JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik...

25
JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA

Transcript of JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik...

Page 1: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

JOLAS KOOPERATIBOEN

KATALOGOA

Page 2: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

2

3-5 URTEETAKO UMEENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK

FRUITARBOLA 20,50€

1-4 jokalari, 4-8 urteetako umeentzat.

Jolasaren zeregina Pepa udareondoari gereziak biltzea

laguntzea da, baina bele txikiari gerezi gorriak eta

goxoak ere gustatzen zaizkio... Gai izango al zarete

gereziak biltzen belea fruitarbolara iritsi baino lehen?

Taldean jolastu egiten bada eta oroimen ona izanez

gero, gerezi guztiak bildu ahal izango dira.

PICCOBELLO 32,50 €

Jolas hau 3 urtetik gorako 2-8 jokalarientzako da. Jolasa hasi

baino lehen eta arropa garbituz gero, arropa guztia

eguzkitan eseki behar da (kolore desberdinetako prenda bat

soka bakoitzean). Hau egin ondoren, ikusten dugu zeruan

hodei beltz-beltzak datozela eta euri zaparrada bat jausteko

arriskua dagoenez konprobatzen dugu arropa lehorra

dagoela eta hasten gara jolasa arropa batzeko.

Arropa guztia batzen badugu 8 euri tantak lorategira jausi baino lehen, orduan irabaziko

dugu; baina 8 euri tantak jausten badira lorategira eta oraindik arroparen bat baldin badago

esekita, orduan talde osoak galduko du partida (jokoa).

ESKUTIK HELDUTA 31,60 €

Jolas hau 1-6 umeentzako da, 3 urtetik aurrera.

Jolas hau 1-6 umeentzako da, 3 urtetik aurrera. Oso

jolas erraza eta erakargarria txikiekin jolasteko eta

interkulturartekotasunaren barruan sartzeko.

Ume guztiak elkarrekin jolastuko dute mundu

guztiko umeen kate handi bat egiteko eskutik

helduta. Horretarako, beso zabalik dauden ume-irudien estanpak erabiliko dira. Ume guztiak

dira lagun! Jolasa, dauden bi dadoekin hasiko da: batak esango dizue neska ala mutilezko

estanpa jarri behar duzuen, eta besteak, kapela izango duen ala ez.

Page 3: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

3

VARIALAND 31,60 €

Irudimenez betetako eraikitze jolasa. 1-4 jokalari, 3

urte baino gehiagoko umeentzat. Begira! Karratu

multikoloredun hauetan zenbat gauza ikus

daitezkeen! Animaliak, txitoetatik hasi eta

behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi

eta zelai mota mordoa eta arrainak dituen urmael

bat, eta, ukuiludun baserri eroso bat eraikitzeko

paretak, teilatuak, ateak eta leihoak. Eta karta mota

oro zerua irudikatzeko: eguzkia, lainoak, ortzadarra edo urdin eder bat bestela.

FELIX TXITXARROA 19,50 €

2 eta 4 lagunen artean jolasteko jolas

kooperatibo bat da hau. 4 urtetik aurrerako

umeentzat. Felix txitxarroari eta gainontzeko

arrainei gustatuko litzaieke ostadarraren jolasera

ibiltzea. Baina entzun arretaz: arrain handia zain

dago txitxarro txikiak ehizatzeko. Nola

moldatuko zinatekete txitxarro txiki guztiak taula

erdian elkartzeko eta haiekin ostadar arrain bat

osatzeko? Kontuz ibili beharko duzue, Buble

maltzurra izango duzuen zain...

DADOETAKO IPOTXAK 14,70 €

3 urtetik aurrerako 2-8 jokalarientzako jolas hau

duzue. Oso jolas koloretsua, kontzentrazioa eta

ikusmen-bizkortasuna lantzeko. Mahai gainean

ipotxen 56 oholtxoak ahoz gora jarriko dira eta

geroago, hiru koloreetako dadoak bota beharko

dira txandaka. Arineketan topatu beharko duzue

dadoetan agertu diren 3 kolore dituen ipotxa.

Jokalari bakoitzaren txanda errespetatzeko, taldeari eskatuko diogu isilik egotea jokalari

bakoitzari denbora emateko bere ipotxa aurkitzen. Baina beti egongo gara prest laguntza

emateko bilatzen den ipotxa nondik dagoen seinalatzeko. Ipotx bat topatuz gero, memoriako

lana egin beharko duzue bere 3 kolore berriro ateratzen badira.

Page 4: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

4

AZENARIOEN LAPURRA 11,50 €

Oso jolas erraza eta bidaian eroateko formatuaz. 4

urtetik aurrerako 1-6 partaiderentzako lankidetza

lantzen hasteko jolas apropos bat da hau. Taldeak 4

azenario lortu behar ditu untxiari irabazteko, ordea,

honek 4 azenario lortzen baditu, orduan jolasak

irabaziko zaituzte.

Baina azenarioak jaso baino lehen landatu eta ureztatu

beharko dituzue eta horretarako irudietako dadoa bota

beharko duzue eta honek esango dizue zer egin.

Bizkor, untxia gose da eta azenarioen bila etorri da.

ANIMALIAK ELKARREKIN 20,90 €

Animaliei asko gustatzen zaie piramide handia osatzea. Nork

lortuko du pinguinoa krokodiloaren gainean eta sugea ardiaren

ondoan ipintzen?

Gaitasunezko jolas dibertigarria 2-4 jokalarientzat eta jokalari

batentzako ere aldaera du. Adina 4-99 urte.

Eskuko psikomotrizitatea eta abilezia lantzeko animaliak

piramidearen gainean jartzerakoan, oso jolas erakargarria.

NIRE LEHEN LANKIDETZA-JOLASA 28,50 €

2 urtetik gorako umeentzako jolas honekin animali

batzuen soinuak egiteko, psikomotrizitatea ere apur

bat lantzeko, eta lankidetza txikitatik praktikan

jartzeko oso jolas aproposa da.

Quenotte arratoi txikiak benetako oihal-etxetxo

batean igaro nahi du gaua. Baina horretarako, eta

artza, untxi, ahate, ardi bat eta zuen laguntzaz,

etxetxoaren pieza guztiak lortu behar ditu

Quenottek. Guztiok elkarrekin oso ondo pasatuko

duzue jolas honetan.

Page 5: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

5

HONDAR MERKATARIA 18,00 €

Jolas honek ilunpean gera daitekeen gela bat izatea eskatzen

du. Lehenengo zatiak irauten duen bitartean izarrak lanpara

indartsu batekin argitzen dira.

Oso jolas magikoa txikiekin jolasteko ohera joateko ordutan.

JOLAS GAITEZEN ANIMALIEKIN 11,50 €

Animalia handiekin eta txikien jolasteko bilduma 2 eta 6 jokalari

artean, 4 urtetik 9 urte bitartekoak.

Jolas honek 3 aldaera ezberdinak ditu jolasteko, baina oinarria

antzekoa da. Adi egon behar zarete animali desberdinen tamaina

ezagutzeko. Nor izango ote da zoologikoko zaintzailerik onena?

Bizkortasuna, memoria eta zorte ona dira jolas honen osagaiak.

PRINTZESA ETA ILARRA 26,50 €

Bi trebetasun jolas, 2-4 jokalari, 3-12 urte bitartekoak.

Jolas hau ipuin batean oinarrituta dago, eta guk printzesari

prestatuko diogu ohea bera atseden ona izateko.

Lortuko dugu? Kontuz, printzesa honek koltxoi batzuen gainean

lo egiten duelako.

SWINGOLO edo BAMBOLEO TXIKI 19,50 €

5 urtetik gora, 2-4 umeentzat.

Koloreetako pieza guztiak, lorearen gainean jarri behar dituzue

lorearen oreka mantentzen piezak ez jausteko. Lortuko duzue?

Oso jolas erraza eta edonora eraman daiteke oso txikia dela eta.

Gainera, koloreak eta animali batzuen izenak ikasteko baliagarria da.

Page 6: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

6

BHAVÁTI 35,00 €

3-4 urtetik gorako 2-9 umeentzako.

Oso joko koloretsua dorreak, zubiak, etxetxoak eta abar

eraikitzeko, edo bestela, haurrentzako oso jolas erraz bat

“Oiloa”, haurtzaindegi eta haur eskoletan jolasten dela.

Joko hau oiloek toki bat babestu dezaten oilategi batzuk

sortu eta egarria kentzeko uraska bat sortzean datza.

Oiloei laguntzeko kapazak izango gara?

Koloreetako dado batekin garatzen da jokoa.

6 URTETIK GORAKO UMEENTZAKO JOLAS KOOPERATIBOAK

BARATZA ETA ERROIA 41,50 €

Hona hemen 20 urte baino gehiago dituen jolas bat,

eta adin guztientzakoa da, 5 urtetik aurrera. 2 jokalari

baino gehiago jolas dezakete.

Udaren amaieran, taldeak frutazko pastel handi bat

prestatu nahi du. Horretarako baratzean hezten diren

frutak batu beharko ditu. Baina kontuz, otarre

bakoitzean ez badira fruta bakoitzeko gutxienez 2

pieza batzen, honek esan nahi du erroiak jan dituela

falta diren frutak eta orduan pastela egitea ezinezkoa

izango da.

Jolas honetan, koloretako dado batekin jolastuko duzue, eta fruta bakoitzak bere kolorea

edukiko du dadoan. Taldeak jolasari irabaziko dio otarre bakoitzean fruta bakoitzeko 2

ale/pieza izango direnean.

HOP! HOP! HOP! 33,20 €

Jolas kooperatibo hau 5-6 urtetik gorako 2-10

jokalarientzako da. Artzaina bere artaldea eta txakurrarekin

mendira igo da, eta han eguna pasatuz gero haize gogorra

hasten da eta baserrira bueltatzea erabakitzen du. Horrela,

artaldea arriskutik kanpo (salbu) geratuko da.

Page 7: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

7

Artzaina, ardi guztiak eta txakurra heltzen badira baserrira haizeak zubia ibaira bota baino

lehen, orduan taldeak irabaziko du. Baina zubia jausten bada eta ardiaren bat edo txakurra

zubia igaro barik geratzen bada, orduan jolasak irabaziko zaituzte, eta jokoa bukatuko da.

Gai izango al zarete artzainari ardi guztiak aterpera eramaten laguntzeko?

SALBA EZAZUE IPUINEN ALTXORRA! 36,00 € Familiako eta lankidetzako ipuin jolasa, 5-99 urteko 2-

4 jokalarientzako.

Lankidetza jolas honen helburua, lorategiko fitxak

mugitzearen bitartez, azpian dauden eta bat datozen

ipuin-liburuaren orrien bi erdiak aurkitzea da, guztion

artean ipuin liburua berregiteko. Ipuin-liburua

jolasaren amaieran osatzen da, salbatu dituzuen

liburu-orriak lokarriarekin lotuz.

AMONA MANTANGORRIEN INAUTERI DANTZALDIA 36,00 €

Udaberria heldu da eta marigorringoek inauteri

dantzaldi bat ospatu nahi dute. Marigorringoak

mozorrotu beharko dira eta horretarako, bakoitzak

eduki beharko ditu kolore desberdinetako 5

makilatxo. Baina kontuz, jolasean ere inurri goseti

batzuk agertuko direlako marigorringoek prestatu

duten merienda jateko asmoz.

Oso jolas bitxia, koloretsua eta polita. Joko bakoitzean ezberdina izango da. 5-6 urtetik

gorako jokalarientzat, baina nagusiei ere asko gustatzen zaie.

TXERRITXOEN BRIGADA 30,00 €

Lasterketa jolas ezohikoa, 4 urtetik gorako 2-7 jokalarirentzat.

Brigada alai hau kolorezko 7 txerritxok osatzen

dute; izugarri gustatzen zaie landetan zehar

lasterketak egitea, bide estuetatik, hain estuak

non ezin baitute elkar aurreratu, gainetik salto

eginez edo beste baten bizkarrera igota izan ezik.

Baina jakina, lasterketa hau egin dezakete ez direlako txerritxo arruntak, benetako zirko

txerritxoak baizik. Eta lastertzeaz aspertzen direnean, beti daude akrobaziak eta piramide

bikainak egiteko prest.

Page 8: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

8

MARE POLARE 36,00 €

Partaide kopurua: 2– 4 partaide bitartean, 4 urtetik 99

urte arte. Hara! Izugarrizko arraina! Arrain zopa goxoena

lortzeko emozioz beteriko lehiaketa bat. 4 urtetik

aurrerako 2 – 4 “Inuit”ek bitartean jolastu ahal izango

dute. Gainera jolas aldaera oso kooperatibo bat

barneratzen da.

Jolasaren helburua: Partaideak ahalik eta azkarren bere janarirako arrainak hartu behar

dituzten Inuitak dira. Iglu itxura duen izotz-koskorrera, behar dituen arrain kopuru egokia

eta konbinazio egokiarekin iristen den lehen Inuitak jolasa irabaziko du.

TOC! TOC! 10,50 €

5-6 urtetik gora, 2-10 jokalari. Ipuinetako pertsonaien

liburuxka bat, makilatxo magikoa, eta ipuinetako pertsonaien

kartak. Hau da jolas honen edukia.

Ikusi-bizkortasuna eta kontzentrazioa lantzeko jolas aproposa

da hau. Txandaka, jokalari batek hartuko du karta bat eta

horretan agertzen diren ipuinetako pertsonaiak makilatxo

magikoaz seinalatu beharko ditu ipuinetako liburuxkan. taldeko

besteek karta berdina mahai gainean topatzen duten bitartean.

Nor izango ote da bizkorrena?

Bestaldetik, eta jolasaren erabilpena zabaltzen, jokalarien sormena landu dezakezue. Hots,

txanda bakoitzean makilatxo magikoa duen umeari edo pertsonaien karta aurkitzen duenari

kartan agertzen diren pertsonaiekin istorio/ipuin labur bat asmatzeko eskatzen badiozue.

MAMU-ESKOLA 41,50 €

5 eta 99 urte bitarteko 1-6 mamu-ikastunentzat

ikaragarria den joko-bilduma. Beldurraren Gazteluko

mamu-eskolako ikasleak oso aztoratuta dabiltzate.

Gaur fantasmologiako azken azterketa egingo dute.

Mamu-ikastunek lanbidea menderatzen dutela erakutsi

behar dute. Adi dagoenak eta trebea denak gazteluko

egoiliar asko uxatuko ditu eta azterketa nota onarekin

gaindituko du. Jolas hau aldaera desberdinak eskaintzen

ditu. Batean taldeak ahal da irabazi.

Page 9: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

9

ARKATZ KOOPERATIBOA 39,90 €

2-10 pertsonen artean, marrazki elkarreragileak

osatzeko jolas sortzaile eta dinamikoa. Edozein

adinarentzat, leku itxietan edo kalean jolas daiteke.

Haurtzaindegietan, eskoletan, geriatrikoetan eta

ludoteketan jolasteko.

Jolasaren helburua denon artean marrazki bat

osatzea da, jokalari bakoitzak soka bakar bati eutsiz.

Kapazak izango zarete beste aldaera desberdinak

topatzeko jolas honi?

ERAIKUNTZA KOOPERATIBOA 35,90 €

5-99 urteko 2-4 jokalarientzako eraikuntzazko jolasa.

Jolasaren helburua, erregea gaztelura iritsi baino lehen,

denon artean gazteluko hiru patioetan eraikuntza bat

egitea da. Elkarkidetza indarra egiten du!

Karta bat altxatu eta hor agertzen den eraikuntza eraiki

behar da. Baina adi egon, koloreetako piezak ezin dira

eskuekin hartu baizik eta eraikin-gailua berezi bat erabili

beharko duzue. Taldearen lana hiru eraikuntzak osatzea da

eraikin-gailuak dauzkan lokarrietatik helduz. Bizkor,

eraikuntza bakoizteko areazko denbora besterik ez duzue.

ARRAUTZAREN DANTZA 17,50 €

Arrautza-joko “saltaria”, 5 eta 99 urte bitarteko 2 - 4

jokalarirentzat.

Nor izango da gai arrautza gehien eskuratu eta puntu gehien

lortzeko? Ez da erraza izango arrautzak boteka eta jabez

aldatzen ariko baitira eta gainera, norbaitek bere

arrautzetako bat erortzen uzten duen bezain laster amaituko

da partida.

Page 10: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

10

INURRIAK 30,50 €

Lankidetzarako jolasa, 1-4 inurri indartsurentzat, 6-99 urte bitartekoak. Lehiaketa aldaera,

inurrien 2-4 lagunentzat.

«Goazen, azkar!», oihu egiten die Herkules inurriak

bere inurri lagunei. Arineketan inurriek inurritegia

eraiki behar dute Anton hartz inurrijalea heldu

baino lehen. Baina zein izango ote da biderik

zuzenena inurritegia mantentzeko behar diren

egurrezko zutabeak lortzeko?

Ziur aski, guztien laguntzaz kapazak izango zaretela inurritegia garaiz eraikitzen.

DORTOKEN LASTERKETA 20,50 €

Noizbait ikusi al duzue dortokek lasterketa bat egiten? Hau bai

harrigarria, ezta? Ba jolas honetan dortoken lasterketako

partaideak izango zarete. Zein dortoka iritsiko da lehena

baratzera?

Oso dortoka trebeak dira eta batzuetan bat bestearen gainean

igotzen dira aurreratzeko edo besteak eraman ditzaten. Oso jolas

ona da hau ezkutatuko identitateaz, eta estrategia ezberdinak

erabiltzen diren arren, ez dugu jakingo gure onura edo beste

jokalarien onurako izango denik.

2-5 jokalarientzat 6 urtetik gora. Nahiz eta umeentzako antza izan,

jolasa oso atsegina eta interesgarria da helduentzat.

AGIL’ UP! 12,90 €

6 urtetik gorako 2-10 jokalarientzat.

Oso jolas erraza eta ezertarako konplexua. Zibota jaurtiki

egiten da eta biraka dabilen bitartean, koloreko piezekin

ahalik eta altuago dorre bat egitean datza jolasa.

Dorreak bikoteka, taldeka edo talde osoaren laguntzaz egin daitezke, lankidetza eta taldeko koordinazioa lantzeko asmoz.

Page 11: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

11

HODEIAK 22,50 €

5 urtetik gora, 2-4 jokalari. Zer da hori? Jirafa edo

elefantea ote da? Askotan, zerura begiratzen duzuenean ez

dituzue halako animalien irudiak edo beste objektuak

ikusten hodeien artean?

Orain, zuen txanda da. Margotu beharrean, hodeien antza

duten pieza desberdinekin animali, objektuak eta abar

irudikatu beharko duzue taldeko beste kideek asmatzeko.

Oso jolas ona sormena eta irudi mentala lantzeko.

LUIGIREN SAFARIA 10,20 €

Elefantea hanka batez mantendu egiten da, lehoiak ipurdia

astindu egiten du eta tximinoak keinu dibertigarriak egiten

ditu.

Oso ondo pasatzen dute animaliek Luigiren safarian. Nork

gogoratuko ditu animaliek keinuak eta hauek era zuzen batean

burutu? Jokalari guztiak mugitu arazi egingo dien memoriazko

jolasa. 2- 5 jokalarientzat. Adina 5-99 urte.

CRAYOLINO 18,50 €

Sormena lantzeko jolas bat da, 8-9

urtetik aurrera, 2 edo 5 jokalarientzat.

Kartetan agertzen diren irudiak taldeak

asmatu behar ditu, baina dadoek esango

dizuete zelan jolastu: koloretako dadoak

esango dizue zein den asmatzeko irudia;

eta zenbakietako dadoak egin

ditzakezuen marrazki kopurua.

Baina kontuz, ezin da irudikatu kartan agertzen den marrazki bera -bakarrik dadoa

botatzerakoan izarra ateratzen bazaizue orduan bai daitekeela-, bestela horren inguruko

marrazkiak besterik ez dituzue egingo.

Page 12: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

12

KOLORETAKO JENGA 15,00 €

Jenga dorre bikain honen jatorrizko jolasa da. Dorrearen solairu

bakoitza hiru egurrez osatua dago. Solairu bateko egurrak

aurreko solairuko egurrekiko alderantziz jarriak daude.

Oso erraza da jolastea: koloretako dadoa botatzen da eta

agertzen den koloreko egurrezko pieza bat esku bakar batez

hartu eta azkeneko pisuan jarri behar da. Dorrea handitzen doa

baina oinarria gero eta meheagoa da.

ESANDA ETA EGINDA! 33,40 €

Marraztu eta asmatu egin behar den, komunikazioa eta

lankidetzarako jolasa, 7-99 urteko 2-6 jokalarientzako.

Jolasaren helburua, denbora bukatu baino lehen, errege

edo erreginaz egiten duen jokalariak beste jokalariei

objektu bat ondo deskribatzea da, beste jokalariek

asmakizuna asmatu egin beharko dutelarik. Horretarako,

pantaila batean asmakizunaren objektua marraztu egiten

da iman batzuen bitartez.

Page 13: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

13

10 URTETIK GORAKO NESKA-MUTIL ETA HELDUENTZAKO JOLAS

KOOPERATIBOAK

BAMBOLEO 53,50 €

8 urtetik gorako pertsona 2 eta 8 artean egiteko jolasa.

Primerakoa familian jolasteko. Helburua da egurrezko taula

gainean jarri diren piezak kentzea. Ahalik eta pieza gehien

kendu behar dira, jakina.

Ez da zeregin erraza. Egurrezko taula batera eta bestera

kulunkatzen baita kortxozko bolaren gainean. Eta noski,

taula erortzeko arriskuan egongo da beti. Beste modu

batera ere jolas daiteke. Taula gainetik piezak kendu

beharrean, taula gainean jarri beharko dira.

BAUSACK 53,50 €

"Bausack" eraikin zakua 8 urtetik gorako pertsona 1 eta 8 artean

egiteko jolasa da. Eraikinak egiteko hainbeste aukera ematen ditu

kasik ezinezkoa dela eraikinik errepikatzea.

Aukeran dauden piezak eta eraikuntzen barietatea amaiezina da.

"Babelgo Dorrea" eta "Eraikitze katea" oso egokiak dira

haurrentzat. "Knoch Out" jolasa gazte zein helduentzat da

aproposa.

VILLA PALETTI 36,00 €

Trebeziazko jolasa 8 urtetik gorako 2-4 (zorabiatzen ez

diren) arkitektorentzat. Bill Payne-k sortua

Limoiondoen herrialdean bizi zen pertsonaia xelebre bat,

lagunek "Paletti" esaten ziotena. Amets bat zeukan: bere

aitonak, bera baino are xelebreagoa zenak, halako

batean hasi baina diru faltagatik bukatu ezin izan zuen

luxuzko gaztelua eraikitzea. Palettik ere ez zeukan

dirurik, baina ideia aparta izan zuen. Zergatik erosi

zutabe gehiago beheko solairuetan inork erabiltzen ez

zituen zutabe mordoa bazegoen? "Burutazio aparta,

Paletti", esan zioten lagunek, eta halaxe ekin zioten

Page 14: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

14

abentura berri bati. Izan ere, Villa Paletti hura benetan gauza berezia baitzen. Gaur egun

inork ez du ulertzen Paletti jaunaren villa zergatik ez den jada existitzen. Adituak sinetsita

daude asmatzaile bikaina zela eta bere garaiko jendeak gutxietsi egin zuela haren talentua.

PALAZZO PALETTI AGORTUTA

Jolas hau, Villa Paletti herraldoia da, eta horrela aukerark ematen ditu talde haundientzat.

Berako taularen diametroa 60 zm.koa da. Zutabeak gutxi gora behera 13 zm. Neurtzen

dituzte. Eta Palazzoren altuera 80 zm.koa ahal du izan!. Ondo pasa.

JUNGLE SPEED 22,50 €

Karta eta erreflexu jolas bat da hau. Bertan 4 lagunetik 10

lagunetara izan daitezke partaide. Garaipenera eramango

gaituzten elementuak hauek dira: begirada zorrotza, esku

azkarrak eta nerbio solidoak.

Oihan urbanoko egun estresagarri baten ostean, familiako pow pow-aren garaian edo udara

solstizio batean Jungle Jam jolasak erronka egiten dio zure erreakzio azkartasunari, barrea

egin arazten du eta izpiritu txarrak baretzen ditu. Askatzen adrenalina kopurua dezenteari

esker Jungle Jam jolasa anfetamina legal bat dela esan genezake eta aspermenaren aurkako

botikarik ona dela ere esango genuke.

KALEIDOS 39,00 €

10 urtetik gorako adin guztietako 2 edo jokalari

gehiagoentzat. Lau taldetan jolas daiteke jolas

honetara, hainbat irudien fitxa ezberdinak

daudelako talde bakoitzarentzat, baita arkatzak

eta papera ere.

Hizkiak dituztenetako karta bat altxatu behar da

jakiteko zein hizkitik hasiko diren bilatu behar

dituzuen hitzak eta areazko erlojua martxan

jartzen da. Zuen helburua da hizki horrekin hasten diren ahalik eta hitz gehien topatzea.

Talde guztiak helburu komun baterako jolasteko ere aukera dago. Kasu honetan, lau taldeen

artean egin behar duzuena da 20-25 hitz ezberdinak aurkitu areazko erlojuak irauten duen

denboran.

Page 15: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

15

ITSASOA JOKOAN 32,50 €

Jolasa hauen historia desberdina da: “Itsasoa Jokoan”

jolasean, jokalarien helburua petrolio ontzi batek petroliozko

gailetak botatzen dituenak jasotzea da.

Jokalariek lortu ahal izango dute hondartza mehatxatu egiten

duen petroliozko kapa geldiarazten? Jolas kooperatibo honetan, jokalariek irabazi egin nahi

badute, elkarren artean koordinatu egin beharko dituzte beraien jokaldiak. 1-6

jokalarientzako, 10 urtetik aurrera.

ELUR JAUSIAK 29,50 €

”Elur Jausiak” jolasean, herrialdera larrialdizko lau deiadar

iritsi egiten dira. Garaiak diren lau mendikateetan, hegazkin

bat apurtu egin da eta bidariak arriskuan daude.

Eguraldia oso txarra da: elurra geroz eta ugariagoa da eta

mendikateen arteko bidea ixteko mehatxua dago.

Herrialdean lau talde antolatzen dira eta hauetako bakoitza

mendikate desberdin batera abiatu egingo da. 3-4 jokalarientzako. 7 urtetik aurrera.

Page 16: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

16

T’CHANG 37,40 €

Jolas hau txinatar labirinto batean garatzen da.

Estrategia handiko jolas bat da, baina kontuz, baten bat

labirintoan galdu daitekeela eta orduan ez duzue

irabaziko.

Jolas honek, helburu ezberdinak ditu:

1. topatu beharko da egiazko sarrera;

2. Tangram puzzlearen 7 piezak jaso beharko dira Tangramen irudi bat egiteko atera

baino lehen;

3. jokalari guztiek batera atera beharko dute labirintotik.

Labirintotik mugitzeko ipurtargiak beharko dituzue eta hauek labirintoan zehar ezkutatzen

dira. Beraz, baten bati amaitzen bazaizkio ipurtargiak orduan bera dagoen lekuraino joan

beharko dugu guk soberan ditugun ipurtargiak emateko (lankidetza praktikatzeko era bat).

Baina kontuz, animali pozoitsuak ere badaudela eta perlesia bat sufritzeko arriskuan

zaudete, geldi-geldirik geratzen beharrean. Beraz, taldeko lankidetza beharko da.

2-8 jokalarientzat, 8 urtetik aurrera.

HAMSTERRAREN GURPILA 51,70 €

2 eta 20 lagunentzat (4 taldeetan), 8 urtetik gora.

Askotan hamsterrak gurpil baten barruan ikusten ditugu

korrika egiten, gurpila bira eta bira. Baina kasu honetan,

zuek kontu handiz ibili beharko duzue gurpila bira ez dadin.

Bestela, barruan jarri beharko dituzuen koloreetako pieza

ezberdinak jausiko dira eta galduko duzue.

Kapazak izango zarete gurpilaren mugimendua

kontrolatzeko eta horrela irabazleak izateko?

JAUSGAILUA 114,50 €

Jausgailua, adin guztientzako talde handiak erabiltzeko

jolas aproposa da.

Jausgailu batekin hainbat eta hainbat jolas egin

daitezke: iglu bat istorioak kontatzeko barruan,

borobilean ibiltzen garen bitartean kolore edo zenbaki

bateko jokalariak jausgailuaren azpitik pasatu,

jausgailuaren barruan ezkutatu segundo gutxitan, baloi bat jausgailuaren goiko muturretik

mantendu gutxienez 3 buelta, eta abar.

Page 17: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

17

ZUHAITZA 36,50 €

6 urtetik gorako pertsona 1 eta 8 artean egiteko jolasa.

Jokalari bakoitzari pieza kopuru berdina ematen zaio.

Lehen jokalariak erabakitzen du zailtasun maila, enborra

euskarrian nola ipintzen duen. Txandaka, jokalari bakoitzak

pieza bat ipintzen du berak aukeratutako lekuan, esku

bakarrarekin beti.

BIKAIN 43,50 €

10 urtetik gorako gazte eta helduentzat, 1-8

artean jolasteko.

Itzala handi bat hedatzen ari da unibertsotik eta

zuek zuen indarrak erabili beharko dituzue

berak aurrera egin dezan eragozteko.

Orban beltza aurrera badoa ertzeraino, orduan itzalak irabazi eta zuek, jokalariek, galdu

egingo duzue. Beraz, jokalariek orbanak aurrera egin ez dezan eragozteko, kolorezko zirkulu

batean itxi beharko dute. Baina, zein estrategia erabili? Non eta nola kokatu fitxak? Bertsio

lehiakorrean bezala bertsio kooperatiboan ere zortea hor dago, izan ere fitxak poltsatik atera

behar dira, komeni ala ez.

BLOKUS 39,50 €

Familia osoarentzako gogoeta jolas harrigarria. 7 urte

baino gehiagoko 2-4 jokalarientzat. Helburua taula

gainean gehienez 21 pieza jartzea da.

Nola jolasten da?

Kolore ordena jakin batean jolasten da: urdina, horia,

gorria eta berdea. Lehenengo jokalariak pieza bat

aukeratu eta taula gainean jartzen du. Jarritako lehen

piezak taularen bazter batean egon behar du. Kolore

bereko piezak elkar ukitzen egon behar dira angelu

batean, eta angeluetan bakarrik. Jokalari batek jada piezarik ezin koka dezakeenean,

jolasteari utzi behar diozue. Guztiak jolasaren kontra jolasteko ahalik eta pieza gehienak jarri

beharko dituzue. Zorte ona!

Page 18: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

18

TRANS EUROPA 25,00 € TRANS AMERICA

9 urtetik gora 2-6 jokalarientzako.

Jokalari bakoitzaren helburua, beren

kartetan marraztutako bost hiriak

trenbideen bidez elkartzea da. Jokalari

batek helburu hori lortu duenean,

jokaldia amaitu egiten da. Familientzako

jolas aproposa, Transamerica bezalakoa

baina Europako maparekin.

TANGRAM 13,00 €

Tangram-a 7 peza geometrikoz osaturiko buruhaustea da.

Honekin 1.400 marrazki desberdin osatu daitezke, txinatar

itzalak bezala.

Forma finkoak zailenak dira baina oso aberasgarria da, poesiaz

betetako buruhauste hau, eratu eta asmatzea.

KRISKITIN-SUGEA 23,50 €

Aurreko jolasean bezala arrautza guztiak jartzea lortzen duen

lehenengoa izango da irabazlea. Kasu honetan, jokalari guztiek

sugeen arrautzak izango dituzte eta dadoan agertuko den joko-

taularen sugearen kolorean jarri beharko ditugu arrautzak. Baina

kontuz, zure arrautza jartzerakoan beste arrautzen bat erakartzen

badu eta zurearekin elkartzen bada, orduan biak hartuko dituzu

joko-taulatik eta txanda galtzen duzu. Eta arrautzen bat taulatik

aterako balitz, orduan hau ere zuretzat hartu beharko zenuke,

nahiz eta zure arrautza beste batekin ez elkartu.Era kooperatibo

batean jolas daiteke ahalik eta arrautza gehienak talde osoa

jartzen saiatzen bada (9 arrautzekin probatu).

TASSO 32,50 €

Estrategiazko jolas honetako helburua da egurrezko pieza

guztiak jartzea lehenengoa izaten. Ez da berezko jolas

kooperatiboa baizik eta lehiakorra, baina pentsatzea

laguntzen gaitu. Honetaz aparte, ikusmena eta

kontzentrazioa lantzen da.

Page 19: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

19

AUTO ILARAK edo RUSH HOUR 22,00 €

9-10 urtetik gora jokalari batentzat edo batzuentzat.

Kotxe gorria auto ilara handi batean sartuta dago eta berandu

egingo zaio bere hitzordura heltzeko. Lagunduko diozue auto

ilaratik ateratzen? Banaka edo taldeka jolas daiteke.

Karten erronkak gero eta zailagoak izango dira, eta auto-ilarak

gero eta handiagoak, bai zuen buru-argitasun eta gaitasun guztiak erabiltzen badituzue, ziur

lortzen duzuela. Animo!

AUTO ILARAK edo RUSH HOUR (Deluxe bertsio)

25,00 €

Deluxe aldaera honek 60 erronka ekartzen ditu, aurreko bertsioak 20

baino gehiago.

TANTRIX eta TANTRIX TXIKI

32,00 € (Handia) 12,00 € (Txikia)

Mundu osoan ezagututa eta Web orria duen jolas bat da.

10 piezekin jolasten hasi daiteke. Helburua da kolore bateko

biribilak ixtea: lehenengoz 3 piezekin, geroago 4, 5, 6…

Jolas honen zailtasuna da maila handi batean fitxak osatzen

dituzten koloreetako biribil guztiak aldi berean itxi behar direla.

Page 20: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

20

DAVINCI KODEA 16,90 € Estrategia eta logikazko jokoa, 10 urtetik gorako 2-4

jokalarientzat.

Joko honen dinamika da zure kodea ezkutatua mantendu

beste jokalarien kodea aurkitzen duzun bitartez, partida

irabazteko.

Kodeak, 4 zenbakiz osatuta daude, ezkerretik eskuinera

eta txikienetik handienera antolatuak. Zuri eta beltza

koloreko piezekin aldi beran jolasten da, 0-tik 11ra

zenbakiekin (bai zuriak bai beltzak).

Hasieran, kodeen bilaketa ausaz izango da, baina geroago elementu logikoak agertuko dira

eta hauek lagungarriak izango dira kodeak asmatzeko.

ESKALADA (Laster)

Hona hemen mahaiko jolas bat komunikazio eta kontzentrazioa

lantzeko. Oso jolas erraza da baina adi egon behar gara, kide

baten aginteak ondo jarraitzeko.

Jokalari bat jolasaren aurrean jartzen da eta beste biak jolasaren

alboetan, alboko soka bat hartzen dutelarik. Helburua da kanika

bat erabat zulotuta dagoen taulatik igotzea, kanika zulo batetik

sartu barik.

Goraino heltzen bada kanika orduan taldeak irabazten du, ordea, kanika zulo batetik sartzen

bada, galtzaileak izango zarete.

BEDI-BEDI (Laster)

Jolas honekin, binaka edo hirunaka elkarrekin jolasteko, konfiantza

eta komunikazioa landuko da. 10 urtetik gora.

Taldeko kide batek mozorro bat jarriko du begiak estaltzeko,

orduan besteak/ek karta bati buelta emango dio/te eta begiak

estalita dituenak kartan agertuko den eraikuntza egin behar du,

bere kide(ar)en aginte eta aholkuak kontutan hartzen. Geroago

rolak aldatuko dira kide guztiek eraikitzen aukera izateko.

Page 21: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

21

KARTETAKO JOLAS EZBERDINAK

DIGIT 8,20 €

Jolas estrategikoa da, adi egotea eskatzen duena. 8

urtetik gorako 2-4 jokalarirentzat aproposa.

Kartetan azaltzen diren irudiak egin behar ditugu,

makilatxo bakarra mugituz. Jolasaren helburua kartarik

gabe geratzea da. Lankidetzako era batean ere egin

daiteke.

GAUZA MIRAGARRIEN BASOA 9,50 €

Karta-joko kooperatiboa eta memoria lantzeko, 10 urtetik gorako 1-10 jokalarientzat.

Jauregi batean, pertsona bat gaixotu egin da eta

bere bizitza salbatzeko taldeko kide guztiak

“Gauza miragarrien basora” joan beharko duzue,

eta han , guztien arteko laguntzaz eta lankidetzaz

7 objektu magiko topatu beharko dituzue eta

berriro jauregira bueltatu.

Baina basoan sorginak eta bele lapurrak bizi direla esaten da. Baita zazpi ipotx gaiztoak,

ahalegin guztia egingo dutela 7 objektu magikoak topatzeko zuek baino lehenago, eta

horrela, ipotxak (jolasa) irabazleak izango dira. eta gazteluko pertsona bere etxera

eramango dute esklabo moduan. Adi egon zuen memoria ondo lantzeko.

DIXIT 32,50 €

2-6 jokalarientzat, 8 urtetik aurrera (aldaeraren

arabera).

Jolas honetan, jokalariak ipuin-kontalariak izango dira.

Txandaka, jokalari bat “ipuin-kontalaria” izango da eta

karta baten izenburua edo erlazionatuta dagoen esaldi

bat sortu beharko du.

Besteek, ipuin-kontalariari karta bat emanez gero, karta

guztien artean asmatu beharko dute zein den ipuin-

kontalariaren karta. Jolas honek, aukera ezberdinak ditu jolasteko.

Page 22: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

22

Baina badago aldaera berezi bat, pertsonen ezaugarriak adierazteko. Zelan ikusten gaituzte

besteek? Eta zuk, zelan ikusten duzu zeure burua? Karta baten bidez, taldeko kideek esango

dizuete zelan ikusten zaituztete. Oso aukera ona sentimenduak eta iritziak errespetuaz

adierazteko, noski.

Page 23: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

23

SET! 15,50 €

Karta jolas bat, estrategikoa, 81 kartekin eta denak

desberdinak.

SET bat hiru kartaz osaturik dago, baina SET bat

lortzeko ondoko galderak egin beharko dira:

- Kolorea: erabat berdina edo erabat ezberdina da?

- Itxura: erabat berdina edo erabat ezberdina da?

- Zenbakia: erabat berdina edo erabat ezberdina

da?

- Edukia: erabat berdina edo erabat ezberdina da?

Orduan, galdera guztiei BAIETZ erantzun badiezue, lortzen duzue SET bat. Adibidez, kutxan

ikusten diren 3 kartak:

- Kolore (berdea, morea edo gorria) desberdina? BAI.

- Itxura (karratu luzea, olatua edo obalatua) desberdina? BAI.

- Zenbakia (1, 2 edo 3) berdina? BAI.

- Eduki (barrukoa: beterik, erdizka edo hutsik) berdina? BAI.

GIZAKI-OTSOAK 12,50 €

10 urtetik gorako 8-18 jokalarientzat.

Jolas honetan, jokalari bakoitzak rol ezkutatua dauka eta

bakarrik batzuek ezagutuko dute besteen rola. Herrixka

batean, fenomeno misteriotsua gertatzen ari da. Gauero,

herriko biztanle bat hilda agertzen da. Zer gertatzen ari da.

Gizaki-otsoak herrira heldu direla omen da. Baina nortzuk

dira?

Nekazariek ez badute ezer egiten berehala, herriko biztanle

guztiak hil egingo dira eta Gizaki-otsoak izango dira

irabazleak.

Page 24: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

24

LOBO 77 8,90 €

Joko erraza eta dibertigarria, 8 urtetik 108 urtera

bitartekoentzat; 2-8 jokalariek jolas dezakete. Jokoaren

helburua “77”-ra edo beste “bikote” batera ez heltzea

da. Zenbaki horiek lortzen dituzten jokalariek fitxa bat

emango dute.

Baina kontuz, matematikan ona izan behar zarete,

bestela erratzen bazarete zenbatzerakoan beste fitxa

bat galduko duzue.

TIME’S UP! 22,50 €

Joko hau, 12 urtetik gorako 4-12 jokalarientzat da. Taldeka jolasten da nahiz eta 5 eta 7

jokalarientzako aldaera indibiduala ere eduki.

Joko honen helburua da kartetan agertzen diren pertsonaien

identitatea asmatzea. Hiru txandan jolasten da eta talde

bakoitzak bere “hizlari” hartuko du. Txanda bakoitzak 30

segundo irauten du eta hizlariak ahalegin guztia egun

beharko du bere taldeak ezkututako pertsonai gehien

identitatea asmatzeko denbora horretan. Baina beti, jokoaren

arautegiaren barruan informazioa zabaltzeko.

1. txanda: askatasun osoa berba egiteko, izena eta abizenak aipatu barik, noski.

2. txanda: pertsonai bakoitzagatik, hitz bat besterik ezin da esan.

3. txanda: berba egin beharrean, ekintzak antzeztu eta soinuak egin ditzake.

SERPENTINA 8,90 €

Jokoaren idei nagusia: kartekin domino teknika erabiliz "sugeak"

egitea lortu behar da. Jokalari batek suge bat bukatzen

duenean, kartak biltzen ditu, karta adina puntu lortuz.

Ahal dugu ere denon artean sugeak bilatu. Zenbat aurkituko

ditugu? Jolas honekin ahal da jolas fisikoak egin.

Page 25: JOLAS KOOPERATIBOEN KATALOGOA - Trukemetrukeme.org/docs/KATALOGOA-2011.pdfAnimaliak, txitoetatik hasi eta behietaraino. Ume alaiak, zuhaitz desberdinak. Mendi eta zelai mota mordoa

25

TRUKEME Jolas Kooperatiboen Zentroa Simón Bolívar 8 B 48010 Bilbao Tfnoa: 94.400.80.60 [email protected] www.trukeme.org OHARRA: Garraioa ez dago sartuta jolasen prezioan. Jolasen bila

pasatu behar da ala garraioen balioa ordaindu.

KOMETA-ko kolaborazioarekin: Beste jolasetan interesatuta baldin bazaudete, Kometa-ko Web

orrialdera joan zaitezkete: www.kometak.com Kometan dagoen

edozein jolas Trukeme-ra ekarri daiteke salmentarako.