gure seme-alabek guk izanduguna baino bizitza hobea izan deza-ten. Zailtasunak asko dira, eta emaku-meen kasuan trabak beti dirahandiagoak. Loreak-en ere igarri dugu, tal-dekideoi zaila zaigulako dinamikari berarieustea”, azaldu du Mousaifek. Carok be-harrezko ikusten du emakume migratzai-

Loreak, loreberri bila

Emakume migratzaileen Loreak taldean ezdute udazkenik nahi. Emakumeen arteanaliantzak sortzen eta elkarrengandik ikas-ten jarraitu nahi dute, baina horretarakotalderako kide berriak behar dituzte, arra-zoi ezberdinengatik taldea utzi behar izandutelako sorrerako emakume erreferente-etako batzuek. Urteotan hainbat tailer etaekimen sortu dituzte Loreak-en bueltan,beti ere ahalduntze feministarako, etanahiko lukete dinamika horri eustea. Jos-kintza tailerra da boteretzeko duten tres-netako bat, eta Pedro Muguruzakoeskolan elkartu gara haiekin.

- AINARA ARGOITIA -

Joskintza tailerrean dabiltzan emakumeak.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 8

Page 9: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

ERREPORTAJEA 9

leen motxilak daukan pisua bistaratzea:“Ez dabiltza kapritxoz hara-hona. Garbiesan behar dugu bi urtean behin herriz al-datu behar izatea ez dela kapritxoa, bizi-raun nahi bat baizik. Guk geuk ere gauzabera egingo genuke haien egoeran”.

EMAKUMEAK, AHALDUNTZEKOBALIABIDEAK

Emakume migratzaileen taldea daberez Loreak, baina antolatzen dituztentailerretan atea zabalik dute hemen

bertako emakumeentzat ere. “Ibili diraeta badabiltza bertakoak ere eta osogustura etortzen direla aipatu izan di-gute denek. Guretzat aberasgarrienahori da, zubiak eraikitzea emakumeeonartean”.

Alfabetatze eskolak eta gaztelaniaikasteko tailerrak antolatu zituzten lehe-nengo eta gero etorri dira besteak, tar-tean joskintzakoa, josten ikasteko ez eziksozializatzeko bidea ere erraztu dienaaskori. “Kolorean, arrazan, klasean eta

beste mila kontutan ezberdinak izanarren, emakume guztiok komuneangauza asko daukagula ikasi dugu jostenari garela. Hitz egin dugu gure kezkez,gure beharrez, emakumearen egunerokokontuez”, esan du Mousaifek, gaur artejoskintza tailerra zuzendu duen Madda-len Aduriz hezitzailearen lekukoa hartuduenak. Pedro Muguruzako eskoletan el-kartzen dira ostiralero, 9:30etik13:30era eta atea zabalik dute. Intere-satuek hara aurkeztu besterik ez dute.

w Zergatik da joskintza horren tresna baliagarria ahalduntzefeministarako?

Historikoki emakumeek esparru pribatuan josi dutelako eta emakumeaskorentzat beste emakume batzuekin elkartzeko eta sozializatzeko es-parru bakarra izan delako joskintza, eta horregatik garrantzitsua delakogure aurreko emakumeen ezagutza berreskuratzea eta horri balioa ema-tea. Josten ikasteak aukera ematen digu inposatutako neurriei, joerei etaestereotipoei uko egiteko eta baita ere modaren enpresa multinazionale-tan ez kontsumitzeko. Gaur, modaren patroietara egokitu behar izatenditugu emakumeok gure gorputzak, eta guk gure gorputzera egokitzendiren jantziak egin nahi ditugu. Horrez gain, josten jakinda, gure jantziakkonpondu eta gure gustuetara moldatu ahal izango ditugu, horrenbestearropa bota beharrean. Prozesu horiguztia geure eskuekin egin ahal iza-tea ere gauza handia da, eta baitaemakumeok modu kolektiboan geureaisialdiaz gozatzeko aukera izateaere; Astean lau ordu geure buruei es-kaini ahal izatea. Moda hain dagofeminizatua, jostera apuntatzen diren%90 emakumeak direla eta horrek gauza asko konpartitzeko aukera ema-ten digu eskolan. Etorri diren gehienak andre migratzaileak izan dira,baina egon dira bertakoak ere eta oso polita izan da beste espazioetantopatzen ez den jendea hemen elkarrekin ikustea. Autodefentsa-sare politasortu da.w Alde praktikoari besteko garrantzia eman diozu teorikoari.Zer ikasi duzue?

Klase praktikoetan: gorputzaren antropologia, gure gorputzetara ego-kitzen diren patroiak neurrira egiten, patroi horiek transformatzen, oihalamozten eta josten. Teorikoan, berriz, modak nola zapaltzen gaituen ikusidugu. Ikusi dugu industria feminizatua dugula moda-industria (langileen%80 emakumeak dira) eta gutxietsitako lanbidea dela, justu horrexegaitik.Irabazi gehien ematen dituen industria izan arren, langileei gutxien or-daintzen dien industria da modarena. Europan kontsumitzen ditugun jan-

tzien %70 Asian, Europa ekialdean edota Afrika iparraldean egiten dira,modako lobbyek lan-eskubiderik ez dagoen herrialdeetara jotzen dute-lako eskulan merkearen bila. Herrialde horietan emakumeak esklabo gisaari dira lanean, eta guk, hori kontsumituz, emakume horien aurkako in-darkeria sustatzen dugu. Zapaltzen ditugu emakume horiek eta zapaltzengaitu gu moda-industriak, publizitate sexistaren bidez. Argalak eta gaz-teak nahi gaituzte, gizonentzako desiragarri, eta horrek gure gorputzare-kin borroka etengabean egotera kondenatzen gaitu, kasu batzuetangaixotzeraino. Patroigintza industrialean altuera jakin bati zabalera etaproportzio jakin batzuk dagozkio, baina ez da erraza haiekin bat egitea,kasu gehienetan jantziak ez direlako gure gorputzetara egokitzen. Gai-nera, saltokiek nahi dituzten neurriak sortzen dituzte, gure emozioekin jo-

lastuz. Joera dago, adibidez, neurriakhanditzekoa, guri geure neurriak txikia-goak direla sinestarazteko.

Modaren esklabo gara. Arropaasko botatzen dugu apurtu aurretik. Mo-datik aldentzen saiatu eta joera berriaksortzen ari garela uste dugunean ere,denok bukatzen dugu modaren lobbye-

tan erosten, joera, talde eta mugimendu guztiak asimilatzen dituztelakolobbyek. Moda baliatzen dugu klase edo talde baten parte sentitzekoedo besteengandik bereizteko, eta zaila zaigu gizarteak modaren bitar-tez jartzen dizkigun mugak apurtzea, beti daudelako pasa ezineko marragorriak, kontrol sozialerako jarritakoak: gehiegi erakusten baduzu, putazara, eta bestela, moja. Beti da zerbait.

Ingurumena ere aipatzen dugu. Gehien kutsatzen duen industrietakobat da modarena. Arropa asko botatzen dugu eta zabor pila bat sortu.Era berean, lehengaien ekoizpen masiboak eta ekoizpen prozesuan era-biltzen dituzten pestizidek ondorio kaltegarriak eragiten dituzte, bai ingu-rumenean eta baita langileen osasunean eta janzten ditugunonean ere.Deslokalizazioak berak ere kalte handiak sortzen ditu, etengabeko ga-rraioan ibiltzeak kutsadura sortzen duelako. Ezinbestekoa zaigu kontsumo-kultura kontzientzea zabaltzea eta balio horietan heztea.

“Joskintza boteretze feministarako nola baliatu ikasi dugu, eta autodefentsa-sare

polita sortu da tailerrean”

MADDALEN ADURIZ HEZITZAILEA BERDINTASUN GAIETAN

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 9

Page 10: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

Mendaroko Ospitaleko beterano-enak dira Maribi Ondarre etaNekane Zulaika, beterano

hitza bera entzuteak erreparo pixkat emandien arren. Jose Antonio Ardanza Jaurlari-tzako lehendakariak eta Iñaki Azkuna or-duko Osasun sailburuak 1993an zabalduzuten ofizialki ospitalea, baina ordurakogizatalde bat hasia zen proiektu hartan la-nean, eta talde horretarako hartu zituztenberaiek ere. Elgoibarko anbulategian ego-kitu zieten bulego batean hasi zen laneanMaribi zuzendaritza-taldekoen ondoan,harik eta uda aldera, Mendarora aldatuziren arte. Eta uda ostean batu zen taldehartara Nekane, irailean. Ez dauka ahaz-teko: “Niretzat opari itzela izan zen he-rrian bertan lanean hastea, non etaospitalean”, esan du. Zuzendariaren idaz-kari lanak bete ditu ordutik batak, Maribik,eta administrazio lanean jardun da bes-tea, Nekane. Gaur, Ospitaleko tabernanbatu gara haiekin, mokadutxo bat egitekoaitzakian. Berba-jario bizikoak dira biak,

eta ilusioa nabari zaie ospitaleaz berbe-tan ari direla. “Gure bigarren etxea dahau, eta geure-geure sentitzen dugu. Zen-bat negar egiten ote nuen urteurren ekital-dian ere!”, dio Maribik. “Benetan ba!Argazkiak ikusten hasi orduko, negarra.Harro gaude hemengo parte izateagatik.Nik neuk mina ere sentitzen dut norbait os-pitaleaz gaizki esaka entzuten duda-nean”, gehitu du Nekanek.

Donostia Antiguako Osasun Menta-leko Zentroan egiten zuen lan Maribik, el-goibartarra zela jakinda Imanol ApalategiMendaroko Ospitaleko lehen zuzendariaklanpostua zerbitzu eginkizunetan bete-tzeko deialdira aurkeztea proposatu zio-nean. Espero bako eskaintza zuen etaerrezelo handiekin onartu zuen. “Akorda-

tzen naiz honelaxe esan niela elkarrizke-tan Imanoli [Apalategi] eta Iñaki Unza-gari: ‘Gustura ez baldin banago, banoani berriz lehengo lekura!. Pentsa zer no-lako harrokeria nirea! Imanolek, gure le-henengo zuzendariak, beti gogoraraztendit”, oroitu du Maribik. Nekanek, berriz,oso bestela hartu zuen eskaintza. Londre-sen bizi zela jakin zuen Debabarrenakoospitalea Mendaron egiteko asmoa zu-tela, baina geroago, alzheimerrak jotakoama zaintzeko Gasteizen, Osasun Sai-lean, zuen lanpostua laga berria zue-nean, iritsi zitzaion MendarokoOspitalean lanean hasteko eskaintza. “Izu-garria izan zen”, dio.

Biak zetozen osasun mundutik nolabaitesatearren, baina aitortu dute hasierako

ERREPORTAJEA10

“Gure bigarrenetxea daospitalea”

Agerkari honek beste urte bete zituen iazMendaroko Ospitaleak: 25 urte. 1993anzabaldu zuten ofizialki Debabarrenako os-pitalea dena, baina ordurako proiektu har-tan lanean zebiltzan Maribi Ondarreelgoibartarra eta Nekane Zulaika menda-roarra. Gaur, hasierako giza talde hartatikMendaron lanean jarraitzen duten baka-rretakoak dira, eta aitzaki hori baliatudugu haiekin bildu eta urte guzti hauekeman dutenaren laburpentxo bat egiteko.

- AINARA ARGOITIA -

Maribi Ondarre eta Nekane Zulaika.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 10

Page 11: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

ERREPORTAJEA 11

urte haietan dena egin zitzaiela berri.Baita bulegoan jarri zieten lehenengo or-denagailua ere, gaur sinesgaitza egitenbada ere. Bulegoan ordenagailua jarriziotela ikusita, Maribik erabaki zuen“ikaste aldera” etxerako beste bat erostea,lantokian trepeta eman bai, baina inorkez ziolako nola erabili irakatsi. Koinatuaingeniaria du, baina informatika-gaietanjantzia, eta haretxek sartu zion etxekoanprograma, Word perfect. “Atera kon-tuak!”, dio programaren zaharrari errefe-rentzia eginez. Badu ordenagailuarilotutako anedoktarik ere. “ElgoibartikMendarora etorri berritan, akordatzennaiz han nengoela ni ordenagailu aurreaneta etorri zitzaidala Imanol zuzendaria -izugarri maite dudana bide batez esanda-esanez informea inprimatu beharko ge-niela Gasteiztik etorriak ziren arduradunnagusiei. Eta nik jakin ez inprimatzen!Haiek ziren izerdiak! Jakina, orduan haiekla hostia ziren guretzat”, kontatu du eta le-hertu dira barrez.

Formazioa norbere kontu zen orduan.“Ez zegoen denborarik, eta formazioazgaldetu ere ez genuen egiten”. Halaxejoan zen Maribi Oviedora ere, bere kon-tutik ordainduta, ospitaletako idazkarien-tzako formazio saio batera.“Onkologikoko bi neska ere joatekoak zi-rela jakin nuen eta haietako baten etxerajoan nintzen ea berarekin joaterik nuengaldezka. Ipuinetako kontua ematen du,

baina halaxe izan zen. Haiekin eta haie-tako bati laguntzera joan zitzaion senarra-rekin joan nintzen Oviedora. Ez nuen ezerikasi, baina garai hartan dena egin beharzen ospitalearen alde”, oroitu du. Eta zu-zendu egin dio lagunak: “Esperientziaguztietatik ikasten da, Maribi. Gogora-tzen euroa sartu zen urtea? Zer izan zenhura? Urte zahar gaua ere ospitaleaneman zuten zuzendariak-eta programaketa abar guztiak eguneratzen. Estuasunhartan ere asko ikasi genuen”.

LANA, LANA ETA LANA“Ospitaleko lana zer zen ere ez ge-

nekien. Gauza asko erabat berriak zirenguretzat. Idazmakinako zuzentzailearieman eta eman aritzen nintzen”, dio Ne-kanek. Goiz eta arratsalde aritzen zirenlanean, zenbatu ezin beste ordu, bainaorduan ez zitzaien lar ardura. “Dena ariginen sortzen eta bizi genuen hori. Lan-talde izugarria geneukan, gainera, eta ilu-sioz gainezka geunden guztiok”, gehitudu Maribik. Elgoibarko Mekan ikasita-koak izan arren eta bost kilometroren ba-rruan bizi arren, autobusean ezagutuzuten elkar Maribik eta Nekanek. “Gas-teiztik zentozen zu eta Mendarora laneranindoan ni”, oroitarazi dio Maribik lagu-nari. Hantxe hasi zuten harremana, den-borak sendotu duena. “Akordatzen zara?Dena ospatzen genuen orduan. Zenbatafari eta zenbat bazkari...”, bota du Ne-

kanek. Konplizitate handia dago bien ar-tean.

Memoria egiten hasi dira bat-batean.Urteurren ospakizunean bizitakoak ekarridituzte gogora lehenengo, ekitaldirakosortu zuten argazki zaharren albumean is-latutako mila momentu goxo, eta lerrohauetan konta ezin diren beste mila bizi-pen zerrendatu dituzte gero, afari, pa-rranda eta abarretan bizitakoak. “Familiatxiki bat ginen hemen. Oso harreman onageneukan gure artean”, dio Nekanek. Or-dutik asko hazi da ospitalea jakina, etagaur hartu duen bolumenarekin ez da betierraza orduko familia-giroa mantentzea,baina orduko esentziak bizi-bizi jarraitzendu. “Denek esaten dute hemen daukagungiroa ez dagoela beste inongo ospitale-tan. Urteurren ekitaldian halaxe esanzidan lankide batek: ‘Beste ospitale txikibatzuk ere badaude egon, baina man-tendu hemen daukazuen giro hau’”, oroitudu Maribik. “Bai, bai, urteurren ekitaldiraorain hamabost bat urte hemen ibilitakoakere etorri ziren. Horrek asko esan nahi dugero!”, bota du Nekanek.

Ospakizunean bildu zirenen izen-abi-zenak bota dituzte errenkadan, tarteansendagile eta erizain askorenak ere bai.Bistan da gertuko dituztela haietako asko.“Maite-maite ditugu denak. Palomar etaTubia zirujauei, duela asko ez dela esannien egin beharko genukeela berriro bestebazkaritxoren bat hasierako talde harta-

Nekane Zulaika eta Maribi Ondarre BARRENen azal banarekin agerkari honen 25. urtemuga ospatzeko maiatzean Kalegoen plazan egin genuen ekitaldi jendetsuan. Mendaroko Ospitaleari eskainitako bi azal orriak eramateko aukeratu genituen.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 11

Page 12: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

ERREPORTAJEA12

koek”, dio Nekanek. Ospitaleko korrido-rean doktore tituluaren ondoan irakur di-tzakegun izen-abizendunez ari dira,goxo, “karino handiarekin”.

Ari dira bat eta beste gogoratzen, etahalako batean, Manu Olalde otorrinola-ringologoaren kontsultara joan zen aldibatean gertatutakoa ekarri du gogora Ma-ribik. “Adinaren kontua ez daramat batereondo eta kontsultara joan nintzaion ba-tean gezurra esan nion Manuri. Eta berak,hala erantzun zidan: “Ia, Maribi, faborez.Ez al dakizu ia kinto berekoak garela etaelkarrekin hasi ginela hemen? Ez al dakizuia neba-arrebak garela eta gainera zurehistoria ere badudala?”. Ezin izan diotebarreari eutsi biek.

Ospitalak beste bolumen bat hartu du,baina, eta gaur jende gehiagorekin di-tuzte harremanak, beste era batekoakizan da ere.

2011z geroztik, Debabarreneko Era-kunde Sanitario Integratuan sartuta dagoMendaroko Ospitalea, eta horrek egune-rokoan ere aldaketa handiak ekarri dituelaaitortu dute gaurko bi elkarrizketatuek. Os-pitala eta Lehen Mailako Arretako zen-troak (Deba, Eibar, Torrekua, Elgoibar,Ermua, Mutriku eta Soraluzeko Osasunzentroak eta Itziarko, Mallabiako nahizMendaroko kontsultategiak) elkarri lotutadaude. “Lehen ez geneukan anbulategie-kin harremanik eta orain egunero ari garahaiekin hartuemanean. Positiboa da,baina lana da”.

ILUNAKAurrera eta atzera salto egiten dute so-

lasaldian. Horrenbeste kontu datozkie bu-rura ezin diotela hari bati segi. Bizipenpositiboak dira gehienak, baina aurpe-giera iluntzekoak ere badituzte. Maribikekarri du akordura horietakobat,1995eko otsailaren 27raino atzeraeginda. Egun horretan,13:10 inguruan,bidetik irten zen Donostia-Eibar bidea egi-ten ari zen trena, Eibarren, Azitain ingu-ruan, eta bost lagun hil eta 33 zaurituziren. Zauritu haietako batzuk MendarokoOspitalera eraman zituzten, eta gainera-koak Arantzazu Ospitalera eta Galdaka-

okora. “Ez dut sekula ahaztuko egun hura.Tren istripuan zauritutakoen senideen aur-pegiak ikus ditzaket oraindik leihotik be-gira, noiz berriren bat entzungo. Senidebatzuk gure bulegoraino sartu ziren etanola erantzun ere ez genekien. Eta telefo-noa ez zen isildu ere egin egun osoan.Karlos Zulueta etorri zitzaigun laguntzera[Donostia Ospitaleko zuzendaria garaihartan] ”. Pasarte beltzak beste pasarteilun bat gogorarazi dio Nekaneri. Men-daroko Ospitalea eraikitzeko obretan arizirela, eskolatik piper eginda inguru har-tan lagunekin jolasean ari zen gazte bathil zela ezbeharrez, herriko mutila bera.“Oso gogorra izan zen. Gure lehengusuaere berarekin zebilen han”.

MUGARRIAKBeste data esanguratsu batzuk ere

izan dira, baina, Mendaroko Ospitalea-ren historian, medikuntzari lotuagoak. Ai-tzindari ere izan baitira Mendaron gauzabat baino gehiagotan. TokoginekologiaSaila zabaldu eta gutxira, adibidez, 24orduz anestesia epidurala eskaintzen hasiziren Mendaron, hemen inguruko besteospitaleetan baino aurretik. Era berean,2007an, gizonezkoezkoek izaten dituz-ten gernu-ihesen kontrako kirurgia berri-tzaile bat aplikatu zuen lehen ospitaleaizan zen Mendarokoa estatuan. Peio Arro-

sagarai Urologia Saileko buruak aurkeztuzuen, ebakuntza gelatik bertatik, bideo-konferentzia bidez, eta Euskal Herrikonahiz atzerriko ehunka lagunek jarraituzuten, baita Nekanek eta Maribik ere.

Mugarritzat dute, era berean, EtxezEtxeko Ospitaleratze Zerbitzua martxanjarri izana ere. 2008an izan zen. “Izuga-rrizko aurrerapausoa izan da. Batetik,zainketa aringarrien printzipioarekin osolotua ikusten dudalako eta bestetik gaixo-aren perfila ere aldatu egin delako, etaospitalean ingresatutakoak gero etagehiago direlako patologia askoko adin-dunak. Etxez Etxeko Zerbitzua jarri aurre-txoan Bartzelonako VIC ospitaleko aditubat izan genuen Mendaroko Ospitaleanzainketa aringarrien gainean hitz egiteneta hark argi esan zuen bidea hori zela”,gogoratu du Nekanek.

Une gogoangarri asko izan dituzte28 urtean, zailtasun ugariri egin dieteaurre eta harro nabari zaie ospitaleazeta Osakidetzak ematen duen zerbi-tzuaz ari direnean. “Jendeak edozeresango du, baina hemen besteko osa-sunbide publikorik ez dago besteinon”, esan du Nekanek. Horretxi eus-tea nahi lukete. “Horrek izan behar duerronka: gaurko zerbitzu kalitatezkoeieta arretari eustea eta ahal den neu-rrian hobetzea”, gehitu du.

Bost lagun hil eta 33 lagun zauritu ziren Eibarren izan zen tren-istripuan.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 12

Page 13: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

ASTEKO GAIA 13

Urriaren 27rako antolatu dute Elgoibarren kinto-ospakizunen eguna. Horrelako beste asko bezala jai giroan eta lagun artean sortutakoa daideia, antolakuntza taldean dauden Amaia Arregik eta Mikel Etxanizek esan dutenez. "Beste herriren batean egiten zutela entzun eta ideia ko-piatuta gurera ekarri dugu". Hortaz, adin bereko taldeak elkartuko dira jatorduen bueltan, eta gero kalean jai girorik ez da faltako denek egunbera aukeratu baitute horretarako.

Kinto-ospakizunen egunean gutxienez 23 talde elkartuko dira Elgoibarrenu

Mikel Etxaniz eta Amaia Arregi jai-egunaren

antolatzaileetariko bi.

Herritarrek herriarentzat jai giroa sortzea da egun honenhelburua. "Erraz egiteko formula iruditu zitzaigun kinta ba-koitzak bere ospakizuna modu independentean antola-

tzea ardurak banatuz. Hau da, non eta zer bazkaldu, zenbat dirueta nola jaso, bazkariaz gain besterik antolatu nahi ote duten...bakoitzak erabakiz", esan digu Mikel Etxanizek. Eta hala egindute, jendearengana sare sozialen eta whatsappen bidez iritsieta giroa piskanaka berotuz.

Deialdia egin eta herri osoarengana iritsi ez baziren ere argiutzi nahi dute herri osoarentzako jaia dela (18 urtetik gorakoen-tzat). "Jendeak pentsatzen du adin tarte jakin batekoentzat delaeta ez da horrela. Hortaz, oraindik kinto-ospakizuna antolatu ezedo honen berri izan ez dutenei esan nahi diegu garaiz dabiltzalaegiteko", dio Etxanizek.

Antolatzaileen esanetan oraingoz 23 taldek jakinarazi duteegun horretan egingo dutela kinto-ospakizuna. "Baina ez dakigubakoitzean zenbat lagun elkartuko diren. Zenbatek eta zein jate-txetan egingo duten galdetu arren, datu guztiak ez daude jasota",esan du Amaia Arregik.

Jangela duten herriko jatetxe gehienak, denak ez badira, be-teta daudela jakinarazi digute. "Gu, esaterako, egun honen berriizan eta 45 lagun izango ginela jakinda jatetxeetara deika hasiginenean asko jadanik beteta zeuden eta gu joango garen jate-txean beste hiru kinto-bazkari egongo dira", esan du Arregik. Os-pakizuna elkarteetan egingo duenik ere izango da. "Askorenbeldurra zen ospakizun hau, herri mailan antolatuta, egongo otezen ostalaritzak horri erantzuteko modurik eta gutxi gorabeherazenbaketa orokor bat egin genuen jatetxe eta elkarteen tokiekin

eta kopuru handiak ziren", dio Etxanizek.Kinto-ospakizunak baliatu ohi dira aspaldi ikusi ez diren txiki-

tako lagunekin, anekdotak, garai bateko pasarteak konparti-tzeko... eta oraingoan, norbere kintakoekin elkartzeaz gain, gero,kalean, beste herritarrekin jai giroan bat egiteko aukera izangoda.

Ideia talde batean sortu arren, asteburu horretarako kultura eki-taldiak ez dituzte beraiek antolatu. Udalera jo zuten asmoarenberri ematera eta Udaleko Kultura Sailak erabaki zuen eskuarteanzituen egitasmo batzuk egun horrekin bat egitea. Batetik Elgoi-barko Artalde artisau taldekoen azoka izango da larunbatean etaigandean 11:00etan hasita iluntzera arte Maalan. Bertan egingodute foodtruck merkatua ere ostiralean 18:00etatik aurrera, larun-batean 11:00etatik 02:00etara arte eta igandean 11:00etatik20:30era. Horrez gain, umeentzako ekintzak ere izango dira12:00etatik 14:00etara. Kontzertuek ere izango dute lekua aste-buruan Maalan. Ostiralean 20:00etan hasiko dira eta larunba-tean 23:00etan. Puro Relajo talde nafarra arituko da kantumexikarrekin zein euskal kantu klasikoen bertsioekin jaia girotuz.Mikel Etxanizek esan du jendearentzat, batez ere afari ordurako,Maala inguruan zerbait ezberdina jateko tokia izatea primerakoadela eta kontzertuek zein azokak eregirotuko dutela herria.

Kinto-ospakizunen eguna jairako aitzakia aproposa izangoda. "Batzuk esan digute sekula egin gabeak zirela kinto-ospakizu-nik eta aitzakia honekin antolatu dutela; beste batzuek adin zehatzbatekin edo hainbat urtean behin antolatzen zuten eta orain halatokatu ez arren egingo dute. Beraz, gu ere pozik gaude horrelakojai bat bultzatzeaz", esan dute Amaiak eta Mikelek.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 13

Page 14: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

KULTURA14

Ehundik gora lagunek eman dute izena Elgoibarko Izarrak etaUdalak antolatu duten ‘Euskara ala ezkara’ ziklorako

Euskara ala ezkara zikloak hamar urtebeteko ditu aurten, eta urteurrena be-rezia egin nahi izan dute antolatzai-

leek, Elgoibarko Izarra EuskaltzaleonTopaguneak eta Elgoibarko Udalak, Da-nobatGroup eta IMHren babesarekin.Bihar izango da zikloa, eta itzal handiko20 kulturgile batuko dituzte Elgoibarren,kulturaz solasteko. IMH ikastetxean ekingodiote zikloari, 9:30ean, eta Kultur Etxekosotoan emango diote amaiera 19:30akaldera. Antolatzaileek aurreratu dute ehun-dik gora lagunek eman dutela izena etapozik agertu dira erantzunarekin.

Egunaren hasieran kulturgintzaren ego-era orokorra aztertuko dute, Gotzon Ba-randiaran idazle eta kulturgilearekin, LoreaAgirre filologo eta Jakin aldizkariko zuzen-dariarekin eta Harkaitz Cano idazleare-kin, eta hamaiketakoaren ostean gaikaarituko dira: musikaz hitz egingo dute

Odei Barroso bertsolariak eta Ines Osi-naga musikariak; antzerkiaz Oier Guillanidazleak eta Ander Lipus antzerkilariak,eta Gorka Arrese editoreak Zertarako ma-kinak eta erremintak izenburuko hitzaldiaeskainiko du. Arratsalderako, berriz, gaz-teak, kultura eta euskalgintza izenburukomahai ingurua iragarri dute. Peru Iparra-girre, Paul Beitia eta Edurne Azkarateizango dira hizlariak eta Itziar Ugartek gi-datuko du solasaldia.

Ekitaldi bereziakEkitaldi berezirik ere ez da faltako,

baina. Egun osoan muralgintzan aritukodira Txakur Gorria kolektiboko MalenAmenabar eta Mariñe Arbeo, eta taldebereko Ane Labakak eta Nerea Ibartza-balek egunaren laburpena egingo dutebertsotan. Bi kontzertu ere izango dira,gainera: Mursegok joko du eguerdian,eta Amorantek arratsaldean, Kultur Etxekosotoan.

Ingelesa, alemana eta frantsesa lantzekotaldeak sortu dituzte Elgoibarko liburutegian

Hizkuntza ezberdinak lantzeko taldeak sortu dituzte aurten ereGotzon Garate Udal Liburutegian. Lau talde sortu dituzte: ingele-sezko bi (erdi mailakoa eta goi mailakoa), frantsesekoa eta ale-manekoa. Talde hauetan parte hartu nahi duenak liburutegira jobehar du edo 943 743 525 telefono zenbakira deitu. Ingeleseanhasi berri direnentzat ere taldea sortu nahian ari dira. Saioak os-tiraletan izaten dira, liburutegian, 18:00etatik aurrera.

Javier Elorza historialariakhitzaldia eskaini du San Telmo museoan

2019an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkano na-bigatzaile getariarrak lehen mundu-bira abiatu zuela eta aitzakihori baliatuta ziklo berezia antolatu dute Donostiako San Telmomuseoan, Elkanoren bizitzan, mundu-biran eta horrek gizarteareneraldaketan izan zuen eraginean sakontzeko. Ziklo horren ba-rruan, La marinería vasca en las grandes gestas de Elkanohitzaldia eskaini zuen Javier Elorza historialariak asteartean.

Uxue Alberdi eta Mari Luz Esteban iazko zikloan.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 14

Page 15: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

KULTURA 15

Aire libreko margo lehiaketa antolatu duteMendaron biharko, urriaren 6rako

Edoskitze naturalarenastea dela gogoratzeko

ekitaldiak

Edoskitze naturalaren astea ospa-tzeko ekitaldien barruan, Respeta miteta film laburra proiektatu zuten atzo,eta ondoren, mahai-inguruan solastuziren Maitasunez Hazi taldekoak etaedoskitze tailerrean parte hartu dutenhainbat lagun. Biharko, berriz, jai bere-zia antolatu dute Maitasunez Hazi tal-dekoek Elgoibarren, Kalegoen plazan.12:00etatik aurrera, informazioa bana-tzen ibiliko dira eta umeentzako tailerezberdinak ere izango dira. Azaroan,berriz, edoskitzearen inguruko argazki-erakusketa antolatu dute. Azoaren 16tik18ra egongo dira ikusgai lehiaketarakoaurkeztu diren argazkiak, Eibarko Kulturgalerian Ordutegia: azaroaren 16an,18:30etik 20:30era, eta azaroaren 17eta 18an, 12:30etik 14:30era goizez,eta 18:30etik 20:30era arratsaldez.

Gaur zortzi kendu zituzten langileek or-dura arte Aita Agirre eraikina erdi ezku-tuan zuten aldamioak, eta ordutik bistanda kulturari eskainitako eraikin berrituakizango duen itxura. 2017ko uztailean hasizituen IZA Obras y Promociones S.A. erai-kuntza enpresak eraikina birgaitzekolanak, eta berez, hamalau hilabetekoepea dute lanak amaitzeko. ElgoibarkoUdalak 2,39 milioi euroan esleitu zizkionlanok IZA Obras y Promociones SA enpre-sari. Eraikina kulturari eskainiko zaio oso-osoan eta www.aitaagirre.net webguneandaude ikusgai plano guztiak.

Azken urteotako ohiturari jarraituz, aire libreko margo lehiaketa antolatu duMendaroko Udalak biharko. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izangodute lehiaketan, eta epaimahai tekniko batek aukeratuko ditu gero lanik

onenak. Izen emateak 9:00etatik 11:00ak bitartean egin beharko dira udaletxekoharreran eta lanak 13:00etatik 14:00ak bitartean aurkeztu beharko dira frontoian.Mendaro herriari dagokion edozer marraztu ahal izango dute lehiaketarako aur-kezten direnek. Irabazleak 600 euro jasoko ditu dirutan, eta lehenengo eta biga-rren accesitek 300na euro. 14 urtez beherakoetan, berriz, bi sari banatukodituzte.

Ondoren, aukeratutako lanekin erakusketa osatuko du Udalak, urriaren 12tik21era bitartean. Lagun Betikoak elkartean duen lokalean jarriko dituzte nabarmen-dutako lanak ikusgai eta barixaku eta zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara, etaigandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Aldamioak kenduta, agerian gelditu da Aita Agirre kulturgunea izango dena

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:17 Página 15

Page 16: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

KIROLA16

Zubi Ondo xake taldeko kideak eskuak bete lan dabiltza.Nazioarteko Danobat Irekia antolatu eta egun gutxitara, fe-deratutako xakelarientzako 2.200 elo azpiko Danobat Ire-

kia hasi zen irailaren 27an, Kultur Etxeko sotoan. 32 xakelaridabiltza lehian eta zazpi txandatan jokatuko dute elkarren aurka,abenduaren 13ra bitartean. Zubi Ondoko bederatzi kide ari diraparte hartzen. Era berean, VII. Danobat Iriondo xake txapelketaere aste honetan hasi zen, astelehenean, hain justu ere. 30 xake-larik eman dute izena eta otsailera arte arituko dira lehian Iriondotabernan. Lau multzotan banatuta jokatuko dute lehen fasean. Mul-tzo bakoitzeko bi onenak Liga txapelketa jokatzeko sailkatukodira, eta 3. eta 6. postuen artean sailkatzen direnek Kopa txapel-keta jokatuko dute. Jabi Muñoz mendaroarra da egungo txapel-duna. Bestetik, ume eta nagusientzako xake ikastaroak eremartitzenean hasi zituzten. Mikel Leon ari da umeei irakasten etagaur izango da hurrengo saioa, 17:00etatik aurrera Pedro Mu-gurutzan duten egoitzan. Nazioarteko Maisua den AlejandroFranco ari da nagusientzako eskolak ematen.

Markel Kerexeta Gipuzkoako txapeldunTxapelketak antolatzeaz gainera, xake txapelketetan parte har-

tzen ere badihardute Elgoibarko xakelariek. Gipuzkoako Xake Az-karreko Txapelketa jokatu zuten aurreko zapatuan Villabonan, etaZubi Ondo taldeko hiru kide lehiatu ziren: Juan Manuel Navarro25. postuan sailkatu zen 7 punturekin; Markel Kerexeta 28. pos-

tuan 6,5 punturekin, eta Mikel Leon 48. postuan 5 punturekin.Markel Kerexeta (2.000, Elgoibar) izan zen onena 18 urtez az-pikoen kategorian, eta bera da bere adin tarteko Gipuzkoako txa-peldun berria.

Ainhoa Lendinez txapelduorde Azpeitiko Zuzenien mendi lasterketa bertikalean

Azpeitiko plazatik irten eta Xoxo-teko San Inazioren irudiraino igoziren Azpeitiko X. Zuzenien mendilasterketa bertikalean parte hartuzuten 80 lasterkariak, joan den do-mekan. Asier Larruzea gueñestarragailendu zen, 34 minutu eta 12 se-gundoko denbora eginda. Emaku-mezkoetan Urruñako MaudConbarieu izan zen azkarrena. La-purtarrak 43 minutu eta 14 segun-doko denbora egin zuen. Irabazleakbaino minutu bat eta bi segundugehiago egin zituen Ainhoa Lendi-nez elgoibartarrak lortu zuen biga-rren postua.

C.D. Elgoibarren zozketako zenbaki

sarituak C.D. Elgoibarrek kudeatu zuen

txosna hileko azken zapatuko nekaza-ritza eta abeltzaintza ferian. Mausi-txako gazta bat eta klubeko kamisetabat zozkatu zituzten azokak iraun zuenbitartean eta 390 zenbakia izan zelasaritua jakinarazi dute. Era berean,Haundik etxean jokatzen duenean egi-ten duten zozketan 6274 zenbakiaizan da saritua (ordezkoa: 6268).Haundik 0-2 galdu zuen AzkoitikoAnaitasunaren aurkako partidan. Den-boraldiko lehen porrota izan zuen.

Bi xake txapelketa daude jokoan aldi berean Elgoibarren eta guztira 62 xakelari ari dira lehian

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:18 Página 16

Page 17: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

KIROLA 17

Idotorbeko aldapetan agurtuko dute denboraldia

txirrindulariek

Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari es-kolak antolatuta, zikloturistentzako Julian SanJuanen Oroimenezko 27. San Pedroko igo-era jokatuko dute urriaren 12an. Txirrindu-lariak 12:00etan irtengo dira Kalegoenplazatik. Iker Eskibelek (Eskoriatza, 1993)hiru segundoan ondu zuen iaz berak au-rreko urtean ezarri zuen errekorra. Ha-mahiru minutu eta hamazazpi segundoanegin zuen Idotorbe gaineraino dagoen 3,8kilometroko igoera pikoa.

Morkaikoren mendiko emanaldi zikloa urriaren

25ean hasiko da

Lau saiok eta Bilbao Mendi Film Festi-valeko bost film laburrek osatzen dute Mor-kaiko Mendizale Elkartearen UdazkenekoMendi Emanaldi Zikloaren egitaraua.Morkaikoko kideek esan dute programazabal eta anitza osatu dutela eta “pareki-detasunean” oinarritutako emanaldiakprestatu dituztela, egitarauan emakumeenpresentzia indartuta. Informazio osoagoa:www.barren.eus.

‘2019ko Kirolaren Europako Hiri’ izatekohautagai aurkeztu dute Elgoibar

Tope Natxiok, topera

M e n d a r o k oTope Natxiok gizaproba taldeak An-giozarreko gaztetalde baten aurkaneurtu zituen inda-rrak, BergarakoAngiozar bailaranospatu zituztenSan Migel jaienbarruan antolatu-tako deman. Ema-kumez eta gizonezosatutako talde mistoen arteko lehia izan zen. Mendaroarrak irten ziren au-rrena, eta 60 plaza egin zituzten 500 kiloko harriarekin. Angiozarko taldeak52 plaza egin zituen.

Elgoibar “Europako Kirol Hiria” izendatzeko aukera ebaluatzera etorri dira Euro-pako kirol hiriak izendatzen dituen ACES-Europe erakundeko ordezkariak. Herrikokirol esparruak eta jarduerak gertutik ezagutzeaz gain, Udalak aurkeztutako txos-

tena beste batzuekin alderatu eta azaroan emango dute erabakiaren berri, eta aben-duan egingo dute sari-banaketa gala, Bruselan, Europako Parlamentuan. Euskal HerrianBilbo, Gasteiz eta Getxo izan dira kirol hiriburu eta Elgoibar Europako Kirol Hiri izen-datuz gero, nazioarte mailan fama hartzeko bultzada baliotsua emango lioke herriarikirol-arloko foko sozial, politiko eta instituzionalean kokatuz. ACES-Europeko kideek El-goibarko hautagaitzaren balorazio baikorra egin dute eta izendapena lortzeko aukeranahikoa izan ditzakeela esan dute. Javier Rodrigoren esanetan, Elgoibarrek erakundeakeskatzen dituen irizpide guztiak betetzen ditu eta kirol planifikazio egitaraua dauka,maila guztietan, eskola kirolean, udal jardueretan, instalazioetan, elkarteetan... Kiroleanelkartasun sentimendua ere aipatzekoa dela gaineratu zuen. Aurkezpen ona egin dutelaeta hautagaitza ezberdina aurkeztu dutela azpimarratu dute ebaluatzaileek, baita El-goibarren harrera ona egin dietela ere.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:18 Página 17

Page 18: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

MERKATU TXIKIA

LANA........................................EskaerakEtxeak , fatxadak... margotzeko prest.Margolari lanetan esperientzia handiadaukat. ( 600 202 516 ------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona euskalduna prest adinekoakedo gaixoak zaintzen lan egiteko.( 617 571 210------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua edozein lan egitekoprest. Etxeko langile modura zein ordukaere aritzeko gertu. ( 643 413 526------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Orduka zeinetxeko langile moduan.( 612 222 362------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prest.Etxeko langile moduan, orduka edogauez. ( 631 891 709------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko edo adinekoakzaintzeko prest. ( 651 479 142------------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo adinekoak zaintzeko zeinetxeko lanak egiteko prest. Etxeko lan-gile moduan edo orduka.( 631 756 284------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zainduko nituzke.Erreferentziak dauzkat eta berehala has-teko prest nago. ( 680 103 356------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaindu eta gar-biketa lanak egingo nituzke. Arratsal-dez. Erreferentziak dauzkat ( 646 821 678------------------------------------------------------------------------------------------Edozein lan egiteko prest nago, baitaetxeko langile modura ere. ( 631 556 507/ 602 193 095------------------------------------------------------------------------------------------

Lan egiteko prest nago. Adinekoak zain-tzen esperientzia handia daukat.( 631 822 545------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko zeingarbiketa lanak egiteko prest. Etxekolangile moduan edo orduka.( 631 870 767 ------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko zeingarbiketa lanak egiteko prest. Etxekolangile moduan edo orduka.( 632 699 477------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzen zeinetxeko garbiketetan lan egiteko prest.Egun osoz edo orduka. ( 642 313 078------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Orduka zeinetxeko langile moduan.( 642 313 055------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest. Orduka zeinetxeko langile moduan.( 642 811 251------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest.Esperientzia handia daukat.( 642 313 884 ------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest.Esperientzia daukat.( 655 435 136------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxe, lan-tegi edo komertzioetan garbiketa lanakegiteko ere prest nago. Esperientzia han-dia daukat. ( 631 790 555------------------------------------------------------------------------------------------45 urteko emakume elgoibartarrak goi-zez etxeak garbituko lituzke.( 636 223 142------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzen edo garbiketa lane-tan aritzeko prest. Astebukaeretan erelan egiteko gertu. ( 632 239 398------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen lan egiteko prestnago. Etxeko langile moduan zein or-duka. ( 631 558 243

EskaintzakAsteburuetan adinekoak zaintzeko per-tsona euskalduna behar da.( 615 006 733------------------------------------------------------------------------------------------Nagusi bat zainduko duen eta etxekolangile moduan aritzeko prest dagoenpertsona baten bila gabiltza.( 653 863 482------------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko denda baten lanerakoneska euskalduna behar da. Interesa-tuak bidali curriculuma:[email protected] ------------------------------------------------------------------------------------------Akademia batean, maila guztietan in-geles eskolak emango lituzkeen per-tsona baten bila gabiltza.Interesatuek bidali curriculuma. [email protected]

ETXEBIZITZAK...........................Santa Ana kalean etxebizitza salgai. 3logela, trastelekua, garajea eta igogai-lua ditu. Oso argitsua da. ( 688 607 655------------------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza hartuko nuke alokairuan El-goibarren. ( 646 390 826

GARAJEAK...............................Garajea hartuko nuke alokairuan Elgoi-barren. Elgoibarko erdigunetik gertu etafurgonetarentzako nahikoa altuerarekin.( 688 697 340

BESTELAKOAK...........................Urrezko eraztuna galdu nuen. Nire fa-miliaren armarria dauka. Aurkitu duenaklaga faborez Udaltzaingoan.

KINTO OSPAKIZUNAK..............1980an elgoibarren jaio edo etahemen bizi direnen kinto-ospakizunaegingo dugu urriaren 27an. Izena emannahi dutenek urriaren 13a baino lehenLaboral Kutxako ES62 3035 0007 260071135636 kontuan 60 euro ingre-satu beharko dituzte. Animatu!------------------------------------------------------------------------------------------Aurten 50 urte beteko dituzten menda-roarrek kinto-bazkaria egingo dute urria-ren 13an. 13:00etan hitzorduaAitzbeltzen.14:00etan talde-argazkiaTrinitate plazan. Bazkaria Landa errete-gian 15:00etan. Interesatuek 90 eurosartu behar dituzte ondorengo kontu ko-rronte honetan, izena eta abizena ze-haztuta: ES37 2095 5054 00911830 7987.Izena emateko azkeneguna: urriak 5. ------------------------------------------------------------------------------------------1978an jaiotako elgoibartarrek kinto-bazkaria egingo dute urriaren 20an.Ospakizuna Belaustegi jatetxean izangoda. Joan-etorrirako autobusa ipinikodute. Izena emateko azken eguna:urriak 11. Interesatuek 65 euro sartubehar dituzte Laboral Kutxako kontu ko-rronte honetan, izena eta abizena ze-haztuta: ES74 3035 0007 260071136002

ESKOLA PARTIKULARRAK..........Gitarra elektrikoko klase partikularrakematen dira. Ume eta helduentzat. Gi-tarra elektrikoan eta magisteritzan gra-duatua. Esperientziarekin.( 688 718 170

18

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Etxebizitza bat daukat alokairuan utzia eta alokairu kontra-

tuaren arabera maizterrak komunitate gastuak ordaindu behar

ditu. Badira hilabete batzuk, maizterrak, komunitate gastuen

ordainagiriak bueltan bidaltzen dituela. Jabeen azken batza-

rrean erabaki zuten ordaindu gabekoak erreklamatu behar zaiz-

kiola. Jakin nahi nuke ea komunitateari eska diezaiokedan

zorretan dauden kuotak maizterrari erreklamatzea.

Azaldutako egoeran bi harreman daude: batetik, zuk komunitate-

arekin duzun harremana, eta horren arabera zu derrigortuta zaude ko-

munitate gastuak ordaintzera betebeharra pertsonala delako. Bestetik

zuk, alokairu kontratuaren bidez maizterrarekin duzun harremana. Ho-

rren baitan bientzako betebeharrak daude. Horietako bat da maizterrak

komunitate gastuak ordaintzea horrela adostu baitzenuten kontratuan.

Beraz, zuk baino ezin diezaiokezu hori eskatu eta betebehar horietaz

ezin da komunitatea arduratu.

Aholkua: Komunitatea etxejabeari eskatzera baino ezin da

mugatu eta honek ezin du aitzakia modura esan etxea alokai-

ruan daukanak ez dituela kuotak ordaintzen. Hortaz, arazoa

etxejabearen eta maizterraren artean konpondu behar dute ko-

munitatea albo batera utzita eta hauek elkarri egiten dizkioten

erreklamazioez arduratu gabe.

ROSA Mª PINTADO

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:18 Página 18

Page 19: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Mikel,asteazkenean 4urte handi betezenituelako. Muxuhandi bat familiaguztiaren eta be-reziki Maialenenpartez.

Z o r i o n a k ,Malen! Astelehe-nean 7 urte. Pres-tatu pastela denokospatzeko. Muxupilo bat familia-koen partez.

Zorionak, Jairo!Bihar 8 urte be-teko dituzulako.Muxu asko familiaosoaren partez.

Z o r i o n a k ,Malen!Ondo-ondo pasa! Fami-lia osoarenpartez.

Z o r i o n a k ,Malen, gaur 9urte bete dituzu-lako. Muxu handibat familia osoa-ren eta berezikiUnaxen partez.

Zorionak, Aitor eta Zelai, zuen urtebetetzean, eta zorionak,Nerea eta Zelai, zuen ezkontzaren urteurrenean. Zuen gu-rasoen eta etxeko guztien partez.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€.Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratubakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€.

Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehenekarri behar dira BARRENeko

bulegora,[email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Mikel,zure 9. urtebete-tzean. Asko maitezaituen familiarenpartez.

Zorionak, Mikel,7 urte potolo betedituzulako. Muxuhandi bat etxekoguztien partez.

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:18 Página 19

Page 20: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

AGENDA

5 BARIXAKUA18:30-20:30 Erakusketa: MertxeSueskun eskultorea. Astelehenetik larun-batera, 18:30etik 20:30era. Urriaren20ra arte. Kultur Etxeko erakusketagelan. Antolatzailea: Kultura Saila.

6 ZAPATUA9:00-14:00 XXIII. Mendaroko Aire Li-breko Margo Lehiaketa. Lanen Zigila-tzea 09:00etatik 11:00etara. Lanenaurkezpena 13:00etatik 14:00etarafrontoian. Erakusketa: urriaren 12tik21era, ostiral, larunbat eta igandeetan12:00-14:00 eta 18:00-20:00 LagunBetikoenean.9:30-18:00 ‘Euskara ala ezkara’. 20kulturgileren jardunaldia. Literatura, mu-sika, antzerkia, euskalgintza eta bertso-laritza. IMHn eta azken kontzertua -Amorante- Kultur Etxeko sotoan.10:30-14:00 Stock feria eta zozketa.Maalako parkean. Antolatzailea: Txan-kakua Merkatari Elkartea.11:15 Ermuko auto klasikoen II. kon-tzentrazioa. Mendaroko Ormolara bi-sita.

12:00 Edoskitze naturalaren Europakoastea. Maitasunez hasi edoskitzen etahazkuntza taldeekin familientzako jaia:informazio mahaia, umeentzako margo-tzeko txokoa eta edoskitze taldea. Kale-goen plazan, udaletxeko arkupeetan.

7 DOMEKAMeza nagusiaren ondoren, Erro-sarioko amaren ezpata-dantza. Parrokiaaurrean hasita. Antolatzailea: Haritz Eus-kal Dantzari Taldea eta Udal TxistulariBanda.

11 EGUENA19:00 Meditazioa eta jardunaldia:Burua isilduz. Gidaria: Jose Cruz Igar-tua. Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Antola-tzailea: Isiltasun Eskola.

12 BARIXAKUA12:00 Julian San Juanen OroimenezkoSan Pedroko igoera. Antolatzailea Elgoi-barko Lagun Taldea txirrindulari eskola.Irteera Kalegoen plazan.

20

6 ZAPATUA

12:30 Pasta-lehiaketaren hasiera. 14:30 Gazteen bazkaria. Bazkalostean, jolasak. 19:30 Elektro Txufla elektrotxaranga.Gaztetxetik hasita. 23:30 Kontzertuak gaztetxean. Jo ta Ito (Mendaro) eta Guri 5 taldea-rekin erromeria.

GAZTEEN EGUNA MENDARON

...............

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:18 Página 20

Page 21: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

AGENDA 21

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente - Sostoa kalea,10 (Eibar)

943 254 410

5 BARIXAKUA 6 ZAPATUA 7 DOMEKA 8 ASTELEHENA 9 MARTITZENA 10 EGUAZTENA 11 EGUENA 12 BARIXAKUA

Egunez

*FernandezEgunezYudego

Egunez Yudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez Yudego

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanYudego

IluntzeanYudego

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanBarrenetxea

IluntzeanEtxeberria

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanYudego

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

‘Yucatán’5 Barixakua, 21:30

6 Zapatua, 19:00/22:15 7 Domeka, 19:00

8 Astelehena 21:30

‘Los increibles 2’7 Domeka, 16:30

Zinea (Herriko Antzokian)

Irailean hildakoak . Asuncion Arregi Iriondo

90 urte, irailak 6. Javier Muñoz Mediavilla

78 urte, irailak 15. Josefa Agirrebeña Arizaga

90 urte, irailak 15

. Maria Isabel Juaristi Cilleruelo Bristol66 urte, irailak 18. Carmen Fidalgo Vide

91 urte, irailak 19. Julian Juaristi Soraluze Artaso

66 urte, irailak 19

. Antonio Gurrutxaga Askasibar89 urte, irailak 23. Cesar Tamayo Garcia

66 urte, irailak 30. Enrike Etxaniz Osoro Munandi

79 urte, irailak 30

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:18 Página 21

Page 22: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

22 HITZ ETA KLIK

“Hitz eta hizkuntza berriak ikastea, ordea, bide luzea da”

Jose Luis AzpillagaIñigo Lamelas

Hara hor argazki ederra! Landarehori gaztelaniazko lavanda da,inondik ere! Valladolid aldeko

sailak omen dira, horra Iñigoren oharra.Nola esaten ote da lavanda euskaraz?https://hiztegiak.elhuyar.eus-en begi-

ratu, eta.. hara!…. Izpilikua! Bai hitz polita! Ezaguna egin zait,baina erdi ahaztua nuen! Iñigoren argazkiari esker, orain ja ezzait ahaztuko.

Badira, bai, hitz politak euskaraz: adabaki, demasa, txurrut,mitxilikotia (tximeletari horrela esaten omen zaio Elgoibar ingu-ruan). Tira, nork bere gustuko berbak izango ditu. Ez da ariketatxarra gure gustuko hitzei buruz hitz egitea: zein da zuretzat eus-karazko hitzik politena? Ale berriak ikasi edota ezagunak finka-tzeko balio dezake.

Euskaltegiko ikasleek ere, urtero bezala, aurki ekingo diote

euskarazko berbak ikasteko lanari. Hitz eta hizkuntza berriak ikas-tea, ordea, bide luzea da, argazkikoa bezalakoa: helmuga urrutibistaratzen da, edo ia ez da ikusten. Osterantzean, baina, bi bi-deek ez dute antz handirik: hizkuntz ikaslearena maiz ez dazuzen-zuzena, bihurgune nahiko itxiak ditu, eta batzuetan atze-rantz doala ematen du, aldapa gogorrak ere baditu, eta sarritangehiago ematen du baso itxi eta ilun bat, usain gozodun loreenarteko bide lau bat baino.

Horregatik, oso baliagarria iruditzen zait Karmelo AyestaranekGoza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia libu-ruaren egileak emandako aholkua: “Geuk erabakitzen dugu ze-ozegaz gozatu egiten dugun edo bestela sufritu, bekokia ilundaukagun edo irribarrea. Eta ikusita dago ilusioz eta pozez erra-zago lortzen direla helburuak”. Ea denon artean ikas prozesuagozagarri egiten asmatzen dugun. Izan ere, esaerak dioen mo-duan: gustuko tokian, aldaparik ez!

1091 alea:Maquetación 1 04/10/18 11:18 Página 22

Page 23: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

I. URTEURRENA

Nizeto Garate Goiarzun2017ko urriaren 10ean hil zen, 94 urte zituela.

Urtu ziren elurrak, gorritu ziren gereziak, hasi dira erortzen zuhaitzetako hostoak.

Urtebete. Baina zutik dirau zuhaitzak, eta, ikusten duzu:handik hona, sortu dira berriak.

Emazte eta familiaren partez

I. URTEURRENA

Luis Etxeberria Larrañaga“Parapan”

2017ko urriaren 9an hil zen.Beti egongo zera gure bihotzean.

Zure familixakuak

Enrike Etxaniz Osoro“Munaundi”

2018ko irailaren 30ean hil zen, 79 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1091 azala:Maquetación 1 04/10/18 11:16 Página 3

Page 24: Joskintza, ahalduntzerako tresna€¦ · pasta-lehiaketa antolatu dute Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu, eta hortik aurrera nahi beste osa - gai erabili

1091 azala:Maquetación 1 04/10/18 11:16 Página 4